mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute...

32
ERREFUXIATUAK: Herrialde askotako eremuetan arrisku larrian bizi dira milaka pertsona > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Bakea, ogia eta lurra PELLO OTXANDIANO > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2020ko apirilaren 18a | XIV. urtea • 667. zenbakia 0,50 euro BEHARREZKO LANGILEAK > 12 Jon URBE | FOKU

Transcript of mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute...

Page 1: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

ERREFUXIATUAK: Herrialdeaskotako eremuetan arrisku larrianbizi dira milaka pertsona > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Bakea, ogia eta lurra PELLO OTXANDIANO > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2020ko apirilaren 18a | XIV. urtea • 667. zenbakia0,50 euro

BEHARREZKOLANGILEAK

> 12 Jon URBE | FOKU

Page 2: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

Milioika errefuxiatu arrisku

larrian herrialde askotako

eremuetan 04

Ebolaren gaineko itxaropenak,

hankaz gora Kongoko Errepublika

Demokratikoan 08

Oinarrizko beharrak asetzen

dituzten ezinbesteko langileak 12

Loraldi isolatuak 16

Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22

Idien eramana eta zerbait gehiago

beharko dute 27

Sarean 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

16

22

8

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Gatazka

armatuak Covid garaian

10 Saioa Aginako Lamarain:

Bizitzari zortzikoa

11 Pello Otxandiano: Bakea, ogia

eta lurra

19 Miren Azkarate Badiola: Lasai

eta goxo etxean

19 Antton Izagirre: Bazen behin...

20 Arantxa Urbe: Galdu, ez da ezer

galdu

21 Iker Barandiaran: Minutu

bateko putza

26 EXPRAI

30 Naiara Aginako Bengoa:

«Smart grid» edo sare elektriko

adimendunak

Page 3: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Covid eta konfinamendu egun eta asteotanmunduaren eta gizakiaren izaeraz eta etor-kizunaz hainbat gauza irakurtzen ari gara.Inork ez daki oso ondo zer gertatuko den,baina aldaketa sakonak omen datoz, horre-tan erabateko adostasuna dago. Edalontzia

erdi beteta edo erdi hutsik ikusteko bakoitzaren joera-ren arabera, batzuek garai erdi apokaliptikoak iragar-tzen dituzten bitartean, beste batzuek birusa gure iza-naren eta egiten ari garenaren inguruan pentsatu etaetorkizun hobea eraikitzeko behar genuen aukera es-kaintzera etorri dela diote. “Ara” egunkari katalanekozuzendaria zen eta gazte joan zitzaigun Carles Capdevi-llak haurren heziketan umorea funtsezkoa zela argu-diatzen zuen, behin eta berriz, eta esango nuke bizi du-gun egoeraren aurrean erehorrela dela. Ez da batere erraza Covid

garaiotan ordenagailuarenaurrean eseri eta azken as-teotan gaiari buruzko ha-marnaka artikulu irakurriondoren zurea idazten has-tea. Irakurle bezala ere zailaegiten zait koronabirusa ai-patzen ez duen artikulu in-teresgarririk aurkitzea.Saiatuko naiz bi ikuspegiokuztartzen, esango didazuelortu dudan.Martxoaren 23an Nazio Batuetako idazkari nagusi

Antonio Guterresek munduan zehar dauden nazio as-kapen mugimenduei eta talde armatuei dei orokorraegin zien, Covid-19ak sorturiko egoera tarteko, su ete-nak ezar zitzaten bakeari aukera bat emanez. Orduan,berria irakurri nuenean, ez nuen pentsatu eskaerakerantzun positibo ugari jasoko zituenik. Borroka ar-matuan diharduten taldeetako kideak haien egunero-ko zailtasunetan imajinatu nituen, eta ez nuen pen-tsatu beren jarduera eta egunerokoa dei horrenarabera moldatuko zutenik. Hara, geroztik ugari diramodu positiboan erantzun dutenak, besteak beste,

Kolonbiako ELN, Thailandia hegoaldeko Pataniar BRNeta Myanmarreko zenbait talde armatu. Anbazonia(Kamerun), Hego Sudan, Sudan, Libia, Afganistan, Fili-pinak, Yemen, Siria eta beste zenbait herrialdetakohainbat talde armatuk ere su etenak iragarri dituzte.Gobernuen edo beste aldearen erantzunak askotariko-ak izaten ari dira. Baina aldeetako batek, edo biek, suetena emateak ez du berez ekartzen gatazkaren kon-ponbidea. Baina Nazio Batuek badute modu positibo-an erantzun dutenekiko ardura moral eta politikoa,eta, emandako lehen urratsoi erantzunez, gatazkonerroetara begiratuko duten elkarrizketa eta negozia-zio prozesuen alde lan eta presio egin beharko lukete. Ez dut uste aurrekaririk dagoenik. Ez dut uste inoiz

mundu osoko hainbeste talde armatuk aldi berean su

etenak iragarri dituztenik. Hori ere profitatu beharkolitzateke: norbere esperientziatik besteen prozesue-tan modu positiboan eragin eta lagundu. Gobernuek,estatuek haien politika eta erabakiak partekatzekohainbat foro dauzkate, baina ez nazio askapen mugi-menduek. Bide horretan ibili direnek badakite zeingarrantzitsua eta lagungarria den zure antzeko izaeraeta bidea egin duen beste giza talde baten esperien-tzia ezagutzea. Egia da ez daudela bi gatazka berdineta ondorioz ezin direla besteen prozesuak kopiatu,baina egia da ere zailtasunak, beldurrak, arriskuak etamehatxuak oso antzekoak direla kasu guztietan. Baitabizitza eta mundua begiratzeko betaurrekoak ere. •

{ datorrena }

Gatazka armatuakCovid garaian

Egia da ez daudela bi gatazka berdin etaondorioz ezin direla besteen prozesuakkopiatu, baina egia da ere zailtasunak,beldurrak, arriskuak eta mehatxuak osoantzekoak direla kasu guztietan

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

atzerria

gehien dituzten herrialdeensailkapenean laugarren pos-tuan kokatu zuten. Aldi bere-an, beren etxeetatik ihes eginbehar izan zuten herritarrenkopurua ere ikaragarri hazizen eta 800.000 lagunera iri-tsi da gaur egun. Azken asteotan, gainera, bes-

te marka triste bat hautsi duSankararen herrialdeak: AfrikaBeltzean koronabirusak hilda-ko gehien eragin duen herrial-dea da. Besterik ez zuten falta.

EZJAKINTASUNAKENYAN

Kenyako iparraldean dago Da-daabeko errefuxiatu eremua.Gaur egun 217.000 pertsonabizi dira bertan, baina orainurte batzuk milioi erditik goraiheslari hartzen zituen, mun-duko eremurik handienabihurtu arte. Bertan badute urgarbia eta ez zaie xaboirik fal-ta, baina Covid-19ak ez ditukezkatu ere egiten. «Jende asko dago benetan

beldurtuta, baina beste ba-tzuek uste dute izurritea honaez dela inoiz iritsiko hemensekulako beroa egiten duela-ko. Beste batzuek, aldiz, esa-ten dizute beraiek ez dutelainongo arriskurik musulma-nak direlako», kontatu duBapwoch Omot Oman etio-piarrak. Bere herrialdeko he-go-mendebaldeko Gambellaeskualdetik ihes egin zuen be-re familiarekin. Orain 15 urteiritsi ziren Dadaabera. Teorian, errefuxiatuek ez di-

tuzte koronabirusak gaixotze-ko beste herritarrek baino au-kera gehiago. Baina berenbizilekuetan jasan behar iza-ten dituzten baldintza pena-garrien eraginez, iheslarieneremuetan ezin zaio birusarieutsi eta lehenagotik ere bes-te gaixotasunak zituzten he-rritar guztiak arrisku larrianbizi dira.

Koronabirusakerabat aldatudizkigu gau-zak, baina le-hen ere ezergabe bizi diren

pertsona askorentzat ia ez daezer aldatu. Oraingoz, behin-tzat. Diallo Ousseni BurkinaFasoko eremu batean bizi daeta bertan beti bezala daude:urez betetako palankanarik ezdute, ezta xaboirik ere, eta ko-ronabirusaren aurkako pre-bentzio neurrien arrastorik ezda inon sumatzen. Munduosoko puntu askotan errepika-tzen den egoera da.«Edateko urik ez daukagu,

eta eskuak garbitzeko eska-tu?», galdetu die Oussenik Efeagentziako kazetariei. Berak

[email protected]

ERREFUXIATUAKHerrialde askotako eremuetan arriskularrian bizi dira milioika pertsona

Osasun zerbitzuak, janaria, ura eta bestelako oinarrizkoproduktuak lortzea beti izaten bada zaila berenetxeetatik ihes egin behar izan dutenentzat, are zailagoabihurtzen da koronabirusaren mehatxua egunero haztenari den honetan. Errefuxiatuek ez dute beren buruababesteko ezer. Ezta berriz ihes egiteko aukerarik ere.

Gizon bat, Burkina Fasokoeliza batean telefonoaerabiltzen publikorikgabeko ekitaldi erlijiosoatransmititzeko. Gailuarieusteko egindako trasteagoraipatzekoa da. Olympia DE MAISMONT | AFP

JENDARTEA / b

badu pandemiaren berri, irra-tian beste konturik ez omendaukate, baina planeta osoanizurriteak eragin duen giroarraroan, errefuxiatu honeninguruan ez dago gauza berri-rik, betiko baliabide falta kro-nikoa baino ez.

Orain urte batzuk BurkinaFaso ez zen ageri ere egitenerrefuxiatuak dituzten he-rrialdeen zerrendetan, bainaiaz egoera hori erabat aldatuzitzaien. Jihadistak erasoak ge-ro eta maizago egiten hasi zi-ren eta Burkina Faso hildako

Page 5: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 4 / 5

Somaliako erdialdean dagoGalkayo hiria. Bertan gerra ez-berdinetatik ihes egindako30.000 lagun inguru bizi dira.Musulmanak dagoeneko ez di-ra meskitara elkarrekin otoitzegitera joaten, koronabirusariaurre egiteko, baina gainerakogomendioak ezin dituzte bete:ez dute ez urik ez osasun bal-dintza egokirik. Mahamat Seid Mugarik Ga-

beko Medikuen koordinatzai-leak esplikatu du abian jarritaegon beharko luketen neurriprebentiboak hartu gabe dau-dela oraindik; iheslariek or-daindu egin behar izaten dute-la edaten duten ura ere; etakasu askotan zortzi lagunekofamilia osoa logela bakar bate-an pilatuta bizi dela. «Nola izango dugu bada gu-

re arteko segurtasun distan-tzia bat, gela berean hamar-hamabi laguneko bi familiabizi badira? Nola garbitu mai-zago eskuak, lagun eta egunbakoitzeko bizpahiru litro urbaino ez badituzu? Zer egindaiteke geratzen ziren erietxe-ak bonbardatu eta suntsituegiten badituzte, Sirian eta Ye-menen gertatu izan den beza-la?», galdetu du Jan EgelandNorvegiako ErrefuxiatuenKontseiluko idazkari nagusiak.Erreskaterako Nazioarteko

Batzordeak Japonian duela gu-txi koarentenan jarritako “Dia-mond Princess” itsasontziahartu du erreferentzia mo-duan koronabirusaren kutsa-dura abiadura neurtzeko. 3.711pertsona zeuden barruan, etadentsitatea ikaragarria zen.Gobernuz kanpoko erakundehorretako adituek egin dituz-ten kalkuluen arabera, itsa-sontzi horretan TxinakoWuhan hirian (pandemiarensorburua) bertan baino zortzialdiz bizkorrago zabaldu zenbirusa. Beraz, Bangladeshko

Cox’s Bazareko errefuxiatueremuan kutsadura tasa la-rriagoa izango da, bertan itsa-sontziko dentsitatea bikoiztuegiten dute-eta. Eta are larria-goa Greziako Moriako ere-muan, Erreskaterako Nazioar-teko Batzordeko adituenarabera bertako dentsitateaoraindik altuagoa baita. «Erre-sistentziarako gaitasuna duen

Rohingya etniako errefuxiatuak Kutupalongo eremuan, birusaren aurkako inolako babesik gabe. Suzauddin RUBEL | AFP

Nazio Batuek kontratatutako langileak, Gazako familia errefuxiatuen artean elikagaiak banatzen. Mahmud HAMS | AFP

«OSASUNSISTEMAOSOABELAUNIKODAGO»

Jihadisten eta BurkinaFasoko Armadaren artekoborrokek ez dute etenik. Ezdago erasorik gabeko egu-nik, Isabelle DefournyMugarik Gabeko Medikueneledunak kontatu duenez.Gerra horri erantsi beharzaio bestelako indarkeria:lapurretak, mendekuak…«Baldintza horietan, nolamugatu indarkeriatik ihesegiten duten herritarrenmugimendua? Tiroka hiltze-ko beldurrez bizi den lagunbati, nola eskatu birusbatengatik etxean geratze-ko?», galdetu du. «Osasunsistema osoa belaunikodago», dio Defournyk,Burkina Fasoko egoera des-kribatzeko. Medikuaren ira-kurketaren tankerakoaherrialde askotan egin dai-teke. Errefuxiatu guztien%80 herrialde pobreetanbizi dira, oraingoz pande-miak gutxien kaltetutakolekuetan. Guztiek ezaugarribera dute: izurriteari aurreegiteko baliabide falta.Gobernu eta erakundeaskok ez dute ezer bazter-tzen, ezta aukerarik okerre-na ere. Programa ugari gel-diarazi dute, pandemiariaurre egin ahal izateko. Halaere, Sahel probintziakoDjibo herrian itxaropenbakarra dute: «birusa honaez iristea», EmmanuelBamogo bertako kazetariakesan duenez.

«Zer egin daiteke geratzen ziren erietxeakbonbardatu eta suntsitu egiten badituzte, Sirian eta Yemenen gertatu izan den bezala?»,galdetu du Jan Egeland idazkari nagusiak

Somaliako Galkayo hirian 30.000 errefuxiatubizi dira. Musulmanak ez dira meskitarajoaten, koronabirusari aurre egiteko, bainagainerako gomendioak ezin dituzte bete

Page 6: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

atzerria

iparraldean egoera oso txarrabada, hamar aldiz okerragoaizan daiteke hegoalde hausko-rrean», Jan Egelandek adieraziduenez.

Laurent Yves Saugy Nazioar-teko Gurutze Gorriko eleduna-rentzat, erabateko hondamen-dia izango litzateke BurkinaFasoko errefuxiatuen arteankoronabirusa agertuko balitz.

«Eremu horietan kutsaduraehun aldiz okerragoa izangoda, batzuek izarpean pasatzenbaitute gaua, edo suntsitutakoeskolen hondakinen artean,behin-behineko ostatua eraikiarte», azaldu du Saugyk, ho-rrenbesteko kezkak aditua be-ra gaixotuta daukala onartuaurretik. «Kaya hirira bat-bate-an 80.000 pertsona iristean,

Goiko irudian, GreziakoLesbos uharteko Moriakanpalekuan bizi diren

errefuxiatuak janariajasotzen hilaren 2an.

Manolis LAGOUTARIS | AFP

Yemengo hiriburukokaleetan bere produktuak

saltzen saiatzen den gizona,lur jota aste honetako

uholdeek bere postua nolautzi duten ikusita. Herrialde

horretan milioika pertsonadaude malnutrizioak jota

eta koronabirusa ososuntsitzailea izan daiteke.

Mohammed HUWAIS | AFP

urruntze sozialari eustea ez dabatere erraza. Medikuen la-guntza lortzea birusa hasi bai-no lehen ere oso zaila izatenzen errefuxiatuentzat. Pentsanola dauden gauzak orain, ko-ronabirusarekin», erantsi duGurutze Gorrikoak.

Arratsaldeko zazpiak diraDadaaben. Kenya osoan beza-laxe, etxeratzeko agindua eza-rri da koronabirusari eutsinahian. Bapwoch Omot Oma-nek esan du gauez ez dela ka-lean inor ikusten, baina jendeaoraindik elkartu egiten delafutbolean aritzeko, otoitz egi-teko edo lagunekin tea hartze-ko. «Dadaabeko eremuan biziziren langile humanitarioeta-ko batzuk beren etxeetara jo-an dira, familiarekin egotera.Oso gutxi geratu dira hemen»,kontatu du errefuxiatu etio-piar beteranoak.

Berak itzultzaile lanak eginizan ditu Nazio Batuentzat.Azaldu duenez, erakunde as-kok alde egin zuten orain egunbatzuk, errefuxiatuekin sina-tuta zituzten kontratuak berri-tu gabe. Orain okerrago daudeiheslariak, zuten diru iturribakarra galdu egin dute-eta.

Munduko gobernu gehienekherritarren mugimenduakmugatu egin dituzte pande-miari eutsi nahian, baieztatu-tako kasuak milioika zenba-tzen ari diren honetan. Joanden asteazkenean Johns Hop-kins AEBetako Unibertsitateakeman zituen datuen arabera,egun horretan hautsi zen bimilioi kutsatuko marka. Lehenmilioira hamabi egun lehena-go iritsi ginen. Planeta osoan128.000 lagunetik gora hil di-ra pandemiaren eraginez (as-teazkeneko datua), iturri ho-rrek jakinarazi duenez.

Datu horiek ikusita, ez daharritzekoa zenbait lekutannazioarteko hegaldi ugari de-

Asteazkenean Johns Hopkins Unibertsitateakeman zituen datuen arabera, egun horretanhautsi zen bi milioi kutsatuko marka. Lehenmilioira hamabi egun lehenago iritsi ginen

«Eremuotan kutsadura ehun aldiz okerragoaizango da, batzuek izarpean pasatzen baitutegaua, edo hondakinen artean, behin-behinekoostatua eraiki arte», azaldu du Saugyk

Page 7: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

Libano da bere lurraldeanproportzionalki errefuxiatu gehienhartzen dituen herrialdea. Hamarkadakbertan egin dituzten milioi erdipalestinarrei, milioi eta erdi siriarerantsi zaizkie azken urteotan. NazioBatuek egindako txostenen arabera,herrialdean bizi diren lau lagunetik batiheslaria da. Siriarren kasuan, 1,5 milioilagun bizi dira ondoko herrialde txikianeta horietako %40 erregistratu gabedaude Nazio Batuen agentzian eta,ondorioz, ez dute laguntzarik jasotzekobiderik: ez dirurik ez elikagairik. Duelagutxira arte, zerbitzu medikoak ereukatzen zizkieten.Jalid Malitek 41 urte ditu eta orain

zortzi Siriatik ihes egin beharra izanzuen. “The Independent” egunkariarikontatu dionez, «erregistratu gabedaudenek ez dute inolako laguntzariketa erabat etsita daude».Libanon pilatuta bizi diren

errefuxiatuek ez dute sektore askotanlanik egiteko aukerarik eta

medikuarengana joateko ere besteedonork baino oztopo gehiago gainditubehar izaten dituzte.Pandemia Libanoko itsasertzera iritsi

aurretik, herrialdeak sekulako arazofinantzarioak zituen, krisi politikokronikoa ahaztu gabe. Sistema goitikbehera aldatzearen aldekomanifestariek ere mobilizazio ugariegin dituzte urteotan, azken boladandesagertu egin badira ere.Koronabirusaren amesgaiztoa hasi

aurretik, Munduko Bankuakkalkulatzen zuen 2020. urtea amaituaurretik, erabateko pobrezian herritarguztien %40 inguru egongo zirela.Libanoko bertako ekonomialariek ustedute aurreikuspen horiek optimistegiakzirela orduan eta izurritearen eraginezitxiko diren enpresak kontuan hartuta,pobrezia tasa ikaragarri igoko dela. Tasanegargarri hori baino larriagoa zutenjada errefuxiatuek izurritearen aurretik.Nazio Batuetako adituek egin dituztenazterketen arabera, Libanon bizi diren

lau siriarretik hiruk erabatekopobrezian bizi behar du. «Krisiakmundu osoa kolpatu du lehen aldiz etaoso gutxi daude guri laguntzekomoduan», adierazi du errefuxiatupalestinar batek. Iman Huseinek 29 urte ditu eta Beirut

hiriburuko hegoaldean dagoenShatilako eremuan bizi da gaur egun,Damaskoko Yarmukeko eremutik ihesegin ondoren. Zazpi hilabeteko haurradu besoetan. Koronabirusari aurreegiteko ezarri diren oztopoak direla-eta,beldurtuta bizi da, umea gosez hilko otezaion. «Nik ez daukat Nazio Batuendokumentaziorik eta nire senarrak ereez. Ondorioz, ezin dugu ezer egin, ezlanik egin ez herrialdean mugitu,elikagai laguntza lortzeko besterik ezbada ere –jakinarazi du palestinarrak–.Hau guztia etorri aurretik borrokandenbora asko egin dugu, baina orainbenetan ikaratuta gaude. Umeak zazpihilabete baino ez ditu. Ez dakit egoerahonetatik bizirik nola aterako garen».

2020 | apirila | 18

GAUR8• 6 / 7

bekatu izana, mugak ixtea, he-rritarrak etxetik atera gabeedukitzea... hartu diren neu-rrietako batzuk aipatzeagatik.Ondorioz, nazioarteko erakun-deek errefuxiatuei laguntzekoabian jarrita zituzten zenbaitprograma bertan behera utzidituzte. Zirujau eta bestelakoespezialista batzuk ez dituztenherrialdeetan, atzerritarren la-guntza izaten dute normalean,baina egungo egoeran kasu as-kotan herrialdera iritsi ezinikgeratzen dira.

IBILTZEKO BAIMENAK

Errefuxiatuekin lan egiten du-ten erakunde gehienek berta-ko langileak ere izaten dituzte,baina horiei ere asko kosta-tzen ari zaie etxetik lanera joa-tea: «Bide guztiak itxi egitendituzte eta langile humanita-rio gehienak eremuetatik kan-po bizi dira. Kontrol horiek pa-sa ahal izateko salbuespenak,ibiltzeko baimenak, behar di-tugu», eskatu du Jan EgelandNorvegiako ErrefuxiatuenKontseiluko idazkari nagusiak.

Errefuxiatu eremuetan hor-nitzaileak kale egiten hasiakdira. Horrela hitz egin du Gal-kayoko Mahamat Seid Muga-rik Gabeko Medikuen koordi-natzaileak: «Aurreikustendugu datozen egunetan arazo-ak hasiko zaizkigula, gure beti-ko hornitzaileek materiala in-portatzea lortzen ez badute,gure jarduera egin ezinik gera-tuko baikara».

Matshidiso Moeti Osasuna-ren Mundu Erakundeko Afri-karako zuzendariak orain astebatzuk «pasabide humanita-rioak» eratzeko eskatu zuen,osasun langileek behar dutenmateriala, larrialdietakoa etamedikuen ekipoak, beharradagoen lekuetara arazorik ga-be irits dadin, edozein herrial-dek eskatuta ere.

LIBANO TXIKIAN ERREGISTRATU GABE BIZI DIREN SIRIARRENETA PALESTINARREN TRAGEDIA IRAGARRIA

Palestinar errefuxiatuak Beiruten maskarak egiten tailer batean, martxoaren 27an. Joseph EID | AFP

Page 8: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

atzerria

Ko n g o k oErrepublikaDemokrati-koan sortuzen Ebola bi-rusa, oiha-

naren erdian dagoen izen be-reko ibai batetik gertu, etatarteka kapitulu berriak idatzibeharrean izaten dira bertan.Azkenekoa orain hogei hilabe-te inguru hasi zitzaien, etaguztiek uste zuten joan denigandean amaiera ematekomoduan izango liratekeela,gaixo berririk izango ez zute-lako, baina kasu berriak antze-man dituzte eta agintariek la-saitasuna eskatu beharreanikusi dute beren burua.

BUTANUKAKO BERRIAK

Nyonyi Bwana Kawa Beni hiri-ko alkateak lasai egoteko eska-tu die herritarrei, azken egu-notan ebolak kutsatutako bilagun hil ondoren. Saminta-sun handiz hitz egin zuenagintariak Butanuka auzoanatzemandako kasu berrieneraginez. Hildakoekin harre-manen bat izan duten herritarguztiei agintariekin hitz egite-ko eskatu zien, izurriteari eus-teko neurriak hartzeko aukeraizateko. «Zenbat eta lehenagoetorri tratamendua jasotzera,orduan eta bizirik ateratzekoaukera gehiago izango dutepazienteek», gogorarazi zuenKawak, Okapi irratiak eman-dako informazioaren arabera.Osasunaren Mundu Erakun-

deko eledunek Actualite Kon-goko berri agentziari esan zio-tenez, bigarren hildakoa joanden igandean izan zen: 11 hila-beteko haurtxoa zen.Erietxe berean hil zen aurre-

ko ostiralean 26 urteko gizonbat, elektrikaria ogibidez, beraere ebolaren eraginez. Nazio-arteko erakundeak oraindik ez

daki nondik nora ibili zen gaz-tea birusak kutsatzeko: ebolapasa duten pertsonekin inola-ko harremanik ez zuen izan,ikerketen arabera, eta bera eregaixotasuna pasa gabea zen.

AGERRALDI PUNTUALAK

Ikerlariek hasiera batean ezzuten baztertu hildako herri-tar horrek bere garaian ebolapasa, bizirik atera eta orain be-rriz gaixotzea, baina azkeneanhipotesi hori ere alde baterautzi zuten.Espezialistek esplikatzen du-

te ebola izurriteen azken egu-netan ohikoak izaten direlaagerraldi puntualak azaltzea.Eta kasu bakar bat izateak ezduela derrigorrez esan nahi bi-rusa hedatuko denik. Kongoarren itxaropen guz-

tiak hankaz gora bota dituztebi heriotza horiek. Agintariekespero zuten kasu berri gehia-gorik ez erregistratzea eta, mo-du horretan, joan den astele-henean, hilaren 13an alegia,izurritea amaitutzat ematea.Egun horretan betetzen zirenbirus horren koarentenak es-katzen dituen 42 egunak, bai-na orain kontaketa berriz hasibeharko dute, koronabirusakbazter guztietan eragiten di-tuen arazoen erdian gainera.Ez da lan samurra izango.

%66KO HILKORTASUNA

Egungo agerraldia hasi zene-tik, ebolak 3.456 pertsona ku-tsatu ditu, Ituri eta Ipar KivuKongoko ipar-ekialdeko pro-bintzietan batez ere. Horietako2.276 lagun hil dira. Beraz,egungo ebola agerraldiaren hilkortasun tasa ikaragarriada: %66 ingurukoa. KongokoErrepublika Demokratikoakinoiz jasan behar izan duenebola izurriterik larriena daegungoa. Nazioarteko aginta-riek beraiek ere badakite hori.

KONGOKO ERREPUBLIKADEMOKRATIKOAAzken ebola izurritea berpiztu egin da,adituen itxaropenak hankaz gora botata

[email protected]

Osasunaren Mundu Erakundeak joan den asteartean gogorarazi zuenez, KongokoErrepublika Demokratikoan sortutako azken ebola agerraldiak nazioarteko eragina duenosasun larrialdi izaten jarraitzen du. Nazioarteko babesaren eta koordinazioarenbeharrean daude oraindik, birusa hedatzeko arriskua txikia den arren.

OSASUNA / b

Page 9: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 8 / 9

Munduak emango dion ba-besaren eta koordinazioarenbeharrean daude KongokoErrepublika Demokratikoanoraindik. Adituek arrisku han-dian dauden herritar guztieitxertoa ematea gomendatudute, «txertaketa baita birusa-ren hedapena mendean eduki-tzeko dugun osasun publiko-rako tresnarik onena». Hori bai, askoz ere biktima

gehiago eragin zituen gaixota-sun berak Afrikako mendebal-deko herrialdeetan 2014tik au-rrera. Orduan, datu ofizialenarabera, 11.000 pertsona hil zi-tuen ebolak, Kongotik milakakilometrora.Ebolari eusteko ahaleginean,

osasun ekipoek bi txerto berriizan zituzten lagun, baina he-rritar askoren mesfidantzak ezzien batere lagundu. Gainera,talde armatu jakin batzueneraginez, oso kaltetutako ere-mu batzuetara iristerik ere ezzuten izan, osasun langileeieraso egin zieten-eta.

HARRIKA OSASUN LANGILEEN AURKA

Aurreko asteburuan, gaur zor-tzi hain zuzen, hildako elektri-kariaren etxeko kutsadura gar-bitzera joandako OsasunarenMundu Erakundeko langileakharrika hartu zituzten gaztebatzuek. Baita hildakoarenkontaktuak biltzen ari zirenagintariak ere, Boubacar Diallonazioarteko erakundeko ele-dunak jakinarazi duenez. «Hemengo jendearentzat

ebola bukatuta dago –adierazizien adituak kazetariei–. Ezindute ulertu nola iritsi den ka-su berria, izurritearen bukaeraaldarrikatzeko bi egun bainofalta ez zirela», esan dio Dia-llok Reuters berri agentziari.Edouard Beigbeder Unicef

Nazio Batuen Haurren Lagun-tzarako Funtseko eledunak he-riotza horien balorazio tristea

egin zuen kazetarien aurrean:«Izurrite mortal honen aurka-ko borrokan Gobernuak lor-pen izugarri bat lortzeko biegun besterik falta ez zireneaniritsi zaigu berri tamalgarria».Edonola ere, Nazio Batuen

agentziak ebolak kaltetutakoeremuetan jarraitzeko eraba-kia hartu du. Baita Beni hirianbertan ere. «Baieztatutako ka-suaren etxeko kutsadura gar-bitzeko lanean ari diren ekipo-ekin bat egiten dugu etabertako osasun agintariekineta aliatuekin harremanetan

jarraitzen dugu kutsatutakofamiliei eta horien seme-ala-bei laguntza emateko».

EPE LUZEKO LAGUNTZA

Aurrera begira, Beigbederekuste du kaltetutako herriei epeluzeko laguntza ematearen ga-rrantzia oso garbi utzi duelaizurriteak, birusa berriz pizte-ko arriskua murrizteko gauza-rik onena herritar horiei orainlaguntzea delakoan.Birusak oso denbora gutxi

behar du gaixotuaren immu-nitate-sistema erabat suntsi-

tzeko. Sintomak asko aldatzendira paziente batetik bestera,baina kasu gehienetan suka-rra, buruko mina eta gerrikoaere ageri dira, malariak ema-ten dituen sintoma berberak,alegia. Horregatik da hain zai-la kasu batzuetan gaixotasunaantzematea, eta hain garran-tzitsua zentro medikuren ba-tera joatea. Inguruan zentro-ren bat izanez gero, jakina. Ebola izurritearen azken

agerraldia 2018ko abuztuanhasi zen, Kongoko ErrepublikaDemokratikoko ekialdeko hiruprobintziatan. Azken datu ofizialen arabe-

ra, 3.456 pertsona kutsatu di-tu. Horietako 2.276 hil dira.Adituek nabarmendu duteoraingo gaitzaren biktima na-gusiak umeak izaten ari direla,kasu guztien %30etik gora.Aurreko izurriteetan umeen%20 baino ez ziren kutsatzen.Adituek ez dute argitu zerga-tik horrenbesteko aldaketa.

Ezkerreko orrialdekoirudian, ebolareneraginez Butemboherrian hildako batensenide bat negarrezhilerrian, polizia batbegira duela. Irudia2019ko maiatzekoa da. John WESSELS | AFP

Orrialde honetan, Benihirian prestatutakoinstalazio berezietanhiru osasun langileebolak kutsatutakoherritar batekin.Argazkia orain bi urteegindakoa da. John WESSELS | AFP

Egungo agerraldia hasi zenetik, ebolak 3.456pertsona kutsatu ditu. Horietako 2.276 lagunhil dira. Beraz, egungo ebola agerraldiarenhilkortasun tasa ikaragarria da: %66 ingurukoa

Espezialistek esplikatzen dute ebola izurriteenazken egunetan ohikoak izaten direla agerraldipuntualak azaltzea. Eta kasu bakar bat izateakez duela esan nahi birusa hedatuko denik

Page 10: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Ezin dugu ukatu planeta-ko gizaki bakoitzak ko-ronabirusaren ingurukobizipen erabat subjekti-boa duela. Pertsona ba-koitza ahal duen moduan

aurre egiten ari da egungo testuin-guruari. Denok ez dugu errealitatebera eta ditugun laguntza-sareak ereoso ezberdinak dira. Horrela, lehen-tasun-eskala subjektibo eta indibi-dual batekin lan egiten dugu. Denadela, bakoitza gure erara prestatzengara, aldaketak gain hartuz, galere-tan negar eginez... Zauri ikaragarriaksendatu behar izaten ditugu eta, ha-la ere, berrasmatu egiten gara, hu-rrengo hilabeteetan beste era bateraaurrera egiteko.

Bizitza bidaia zoragarria da, bainaez da estatikoa, etengabeko aldake-tan gaude. Denak du hasiera etaamaiera, eta baliteke atzo zeudengauzek bihar gure errealitatetik ihes

egitea. Bizitza aldaketa dela onartze-ak, hemen eta orain lasaiago bizitze-ko aukera ematen digu, esku arteandugunaz gozatzeko, galduko dugunala ez kezkatu gabe. Esan beharra da-go, hala ere, ikuspegi hori onartzeaez dela erraza. Ia inor ez gaude ho-rrelako erasoetarako prestatuta.Inork ez digu esan nola egin behardiegun aurre patuak batzuetan gurebidean jartzen dituen gertakari ho-riei. Garai zail horiek ia beti dimen-tsio berdinak dituzte: gure errealita-tearen gaineko kontrola galtzea,zaurgarritasun sentsazioa, balioenkrisia, babesgabetasuna eta beldurra.Hala eta guztiz ere, denbora izoztuegiten dutela diruditen krisi han-diak, aukera ezin hobea dira garran-tzitsua dena identifikatzeko eta gurelehentasunen eskala ordenatzeko.

Berrasmatzea, patuak hazten ja-rraitzeko eskaintzen dizkigun au-

keren hartzaile izateko prest ego-tea da. Gainera, pauso hori ematekoideia, krisi batek bultzatuta egondaiteke, askotan horrela izaten da,baina benetan, hori ez da aldaketagarrantzitsu bat abian jartzeko ezin-besteko baldintza.

Bizitza espero dugun bideetatik iga-rotzen ez denean, aldatzera behartutaikusten dugu gure burua. Normaleanhorrela izaten da, “behartuta” hitzaerabiltzen dugu, baina aukera bat ereizan daiteke. Aldatzeak ez du esannahi “dena aldatzea”, baizik eta al-derdi batzuk aldatzea, betiere gurenortasun-ezaugarriei eutsiz. Malgu-tasun horrek krisiak igarotzen la-gunduko digu. Horrek emozionalkiastinduko gaitu, une batzuetan men-talki indartsu sentituko gara, eta, gu-txira, frustrazioak edo negar egitekogogoak joko dute gure atea. Horiguztia, normaltasunaren barruansartzen da.

Batzuetan, ez da nahikoa errutinabatzuk mantentzea, ariketak egi-tea edo familiarekin edo lagunekinbideo-deiak egitea. Oraindik erezerbait falta zaigu. Gizakiak kontro-lerako gogo handia du, baina, izakiarrazionalak garenez, segurtasuna ezdela existitzen ikasi behar dugu, he-riotzaren kasuan izan ezik. Guremundua kontrolatzen saiatu arren,zenbait egoera, espero izan gabe ger-tatuko dira, guk aldatzeko inolakoahalmenik izan gabe.

Hala ere, garai zail horiek senda-tzeko garai gisa hartzen baditugu,indargune berriak eskuratzeko unebaliotsu gisa, onarpena erraztuz eta,aldi berean, jarrera berriak sortuz,denborak beti gure alde egingo duaurrera. •

[email protected], indartzeko garai gisa ere har dezakegu bizitzen ari garena. Idoia ZABALETA | FOKU

Bizitzari zortzikoa

Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

Page 11: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Covid-19ak sortu duen honek guztiak zeinondorio ekarriko dituen susmatzen hasibaino ez garela egin diotenetakoa naiz. As-ko idazten ari da krisi honen inguruan. In-formazio gehiegi dago, denetariko iritziaketor daitekeenaren inguruan. Agian goizegi

ere bada oraindik, aurreikuspen batzuk egiteak zentzugehiegi ere ez dauka, egunez egun ari baita eraikitzenbiharko agertokia.

Krisiaren kudeaketak behar du gainera arreta eremunagusiak. Larria da oso gertatzen ari dena. Nagusienegoitzetakoa drama humano baten adibide garbia da.Betebehar etikoa ere bada gure analisi gaitasunen zatihandiena krisiak gaur ahalik eta kalte gutxien sor di-tzan inbertitzea, ezin onartuzkoa litzateke bizitzak ho-rrela galtzen ari diren garaian biharkoari buruzko anali-si burutsuetan denbora gehiegi galtzea. Baina, aldiberean, egia da krisiari aurre egiteko hartzen diren be-rehalako neurriek baldintzatuko dutela (edo beharkoluketela) biharko politikagintza.

Hau ez baita krisi sanitario bat bakarrik. Eta berarekinbatera datorren krisi ekonomikoa ere ez baita beste krisiekonomiko soil bat. Hori baino askoz gehiago da gerta-tzen ari dena. Esango nuke zibilizazio krisiaren adieraz-pen bat dela bizitzen ari garen hau. Edo, nahi bada, zibi-lizazio krisia izatera irits daitekeenaren lehen bizipenerreal bat izaten ari garela. Hamarraldi oso berezi batenbarneratu gara. Covid-19ak ongi etorria eman digu, etazientzialarien ahotan entzuten genuena edota zientziafikziozko telesailetan ikusten genuena erreal bilakatudu bat-batean. Datozen urteetan hartzen diren eta har-tzen ez diren erabakiek gaurko eta etorkizuneko belau-naldien ongizatea baldintzatuko dute goitik behera.

Klima larrialdia adierazpen nagusitzat duen krisi eko-logikoa eta desberdintasun sozialen inoizko hazkundehandiena dira kapitalismo neoliberalaren ondorio la-rrienak. Ebidentzia zientifiko guztien arabera, urte gu-txi ditugu erreakzionatzeko eta, gehiengo zabal bat mi-seria gorrira egotzi nahi ez badugu, ezinbestekoa

izango da eraldaketa sozioekologikoak eta aberastasu-naren banaketak eskutik hartzea. Honaino ekarri gai-tuen garapen ereduaren erro-errotiko kuestionamen-durik gabe, politika gutxi-asko kontinuistak nagusitzenbadira, kolapsora goaz zuzen-zuzenean.

Badirudi bi bektore nagusi izango direla lehian. Auto-ritarismoak ezaugarritua lehena, distopiarik beltzena.Eraldaketaren aldeko hautu berdinzale eta demokratiza-tzailea bigarrena. Bigarrenaren aldekoontzat gogoberri-tzeko zantzuak ere badira azken egunetan. Munduarenazken hamarraldietako bilakaeran determinanteak izandiren printzipio neoliberal nagusiak auzitan jartzen aribaitira orain arte ez bezala: sektore publiko indartsu ba-ten beharrezkotasuna inork gutxik jarriko du zalantzan,ekonomiaren bilakaeran funtzio erregulatzaile eta bir-banatzaile argia bete behar duen estatuarena ere ez. Arida, baita ere, produkzio eta kontsumo ereduaren jasane-zintasunaren gaineko kontzientzia hedatzen; eta talde-tasuna, edo komunitarismoa, zeinen inportantea izangoden ere sobera ikusi da. Ikuspegi eraldatzailetik begira-tuta “posible” denaren mugak zabaldu direlakoan nago.

Covid-19aren olatu honen bestondoa aurreikustenhasita, honako honetan egingo nuke azpimarra: hobedugu Euskal Herri aske eta berdinzalearen aldekook ga-rai hori ondo interpretatzea. Aro oso konbultso bat da-tor: krisi-aroa. Baina, gainera, aldaketa handiko garaibaten atarian gaude, dena batera etorriko da. Trantsizioenergetikoa, digitalizazioa, biogenetikaren garapena.Disrupzio bat humanitatearen historian gaurdaino eza-gutu gabeko tamainakoa, eta inoizko azkarren gertatu-ko dena gainera. Urte gutxitan aldaketa handiak ezagu-tuko ditugu bizitzaren esfera guztietan: egituraproduktiboetan, hezkuntza sisteman, aisialdian, siste-ma politikoetan, eta abar.

Pragmatismoa inoiz baino beharrezkoagoa dela deri-tzot, bere zentzu positiboan: baldintza objektibo etasubjektiboetatik abiatu eta eraldaketa programa zehatzbat pausatzeko garaia da, printzipio leninista hura go-goan: bakea, ogia eta lurra. •

{ asteari zeharka begira }

Bakea, ogia eta lurra

Hobe dugu Euskal Herri aske eta berdinzalearen aldekookCovid-19aren ondorengo garaia ondo interpretatzea

hutsa

hutsahutsa

Pello Otxandiano

Page 12: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

herria

Iñigo Odriozola OiartzungoGureak Ikuztegia enpresakoarduraduna da. Gelditu gabeari dira bertan lanean, bainaberen ohiko jardunaegoeraren eskarietara

moldatu behar izan dute.«Normalean alor desberdineieskaintzen diegu zerbitzua.Gure ekoizpenaren heren batinguru hoteletara bideratuadago; beste heren bat

ospitaletara –publikoak etapribatuak– eta, azkenik, besteherena zaharren egoitzetara.Horrez gain zenbaitenpresatako uniformeak eregarbitzen ditugu. Gipuzkoa

mailan aritzen gara. Bizidugun osasun larrialdiegoeran, aldatu egin da gurelana. Hoteletatik jasotzendugun lana erabat desagertuda eta gure ohikoekoizpenaren %70 inguruanari gara uneotan».

Hoteletako arroparik ez zaieiristen orain eta ospitaletatiketa zaharren egoitzetatikiristen zaiena aldatu egin da;bai kopuruan eta baitaeskatzen duen trataeran ere.«Guk lehendik ere tratatzendugu arropa infekziosoa,badugu horretarakoprotokoloa. Kontuan izanospitaletatik edo zaharrenegoitzetatik iristen zaigunarropan birusak egondaitezkeela, koronabirusa ezdiren beste birus batzuk.Horregatik, gu lehendikprestatuta gaude arropainfekziosoa garbitzeko.Kontua da orain protokolohori behar duen arropakopurua asko igo dela»,azaldu du Odriozolak.

Gureak IkuztegiakGipuzkoako eskualde mailakoospitale gehienekin egiten dulan; Bidasoakoa, Mendarokoa,Eibarko berria, Tolosakoa,Poliklinika, Onkologikoa etaPakea. Donostia Ospitaleakgarbitegi propioa dauka.Horrez gain, Matia eta Biharko

taldeetako zaharrenegoitzekin ere lan egiten dute,baita Irungo, Hernaniko etaHondarribiko bestezenbaitekin ere. Orain,areagotu egin zaie zaharrenegoitzako eskaria.«Gipuzkoako Aldundiakkudeatzen dituen zaharrenegoitza gehienek berengarbitegi propioak dituzte.Baina, orain, osasun larrialdiegoera honetan, Gureaktaldeari laguntza eskatu dioteeta kutsatutakoen arropaguztia gu ari gara garbitzenhemen». Beraz, protokoloberezia behar duen arropainfekziosoaren kopurua askoigo da. Astelehen-asteartetanizaten dute erropa kilo gehiengarbitzeko eta 11.000 kilotarairits daitezke egun bakarrean.«Horietatik parte bat baino ezda infekziosoa».

Arropa infekziosoarekinjarraitzen duten protokoloazorrotza da beti. Orain, arezorrotzagoa, ezezagunsamarra eta oso kutsakorraden birus baten aurreangaudelako. «Covid-19 edobeste edozein birus duen edoizan dezakeela uste dutenpertsonen oheko arropaguztia poltsahidrodisolbagarri batzuetansartzen da. Hermetikokiitxitako poltsak dira. Horiek

EUSTEN ARI DIRENAKOinarrizko beharrak asetzen dituzten beharrezko langileak

b

OIARTZUNGO GUREAK IKUZTEGIA

OSPITALETAKO ETA ZAHARREN EGOITZETAKOARROPA GARBITU ETA DESINFEKTATU

OSASUN LARRIALDIA / Amagoia Mujika Telleria

Asteotan bizitzen ari garen astinaldi orokor honetan egoerak berak garbi utzi du zerden oinarrizko, funtsezko, beharrezko; zein langile diren geratu ezin direnak,muturreko egoeran eusten laguntzen dutenak. Gureak taldeak askotariko adarrakditu, alor askotara iristen da. Horietako bi, Oiartzungo Ikuztegia eta HernanikoSukalde Zentrala, gogor ari dira lanean, egoerak eskatutako erritmoan eta moldean.Koronabirusaren ondorioz beren eguneroko lana hankaz gora jarri da, baina egoeraberrian beren beharra handia denez, ohiko martxa moldatu eta bizi-bizi jarraitzendute lanean. Behar-beharrezko langileak dira.

Garbitu beharreko osasun langileen uniforme kopurua asko ugaritu da azken asteotan. Jon URBE | FOKU

Page 13: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 12 / 13

uretara sartzean, deseginegiten dira. Normalean bi edohiru poltsatan sartzen daarropa hori, bata bestearenbarruan, Osakidetzarenprotokoloen arabera. Poltsahoriek kolore berezia dute,ikuztegira iristean errazidentifikatzeko eta, horieiesker, barruko arropa ez daeskuekin inoiz manipulatzen.Poltsa horiek zuzeneangarbitzera pasatzen dira, edogarbigailuan edo garbiketa-tunel batean. Garbiketaprograma zehatzak dituguarropa infekziosoa tratatzeko;60-90 graduko tenperaturaaltuak, garbigarri bereziak etaur oxigenatuaren edotalixibaren pareko produktuak.Horrela ziurtatzen dabirusaren desagerpena etaarropa erabat garbi etadesinfektatuta geratzen dela»,agertu du ikuztegikoarduradunak. Iazko sasoihonetako datuekinkonparatuta, hamar aldizbiderkatu da poltsahidrodisolbagarrienerabilpena.Horrez gain, osasun

langileen uniformeak ere

garbitzen dituzte Oiartzungoikuztegian eta horietan ereigoera sekulakoa izan da.«Uniformeetan sekulakoigoera egon da. Osasunlangileak askoz maizagoaldatzen dute uniformea etahori igarri dugu. Pazientebatekin harremanetan egotendiren aldiro uniformeaaldatzen dute. Uniformehoriek arropa infekziosobezala ari gara garbitzenorain», azaldu du Odriozolak.Ospitaleko arroparekin lan

egiten duten garbitegiekderrigorrez osasun hesi batizan behar dute, arropazikinaren gunea etagarbiarena bereizten dituena.Hartara, birusak batetikbestera ezin direla pasaziurtatzen da. Arropazikinaren gunean neurriakareagotu egin dira azkenasteotan, langileensegurtasuna ziurtatze aldera.«Arropa zikina dakarten

kamioietan bertan hasten daprozesua. Arropa kamioibarruan dela, produktukimiko bat botatzen dadesinfektatzeko. Bost batminutuko tratamendua da.

Arropa garraiatzeko karroaketa metalikoak diren zatiakdesinfektatzen dira erahorretara». Bost minuturen buruan,

kaiola metalikoak kamioitikatera eta garbiketa prozesuahasten da. Eta behin hustuta,berriz desinfektatzen dirakamioiak. «Horrez gain,arropa garraiatzeko kaiolahoriek berriz desinfektatzendira garbiketa tunel bateangune zikinetik gune garbirapasa baino lehen. Oso zorrotzjarraitzen ditugu pausoguztiak». Langileen segurtasuna

zaintzeko neurriak erehartzen dituzte. «Plastikozkoamantalak, maskarak,betaurrekoak, aurpegiababesten duten biserak...askotariko neurriak hartzenditugu egunero. Eta behin lanjarduna amaituta, aldagelakgoitik behera desinfektatzendira». Beldurra da

koronabirusaren krisiarenezaugarrietako bat. Ikuztegikolangileen artean ere sumatuda. «Saiatu gara uneorolangileak ondo informatuta

egon daitezen; protokoloakazaldu dizkiegu, zalantzakargitu... Nik uste dutinformazioa dela gakoa etalangileak garbi izan dezalabere lanpostua erabat seguruadela. Horretan saiatu garabatez ere. Guk egunero lanerasartu aurretik tenperaturahartzen dugu eta 37 graduakpasatzen dituenak ezin dulanera sartu. Gaur arte, ez dalangilerik egon sukarrarekineta ez daukagu kutsatu bakarbat ere, zorionez». Printzipioz, ez dago

frogatuta koronabirusaarroparen bitartez kutsatudaitekeenik. «Nahiz etabadirudien arroparen bidez ezdela kutsatzen, neurriakkontu eta arreta handizhartzen dira, badaezpada».

LANGILEEN ERANTZUN ONA

Gureak Ikuztegian unehonetan 113 langile ari diralanean eta dibertsitatefuntzionala da nagusi.Langileen %80akdesgaitasunen bat dauka,fisikoa, adimenarena edosentsoriala. «Ez daukate berenlana betetzeko arazorik. Aregehiago, une gogor hauetangehienak oso ondo erantzutenari dira. Nabarmendu beharda langileak nola ari direnegoerari aurre egiten. Eta,noski, arrisku egoeran daudenlangileak bajan daude,etxean». Osasun larrialdi egoera

honetan, beraz,nabarmentzekoa etatxalotzekoa da dibertsitatefuntzionala daukatenlangileak egiten ari direnahalegina. Jakitun dira krisibat bizitzen ari garela eta, eraberean, badakite krisi honetanlehenengotako lerroan egoteaegokitu zaiela, beren lanabehar-beharrezkoa delako.

«Garbiketa

programa zehatzak

ditugu arropa

infekziosoa

tratatzeko; 60-90

graduko

tenperatura altuak,

garbigarri bereziak

eta ur

oxigenatuaren

edota lixibaren

pareko produktuak.

Horrela ziurtatzen

da birusaren

desagerpena eta

arropa erabat garbi

eta desinfektatuta

geratzen dela»

Ehun langiletik gora ari dira Oiartzungo ikuztegian ospitaletako eta zaharren egoitzetako arropa garbitzen eta desinfektatzen. Jon URBE | FOKU

Page 14: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

Hernanin dago SukaldeZentrala, Gureak taldeakelikadura eta osasun alorreandaukan zerbitzua. Jo eta sulanean ari dira asteotanlanean, normalean iristen ezdiren tokietara ere iritsi beharbaitute. Bertako arduradunLaura Cuestak eman dizkiguazalpenak. «Catering zerbitzubat daukagu eta normaleanbazkariak eta afariakzerbitzatzen ditugu Gureak-eko tailer guztietan,adinekoen egunekozentroetan, zaharrenegoitzetan, GoienetxeFundazioko zentroetan,haurtzaindegietan,enpresetan... horrez gain,badugu etxez etxeko zerbitzuberezi bat. Horren bitartez, 65urtetik gora dituzten edotaegoera zaurgarrian dauden

herritarrei jatekoa etxeraeramaten diegu. Guztira,egunean 3.300 batpertsonarengana iristengara». Alarma egoera ezarri eta

zerbitzuaren egunerokoahankaz gora jarri zen. «24orduren buruan gurezerbitzuaren %60-70 ingurubertan behera geratu zen.Tailerrak, lantegiak,haurtzaindegiak... itxi eginziren eta zerbitzu horiek etenegin behar izan genituen.Zaharren egoitzetakozerbitzua, etxez etxekoa etagizarteratzeko lanean aridiren elkarteei –Emaus,Caritas, Cear Euskadi etaArrats– eskaintzen diegunageratu ziren martxan. Bezerohoriek mantendu ditugudenbora honetan guztian».

Alarma egoerarekin bat,eskari berriak jasotzen hasiziren. «Etxez etxekozerbitzuaren eskaria izugarriigo zen bat-batean.Normalean Gipuzkoa mailan350 pertsonaren etxeraeramaten dugu jatekoaegunero. Egun gutxirenburuan, ia bikoiztu egin zireneskariak eta 650pertsonarengana joaten hasiginen. Normalean bakarrikbizi den jendea da, 65 urtebaino gehiago dituena edotaosasun arazoak dituena,birusaren aurrean arriskuaduena eta ez daukana kaleraerosketak egitera ateratzekoaukerarik. Herritar asko hasizen bazkariak eta afariaketxera eramateko eskatzen»,azaldu du Cuestak.Erabiltzailearen neurrikodietak eskaintzen dituzte,dituzten osasun arazoenedota bizimoduarenaraberakoak. Zaharren egoitzetan

eskaintzen duten zerbitzuaere aldatu da. «Adibidez,Zestoako zaharren egoitzatikdeitu ziguten gure zerbitzuaeskatzeko. Han bertansukaldea daukate, sukaldaripropioa dute, harakinabertara gerturatzen da, fruta-saltzailea, okina, arrain-saltzailea... baina bertakolangileek erabaki zutenegoiliarrekin bertankonfinatuko zirela, sartu-ateratan egon daitekeenarriskua murrizteko. Etapentsatu zuten egokiena zelasukaldeko joan-etorri horiekere murriztea. Hartara, gukbazkariak eta afariakeramaten dizkiegu,egoiliarrentzat eta orainegoitzan bizi direnlangileentzat. Eta horrelaziurtatzen dute kanpotiklangile bakarra sartzen dela

egunero. Arriskua murriztekoneurri bat da», azaldu duarduradunak.Bestelako eskaera berriak

ere izan dituzte. «Adibidez,Donostiako Udaletik gizartejantokietarako menuakeskatu dizkigute, aterpeetaneta kiroldegietan konfinatutadauden etxerik gabekopertsonentzat. Ehun lagunbaino gehiago daude horietangosaltzen, bazkaltzen etaafaltzen eta guk eramatendiegu jatekoa». Finean, osasun larrialdi

egoera honetan azaleratudiren behar batzueierantzuten saiatzea egokituzaie. «Denak etxeankonfinatu behar genuelaagindu zuten. Baina, etxerikez dutenak? Baliabiderik ezdutenak? Egoera oso ahuleandagoen herritarren berrijakiten ari gara gure lanariesker. Benetan gogorra izatenari da, baina, aldi berean,indarra ematen diguoinarrizko zerbitzu batematen ari garela jakiteak».

HAURRENTZAKOMENUAK

Azkoitiko Udaletik ereeskaera berezia jaso dute.Normalean eskolan jangelakobeka duten eta egunerokojatekoa ziurtatuta ez dutenehun haur ingururi jatekoaeramaten diete etxeraegunero. «Baliabide eskasakdituzten familiak dira. Ezindute ziurtatu haurrenelikadura eta Udalarenbitartez guk egunero menuakeramaten dizkiegu ehunumeri. Izugarria iruditzenzait». Cuestak aurreratu duenez,

beste udaletxe batzuetatik ereari dira deika SukaldeZentralera. «Beste udalbatzuek ere deitu digute etainteresa agertu dute beharra

Zestoako zahar

etxean langileak

egoiliarriekin batera

konfinatu dira.

Sukaldari propioa

duten arren, alarma

egoera honetan

sukaldea itxi eta

jatekoa Sukalde

Zentralak eramaten

die, egoitzara sartu-

aterak murrizteko.

herria

HERNANIKO GUREAK SUKALDE ZENTRALA

EGOERA LARRIETAN ETA AHULETANDAUDENENTZAT KOZINATZEN DUTENAK

Segurtasun neurri zorrotzekin, egoerak eskatutakora moldatzen ari dira Sukalde Zentralean. Jon URBE | FOKU

Page 15: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 14 / 15

duten herritarrei menuakeramateko. Seguruenikdatozen egunetan beste herribatzuetan ere hasiko garazerbitzua ematen».Gipuzkoako Aldundiarekin

ere akordio bat lotu dute,datozen asteetan sordaitezkeen beharrei azkarerantzuteko modua izateko.«Egun batetik bestera egoeraahulean dagoen herritarrenbatek gure menuen beharrabalu, Aldundiak hori asetzekomodua izan nahi du». Lanpetuta eta hunkituta ari

da asteotan Laura Cuesta.«Koronabirusa muturrekoegoerak ari da bistaraateratzen eta behar handiaduen jendearen berri izatenari gara gure lanari esker.Badakigu egunero noriematen diogun jaten, osojakitun gara eta horrek arduraeta poza ematen dizkigu».Langileen segurtasuna

ziurtatzeko goitik beheraaldatu dute lan egitekomodua; txandak aldatudituzte, segurtasun espazioamantentzeko modua jarri,

desinfektatzeko neurrizorrotzak hartu... «Lantaldeanfigura berri bat sortu dugu.Bere egitekoa da langileeksegurtasun neurriak ondobetetzen dituztela ziurtatzea.Desgaitasunak dituztenlangileak dira eta egun batetikbestera bere lan egitekomodua aldarazi diegu.Horregatik, pertsona batberen segurtasuna zaintzeazarduratzen da», azaldu duCuestak.Horrez gain, janaria

garraiatzeko erabiltzendituzten erreminta guztiakkanpoan desinfektatzendituzte orain. Hori orainhartutako neurria da.«Aterpeetara, zaharrenegoitzetara, herritar askorenetxeetara... joaten gara.Jatekoa eramateko erabiltzenditugun erreminta guztiak,erretiluak, kaxak, ontziak etabestelakoak, normaleanhemen bertan garbitzenditugu. Baina orainUPV/EHUrekin akordio batlortu dugu eta haieninstalakuntzetan

desinfektatzen dituguerreminta horiek denak etafurgonetak. Gure taldekolangile batzuk ari dira lan horiegiten unibertsitatekoeraikinean dagoengarbiketarako tunel batean.Hartara, hemen sukaldeanjatekoa prestatu besterik ez daegiten eta garbiketa hemendikkanpo egiten da. Segurtasunneurri bat gehiago da». Oraintxe 46 lagun ari dira

Sukalde Zentralean lanean.«Langile gehiago gara berez.Baina batzuk arriskutaldekoak direnez baja hartubehar izan dute. Geratugarenak ari gara aurreraegiten eta oraingoz moldatzengara. Desgaitasun fisikoak,adimenarenak edosentsorialak dituen jendea arida lanean, bakoitza dagozkionegokitzapen eta laguntzekin.Astelehenetik iganderaematen dugu zerbitzua etabenetan txalotzekoa dalangileen jarrera. Gureaktaldean babesa eta bultzadabehar duen jendearekin lanegiten dugu, aldaketen eta

estres egoeren aurreanzaurgarriagoak direnpertsonekin. Benetanhunkigarria da estres etabeldur egoera honetanlangileak nola ari direnerantzuten. Nolakokonpromisoarekin etaseriotasunarekin ari direnlanean. Erabatkontzientziatuta daude,arauak zorrotz betetzendituzte eta zerbitzatzen dugunmenu bakoitzean erabatinplikatzen dira. Kontzientedira zer nolako pertsonei aridiren laguntzen, oso garbidaukate norengana iristenden prestatzen duten janariaeta horrek sekulako indarraematen die. Oso garbi daukatebehar handia duen jendearilaguntzeko ari direla. Egunero2.500 pertsonarengana iristenari gara. Benetan hunkigarriaeta ikusgarria da nola lanegiten ari diren ikustea».Koronabirusak ustezko

normaltasuna zartatu du,jendartearen zuloak bistaratueta lehen lerroan jarrioinarrizko langileak.

Egunero egoera zaurgarrian dauden 2.500 pertsonarengana iristen dira Hernaniko lantegian prestatutako menuak. Jon URBE | FOKU

Azkoitiko Udalak

ehun haurrentzako

menua eskatu die.

Normalean

eskolako jangelan

bazkaltzen duten

eta etxean jatekoa

ziurtatuta ez duten

haurrengana iristen

dira era horretan.

Page 16: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

Isolamendua hasi zenean, be-lardia horixe bera zen Amaia-rentzat: belar-di bat. Alegia,belarrez beteriko lur puskabat. Non eta, asfalto ondoan.Bide ertzean. Laugarren egu-

nerako, ordea, “berdetegi” hura “lora-tegi” bihurtzen hasi zen, eta Amaiak,sekula santan zelai horretan errepara-tu ez zuen Amaiak, arrosa koloreko lo-re txiki eder bat ikusi zuen. Ikusi etahartu, eurekin bizi zen amonari opari-tzeko. Hor hasi zen dena. Itxialdiakmundua bat ireki zion Amaiari.

LEHERKETA

Isolamendua hasi zenetik, galdera batdago airean. Noiz arte? Etorkizunerabegiratze horretan ahazten zaigu etor-kizuna irensten ari garela segundoero.Hori bera gertatu zaigu etxean sartugaituzten arte. Denboraren atzetik jo-an gara korrika, inoiz harrapatzeko es-perantzarekin. Eta orain, denborarenneurria non dagoen erakusten ari zai-gu gure ingurua. Isolamenduan sartuginenean, herri eta hirietako parke etalorategi asko “txukun-txukun” moz-tuak ziren. Belarrak eskuaren zabalerahartzen bazuen, luze zegoen sentsazio-arekin gainera. Gizakiak jarri izan due-lako erritmoa eta estetika lorategietan.Naturaren denbora kontrolatu nahiizan du. Luzea itsusia delako, eta moz-tu beharra dagoelako belarra. Hala era-kutsi digute, behintzat. Hirugarren astean, eta eguraldi ona-

ren laguntzarekin lehertu zaigu par-kea. Belarra baino ez zegoen lekuan ha-si dira koloreak azaltzen. Zuri eta arro-sen azpitik etorri dira horiak, etatartean moreek ere hor daudela eraku-tsi. Tamaina bereko belarren eremuazenak askatasuna lortu du, eta orain,loreak azaldu zaizkigu muturren aurre-an. Sekula ikusi ez ditugun lore horiek.

ENARA LOREA

Okindegira bidean jasotako lore arrosaetxera eraman zuen Amaiak, eta semetxikiari eman. «Eman amonari, Mi-kel». Txikiak liluraz begiratu zuen lo-rea, eta amonarengana gerturatu zen.«Zuretzat, amona». Amaiaren eta Mikelen begiradapean

jaso zuen amonak lorea. Irribarre txikibat egin, eta bota zuen zalantza izpirikadierazi gabe: «Enara lorea». Gero etorri ziren amonak Mikel ma-

galean hartu zuenekoa, eta leihoarenbeste aldera begiratu eta kontatu zizkio-nekoa: «Zuek ez zarete konturatu, Mi-kel, baina badira bi aste enarak zeruanhegan dabiltzala. Etxeko leihotik ikusiditut. Gure baserri alboan izaten zen be-ti belaze eder bat, lorez betetzen zena.Eta enarak etortzen zirenean, hauxe, es-kuetan dugun lore hau bera hazten zen,zelaiari kolorea emanaz. Hargatik dei-tzen genion guk enara lorea». «Ama, sekula ez didazu halakorik

kontatu…». «Hik galdetu al didan, ba?».Okindegiko belardi txikiak mundua

ireki zion Amaiari. Ordura arte ezeza-guna zuen mundua. Ordutik iltzatuakditu begiak Amaiak bide ertzeko belar-di txiki hartan. Egunero lore ezberdinbat ikusten du, eta amonari eraman.

LANDARE ITSUTASUNA

Amaiak zelaiko loreak ez ezagutzea ezda gauza arraroa. Hala diote, behin-tzat, ikertzaileek. Eta izena ere jarridiote mundu mailan gertatzen ari denfenomeno horri: Plant blindness-a edolandare itsutasuna. Ez ditugu landare-ak ezagutzen, baina hori gutxi balitz,ikusi ere ez ditugu egiten. Bizitza osa-tzen duen atze-oihala bezalakoak dira.Hor daude, baina ikusezinak dira gure-

herria

LORALDI ISOLATUAKIñaki Sanz-Azkue

Gaur ere bide ertzeko parkerazuzendu ditu begiak Amaiak. Ezindu saihestu. Bi aste izango dirakonturatu zela, eta ordutik beremomentutxoaren parte bihurtu daerritoa. Ogi bila doan bakoitzean,belardi txikian iltzatzen zaizkiobegiak. Aspaldidanik ezagutzen duokindegira bidean dagoen belarpuska hori, baina sekula ez zuenerreparatu aurrean zuenmikromundu horretan.

Jolas bat proposatu nahi dizuegu. Beheko taulan agertzen direnlandareek Euskal Herriko txoko ezberdinetan duten izena bildunahiko genuke. Idatzi izena taulan, atera argazkia, eta igoTwitterera @Gaur_8 jarriaz, eta #loraldiisolatuak hashtag edoetiketa erabiliz. Zenbat bilduko ote ditugu?

1 Hirusta gorriaTrifolium pratense

2Txikori-belarraTaraxacum officinale

3Ezpata-plantainaPlantago lanceolata

4Urre-botoiaRanunculus acris

5GirtangorriaAjuga reptans

6Enara-loreaSilene flos-cuculi

ZURE HERRIAN ZER IZEN EMATEN DIOZUE?LANDAREA

Zure herriaren izena:

Azken egunotan hasi dira lorategi batzuk mozten. Irudia Lasarte-Orian jasoa da. Jon URBE | FOKU

Page 17: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

tzat eta ez diegu baliorik ematen. Lan-dareekiko itsutasuna dugu. Ikerketenarabera, horrek ondorio larriak izanditzake. Ez soilik naturarentzat, baitagure osasunarentzat ere. Landareak in-guratzen gaituen biodibertsitatearenparte dira, bizitzaren eta gizakiarenongizatearen oinarrietako bat. Ez eza-gutzeak, balioa ez emateak, horienkontserbazioa zalantzan jar dezake.Begiak zabaldu beharrean gaude, itsu-tasunean ez galtzeko.

Esan bezala, mundu mailako fenome-noa da landare itsutasuna, baina EuskalHerrian ere ezagutzen dugu. AranzadiZientzia Elkarteak eta EHUk elkarlane-an eginiko ikerketa batek hala adierazizigun. Kosta egiten zaigu inguruan di-tugun landare arruntenei izena jartzea.Euskal Herriko 12 urteko mila ikaslere-kin egindako azterketak hori ondorioz-tatu zuen. Batez beste bost landare izenbaino ez zituzten izendatu ikasleek, etalandareekiko interesa, animaliekiko ezbezala, txikia da oso. Mikelen amonaren kasuak ere badu

adibiderik gurean. 2012-13an Hernaninegindako landare izenen bilketa lanbatean, Burbunak eta Etsayak proiek-tuan, elkarrizketaturiko hamar adine-ko lagunek, batez beste, 68 landare be-larkara izendatu zituzten (zuhaitzaketa zuhaixkak kontuan izan gabe).Guztiak etxean ikasitakoak eta etxe in-gurukoak ziren. Elkarrizketatuek ber-tako izenarekin eman zituzten denak,bai eta horietako askoren loraketa ga-raia aipatu, edota ematen zaion erabi-lera azaldu.Gizartea ez ezik, bizi garen eremua

ere urbanizatu egin baita, eta bertakolandareek protagonismoa galdu dutegure egunerokoan. Lorategietako bela-rra maiz mozten dugu, eta kanpokolandareak landatu ditugu bertakoeihazteko denbora eman gabe. Zentzurikbaduen ere pentsatu gabe, agian. Este-tika deitzen diogu. Baina, nork marka-tzen du estetika?

LORATEGI URBANOEN BIODIBERTSITATEA

Ordutik, Amaiak ogia ez ezik, egunerolore ezberdin bat ere ekartzen du etxe-ra. Zelai txikitik etxera eramandako lo-

re bat. Eta lore horren aitzakian ari-tzen dira berriketan amona, ama etabiloba.Izan ere, lorategi urbanoek jaso de-

zaketen biodibertsitatea ez da kontuanizaten maiz. Moztu ezean, edota ondokudeatu ezean asko dira gure herrie-tan eta hirietan topa ditzakegun lan-dare loredunak. Eta hala, gu itxi gai-tuztenean ireki dira loreak, etalorezainak alde egitean, koloreztatu di-ra belardiak. Azaldu dira hirustak, txi-kori-belarrak, bitxiloreak, urre-bo-toiak, kuku-belarrak… eta koloreztatudigute asfaltoaren erresuma. Gertae-rak, alabaina, estetikaz haratago erebadu garrantzia. Aranzadi Zientzia Elkarteko Alberto

Castro entomologian doktorea da, etabere ustean lorategi urbanoen kudea-ketak eragina izan dezake hainbat kon-tutan. «Landareei hazten uztea, duda-rik gabe, intsektu polinizatzaileentzathobea da. Baina ez hori bakarrik. Kon-tuan izan beharko genuke hazten uzte-an, lorategiaren konplexutasun es-trukturala ere handiagoa izango dela.Alegia, tamaina eta forma ezberdinekolandareez osaturiko eremu gehiagoizango ditugula, eta horrek, esaterako,ornogabe dibertsitatea handiagoa iza-tea ekartzen du». Aniztasunak zertanlagun dezakeen galdetuta, Albertok hi-ri eta herrietan sortzen diren izurrite-en kontrako neurri moduan izan deza-keten funtzioa azpimarratzen du:«Ornogabe askok izurriteen kontrakoneurriak betetzen dituzte. Armiarmek,esaterako. Baina ez hori bakarrik, or-nogabe dibertsitateak polinizazio arra-kastatsuagoa ekarriko du, eta hainbathegaztiren bazka ere badira».Albertok, ordea, garbi du lorategien

kudeaketa aldatu beharra dugula. «Ezdut ulertzen nola bertako landareakhazten uzteari ‘zikina’ egotea dei die-zaiokegun oraindik ere. Herri eta hi-rietako parkeen antolaketa on batekguztientzat onura ekar dezake, etaparkeetako eremu batzuetan bertakolandareak hazten uzteak ‘hesi efektua’eragin lorategi batean sortu daitezke-en izurriteak besteetara igarotzea zail-duz. Bertako ornogabe gero eta gehia-

2020 | apirila | 18

GAUR8• 16 / 17

1 · Hirusta gorria Trifolium pratense

2· Txikori-belarra Taraxacum officinale

3· Ezpata-plantaina Plantago lanceolata

Landareen argazkiak. JESUS AZKUE

Page 18: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

herria

go, orduan eta zailagoa izango du izu-rriteak aurrera egiten». Izan ere, Al-bertoren ustez, ez du zentzurik egun-go kudeaketak. Belarra moztu etamoztu ari gara, eta kanpoko loreakekartzen ditugu landatzeko. «Eta kan-poko loreekin batera ekartzen dituguizurriteak sortzen dituzten kanpokoornogabeak…».Isolamendu garaian ornogabeen

mundua ezagutzera emateko, proiektubat ere jarri dute martxan Aranzadin:Escaralimania du izena. Jendeak etxeinguruan aurkitzen dituen ornogabeenargazkiak bidaltzen dizkie eta horiekidentifikatzen laguntzen diete adituek.Dibulgazio izaera duen proiektua da,eta horren ezezaguna, eta era berean,garrantzitsua den mundua ezagutarazinahi dute herritarren artean.

LOREAK BEHATZEAREN SEKRETUA

«Kirkir lorea», esan du Mikelen amo-nak lorea eskuan duela. «Lore honeta-tik ateratzen den fruitua ematen ge-nien kilkerrei jateko». Izan ere,Mikelen amona baserrian bizi zenean,urtean bitan mozten zuten ingurukobelarra. Batzuetan, baita hirutan ere.Horrek, ordea, denbora ematen zionzelaiari zomorroak erakarri, horiek po-linizazioa egin, eta landareek fruituagaratzeko. Eta amonak, hala ikasi zuenbizitzaren erritmoa landareen, eta oro-korrean, naturaren arabera neurtzen.Landare bakoitzak baitu bere momen-tua urteko zikloan. Eta itxuraldatu ereegiten baitira denborarekin. Eta horren ispilu izan dira sare sozia-

lak azken asteetan ere. “Xuxurlatuaz”izenpean txiokatzen duen Twitterreko@ane_maite erabiltzaileak bota zuentxioak, esaterako, eman zuen zer esa-na, eta zabaldu zituen hainbat begi, or-dura arte landareentzat ireki gabeakzirenak. Txikori belarraren lore horiaernaltzean haziz beteriko buru zurikolandarea bihurtzen zela eta, jende as-kok onartu baitzuen bi landare ezber-din zirela pentsatu izan zutela beti, etalandare batek sekula jaso gabeko eran-tzuna izan zuen sare sozialetan.Izan ziren ere landare izenek Euskal

Herrian duten aberastasunaren lagin

izan ziren erantzun asko. Jendeak «gukhorri hala deitzen diogu» batekinerantzun baitzuen. Belaunaldiz belau-naldi igaro diren landare izen asko de-sagertzear dauden honetan, ahozkota-sunaren eta naturaren arteko erlazioazkonturatzeko aukera ona eman zuenlandareak.

HEZKUNTZAREN LORALDIA

Amaiak gaur ere ezin izan dio uko eginbide aldameneko lorategia behatzeari.Ederra dago, ederrean. Etxeko leihotikere hasi dira egunean-egunean gailen-tzen hasi diren koloreak ikusten. Amo-nak izendaturiko enara-lorea (Sileneflos-cuculi) izan zen hasieran begiztatuzuena, baina geroztik, bista ere findudu, eta ezagutu ditu hirusta gorria (Tri-folium pratense), txikori-belarra (Tara-xacum officinale), girtangorria (Ajugareptans), ezpata-plantaina (Plantagolanceolata), urre-botoia (Ranunculusacris) eta makina bat landare eder.«Horiek ere hemen zirenik…». Eta pentsatu du, eskolara bueltatzen

denean, ikasleei ere gauza bera eginbeharko liekeela. Eremu txiki bat har-tu, eta eremuaren jarraipena egin. Li-buruek “segida ekologikoa” deitzendioten eta ikasleentzat horren zailaden kontzeptua ikastetxe ingurukobelardi txikian ikusteko. Eta zergatikez, biodibertsitatea landare moduanazaltzeko! Amaiak, hurrengo udabe-rrian loraldiaren hezkuntza landukodu. Hezkuntzaren loraldi berri hone-tan, halako dinamikek hartu behar du-telako indarra. Eskola ez dadin izan ir-la bat herri barruan, baizik eta herriarieta inguruari loturiko eremu diber-tsoa.Eta @ane_maite erabiltzaileak bida-

litako txioa frogatzeko, Amaiak berebelardi txikiko txikori-belarrari laxotxiki bat jarri dio zuztarrean. Amonakere hala egiten omen zuen txikitan.Hala, ogi bila doan bakoitzean beha-tzen du lorea, eta argazki bat ateratzendio. Sare sozialetara igo du, landareitsutasunari begiak eman nahian. Izan ere, Amaiari, beste askori beza-

la, itxialdi honetan, mundu berri batloratu zaio. Eta zuri?

4· Urre-botoia Ranunculus acris

5· Girtangorria Ajuga reptans

6· Enara-lorea Silene flos-cuculi

Page 19: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 18 / 19

hutsa

Koronabirusa. Besterik ez dutaditu azken ummm... utzi pen-tsatzen... bi hilabeteetan! Koro-nabirusa eta berrogeialdia eta

berrogeialdia eta koronabirusa. Buruabenetan eztanda egin beharrean duda-la! Zer egin etxean egoerari aurre egite-ko, zer ez egin etxean honi aurre egite-ko, maskara bai ala maskara ez, zererosi daitekeen, zer ezin den erosi, txa-kurrak kalera bai umeak kalera ez, goi-zean, 08:00etan yoga, 09:00etan zum-ba , dutxatu eta 1 1 :00etan bi lera

birtuala lankideekin (gora telelana!),bukatzean bazkaria prestatu (errezetaelaboratu bat, noski!) eta bazkaldu,haurrak siesta egiten badu (ai, egia, gu-raso naiz!) lan pixka bat eta bestela izo-rrai, 17:00etan merienda eta ondoreneskulanak, 19:00etan kuadrillakoekinpintxo-potea egiteko… Ei! Eta gurasogarenak animatzaile soziokultural 24orduz! Horrela egunero-egunero! Etaestresa? Top 10!Eta noski, 20:00etan txalo zaparra-

dak: gaur zergatik? Kaka, Watsappean

hamaika deialdi, eta nork ziurtatzendit ez nabilela Guardia Zibilari txaloegiten? Bitartean agintariak, orain pixka bat

luzatuko dugu konfinamendua bainalanera joateari ez utzi, eta Polizia, ezibili bizikletan, ezin da kirola egin etatori isuna edo kolpe batzuk nik horrelanahi dudalako. Utzi haurrak kalera ateratzen eta hel-

duoi kirola edo paseotxo bat ematen,desestresatu eta deskantsatzeko beste-rik ez bada ere! •

hutsa

Lasai eta goxo etxeanMiren Azkarate

Badiola

hutsa

Ez dago iritzi artikulurik, telebistaedota irrati programarik birusariaipamenik egingo ez dionik. Bi-rus batek aldatu du gure egunero-

ko bizimodua, nagusiki premisa ekono-mikoen gainean eraikitako bizimoduegituratu eta antolatua. Birusak kaosaekarri digu, desoreka, krisia, gure egune-roko bizimodu estresatuan, geldialdiarendesoreka, ezerosotasuna. Eta birus honek gure bizimoduan para-

digma aldaketa ekarriko baligu? Birushilgarria delakoan, birusak bizitza sor-tzaileak direla frogatuko balitz? Darwinistek espezieen eboluzioa hau-

taketa naturalaren eta pixkanakako eral-daketaren gainean eraiki zutenetik urteasko joan diren arren, zientzialari gehie-nak lerratu dira haien uberan. Guztiekonartzen dute bizitzaren oinarrian eta ga-

rapenean bakterioak egon direla, bizitza-ren sorreran oinarrizko unitateak bakte-rioak izan direla. Hala ere, bada galderabat hainbat erantzunen iturburua dena:espezieen sorrera pixkanaka eraldaketa-ren bidez eman da ala inguruak eragin-dako jauzikako aldaketaren bidez? Espe-zie batetik besterako eraldaketa posible allitzateke aldian aldiko aldaketaren bidez?Non daude horren ebidentzia fosilak?Galdera hauetatik tiraka, batzuek zien-

tziaren eta gizakiaren arrazionaltasuneansakondu ordez, guztiaren jatorria jainkoahaldunen bati aitortu izan diote eta ho-rretan darraite. Aldiz, zientziaren bidetik,ez dago dena esana. Askok uste izan dute-naren aurka, Homo sapiens sapiens-a ezda eboluzioaren azken katebegia.Bakterioei izaera bikoitza aitortzen

zaie: bizitzaren eragile “ongarria”, batetik,

eta gaixotasunen eragile “galgarria”, bes-tetik. Badira zientzialariak birusak infek-zio eragileak izatez gain, zelularen barne-an material genetikoan aldaketakeragiteko gai ere izan daitezkeen hipote-sia defendatzen dutenak.Gaur-gaurkoz, ebidentzia zientifikorik

ez badago ere, nork esan lezake etorkizu-nean eboluzioaren katean birusak eraba-kigarriak direla frogatuko ez denik? Nik ez dakit koronabirusak paradig-

ma aldaketarik ekarriko duen genetika-rako. Ez dakit giza espezie berri batensorreran eragingo duen. Baina eragindigun geldialdi honek gizaki sozial be-rri baten aldeko hausnarketara eramanbeharko gintuzke; azkenaldian areago-tzen joan den gizarte indibidualista ho-rren aurrean, gizaki soziala gailendudadin, amaieran. •

0hutsa

Bazen behin...

Antton Izagirre

Page 20: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Akordatzen ote da inoregunek izena zuten ga-raiaz? Garai hartan, hez-kuntza eskolan egitenzen, batez ere. Konfina-menduak, baina, etxera

lekualdatu du eskola: etxetik irakasleakberen lana egin nahian; etxean fami-liak irakasleek bidalitakoa kudeatzen.Etxean tokatu zaie, etxea, telelana, adi-neko gurasoak, seme-alabak eta haienikasketak gobernatzea. Denen emozio-ak, kezkak, zalantzak eta beldurrak pil-pilean daudelarik, gainera. Ez da erraza. Etxea/eskola/lana/aisia arteko mu-

gak erabat lausotu direnean, hezkuntzaarloan ere hainbat kezka ari dira azale-ratzen.Denborarekin zerikusi du agerikoe-

nak: ez dakigu noiz itzuliko garen hezi-guneetara. Saiatu beharko genuke egunhori irudikatzen. Emozioz, presio psi-kologikoz eta, batez ere, presaz beteta-koa izango da. Zenbat bizipenen ez otediren pilatuko, onak eta txarrak! Zer be-har ote dituzte neska-mutilek, etxeko-ek, gu geuk: itzuliko ote gara udakoopor aurretik? Nola itxiko dugu ikas-turtea hala bada; eta, ez bada?Presa handia egongo da itzuleran. Eta

presa horrek denborarekin eta konfina-mendu garaiaz dugun iritziarekin duzerikusia. Denbora berreskuratzekotentazio handia egon liteke. Zer dago,ordea, tentazio horren atzean? Hainbatjenderentzat konfinamendua galduta-ko denbora da. Ikasturtea ikuspuntuhorretatik ikusita, galdutzat eman be-har dugu. Hala ere, itxialdiko denboraguztiz hezigarria da. Ikasleek, beharba-da, ez dituzte curriculumeko gaiak ika-si, baina horren ondorioak ezin du ino-la ere izan ez dutela ezer ikasi. Askotan esaten dugu eskolak bizitzen

ikasteko tokia beharko lukeela. Egoerakparez pare jarri gaitu errealitatearekin:bizitza ez da beti polita eta erraza. Hauda bizitza, eta aukera paregabea eskaini

digu gauza handiak ikasteko, une zaile-tarako tresnak garatzeko. Orain denoigertatzen ari zaiguna ezusteko aukeraaparta da, esperimentazio eremu handibat, eskolan landu nahi genituen oina-rrizko konpetentziak esperimentatze-ko. Zer egiten ari gara, bada, ikasten etapentsatzen, komunikatzen, elkarrekinbizitzen, norbera izaten, eta egiten etaekiten ikastea baino?

Ikasturtea galdutzat ematen badu-gu, besteak beste, gutxiesten arigara etxekoek egin duten lan es-kerga. Onar dezagun. Neska-mutilekbeste gauza batzuk ikasi dituzte: frus-trazioa kudeatzen, elkartasuna, enpatia,esaterako. Gauza asko ikasi dituzte, ezguk irakatsitakoak, ados, baina zor du-gu egindako lan horri aitorpena egitea. Heziguneetara itzultzen garenean

horri guztiari lekua egin behar diogu,zalantzarik gabe. Ezin dugu alferrik gal-tzen utzi bizitzak eskaini digun aukera,latza bada ere. Hor kokatuta, errazagoikusiko dugu inolaz ere ezin duela esko-

lako itxialdiak hasi etxeko itxialdiaamaitzen denean.Erronka ederrak ditugu itzulerarako.

Presazkoenak, akaso: burutu ezin izandiren dolu prozesuei aurre egitea; ikas-leen artean konektibitatea edota euska-rarekin harremana ez izateak sortu di-tuen arrakalak konpentsatzea;bakoitzak daramatzagun zauri emozio-naletatik bizikidetza berreraikitzea. Asko geure buruari galdezka ari gi-

nen “zer gertatuko da?” dena amaitzendenean. Batzuek, “zer egingo dugu?”galderaz ordezkatzea proposatu dute.Bizitzak ezustean ekarri digun denborahonetan egindako gogoetak eta azter-ketak, josten hasi garen ametsak mar-txan jartzeko galdera eraikitzaileagoaeta iradokitzaileagoa da, dudarik gabe.

Edonola, garrantzitsuena da denokhazten jarraitzea, eta ez dezagulainor bidean galdu, utzi. Ez hezkun-tzako bidean, ez eraikitzea tokatuko zai-gun etorkizun eta jendarte berri ho-rranzko bidean. Eutsi! •

Saiatu beharko genuke heziguneetara itzuliko garen eguna irudikatzen. Jon HERNAEZ | FOKU

Galdu, ez da ezer galdu

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 20 / 21hutsa

atze

rria

XXI. mendeko lehen esperimentu globa-laren protagonistak gara. Film luzea da,ez kezkatu, oraindik ez dizu inork spoi-ler egingo. Edo nahiago baduzu kapitu-lu zirraragarri asko dituen serietzat hardezakezu bizitzen ari garena eta biziko

duguna.Pasatu gara ezjakintasun osotik, gertatzen ari zena

ez sinestetik shock egoera batera eta, kasu askotan,neurririk gabeko beldurrera. Egiazkoa da arriskua,nahiz eta ez den ikusten, ez dakizu non dagoen etanon ez, nork bai eta nork ez. Mesfidantza sortzen dubesteekiko, guztiarekiko. Zu bakarrik burbuila bate-an, zu bakarrik zure izatearekin, zure beldurrekineta zure zalantzekin.Ziztu batean gure ohiturak zuritik beltzera aldatu

ditugu. Aldarazi dizkigute bai, baina guztiok ezbai-rik gabe, gehiago edo gutxiago, onartu edo bete di-tugu eta horretan gabiltza.Gure harremantzeko mo-dua errotik aldatu da, edoagian aldatu baino nabar-mentzen ari ziren ohituraberriak –nork asmatutako-ak?– gailendu dira behin-goz . Pantai len bitartezikusten dugu dena, haienbitartez ulertzen dugumundua eta haiek erabil-tzen ditugu harremantze-ko gero eta gehiago. Zigortuta dago hiru helburu jakinetarako ez bada

kalera irtetea, kalean ibiltzea. A, ez, barkatu… lauga-rrena ere bada: lan egitea. Mota guztietako poliziakbilakatu dira orain inoiz baino gehiago kalearenjaun eta jabe. Zer gelditzen zaigu? A, bai, gure espa-rru pribatua, gure ondasun bakarra –daukanakbehintzat–, etxea; besterik ez.A, eta badaukagu beste esparru aske bat: balkoia.

Baimena dugu egunero ilundu aurretik minutu gu-txi batzuetan burua atera eta txalo eginez eguneko,asteetako, hilabeteetako… muga guztiak ahantzara-ziko dizkigun tarte sinbolikoa hartzeko. Demokrati-koa? Elkartasunekoa? Terapeutikoa? Iraultzailea?Edo kaka putza? Honek guztiak zerbait ona badu, ba-

lio beharko luke azken hamarkadotan gizarte etanorbanako bezala daramagun erritmo zoro eta sun-tsikorrari frenoa jartzeko. Ikusi eta ikasi behar dugunatura hondamendira daraman gurpil zoro bateansartuta gaudela lepora arte, eta horren erantzuleakgutako bakoitza garela. Gure jarrera aldaketan dagogakoa.Era berean, gurpil zoro horretan, erdietsi ezinak

diren helburu sinesgaitzei –nork asmatutakoak?–eta bat-bateko lorpenei ematen diegu balioa. Ba, ba-da orain momentua horretaz ere hausnartu eta be-netako gauza txikiei merezi duten arreta jartzeko.Uste dut zenbait jende konturatzen hasi dela goian

aipatutako gizarte eredu horrekin zuzenean lotutadagoen pribatizazio eta negozio hutsaren ondoriodela osasun publikoa zein publikoa den beste edozerhiltzen uztea. Uste dut balkoietako ekintza sasi-he-roiko horiek badutela horrekin lotura, baina uste

dut pauso asko eman beharko genituzkeela, eta eznaiz galeriara begira egiten diren poseez fidatzen.Hori esan badut ere, ez dut bihotz oneko jende guz-tia zaku exhibizionista huts horretan sartuko. Bakoi-tzak ditu bere arrazoiak eta beldurrak.Izan ere, egoera honetan gehien kezkatzen nauena

da, beti bezala, norbere miseriei erreparatu eta sen-datzeko bidea jarri beharrean, fokua inbidia eta ezi-kusi osoz besteengan jartzen duen jendilaje horrenjarrera. Covid-19 delako birus gogaikarri hau helbu-ru jakin batzuetarako sortu eta zabaldu bada, bal-koietako polizia nazkagarri horiek dira gizartea no-rabide hoberenera baino, txarrenera bidalikodutenak. Izan daitezela oharkabean geldituko direnhirugarren mailako aktore(s)ak. •

{ koadernoa }

Minutu bateko putza

Covid-19a helburu jakin batzuetarakozabaldu bada, balkoietako polizia nazkagarrihoriek dira gizartea norabide hoberenerabaino, txarrenera bidaliko dutenak

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

herritarrak

Dramaz bai-no, nahiagodu aukerazhitz egin,nahiz etaoso presen-

te duen etxean dauden ikasleguztiek ez dituztela aukera be-rak. Horrek kezkatzen du. Gai-nontzean, curriculumak jaso-tzen dituen zenbait gaitasunlantzeko garaia iruditzen zaio:norbere burua ezagutzea, an-tolatzea, emozioak kudeatzea,erresiliente izatea... Eskola etaetxea parean aritzeko garaiaere bada. Nelida Zaitegi kon-bentzituta dago, gainera, eto-rritako ezohiko egoera hone-tatik ikasteko asko dagoela.

Azken egunotan gero eta oze-nago ari dira entzuten hau-rrekin gertatzen dena sala-tzen duten ahotsak. Hilabetebaino gehiago etxetik ateragabe. Krisi honen hasierak Sevillanharrapatu ninduen, hezkun-tza munduko beste eragile ba-tzuekin batera, hiri hezitzaile-en inguruko jardunaldibatzuetan. Alarma egoerarenberri jakin genuenean, han gi-nen hizlariek eskuak bururaeraman genituen eta segituanbota genuen galdera: «Zer pa-satuko da orain haurrekin?».

Denak elkartu eta testu batadostu genuen. Martxoaren18ko data dauka. Eta hor jasogenituen dagoeneko gure bel-durrak. Haurrak, garapen pro-zesu betean daudenez, horre-lako muturreko egoera bateanoso zaurgarriak dira. Horrega-tik hasieratik azaldu genuenneurriak hartu behar zirelahaurren eskubideak berma-tzeko eta, era berean, preben-tzio modura, gerora etor dai-tezkeen arazoak samurtzeko.

«Ikasleriak toki eta une guztietan ikasten du. Segurunago orain gauza oso garrantzitsuak ikasten ari dela»

NELIDA ZAITEGI

Irakaslea, pedagogoa eta Hezkuntzako

ikuskari izandakoa. Lakuaren Euskadiko

Eskola Kontseiluko lehendakaria da orain.

Osasun larrialdiak hezkuntzaren ohiko

martxa hankaz gora jarri duen honetan,

argi-ilunetan sumatzen da. Iluna beren

inguruan argi gutxi duten ikasleekiko

kezka da. Argia, egoerak eskaintzen dituen

aukerak. Bizitza eskola handia delako.

Amagoia Mujika Telleria

EUSKADIKO ESKOLAKONTSEILUKO LEHENDAKARIA

Krisi egoerak haur guztiei era-giten die, baina bereziki gogo-rra da baliabide gutxien dituz-tenentzat. Horiek oso kontuanhartu behar dira.

Haurrek, orokorrean, beharfisiologiko garrantzitsuak di-tuzte; mugimendua behar du-te, kontaktu fisikoa, haizeahartzea, eguzkiaren D bitami-na, bat-bateko jolas librea...Horiek denak haurraren gara-penerako oinarrizko beharrakdira. Horrela jaso genuen do-kumentu horretan. Bide bere-an, zenbait proposamen luza-tu genituen: haurrak gosetikedo elikadura eskasetik babes-tu behar zirela, egunero gu-txieneko denbora bat ziurtatubehar zitzaiela aire zabalean,egoeraren parte egin eta berenideiak kontuan hartu behar zi-rela, eta telebistan eta irratianeskaintza berezia behar zutela.Gutxi edo gehiago, ideia ho-riek jaso genituen.

Orain arte, behintzat, aire za-baleko tarterik ez dute izan. Nik ulertzen dut erabakiakhartzen dituenak segurtasunabilatzen duela eta ez dut kriti-katzen. Baina garbi dagoenada haurrek kalera atera behardutela, mugimendua eta eguz-kia behar dituztela. Gainera,egoera oso desberdinak daude.Badira lorategiak dituztenetxe zabaletan bizi diren hau-rrak eta badira argi oso gutxi-rekin eta pilatuta bizi direnak.Beti bezala, lehendik zaurga-rrienak direnak kaltetuenakizaten ari dira orain ere. Gukproposatu genuen udaletxeek,gizarte zerbitzuen laguntzare-kin, egoera zaurgarrian dau-den haurren zerrenda egin ze-zatela. Segurtasun neurriakbeteta, haurrek kalera aterabehar dute; eguzkia hartzeko

eta plazan korrikaldi batzukegiteko modua topatu beharda. Badakit erraza ez dela, bai-na errazak ez diren gauzak egi-teko dago administrazioa. He-rritarren benetako beharreibenetako erantzunak topatubeharra, hori da agintarienegitekoa. Zaila da, ados, bainaantola dezagun. Antolatu etaikusi neurriak egokiak ote di-ren, moldatzen joan, fintzen...hori da egin behar dena. Bainahaurrek kalera atera behar du-te, batez ere lorategirik edo ar-girik ez duten haurrek.

Gainera, etxe askotan mutu-rreko egoerak bizitzen ari dira.Lehendik baliabide gutxi zi-tuen jende asko lanik gabe ge-ratu da eta estutasunak pasa-tzen ari da. Urduritasuna,tristura, estresa... etxe askotangiroa ez dago haurren egonezi-na lasai samar jasateko mo-duan. Herritar asko ez daudeegoera onenean irudimenare-kin eta pazientziarekin hau-rrekin jolasean ibiltzeko. Horiez genuke ahaztu behar. De-nak tunel baten barruan beza-la daude, harrapatuta, eta kan-potik argi pixka bat sartzenlagundu beharko litzateke.

Eta erakundeetatik neurriakhartu dira, hori ere esan beha-rra dago. Baliabide teknologi-koak jarri dira beharra dute-nen eskura. Baina horrekin ezdira konpontzen egoera ba-tzuk. Hala ere, oso egoera kon-plexua da eta ez da ezer lepo-ratzeko ordua. Bakoitza beretokitik ahal duena egiten arida. Ez duela asmatzen? Segu-ru, baina ahalik ondoen egitenari dira, horretan ez dut zalan-tzarik.

Inprobisazio garai betea. Oso larria den zerbait gerta-tzen zaigunean, egoera latz

Page 23: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 22 / 23

horrek beti dakar ikasketa bat.Inork ez zuen espero horrela-ko egoera batean egongo gine-nik. Harrituta gaude, noraeze-an, ahulak sentitzen gara,ziurgabetasun handia dauka-gu, ez dakigu ondo zer egin,iristen zaigun informazioakontraesanez beteta dago. Egoera hori guztia ondo ku-

deatzen asmatu behar da ezdaitezen albo-kalteak izan. Etatamalez dagoeneko gertatu di-ra albo-kalteak. Baina saia gai-tezen gizatasunez jokatzen,ahulak eta zaurgarriak garelaonartzen. Orain horren garaiada.Bukatzen denean izango da

gertatu dena aztertzeko ga-raia; zer egin den ondo, zergaizki, zein erabaki izan direnokerrak... baina ez da izangoinori kontuak eskatzeko ga-raia, denok gaudelako norae-zean. Noski erabaki okerrakhartu direla, ez daukat zalan-tzarik, baina egia da erabakiakhartu behar zituenak sekulakopanorama zuela. Honek guz-tiak ikasteko eta gizaki bezalaaurrera egiteko balio behar di-gu. Nik horrela ikusten dut.

Zer ikasiko dugu zure ustez?Nire ustez leziorik garrantzi-tsuenetakoa interdependen-tzia izan da, denok elkarrenbeharra dugula konturatzea.Polita izan da lanbide garran-tzitsuenak normalean hain-beste garrantzia ematen ezzaien lanbideak izan direla;banatzaileak, supermerkatukolangileak, zabor biltzaileak, ka-le-garbitzaileak, okinak, hara-kinak... Denok gaude orain ho-rien mende.Hezkuntza mailan ere garbi

ikusi da. Beti esaten da eskolaketa familiak parean joan behardutela, eta orain inoiz bainogarbiago geratu da interde-pendenteak garela, elkarren

beharra dugula. Hori oso inte-resgarria izango da etorkizu-nean. Gainera, denok ari gara ziur-

gabetasuna kudeatzen ikas-ten; irakasleak, administra-zioa, familiak, ikasleak... Ezdakigu zer gertatuko den. In-formazioa topatu behar dugu,bide berriak ibili, zaurgarriaksentitu behar dugu, orain arte-ko ziurtasun asko zalantzan ja-rri behar ditugu. Bat-bateanlokatzez egindako oinak ditu-gula deskubritu dugu.Baina nik baikorra izaten ja-

rraitzen dut. Espero dut honekguztiak hezkuntzaren beneta-ko zentzua topatzen lagundu-ko digula: humanizazioarenprozesuan urratsak emateajendarte justuagoa eta solida-rioagoa eraiki dezagun.

Ikasturtea era honetara bu-katu beharra dramatzat hardaiteke, edo aukeratzat. Bizi-tza bera ikasgela indartsuagertatzen da askotan. Bizitza oso luzea da, izangodute eskolara joateko denbora.Hau ez da drama bat. Gertatuden zerbait da eta bizitzan etabizitza ulertzeko moduan be-rriz kokatzen lagundu beharkoliguke. Eskolak gertatu denakudeatzeko modua topatu be-har du, baina presarik gabe.Orain benetan garrantzitsuapertsonen zaintza da, haurre-na zein helduena. Saia gaite-zen denok ahalik ondoen ate-ratzen egoera honetatik. Etaposible da denok ez ondo ate-ratzea, kostu psikologikoa, lanmundukoa eta ekonomikoasekulakoak izango direlako.

Goazen pentsatzera hau guz-tia nola bideratuko dugun. Hortik aparte, ikasleriak toki

guztietan eta une guztietanikasten du. Seguru nago unehonetan gauza oso garrantzi-tsuak ikasten ari direla ikasle-ak, ditxosozko curriculumetikaparte. Hala ere, curriculuma-ren baitan jasotzen da norbereburua kudeatzen ikastea, erre-gulatzen ikastea, antolatzea,erresiliente izatea... Jende as-kok uste du curriculumeanmatematika eta horrelakoakbakarrik jasotzen direla. Ez,curriculumaren baitan gaita-sun pertsonalak eta sozialakere jasotzen dira eta horiekizugarri ari dira garatzen ikas-leak beren etxeetan. Horietanjarri beharko litzateke indarraeskolatik, orain da horiek lan-

«Beti esaten da

eskolak eta familiak

parean joan behar

dutela, eta orain

inoiz baino

garbiago geratu da

interdependenteak

garela, elkarren

beharra dugula»

Argazkiak: Marisol RAMIREZ | FOKU

Page 24: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

herritarrak

tzeko garaia, inoiz baino beha-rrezkoagoak direlako: nola an-tolatzen dut nire lana, nola ku-deatzen dut larritasuna, nolaeusten diot tristurari... Orainoso garrantzitsua da autoerre-gulazioa eta erresilientzia lan-tzea. Eta horiek ezinbestekogaitasunak dira bizitzarako.Gaitasun horien lantzeko uneoso aproposak dira.

Gurasoak ere zaurgarriak di-rela eta zer gertatuko den se-guru ez dakitela ikustea ikas-keta handia izan daiteke.Bai. Denok gara zaurgarriaketa ustezko gure ziurtasunakez dira hain ziurrak. Familianasko hitz egiteko momentuada, talde bat bezala sentitzekomomentua eta etxea talde be-zala antolatzekoa. Horrek se-kulako aukerak dauzka. Horrelako geldialdi bat ez

dugu inoiz ezagutu. Baina ho-nek lagundu gaitzake bizitzanberriz kokatzeko.

Orokorrean, nola moldatu di-ra ikasleak etxetik lan egite-ra? Aurrekoan irakasle batekaipatzen zuen lanak zintzili-katu orduko ikasleak adi zeu-dela. Oso belaunaldi teknolo-gikoa izateak ere erraztukodu egoera, ezta?Belaunaldia teknologikoa denedo ez aparte utzita –eta he-men desberdintasun handiakdaude–, badira teknologia mo-du sistematikoan erabiltzenduten eskolak eta badira gu-txiago erabiltzen dutenak. Ba-tzuetan teknologia ikastekoerreminta bat da eta beste ba-tzuetan ez hainbeste. Akasohor dago gakoa, ezin da moduorokorrean hitz egin.Teknologiaz harago, lan ohi-

turak eta norberaren arduradaude. Orokorrean, ikasleaketxetik eskolara konektatutajarraitu dute eta egoera berria-

ri ondo erantzun diote, norbe-rak bere aukeren baitan. Ira-kasleen lanak eta aholkuak ja-rraitu dituzte orokorrean.

Zer galtzen da irakaskuntzatelematikoarekin? Esaten danormalean arazorik ez duenaerraz moldatzen dela, bainabestelako kontua dela dagoe-neko arrastaka datorrenaren-tzat. Horrelako egoera batean nor-bere diziplina da gakoa; ikasle-aren autonomia, antolatzekogaitasuna... aurretik ere bage-nekien gaitasun horiek oso ga-

rrantzitsuak zirela eta egoerahonetan are ageriago geratuda hori; lan ohiturak, antola-tzeko gaitasuna, ardura eta la-na. Horiek dira gakoak. Gaita-sun horiek dituen ikasleamoldatuko da, baina ez ditue-na, nekez. Eta, noski, ez da ikasgelan

irakaslearekin eta ikaskidee-kin egotearen parekoa inondikinora. Ikasgelan irakaslearenegitekoa oso garrantzitsua da,ikasleak gidatzen ditu, zailta-sunak identifikatzen ditu, za-lantzak argitu... Gainera, berdi-nen arteko ikasketa bat

ematen da eta ikasleen arteanzalantzak eta erantzunak par-tekatzen dituzte. Hala eta guztiz ere, ez dugu

ahaztu behar hezkuntzarenhelburuetako bat ikasten ikas-tea dela. Hartara, garrantzi-tsua da edozein egoeratanikasten ikastea, eta horrek ezdauka zerikusirik ezagutzare-kin, gaitasun pertsonalekinbaizik. Lehen aipatu bezala, irakas-

leak bidalitako lanak egiteazgain, egoera honetan gaitasunpertsonal ugari ari dira lan-tzen ikasleak; antolatzen, be-ren irtenbide propioak topa-tzen, beldurrak gainditzen etaardurak hartzen, besteren ar-tean.

Irakasleek ere beren lan egi-teko modua aldatu behar izandute egun batetik bestera. Sekulako ahalegina egin duteeta merezi moduan eskertubehar zaie. Irakasleen egoki-tzeko gaitasuna, birziklatze di-gitala, irudimena eta ikaslea-rengana iristeko ahaleginasekulakoak izan dira. Noski,haur hezkuntzaren, lehen hez-kuntzaren eta bigarren hez-kuntzaren egoera eta arazoakdesberdinak dira. Iruditzen zait fase desberdi-

nak izan direla. Hasieran lanakbidali eta programazioari ja-rraitzen saiatu ziren eta pixka-naka egoera berrira moldatzeneta irakasleen artean koordi-natzen hasi direla esango nu-ke, bai ikasleak gehiegi ez kar-gatzeko eta baita ariketaegokiagoak jartzeko ere. Eta,batez ere, haur bakoitzarenegoerarekin kezkatu dira, fa-miliekin harremanetan jarrieta beren ongizateaz arduratudira. Tutoretzak pisu garran-tzitsua hartu du. Uste dut egoera honetan de-

nok ikasi dugula hezkuntzan

«Zentzuz eta

ekitatez jokatu

behar dela uste dut.

Eta ekitatea da

ikasle bakoitzari

behar duena

eskaintzea, bere

egoera zehatzean

pertsonalki eta

sozialki garatzeko

behar duena

ematea»

Page 25: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 24 / 25

zer den benetan garrantzitsuaeta lezio horrek lagundu egin-go digu etorkizunean. Horrez gain, ez nituzke

ahaztu nahi eskoletako zuzen-daritza taldeak ere. Sekulakoahalegina egin dute irakasle-en lana koordinatzen eta ira-kasleria zaintzen, animoakematen eta lidergo bat marka-tzen. Gainera, justizia soziala-ren izenean, asko kezkatu diraegoera zaurgarrian daudenikasleekin. Hezkuntza alorreko admi-

nistraritzako eragile desberdi-nek ere ahalegin handia egindute eskolei egoera berriramoldatzen laguntzeko.

Eta familiak ere hor daude. Familien papera beti da ga-rrantzitsua eta are garrantzi-tsuagoa horrelako egoera ba-tean. Ez da batere samurraetxeko guztien zaintza, hez-kuntza, kasu askotan telelana,beste batzuetan lan ziurgabe-tasuna edota etxetik kanpokolana eta itxialdia bateratzea,eta seme-alaben ongizateazarduratzea. Gainera, eskolakolanen jarraipena egitea, zalan-tzak argitzea... Familiak seku-lako ahalegina egiten ari dira eta hori aitortu behar zaie.

Ebaluazioari begira jarrita,zer irudituko litzaizuke ikas-le guztiek ikasturtea gaindi-tzea? Zer da garrantzitsuagoa, notaedo ikasleak ikasten duena?Ebaluazioa irakasleen egite-koa da eta seguru jakingo du-tela nola kudeatu ekitatez etainor atzean utzi gabe, kon-tziente izanda ikasleek ezindituztela ordaindu egoera ho-nen ondorioak. Ez litzateke izango gainditze

orokor bat, baizik eta datorrenikasturteari lotutako promo-zio automatiko bat. Gure cu-

«Itxialdi honen

ondoren

beharrezkoa

izango da ikasleen

errekuperazio

emozionala eta

soziala lantzen

hastea. Uneotan

hori beste

ezer baino

garrantzitsuagoa

da. Curriculumak ez

nau kezkatzen»

rriculuma kiribilean antolatu-ta dago. Hau da, ikasturte ba-koitzean gai berak lantzen dirabaina aldiro sakontasun gehia-gorekin. Lehen hezkuntzan ba-tez ere. Datorren ikasturtea berriz

antolatu beharko da eta akasobaita hurrengoa ere beharrez-koa baldin bada. Garaia iristendenean beharrezkoa dena in-dartu beharko da, baina ezorain. Ezin da modu berean neurtu

baliabide guztiak izan ditueneta familian beharrezko lagun-tza izan duen ikaslea eta ho-rien gabezia izan duena. Azkenikasle hori zigortu egin beharal da?Zentzuz eta ekitatez jokatu

behar dela uste dut. Eta ekita-

tea da ikasle bakoitzari beharduena eskaintzea, bere egoerazehatzean pertsonalki eta so-zialki garatzeko behar duenaematea. Hori oso desberdinaeta beharrezkoa da zaurgarrie-nen kasuan. Derrigorrezko Bigarren Hez-

kuntzako laugarren mailako-entzat eta Batxilergoko biga-rren mailakoentzat irtenbidezehatzak pentsatu behar dira.Modu guztietara, ekitatez jo-katu behar da, inori ateak itxigabe eta ikasleen alde beti.

Ikasturte honetan ikasgelakirekiko direla uste al duzu? Ez dakit, osasun agintariekesaten dutenaren arabera. Ha-la ere, horrela gertatzen badaprozesua arretaz zaindu be-

harko da, ikasleria ez delakoegoera onean etorriko. Ekintzaemozionalak eta fisikoak eginbeharko dira, hainbeste den-bora etxean itxita eman etagero. Egia esanda curriculu-mak ez nau kezkatzen, izangoda denbora datorren ikasturte-an. Bitxia da, Alemanian udanklaseak emateaz eta udazkene-an oporrak egiteaz hizketanari dira.

Garrantzitsua litzateke ikas-turtea ikasgeletan agurtzea? Posible bada, bai. Batez ereitxialdi honen ondoren beha-rrezkoa izango delako erreku-perazio emozionala eta sozialalantzen hastea. Uneotan horibeste ezer baino garrantzitsua-goa da.

Page 26: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

hutsa

iRRITZIA:

{

}

EXPRAI

Page 27: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 26 / 27

Zergatik darama albaitariaren maskara? Ez dute uler-

tzen, ezta zergatik eurek ez duten behar ere, oraingoz

behinik behin. Ez dakite zer diren pandemia, konfina-

mendua, proba diagnostikoa eta test azkarra. Ezta be-

rrogeialdia; ez biblikoa, ez birus kaltegarria heda ez da-

din bakartuta eman beharreko egunak, berrogei baino gutxiago direnak. Ez dute enpresaren

ziurtagiririk behar lanera irteteko. Ez dute baserritarrei ezarritako oztopoen eta salmenta zuze-

neko azokak debekatu izanaren berri izan, ezta ondoren berriro baimendu izanarena ere. Ez die

axola merkatuaren legeak edo legerik ezak espekulazioa saritu eta lana zigortzea. Ez dute ez

ulertu ez jakin behar. Eramana besterik ez, lanean bezala egonean ere. Eraman hori beharko du-

te baserritarrek ere osasun krisi larri honetan. Eta haren ondoren ere, idien eramana ez ezik, zer-

bait gehiago beharko dute. Xabier Izaga Gonzalez

IDIEN ERAMANA ETA ZERBAITGEHIAGO BEHARKO DUTE

Jon URBE | FOKU

C IKUSMIRA

Page 28: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

herritarrak

kantua sortu dute taldekideek,baita bideoklipa ere. Joan denasteazkenean aurkeztu zuten.Bideoa, dagoeneko, ikusgai da-go Youtuben. Etxeetatik egindako ekime-

nen honetan beste hainbat

musikariren laguntza izan du-te; hartara, egitasmoa aurreraateratzeko bidelagun izan di-tuzte Olatz Salvador, EneritzFuryak, Zakil Onil eta Julen Te-lleria aurpegi ezagunak, baitaTafallako auzolaneko hainbatkide ere. «Iragan irailean gon-bidatu gintuzten beste hainbattalderen artean kontzertu batemateko, Tafallan uholdeekeragindako kalteak leuntzekohelburuarekin, eta guretzategin zuten guztia elkartasuna-ren adibide ikaragarria izanzen. Horregatik gonbidatu di-tugu bideo honetara», argitudute ohar baten bidez.Sustatzaileek azaldu dute-

nez, “dantza pauso bat ikas-ten” esaldia hartu dute oinarri,aurreko egunetan Fermin Mu-guruzak zabaldu duen kanta-tik eta testutik. «Beti bezala,sortzeko bultzatzaile ikaraga-rria denez, kasu honetan ereinspirazioa izan da guretzatkanta hau egiteko». Irribarrebat eragiteko sortua, «zailaizango da bideoa ikusi eta gerokanta berria publikoki ez kan-tatzea eta dantzatzea», esandute umorez.

> Itxialdia arintzeko, «Elkartasun borroka»

Hilabete pasatxo igaro da da-goeneko itxialdia abiatu zene-tik eta egoera eramangarria-goa egin nahi izan die zaleeiAizkorak Zorroztu & The MiaWallace Band taldeak. Etxeanegindako “Elkartasun borroka”

> Udaberrian, Orfeoi Txikiaren loreak

Orfeoi Txikiak, 12 eta 14 urtebitarteko haurrak biltzen di-tuenak, bideo bat grabatu dukonfinamendua jasateko ekar-pentxo gisa. Juantxo Zeberio-ren “Lore dantza” izan da au-keratutako gaia. NAIZ+ atarian ikus daitekee-

nez, Donostiako Orfeoiko etaOrfeoi Gazteko kideek etxekoegonaldia samurtzeko elkartu

NAIZ+

eta Leonard Cohenen “Hallelu-jah” eta Gatiburen “Euritandantzan” interpretatu eta bideobana grabatu zuten. Orfeoi Txi-kiak ez zuen haiek baino gu-txiago izan nahi eta nagusienurratsei jarraitzeko Juantxo Ze-berioren “Lore dantza’ abestudute. Hala, «lore musikal ho-riek» jaso dituzte «udaberriangaudela gogorarazteko».

Page 29: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 28 / 29

> «Aginduak besteentzat eta guretzat ez»

Alarma-egoerak hilabete pasa-txo bete du, eta berarekin bate-ra osasun-protokoloek, etxee-tan sartzeak eta mugimendumurrizketek. Baina aldizkariofizialetan agindu horiek sina-tzen dituztenek ez dituzte betibetetzen eta ez dira jarraitzekomoduko eredu ere, Iñaki Irion-dok erakutsi duenez.

«Covid-19ak eragindako osa-sun-larrialdiak erabat aldatuditu gure bizitzak, gure gizar-te-harremanak, gure lan egite-ko modua. Gure bizilekua go-

torlekua da. Bertatik ateranahi dugu eta, aldi berean, ate-ratzeko beldur gara, kanpoanaire librea baitago, baina baitabirus beldurgarria ere».

Aldaketotako asko ez diraborondatezkoak izan, eta kasuaskotan isun eta are kartzela-tze mehatxupean egindakoakizan dira. Bien bitartean, agin-tariek eurek esaten dutena egi-teko eta egiten dutena ez egi-teko eskatzen dute. Horrenerakusgarri, adibide ugarirenberri ematen du Iriondok.

> Bizirik nahi dugu Clash

Musika lan-tresna gisa hartu-ta, Euskal Herriko hainbat mu-sikarik Berlingo Clash aretoarielkartasun abesti bat eskainidiote. Aretoa euskaldunon to-pagune izan da hamabost urtebaino gehiagoan Kreuzbergauzoan, eta orain ixteko arris-kuan dago. Hori dela-eta, la-guntza kanpaina bat abiatuzuten, Euskal Herrian eran-tzun itzela izan duena. NAIZ+atarian entzungai dagoen

abestia, elkartasun horren adi-bide bat. Berlingo aretoak Eus-kal Herriarekin beti erakutsiduen hurbiltasuna eta elkarta-suna kontrako noranzkoandoa orain. Kanpainaren lagun-tzaileen zerrendaren errepasoarin bat eginda, euskal izenakgehiengo direla ikusten da,baita euskal musika taldeakere, hala nola Iheskide, The Po-tes, Arkada Social, McOnak,Brigade Loco edo Esne Beltza.

> Euskal Herriarekiko elkartasuna sareen bidez

Euskal Herritik kanpoko mezuugari iritsi ziren Aberri Eguna-ren sostengu gisa, hain egoeraberezian. Igande goizean ber-tan bidali zuen berea QuimTorra Kataluniako presidente-ak, bere bizileku ofizialeanikurrina jarri zuenak. Halaber,euskal diasporako ahotsak edoberen herritik urrun daudeneuskal errepresaliatuenak ere

iritsi ziren. #AberriEguna2020eta #EuskalHerriaBatera etike-tekin, ezin konta ahala mezupilatu ziren sare sozialetan.2020ko Aberri Eguna desberdi-na zela ulertu zuten sareetanere. Nabarmentzekoak dira,besteak beste, Irlandatik jasota-ko sostengu mezuak, GerryAdams berak duela zenbaitegun bidali zuena tartean.

Page 30: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Azken urteotan ingura-tzen gaituen guztiaadimendun bihurtzenari da. Smart grid edosare elektriko adimen-dunen kontzeptua, hala-

ber, aurreko mendean jaio zen tekno-logiak emandako aurrerapausoeiesker. Baina zer da sare elektriko adi-mendun bat?

Orain arteko sare elektrikoak sarezentralizatuak ziren, noranzko baka-rreko sareak; hau da, elektrizitateazentral elektrikotik gure etxeetarainoekartzeko baliagarriak soilik. Transfor-madore, transmisio lerro, azpizentralelektrikoak eta elektrizitatea garraia-tzeko beharrezkoak ziren elementuezosatuak. Egun, ordea, beharrezkoa daerabiltzaileetatik gertuago dagoen sa-re elektriko berri bat, erabiltzaileenbeharretara egokitzeko aukerak luzatueta era berean energia berriztagarrienerabilera bultzatzen duena.

Etxeetan instalatu dituzten neur-gailu digitalek erabiltzaile bakoitzakune batean duen elektrizitate kontsu-moa ezagutzea ahalbidetzen dute. Are

gehiago, neurgailu horiek datuak sa-rera bidali ahal dituzte sare elektrikoabi noranzkoko sare bihurtzen delarik.Datu horiei esker, sareak badaki uneoro kontsumitzen ari den elektrizita-te kantitatea. Baina zergatik da haingarrantzitsua informazio hori? Gogo-ra dezagun zentral elektrikoetan sor-tzen den elektrizitatea ez dela meta-tzen eta, ondorioz, beharrezkoa denenergia baino gehiago sortzen baldin bada, energia hori galdu egiten dela.

Galera horri aurre egiteko, sare adi-mendunak zentral elektrikoei eginda-ko elektrizitate eskaria kudeatzeko gaidira eta, horrenbestez, azken horiekeskari horri egokitzeko ahalmena du-te. Baina ez hori bakarrik, erabiltzaile-en kontsumo datuak izanda, herrita-rren beharrak modu fidagarrianaurreikusteko gaitasuna ere lortukolukete. Bide batez, elektrizitatea sor-tzeko paradigma berriok, eskala han-diko energia berriztagarrien erabilerasustatuko lukete.

Energia berriztagarrien ekoizle txi-kiak ere irabazten irtengo lirateke

sare mota hauekin, sare elektrikoa-rekin integrazioa askoz errazagoabaita. Orain arte aipatutako abantailezgain, beste batzuk ere aipagarriak dira:haien artean, elektrizitate-transmisioeraginkorragoa; eragiketa eta kudeake-ta kostuak murriztea eta ondorioz,energia-kostua jaistea kontsumitzaile-entzat; segurtasuna hobetzea; eta pun-tako eskaria txikitzea.

Sare adimendunon agerpenaren il-dotik, eztabaidan dauden beste kon-tzeptu berri batzuk ere jaio dira. Azke-nengo urteotan, gizartean gorantz doakontsumitzen duten energia motaga-tik kezkatuta dauden pertsonen kopu-rua. Mugimendu anitz egon dira, etahorien artean aipatzekoak dira energiagarbiak sustatzen dituzten energia ko-operatibak. Herritar askok ez dute da-goeneko energiaren kontsumitzailehuts izan nahi, energiaren herritarbihurtu nahi dute. Bilakaera horrek,halaber, erantzukizun bat eskatzen du,energiaren herritar horiek gabe ezinez-koa izango bailitzateke %100 energiaberriztagarrietan oinarrituko energiasistema bat eratzea. Dagoeneko pausotxikiak eman ditzakegu norabide ho-rretan: adibidez, gure eguneko kontsu-moa aztertu eta momentuan beharrez-koa ez den eskaria gizarteko energiakontsumo orokorra gutxitzen denuneetara (gauetan normalean) bidera-tu.

Sare adimendunak etorkizunekoenergia kontsumoaren eszenan ak-tore garrantzitsuak izango dira,energiaren eskaria eta ekoizpenamodu askoz egokiagoan lerrokatze-ko aukera ematen dutelako. Bainaezin dugu ahaztu gizakiok jarraitukodugula izaten energia kontsumoarenaktore nagusiak. Horregatik, gure eskudago egunerokoan energiaren erabile-ra zentzuduna egitea. •Sare elektriko adimendunak erabiltzaileen beharretara egokitzen dira.

«Smart grid» edo sareelektriko adimendunak

Naiara Aginako BengoaEHUko Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailea

Page 31: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta:

2020 | apirila | 18

GAUR8• 30 / 31

RIFEN ZAURITUTAKO EUSKAL GAZTEAK, ANTIGUAKO TXILLARDEGI OSPITALEAN

Juantxo EGAÑA

KUTXATEKA. FOTOCAR FUNTSA. RICARDO MARTIN

1914tik aurrera, Ipar Euskal Herriko milaka gazte bidali zituzten frontera behartuta I. Mundu Gerran. Batzuk mugaren alde honetara igaro ziren gerratik ihes egiteko. Gerra hartanIpar Euskal Herriko 6.000 herritar baino gehiago hil ziren. 1918an amaitu zen gerra, gripe espainiarra agertu zen urte berean. Epidemiak 1920ra arte iraun zuen eta haren ondo-rioz milaka euskal herritar hil ziren. Uste denez, 16.000 euskal herritar inguru hil ziren pandemia hartan. Urte nahasiak ziren euskal gazteentzat, mugaren bi aldeetan. 1909az ge-roztik, Estatu espainiarra gatazka kolonial batean murgilduta zegoen Rifen. Milaka euskaldun, soldadutza egiteko garaian, haiena ez zen gerra batean parte hartzera behartu zi-tuzten. Gerra bidegabea zen: 1936an kolpistak izango ziren jeneral espainiar batzuek Afrikaren zati bat berenganatu nahi izan zuten. Euskal gazte haietako asko ez ziren inoiz itzuliko. 1921eko uztailetik abuztura bitartean, Armada espainiarrak Annual eta Monte Arruit gotorlekuak galdu zituen. Haietan 12.000 soldadu inguru hil ziren. Artikulua ilustra-tzen duen argazkia 1921eko irailean egina da. Txillardegi ospitalea da, antzinako baserria, ondoren Donostiako Antigua auzoko etxea. Rifeko gatazka kolonialaren garaian, Guru-tze Gorriaren ospitale bihurtu zen. Ricardo Martinentzat jarrita, Rifen zauritutako zenbait gazte mojekin eta erizainekin.

Page 32: mila leiho zabalik...Elkarrizketa: Nelida Zaitegi 22 Idien eramana eta zerbait gehiago beharko dute 27 Sarean 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 16 22 8 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: