Mintzamena04

2

Click here to load reader

description

1.mailako mintzamena probaren adibidea.

Transcript of Mintzamena04

Page 1: Mintzamena04

1 MAILA

Gaia: FAMILIA. MENDIA. OHITURAK. ZALETASUNAK.1 argazkia

AZTERKETARIAREN EGITEKOAGaia: A. Zer egin duzu asteburuan?

Zer egin duzu asteburuan?Egitekoa

Joan den asteburuan egin zenuenaz (asteburu arrunta edo berezia izan daiteke, ospakizun bereziren bat, irteeraren bat…) hitz egingo duzu, epaimahaikoen aurrean, 3/4 minutu.

ZehatzagoAzaldu nora joan zinen, norekin, zer egin zenuen (asmatu ere egin dezakezu).Asteburu ona, txarra, erdipurdikoa, aparta…nahi duzuna kontatu.

Tartean, nahi baduzu, pasadizo edo gertaeraren bat ere kontatu.

Agian, epaimahaikoek galderaren bat egingo dizute.

Gaia: B. Zer egingo duzu asteburuan?

Zer egingo duzu asteburuan?Egitekoa

Asteburuan egingo duzunaz (asteburu arrunta edo berezia izan daiteke, ospakizun bereziren bat, irteeraren bat…) hitz egingo duzu epaimahaikoen aurrean, 3/4 minutu.

ZehatzagoAzaldu nora joango zaren, norekin, zer egingo duzun.Lekua deskribatu, gustuko duzun esan …

Tartean, nahi baduzu, leku horretan edo antzeko batean gertatutako zerbait kontatu.

Agian, epaimahaikoek galderaren bat egingo dizute.

Elkarrizketa bideratzeko galderak:- Zer ikusten duzu argazkian? Zertan ari dira? Non

daude?- Zer egingo zuten iritsi aurretik? Zer egingo dute

gero?- Nolakoa da argazkiko jendea?- Honelako irteerak egiten dituzu? Egin dituzu

inoiz?- Gogoan duzu antzeko lekurik?- Nolako giroa izaten da?- …

Page 2: Mintzamena04

1 MAILA

Gaia: FAMILIA. OHITURAK. OTORDUAK.2. argazkia

AZTERKETARIAREN EGITEKOAGaia: A. Zure gustuko bazkari edo afari bat prestatu

Zure gustuko bazkaria edo afariaEgitekoa

Aukera duzu etxean zure gustuko bazkari (afari, gosari) bat prestatzeko. Zerbait ospatu nahi duzu eta horretarako familiarentzat, bikotearentzat edo lagunentzat. Bazkari edo afari eder bat prestatzea bururatu zaizu.Bazkari edo afari berezi horretaz hitz egingo duzu epaimahaikoen aurrean, 3/4 minutu.

ZehatzagoAzaldu zer ospatuko duzun, noiz egingo duzun otordua, norekin ospatuko duzun, zer erosiko duzun, nola prestatuko duzun… (janari-edarien xehetasunak eman).

Agian, epaimahaikoek galderaren bat egingo dizute.

Gaia: B. Errezeta bat azalduErrezeta bat azaldu

EgitekoaLagun batek errezeta bat eskatu dizu. Badaki oso sukaldari ona zarela eta zurekin ikasi nahi du. Errezeta erraza edo landua izan daiteke, nahi duzuna. Errezeta azalduko diezu epaimahaikoei, 3/4 minututan.

ZehatzagoAzaldu aukeratu duzun errezetaren osagaiak, nola lortuko dituzun…Errezeta prestatzeko era, eman behar diren urratsak, denbora… (gauzak asmatu ere egin ditzakezu).Trikimailu edo sekreturik baldin baduzu errezeta ongi ateratzeko edo aholkuren bat baduzu, esan.Agian, epaimahaikoek galderaren bat egingo dizute.

Elkarrizketa bideratzeko galderak:- Zer ikusten duzu argazkian? Zertan ari dira? Non

daude?- Nolakoa da argazkiko jendea?- Zer egingo zuten iritsi aurretik?- Zer egingo dute gero?- Zer pentsatzen duzu argazkiko egoeraz?- Gogoan duzu antzeko lekurik?- Gustuko dituzu honelako lekuak?

- …