Mugigarritasunaren Gida 2010 - Bizkaia...instalatzen diren Europar Batasuneko atzerritarren...

340
MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

Transcript of Mugigarritasunaren Gida 2010 - Bizkaia...instalatzen diren Europar Batasuneko atzerritarren...

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 1

    AURKEZPENA

    Bizkaiko Foru Aldundiak, MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010) hau aurkeztu nahi du,

    Lurralde Historikoan bizi direnei informazio praktikoa, erabilgarria eta kalitatezkoa

    eskaintzeko, Europako Merkatu Batuak eskaintzen dizkigun aukerei buruz,

    Batasunean zirkulatzeko ditugun eskubideei dagokienez: aldi baterako joan-etorriak,

    aldi baterako bizilekua eta bizileku iraunkorra, soldatapeko lana eta autonomoa, eta

    EB osatzen duten estatuetako ikasketak.

    GIDAn zehatz aztertzen dira europarrek Europar Batasunaren barruko joan-etorrietan

    dituzten eskubideei loturiko indarreko xedapen eta ekimen nagusiak.

    LAU KAPITULUTAN egituraturik dago:

    1. kapitulua- MUGIGARRITASUNARI BURUZKO ALDERDI OROKORRAK: OINARRIAK,

    ONURADUNAK, ESKUBIDEAK, SALBUESPENAK ETA ‘‘EUROPAR BATASUNEKO

    HIRITARTASUNA’’

    2. kapitulua- LAN AUKERAK EUROPAKO ERAKUNDEETAN (EUROPAKO FUNTZIO

    PUBLIKOA)

    3. kapitulua- EUROPAKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMETAN

    SARTZEKO AUKERAK

    4. kapitulua- BATASUNEKO HOGEITA ZAZPI ESTATUETAN SARTZEKO ETA BIZITZEKO

    MODALITATEEN AZTERKETA.

    Gidak, herrialdez herrialde, indarreko legeria nazionala aztertzen du (bai bertako

    hizkuntza ofizialean eta bai ingelesez dauden itzulpenetan); kasu bakoitzean,

    informazio osagarria eskaini ahal izango duten erakunde eskudun eta xedapen

    nagusiak aipatzen ditu, eta horiek, behar izanez gero, ezinbesteko burokrazia- eta

    administrazio-tramiteak egiteko ardura hartuko dute, beste estatukide

    batzuetatik iritsitako hiritarrei eta horien zuzeneko familiei egoitza- eta lan-

    eskubideak bermatzeko.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 2

    1. ► Europako Merkatu Batuaren helburua hauxe da: hiritarrek EBko estatukideen arteko joan-etorriak egitea ekiditen eta zailtzen dituzten oztopoak desagertzea.

    Apurka-apurka, Batasunak pertsonen mugimenduak liberalizatzeko pausoak eman

    ditu, eta, horrela, aukera, esperientzia eta helburu berriak (pertsona eta lanbide

    mailakoak) eskaini dizkie hiritarrei. Pertsonek joan-etorri askea dute, eta beste estatu

    batzuetan bizitzeko eskubideak dituzte, orain dela urte batzuk pentsaezinak zirenak.

    Lan eginda, ikasita edo gutxieneko diru-sarrera batzuk frogatuta (baita eritasun-

    asegurua edukita ere), EBko hiritarrok Batasuneko beste herrialde batzuetan egoteko

    eskubidea dugu. Batasuneko estatu batzuetan, gainera, estatukideren bateko hiritarrak

    garela frogatzea baino ez digute eskatzen, bertan bizitzeko eskubidea edukitzeko; beraz,

    ez dugu frogatu behar lehen adierazitako langile-, ikasle- edo errentadun-kategorien

    barrukoak garenik. Batasuneko hiritarren zuzeneko familiek ere bertako edozein

    herrialdetan bizitzeko eskubidea dute, baita langileak edo errentadunak ez badira ere, eta

    Batasuneko estatukideren batekoak ez badira ere bai.

    Mugimendu-askatasunerako eskubidea garrantzi handikoa da EBko hiritarrentzat,

    Eurobarometrok 2008an egindako ikerketa batek agerian jarri duenez; Europar

    Batasuna eurentzat zer den galdetu zietenean, % 44k esan zuten ‘‘Europako edozein

    lekutan ikasteko, lan egiteko eta bidaiatzeko askatasuna’’ zela.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 3

    2. Aukerak eta erronkak zalantzarik gabeak dira. Hala eta guztiz ere, azken datu erabilgarrien arabera, Europako hiritarren % 4 ere ez dira inoiz bizi izan beste

    estatukideren batean; Amerikako Estatu Batuetan, berriz, ehunekoa % 32koa da.

    2007an, 10 milioi eta erdi europar (biztanleria osoaren % 2,1) beste estatukide batean

    bizi ziren, eta % 2k baino ez zuen beste estatu batean lan egiten. Europako

    mugigarritasun txikiagoa azaltzen duten zergati nagusiak, analistek diotenez, gizarte-

    eta familia-loturak galtzeko beldurra, beste hizkuntza batzuk ikasteko erronka eta

    etxebizitza nahiz osasun-baldintza egokiak lortzeko zailtasunak dira.

    Bizi Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioak egindako ‘‘Mugigarritasuna Europan’’

    ikerketan ondorioztatzen denez, mugigarritasun mailarik txikiena duten EBko estatutako

    (kontinenteko Hegoaldeko eta Ekialdeko estatuak) hiritarren artean Espainiako hiritarrak

    daude. Estatu talde horren barruko Mugigarritasun Indizea % 15ekoa (Hegoaldeko

    estatuak) eta % 10ekoa (Ekialdeko estatuak) da; balio horien barruan, eskualde mailako

    joan-etorriak, EB barrukoak eta kanpokoak sartzen dira. Aldiz, Mugigarritasun Indize

    orokorrik handiena Iparraldeko herrialdeek dute (% 40).

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 4

    Oro har, Europako mugigarritasunean eraginik handiena duten faktoreak honako hauek

    dira: etxerako diru-sarrera handiagoak, lan-baldintza hobeak eta hizkuntza berriak

    ikastea.

    EUROBAROMETROk Gizarte Politikari eta Enpleguari1 buruz 2009ko ekainean egindako

    edizio bereziaren arabera, europarrek orain sarriago aldatzen dute bizilekua, lana

    aurkitzeko (% 32k enplegu mota bera bilatzen du beste lekuren batean), datuak 2006ko

    emaitzekin konparatzen baditugu. Enplegua leku berean eta lan mota berarekin bilatu

    nahi duten estatuen lehenengo postuan Espainia dago (% 45), Lituaniarekin, Maltarekin

    eta Austriarekin batera.

    1 UROBAROMETRO Zk. 316: http://ec.europa.eu/public_opinion/archives/eb_special_en.htm

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 5

    0

    200.000

    400.000

    600.000

    800.000

    1.000.000

    1.200.000

    1.400.000

    1.600.000

    1.800.000

    1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

    3. EUROPAKO HIRITARRAK ESPAINIAN

    ESPAINIAN BIZI DEN EUROPAKO HIRITAR KOPURUAREN BILAKAERA(1995-

    2009*)2

    *EB-27. Abenduaren 31ko datuak, 2009an (martxoaren 31koak) eta 2008an (ekainaren 30ekoak) izan ezik.

    ITURRIA: ESPAINIAKO LAN ETA IMMIGRAZIO MINISTERIOA --- IMMIGRAZIOAREN BEHATOKI IRAUNKORRA

    2009ko martxoaren 31n, Espainian Europar Batasuneko beste estatukide batzuetako

    1.696.478 hiritar zeuden. Horien kopuruak 2007an izan zuen hazkunderik handiena:

    aurreko urtean baino EBko 613.806 hiritar gehiago, Bulgaria eta Errumania Europar

    Batasunean sartu zirenean.

    EBko hiritar kopurua, Espainian, bertan bizi diren atzerritar guztien % 37,74koa da.

    2 2009ko datua hiruhileko txostenekoa da. http://extranjeros.mtin.es/es/InformacionEstadistica/Boletines/

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 6

    8.7768.4993.967

    3.910813

    825596627554575

    411423400424

    206206135130

    117114110107101949595

    7271524848473542232622211719151666553322

    0 1.000 2.000 3.000 4.000 5.000 6.000 7.000 8.000 9.000

    ERRUMANIA

    PORTUGAL

    ITALIA

    FRANTZIA

    ERRESUMA BATUA

    ALEMANIA

    POLONIA

    BULGARIA

    IRLANDA

    HERBEHEREAK

    ESLOVAKIA

    LITUANIA

    BELGIKA

    HUNGARIA

    TXEKIAR ERREPUBLIKA

    SUEDIA

    AUSTRIA

    GREZIA

    DANIMARKA

    FINLANDIA

    LETONIA

    ESLOVENIA

    ESTONIA

    BATASUNEKO BESTE BATZUK

    LUXENBURGO

    2008/06/30 2009/03/30

    BIZKAIAN BIZI DEN EUROPAKO HIRITAR KOPURUA NAZIONALITATEAREN

    ARABERA

    ITURRIA: ESPAINIAKO LAN ETA IMMIGRAZIO MINISTERIOA --- IMMIGRAZIOAREN BEHATOKI IRAUNKORRA

    Bizkaian, 2009ko martxoaren 31n, EBko 16.335 hiritar bizi ziren; horietatik gehienak

    Errumaniakoak (% 52,03) eta Portugalgoak (% 23,94) ziren. Horien atzetik, Bizkaian

    instalatzen diren Europar Batasuneko atzerritarren jatorrizko estatu nagusiak Italia,

    Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania ziren.

    2008ari dagokionez, Bizkaian bizi zen EBko hiritar kopuruak behera egin du, batez ere

    Txekiar Errepublikakoen eta Lituaniakoen kopuruak.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 7

    4. Europar Batasunak Mugigarritasuneko bi aukera espezifiko eskaintzen ditu: Europako erakundeetako lana eta Hezkuntza eta Prestakuntza Programak.

    2009ko abuztuaren 1ean, Europar Batasunean aldi baterako 24.988 funtzionariok

    eta eragilek egiten zuten lan; horietatik 1.807 Espainiako hiritarrak ziren. Europako

    Funtzio Publikoan sartzeko aukerak EPSOren bidez (Langileria Hautatzeko Europako

    Bulegoa) jakin daitezke; izan ere, erakunde horrek Europar Batasunean funtzionarioak

    izendatzeko deitzen diren lehiaketa ofizial guztiak zentralizatzen eta kudeatzen ditu.

    4.9404.9802.5702.560

    2.5282.5482.0822.088

    1.8051.8071.3401.317

    1.1071.164933923

    758756727730

    591584579572571597546544

    469460437436

    411440364467

    306321

    263274262318238226

    202224185191182188

    124133102111

    5229

    0 1.000 2.000 3.000 4.000 5.000

    BELGIKA

    ITALIA

    FRANTZIA

    ALEMANIA

    ESPAINIA

    ERRESUMA BATUA

    POLONIA

    GREZIA

    PORTUGAL

    HERBEHEREAK

    FINLANDIA

    SUEDIA

    HUNGARIA

    IRLANDA

    DINAMARCA

    AUSTRIA

    TXEKIAR ERREPUBLIKA

    RUMANIA

    ESLOVAKIA

    LITUANIA

    BULGARIA

    LUXENBURGO

    ESLOVENIA

    ESTONIA

    LETONIA

    MALTA

    ZIPRE

    BESTE BATZUK

    EUROAPAKO BATZORDEKO FUNTZIONARIOAK HERRIALDEKA

    2009/01/01 2009/08/01

    ITURRIA: EUROPAKO BATZORDEA http://ec.europa.eu/civil_service/about/figures/index_es.htm

    http://ec.europa.eu/civil_service/about/figures/index_es.htm�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 8

    Heziketa eta Prestakuntza Programei dagokienez, Europar Batasuneko Ikaskuntza

    Iraunkorreko Programaren helburuak honako hauek dira:

    COMENIUS: gutxienez 3 milioi ikaslek parte hartzea, hezkuntzako baterako jardueretan, programak dirauen bitartean.

    ERASMUS: banakako 3 milioiko partaideko zifrara heltzea, ikasleen mugigarritasun-ekintzetan, programa hasi denetik zenbatzen hasita.

    LEONARDO DA VINCI: enpresetako urteroko plaza kopurua 80.000ra arte handitzea, programa amaitzen denerako.

    GRUNDTVIG: 2013rako, urtean 7.000 pertsonako partaidetza-zifrara iristea, helduen hezkuntzaren arloan.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    0 KAPITULUA: AURKEZPENA 9

    ITURRIA: EUROSTAT

    GREZIA, IRLANDA, ESLOVAKIA, ESPAINIA, BULGARIA, ZIPRE, ERRUMANIA

    ALEMANIA, FRANTZIA, POLONIA, ITALIA ATZERRIKO IKASLERIK GEHIENEKO ESTATUAK:

    (atzerriko ikasleen sarrera-irteera herri bakoitzean, x 1000)

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N

    111... KKKAAAPPPIIITTTUUULLLUUUAAA:::

    PPPEEERRRTTTSSSOOONNNEEENNN MMMUUUGGGIIIGGGAAARRRRRRIIITTTAAASSSUUUNNNAAA EEEBBB---NNN

    I. EUROPAKO MERKATU BATUA.........................................................................10

    I.1. PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EUROPAKO MERKATU BATUAN .............................. 14 I.1.1. LANGILEEN JOAN-ETORRI ASKEA...........................................................................................15 I.1.2. KOKATZEKO ESKUBIDEA...........................................................................................................15 I.1.3. ZERBITZU EMATE ASKEA..........................................................................................................16 I.1.4. AKTIBOAK EZ DIREN PERTSONEN MUGIGARRITASUNA....................................................16

    I.2. MUGIGARRITASUN ESKUBIDEEN ONURADUNAK EUROPAKO MERKATU BATUAN ..... 17

    I.3. PERTSONEN MUGIGARRITASUNA ERRAZTEN DUTEN EB-KO TRESNAK ....................... 18 I.3.1. EURES SAREA: LANBIDE MUGIGARRITASUNAREN EUROPAKO ATARIA .......................18 I.3.2. EUROPASS: PRESTAKUNTZEN ETA GAITASUNEN GARDENTASUNA...............................19 I.3.3. ENIC-NARIC SAREA....................................................................................................................27

    II. EUROPAR BATASUNEKO MUGIGARRITASUN ESKUBIDEEN EDUKIA..........28

    II. 1. HARRERA ESTATUAN SARTZEA ..................................................................................... 30 II.1.1. EB-REN BARRUKO JOAN-ETORRIAK (BESTE ESTATUKIDE BATEAN SARTZEA) ...........30 II.1.2 SCHENGEN ESPARRUAREN BARRUKO JOAN-ETORRIAK (SCHENGENGO HITZARMENA

    INDARREAN DUTEN ESTATUETAN SARTZEA) ................................................................................31 II.1.3. SARTZEKO ESKUBIDEAREN ONURADUNAK.........................................................................33 II.1.4. BESTE ESKUBIDE BATZUK ALDI BATERAKO JOAN-ETORRIETAN: OSASUN PRESTAZIOAK

    ETA BABES DIPLOMATIKOA...............................................................................................................34

    II. 2. HARRERAKO ESTATUAN BIZITZEA ................................................................................ 37

    II.3. HARRERAKO ESTATUAN BETIKO BIZITZEA .................................................................... 40

    II. 4. PERTSONA AKTIBOAK: HARRERAKO ESTATUAN SOLDATAKO LANA EDO LANBIDE

    JARDUERA LORTZEA ................................................................................................................ 42 II.4.1. SOLDATAKO LANGILEAK .........................................................................................................42 II.4.2. LANGILE AUTONOMOAK ..........................................................................................................43 II.4.3. LANBIDE PRESTAKUNTZAK ELKAR ONARTZEA..................................................................44

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N

    II.4.4. BOLONIAKO PROZESUA............................................................................................................49

    II. 5. PERTSONA AKTIBOAK: HARRERAKO ESTATUAN LAN EGITEKO ETA LANBIDE JARDUERA

    EDUKITZEKO BALDINTZAK ...................................................................................................... 51 II.5.1. SOLDATAKO LANGILEAK .........................................................................................................51 II.5.2. LANGILE AUTONOMOAK ..........................................................................................................51 II.5.3. GIZARTE SEGURANTZAKO PRESTAZIOAK ...........................................................................52

    II. 6. PERTSONA AKTIBOAK: IRAKASKUNTZA BEREZIA LANGILEAREN SEME-ALABENTZAT

    HARRERAKO ESTATUAN .......................................................................................................... 54

    II. 7. IRAUPEN LUZEKO EGOILIARRAK DIREN BESTE HERRIALDE BATZUETAKO HIRITARRAK

    .................................................................................................................................................... 55

    III. SALBUESPENAK PERTSONEN MUGIGARRITASUNARI EUROPAR BATASUNEAN

    ...............................................................................................................................57

    III. 1. LAN EDO JARDUERA MOTAREN ERAGINEZKO SALBUESPENAK................................ 57

    III. 2. PERTSONAREN JOKABIDEAREN EDO EGOERAREN ERAGINEZKO SALBUESPENAK . 58 III.2.1. ORDENA ETA SEGURTASUN PUBLIKOA...............................................................................58 III.2.2. OSASUN PUBLIKOA..................................................................................................................59 III.2.3. SARTZEKO DEBEKUAREN JAKINARAZPENA, BERME PROZESALAK ETA INDARRALDIA

    ..................................................................................................................................................................59

    IV. EUROPAKO HIRITARTASUNA........................................................................61

    IV. 1. SUFRAGIO AKTIBOA ETA PASIBOA .............................................................................. 62 IV.1.1. TOKIKO HAUTESKUNDEAK.....................................................................................................62 IV.1.2. EUROPAKO HAUTESKUNDEAK ..............................................................................................63

    IV. 2. BABES DIPLOMATIKOA ETA KONTSULARRA ............................................................... 64

    IV. 3. ESKABIDEA EUROPAKO PARLAMENTUAN ................................................................... 65

    IV. 4. EUROPAKO ARARTEKOARENGANA JOTZEKO AUKERA .............................................. 67

    V. ONDORIOAK .....................................................................................................69

    V. 1. PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EUROPAR BATASUNEAN ....................................... 69

    V. 2. ESPAINIAKO LEGERIA: EB-KO BESTE ESTATU BATZUETAKO HIRITARREN

    MUGIGARRITASUNA................................................................................................................. 71

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 10

    I. EUROPAKO MERKATU BATUA

    Europar Batasuna Europako estatu kopuru gero eta handiagoa eskualde mailan

    integratzeko prozesua da; horri esker, kontinenteko hiritarrek ekonomia- eta gizarte-

    ongizate handia dute, eta Europa munduko erreferente bihurtu da, oparotasunaren eta

    egonkortasunaren arloan.

    Europako integrazioaren oinarrizko zutabea EBko estatukideen arteko mugak eta

    oztopoak ezabatzea da, eta horri ‘‘Merkatu Batua’’, ‘‘Barne Merkatua’’ edo ‘‘Europako

    Merkatu Batua’’ esaten zaio:

    Europako Elkartea eratzeko ituna (Erromako Ituna): EEIko 14. art.: ‘‘Barne Merkatuak barruko mugarik gabeko merkatua eratuko du; bertan, salgaien, zerbitzuen eta kapitalen joan-etorri askea bermatuta egongo da, itun honetako xedapenetan ezarritakoaren arabera’’.

    Estatukideek, Europar Batasunaren eremuan, ‘‘ekonomia-esparru bakarra” sortu nahi

    dute; beraz, helburua eragile ekonomikoen joan-etorri askea (inolako oztoporik gabea,

    bakoitzaren eremu ekonomiko nazionalekoaren modukoa) bermatzen duen esparrua

    sortzea da.

    Merkatu nazionalak ‘‘Merkatu Batu’’ bakarrean biltzea funtsezko faktorea da Europako

    enpresak eraginkorragoak izateko, enpresa horiek merkatu handiagoari eskaini ahal

    baitiote euren produkzioa. Oro har, Europako estatuen arteko oztopoak ezabatzea ona

    izan behar da Europako ekonomian produkzioko baliabideak eta faktoreak

    eraginkortasunez esleitzeko eta kokatzeko. Eraginkortasun eta lehiakortasun handiago

    horren bidez, azkenik, europarrek bizi-kalitate handiagoa lortuko dute.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 11

    EUROPAKO MERKATU BATUA: LAU ASKATASUNAK

    ‘‘Merkatu Batua’’ proiektu konplexua eta asmo handikoa da, eta horren helburua, azken

    batean, ‘‘ekonomia-esparru bakarra sortzea da”. Hori lortzeko metodologia ‘‘lau

    askatasunetan’’ eta horien oinarrizko printzipioan euskarritzen da: jatorriaren edo

    nazionalitatearen araberako BEREIZKERIARIK EZA:

    1. SALGAIEN JOAN-ETORRI ASKEA --- merkataritza askea

    ESTATUKIDEEN ARTEKO SALEROSKETEN MERKATARITZA OZTOPOAK DESAGERTZEA: muga-zergak, kontingentziak eta aduanako gainerako oztopoak ezabatzea

    ESTATUKIDEEN ARTEKO SALEROSKETEN OZTOPO TEKNIKOAK DESAGERTZEA: EBn produktuak fabrikatzeko eta merkaturatzeko araudi teknikoa bateratzea eta estatukide bakoitzak gainerakoen arauak onartzea

    2. PERTSONEN JOAN-ETORRI ASKEA --- pertsonen mugigarritasuna

    BEREIZKERIARIK EZ beste estatukideetatik iritsitako langileak kontratatzeko orduan

    BEREIZKERIARIK EZ beste estatukide batzuetatik iritsitako pertsonek edo enpresek erabakitako lanbide- edo enpresa-kokatzeetan

    3. ZERBITZU EMATE ASKEA --- zerbitzuak emateko erraztasuna

    BEREIZKERIARIK EZ beste estatukide batean kokaturiko profesionalek edo enpresek aldi baterako zerbitzuak ematen dituztenean

    4. KAPITALEN JOAN-ETORRI ASKEA --- kapitalen sarrerak eta irteerak

    KAPITAL MUGIMENDUEI EZARRITAKO MUGAK EZABATZEA estatuen artean

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 12

    EUROPAKO MERKATU BATUA

    Eragile ekonomikoei eta produkzio-faktoreei OZTOPOAK ETA ERAGOZPENAK

    EZABATZEA, EUROPAR BATASUNEKO ESTATUKIDEEN ARTEAN EGITEN DITUZTEN

    MUGIMENDUETAN ETA JOAN-ETORRIETAN: ‘‘Jatorriaren araberako bereizkeriarik ez (tratu-berdintasuna)’’

    ONDORIOAK- MERKATU BATUAK ENPRESEI ETA PROFESIONALEI ESKAINITAKO AUKERAK:

    MERKATU HANDIAGOA (500 milioi pertsona / kontsumitzaile)

    Batasuneko beste estatu batzuetan AUKERA / ERRAZTASUN HANDIAGOAK LAN

    EGITEKO ETA ENPRESAK EDO FILIALAK SORTZEKO

    Europar Batasuneko beste estatu batzuetan AUKERA / ERRAZTASUN

    HANDIAGOAK INBERTSIOAK EGITEKO

    MERKATU BATUA: merkatua HANDITU (27 Merkatu Nazional = 1 Merkatu Bakar)

    ENPRESEN ETA EUROPAR BATASUNAREN LEHIAKORTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA

    enpresa lehiakorragoak, HAZTEKO, BERRITZEKO eta NAZIOARTEAN SARTZEKO

    aukera eta gaitasun handiagoa dutenak

    enpresen eskaintza anitzagoaren eta lehiakorragoaren hobaria jasotzen duten

    Europako hiritarrak eta kontsumitzaileak: prezio merkeagoak, produktuen gama eta

    segurtasun handiagoak, zerbitzu hobeak, etab.

    Lorpen handiak egin diren arren, estatukideen joera protekzionistek oraindik ere mugatu

    egiten dute, eremu batzuetan, eragile ekonomikoen joan-etorri askea Batasunean.

    Merkatu Batuak oraindik oztopoak eta eragozpenak ditu, eta, horrenbestez, Barne

    Merkatua gaur egun ere hogeita zazpi merkatu nazionaletan zatiturik dago.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 13

    EUROPAKO MERKATU BATUA: ORAINGO DIMENTSIOA

    1952tik, Europar Batasuna hazi egin da geografikoki. Beste herrialde batzuek

    integrazio-eredu honen barruan sartzeko erabakia hartu dute, seguru baitakite europarren

    arteko bizikidetza eta batasuna egingarriak direla, partekaturiko balio demokratikoetan

    eta kultura eta historia komunean oinarrituz.

    2007ko urtarriletik, Europako Merkatu Batua hogeita zazpi estatukidek osatzen dute,

    eta horietan 500 milioi pertsona inguru bizi dira. EBko biztanleria mundukorik

    handiena da, Txinakoaren eta Indiakoaren ostean.

    Gainera, ‘‘Europako Esparru Ekonomikoa’’ izeneko hitzarmena dela bide (1994tik

    indarrean), Merkatu Batuan EFTAko hiru herrialde sartzen dira (Norvegia, Islandia eta

    Liechtenstein).

    EUROPAKO MERKATU BATUA --- EUROPAKO EKONOMIA ESPARRUA

    1952 FRANTZIA, ALEMANIA, ITALIA, BELGIKA, HERBEHEREAK, LUXENBURGO, 1973 ERRESUMA BATUA, IRLANDA, DANIMARKA, 1981 GREZIA, 1986 ESPAINIA ETA PORTUGAL, 1994 EEE: NORVEGIA, ISLANDIA, LIECHTENSTEIN 1995 AUSTRIA, SUEDIA ETA FINLANDIA, 2004 POLONIA, HUNGARIA, TXEKIAR ERREPUBLIKA, ESLOVAKIA, ESLOVENIA, ESTONIA, LETONIA, LITUANIA, MALTA ETA ZIPRE 2007 BULGARIA ETA ERRUMANIA

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 14

    I.1. PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EUROPAKO MERKATU BATUAN

    PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EUROPAR BATASUNEAN kontzeptua, hasieran

    erabiltzen zena, pertsona fisikoen jarduera profesionalari loturiko joan-etorriei

    buruzkoa zen; pertsona horiek inoren konturako langileak (Langileen Joan-etorri

    Askea), autonomoak (Kokatzeko Eskubidea) edo, bestela, zerbitzu baten noizean

    behingo emaileak ziren (Zerbitzu Emate Askea).

    1990ean onetsitako hiru zuzentarauen esparruan, Pertsonen Mugigarritasunak

    aurrerapauso erabakigarria eman zuen; izan ere, indarrean sartu zenetik, hiru pertsona

    talderi (ikasleak, erretirodunak eta errentadunak) bermatu egiten zaie Batasuneko

    estatukide batean bizitzeko eskubidea, beste estatukide batean jarduera profesionalik

    egin ez arren.

    PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EUROPAKO MERKATU BAKARREAN

    A PERTSONA AKTIBOEN MUGIGARRITASUNA

    1. LANGILEEN JOAN-ETORRI ASKEA: BESTE ESTATUKIDE BATEAN KONTRATATZEN DIREN SOLDATAKO LANGILEAK

    2. KOKATZEKO ESKUBIDEA: BESTE ESTATUKIDE BATEAN KOKATZEN DIREN LANGILE AUTONOMOAK

    3. ZERBITZU EMATE ASKEA: BESTE ESTATUKIDE BATEAN ALDI BATERAKO ZERBITZUA EMATEN DUTEN LANGILE AUTONOMOAK

    B AKTIBOAK EZ DIREN PERTSONEN MUGIGARRITASUNA

    4. IKASLEAK, ERRETIRODUNAK ETA ERRENTADUNAK

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 15

    I.1.1. LANGILEEN JOAN-ETORRI ASKEA

    Europako Elkartea eratzeko ituna (Erromako Ituna):

    EEIko 39. art.: ‘‘Elkartearen barruan bermaturik geldituko da langileen joan-etorri askea. Joan-etorri askerako, ezabatu egingo dira nazionalitatearen araberako bereizkeria guztiak, estatukideetako langileen artean, enpleguari, ordainketari eta gainerako lan-baldintza guztiei dagokienez’’

    Inoren konturako lana garatzeko estatukide batetik bestera joaten diren LANGILE

    EMIGRANTEEK EZ DUTE INOLAKO BEREIZKERIARIK JASAN BEHAR, harrerako

    estatukideko hiritarrei dagokienez.

    Beraz, estatukide bakoitzean ezin da egon beste estatukide batzuetako langileen eta

    bertako langileen arteko bereizkeriarik. Europako soldatako langileen arteko

    berdintasuna nahitaezkoa da.

    I.1.2. KOKATZEKO ESKUBIDEA

    Europako Elkartea eratzeko ituna (Erromako Ituna): EEIko 43. art.: ‘‘Hurrengo xedapenen esparruan, debekaturik geldituko dira estatukide bateko hiritarrak beste estatukide baten lurraldean kokatzeko askatasunari ezartzen zaizkien mugak. Debekaturik egongo dira, era berean, estatukide batean kokaturiko beste estatukide bateko hiritarrek agentziak, sukurtsalak edo filialak irekitzeko murriztapenak ere’’. ‘‘Kokatzeko askatasunaren barruan, soldatakoak ez diren jarduerak ere sartuko dira, baita enpresen eta, batez ere, sozietateen eraketa eta kudeaketa ere, harrerako estatukideko legeriak bertakoentzat ezartzen dituen baldintzetan’’.

    Estatukide bateko hiritarrek ESKUBIDEA DUTE euren lanbidea (euren konturako jarduera

    ekonomikoa garatzea) beste estatukide batean garatzeko, azken estatukide horretako

    hiritarren BALDINTZETAN.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 16

    Estatukide bakoitzean derrigorrezkoa da Batasuneko pertsonen edo enpresen

    kokatze profesionaletan tratu-berdintasuna egotea.

    I.1.3. ZERBITZU EMATE ASKEA

    Europako Elkartea eratzeko ituna (Erromako Ituna): EEIko 49. art.: ‘‘Hurrengo xedapenen esparruan, Batasunaren barruan debekaturik egongo dira zerbitzu emate askerako murriztapenak, prestazioa jasotzen duen estatukidea ez den estatukide batean kokaturik dauden europarrentzat’’.

    Estatukide bateko hiritarrek, lanbidea dela-eta estatukide batean kokaturik daudenek,

    ESKUBIDEA DUTE aldi baterako zerbitzua beste estatukide batean emateko, harrerako

    estatukideko hiritarrekin BALDINTZA BERDINTASUNEAN.

    ZERBITZU EMATE ASKEAK, sarritan, pertsonak estatukide batetik bestera ibiltzea

    eragiten du. Hala eta guztiz ere, hori noizean behingoa edota aldi baterakoa da, eta

    inoren konturako langileen (langileak) edo euren konturako langileen (kokatzeko

    eskubidea) kasuan iraunkorragoa da; beraz, irismen urriagoa dauka joan-etorriak egiten

    dituztenen eta horien familien eskubideei dagokienez.

    I.1.4. AKTIBOAK EZ DIREN PERTSONEN MUGIGARRITASUNA

    Ikasleen, erretirodunen eta errentadunen kasuan, harrerako/kokatzeko estatuak behartu

    egin ditzake baliabide nahiko dutela eta arrisku guztiak estaltzen dituen gaixotasun-

    asegurua dutela frogatzera, bertan bizi diren aldian Gizarte Laguntzako sistementzat

    zama astunegiak izan ez daitezen.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 17

    I.2. MUGIGARRITASUN ESKUBIDEEN ONURADUNAK EUROPAKO MERKATU BATUAN

    PERTSONA AKTIBOEN MUGIGARRITASUNA

    • ESTATUKIDE BATEKO HIRITARRAK diren pertsona fisikoak, beste estatukide batetik (jatorrizko estatukidea) beste estatukide batera (harrerako estatukidea)

    doazenak, soldatako edo norberaren konturako lana egitera; edo, bigarren kasu

    horretan, harrerako estatuan aldi baterako zerbitzua ematera doazenak.

    AKTIBOAK EZ DIREN PERTSONEN MUGIGARRITASUNA

    • ESTATUKIDE BATEKO IKASLEAK, ERRETIRODUNAK eta gainerako ERRENTADUNAK, beste estatukide batera (harrerako estatua) joatea erabakitzen

    dutenak, ikastera edo bertan bizitzera.

    Familiakoak titularraren (beste estatu batera doan estatukide bateko pertsona fisikoa)

    mugigarritasun-eskubideen onuradunak dira, baita estatukide horretako hiritarrak

    barik beste estaturen bateko hiritarrak badira ere. Azken kasu horretan, mugimendu-

    askatasuneko eskubidea edukitzeko baldintzak aldagarriak izan daitezke estatu batetik

    bestera.

    ‘‘Familiako kidetzat’’ honako hauek hartuko dira:

    • Ezkontidea edo erregistraturiko bikotekidea (baldin eta harrerako estatuak lotura horiei ezkontzaren moduko tratamendua ematen badie)

    • EBko hiritarraren eta horren ezkontidearen zuzeneko ondoreak, 21 urtetik beherakoak direnean edo haien ardurapean daudenean (seme-alabak, ilobak, etab.)

    • EBko hiritarraren eta horren ezkontidearen zuzeneko aurrekoak, haien ardurapean daudenean (gurasoak, aiton-amonak, etab.)

    IKASLEEN kasuan, familiako kideak ezkontidea / bikotekidea eta ardurapeko seme-alabak

    baino ez dira izango.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 18

    I.3. PERTSONEN MUGIGARRITASUNA ERRAZTEN DUTEN EB-KO TRESNAK

    I.3.1. EURES SAREA: LANBIDE MUGIGARRITASUNAREN EUROPAKO ATARIA

    EURES-LANBIDE MUGIGARRIATSUNAREN EUROPAKO ATARIA Europar Batasunaren,

    estatukideetako enplegu-zerbitzu publikoen (baita Suitza, Norvegia, Islandia eta

    Liechtensteingo zerbitzu publikoak ere) eta elkarturiko beste erakunde batzuen arteko

    lankidetza-sarea da.

    Helburua langileei eta enpresaburuei, baita Batasunaren barruko pertsonen joan-etorri

    askerako printzipioaren onuraduna izan daitekeen edozein hiritarri ere, informazioko,

    aholkularitzako eta kontratazio/kolokazioko zerbitzuak (enplegua bilatzea) eskaintzea da.

    Europako eskualde mugakideetan, EURESek eginkizun garrantzitsua dauka; hain zuzen

    ere, muga egunero zeharkatu behar duten langileei eta horiek hartzen dituzten enpresei

    informazioa eta laguntza ematen die era guztietako arazoak konpontzeko. http://ec.europa.eu/eures/home.jsp?lang=es

    http://ec.europa.eu/eures/home.jsp?lang=es�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 19

    I.3.2. EUROPASS: PRESTAKUNTZEN ETA GAITASUNEN GARDENTASUNA

    EUROPASS agirien txostena da eta hiritarrei laguntza ematen die bizitza osoan zenbait

    estatutan eta sektoretan eskuratu dituzten gaitasunak, titulazioak eta ziurtagiriak argi

    eta erraz jakinarazteko. Europassen helburu nagusia Europar Batasunean ikasleen eta

    langileen mugigarritasuna erraztea da.

    EUROPASS ataria Europan: http://europass.cedefop.eu.int

    EUROPASSen egitura Europassen barruan bost agiri sartzen dira, eta bertako elementu nagusia Curriculum

    Vitaea da:

    Interesdunak berenez landu ditzakeen agiriak:

    A) EUROPASS Curriculum Vitaea (CV)

    B) Hizkuntzen EUROPASS pasaportea

    Administrazio eskudunek egiten eta ematen dituzten agiriak:

    C) EUROPASS gehigarria teknikari-titulurako edo profesionaltasun-ziurtagirirako,

    D) EUROPASS gehigarria goi-titulurako

    E) EUROPASS mugigarritasuna,

    EUROPASSen web-orri honetan agiri horien guztien adibideak eta txantiloiak deskarga

    daitezke:

    http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/hornav/Downloads/navigate.action

    http://europass.cedefop.eu.int/�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/Europasss+Documents/Europass+CV/navigate.action?locale_id=11�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/Europasss+Documents/Europass+Language+Passport/navigate.action�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassCertificateSupplement/navigate.action�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassCertificateSupplement/navigate.action�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassDiplomaSupplement/navigate.action�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassMobility/navigate.action�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/hornav/Downloads/navigate.action�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 20

    A) EUROPASS curriculum Vitaea (CV)

    EUROPASS Curriculum Vitaea

    Erantsi argazki bat.

    Norberari buruzko informazioa

    Abizena(k) / Izena(k) Abizena(k) Izena(k) Helbidea (helbideak)

    Telefonoa(k) Sakelakoa:

    Faxa(k)

    Posta elektronikoa(k)

    Nazionalitatea

    Jaiotza-data

    Sexua

    Nahi den lana / lanbide-familia

    Lan-esperientzia

    Datak Azaldu banan-banan orain arte izandako lan garrantzitsu bakoitza, azken egin duzunetik hasita.

    Izandako lanbidea edo kargua

    Funtzio eta ardura nagusiak

    Enpresaren edo enplegatzailearen izena eta helbidea

    Enpresa edo sektore mota

    Hezkuntza eta prestakuntza

    Datak Azaldu banan-banan egindako ikastaro guztiak, azken egin duzunetik hasita.

    Lorturiko kalifikazioa

    http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/Europasss+Documents/Europass+CV/navigate.action�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 21

    Ikasitako lanbide-arlo edo -gaitasun nagusiak

    Ikastetxearen izena eta mota

    Nazioko edo nazioarteko sailkapen baten araberako maila

    Norberaren trebetasunak eta gaitasunak

    Ama-hizkuntza (k) Adierazi zeure ama-hizkuntza (bat baino gehiago edukiz gero, adierazi guztiak)

    Beste hizkuntza bat (batzuk)

    Autoebaluazioa Ulermena Mintzamena Idazmena

    Europako maila (*) Entzunez ulertu

    Irakurri Ahozko elkarrekintza

    Ahozko gaitasuna

    Hizkuntza

    Hizkuntza

    (*) Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren maila (EEEB)

    Gizarte-gaitasunak eta -trebetasunak

    Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Antolamendu-gaitasunak eta -trebetasunak

    Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Gaitasun eta trebetasun teknikoak

    Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Gaitasun eta trebetasun informatikoak

    Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Gaitasun eta trebetasun artistikoak

    Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Beste gaitasun eta trebetasun batzuk

    Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Gida-baimena Azaldu gaitasun horiek eta esan zein testuingurutan garatu diren.

    Beste informazio batzuk

    Atal honetan, adierazi beste edozein informazio garrantzitsu; adibidez, harremanetako pertsonak, erreferentziak, etab.

    Eranskinak Aipatu erantsiko dituzun eranskin guztiak.

    http://europass.cedefop.europa.eu/LanguageSelfAssessmentGrid/es�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 22

    B) Hizkuntzen EUROPASS pasaportea

    ABIZENA(K) IZENA(K)

    Jaiotza-data (*)

    Ama-hizkuntza(k)

    Beste hizkuntza bat (batzuk)

    Hizkuntza-gaitasunaren autoebaluazioa (**)

    Ulermena Mintzamena Idazmena Entzundakoa ulertu Irakurritakoa ulertu Ahozko elkarrekintza Ahozko adierazpena

    Titulua(k) edo ziurtagiria(k) (*)

    Tituluaren (en) edo ziurtagiriaren (en) izena Zentro emailea Data

    Europako maila (***)

    Hizkuntza horretako hizkuntza-esperientzia (k) (*)

    Azalpena Noiztik Noiz arte

    Hizkuntza-gaitasunaren autoebaluazioa (**)

    Ulermena Mintzamena Idazmena Entzundakoa ulertu Irakurritakoa ulertu Ahozko elkarrekintza Ahozko adierazpena

    Titulua (k) edo ziurtagiria (k) (*)

    Tituluaren (en) edo ziurtagiriaren (en) izena Zentro emailea Data

    Europako maila (***)

    Hizkuntza horretako hizkuntza-esperientzia (k) (*)

    Azalpena Noiztik Noiz arte

    (*)Izartxoz markaturiko laukitxoak aukerakoak dira (**)Ikusi hurrengoaren ebaluazio-taula (***) Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (EEEB) arabera, jatorrizko ziurtagiriak edo tituluak adierazten duenean.

    http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/Europasss+Documents/Europass+Language+Passport.csp�

  • 1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 23

    EUROPAKO MAILAK- AUTOEBALUAZIO TAULA

    A1 A2 B1 B2 C1 C2 Entzundakoa

    ulertu Sarritan erabiltzen diren oinarri-oinarrizko hitzak eta adierazpideak ezagutzen ditut, neure buruari, familiari eta inguru hurbilari buruzkoak, astiro eta argi hitz eginez gero.

    Interesatzen zaizkidan gaiei buruzko esaldirik eta hiztegirik ohikoena ulertzen dut (norberaren eta familiaren gaineko oinarrizko informazioa; erosketei, bizilekuari, lanari eta abarri buruzkoa).

    Ideia nagusiak ulertzen ditut, diskurtsoa argia eta arrunta denean eta eguneroko gaiei buruz hitz egiten denean (lana, eskola, aisialdia, etab.). Gaurkotasuneko gaiei edo interes pertsonaleko nahiz lanbide-intereseko gaiei buruzko irrati edo telebistako programa askoren ideia nagusia ulertzen dut, astiro eta argi ahoskatzen dutenean.

    Hitzaldi eta konferentzia luzeak ulertzen ditut; gainera, arrazoibide-ildo konplexuak jarraitzen ditut, gaia niretzat ezaguna denean. Telebistako albiste ia guztiak ulertzen ditut, baita gaurkotasuneko gaiei buruzko programak ere.

    Hitzaldi luzeak ulertzen ditut, baita argi egituratuta ez daudenean eta loturak inplizituak (berariaz adierazi gabeak) direnean ere. Erraz ulertzen ditut telebistako programak eta filmak..

    Ez daukat arazorik mintzaturiko edozein hizkuntza ulertzeko, ez zuzeneko elkarrizketetan eta ez komunikabideetako hitzaldietan, abiadura handikoak izan arren, baldin eta entzumena bertako hiztunaren azentura moldatzeko astirik badut.

    ULERMENA

    Irakurritakoa ulertu

    Hitz eta izen ezagunak eta esaldi oso errazak ulertzen ditut; adibidez, idazkunetan, karteletan eta katalogoetan daudenak.

    Testu oso laburrak eta errazak irakurtzeko gauza naiz. Badakit informazio espezifikoa aurkitzen idazki errazetan eta ohikoetan; adibidez, publizitate-iragarkietan, prospektuetan, menuetan eta ordutegietan; gainera, ondo ulertzen ditut gutun pertsonal laburrak eta errazak.

    Hizkera arruntez edo lanari buruzko hizkeran idatzitako testuak ondo ulertzen ditu. Gertaeren, sentimenduen eta nahien azalpena ere ulertzen dut, gutun pertsonaletan adierazten direnean.

    Gaur egungo arazoei buruzko artikuluak eta txostenak irakurtzeko gauza naiz, horietan autoreek ikuspegi eta jarrera zehatzak hartzen dituztenean. Ulertzen dut literatura-prosa garaikidea.

    Ondo ulertzen ditut literaturako edo gertaeretan oinarrituriko testu luzeak edo konplexuak, eta badakit estilo desberdinak bereizten.

    Hizkuntza idatziaren forma ia guztiak erraz irakurtzen ditut, egituraren edo hizkuntzaren aldetik zailak diren testu abstraktuak ere barne; adibidez, eskuliburuak, artikulu espezializatuak eta literatura-lanak.

    Ahozko elkarrekintza

    Elkarrizketa batean parte har dezaket, astiro-astiro, baldin eta beste pertsona esandakoa errepikatzeko edo beste hitz batzuekin esaten badit, geldiro-geldiro eta esan behar dudana esaten lagunduta. Oinarrizko edo ohiko gaiei buruzko galdera errazak egin eta erantzuten ditut.

    Badakit lan errazetan eta ohikoetan komunikatzen, eguneroko jarduerei eta gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena behar dutenetan. Gizarte-truke oso laburrak egiten badakit; baina, oro har, ez dut elkarrizketa bat neuk bakarrik edukitzeko beste ulertzen.

    Hizkuntza hori erabiltzen duten lekuren batera bidaian joaten naizenean, badakit egoera ia guztietan moldatzen. Gauza naiz interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketa batean parte hartzeko, edo eguneroko bizitzari buruzko elkarrizketa batean (esate baterako, familia, zaletasunak, lana, bidaia eta oraingo gertakariak).

    Elkarrizketetan erraz eta bat-batean azaltzen ditut gauzak, eta horrek lekuko hiztunekiko elkarrizketa arrunta ahalbidetzen du. Parte-hartze aktiboa izan dezaket eguneroko egoeretan gartzen diren eztabaidetan, eta horietan ondo azaltzen eta defendatzen ditut nire ikuspegiak.

    Erraz eta bat-batean hitz egiten dut, adierazpide egokiak modu nabarmenean bilatzen ibili barik. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen dut, gizarte- eta lanbide-helburuetarako.

    Edozein elkarrizketatan edo eztabaidatan har dezaket parte, arazorik gabe, eta ondo ezagutzen ditut lagunarteko esamoldeak eta adierazpideak. Arazoren bat edukiz gero, erraz gainditzen dut, eta besteak ere ez dira konturatu ere egiten.

    MINTZAMENA

    Ahozko

    adierazpena Adierazpide eta esaldi errazak erabiltzen ditut nire bizilekua eta ezagutzen ditudan pertsonak deskribatzeko.

    Nire familia eta beste pertsona batzuk, ditudan bizi-baldintzak, hezkuntza-jatorria eta oraingo edo azken lana azaltzeko adierazpide eta esaldi errazak erabiltzen ditut.

    Badakit esaldiak lotzen, esperientziak, gertakariak, nire ametsak, itxaropenak eta asmoak azaltzeko.

    Deskribapen argiak eta zehatzak egiten ditut, nire espezialitateari loturiko gai askori buruz.

    Deskribapen argiak eta zehatzak egiten ditut, beste gai konplexu batzuei buruz; ideia zehatzak garatu eta, azkenean, ondorio egokiak ateratzen ditut.

    Deskribapenak eta arrazoibideak argi eta erraz egiten ditut, testuinguruari dagokion estiloa eta egitura zentzukoa eta eraginkorra erabiliz, entzuleak ideia nagusiei erreparatzeko eta horiek ondo gogoratzeko.

    IDAZMENA

    Idatzi Postal laburrak eta errazak idazten badakit; esate baterako, badakit zorion-postalak bidaltzen. Badakit inprimakiak neure datuekin betetzen; esaterako, neure izena, nazionalitatea eta helbidea, hotel batean erregistratzeko inprimakian.

    Nire premiarik handienei buruzko ohar eta mezu laburrak eta errazak idazten badakit. Gutun pertsonal oso bakunak idatz ditzaket; esaterako, norbaiti eskerrak emateko gutunak.

    Badakit ondo lotutako testu errazak idazten, ezagutzen eta interesatzen zaizkidan gaiei buruzkoak. Esperientziak eta sentsazioak azaltzen dituzten gutun pertsonalak idazteko gauza naiz.

    Testu argiak eta zehatzak idazten ditut, neure interesi loturiko gai askori buruz. Idazlanak edo txostenak idazten badakit, eta, horietan, informazioa eman edo ikuspegi jakin bat euskarritzeko zergatiak proposatzen ditut. Badakit gertaera eta esperientzia batzuei ematen diedan garrantzia nabarmentzeko gutunak idazten.

    Testu argiak eta ondo egituratuak sortzen badakit, eta horietan nire ikuspegiak ondo garatzen ditut. Ondo idazten dut gai konplexuei buruz, gutunetan, idazlanetan edo txostenetan, alderdirik garrantzitsuenak nabarmenduta. Nire idazkiak jasoko dituzten irakurleentzako estilo egokia aukeratzen badakit.

    Testu argiak eta biziak ondo idazten ditut, estilo egokia erabiliz. Egitura logikoa eta eraginkorra duten arrazoibideak aurkezteko gutun, txosten edo artikulu konplexuak idazten badakit; horrela, irakurleak ideia nagusiei erreparatu eta ondo gogoratzen ditu. Lanbide- edo literatura-lanen txostenak edo aipamenak idazten ditut.

    Azalpen-oharra Europako Hizkuntzen Pasaportea Europako Kontseiluak egindako Hizkuntzen Europako Paper-zorroaren zatia da, eta hizkuntzei buruzko Erreferentziako Europako Esparru Bateratuaren (EEEB) sei mailak erabiltzen ditu, hizkuntza-gaitasuna modu estandarizatuan erregistratzeko.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 24

    C) D) TITULURAKO GEHIGARRIAK

    Europass gehigarria teknikari-titulurako edo profesionaltasun-ziurtagirirako

    Europass gehigarria goi-titulurako

    Titulurako Gehigarriak titulu ofizial bati erantsitako bi erakunde-agiri dira; informazio

    hutsezkoak dira eta euren helburua beste herrialde batzuetako enplegatzaileei eta

    erakundeei tituluaren edo ziurtagiriaren esanahia ulertaraztea da.

    Batez ere, honako honi buruzko informazioa ematen dute:

    • lanbidean lorturiko gaitasunak eta trebetasunak;

    • egin daitezkeen lanbideak;

    • titulazio- eta egiaztatze-erakundeak;

    • tituluaren edo ziurtagiriaren maila;

    • ziurtagiria lortzeko trebakuntza-bideak;

    • sartzeko baldintzak eta hurrengo hezkuntza mailan trebakuntza lortzeko aukerak.

    Gehigarriak trebakuntza-zentroak ematen ditu, edo, bestela, jatorrizko ziurtagiria edo

    titulua emateko ardura duen administrazioak. Ezin dute ordeztu jatorrizko trebakuntza

    edo ezin dira horren baliokideak izan; gainera, trebakuntzen onarpena bermatzen duen

    sistema automatikoa ere ez dira.

    Espainian:

    ► Titulurako edo Ziurtagirirako Europass Gehigarria teknikari-tituluetarako gehigarria da ---hau da, maila ertaineko Lanbide Trebakuntza-, edo Lanbide

    Ziurtagirietarako gehigarria -EINek ematen dituenak- .

    ► S Goi-titulurako Europass Ziurgaria goi-teknikariko tituluetarako gehigarria da ---hau da, goi-mailako Lanbide Trebakuntza-, edo unibertsitateko tituluetarako

    gehigarria.

    http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassCertificateSupplement.csp�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassDiplomaSupplement.csp�http://www.mepsyd.es/europass/html/suplemento_certificado.html�http://www.mepsyd.es/europass/html/suplemento_titulo.html�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 25

    Gaur egun, teknikari-titulurako eta Lanbide Trebakuntzako goi-teknikariko Europass

    Gehigarrietarako, Espainiako autonomia-erkidegoak eta Europass Zentroa kudeaketa-

    sistema koordinatua lantzen ari dira, gehigarri horiek egiteko eta gaurkotzeko.

    (*) Adibidea

    Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa ere bere kudeaketa-sistema lantzen ari da, lanbide-

    ziurtagirietarako Europass gehigarrietarako.

    (*) Zirriborro-eredua

    Unibertsitateko goi-tituluetarako gehigarrien koordinazioa Unibertsitate Koordinazioko

    Kontseiluak egiten du (abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretua).

    (*) Adibidea

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 26

    E) EUROPASS mugigarritasuna

    EUROPASS MUGIGARRITASUNA izeneko azken agiria ikaskuntza- edo trebakuntza-aldi

    espezifikoa erregistratzen duen agiri pertsonala da, titularrek berea ez den Europako

    estatu batean egindakoa; izandako esperientziak eta batez ere, lorturiko gaitasunak

    hobeto jakinarazteko aukera ematen dio. Agiria, bestalde, Europako edozein estatutan

    mugigarritasun-esperientziaren bat egiten duen edozein pertsonari emateko dago sortuta,

    horren adina edo hezkuntza maila edozein izan arren.

    Esate baterako, ikaskuntza-aldiaren barruan honako hau sar daiteke: • enpresa batean egindako lan-praktikak;

    • ikasturte akademikoa, truke-programa baten zatitzat;

    • GKE batean egindako aldi baterako boluntario-lana.

    EUROPASS MUGIGARRITASUNA agiria, beste alde batetik, kasuan kasuko

    mugigarritasun-proiektuan inplikaturiko bi zentroek (nazionalak eta anfitrioiak) egin

    behar dute, biek interesdunarekin erabakitzen duten hizkuntzan.

    Agiriak, beraz, lankidetza-hitzarmen idatzia behar du titularra bidaltzen duen

    erakundearen eta titular hori jasotzen duen erakundearen artean; hitzarmen horretan

    hauxe ezarriko da: helburuak, iraupena eta trebakuntza-egonaldian erabiliko den

    metodologia. Gainera, harrerako erakundean tutorea izendatuko da, eta horrek laguntza,

    informazioa, gidaritza eta ikuskapena eskainiko dizkio interesdunari. Zentroak

    unibertsitateak, eskolak, trebakuntza-zentroak, enpresak, GKEak, etab., izan daitezke.

    Agiriko eskabide guztiak, bestalde, Europako beste estatu bateko ikaskuntza- edo

    trebakuntza-aldia antolatzen duen zentroaren bidez egingo dira.

    Espainiako Europass Zentro Nazionala (EZN)

    izenekoan agiri horiei buruzko informazio

    gehiago lor daiteke; zentro horrek Europass

    agiriei buruzko jarduera guztiak koordinatzen

    ditu:

    http://www.mepsyd.es/europass/

    http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/InformationOn/EuropassMobility.csp?loc=es_ES�http://europass.cedefop.europa.eu/europass/home/vernav/Information+and++Support/National+Europass+Centres.csp�http://www.mepsyd.es/europass/�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 27

    I.3.3. ENIC-NARIC SAREA

    ENIC-NARIC izenekoa (www.enic-naric.net) zentro nazionalen sarea da; sare horren

    helburua hezkuntza-sistema nazionalak integratzea da.

    Aurretiazko titulazioa lortu duten estatuan barik Europar Batasuneko beste estatu batean

    ikasi nahi duten pertsonentzat diseinaturik dago; titulazio horrek, hain zuzen ere, egin

    nahi dituzten ikasketa berriak egiteko aukera ematen die. ENIC-NARIC sarea “Boloniako

    prozesua’’ izenekoaren ondoriozko ekimenetariko bat da (ikusi II.4.3 atala).

    Espainiako NARIC zentroa

    ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOA Tituluen Zuzendariordetza Nagusia, eta Osasun Erakundeekiko Harremanak Harremanetarako pertsonak: Isabel Barrios/Nieves Trelles -Asesoras Técnicas- Paseo del Prado, 28 - 28014 Madrid Tel: +34 91 506 5593 - Fax: +34 91 506 5706 E-mail: [email protected]; [email protected]

    http://www.enic-naric.net/�mailto:[email protected];%[email protected]?Subject=Mailing%20from%20the%20enic/naric%20website�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 28

    II. EUROPAR BATASUNEKO MUGIGARRITASUN ESKUBIDEEN EDUKIA

    Europar Batasunean pertsonen mugigarritasuna mota desberdineko eskubide batzuek

    osatzen dute; eskubideok, oro har, ‘‘Bereizkeriarik eza’’ izenekoaren eta oztopoak

    nahiz eragozpenak ezabatzearen oinarrian daude, estatukideen arteko joan-etorriei

    dagokienez.

    Europako hiritarrek EBko beste estatukide bateko mugigarritasunari loturik dituzten

    eskubideak honako hauek dira:

    • EBko edozein estatukidetan tramite berezirik egin gabe sartzeko eskubidea.

    Baliozko pasaportea edo nortasunaren agiri nazionala baino ez dira behar. EBko

    hiritarraren nortasuna egiaztatu egin daiteke, baliozkotasunaren ondoreetarako,

    baina ezin zaio galdetu bidaiatzeko zergatiei eta horren iraupenari buruz. Bakarrik

    bidaiatzeko eskubidea, berriz, murriztu egin daiteke, ordena publikoari, segurtasun

    publikoari edo osasun publikoari loturiko arrazoiak egonez gero. (ikusi II.1. atala,

    HARRERA ESTATUAN SARTZEA)

    • EBko edozein estatukidetan bizitzeko, egoteko eta finkatzeko eskubidea. EBko

    hiritarrek EBko beste estatukide batean bizi daitezke 3 hilabeteko aldian, eta,

    horretarako, baliozko pasaportea edo nortasunaren agiri nazionala baino ez dute

    behar. 3 hilabete igarotzen direnean, estatukideek ‘‘erregistroko ziurtagiria’’ eskatu

    ahal diete, bertan egoteko eskubidea dutela frogatzeko. Estatukide horretan bost

    urtez jarraian egon ondoren, bertan iraunkortasunez gelditzeko eskubidea lortzen

    dute. (ikusi II.2. eta II.3. atalak)

    • EBko edozein estatukidetan lan egiteko eta erretiroa hartzeko eskubidea. Beste

    estatukide batetik iritsitako langileak harrerako estatuko edozein langileren tratu

    bera jasoko du, eta ezin izango da baldintza gehigarririk ezarri. EBn iragarritako

    edozein lanpostu eska dezake, herri-administrazioko lanpostu batzuk izan ezik.

    Langile horren pentsioa esportatu egingo da, atzerrian egindako aldia edozein izan

    arren. (ikusi II.4. eta II.5. atalak)

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 29

    • Europako beste estatukide batean ikasteko eskubidea. Ikasketak egiteko

    aukeraturiko EBko estatukideko ikastetxeak onartu egin behar du EBko beste estatu

    batetik iritsitako ikaslea, ikasle nazionalen baldintzetan, eta ezin izango dio diru

    gehiagorik eskatu matrikulatzeko tasetan. Beste estatukide batean bizi den EBko

    hiritar baten familiako kideak eskubidea dute estatu berrian irakaskuntza orokorra

    eta lanbide-trebakuntza jasotzeko.

    Estatukide berrietako hiritarrek (EBn 2004ko maiatzean sarturikoak, Malta eta Zipre izan

    ezik, eta 2007an sartutakoak) aldi baterako murriztapenak izan ditzakete, beste estatukide

    batean lan egiteko eskubidean; baina murriztapenok, gehienez ere, EBn sartu eta

    hurrengo zazpi urteen barruan ezabatu behar dira (2011ko maiatza eta 2014ko urtarrila,

    hurrenez hurren).

    PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N BATASUNEKO HIRITARREN MUGIGARRITASUN ESKUBIDEAK

    (joan-etorriaren harrerako eta helmugako estatuan dauden eskubideak)

    7. EBko araudiak eskubide batzuk jasotzen ditu BESTE ESTATU BATZUETAKO HIRITARRENTZAT, HORIEK ‘‘IRAUPEN LUZEKO EGOILIARRAK’’ DIRENEAN.

    1. SARTZEKO eskubidea

    2. BIZITZEKO-GELDITZEKO eskubidea

    Pertsona AKTIBOAK Pertsona EZ-AKTIBOAK

    4. Lana --- lanbide-jarduera LORTZEA

    5. Laneko ---lanbide-jarduera garatzeko BALDINTZAK

    6. IRAKASKUNTZA berezia langilearen seme-alabentzat

    PERTSONA AKTIBOAK --- SOLDATAKO LANGILEAK ETA AUTONOMOAK:

    Harrerako estatukideko hiritarrekiko tratu-berdintasuna

    EB-KO HIRITAR AKTIBOAK ETA EZ-AKTIBOAK (eta zuzeneko familia)

    3. BEHIN BETIKO GELDITZEKO eskubidea

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 30

    II. 1. HARRERA ESTATUAN SARTZEA

    II.1.1. EB-REN BARRUKO JOAN-ETORRIAK (BESTE ESTATUKIDE BATEAN SARTZEA

    • Europar Batasunaren barruko joan-etorrietan, bertako hiritarrei nortasun-agiria aurkezteko baino ezin zaie eskatu (edo, bestela, baliozko pasaportea), estatukide bateko

    hiritarrak direla frogatu ahal izateko.

    • Batasuneko estatukideetara bidaiatzeko, horrenbestez, ez da beharrezkoa pasaportea edukitzea. EBko edozein hiritar estatu batetik bestera ibil daiteke, Batasuneko

    hiritarra dela egiaztatzen duen agiria erabiliz. Joan-etorriak egiteko eskubide hori

    ordena publikoari, segurtasun publikoari edo osasun publikoari loturiko arrazoiak

    egonez gero baino ezin da mugatu.

    • Europar Batasunaren barruko mugigarritasuna EBko hiritar guztien eskubidea da, euren lanbidea edo joan-etorria eragin duten zergatiak edozein izan arren. Betiere,

    harrerako estatuan hiru hilabetez gelditzeko eskubidea dago.

    • Batasuneko hiritarrek hiru hilabete baino gehiago gelditu nahi badute (sartzen direnetik zenbatzen hasita), manuzkoa izan daiteke, harrera/helmugako

    estatuaren arabera, harrerako estatu horretan EBko hiritarra izatearen

    ‘‘erregistroko ziurtagiria’’ eskatzea; horretarako, frogatu egin behar da lanbide-

    jarduera garatzen dela (soldatakoa edo autonomoa), edo, harrerako estatuak eskatuz

    gero, gutxieneko diru-sarrerak eta gaixotasun-asegurua daudela (ikusi 1. kapituluko

    II.2 atala, HARRERAKO ESTATUAN BIZITZEA).

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 31

    II.1.2 SCHENGEN ESPARRUAREN BARRUKO JOAN-ETORRIAK (SCHENGENGO

    HITZARMENA INDARREAN DUTEN ESTATUETAN SARTZEA)

    ‘‘Schengen Esparrua’’ izenekoaren barruan, barruko mugak pertsonen gaineko

    kontrolik gabe zeharkatu daitezke. Hortaz, Schengengo Hitzarmena sinatu duten bi

    estaturen arteko lurreko, aireko edo itsasoko mugetan ez zaie joan-etorrien gaineko

    kontrol sistematikorik ezartzen, ez EBko hiritarrei eta ez Batasunetik kanpoko hiritarrei.

    Estatu horiek lotzen dituzten errepideetan, edo bertako hiriburuak eta hiriak lotzen

    dituzten hegaldietan edo itsasoko ibilbideetan ezabatu egin da pertsonei

    dokumentazioa sistematikoki eskatzeko ohitura. EBko hiritarrek ez dute nortasun-

    agiria edo pasaportea zertan aurkeztu. Halaber, Batasunetik kanpokoek ere ez dute zertan

    aurkeztu, baldin eta estatukide bateko kanpoko mugatik legez sartu badira.

    Schengen Esparruan ‘‘barruko muga fisikorik’’ egon ez arren (pertsonen joan-

    etorrietarako), estatuek ondorengo kontrolak egin ditzakete; izan ere, hiru hilabetetik

    gorako egonaldietan, beste estatukide batzuetako hiritarrek soldatako lana edo lan

    autonomoa eduki behar dute, edo gutxieneko diru-sarrera batzuk frogatu behar dituzte,

    baita gaixotasun-asegurua dutela ere.

    Schengengo Hitzarmena: Schengenen (Luxenburgo) 1985ean sinaturiko hitzarmena.

    1995etik dago indarrean. 2008ko abendutik, Schengen esparrua 25 estatuk osatzen dute:

    ►Europar Batasuneko 22 estatu (BELGIKA, TXEKIAR ERREPUBLIKA, DANIMARKA, ESTONIA, FINLANDIA, FRANTZIA, HUNGARIA, ITALIA, LETONIA, LITUANIA,

    LUXENBURGO, ALEMANIA, MALTA, HERBEHEREAK, POLONIA, PORTUGAL,

    AUSTRIA, GREZIA, ESLOVAKIA, ESLOVENIA, ESPAINIA eta SUEDIA)

    ►NORVEGIA, ISLANDIA eta SUITZA.

    Hurrengo urteetan Bulgaria, Errumania eta Zipre atxikiko direla dago aurreikusita.

    Irlandak eta Erresuma Batuak Schengen esparrutik kanpo gelditzea erabaki dute.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 32

    ITURRIA: EUROPAKO BATZORDEA --- JUSTICE AND HOME AFFAIRS http://ec.europa.eu/justice_home/fsj/freetravel/map/wai/fsj_freetravel_map_en.htm

    Hitzarmenak Schengen estatuek beste estatu batzuekin dituzten kanpoko mugak

    indartzeko neurriak ditu aurreikusita (adibidez, Espainiaren eta Marokoren arteko

    mugak), hiritarrak sartzeari dagokionez. Halaber, mugak kontrolatzeko arau komunak eta

    bisatuen politika komuna ere ezartzen ditu:

    Batasuneko hiritarren gaineko kontrolak: nolanahi ere, nahikoa da nortasun-

    agiria aurkeztea (‘‘minimum check’’).

    Batasunetik kanpoko hiritarren gaineko kontrolak: kasu bakoitzean, indarreko

    agiri-eskakizunak aplikatzen dira (nortasun-txartela/pasaportea/bisatua). Hiritar

    horiek erabateko muga-kontrolak igaro behar izaten dituzte (‘‘thorough check’’).

    Kanpoko estatu bateko hiritarrak aukera dute estatukideen lurraldean sartzeko eta

    bertatik bidaiatzeko; betiere, Schengengo xedapenak aplikatuko zaizkie (hau da, mugako

    kontrolik ez) hiru hilabetera arteko aldian, baldin eta Schengengo altxorrean (gaur egun

    EBko zuzenbidean jasota) sartzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

    − bidaia-agiria indarrean edukitzea;

    − iraupen laburreko egonaldietarako bisatua edukitzea;

    − bidaiaren helburua zein den frogatzeko aukera;

    − egonaldirako eta jatorrizko estatura itzultzeko biziraupen-baliabide nahiko

    edukitzea;

    CH

    http://ec.europa.eu/justice_home/fsj/freetravel/map/wai/fsj_freetravel_map_en.htm�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 33

    − gainera, hiritarra Schengengo informazio-sisteman (sarrerak ukatzeko sistema)

    sartuta ez egotea, eta ordena publikoa edo segurtasun nazionala arriskuan ez

    jartzea, Schengengo estatukide guztiei dagokienez.

    • Hiru hilabetetik gorako egonaldia egin nahi izanez gero, iraupen luzeko bisatua edo bizileku-baimena eskatu behar da. Baldintza horiek aldatu egiten dira estatu batetik

    bestera.

    II.1.3. SARTZEKO ESKUBIDEAREN ONURADUNAK

    • EBko hiritarra eta horren zuzeneko familia, edozein nazionalitate eduki arren. (ikusi 1. kapituluko I.2. atala, MUGIGARRITASUN ESKUBIDEEN ONURADUNAK

    EUROPAKO MERKATU BATUAN).

    • Familiako kideren bat EBko hiritarra ez bada, igarotzeko edo harrerako estatukideek, haren nazionalitatearen arabera, bidezko dokumentazioa eskatu

    ahal izango diote; besteak beste, sartzeko bisatua. Agintari kontsular eskudunek

    doan eman eta baldintza berezirik gabe eman behar dute bisatu hori. Bakarrik

    bidaiatzen diren familiakoek ez dute eskubide hori, EBko legeriak ez baititu eskubide

    autonomotzat hartzen EBtik kanpokoak diren familiakoentzat.

    • Nolanahi ere, EBkoak ez diren familiako horiek, Schengengo Hitzarmena sinatu duen estaturen batean bizi badira, ez dute bisaturik behar esparru horretatik ibiltzeko.

    Bakarrik bidaiatu ahal dira, EBko hiritarra den familiakoaren laguntzarik gabe, baldin

    eta pasaportea eta bizileku-txartela eramaten badute (ikusi 1. kapituluko II.2 atala,

    HARRERAKO ESTATUAN BIZITZEA).

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 34

    II.1.4. BESTE ESKUBIDE BATZUK ALDI BATERAKO JOAN-ETORRIETAN: OSASUN

    PRESTAZIOAK ETA BABES DIPLOMATIKOA

    A) OSASUN PRESTAZIOAK EUROPAR BATASUNEAN

    Europar Batasuneko beste estatukide batean egindako egonaldietan, EBko hiritarrak eta

    horren familiakoek beharrezko osasun-laguntza jasotzeko eskubidea dute, gaixorik jarri

    edo istripuren bat izanez gero. Jatorrizko herrira garaiz baino lehen ez itzultzeko behar

    dituzten osasun-zaintza guztiak jasoko dituzte.

    Eskubide hori errazteko, hobe da Batasuneko hiritarrak ‘‘Europako Osasun Txartela’’ (EOT)

    edukitzea: pertsona horrek estatukide bateko gaixotasun-asegururen bat duela

    egiaztatzen du. Txartela banakakoa eta doakoa da, eta titularrak beharrezko osasun-

    prestazio guztiak jasotzeko eskubidea duela egiaztatzen du, Europar Batasuneko edozein

    estatukidetan dagoen bitartean,kontuan hartuta prestazioen izaera eta aurreikusitako

    egonaldia. Baliozkotasun-aldia Europako Osasun Txartelean adierazita dago. Familiako

    kide bakoitzarentzat txartel bat eskatu behar da.

    Txartelak osasun-laguntza publikoa lortzea segurtatzen du, harrerako estatukideko

    edozein hiritarren baldintzetan. Osasun-laguntza prestazio hori kobratu egiten duen

    estatukideren batean jaso behar denean, zenbatekoa berehala itzuliko da, edo jatorrizko

    estatukidera itzuli ondoren.

    Txartela jasotzeko eskubidea edukitzeko, beharrezkoa da EBko edozein estatukidetan

    gizarte-segurantzako sistema batekin aseguratuta edo babestuta egotea. Bidaiatzen ari

    den familiako kide bakoitzak bere txartela eduki behar du.

    Euskadiren kasuan, txartela berehala ematen da, Gizarte Segurantzako txartela eta

    nortasun-agiri nazionala Gizarte Segurantzako arreta- eta informazio-zentroetan

    aurkeztuta.

    EBko hiritarrak, EOTrik eduki ezean ere, beste estatukide batean osasun-laguntza

    jasotzeko eskubidea dauka; baina, hori gertatuz gero, segurutik oso-osorik ordaindu

    beharko du prestazioaren zenbatekoa. Gero, Gaixotasun Aseguruari (kasu honetan,

    Espainiako Gizarte Segurantzari) ordaindutakoa itzultzeko eskatu ahal izango dio,

    laguntza eman dioten estatukideetan aplikagarriak diren koefizienteak kontuan hartuta.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 35

    Europako Osasun Txartela ez da baliozkoa izango, baldin eta beste estatukide batera

    joateko zergatia osasun-tratamendu espezifikoa jasotzea bada.

    Informazio gehiago lortu nahi izanez gero:

    EUROPA: http://ec.europa.eu/employment_social/healthcard/index_es.htm

    ESPAINIA:http://www.seg-

    social.es/Internet_1/Trabajadores/PrestacionesPension10935/Asistenciasanitaria/Desplaza

    mientosporE11566/index.htm?ID=11566

    EUSKADI:

    http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-

    2250/es/contenidos/informacion/salud_disfruta_viaje/es_1776/disfruta_c.html#e111

    http://ec.europa.eu/employment_social/healthcard/index_es.htm�http://www.seg-social.es/Internet_1/Trabajadores/PrestacionesPension10935/Asistenciasanitaria/DesplazamientosporE11566/index.htm?ID=11566�http://www.seg-social.es/Internet_1/Trabajadores/PrestacionesPension10935/Asistenciasanitaria/DesplazamientosporE11566/index.htm?ID=11566�http://www.seg-social.es/Internet_1/Trabajadores/PrestacionesPension10935/Asistenciasanitaria/DesplazamientosporE11566/index.htm?ID=11566�http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2250/es/contenidos/informacion/salud_disfruta_viaje/es_1776/disfruta_c.html#e111�http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2250/es/contenidos/informacion/salud_disfruta_viaje/es_1776/disfruta_c.html#e111�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 36

    B) BABES DIPLOMATIKOA EB-TIK KANPOKO BESTE ESTATU BATZUETAN

    EBtik kanpora egiten diren bidaietan, EBko hiritar batek eta horren familiakoek beste

    estatukide bateko (hiritar horren jatorrizkoa ez den beste estatukide bat) agintarien

    babes kontsularra edo diplomatikoa jaso ahal dute.

    Hiritarraren jatorrizko estatuak EBtik kanpoko estaturen batean ordezkaritzarik

    kontsulaturik edo enbaxadarik eduki ezean, beste estatukide batzuen ordezkaritzen

    laguntza eta babesa erabili ahal izango ditu (ikusi IV.2 atala. BABES DIPLOMATIKOA

    ETA KONTSULARRA).

    Europako Elkartea eratzeko ituneko 20. art.

    ‘‘Batasuneko edozein herritarrek, bere jatorrizko estatukidearen ordezkaritzarik ez duen EBtik kanpoko estaturen baten lurraldean, edozein estatukidetako agintaritza diplomatikoen eta kontsularren babesa izan dezake, estatukide horretako hiritarren baldintzetan.’’

    Babesa jasotzeko baldintzak:

    • Europar Batasuneko estatukideren bateko hiritarra izatea.

    • Zailtasun-egoeran egotea eta babes kontsularra behar izatea.

    • EBkoa ez den herri batean egotea, eta, bertan, jatorrizko estatukideko enbaxadarik edo kontsulaturik ez egotea.

    Espainiak atzerrian dituen enbaxaden eta kontsultatuen helbideak eta telefonoak jakiteko,

    begiratu helbide honetan:

    http://www.maec.es/es/EYC/Paginas/embajadasyconsulados.aspx

    http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:12006E020:ES:HTML�http://www.maec.es/es/EYC/Paginas/embajadasyconsulados.aspx�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 37

    II. 2. HARRERAKO ESTATUAN BIZITZEA

    ♦ Soldatako langileak edo autonomoak (Langileen Joan-etorri Askea eta Kokatzeko

    Eskubidea), edo lantzean behingo zerbitzua emateko joaten direnak (Zerbitzu Emate

    Askea)

    ♦ Erretirodunak, Errentadunak eta Ikasleak: ekonomikoki aktiboak ez diren langileek

    eta pertsonek EBko beste estatukide batean hiru hilabetetik gora bizitzeko eskubidea

    dute (ikasleek euren heziketak dirauen arte)

    Administrazio-tramiteak:

    Harrerako estatuak agintaritza eskudunetan erregistratzeko betebeharra ezarri ahal

    dio beste estatukide batetik iritsitako hiritarrari. Betebehar hori bete ezean, diruzko

    zehapenak ezar daitezke.

    Kasu honetan, harrerako estatuak ERREGISTROKO ZIURTAGIRI bat emango du

    berehala, eta, bertan, erregistraturiko pertsonaren izena eta helbidea adierazi beharko

    dira, baita erregistratzeko data ere.

    ZIURTAGIRIA emateko, estatukideek, sarrera-agiria ez ezik (baliozko nortasun-agiria

    edo pasaportea), honako agiri hauek ere eskatu ahal izango dituzte:

    Langileei:

    • harrerako estatuan jarduera ekonomikoa garatuko dutela frogatzea (oro har, lan-kontratua edo lanbide-jarduera autonomoa garatzearen justifikazioa;

    adibidez, negozioren bat martxan jartzea)

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 38

    Erretirodunei eta errentadunei1:

    • harrerako estatuko Gizarte Segurantzarentzat zamak ez izateko BALIABIDE NAHIKOA edukitzearen frogak

    • balizko arrisku guztiak babesten dituen GAIXOTASUN ASEGURUA edukitzearen frogak.

    Ikasleei:

    • harrerako estatuko Gizarte Laguntzako sistemarentzat zama ez bihurtzeko BALIABIDE NAHIKO edukitzearen adierazpena eta frogak.

    • balizko arrisku guztiak babesten dituen GAIXOTASUN ASEGURUA edukitzearen frogak.

    • onarturiko ikastetxeren batean matrikulaturik egotearen frogak.

    EB-KO HIRITARRAREN ZUZENEKO FAMILIAKOAK ♦ Langileak, Erretirodunak eta Errentadunak: ezkontidea/bikotekidea, ardurapeko

    seme-alabak, ardurapeko aurrekoak ♦ Ikasleak: ezkontidea/bikotekidea, ardurapeko seme-alabak

    EBko hiritarren zuzeneko familiakoak, aldi berean, Batasuneko hiritarrak direnean

    ere, estatuek ERREGISTROKO ZIURTAGIRIA emango dute. Hauxe baino ezin izango

    diete eskatu:

    • baliozko nortasun-agiria edota pasaportea.

    • familiako harremana, erregistraturiko lotura edo EBko hiritarraren ardura dutela egiaztatzen duen agiria.

    1 BALIABIDE NAHIKO: Estatukideek ezin dute “gutxieneko baliabideen” zenbateko finkorik ezarri.

    Hain zuzen ere, aintzat hatu behar dute interesdunaren egoera pertsonala; “gutxieneko baliabide”

    horiek ez dute inoiz ere gaindituko harrerako estatuak bertako hiritarrei gizarte-laguntza emateko

    ezarritako muga, edo, bestela, harrerako estatuak ordaintzen duen Gizarte Segurantzako gutxieneko

    pentsioa.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 39

    • eurekin doan EBko hiritarraren erregistroko ziurtagiria; edo, bestela, erregistroko sistemarik egonez gero, harrerako estatuan bizi izatearen beste

    edozein froga.

    Estatukideren bateko nazionalitatea ez duten familiakoek ‘‘BATASUNEKO HIRITAR

    BATEN FAMILIAKOAREN BIZILEKU BAIMENA’’ eskatu behar dute. Hori emateko,

    harrerako estatuko agintariek EBko hiritarraren familiako bati eskatzen dizkioten agiriak

    baino ezin izango dituzte eskatu.

    BIZILEKU BAIMEN hori bost urterako da baliozkoa, ematen denetik zenbatzen hasita (edo

    Batasuneko hiritarra bertan bizi arte, baldin eta aldi hori bost urtetik beherakoa bada).

    ERREGISTROKO ZIURTAGIRIAren kasuan bezala, ‘‘EBko hiritar baten familiako baten bizileku-baimena’’ onarpen hutsezko agiria da; horrenbestez, agiri hori eskatu edo berriztatu ezean, isuna edo zehapena ezar daiteke.

    Bizileku-agiriak (erregistroko ziurtagiriak edo bizileku-txartelak) doan emango dira,

    edo gehienez bertako hiritarrei antzeko agiriak emateko (adibidez, nortasun-agiri

    nazionala) ezarritako zenbatekoa gainditzen ez duen zenbatekoa ordaindutakoan.

    XEDAPEN GARRANTZITSUAK - PERTSONA AKTIBOEN BIZILEKUA

    1. Honako kasu hauetan ez dago erregistroa eta ZIURTAGIRIA eskatu beharrik (bizileku-eskubidea erabiltzeko):

    ► Hiru hilabetetik beherako LAN KONTRATUAK

    ► NEKAZARITZAKO SASOIKAKO LANGILEAK, nekazaritza-jarduerak, baldin eta horien kontratua sei hilabetetik gorakoa ez bada

    ► MUGAKO LANGILEAK, jatorrizko estatura gutxienez astean behin itzultzen direnak, arauketa espezifikoa baitute.

    2. Batasuneko langabetuek Batasuneko beste estatukide batean bizitzeko eskubidea dute, bertan lana bilatzeko, ‘‘zentzuzko aldi’’ batean. EBko Justizia Auzitegiaren

    ustez, aldi hori sei hilabetekoa izan behar da. Eta, betiere, ezin izango dira kanporatu,

    baldin eta lana benetan bilatzen ari direla eta lortzeko benetako aukera dutela

    frogatzen bada (adibidez, probaren edo elkarrizketaren bat egiteko badute).

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 40

    II.3. HARRERAKO ESTATUAN BETIKO BIZITZEA

    Bost urtez jarraian harrerako estatukidean legez bizi izan diren Batasuneko

    hiritarrek bertan betiko bizitzeko eskubidea dute.

    Eskubide hori EBko hiritarrarekin batera bost urte horietan bertan bizi izan diren

    familiako kideei ere aplikatu ahal zaie, estatukide bateko hiritarrak izan ez arren.

    Lortu ondoren, bizileku iraunkorreko eskubidea galdu egingo da, harrerako

    estatukidetik kanpo bi urte jarraian egonez gero.

    Honako hauek ez dute eraginik izango bizileku-eskubidearen jarraipenean:

    Urtean sei hilabetetik gorakoak ez diren aldian behingo ez-egoteak.

    Ez-egote luzeagoak, jatorrizko estatukideko betebehar militarrak betetzeko.

    Gehienez elkarren jarraikako hamabi hilabeteko ez-egoteak, zergati garrantzitsuen ondoriozkoak; adibidez, haurdunaldia eta erditzea, gaixotasun larria, ikasketak edo

    lanbide-trebakuntza, edo lanaren eraginez beste estatukideren batera edo EBtik

    kanpoko estaturen batera joan behar izatea.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 41

    XEDAPEN GARRANTZITSUAK --- PERTSONA AKTIBOEN BIZILEKU IRAUNKORRA (5

    urtetik beherako egonaldiak)

    1. Langileak eta horren familiak bizileku iraunkorreko baimena lor dezakete, bost urteko bizilekuko aldia amaitu baino lehen, baldin eta honako kasuren batean

    badaude:

    ► Langileak erretiroa harrerako estatuan hartzea, baldin eta azken hiru urteetan harrerako estatuan bizi izan bada eta azken urtean lan egin badu.

    ► Langileak lan-jarduera Lanerako Ezintasun Iraunkorraren ondorioz uztea, baldin eta azken bi urteetan harrerako estatuan bizi izan bada.

    ► Mugako langileak hiru urte jarraian harrerako estatuan lan egin eta bizi izatea.

    Estatukideek laburtu egin ditzakete aldiari loturiko eskakizun horiek (bizilekurako

    edo lanerako urteak). Horrenbestez, langileen aldekoago xedapenak egon daitezke.

    2. Langilea bizileku iraunkorreko eskubidea lortu ondoren hilez gero, horren familiak eskubidea lor dezake; baldin eta:

    ► Langilea hiltzeko unean, harrerako estatuan bizi izan badira, gutxienez azken bi urteetan (estatukideek murriztu egin dezakete aldi hori).

    ► Langilearen heriotza laneko istripu baten edo lanbide-gaixotasun baten ondoriozkoa izan bada.

    ► Bizirik dirauen ezkontidea harrerako estatuko nazionalitatea galdu badu, langilearekin ezkontzearen eraginez.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 42

    II. 4. PERTSONA AKTIBOAK: HARRERAKO ESTATUAN SOLDATAKO LANA EDO LANBIDE JARDUERA LORTZEA

    II.4.1. SOLDATAKO LANGILEAK

    Beste estatukide batzuetako langileek eskubidea dute harrerako estatuan lana bertako

    langileen BALDINTZA BERDINTASUNEAN lortzeko.

    Beraz, lanpostua lortzeko orduan, ez da nazionalitatearen araberako inolako

    bereizkeriarik egon behar, estatukide desberdinetako hiritarren artean.

    Langile emigrantea harrerako estatuan lanean hasten denean, horren ezkontideak eta 21

    urtetik beherako seme-alabek eta ardurapeko adinekoek ere eskubide hori izango dute

    (adibidez, EBko nazionalitaterik eduki ez eta, horren ondorioz, tratu-berdintasuneko

    eskubide horren onuradunak ez diren familiako kideak).

    LANA LORTZEKO ORDUAN BEREIZKERIARIK EZ EGOTEAREN EDUKIA

    Oro har, debekaturik daude nazionalitateari loturiko bereizkeria-jarduketa guztiak,

    lanpostu jakin baterako langileak hautatzean egiten direnak:

    • Langile nazionalentzat eta atzerritarrentzat (beste estatukide batzuetakoak) baldintza, eskakizun eta prozedura desberdinak ezartzea. Hizkuntza-ezagupenak

    salbuetsita daude: enplegatzaileak hizkuntza-gaitasun jakina eskatu ahal dio enplegu-

    eskatzaileari, baina hori frogatzeko ezin dio titulazio zehatzik eskatu. Halaber, ama-

    hizkuntza jakina ere ezin da baldintzatzat jarri.

    • Beste estatukide batzuetatik iritsitako eskulanaren kontratazioan mugak ezartzea (enpresek edo jarduera-sektoreek, termino absolutuetan edo erlatiboetan). Ezin zaio

    kuporik edo mugarik ezarri beste estatukide batzuetatik iritsitako langileen

    kontratazioari.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 43

    • Atzerriko (beste estatukide batzuetakoa) eskulanaren kontratazioa eskulan nazionalaren kontratazioaren maila jakinaren mende jartzeko sistemak ezartzea.

    ‘‘ENPLEGUA LORTZEKO ESKUBIDEAK’’ BESTE ESTATUKIDE BATEKO SOLDATAKO

    ENPLEGU BATEAN DITUEN ONDORIOAK

    • Legeria nazionalek ezin dute baldintza edo prozedura, kupo edo eskakizun desberdinik ezarri beste estatukide batzuetatik iritsitako langileen kontrataziorako.

    • Estatukide batean finkaturiko enpresek ezin dute bereizkeriarik egin beste estatukide batzuetatik iritsitako langileekin; dena den, kontratazioan, azken erabakia pribatiboa

    eta askea da erakunde bakoitzean.

    • EBko enpresa batek, berak erabakiz gero, eskulanaren % 100 atzerrikoa izan dezake, ez baita hori ekiditen duen legeriarik egon behar.

    II.4.2. LANGILE AUTONOMOAK

    ► Estatukide batetik bestera bertan KOKATZEKO edo LANBIDE ZERBITZUREN BAT EMATEKO doazen PERTSONEK ez dute bereizkeriarik jaso behar, harrerako

    estatuko hiritarrekiko, jarduera LORTZEARI edo hasteari loturiko guztian.

    ► Beraz, nazionalei eta beste estatukide batzuetatik iritsitako pertsonei baldintza eta tramite berberak (legezkoak edota administratiboak) eskatu

    behar zaizkie: lanbide-esperientziak, erregistro edo elkargo profesionaletako

    inskripzioa, baimenak, lizentziak, lanbide-trebakuntzak, dimentsioa, etab.

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 44

    II.4.3. LANBIDE PRESTAKUNTZAK ELKAR ONARTZEA

    Sarritan, lanbide-jarduera bat lortzeko eta garatzeko, legeria nazionalek lanbide-

    prestakuntza jakina eskatzen dute, eta prestakuntza hori, sarri askotan, titulu edo diploma

    jakinak bermatu behar izaten du.

    Bereizkeriak, orduan, estatukide batean lorturiko tituluak edo diplomak Batasuneko

    beste estatukide batzuetan onartzen direnean sortzen dira; horrela, harrerako estatuan

    ezin izaten da lanbide-jarduera lortu edo garatu (norberaren edo inoren konturakoa).

    Lanbide-prestakuntzen onarpena aplikagarria da estatukide baten hiritarren kasuan,

    baldin eta, euren edo inoren kontura, harrerako estatukidean arauturiko lanbide

    batean hasi nahi badira, hori aldi baterakoa edo iraunkorra izan.

    Titulazioen homologazioa lortu nahi duten pertsonek, ikasketak Europar Batasuneko

    beste estatukideren batean egiteko (eta ez titulazioa lortu duten estatukidean), ENIC-

    NARIC sareko informazioa kontsultatu beharko dute (ikusi I.4.3 ENIC-NARIC SAREA).

    2005/36/EE Zuzentarau berriak finkatu eta modernatu egin ditu lanbide-prestakuntzen

    onarpenari buruzko arauak. Estatukideek 2007ko urriaren 20rako ezarri behar zuten

    zuzentarau hori, baina bostek (Austria, Belgika, Frantzia, Grezia eta Luxenburgo) oraindik

    ez dute egin, gida hau argitaratzeko unean. Zuzentarau horrek 800 lanbide baino gehiago

    arautzen dituen arren, salbuespenak daude; esate baterako, zuzentarau espezifikoek

    arauturiko lanbideak (aseguru-bitartekariak, merkataritza-eragileak, abokatuak edo

    merkantzia arriskutsuen sektorea, adibidez), eta horiek ez ditu 2005/36 Zuzentarauak

    arautzen.

    Zuzentaraua harrerako estatukidean arauturiko lanbideetan baino ez da aplikatzen; hau

    da, lanbide-prestakuntza batzuk edukitzearen araberako sarbidea duten lanbideetara.

    Komenigarria da arauturiko lanbideen zerrenda ikuskatzea, honako helbide honetan:

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/regprof/index.cfm?newlang=en

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/regprof/index.cfm?newlang=en�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 45

    Halaber, komeni da harrerako estatukideko kontaktu-puntuarekin harremanetan jartzea,

    arauturiko lanbidea den ala ez jakiteko.

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/contactpoints/index.htm

    Zuzentarauaren arauak aldagarriak dira, lanbide bat beste estatukide batean garatzea

    jarduera iraunkorra edo aldi baterako izatearen arabera:

    • ZERBITZUAK ALDI BATEAN EMATEA: kasurik gehienetan, beste estatukide

    batean lanbidea aldi batean garatu nahi duten pertsonek ez dute euren

    prestakuntzen kontrolik jasan behar, eta jarduera berehala garatu ahal dute. Hala

    eta guztiz ere, lanbidea garatzeko, harrerako estatukideak beste baldintza batzuk

    eskatu ahal ditu, lanbide-prestakuntzarekin zerikusirik ez dutenak; adibidez,

    lanbide-erakunde batera atxikita egotea.

    Jatorrizko estatukideak harrerako estatukidean garatu nahi den lanbidea araututa

    eduki ezean, harrerako estatukideko agintariek informazio jakina edota gehienez

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/contactpoints/index.htm�http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/contactpoints/index.htm�http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/contactpoints/index.htm�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 46

    bi urteko aurretiazko esperientzia eska dezakete, aurreko hamar urteetan

    lanbidea jatorrizko estatuan garatzeari dagokionez.

    Gainera, lanbideak osasun edo segurtasun publikoa arriskuan jarriz gero,

    harrerako estatukideak kontrolatu egin dezake prestakuntza, euren sistema

    lehendik duten lanbide sektorialen kasuan izan ezik.

    • KOKATZE IRAUNKORRA: beste estatukide batean lanbidea modu iraunkorrean

    garatzeko lanbide-prestakuntzak onartzeko, 2005/38 Zuzentarauak hiru lanbide-

    kategoria nagusi hartzen ditu kontuan, eta horiek bi araubide desberdin dituzte:

    1. lanbide sektorialak: prestakuntzaren arloko gutxieneko baldintzak Europa

    osoan bateratuta dituzten lanbideak → onarpen automatikoko sistema.

    2. artisautza, industria edo merkataritzako lanbideak (Zuzentarauko IV.

    eranskinean jasotakoak) → onarpen automatikoko sistema edo sistema orokorra, kasu bakoitzaren arabera.

    Lanbide horiei buruzko informazio gehiago edukitzeko, kontsultatu orrialde

    hau:

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/index_en.htm

    3. gainerako lanbide guztiak → sistema orokorra.

    LANBIDE PRESTAKUNTZAK ONARTZEKO SISTEMAK (2005/36/EE Zuzentarauan

    araututakoak)

    ONARPEN AUTOMATIKOKO SISTEMA: Eraginpeko zazpi lanbideetariko bakoitzerako (‘‘lanbide sektorialak’’), estatukide bakoitzean titulua lortzeko behar den

    prestakuntza bateratu da (gutxieneko baldintzak). Horrela, onarpena modu

    automatikoan egiten da, eta emigrantea modu automatikoan gaitzen da lanbidea

    beste estatukide batean garatzeko.

    Zuzeneko onarpen honek honako lanbide hauetan dauka eragina:

    • Sendagilea eta sendagile espezialista

    • Zaintza orokorren ardura duen erizaina

    • Emagina.

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/index_en.htm�http://eur-lex.europa.eu/Notice.do?val=412521%3Acs&lang=es&list=412521%3Acs%2C&pos=1&page=1&nbl=1&pgs=10&hwords=&checktexte=checkbox&visu=�http://eur-lex.europa.eu/Notice.do?val=412521%3Acs&lang=es&list=412521%3Acs%2C&pos=1&page=1&nbl=1&pgs=10&hwords=&checktexte=checkbox&visu=�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 47

    • Odontologoa

    • Albaitaria

    • Farmazialaria

    • Arkitektoa

    ONARPEN SISTEMA OROKORRA (SO): Estatukideen arteko elkarrekiko konfiantza-printzipioan oinarritzen da; horrela, profesional bat jatorrizko estatuan lanbide jakina

    garatzeko prest badago, harrerako estatukideak ere lanbide hori garatzeko gaitasuna

    onartu beharko lioke.

    Hala eta guztiz ere, estatukide bakoitzak lanbide bera garatzeko ahalmena ematen

    duten tituluak lortzeko prestakuntzen artean desberdintasunik egonez gero,

    konpentsazioko mekanismoak daude aurreikusita; hain zuzen ere, gaitasun-proba bat

    edo egokitze-ikastaro bat egingo da, gehienez 3 urteko iraupenekoa; horiek titulua

    onartu baino lehen egin beharko dira.

    Sistema horretarako, beharrezkoa da interesdunak eskabidea aurkeztea, eta hori kasuz

    kasu aztertuko da.

    Espainiaren kasuan, nazioko kontaktu-puntua hau da:

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/contactpoints/index.htm#ESPANA

    Mrs Margarita de Lezcano-Mújica Núñez

    Unibertsitate Zuzendaritza Nagusia

    Hezkuntza Ministerioa, Tituluen eta Osasun Erakundeekiko Harremanen

    Zuzendariordetza

    Paseo del Prado, 28 - 28014 MADRID Tel: +34 91 506 5738 - Fax: +34 91 506 5706

    E-mail: [email protected]

    Espainian lorturiko tituluak egiaztatzeko behar den dokumentazioa, EBko beste

    estatukide batean lanbide-onarpena eskatzeko behar dena, hau da:

    ► Eskabide-eredu ofiziala:

    http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/contactpoints/index.htm#ESPANA�mailto:[email protected]

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 48

    http://www.educacion.es/educacion/universidades/educacion-superior-

    universitaria/titulos/homologacion-titulos/reconocimiento-titulos/Documentaci-

    n-necesaria-para-la-acreditaci-n.html

    ► Nazionalitatea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia egiaztatua.

    ► Titulu akademikoaren edo profesionalaren fotokopia egiaztatua, edo tituluaren ordezko ziurtagiriarena; unibertsitateko agintari eskudunak emango du.

    ► Titulua lortzeko egindako ikasketen ziurtagiri akademikoaren fotokopia egiaztatua; bertan, besteak beste, urte akademikoen urte kopurua eta egindako

    ikasgaiak ageriko dira.

    http://www.educacion.es/educacion/universidades/educacion-superior-universitaria/titulos/homologacion-titulos/reconocimiento-titulos/Documentaci-n-necesaria-para-la-acreditaci-n.html�http://www.educacion.es/educacion/universidades/educacion-superior-universitaria/titulos/homologacion-titulos/reconocimiento-titulos/Documentaci-n-necesaria-para-la-acreditaci-n.html�http://www.educacion.es/educacion/universidades/educacion-superior-universitaria/titulos/homologacion-titulos/reconocimiento-titulos/Documentaci-n-necesaria-para-la-acreditaci-n.html�

  • MUGIGARRITASUNAREN GIDA (2010)

    1. KAPITULUA: PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N 49

    II.4.4. BOLONIAKO PROZESUA

    ‘‘Boloniako prozesua’’ Boloniako Adierazpenetik sortu zen; Europako estatuetako 29

    hezkuntza ministrok sinatu zuten (gaur egun, 46 estatuk hartzen dute parte prozesuan),

    Goi Hezkuntzako Europako Esparrua (GHEE) sortzeko.

    Boloniako prozesuaren helburua 2010ean Goi Hezkuntzako Europako Esparrua (GHE)

    sortzea da. Bi urter