mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku...

24
SUIZIDIOAK KOLPATUEI BESARKADA HURBILEKO PERTSONA BATEN SUIZIDIOA; ULERTZEKO ETA KUDEATZEKO EGOERA OSO KORAPILATSUA. ARE ZAILAGOA SUIZIDIOA TABUA DEN GURE JENDARTEAN. NAFARROAN BESARKADA-ABRAZO ELKARTEA SORTU DUTE, TRANTZE HORRETAN DAUDENAK JASOTZEKO. > 12 GAUR8 LEIRE LANDA IROZ, futbolari ohia: «Bartzelonan 23. zenbakiarekin jokatzea nire ametsa betetzea izan da» > 22 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Estatu espainolak inork baino hobeto ulertu zuen IÑAKI ALTUNA > 9 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko uztailaren 8a | XI. urtea • 525. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku...

Page 1: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

SUIZIDIOAK KOLPATUEI BESARKADAHURBILEKO PERTSONA BATEN SUIZIDIOA; ULERTZEKO ETA KUDEATZEKO EGOERA OSO KORAPILATSUA.

ARE ZAILAGOA SUIZIDIOA TABUA DEN GURE JENDARTEAN. NAFARROAN BESARKADA-ABRAZOELKARTEA SORTU DUTE, TRANTZE HORRETAN DAUDENAK JASOTZEKO. > 12 GAUR8

LEIRE LANDA IROZ, futbolari ohia:«Bartzelonan 23. zenbakiarekin jokatzeanire ametsa betetzea izan da» > 22

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Estatu espainolak inork bainohobeto ulertu zuen IÑAKI ALTUNA > 9

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko uztailaren 8a | XI. urtea • 525. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Masterra bidea ireki

duen nazionalismoaz

08 Oier Gorosabel: Zoru pelbikoa

09 Iñaki Altuna: Estatu espainolak

inork baino hobeto ulertu zuen

15 Joxean Agirre: Memoria

15 Saioa Iraola: Kolore biziak

16 Gaizka Amondarain: Zertaz ari

garen klima aldaketaz ari

garenean

17 Garazi Goia: Nostalgia

pragmatikoa

23 Ana Elosegi Serna:

Ostadarraren indarra;

ekaitzaren ondoren dator argia!

8

4

18

Trumpen bidean jatorrizko

herriek Ipar Dakotan jarritako

oztopoa 04

Besarkada elkartea, hurbileko

baten suizidioaren ondoren, berriz

bizitzen ikasi behar delako 10

Ikusmira: Zenbat kolore kabitzen

zaizkio festari? 14

Elkarrizketa: Leire Landa Iroz,

futbolari ohia 18

Nekazaritza ekologikoa: Alberjinia,

milaka kolorez jantzia 21

Juantxo Egañaren behatxulotik 22

Page 3: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Euskal Nazionalismoa XXI. Mendean unibertsita-te masterrak bereak egin du, ez du gehiagorakoematen, horrela ez da bideragarria. 2010. urteanhasi zen UPV-EHUn, Julen Zabalo eta Mario Zu-biaga irakasleen bultzadaz, beste askoren arte-an. Etena iragartzen zuen mezua jaso dudanean

noiz hasi ginen bilatu dut, eta, oroitzen ez nintzen arren,masterra abiatzearekin batera biei GARArako elkarrizketaegin niela ikusi dut [goo.gl/V9D7Su]. Orain irakurrita, abia-tze-faseari lotutako kutsu publizitariotik harago, helburuakbete direla eta aurrerapen handia egin dela baiezta daiteke.

Masterra maila honetan nazionalismoari buruzko iker-ketak gure unibertsitatera ekartzeko ahaleginik sendoenada. Euskal nazionalismoa betidanik izan da atzerriko uni-bertsitateetan ikerketa-objektu. Ikasketokin gurean ere au-ziari buruzko ikerketarako egitura bat antolatzeko lan eginda. Ikerketan subjektu izatera pasa gara, ez da gutxi.

Diziplinartekotasuna masterraren ezaugarri nagusietakobat izan da. Alegia, alor des-berdinetako irakasleek emandituzte eskolak bertan. Uni-bertsitatean apurtzen oso zai-la den fakultate eta sailen egi-tura gainditu da, ahalik etaikasketa osatuenak eta kalita-te handienekoak ematea hel-buru. Atzerritik adituak ekar-tzeko esfortzua nabarmendubehar da. Ikertzaileak treba-tzeko lan handia egin da. Ira-kasleen ikuspuntuak ere osoanitzak izan dira, ikasleentzatikaragarri aberasgarria dena,nire ustez. Doktrinarik ez daeman, eta ematekotan elkarren aberasgarri, are eta elkarrenartean kontraesankor ere izan dira. Zorroztasuna egon da.

Ikasleak ere oso jatorri ezberdinetakoak izan dira, bai ge-ografikoki bai background akademikoari dagokionez: so-ziologoak, kazetariak, filosofoak, “benetako” zientzietakoordezkariren bat… Tesiarekin aurrera egiten ari direnak etaakademiaz kanpo lanean dabiltzanak ibili dira. Horietakobatzuen ibilbidea ezagututa, han ikasitakoari etekina ateradiotela nabarmena da.

Nire kasuan, unibertsitatez kanpoko profesional edo“aditu”gisa atal bat ematera gonbidatu ninduten, eta plaze-ra izan da, benetako plazera. Txoli Mateosen lana azpima-rratu nahi dut, nire atalaren arduraduna izan baita. Urtero,egunkariko zoramenetik alde egin eta bi egunez ikasleekinnire iraganeko ezagutza akademikoak eta gaur egungo bizi-pen profesionalak konpartitu ahal izan ditut. Aroak neurri

gisa hartzen dituzten teoriak eta horien adierazpen txikiakdiren gertaerak konbinatuz nire parte hartzeak izan zezake-en “balio erantsian” sakontzen ahalegindu naiz. Batzuetanlortu dut, beste batzuetan ez. Orokorrean ikasteko boronda-te txundigarria zuten pertsonak ezagutu ditut, baita herria-gatik eta herritarrengatik kezka bizia eta interes zintzoa zu-ten pertsonak ere.

Duela hamar urte baino gehiago London School of Eco-nomics (LSE) prestigiotsuan nazionalismoari buruzko kon-ferentzietan egon ginenean, miresmenez ikusi genuen zer-nolako interesa pizten zuen gaiak mundu osoko ikertzaile-en artean. Erpin eta ikuspuntu denetatik begiratzen ziotennazioaren eta nazionalismoaren auziari. Mundu anglosa-xoiko agintariak trebatzen dituzten unibertsitate horretanikasketok anaia txikia ziren, zalantzarik gabe, eta batzueneta besteen arteko botere borrokak ere sumatu genituen.

Kanpotik begiratuta, egitura akademiko horiek ahulduegin direla dirudi, baina aurrerantzean auziaren interesak

gora egingo du, etengabe. Eskozia, Katalunia, Brexita, exo-doak, hegemonia eta eskubideak, herritartasuna… fenome-no horren adierazpenak ere badira, baita ikerketarako gaiezin aproposagoak ere. Urrutiago joan gabe, aipatutakoLSEren baitan kokatzen zen ASEAN taldeari adar bat jaiozaio iragan maiatzean, non eta Edinburgon[goo.gl/T8n7nM].

Masterraren zuzendariei duela zazpi urte egindako elka-rrizketa irakurri eta ordutik honako bidearen errepasoa egi-tean, Eusko Ikaskuntzan egiten ari diren Liburu Zuriari bu-ruz Mario Zubiaga berari eta Beatriz Akizuri oraintsuegindako beste elkarrizketa honetaz oroitu naiz[goo.gl/Q6keZs]. Akademiari propio zaion geldotasunaz,alor honetan beste askotan baino gehiago egin dugula au-rrera esango nuke. Bide horretan masterra ekarpen handiaizan da. •

{ datorrena }

Masterra bidea ireki duennazionalismoaz

Nazioaren eta nazionalismoaren auziarengaineko interesak gora egingo du. Eskozia,Katalunia, Brexita, exodoak, hegemoniaeta eskubideak, herritartasuna… ere badirafenomeno horren adierazpen

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

atzerria

James Boasberg epaileak arrazoia eman die Stan-ding Rock erreserbako herritarrei eta ekintzaile-ei, dagoeneko lanean ari den DAPL oliobidearenjarduerak eragin ditzakeen ondorio kaltegarrieninguruko azterketa gehiago egin behar dela esa-tean. Horixe eskatzen zuen iaz Ipar Dakotakoparaje haietan 12.000 ekintzaile elkartzera iritsizen giza mugimendu eredugarriak. Poztekoa da

berria, oliobide horren aurkako borroka berriz indartuegingo du-eta.Texasen egoitza duen Energy Transfer Partners kon-

painiak eraiki du 3.800 milioi dolarreko kostua izanduen egitura. Ipar Dakotako mendebaldeko petrolioaIllinoisko instalazioetara eramateko egin dute, bertatikmundu osora saltzeko. Ekainaren 1ean hasi zen laneaneta dagoeneko isurketa batzuk eragin ditu. Ipar Dako-tan egunean ateratzen den petrolioaren erdia garraia-tzeko gaitasuna du.Proiektuak Ipar Dakotako jatorrizko herriak meha-

txupean ipini ditu ordea. Oliobidea ixteko agintzekoeskatu diote epaileari, haren jarduerak beraien inguru-menean eta bizimoduan oso ondorio kaltegarriak izan-go dituelakoan. Eta epaitegietatik kanpo, beren mezuazabaltzen saiatzen ari dira. Europako makina bat hiribisitatu dituzte maiatzaren 19az geroztik, G7 munduko estatu aberatsenen taldearen gailurraren aurkako mo-bilizazioetan, banketxeen okupazio sinbolikoetan, Ale-maniako Hambacher basoaren aldeko eta ikatzarenaurkako kanpaldian, BBVA, Credit Suisse eta SocieteGenerale bezalako bankuen aurkako mobilizazioetan…«Europan komunitate asko borrokan ari direla ikusi

ahal izan dugu», esan dio GAUR8ri Rafael TufawonGonzalesek. «Oso borroka ezberdinak dira, baina neu-rri batean guztiek helburu berberak dituzte, jendea ba-bestea». Hip hop abeslaria (Bruselan 12.000 lagunenaurrean aritu zen), Bilbon eta Donostian izan zen ekai-nean, Standing Rockeko borrokaren inguruko lekuko-tasuna eta hausnarketak konpartitzeko. Italian ezagutuahal izan dituen mugimenduak bereziki inspiragarriakiruditu zaizkio Tufawoni. Bolonian plastikozko lan-jan-tziekin eta bizikleta gainean Intesa-San Paolo bankua-ren egoitzara sartu ziren eta beren propaganda banatu.Hiri horretako Labas Occupato ekimena goraipatzendu.Rafael Tufawon Gonzalesen aita taino edo arawak et-

niakoa da, Puerto Ricokoa. Eta ama, lakota, “siux” hitza-rekin laburtzen ditugun etnien multzokoa. Iaz Stan-

ding Rocken izan zen, oso jendetsuak iza-tera iritsi ziren mobilizazioetan esku har-tzen. Energy Transfer Partners konpai-niak ordaindutako segurtasun agenteekzauritu egin zuten. Obama garaiko presi-denteak proiektua geldiarazteko aginduzuenean, sekulako poza bizi izan zuen,eta, aldiz, Trumpek kontrako bidea hartuzuenean, beheraldia iritsi zitzaion. Ema-kume indigenek «uraren aldeko borro-kan» izan duten protagonismoa nabar-mentzen du. Hedabide alternatiboekeragin ditzaketen aldaketak ere aipatzenditu, bere esperientziatik abiatuta.

1851KO ITUNA

Donostiako hitzaldia Guardetxean eskai-ni zuen, Alde Zaharrean. Aretoa BBVArenaurkako pankarta batekin apainduta ze-goen. Euskal Herrian egoitza duen entita-te hori da Estatu espainolean armagin-tzan gehien inbertitzen duena etaingurumena erabat kaltetzen dutenproiektuak finantzatzeko garaian ere betilehen lerroan egoten da, baita Dakota Ac-cess oliobidearen kasuan ere. Goiko alde-tik erortzen ziren pintura puskek tes-tuinguru surrealista samarra emanzioten ekitaldiari.

Rafael Tufawon Gonzales Minnesotaestatuko Minneapolis hirian bizi da, da-kota etniako herritar asko erabat integra-tuta bizi diren lekuan. Etxetik sei orduradagoen Standing Rockera joatea erabakizuen, bertan antolatzen ziren oliobidea-ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintzazuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera.Iazko abuztua zen.Gogoan du abeslariak lehen egun haie-

tako mobilizazioak antolatzeko garaianemakume indigena baten lurrak oso ga-rrantzitsuak izan zirela. Emakume huraTufawon bera bezala Europan barna ibilida, Parisen zehazki, bizitako esperien-tziaren berri ematen. Ondoren mobiliza-zioa erreserbatik Missouri ibaiaren bestealdera eraman zuten, Cannon Ballera,baina AEBetako Gobernuak eta jatorrizkoherriek 1851n sinatu zuten itunaren peandauden lurretatik irten gabe.«Gure lurra da», esplikatu zuen Minne-

apolisko ekintzaileak 1851ko itunarenarabera lakota, dakota eta nakota herrieiutzi zieten eremuarengatik. AEBetakoKonstituzioak berak jasotzen du ituna.Baina paperak dioena betetzeko joerarikez dute izaten agintari guztiek, eta, unebatez deskuidatuz gero, hiriburuan era-

Termometroak zeroazpitik berrogei gradumarkatzen zituenean ere,Standing Rockekoekintzaileek eutsi eginzieten mobilizazioei. GAUR8

TRUMPEN BIDEAN JATORRIZKO HERRIEKIPAR DAKOTAN JARRITAKO OZTOPOA

[email protected]

Mendeak gizon zuriaren menpe egin dituztenjatorrizko herriek kanpaina eredugarri bat jarrizuten abian eta petrolioarekin aberastendirenen asmoak arriskuan jarri zituzten. RafaelTufawon ekintzailea harro dago egindakoaz.Europa bisitatu du esperientzia konpartitzeko.

Page 5: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 4 / 5

bakiak hartzen dituzten gizon zuriekezer gabe utziko dituzte indigenak. His-toria adibidez josita dago eta jatorrizkoherrietako kideek txiki-txikitatik bizi-tzen dute egoera hori.

«INGURUMEN ARRAZAKERIA»“Ingurumen arrazakeria” kontzeptuarenberri ere eman zuen Tufawonek Guarde-txean. Esplikatu zuen oliobidea StandingRocketik pasako zela erabaki aurretik,sustatzaileen lehen asmoa zela egituraBismarck Ipar Dakotako hiriburutik pa-satzea. Herritar zuriak gehiengo direnherrian ez zuen inolako graziarik eraginberriak eta bozketa egin zuten. Oliobide-aren aurkako jarrerak erraz irabazi zuen.Ezezkoaren aldekoek argudiatu zutenDAPL hodiak hiriak behar duen ura arris-kupean ipintzen zuela. Eta oliobidearenibilbidea aldatzea lortu zuten hiriburukoherritarrek, Standing Rockekoei ukatzenzaiena.Tufawonek nabarmentzen du arazoalekuz aldatu zutela, baina konpondu ga-be. Bismarckek zuen arazoa ura kutsa-tzea bazen, arazo bera dute erreserban bi-zi diren 8.000 lagunek zein Missouriibaiko ura edaten eta erabiltzen duten

Ezkerrean, Rafael Tufawon GonzalesSex Pistols taldearen kamiseta batekin,Donostian. Beheko irudian, emakumeekintzaile bat Poliziak jarritako hesian. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS - GAUR8

EHIZA ETA ARRANTZA ESKUBIDEAK EZZITUZTEN BEHAR BEZALA AZTERTU«Berri zoragarria da. Baina ez dezagun bizkorregi ospatu. Gogora dezagun DonaldTrump oraindik AEBetako presidentea dela», adierazi zuen Tufawonek JamesBoasberg epailearen erabakiaren berri izan zuenean.

Epaileak arrazoia eman die jatorrizko herriei zein ekologistei, baina oliobidearenjarduera geldiaraztera ez da oraindik ausartu eta ez dirudi ausartuko denik:«Erabaki horrek oso ondorio garrantzitsuak izango lituzke eta auzitegi batek ezindu era arinegian horrelako zerbait ezarri». Uztailean eta abuztuan oliobidearenaldekoek zein aurkakoek beren argudioak aurkeztu beharko dituzte, epaileakondoren erabaki dezan.

1851n Fort Laramien indigenek eta Gobernuak sinatu zuten itunaren arabera,jatorrizko herriek gainerako herritarrek ez dituzten ehiza eta arrantza eskubideakdituzte, baliabide horren beharra baitute bizirik irauteko. Boasberg epaileak dioAEBetako Armadako Ingeniarien Kidegoak egindako ingurumen inpaktuarenazterketak –Trumpek ezarritako presaren ondorioz–, ez zuela behar bezala ikertueskubide horiengan balizko isurketa batek izango lukeen eragina. Gainera,Armadakoen azterketak ez du kontuan hartu isurketak «garbitzeko» erabilikoliratekeen gai kimikoek abereengan izango luketen eragina. «Oahe lakuanisurketaren bat izango den ala ez esaterik ez badago ere, Ingeniarien Kidegoakaukera horrek ingurumenarengan izango lukeen eragina aztertu beharko luke»,idatzi zuen epaileak. Ingeniarien Kidegoko eledunek esan dute ingurumeninpaktuaren azterketa behar bezala egiteko bi urte beharko liratekeela.

Oliobideak dagoeneko izan ditu isurketak. Lehenengoa Hego Dakotan izan zen etahodia lanean hasi aurretik gertatu zen (318 litro), uraren babesleak eta ingurumenjustiziaren aldeko pertsona guztiak gehiago kezkatzeko.

info+• Tufawon etaNataanii MeansekAlemaniako Hambachbasoan ekainaren 4aneskainitakokontzertua:https://www.youtube.co

m/watch?v=1OX5aANJ3

HE

Page 6: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

atzerria

beste 18 milioi lagunek. Gainera, ekosis-tema osoa mehatxatzen du proiektuak.Iazko abuztuan hasi ziren hodiak sartu

ahal izateko lubakiak egiten, nahiz etabertakoak erabat aurka zeuden. Lanakhasita, batzuek uste zuten protestaldiare-kin jarraitzeak ez zuela zentzu handirik,baina une horretan gertatuko zen ondo-rengo asteak erabat aldatuko zituen txin-parta moduko zerbait. Lakota etniako lauemakume makinen aurrean jarri ziren,eta lanak geldiaraztea eragin zuten.

«Kontu hau oso garbi utzi nahi nuke: lauemakume gazte izan ziren makina horieiaurre egiten hasi zirenak», nabarmenduzuen Donostian Tufawonek.Egun haietan oso erraz geldiarazten zi-

tuzten lanak. Minneapolisko abeslariakgogoan du manifestariak langileenganahurbiltzean, makinak utzi eta alde egitenzutela. Orduan ez zegoen ez Poliziarik ezbestelako segurtasun zerbitzurik. Mani-festariek mobilizazio baketsuak egitenzituzten, kasu batzuetan indigenen erri-tu zaharren arabera.Baina egoera aldatu egin zen eta gau-

zak larriagotzen hasi ziren. Urrian segur-tasun pribatua kontratatu zuten hodiaeraikitzen ari zirenek. Uniformedunekzakurrak ere erabili zituzten, ekintzaileakizutu nahian. Manifestari askori koskegin zieten zakurrek. «Hura izan zen gu-re aurkako lehen erreakzio biolentoa.Amy Goodman Democracy Now! Inter-neteko hedabideko kazetariak zakurrenerasoak grabatu zituen. Baita piper-gasa-ren erabilera ere. Erreportajea sarean ja-rri zuenean, ikaragarri hedatu zen. Biralabihurtu zen. Bazter guztietan ikusi ahalizan zuten guri egiten ari zirena», adiera-zi zuen. Oliobidearen aurkako mugimen-dua hazten ari zen. AEBetako jatorrizkoherri guztiek bat egin zuten StandingRockekin, makina bat elkarte, erakundeeta pertsona ezagunek egin zuten mo-duan. Europatik ere iritsi zitzaien elkar-tasuna. 12.000 ekintzaile izatera iritsi zi-ren kanpalekuan.

UR KANOIAK SEKULAKO HOTZA DAGOENEAN

“Mertzenario” deitzen zieten ekintzaile-ek beraien aurkako indar armatuei. Uni-formedunak bestelako baliabideak era-biltzen hasi ziren: gomazko balak,zalaparta eragiten duten granadak, bikti-ma zorabiatzen dutenak... “Arma ez-hilga-rriak”, teorian. Baina egoera jakin batean“ez-hilgarria” dena, hilgarri bihurtu dai-teke baldintzak aldatzean (esaterako, era-soa jasan duenak gaixotasunen bat ba-du). Adibidez, erabilitako ur-kanoiekaskoz ere kalte larriagoak eragiten dituz-te termometroa zero azpitik dabilenean,Standing Rocken egun haietan izan zu-ten moduan. «Hipotermia eragin dezake-te eta hilgarriak dira», dio Tufawonek.Oliobidearen aurkako mobilizazioetan

esku hartu dutenen giza eskubideak as-kotan urratu dituztela dio ekintzaileak.Biluztu egiten zituzten miatzeko eta berelagun bat arroparik gabe sartu zuten za-kurren kaiolan, sekulako hotza zegoela.Hala ere, jatorrizko herriek azken 500

urteetan lortu zuten arreta baino handia-goa eskuratu zuten Standing Rocken. Zer-

Jatorrizko herrien errituen araberakomobilizazio ugari egin zituztenStanding Rocken oliobidearen aurka;goiko irudian, horietako bat ikusdaiteke. Behekoan, berriz, Poliziakjarritako hesia. GAUR8

Abenduaren 4an lanak geldiarazteko agindu zuten. Askokospatu zuten berria. Su artifizialak ere bota zituzten. BainaTufawonek gogoan zuen azken mendeotan AEBetako Gobernua beti gezurretan aritu izan dela indigenekin

«Amy Goodman Democracy Now! Interneteko hedabidekokazetariak zakurren erasoak grabatu zituen. Baita piper-gasaren erabilera ere. Erreportajea sarean jarri zuenean,ikaragarri hedatu zen. Birala bihurtu zen»

Page 7: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 6 / 7

gatik? Minneapoliskoak uste du «bizitza-ren babesleek eta hedabide alternatiboekbat egiten dutenean oso efektu indar-tsuak lor daitezkeela».

Abenduaren 4an AEBetako ArmadakoIngeniarien Kidegoak lanak geldiarazte-ko agindu zuen. Askok ospatu zuten be-rria. Su artifizialak ere bota zituzten. Bai-na Tufawonek gogoan zuen azkenmendeotan AEBetako Gobernua beti ge-zurretan aritu izan dela indigenekin, etaproiektuak mehatxu moduan hortxe ja-rraitzen zuela. Berak ez zuen ospatu, etakanpalekuan geratzea erabaki zuen. Han-dik egun batzuetara, tribuko nagusiakesan zien alde egiteko, borroka bukatutazela. Ordurako negua iritsita zegoen etajatorrizko herriek erabiltzen dituzten ti-pien tankerako dendatan segitzerik ez ze-goen (bisonte larruarekin egiten zituztengarai batean, eta hotzari aurre egitekoegokiak ziren, baina Standing Rocken zi-tuztenak modernoak ziren, oso ahulakzero azpitik 40 gradu dituzunean). Elurekaitzek ere bertatik joatea eskatzen zu-ten. Mila lagun geratzen ziren orduan.

1806 AUTOPISTAKO BORROKA

Standing Rockeko mobilizazioen artean1806 autopistan izandako borroka da az-pimarratzekoa, abeslariaren iritziz. Ekin-tzaileen kanpalekutik gertu dagoen erre-pidea Zaldizko Poliziak moztu zuen.Bismarck hiriburura joateko aukerarikgabe utzi zituzten eta, okerragoa dena, la-rrialdiren bat gertatuz gero laguntza jasoezinik. Autopistako zubi bat okupatzeaerabaki zuten.

Poliziak gasa erabili zuen lehen gaueanuraren babesleei eraso egiteko. Bigarrengauean azaldu ere ez ziren egin, baina hi-rugarrenean... «Inoiz baino haserreagozeuden. Indarra erabili nahi zuten. Atze-tik hurbildu zitzaizkigun, gasa eta go-mazko balak erabiliz. Mugitzen zen guz-tiari egiten zioten tiro», esplikatu duTufawonek. Bera lehenengo lerroan zego-enez, bete-betean harrapatu zuten. Orka-tilako marka ez zaio joan oraindik. Inoizez omen du horrenbesteko minik senti-tu. Shock egoeran geratu zen, erabat gor-tuta. Gero lagunek esango zioten unifor-medunek berriz ere egin ziotela tiro,baina ordurako berak ez zuen ezer senti-tzen. Gasaren aurkako maskara jarritazuen. Bere onera itzultzen hasi zenean,egoera hartan bertan jarraitzerik ez zuelaerabaki zuen. Medikuen laguntza beharzuela. Bera zegoen denda berotu nahiansua piztu nahi zuen, baina horretarakogauza ere ez zen.

Lo-zakuan sartuta lortu zuen zertxo-bait berotzea. Kanpoan tiroak baino ez zi-

ren entzuten. Une horretan pentsatuzuen bere lagunak bera bezain gaizkiegongo zirela, edo okerrago. Hunkituegin zen eta lur jota geratu zen.

Baina emozioak oso intentsoak direne-an, aldaketa txiki batek sekulako pozaeragin dezake, kontrako erreakzioa era-gin dezakeen moduan. Egoera lasaitu etalagunak berriz ikustea «handia» izan zen.

Otsailaren 22an hustu zuten kanpale-kua konderriko Zaldizko Poliziak eta GaiIndigenetarako Bulegoak dituen agente-

ek. Oliobidearen aurkako mobilizazioakegiteko modu berriak bilatu beharreansentitu ziren. Hor kokatzen du Tufawo-nek Europa bisitatzeko ekimena.

Minneapolisko ekintzaileak uste du be-har-beharrezkoa dela horrelako proiek-tuak finantzatzen dituzten entitateenerantzukizuna salatzea. «Europako ban-ku handi gehienek ordaintzen dute eko-zidioa, gure lurren desakralizazioa etagenozidioa. Baita klima aldaketa ere. Guksalatu egin behar ditugu banku horiek,

tankerako proiekturik inon ordaindu ezdezaten, energia iturri garbien aldeko ja-rrera har dezaten».

Borroka ez-biolentoa defenditu zuenTufawonek, jatorrizko herrien esperien-tziatik abiatuta: «Ekintzaile indigenek as-kotan erabili izan dute indarkeria, osoemaitza kaltegarriak lortzeko. Askoz erehobea da ezkutuak erabiltzea poliziekeraso egiten dutenean, edo guztiok elka-rrekin abestea, poliziak nola erotzen di-ren ikusten duzu-eta».

Guardetxeko aretoa BBVAren aurkakopankarta batekin apainduta zegoen

Tufawonen hitzaldia hartzeko. Behekoirudian, Bolonian G7 taldearen aurka

antolatutako kanpaldia. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS - GAUR8

Page 8: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

hutsa

3 BEG

IRADA:

Zoru pelbikoa

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak Erlijioak kulturak baino indar gehiago duen gizar-teetan, hanka-tarteko gauzak eremu pribatuanmantentzen dira, osagileari ere ezkutatzeko pun-turaino. Horretara, ematen du gizakia bezain zaha-rrak diren zoru pelbikoaren arazoak oraintxe desku-britu ditugula: emakumeenak, bistan da, baina

baita gizonezkoenak ere, duela oso gutxi arte ia ikusezinak zi-renak. Zalantza barik esango dut: ongi etor bedi zoru pelbikoa-ren arazoen azaleratze hau, baina ez dugu pentsatu behar epi-demia denik, baizik eta gizartean betidanik izan ditugunosasun arazo batzuei erreparatzen hasi garela. Zorionez!

Moralaren kortseak erantzita, beraz, hanka-tarteari buruzaho bilorik gabe hitz egin dezagun. Pelbisa sexu organoak ba-besteko hezur egitura bat dugu, eraztun formaduna, nolabaitsabeletik kanpora doan pasa-bide bat osatzen duena. Pasa-bide hori denbora gehieneanitxita egoten da; muskuluzosatutako diafragma batekkontrolatzen du pausua; zo-ru pelbikoak, alegia. Musku-lu-itxitura horrek atakak di-tu, horien arteangarrantzitsuenak uretra, aluaeta uzkia pasatzeko lekua uz-ten dutenak.

Gizonen eta emakumeenartean zenbait desberdinta-sun daude, bistan da; bainaanatomiari begiratzen badio-gu, bi sexuen arteko aldea ezda dirudiena bezain handia.Izan ere, kontuan har deza-gun umekia sortzen denetik,sexu desberdintasunak ez di-rela garatzen zazpigarren as-tera arte, gutxi gorabehera.Horrek esan nahi du, orduraarte, klitoria eta zakila egitu-ra bera direla, harik eta unehorretatik aurrera sexu ba-koitzaren ezaugarriak gara-tzen dituzten arte; gauza be-ra gertatzen da obario etabarrabilekin, jatorriz egiturabera izatetik garapen desber-dina izatera igarotzen dire-nak. Halere, enbriologiarenkontu xelebre horrekin bai-no, zoru pelbikoaren arazoekgizakiaren eboluzioarekinzerikusi handiagoa dute: zu-tik ibiltzearekin, zehazki.

Gure lau hankatako arba-soen aldean, gaur egungo

Homo sapiens-aren zoru pelbikoak pisu gehiago jasaten du,erraiek, grabitatearengatik, behera egiteko joera baitute. Ho-rrek gehienetan ez du inolako arazorik ekartzen, noski: ebolu-zioarekin batera pelbisaren forma eta muskuluen indarra erezutikako posturara egokitu baitzaizkigu. Halere, duela 4 milioiurte izandako postura aldaketa horrek hanka-tarteko hainbatarazo hobeto ulertzeko balioko digu.

Emakumeen zoru pelbikoak gizonarenak baino ataka gehia-go ditu eta, jakina denez, ate asko dituzten gotorlekuak de-fendatzen gaitzagoak izaten dira. Gainera, emakume askokhaurrak izaten dituzte: horrek erraien posizioan aldaketahandiak ekartzen ditu, prolapsoak izateko aukera handituz;hainbat kasutan orbainek ere arazoak eman ditzakete.

Haurdunaldia alde baterautziz, baginismoa ere badu-gu: zoru pelbikoarekin lotu-takoa baina alde psikologiko-arekin batera landubeharrekoa. Zentzu horretan,gizonen zakil tentetze edoisurketa goiztiarreko arazo-en antzekoa izango litzateke.Gizonekin jarraituz, berezkobeste arazo nagusia prostataoperazioen ondorioena izan-go litzateke.

Hortik aurrerako arazoakberdintsuak izaten dira gizo-nen zein emakumeen arte-an: pixa eta kakari eutsi ezi-na, dispareunia, anorgasmia,pelbiseko min kronikoa... De-soreka horiek tratatzerakoorduan fisioterapiak paperhandia jokatzen du, eta, horidela eta, osasun aseguru pu-bliko zein pribatuek gero etagarrantzi gehiago aitortzendigute: teknika desberdinakerabiltzen ditugu, baina de-nen gainetik nagusitzen di-renak zoru pelbikoko mus-kuluak indartzera etaorekatzera zuzendutakoakdira, batzuk kontsultan eginbeharrekoak, baina gehien-bat pazienteak etxean eginditzakeen ariketetan oinarri-tutakoak.

Saiatuz gero, emaitzakpozgarriak izan ohi dira. •

www.abante.eusZoru pelbikoaren arazoak gizakia bera bezain zaharrak dira. GAUR8

Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta eta osteopata

Page 9: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

ETAk borroka armatua utzi zuenean, 2011kourrian, gatazkaren ondorioak konpontzekogaraia zela hedatu zen gure artean. Hori zelaegin beharrekoa uste zuten herritar askok. Ez-ker abertzaleak, zehazkiago, ondorioak gain-dituta prozesu politikoa azkartzeko ahalegi-

nari ekin beharko zitzaiola adierazi zuen. Gutxienekoegoera demokratikora heltzeko asmoa azaldu zuen, gero,bere egitasmoari jarraituz, beheko kanpamentu horreta-tik independentziaren gailurrera iritsi ahal izateko.

Inork baino gehiago Madrilek sinetsi zuen bide orrihorren egingarritasunean. Izan ere, horrelakorik gerta ezzedin, lehen urratsetik ibilbidea eragozten saiatu bai-tzen. Berez, gatazkaren ondorioak gainditzea guztiontzatbeharko luke onurako. Armak, biktimak, kartzelak… pa-kete oso horri erantzuteak ekinbide positiboa baitirudi.PPko Gobernuak, ordea, beste irakurketa bat egin zuen:gatazkaren ondorioak gain-dituta, prozesu politikoa az-kartuko bada, nork izango dubere proiektuan aurreratze-ko aukera gehiago? 78koerregimena auzitan jartzenari zen unean, ez zen ustelke-riaren pipiak jotako Estatuaizango eskaintza erakarga-rriena, bistakoa zen.

Estatu espainolak gatazkapolitikoei modu bortitzez etaez demokratikoz ekiteko be-rezko duen joera ahaztu ga-be, oraingo honetan gatazkaarmatuaren giroa behin etaberriro elikatzeko beharra zuela ondorioztatu zuen Ma-drilek, eta jada existitzen ez zena existitzen zela islatzenegin zuen indarra. ETAk 2011ko urtarrilean su-eten iraun-korra eta orokorra iragarri zuenean, garai hartan orain-dik erakunde armatua zena ekintzak prestatzen ari zelazabaldu zuen Barne Ministerioak. Eta jokabide horrek ezdu etenik izan orduz geroztik, beti saiatu izan baitiraeuskal gatazka “logika antiterroristaren” baitan koka-tzen. Armagabetzearen inguruan sortutako egoera gro-teskoa dugu adibide nabarmenena. Ez zuten armagabe-tze adosturik ez aldebakarrekorik nahi. Beren hautuagaraipen poliziala goraipatzearena baitzen, betiko lez.

Eta hari horri tiraka iritsi gara aste honetan bertan Au-zitegi Nazionaleko fiskaltzak egindako astakeriara Altsa-suko gazteen auzian. Terroristak direlako. Euskal terro-ristak, zehazkiago esanda. Gau giroko liskar bat ETAko

ekintza talde baten jardunarekin parekatu dute, borrokaarmatua amaitu zenetik zazpi urte pasa direnean.

Bidegabetzat eta neurriz kanpokotzat jo dute askok etaaskok fiskalen eskaera. Halere, bada ezintasun sentipenbat barru-barruraino sartua Euskal Herrian. Zertarakobalio du Altsasuko herri osoa astakeria horren kontraegotea? Zertarako Nafarroako erakundeak Altsasuko gaz-teak jasaten ari direnaren kontra agertu izana? Estatua-ren logikak berdin-berdin segitzen du, terrorismoa etaterroristak bilatzen.

Gazi-gozoa era bada Espainian aldaketa demokratikoaekarriko zuela zioen indarraren erreakzioa. Bai, Podemo-sek gehiegikeriatzat jotzen ditu horrelakoak, baina, be-tiere, Estatuaren kontakizunaren abiapuntua neurri han-di batean ontzat emanez. Altsasuko gertakarien ondokolehen erreakzioa negargarria izan zen. Erregimena zalan-tzan jartzeko gogo hark behera egin duen seinale.

Bi errealitate horiek (Estatu honen barruan etsipenabaino ez dugu euskaldunok ordainsari, alde batetik, etaaldaketa ekarri behar omen zutenak ez dira kontakizunnagusia zalantzan jartzeko gai, beste batetik) berrestendute Estatuaren demokratizazioaren bidean ezin dela,gaur-gaurkoz, itxaropen handirik izan, eta burujabetza-ren bidea dela eremu guztietan, baita gure gazteak kar-tzelan ez usteltzeko ere, aukerarik eraginkorrena. Katalu-nia urrats erabakigarriak egitera doa zentzu horretan,eta hori ikusita hobeto uler daiteke Estatuaren jokabidea“euskal gatazkari” dagokionez, betiere bai Katalunia etaEuskal Herria nazio gisa bai erabakitze eskubidea berehorretan onartzeko asmo txikiena ez duenez. Horregatiknahiago izan du Euskal Herrian lehen unetik, gatazka ar-matuaren ondorioen bueltan, egoera trabatu burujabe-tzaren aldeko bigarren fronte bat gorpuztu aurretik. •

{ asteari zeharka begira }

Estatu espainolak inorkbaino hobeto ulertu zuen

PPko Gobernuak, ordea, beste irakurketaegin zuen: gatazkaren ondorioakgaindituta, prozesu politikoa azkartukobada, nork izango du bere proiektuanaurreratzeko aukera gehiago?

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 10: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

herritarrak

Aurora Del Rio eta Elena Aisa,Besarkada-Abrazo elkartearenbultzatzaileak. Jendarteaksuizidioa ikusteko duenmodua aldatu beharradagoela uste dute.Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

GAIARI BURUZ HITZ EGITEA ONA DA,BAINA ADI HITZ EGITEKO ERAREKIN

Suizidioari buruzgutxi mintzatzenda, badirudi tabubat dela , bainaadituen araberapositiboa da gaia-

ri buruz hitz egitea arau ba-tzuk jarraituz gero. Frogatutadago suizidio baten berriematen denean (are gehiagohil dena famatua baldin ba-da) Werther Efektua ematendela, hau da, antzerako suizi-dio gehiago ematen direlaepe laburrean.

Hori gerta daiteke suizidio-ari buruz ematen den irudierromantikoarengatik, bainaez da aipatzen heriotza beti-rako dela, ez dagoela atzera bueltarik, eta kontraz, arazo-ek badutela beste irtenbide-rik. Hori gertatu omen da “13 re-

asons why” telesail ospetsua-rekin, bertan protagonistakbere buruaz beste egiten due-lako. «Neskarekin enpatia sor-tzen da, gainera, liburu osoarrakastatsu batean dago oi-

narrituta eta nerabeen arteanospetsua den Selena Gomezda ekoizlea. Kutsu erromanti-koa ematen diote heriotzari,eta kezkagarria da telesailosoan inork ez diola laguntza-rik eskatzen ez beste irtenbi-derik aurkezten», azaldu zuenIsabel Ponce adituak Donos-tian. Nerabeen artean emandiren suizidio kasuak telesailhorren eraginagatik izan dire-la ezin da frogatu, baina tele-saila eskaini zenetik zenba-kiek gora egin dute. Isabel Ponce aditua, Donostian emandako hitzaldian. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

[email protected]

BESARKADA ELKARTEAHurbileko baten suizidioaren ondoren,berriz bizitzen ikasi behar delako

Suizidioa tabua da gure jendartean. Aipatzeak berakikara ematen du. Zenbakietara ekarrita, baina,osasun publikoko arazo larria da. Urtean munduan800.000 pertsona inguruk bere burua hiltzen du.Nafarroan Besarkada-Abrazo elkartea sortu dute,hurbileko baten suizidioak kolpatutakoak besoakzabalik hartzeko.

JENDARTEA / b

Page 11: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 10 / 11

Elena Aisa eta Aurora Del Riodira elkartearen sortzaileetakobatzuk. Biek semea galdu zutensuizidioaren ondorioz –20 eta 21urtekoak– eta minetik indarraatera zuten egoera latz horretandaudenen mina besarkatzekoeta iluntasunean leihoak zabal-tzeko. «Suizidioa tabua da. Badi-rudi ez dela existitzen. Horrega-tik, gertatzen zaizunean osoarraro sentitzen zara. Badirudizuri bakarrik gertatu zaizula.Sentsazio horrek, gainera, askoareagotzen du mina. Eta beharrasentitzen duzu norbaitekin minhori eta zure noraeza parteka-tzeko. Aurora eta biok gertu bizigara eta denbora laburrean se-mea galdu genuen biok. Inguru-koekin hitz egiten duzu eta horiondo dago, baina zure egoerabera pasatzen ari den norbaite-kin hitz egitea desberdina da.Konplizitate handia sentitzenduzu, zure hiztegi berdina dara-

bilelako», hasi da Elena. «Hasie-ran oso galduta sentitzen zara,ezegonkor. Ezin duzu sinetsi zu-ri gertatu zaizunik. Gero sekula-ko errua sentitzen duzu, milaarrazoi topatzen dituzu etaerrudun sentitzen zara, hau edobestea egin izanagatik edo ezegin izanagatik. Sekulakoa da.Oso motxila pisutsua da, hasie-ratik zure semearen heriotzarenardura zure gain hartzen duzu-lako. Erabat konbentzituta zau-de zuk partea daukazula semea-ren erabaki horretan», segitu duDel Riok. «Normalean ingurukoek en-

tzuten zaituzte, baina iristen dagaiarekin gogaitzen hasten di-ren unea ere. Dagoeneko ez dutegertatu denaz gehiago hitz eginnahi. Aldiz, zure egoera berdine-an dagoena ez da sekula gogai-tzen. Elkarrizketak mila aldizerrepikatzen ditugu eta ez garaaspertzen pasatu denaren ingu-ruan hizketan. Hilabete askoanobsesionatuta bizi gara, ez dagobeste gairik gure bizitzan», gai-neratu du Aisak. Suizidioaren osteko doluak

eta minak faseak ditu, irekitzeneta ixten joan beharreko ateak.«Ni nire semearekin batera hil

Urtero munduan800.000 per-tsona ingurukbere buruazbeste egiten dueta saiakerak

askoz gehiago izaten dira. Iturribatzuen arabera suizidio bakoi-tzeko hamar saiakera izaten di-ra. Gertatzen den suizidio bakoi-tza tragedia handi bat da;familiak, komunitateak eta he-rrialdeak kolpatzen dituen tra-gedia. Suizidioak ez du adinikedota klase sozialik, baina2015ean 15 eta 29 urte bitarteko-en artean heriotza arrazoi nagu-sia izan zen mundu osoan. Garbi dago suizidioa osasun

publikoko arazo larria dela. Bai-na baditu are korapilatsuagoaeta ilunagoa egiten duten osa-gaiak. Suizidioaren inguruan es-tigma handia dago, eta, ondo-rioz, ideia suizidak dituenpertsonak askotan ez du lagun-tzarik eskatzen. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) txosten baten arabera, orokorre-an mundu mailan suizidioarenprebentzioa ez da behar bezalaegiten, suizidioa osasun publi-koko arazo bezala ikusteko zail-tasunak daudelako eta artean

jendarte askotan gaiari buruzmodu irekian hitz egitea kosta-tu egiten delako. Beraz, suizi-dioa tabua da munduko jendar-te gehienetan eta horrek trabahandia dakar prebentzioa lan-tzeko orduan. OMEren arabera,egun herrialde gutxi batzuk bai-no ez dute suizidioa beren osa-sun lehentasunen artean sar-tzen eta 28 herrialdek bakarrikjakinarazi dute suizidioarenprebentziorako estrategia nazio-nala diseinatuta daukatela. Suizidioak gainean daukan es-

tigmaz eta tabu pisutsuz osatu-tako harritzarra kentzea ezin-bestekoa da, beraz, gaiari serioeusteko eta laguntza behar du-tenen parean bideak zabaltzeko.Horrekin ondo konturatutaabiatu zen Nafarroan Besarka-da-Abrazo elkartea, 2016ko aza-roan. Hurbileko pertsona batensuizidioak eragindakoen elkar-tea da, bere buruaz beste egitenduenaren inguruan irekitzenden zuloa oso sakona eta osoiluna delako. «Ez daukat arima-rik. Ez daukat bizitzarik. Dagoe-neko ez naiz existitzen... Hil delaesan didate, bere burua hil due-la», laburbildu du senide batekbere sentimendua.

«Elkarrizketak mila aldiz errepikatzen ditugueta ez gara aspertzen pasatu denaren inguruanhizketan. Hilabete askoan obsesionatuta bizigara, ez dago beste gairik gure bizitzan»

«Suizidioa tabua da. Badirudi ez dela existitzen.Horregatik, gertatzen zaizunean, oso arrarosentitzen zara. Badirudi zuri bakarrik gertatuzaizula. Horrek asko areagotzen du mina»

Suizidioaren beste aldea, bi-ziraun dutenena edo suizidioaburuan izanik beste aukera ba-ten aldeko apustua egin dute-nen istorioa, ez da hedabide-tan agertzen. Eta frogatutadago, era berean, horrelako al-biste positiboen berri ematendenean suizidio gutxiago ger-tatzen direla. Poncek Madrileko Itxarope-

naren Telefonoan egiten dulan eta antropologoa da. EHU-ko Udako Ikastaroen baitan,sare sozialek (eta hedabideakorokorrean) gai honetan duteneraginari buruzko hitzaldia es-kaini zuen Miramar jauregian. Ponceren esanetan, sare so-

zialak beti existitu izan dira;denok ditugu sare sozialak, offline baina. On line diren sare

sozialek, mundura zabaltzendiren unetik, abantailak etagalerak dituzte. «Sare sozialbatean komunikazioa, komu-nitatea eta kooperazioa izanbehar dira. Zentzu horretan,Facebook da sare sozialik fa-matuena, baina Spotifyk, You-tubek edo edozein egunkarikowebgune batek ere baditu saresozialen ezaugarriak», esanzuen tresna nagusiak azter-tzen hasi aurretik. Twitterrek ematen du hain-

bat eduki salatzeko aukera(suizidioaren aldeko joerak,esaterako) eta gehiegizko edu-kiak dituzten kontuak ixtenditu, baina erabiltzaileen pa-pera ezinbestekoa da. Yahoo Answers ere antzera

dabil, eta behin salatuta edu-

kiak aztertu eta ezabatzen di-tu. Bestalde, laguntzarako tele-fonoak eskaintzen ditu. Goo-gle berak ere laguntzarakobideak ematen ditu, edukigaiztoak ezabatzen ditu etasoilik baikorrak mantentzenditu, ahal duen neurrian. Hala,suizidioaren aldeko blog etabideoak deuseztatzen ditu. Facebookek, eta orain baita

Instagramek ere, erremintabaliagarrienak eskaintzen di-tu. Zuzeneko bideoekin sortu

den polemikaz aparte, lan han-dia ari da egiten suizidioarenprebentzioan. Nola? Adimenartifiziala erabiltzen hasi nahidu pertsona bat une txar bate-tik pasatzen ari dela sumatze-ko. Horrela, bere babesa eskai-ni ahal izango dio eta laguneta familiarekin harremane-tan jarriko du. Teknologia horigehiago garatzen duten bitar-tean, laguntzarako orrialde batdute, non lasaitzeko gomen-dioak ematen dituzten eta bai-

ta telefono lagungarriak ere.Lagun bati laguntzeko jarraibi-deak ere agertzen dira. Horienartean, lagunaren edukia saladezakegu eta Facebook beraharekin harremanetan jarrikoda laguntza eskaintzeko. Sare sozialak pausoak ema-

ten ari badira ere, Poncerenustez, «gehiago egin beharkolukete gazteen artean duteneragina kontuan izanik».

BABESERAKO SAREAK

Izan ere, sare sozialek babesera-ko sareak osa ditzakete, lagunartean sentitzen garelako beti,baina soilik on line bizitzea ereez da baikorra. Saretze horrega-tik gure lagunek zer elkarbana-tzen duten aztertu dezakegueta jakin norbaitek arazo bat

Suizidioa inoiz ez da aukera bakarra. Arazoen aurrean, laguntza eskatzea dagarrantzitsuena. Horiek gainditzea posible da, nahiz eta agian irtenbidea ikustea kostatu

Page 12: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

herritarrak

nintzen. Ni lehen nintzen per-tsona hori ez naiz izango gehia-go, orain beste pertsona batnaiz. Mina munstro bat da, denabere baitan hartzen duena, etahelduleku berriak topatu behardituzu aurrera egiteko», esan duDel Riok.

Elenak oso garbi ikusi du sui-zidio baten osteko dolua osomingarria eta oso luzea dela,«eta maiz ingurukoak ez daudehorretarako prest. Nahi dutenada zuk berehala egoerari bueltaematea eta zure bizitzarekin se-gitzea. Presio soziala handia iza-ten da egoera tragikoak azkareta indartsu gainditzeko. Zaur-garritasuna eta ahultasuna ezdira begi onez ikusten eta maizez dira pertsonaren epeak erres-petatzen. Askotan, ingurukoenestrategia izaten da gaiaz ez hitzegitea. Desberdintasuna dagoarrazoi naturalak medio hiltzendirenen eta bere buruaz besteegiten dutenen artean hitz egi-teko orduan. Batzuen inguruanasko hitz egiten da familietaneta besteen inguruan ez hitzegiten saiatzen dira, zeozer txa-rra egin balute bezala. Badaez-pada ez aipatu eta kito. Guk, be-rriz, sekulako beharra daukagu

gure semeen inguruan hitz egi-teko, nolakoak ziren, zer egitenzuten, haien kontakizunak... Ta-bu hori gainditu beharra dago».

Hasierako erru sentsazioa etaporrotaren zama pixkanakaerantzi egin behar dira. «Halakobatean barneratzen duzu edo-nori pasa dakiokeela, ez dela zu-re errua», segitu du Aurorak.

PREBENTZIOAN LAN EGIN BEHARRA

Suizidioa arazo larria da, zenba-kitan oso serio hartu beharre-koa. «OMEk garbi esaten du:suizidioaren gaiari era egokianeutsiz gero, prebentzio lanatxukun eginez gero, asko jaitsi-ko lirateke suizidatutakoen zen-bakiak. Baina zerotik abiatzengara, ezer ez egitetik eta tabutik.Abiapuntua oso txarra da. El-karte bezala prebentzioan inda-rra jarri nahi dugu, guri pasatuzaiguna ahalik eta jende gutxie-nari gertatzea nahi dugu. Ardu-ra bat dugu jendarte bezala etaserio hartu beharko genuke»,nabarmendu du Elenak.

Besarkada-Abrazoren lehenerronka garbia da: suizidioakeragindako pertsonei toki bateskaintzea. «Oso bizipen gogo-rra da, kudeatzen oso zaila. Ho-

rregatik toki bat eskaini nahidiegu pertsona horiei, frogatutadagoelako elkarri laguntzea osobaliagarria dela kasu hauetan.Pertsona horiek jasotzea eta to-ki bat eskaintzea da, beraz, le-hen urratsa. Psikologo batek gi-datzen duen laguntzarako taldebat osatu dugu eta bertan elkar-tzen gara egoera berdinean gau-denak. Horrez gain, bakarkakolaguntza ere eskaintzen du el-karteak. Hortik aurrera, jendar-tea sentsibilizatzea ere bestehelburu garrantzitsu bat da,existitzen diren estigmak eta ta-buak haustea. Suizidatu denpertsona estigmatizatu egitenda, suizidatzen saiatu dena es-tigmatizatu egiten da eta berdinfamiliak. Hori ikaragarria da».

Hezkuntzari begira badutebeste erronka bat: sufrimendua-ren lanketa eta kudeaketa. «Gu-rea ongizate jendarte bat da teo-rian, sufrimendua ez duena

maite. Kostatu egiten zaigu su-fritzen ari den pertsonarenganagerturatzea. Normalean, aparta-tu egiten dugu. Hori umetatiklandu beharra dago, sufrimenduhorrek ondorio larriak ekar bai-titzake. Eta sufrimendua parte-katzen bada, samurragoa da. Al-diz, norberaren sufrimendua,bakarkakoa, askoz latzagoa da.Emozioak kudeatzen ikastea etaarazoen aurrean irtenbideaklantzea umetatik landu beharre-ko ikasgaia da. Sufrimendutikere ikasten da. Alerta egoeranegon behar dugu, seinaleakikusten ikasi behar dugu, sufri-tzen ari denak ematen dituenseinaleak», agertu du Elenak.

«Seinaleak egoten dira eta ba-tzuetan ez dira serio hartzen.Garrantzitsua da seinale horiekaintzat hartzea: suizidatzekoideia duela esaten duenari arre-ta jarri. Batzuetan asko sufri-tzen ari denak bere burua zauri-tzen du; ordu askotan lo egiteabeste seinale bat izan daiteke;etxetik ez ateratzea; eguneroko-an aldaketak egitea; agur modu-koak egitea ingurukoekin; itxibeharreko kontuak ixtea... Ba-daude seinaleak. Zalantza sortuzgero, onena zuzenean galdetzeada. ‘Sufritzen ari zara?’, ‘zure bu-

ote duen. «Normalean korrikalasterketen inguruko edukiakpartekatzen baditu batek eta bere jarduera eten eta tristeikusten badut, komeni da tele-fonoz deitzea edo berarekingelditzea, ea ondo dagoen gal-detzeko. Agian ez zaio ezer ger-tatzen, agian atentzioa emannahian ari da, baina hobe dagaizki ulertu bat izatea beran-duegi iristea baino», nabar-mendu zuen adituak. Mezu ez-korrak aurkitu ditzakegu,tristura edo amorrua islatzendutenak, bizitza gustuko ez du-tela erakusten dutenak edoagurtzen ari direla dirudite-nak, eta horiek guztiak kon-tuan izan behar dira. «Mito as-ko daude gaiaren inguruan.Adibidez, esan ohi da bere bu-

ruaz beste egingo duela esatenduenak, ez duela inoiz egiten.Ez da egia. Norbaitek arazo batizan dezakeela pentsatzen ba-dugu, hobe da bertan laguntze-ko prest gaudela jakinaraztea»,esan zuen antropologoak.

Sare sozialek informazioaelkarbanatzeko aukera ema-ten dute, eta, noski, laguntzatelefonoak erraz aurkitu di-tzakegu. Bestalde, babeserakotaldeak sortzea erraza da, ano-nimotasunean hitz egiten de-lako. «Euren lagun eta familiagiroan ez dira ausartzen ger-tatzen ari zaiena kontatzera,askotan mingarria izan daite-keelako senideentzat, bainanorbaitekin hitz egitea beha-rrezko dute. Facebooken lagunanonimoak topa ditzakete,

Itxaropenaren Telefonoan be-zala».

Sarean euren arazoak kontaditzakete eta trukean egoerahori atzean uzteko gomendio-ak jaso. «Askotan gertatzen daburutik pasatzen zaiena kon-tatzen ez duten arte ez direlalarritasunaz konturatzen. Sui-zidioan pentsatzen ari dennorbaiti galdetzen badiozu,‘zerekin nahi duzu amaitu,arazoekin edo zure bizitzare-kin?’, beti erantzuten dutearazoarekin amaitu nahi du-

tela. Behin gertatu zitzaidangizon batek deitu zuela, etaesan nion suizidioa betirakodela, ezin dela atzera bota, etaesan zidan, ‘beno, horrela iku-sita...’», aipatu zuen adibidegisa.

Baina ona izan daitekeenhorrek kontrako aurpegia ereizan dezake. Informazioa onaizan daiteke eta txarra ere bai.«Talde toxikoak sortzen dira.Baliteke norbaitek intentzioonarekin okerra den informa-zio bat ematea, edo intentzio

txarrarekin zure buruaz besteegiteko metodoen berri ema-tea. Adibidez, batek esaten ba-du zein substantzia nahastubehar diren eta zer propor-tziotan, suizidioa sustatzenari da edo adierazpen askata-suna sartzen da tartean?», gal-detu zuen.

Gainera, aurretik aipatuta-ko “13 reasons why” telesaila bezalaxe, zerbait fenomenobihur daiteke sare sozialen bi-dez. Biral bihurtzen den horiere ona izan daiteke: «Cristia-no Ronaldok suizidioarenkontrako kanpaina bat egitenbadu, segituan zabalduko da.Prebentzio kanpainek orainaskoz eragin handiagoa dute,are gehiago kontuan hartutagazteen artean sare sozialak

Suizidioari buruz hitz egitean prebentzioaeta gainditzeko aukera nabarmendu behardira. Informazioa eskura izatea eta espaziodigital seguruak sustatzea ere lagungarri da

«Seinaleak egoten dira eta batzuetan ez diraserio hartzen. Garrantzitsua da seinale horiekaintzat hartzea: suizidatzeko ideia duela esaten duenari arreta jarri»

Besarkada elkarteak psikologo batek gidatzenduen laguntzarako taldea osatu du eta bertanelkartzen dira suizidioak eragindakoak. Horrezgain, bakarkako laguntza ere eskaintzen du

Page 13: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 12 / 13

Adituen esanetan, suizidiobaten atzean ez da arrazoibakarra egoten, faktoreaskoren nahasketa baizik.Sufritzen ari denari arretajarri behar zaio eta laguntzaeskaini. Hori izan daitekeprebentzio onena. GAUR8

rua hiltzea pentsatu duzu?’. Ho-rretarako, noski, hurbiltasunaeta konfiantza behar dira».

Suizidioaz hitz egin edo ez,zer komeni da? Galdera hori osopresente egoten da suizidioakgertatzen direnean, esaterako,komunikabideetan. «Informa-zioa eman behar da baina osogarrantzitsua da nola ematenden. Argibide sinplistak bazter-tu behar dira. Adibidez, ‘etxetikbota zutelako suizidatu da’. Horisinplista da eta egoera psikolo-giko estua bizi duen jende askoare gehiago estutu dezake. Suizi-dio baten atzean sekula ez dagoarrazoi bat bakarra, faktore as-koren ondorioa da», nabarmen-du du Elenak.

ONDOAN EGOTEA, EPAITU GABE

Komunikabideetatik aparte, no-la lagundu maite duen pertsonasuizidioaz galdu duen horri?«Jendeak ez du jakiten gugananola gerturatu. Elkarteari ‘besar-kada’ izena jarri diogu hain jux-tu besarkada batek pertsona ja-so egiten duelako, gozatu,babestu... Hori da behar duzuna,ez besterik. Ondoan egotea. Ezduzu hitzik behar, hitzek minhandia egin dezaketelako. Asko-tan oinarrizko beharretan la-

guntzea da behar duzuna, eros-ketak egitea adibidez. Une ho-rietan zuk ez duzu ezertarakoindarrik eta sekulako mesedeaegiten dizute etxeko lanekin la-guntzen. Bestetik, oso garrantzi-tsua da ez epaitzea, ez zu eztasuizidatu den zure pertsonamaitea ere. Nik gogoan iltzatutadut lagun batek esan zidan esal-dia; ‘ez zaude bakarrik’», agertudu Aurorak.

Elenaren ustez orokorrean ez-jakintasun handia dago. «Jende-ak ez daki nola lagundu doluan.Oso garrantzitsua da ezjakinta-sun hori onartzea eta laguntzaeskatzea. Badaude profesiona-lak eta elkarteak. Guk geuk el-kartean aholku horiek eskain-tzen ditugu: nola lagundusuizidioak eragindako familieieta lagunei? Zer behar dute? Eto-rri eta galdetu».

direla euren komunikabide na-gusiak», esan zuen adituak.

Baina fenomeno bihurtzeakere eragin txarra izan dezake,eta adibide bezala Balea Urdi-na jokoa aipatu zuen. Honakoamundu osoko nerabeen arteanzabaltzen ari den joko bat da.Hainbat proba egin behar di-tuzte gaztetxoek, horietakobat gorputzean balea bat ma-rraztea zaurien bitartez. Azkenpausoa nerabeak bere buruazbeste egitea da. «Talde presioa

muturrera eramatean datza.‘Ez baduzu alkohola edaten ba-bo bat zara’. Bada, kasu hone-tan, berdina gertatzen da».

Nolabait nerabeak jokoan parte hartzera bultzatuta sen-titzen dira, baina denak ez dirajokoan sartzen, denen artean zaurgarrienak direnak baizik.Horregatik, garrantzitsua danerabeak autoestimuan hez-tea, suizidioari buruz ikuspegionetik mintzatzea, eta, heldubezala, oso argi ibiltzea.

Laguntza behar baduzu, deitu: Gipuzkoa 900 840 845, Bizkaia 944 100 944,Araba 945 147 014, Nafarroa 948 243 040 eta Iparraldea 09 72 39 40 50 (SOS Amitié)

«13 reasons why» telesail arrakastatsuko protagonistak. NETFLIX

Hurbileko pertsona baten sui-zidioa bizi duena itzalita gera-tzen da, erabat deuseztatuta.«Hori da ulertu behar dena. Ezdu ezertarako indarrik. Horrezgain, bakartzea edo isolatzeaerabat normala dela ulertu be-har da. Kuadrillakoekin afaltze-ra eraman nahia, adibidez, oke-rra izan daiteke. Pertsonahorren erabakiak errespetatuegin behar dira, epaitu gabe.Pertsona horren egoera emozio-nalak baimendu egin behar dira,ondoan egonez. Negar egin be-har badu, egin dezala. Eta bihareta etzi eta behar duen egunguztietan. Garrantzitsuena per-tsona horri entzutea da, ez ha-ren galderak erantzuten saia-tzea. Horrez gain, niretzat osogarrantzitsua izan da nire se-mea elkarrizketetan normalta-sunez aipatzea», esan du Elenak.

Prebentzioan lan egin beharradago, arazoak itota eta aterabi-derik gabe sentitzen denak lasailaguntza eskatu dezan. Horreta-rako, baina, suizidioak gaineandaukan tabua kendu beharra da-go. «Osasun publikoko arazo la-rria da, jende asko eramatenbaitu aurretik. Eta prebentzioaondo eginez, suizidioak gutxitudaitezke», amaitu du Aurorak.

Page 14: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

herria

Zuritik beltzera, zenbat kolore kabitzen zaizkio festari? Sanferminetan goizean etxetik zuri-zuri abiatzen den alkandorak

etxera bueltan dakartzan guztiak bai, gutxienez. Zapatila zuriak gustuz zikintzea baino gauza sanoagorik ez dago. Hori

bai, benetako plazera zapatila horiek ematen duten pauso bakoitza hanken jabeak aukeratzen duenean gertatzen da. Bel-

tza ere izan daiteke gustukoa, iluntasuna norberak bilatua denean.

Baina zuri hasitako festa beltz bihur daiteke, tamalez. Zuri, presarik gabe eta ordutegirik gabe, eguna zurian hasi eta ate-

raldiz, dantzaz, irriz, abestiz, konpainiaz eta desorduz betetzeko, zuria koloretako bihurtu arte, betirako azalean pegatuta

geratzen diren kolore horietakoa.

Nahiago nuke festaren baitan poliziek marrazten duten marra beltza inork zapaltzeko beharrik ez balu. Marra beltz horre-

tan hotza egiten du, hankek dardara izaten dute eta gorputzak negarra; norberarena den gorputza beste norbaitek pus-

ketatan moztu balu bezala. Nahiago nuke. [email protected]

ZENBAT KOLORE KABITZEN ZAIZKIO FESTARI?

Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 15: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 14 / 15

hutsa

Batzuek badakite sanandresak,asentzioak, sanpedroak edo santuguztiak noiz izaten diren. Nik san-ferminak bakarrik gogoratzen di-

tut, eta saninazioak. Badaude Realeko en-trenatzaileen izenak hurrenkera zuzeneanesateko gai direnak. Hitz egiten ari dira eta«emaztea abuztuaren 3koa da», esaten du-te, eta zu zalantzaz beteta uzten zaituzte, eta haren nortasun agiria begiratu beharizaten duzu urtero opariren bat erosteko. Memoria gauza bitxia da. Batzuek ize-

nez, datez eta zenbakiz betetzen dute. Bes-teok irudi lausoz, bizipenez eta ametsez.Hasten zara bidaia baten kontakizuna egi-ten eta emazteak esaten dizu: «bidaia horibeste batekin egingo zenuen», lekuak etaoroitzapenak bat ez datozelako. Portugale-ra egin genuen bidaia luze batetik Lisboa-ko San Jorge gazteluan ikusi nuen adineko

gizon baten oroitzapena geratu zait. Za-hartzean hura bezalakoa izango nintzelasartu zitzaidan buruan eta arratsalde osoaeman nuen hari begira eta ez nuen ondo-an eseri eta galderak egiten hasi artekoonik izan. Bavariako egonaldi batetik eguraldi ona

zenean bertako baserritarrak belarra eba-kitzera traktoreetan nola ateratzen zirendut gogoan: 1 Formulan bezala, herioanateratzen ziren bakoitza bere etxetik etahasten ziren belarra ebakitzen. Konbentzi-tuta nago zeinek belar fardo gehiago eginegiten zutela apustu, gauean taberna bere-an biltzen baitziren guztiak pitxar banagaragardo edateko eta iruditzen zitzaidangaltzaileak ordaintzen zituela guztiak. Erroman hamar egun igaro eta Trasteve-

reko enoteka bateko ardoaren gomuta gel-ditu zait, eta ezer gutxi gehiago. Demagun

batzuen memoria zientzietakoa dela etabesteona letretakoa edo poetikoa.Memoria historikoaz hainbeste hitz egi-

ten dugun honetan Jesus Altuna antropo-logoak kontatu zidan istorio batekin gogo-ratu ohi naiz. Niauxko hartzuloarenbarruan harritzar batez itxia milaka urtezegondako galeria bat aurkitu zuten, eta,harria kentzean, emakume eta haur batenoinaztura fosilizatuak ikusi zituzten: au-rreko horman margoturik zeuden bisonte-enganaino zihoazen eta sarrerara itzul-tzen ziren. Badirudi bisita horren ondorenerori zela sarrera ixten zuen harria. Zien-tzialariak oinazturak neurtzen ditu eta ba-daki zer adinekoak ziren emakumea etahaurra, baina ez daki bisonteen aurreanzer galdera egin zizkion umeak amari etahonek zer erantzun zion. Horretarakodaude poetak. •

hutsa

Memoria

Joxean Agirre

hutsa

Altsasukoak bahituta daude bor-txaz eta 20ak –AEB, Europar Ba-tasuna, Kanada, Txina, Errusia,Saudi Arabia eta Indiak parte

hartzen dute, besteak beste, eta Espainiaparte ez den arren, beti parte hartzen dugonbidatu fin gisa–, berriz, aste honetan,Hanburgon (Alemania), giltzapean dau-de, ez atxilo daudelako, jakina, mundua“konpontzeko” jaki, edari eta luxu arte-an besteon bizitzak, herritarron egune-rokoa baldintzatuko dituzten erabakiakhartzeko baizik. Demokraziaren izenean,bietan gerra. Munduko estatu botere-tsuenak batzen dituen G20 taldearen bil-

kuran, besteak beste, mintzagai izangodituzte politika antiterrorista, migraziopolitikak, ingurumen legediak –PariskoHitzarmena kasu, Trumpek, agintaldia-ren hasieran, AEBek beteko ez zutela ira-garri zuena–... Grisa eta tristea bilakatu nahi dute

mundua, enpatia eta elkartasunik gabea.Baina mundutiarrok ez dugu etsiko, gri-sa koloreztatzen gabiltza, han eta he-men, injustizia eraitsi eta demokraziabirdefinitzeko. Goi bilkura horren ata-rian, 1.000 zonbik Hanburgoko kaleakhartu dituzte. Elkar gurutzatzen ez direnbegiradak eta gorputz programatuak no-

raezean ibili dira espaloi, bidegurutzeeta plazetan. Hori bai, 21.000 poliziarenzaintzapean. Baina ilunak argia berekin duenez,

errefuxiatuoi, langileoi, emakumeoi, bo-lleroi, etxeko andreoi, indigenoi, transoi,desjabetuoi, prekariooi, etxegabetuoi,euskaldunoi, anarkistoi, sozialistoi, oku-poi... etsipenera kondenatu nahi gaituz-ten arren, “guk argi dugu”. Kolore gabekomundua, mundu tristea da eta, beraz,tristuraz beteriko mundua, mundu bu-katua. Horregatik, kolore biziak darama-tzagu soinean, bai Altsasun eta baitaHanburgon ere. •

0hutsa

Kolore biziak

Saioa Iraola

Page 16: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak

Ikustekoa da klima aldaketarenkontu hau noraino iritsi den. Ezdago artikora joan beharrik izu-tzen hasteko moduko arrazoiakaurkitzeko. Gurean ere, uda hasibaino egin ez denean, urtegiak

dagoeneko algaz gainezka dauzka-gula ohartarazi digute. Tonaka aterabehar izan dituzte urpeko belar luzeakazken egunotan Uribarri inguruko ure-tatik, asteburuan Gasteizen egingoden triatloian parte hartuko duten ki-rolarien segurtasuna bermatu ahal iza-teko. Lotsagarria litzatekeelako, Bilbo-ko itsasadarrean igerian ibili eta gerointoxikatuta ospitalean bukatu zutenhiru haien antzera, Gasteizen biharegitekoa den kirol ekitaldian baten batalgek zurrupatuta urpean desagertzea.Zer pentsatuko luke munduak gutaznazioartean hainbesteko sona duenlasterketan horrelako zerbait gertatu-ko balitz? Zer esango lukete gure agin-tariek tamainako deskalabruaren au-rrean? Ausartuko al litzateke Urtaranjauna –Aburto ez bezala– Fragarena

egin eta urtegian plisti-plasta batzukegitera uraren kalitatea bikaina delafrogatzeko? Zertarako balio dizu, bes-talde, ur ertzean bandera urdina para-tzeak gero triatloi bat behar bezala an-tolatu ezin baduzu? Aurtengoa,gainera, inoizko ediziorik internazio-nalena izango ei da. Parte hartuko du-ten 2.400etatik asko kanpotik datozenkirolari entzutetsuak ditugu. Eta kan-potik datorrenari gure onena emateazilegi da, euskaldunon legeari jarraiki,inondik ere. Bertan bizi eta noizean behin, hiriko

sargoritik ihesi, urtegira joaten gare-nok uretara sartu eta gure zangoetangora halako zera bat sentitzen dugula?Zer den azaldu ezin den igurtzi desatse-gina sumatu orduko, siluru baten bibo-teak izan daitezkeela pentsatuz –etatxiza gustura egiteko behar beste den-bora eduki ez dugunean– korrika has-ten garela zoroen pare lehorra noiz ha-rrapatuko? Txikikeriak dira horiekbestearen ondoan. Inportantea gureradatozen atleta horiek denak bueltan

aho zapore onarekin joatea da, eta ezastebete iraungo dien kakapirriak jota.

Ateratako alga horiekin guztiekinzer egingo duten jakiteko gogoz utzinau albisteak, hala ere. Akaso hirikopuntako jatetxeren batek erosiko ditubere udako entsalada sofistikatuakprestatzeko. Beharbada aurpegiko aza-la fin mantentzen dizuten marka zuri-ko kremak egiteko aprobetxatuko dituinguruko kate erraldoiren batek. Imaji-natzen hasita, eta green kapital izateakdakarren erantzukizuna ahaztu gabe,alfonbra berde erraldoi bat ere atonduliteke alga tona horiekin guztiekin.Pentsa zer zatekeen abuztuaren 4kotxupinazoa aurten, beirarik gabe etaAndra Mari Zuriaren plaza osorik es-taltzen duen urtegiko algaz egindakoalfonbra erraldoi batekin. Munduarenbeste puntatik etorriko litzateke jen-dea hori bertatik bertara ikusteagatikbakarrik. Utikan sanferminak. Gure hi-ria mapan kokatzeko ideia definitiboahauxe da. Kontuan hartu gabe zenbatdiru utziko lukeen horrek gero hirikoostalaritzarentzat. Jendea dozenaka pi-latuko litzateke gure tabernetan “gas-teiz” izeneko alga pintxoa dastatzea-rren soilik. Lekutan geratuko liratekegoroldioz osatutako “vitoria-gasteiz”famatua, belarrez estalitako Europajauregiaren fatxada edo zer dakit nik,zezenen lekuan bola erraldoi baten au-rrean korrika egitea helburu duten en-tzierroak. Lekutan gastronomiaren hi-riburutza eta hiriaren kanpoaldekoortu ekologikoak. Hau beste maila ba-tean dago. Eta garrantzitsuagoa dena, Azkena

Rock festibala baino mila aldiz merke-ago aterako litzaiguke jokaldia. Hirira35.000 pertsona dakartzan musikajaialdiaren marka gainditzea erraza ezbada ere, nik ez nuke patxadaz aztertugabe aukera pasatzen utziko. Politikakontuetan ezin da koldarkeriekin ibili,ausart izan beharra dago, momentuakeskatzen dituen baldintzetara egokitueta ekin: beira gutxiago eta a lgagehiago!Ideia oparitzearen truke eman beha-

rreko komisioei buruz hitz egingo du-gu momentua ailegatzen denean. •

Beira gutxiago eta alga gehiago! AMONDARAIN

Zertaz ari garen klimaaldaketaz ari garenean

Gaizka AmondarainIrakaslea

Page 17: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Aurrera begiratzeko esaten digute. «Bizitzaibilbide bat da, itxi iraganeko oztopoak etaekin aurrera». Aukeraz irekitzeaz eta etorki-zuna eraikitzeaz ari zaizkigu. Azeleragai-luan hanka pausatzen dugu. Ametsetakoetorkizun horren bila. Horrela gabiltzala, as-

kotan, ibilbide horretan itsututa gaudela, atzera begira-tzea ahazten zaigu. Edo, atzera begiratzeak daukan balio-ari ez diogu garrantzirik ematen.Nire belaunaldikoei ez ziguten Euskal Herriari buruzko

historia gehiegirik erakutsi unibertsitate aurreko urtee-tan, ez behintzat gai horretan espezializatutako ikastaroedo aukeraren bat ez bagenuen egin. Urte gutxi batzue-tan, astean bi ordutara mugatzen ziren klaseak, histo-riaurretik hasi eta garai modernoraino iristeko, bideangauza asko utzi beharrean geunden. Horrez gain, ordukotestuliburuek zituzten eguneratzeko prozesu aperiodi-koekin, urte batzuk aurrerago norbaitek idatzitako hura“perspektiba unibertsaltzat” janzten zuten, eta horrekinematen genien azken milakaurteei zertzelada azkarra.Horren ondorioa, eta genera-lizazioak egiteko askatasunahartuz, gehienon ezagutzasakondu gabeko gertaera ba-tzuetara bakarrik mugatzenzela zen. Azken urteetan,oroimen historikoaren gaiakoihartzun handia izan du etazalantzarik gabe atzera begi-ra egindako esfortzu horiekguztiek lagundu didate nireikasketa urteetako zuloak be-tetzen.Gaur egun, aldiz, informa-

zio gehiegi (edo desinformazio gehiegi) daukagun ga-raiotan, zer irakurri eta non irakurri aukeraketa koheren-teak egitea askotan inkontzienteki manipulatutadagoenean, nahiz kanpokoen influentziaz edo gure bu-ruari askotan nahigabe inposatzen dizkiogun aurreiri-tziekin, askotan ezagutzaren zulo horiek gehiago nabar-mentzen dira. Hala ere, nostalgia pragmatikoa da nirea eta atzera be-

gira egindako pausaldiak laburrak dira. Baina, hainbesteaukeraren artean, historia liburu luze bat edo Twitterre-ko goiburuen artean, bigarrengoak irabazten du beti,denbora –denbora gabezia– zuzendari duen ibilbide ho-rretan. Kontziente nahiz testuinguru horretan gure fakehistory bat sortzeko arriskuan gabiltzala, geure historiapartikularrak eraikiz. Hala eta guztiz ere, norbaitek gurebertsioa zalantzan jartzen duenean, mesfidati begiratzen

diogu: nork erabakitzen du nik Twitter edo Wikipedianirakurri dudana baino informazio iturri hobea dela be-rak iradokitzen didana?Hala eta guztiz, nirea nostalgia pragmatikoa da, atzera

eta aurrera bietara ezin denean egin, aurrera egitea auke-ratzen dut eta nostalgia emozionalari irabazten dio etor-kizuna hobetzeko saiakera horretan, nahiz eta zimenduahul batzuetan (nire ezagutzari dagokienez batez ere)eraikia dagoen.Norberaren bide indibidualean aurrera jarraitzen dut.

Baina, tarteka, “benetako” historiari erreparatzen diogu-nean, “benetako” gertaeraren batek interesa pizten digu-lako, edo une konkretu batean sentsibilitate gehiago piz-ten digun zerbait gertatzen delako, hain ezinbestekoazaigun iraganera salto bat egiten dugu. “Iragana: lahar etalarrosa” antzezlanak zubilan hori egiteko balio digu. Se-guran estreinatu zen herri lana duela bi hilabete eta Eus-kal Herriko herri askotan ikusgai izango da udazkeneanzehar. Primo de Riveraren diktaduraren garaietatik Gerra

Zibilaren hasierara eramaten gaitu, 1923tik 1937ra. EuskalHerriko baserri giroan kokatuta, diktadurak egunerokobizitzetan izan zuen eragina erakutsiz hasten da, BigarrenErrepublikak ekarri zuen itxaropena erakutsiz hurrenaeta tamalez 1936ko altxamendu faxistan amaituz, Gerni-kako bonbardaketaren ostean erbestera joan beharra izanzuten hainbat haur euskaldunen eszena hunkigarrienoroimena oholtza gainean berpiztuz.Laurogeita hamar minutuz pausa bat egin eta oroimen

batzuetara botatako begirada azkarra da, zirrarak azale-ratzen dituena, eta, batez ere orduko garaiak bizi izan zi-tuztenak ikusle moduan gure alboan edukita haien erre-akzioa gertutik ikustean, zeharka gogorarazten digunahistoriako zati horrek Euskal Herrian izan zuen garran-tzia. Eta, gure ibilbidean aurrera jarraitzen dugu, zerbaitikasi dugula jakinda. •

{ koadernoa }

Nostalgia pragmatikoa

Tarteka, «benetako» gertaeraren batekinteresa pizten digulako, edo une bateansentsibilitate gehiago pizten digun zerbaitgertatzen delako, hain ezinbestekoazaigun iraganera salto bat egiten dugu

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 18: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

herritarrak

Azken urtean ze-laietatik erabat desagertuta ibilida Leire Landa(1986, Irun). Ezdu urte ona iga-

ro, «oso txarra», bere esanetan.Inori ez dio desio berak pasata-ko une gogorrak igarotzea, ho-rregatik gertatutakoa azaltzeagarrantzitsua dela uste du. Bar-tzelonak taldetik aldendu zuenlesio baten ondorioz, eta ordutikekainaren 30a heltzea besterikez zuen nahi, «aske izateko».Kolpeak jasotzera ohituta dago-ela esan genezake, 9 urte zituelaBurkitt linfoma antzeman etaminbiziari aurre egitea egokitubaitzitzaion; orain sei urte jasozuen behin betiko alta. Realean18 urterekin debutatu ostean,Lehen Mailako beste hiru talde-tatik ere igaro da (Atletico Ma-dril, Athletic eta Bartzelona). Be-re ametsa beteta, Lehen Mailanlehiatu eta Bartzelonaren 23.zenbakidun elastikoa jantzita(Ivan de la Peña oroituz), esandio agur futbolari, «nazkatuta».Punky ezizenez ezaguna txikita-tik, guztia azaltzeko grinatsu etafutbol ibilbidea errepasatzekoprestu agertu da, «denboraldiguztia eman dut isilik-eta».

Ekainaren 30a igarota, jadaniklasaiago?Urte nahiko gogorra izan da.Eman dut urte guztia ekainaren30aren zain eta azkenean iritsida. Orain sentitzen naiz askea-go. Nire bidea egin nahi dut fut-boletik at, orain arte ezin izandut eta hemendik aurrera gauzaberriak egin eta lanean hastekogogotsu nago.

Zer gertatu zitzaizun zehazki? Irailean esan zidaten nire belau-nak ez direla funtzionalak etaBartzelonak, nire ustez, ez zuenegoki bideratu gaia. Taldetik al-dendu ninduten irailaren 23an,egun batetik bestera. Lesionatu-ta nengoen, oraindik belaunare-kin errenka. Azaroan alta jaso

nuen, baina bizitza normala egi-teko, kirol munduan etorkizu-nik gabe.

Ondoren, ez ginen akordio ba-tera iristen kontratua apurtze-ko, beraiek eskatzen zidatenarenarabera ni langabeziarik gabegeratzen bainintzen. Eta, zentzuhorretan, nik aurrera egin beharnuen, jan egin behar nuen, Bar-tzelonan bizi... Uste dut nire es-kubidea zela langabezia eska-tzea. Ez ginen akordio baterairitsi eta pasa dut urte guztia gi-zarte segurantzatik baja hartuta,ekainaren 30era arte.

Zure belaunak funtzionalak ezdirelako hartu zuen Bartzelo-nak jarrera hori, nahiz eta zukkontratua eduki?Inork ez dit azalpenik eman, etaguztiei eskatu diet. Nik hitzegin dut Bartzelonako guztiekineta inork ez du erantzukizunikhartu nahi izan; inork ez zidanezer esaten. Ebakuntza egin zi-dan medikuak esaten zidan be-rez belauna ondo zegoela, joka-tzeko zegoela; Bartzelonakomedikuek, ordea, ezetz. Gerora egindako probetan atera zen ezzegoela ondo. Horren aurrean,nik lanerako ezgaitasuna eskatunuen, Bartzelonak hori lortzenlagunduko zidalakoan. Bainaukatu egin zidaten, ziotenez, ezin zuten hori egin beraien po-litika zela-eta... Egia esan ez da-kit nola gertatu den guztia, nolaizan diren gauzak; niri ezer ja-kin gabe etorri zait dena gaine-ra, ezustean harrapatu nau.

Hainbeste amesten zenuenBartzelonan jokatzea eta azke-nean modu krudelean esan be-har izan duzu agur...Bai, baina ezinbestean gauza po-sitiboekin geratzen naiz. Bartze-lonan 23. zenbakiarekin jokatze-arekin amesten nuen eta lortudut. Oso eskertuta nago. Bukae-ra gogorra izan da, baina, ilusioeta amets hori bete dudala iku-sita, oso pozik nago.

Nola kudeatu duzu lesioa?Azaroan esan zidaten ez nintze-la itzuliko errehabilitazioa klu-bean bertan egitera, eta nire al-detik ez dut ezer egin. Kontratuanuen unetik, eskubidea nuen

bertan aritzeko. Gainera, bertanegin nuen lesioa, laneko istri-pua izan zen. Nik pentsatzennuen errehabilitazioa egitekobehintzat laguntza emango zi-datela, baina belauna bizitzanormala egiteko moduan utzizidatela zioten. Esaten didatearrisku asko dagoela berriro jo-katuz gero, berriz hausteko. Bai-na erabaki hori, berez, nik hartubeharko nuke, ez beraiek. Nikerabakiko dut arrisku hori hartuedo ez.

Arriskua edukita ere, zu klube-ko jokalaria zinen... Beraiekin hitz egin dut eta onar-tzen didate gauzak oso gaizkiegin direla. Hala ere, beti nikeman dut pausoa hitz egiteko,ez baitzitzaidan normala irudi-tzen gertatzen ari zena; azalpe-nak behar nituen. Beraiek ez zu-ten lehen pausoa ematen etagero arrazoia ematen zidaten,baina hor gelditzen zen guztia.Inork ez du erantzukizunik har-tu, inor ez da sentitzen erruduneta azkenean kaltetua ni naiz.

Harro zoaz?Bai. Tituluak oso politak dira,edo Munduko Txapelketa bat jo-katzea... Ametsak dira. Baina ni-retzat ametsik handiena Bartze-lonan bizkarrean 23. zenbakianeramala jokatzea zen. 9 urtenituenetik nenbilen horrenatzetik eta ez nuen imajinatzenlortuko nuenik. Horrekin gera-tzen naiz, pozik nago, eta, egiaesan, harro.

Taldekideen aldetik, eduki du-zu babesik?Egia esan, ez dut babes handirikeduki. Erabakia ostiral batean ja-kinarazi zidaten, larunbateantaldekideei agur esatera joannintzen, eta, ordutik, ez dut ba-bes gehiegirik eduki. Jada ez dutgehiegi jakin nahi ere, futbole-tik nahiko aldenduta nago.Gehiago espero nuen baina ezdakit ze arrazoiengatik horrelaizan da, eta kito.

Uste duzu profesionaltasuna-ren ondorio izan daitekeela?Ez dut gehiegi ulertzen gertatudena, baina ez dut uste. Bartze-lona orain bizitzen dagoen mo-

«Nire belaunak funtzionalakez direla esan eta taldetik

aldendu ninduen Bartzelonak»

LEIRELANDA IROZ

2016ko martxoan eskuin belauneko

aurreko lotailuko plastia hautsi zuenetik,

irundarra zelaietatik at egon da; eta orain,

nekatuta, behin betiko erretiratu da.

Ane URKIRI ANSOLA

FUTBOLARI OHIA

Page 19: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 18 / 19

mentua izugarria da, klubarenbabes handia daukate. Suposa-tzen da profesionaltasunarekinlaguntza gehiago izan beharduela jokalariak, babes gehiago,erraztasun gehiago. Nire kasuanez da hala izan, baina ez dut us-te horregatik izan denik.

Denboraldi guztian ezin izanduzu hedabideekin hitz egin.Bartzelonak politika hori dauka,lesionatuta dagoen jokalariakezin du kazetariekin hitz egin.Eta nik nahiago izan dut horrelautzi, ez dut polemika piztu nahiizan. Alde batera utzi nahi nuen,baina, aldi berean, kontatzekogogoa ere banuen, ez dudalakonahi beste jokalari batek horre-lako urtea pasatzerik. Ez dugumerezi, ez pertsona bezala, ezjokalari bezala, ez emakume be-zala.

Hedabide batzuek diote lesio-engatik erretiratu zarela, bainahori izan da benetako arra-zoia?Ez dakit zer esan. Esango dizutbaietz, nire belaunak ez direlafuntzionalak baitiote eta horre-kin baikaude. Une honetan gai-nera ez nintzake gai izangoneurketa bat jokatzeko.

Realera 18 urte zenituela helduzinen, bost denboraldi emanzenituen bertan. 2003-2004 denboraldian Oiar-tzunekin igoera fasea jokatunuen, eta e genuen igoera lortu.2004an Realak lehen neska tal-dea atera zuen eta ilusioarekinhartu nuen. Aurreneko bi urteaklurralde mailan eta BigarrenMailan jokatu genituen, Superli-gara igo aurretik. Eta une onakbizi izan genituen. Oiartzungofamiliatik beste futbol mota ba-tera eman nuen jauzia. Reala be-zalako klub batean egoteak esa-nahi handia dauka eta oso urteonak pasa nituen bertan, askoikasi nuen, lagun onak egin ni-tuen eta gustura egon nintzen.

Zer suposatu zuen Realak zure-kin kontatu izana emakumeentaldea sortzerako orduan?Gipuzkoako jokalari onenakhartu zituztela suposatzen zeneta izugarrizko ilusio egin zi-

dan. Lehen taldea zen eta Gi-puzkoako emakumeen futbola-ren berpizkunderako giltzarria.Zoriontsu izan nintzen bertan.

Atletico Madrilera joan zinen2009an. Zergatik?Ikasketak bukatu nituen, Gizar-te Hezkuntza ikasi nuen EHUn,eta aldaketa bat nahi nuen. Ma-drilera joateko kuriositatea sar-tu zitzaidan eta hara joan nin-tzen. Oso oroitzapen onak dituteta asko hazi nintzen bertan.

Ondoren Euskal Herrira itzul-tzea erabaki zenuen, Athleti-cera. Arrazoi zehatzik?Pertsonalki ez nintzen une onabizitzen ari. Athleticera joatekoaukera sortu zen eta horrelakotalde batean egoteak ilusioaegiten du. Athletic historia daeta izugarrizko balorea ematendiote emakumeen taldeari. Ezgenuen titulurik ospatzerikizan baina bertan bizi izan ni-tuen urteak oso onak izan ziren.

Lesio batekin bukatu nuen ber-tako ibilbidea, baina tira.

Zure ametsa, beraz, lesionatutahasi zenuen...Bartzelonak bere hitza bete etafitxatu egin ninduen. Eta oso es-kertuta nago, egia esan. Sei hila-bete gogor izan ziren: Bartzelo-nak fitxatu berri ninduen bainalesionatuta nengoen. Ordu pilabat sartzen nituen errehabilita-zioan, goiz eta arratsalde, ahaliketa bizkorren errekuperatzekoeta nire onena emateko. Azkene-an lortu nuen bertan jokatzea,hori zen nire ametsa.

Ezker hegalaren jabe egin zi-nen, 2016ko martxoan lesiona-tu zinen arte. Bai, egia esan, jokatu nuen urtehorretan oso gustura nenbilen,ondo aritu nintzen eta poziknengoen. Beste behin ere, ordea,kolpea jaso nuen Valentziako ze-laian lesionatuta. Hor bukatuzen guztia.

Bizitza kolpeak ematen joanzaizu. Txikitan Burkitt linfo-ma antzeman zizuten. Nola au-rre egin zenion minbiziari?9 urte nituen eta ez nintzenguztiz kontziente zer neukan.Ezin nintzen ikastolara joan, la-gunekin ezin nuen jolastu, den-bora asko pasatzen nuen ospita-lean ingresatuta eta horrek,noski, eragina dauka. Eskerrakizugarrizko familia daukadan;eskerrak medikuei ere, senda-tzeko aukera izan bainuen. Fut-bolaren grina horrek ere indarraeman zidan. Ni deseatzen nen-goen ospitaletik irten eta Irune-ra joateko lagunekin futboleanjolastera. Gero agertu zen Ivande la Peña figura bezala, eta ho-rrek ilusioa areagotu zidan.

Ivan de la Peña Bartzelonakoelastikoarekin jokatzen ikusizenuenetik bera bezala Bartze-lonan eta gorengo mailan joka-tzearekin amesten zenuen. Gu-rasoek zer esaten zizuten?

IBILBIDEA2004an Oiartzunetik

Realera egin zuen jauzi,

txuri-urdinen emakumezko

taldea sortzean. 2009an

Atletico Madrilera joan eta

2012an Euskal Herrira

itzuli zen, Athleticera. Bi

denboraldiren ostean,

Bartzelonak fitxatu eta

txikitako ametsa egia

bihurtu zuen 2015eko

otsailean, 23. zenbakia

bizkarrean zuela.

“Argazkiak: Andoni CANELLADA- Aritz LOIOLA- Gari GARAIALDE | ARGAZKI PRESS

Page 20: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

herritarrak

Nire erreferente izan da txikita-tik eta, azkenean, beraiena erebai. Futbolistikoki ez, 9 urtere-kin ez bainuen futbola gehiegiulertzen baina berak Bartzelo-nan debutatzea eta, garrantzi-tsuago, burusoila izateak, ani-matu egiten ninduen. «Beraburusoila da, ni ere bai; berakjokatzen baldin badu, nik erebai», pentsatzen nuen.

Eta gurasoek zer esan zizutenzure ametsa bete zenuenean?Esan ez didate ezer esan, bainabadakit beraiei ere ilusioa eginziela. Beraiek badakite zer pasa-tu dudan, eta agian beraiek areokerrago pasatu dute, bai min-biziarekin baita lesioekin ere.Uste dut orain lasaitasun pixkabat hartu dutela futbola laga du-dalako [barrezka]. Pozik daudelortu dudan guztiagatik, bainaorain lasaitu ederra hartu dute.

Eredugarri izan zara zure bo-rrokan, bai lesioei bai minbi-ziari aurre egiteko. Asko sufri-tu duzu bidean?Minbiziarekin baditut sufrituizanaren oroitzapenak, eta lesio-ekin berdin. Baina sufrimenduagehiago izan da psikologikoa.Ebakuntzak egiten dizkizute,mina pasatzen duzu, bainagehienbat mentalki sufritzenduzu. Dena ondo doanean, bat-batean horrelako kolpe batekzulora eramaten zaitu; horrekinbai sufritu dut. Orain indartsunago datorrenari aurre egiteko.

Eta etorkizunari begira, zer? Futbolarekin nazkatuta bukatudut, ez dut ezer jakin nahi. Ezdaukat asmorik futbolarekin ze-rikusia duen ezer egiteko. Gizar-te hezitzailea naiz eta horrekinnabil. Gogotsu nago lan egiteko.Gizarte hezkuntzan ere lantzendiren nik bizi izan ditudanenantzeko egoerak. Une zailak iga-rotzen ari den jendea lagundubadezaket, primeran. Gorputzeta Kirol Ekintzen Sustapena ere ikasi nuen eta nire asmoa dagizarte hezkuntza kirolarekinzerikusia duen arloan lantzea.

Eta giza baloreak hauspotu?Bai, aurten asko ikasi dut. Ustedut pertsonei balioa eman be-

har zaiela, aukerak eman beharzaizkiela, eta, norbait gaizki pa-satzen baldin badabil, laguntzeadela garrantzitsuena, berriz zo-riontsu ikusteko. Denok merezidugu zoriontsu izatea.

Tximist Torneoan omenaldiajaso zenuen.Jaso nezakeen omenaldirik one-na izan zen. Familia zegoen, bat-batean kuadrillakoak ere agertuziren goizeko seiak arte parran-dan ibili ostean... Eta gero futbo-lean ezagututako lagunak. Bene-tako lagunez eta merezi duenjendeaz inguratuta horrelakoomenaldi bat jasotzea niretzatikaragarria izan zen.

Futbolak eman dizu lagunik?

Bai, oraindik mantentzen ditu-danak eta betiko izango direnak.Ez asko, ez pentsa talde bakoi-tzetik 24 jokalariak lagunak di-renik, baina arazo baten aurreanlaguntzeko prest dauden lagu-nak egin ditut futbolari esker.

Irribarre bat ateratzen dizunhorregatik borrokatzeko deiaegiten duzu agurreko mezuan.Bizitzarako lema?Nik hori bizi izan dut, lana etaesfortzuarekin lortu dut guztia.Beste pertsona batek horrelakozerbait bizi badu, ikus dezala niklortu dudala eta berak ere jarraidezala lortuko duen ilusioare-kin. Ez da bizi lema bat edo ho-rrelako zerbait; hori idatzi nuennire errealitatea izan delako.

Urte honetan zein izan duzuaholkulari?Nire amaz eta ahizpaz gain,Marta Torrejon eta Ruth Garcia[Bartzelonako jokalariak] nire-kin egon dira urte guztian, eta,egia esan, beraiek gabe ez dakitzer egingo nukeen. Asko lagun-du didate eta beraiekin egin dutnegar eta barre. Futbolak emandizkidan lagunak ere bai, adibi-dez Lucia Jimenez eta Lucia Pa-dilla Luky, Rayo Vallecanoko Na-talia Pablos... Eta, nola ez, betikokuadrilla ezin ahaztu. Urruti bi-zi naiz baina beti daude nirekin.Adibidez, ’Animo Punky’ izene-ko Whatsapp talde bat egin zu-ten eta egunero animo mezuakbidaltzen zizkidaten.

Eman dizuten aholkurik onenazein da?Besoak ez jaisteko eta jarraitze-ko borrokan, merezi dudana lor-tzeko borrokatu egin behar delaeta lortu arte jarraitzeko. Badau-de uneak ematen duela pilakbukatu zaizkizula; dena pikuta-ra bidaltzeko gogoa piztu izanzait, ezer egin gabe geratzekoa.Baina gauzak ez dira horrela. Ja-rraitu egin behar da, eskubideenalde borrokatu, zoriontsu izate-ko borrokatu. Lagunek eskatubezala, aurrerantz egiten nuen.

Besteek nola gogoratzea nahi-ko zenuke?Ez zait gehiegi gustatzen prota-gonismoa. Besterik gabe, lana-ren bidez bere ametsa bete zuenneska bat moduan. Nik kirolaribezala gogor lan egin dut; gau-zak lortu ditut lanaren pode-rioz. Baina ni bezala mila daude.Nik futbolean egin dut eta besteaskok egiten dute beste arlo ba-tean; adibidez, biologian senda-gai berriren bat aurkitzen dute-nean. Ni futbolaria naiz eta nikematen diot daukan balioa, ezgehiago. Badago benetan jendeagauza garrantzitsuagoak lortzendituena eta horiei ematen dietbenetako balorea, gizartearen-tzat hobeak diren gauzak lor-tzen baitituzte.

Erreferente sentitzen zara?Ez [barrezka]. Ez dakit jendeakzer pentsatzen duen, baina ni eznaiz erreferente sentitzen.

«Norbait gaizki

pasatzen baldin

badabil, laguntzea

da garrantzitsua,

berriz zoriontsu

ikusteko. Denok

merezi dugu

zoriontsu izatea»

Page 21: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

2017 | uztaila | 8

GAUR8• 20 / 21

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Alberjinia edo Solanummelongena udako laborepetoa dugu. Solanazeoenfamiliakoa da; patata, to-matea, piperra edota ta-bakoaren familiakoa, ale-

gia.Antzinatik ezaguna da jaki hau: K.a.

2000. urteko idatziak topatu dira alber-jiniaren inguruan. Asian du bere jato-rria, India, Birmania eta Txina inguruan.Arabiarren eskutik, Iberiar penintsularairitsi zen Erdi Aroan, eta hortik Europarasartu. Harrezkero, berenjenaren labo-rantza klima epeleko zonaldeetan barre-na zabaldu da batez ere, Mediterraneoinguruko herrialdeetan (Espainia, Gre-zia, Italia...).Alberjiniaren milaka barietate daude,

milaka kolore! Normalean, azal leun etadistiratsuko fruituak dira, forma luzan-ga, borobil edota arrautza tankerakoak.Fruituaren kolorea barietatearen arabe-ra alda daiteke, baina oro har kolore dei-garriak izaten dituzte. Ohizkoenak mo-reak, lilak edo zuriak dira, nahiz etabadauden ezezagunagoak egiten zaizki-gunak ere: horiak, berdeak, laranjak, go-

rrixkak... Ia ortzadarraren kolore bizi etadeigarri guztietako alberjiniak topa dai-tezke!Askok pentsatzen dutenaren kontra,

berenjenak, barazkiak baino, fruituak di-ra. Horrela, alberjiniak, beste fruta askobezala, mineral eta bitamina iturri dira.Potasioa da fruituotan kopuru handiagobatean topatuko dugun minerala, bainaneurri txikiago batean alberjiniek fosfo-roa, kaltzioa, magnesioa, sodioa edotaburdina ere badute. Beste mantenugaibatzuei dagokionez, A, B1, B2, B3 eta C bi-tamina iturri dira berenjenak. Apenasekarpen kalorikorik baduten, %92 bate-an ura baitira.Osasunari egiten dioten ekarpenaz ari

garelarik, ematen dizkiguten mineraleta bitaminez gain, alberjiniatan antio-xidatzaile fenolikoak ere topatuko ditu-gula jakin beza irakurleak. Minbiziaren,bihotzeko hainbat gaitzen edota ende-kapenezko gaixotasunen eragile izandaitezkeen erradikal askeak finkatzera-ko orduan, molekula indartsuenetariko-ak dira fenolak. Halaber, alberjiniek es-tatinak ere badituzte. Molekula horiekgorputzeko koipe-arazoen tratamendu-

rako erabiltzen dira eta kolesterola mu-rrizten, arterioesklerosia ekiditen edotaindize gluzemikoa jaisten laguntzen du-te.Behin hori dena jakinda, bada garaia

sukaldera sartu, alberjiniak atera eta be-rauek prestatzen hasteko. Mediterraneo-ko dietaren oinarrizko osagaietako batda zalantzarik gabe alberjinia: katalanenescalivada, Greziako moussaka edotaarabiarren baba ghanoush plateren pro-tagonista nagusia.Horrenbestez, Euskadiko Nekazaritza

eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilu-tik eta Ortutik Ahora elkartetik udakoegun beroetarako proposamen bat eginnahi dizuegu gaurkoan: alberjinia hum-mus eta chip eran. Hummus-a Egiptotikekarritako pate begetala da, normaleantxitxirioekin egiten dena (gure kasuanalberjiniak erabiliko ditugu, sasoikoak,tokikoak eta ekologikoak!). Hotz jatenden plater freskagarria eta nutritiboada. Goazen, bada, sukaldera!

Alberjinia, milaka kolorez jantzita

HUTSA

ORTUTIK AHORA ELKARTEA

Alberjinia hummuseta chip eraraOSAGAIAK

Hummus eran:Alberjinia batTahini (sesamo pasta) koilarakada batLimoi baten zukuaOliba olio apur batBaratxuri-ale batGatza

Chip eran:AlberjiniaEztiaIrina

PRESTAKETA

Hasteko, labea berotan jarriko dugu,180 gradura. Lehenik eta behin hum-mus-a prestatuko dugu. Alberjinia erdi-tik zatitu ondoren, fruituaren mamian(ez azalean!) ebaki batzuk egingo diz-kiogu; gatza gehitu eta labera sartu,bigun geratu arte. Ondoren, koilarabatekin mamia aterako dugu eta irabia-gailuaren ontzian sartu. Oliba olioa,limoi zukua, tahini koilarakada, gatzaeta baratxuria gehitu eta dena ondotxikitu krema bat lortu arte. Hozkailuansartu eta erreserbatu. Hummus-a prestdago.

Alberjinia chip-ak egiteko, fruitua luze-tara moztu, xafla fin-finak eginez.Alberjinia xaflak ondu (gatza, pipermi-na… bota), eta beratzen utzi bi orduz,gutxienez.

Amaitzeko, ondo xukatu, irinetik pasaeta 170 gradura dagoen oliba olioanondo frijitu, xafla kurruskari bat lortuarte. Sukaldeko paper xurgatzaileaerabili gehiegizko olia kentzeko.

Aurkezteko, plateraren hondoan hum-mus-a zabaldu eta alberjinia xaflak gai-nean jarri, zutunik. Ezti apur batekinplatera busti eta listo!

ORTUTIK AHORA ELKARTEAortutikahora.wordpress.com

Page 22: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

herritarrak

DONIBANE LOHIZUNEKO PORTUA, PORTU GARRANTZITSUA

Juantxo EGAÑA

ARAMENDIA FAMILIA FUNTSA

Donibane Lohizuneko portua Urdazuri ibaiaren bokalean dago. Donibane Lohizune balearen eta bakailaoaren arrantza ze-

la-eta egin zen ezagun aurreko mendeetan. XVI. mendeaz geroztik bere kortsarioengatik ere oso ezaguna izan zen. XIX.

mendearen bukaeran turismoa gorantz hasi zen, bertan jarduera nagusia artean arrantza bazen ere; 1885ean lurrunon-

tziak iritsi zirenean, gainera, sardinaren arrantzak gora egin zuen. XX. mendearen hasieran zortzi kontserba-fabrika zeu-

den Donibane Lohizunen, eta haietako langile gehienak emakumeak ziren. 1938an, sardinaren arrantzari dagokionez, Es-

tatu frantseseko lehen portua bilakatu zen, baita 1959an ere, atunari dagokionez. 1964an 191 ontziko flota eta 1.200

arrantzale zituen Donibane Lohizunek, baita 13 kontserba-fabrika ere. Egile ezezaguneko irudia joan den mendeko 50eko

hamarkadaren erdi aldera egina da. Bertan hegaluzeen salmenta ageri da, ontziak portura iritsitakoan.

Page 23: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

hutsa

Ekainaren 28a Sexu Aska-penaren NazioartekoEguna izan da. Ostadarra-ren koloreak ikusi ditugumanifetako pankartetan,udaletxeetan, etxeetako

balkoietan…Errezilgo Goiko Plazan dagoen ban-

ku edo eserleku bakarra ostadarrarenkolorez margotu dute. Eta, hara!, mu-gimendu txikiek ekar dezaketen olatuhandien eredu bihurtu da. Pentsa de-zakegu, «jesus, zer da ba eserleku batostadarraren kolorez margotzea?».Jendea kexu segituan hasi da: «gure

betiko eserlekua margotzea zeini bu-ruratu zaio?». Gazte batzuei ez zaieondo iruditu ekintza, kolore horiekbultzatzen dutenarekin ez daudelakoados.Eta, hara!, egunotan inor ez dut iku-

si eserita eserlekuan… Hor dago beti-ko tokian, bakar-bakarrik, kuriosoa,ezta?Jende bati zaila egingo zaio hor

esertzea barruak mugitu gabe. Bestebatzuk harro eseriko dira, urteetan

oso zaila egin zaielako bailaran be-raien desira sexualak askatasunezadieraztea, beraien bikotekideak he-rrira ekartzea, jakinda norbaitek zer-bait esango ziela edo aurpegi txarrajarriko zuela. Beste gizon batzuk de-seroso sentituko dira; «ene, zer pen-tsatuko dute eserleku horretan eseri-ta ikusten banaute?».

Irudi polita izango litzateke aitonakberriketan ostadarraren gaineaneserita ikustea. Nola sentituko oteziren? Lehengo garaiak eta oraingoakaipatzen dira askotan, baina, gauzakhainbeste aldatu al dira?Ba badirudi oinarrian ezetz. Alda-

rrikapenetan ederki gabiltza, hitzenbidez egin behar direnean, esaldiakoihukatuz... baina, jarrerak eta emo-zioak nahasten direnean badirudiegoerek gure lekuan jartzen gaituzte-la eta barruak ederki mugitzen zaizki-gula.Askotan a ldarr ikapenen har ira

ekintza handiak pentsatzen buruahausten dugu eta eserleku bat margo-

tzea, mugimendu xume eta txiki bat,kontzientziak eta emozioak mugitze-ko oso baliagarri zaigu. Errezilgo ban-kuaren adibidea ikusi besterik ez. Eserlekua inoiz baino politagoa da-

go, hainbeste kolorez beteta… Ziurre-nik haurrak laster hasiko dira lasaiederrean eta beti bezala bere gaineanesertzen eta kontuak esaten. Izan ere,haurrak dira irekienak, kolore biziakgehien maite dituztenak, marroiaketa beltzak baino askoz gehiago. Hau-rrek askatasuna nahi dute beraientzateta besteei ere berdina opatzen diete,askatasuna eta zoriona. Tamalez, jen-dartearen mezuek, komunikabideeta-tik datozenek, etxeko eredu estueketa horrelakoek bihurtzen dituztehaurren koloreak ilun. Eserlekuaren inguruan lasai asko

dantza egin dezagun, Pirritx, Porrotxeta Marimototsek abestiz dioten be-zala: «Elkarrekin ostadarra marraztudugunean, ispiluan nire izena idatziduzunean. Begietara begira hauxenahi dizut esan: maite zaitut, maitemaite zaitut...». •

Errezilgo Goiko Plazan dagoen banku bakarra ostadarraren kolorez margotu dute. Herritar batzuk aztoratu egin dira. GAUR8 3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak

Ostadarraren indarra;ekaitzaren ondoren dator argia!

Ana Elosegi SernaHarremanak Hezkuntza Elkarteko kidea

Page 24: mila leiho zabalik · ren aurka eta bizitzaren aldeko ekintza zuzen eta ez-biolentoetan esku hartzera. Iazko abuztua zen. Gogoan du abeslariak lehen egun haie - tako mobilizazioak

97

71

88

76

75

00

1

70

70

8