mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari...

32
XENPELARREN BAT-BATEKOTASUNA BETIKOTZEN DUTE BERTSOZALE ELKARTEAK SORTU ZUEN 1991. URTEAN ETA URTEZ URTE OSATZEN DOAN ALTXORRA DA BERTAKOA. BERTSOGINTZAREN BAT-BATEKO JARDUNA BETIKO GORDETZEN DU XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROAK. > 12 Jon URBE | ARGAZKI PRESS STEVE BANNON: Trumpen estratega ohiaren igoera eta erorketa > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA 755, 673, 500, 392, 299, 150... 0 RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2018ko urtarrilaren 20a | XII. urtea • 553. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

XENPELARREN BAT-BATEKOTASUNABETIKOTZEN DUTE

BERTSOZALE ELKARTEAK SORTU ZUEN 1991. URTEAN ETA URTEZ URTE OSATZEN

DOAN ALTXORRA DA BERTAKOA. BERTSOGINTZAREN BAT-BATEKO JARDUNA BETIKO

GORDETZEN DU XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROAK. > 12 Jon URBE | ARGAZKI PRESS

STEVE BANNON: Trumpenestratega ohiaren igoera etaerorketa > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

755, 673, 500, 392, 299, 150... 0 RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2018ko urtarrilaren 20a | XII. urtea • 553. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Trumpen estratega ohi Steve

Bannonen igoera eta erorketa 04

AEBak Pakistandik banandu? 08

Xenpelar Dokumentazio Zentroa,

bat-batekoa betikotzeko gune 12

Narrastiei eta anfibioei

ingurumenaren berri galdezka 16

E.lkarrizketa: Aine Kiely, irlandar

euskalduna 22

Legea vs euskal izendegia 27

In fraganti: ETBH 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

22

16

28

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Legelarien

itzulipurdiak

10 Saioa Aginako: Gorputz

inposatuak

11 Ramon Sola: 755, 673, 500, 392,

299, 150... 0

19 Miren Azkarate: Istorio

handiez

19 Antton Izagirre: Lagun solidoak

20 Beñat Gaztelumendi: Izendegia

21 Nerea Ibarzabal: Bizitzaren

atea

25 Unai Iturriaga

30 Olatz Perez de Viñaspre:

Programazioa, edonorentzako

ikasgai

Page 3: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Eraildako Diana Quer gaztearen gorpua topa-tu zutenetik batez ere, berria ez den eztabai-da zabaldu da. Sareetan lehenbizi, azkenal-dian ohikoa den moduan, gero DiputatuenKongresuan azken erabakia hartzeko. Espe-txeratze Iraunkor Berrikusgarriari buruz ari

naiz. Euskal Herrian gaiaren inguruan askotan aritu ga-ra (abian dagoen 1995eko kode penalak hogei erreformabaino gehiago izan ditu jada, denak zigorrak gogortzerabideratuak). Espetxeratxe Iraunkor Berrikusgarria orde-namendu espainiarraren beraren aurka doan zigorra de-la sarri aipatu izan dugu (ordenamendu espainiarraren pean gaudelako, ez beste ezergatik). Gure inguru europa-rreko estatuekin alderatuta, kriminalitate maila txikienadugu, baina espetxetan preso gehien dituen estatua ga-ra, eta, gainera, preso horiek zigor luzeenak betetzen di-tuztenak dira. Hori hala zen Espetxeratze Iraunkor Berri-kusgarria onartu baino lehen ere.

Termino arranditsu horre-taz aritzean, bizi osorako es-petxe zigorra ezartzeaz arigara, modu ez oso disimula-tuan gainera. Hori abian ja-rri gabe ere, espainiar siste-ma penala bizi osorakoespetxe zigorra duten esta-tuetako legedia baino askozgogorragoa da. Adibide uga-ri izanda ere, sistema fran-tziarra har dezakegu konpa-raketa erraza egiteko, izanere, euskal preso politikoaklegedi espainiarra eta legedi frantziarra jarraituz zigor-tzen dira. Sistema frantziarra Europako beste estatu ba-tzuetan indarrean dagoenarekin aldera daiteke, Belgika-koa edota Alemaniakoa, esate baterako. Horietanguztietan biziarteko kartzela zigorra dago, baina berri-kuspenak izaten dira 15 edo 22 urte espetxean eman etagero, eta orduan presoa aske gera daiteke baldintzapean.

Espainiar zigor sisteman, hainbat erreforma eta gero,biziarteko espetxe zigorra jaso gabe eta EspetxealdiIraunkor Berrikusgarria onartu aurretik ere, 40 urteraarteko zigor osoaren betetzea jaso zen. Zein kasutan? Badelitu sexual larrietan (hemen ez naiz ariko gaiotanematen den absoluzio-tasa izugarriaz edo ezartzen diren

zigor txikiez, ez dudalako uste delituokin bukatzea espe-txeratze egonaldiaren araberakoa izango denik, nahizeta zalantza gabe biktimentzako lasaitasuna dakarren),eta terrorismoarekin zerikusia duten delituetan. Eta ho-rra noa. Terrorismo delituak, noiz eta kasuistika esper-pentora arte zabaldu ostean (“banakako terrorismoa”,“terrorismo baketsua”edo“terrorismoari gorazarre”egi-tearekin lotutako delitu zerrenda amaigabea aipa ditza-kegu esaterako). ETAko kideen atxiloketei erantzunezsortutako “armamentu penala” dago indarrean, eguneroelikatzen zen “alarma sozialari” erantzunez ad hoc egin-dako legeek osatua (hara, uste dut zuzenbide karreranhain justuki hori ezin zela egin ikasi nuela!). Baina zeregin “sortu zen horretarako” hori jada ez badago? Hain-bat legelari, katedradun, zuzenbide irakasle azaldu diraazkenaldian espetxealdi iraunkorra Espainiar Konstitu-zioaren aurkakoa dela aldarrikatuz. Ados, baita giza es-kubideen aurkakoa ere. Baina orain datoz hori esatera...

Urte luzez ederto egin dute lan komunikabideek es-painiar zigor kodea biguna zela aldarrikatuz behin etaberriro, hogei urte baino gehiago espetxean eman dituz-ten presoen errealitateak ezkutatu dituzte etengabe, ge-ro eta zigor altuagoak eskatu dituzte, “denak balio du”horien kontra aldarrikatuz. Beste askorentzako, hori bai,kartzelarik ez dagoela argi ikusi dugu. Preso daudengehienen delitua lapurreta txikiak egitea (zigorren me-taketa infinitura arte luza daiteke) edota politikoki eze-rosoak izatea izan da. Horientzako bai, zigor amaigabe-ak, luzeegiak. Kartzela beteak, biziezinak. Zigorrengogortzea ez da erantzuna, kartzela ez da erantzuna. Bes-te guztia, demagogia eta titularrak. •

{ datorrena }

Legelarien itzulipurdiak

Hainbat legelari, katedradun, zuzenbideirakasle azaldu dira azkenaldianespetxealdi iraunkorra Konstituzioarenaurkakoa dela aldarrikatuz. Ados, bainaorain datoz hori esatera...

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

atzerria

Ordurako, nabarmentzen ha-

sia zen bere “talentua”. Ezkerra

eta eskuina, demokratak eta

errepublikanoak, asaldatzeko

zuen berezko “talentua”. Eta

“talentu” horren ahalmen guz-

tiak plazara atera zituen Brei-

bart News berri plataforma di-

gitalaren kontseilari orokorra

izatera pasa zenean.

BI IDEIA: «FUCK YOU» ETA «WAR»

“Trumpen agentzia zentrala”

bihurtu zen Breibart News, Alt-

right mugimendu populista

eta supremazistaren gotorleku

eta palanka. Politikoki hitz

eginda, pirañen armada bat

sortu zuen eta haragia, odola,

sumatzen zuen aldiro oldarkor

erasotzen zuen. Breibart News

plataformak jomugan hartuta-

ko figura politikoek gaizki pa-

Steve Bannonen

ibilbideak Gre-

ziako Ikaroren

mitoarenarekin

antz handia

dauka. Ikaroren

kondairak hegal egiteko hego-

ak lortu zituen mutil gazte ba-

ten istorioa kontatzen du. Bere

aitaren ohartarazpenei jara-

monik egin gabe, zeruan gora

eta gora, altuegi hegal egitea-

gatik, eguzkiak hegoak urtu

eta zerutik behera erorita hil

zen. Bannonek, agian leku eta

denbora aproposean zegoela-

ko, zerua asaltatu zuen, arra-

kasta itzela lortuz: Trumpen

kanpainaren ardura 2016an

hartuta, hilabete batzuetan

Etxe Zuriraino eraman zuen.

Presidentearen estrategia buru

eta kontseilari goren izendatu

zuten, eta egoa puztu-puztuta,

bataila guztiak irabazi zitzake-

ela sinetsita, hemezortzi hila-

bete eta gero, nork salbatuko

izan gabe, erori egin da, zori-

gaitz politiko betean.

Nola gertatu da, baina, AEBe-

tako Ikaro honen erorketa? No-

la da posible duela gutxi arte

anbizioz beteriko “jenio” poli-

tikoa zena, Makiavelo bera bai-

no azkarragoa omen zena ,

orain inork alboan nahi ez

duen aingeru eroria bihurtzea?

Steve Bannonen atzean zer da-

goen arakatu behar da galdera

horiei erantzuna emateko.

Virginiako Richmond hiri

ondoko herrixka batean sortu

zen Bannon, Kennedy dinastia

demokrataren aldeko irlandar

jatorriko familia katoliko bate-

an . Fra i le eskolan barneko

ikasle izanik, apenas izan zuen

gaztaroan orduko AEBetan pil-

pi lean zeuden mugimendu

hippy eta kultrakulturalekin

harremanik. Armadan zazpi

urtez ib i l ia , bere hi tzetan

Jimmy Carter presidenteak

Irango enbaxadaren krisiari

emaniko erantzun ahulak alar-

matuta, posizio kontserbadore

ultrak besarkatu zituen. Arma-

da utzi eta Harvard Business

School prestigiotsuan gradua-

tu zen, eta , gero, Goldman

Sachs inbertsio eta baloreen

bankuan enplegatu izatera pa-

sa zen. Hong Kongen eta Holly-

wooden arrakasta izan ez zu-

ten negozioetan aritu ondoren,

espektakuluaren business-eanzuen esperientzia apurra apro-

betxatuz, Sarah Pallinek bul-

tzatutako Tea Party kontserba-

dorearen propagandista

izatera pasa zen.

EGOAK HEGOAK EBAKITASteve Bannon, Trumpen estratega ohia:AEBetako Ikaroren igoera eta erorketa

Mikel Zubimendi Berastegi

Zerutik infernura, Etxe Zuritik kale gorrira, Donald Trumpgidatu eta lehendakaritzara eraman zuen «jenio»politikoa desgrazia betean erori da. Egoa puztu-puztuta,Trumpen politikaren eta purutasunaren zaindaria zelasinetsita, borroka gehiegitan sartu eta azkenean edertoadarkatuta irten da hemezortzi hilabeteko ibilbidetik.

ATZERRIA / b

Steve Bannon, Trumpenkanpainaren burua,artxiboko irudi batean.Etxe Zurian bertanlehendakariarenestrategia buru etakontseilari goren izanostean, egun, aliaturikgabe, desgrazia beteanerori da.Mandel NGAN | AFP

Page 5: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 4 / 5

satzen zuten benetan, beren

bizitza aldatu behar izateraino.

Andrew Breitbart , 2012an

zendutako Breitbart News pla-

taformaren sortzai leak , b i

ideia edo bi goiburu zituen:

“fuck you” eta “war”. Lehena,“fuck you” (izorra hadi): izorra-tu daitezela demokratak eta

errepublikanoak, komunikabi-

de korporatiboak, gay, feminis-

ta eta etorkinak, utikan zuzen-

tasun pol i t iko oro! Eta ,

bigarrenik, “war” (gerra): ez ge-zi eta ezpatekin egiten dena,

baizik eta izpirituen gerra, ge-

rra kulturala, deabru gaizkile-

en aurkakoa. Finean, iraultza

kultural baten alde, gerra beti!

Vladimir Leninen miresle

zen Bannonek Breitbart News

zuzendu zuen garaia arrakasta

aroa izan zen, hilero hamaika

milioi bisita izatetik berrehun

milioi bisita izatera pasatu

plataforma digitala. Eta azpi-

marragarria dena, ordura arte

svastikak, adrenalina izerdi-

tzen zuten kaskamotzak eta

garagardoak edateagatik na-

barmentzen zen Alt-right es-

kuin alternatiboa, Bannonen

gidaritzapean, Trumpen alde-

ko armada aski antolatu bila-

katu zen. Armada profesionala,

sofistikatua, sare sozialetan

oso dinamikoa. Alderdi Demo-

kratak eta Alderdi Errepublika-

noak baino irismen askoz ere

zabalagoa lortzeraino.

Bannonek Donald Trumpe-

kin bere betiko ametsa bete

zuen. Sarah Pallin edo Jeff Ses-

sionsekin hainbeste aldiz saia-

turiko eta ordura arte beti za-

puzturiko saioak, Trumpekin

egia bilakatu ziren. Sona han-

dia eta diru-poltsa handiagoa

zuen aberats xelebrearen ingu-

ruan, Alt-right mugimendua

trinkotu eta milioika boto lor-

tzeko aukera ikusi zuen, bote-

rea eskuratzeko bide irekia, au-

kera gauzagarria.

Trumpek, baina, ez zuen es-

perientziarik, politikaren bo-

rrokalekura heldu berria zen

eta diskurtso mamitu gabea

zuen. Eta eskandaluz eskanda-

lu, errepublikanoen primarioe-

tan erdipurdi zebilenean, Steve

Bannon deitu zuen bere kan-

paina zuzentzeko.

Esan bezala, 2016ko abuz-

tuan hartu zuen Bannonek

Trumpen kanpainaren ardura.

Hein batean, Bannonek sortu-

tako kreatura pol i t ikoa da

Trump. Berak artikulatu zion

diskurtsoa, berari esker nor-

maldu eta errespetagarri egin

zen populismo arrazista, go-

rroto bizi eta toxikoa Trumpen

hizkeran erabat errotu zen. Be-

rak landu zituen Trumpen po-

sizio politiko garrantzitsue-

nak: unibertsitate publikoen

aurka, immigrazioa errazteko

legeen kontra, musulmanen

aurka, “America First” aldarrihartuta nazionalismo ekono-

mikoaren alde...

Eta egiari zor, aitortu egin

behar zaio usaimen ona izan

zuela . Bannonek antzeman

zuen inork baino hobeto non

zegoen AEBetako presidente-

tzarako hauteskundeak irabaz-

teko gakoa: nekazaritza nagusi

den herrialdearen erdialdeko

estatuetan eta, batez ere, Rust

Belt deritzon eskualdean, hau

da, mendebalde erdiko eta La-

ku Handien inguruko estatue-

tan (Pennsylvania, Virginia,

Ohio, Indiana, Michigan, Illi-

nois, Iowa eta Wisconsi), behi-

nola ekonomikoki indartsu

izan eta langile klase zuria

gehiengoa den estatuetan.

Egun, desindustrializazioak eta

gainbehera ekonomikoak jota,

populazioa galtzen ari diren

estatuen garrantzia ezin hobe-

to ulertu zuen.

BI HITZ: «FIRE & FURY»

Michael Wolff kazetariaren "Fi-

re and Fury. Inside the Trump

White House" liburuan, AEBe-

tako liburu salduenean, Ban-

nonen hitzetan esaten direnek

atzera bueltarik gabeko bere

erorketa azkartu dute. Wolffen

arabera, Bannon berak esan

zion Trumpen kanpainan

Errusiako Gobernuko agentee-

kin ados jarrita ekiteko saioa

egon zela. Liburuaren arabera,

Donald Trumpen semeak

agente horiek aitarekin biltze-

ra lagundu zituen, eta saiook

“antipatriotak” eta “traizioa”

izan ziren. Zergatik esan ziz-

kion halakoak Bannonek Wolf-

fi? Nahigabe? Nahita?

Trump Etxe Zurikobulegoan Australiakolehen ministro MalcolmTurnbullekin telefonozhizketan, ondoan bereestrategia burua zen Bannon eta SegurtasunNazionaleko kontseilariazen Michael Flynndituela. Mandel NGAN | AFP

Hein batean, Bannonek sortutako kreaturapolitikoa da Trump. Berak artikulatu ziondiskurtsoa, arrazismoa errespetagarri egin etagorroto bizi eta toxikoa bere hizkeran errotuz

Adrenalina izerditzen zuten loturarik gabeko svastikadun kaskamotz kuadrillak, Bannonengidaritzapean, Trumpen aldeko armadaprofesional eta sofistikatu bilakatu ziren

Page 6: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

atzerria

Ez da erraza erantzutea. Edo-

nola ere, Trumpen kontraera-

soa berehalakoa izan zen, eta,

nola bestela, Twitterren bidez

etorri zen. Bere estrategia buru

izandakoaz hala mintzatu zen:

«Burua galdu du!». Are, lotsa-

gabe, adierazpenok egin zi-

tuen: «Bannonek ez du nirekin

edo nire lehendakaritzarekin

inongo zerikusirik». Beste ge-

zur bat bildumarako. Donald

Trump Jr. lehendakariaren se-

meak honako txioa zintzilika-

tu zuen: «Andrew Breitbart lo-

tsatuta egongo litzateke Steve

Bannon zabaltzen ari den ge-

zur eta zatiketekin».

Bannonek zioen iritzi publi-

koa ezagutzeko, jendearen al-

dartea jakiteko, Breitbart News

plataformako berrien iruzki-

nak irakurtzea baino bide ho-

berik ez zuela ezagutzen. Ano-

nimatuan gotorturik idazten

ziren iruzkinak ziren bere ter-

mometroa. Bada, Trumpen

aurka labana hain zorrotz eta

hain barruraino sartuta, Ban-

non urrutiegi joan dela ohar-

tzeko, bere erorketaren inguru-

ko berrien iruzkinak irakurri

eta berehala ohartzen da bat,

oraingoan bai, oraingoan zaila

izango duela berriz altxatzea.

Egurra erruz jasotzen ari da.

Olibondoaren adarra eskai-

niz, barkamena eskatu du Ban-

nonek, agiri bidez gertatutakoa

«deitoratuta». Presidentearen

ibilbidea eta agenda goraipatu

eta bere seme Donald Trump

Jr. «patriota eta gizon ona» de-

la esan du. Agiri hori, baina,

beranduegi heldu da.

Eta Banonen tranpolin ku-

tun eta base operatibo izanda-

ko Breitbart News berak, azke-

nean, lau lerroko agiri batean

Trumpen aholkulari ohiaren

kaleratzearen berr i eman

zuen: «Gure ondarearen figura

baliotsua izan da Steve, eta be-

ti egongo gara eskertuta bere

ekarpenengatik». Eta gauzak

diren moduan esanda, Banno-

nek azken urteotan Andrew

Breibarten “ fuck you” eta

“war” ideiei leial jardun osteanheldu da kaleratzea.

Bere bi patroi handien kon-

fiantza galtzean (Donald Trump

eta Rebekah Mercer, Mercer Fa-

mily Foundation fundazioaren

burua eta Robert Mercer Brei-

bart News plataformako finan-

tzatzaile aberatsaren alaba),

Bannonek honakoa aipatu

zuen, desgrazian erortzea baino

promozio bat zela Etxe Zuria

uztea: «Orain libre naiz, eskuak

nire armetan ditut berriz ere».

Etxe Zuria utzi eta gero, egin

dituen apustu politiko guztiek

porrot egin dute. Eta denetan

sonatuena, neskatxak ehiza-

tzeaz, erasotzeaz akusaturiko

Alabamako Roy Moore senata-

ri egiteko kanpaina izan da,

Trump bera Mooren alde lerro-

katzera eraman zuena. Izan

ere, Alabama, Alabama da. Ha-

markadaz hamarkada inork

konkistatzerik izan ez zuen

errepublikanoen gotorleku

perla. Beste maila batean, so-

natua izan zen ere Alderdi

Errepublikanoko aparatuko

Mitt Rommey hautagaiari bi-

dea ixteko, Utah estatuko

Orrin Hatch senatariari zazpi-

garrengoz beste mandatu bate-

rako aurkezteko egin zion erre-

gua . Ba i ta errepubl ikano

beteranoaren ezezkoa ere.

BESTE BI HITZ: «AMERICA FIRST»

Trump hautatu zuten lehen

egunetik, Etxe Zurira helduta-

ko Bannonek obsesio bakarra

zuen: kanpainan zehar egin zi-

ren promesak beteko zirela

ziurtatzea. Eta behin boterera

iritsita, promesa horiek hautsi

edo lausotu nahi zituztenen

kontra aritu da borrokan.

Donald Trump etaorduan bere kontseilarigoren zen Steve Bannon,Floridako West PalmBeach aireportuan, AirForce Onelehendakariaren hegazkinean sartzen. Nicholas KAMM | AFP Neskatxak erasotzeaz akusaturiko Roy Mooren

kanpaina izan du Bannonek azken porrota.Alabama, Alabama baita. Inolaz ere gal ezzitekeela zirudien errepublikanoen gotorlekua

Bere estrategia buru eta aholkulari ohiaz zeraesan du Trumpek: «Burua galdu du! Ez dunirekin edo nire lehendakaritzarekin inongozerikusirik». Beste gezur bat bildumarako

Page 7: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 6 / 7

Etxe Zurira gonbidatzen zi-

tuen guztiei Trump zertara

etorria zen argi adierazten

zien: musulmanen aurkako de-

bekua martxan jartzera, Txina-

ren aurrean komertzio agenda

protekzionista indarrean jar-

tzera, kanpo politika are isola-

tuagoa bultzatzera... Eta hori

jomugan, oso zorrotz jokatu

du: Trumpen kanpainan lan

egin ez eta irabazlearen gurdi-

ra igo diren guztiak gertutik

zaintzea eta bere agenda poli-

tikoa ulertzen ez zutenak ga-

raitzea izan du asmo.

Jokabide horrek eta bere bu-

rua Trumpen politikaren eta

bere “purutasunaren” zaindari

goren kontsideratzeak, Etxe

Zuriaren barruko borroketan,

maiz, oso bakarrik izatera era-

man zuten. Analistek diotenez,

nabarmena izan da Bannonen

sokakoen, hots, Txinaren au-

rrean jarrera erasokorra defen-

datzen zuten “nazionalista

ekonomikoen”, kanpainako le-

loa zen “America First” totembilakatu nahi zutenen, eta Wall

Streetetik zetozen komertzioa-

ren aldeko “sektore modera-

tuen” arteko gatazka. Eta an-

tza , Wal l S t reeten aurrean

desafioka ibiltzeak Bannonen

erorketan zerikusia izan du.

Edozein kasutan, Bannon jo-

an da, baina “Bannonismoa” ge-

ratu egin da. “America First”agendaren izenean, immigran-

teen aurkako polizia sarekadak,

“Estatu administratiboa” dese-

raikitzea, negozio handien kon-

trako arauak ezabatzea, gober-

nuaren programa sozialen

eraispena, Txina isolatzeko

saiakerak, muturreko indarren

probokazio eta antolaketa eten-

gabea... ohiko bilakatu dira.

2017eko urtarrilean Bannon

AEBetako politikako figura ilun

bezain boteretsua zen. Urtebete

geroago, aliaturik gabe, defen-

datuko duten patroirik gabe,

hutsaltasun politikoan amildu

dela dirudi. Eta zinez azpima-

rragarria da hain denbora gu-

txian holako erorketa handia

gertatu izana.

BUKATZEKO, LAU HITZ

Show must go on. Queen rockbandaren kantak zioen bezala,

“espektakuluak jarraitu egin

behar du”. Eta espektakuluak

protagonistak behar d i tu ,

clownak. Charlottesvilleko tra-

gediaren ondoren, supremazis-

ta zurien aurkako manifesta-

zio antifaxista auto batekin jo

eta neska gazte bat hilda eta

hogei zauritu utzi zituen era-

soaren ondoren, Bannonek

“clown bilduma” deitu zien ne-

onaziei. Galtzaile eta “friki”

kuadrilla bat besterik ez izatea

egotzi zien.

Baina hori bai, ezkerrak arra-

zismoa bezalako gaiak zenbat

eta gehiago hizpide hartu, be-

raientzat hobe zela ere esan

zuen. Trump nazionalismo

ekonomikoaren bidean sendo

mantentzen bazen, “txikitu”

egingo zituztela demokratak.

Agian, egoaren aparretan na-

hasita, jenioa zela erabat sine

tsita, Bannonek ez zuen ikusi

beste clown bat baino ez zela

espektakuluan. Trumpen alda-

rearen aurrean sakrifikatuta,

show-aren kapitulu bat bukatu

da, bai, baina ez AEBetako poli-

tika bilakatu den espektaku-

lua.

Bannonek zioen Ipar Korea-

ko egoerak ez zuela soluzio mi-

litarrik. Eta gakoa Txinaren

kontrako gerra ekonomikoa ze-

la. Trumpen azken txio batean

Kim Jong-un Ipar Koreako lide-

rrari hau esan dio: «Nire botoi

nuklearra zurea baino handia-

goa eta boteretsuagoa da, eta

funtzionatu egiten du!». Showmust go on! Galderek hor segitzen dute:

Bannonen benetako amaiera-

ren aurrean gaude? Ala, Trum-

pen zirkulu itxitik atera diren

beste askorekin gertatu bezala,

apurka errekuperatuko du pre-

sidentearen grazia eta dei tele-

fonikoen zerrendara bueltatu-

ko da? Ikuskizun dago.

Steve Bannon, RoyMoore senaturakoAlabamako hautagaierrepublikanoarenaldeko mitin batean,Fairhope hirian.«Neskatxak ehizatzeaz»akusatu dute Moore.Joe RAEDLE | AFP

Agian, egoaren aparretan nahasita, jenio batzela erabat sinetsita, Bannonek ez zuen ikusiAEBetako politika bilakatu den espektakuluhandian beste clown bat baino ez zela

Trumpen politikaren eta bere «purutasunaren»zaindaria zela kontsideratzeagatik, EtxeZuriaren barruan gertatu diren borroketan osobakartuta geratu da maiz Bannon

Page 8: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

atzerria

Ameriketako Esta-

tu Batuek (AEB)

33.000 milioi do-

lar eman dizkiote

azken hamabost

urteotan Pakista-

ni laguntzatan. Bitartean, baina,

laguntza handirik gabe Afganis-

tanen borrokatzen ditugun te-

rroristei babesa ematen die.

Nahikoa da». Horrela iragarri

zuen Twitter bidez Donald

Trump Etxe Zuriko maizterrak

Washingtonek segurtasun arlo-

an Pakistani ematen dion lagun-

tza eteteko erabakia. Erabaki ho-

rrek dirutan zenbat suposatuko

lukeen ez du oraingoz argitu

AEBetako Estatu Departamen-

tuak, baina, hainbat iturriren

arabera, 900 milioi dolarreko

aurrekontua duen koalizioa In-

dartzeko Fondotik (CFS ingele-

sez) 200 milioi dolar gutxiago

jasoko lituzke urtero Islamaba-

dek. Batez ere armatan gastatze-

ra dago bideratuta diru hori.

Kopurua ez da berez izugarria.

Izan ere, 2001etik 2012ra, Was-

hingtonek urtero 3.000 eta

4.000 milioi dolar artean ema-

ten zizkion urtean Pakistani. Ko-

puru hori, baina, erabat murriz-

tu da azken urteetan. 2016an,

Barack Obamaren bi legealdien

amaieran, 750 milioi baino ez

ziren izan. Beraz, kasu honetan,

Trumpek Obamak zabaldutako

bidea jarraitu du. Hori bai, argi

dago Trumpek ukabilkada bat

eman duela mahai gainean, be-

re aurrekariak era apalagoagoan

hasi zuen presioa areagotuz.

Pakistan munduko seigarren

herririk populatuena eta mun-

duko 40. ekonomia dugu. He-

rrialdea ez dago, hortaz, mun-

duko 48 herria txiroenak biltzen

dituen Gutxien Garatutako He-

rrialdeen zerrendan. «Nazioar-

teko laguntza ez da asko gure

ekonomiaren indarrarekin al-

denduta. Ez da hil ala biziko

kontua. Zentzu horretan, presio

neurriak ez dira handiegiak»,

esan du Pakistango Finantza mi-

nistro ohiak, Hafeez Pashak.

Herrialdeko barne produktu

gordina 300.000 milioi dolarre-

koa da. Eta Europako Elkarlan

eta Garapenerako Erakundearen

(EEGE) aburuz, Pakistanek 1.800

hutsa

AEBak Pakistandik banandu?{ analisia } Dabid LAZKANOITURBURU

Afganistanen lokaztuta eta noraezean dabiltzan AEBekPakistani bota diote errua,gerraren nahasmenarekinzerikusia duelakoan, eta dirulaguntza eten diote. Txinaezkongai berria hor duelaohartarazi die Islamabadek.

hutsa

Pakistanek jasotzeko dituen diru laguntza militarren etena iragarri zuen Donald Trump Etxe Zuriko maizterrak aurreko astean, Twitter bidez. AFP

Page 9: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 8 / 9

milioi eskuratu zituen 2016an

garapenerako laguntzatan;

hau da, Indiak baino 300 mi-

lioi gehiago eta Afganistanek

jasotakoaren erdia.

Trump presidentearen hase-

rrearen atzean, AEBak Afganis-

tango gerran pairatzen ari di-

ren porrota dago. Trump berak

onartu zuen boterera iritsi au-

rretik 2001ean hasitako Afga-

nistango okupazioa «alferrika-

koa» zela. Orain, ordea, bere

garaian Obamak egin bezala,

AEBak herrialdetik erretiratu-

ko balira Kabulgo Gobernuak

ez lukeela boterean egun bat

bera ere iraungo argi ikusi du.

Eta Estatu Islamikoak Asiako

herrialdean bere kaliferriaren

wilaya edo eskualdea berria,

Jorasan izenekoa, eratzeko

arriskua ere hor dago.

Pentagonoak –berdin da

Trump edo Obama egon Etxe

Zurian– Haqqani sareari babe-

sa ematea leporatzen dio Pa-

kistani. Haqqani sareak Pakis-

tango ipar-mendebaldeko

eskualde tribaletan (Paxtunis-

tan) du gotorlekua, eta bertan

antolatu ditu azken urteetan

Kabul hiriburua odoleztatu

duten hainbat atentatu. Talde-

ak duela gutxira arte talibanen

mugimenduarekin zuen ituna,

baina azken garaian elkarlan

hori hoztu egin da, eta, analis-

ta batzuen iritziz, Haqqani sa-

reak Estatu Islamikoarekin ha-

rremanak sortu ditu. Hortaz,

Iraken eta Sirian Estatu Islami-

koaren kaliferria desagertzear

den honetan, mamu guztiak

Afganistanen suspertu dira.

Pakistanek Afganistango ge-

rra, eta bertan borrokatzen ari

diren aktoreak, bere interesen

alde erabili du aspalditik. Eta

hortik datoz, hain zuzen ere,

AEBen eta Pakistanen arteko

harreman estuak. 1979an ordu-

ko Sobietar Batasuneko Arma-

da Gorria Afganistanen sartu

zenetik aurrera, AEBek Pakista-

nen bitartekaritza erabili zuten

matxino islamistei laguntza

militarra helarazteko. Ordutik

dator Pakistango Armadako ISI

zerbitzu sekretuek Afganistan-

go etengabeko gerran duten ai-

tzindaritza.

Armada Gorria herrialdetik

erretiratu eta Sobietar Batasu-

na bera desegin eta desagertu

ondoren, gudak jarraitu egin

zuen Afganistanen «gerra

jauntxoen» artean. Azkenean,

ISIk berak bultzatutako taliba-

nen matxinadak ia herrialde

osoa baketu eta islamaren in-

terpretazio zorrotza ezarri

zuen. 2001eko Irailaren 11ko

erasoen ondoren, baina, Geor-

ge W. Bush AEBetako presiden-

teak talibanekin mendekua

hartzea eta Bin Ladenen gotor-

leku zen Afganistani erasotzea

erabaki zuen.

Talibanak ziren hasiera bate-

an Pakistanen apustua, baina,

egun, Islamabadek ez du begi

onez ikusten mugimenduaren

nolabaiteko abertzaletasuna,

afganiarra noski. Haqqani sa-

rearen joera jihadista, aldiz,

erabilgarriagoa da ISIrentzat.

Gauzak horrela, Pakistani Af-

ganistango gerra elikatzea –be-

ti bere neurrian– interesatzen

zaion bitartean, AEBak ez dau-

de prest auziaren beste eztan-

da bat pairatzeko. Dagoeneko

841.000 milioi dolar gastatu

ditu Washingtonek hamasei

urteko gerran. 2.400 soldadu

galdu eta 20.000 zauritu jasan

ditu. Horri Kabulgo Gobernuak

uneotan herrialdearen erdia

ere kontrolpean ez duela eta

gerraren ondorio latzak gehitu

behar zaizkio (100.000 hilda-

ko zuzen eta beste 360.0000

gerraren ondorioen eraginez).

AEBek Kabulgo Exekutiboa

boterean mantentzeko adina

indar ditu Afganistanen egun,

baina ez dute nahi gerran ito-

tzerik nahi. Horrela ulertzen

da Pakistanen gaineko presioa

(aste honetan bertan iritsi da

Islamabadera ordezkaritza es-

tatubatuarra).

2001etik “terrorismoaren

aurkako gerran” 60.000 per-

tsona eta 123.000 milioi dolar

galdu izana aldarrikatu arren,

badirudi Pakistan prest dagoe-

la AEBen eskaera batzuk era

batean edo bestean onartzeko,

«ezin baitugu Washingtonekin

liskarrik izan». Izan ere, lagun-

tzetatik harago, Islamabad bel-

durtzen duena honakoa da: AE-

Bek Munduko Bankuan eta

Nazioarteko Diru Funtsean

(NDF) duten aitzindaritza. Pa-

kistango ekonomiaren gaitz

estrukturala defizit komertzia-

la da. Hau da, gutxiago da sal-

tzen duena erosten duena bai-

no (batez ere petrolioa).

1998an NDFk 20 milioi dola-

rreko isuna jarri zion Pakista-

ni, proba nuklearrak tarteko.

Irailaren 11ren ostean, aldiz,

NDFk berak Islamabadi 135 mi-

lioiko kreditua eman zion, Pa-

kistan bihurtuz AEBen aliatu-

rik onena George W. Bushek

abiatutako gerran. Makila eta

azenarioa erabili ohi dute AE-

Bek Pakistanekin.

Baina Trumpek agian kontu

gehixeagorekin ibili beharko

luke. «Gu izorratzen jarraituz

gero, baditugu beste aukera ba-

tzuk», ohartarazi du Pakista-

nek. Aukera horiek Txina dute

izen, Zetaren Bideen plangin-

tzarekin Pekinek 60.000 mi-

lioi dolar inbertitzeko asmoa

baitu Pakistanen. Eta hori bai

dela dirutza...

Gaineko irudian,manifestariak Trumpenirudi bat erretzenLahoren, Punjabeskualdean.AFP

hutsa

hutsa

hutsa

Page 10: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

gelt

okia

k /

tekn

olog

ia

Bikini, Ozeano Bareankokatutako atoloi batda, eta izena bertakohizkuntzatik dator;«pik» hitzak azaleraesan nahi du, eta, «ni»

hitzak koko, alegia, «kokondoz be-teriko irla». Atoloia, Ameriketako Estatu Batuek 1940ko hamarka-dan bertan lehertutako bonba ato-mikoengatik egin zen ezagun. Aldiberean, frantsesek atoloiaren izenabereganatu zuten bi zati dituen bai-nujantziari emateko, populazioarenartean lortutako eragin txundigarriazela eta. Sisteman agintzen duen he-teropatriarkatuak ere, bi oihal zatizosatutako bainujantziaren izena be-re egin du, eta, bonba atomikoa baili-tzan, “bikini operazioa” asmatu du,emakumeon gorputzetan agindu etakontrola bereganatzeko. Horrela urteberriarekin batera, operazioa mar-txan jartzen da, entrenamendu mili-tarra izango balitz bezala, urte berri-rako helburu goren eta berebiziko

bat argaltzea izanik, horrek suposa-tzen duen gastu psikologiko, fisikoeta ekonomikoarekin.Sistemak argaltasunaren etenga-beko sustapena egiten du, argaltasu-nari balio positiboak emanez, eta, lo-ditasunari, aldiz, balio negatiboak.Esaterako, argaltasuna zainketa per-tsonala, bizi ohitura osasuntsuak,autokontrola eta ahalegina bezalakoezaugarriekin erlazionatzen dugu,eta argala ez dena gutxiesten dugu,epaituz eta gure moralki zigortuz.

Modu horretan, hots, osasunareneta estetikaren argudioak erabiliz,estereotipo sozial eta kulturalekzein komunikabideek, sistemarenbeste makineriarekin batera, za-palkuntza bultzatu eta legitimatuegiten dute, beraiek araututakoedertasun eta estetika arauak ja-rraitzen ez dituztenak jomugan ja-rriz. “Horregatik jartzen gaitue die-t a n , t a d a n a k B a r b i e t a Ke ntelebistan ta aldizkarietan” aldarri-

katzen du Glaukoma euskal musikataldearen abesti batek. Zenbat dieta, zenbat gimnasio etaterapia ordu, eta zenbat operazio-ge-la bisitatu ditugu gure bizitzan zeharitxura fisikoa aldatzeko helburu ba-karrarekin? Zenbat hondartza egun,festa eta kirola egin ondoko aldage-letako dutxa bizigarri galdu ditugu?Hau al da gure buruari opa nahi dio-guna? Zertarako?Feminismoaren barruan, zenbaitkorrontek gaiari heldu diote. Berezi-ki gorputz lodien erreibindikazioare-kin lanean dihardute batzuek, jasa-ten duten diskriminazioa salatunahian; gizarteak lodia izatearenezaugarri fisikoa duten pertsonakikusezin bihurtzen ditu, besteak bes-te komunikabideetatik baztertuz;tratu txarrak ematen dizkie, patolo-gizatu egiten ditu gaixo egongo bali-ra bezala, eta, aukera duenean, beste-en aurrean barregarri usten ditu,adibidez, txisteen bitartez. Magda Pi-ñeyro ekintzailearen hitzetan, aldeadago konplexu bat izan (guztiok di-tugu) eta pertsona gizena izatearenartean. Lehendabiziko kasuan zure“fisikoarengatik” arduratuta dagoenbakarra zu zeu zaren bitartean, gor-putz gizen baten aurrean gizarteosoa da behatzen eta iritzia atsede-nik gabe ematen ari dena.

Gaur egun emakume askok gureamonak baino diru, botere, akzioeremu eta lege-aintzatespen han-diagoaren jabe gara; hala eta guz-tiz ere, gure fisikoarekin nola sen-titzen garen dagokionez, gureamonak baino okerrago gaude.Kultura garaikideak emakumeen be-netako aurpegi eta gorputzak gai-tzesten ditu. Utziko al diogu? •

[email protected] «bikini operazioa» asmatu zuen, emakumeen gorputzen kontrola izateko.

Gorputz inposatuak

Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

Page 11: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018| urtarrila | 20

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Presoak zenbakietan neurtzea gauza itsusiada oso. Bakoitzaren atzean pertsona bat,bizitza bat, senide batzuk, zenbait lagun,mugimendu politiko oso bat daude. Itsu-sia da, baina ez dago arazoaren tamainazehazteko beste modurik. Zenbakiei tarte-

ka erreparatzea beharrezkoa da, beraz. Historiari begi-ratzea bezala. 1936ko gerraren ondorioz Jacinto Otxoauxuetarrak 26 urte pasa zituen preso. Alfonso Etxega-raik “1958ko gerra” deitu duen honetan, bada kartzela-turik 30 urtetik gora daramanik. Historiak gutakoinork ezagutu ez duen aroa –preso politikorik gabe-koa alegia– abia dezan, horri nahi bezala deitu baino,zero zenbakira heldu beharko da. Kopuruei begiratudiezaiegun ba, ikuspegi egokiaren bila-edo, nahiz etaera desordenatuan izan:392: Gogoan dut ArnaldoOtegi kaleratua izan etabiharamunean, ‘‘Free OtegiFree Them All’’ kanpainarijarraipena emanez, estrei-nakoz azaldu zela GARAkoazalean euskal presoen ko-purua: 392. Urtebete eta be-deratzi hilabete pasa dirageroztik, eta, lerrook idaz-teko orduan bertan, RamonAldasorok urratu du 300presoen langa hori. Man-tso-mantso joan da atzerako kontua, bai.755: Atzera egin nahi nuke une batez. 2008an, ETArenatentatuek oraindik hildakoak eragiten zituztela, 755presora heldu zen kopurua, 1968ko “Salbuespen egoe-ra” direlakoen ondorengo kopuru altuena, beraz. Urtehorretan atxilotutako ETAko kideek 40 urte pasako zi-tuztela preso zin egin zuen Rubalcaba ministroak.Inertzia horretan segituta gaur zenbat izango ziren(presoak eta hildakoak) hausnartzea ez dago soberan.673: Atalez atal joan ziren ixten borroka armatuarenfronteak, eta, horri esker, amaiera iragarri zenean, 673preso ziren, 673 oraindik. Negoziazio mahaiaren bidezpoliki-poliki etxeratzea lortuko zen ustea okerra ger-

tatu zen. Hurrengo urteetan kartzelako hormatzarre-tan zirrikitu bakarra Europak ireki zuen, “Parot dok-trina” baliogabetzeak 60 bat preso askatu baitzituen.500: Kopurua 500 presotik jaistean, albistetxo xumebat idatzi genuen. Garai nahasiak ziren ezker abertza-learen inguru batzuetan, noraeza nabaria eta frustra-zioa handia, eta konstatazio objektiboa baino ez zenakritikagai bilakatu zen. Gaur zorionez onartuta dagoetxera itzultzen den preso bakoitzaren askatasuna be-har bezala nabarmendu eta ospatu beharra: familiabat gutxiago errepidean, eragile politiko bat gehiagokalean, eta gatibu bat gutxiago Estatuaren esku.299: Oraindik 299 preso direlarik, argi izpi batzuk piz-tu dira bidean: Gobernu frantsesak espetxe politikaaldatzeko prest dela aipatu du aste honetan bertan,

presoak hurbilduz eta DPS estatusa birpentsatuz (ka-lera ateratzen hasteko lagungarri, antza). Azkartuko alda gure azaleko atzerako kontua? Agian.150: Etorkizunari begira jar gaitezen orain. Egungo le-gedia baliatuz, epe motz-erdira egungo presoen erdiaetxera ekartzeko aukera legokeela diote adituek.7/2003 lege maltzurrak, ordea, giltzarrapoa jartzen du150 preso politiko ingururen ziegetan. Lehenbizikozaipatu berri du Espainiako Barne ministroak “Ley Ge-neral Penitenciaria” delakoa alda daitekeela. Logikoa-goa litzateke Aznarrek «presoak kartzelan usteltzeko»asmatutako anakronia horri heltzea, zentzu guztiagaldu baitu. Legeak egokitzen hasita, zergatik ez? •

{ asteari zeharka begira }

755, 673, 500, 392, 299, 150... 0

Etengabeko ekinaren poderioz, oraindikpreso diren 299 lagunen erdiaren egoeraaldatzen hasteko aukera ireki da Frantzian,eta beste erdiak beharko lukeen legealdaketa estreinakoz aipatu da Espainian

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

herria

dinatzaileak adierazi digunez,helburua ez da historian sa-kontzea, gaurko bertsolaritza-ren eta bertsogintzaren mugi-mendu osoa dokumentatu etakontsultagarri jartzea baizik.Materiala jaso, antolatu, era-biltzeko prestatu eta zerbitzuaematea. 1985etik honakoa dabatez ere beren funtsa (1987ansortu zen Bertsolari Elkartea,eta 1995ean Bertsozale Elkar-tea izatera pasatu zen). Ikerlari, kazetari (atzerrita-

rrak ere bai), bertso eskola,hezkuntza arautuko irakasle,bertsozale, herritar… hainbatlaguni ematen diote zerbitzua.Oihana Iguaran, adibidez, iker-keta bat egiten ari da txapelke-taren baitako bertsogintzazeta ahalik eta hobekien presta-tu diote materiala.

LIBURU ETA BIDEOAK IZOZKAILUAN

Artxibo eremuan barneratzeaizozkailu handi batean sartzeabezala da. Botoiei sakatuz apalbatzuk ala bertzeak irekitzendira, akordeoi baten moduan:CD eta audioenak, liburuenak,bideoenak… Urteroko plazazplazako mugimenduaren do-kumentazioa da. Argazkiak pa-perean, negatiboan edo diapo-sitiban daude. Belodromoko albumei begi-

ra orduak igaro genitzake, irri-barre batekin. Poliki-poliki di-gitalizatzen ari dira. OlatzAmondarain dabil horretan.Geroxeago ezagutuko dugu.Kartelak ere ikusi ditugu.1961ean Euskaltzaindiak anto-latutako saio batena, adibidez.Basarri «munduko txapeldun»gisa aurkezten da bertan.Oholtzan jartzen diren oiha-lak, esku-programak… denagordetzen dute. «Epe luzerako aurrediseina-

tua dugu espazioa eta badugulekua. 2008-09tik gaude he-men. Aurretik Donostian egon

Txapelketa Nagu-sia iragan da, bai-na bada leku batkantatutako ber-tsoak betiko gor-deko dituena:

Xenpelar Dokumentazio Zen-troa (XDZ), Villabonako Subija-na etxean. Ostiral batez hartugaitu dokumentalista boskote-ak, txapelketaren liburua in-prentara bidali berri. Urtarrila-ren bukaeran argitaratuko da.Ganbarako mahai batean

txapelketa nagusi historikoe-tako liburuak daude jarrita ba-ta bertzearen ondoan. Dene-tan zaharrena 1935-36koa da.“Bertsolari Gudaketa” deitzenzen orduan. Aitzol Ariztimuñozen epaileetako bat. Azpeitian,Elizondon eta Tolosan jokatuziren kanporaketak, besteak

Maider Iantzi Goienetxe

BERTSOAK ZAINDUZXenpelar Dokumentazio Zentroan bat-batekotasuna betikotzen dute

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren xedea ikerketabultzatzea da, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatueta jendartera zabalduz. Bertsozale Elkarteak sortu zuen1991n eta urtez urte osatzen doa altxorra bertsozaleeiesker. Dokumentalista lantaldeak neke aurpegiarekinbaina irribarretsu zabaldu digu atea.

Xenpelar DokumentazioZentroko langileak, berenbulegoan. Ezker-eskuin,Oihana Aranburu, IratiZaldua, Olatz Amondarain,Itsaso Noya eta NereErkiaga.Jon URBE / ARGAZKI PRESS

KULTURA / b

beste, eta finala, Donostian. Jo-seba Zubimendik osatu zuenbilduman “Zeruko Argia”-n ar-gitaratutakoa agertzen da,transkripzioak (eskuz idatziak,grabaziorik ez), baita gastuakere. Txapelketaren bi edizioegin ziren eta Basarri eta Txi-rrita izan ziren txapeldunak.

Garai hartan langintzak jar-tzen zizkieten bertsolariei ofi-zioak beharrean. Nagusia etamorroia ziren, arotza eta aiz-kolaria, edota ardo saltzaileaeta edalea, eta elkarrizketaosatu behar zuten.Halako perlak daude XDZn,

baina, Oihana Aranburu koor-

Page 13: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 12 / 13

ginen, Abuztuaren 31 kalean,baina bertan dena egurrezkoeraikin zaharrak direnez sutearriskua zegoen. Hasi, berriz,Xenpelar Etxean hasi ginen,Errenterian. Hortik dator ize-na».Bertan kontsulta daiteke

materiala eta, baimendua ba-da, kopia eskuratu. Aitzinetikbehar dena eskatzea gomen-datzen dute, dokumentalistekaztertu eta eskaini ahal izate-ko. Behin hori eginda, ganba-ran ematen dute zerbitzua. Halere, aipatu dute gutxien-

goa dela Subijana etxera etorrieta eurekin patxadaz solaseanaritzen dena; gehienek postaelektronikoz eskatzen dute be-har dutena eta modu bereanerantzuten diete. Jendea berta-ra gonbidatzeko aprobetxatudute aukera.Elkarte batek dokumentazio

zentroa izatea apustu handiadela nabarmendu du Aranbu-ruk: «Ez da ohikoa. Zama eko-nomiko handia da eta emaitzaez da azaltzen erraza. Inurri la-na bistaratzea kosta egiten da.Baina elkarteak garbi ikusizuen beharra hasieratik».Gaur egun bost langile ari di-ra, lanaldi desberdinetan. NereErkiagarekin batera koordina-tzaile dabilen Aranburu1997ko txapelketan hasi zenlanean.

PARTIKULARREK EKARRITAKOAK

Kontserbaziorako tenperaturaeta hezetasun egokia dituenartxiboko apal batetik Txirri-taren grabazio bat atera duAranburuk, partikularrekekartzen dituzten altxorrenadibide. «Bertsozale batekganbaran topatu zuen. 1910-1920 bueltakoa da. Txirritaribere ahotsean egindako graba-zioa. Erosketa ahalmen osotxikia dugu eta bertsozaleekborondatez egiten dituzten

ekarpenak oso garrantzitsuakdira».Dioenez, bertso eskola auni-

tzek bidaltzen dituzte doku-mentuak. Kultur elkarteek erebai. «Berriatukoak Santa Eske-ko grabazioak bildu eta VHSneskaini zituen, adibidez. Gukdigitalizatu eta bueltan pasagenion». Euskal Herri mailakoikuspegia dutela azaldu du.«Mixel Lekuonak berak eginda-ko grabazio guztiak jasota ditu-gu. Nafarroa Behereko, Lapur-diko eta Zuberoako grabazioasko. Eragile eta jende askokparte hartzen du eta helburuaguztien esku jartzea eta kon-partitzea da. Geroratzeko pers-pektibarekin, ezagutarazi etabalioa ematea».Horrekin lotuta, dokumenta-

listak aipatu du momentuanagian ez garela ohartzen gau-zek duten balioaz. Gurasoengrabazioak ekarri dituzte ba-tzuek eta XDZn digitalizatuegin dituzte. «Askotan norbera-ren grabagailuarekin edo argaz-ki kamerarekin egindako lanakdira. Osotasunean, bilduman,garrantzia hartzen dute».

GRABAZIOEN %15 ETA %20 ARTEAN

Tokian tokiko eta herrialdeeta-ko eragileen bilketa sustatzendute. Urtean antolatzen dena-ren lagintxo bat jasotzen saia-tzen dira, grabazioen %15 eta%20 artean gutxi gorabehera.Euskal Herriko plazetan egitendiren bertso saio guztien ja-rraipena egiten dute, ahaliketa aniztasun handiena isla-tzen ahaleginduz saio mote-tan, bertsogintzan, antolatzai-le eta bertsolarietan, eurenadinean… «Beti goaz doku-mentazio irizpideak fintzen,baina sendotasuna eta espe-rientzia baditugu», baieztatudu koordinatzaileak.Ohiko jardueraz gain, Txa-

pelketa Nagusia hagitz doku-

mentatua dagoen eta ikusga-rritasun handia duen proiektubat dela agertu du. Dokumen-talistentzat berezia da, eta bo-lumen aldetik ikaragarria. Go-azen langile bakoitzaren lanaezagutzera.

NERE ERKIAGA, DATU BASEA

Duela hamar urte jada argi zu-ten Xenpelarrek biltzen zuenaInterneten jarri eta erakustekomodua topatu behar zela. Or-dura arte zeuden programekzatika erakusteko aukera ema-ten zuten, baina ez zuten ber-tsolaritzaren dokumentazioguztia modu logiko eta errazbatean agertzen. Orduan, proiektu bat hasi

zen, ahalegin handi batekin,datu base bat diseinatzeko In-terneten. Oraindik ez da buka-tu, baina martxan dago Ber-tsolaritzaren Datu Basea(BDB). Oraindik ez dago denabertan kontsultagarri, beraz,beti aholkatzen dute doku-mentalistei galdetzea.«Hori da Xenpelar Doku-

mentazio Zentroaren webgu-nea, hor dago esan nahi dugu-naren oinarria», esplikatudigu Nere Erkiaga BDBren di-seinatzaileak. «Agendatikabiatuta etorkizunean egongodiren saioen grabazioak bul-tzatzen dira. Eta saio histori-koen datu baseekin grabazioeta argazki zaharrak, libu-ruak… katalogatzen dira. Ber-tsolaritzaren datu base oso batda. Bertan topa daitezke bio-grafiak eta grabazioen katalo-goak. Bertan bilatu eta nahiduzuna eska dezakezu, edoetorri eta kontsultatu. Jendeaskok galdetzen digu ea ez aldugun Interneten. Baina Inter-neten ezin da dena ipini. Eus-karri ezberdinetan dago etahain da handia bildutakoa…».BDB modu bat da Interneten

edozeinek edozein momentu-Oihana Aranburu koordinatzailea, artxibo eremuan. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Materiala jaso, antolatu, erabiltzeko prestatueta zerbitzua ematen du Xenpelarrek. 1985etikhonakoa da batez ere beren funtsa (1987ansortu zen Bertsolari Elkartea)

Helburua ez da historian sakontzea, gaurkobertsolaritzaren eta bertsogintzarenmugimendu osoa dokumentatu etakontsultagarri jartzea baizik

Page 14: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

herria

tan begirada orokor bateanXenpelarren zer topatzen ahalduen ikusteko. Hori grabazioe-kin, doinuekin (3.100 bat dau-de) eta bertsoaldiekin egin de-zake. Ez daude Xenpelarrekobertso guztiak katalogatuta;urtero egindako grabazioeta-tik onenak aukeratzen dira,eta, onenetatik proportzioakzainduz (lurraldetasuna, ber-tsolarien presentzia…), trans-kribatu egiten dira, audioaerantsi, doinua jarri… «Bat-ba-tekotasunak zaintza bat behardu betikotzeko». Txapelketa Nagusiko antolo-

giak datu base hau elikatzendu. Epe luzera iraungo dutenbertsoak, kalitatezkoak diraantologia. 2017ko txapelketa-ko aukeraketa bat egin eta au-dioak eta transkripzioak jarridituzte, ze doinu erabili denere bai, doinutegiarekin loturaeginez. Erkiagak nabarmenduduenez, interesgarriak dira lo-tura horiek bertsolaritzarenlogika eskaintzeko. Final laur-denak eta finalerdiak doku-

mentatu dituzte eta finala fal-ta zaie. Txapelketa egin eta pa-satzen da… Eta BDB gelditzenda. Urte gutxitan asko aldatu da

teknologia… eta horrek aunitzbaldintzatzen du dokumenta-zioa. «Errazagoa dela esatenda, baina gero eta konplika-tuagoa da. Eta garestiagoa»,ohartarazi du datu baseak ga-ratzen aritzen den langileak,informatika eta dokumenta-zioa lotuz. «Dokumentazioaegun informatika da ia, datutrukea nola egin, etorkizun la-burrean argazkiak nola eraku-tsi. Gure argazkien katalogoaprograma zahar batean dago.Pentsatu beharko dugu horinola migratu eta nola diseina-tu berriro loturak erraz ikuste-ko. Lehenik diseinatu egin be-har da, gero informatikokigaratu, eta gero dokumentalis-tak datuak garbitu behar ditu,milaka eta milaka». Oraindik badute lana. «Poli-

ta da. Sarri aparteko monaste-rio batean gaudela ematen du.

BDBri esker gehiago ezagutzengaitu jendeak».

ITSASO NOYA, DOINUTEGIA

Bada doinutegi lantalde bat,Felix Irazustabarrena, MartinAramendi eta Juanito Dorron-sorok osatua. Saioan bertanidentifikatzen dituzte doi-nuak. Inportantea da momen-tuan bertan informazioa jaso-tzea, lana errazten du. Saioaeta geroko elkarrizketetan erebertsolariei galdetzen zieten:«Doinu hau berria dela irudituzaigu, nondik atera duzu?».Azterketa txiki bat egiten dute

Dokumentalistak lanean.Lehen planoan, Irati Zaldua,

prentsaz eta agendazarduratzen den langilea.

Jon URBE / ARGAZKI PRESS

doinuaren inguruan (jatorriazein den, zein den sortzailea…)eta hortik partitura ateratzendute. «Gure lana material hori ja-

so, datu basean sartu, eta for-matu desberdinetan eskain-tzea da. Erraza dirudi;katalogatu eta listo!», barreegiten du Itsaso Noya doinute-giko dokumentalistak. «Gure lana bada bildu eta

gordetzea, baina zabaltzea erebai, momentuan jasotzen du-guna berehala erabiltzea etaeskaintzea mugimendua elika-tzeko. BDBk elkarteko besteproiektu askorekin lotura dau-ka, barrutik datu guztiak lotuegiten dira; orduan, doinu batsortzen den momentutik, txa-pelketa martxan dagoela ere,bere informazioa badoa lotutagainontzeko datuekin. Doi-nuen dokumentu hauek ez ge-nituen momentuan igotzen,lana eskatzen dutelako, bainanahiko azkar egin dugu etaBertsoa.eus atarian bertsoal-diekin batera doinuen infor-mazioa txertatu dugu. Horrekbalio erantsi bat ematen dio.Zabaltzeko aukera ematen dudoinua sortzen den momentu-tik bertatik, informazio eran-tsi horrekin guztiarekin, for-matu desberdinetan». Esplikatu duenez, doinute-

gia oso baliagarria da bertsola-rien prestakuntzarako, baitatransmisiorako eta ezagutzahedatzeko ere. Musika eskole-tan erabiltzen da, adibidez.

IRATI ZALDUA, AGENDA ETA PRENTSA

Eguneroko prentsaren jarrai-pena egiten du Irati Zalduak,herri eta eskualdeetako aldiz-kariena ere bai. «Txapelketa-ren inguruan ateratzen denedozein argitalpen kataloga-tzen dut: elkarrizketak, kroni-kak, iritzi artikuluak… Plaza-ko saioen informazioa ere

Mixel Lekuonak berak egindako grabazioguztiak jasota dituzte; Nafarroa Behereko,Lapurdiko eta Zuberoako grabazio asko. Eragile eta jende askok parte hartzen du

Bertsozale batek ganbaran topatu zuenTxirritaren grabazio bat dute jasoa, 1910-1920bueltakoa. Bertsozaleek borondatez egitendituzten ekarpenak oso garrantzitsuak dira

Page 15: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 14 / 15

jasotzen dut agendan emate-ko».

Prentsan agertzen denakematen du txapelketak kanpo-ra begira duen dimentsioarenberri. «Nik hori bakarrik eza-gutzen dut, justu txapelketa-rekin hasi nintzelako lanean.Jarraipena izugarria izan delairuditu zait». Orain agendare-kin dago buru belarri, saio pilabat daudelako txapelketa ostehonetan. Mahaia egunkari etaaldizkariz betea du. Bolumenhandia da eta oraindik ez dakinoiz arte egonen den txapel-ketako prentsa katalogatzen,agendak duelako lehentasuna.«Finalean geldituta nagoorain», dio irriz.

OLATZ AMONDARAIN, ARGAZKIA

Gari Garaialde eta Alberto Elo-segi argazkilariak txandakaibili dira txapelketako saioeta-ko argazkiak egiten eta finale-an biak aritu dira. Prentsau-rrekoak, aurkezpenak etaparte hartzaile guztien argaz-ki saioak ere egin dituzte (ber-tsolari, gai-jartzaile, epaile,antolatzaile…). Irudi horiekhurrengo urteetan ere dezen-te erabiltzen dira, adibidez, bertso saioetako kartelak egi-teko eta biografiak egunera-tzeko.

Argazkiak katalogatzen da-bil Olatz Amondarain. «Txa-pelketan irudi asko jasotzendugu. Saio bakoitzean 80-100.Oso jardun estatikoa da ber-tsogintza eta argazkiak oso

antzerakoak dira. Horregatik,argazkilari desberdinekin be-girada desberdinak bilatzenditugu».

Oholtza gainekoa dokumen-tatzeaz gain, inguruko antola-

kuntza, petodunak eta lantal-deak argazkietan jasotzenahalegindu dira. «Polita da ge-ro ikustea ze dimentsio, ze bi-zitasun daukan, zenbat jendekparte hartzen duen, ze jendemotak. Baliagarriak dira gauregun bertsolaritza zer den etazer mugitzen duen esplikatze-ko ere».

Orain material zaharrekindabil. «Txapelketako lana on-do eraman dut, baina argazkimota batekin pixka bat neka-tuta irudi zaharretara itzulinaiz aldatzeko. Orduan, erdiz-ka daukat oraindik. Uste duturte erdialdera arte ez dugulabukatuko», aitortu du.

Goiko argazkietan, bertsojarriak alde batean eta

txapelketatako argazkiak,bestean. Lerroon gainean,

1935-36ko BertsoGudaketaren liburuan,

epaileen iritzia azaltzen denorrialdea.

Jon URBE / ARGAZKI PRESS

Bidali berri dute inprentara azkentxapelketaren inguruko liburua eta oraindoinuak, prentsa artikuluak, argazkiak etabeste dokumentatzen eta jasotzen ari dira

«Gure lana bada bildu eta gordetzea, bainazabaltzea ere bai, momentuan jasotzen dugunaberehala erabiltzea eta eskaintzea mugimenduaelikatzeko», nabarmendu dute

4.000lagunen gainekoinformazio fitxak

3.200doinu fitxa,partiturekin etabestelako ezaugarriekin

38.000saioren ingurukoinformazio fitxak, 1958.urtetik gaur eguneraarteko bertso saioekin

44.100prentsa artikulu,1998tik aurreraegunkari, aldizkari,herri aldizkari etawebguneetatik jasotakoalbisteekin

4.500katalogo fitxa, kartel, pankarta eta eskuorriei buruzkoinformazioarekin

16.700grabazioren fitxak

10.400bideo grabazio bainogehiago, analogikoaneta digitalean(1981. urtetik aurrerako saioak)

26.200bertsoaldi eta bertsosortaz osatutakokatalogoa, XIX.mendetik aurrerakoak

10.000argazki inguru euskarridesberdinetan

Page 16: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

herria

zen, anfibio eta narrastientzategokia den ingurunea egoki-tzea. Gerora etorri zen Akolako

Putzuzar iturri zaharra berres-kuratzea eta horren segidanbeste bi putzu sortzea. Parajezoragarria da. Aranzadik, Ere-ñotzuko Auzo Udalak lagun-duta, auzolana antolatu zuenputzua berreskuratu eta bestebi putzu txikiak egiteko. «Pu-tzuzarrekoa iturri naturala da,berez sortzen dena lur azpitik.Ganaduak ura edateko, arropagarbitzeko, harraska modura,etxerako ura hartzeko... Akolabaserrikoek kontatzen dutenola erabiltzen zuten garai ba-tean. Putzua berreskuratzekoeta berriak sortzeko auzolanaederra izan zen. Akola baserri-koak ere gerturatu ziren eta la-gundu egin ziguten, garai ba-tean nola egiten zuten

Ereñotzuko Akola-ra eraman gaituz-te, izen bereko ba-serriaren ondora.Iñaki Sanz-Azkueeta Egoitz Alkorta

Miranda Aranzadiko herpeto-logoak dira –arrastaka dabil-tzan animalien ezagutza lan-tzen dute– eta mendianibiltzeko modu bitxia dute; lu-rrera begira, harrien eta enbo-rren azpian miatzen, putzue-tan geldialdiak egiten... anfibioeta narrastien peskizan ibil-tzen dira. Gauza txikiei begira-tzearen arte patxadatsua dahaiena. Anfibioak eta narrastiak

mundu mailan dauden orno-dun talde mehatxatuenak izanarren, horien inguruko ezagu-tza mugatua da. Euskal Herriaez da salbuespena eta badira20 urte (30 urte EAEaren ka-suan) anfibioen eta narrastieninguruko lan orokorrik egin ezdela. Hernani eta inguruetan bes-

telakoa da panorama. IñakiSanz-Azkue eta Egoitz Alkortabertako herpetologoen interespertsonaletik piztutako metxaUdalera, Ereñotzuko AuzoUdalera, Dobera Euskara Elkar-tera eta beste hainbat eragile-rengana iritsi eta badira lauz-pabost urte Ziraba proiektuamartxan dela. «Duela 11-12 urte hasi ginen

Egoitz eta biok datuak biltzen.Gure bideak gurutzatu zireneta bion artean datu base batosatzen hasi ginen Hernanieta inguruetako anfibio etanarrastien inguruan», kontatudu Iñaki Sanz-Azkuek. Hartara,mendi bueltak koadernoa es-kutan hartuta egiten dituzte,ikusitakoaren ahalik eta datugehien jasotzeko: espeziea,arra edo emea, adina, GPSarendatu koordenadak, argazkiaahal bada...

[email protected]

HERPETOLOGIANarrastiek eta anfibioek ingurumeneangertatzen dena kontatzen dute

Harri azpitan eta putzuetan ezkutatzen dira. Iheskorrakdira, ikusten ez errazak eta fama txarra dute. Anfibioaketa narrastiak, baina, ingurumenean gertatzen denareninguruko pista apartak ematen dituzte. Hernanin mereziduten tokia ematen saiatzen ari dira eta toki askotanargigarri gerta daitekeen liburu-gida kaleratu dute.

Egoitz AlkortaMiranda –zutik– eta IñakiSanz-Azkue –makurtuta–Ereñotzuko Akolan dagoenPutzuzar putzuan. BiakAranzadiko herpetologoakdira eta kaleratu berri denliburu-gidaren egileak. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

INGURUMENA / b

Beren bidean bidaide hartuzituzten herpetologoek Udalaeta beste eragile zenbait, etahortik sortu zen aipatutako Zi-raba, hiru norabide nagusi di-tuen proiektua. «Batetik, eza-gutu egin behar dugu zerdaukagun. Bigarrenik, jendea-ri transmititu egin behar dio-gu daukaguna. Eta, hirugarre-nik, daukagunari balioa

ematen saiatu behar gara», na-barmendu dute bi herpetolo-goek. Dibulgazioa, ikerketa, ahoz-

ko ondarea, transmisioa...«gauza txiki asko biltzen di-tuen proiektua da, urtez urteindarra hartzen joan dena».Lehen urratsa, Ereñotzuko Txi-rrita herri eskolarekin batera,Zepadiko putzuak sortzea izan

Page 17: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

Argitara emandako liburu-gidak jasotako horren guztia-ren lagin bat ematen du. Anfi-bio eta narrastien fitxazehatzak jasotzen ditu; espe-ziearen izena, Hernanin izen-datzeko modua, izena euskarabatuan, luzera, toxikotasuna,nolakoa den, non bizi den,Hernani eta inguruko mapannon kokatzen den, habitata, bi-zimodua, kontserbazio egoera,

zer jaten duen, gizakiarekinharremanak eta arriskua, her-naniarrek kontatzen dituztenpasadizoak edo kondairak...eta baita QR-ak ere, bideo osointeresgarrien lotura.

Hain justu, baserritarrekkontatutako istorioetan garbisumatzen da narrastiek etaanfibioek daukaten izen txa-

rra. «Batzuetan informazio zu-zena daukate, eta, beste ba-tzuetan, uste okerrak».

Gidan jasotzen denez, «sesi-yuak ere izaten ziran zapuarenkontura. Batek zapua akatueta makila sartzen zielako etabestiak bizik uzteko esaten zu-lako: ‘hoik xomorruak jatenomen dixkitek!’».

Kondairak eta ipuinak, bai-na, transmisiorako tresna dira.

Jasotako kondaira baten arabe-ra, basomutil kuadrilla bat ba-sora joan zen lanera, sukalda-ria hartuta. Hala joaten omenziren eta haiek lanean zeudenbitartean, sukaldariak jatekoaprestatzen zien. Errekatik har-tu omen zuen ura sukaldariakeltzean, gero babak egiteko.Kontatzen da arrabioren bat

dira. Gure ingurunean eta, orohar, ingurumenean gertatzendiren aldaketen adierazleapartak; gertatzen diren alda-keten eta kalteen ingurukopista garrantzitsuak ematendizkigute», zehaztu dute her-petologoek. Ingurumenaren-tzat oso garrantzitsuak izana-gatik, ez daukate izen onikherritarren artean, aspalditikdatozen kondaira, mito eta

ipuinak tarteko. «Mito eta le-genda askoren biktima izandira. Munduan suge pozoitsuasko egoteak ez du batere la-gundu izan, eta narrastiekikoeta sugeekiko jendearen erre-akzioa txarra izaten da norma-lean», nabarmendu dute.

Hain justu, horri guztiaribuelta emateko sortu zen Zira-

ba proiektua eta bide horretanurrats berri bat da “Hernanikoeta inguruetako anfibioak etanarrastiak” liburu-gida, zo-rroztasun zientifikoa eta he-rriaren jakintza josten dituenlana.

«Ziraba proiektuaren baitan,datu mordoa jaso dugu ikerke-ta adarrari dagokionez. Proiek-tuak badu beste adar bat ,ahozko ondarearena. Eta alor

horretan ere ordu askotakobilketa lana egin dugu baserrizbaserri Eñaut Agirre filologoaketa biok. Narrastien eta anfi-bioen argazkiak erakutsi diz-kiegu baserritarrei eta kontatudigutena jaso dugu, Eñautekfilologoaren begi-belarriez eta,nik, biologoaren begi-bela-rriez», esan du Sanz-Azkuek.

azalduz», kontatu du IñakiSanz-Azkuek. Putzuak sortze-ko lanen inguruan hizketansegitzen dute, makurtu etauretara adi begira, zer topatu-ko. «Putzuak sortzeko hemeninguruko materiala erabili ge-nuen; egurra, lurra, harriak etazotala. Zotala belarraren azkenpartea da, alfonbra modukoa,azpian lurra duena. AkolakoJoxek gidatuta osatu genuen

puzzlea: harria, zotala, harria,zotala... tartean baita gobarriaere, gobara egiteko harria»,azaldu du prozesua Alkortak.

Baina, zertarako putzuak be-rreskuratu eta berriak sortu?Anfibioentzat eta narrastien-tzat egokia den ingurua sor-tzeko. «Anfibioak eta narras-tiak bioadierazle bikainak

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 16 / 17

APO ARRUNTA / BUFO SPINOSUS

Apo sendo eta baldarra. Europako

apoen artean, handiena. Ibaira, putzura

edo errekara gerturatzen da ugaltzera,

multzoan. Askotan errepidean

zanpatua agertzen da.

ARRABIO ARRUNTA / SALAMANDRA SALAMANDRA

Anfibio handi eta sendoa da. Animalia

arriskutsuaren fama du belaunaldiz

belaunaldi pasatako kondairak direla

medio. Toxiko narritagarria da,

toxikotasun maila oso baxukoa.

TXANTXIKU ARRUNTA / ALYTES OBSTETRICANS

Tamaina txikiko apoa da. Emeak

arrautzak erruten dituen heinean,

arrak atzeko hanken artean kiribiltzen

ditu. Arrautzak garatuta daudenean,

uretan askatzen ditu arrak.

{ «Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak» liburutik jasoa }

Page 18: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

ikusitakoa, zer eguraldi egitenduen apuntatu...». Udaberria da herpetofauna

behatzeko sasoi onena eta gi-dan bertan jasotzen dira ho-rren inguruko pistak eta ibilbi-deak. Gidaren azken kapituluaere berezia da, “Zer esan umebati anfibioen eta narrastienmundua hobeto ezagutu de-zan?”. Gurasoentzat eta hezi-tzaileentzat oso baliagarria.

Narrastien eta anfibioen al-deko aldarri bat da Zirabaproiektua, eta, azkena argitaraemandako gida, horiek ondoezagutu eta baita errespetatze-ko eta babesteko bide zuzene-na. Harri azpitan eta putzu er-tzean ezkutatzen den bizitzatxiki zatiek osatzen baitutehandia. Herpetologoez gain,

nabarmentzekoa da Mikel Ra-mirez de Alda Zabala maketa-tzaileak eta Ainara AzpiazuAxpi ilustratzaileak egindakolana. «Gidak hutsune bat betebehar zuen. Ez genuen gidazientifiko soila izatea nahi, in-formazio zientifiko zorrotzamodu samurrean eman nahigenuen. Horretan lan handia

egin dute maketatzaileak etailustratzaileak. Eta horrelakoeuskarazko gidarik, guk behin-tzat, ez dugu ezagutzen». Liburua Hernanin dago ko-

katuta, baina baliagarria izandaiteke Bizkaian, Gipuzkoan edota Lapurdin ere, isurialdeatlantikoan dauden espezi iaguztiak agertzen baitira gidan.

hartu zuela eltzean, haiek ken-du eta babak bertan egin zi-tuela. Baina berak jan ez. Kon-dairak dio basomutil guztiakhil zirela, sukaldaria izan ezik.Horregatik esaten da arrabio-ak pozoia duela. Egoitz Alkortaren hitzetan,

«zenbateraino dauka pozoiaarrabioak? Tira, narritagarriada, pozoia dauka defentsa me-kanismo bat bezala. Kondairek

batzuetan lotura daukate erre-alitatearekin, eta, beste ba-tzuetan, ez». Ziraunaren kasua ere argiga-

rria da. Hernaniarrei entzunada ondokoa: «Itsua dala esa-teute. Jainkuak subiai galdetuomen ziyon: ‘hik zeini egingodiok kozka?’. Subiak erantzun:‘Kalteik egiten ez badit, inorri

ez’. Eta zirabak berriz: ‘Nik,ikusten dedan guziyai’. Harga-tik, Jainkuak itsua egin omenzun». Kondairak, baina, ez dauka

zorroztasun zientifikorik, zi-rauna ez baita itsua. Beldurrak eta kondairak

aparte utzita, herpetologoekgarbi daukate zer egin beharden anfibio edo narrasti batikustean. «Gozatu, begiratu,

behatu. Distantzia txiki bateraegon, ikusi zer egiten duen,nola mugitzen den... Gauzatxiki horiekin gozatzen ikas-tea da natura maitatzeko etaerrespetatzeko bide onena.Nik gomendatzen dut koader-no bat eramateko eta ahaliketa datu gehien apuntatzeko.Haurrek marraztu dezakete

herria

HERNANIKO MUSKER BERDEALONDRESKO MUSEOAN

Hernanik lotura berezia dauka herpetologiarekin. 1913an,Edouard Britten izeneko gazte britainiar bat Hernanitikpasa zen eta bertan musker berde bat harrapatu zuen.Animalia horiekiko zaletasuna zuenez, British Museumof Natural History famatura bidali zuen. Europakoherpetologiaren aitatzat hartzen den George AlbertBoulenger ezagunaren eskuetara iritsi zen Hernanikomusker berdea eta historian egin den muskerrei buruzkolanik hoberenaren protagonista bilakatu zen. Brittengazteak Hernanin harrapatutako musker berdeaespeziearen aurreneko eredutzat hartzen da etaBoulengerrek maiz aipatzen du Hernani bere lanean.

MUSKER BERDEA / LACERTA BILINEATA

Duela 100 urte Boulenger zientzialari

ezagunak muskerrei buruz mundu

mailako lan sakona egin zuen.

Horretarako, Hernaniko musker berde

bat hartu zuen eredu.

ZIRAUNA / ANGUIS FRAGILIS

Hankarik gabeko narrastia den arren,

ez da sugea. Muskerren taldeko

espeziea da, eboluzioaren ondorioz

hankak galdutakoa. Hernanin «ziraba»

esaten diote, hortik Ziraba proiektua.

SUGEGORRI KANTAURIARRA / VIPERA SEOANEI

Pozoitsua da. Mehatxatua sentitzean,

ihes egiten saiatzen da. Hozka eginez

gero, ospitalera joanda ez da arriskurik.

«Subegorriya isatsian jota baño

gaixtoagua haiz», esaten da Hernanin.

Page 19: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 18 / 19

hutsa

Dinosauroak mundu guztianzehar bizi ziren eta noski, bai-ta Euskal Herrian ere», ari zenkontatzen aitona bere bilobei.

Biek adi-adi begiratzen zioten, batezere gazteenak. Salako sofan bere gor-putz txikia eserita eta begi handi-han-diak zabalik, baita ahoa bera ere, aito-naren istorioan murgilduta. Eskubanatan dinosauro bat zuela arnasaere ixil-ixilik hartzen zuen, badaezpa-da daturen bat galduko ote zuen. Bilo-ba zaharrenak liburu bat zuen esku ar-

tean baina aitonaren hitzak interesga-rriagoak ziruditen, ordu laurdenez ezbaitzuen orrialde bat bera ere pasa.«Euskaraz, bai, euskaraz hitz egitenzuten bertako dinosauroek, zein hiz-kuntzatan bestela?», erantzun zion bi-lobaren galderari.Hori zen ni nerabe nintzela bizi izan

nuen pasarte bat, Jose Luis Alvarez En-parantza Txillardegi-rekin eta une har-tan zaintzen nituen bere bi bilobekin.Ongi zetorkionean eta abisatu gabepasatzen zen etxetik eta beti zuen bi-

lobei kontatzeko ipuin edo istoriorenbat. Bere kontatzeko moduak umeaketa ume ez ginenok liluratzen gintuen.Aitzakia oro baliatzen zuen Euskal He-rriaz eta euskaraz aritzeko.Aste honetan sei urte bete dira isto-

rioak kontatzeari utzi zionetik eta bi-lobak heldu bihurtu dira aspaldi. Han-txe ikusi nituen igandean, haienaitonaren horma irudiari so, Antiguaauzoan, instituzioek eman nahi ez dio-ten aitortza herriak omenaldi xumebezain eder batean emanez. •

hutsa

Istorio handiez

Miren AzkarateBadiola

hutsa

Urteko kontsumo handieneta-ko egunak pasa berr i tan ,Olentzero lagun ezkutu mo-dura iritsi zaigunean, ahale-

ginak arazo bihurtzen zaizkigu talde-ko lagun ezagun horri laguntasunarenneurriko oparia egiten saiatzen gare-nean. Eta asmatuko ez bagenu? Harenlaguntasuna galduko ote genukeengaldetzen dugu. “Ez horratio!” –lagu-na, laguna bada– pentsatzen dugu.Lagun ezkutuaren eskutik iritsi zai-

dan liburuak zer pentsa eman dit.

Hausnarketa piztu dit “laguna” kon-tzeptuaren gainean, gure mundu glo-balizatuan ematen ari zaion zentzunahasiaz. Gizarte likido, aldakor, suntsikor eta

iragankorrean bizi garela ezin ukatu;ezin, era berean, horren aurkako bo-rroka iraunkorra abiatu. Baina badirazenbait kontzeptu eta jarrera solidobihurtzeko bideak, norberak bere gi-zatasunetik egin beharreko hautupertsonal eta kolektiboak. Ohitzen arigara esparru pribatuari dagozkion hi-

tzak eta esanahiak eremu publikoannormalizatzera. “Lagun” hitzak emo-zioei loturiko esanahia du eta ez, tal-de birtualetan sortutako harremane-rako inposatu nahi d igutenerabilpena. “Klik” baten menpeko ha-rremanak arinak dira, hauskorrak, “ez-lagunak”.Uste hori belaunaldi berrien bizipen

eta pentsaeren aurka joan litekeela ja-kinik ere, honetan, bederen, nire aska-tasunari eutsi nahiko nioke laguna etaerabiltzailea ez nahasteko. •

0hutsa

Lagun solidoak

Antton Izagirre

Page 20: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

gelt

okia

k/

tekn

olog

ia

Medikuaren kontsulta-ko taulari begira jarrizara. Zortzi lerrotanjarrita daude hizkiak,handienetik txikiene-ra ordenatuta, goitik

behera. Goiko ilarako “E” handia eder-ki bereizi duzu. Azpiko “H” eta “N”hizkiak ere bai. Hirugarren ilaran “D”,“F” eta “N” bereizi dituzu. Eta kito. Ho-rraino iritsi dira zure begiak. Hortikbeherakoak behe lainoa dira; lausotu-tako hizkiak, marrazki mugituak.Miopia duzula esan dizu sendagileak;betaurrekoak behar dituzula. Zure bu-ruari galdetu diozu ea noiz gertatuzen; noiz eman zenuen “ondo” ikuste-tik “gaizki” ikusterako jauzia. Zehazkize unetan ohitu zinen behe lainotanbizitzera.Pentsamendu horietan galduta za-

biltza kale euritsuetan barrena. Zurebegiak proban jartzea erabaki duzu,kontsultakoa begien bat-bateko nekebat baino izan ez den itxaropenetan.Kale ertzetako plaketako izenak iraku-rriz zoaz Donostia erdialdean barre-na; “Garibai”, “Arrasate”, “Bergara”. Ize-nekin istorioak eta kontraesanakeraiki dituzu “Askatasunaren Etorbi-dea” “Cervantes Plaza”-n bukatzen de-la ohartu zarenean. Kale-izendegia.Botereak hamarkadetan kaleetanutzitako arrasto hori. Labirintoan gal-du ez zedin ogi-apurrak utzi zituenume haren ipuinarekin akordatu za-ra. Agian horixe da memoria ere: no-ra itzuli erakusten duten arrastoak bi-deetan. Eta pentsatu duzu gureizendegiko zenbat izenek ote zekiteneuskaraz; zenbat ziren emakumeak,zenbat etorkinak; zenbatek pasatzenote zuten hotza neguan ohera sartzenzirenean, zenbat ibiltzen ote ziren gal-tzerdi zulatuekin kaleetan barrena.“Ohorea” eta “errekonozimendua”.Hitz potoloak eta galbahe estuak.

Begiak kizkurtuta egin duzu Kon-txatik Antiguarako bidea, guk ibil-tzen ditugun kaleek gu ere ibiltzengaituztela pentsatuz; aurretik izanzirenek gugan zenbateraino eragi-ten ote duten zure buruari galde-tuz. Halakok hori esan izan ez baluzuk hau pentsatuko ote zenukeen za-lantzan. Idazleren bati entzun zenionberak idatzitako liburu bakoitzak au-rretik irakurri dituen guztiak biltzendituela. Liburu lodiak osatuko zituelaotu zitzaizun lehendabizi, baina baitaarrazoi puntu bat bazuela ere. Zukere, neurri batean, irakurri eta biziizan duzunaren bilduma izateaz gain,zugan dauzkazula zure aurrekoenarrastoak ere. Zure baitan bilduta, aurpegi-erdi

bat ikusi duzu Gaskuña plazako hor-ma batean tatuatuta. Begi bat betau-

rreko lodi baten atzean, ezpain hara-gitsu batzuk. Txillardegi. Sei urte be-te berri dira hil zenetik, eta oraindikDonostian ez dago bere izena daukanliburutegirik. Herritar talde batekegindako irudi eder hau, besterik ez.Kontsultako taula etorri zaizu buru-ra; hizki lausotuak behe lainotan.Bai, badira kaleetan nahita lausotu-tako bizitzak ere, deserosoak direla-ko ezkutatuak. Baina denok behardugu izendegi bat, memoria bat, eziragana ohoratzeko bakarrik. Ez garaizan zirenen emaitza soilik, bainanork eta nola egin gintuen ere jakinbeharra daukagu; galderak egiteko,aurrekoen pentsamendu eta ibiliakgaratzeko.Kaleek ere betaurrekoak dauzkate-

lako. Zuk baduzu zureak janzteko ga-raia. •

Herritar talde batek Txillardegiri egindako irudi ederraren inaugurazioa. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Izendegia

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Beste bat joan da, Joxan Artze oraingoan.Ez dakit zilegitasunik dudan berari bu-ruz idazteko –zilegitasunik beharko ba-litz idazteko–, irudipena baitut askotanmundualdia konpartitu izana ez dela as-ki, belaunaldia dela kontua.

Horregatik erdi biluzik –edo gutxi jantzita– harra-patu izan naute Ez Dok Amairuko kideen heriotzek,zer sentitzen dudan ez dakidala; agur esatera behar-tuta, ganoraz “kaixo” esateko astirik eman ez dida-nean. Kantuak bukatuta iritsi zaizkigu guri, ereserkibihurtuta, autoretzak lausotuta “kantu herrikoien”zaku erraldoian. Gurasoen kotxeko kaseteek iraunzuten artean ikasi genituen euskaldun txukun izate-ko jakin beharrekoak, beraien emozioak liluratuta,ez hainbeste kantuak zioe-nak. Lete, Laboa… ez ni-tuen inoiz kalean gurutza-tu, ez Durangoko Azokanstanden batean ikusi ,anekdotarik ez beraiekin.Pezetarekin gertatu zitzai-dan bezala, bakoitzarenbalioa ulertzen hasi nin-tzenerako joan ziren. Eta halaxe izan da Artze-

rekin ere. Berriro gertatu-ko ez diren gauzek dakar-ten nostalgiarekin eta erruduntasun puntu batekinjaso nuen berria, berari buruz jakin beharko nukee-naren erdia jakiteagatik soilik. Adibidez, “Txoria txo-ri” poemaren jarraipena ezezaguna zen niretzat GA-RAk argitaratu zuenera arte joan den astekoalbistean. “Urruntzen ikustearen saminak ni poztubehar, txoria txori dudalako maite (…)”. Mugikorrekooharren blokean idatzi eta gorde nuen nire desku-brimendu post mortem-a –*Oharra: Post mortem-no-ak. Etorkizunean garatzeko kontzeptua–.Ostiralean etxera iritsi bezain pronto apalak ara-

katzen hasi nintzen, etxe aldaketaren batean galdu-ko ote zitzaidan beldurrez. Baina hantxe zegoen, 18urterekin eta egun arraro batean Bilbon erosi nuen

“Bizitzaren atea dukegu heriotza” poema liburua. Eznuen zehazki oroitzen zergatik, baina banekien di-seinuagatik hainbeste erakarri ninduen liburu ma-rroixka hura ez nuela irakurri azkenean. Bost urteberanduago eskutan hartzean oroitu dut zergatik: li-burua itxita dago; bai, itxita. Inprentaren akatsenbat medio, orrialdeak ertzetatik elkarri itsatsita dau-de eta banaka askatu behar dira artaziekin edo, orriguztiak irakurri ahal izateko. Egun arraro hartan eznuen gogorik izango agian dendara itzuli eta liburuaaldatzeko, edo beharbada propio egindako inprima-keta bereziren bat zela pentsatuko nuen. Kontua da orduko hartan bere horretan utzi nuela,

onartu egin nuela liburu hark –edo Artzek, edo he-riotzaren gaiak– ez zizkidala besoak zabaldu nahi,

oraindik ez zelako unea akaso, edo nire patua dela-ko, paradoxikoki, autore denen bizitzan hil ondorenmurgiltzea eta ez lehenago. Bizitzaren atea dukeguheriotza, hortik etorriko da agian. Irudikatuko duzue ba, nire sukaldeko mahaia, gai-

nean liburua eta parean ni, artaziak hartuta joanden larunbat goizean. Poeta baten disekzioa prakti-katzeko prest. Astiro, orrialde guztiak askatu niz-kion, banan-banan, ttakun-ttakun, eta ebaki bakoi-tzetik hegan atera ziren bele beltzak, liliak, ama,begiak, maitasuna, pertsona. Biderik laburrena, bizitza oso bat. Eta eskerrak bi-

zitza hori ezagutzeko ate gehiago utzi dizkiguzunzabalik, Artze! •

{ koadernoa }

Bizitzaren atea

Poeta baten disekzioa praktikatzeko prest, astiro, orrialde guztiak askatu nizkion,banan-banan, ttakun-ttakun, eta ebakibakoitzetik hegan atera ziren bele beltzak,liliak, ama, begiak, maitasuna, pertsona

Nerea Ibarzabal Salegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

Baso eta zelaie-tako berdea daIrlanda, Azore-ak eta EuskalHerria batzendituen kolorea.

Kolore bizia. Ondo daki hori Ozetan, Agurainetik gertu da-goen herri txikian, bizi den Ai-ne Kiely emakume irlanda-rrak. «1994an etorri ginenEuskal Herrira. Etorri baino le-hen Azoreetan bizi izan ginen.Hara Portotik joan ginen, niresenarrak eta biok elkar ezagu-tu genuen hiria», azaldu du.Senarra Eibarren bizi izan zenPortugalera joan baino lehen,eta «hona itzuli nahi zuenmendizalea zelako».Hasiera batean Eibarrera jo-

an ziren bizitzera, baina geroGasteizera lekualdatu ziren.Berak ere ez du ondo gogora-tzen zergatik erabaki zutenArabako hiriburuan bizitzea.«Uste dut senarrak lortu zuela

lan bat Donostian eta nik bes-te bat Gasteizen, eta pentsatugenuela niretzat errazagoaizango zela Gasteizen bizi-tzea», azaldu du. Izan ere, Eus-kal Herrira ir itsi zenean,Kielyk ez zekien gaztelerazhitz egiten, are gutxiago eus-karaz. «Nire senarrak bazekiengazteleraz hitz egiten, baitaeuskara pixka bat ere, bainanik ez nekien ezer. Portuges pixka bat bakarrik». Gasteizera heldu zirenean

Gaztelako Ataria kalean ezarriziren, Javier Ollokiren batera.«Potato musika taldeko kideazen garai hartan. Duela bi hila-bete hil zen», esan du Kielykpenatuta. Bertan egon zirenhiru urte, eta ondoren pisu baterosi zuten Aiztogile kalean,Alde Zaharrean. Bertan ondomoldatzen ziren, baina be-raien semea jaio ondoren be-rriz etxez aldatzea erabaki zu-ten. «Nik etxe bat izan nahinuen, lorategiarekin, Irlandanbezala», nabarmendu du. Hala,Gasteiztik atera eta Ozetan bi-zitzea erabaki zuten duela ha-mabi urte. Uribarriko urtegiaren ondo-

an dagoen Barrundiako kon-tzeju txiki bat aukeratu zutenbizitzeko. «Oso gustura nagobertan», dio Kielyk, eta duela54 urte Cork hiritik gertu koka-tutako baserri batean jaio zelaekarri du gogora. «Aita abel-tzaina zen eta 11 anai-arreba ginen. Ni nintzen nagusia etaIrlandatik atera nintzen nirebizitza bizitzeko asmoarekin»,azaldu du. Eta badirudi bere

herritarrak

AINE KIELY

Duela 23 urte iritsi zen Euskal Herrira Aine

Kiely irlandarra. Hasieran portugesa

erabiltzen zuen, baina gaur egun irakaslea

da eta euskaraz hitz egiten du.

Ion Salgado

IRLANDAR EUSKALDUNA

«Euskararen sustapena ikaragarria izanda, eta disfrutatu behar duzue lortu

duzuena, pasada bat delako»

Gasteizko Barrutia Ikastolan lan egiten du Kielyk. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 23: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 22 / 23

tokia aurkitu duela Elgeakomendilerroaren oinetan dago-en herrixkan. «Ni gustura na-go animalia artean, ohitutanago, eta semeak kuadrilla po-lita dauka herrian. Agurainekoikastolan ikasten du, Batxiler-goko bigarren mailan. Nire se-narra duela bi urte hil zen»,kontatu du. Kolpe gogorra izanzen bikotekidearen heriotza,eta haren faltak eragiten dionmina bizirik du oraindik.

EUSKARA IKASTEA

Arlo pertsonalean momentulatzak bizi izan ditu Kielyk.Une gogorrak. Baina arlo pro-

fesionalean lorpen handiakizan ditu. Euskal Herrira helduzenean portugesez bakarrikhitz egiten zuen, eta gaur eguningeles irakaslea da ikastolabatean. Nola ez, umeekin euskaraz

hitz egiten du. «Gazteleraz osoondo moldatzen naiz, bainaeuskaraz hitz egiterakoan ba-tzuetan urduri jartzen naiz»,onartu du. Dena den, egiaesan, euskaraz ere primeranmoldatzen da. «Hobetu dut,baina oraindik kostatzen zait»,azaldu du Aine Kielyk, euskarahutsean egindako elkarrizketahonetan.

Euskara ikasten duela ha-mar urte hasi zen, Gasteizkoitunpeko eskola batean lanean zegoela. «Beraiek eman zida-ten euskara ikasteko aukera, li-beratu bezala», gogoratu du.Hiru urtez egon zen buru-be-larri euskara ikasten. Berak ai-tortzen duen bezala, asko ikasizuen, «nahiz eta erreza ezizan». Eta udetan Zornotzakobarnetegira joaten zen hizkun-tza trebetasuna hobetzeko. Es-fortzu handia egin zuen, bainaez zen alferrik izan. «Azkenean atera nuen biga-

rren profila eta egin nituenoposizioak». Eta Barrutia ikas-

tolan, Gasteizko Lakua auzoandagoen ikastola publikoan,atera zuen plaza. «Zorte han-dia izan nuen», dio ingelesekoeskolak ematen dituen irakas-leak. «Ikasleekin euskara etaingelesa erabiltzen ditu», gai-neratu du. Ahal duen guztie-tan ingelesa erabiltzen du Le-hen Hezkuntzako ikasleeiirakasteko, «baina errieta egi-teko euskara erabiltzen dut!»,dio txantxetan.Klasean erabiltzen duen eus-

kara oso antzekoa da egunero,eta horrek eskolaz kanpokohizkera behar bezala hobetzenez dio laguntzen. Horregatik,

ahal duenean aprobetxatzendu euskaraz idatzita dauden li-buruak eta egunkariak irakur-tzeko, baita euskarazko irra-tiak entzuteko ere. «Beti izatendut irratia euskaraz jarrita, baietxean bai autoan», esaten du.Eta bilera batean zerbait uler-tzen ez badu, galdetu egitendu. «Moldatzen naiz, ez daukatinolako arazorik galdetzekoedozer ulertzen ez badut». Semearekin ez du euskaraz

hitz egiten. Elkarrekin ingele-sez hitz egiten dute, eta etxeantelebista ingelesez ikusten du-te. Euskal Herriko umeek du-ten ingeles mailari dagokio-

«Gasteizera etorri

nintzenean, duela

hogei urte, euskara

ez zen ia entzun ere

egiten. Baina egun

gauzak asko aldatu

dira eta asko

pozten naiz»

Aine Kiely irlandarrak ingelesa irakasten die Lehen Hezkuntzako ikasleei. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

herritarrak

nez, azken urteetan asko hobe-tu dela aitortu du. «Umeak ge-ro eta hobeto hitz egiten dute,baina beti hobetu dezakegu».Kiely Portugalen bizi izan

zen, eta bertakoek duten inge-lesa maila altua dela dio, ziuraski telebistan ikusten dituz-ten kanpoko programak jato-rrizko bertsioan ematen dituz-telako. «Azpitituluak jarri etaaudioa ingelesez entzuten du-te, eta hori pilo bat nabaritzenda. Nik ez dut esango hemengauza bera egin behar denik,baina ni saiatzen naiz telebistajatorrizko bertsioan ikusten,erdaraz, euskaraz edo besteedozein hizkuntzatan izan»,gaineratu du.Irlandan bizi zenean, gaeli-

koko klaseak ematen zituenKielyk. Bertako umeek egune-ro ordu batez ikasten dute gae-

likoa. Hizkuntzak hiru dialek-to dituela azaldu du: iparral-dekoa, mendebaldekoa eta he-goaldekoa. «Mendebaldekoaerabiltzen da normalean irra-tian», gaineratu du.

GAELIKOAREN EGOERA

Kielyk dioenez, ezin da konpa-ratu gaelikoren eta euskararenegoera. «Hemen egin duzuenaikaragarria da. Beti entzutendut gauza bera, hobetu nahiduzuela, eta bai, hori izan be-har da helburua, baina disfru-tatu ere egin behar duzue lor-tutakoarekin», adierazi du.«Gasteizera duela hogei urteetorri nintzen eta euskara iaentzun ere ez zen egiten. Osogutxi erabiltzen zen. Gauregun egoera zeharo ezberdinada». Euskarak izan duen bila-kaera «pasada bat» izan dela

nabarmendu du. «Asko poztennaiz», gaineratu du. Euskararen sustapena lor-

pen «ikaragarria» izan dela us-te du, eta gora doan joera horimantentzea espero du. «Hiz-kuntza altxor bat da, eta, gal-tzen bada, Irlandan gertatzenari den bezala, gauza ugari gal-tzen dituzu», dio. «Hizkuntzakkomunikazioa ahalbidetzenduten erremintak dira, arlokulturalean garrantzi handiadutenak eta herri bakoitzarenizaera definitzen dutenak».Eta batzuetan, zure herritikkanpo zaudenean, gaeliko edoeuskara bezalako hizkuntzekelkarrizketa pribatuak izatekoaukera ematen dizute. «Nirekasuan, adibidez, gaelikoa era-biltzen genuen Londresen la-gunen artean gure gauzei bu-ruz aritzeko, gure sekretuak

kontatzeko», gogoratu du. Etahizkuntzak bizirik mantentze-ko zaindu egin behar direlaohartarazi du: «Oso inportan-tea da hizkuntzak zaintzea.Nik orain gaelikoaren ezagu-tza hobetu nahi dut. Gaelikoirakaslea nintzen, eta buruandaukat oraindik, baina egunhitz egiteko orduan kostatuegiten zait. Horregatik udanIrlandara joateko asmoa dau-kat. Ondo pasatzera eta gaeli-ko ikastera joango naiz!». Geroari begira erronka han-

dia ezarri dio bere buruariKielyk: 60 urte bete aurretikbost hizkuntza menderatunahi ditu. Ez zaio balio hizkun-tzak ezagutzea, berak mende-ratu egin nahi ditu. «Hori danire helburua, eta, datorrenurtean, semea unibertsitateanhastean, denbora izango dutgaelikoa eta frantsesa ikaste-ko». Egun menperatzen dituenhizkuntzak ingelesa, gazteleraeta euskara dira.

IRLANDA ETA EUSKALHERRIA

Euskal Herriari buruz hitz egi-terakoan, Irlandarekin antze-kotasun asko daudela dio.«Jendea eta paisaiak antzeko-ak dira, nahiz eta bertan men-diak ez izan hain altuak. Bainajendea irekia da, eta badagozerbait gure artean... Ez dakitnola esan, baina hurbiltasunberezi bat nabaritzen da, baitazintzotasuna ere». Eta badau-de ezberdintasunak ere. Kiely-ren ustez, «Euskal Herrian jen-dea zuzenagoa da, eta horionartzea zaila da. Ile-apainde-gira joan, eta, ateratzean, eza-gun batek lehenago hobetozeundela esaten dizu!». Eta jaterako orduan ere ez-

berdinak gara, baina hori nor-mala da. Zailena, Kielyk dioe-nez, Irlandara joatean hemenbezain zuzena ez izatea da.«Kontuz ibili behar duzu!».

«Nire helburua

60 urte bete baino

lehenago gutxienez

bost hizkuntza

menderatzea da.

Ondo menderatu

nahi ditut, niretzat

ez baita aski

hizkuntzak pixka

bat jakitea»

“Etorkizunera begira, bost hizkuntza ondo menderatzera heldu nahi du Kielyk. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 25: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 24 / 25hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiITURRIAGA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork
Page 27: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 26 / 27

Luis Baraiazarraohorezko euskal-tzainari Estatu es-painoleko Itzul-pen OnenarenSaria eman zioten

2016an, Santa Teresa Jesusena-ren idazlan guztiak euskaratze-agatik. Ordu batzuk geroago,Kultura Ministerioak esan zionitzulpenak ez zituela Ministe-rioak berak jarritako oinarri-arauak betetzen eta saria ema-teko erabakia balio gabe utzizuela. Gertaera hura zela eta,Euskaltzaindiak sariketarenarauak aldatzeko proposamenaegin zion ministro espainiarra-ri, eta hala egin zuen Ministe-rioak. Hartara, aurrerantzeangaztelaniatik Estatuko besteedozein hizkuntza ofizialetaraeta alderantziz egindako itzul-penek saria irabazteko aukeraizango zuten.Asteon, Espainiako Justizia

Ministerioari egiteko asmoduen beste eskaera baten berrijakinarazi du Euskaltzaindiak:euskal izendegiarekin «malgua-go» joka dezala eskatuko du.Euskaltzaindia erakunde ahol-ku emaile ofiziala da, baina le-gediaren arabera jokatu behardu izendegiari dagokionez. An-dres Urrutia euskaltzain buruakazaldu du Akademiaren asmoa:«Euskaltzaindiak EspainiakoMinisterioari azaldu nahi dioeuskararen ezaugarri propioakkontuan hartu behar direlaizendegian genero bereiztearidagokionez: bestela, hizkuntzaerromanikoetatik datozen iriz-pideak aplikatuko genizkiokeeuskarari, eta horrek ez du ino-lako logikarik».

ERREDAKZIO BERRIA

Eskatutako «malgutasun» ho-rretaz galdetu diogu Iñaki Men-dizabal Euskaltzaindiko Komu-nikazio arduradunari. Harkdioenez, Baraiazarrarekin ger-

prest «lege berean, edo langaberean sartu eta Erregistrokojendearen eskuetan uzten denaldaketa horretarako». Adibide bat jarri digu: «Zu

markinarra zara, udaletxera zo-az, izen bat nahi duzulako, ber-din neskarena zein mutilarena;esate baterako, ‘Maren’, etaErregistrokoak ez daki; beraz,begiratu egiten du, izendegiahartu eta izena mutilarena delaikusten du. Orduan zuk neskabati jarri nahi diozula esatendiozu, berak Euskaltzaindiak,aholku emaile ofizialak, muti-larena dela dio eta zuk, aztora-tuta, beste herri batera joan be-har duzu, beste errolda bategin, eta horrela herririk herri,harik eta Erregistroko norbai-tek onartu arte. Hori tortura ga-lanta da gurasoentzat».«Batzuek egurra ematen di-

gute Euskaltzaindiaren erruadela esanda», dio Mendizaba-lek, baina ez omen da horrela.«Euskaltzaindiari, erakundeofizial bati –‘erret akademia ba-ti’, dio irribarrez– intsumisioaeskatzen ari zaizkio, eta horiezin du egin. Beste kontu bat li-tzateke legedia malgututa,izendegian paragrafo bat erans-tea halako izenak neska zeinmutilentzat erabil daitezkeelaedo erabiltzen direla dioena»,baina, horretarako, aurrenekopausoa Erregistroak eman be-har omen du.Halaber, sare sozialetan Aka-

demiari egindako kritikak ager-tu ohi direla dio, baina «hona ezda gutun bat ere iritsi». Onar-tzen du, beharbada, ez dituztelagauzak lar ondo egin; esate ba-terako, errebisatu zuten azkenizendegia 2001ekoa dela dio.Nolanahi ere, erakundeak ezomen die ezikusia egiten gizar-tearen aldaketei, eta ahal duenneurrian «lanari ekin eta XXI.mendera salto egin» nahi du,eta horretan ari omen da.

Xabier Izaga Gonzalez

LEGEA VS EUSKALIZENDEGIA

Euskaltzaindia,malgutasun eske JustiziaMinisterio espainiarrari

Duela zenbait hamarkada, Estatu espainolaren legediakbere baitan hartu zuen euskara; hala ere, sarritan, talkaegiten dute lege horiek eta euskal hiztunen eskubideek,esate baterako, hizkuntza erromanikoen araberakoirizpideak euskarari aplikatzen dizkiotenean. Malgutasunaeskatu du Euskaltzaindiak izendegiari dagokionez.

Goian, Euskaltzaindiaren osokobilkura, 2016ko irailean,Nafarroako Parlamentuan.Behean, Erregistro Zibilekoerredakzioaren aldaketajasotzen duen BOE EstatukoAldizkari Ofizialaren webgunea.Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

eta GAUR8

EUSKARA / b

tatutakoa eta izendegiari dago-kiona ez dira kontu berdinak,eta zalantza handiak ditu Erre-gistroko buruek sexu bereiztea-ren aldeko jarrera ote duten.2011n Erregistro Zibileko erre-

dakzioa aldatu zuten, baina ara-zoa besterik da, erredakzio be-rria ez baita indarrean egongoekainaren 30a arte, eta indarre-an balego ere, ez luke kontu ho-ri erabat argituko, Erregistrokolangileek arazo bera izaten segi-tuko omen dute eta. Oraingotestuak dio debekatutako ize-nen artean «los que hagan con-fusa la identificación y los queinduzcan en su conjunto a erroren cuanto al sexo» daudela(identifikazioa nahaspilatu etasexuaz denaz bezainbatean orohar okertzera eragiten dutenak);uztailetik aurreragokoak –«bal-din eta ezartzen bada»–, berriz,«...los que hagan confusa laidentificación», identifikazioanahaspilatzen dutenak, alegia.Genero bereizteari dagokion

aldaketa egitea da eskaera. Eus-kara eta gaztelania oso desber-dinak dira horri dagokionez;hortaz, ez daki noraino dauden

Page 28: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

herritarrak

Euskal youtube-rrak dira, eta,d a g o e n e k oehunka etxetanegoteaz gain,egiaztatu dute,

adibidez, Euskal Herriko 130.udalerria Usansolo izango de-la. Horren froga argia auzoki-deek maila ona erakutsi zuten

euskal tribialeko kaleko saiobatean lortu zuten: galderaguztietan erantzun zuzen zeinokerrak tartekatu ondoren,itaun horren aurrean arinaketa zalantza gabeak izan zirenerantzun guzti-guztiak. Usan-soloren izena Youtube komu-nikazio plataforma moderno-an jarri dute argi eta garbi.

Youtuberren eremuan herriaeta .eus domeinua uztartzeneta zabaltzen jakin dute.Jeinu itxurarik egin gabe,

gauza jenialak egiten dituzteoso saio ezberdinekin ausar-tuz, neba-arreben arteko ha-rremanean sustraitutako ema-naldi ezin freskoagoetan.Akatsak ezkutatu barik, horien

aurrean barre egin eta bizitza-ri irribarre bat jartzean dagosaltsero hauen kamera aurre-ko lanaren giltza. Denean ezindela ona izan eta, hala ere, pro-batu barik ez geratzeko mezuaere igortzen dute. “Etxe Txiki Bihotz Handi”

deitzen da euren kanala, eta«zabaldu atea eta sartu barru-re!» oihua ezagun egin duteeuskal publikoaren artean.Izan ere, etxe barruko giroanneba-arreben arteko egoerak,probak, kontuak eta kantuakdira eskegitzen dituzten bide-oen eduki nagusietako batzuk. Jarraitzaileek ikusi dituzte

zumba egiten, “Aldapan gora”kanta ezagunaren bertsioa egi-ten, kick boxing egiten, Galda-kaoko jaietan... Eta horiek adi-bide batzuk baino ez dira. Hiru anai-arrebokin hitz

egin zuen GAUR8k youtubergisa duten ibilbidearen ingu-ruan gehiago jakin guran. Gu-

rasoen etxetik emititzen di-tuzte bideo gehienak, eta jada 30 bideo baino gehiago diraeskegi dituztenak, domekero.Jarraitzaileen kopurua 400 la-gunera hurbiltzen da.Zerk eraman zituen youtu-

ber moduan aritzera da ekidinezinezko galderetako bat .Anek dioenez, unibertsitatekolan batekin hasi zen abentura.Euskara eta euskal youtube-rren inguruko lan bat eginzuen, eta ondorioztatu zueneuskal youtuber gutxi dagoe-la. «Familia bazkari bateangaia irten eta erabaki genuenYoutuben bideo bat jartzea.Baina gure helburua ez zenyoutuberrak izatea, baizik etabideoak egitea euskara susta-tzeko eta hizkuntzaren nor-malizazioan eragiteko». Hizkuntzaren erabilera bul-

tzatu eta euskal kulturaren as-kotariko adierazpenak jaso-tzea dute xede, era natural

infraganti

Euskal youtuberrek badute seinale potente bat Usansolokoetxe batean. «Etxe Txiki Bihotz Handi» kanalean zabaltzendituzte ateak domeketan, eta, «sartu barrure!» oihuarekinbatera, Ane, Jon eta Mikel Atxutegi neba-arrebak agertzendira kamera aurrean. Bideoetan, Euskal Herriko irribarregozoko hiru gazte, dibertitzen, euskaraz. ETBH dira.

ETBH DIRA

Ane, Jon (urdinez) eta Mikel (arrosaz) Atxutegi neba-arrebak, Youtubeko «Etxe Txiki Bihotz Handi» kanalaren protagonistak. Etxe Txiki Bihotz Handi

Page 29: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 28 / 29

batean. Musikaz hitz egitenbadute euskal musikak du pa-per protagonista, euskal kantaonenak aipatuz adibidez. Edu-kiak anitzak dira eta etxeko gi-ro horretan jorratzen dituztegehienetan, pijaman, etxekoarroparekin, ortozik... ahaliketa freskoen.

NEBA-ARREBEN HARREMAN ONA

Berez, lau neba-arreba diraAtxutegitarrak. Lauaxeta ikas-tolan ikasi dute guztiek, etaUsansolon haziak dira. Begibistakoa da herriarekin dutenlotura sendoa. Ez da egongousansoloarrak direla ez dakienikuslerik. Kameraren aurreanzabaltzen dituzten ateak gura-soen etxekoak dira. Bertan bizidira Ane eta Jon, baina ez Mi-kel. Harremana estua dute hi-rurek eta familia bazkariak di-ra hitzordu aproposenak bideoberrien edukiak elkarrekin adosteko. Hala ere, mutilek ar-gi dute: kanalaren arima etaburu nagusia irribarre ederre-ko Ane da.

Berez, lau neba-arreba dira,baina hiru zaharrenak aritzendira youtuber gisa. 20 eta 30urte bitartean dituzte. Anegazteena da eta Mikel zaharre-na. Ane Euskal Kultura eta Hiz-kuntza eta Hizkuntza Moder-noak ikasten ari da, JonZuzenbide doktoretza egitenari da eta maisua da, eta, azke-nik, Mikel irakaslea da.

Pantaila aurrekoa hobby hu-tsa da, ez lanbide bat edo diru-sarrera iturri bat. Azaltzen du-tenez, jarraitzaile asko izanbehar da dirua irabazteko, eta«youtuberren euskal munduhonetan jarraitzaile asko iza-tea ez da erraza! Gure kasuanez dugu dirurik irabazten, gu-re helburua bestelakoa da, eta,gainera, gustatu egiten zaigu».

Aipatzen dute «pozik» dau-dela dituzten jarraitzaileekin.

«Denetarik dago, umeak, gaz-teak...» baita gurasoen lagunakere, azaldutakoaren arabera.

«PROFILAK, ERABAT DESBERDINAK»

«Oso naturalak gara, bideoe-tan garen modukoak gara bizi-tzan errealean ere. Uste duthori dela gure puntu fuertea.Ez dugu antzezten eta uste duthorrek ematen diola bizitasu-na gure kanalari, oso natura-lak garela, gure artean ondomoldatzen garela eta egitenduguna gustuko dugula», azal-du du Anek.

Jonen ustez, gakoa da hiru-ren «profila erabat desberdi-na» dela. Emanaldi berrien au-rreko sormen prozesua, esanbezala, familia bazkarietanegiten dute nagusiki. Anekdioenez, batzuetan Youtubenmodan dauden bideoak har-tzen dituzte eredu, beste ba-tzuetan euren artean sortzendiren ideiak eramaten dituzte

kameraren aurrera... Ideia ezdute gidoi batean islatzen, zu-zenean eramaten dute kameraaurrera naturaltasun osoz. Etairteten den moduan irtetenda. Edizio lan txiki bat dago,bideoa arintze aldera, luzeegiez izateko eta erakargarriagoegiteko.

Kontatzen du Anek youtube-rren munduan sartuta daude-netik espazio hori ezagutzenjoan direla, eta, unibertso ko-munikatibo horretan euskal-

dunak asko ez badira ere, eus-kal youtuberrak egon badau-dela. Anek dioenez, Aiora Pro-batxoa da bere erreferentenagusia. Azaldu duenez, berada momentu honetan jarrai-tzaile gehien dituena, eta «osobideo politak egiten ditu, esa-nahi handikoak».

Esan behar da kantatzen osoondo moldatzen direla eraku-tsi dutela Atxutegi neba-arre-bek. «Gustuko dugu kantatzeaeta etxean oso kantatzekoakgara», onartu du Anek. Aurre-tik Mikelekin ere aritu izan damusika jorratzen, eta Jonekabesti bat prestatu nahiko lu-ke denboraz. Batek daki Ane-ren ametsa jarraituz eurenurruneko bidaia baten bideoaikusteko aukera izango den.Doazen tokira doazela, Usan-soloko youtuberrek etxekoateak zabalduko dituzte! •

Usansoloko Atxutegi youtuberrak denarekin ausartzen dira. Irudian, etxeko lapikoak erabiltzeko prest! Etxe Txiki Bihotz Handi

Nerea GOTI

Leku berezi batera bidaia bat egin nahiko lukeAnek nebekin, eta bideoan grabatu. Dioenez,asmoa ez da inolaz ere dirua irabaztea: kamera aurreko «manboaz gozatzea» dute gustuko

«Gure etxea gainerakoei zabaltzea zenez asmoa,zentzuzkoena etxeko hizkuntza erabiltzeairuditu zitzaigun. Euskararen erabilera nahikomurritza da Youtube bezalako plataformetan»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

gelt

okia

k /

tekn

olog

ia

Azken urteetan, jendeasko hurbildu zait, in-formatikaria izan ezbaina programatzenikasi nahi zuela esa-nez. Gaur egunean, in-

formatikarien gaitasunetara baka-rrik mugatzen den gaitasun batematen badu ere, programatzenikastearekin batera ia edozein lan-bidetan erabilgarriak izan daitez-keen gaitasunak lantzen dira. Pro-gramatzen ikastean, pentsatzekomodu ezberdin bat ezagutzen da. Ezda matematiketan integral bat ebaz-ten ikastea, pentsatzeko modu berribat ikastea da.Hezkuntza formaleko curriculu-mean pentsaera konputazionala ga-ratzeko iniziatiba ugari dago mun-duko herrialde askotan, eta EuskalHerria ez da salbuespena. Hainbatherrialdetan, hasiak dira pentsaerakonputazionala lantzen, hala nola,Erresuma Batuan ikasgai berri batsortu dute, eta Finlandian, berriz,matematikako ikasgaian sartu dute. Pentsaera konputazional horretakogaitasun bat da programatzen ikas-tea. Baina zer da, ba, programatzea?Programatzean, ordenagailuari urra-tsez urrats adierazten diogu zer eginbehar duen ataza bat ebazteko; horrialgoritmoa deitzen zaio. Soluzioaahalik eta orokorrena izan behar da,eta, ondorioz, programatzaileak ata-za horren aldaera guztiak aurreikus-teko gaitasuna izan behar du. Hau da,programatzen ikastean ere, orokor-tzeko gaitasuna lantzen dugu.Esan bezala, programatzean atazabati irtenbidea bilatzen diogu. Irten-bide horren planteamenduan, jato-rrizko ataza beste ataza txiki eta sin-pleagoetan banatzen da, eta horrekasko errazten du prozesu guztia. Hauda, hasierako eginbeharra zatitu egi-

ten da ataza txiki eta independente-etan, eta guztiak konbinatuz irtenbi-dea lortzen da. Hori horrela izanik,programatzen ikasteak arazoak zati-tzeko eta sinplifikatzeko gaitasunagaratzen ere laguntzen du.

Sormenari ere eragiten dio progra-mazioak. Izan ere, ataza batentzatbeti dago irtenbide bat bainogehiago, eta bide eraginkorrena bi-latzea izaten da programatzaile ba-ten lana. Horretarako, irudimenak,sormenak eta abstrakziorako gaita-sunak berebiziko garrantzia hartzendute. Code.org web orriaren arabera, Flo-resa irakaslearen hitzetan, «progra-matzeak sormena, inspirazioa etaberrikuntza pizten ditu, denak ezin-bestekoak edozein lanbidetan». Bai-na ez hori bakarrik. Azken boladan,programatzen jakitea bestelako lan-bideetan ere eskatzen hasiak dira,

eta geroz eta ohikoagoa izango daprogramatzen dakien matematikaribat, biologo bat edota soziologo ba-ten curriculuma eskatzea lanpostuberrietarako. Azpimarratzekoa da di-seinu eta marketineko lanpostu be-rrien bi herenetan programatzekogaitasuna eskatzen dutela, BurningGlass Technologies eta Oracle Aca-demy enpresek kaleratutako ikerketabaten arabera.

Programatzen ikasteak, inplizitukiekartzen dituen gaitasunen lanke-taz gain, gaur egungo mundu digita-la ulertzen laguntzen digu. Era bere-an, erabiltzen dugun ordenagailu zeinmugikorren funtzionamendu oroko-rra hobeto ulertzeko ere balio du.Hamaika ikastaro daude sareanprogramatzen ikasteko, eta udabe-rrian Udako Euskal Unibertsitateakere on line ikastaroa eskainiko du.Animatu, eta astindu burua! •

Sormenari ere eragiten dio programazioak. GAUR8

Programazioa,edonorentzako ikasgai

Olatz Perez de ViñaspreEHUko Informatika Fakultateko ikerlaria

Page 31: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

2018 | urtarrila | 20

GAUR8• 30 / 31

HAURRAK, GERRA OSTEAN, MUGA ITXIAREN LEKUKO

Juantxo EGAÑA

JEAN DIEUZAIDE

Bigarren Mundu Gerra bukatuta, espainiar eta frantses estatuek muga ixtea erabaki zuten. Itxiera horren ondorioz, Ipar eta Hego Euskal Herria el-karrengandik guztiz banatuta geratu ziren, kontrabandoak, eta, beraz, mugalarien jarduerak, aurreko mendeetan bezala, indarrean jarraitu bazu-ten ere. Jean Dieuzaidek 1947an Hendaiako muga itxian egindako argazkian haur batzuk ageri dira, trenbidean, Hego Euskal Herrira begira. JeanDieuzaide (Grenade, 1921) argazkilari dokumentalista izan zen. 1946an Rapho agentzian sartu zen eta han, besteak beste, Gyula Halasz (Bras-saï), Robert Doisneau eta Edouard Boubat izan zituen lankide. Sarritan bisitatu zuen Euskal Herria, eta haren irudiek egunerokoa, gizon-emakume-ak beren inguruan, lanean, jokoetan eta festetan erakusten dituzte. Irudi horiek, halaber, Ameriketarako emigrazioaren berri ematen dute. Biarritz,Iruñea, Sara, Atharratze, Baiona, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta beste hainbat herriren argazkiak egin zituen Dieuzaidek behin eta be-rriz. 2016an, Asterok eta Mediabaskek “Ipar Euskal Herria iruditan” lanean, haren irudirik ikusgarrienetako batzuk argitaratu zituzten.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz:...2018/01/20  · hartuta nazionalismo ekono-mikoaren alde... Eta egiari zor, aitortu egin behar zaio usaimen ona izan zuela. B annonek antzeman zuen inork

97

71

88

76

75

00

1

80

12

0