Material Birziklapena

download Material Birziklapena

of 12

description

Material birziklapen lana

Transcript of Material Birziklapena

Materialaren birziklapena: Garrantzi ekonomikoa

Bittor Jauregi LetonaAurkibidea:

1.-Sarrera

2.-Hiriko hondakin solidoen jatorria2.1.Osaketa2.2.Hiriko hondakien solidoen bilketa2.3.Tratamendua

3.-Birziklapena3.1.Txatar birziklapena3.2.Paper birziklapena3.3.Plastiko birziklapena3.4.Beira birziklapena3.5.Kautxu birziklapena

4.-Segurtasuna eta higienea lanpostuan4.1.Osasunean eragina duten alderdiak

5.-Gaixotasun profesionalak5.1.Gaixotasun profesionalen sailkapena

1-SARRERA:

Materialen birziklapena, mendebaldeko herrialdeetatik dator, bertan zabor kantitate handiak sortzen dira industrian eta etxeetan. Horretaz gain Espainia 12,5 milioi tona hondakin sortzen dira urtean, 312kg pertsonako Europan aldiz, 350kg-koa da.

Zabor eta hondar hauek, hiriko hondakin solidoak dira eta euren kontrolaren helburuak:-Zabortegiak erabiltzen dira poluzioak eragindako ingurumen inpaktua kontrolatzeko .-Hondar hauek material birziklagarri edo energia moduan erabili ditzakegu.

Batzuetan, industriek birziklatzea bururatzen zaie beraien gastuak murrizteko. Hau batzuetan, olio indrustrian, zeramika industrian edota zuraren industrian egiten da eta haiek aplikatzeko modu desberdinak erabiltzen dituzte.

2.-HIRIKO HONDAKIN SOLIDOEN JATORRIA:Hirietako hondakin solidoek leku desberdinetan dure jatorria:1-Etxeko kontsumoko hondakinak: Talde honetakoak, materia organikoa, papera, plastikoa, metalak, zura, beira....2-Merkataritzako hondakinak: Material organikoa gehienbat. Merkatu eta banaketa zentroetan.3-Tamaina handiko etxeko hondakinak: Etxean sortzen diren tamaina handiko elementuak dira (altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoa,...)4-Hondakin sanitarioak: Klinika, ospitale, laborategi eta anetzekoetan dira, botikak, gasak, kotoia, odola, gernua eta abar.5-Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak:Ieraispenetatik sortzen dira eta hauek dira; igeltsua, zementua, zura, PVCa, burdina, papera, buztina,...6-Industria hondakinak: Zein industria jorrazen den halako hondakinak sortuko dira; olioa, koipeak, azidoak, disolbatzaileak, pinturak, material erradioaktiboa,...

2.1-Osaketa

HHS-n osaketa material askoz sailkatuta dagoela ikusi dugu eta haien bereizketa egiteko nahiko korapilatsu eta zaila da. Hobeto sailkatzeko, hondakinak edukiontzi berezietan uzten dira eta mota askotarikoak daude. Bolumenaren arabera sailkatzen dira hondakinak eta gero hondakin mota bakoitza edukiontzi mota batean sartzen da. Metodo honen bitartez, hondakin solido hauek: materia organikoa, papera eta kartoia, plastikoak eta materia inertea (beira barne) sailkatzen eta birziklatzen dira.Birziklatzen diren bataz besteko materialak, materia organikoa % 40 inguru, kartoia % 25 inguru, plastikoa % 10, beira % 15 eta metalak % 5 dira eta gero beste hainbat material daude birziklatzen direnak eta baina ehuneko oso txiki baten.

2.2.Hiriko hondakien solidoen bilketa

Hiriko hondakin solidoen bilketa beharrezkoa da. Hainbat modutan egiten da. Kalean kontainerrak daude bertan etxeetako hondakinak botatzeko, honek gero zabor kamioiaz batu egiten dira eta birziklatze plantara eraman. Hondakin astunagoak badira zuzenean eraman ahal dira birziklatze lekura. Material bereziak direla eta, adibidez hozkailuak, holako hondakin konplexuetarako garbiguneak daude eta bertara eraman behar dira.

2.3.Tratamendua

HHS-ak jasota tratamendu ugari izan ditzakete, errausketa kontrolatua: Zabortegietan ez dira hondakinak murrizten, eta erraustegietan berriz bai. Errausketa-prozesuak, asko murrizten ditu hondakinen bolumena eta pisua, %90 eta %75. Modu horretara, hondakindegietarako behar den lur- eremua txikiagotzea lortzen da. Hau lortzeko, zaborra prozesu askotatik pasatzen da. Hondakinak murrizteko prozesuan ere, ur beroa eta elektrizitatea lortu ahal dira, hau da, berreskuratu egin daiteke errekuntzaren energiaren parte bat lortzen da.

Honek bi abantaila ditu batez ere: bolumen masa gutxitu egiten da eta hirietatik hurbil daudenez ez du garraio kostu andirik.Desabantailen aldetik, hondakin arriskutsuak ez dira ondo tratatzen. Kea toxikoa da eta garbitu egin behar da. Toki egokia aurkitu egin behar da, eta zaila da. Errautsa toki berezietan gorde egin behar da hiriko hondakinetatik aparte.Zabortegi kontrolatuak:Zabortegi hauek kontrolatuak izateko lurra igazkaitza izan behar da beheko urak lurrera ez joateko.

Abantailak: - Ez da lixibiatua irteten. - Biogasa lor daiteke. - Materia biltegi bat da. - Desabantailak: - Zakar bolumen haundia. - Lixibiatua irten daiteke grieta eta arazojakinetik. - Gas erreketa. - Lurazpiko ura kontrolatu behar da. - Toki egokia bilatu behar da. - Degradazio denbora asko. Desabantailak: - Zakar bolumen haundia. - Lixibiatua irten daiteke grieta eta arazojakinetik. - Gas erreketa. - Lurazpiko ura kontrolatu behar da. - Toki egokia bilatu behar da. - Degradazio denbora asko. - Usain eta animalia arazoa.

Birziklapena:HHS-tik zeozer berreskuratzea du helburu. Horretarako hondakinen osagaiak bereizi behar dira:Gaikako bilketa: dagokien edukiontzietan sartzea. Sistema mekanizatuak: Hondakinak birrindu, metodo elektromagnetikoekin bereizi eta erreakzio kimiko batzuk egiten zaizkie hondakinei.Birziklatzearen onurak:-Materia berrerabiltzen da (barolizazioa).-Energia aurrezten da.-Zabortegiak gutxiago betetzen dira.-Lehengaiak erretzen dira.Birziklatzearen arazoak:-Materialen propietatek galdu daitezke.-Materia banaketa.-Garbia behar du.-Zati bat ezin da berziklatu.-Errentagarria izan behar.Konpostazioa:HHSen materia organikoen deskonposizioa da helburua. Hemendik lurrarentzako ongarri naturalak ateratzen dira.

3-BirziklapenaBirziklapena, gauzak berriro ere produkzio eta kontsumoan jartzeko jarrera da.

3.1.Txatar birziklapenaBirziklapen mota zaharrenetarikoa. Prozesua:ferrikoa eta ez ferrikoa dena bereiztea.Txatarraren urtzea, bi labe motetan egiten da: labe elektrikoak eta oinarrizko oxigenozko labeak.3.2.Paper birziklapenaPapera birziklatzen badugu, zuraren kontsumoa gutxitu, zuhaitzak zaindu, manipulatu eta garraiatzeko kostua murrizten du. Energia primarioaren kontsumoa gutxitu eta ur kontsumoa %86 eta ur, atmosfera eta lurraren kontsumo %92 murrizten da.

3.3.Plastiko birziklapenaPlastikoen birziklapena bi multzotan banatzen da: Plastiko termoegonkorrak (ezin direnak birziklatu) eta Plastiko termoplastikoak (birziklatu egiten direnak)3.4.Beira birziklapenaSubstantzia gogorra, hauskorra, zeharrargitsua eta errefringentea. Abantaila nabarmenak dituzte: Kostu apala, poluziorik eza, deskonposizio prozesua edozein harri silizeoarenaren antzekoa, beirazko objektuak berreralbilgarriak dira eta material guztiz birziklagarria da, zeren behin da berriro erabili dezakezu. Bi beira ontzi nabarmen ditzakegu: Itzultzeko ontziak: kontsumitzaileak itzuli egiten du, higienizatu eta berriro betetzeko. Ez itzultzeko ontziak: bildu eta tratamendu zentroetara bidaltzen dira, garbitu eta birrintzeko.

3.5. Kautxu birziklapenaKautxu birziklapen motak:1.-Errekautxutaketa: Birziklapen modu oso erabilia eta kamioi eta traktoreen bezalako pneumatikoekin egiten da.2.-Pirolisia: Kautxoa hidrokarburo arin bihurtzen da prozesu termiko baten bitartez, olioak, gas erregaiak,... lortzen dira.3.-Energia termikoa lortzea: Pneumatiko zaharrak erregai bezala erabili daitezke, zementuzko labeetan adibidez eta hauek sortzen dituzten keak oso poluitzaileak dira.4.-Berrerabilera: Pneumatiko zaharrak, elastikotasunari esker, itsasportu eta ontzietarako babes elementu gisa erabiltzen dira, atrakatze maniobretako kolpeak leuntzeko.5.-Kautxu moldeatuzko produktuak lortzea: Kautxu proportzio jakin batzuk kautxu berriari gehitzen zaizkio. Lehenbizi pneumatikoak ehotu eta altzairuzko alanbreak bereizten dira. Lortutako produktua zoruetako baldosak, zinta garraiatzaileak, zirrindolak,... egiteko erabiltzen da.6.- Metalurgia: Pneumatikoak beren egiturako altzairua berreskuratzeko ere erabil daitezke. Ehotu egiten dira eta ondoren altzairua elektroimanen berreskuratzen da. Lortutako zatiak txatarra gisa erabiltzen dira labe elektrikoetan berreskuratzeko.

4.-Segurtasuna eta higienea lanpostuan

4.1.Osasunean eragina duten alderdiakOsasuenean eragina dute batez ereZarata:-Ikuspuntu psikologikotik, arreta galtzea eragiten du, urduri jartea eta nekea sortu.-Ikuspuntu psikofisiologikotik, burukuko mina, bertigoa, ondoeza, burrunba belarrietan,...sortzen ditu.-Ikuspuntu patologikotik, gortasuna sor dezake.Gure belarriak eta osasuna zaintzeko, Lan Segurtasunerako Ordenantza Orokorrak, 80dB-etik gorakoa bada zarata, tapoiekin babestera behartzen ditu belarriak.Erradiazioak:-Ikerkuntza kimikoan, ezezagunak diren polimeroak lortzeko erabiltzen da.-Medikuntzan, zelula kantzerigenoak edo gaiztoak ezabatzeko erabiltzen da. Kobaltoterapia eta barnealdea aztertzeko X izpiak erabiltzen dira.-Nekazaritzan, landareen metabolismoaren segimendua egiteko, mutazioak eragiteko edo izurriei aurre egiteko kapaz izango diren barietate berriak sortzeko.-Industria energetikoan, kate erreakzioetako beroa energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da zentral nuklearretan.-Elikadura industrian, gauzak esterilizatzeko erabiltzen da.-Arkeologian, karbono 14aren desintegrazioa antzinako arrastoei data jartzeko erabiltzen da.

5.-Gaixotasun profesionalak

5.1.Gaixotasun profesionalen sailkapenaPneumokoniosia: Arnasten dugun airean esubstantzia batzuek arnas aparatuan sortzen dituzten gaixotasun multzo bati dagokio. Hauek dira metaletatik datozenak:Silikosia: Silize hautsaren sartu eta urteak igarotzean arnas hartzeko arazo larriak.Antrakosia: Ikatz hautsa inhalatzeak sortzen duen gaixotasuna, arnas hartzeko arazoak sortzen ditu, oxigenoa odolera ez doalako.Siderosia: Burdin mineralen hautsek birikako ehunak urratu eta odoljarioak izan ditzakete.Kalikosia: Kararri hautsaren ondorioz sortzen da. Kalte gutxien egiten duena da, likido organikoetan disolbatzen delako.Landare jatorrikoak:Landare jatorriko hautsek eragindako gaixotasunak ere badaude, Bisinosia, kotoi hautsak sortutako. Kannabosia, kalamu hautsak eragindakoa; Lisinosia, irundako gaiak, ileak eta lumak manipulatzeak sortutakoa eta Tabakosia, tabakoa manipulatzeak sortzen duena.Toxikazioa: Organismoan sartzean eta haren funtzio fisiologiko normala aldatzen duten substantzia toxikoek sorturiko gaixotasunak.Hidrargirismoa: Merkurioak sortzen duten gaixotasuna da. Arnas bidetik sartzen da batik bat.Artsenizismoa: Artsenikoak eragindako gaixotasuna. Sarre bideak, arnas, azal eta liseriketarenak dira.Fosforismoa: Fosforoak eta haren konposatuek sortzen duten gaixotasuna.Saturnismoa: Pozoin mineral batek eragindako gaixotasun profesionala da, gaur egun menderatuta dago, baina berunak eta haren deribatuek sortzen dute. Arnas, azal eta liseriketa bidez sartzen da.

Bibliografia:Gehienbat liburutik atera dut, gero wikipedian eta beste webgune puntual batzutan lortu dut informazioa.