MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

7
MEZKIRITZ Liru eta Lorea I.

description

5. mailako ikasleek egindako lana

Transcript of MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

Page 1: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

MEZKIRITZ

Liru eta Lorea I.

Page 2: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

Mezkiritz, Nafarroako ipar-ekialdean kokatuta dagoen herri bat da, Erro Ibarran, hain zuzen ere. Zangotzako Merindadean.

Mezkiritzek Bizkarretarekin egiten du muga mendebaldean; iparraldean Auritzberrirekin, hegoaldean Lusarretarekin, eta, ekialdean, berriz, Garraldarekin. Iruñetik 36'5 km-tara dago.

Mezkiritzen, batez-besteko biztanleria 88 pertsonakoa da. Ureta, Mezkiritz ondoko herri txiki bat da.

Page 3: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

URETA HERRIA, Mezkiritzetik oso hurbil

ERLIEBEA

Erro ibaia, eta Urrobi ibaiaren artean, Mezkiritz ikus ahal dugu. Hortik hurbil, Labia mendilerroa dago. Leku horiek oso menditsuak dira, Pirinioetatik hurbil daudelako.

HIDROGRAFIARI dagokionez, lehen esan dugun bezala, Erro ibaia Mezkiritzetik pasatzen da. Erro ibaia Baztanen jaiotzen da, Adi mendiaren ingurunean. Gero, Erro ibarretik pasatzen da, eta bere urak Irati ibaian isurtzen dira. Ondoren, Aragoi ibaira joaten dira, eta handik Ebron bukatzen da ura. Azkenik, Mediterraneo isurialderaino.

KLIMAMezkiritz mendiko kliman dago. Prezipitazioa ugaria da. Uda freskoak dira, eta neguak hotzak izaten dira. Grafikoan ikusten den bezala.

Page 4: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

EKONOMIA dela eta, Mezkiritz, mendi askoren ingurua dago. Hori dela eta, herriko batzuk abeltzaintzan egiten du lan, baita basogintzan ere.

Orain dela urte batzuk, ia ia denak nekazariak eta abeltzaintzan lan egiten zuten. Baina gaur egun, askok lan egiten dute inguruko industrietan: esate baterako, Zubiriko magnesitas-en.

Jende askok abereak ditu etxean baina jateko eta ohitura mantentzeko.

MAGNESITAK

Page 5: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

HERRIKO MENDIAK: erliebeari buruz informazio gehiago

Mendirik garaiena, Adi mendia da, 1.459 metro ditu.

Beste mendi inportante batzuk, Ortzantzurieta, eta Saioa. Saioak 1.419m ditu, Ortzantzurietak, berriz, 1.567 m ditu.

ORTZANTZURIETA SAIOA

KULTURARI begira, inguruan, Lezeztali kobazulo handia dago eta Leitze asko daudela esan daiteke. Abereak daudenez, haragi asko dago. Gainera, patata asko landatzen denez, patatekin janari mota asko egin daitezke: patata tortilla,... Hori da plater tipikoa, beste batzuen artean.

Martin Ibarra, Mezkiritzeko pilotari hoberena da. Duela 20 urte, Perpetua

Page 6: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

Saragueta hil zen, idazle famatua izan zen Euskal Herrian. Mezkiritzen euskaraz eta gazteleraz hitz egiten dute. Urtero abuztuaren lehenengo asteburuan, Mezkiritzeko jaiak ospatzen dira. Mezkiritzeko festetan “Ronda Kopera”-an, jendea etxez-etxe joaten da, eta jendeak janaria prestatzen du, adibidez: gazta ogiarekin, pastak, edariak, ...

HISTORIA

Mezkiritz, Santiagorako bidean dago. Mezkiritzen, Ureta jauregia aurkitzen da. Jauregi honetan erdi aroan zaldunak biltzen ziren, Santiagorako bidea babesteko.

SANTIAGORAKO BIDEA

Kontu-kontari: “SAKARTEKO HEGAZKINA”

Munduko gerran, Ameriketako hegazkin bat Frantziatik bueltan zetorrela, tiroen eraginez su hartu zuen eta Mezkiritzeko mendi batean, Sakarte mendian, hain zuzen ere, erori zen. Erori baino lehenago, pilotua salto egin zuen, eta Mezkiritzera joan zen, non zegoen galdetzen. Eta ingeleraz egiten zuenez, inork ez zion ulertzen.

Page 7: MEZKIRITZ, HERRI KUTTUNA

Herriko jendea, mendira joan ziren hegazkin zatiak biltzera. Oraindik etxe gehienetan hegazkin zatiak daude, bonba zatiak, jausgailu zatiak, ... Pilotu hori Ameriketan urte batzuk pasatu ondoren Mezkiritzeko neska batekin ezkondu zen.

MEZKIRITZERA ETORRI ETA OSO ONGI PASATUKO DUZUE, GAINERA, NEGUAN ELURRAREKIN JOLASTEN, EZIN HOBE!!

LIU ETA LOREA