MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara...

21
1 MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA (EBPN) PLAN ESTRATEGIKOA 2010-2011

Transcript of MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara...

Page 1: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

1

MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO

PLAN NAGUSIA (EBPN)

PLAN ESTRATEGIKOA 2010-2011

Page 2: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

2

AURKIBIDEA

ZER DA EBPN?..................................................................................................................3

NOIZ ETA NOLA ONARTU ZEN EBPN.................................................................................4

KRONOGRAMA.................................................................................................................5

NOLA EGIN ZEN EBPNren EGOKITZAPENA UDALETARAKO...............................................6

EBPNren ESPARRUAK.......................................................................................................8 MUNDAKARAKO AUKERATUTAKO ESPARRUAK.................................................................9

MUNDAKARAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2010-2011.........................................................10

Page 3: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

3

ZER DA EBPN?

EBPN euskara biziberritzeko plan nagusia da,

hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa.

EBPNren helburu nagusia…

“Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren

hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean

eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak

areagotzea.”

EBPN plan integrala da, euskara sustatzeko egiten diren ekintzak biltzen dituen marko

bateratua.

Eusko Legebiltzarrak 1999. urtean onartu zuen EBPN, eta ordutik Plan Nagusiaren

eraginpean dauden erakundeen kopurua handituz joan da. Zehazki, 2009an 157

erakunde dira, eta EBPNk eragindako biztanle kopurua %83,38 da.

Page 4: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

4

NNNOOOIIIZZZ EEETTTAAA NNNOOOLLLAAA OOONNNAAARRRTTTUUU ZZZEEENNN EEEBBBPPPNNN???

1998ko ekainaren 24an, Euskararen Aholku Batzordeak EBPN onartu zuen. Urte bereko uztailaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak

EBPN onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea erabaki zuen.

Horiek horrela, Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean berretsi zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, eta onarpenarekin batera plana

garatzeko hainbat ebazpen eman zituen. Ebazpen horien artean dago honako hau:

8. ebazpena:

“Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako eta hiri handietako udalei eskatzen die gara dezatela euren hizkuntza normalizatzeko plana,

nahiz eta hori bideratzeko plan orokor bat egon”.

Beraz, horren haritik, Euskararen Aholku Batzordeak 2000ko egitarauan, hiriburuetan ez ezik 5.000 biztanletik gorako udalerrietan ere EBPN

garatzeko oinarrizko azterketa eta proposamena egitea hobetsi zuen. Erabaki hori betetze aldera, HPSk lan hori burutu eta Euskararen Aholku

Batzordeak onartu egin zuen 2001eko martxoaren 27an.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia gidari, hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan garatzeko moduko plan xehatuak egin nahi izan dira,

udalek euskararen erabilera areagotzeko lanetan gida eta erreferentzia egokitua izan dezaten.

Page 5: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

5

KRONOGRAMA

1998-06-24 EABk EBPN onartu zuen.

1998-07-28 Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak EBPN onartu zuen.

1999-12-10 Eusko Legebiltzarrak EBPN onartu zuen.

2001-03-27 EABk EBPNren udal garapenerako proposamena onartu zuen.

2001-04-26 EBPNren udaletarako plan egokitua proposatu eta aurkeztu zien udalei.

2002 HPSk era egituratuan eta jarraian ekin zion Plana udaletan garatzeko

borondatea azaldu zuten udalekin biltzeari.

2003 Lehendabiziko erakundeak hasi ziren Plan Estrategikoarekin eta lehen kudeaketa

planekin.

Page 6: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

6

NNNOOOLLLAAA EEEGGGIIINNN ZZZEEENNN EEEBBBPPPNNNrrreeennn EEEGGGOOOKKKIIITTTZZZAAAPPPEEENNNAAA UUUDDDAAALLLEEETTTAAARRRAAAKKKOOO

UDAL EREDUAK:

Lehenengo eta behin, udalez udaleko egokitzapena egitea ezinezkoa zenez, udal ereduak edo taldeak definitu ziren bi parametrori begiratuta: udal

bakoitzaren biztanle kopurua (1996ko erroldako datuen arabera), eta euskaldun kopuruaren portzentajea.

Euskaldun kopuruari begiratuta, honako talde hauek eratu ziren:

- %15era bitarteko euskaldun kopurua duten udalerriak. - %15etik %50era bitarteko euskaldun kopurua duten udalerriak. - %50etik %70era bitarteko euskaldun kopurua duten udalerriak. - %70etik gorako euskaldun kopurua duten udalerriak.

Udalen tamainari begiratuz gero1:

- 5.000tik 10.000ra bitarteko biztanle-kopurua duten udalerriak. - 10.000 biztanle baino gehiago duten udalerriak. - %70etik gorako euskaldun portzentajea duten udalerriei dagokienez, guztiak hartu dira kontuan, biztanle kopuruari begiratu gabe.

Beraz, parametro horiek aplikatuta, zazpi talde sortzen dira. Hiriburuak, bestalde, bakoitza bere aldetik aztertzea erabaki zen, Eusko

Legebiltzarraren aginduari jarraiki. Hortaz, honako 10 ereduok landu ziren:

1 5.000 biztanletik beherakoak ez ziren sailkapen honetan sartu (%70tik gorako euskaldun portzentajea dutenak izan ezik), batez ere gutxieneko diru baliabideak bermatzea ezinbestekoa delako EBPN garatzeko. Udalerri honi dagokionez, esan behar da 5.000 biztanletik beherakoa izan arren (1.846 biztanle 2006 urtean EUSTATen BEZren

arabera) eta horrenbestez, diruz mugatuta izan arren, udalak EBPN garatzeko ahalegina egitea erabaki zuela eta horrenbestez, eredu orokorra udalerriaren beharrei eta udalaren ahalmenei egokituz diseinatu izan dela plan estrategiko hau. Izan ere, 2006 urtean biztanleen %69,78 zen euskalduna udalerrian eta %21,49 euskaldun hartzaile

EUSTATen BEZren arabera.

Page 7: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

7

Euskaldunen

portzentajea

Biztanle kopurua

Hiriburuak

5.000-10.000 10.000tik gora

%15era arte A1 A2

Bilbao

Donostia –

San

Sebastián

Vitoria -

Gasteiz

%15etik %50era B1 B2

%50etik %70era C1 C2

%70etik gora D

Mundaka, honenbestez, D taldean sartu izan du Alkarbidek beste udalerrietako euskara zerbitzuekiko koordinazioari dagokionez.

Page 8: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

8

EBPNren ESPARRUAK:

EBPN garatzeko zehazten diren esparruak aldatu egin dira azken urtean, lehen 14

zirenak egungo 10etan bilduz, ondoko hauek dira:

1. Familia transmisioa

2. Euskalduntzea-prestakuntza

3. Irakaskuntza

4. Administrazioa

5. Lan mundua

6. Aisia 7. Kirola

8. Kulturgintza

9. Komunikabideak

10.Teknologia berriak

Udalerriaren tamainari dagozkion egokitzapenak egin beharreko orduan, 10

esparruetatik 5 aukeratu izan dira eta horrela jo zuen ontzat 2009ko ekainaren 1ean

batu zen Mundakako Euskararen Aholku Batzordeak.

Aipatu beharra dago, halere, 4. esparruari dagokionean, Administrazioa, udalbatzak

2008an onartu zuen Erabilera Planak jasotzen duela.

Page 9: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

9

MUNDAKARAKO AUKERATUTAKO ESPARRUAK

1. Familia transmisioa 2. Euskalduntzea-prestakuntza 5. Lan mundua 6. Aisia

8. Kulturgintza

Page 10: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

10

MUNDAKARAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2010-2011:

ESPARRUAK ETA HELBURUAK

1.-Familia transmisioa

1.1.- Euskararen erabilera handitu etxeko esparruan, eta transmisioa ziurtatu familia kideen arteko hizkuntza

izan dadin.

2.-Euskalduntzea-Prestakuntza 2.1.-Euskararen aldeko motibazioa eta euskararen ezagutza handitu herritarren artean

5.-Lan mundua

5.2.-Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera handitu.

6.-Aisia

6.1.-Aisialdi eskaintzan euskararen erabilera handitu.

8.-Kulturgintza 8.1.-Kultur eskaintzan euskararen erabilera handitu.

8.3.-Euskaraz irakurtzeko zaletasuna handitu.

Page 11: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

11

EBPN

Esparrua / helburuak / adierazleak /estrategiak/ ekintzak

1.-Familia transmisioa

1.1.-Euskararen erabilera handitu etxeko esparruan, eta transmisioa ziurtatu familia kideen arteko hizkuntza izan

dadin.

1.1.1. Etxean erabiltzen den hizkuntza eta bere garapena 1991-2006:

ITURRIA: BEZ

(EUSTAT)

BEZ

(EUSTAT)

BEZ

(EUSTAT)

BEZ

(EUSTAT)

HELBURUA:

URTEA: 1991 1996 2001 2006 2011

BIZTANLEAK 1.641 1.781 1.853 1.846

EUSKARAZ 121 507 577 672

% 7,37 28,24 31,14 36,40 42

BIETARA 1.351 651 452 303

% 82,33 36,55 24,39 16,41 13

% EUSKARAZ

GUZTIRA

89,7 64,79 55,53 52,81 55

Page 12: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

12

1.1.3. Lehen hizkuntza:

- Guztira (1.846)

- Euskara (1.026, 55,58% )

- Euskara eta gaztelania ( 157, 8,50%)

- Gaztelania ( 635, 34,40%)

- Beste bat ( 28, 1,52%)

*Iturria: EUSTAT, BEZ 2006.

SENTSIBILIZAZIOA

o Guraso eta aitite-amamengan eragin, euskararen familia bidezko transmisioa ziurtatzeko: haurrek egindako pegatinak, triptikoak…

o Haur jaio berrien gurasoei euskara eta euskal kulturari lotutako bildumak igorri: ipuinak, kantuak, euskarazko gela apaingarriak,

euskal izendegia…

o Gurasoengan eragin euren hizkuntza ohiturak seme-alabengan duen eraginaz jabe daitezen.

o Kultura ekonomia edo politika munduko pertsona erreferentzialen bitartez mezuak zabaldu komunikabideetan, musika bidez,

kirolaren bitartez.

KOMUNIKAZIOA

o Euskarazko produktuen katalogoa ezagutzera eman: web orrian, gurasoei bidali, udalaren menpeko guneetan eskuragarri jarri...

o Haurrentzako zerbitzuei buruzko informazioa ezagutzera eman.

EKITALDIAK ANTOLATU

o Guraso berrientzako saio erakargarriak antolatu euskaraz: haurrak nola hezi, nola elikatu ondo, gaixotasunei nola egin aurre…

o Familia barruan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmo zehatzak martxan jarri: Gurasolagun…

Page 13: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

13

2.-Euskalduntzea-Prestakuntza

2.1.-Euskararen aldeko motibazioa eta euskararen ezagutza handitu herritarren artean

2.1.1. Biztanleriaren hizkuntza gaitasuna:

- Elebidunak 1.263 (%69,78)

- Elebidun hartzaileak 389 (%21,49)

- Erdaldun elebakarrak 158 (%8,73)

*Iturria: EUSTAT, BEZ 2006.

*Garrantzitsua da azpimarratzea, udal erregistroaren arabera, 101 direla egun Mundakan estatutik kanpo etorritako etorkinak.

Datu ofizial zehatzik ez den arren, etorkinentzako udal programaren kudeatzailearen bitartez badakigu:

a) Erroldatu gabekoak ere badirela, baina ez dagoela zenbat diren zehazterik.

b) 101 horietatik bakan batzuk baino ez direla euskaldunduak. Horrenbestez, Mundakako erdaldun gehienak multzo honi

dagozkiola ondoriozta daiteke eta berauen euskalduntzean eragin ahal izateak berebiziko garrantzia.

2.1.2. Euskal hiztunen alfabetatze maila:

- Alfabetatuak 848 (% 67,14)

- Erdizka alfabetatuak 307 (% 24,31)

- Alfabetatu gabeak 108 (% 8,55)

*Iturria: EUSTAT, BEZ 2006.

2.1.9. Kale neurketaren emaitza: Mundakan ez ei da kale neurketarik egin inoiz.

Page 14: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

14

SENTSIBILIZAZIOA

o Etorri berriei bereziki zuzendutako sentsibilizazio kanpainak antolatu, euskara ikasteak ekar litzaiekeen onurak azpimarratuaz.

Etorri berrientzako harrera programekin uztartu.

o Motibazioa landu: motibazio praktikoa (lana bilatzera bideratua...), motibazio sentimentala (gurea da, aspaldikoa….) eta motibazio

kulturala (eskaintza kultural bat galtzen den sentsazioa…).

o Euskara komunikatiboa sustatu eta zabaldu. Tokian tokiko euskalkiari lekua egin.

KOMUNIKAZIOA

o Euskara ikasteko prozesuaren gaineko informazio orokorra eskaini modu erakargarrian: web orria erabilita, triptikoak, eskualdeko

aldizkaria (prozesua, udalak zer laguntzen duen, metodologia, ziurtagirien baliokidetzeak, egonaldiak familia euskaldunetan

programa...).

o Etorri berriei bereziki zuzendutako komunikazioa kanpainak egin: mezuak zaindu, bere hizkuntzetara egokitu….

IKASTARO BEREZIAK ANTOLATU ETA EUSKARRIAK ESKAINI

o Etorri berriei zuzendutako ikastaro bereziak antolatu, metodologia egokia erabilita.

o Talde zehatz bakoitzari egokitutako hiztegitxoak sortu euskaltegiekin elkarlanean: etorri berrientzat, merkatarientzat…

Page 15: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

15

5.-Lan mundua

5.2.-Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera handitu

5.2.1. Merkataritza eta ostalaritza arloko establezimenduak, guztira 25 ( 13 alojamendu arlokoak + jatetxeak, 12 taberna)

5.2.2. Euskararen erabilerari lotutako Bikain zigilua duten establezimenduak (%0)

SENTSIBILIZAZIOA

o Herritarrengan eta merkatari edo ostalariengan eragin, Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua bereganatzearen onurez, herritarraren

hizkuntza hautua errespetatzeko lehen hitza euskaraz izan dadin, hizkuntza paisaia zaintzeko…

o Errotulazioa finkoa eta noizbehinkakoa euskaraz ere jartzeko kanpainak martxan jarri, merkataritza elkarteen bitartez...

o Banan-banako elkarrizketak egin merkatari eta ostalariekin paisaia linguistikoak euskararen erabileran duen eraginaz.

KOMUNIKAZIOA

o Merkataritzan eta ostalaritzan dihardutenei ezagutzera eman beste eskualde batzuetan alor honetan izan duten esperientzia,

negozioari euskara erabiltzeak / euskararen erabilera plan batek dakarzkion onurak…

o Ezagutzera eman euskararen erabilera normalizatzeko udalean bertan eta beste erakundeetan eskaintzen diren aukera eta

programak: diru-laguntzak errotuluak euskaraz jartzeko, laguntza teknikoa itzulpenetarako...

o Negozioetako jabeei jakitera eman zer eta non aurki dezaketen euskarazko materiala: dokumentu ereduak, fakturak, menuak…

Page 16: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

16

LAGUNTZA EKONOMIKOA ETA TEKNIKOA ESKAINI

o Arloko merkataritza eta ostalaritza elkarteekin koordinatuz proposamen orokor bat luzatu euskararen erabilera gehitzera

bideratuta: ezagutza lantzeko, errotulazioa eta papeleria euskalduntzeko, material idatzien katalogoa (merkealdiak,

itxita/zabalik)...

o Laguntza tekniko eta ekonomikoa eskaini errotuluak aldatzeko (toldoetan, ibilgailuetan...), itzulpenak bideratzeko...

o Ereduak, inprimakiak, hiztegiak, eta abar proposatu, eskaini eta sustatu.

o Saritu merkatari eta ostalarien ahalegina: udaleko webean eskegi...

o Logo lehiaketa antolatu: herriko dendari eta ostalariek euskarazko zerbitzua ematen dutela identifikatzeko.

o Euskararen presentzia kalitatezkoa bermatu noizbehinka egiten diren feria, azoka edota merkatuetako kartel, ohar eta informazio

orrietan.

o Arlokako euskararen plan estrategikoa egitea bideratu.

Page 17: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

17

6.-Aisia

6.1.-Aisialdi eskaintzan euskararen erabilera handitu

6.1.1. Euskaraz, edo batez ere euskaraz, funtzionatzen duten aisialdi taldeak (%0)

6.1.2. Udalak euskaraz antolatzen dituen aisialdi ekimenak (%90)

SENTSIBILIZAZIOA

o Hitzarmena sinatu aisialdi taldeekin, euskararen erabileraren normalizazioan ikusten diren gabeziak identifikatu eta elkarrekin

garatzeko.

o Aisialdi taldeetan eragin, etorri berriak, euskara eta aisialdia uztartuko dituzten ekimenak antolatu ditzaten.

KOMUNIKAZIOA

o Informazioa eman herritarrei euskarazko aisialdi eskaintzaz: triptikoak osatu, udaleko aldizkarian agertu, web orrian zintzilikatu…

ESKAINTZA SUSTATU

o Haurrentzako ekintzak antolatu: udako eskaintza (udaleku irekiak, udako ludoteka...); opor garaietakoa (tailerrak, informatika...);

jolasak (herri-kirolak, jokoak...).

o Urte osoko gazte-programa planifikatu, diseinatu eta garatu. Ekintza berritzaileak bultzatu.

o Helduentzako aisialdi programa garatu.

o Etorri berrien integraziora bideratutako aisialdi programak bideratu.

Page 18: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

18

LAGUNTZA EKONOMIKOA ETA TEKNIKOA ESKAINI

o Laguntza eskaini, aisialdi taldeetan sortu eta herritarrei helarazten zaien papeleria euskaraz egon dadin edota kalitatezkoa izan

dadin: tarifa merkeagoak, diru-laguntzak, hizkuntza aholkularitza...

o Diru-laguntza eskaini begirale-agiri ofiziala lortzeko ikastaroa edo aisialdiko formazioa hobetzeko ikastaroak euskaraz egiten

dituzten herritarrei.

o Saritu euskararen erabilera kontuan hartu eta sustatzen duten aisialdi elkarteak.

Page 19: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

19

8.-Kulturgintza

8.1.-Kultur eskaintzan euskararen erabilera handitu

8.1.1. Kultur programazioan euskaraz antolatutako ekimenak (%50)

*Udalerri mailan, udalak eta beste kultur eragileek antolatuak.

8.1.2. Euskaraz antolatutako ekimenetan partaidetza (%15)

*Adinaren arabera oso aldakor.

** Erderazko aukera denean, %10era jaitsi.

SENTSIBILIZAZIOA

o Herriko kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu, haietan euskararen erabilera sustatzeko.

o Euskara sustatzeko programa berezietan ikastetxeak ere parte hartzera bultzatu: “Euskara zine aretoetara”...

o Etorri berriei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak, euskarazko kultur jarduerak kontsumitzera animatzeko.

KOMUNIKAZIOA

o Herritarren artean euskarazko kultur eskaintza ezagutarazi: gidak, katalogoak, web orriak, sakelekoa erabilita…

ESKAINTZA SUSTATU

o Herriko jaietan antolatzen diren ekitaldietan euskararen erabilera bermatu (kartelak, esku orriak, megafonia, esatariak…).

o Kultura arloan herritarren eta talde ezberdinen ekarpenak biltzeko guneak sortu: web guneak, foroak, bilerak…

o Talde ezberdinekin elkarlanean, kolektibo bakoitzari zuzendutako urteko egitaraua osatu.

o Haurrentzako kalitatezko kultur emanaldiak antolatu.

Page 20: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

20

o Gazteentzako kalitatezko kultur emanaldiak antolatu: erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, zinema, kantak eta bestelako musika

emanaldiak, dantzak, antzerkiak, bertso dramak…

o Helduentzako kalitatezko kultur emanaldiak antolatu: erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, zinema, kantak eta bestelako musika

emanaldiak, dantzak, antzerkiak, bertso dramak…

o Euskarazko kultur zirkuitoetan parte hartu.

KULTUREN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEA SUSTATU

o Ekitaldiak antolatu herrialde desberdinetako ohiturak ezagutzera emateko: musika, janari, bestelako produktu, merkatu, dantza,

kirol… edota beste gairen baten inguruan.

o Bideo emanaldiak antolatu kultura ezberdinak ezagutzera emateko.

o Hizlaritzat etorri berriak hartu eta ekitaldiak antolatu haien esperientzia eta jatorriaren gainean ezagutza izateko.

LAGUNTZA EKONOMIKOA ETA TEKNIKOA ESKAINI

o Euskaraz antolatu nahi diren kultur ekintzetarako beharrezkoak izan daitezkeen baliabideak eskaini (zine aretoak, megafonia,

hitzaldietarako gunea, bestelako azpiegitura…).

o Baliabide teknikoak eskaini kultur elkarteek sortu eta plazaratu nahi duten papeleria euskaraz egon dadin edota egokia izan dadin:

diru-laguntzak, hizkuntza aholkularitza...

Page 21: MUNDAKA UDALERRIRAKO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN … · 1 mundaka udalerrirako euskara biziberritzeko plan nagusia (ebpn) plan estrategikoa 2010-2011

21

8.3.-Euskaraz irakurtzeko zaletasuna handitu

8.3.1. Udal liburutegian euskaraz erabilgarri dauden irakurgaiak (%42,61)

8.3.2. Liburutegian herritarrek euskaraz hartutako irakurgaiak (%28,68)

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren liburutegi publikoei buruzko inkesta, 2007.

KOMUNIKAZIOA

o Liburutegiko liburuak eguneratu eta katalogoa herritarren artean zabaldu.

o Euskal literaturako titulu nagusiak (irakurrienak, sarituak…) ezagutzera eman: udalerriko web orrian…

EKITALDIAK ANTOLATU

o Zentro publikoetan (osasun zerbitzua, udalaren bulegoak... ) irakurgai utzi euskarazko aldizkari eta liburuak.

o Herriaren neurriko liburu azokak antolatu.

o Modan dauden idazleen hitzaldiak antolatu: idazteko teknikak, ohiturak, inspirazioa, bidaiak, liburuen komentarioak...

o Urtean zehar euskaraz liburu gehien alokatu dituen pertsonentzako sariak antolatu.