Mgz

7

Transcript of Mgz

Page 1: Mgz
Page 2: Mgz

Denobora daramate emakumeak haien eskubideak aldarrikatzen zehaxki 1848. urtean new yorken ospatu zen emakumeen aldeko batzarra. Hortik aurrera, behin eta berriro saiatzen ari dira bi generoen arteko eskubide diferentzien arteko aldea murrizten, nahiz eta paso handia egin herrialde garatuetan, oraindik lan asko falta da ekialdeko herrialde askotan, adibidez: judaismoan edota islam kulturetan.

Page 3: Mgz

Emakumeak baztertuak izan dira balio politiko, politiko eta soziokulturalen bidez. Hortaz gutxietsi egin dira emakumeen aukerak, horregatik borrokatzen ari dira berdintasun maila horretara irits gaitezen. Izan ere, hauteskundeetan bozkatzeko eskubiearekin hasi zen borroka prozesua emakumeentzat. Herrialde batzuetako emakumeak lortu zuten haien helburua adibidez espainian clara campoamorri esker. Mugimendu feministen helburua historian zehar hainbat izan dira baina orokorrean sexu moral bikoitza baztertzea da.

http://www.youtube.com/watch?v=xTKfyvRHLLE&feature=related

Page 4: Mgz

Feminismoa ez dago inolako talde, praktika edo gertakari historikora lotuta. Taldeen arteko eskubideen ezberdintasunari buruzko kontzientzia hartzean eta zerbait egin behar denaren sinismenetik sortzen da. Feminismoaren mota asko daude.Feminismoaren azpi-taldeetako batzuk honakoak dira: feminismo kulturala, feminismo erradikala, ekofeminismoa, feminismo liberala, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo marxista, feminismo separatista, feminismo filosofikoa eta feminismo kristaua.

Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du. Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.

Page 5: Mgz

Artizarraren ikur astronomikoa,Venusen ispilua izenez ere ezaguna, mugimendu feministaren ikurtzat hartu da.

1)Kate Sheppard (sufragista.)2)Clara Zetkin (politikaria.)3)Rosa Luxemburg (filosofo eta politikaria.)4)Virginia Woolf ( idazlea.)5)Margaret Mead (antropologoa.)6)Simone de Beauvoir (filosofo eta idazlea.)7)Toni Morrison (idazlea.)8)Margaret Atwood (idazlea.)9)Elfriede Jelinek (idazlea.)

Page 6: Mgz

Antropologia Feminista emakumearengan oinarritutako antropologiaren ikuspegia da, 1960ko hamarkadaren amaieran edo 1970koaren hasieran sortua. Garai honetan, eta feminismoak eraginda, antropologo asko, gehienbat emakumeak, kezkatzen hasten dira emakumeen egoeren inguruan. Androzentrismoaren arazoa mahai gainean jarri, hau ikertu eta salatzen hasi ziren garai honetan antropologo feministak.Antropologia Feministak ordea izan zituen aitzindari batzuk. Zenbait antropologok aurretik aztertu zituzten gizon eta emakumeen ezberdintasunak, horietako bat Margaret Mead izan zen.

Page 7: Mgz

Matriarkatua emakumeak gizartearen boterea izan duen gizarte-antolaketa da. Beste modu batera ere ezagutzen da botere hau, ginekokrazia hain zuzen ere.

Generoaren soziologia generoen edo sexuen arteko hartu-emanak aztertzen dituen soziologiaren arloa da.Arlo hau 1950eko hamarkadatik aurrera, batez ere, garatu zen mundu akademikoan. Gizontasunaren eta emakumetasunaren kontzepzioak aztertzeari ekin zioten orduan, sexu kategoria biologikoaren ordez, genero kategoria soziala erabiliz. Genero kontzeptua erabili zuen lehena Money izan zen, 1955ean