mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak....

32
KIROLEN KONTAKETA EMAKUME AHOTSEZ KIROL KAZETARITZA GIZONEZKOEN GOTORLEKU IZAN DA. BAINA BADIRA HAIN ITXIA DEN MUNDUAN HOGEI URTETIK GORAKO BIDEA IBILI DUTEN EMAKUMEAK; ETA BADIRA HAIEK IREKITAKO BIDEA ZAPALTZEN SEGITZEN DUTENAK. > 12 Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS PALESTINA: Hashem Azzeh, iragarritako erailketa baten kronika > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA ETAko militantea zela ustez hil zen gazte hura IÑAKI ALTUNA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko azaroaren 14a | IX. urtea • 442. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak....

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

KIROLEN KONTAKETAEMAKUME AHOTSEZ

KIROL KAZETARITZA GIZONEZKOEN

GOTORLEKU IZAN DA. BAINA BADIRA HAIN

ITXIA DEN MUNDUAN HOGEI URTETIK

GORAKO BIDEA IBILI DUTEN EMAKUMEAK; ETA

BADIRA HAIEK IREKITAKO BIDEA ZAPALTZEN

SEGITZEN DUTENAK. > 12 Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

PALESTINA: Hashem Azzeh,iragarritako erailketa batenkronika > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

ETAko militantea zela ustez hilzen gazte hura IÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko azaroaren 14a | IX. urtea • 442. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea, Aimar

Etxeberria Korta Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-

2a. 20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Hashem Azzeh, iragarritakoerailketa baten kronika 04

Ikusmira: Zorioneko amaiera izangoal du Myanmarko trantsizioak?07

Ken Saro-Wiwa: Sortzaile handi etaekintzaile fina 08

Kirolak, emakumezkoen ahots etalumekin kontatuak 12

Bertsolariak eta Zorroagakoegoiliarrak, irria ezin kendu 18

Elkarrizketa: Nerea Ibañez,Aspegiko lehendakariordea 22

Ikusmira: Lagunartean gozatzekokirol baten ahalik eta antzekoena26

Infraganti: Artola anaiak 28

Behatxulotik: Joseba Elosegik bereburuari su eman zionenekoa 31

4

22

8

28

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Corbynen

lehendabiziko garaipena

10 Unai Fernandez de Betoño:

Plataforma logistikoa

11 Iñaki Altuna: ETAko militantea

zela ustez hil zen gazte hura

20 Gorka Zozaia: Non dago

mundu guztia? III: Ez gaituzte

bestara gonbidatu

21 Garazi Goia: Ezustekoen

zirkulua itxiz

25 Amaia Ballesteros

27 Maider Iantzi: «Zilar emari

adatsa...»

27 Xabier Mikel Errekondo:

Garoña, bai ala bai

30 Iratxe Esnaola: Zoriontasuna

sare sozialetan

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Gure artean oharkabean pasa da JeremyCorbynek Ingalaterrako Parlamentuan lortuduen lehenengo garaipena. Ez da izan Komu-nen Ganberan, non Corbyn bera parlamenta-ria den, Lorden Ganberan baizik. ErresumaBatuko goi ganbera horretan parlamentari

gehienek erreginaren izendapenari esker edo herentziazlortzen dute postua. Beraz, ganbera elitisten artean, eli-tistena da. Hortaz, Corbynen garaipena arerioaren jokozelaian heldu dela esan dezakegu. Beste kasu askotangertatzen den bezala, lorpena ez da bakarrik laboristenabileziaren emaitza izan; Gobernuaren akatsen ondorioizan da gehiago. Edozein kasutan, aukerak sortzen direnmomentuan, horiek baliatzen jakin behar da.

Hauteskundeak irabazi ondoren, Cameronen Gobernuberriak udan aurkeztu zituen aurrekontuak. Orduan,murrizketa sozialak onartzeko bigarren mailako tresnalegegile bat erabiltzea delibe-ratu zuen. Ziurrenik pentsa-tuko zuen horrela erantzunsozial handia sortzen dutengaiak ezkutuan pasatuko zi-rela. Bide batez, aurrekon-tuen eztabaida politikoarimamia kentzeko ere baliokozuela pentsatuko zuen. Az-ken finean, austeritate politi-ka aurrekontuetan irudika-tzen da-eta. Aurreikuspenakaurreikuspen, baina, Gober-nuak erabilitako trikimailuaez zaie lordei gehiegi gusta-tu, eta, ezohikoa bada ere,Komunen Ganberaren erabaki bat atzera bota dute.

Edukiari dagokionez, laguntza sistemaren murrizketazabala planteatzen zuen egitasmoak. Cameronen Gober-nuak urtero 6.210 milioi euro aurreztu nahi zituen. Insti-tute for Fiscal Studies institutuak egindako txosten ba-ten arabera, 3,3 milioi familiari eragingo zien aldaketak;batez beste urtero 1.768 euro galduko zituen familia ba-koitzak. Ingalaterrako laguntza fiskalen sistemak fami-liak dituen kideak eta diru sarrerak kontuan hartzen ditueta bi parametro horien arabera laguntza aldatzen doa.Ondorioz, diru sarrera kopuru batetik aurrera, familiakjasotzen duen laguntza gutxitzen doa. Gobernuak bi pa-rametroak aldatu nahi zituen: bai kopuruak bai mugak.

Lorden Ganberan hiru proposamen aurkeztu zirenbozkatzeko. Lehena laboristek aurkeztu zuten eta bertanGobernuari aldaketak gelditzeko eskatzen zitzaion; egi-

tasmoa indarrean jarri aurretik trantsizio eperako neurrizuzentzaileak aurkeztea ere eskatzen zen. Proposamenaonartu egin zuen Lorden Ganbarak. Horrez gain, lord in-dependente batek egindako bigarren proposamen batere onartu zuen. Bertan Gobernuari eskatzen zaio gizarteeragileek aurkeztutako ondorio sozialei buruzko txoste-nak kontuan hartzea. Hirugarren proposamen bat ereaurkeztu zuten liberalek neurriak bertan behera uzteko,baina proposamenak ez zuen babes nahikorik jaso.

Cameronen Gobernuak izandako erreakzioak Espainia-ko Alderdi Popularraren Gobernuaren ohiko erantzunakgogoratzen ditu. Hasiera batean, zintzotasunarekin joka-tzea eskatu zien lordei, hau da, ohitura zaharra gorde etaKomunen Ganberaren erabakia errespetatzeko. Leialta-sunaren deiak, baina, ez zuen esperotako babesik jaso, ezganbera batean ez bestean. Ondoren, apelaziotik meha-txura pasa zen zuzenean Cameron. Bere iritziz, anabasa

horrekin bukatu behar da, eta, hala, Lorden Ganberarenmoldaketa proposatuko duela iragarri zuen.

Gertatutakoak askotariko balorazioak eragin ditu Inga-laterran. Alde batetik, George Osborne Finantza minis-troari trebetasun falta leporatu diote. Analisten iritziz, ezda logikoa irtenbiderik gabeko zuloan sartzea hautes-kundeak aise irabazi ondoren. Beste aldetik, laboristengaraipena eta, batez ere, bere lider berriarena dela inorkez du ukatzen. Nahiz eta hauteskundeak galdu, laboris-tak oso epe motzean lidergo berria osatu eta diskurtsoargi eta zuzena garatzeko gai izan dira. Klase ikuspuntualanduz, austeritate politikek ez dutela balio eta alternati-bak badaudela behin eta berriz azpimarratzen ari dira.Diskurtso garbi horrek Gobernu kontserbadorearen posi-zioa asko baldintzatu du. Austeritate politiken higaduragero eta sakonagoa da Europa osoan zehar.

{ datorrena }

Corbynen lehendabizikogaraipena

Nahiz eta hauteskundeak galdu, laboristak oso epe motzean lidergoberria osatu eta diskurtso argi etazuzena garatzeko gai izan dira. Gainera, klase ikuspuntua landuz

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

atzerria

Gas the arabs. JDL” (Arabiarrak gasezta-tu. Juduen Defentsarako Liga) dio Has-hem Azzeh palestinarraren etxe ataria-ren aurrean kolonoek margotutakopintaketak. Ekintzaileak, mehatxuariezaxola, bisitariei erakusten die grafi-

tia, berak eta bere familiak egunero pairatzen duten ja-zarpenaren lagina, eta datorkion etorkizun beltzareniragarpen makabroa. Azzeh bere ama zenaren etxeanjaio zen, duela berrogeita hamahiru urte, Al Khalil (He-bron) hiriko Tel Romeida auzuneko mendi magalean.Jaioterrian burutu zituen fisioterapia ikasketak, eta,karrera amaitutakoan, bertan lortu zuen lanpostu onbat UNRWAn (Nazio Batuen Erakundearen menpeko Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa). Hebrongo familia tradizionaletako ohiturari jarrai-

tuz, bera baino gazteagoa zen senide urrun batekin ez-kondu zen, Nisreenekin. Nisreen margolaria da. Jorda-nian sortu eta bizi izan zen, errefuxiatu palestinarrenfamilia batean. Arte Ederrak ikasten hasi eta bi urterasorterrira itzuli zen Hashemekin ezkontzera. Ezkonbe-rriek sendiaren sorlekuan bertan ekin zioten bizimoduberriari. Familiaren etxetik auzoko bilakaeraren lekukoizan ziren. Kolono sionistak auzunera iristen hasi zirenneurri berean, bertako biztanle palestinarrek etxeakutzi eta ospa egin zuten, heldu berrien jazarpenarenbeldur. Baina Hashemek eta Nisreenek arbasoen bizi-tokiari eutsi zioten. Etxearen truke egin zieten eskain-tza ekonomiko oparoei ere uko egin zieten; eta hortxegeratu ziren, kolono bortitzez inguratuta, irudika dai-tekeen etsai-giro itogarrienetakoan.Hashem jaio baino urte batzuk lehenago Israelgo Es-

tatua sortu zenetik, eta urteen poderioz gero eta indar-

tsuago, kolono fanatikoenen helmuga bi-lakatu zen bere herria. Izan ere, Al Khali-len omen dago, hiru erlijio monoteistensinismenen arabera, Abrahamen hilobia.Judu, musulman eta kristauen patriarka-ren ustezko ehortz-lekuaren xarmak per-tsonaia zoroenak erakarri zituen. Deia-dar mesianikoaren aitzakian herriakolonizatzeko asmotan iritsi ziren. 70ekohamarkadan, hau da, Sei Eguneko Gerra-ren ostean, hasi ziren sionistak hiri sa-kratura iristen. Moshe Levinger errabi-noa buru zutela Hebron Park hotelaokupatu zuten kolonia eraikitzeko. Huraizango zen Kyriat Arba kokaleku ezagu-naren sorrera, Palestinako sionista mutu-rrekoenen bizitokia. Alberto Pradillakederki islatu zuen “El judio errado” libu-ruan kolonia horretako biztanleen zora-men kolektiboa. New Yorkeko Brooklynauzotik etorritako fundamentalistak di-ra, hortzetaraino armatuak, eta euren si-neskeria erlijiosoen arabera dagokien le-ku sakratua konkistatzeko bertan bizidiren guztiak garbitzeko prest daude.1979an iritsi zen kolono estatubatua-

rren lehenengo taldea, eta Beit Hadassaospitale zaharrean sartu ziren, eraikina-ren ustezko jatorri judua aldarrikatzeko.Hurrengo urteetan handik hasi ziren he-datzen, inguruko etxebizitzak eta kaleakhartuz. Hebrongo barazkien azoka zenaere okupatu zuten. 1984an indusketa ar-

keologiko batzuetan juduen milaka urte-ko bizileku baten zantzuak topatu omenzituzten. Ustezko aurkikuntza horrek ai-tzakia eman zien kolonoei ingurua oku-patu eta Tel Romeida kokalekua eraiki-tzeko. Bestalde, koloniak hedatu ahala,Israelgo Administrazioak zilegitasun ber-mea eman zien muturreko sionistek ile-galki okupatutako eremuei, eta, 1993an,Osloko akordioen ostean, hiru milioi eu-roko diru laguntza eman zien azpiegitu-ra egonkorrak sustatzeko, eta 1.500 sol-dadu jarri zituen 500 kolono ilegaleibabesa emateko.

OKUPAZIOAK BALDINTZATUTAKO BIZIMODUA

Hain da konplexua Al Khalileko egoeranon Osloko itun horietan kapitulu bere-zia dedikatu zioten aferari, eta IsraelgoAdministrazioak eta Palestinako AginteNazionalak hiriaren banaketa bereziaadostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune-ak 18 kilometro koadroko eremua okupa-tzen du, hirigunearen %80, eta Palestina-ko Agintearen kontrolpean dago. Bertan115.000 palestinar bizi dira. Hala ere, ko-lonoek ere bertan zirkulatzeko eskumenadaukate eta tarteka Alde Zaharreko karri-ketan ibili ohi dira, soldaduek babestuta,bertako dendariak mehatxatzen. Bestal-de, H2 guneak 4,3 kilometro koadrokoazalera dauka. Bertan 35.000 palestinarbizi dira, 700 kolono sionisten etengabe-

Nazioartekobrigadistekin harremanestua izateak kolonoenjomugan jarri zuenHashem Azzeh. Larrutikordaindu du bereausardia. Arrate REMON

HASHEM AZZEH, IRAGARRITAKOERAILKETA BATEN KRONIKA

Koldo Sagasti

Hautsak harrotu ditu sare sozialetan HashemAzzeh ekintzaile palestinarraren heriotzak. Bereizena beste bat gehiago izango litzateke azkenasteotako martiri palestinar anonimoenzerrenda luzean, ez balitz urtetan nazioartekoelkartasun mugimenduarekin izan duenharreman estuagatik. Asko eta asko izan dirabere eta bere familiaren abegikortasuna gozatuduten brigadista eta bidaiari solidarioak; etahorixe izan da, hain zuzen, kolonoen jomuganjarri duena. Iragan urriaren 21ean zendu zen, AlKhalil (Hebron) hirian, Zisjordanian, IsraelgoArmadako soldaduek manifestazio bateanjaurtitako gas negar-eragilea arnastutakoan.Erailketak umezurtz utzi ditu hiru haur, etaharekin solasa eta mahaia partekatu dutenehunka internazionalista.

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 4 / 5

ko jazarpenaren pean, eta Bigarren Inti-fadaz geroztik Israelek hartu zuen eremuhorren gaineko kontrol militarra. Gauzak horrela, Al Kahalileko Alde Za-harra, garai batean azoka bizi eta jende-tsua zena, mamu-hiri bilakatu da egun.Denda gehienak itxi egin dituzte; batzukkolonoen eraso zuzenak jaso dituztelakoeta beste batzuk etengabeko jazarpenaknegozioei eragin dien beherakadatik. Pa-lestinarrak fanatiko sionistek okupatuta-ko eraikinetako beheko pisuetan geratudira harrapatuta eta auzokoek goikoeta-tik eraso egiten diete. Hain da itogarriaegoera, hiri zaharreko karriketan meta-lezko sareak jarri behar izan dituztela pa-lestinarrek, kolonoek leihoetatik jaurti-tzen dizkieten zabor, gorozki, txiza etabestelako hondakinetatik babesteko.Osloko akordioetan itundutako bana-keta horren ondorioz, Azzehtarren etxeakolonoek okupatutako eremuaren ba-rruan geratu zen. Auzoa guztiz inguratu-ta eta itxita dago, eta barruan kolonoakjaun eta jabe dira. Palestinarrek kontrol-gune militarra zeharkatu behar izatendute Palestinako Agintearen administra-ziopeko eremura pasatzeko. Hilean ordu-beteko baimena baino ez daukate ateraeta erosketak egin ahal izateko. Barruandaudelarik oinez besterik ezin dira ibili,debekatuta baitaukate autoa erabiltzea;eta kale zehatz batzuetan baino ez, horre-

tarako propio seinalez markatutako kale-etan. Aire zabaleko kartzela horretan bi-zitzea gutxi balitz, Hashemi etxean atxi-lotzeko agindua ezarri zioten, berejarduera politikoa zela medio. Horrekguztiak bere ibilbide profesionala baldin-tzatu zuen, eta UNRWAko lanpostua gal-du egin zuen. Geroztik, emazteak egineta saltzen zituen margolanak bilakatuziren familiaren sostengu ekonomiko ba-karra. Bitartean, Hashem auzora tartekairisten ziren brigadista eta bidaiari soli-darioentzako bisita gidatuak antolatzenhasi zen. Inork baino hobeto erakusten zien bisi-tariei kolonoen jazarpenaren mehatxu-pean bizitzea zer den. Bere eskutik askoketa askok bertatik bertara ikusi zuten Az-zehtarren seme-alabek egunero eskolara

joateko egin behar izaten zuten ibilbidea.Ikastetxerako bide naturala kolonoekmoztuta daukate, eta haur palestinarrekitzulingurua egin behar izaten dute,mendi magalean zehar, sionisten etenga-beko erasoak saihesteko. Hala ere, asko-tan oldartu egiten zaizkie, harrika ba-tzuetan, gasak edota molotov koktelakjaurtiz besteetan. Erasoaldi horietako ba-tean Hashemen semeari besoa apurtuzioten. Bisita gidatuak etxean zuen hel-muga. Hor Azzehtarrek harrera egitenzieten kanpotarrei, eurekin solasaldia etamahai ingurua konpartituz, euren bizi-pen intimoenen berri ematen zieten.Nisreek bi aldiz jasan zituen abortuaeragin zioten auzokoen jipoiak. Lehene-an, haurdunaldia oso aurreratua zuela,kalean harrapatu, harkaitz baten gaineanahoz gora etzanarazi eta odol jarioa era-giterainoko kolpe zaparrada eman zio-ten. Bigarrenean, gauez etxeko leihotiksartu eta haurra galarazi zion astinduaeman zioten. Erasoaldi horretan bertanHashemi hortz guztiak apurtu zizkiotenkolpatuaren kolpatuaz. Halaxe egiazta-tzen zuen beheko masailezurrean zeu-kan orbain nabarmenak. Eta anfitrioiekbizipen lazgarrion kontaketari ekiten zio-ten bitartean, egongelako paretetako ba-la zuloek eta burdinazko hesiekin babes-tutako leihoek egiazkotasun bermeaematen zioten istorioari.

Eskolarako bide naturala kolonoekhartuta dutenez, haur palestinarrekbuelta handia egin behar izaten dutemendi magalean barna eskolara joanahal izateko. Eskuinaldeko irudianNisreen etxe atarian margotzen,alabaren begiradapean.Arrate REMON

Osloko akordioetan itundutako banaketaren ondorioz,Azzehtarren etxea kolonoek okupatutako eremuarenbarruan geratu zen. Auzoa guztiz inguratuta eta itxita dago, eta barruan kolonoak jaun eta jabe dira

Hashem Azzeh ekintzaile palestinarra Al Khalilen (Hebron)jaio zen. Hiru erlijio monoteisten sinesmenen arabera,bertan omen dago Abrahamen hilobia. Sinesmen hori delamedio, kolono fanatikoenen helmuga bilakatu da herria

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

atzerria

Inork ezin zuen jarrera epelik ageri Az-zeh familiaren abegikortasunaz gozatu-takoan. Hashemen lanari esker, eta bereetxea bisitatu zuten mundu osoko bi-daiariek egindako difusio lanaren lagun-tzaz, Tel Romeida auzuneko jazarpenegoerak hedabide ofizialek ezarritakoisiltasun harresiak gainditu zituen. Askoziren mundu osoan hango palestinarre-kiko elkartasuna antolatzen hasi zirenak.Nazioarteko ISM (Nazioarteko ElkartasunMugimendua) taldekoek, kasu, babesaeta laguntza ematen zieten, geratzen zi-tzaien olibondo bakarraren uzta jasotze-rakoan, bereziki. Etxe ondoko patioan ze-goen olibondoa l iskar iturria zenpalestinarren eta auzoko sionisten arte-an, eta internazionalistek ezkutu lanaegin ohi zuten kolonoek Azzehtarrak era-sotzea saihesteko. Ez zen lan makala, ondoko etxekoak

Baruk Goldstein ospetsuaren familiako-ak baitziren. Goldstein doktorearen ize-na hizki larriz zizelkatuta dago Al Khali-leko historia beltzean. 1994ko otsailaren25ean New Yorkeko Brooklyn auzotiketorritako mediku sionista –M-16 fusila,kargagailuak eta granada batzuk eskuanhartuta– Ibrahimen meskitan sartu etatiroka hasi zen bertan otoitzean ari zire-nen aurka. Lehenengo kargagailua hustuzuenerako 29 lagun erail eta 120 zauri-tuak zituen. Ez zuen, baina, denborarikizan bigarrena erabiltzeko, bizirik atera-takoek hil arte kolpatu baitzuten. Handik

gutxira, Goldsteinek burututako sarras-kiaren omenezko mausoleoa eraikiz go-raipatu zuten Hebrongo kolonoek. Oztopoak oztopo, nazioarteko ekimen

solidarioen sostenguaz, bere bizitzakoametsetako bat gauzatzea lortu zuenHashemek. 2014an abian jarri zuenIbrahim Al Khalil zentroa, Tel Romeidanbertan. Hor arreta medikua eta sozialaematen zizkien okupatzaileen erasoal-dien ondorioz elbarritutako auzotar pa-lestinarrei. Azkenean, bazeukan non jarripraktikan UNRWAko mediku lanetan bil-dutako eskarmentua, kolonoen erasoekbere komunitatean utzitako kaltetuenonerako gainera.

LARRUTIK ORDAINDUTAKO AUSARDIA

Beren jarduera politiko eta sozialak, na-zioarteko ekintzaileekiko harremanek,eta arbasoen etxeari eusteko euren egos-

korkeriak kolonoen jomugan jarri zituz-ten Hashem eta familiakoak. Oldarral-diak egunerokoak bihurtu ziren, eta,etxea utz zezaten presioa, etengabekoa.Jazarpen egoera horren erakusle da au-zokoek etxe atarian izkiriatuta utzi zie-ten mezu mehatxagarria: “Gas thearabs”. Hashemek ausardiaz eta probo-kazio puntu batez erakusten zien bisita-riei gerora bere patuaren zorigaiztokoiragarpena izango zen grafitia. Eta mezuadoretsu batez agurtzen zituen beti etxe-an hartzen zituen gonbidatuak: «Ez nau-te sekula hemendik bizirik ateraraziko». Iragan urriaren 21ean, Hashemek, Al

Khalileko Bab al-Zawiya plazan manifes-tazio batean zegoela, soldaduek jaurtita-ko gas negar-eragilea arnastu zuen. Az-ken asteotan salaketa ugari izan diraIsraelgo Armadak baliatzen duen erre-presio-materialaren inguruan. Lekukoekorain arte ikusi gabeko gas batez hitzegin dute, jatorri eta konposizio ezezagu-nekoa, eta arnasten duenari berehala ko-nortea galtzea eragiten diona. Bertakozerbitzu medikoek ere ezin izan dituzteidentifikatu gas horren osagai kimikoak.Hashemen bihotz zigortuak, baina, ezinizan zion eraso kimikoari eutsi, eta ber-tan zendu zen ekintzailea. Bere heriotza beste bat izan zitekeen

azken asteotako martiri palestinar ano-nimoen zerrenda luzean, baina ezagutugenuenongan arrasto ezabaezina utzi du,bere kuraia eta duintasunagatik.

Azzahtarrek beti izaten zituzten etxekoateak irekita bisitan zetozkiennazioarteko brigadistentzat.Eskuinaldean, ume talde bat Romeidaauzuneko kale hutsetan, soldaduisraeldarren begiradapean. Arrate REMON

Eskolarako bide naturala kolonoek moztuta daukate etahaur palestinarrek itzulingurua egin behar izaten dutesionisten erasoak saihesteko. Hala ere, askotan erasotzendituzte harriekin, gasekin edota molotov koktelekin

Hashemek inork baino hobeto erakusten zien bisitarieikolonoen jazarpenaren mehatxupean bizitzea zer den.Askok bertatik bertara ikusi zuten bere seme-alabekegunero eskolara joateko egin behar izaten zuten ibilbidea

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 6 / 7

Myanmarko Armadak onartu egin omen du Aung San

Suu Kyi hamabost urtez etxean preso izan zuten opo-

sizioko buruzagiaren alderdiak hauteskundeetan lortu-

tako garaipen ukaezina. Boto kontaketa mantso doa

baina iturri guztien arabera gehiengo osoa lortuko du

NLDk. Alderdi horrek aise irabazi zituen bozak

1990ean ere, baina militarrek kolpea eman eta atxilotu egin zuten Suu Kyi. Oraingoan, Parla-

mentuko eserlekuen %25 aurrez militarren alderdiaren esku baziren ere, PUSDek ez du antza

nahikoa izango gehiengoa mantentzeko. Duela bost urte Myanmarrek hasitako trantsizioa ondo

amaituko al da behingoz, berri txarrak nagusi diren mundu eta garaiotan? Agian. Izan ere, Arma-

dak izendatuko ditu ministro inportanteenak eta beto-eskubidea mantenduko du Konstituzioa

aldatzeko orduan. Gainera, Myanmarko gutxiengoak, musulmanak barne, ez dira fio Suu Kyi bera-

taz, batez ere azken urteotan izan duen bilakaera politikoa dela-eta. Dabid LAZKANOITURBURU

ZORIONEKO AMAIERA IZANGO ALDU MYANMARKO TRANTSIZIOAK?

Nicolas ASFOURI | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

atzerria

Kenule Beeson Saro-Wiwa(1941eko urriak 11-1995ekoazaroak 10) idazle, editore, te-lebistako produktore eta ekin-tzaile ekologista handia izanzen. Hainbat eleberri (“Soza-

boy”), telebista gidoi (“Basy&Company”telenobela) eta poema-bilduma arrakas-tatsu (“Songs in a time of war”) idatzi zi-tuen 1980ko hamarkadan. Wole Soyinkaeta Chinua Achebe idazleekin edota FelaAnikapulo-Kuti musikariarekin batera,Nigeria eta oro har Afrikako artea mun-duratzen, nazioarteko fokupean ipintzenasko lagundu zuen sortzaileen taldeko ki-de kontsidera daiteke Ken Saro-Wiwa. Asteon bete dira bi hamarkada Saro-

Wiwa urkatu eta azidoan erre zutenetik.Izan ere, sorkuntzarekin ez ezik, beredenborarekin, bere herriarekin eta AmaLurrarekin berarekin osoki konprometi-tuta bizi izan zen. Hitzek duten indarre-an sinesten zuen ekintzaile fina izan zen,ideia sortzaile oparoa. 1990ean mundu-ko arreta bereganatu zuen, berak sorturi-ko Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mu-gimenduaren (MOSOP) eraginkortasunatarteko. Ingurumenarekiko justizia, ber-dintasun soziala, autodeterminazio es-kubidea eta Niger ibaiko deltaren naturbaliabideen kontrola indarkeria ezean oi-narrituta defendatzea zuen xede ogonietniako herritarren mugimenduak. Autodeterminazioa, ekologismoa eta

bakea ardatz zituen MOSOP mugimen-duak, baina, etsai latza, eskrupulu gabea,izan zuen aurrez aurre: Royal DutchShell, munduko bigarren petrolio kon-painia handiena. Ogoni herriaren oihaneta ibaien, landaretza eta faunaren, neka-zari eta arrantzale bizimodu milenaris-ten egoitza zen lurraldea munduko pe-trolio eta gas erreserba handienetakoaere bazen, eta, hala, bertako aberastasu-nak ustiatzeko asmoz, Shell konpainiabritainiar-herbeheretarra benetako ge-nozidioa eragiten ari zen bertan Nigeria-ko diktadura ustelaren konplizitateare-kin. Eta Saro-Wiwak gogor salatu zuenbere leinuaren lurretan gertatzen ari ze-na. Shell konpainiaren kodiziak, inongoardura sozial eta ekologikorik gabeko ira-bazi azkarraren logikak, zigor bikoitzaezartzen zion Ogoni herriari: Shellekoakziodunek eta diktadurako goi karguekpoltsikoratutako aberastasunetatik –40mila milioi dolar baino gehiago 1958tikaurrera– ezer ez eskuratzeaz gain, ingu-runearen eta bizimolde tradizionalentxikizio erabatekoa jasatea.

Shellek bultzaturiko petrolio ustiapenintentsiboaren ondorioak beldurgarriakziren ogonien lurretan. Azaleko urek,esaterako, onartutako bentzeno mailabaino 900 aldiz handiagoa zuten 90ekohamarkadan. Minbiziak esponentzialkiugaritu ziren. Ingurumenean eta osasunpublikoan erabateko hondamendia bizizen. 1993an, 300.000 ogoniren manifes-tazio baten buru zela Herri Indigenen Ur-tearen baitan antolaturiko Shell konpai-niaren aurkako mobilizazioan, argiroadierazi zuen Saro-Wiwak egoera: «Esna-tu egin gara eta gure lurrak ‘petrolio kon-painia’ izena duten heriotzaren agentezbeteta aurkitu ditugu. Gure atmosferaerabat kutsatua dago, euri azidoak zuhai-tzak pozoitu ditu eta gure fauna eta lan-daretza birtualki desagertu egin dira». Zapalkuntzaren aurkako indar erakus-

taldi hark asko kezkatu zuen Shell kon-

painia. Elkarkidetza beldurgarri bezainbasati baten eskutik, Nigeriako junta mi-litarrarekin konspiratzen hasi zen kon-painia. Soldaduek –Shell beraren babesfinantzarioarekin– ogoniak zapaldu etaSaro-Wiwa bera atxilotu zuten, gerorabeste zortzi kiderekin batera idazlea ur-katzeko agindua emanez.

«BEDERATZI OGONIAK»Munduan altxatu zen elkartasun olatuaizugarria izanagatik, ez zen nahikoa izanShell konpainia presionatu eta Saro-Wi-waren bizitza salbatzeko. Ezta Shell Ogo-ni herritik joateko ere. Bill Clinton edoNelson Mandela bezalako figurak, mun-duko gobernuak, giza eskubideen aldekoerakundeak, idazle ospetsuak... sekulakoaizan zen ekintzaileen urkamendiarenaurka altxatutako haserrea. Denei en-tzungor egin zieten Abacha diktadoreaketa Shell konpainiak. Mundu osoa hunki-tu zuen “Bederatzi ogonien” urkapenak.Egia da, gerora, Nigeria Commonwealthbertatik egotzi zutela, Shellen aurkakonazioarteko boikot kanpaina indartsuaeta auzi judizial andana abiatu zirela,konpainia hainbat milioi dolar ordain-tzera behartzen zuten zigorrak lortu zire-la New Yorkeko eta Londresko epaitegie-tan... baina, berandu, beranduegi. Saro-Wiwa 1994ko maiatzaren 22an

atxilotu zuten, hilketaz akusaturik. Au-rreko egunean, maiatzaren 21ean, Ogoniherriko lau leinu buru (Samuel Orage,Theophilus Orage, Alfred Badey eta Ed-ward Kobani) ogoni gazte haserretuensaldo batek hil zituen, egurtuta. Egun batiraun zuen ikerketa fartsa baten ondo-ren, militarrek MOSOP «talde terrorista»eta Saro-Wiwa «kontrako iritziak onar-tzen ez dituen diktadorea» zirela ebatzieta hilketon xaxatzaile eta bultzatzaile jozituzten. Gaur-gaurkoz oraindik ez da ar-gitu Ogoni herriko lau leinu buruak norkhil zituen. Saro-Wiwa hilketak gertatu zi-ren lekuan ez zela izan eta gertatutakoa-rekin zerikusirik ez zuela izan aski de-mostratuta geratu bazen ere atxilotuorduko, Abacha diktadorearen Gober-nuak aldez aurretik zuen erabakita norzen erruduna. Ondoren etorri zen guztiaaurrez erabakita zegoena temati, ebiden-tzia guztien aurka eta legez kontra gauza-tzea baino ez zen izan. Atxilotuta zutenean Saro-Wiwak jasan

zituen torturak beldurgarriak izan ziren.Bere abokatuen kontrako heriotza meha-txuak ere ugariak izan ziren, ogonien ar-tean egindako hilketek ez zuten etenik

{ profila }

Ken Saro-Wiwaren obra, borrokaeta heriotzaren istorioahistoriaren orri-oin bat bainoaskoz gehiago izango dira. GAUR8

KEN SARO-WIWASortzaile handia, ekintzaile fina, Ogoni herriaren martiria

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 8 / 9

ezagutu. Fartsa antzezteko militarrezosaturiko tribunal «espres» bat osatu eta,aurrez idatzita zegoen bezala, azkenean,Saro-Wiwa, Nordu Eawo, Saturday Dobee,John Kpuine, Paul Levera, Felix Nuate,Daniel Gbooko, Barinem Kiobe eta Bari-bor Bera, hau da, “Bederatzi ogoniak”, ur-katu egin zituzten.

GORPUTZA AZIDOAREKIN ERRETA DESAGERRARAZI

Urkapenen ondoren, Saro-Wiwaren gor-pua azidoarekin erre eta, jarraian, fosabatean, sekretupean gordetako toki bate-an, lurperatu zuten. Hamar urte geroago,Obasanjoren Gobernuak gorpuzkiak Sa-ro-Wiwaren familiari itzuli zizkion azke-nean. Ordurako, baina, Niger ibaiko del-taren matxinadak beste forma bathartua zuen. Saro-Wiwak defendatutakoindarkeria eza eta bide zibila alboratuta,altxamendu armatuaren forma hartu

zuen matxinadak. Hala, Nigeriako petro-lio produkzioa kolpatzen hasi zen matxi-nada eta talde ezberdinen arteko borro-kak ugaritu egin ziren, populazio osoendesagerpenak aurrera jarraitzen zutenbitartean. Egun ere, egoera ez da ez bate-re erraza Nigerko deltan: piratak oso pre-sente daude, dirua xede duten bahiketakmaiz gertatzen dira, erregaia lapurtzekoasmoz petrolio hodiak zulatzean sekula-ko tona pila erortzera dira uretara hon-damendi ekologikoa eraginez, polizienheriotza eskuadroiak oso aktiboak dira... Hogei urte eta gero, ogoniek bataila de-

zente irabazi dituztela esan daiteke. Bai-na Saro-Wiwak munduko borroka etakausa justu guztiak egiten zituen bere.Dagoen tokian dagoela, ziur bizitza ema-tera eraman zuen borroka Kanadatik Te-xasera eraikitzekoa zen Keystone XL pe-trolio hodiaren aurkako borrokarekin

lotzen duela –Obamak egitasmoa bazter-tu du–, edo Artikoan egitekoak ziren zun-daketen aurkakoarekin, edo Euskal Herri-ko AHTren aurkako mugimenduarekin.Seguru, hazkunde sakrosantua ardatzduen karbonoaren ekonomia topera iris-tear egon daitekeen honetan, Saro-Wiwa-ren istorioa historiaren orri-oin bat bai-no gehiago izango dela. Legatu bat, eredubat, inspirazio iturri agortezin bat.

HERRIAREN ONDARE

Hogei urte geroago, mundu osoan ekarridira gogora 90eko hamarkadako gertaka-ri lotsagarriak. Mundu osoan goraipatudira Saro-Wiwaren izena eta izana. Nige-rian edo New Yorken bezala, Euskal He-rrian ere bere absentzia gertuko presen-tzia sentitu dutenak ez dira gutxi izan. Onerako ala txarrerako dena aldatu da

Nigerian urteotan, gauza bat izan ezik:Saro-Wiwaren izenak herriaren ahotandarrai, bere otoitz eta kantuetan. Ogoniherriari ahotsa jarri eta beren zapaltzai-leen aurka borrokatu zen Saro-Wiva.Ogoni herriaren existentzia eta tragediamunduko mapan ezarri zituen. Egun,baita bere kritikoek ere, denek aitortzendute Ogoni herriko figura unibertsalenadela. Eta bere izena aipatzen den aldiro,nonahi delarik ere, bere herriak gogoandu. Herriarena zelako. Herriarena delako.

Ezkerrean, Saro-Wiwa ekintzaileaShell konpainiaren aurkako eta Ogoniherriaren autodeterminazioarenaldeko mobilizazio batean hitz egiten.Eskuinean, Shell konpainiaren aurkaNew Yorkeko epaitegi baten atarianegindako kontzentrazioa. GAUR8

Mikel Zubimendi

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tekn

olog

ia

Indar espekulatiboentzat oztopo izan ohi dira hirigintzaeta lurralde antolakuntza. Haien intereserako hazkun-de librea arautzen eta mugatzen dutelako. Horregatik,presio urbanistiko handieneko zonetan zailtasun gehiagobiltzen dira bertako plangintza egiteko eta eguneratzeko.Bilbok, esaterako, 1994tik ez du berritu bere Plan Orokorra.

Edo Donostialdeak, adibidez, Lurraldea antolatzeko 4/1990 Le-gea onetsi zenetik dagoeneko 25 urte pasa direnean, oraindikez du Lurralde Plan Partzialik.2010ean saiakera bat egin zen. Orduan, Donostialdeko Lu-

rralde Plan Partzialaren hasierako onespena egin baitzen, besteazpiegitura handi batzuen artean Pasaiako kanpo-portua au-rreikusiz. 90 alegazio jaso zituen Lurralde Plan Partzial desa-rrollista horrek. Baina uneko baldintzak aldatu ziren orduan:bai politikoki bai ekonomikoki. Ondorioz, bigarren bertsio bategin behar izan da 2015 honetan. Bihar bertan, azaroak 15,amaituko da alegazioak jartzeko epea. Eta alegazioak jartzekoarrazoiak badaude.

«Izaera estrategikoko areak» dira zalantzagarrienak. Haienartean, Lezo-Gaintxurizketa korridoreko plataforma logisti-ko ikaragarria da, beharbada, deigarrienetakoa. 91 hektarea-ko azalera hartuko baitu, Gipuzkoako handiena bilakatuz. Ale-gia, Pasaiako portua zerbitzatzeko terminala portua bera (77hektareako lur-azalera duena) baino handiagoa izatea proposa-tzen du Donostialdeko Lurralde Plan Partzialak. «Lurralde-es-kalako» poligonotzar bat eratu nahi baita, jarduera ekonomikologistikoak lantzeko, portua, Abiadura Handiko Trena zein au-

tobidea baliatuta. Kosta ahala kosta. Esan gabe baitoa inguru-men-eraginaren ebaluazioak «gogortzat» jotzen duela Donos-tialdeko lurraldea oraindik gehiago artifizializatzen duen pla-taforma logistiko horren inpaktua, eta, hala ere, hasierakoonespena eman zaiola Lurralde Plan Partzialari. Proposatzenden azpiegitura-mordoak eragiten duen ingurumen-gatazkazehazki zerrendatzen du ebaluazioak: balio agrologiko altukolurzoruen afekzioa, paisaiaren gaineko inpaktua, lurzoruarenartifizializazioa eta horren ondorioak, baso autoktonoen sun-tsiketa…

Ez legoke soberan, halaber, plataformatzarrak ekar lezake-en gizarte-eraginaren ebaluazio bat. Proiektuak, besteak bes-te, Lezoren, Oiartzunen eta Hondarribiaren etorkizun urbanis-tiko, eta, ondorioz, soziala, erabat baldintzatuko duelako.Euskararen giro hauskorra (Oiartzungo zein Hondarribiko eus-kara gaitasunak % 70eko langa gainditzen du, eta Lezokoa hor-tik oso gertu dago), adibidez, kaltetuta gera liteke. Zer dio ho-rretaz guztiaz Lurralde Plan Partzialaren EraginLinguistikoaren Ebaluazioak? A, orduan, noiz egiteko asmoadago?Lurralde Plan Partzialak Donostialdeko lurzoruen artifiziali-

zazio-maila % 19 areagotuko du. Ez da gutxi. Soilik jardueraekonomikoetarako 330 hektarea berri okupatzea proposatzendu. A posteriori bideratutako neurri zuzentzaileek denbora osoluzea beharko dute egindako kaltea apur bat konpentsatzeko,ingurumen-eraginaren ebaluazioak berak aitortu bezala. Hor-taz, hobe genuke dena a priori berriz pentsatu. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de Betoño - @UnaiFdBArkitektoa

Plataforma logistikoa

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Gregorio Fernandez Riañok 21 urte zituenMuskizen zendu zenean, 1979ko martxoaren9an. Udaltzain bati pistola kentzen saiatzenari zenean hil zen, borrokan tiro egin bai-tzuen armak. “Voluntarios, semillas de liber-tad” liburuak baieztatzen duenez, ETAko ki-

de zela uste zuen gazteak hil zenean, baina ez zenhorrela. Bere burua erakunde armatuaren arduraduntzataurkezten zuen morroi batek manipulatu zuen zenbaitekintza eta lapurreta egiteko, egitera behartzeko. Orain-dik ez da argitu zein zen gizatxar hura.“Indarkeria iraultzaileak” izaera eskuzabala eta epikoa

du horretan aritu eta horretan lagundu edo babesa emandutenentzat, baina horiek denek badakite horrek ere ba-dituela, ezinbestean, alde ilunak; adibidez, infiltraziotikdatozenak, poliziaren infiltraziotik eta infiltrazio ideolo-gikotik. Beharbada, bigarren hori da arriskutsuagoa,ekintzailea oharkabeanetsaiaren parametroetan ko-katzen baita. Hamaika adibi-de dago historian.Borroka armatua zilegi

izan dela eta eraginkortasu-na izan duela uste dutenekere ondo dakite barneratze-ko oso zailak diren egoeraksortzen dituela. Hainbesteazaldu zuen, adibidez, ETAkHipercor-eko atentatuak era-gindako sarraskian –edo sa-rraskia gerta ez zedin– izan-dako ardura onartzerakoan.Egoera nabarmen aldatu

da, prozesu politikoaren garapena eta ETAk hartutakoerabakiak direla-eta. Horregatik dira hain zentzugabeak,esate baterako, orain dela gutxi Derion izandako autobuserreketaren modukoak (nolabait, ekintza planifikatu bat,ildo bat ireki nahi duena, ez bat-bateko erantzun herrita-rra). Beharbada, zenbait urtez ETAk berak bere garaianegindako diskurtsoak, kale borrokan ez zuela aitatasuniknabarmenduz, oinarri bat ere eman die halako saltsetanaritzeko prest egon daitezkeen sektore txiki horiei, nahizeta presoen alde aldarrikatzen diren horrelako ekintzeiespresuki uko egin dion EPPK-k berak. Hala esan zuen,2013ko abenduan, urteotan egindako adierazpen nagu-sian: «Ontzat ematen dugu ETAk borroka armatua bertanbehera utziz geroztik sortutako agertoki berria, eta Eus-kal Herriaren askatasunaren aldeko borroka aurrerantze-an bide eta molde politiko eta demokratikoetatik egitea,

norabide horretan hartu diren erabakiekin bat eginez.Hortaz, inposizioari, zapalkuntzari, eskubide urraketeiaurre egiteko iraganean baliatu moldeari, aurrera begirauko egitea berresten dugu. Agertoki berriarekiko gurekonpromisoa erabatekoa da, berau sendotu eta errotzekoEPPK-k bere ekarpena egiteko erabakia berresten du».Begira, ordea, Derioko ekintzaren aldarrikapenak jaso-

takoa: «Kartzelan dauden gehienek biolentzia erabili du-te eta gure ekintza modu sinplistan kritikatzean, zehar-ka, preso politiko gehienen borrokari irain egiten diote». Bi paragrafoen artean bada alderik, ezta?

LEHEN ERE ERREFUSATU DITU EZKER ABERTZALEAK HALAKOAK

Dena dela, ez estrategia politiko osaturik ez gutxienekoherri babesik ez duten halako jokabideek ezker abertzale-aren gaitzespena jasotzea ez da gaurko kontua, ezta gu-txiagorik ere. Horretan bakarren batzuk oso oker daude,

akaso mugimendu independentistak, ilegalizazio garaiadela-eta, transmisio arazoak izan dituelako edo, zergatikez, sektore batzuetan zenbait desbideratze ideologikoerrotu direlako, adibidez, «sufrikarioaren sozializazio-tik» etorritakoa.Ezker abertzaleak lehenago ere, eredu politiko-milita-

rra indarrean zenean ere, salatu ditu Euskal Nazio Aska-penerako Mugimendua deritzanaren estrategiatik kan-poko ekintzak. Egia esan behar bada, oraingoan Sortukerabilitako hitzak baino askoz ere gogorragoekin. Portu-galeteko Casa del Pueblo-k 1987an koktel molotovekin ja-sandako erasoaren harira (bi pertsona hil ziren), ekintzahura baino haragoko hausnarketa plazaratu zuen Jarraigazte antolakundeak, «beren nahiak errealitatearekinnahasten dituzten eta etsaiak errazki erabil ditzakeenhorien» jokabideaz ohartarazteko •

{ asteari zeharka begira }

ETAko militantea zela ustezhil zen gazte hura

Ezker abertzaleak lehenago ere, eredupolitiko-militarra indarrean zenean ere,salatu ditu ENAMen estrategiatik kanpokoekintzak. Oraingoan Sortuk erabilitakohitzak baino askoz ere gogorragoekin

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herria

ritzak gizonezkoak erabat nagu-si diren mundu bat izaten jarrai-tzen du, eta batzuek eta besteekegiten dituzten lanak eta dituz-ten ardurak desberdinak dirakasurik gehienetan.Errealitate hori nabarmena-

goa zen duela urte batzuk. Or-duan arraroa zen emakume batkirol gaiak jorratzen ikustea.Testuinguru hartan eman zituz-ten lehen urratsak kirol kazetarimoduan zenbait emakumek. Pa-loma del Rio, esaterako, duela 29urte iritsi zen TVE Espainiakotelebista publikoko kirol erre-dakziora. 1986. urteko udaranamaitu zuen karrera eta telebis-tan praktikak egiteko iragarkibat ikusita probetara aurkezteaerabaki zuen.«Ikasketa espediente ona

nuen eta hartu egin ninduten.Gainera, kirol sailera bideratuninduten, nik gustuko nuenera,hain zuzen. Hala, hiru hilabetezbekadun aritu ostean azaroansinatu nuen nire lehen lan kon-tratua telebistan, sei hilabetera-ko. Epe horretan oposaketak

egin ziren eta plaza atera nuen»,kontatu du. Urtebete geroago hasi zen

Euskadi Irratian lanean ArritxuIribar. Iribarrek Euskal Filologiaamaitu berritan izan zuen lehenhartu-emana irratiarekin, bainahasiera hartan ez zen kiroletanibili, baizik eta goizeko saio ba-tean Joxerra Garziarekin batera.«Nik kirol kazetari izan nahinuen, eta, ingurukoak ere horre-taz jabetu zirenez, txirrindulari-tzari buruzko gauzatxo batzukegiten hasteko aukera eskainizidaten irratian hasi eta bi urte-ra. Gero, kirol erredakziora pasanintzen, jada oposaketak gaindi-tuta». Belaunaldi hartakoa da GARA

egunkariko kazetari Miren Sa-enz ere. Duela 26 urte ekin zuenbere kazetari ibilbidea “Egin”-en, baina, Iribarren moduan, Sa-enzek ere ez zuen kiroletan izanlehenengo geralekua: «Bestela-ko sekzio batzuetan jardunnuen lehenengo urtean, baina,ondoren, kiroletako arduradu-nak deituta egin nuen jauzia,

Iniestak pasea Neymarri,brasildarrak Messirekinjokatu du; kontuz, argen-tinarra oso arriskutsuada-eta zelaiko azken me-troetan. Atzean utzi du

Pepe, Ramos irten zaio bidera,baina hau ere primeran gaindi-tu du, Keylor Navasen aurreanbakar-bakarrik dago eta... goooo-

Mikel Ibargoien

KIROL KAZETARITZAKirolak, emakumezkoen ahots etalumarekin kontatuak

Kirol kazetaritza betidanik izan da gizonen gotorleku.Urte batzuk atzera apenas topa zitekeen emakumerikkirol erredakzioetan eta bidea ireki zuten emakumeekgogor borrokatu behar izan zuten haien balioa erakutsieta ordura arte oso matxista zen mundu batean lekuaegiteko. Egun erreferente bihurtu diren emakumeekharresi hura eraitsi zutenetik egoera normalizatzen ari dapixkanaka, nahiz eta gizonek gidaturiko alor bat izatenjarraitzen duen kirol kazetaritzak.

KIROLAK / b

oooool!!!». Futbol partida batenkontaketaren zati bat besterik ezda, baina, muinera joan eta hitzhoriei ahotsa nork jartzen dienaztertzen hasiz gero, ia %100eangizon bat izango da. Izan ere,egoera orekatzen ari den arren,eta kirol erredakzioetan gero etaemakume gehiagok lan eginaga-tik, oraindik orain kirol kazeta-

Lerro hauen azpian,ezkerretara, Paloma del Rio

TVE Espainiako telebistapublikoko kazetaria, eta,

eskuinaldean, EuskadiIrratiko Arritxu Iribar.

Hurrenez hurren, 29 eta 28urte daramatzate kazetari

lanean. GAUR8

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 12 / 13

eta kiroletan dihardut orduda-nik». Del Rio ez zen emakumezko

bakarra Espainiako Telebista Pu-blikoko kirol erredakzioan. Mer-cedes Milak –egun Tele 5 kateko “Gran Hermano” saioko aurkez-lea– 1 Formulako lasterketenemankizunak egiten zituen etaMari Carmen Izquierdo, Olga Vi-za, Maria Escario eta Maria An-tonia Martinek ere kirol gaiakjorratzen zituzten: «Esan daite-ke emakume horiek ireki zutelabidea lehenengoz, eta ni haiekinbatera aitzindarietako bat izannintzela ordura arte gizonezkoe-na zen mundu batean». Iriba-rrek eta Saenzek, berriz, baka-rrik egin behar izan zuten bidehori, baina nabarmentzen duteoso harrera ona jaso zutela gai-nerako lankideengandik eta ha-sieratik normaltasunezko tratuaizan zutela. «Garai hartan ninintzen ‘Egin’-eko kirol erredak-zioko emakume bakarra. Geroa-go hasi zen kolaboratzaile gisaAmaia Ugarte Lasagabaster. Ha-lere, oso ondo hartu ninduten

lankideek eta erabat logikoa iru-ditzen zait, izan ere, ‘Egin’ edoGARA bezalako egunkarietanberdintasuna bezalako baloreakbultzatzen dira, eta, beraz, hordiskriminazio bat egitea kontra-esankorra litzateke. Hemen ma-txismoak ez du lekurik, printzi-pio kontua da», azaldu duSaenzek. Del Riori ordea, tokatu zi-

tzaion oso bestelako egoera de-satsegin eta gordin bat bizitzea:«Kazetari gazteekin ez zegoenproblemarik, arazoa futbola jo-rratzen zuten eta garai hartan50 urte inguru zituzten kazetaribeteranoak ziren. Haiek betimesfidantzaz begiratzen zigu-ten eta nik haietako batekin es-perientzia arraro bat izan nuen.‘Zuk polita, kirol kazetari mo-

Beheko argazkian MirenSaenz, GARAko kazetaria,

joan den igandean Behobia-Donostia lasterketan

lanean. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Paloma del Rio: «Kazetari gazteekin ez zegoenproblemarik, arazoa futbola lantzen zuten eta50 urte inguru zituzten kazetari beteranoakziren; mesfidantzaz begiratzen ziguten»

Miren Saenz: «Ondo hartu ninduten lankideeketa erabat logikoa iruditzen zait, izan ere, ‘Egin’edo GARA bezalako egunkarietan berdintasunabezalako baloreak bultzatzen dira»

duan aurrera egiteko ideia duzuedo erizaintzara bueltatuko za-ra?’ –erizain moduan ere lanegin zuen kazetaritzan hasi au-rretik– eta horrelakoak esatenzizkidan eta niri tonu hura ez zi-tzaidan batere gustatzen. Behin,gainera, berarekin bakarrik ge-ratu nintzenean ukituak eginzizkidan eta nik berehala eran-tzun nion esanez ea jokabidehura normala iruditzen zitzaioneta ea gustatuko litzaiokeen be-ra egiten ari zen gauza berberabere alabari egitea. Nire ustezmentalitate matxista hura be-raien arloan beraiek baino ho-berik ez zegoela uste zutelakoeta han beste inor sartzerik nahiez zutelako ematen zen», konta-tu du.Gazteagok dira Natalia Arroyo

(“Ara” egunkaria), Sara Gandara(ETB) eta Ainara Hernando (“Ci-clismo a Fondo” aldizkaria), eta,hortaz, askoz geroago barneratuziren kirol kazetaritzan. Haatik,topaturiko egoera antzekoa izanzen. Arroyok 22 urterekin utzibehar izan zuen futbola –Bartze-

lona eta Espanyol taldeetako jo-kalari ohia da– jasandako lesiolarrien ondorioz. Dena den, ar-tean lotura estua mantentzendu futbolarekin, izan ere, kirolkazetaria izatez gain, Katalunia-ko emakumezkoen futbol selek-zioko hautatzailea ere bada:«‘Ara’ egunkarian hasitakoanbost erredaktore finko ginenlantaldean eta horietatik biemakumezkoak, ni eta beste bat.Harrera oso ona izan zen. Erre-dakzio gaztea gara eta lankideekikuspegi zabal eta irekia dute.Beste hedabide batzuetan ausar-tzen ez diren gaiak jorratzen di-tugu ‘Ara’-n eta niregan konfian-tza handia dute», argitu du. Gandara Euskal Telebistara

iritsitakoan beste bi emakumebaino ez zeuden kiroletako lan-taldean: «Ana Ramos eta ElenaAzpeitia ziren emakumezko ki-rol kazetari bakarrak. Gauregun, Janire Fragua ere badabilAthletic lantzen». Hernandok,bere aldetik, autonomo gisa egi-ten du lan, baina hilero idaztendu “Ciclismo a Fondo” aldizka-rian, eta, halaber, “La Razon”egunkariarentzat FrantziakoTourreko kronikak egin ohi ditu.Halere, kirol kazetaritzara lehengerturapena “Noticias de Ala-va”-n egindako praktiketan izanzuen 2005ean. «Egunkarian osogazte hasi nintzen, karrerako le-henengo urtean, eta emakumebakarra zegoen kirol arloan. On-doren, Gasteizko Onda Ceroirratian lan egin nuen eta ber-tan ez zegoen emakumerik.Orain, ‘Ciclismo a Fondo’-n ereni naiz bakarra».

GEHIAGO DEMOSTRATU BEHARRA

Ikuspegi atzerakoia duten gizar-teko zenbait sektoretan errotutaegon da urte luzez emakumeekkirolaz hitz egiteko eta berauulertu eta aztertzeko behar bes-teko gaitasunik ez duten pentsa-mendua. Gaia mahai gaineraatera orduko bota du atzera DelRiok tesi hori: «Hori sekulakozentzugabekeria da, emakume-ok gizonen adinako gaitasunadugu kirolak ulertzeko, gakoainteresean dago. Emakumeekkirolak eta berauen arauak uler-tuko dituzte interesa badute, gi-zonekin gertatzen den moduan;

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herria

ez da gaitasun intelektualarekinzerikusia duen zerbait. Gizone-kin ere gertatzen dira horrelako-ak, nire lankideetako inor ez dagai patinajeko hiru salto desber-din bereizteko, eta nik ez ditutgutxiesten horregatik, nork bereespezialitatea du-eta». Iritzi berekoa da Iribar ere:

«Badirudi mutilek genetikokikirolak gustuko dituztela etaulertzen dituztela eta gure ka-suan, aldiz, hori beti zalantzanjartzen dela. Elkarrizketa baterajoan eta ‘zuk honetaz badakizu?’eta horrelakoak entzun beharizan nituen. Harritu egiten zi-ren. Guk erakutsi eta demostra-tu behar izan dugu profesionalonak garela onartuak izateko». Hari horri tiraka, Hernandori

ere egokitu zaio egoera xelebre-ak bizitzea: «Lasterketetara joa-ten hastean denek galdetzen zi-daten ea txirrindulariren batenneska-laguna edo arreba nin-tzen, eta, kazetaria nintzela etahaiek bezala lanean nengoelaesaten nienean, arraroa egitenzitzaien. Lasterketen prentsau-rrekoetara joandakoan ere ehunkazetaritik emakumeak bat edobi besterik ez gara izaten». Horrez gain, egoera puntua-

len batean sentitu izan da gu-txietsia Hernando: «Hainbat ka-zetari elkarrekin talde batekokirol zuzendaria elkarrizketa-tzen ari bagara, nahiz eta galde-ra nik egin, erantzuterakoan be-girada gizonezko kazetarieizuzentzen die normalean. Ho-rrelako gauzak askotan pasa-tzen zaizkit. Txorakeria dirudi,baina neurri batean gutxietsiegiten zaituzte».

GAITASUNA ZALANTZAN JARRIA

Horiek horrela, lanbideko kide-ek zein jendeak haiek eginiko la-na merezi bezala baloratu etaonartzeko gizonezko kazetariekbaino gehiago demostratu be-har izan dutela sentitzen dutebatzuek. Horietako bat da Gan-dara; «erredakziotik kanpo su-matu izan dut kirolari buruzhitz egiteko nuen gaitasuna za-lantzan jartzen zutela batzuek.Zuk zer dakizu futbolaz eta ho-rrelakoak entzutea egokitu zi-tzaidan hasieran; ‘barkatu, bai-na nik futbolean jokatu dut,

prestatuta nago, eta, beraz, zer-bait ulertzeko gai naizela ustedut’, erantzun izan dut haserre.Praktikak amaitutakoan behin-behineko kontratuak izan ni-tuen hiru urtez. Ezegonkorta-sun handiko uneak igaro nitueneta egoera zailak ere bai. Ondo-rioz, hiru urte egin nituen kaze-taritzatik aldenduta. Gero Ha-maika Telebistan itzuli nintzenkazetari lanetara eta berriro jau-zi egin nuen ETBra. Jendeak gau-za horiek ez dakizki, ezta nago-en lekura iristea zenbat kostatuzaidan ere», kontatu du. Hernando ere erabat ados da-

go baieztapen horrekin. Halere,argi du hori ez dela kirolean ger-tatzen den kontu bat soilik, gi-zarte osora hedatzen den egoerabat dela baizik: «Sukaldean eregauza bera gertatzen da. Betiemakumea egon izan da sukal-dean eta gizon bat hasi ordukochef bilakatzen da. Beste hain-beste gertatzen da modarenmunduan. Suposatzen da ema-kumeoi mundu hori gehiago in-

teresatzen zaigula eta gehiagoulertzen dugula, baina, gero, gi-zonezkoak dira diseinatzaile os-petsuenak», argitu du. Denen egoerak, ordea, ez dira

berdinak, eta Arroyo, Saenz etaIribarrek ez dute sentipen hori.Aitzitik, bidea inongo oztoporikgabe egin dutela aitortzen duteeta pribilegiatu batzuk direlairuditzen zaie. Era berean, ema-kumeek gauza batzuetarakoabantaila izan dezaketela dio Iri-barrek: «Emakumea izateakematen du harremanak izatekobeste sentsibilitate bat, eta zen-bait momentutan agian bestetratamendu bat lortzen dugu ki-rolariekin. Nire kasuan, gainera,emakumea izanik eta euskarazsoilik lan eginda, oso gertukomundu batera eraman nau etahorrek nire ibilbidean kalte bai-no gehiago asko lagundu dit. Be-tiere, noski, desberdinduz zerden harreman pertsonala etazer harreman profesionala». Egunkarietako kirol erredak-

zioetan diharduten kazetariek

Natalia Arroyo, «Ara»egunkariko kazetaria eta

telebistako futbol esataria,partida batean lanean.

Arroyo futbolari ohia da,Bartzelonan eta Espanyolenaritutakoa, eta Kataluniako

emakumezkoen futbolselekzioko hautatzailea ere

bada. Alex GALLARDO

mota desberdineko lanak jorra-tu ohi dituzte: Hala nola, albis-teak, elkarrizketak, erreportaje-ak eta kronikak. Bestalde,telebistan edo irratian dabiltza-nek, genero horiez gain zuzene-koak, aurkezle lanak, esatari la-nak eta aditu lanak ere egitendituzte. Horietako lanik gehie-netan sarritan ikusten dira ema-kumeak. Aldiz, zuzeneko eman-kizunetan esatari lanak egitenedo esatariarekin batera anali-siak egiten ez. Egoera horrenzioa azaldu du Del Riok: «Tele-bistan ikusten den kiroletik%80 inguru futbola da, eta fut-bola gizonezkoek soilik konta-tzen duten kirola da. Halere, gai-nerako kirol minoritarioetanTVEn emakume dezente dituguzuzeneko emankizunak egiten;Eva Aguilera, Julia Luna, Lour-des Garcia Campos eta ni neu,besteak beste». Hain zuzen, horregatik da be-

rezia Arroyoren kasua: emaku-meen futbol partidetan aditu la-nak egiten hasi ostean, iragan

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 14 / 15

Ezkerreko argazkian AinaraHernando, «Ciclismo a

Fondo» aldizkarikokazetaria, txirrindulari bat

elkarrizketatzen.Eskuinaldean, Sara

Gandara, Euskal Telebistakoalbistegietako kirol

tartearen aurkezlea. GAUR8

urtean Gol Television bezalakokate indartsu batean gizonenpartidetan lan berbera egitekoaukera eskaini zioten. Gainera,hedabide desberdinetako tertu-lietara ere gonbidatzen dute:«Ni beti egon naiz une eta lekuegokian. Kataluniako TV3 kate-tik emakumeen partidekin has-tean deitu ninduten eta ordutikbeste hainbat gauza atera zaiz-kit. Niri agian mesede eta denaegin dit emakumea izateak. La-na ondo egiten nuela ikusita bi-dea ireki didala esango nuke,baina jakitun naiz ez dela joeraorokor bat. Halere, ni askotan eznaiz egoeraz ohartzen, niretzatnormaltasunaren barruan dago-en zerbait delako. Baina egia dalagun askok esan didatela ninaizela gizonezkoen futbola zu-zeneko emankizunetan eta kategarrantzitsuetan aztertzen du-dan emakume bakarra».Adituen gaiarekin jarraituz,

Del Riok aitortzen du TVEn ezdutela emakumerik futbolemankizunetan, baina bai ordea

bestelako kirol minoritarioetan,nahiz eta pauso hori ematekomajo izerditu behar izan zuten:«Ikaragarri kostatu zitzaigun Vi-vi Ruano, Gala Leon edo Conchi-ta Martinez emankizunetan adi-tu lanetan jartzea, izan ere,erabakiak hartzen zituen jende-aren mentalitatea zen jendeakgizonezkoen komentarioak en-tzun nahi zituela».

IRUDIARI LOTUTAIribarrek ere badaki ez dela ohi-koena, baina nabarmendu duEuskadi Irratian izan direla etabadaudela emakumeak horrela-ko lanetan: «Nik neuk futbolemankizunak egin nituen kirolerredakziora iritsitakoan. Reala-ren zein Athleticen partidakegin nituen, baita pilota, arrauneta ziklismo emankizunak ere.Analisiak egiterakoan ere nireiritzia eman izan dut arrauneaneta ziklismoan. Orain, MaitaneUrbieta ere hor dugu».Gandarak Euskal Telebistako

albistegietako kirol tarteak aur-

kezten ditu euskaraz, baina esa-tari lanak egiteko aukerarik ezdu izan. Hori bai, gustatuko li-tzaioke egunen batean aukerahori izatea: «Ez da normala esa-tari moduan hain emakume gu-txi egotea. Niri pertsonalki askogustatuko litzaidake eta ustedut ondo moldatuko nintzate-keela. Proposatzea falta da». Aurkezle lanak egiten dituz-

ten emakumeak sarritan diraeztabaida iturri, izan ere, gehie-nak fisikoki oso erakargarriakizaten dira, eta, badirudi, ezau-garri hori betetzen ez dutenemakume kazetariek ez dutelalekurik egungo telebistan. Egoe-ra horren aurrean ondorengohausnarketa egiten du Saenzek:«Aurpegi polit bat bilatzen duteaskotan profesional moduanduten gaitasuna aintzat hartugabe, eta niri ez zait logikoa iru-ditzen. Egia da emakume horieknormalean ondo prestatuakegoten direla, baina beste kon-tuei balore handiagoa eman be-harko litzaiekeela uste dut».

«Gauza horiek ez dira onak ezlanbidearentzat, ezta guretzatemakume bezala ere», gaineratudu Hernandok.Hain zuzen ere, aurkezle iza-

tearena da Gandaren lana eta aztertu berri ditugun arrazoie-kin lotutako hitz desegokiak ja-san behar izan ditu noiz edonoiz: «Jende gaiztoa egon bada-go eta entzun behar izan dut ni-re itxura fisikoarengatik nagoe-la telebistan. Baieztapen horiektxorakeria hutsak dira eta ezja-kintasunetik eginak».Halere, bada norabide hori

hartu eta atzerako bidea eginduen kate garrantzitsurik, BBCErresuma Batuko telebista pu-blikoa kasu. Iribarrek plazaratudu adibidea: «BBCn egin zutenaurkezle lanetan kazetari era-kargarriak jartzeko proba, bainagero atzera egin zuten. Izan ere,albisteak ematen dituenak si-nesgarritasuna eman behar du. Horregatik, esperientzia handia-goko kazetarien aldeko hautuaegitea erabaki zuten berriro».

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herria

Pekingoa (Txina) da sortzez TianqiZhang, baina bizitzak ematen dituenitzulinguruak medio Bartzelonandihardu lanean egun. Eta berak duelaurte batzuk imajinatu ere ezingo zukeenlanbide batean gainera, izan ere,Mendebaldeko kulturak erakarritaEspainiar Filologiako ikasketak burutuzituen, baina, orain, kirol kazetarimoduan dihardu Bartzelona futboltaldearen gaineko informazioa landuzQQ webgune txinatarrarentzat.

«Txinanemakumezkoen

futbolak gizonezkoenakbaino oihartzun

handiagoa du»

BARTZELONA FUTBOL TALDEAREN

BERRIEMAILEA TXINAKO QQ WEBGUNEAN

TIANQI ZHANG

Urteotan guztietan bizitakoakontuan hartuta lanbidean su-matu duten garapenaren gaine-an galdetuta, iritziak kontraja-rriak dira. «Egoera aldatu da etapostuak eta lanak gaitasunareneta gustuen arabera banatzendira, ez sexuaren arabera», dioDel Riok. Ez du ikuspegi berdinaHernandok: «Ez dut aldaketahandirik nabaritu. Egia da ema-kume gehiago gaudela lanbidehonetan, baina ez dut uste hobe-to baloratuta gaudenik».

EMAKUME KIROLARIEN PRESENTZIA

Haien lanbidearekin lotuta,emakume kirolariek hedabidee-tan duten presentzia da etenga-be buruan bueltaka darabiltengaietako bat. Ez zaie logikoa iru-ditzen 2015ean egonda eta esku-ratzen ari diren lorpenak aintzathartuta, emakume kirolariak ka-surik gehienetan bigarren pla-noan geratzea. Dena den, aipa-tzen dute puzzlea osatzea etaegoera iraultzea ez dela samu-rra: «Hemen kontua da futbolakgainerako guztia jaten duela.Euskal Herrian, gainera, gizonenhiru talde ditugu Lehen Mailaneta horiek bertako hedabideguztietan lekua ziurtatuta dute.Egoera orekatzeko diskrimina-zio positiboa egin beharko litza-teke. Gu ahal den neurrian saia-tzen gara emakumeei mereziduten lekua eskaintzen. Guriemakumeen kirola interesatzenzaigu», azaldu du Saenzek.Hedabideek duten joeraz jabe-

tzeko adibide argigarri bat kon-tatu du Del Riok: «2003an Gim-nasiako Munduko Txapelketatikbueltan Espainiako Selekzioarenhegazkin berean egin nuenbuelta, eta bertan zegoen urrez-ko domina lortu berri zuen He-

lena Gomez. Kasualitatez, aire-portuan Txapeldunen Liga joka-tzera zihoan Real Madril taldea-rekin egin genuen topo etakazetariek ez zioten jaramonikere egin Gomezi, denak Rauli se-gika zeuden, hori zen axola zi-tzaien bakarra; Raul maletari ti-raka grabatzea, hain zuzen. Ezdu inongo logikarik, baina horida editoreek nahi dutena. Futbo-lak gainerako dena jaten du».Egungo egoera hori izanagatik

gaiaren gainean nork bere haus-narketa egin beharko lukeela us-te du Iribarrek, arazoa ez baitahedabideena soilik: «Uste dutkontu horrekin denak hipokritasamarrak garela. Hau da, errazada demanda egitea hau edo bes-tea ez dutela ematen, baina gal-detu pertsona horiei ea zein fut-bol, eskubaloi edo pilota partidaikusten duten. Euskal HerrikoItzulian errepideak jendez bete-ta egoten dira eta EmakumeenBiran, aldiz, ez da ia inor egoten;eta munduko onenak ikustekoaukera izaten da. Beraz, pertso-na horiei galdetu behar zaie eazer egiteko prest dauden arazoakonpontzeko».Presentzia urri hori defenda-

tzeko hedabideetako arduradu-nek erabiltzen duten argudioak audientzia eta interes eta erren-tagarritasun falta dira, bainaArroyok dio emakumeen kirolaematen denean ere oso gutxiiragartzen dela eta horrela osozaila dela egoera aldatzea. Adosdago Del Rio ere: «Emakumez-koen kirolak zuk nahi duzun au-dientzia sortzen du. Hori bai, au-dientzia hori egiten duzuniragarpenaren, duen babeslea-ren eta ematen diozuen tarte etagarrantziaren araberakoa izangoda. Begira itzazu Carolina Mari-

nek [Badmintoneko Mundukotxapelduna] Europako eta Mun-duko txapelketako finaletan jo-katu zituen partiden ikusle ko-puruak. Kirolari bat domina batlortzera doanean berdin duemakumea edo gizona den, jen-deak erantzuten du. Begiratuwaterpoloko edo eskubaloikoemakumezkoen selekzioek txa-pelketetan aurrera egin dutene-an ere nolako audientzia kopu-ruak eman izan dituzten».Presentziaz gain, haien gaine-

an idazten denean erabiltzenden terminologia aztertzea me-rezi duen beste puntuetako batda, eta, hain zuzen, hor jarri duazpimarra Hernandok: «Zerbaitirabaztean gizonek eta emaku-meek jasotzen duten tratua osodesberdina da. Igeriketako neskabatek domina bat lortzean, ‘sire-na’ deitzen diote eta bere ederta-suna goraipatzen da bere kiroljardunari buruz ia ezer aipatugabe. Aldiz, inork ez du ezer esa-ten jokalarien hankei edo abdo-minalei buruz».

BERDINTASUNA URRUN

Pausoak eman diren arren, nahibaino txikiagoak direla esan du-te sei kazetariok eta bat datozesatean bidean aurrera egitekolagungarria litzatekeela kirolerredakzioetan eta agintaritzapostuetan emakume gehiagoizatea. «Emakumeok normaleangurekin dugu begirada eta sen-tsibilizazio hori, eta, beraz, gil-tzarri izan liteke», dio Arroyok.«Ni zuzendaria banintz apustusendoagoa egingo nuke emaku-me kirolarien alde. Eta ez baka-rrik emakumeak direlako, baiziketa haien lorpenekin albiste di-relako», gehitu du Gandarak. Kontuak kontu, ez diote mu-

zin egiten errealitateari, eta, era-giten segi beharra dagoela dio-ten arren, ez dute uste epelaburrean berdintasuna iritsikodenik. Hitzokin jarri du amaieraDel Riok: «29 urte daramatzatborroka honetan, eta, egia esate-ko, oso gutxi aurreratu da. Hale-re, egia da emakumeok bozka-tzeko aukera bera 1931n lortugenuela Espainian eta orain de-nak egoera berean gaudela. Hor-taz, erraza izango ez den arren,ez da amore eman behar».

Ainara Hernando: «Lasterketetara joaten hasinintzenean denek galdetzen zidaten eatxirrindulariren baten neska-laguna edo arreba nintzen»

Arritxu Iribar: «Badirudi mutilek genetikokikirolak gustuko dituztela eta ulertzen dituztelaeta, gure kasuan, aldiz, hori zalantzan jartzendela. ‘Honetaz badakizu?’, galdetu izan didate»

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 16 / 17

ere jorratzen dira webgunean, sozialaketa ekonomikoak, besteak beste.

Bartzelona futbol taldeaz apartebestelako gairik lantzen duzu?Bai. Aurreko urtean, esaterako,Bartzelonak Kopako finala Athleticenaurka jokatu zuenean, QQ bertakoeditoreak Athleticen gaineko erreportajebat egiteko eskatu zidan, taldearenfilosofia oso berezia iruditu zitzaion-eta.

Nolako harrera izan zuenerreportajeak Txinan?Txinan arraroa egiten zitzaien egungoabezalako mundu globalizatu bateanbizita talde batek horrelako filosofia etabaloreak mantentzea, baina oso gusturairakurri zuten nire lana. Komentarioakizan ziren oso kultura purua zela etaTxinan ere horrelako zerbait behar dela.

Konturatuko zinen hemen futbolakgainerako kirol guztiak jaten dituela.Txinan ere hala gertatzen da?Txinan futbola ez da indar gehien duenkirola. Txinako futbol liga oso gaztea da,hogei urte pasatxo baino ez ditu etaselekzioak behin baino ez du lortuMundialean egotea. Txinan ping-pongaedo badmintona bezalako kirolekarrakasta eta jarraitzaile gehiago dituzte.

Zein da emakumezkoen kirolarenegoera?Txinan emakumezkoen futbolakgizonezkoenak baino oihartzunhandiagoa du. Halere, ekonomikokilaguntza gutxiago du eta oraindik bideasko dago egiteko. Bestelako kiroletanegoera aldatu egiten da modalitatearenarabera.

Zein da emakumeek kirolerredakzioetan duten egoera?Kirol kazetariei dagokienez ez dut aldealdirik sumatzen emakumezkoen etagizonezkoen artean. Txinan beti esan daemakumeak letratakoak garela, eta,beraz, nabaritzen da albiste batemakume batek idazten duenean,detaile, informazio eta datu gehiagoizaten ditu-eta. Agian duela urte batzukez genuen horrenbesteko estimarik,baina orain egoera orekatu egin da.

Bartzelonan jarraitzeko ideia duzu?Oso gustura nago Bartzelonan etamomentuz bertan jarraitzeko ideia dut.Gainera, uste dut hurrengo urteetankazetari dezente etorriko direla TxinatikEspainiara bertako informazioajarraitzera.

Zhangek badaki Euskal Herrikohizkuntza euskara dela, eta, hala, guredeia jaso duenean, “kaixo” esanez agurtugaitu. “Kaixo” eta antzerako beste hitzbakan batzuk ikasi ditu Euskal Herriraeginiko bisita laburretan eta hemengokultura oso interesgarria dela iritzita ezdu baztertzen etorkizunean euskaraikastea.

Bartzelonan eta kirol kazetari moduanlanean, duela urte batzuk pentsaezina.Egia esateko nire bilakaera berezia izanda. Ni betidanik erakarri izan nauMendebaldeko kulturak eta horregatikerabaki nuen Espainiar Filologia ikastea,eta, egia esateko, ez naiz bateredamutzen, asko gustatzen zaidan mundubat da-eta. Hori bai, bizitzak buelta askoematen ditu eta kirol kazetari moduanamaitu dut.

Noiz hasi zinen gaztelania ikasten?Primeran hitz egiten duzu.2009.urtean hasi nintzen gaztelaniaikasten. Ordura arte ez nekien ezer, eta,beraz, sei urte daramatzat zereginhorretan, oraindik ere klaseetara joatenbainaiz. Hurrengo pausoa euskaraikastea izango litzateke. Ez du zerikusirikgaztelerarekin edo hizkuntzaerromanikoekin baina oso interesgarriairuditzen zait. Fonetikokijaponiarrarekin topatzen diotantzekotasunen bat.

Ikasketen bidez iritsi zinen lehenaldiz Bartzelonara.Hala da. 2011. urtean PekingoUnibertsitatean ikasten ari nintzelaurtebetez ikasketak atzerrian egitekoaukera sortu zitzaidan eta aukera horrenbidez etorri nintzen estreinakozBartzelonara. Jendeak primeran tratatuninduen, lagun asko egin nituen eta osoesperientzia ona eta aberasgarria izanzen. Orduan erabaki nuen berriroitzultzea.

Halere, aldaketak sumatuko zenituen.Txinako eta hemengo kultura etaohiturak desberdinak izango dira.Aldaketa handiena bazkaltzeko etaafaltzeko ordutegietara egokitzea izanzen. Txinan 12:00ak aldera jaten dugueta Bartzelonara iritsitakoan orduhorretan jatetxeren batera joan etadenek arraro begiratzen ninduten, osogoiz zela esanez.

Lanari dagokionez, Bartzelonarabueltatutakoan hasi zinen kirolkazetari moduan?Ez. 2014an hasi nintzen QQ webguneanlanean eta Brasilgo MundialeanArgentinako eta Espainiako selekzioengaineko informazioa landu nuen. Hortikaurrera futbolaren gaineko informazioalanduz jarraitu dut hedabideberdinerako eta iragan urtean hasinintzen Bartzelona futbol taldearengorabeherak jorratzen. Urtebete ingurudaramat lan horretan. Gainera, nirelehen partida Eibarren aurkakoa izanzen, Euskal Herrikoa talde bat hain justu.

Nola hartu zintuzten Bartzelonarengaineko informazioa latzen dutengainerako kazetariek?Nik zorte handia izan dut. Pekinennengoenean Espainiako kazetari batzukezagutu nituen, han espainiar kazetaridezente ibiltzen delako. Adibidez,Espainiako irrati eta telebistapublikoetakoak eta Tele 5 katekoak.Horiek asko lagundu zidaten,Bartzelonako lankideak aurkeztuta.

Zer lan egiten dituzu zehazki?Nire lana batik bat partidaren ostekoaizaten da. Jokalariak elkarrizketatzenditut eta teknikarien prentsaurrekoetaraere joaten naiz.

Nolakoak dira futboleko izarrakaurrez aurrekoan?Niri oso adeitsuak iruditu zaizkit. Lanhonetan hasi aurretik pentsatzen nuenhain maila altuko jokalariak eta

ospetsuak izanik harro samarrak izanzitezkeela, baina guztiz kontrakoa da:oso gertukoak eta jatorrak dira. Aurrekourtean Pedro, Xavi eta Busquetselkarrizketatu nituen, besteak beste, etaprimeran moldatu nintzen denekin.

Messi elkarrizketatzeko aukera izanduzu?Bartzelonan ez, baina BrasilgoMundialeko finalaren atarian eman zuenprentsaurrekoan berari galdera bategiteko aukera izan nuen.

Jendeak ideia bat egin dezan, bertakozein hedabiderekin pareka liteke QQwebgunea?“Sport” edo “Marca” egunkarienbaliokide bat dela esan daiteke, milioikaerabiltzaile ditu-eta. Futbolaren etaEspainiako futbol ligako informazio askotopa daiteke bertan, Txinako jendeak gaihorien inguruko interes handia du-eta.Izan ere, Espainiako selekzioak lorpengarrantzitsuak eskuratu ditu azkenurteotan, eta, ondorioz, Txinan boom bategon zen. Hori bai, ez da kirolari soilikatxikitako ataria. Bestelako gai batzuk

«Kirol kazetariei

dagokienez Txinan

ez dut alde aldirik

sumatzen

emakumezkoen eta

gizonezkoen artean.

Txinan beti esan da

emakumeak

letratakoak garela

eta nabaritzen dela

albiste bat

emakume batek

idazten duenean,

detaile eta datu

gehiago ematen

dituelako»

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herria

etorri da, irribarrea irri algara bihurtuz:«Badaezpada ateak ere azkar itxi ditzate-la/ gaztetuz gero hemendik alde egingodute bestela».

Taldea hagitz anitza da eta denetarikikusten da. Langileek jakinarazi digute-nez, egoitzako biztanleen batez bestekoadina 80 urtetik gorakoa da eta batzuekeritasun hagitz garatuak dituzte. Hortaz,zoragarria da adi-adi eta gozatzen egotea.Hernandezek agertu duenez, batzuentzatenergia gastu handia da ordubetez saioaentzuten egotea eta hiru pertsonak soiliklo hartu izana lorpen handia da.

Lasarte-Oriako gazteak aitortu du le-hendabizikoz sartu dela zahar egoitza ba-tera eta azpeitiarrak zuzendu dio erranezhemen zaharrik ez dagoela, izatekotanaspaldi jaiotakoak. Berotzen doa giroaeta Sebastianek harridura azaldu duemakume gehiago daudelako gizonakbaino. Emakumeak pozik bera ikusita,baina Anek kontuz ibiltzeko abisatu dio:«Hemen ez da komeni egitea bi talde/emakumea azkar jartzen da emakumea-ren alde». Lizasok ez du hain garbi: «Kon-tra ere azkar jartzen zarete zeloak sor-tzen badira».

GIRO EUSKALDUNA ESTIMATU

Gazte garaira luzatu dute begirada etabertsolariekin batera faltan eman duteerromeria. «Bekatu batzuk egindakoakizango zarete baina/ zenbaitek pena edu-kiko du bekatu gutxi egina», xaxatu etaeuren artean komentarioak sortu dira.«Konfesatzera joango dira gu biok en-tzun eta gero».

«Rubia» deituz urduri, azazkalak jatenjarri du Pilar Sebastianek eta Anek ez diosinetsi gaztetan bera ere «rubioa» zelakontatu dionean. «Rubioa zela pentsa-tzen dunak altxa dezala eskua», eskatudie entzuleei eta segituan altxa dute ba-tzuek. Lizaso gustura.

Puntuka segitu dute, eta gero “Donos-tiako Hiru Damatxo” kantatu dute denekelkarrekin. Abesteaz gain, hankarekinedo bastoiarekin erritmoa jarraitzen du-te batzuek. «Gu etortzeak merezi baduberriz etorriko gara», agurtu ditu bertso-lari helduak; «segi zazue irriparretsu,agur eta pozik bizi», gazteak.

Iñaki Urdangarin da irribarrea kenduezinik dagoenetako bat. Txirrita bere ai-tonaren anaia zela kontatu digu. Berakere kantatzen du batzuetan eta hagitzgustura egon da, Mikel Sukiaren gisan.«Bertsotan oso garbi egin dute, denaulertzeko moduan», adierazi du honek.«Euskara aurreratzea nahi dugu; urtetxarrak pasa ditugu, debekuak, eta jendeaskok dezente galdu du hizkuntza, tarte-

Anoetan goiti uste baino lehenago ailega-tu gara Zorroagako egoitzara. 11.00etanmeza dute egoiliarrek eta ondotik hasi-ko da bertso saioa. Eguzkia borobil etagoxo dago, terraza eta kafetegia betetalorategi zabal eta ederraren ondoan. So-

lasean edo irakurtzen ari dira adineko pertsonak, lan-gileak ere kafe orduan lasai. Gune batean autonomoakbizi dira eta bertzean mendekotasuna dutenak. Saioabi taldeetako euskaldunei zabaldu diete.

Ohar taulan makina bat ekintza egiten dituztela age-ri da: urtebetetzeen ospakizunak, loteria, Memoria Ge-lako jarduerak... Solairuek Donostiako auzoen izenakdituzte, errazago oroitzeko. Hara, badatoz bertsolariak,«Sebastian Lizaso eta laguna», dio Ane Labaka gazte la-sartearrak berak. Baina kantatzen aditu eta gero ederkiikasi dute denek bere izena. Lehendabiziko bertsotikbertatik animo ugari eman dizkiote. Azpeitiarrarekin,aldiz, txoratzen egon dira. Baten esperientzia eta ber-tzearen freskotasuna konbinatu dituzte.

«Listo, prest gaude», abisatu digu Sandra Hernandezpsikologo eta arduradunak. “Amara” pisura igo eta gelazabal eta eguzkitsu batean topatu dugu gizon-emaku-me taldea borobilean eserita. Hasieratik bertatik jakindugu nor izanen den protagonista. Bertsolariak aurkez-penak egiten hasi orduko garbi utzi du oiartzuarra delaeta ez dagoela isiltzeko.

Momentu hunkigarria izan da egoiliarrek, papera es-kuan, bertsolariei ongietorri bertsoa eskaini dietene-koa, zaintzaileekin batera. «Baten batek bertso zaha-rren bat badu kantatzeko, lasai egin dezala, hau zuenetxea da, ez gurea», ekin dio bertsolari azpeitiarrak xa-xatzeari. Ez diote zirikatzeari eta entzuleen parte har-tzea eta konplizitatea bilatzeari utzi Labakak eta biek.Pilar oiartzuarrak Sebastiani jarritako puntuak emandio hasiera librean eta umoretik kantatutako saioari.

Ane gogotsu etorri da: «Gaur bertsoekin 40 urte gaz-tetuko zaituztegu», bota eta gizon-emakumeei aunitzgustatu zaie, irribarrez eta bukaera kantatzen lagun-duz erantzun baitiote. Lizasoren erantzuna berehala

BERTSOLARIAK ETAZORROAGAKOEGOILIARRAK, IRRIAEZIN KENDU

Ane Labaka eta Sebastian LizasoZorroagara itzultzeko gogoz gelditu dira.

Bertako gizon-emakumeak, zer erranik ez.Beso zabalik hartuko lituzkete berriro.

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Maider Iantzi Goienetxe

Osteguna, azaroak 12, egun berezia Zorroagakozaharren egoitzan. Betiko barrenean gelditukozaiena bertan bizi diren gizon-emakumeei,mimoz zaintzen dituzten langileei eta SebastianLizaso eta Ane Labaka bertsolari pareari, baitaguri ere. Hartu-eman ederra, emozioen pizgarri.

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 18 / 19

an nik». Itxaropentsu begiratzen dioetorkizunari eta poz handia hartzen duneskak ere kantatzen ikusita. Pilarrez, zererran, bizipoza dario eta ikaragarri alaitudu saioa. «Non dago Sebastian?», galde-tzen du. Telefonoz ari da izkina batean.«Oraindik? –beranduxeago–. Gero ema-kumeez esaten dute...». Basarrik Oiar-tzungo emakumeei jarritako bertsoakkantatu dizkio eta Lizasok ezagutu ditu.

Han da egoitzako langile taldea ere:Arantxa Susperregi psikologoa, EneritzErrasti langilea eta praktikak egiten aridiren Maddi Ibarra eta Edurne Lertxundi.Saioa «oso ondo eta fresko» joan dela na-barmendu dute. Egoiliarrentzat jarduerahonek «esanahi bat» duela ikusi dute etabertso zaharren tailerren bat edo antzekoekintzaren bat antolatzeko aukeraz min-tzatu dira.

“Adin Adin” behar batetik jaio zela adierazi du Marta Agirrezabalaproiektuaren arduradunak eta Lankuko kideak: eguneko zentro eta egoitzetandauden pertsonengana euskal kultura iritsarazteko premiatik, berezikibertsolaritza, terapeutikoki zein ludikoki. Adinekoen bizi kalitatea hobetzeaeta gaitasun psikoemozionalak lantzea da helburu orokorra. Ideia SebastianLizasorena izan zen. Bera da bultzatzaileetako bat.Gipuzkoako Foru Aldundiak aukera eman eta proiektu pilotu gisa egin zen

lau egoitzatan, Azpeitia, Tolosa, Arrasate eta Bergaran, 2014ko irailetikabendura. «Saioak oso ondo atera ziren eta psikologo eta dinamizatzaileekoso balantze ona egin zuten. Asko baloratu zuten ekintza batean parte hartzeaeta mugitu gabe egotea. Umorea jorratzea ere gustura hartu zuten». Adinekoak inportante sentitzen ziren beraientzat espresuki ekintza bat

egiten zelako eta bertsolariak beraiengana zihoazelako, baita familiek partehartzen zutelako ere. Gainera, asko hunkitzen ziren eta horrek arreta emanzien psikologoei. Inoiz negarrez ikusi ez zuten gizon bat malkotan hasi zen.Inoiz parte hartzen ez zuenak bertso zahar batzuk kantatu zituen. Lehen esperientzia horren ondotik, Gipuzkoako 11 zentrotara ireki dute

egitasmoa eta bertze lurraldeetara zabaltzeko asmoa dute. Herri txikietakoeguneko zentroak ere bisitatu nahiko lituzkete. «Erantzuna oso-oso ona da,guk uste baino askoz hobea. Ez genuen uste hain sakonera iritsiko zenik.Konturatzen zara ze arreta jartzen duten, ze pozik sentitzen diren… Ahaztusamar dugun sektore bat da. Bizitzako azken fasea da, berezia eta gogorra». Aurretik bertso zaharrak pasatzen dizkiete egoitzetako langileei

egoiliarrekin lantzeko. Hala, proiektua ez da egun batekoa bakarrik, aurretikegiten duten lanketa eta ondotik uzten dien zaporea ere bada. Lehenikelkarrizketa bat izaten da eta gero bi bertsolarik saio libre bat egiten dutebertakoak xaxatuz. Ondotik bertze tarte bat irekitzen da adinekoei kantatzekoaukera emanez, eta, azkenik, bertsolariek saio ireki bat egiten dute. Bibelaunalditako bertsolariek kantatzen dute, ahal bada eskualdekoak izatendira, bat emakumezkoa eta bertzea gizonezkoa.

«EZ GENUEN USTE HAIN SAKONERAIRITSIKO GINENIK»

Langileek saioa «oso ondo eta fresko» joan delanabarmendu dute. Egoiliarrentzat «esanahi bat» duela ikusidute eta bertso zaharren tailerren bat edo antzekoekintzaren bat antolatzeko aukeraz mintzatu dira

«Non dago Sebastian?» galdetzen du Pilarrek. Telefonoz arida. «Oraindik? –beranduxeago–. Gero emakumeez esatendute...». Basarrik Oiartzungo emakumeei jarritako bertsoakkantatu dizkio eta Lizasok ezagutu ditu

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Honekin, hirugarren eta az-ken artikulua bizitza adi-mentsu estralurtarrareninguruan. Ikusi dugu Uni-bertsoaren handitasunarenaurrean estralurtarren

arrastorik ez izateak bi aukera uzten diz-kigula: edo ez dago pentsa daitekeen bes-te zibilizazio aurreraturik hor kanpoan(aurreko artikuluan azterturiko FiltroHandiaren teoria), edo badaude, eta arra-zoi ezberdinengatik, ez dugu haien berri-rik. Arrazoiak anitzak dira, baina denakdatoz bat “kaskarkeria printzipioarekin”,hau da, kontrakorik frogatu ezean ez da-goela arrazoirik pentsatzeko gu aparte-koak garenik, eta, beraz, hor kanpoan bi-zitza adimentsua egon behar dela.Zergatik ez dugu, beraz, estralurtarreninolako berririk?

Aukera bat, noski, estralurtarren gai-neko literaturan gehien aipatzen denada; «gobernuek» informazio hori ez-kutatzen dutela, alegia. Konspiranoi-koa izan barik, aukera bat bada gutxie-nez, bistakoa baita botereak nolajokatzen duen informazioarekin. Denadela, hamaika arrazoi topa daitezke ho-rren aurretik, bi norabidetan: espazio etadenbora kontuengatik kontaktatu ez iza-na, edo, beste barik, ezberdinak garelakoez sartu izana harremanetan. Unibertso-aren handitasuna kontuan izanik, izan li-teke bizitza adimentsua hor kanpoanegotea eta gu interesgarria ez den uni-bertsoko bazter baten izatea, baita estra-lurtarrak hemendik pasa izana ere, gurebizitza kontziente laburra –milaka urtebatzuk miliaka milioiren aurrean– bainolehen. Edo beste barik, distantzia luzeo-tan elkarri bidalitako mezuak oraino ino-ra heldu ez izana.

Dena dela, niri interesgarriena ezber-dinak gareneko ikuspegia egiten zait.Hau da, kanpoan den bizitza adimen-tsua «humanoidea» ez izatea, edo ezjokatzea guk espero genezaken beza-la. Adibidez, estralurtarrak esploratzaile-ak ez izatea izan liteke, halako beharrikez dutelako (nondik gatoz, nora goaz gal-derak argituak izatea, edota horrelakorikez planteatzea ere). Edo alderantziz, es-ploratzaileak izan daitezke, eta gu beha-

tzen egon, baina zuhurtziaz gurekin ha-rremanetan ez sartzea nahiago dute (adi-men garapen gutxiagoko espezieekin ha-rremanetan sartzea debekatua egonliteke zibilizazio interplanetario batean).Kasuistika amaigabea zabal liteke ikus-pegiotatik, sinpleki, estralurtarrek giza-kion antzera jokatzen ez dutela aukerahartuta. Are, jokaeratik askoz harago, bi-zitza forma, mundu ikuskera, komunika-zio kodigo, teknologia maila... ezberdinakhartzen baditugu kontuan. Gure teknolo-gia primitiboegia izan liteke ezer ikuste-ko (irrati batekin Whatsapp bidezko elka-rrizketa baten berri izaterik ez dugunbezala), edota guztiz bestelako kodigoakerabil ditzakegu harremanetan (gure iru-dimena horren ohitua dagoen bi dimen-tsioko errepresentazioa bera, adibidez,Lurrean bertan da ulergaitz hainbat kul-turatan), edota are, izan liteke ezin garelaestralurtarren existentziaz kontzienteizan, inurri batzuk gizateriaz kontzienteez diren zentzu berean. Noski, ildo horre-tatik, errealitateaz dugun pertzepzioa be-ra da erratuta egon daitekeena, baina eznuke nahi horren urrun joan.

Udaren hondarrean «Non dago mun-du guztia?» artikulu sortari ekin nio-nean, berri batek piztu zidan gaiariheltzeko gogoa: “Breakthrough Mes-sage” izenpean lehiaketa bat antolatuzela estralurtarrei zein mezu helarazibeharko geniokeen argitzeko. Berriakgogorarazi zizkidan Voyager espaziozundetan bidali ziren “Lurreko hotsak”urrezko diskoak eta, arinago, 1972an,“Pioneer 10” zundan ezarri zen plaka,irudian jasotzen dena –esan gabe doa,Mendebaldeko gizon zuriak egindakoirudia dela, emakumea pausu bat atze-rago, pasibo eta sexurik gabe duena–. Askotan pentsatu izan dut adimen

estralurtarren bat disko edo plakahauetako batekin topatu eta zer arraioulertzera hel daitekeen. Edo, hiltzekomodu barregarria litzatekeela plakaoraindik topatu ez gaituen zibilizaziokolonizatzaile eta suntsitzaile baten es-kuetara heltzea. Baina tira, nahiago dutpentsatu bestara gonbidatu ez gaituz-tela, besteak beste, irudiko plakarekinaditzera ematen dugulako arras atzera-turiko adimena dela geurea. •

Irudiko plakarekin aditzera ematen dugu arras atzeraturiko adimena dela geurea. GAUR8

Non dago mundu guztia?III: Ez gaituzte bestara gonbidatu

Gorka Zozaia - @zotz___Kimikaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Uda hartan, liburua irakurri ostean, N-ri lehe-nengo mezua bidali nionetik zortzi hilabetepasatu ziren itzulpena egingo nuela adostugenuen arte. Mezu batzuk partekatu geni-tuen denbora hartan, baina dena hitzartu ge-nuenean bakarrik esan nion itzulpena sei hi-

labetetan amaitzeko asmoa nuela; amatasun bajak irautenzidan bitartean. Egun horretan, bera ere haurdun zegoelaesan zidan, baita berak ere hirugarren nobela idazteko pla-na zeukala buruan, nire moduan egunero bi ordu lan egi-nez; biok hori egin nahi genuen, haur zaintza lanetatik atgure espazioa mantentzeko, sormena eta amatasuna elka-rrekin uztartu ahal izateko. N-ren haurdunaldia luzatuegin zen, bi astez; nirea, hamar egun aurreratu. N-ren ala-ba apirilaren 12an jaio zen, nirea hurrengo egunean.Amatasun bajan nengoela, iluntze batean laneko festa

batera joan nintzen. I-rekin topatu nintzen han. I ere eus-kalduna da eta nire lantegi berean egiten du lan. Duelazortzi urte, hogeita bost mila langileko etxe hartan lur har-tu nuenean, esan zidaten bazela han beste euskaldun bat.Orduan ez ginen ezagutu, eraikin ezberdinetan geunden,ni Londresen eta bera hiriaren kanpoaldean. Noizeanbehin burutik pasatzen zitzai-dan ea I-k oraindik han jarrai-tuko ote zuen. Denbora pasa-tu da, jendeak alde egin du,jende berria etorri da, sail ez-berdinak sortu dituzte eta za-harrak desagertu dira. Eta, ka-sualitatez, azkenean, sailberdinean amaitu dugu.Udaran egun batzuk pasa-

tzera joan zen I Euskal Herri-ra, gurasoei bisitan. Asteburuhartan, eguraldi ona zegoela-eta, Aralarra joan omen ziren.Han oinez zebiltzala, beste hainbat mendizale, mendizaleez ziren turista eta beste jende guztiaren artean, gizon batgerturatu zitzaien. Agidanez, I-ren aitak Boise jartzen zuenxukadera bat zeraman soinean eta ea amerikarrak al zirengaldetu zien gizon hark ingelesez. Ezetz, euskaldunak zire-la erantzun zien I-k. Orduan, gizon hura, R, euskaraz hasiomen zen. R ingelesa da baina euskaraz ia perfekzioan hitzegiten du. Beste hamahiru hizkuntzekin batera. Egun gu-txi batzuk pasatzera joan zen Euskal Herrira, eta larunbathartan Aralarra joan zen, justu egun berean, ordu berean,I-rekin enkontru hura eman zen lekura iristeko. I-ren lana-ri buruz hasi omen ziren berriketan, eta lantegi berean lanegiten zuen beste euskaldun bat ezagutzen zuela aipatuzuen R-k. «Garazi al da? Bai, eta duela urtebete agindu zi-dan bere liburua bidaliko zidala, baina ez zuen egin».

Nola kalkulatzen da probabilitate hori? Ingalaterranbizi diren bi pertsona, asteburu berean Euskal Herrira jo-ateko probabilitatea, han daudela mendi berdinera joate-koa; horretarako egun bera eta ordu bera aukeratzekoa;eta behin han egonda beste hainbat mendizaleren arteantopo egitekoa eta hitz egiten hastekoa. Eta, noski, nireizena elkarrizketan ateratzekoa. Ez dakit zein den ekua-zioa, baina probabilitatea ñimiñoa da, ezta?Baina tira, itzul nadin istoriora. Nire lotsarako, R-k

arrazoi zuen. Duela urtebete, Londresen ospatutako hiz-kuntzen biltzar batean –kasualitatez nire etxe atzekokonferentzia gunean– poesia errezitaldi batera joan nin-tzen. R-k ingelesera itzulpena egiten zuen, euskaratik in-gelesera. Han ezagutu nuen R. Beste hainbat gauzen arte-an, Euskal Herritik deserrira ihes egin zutenez, euskalliteraturaz eta nire liburuaz aritu ginen. Papertxo bateanidatzi nuen bere helbidea, nire liburua bidaltzeko. Bainagaldu egin nuen. Ordutik askotan etorri izan zait burura,eta egin nituen R-ren laguna den M-ri helbidea eskatzekopare bat saiakera antzu. Baina kontua da ez niola bidali.I-k gertatu zena kontatu zidan egunean bertan idatzi

zion M-ri R-ren helbidea eskatzeko, eta segituan bidali

nion mezua, liburuarekin batera. M ere biltzar bereanezagutzeko zortea izan nuen.R-rekin mezu trukea izandako aste berean, hegazkin

hartatik atera nintzenean, eta izkina batean haur karroamuntatzen ari nintzela, «G, zu zara?», entzun nuen. Ka-sualitatez, M zen. Aireportuko taxi ilaran, auto zuri battokatu zitzaigun. Azkenengoz biltzar hartan ikusi gine-netik jazotakoaren laburpena egin genion elkarri. Itzul-penaren proiektuaren berri eman nion. «Nork idatzi due-la esan duzu? N-k? Ezagutzen dut. East AngliaUnibertsitatean ikastaro bat egin zuen eta han kointzidi-tu genuen».Bizitza ezustekoz beteta dago, esan zidan R-k. Egia da,

eta ezusteko horiek guztiak bata bestearekin nahastendirenean sortzen dira istorio ederrenak. •

{ koadernoa }

Ezustekoen zirkulua itxiz

«Bizitza ezustekoz beteta dago», esanzidan batek. Egia da, eta ezusteko horiekguztiak bata bestearekin nahastendirenean sortzen dira istorio ederrenak

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herritarrak

Emakumeek enpresaarloan duten botereahanditzearena bate-re inbertsiorik eska-tzen ez duen aldake-ta dela dio Nerea

Ibañez Aspegiko (GipuzkoakoEmakume Profesional eta Enpre-sarien Elkartea) lehendakariorde-ak, azken batean, «orain arteanegon diren ideiak aldatzea» dela-ko emakumeak administraziokontseiluetara eta zuzendaritzakarguetara iristeko bidea. Gizarte-ak ezin duela biztanleriaren erdia-ren talentua alferrik galdu dio.«Pertsona bati aukera eman beharzaio askatasunez proiektuetan in-plikatzeko eta garrantzitsua zerden edo ez erabakitzeko, harenerabakiari aurre hartu gabe», adie-razi du, emakumeen balioen ingu-ruko aurreikuspenak aipatuta.Kontziliazioa era aipatu du, bainazentzurik zabalenean, familia ezezik bizitza ere kontuan hartu be-har duelako bere esanetan.

Kaleratutako gidan bildutakogomendio sorta ez da berritzai-lea, proposamenetako asko le-hendik ere ezagunak baitira.Zergatik sentitu duzue gomen-diook landu eta liburuxka bate-an batzeko beharra?Gida behar batetik eratorri da.Proiektuaren ideia modu arineansortu zenean aurretik egina zego-en ikerketa baten datuak begira-tzen hasi ginen. Estatu espainole-ko datuak jasotzen zituen, eta,gure harridurarako, erabakitzekoahalmena ematen duten kargue-tan eta zuzendaritza kontseilue-tan emakumeek duten parte har-tzearen ehuneko tasetan azkenbigarren lekua zuen Euskadik, soi-lik Ceutaren atzetik. Ez genuenhorrelakorik espero, egia esan. Ba-genekien arlo horretan hutsunebat genuela, baina hain handia ze-la ez genuen pentsatzen. Hurren-go urteko datuek are leku okerra-goan kokatu gintuzten, azkenpostuan. Arabako, Bizkaiko eta Gi-puzkoako enpresei dagokionez,%8,79k betetzen dute administra-zio kontseiluetan legeak ezartzenduen %40ko emakumeen presen-tzia. Zifrok esku artean, argi ikusigenuen zerbait egin beharra zego-ela. Gure ikerketa propioa egiteaerabaki genuen zifron atzean be-

netan zein errealitate zegoen jaki-teko. Eta, egia esan, kosta egin zi-tzaigun lehen lerroan ari direnemakumeen testigantzak batzea;ez, gainera, ez zutelako nahi,haien jarrera oso ona izan delako;emakumeok identifikatzea kosta-tu zitzaigun, oso gutxi daudelako.25 batu genituen azkenean eta osotestigantza eta esperientzia abe-rasgarriak jaso genituen. Kontura-tu gara uste baino esperientziagehiago elkarbanatzen dituztelaeta hainbat sentsazio ia guztiekbizi izan dituztela.

Esperientzia eta sentsazioak ai-patzen dituzu, zerk eman dizueatentzioa testigantza horieta-tik?Gidan hainbat arazo azaldu etahainbat gomendio sartu ditugu,baina guztien artean esaldi edoegoera batek eman zigun aten-tzioa. «Ez dit konpentsatzen» esal-diarekin dauka erlazioa. Ideia ho-rren bueltan lanean jarraitzekoasmoa dugu, zer pentsa ematenduen ideia delako. Jakin behar du-gu zergatik hasten den emaku-mea bere ibilbidea zalantzan jar-tzen behin adin profesionalzehatz batera iritsitakoan. Gureustez, inguruak eragindako pre-sioa da. Azken batean, oraindikorain besteek esperotako rola ezbetetzeak zama handia dakar. Ho-rregatik, gidaren hasieran gizarte-ari eta komunikabideei zuzendugatzaizkio. Gizarteak pertsonaguztien aukerak errespetatu be-har ditu; pertsona horiei askata-sun osoz erabakitzeko aukeraemango dien inguru bat eskainibehar dio. Komunikabideek rolak,balioak, arauak eta sinboloakegonkortzean zeregin garrantzi-tsua dute, eta balio positiboak bul-tzatu behar dituzte; balio horiekkatalizatuko dituzten gizon etaemakumezko erreferenteak ager-tu behar dituzte.

Emakumeekin lan egitea beharbeharrezkoa dela ondorioztatuduzue.Bai emakumeekin bai inguruare-kin, biekin. Egia esan, seme-alabakdituen emakumeak presio gehia-go duela ikusten da, edota inguru-tik egiten diren adierazpen etagalderek presioa sortzen dietelaemakumeoi. Adibide bat jarriko

dut. Nik lanagatik bidaiatu eginbehar izaten dut, eta, banoanean,behin baino gehiagotan galdetudidate, «eta semea?». Nire sena-rrari edota gizonezko lankideei ezdiote hori galdetzen. Hori oso kal-tegarria izan daiteke pertsona ba-tzuen kasuan. Erantzukizunakhartzea eta aginte postuetara iris-tea ez da erraza; ez lortzea ez man-tentzea. Laguntza behar izaten da,eta horren ordez kontrakoa jaso-tzea ez da bidezkoa.

Langileari, izan gizon edo izanemakume, bere ibilbide profe-sionalari dagozkion erabakiakhartzeko ahalmena ezagutzeazmintzo zarete. Zer gertatzen dahori arautu behar izateko?Gure gomendioa erantzukizunkargu baterako pertsona baten-gan pentsatzen denean, haren ta-lentua kontuan hartzea da, harenbizitza pertsonala balioetsi gabe.Profesionalak diren pertsona as-kori ez diegu sarri beren ibilbideeidagozkien erabakiak hartzen uz-ten. Adibide bat jarriko dut hobe-to ulertzeko. Pentsa zuk ama gai-xo etxean duzula eta hurazaintzen duzula. Enpresa ardura-dunak agian pentsatuko du zu za-rela pertsona egokia kargu edo

«Gure gidarenhelburua

gizartearen %50baino gehiagoren

talentua alferrik ez galtzea da»

NEREAIBAÑEZ

Zailtasunak eta haiek gainditzeko bideak

ondo ezagutzen ditu. Emakumeek enpresa

arloan duten boterea handitzeko lanean

dihardu Aspegi elkartean.

Maider Eizmendi

ASPEGIKOLEHENDAKARIORDEA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 22 / 23

erantzukizun zehatz bat hartzeko,baina eskaintza ez egitean eraba-kitzen du etxean duzun egoera ze-hatzagatik. Hori gertatu egiten daeta ez da justua. Pertsona bati au-kera eman behar zaio askatasunezproiektuetan inplikatzeko eta ga-rrantzitsua zer den edo ez erabaki-tzeko, haren erabakiari aurre har-tu gabe.

Aginte eta erantzukizunak har-tzeko orduan emakumeei kon-fiantza falta atzematen zaie?Konfiantza kontuak ere badaude,bai. Testigantzetako batean jasogenuen bizipen deigarri bat. Ema-kumeetako batek kargu garrantzi-tsu baterako beste emakume batizendatu zuela kontatu zuen. Izen-datu zuen emakumea etorri zi-tzaiola kontatu zuen, eta ia bene-tan prestatuta zegoen galdetuziola. Nire ustez, gure buruari jar-tzen diogun exijentzia maila han-dia da, kasu batzuetan handiegia.

Emakumeak erabaki postuetansartzeko gomendio sorta ema-kume profesional eta enpresa-rien elkartetik sortu izanak ezdio gidari bidea zailtzen?Bai, agian bai, baina guk argi utzinahi dugu hau ez dela emakume-

en kontua soilik. Guztientzat dirainteresgarriak gure gomendioak,gizartearentzat oro har. Gainera,ez dute inbertsiorik eskatzen,orain artean indarrean izandakoideia batzuk aldatzea baino ez du-te eskatzen. Azken batean, gure gi-daren helburua gizartearen %50baino gehiagoren talentua alferrikez galtzea da. Justiziaz haratago,errentagarritasun kontua ere ba-da, eta, horregatik, emakume etagizonek, familiek, instituzioek, gi-zarteak oro har, parte hartu behardute eraldaketa honetan. Jakinada emakume askok gizonek bainoespediente akademiko hobeak di-tuztela, baina, aldiz, ez dituzte bo-tere postuak betetzen. Agian ezdute nahi, baino zergatik? Eta nahibadute, zergatik ez dute horieklortzeko aukera bera?

Krisi garaian, emakumeak lanmerkatutik ateratzeko saial-diak izan direla salatu dute mu-gimendu feministatik hainbate-tan. Halakorik atzeman duzue?Krisiaren eraginez gizon eta ema-kumeen soldaten arteko tartea za-baldu egin da; zalantzarik gabe,emakumeak izan dira egoerarenkalteturik handienak. Urte luzezborroka handia egin da eta egia da

krisiarekin atzerakada gertatu de-la emakumeon eskubideetan.Onartu behar dut, hala ere, nireustez, administrazioen partetikemakumeak babesten ari direlaikuspegi desberdinetatik, proiek-tu eta programa zehatzekin. Hain-bat segmentu eta instituziotan gaihauetan pausuak emateko nola-baiteko interesa dago –eta intere-sa diot eta ez motibazioa–. Intere-sa badago eta hori behar denbezala bideratzen jakin behar du-gu, benetan gizarteari lagun die-zaion ahaleginak.

Politikan emakume ordezka-rien kuotak ezarri dira, zeinmodutan baloratzen dituzu ha-lako neurriak?Gauzak behar bezalakoak balira ezlitzateke kuotarik beharko, ahal-menak kontuan hartzea nahikoalitzateke. Baina tamalez ez da horiegiten. Oso prestatuak daudenemakumeak daude gure artean.

Zein eremutan zabaldu nahi di-tuzue gomendio hauek?Gida, batez ere, enpresa pribatueidago bideratuta, gutxien arautuadagoen eremua delako, eta, aldiberean, behar handienak bertandaudelako. Gurea industrian eta

familian oinarritutako sarea dabatez ere, eta ezaugarri horiekberezi egiten dute egoera. Datubat aipatu behar da, hala ere:Ogasuneko datuak begiratuz ge-ro, konturatzen gara enpresarenjabetza emakumeen esku dagoe-la kasu askotan, baina ez boterea.Horrek oraindik ere larriago egi-ten du gertatzen dena.

Ordutegien aferan ere emannahi izan dituzue gidalerroak.Ordutegiena oso garrantzitsuada. Ahal den neurrian, bilerak lanordutegiaren barruan ezarri be-har dira, eta lan ordutegia eragin-kortasunez betetzea bultzatu be-har da, lanaldiak luza ez daitezen.Era berean, produktibitate mailadagoen moduan dago baloratuta,eta, hala ere, orduen arabera ku-deatzen jarraitzen dugu. Ez duzentzurik. Garrantzitsua da lan-gileek zer egin behar duten jaki-tea eta hori betetzeko baldintzakaskatasunez kudeatzea. Azkenbatean, bizitza pertsonala, fami-lia bizitza eta lan bizitza hobe-kien uztartzen dituen langileaproduktiboagoa izaten da.

Kontziliazioaz mintzatu zarete,baina familia eremuaz haragobizitza eremuaz mintzatzeanahiago izan duzue.Joera dago horretarako, bainakontziliazioa ez da soilik amata-sunarekin edo aitatasunarekinlotu behar, kontziliazioa bizitzada, bizitza pertsonala. Nik gizabaliabideen alorrean egin dutlan, eta, oporrak hartzeko or-duan, ama edo aita zirenek ez zi-tuztenek baino koordinazio be-har gehiago zituztela uste zuten;eta ez da horrela, haurrik ez dute-nek ere behar dute kontziliazioa.Hori ulertu behar da bai enpre-san bai langileen artean. Aita edoama denak hala erabaki duelakoda aita edo ama. Nik erabaki de-zaket ez izatea edota beste modubatera izatea, eta horrek ez dioeskubide gehiago ematen albokolankideari. Nik izan ditut, esate-rako, surflariak lantaldean etahaien eskaera eguerdian bazkal-tzeko tarte handiagoa izatea zen,surfean aritzeko. Bakoitzak berebizitza eta bere beharrak ditu etahori kudeatzen jakin behar daenpresan.

info+Gida sarean:Ikerketaren ondotik

egin duten gomendio

sorta Aspegi elkarteko

webgunean jarri dute

eskuragarri:

www.aspegi.org

Argazkiak: Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Joera dago

horretarako, baina

kontziliazioa ez da

soilik

amatasunarekin

edo aitatasunarekin

lotu behar,

kontziliazioa bizitza

da, bizitza

pertsonala»

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herritarrak

Hori lortzea ez da batere erraza,ezta?Kudeatzea eta ‘jefe izatea’ bereizibehar dira. Badira oso txarrak di-ren kudeatzaileak, jefe izatera mu-gatzen direnak. Kudeatzaile on ba-tek bere bizitzako arlo guztietanizan behar du. Kudeatzaile ona nai-zela uste dut, eta, horregatik, arloguztiak kudeatzen saiatzen naiz.Ezin naiz kudeatzaile ona izan nirebizitzako arlo desberdinak kudea-tzeko gai ez banaiz. Horretarakomalgutasun pixka bat behar dut.

Kanpotik datozkigu ereduak?Ereduak agian ez, baina beste mo-du batera jarduten duten kasuakbadira. Gurean badira pertsonak,aginte postuetan batzuk, aipatuditudan jarduteko moduak intere-satzen ez zaizkienak. Guztiok ikusiditugu lanean behar baino ordugehiago ematen dituzten pertso-nak; kasu batzuetan, ez dakit zeinden arazoa. Eskozian egona naiz,eta eredua ez den arren, kontu hauoso desberdin ulertzen dute. Per-tsona bat sistematikoki behar ezden orduetan lanean badago, zer-bait gertatzen zaion galdetzenzaio. Herri batzuetan gure ordute-giak ez lituzkete onartuko. Familiaerantzukizunak alboratzen ari di-rela usteko zuten; hemen, aldiz,enpresa alboratzen dela uste da.

«Uste dut ezin

naizela kudeatzaile

ona izan nire

bizitzako arlo

desberdinak

kudeatzeko gai ez

banaiz»

“Enpresei zuzendutako gomendio zehatzakeman aurretik, gizarteari zuzentzen zaioAspegik egindako gida. «Pertsona guztienaukerak naturaltasunez errespetatzea, etapertsona horiei askatasun osozerabakitzeko aukera emango dien ingurunebat eskaintzea», hori da lehen giltza.Emakume, gizon eta administrazioeiezarritako lan ildoekin batera, enpreseihamar gomendio luzatzen dizkie gidak:

1.- Zure enpresan talentuaren %100lortzeko, erabili hautaketa prozesu irekiak,pertsonen meritu eta gaitasunak soilikkontuan hartuko dituztenak.

2.- Erantzukizun kargu baterako pertsonabatengan pentsatzen duzunean, kontuan

hartu haren talentua, eta ez balioetsi harenbizitza pertsonala; balioetsiko du pertsonakberak. Eskain iezaiozu lanpostua.

3.- Bildu enpresako pertsonekin aldizka,haien lanbide helburuak zeintzuk direnjakiteko. Garatu karrera planak edo lanbideplanak.

4.- Erraztu enpresa ahalmena erakustenduten pertsonen lanbide garapena, goimailako gaitasunak edo gaitasunestrategikoak eskuratzea eta garatzeabultzatuz, pertsona horien baldintzapertsonalak edozein izanik ere.

5.- Ahal den heinean, saiatu bileraordutegiak, laneko bazkariak, bidaiak eta

abar ohiko lan ordutegiaren barruanezartzen. Bultzatu lan ordutegiaeraginkortasunez betetzea, lanaldiakartifizialki luza ez daitezen.

6.- Babestu neurri zehatzekin langileenbizitza pertsonala, familia bizitza eta lanbizitza uztartzeko aukera, amen zein aitenkasuan, alderdi pertsonala eta familiaalderdia lanbide bizitzaren oztopo izan ezdaitezen.

7.- Enpresako sail eta lantalde batzuetangehienak edo denak gizonak edoemakumeak badira, sartu beste sexukopertsona gehiago; ikuspegi desberdineksormen eta talentu handiagoa emangodiote enpresari.

8.- Familia enpresaren jabetzanbelaunaldi aldaketa prestatu etaplanifikatzean, kontuan hartu senideengaitasun eta merituak. Horretarako, erabilibelaunaldi aldaketa antolatzen dutentresnak, hala nola familia protokoloak.

9.- Identifikatu eta balioztatu arrakastaerreferente gisa lanbide helburuak lortzendituzten pertsonak. Eman balioa bizitzapertsonala eta familia bizitza orekatuzlanbide arrakasta izatea lortzen dutenpertsonei.

10.- Ezaugarri pertsonalekiko errespetuaeta langile guztienganako zein haienarteko berdintasunezko tratualagungarriak dira lan giro estimulatzaileasortzeko, pertsonen erabateko lanbidegarapena bultzatzeko eta aniztasunabereizketa eta berrikuntza iturri gisakudeatzen duen eta erronka berriei aurreegiteko gaituta dagoen enpresa batlortzeko.

EMAKUMEEK ERABAKI ETA AGINTE POSTUETAN TARTEHANDIAGOA IZAN DEZATEN HAMAR GOMENDIO

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 24 / 25hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBallesteros

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herritarrak

Bada dena libre den toki bat. Buila egitea,

muturreraino haserretzea edo pozez leher-

tzea baimenduta dagoen toki bat. Harmaile-

tatik zelaira goitik behera begiratzen zaie oi-

netako fosforitoak eta tupe perfektuak

luzitzen dituzten kromoetako pertsonaiei.

Harmailetatik zelaira bai, baina behetik gora

begiratzen zaie, puntaren puntara iristea lor-

tzen duten gutxi horien artean daudelako.

«Futbolean jolastea lan bat da?», galdetu

zenuen behin. «Gutxi batzuentzat bakarrik,

oso zaila da, ia inork ez du lortzen...», saiatu

ginen zuri hanketatik beherantz tira egiten

lurra uki zenezan.

Segitu beharko dugu kromoetan agertzen

ez direnak famatzen, idolo propioak sortzen

eta indartzen, kontraborrokan, futbola lagu-

nartean jokatzeko edota gozatzeko kirol zi-

rraragarri baten ahalik eta antzekoena izan

dadin.

[email protected]

LAGUNARTEANGOZATZEKOKIROL BATENAHALIK ETAANTZEKOENA

C IKUSMIRA

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 26 / 27hutsa

Zilar emari adatsa nork orraztu ezdaukazun arren, bizipenen ildo zi-murrak... Berri Txarrak-en “Zimel-kor” abestia izanen litzateke testu

honen soinu banda; irudia, aldiz, emaku-me xahar bat taka-takara iganda, hormanzera idazten: “Adinekoak borrokan”.Pauso ttipi eta mantsoz, haiek ere oina-

tzak uzten dituzte gure kaleetako manifes-tazioen paisaian. Badute zer errana, etaerrateko gogoa ere bai. Gipuzkoako jubila-tu eta pentsiodunen Duintasuna elkartea-ren mobilizazio batean izan naiz berriki.Hagitz berezia izan da niretzat. Martxa bu-katzean eurekin gelditu naiz pixka batean.Emakume batek besotik heldu eta zenbat

kontu kontatu dizkidan paseo bat emanbitartean! Amatxi oroitarazi dit eta gustu-ra ibili naiz bere ondoan. Urrats batzuk ha-rago zihoan senarra. Elkarrizketan sartzensaiatzen zen, baina emazteak «orain ez ga-ra horretaz ari!» ohartarazten zion eta so-lasean segitzen zuen.Murrizketa guztiek emakume aurpegia

dutela azaltzen zidan: «Kotizazio gutxiegiteko aukera izan dugu, ez digute kulturmailarik izaten utzi, lanak prekarioak izandira eta jubilazioak ere halakoak». Andreaunitzi aditutako testigantzak agertzen zi-tuen. Botikara joan aitarentzat edo sena-rrarentzat zerbait erostera eta botikariak«zuk ere hartu beharko zenuke» gomen-

datzean, «baina nik ezin dut» erantzuna.Tratu txarrak ere aipatu dizkit, zein zailaden semeak edo senarrak ematen dizkizu-la onartzea eta, are gehiago, salatzea. Gaihauei guztiei heldu eta borrokatzeko grinasumatzen zaio. E-mailak trukatu ditugu.Jendartean adinekoez dugun kontzep-

tua goitik behera aldatu behar dugulapentsatzen dut. Euretaz mintzatzen garadituzten beharren ikuspuntutik (botikak,zahar etxeak, zainketak) baina egiten du-ten ekarpen izugarriaz atzentzen gara (bi-lobez, senarraz, anaiez... arduratzea, seme-alabak eta etxea sostengatzea...).

Zilar emari adatsa nork orraztu ez dau-kazun arren... urrearen balioa duzu. •

0hutsa

«Zilar emari adatsa...»

Maider IantziGoienetxe

hutsa

Garoña berrireki egingo dute, kostaala kosta. Horixe da urte hauetanguztietan adierazi dutena zuzenekoardura dutenek, Espainiako Gober-

nuak, Segurtasun Nuklearreko Batzordeak(CSN) eta Iberdrolak. Zergatik, ordea? PPkoGobernuari nuklearrak bost! Baina oligopo-lioen interesak eta bereak bat dira. Kontuaez da energia eredua, negozioa baino, etaIberdrola ez da nornahi, indar faktiko nagu-sietarikoa baizik. Gainera, PPk behar beste-ko neurri guztiak hartuko ditu, CSN berenahierara baliatuta. Sinplea da oso, Iberdro-lak nazioartean berriztagarrietan inbertitudu, baina Espainian Iberdrolaren patrikakerradiaktibitatezko txanponez dira bete-tzen: Garoña %50, Almaraz I %53, Almaraz

II %53, Cofrentes %100, Ascó II %15, Vande-llós %28, Trillo %48. Arazoaren tamaina erraz da ulertzen ho-

rrela, Garoña ez baita soilik Garoña. Garoñazortzi erreaktoreen negozio biribilaren ata-ka da: zentralen bizitza aurreikusitako 40urteetatik 60ra luzatzeko bermea. Alegia,amortizatutako zortzi erreaktore +20 urtezzukutzea... +8x20, milaka milioiko nego-zioa. Fukushimako istripuak langa gogorraezarri die, ordea. Iberdrolak, baina, Garoñaegokitzeko ehun milioitik gorako inbertsio-rik ez du burutuko Gobernuak berrirekiegingo duela ziurtatu artean. Hala, bukatu-ta behar luketen erreaktorearen ontziarenkonponketak ez ditu hasi ere egin... hautes-kundeen emaitzen zain. PPk berrireki egin-

go du, bai ala bai. Sozialistak ezetz diote,baina ezaguna dugu hauen hitzaren hutsa.Eta, eztabaidara atera duten hondakin

nuklearren biltegiak ez du ezer baldintza-tzen, edozein kasutan beharrezkoa baita.Ondorioz, nago Garoña behin betiko ixte-ko bide bakarra dagoela: eragileek etenga-beko estrategia zuzentzea erantzule nagu-sia den Ignacio Sanchez Galani. Badagaraia.P.D.: Ingurumen Ministerioak baimena

eman eta hilabetera, zergatik haizatu otedu EAJk biltegiaren gaia? Agian, hautes-kundeei begira PPn higadura bere onuradelako eta bera higa dezaketen fracking-aeta erraustegia fokutik kanpo uzteko. Jo-kaldi bikoitz aparta! •

hutsa

Garoña, bai ala bai

Xabier MikelErrekondo

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

herritarrak

Soka batekin elkar lo-tuta biziko balira be-zalakoa da Mikel etaIñaki Artola anaienarteko harremana.Afizioak konparti-

tzen dituzte, eta horiek ofiziobilakatzea lortu dute, bakoitzakbere modura izan bada ere. Bienartean Iñaki da mediatikoki eza-gunena, pilotaria, Lau T’erdikoTxapelketan final laurdenak ar-teko bidea egitea lortu duena.Mikelek, berriz, foku gutxiagoditu berarengan, baina iraganigandean Gipuzkoako Bertsolari

Txapelketako finalerdietarakotxartela eskuratu zuen, Eskoria-tzan jokatu zen kanporaketan.Pilota eta bertsoa –edo alderan-tziz–, beraz, bien bizitzan prota-gonista. Elkarren artean, pilota-rekin eta bertsoarekin dutenharremanaz hitz egiteko elkartudira GAUR8rekin.Aurrez adierazi bezala, final

laurdenak arteko bidea egin duIñaki Artolak Lau T’erdiko Txa-pelketan: «Uda bastante onaegin nuen, konfiantzarekin sen-titzen nuen nire burua eta ilusiodezente nuen jarria txapelke-

tan». Hasi , ongi hasi zeladio –22-17 irabazi zion Olaetxea-ri final zortzirenetan–, AltunaIII.aren aurkako partida iritsizen arte: «Aste hartan nerbiodezenterekin ibili nintzen, be-hatz bat arazoak ematen ari zi-tzaidalako. Nire kasuan, behin-tzat, nerbioak eta lesio kontuakeskutik helduta doaz. Gainera,banekien jende asko zela joate-koa partida ikustera, eta nik be-hatza ongi ez nuela jakiteak...».Galdu egin zuen neurketa –14-22–, eta horrekin finalerdietarasailkatzeko itxaropenetako as-

ko, Oinatz Bengoetxea eta Ai-mar Olaizolaren aurka jokatubehar baitzuen hurrengo fasera-ko sailkapena. Ez zuen aurreraegiterik lortu azkenean.Mikelek, berriz, txapelketa

lehiatzen jarraitzen du, oholtza-tik jaisteko batere asmorik gabe.Inoiz baino lan gehiago egin dutxapelketa prestatzen, eta egin-dako lanak bere fruituak emandituela esan daiteke: «Sailkapenfaseko bi saioetan lan ona eginnuen, eta erraz pasa nintzen au-rrera. Gero, final zortzirenetan,hala moduz ibili nintzen; justu-justu sailkatu nintzen, azken to-kian. Baina esan dezaket espek-tatibak beteak ditudala jada.Egindako lanaren emaitza izanda finalerdietara sailkatu iza-na». Hemendik aurrera EuskalHerriko Txapelketan sartzeaizango du helburu. Finalerdiaklehiatuko dituzten hemezortzibertsolarietatik hamasei sailka-tuko dira, hamazazpi Beñat Gaz-telumendi barruan bada. Baka-rra geldituko litzateke, beraz,kanpoan: «Helburua, beraz, az-kena ez egitea izango da. Arris-kua dago, ordea».

GERTUTIK JARRAITUTAKO IBILBIDEAK

Sarreran aipatu moduan, ederkiezagutzen dute elkar, sekreturikgabeko harremana da eurena.Hala, lehen pertsonan ezagu-tzen dituzte bestearen ibileraeta komeria guztiak. Iñakik, adi-bidez, lagunak ditu Mikelen ber-tso eskolako kideak, bera ere,tarteka, bertaratzen delako ber-tso batzuk kantatzera. «Garaibatean, etxeko hirurak –guraso-ak eta bera– nahiko nerbiosoegoten ginen Mikelen bertsosaioak gerturatzean. Baina geroeta lasaiago bertaratzen naizsaioetara, azkenengo hauetarabereziki, hasi zaidalako konfian-tza ematen ongi egingo duela»,azaldu du anai gazteak.Anaia zaharrak, berriz, lasaia-

go jarraitu ditu gaztearen ibile-rak: «Iritsi zen momentu bat,afizionatutako azken urtean ba-tez ere, berak ongi jokatzen ba-zuen garaipena eskuratzen zue-la». Profesionaletara salto eginzuenetik, ordea, gauzak asko al-datu direla dio Mikelek. «Nikaulkitik jarraitzen ditut norma-

infraganti

Mikel eta Iñaki Artola dira eurak, bata bertsolaria etapilotaria bestea. Biek ala biek afizioa ofizio bilakatzea lortudute; txikitako pasioari bide ematea lortu dute. Inork bainohobeto ezagutzen du batak bestea, eta ederki dakizkitebataren zein bestearen mugak. «Helburua, beti, bakoitzakduen guztia ematea da, ahala mugaraino eramatea».

ARTOLA ANAIAK

Pilotari profesionala da Iñaki Artola (ezkerrean). Mikel, aldiz, bertsolaria da eta Bertsozale Elkartean egiten du lan. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 28 / 29

lean partidak, eta harrituta ge-ratzen naiz orain gutxi arte tele-bistatik jarraitzen genituen pi-lotari horiek ze abiaduranjokatzen duten». Horren harira,dio, askotan galdetzen diola be-re buruari zer esan dakiokeenkantxan dagoen anaiari.

Anaiak izateak, ordea, baditubere alde onak eta txarrak. «Nikberari esanez gero ‘aste honetanbertso eskola txarra egin dut’,berak badaki, ez beste inork. Etaalderantziz zer esanik ez; berakbehatzean edo eskuan arazorenbat izanez gero, aste guztirakodilema bilakatzen da biontzat.Gehiegi eta dena bizi dugu elka-rrena», azpimarratu du Mikelek.Bestalde, anaiak izateak eta el-kar hain ongi ezagutzeak askolaguntzen die besteari aholkuakeman edo nolabaiteko ekarpenaegiteko orduan. Iñakik, adibidez,dio bigarren entrenatzaile batenmoduan hartzen duela anaia:«Bi entrenamendu egin izan di-tut nik askotan: bata lagunekineta bestea, ondoren, anaiarekinegiten nuena. Libre ginen guz-tietan, gainera, frontoiko planaegiten genuen. Entrenatzaile ez-berdinak ere izan ditut, bainabeti izan dut bera bigarren en-trenatzaile moduan». Eta ez diohala izateari utzi. Egun Iñakikbere entrenatzaile propioak ba-ditu ere, pilota bakarkako kiroladen heinean, norberak moldatubehar izaten du bere jarduera,eta hor izaten du anaia esku batbotatzeko.

Mikelek, aldiz, dio hoztasune-tik begiratutako iritziak ematendizkiola anaia gazteak: «Badakinondik natorren, lehen zer egi-teko gai nintzen eta horren ara-berako iritzia ematen dit. Azke-naldian esan izan dit barrenetikgero eta gehiago abesten duda-la. Hori berak bakarrik daki, ezbeste inork».

DENA EZ DA PILOTA ETA BERTSOA

Itxura eman dezake ez dela pilo-ta eta bertsolaritzaz gain bizi-tzarik artolatarrenean. Ezta gu-txiagorik ere, nahiz eta geureburua engainatzen arituko gina-tekeen pilotak eta bertsolaritzakArtola anaien bizimoduan du-ten pisua ezkutatzen ahalegin-duko bagina. Mikelek dio euren

hizketagai nagusia pilota izatendela, «haserretu arte hitz egitendugu», eta, lana ere bai; Bertso-zale Elkartean lan egiten due-nez, lanaz ari denean bertsolari-tzaz ari dela gaineratu du.Ordea, azaldu du gurasoak ez di-rela gehiegi sartzen euren kon-tuetan, eta horrek lasaitasunaematen diela beste gauza ba-tzuez jarduteko: «Adibidez, hiz-ketagai interesgarriak ekartzenditu Iñakik klasetik, joaten de-nean, eta askotan aritzen garaeztabaidan kontu horiez. Bestal-de, tesi bat ari da egiten lagunbat naziogintzaz eta estatugin-tzaz, eta sarri hartzen dugu horiere hizketagai. Soziolinguistikaere presente egon ohi da gurehitz aspertuetan; hizkuntzareninguruan hitz egiten dugu sarri,

baina baita honek kulturanduen eraginaren inguruan ere».

Gurasoak pilota eta bertso za-leak direla azpimarratu du Iña-kik, baina gaineratu du ez direlamundu horietan asko sartzen,beti kanpotik bezala jarraitzenduela. «Zaleak bai, baina ez guadina», azaldu du. Hori hala,adierazi du beste ikuspegi bate-kin ikusten dituztela gauzak:«Adibidez, gure ama ez da kez-katzen irabazi edo galdu egindudan, minik hartu ote dudanda interesatzen zaiona. Mikelenkasuan, berriz, ea itxura emandudan jakin nahi izaten du». Ai-tak ere distantzia hartzen omendu, nahiz pilota asko gustatu.«Baina pentsa, honek [Iñakik]jokatu egiten du, nik purrustaegiten diot, eta, gainera, hiruga-

rren baten jarduna entzun be-harko balu...», azpimarratu duMikelek.

Pertsona jantziak izateaz gain,punta-puntako kirolean mugi-tzeak esan nahi duen guztiareninguruan oso ikuspegi neurtuadute bi anaiek, gauza guztiak be-re tokian jartzen ariko balira be-zala. «Nik oso estu hartzen dutbera –dio Mikelek–. Jokatzen aridenean asko eskatzen diot, bai-na orain, adibidez, txapelketaamaitu dela-eta, lasai hartzekoesaten diot». Baina asko esperodu anaia zaharrak gaztearen-gandik: «Pentsatzen dut orain-dik askoz gehiago joka dezakee-la. Bere garaian ere esaten nionafizionatu mailan hoberenaizan artean ez zuela profesiona-letarako saltoa emango; eta one-

nen artera iritsi arte ez zueneman saltoa. Orain ere pentsa-tzen dut gaitasuna duen horrekgaitasun hori muturreraino era-man behar duela, eta hala izanarte ez dagoela deskantsurik.Nik honakoa nahiko nuke berakesatea ibilbide profesionalaamaitzean: ‘Nire gaitasunak az-keneraino eraman nituen’. Horiegiten badu, beste guztia atzetiketorriko da».

Iñakik, aldiz, dio estutze mailanorberaren helburuen arabera-koa izan ohi dela. Hori hala, gai-neratu du berak ez dakiela garbizeintzuk diren Mikelen helbu-ruak: «Ez dakit bertsotan anbi-ziorik ba ote duen txapelketetanhoberenekin kantatzeko, edoegunen batean hortik bizitzerairisteko». Bereari dagokionez,aitortzen du txikitatik ongi mol-datu izan dela pilotan, eta, on-dorioz, helburua dituen gaitasu-nak ongi aprobetxatzera iristeadela, «muturreraino eramatea.Nik uste nahikoa ahalegintzennaizela –jarraitu du–, ñabardu-rekin, baina oso gutxitan esanbehar izan dit gehiago ahalegin-du behar dudala».

Ahala, ordea, norbera gusturaaurkitzen denean ateratzen da.Zentzu horretan, ahalegintzendira gauza bakoitzari bere ga-rrantzia ematen. «Txikitatik arigara honetan [pilotan eta ber-tsotan], hori izan dugulako pa-sio. Gehiena sufritu izan dugu-nean horrekin ahaztu garelakoizan da; txapelketan bizitze ho-rrek jan egin gaituelako, gainhartu gaituelako. Ondo pasatzeaahaztu zaigunean pasa dugugaizki», adierazi du Iñakik. «Ezbaldin bagabiltza gustura, zerta-rako aritu?», luzatu du galderaMikelek. «Egiten ari garen hau,finean, eta nahiz eta horretatikbizi garen momentu honetan,hautu bat ere bada», azpimarra-tu du. •

hutsa

Aimar Etxeberria Korta

Iñakik 21 urte ditu; 26 egingo ditu datorren astean Mikelek. J.C. RUIZ | ARGAZKI PRESS

«Ondo pasatzea ahaztu zaigunean izan dagehiena sufritu dugun momentua; txapelketanbizitze horrek jan egin gaituelako gertatu zaiguhori, gain hartu gaituelako»

«Dena ez da pilota, dena ez da bertsoa;bestelako hizketagaiak ere izaten ditugu.Soziolinguistikaz jarduten dugu asko,hizkuntzaz eta honek kulturan duen eraginaz»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Snapchat sare sozialak Fa-cebook berak baino zo-riontsuago egiten omenzaitu; hala dio behintzat Michiganeko Unibertsita-teko ikerketa batek

(http://ns.umich.edu/new/releases/23223-snap-decisions-more-happiness-gai-ned-by-using-snapchat-than-facebook).154 ikaslek inkesta bat bete zuten, eu-ren smartphonearen bitartez testu for-matuko mezuak bidaliz. Galderetakobatzuek euren azken interakzio soziala-ren gaineko informazioaz galdetzenzuten: norekin izan zen, zein kanal era-biliz eta zer sentitu zuten une hartan.Hortik atera dute ondorio nagusia:Snapchat erabiltzean sentitu emozioakpositiboagoak dira Facebookekin senti-tuak baino.

Horren atzean, azterketaren autoreden Joseph Bayer ikertzailearen hitze-tan, Snapchat erabiltzaileek sentitzenduten askatasuna dago. Askatasun horiSnapchaten ezaugarri bereizgarriak es-kaintzen du: bidaltzen duzuna, segundobatzuetan, desagertu egiten da. Berdinda testu bat edo argazki bat den; desa-gertu egingo da (guztiz, esango nukeezetz, baina gure mezuaren hartzaileekez dute euren mugikorrean gordetaizango). Are, Bayerren aburuz, Facebookune garrantzitsuak partekatzeko gunebilakatu da, ondo pentsatu eta landuta-ko sarrerak argitaratuz. Eta Snapchateklapurtu dio, antza, une txikiak eta landugabeko argazki eta edukiak bidaltzekokanalaren izaera. Hortaz, Snapchatekegunerokotasunari gehiago erantzutendiola dio, erlaxatuago agertzen garelatresna honen aurrean. Finean, autenti-koagoa dela.

Mahai gainean jarri du, era berean, eaSnapchat erabiltzaileek pribatutasuna-ren kontzientzia handiagoa ote duten.Nik nire zalantzak ditut (edukia desa-gertu egiten dela sineste hutsak, priba-tutasunaren gaineko kontzientzia lau-sotzen du nire ustez). Eta hori gutxibalitz, beste ikerketa batek Instagramsare sozialaren gorakada azpimarratzendu, Facebooken jaitsieraren ondoanhttp://www.piperjaffray.com/private/pdf / T a k i n g _ S t o c k _ T e a c h -In_Spring_2014.pdf).

Asko dira, zoriontasuna eta sare so-zialen gaineko azterketak. Beste ba-tean, Facebooken euren harremanapubliko egiten duten bikoteen eta pu-bliko egiten ez dutenen arteko aldeaikertu da (http://www.newswise.com/ar-ticles/are-lovey-dovey-facebook-couples-all-they-seem). Diotenez, bikote harre-manaren hasiera eta bilakaeraFacebooken argitaratzen duten bikoteakzoriontsuagoak omen dira. Beste era ba-tera esanda, euren harremana publikoegiten duten bikotean kasuan, euren ha-rremanarekiko duten asebetetze-mailahandiagoa omen da. Aurkako norabide-an, erabiltzaileotako batzuek Facebookbikotekidea kontrolatua mantentzekoerabiltzen dutela ematen du aditzera az-terketak.

Inkesta, noski, Facebook erabiltzaileeibidali zitzaien, betiere hilabete eta 30urte bitarteko bikote harreman bateanbazeuden. Euren asebetetze-maila neur-tzeaz gain, zein argazki argitaratzen di-tuzten eta bikoteari zenbat mezu publi-

ko bidaltzen dizkieten aztertu nahi zu-ten. Kasu honetan ere, zoriontasunarenautentikotasunaz mintzo dira. Eta au-tentikoagoa omen da euren harremanapubliko egiten duten bikoteen zorionta-suna. Hitz handiak dira gero.

Mugimendu handia dago sare sozia-len munduan. Aspaldi esan zigutengelditzeko sortu zirela. Ez zirela desa-gertuko. Baina oso dinamikoa da tek-nologiaren mundua eta egiten direnikerketetan nabaritzen da. Horregatik,ziur aski, gero eta arruntagoak dira saresozialen abandonu-tasa neurtzen dutenikerketak. Eta horregatik ere, Faceboo-kek “Desatsegit” botoia sortzeko auke-raz hitz egin du eta Twitter berak fabo-ritoen ordez bihotz bat jarri du.Aldaketak ematen ari dira, erabiltzaile-en beharretara egokitu nahian. Sare so-zialen munduan, hein handi batean,erabiltzaileek definitzen baitute, inkon-tzienteki baina naturalki era berean,tresna baten etorkizuna. •

Asko dira zoriontasunaren eta sare sozialen arteko harremanaz eginiko azterketak. THINKSTOCK

Zoriontasuna sare sozialetan

Iratxe EsnaolaInformatika ingeniaria

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

2015 | azaroa | 14

GAUR8• 30 / 31

Juantxo EGAÑA

DANIEL VELEZ

JOSEBA ELOSEGIK BEREBURUARI SU EMANZIONEKOA

1970eko irailak 18. Donostiako Atano

frontoian Munduko Pilota Txapelketa-

ren inaugurazio ekitaldia egiten ari

zen, Franco buru zela. Ekitaldiaren une

batean, Daniel Velez, “Soud Ouest”

egunkariko argazkilaria, frontoitik ate-

ratzen saiatu zen, baina poliziak ez

zion utzi. Bat-batean, oihu bat entzun

eta sugarretan bildutako pertsona bat

ikusi zuen. Joseba Elosegi zen, bere

buruari su eman eta «Gora Euskadi

askatuta» oihukatuz Francorengana

hurbiltzen saiatu zena. Polizien artetik

karretea bukatzeko falta zitzaizkion bi

argazkiak atera ostean, karretea ba-

rruko arropan gorde eta beste bat jarri

zion kamerari. Irteeran kontu handiz

miatu eta material guztia kendu zio-

ten, gordea zeukana izan ezik. Hirian

zeuden kontrol zorrotzak ikusita, eza-

gun bati eman zion karretea, Ipar Eus-

kal Herrira eraman zezan. Behin kan-

poan, poliziak berriz miatu zuen eta

gauerdira arte atxilo hartu. Ordurako,

baina, karretea Donibane Lohitzunen

zen eta argazkiak hurrengo egunean

argitaratu zituen “Soud Ouest”-ek.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · Nazionalak hiriaren banaketa berezia adostu zuten: H1 eta H2 guneak. H1 gune - ak 18 kilometro k oadroko eremua okupa - tzen du, hirigunearen %80, eta

97

71

88

76

75

00

1

51

11

4