Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

17
1 Martin Ugalde kultur parkea zero zabor bidean

description

Martin Ugalde kultur parkean Zero Zabor norabidean abian jarritako egitasmoaren memoria

Transcript of Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Page 1: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

1

Martin Ugalde kultur parkea

zero zabor bidean

Page 2: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Kultura ez baita botatzekoa egitasmoa abian jarri aurreko egoera:

Orokorrean:

Martin Ugalde kultur parkean hondakinen kudeaketa hobetzeko ahalegintxo batzuk egin

baziren ere, nahiko mugatuak izan dira egitasmoa abiatu artean. Orokorrean, parke mailan, ez

zegoen irizpiderik. Parkean zehar, hondakinak nahasian jasotzeko aukera zen nagusi. Produktuak

erosteko dauden makinek beharrezkoak ez diren edalontzi eta bildukiak erostera derrigortzen

zuten. Enpresa bakoitzak bere hondakinen bilketa antolatzen zuen, baina parkean bertan

hondakinak gaika uzteko aukerarik ez egoteak, nahasian biltzea errazten zuen. Parkeko

enpresarik handienean, Berrian, papera gaika biltzen zen, eta, gainerakoa, nahasian, biltegian

ezik.

Egitasmoa abiatu aurretik ateratako argazkia. Berria-ko

bulego bateko zakar ontzia. Dena, material birziklagarria da,

baina nahasi zabor bihurtu eta zabortegira bidaltzen zen.

Jangela salbuespena:

Duela bi-hiru urtetik parkeko jangelan hondakinak gaika biltzeko edukiontziak daude. Papera,

ontzi arinak, organikoa eta errefusarentzako ontziak daude. Beira ez zen gaika biltzen, parkearen

inguruan beira uzteko edukiontzirik ez dagoelako. Ez udalak eta ez mankomunitateak ez dute

Andoainen hondakin organikoa gaika biltzen, eta beraz, jangelan sortzen den organikoa parkean

bertan konpost bihurtu eta bertako lorategietan erabiltzen da.

Egitasmoa abiatu aurretik jangela zen hondakinak gaika biltzen zen gune bakarra. Hondakin organikoa

orduan ere parkean konpostatzen zen.

Page 3: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

“Kultura ez baita botatzekoa” egitasmoa:

Gauza jakina da, hondakinen kudeaketa egokian, ekintzetarako hierarkia bat segitzea dela

egokiena. Murriztu-Berrerabili-Birziklatu. Handik aurrerakoak, arazoak sortzen ditu edozein

gauza egiten delarik. Martin Ugalde parkean gaiari arduraz heltzea erabaki dugu, eta, hierarkia

horretan, konpromezu batzuk hartzea. Hori lortzeko gauzak ondo egitea erraztu dugu, eta gaizki

egitea, zaildu. Hauek dira horretan eragiteko hartu ditugun neurri zehatzak:

Murrizketa eta berrerabilpena. Kafe makinetan, erabili eta botatzeko

plastikozko edalontziak portzelanazko katilu berrerabilgarriengatik

ordezkatzeko ekimena:

Kafe makinetan erabiltzen diren erabilera bakarreko edalontziak murrizteko ekimena abiatu

dugu. Parkean, urtean, gutxigorabehera, 65.000 edalontzi kontsumitzen ziren. Zenbakiak

borobilduz, 250 erabiltzaile, bakoitzak 250 edalontzi urtean. Kontua da, parkean dauden kafe

makinetatik (4 kafe makina) gehienek erabilera bakarreko edalontzia ateratzera behartzen

zutela, edalontzia behar edo ez, edalontzia erosi araziz. Edalontzia hautazkoa denetan ere

berdin-berdin ordaindu behar zen hau kontsumitu zein ez, eta gainera, edalontzia nahi ez

duenak sakatu behar zuen horretarako botoia, jarrera pasiboa, jarrera errazena alegia,

edalontzia hartzea zelarik.

Baldintzak aldatzea ezinbestekoa zen 65.000 edalontzi hoietan murrizketa esanguratsu bat

lortu nahi bazen. Horretarako, kafe makina hornitzen duen enpresarekin harremanetan jarri

ginen eta ondorengo moldaketak egin dira kafe makinetan:

Makinak defektuz ez du edalontzirik saltzen, kafea baizik.

Edalontzia behar duenak makinan eros dezake, baina ez kafearekin batera, bi txandatan

egin behar du, lehenengo, edalontzia erosi (5 zentimo), eta gero, kafea. Horrela,

erabilera bakarreko edalontzia erabiltzea zaildu dugu, ahalegin handiagoa egin behar da

horretarako, eta edalontziaren kostea norberak hartu behar du bere gain. Gainera,

pertzepzioan eta kontzientzian eragin dugu honen bidez, edalontzia “berez eta doan”

kafearekin batera datorren zerbait bezala ikustea ekidinez, koste bat daukala eta kafetik

aparteko gauza bat dela bistaratuz.

Horrez gain, parkeko langile bakoitzari katilu bat eman zaio, kafe makinetan aipatutako

aldaketa abian jartzearekin batera, ohitura aldaketa erraztu eta bultzatzeko.

Langileei banatutako katilua

Page 4: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Murrizketan eragiteko sustapen kanpaina

Egitasmoari indar berezia emateko eta parkeko mugetatik haratago eragiteko,

kontzientziazio kanpaina bat egin dugu egitasmoa abian jarri aurreko astean. Parkean,

pertsonako, urtebetean sortzen dugun edalontzi kopurua ikusarazi dugu erabilera bakarreko 250

edalontzi urna batean, eta, banatu dugun katiluaren moduko bat, beste urna batean jarriz.

Ohitura aldaketa batek, produktu bat berrerabiltzeak, hondakinen murrizketan nolako eragina

izan dezakeen modu argi eta grafiko batean islatu dugu honen bidez.

Kafe makinan, erabili eta botatzeko plastikozko edalontzia erabili

ordez, portzelanazko katilua berrerabiliz, erabiltzaile bakoitzak

urtean sortzeari utziko liokeen edalontzi kopurua irudikatzeko

erabilitako euskarria.

Kafe makinetan, guzti honen berri emateko pegatinak jarri ditugu.

Page 5: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Kafe makinetan, aldaketen berri emanez jarritako pegatina

Guzti horri gehituz, parkeko langile guztiei egin diren aldaketak eta hauen zergatia azalduz

mailing bat egin zaien parkeko enpresetatik bideratuta.

Emaitzak

Aipatu dugun bezala, parkean, urtean 65.000 kafe hartzen zirela kalkulatu genuen.

Horretarako, 4 kafe makinetako datuetan oinarritu ginen. Kalkuluak ematen zigun kopuru

zehatza 68.428 kontsumizio ziren. Ia %100ean erabilera bakarreko edalontzia kontsumitzen zen.

Azken hau, objetiboki neurtzerik izan ez badugu ere, horrela ez jokatzeko aukera, makina

bakarrak ematen zuela hartu dugu kontuan batetik, eta bestetik, obserbazio zuzena, kafea bere

katiluan hartzen inor ikustea oso arraroa baitzen lehen.

Esan beharra dago, hasieran egindako kalkulu hauetan, parkeko Leitzaran grafikak enpresak

bere kontura kudeatzen duen kafe makina ez zegoela sartuta. Egitasmoa martxan jarri zenean,

eta egitasmo honi gehitu zitzaizkionean, izan genuen makina honen berri. Leitzarango kafe

makinan urtean 10.000 kafe inguru kontsumitzen dira. Hoiek, aurreko beste 65.000 hoiei gehitu

beharko genizkieke, guztira 75.000 beraz.

Egitasmoa martxan jarri ondoren lortutako emaitza, erabat arrakastatsua dela esan behar

dugu. Datuak, zehatzak eta objetiboak dira, kafe makinetako kontadoreak erabili baititugu

hauek ateratzeko. Kontsumitu diren kafeen %97 norberak bere katilua berrerabiliz egin da.

Datua, bost makinetan berdintsua da, %94,33 eta %97,89 artean daude denak. Beraz,

erabiltzaile ezberdinek, jarrera berdina izateak, hartutako neurriek eragindakoak direla

erakusten dute, eta neurri handi batean behintzat, aplikatuko litzatekeen beste leku batetara

estrapola daitezkeela pentsatzeko modukoak. 75.000 edalontzi kontsumitzen ziren lehen. Orain

arteko datuak urte osora estrapolatuta, 2.500 dira orain.

Page 6: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Grafikan, lehen urtean kontsumitzen ziren edalontzi kopurua, eta, egitasmoa abiatu denetik orain arteko emaitza urte osora

eramanda kontsumituko litzatekeen edalontzi kopuruaen alderaketa.

Grafikan, egitasmoa jarri denetik, kontsumitu diren kafeetatik, erabili eta botatzeko edalontzia eta berrerabiltzeko katilua zein

ehunekotan erabiltzen den azaltzen duen grafika.

Eragin positibo honek, dena den, baloratu behar den efektu negatiboa ere izan du

balantzaren beste aldean. Katilua garbitu ondoren lehortu beharrak paperezko eskuzapien

erabilpena handitu du. Aukeran, ingurumenaren zainketa ikuspegitik paper kontsumoa

plastikoarena baina egokiagoa bada ere, eragin hori murrizteko aholkuak ematea, eta, aurrera

begira, neurri eraginkorragoak hartzea, zero zabor norabidean urrats berriak egiteko bidea

erakusten digu.

Aurrera begira, zeharkalte hori ekiditeko trensa eraginkorra izan daiteke bandejak saredunak

erabiltzea. Sail edota bulego bereko langileek elkarrekin hartu ohi dute kafea. Bandejak, kafe

bila txandaka joateko balio du batetik, eta bestetik, katiluak garbitu ondoren papera kontsumitu

gabe lehortzen uzteko.

Page 7: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Goiz izan daiteke oraindik, epe luzera emaitzak bere horretan eutsiko dion ala apalduko den

jakiteko, baina eragin horretan sustapenetik haragoko egiturazko neurriak egoteak, erabilera

bakarreko edalontzia erabiltzeko zailtasun objetiboak ezarri dira, baikor izatera garamatza.

Birziklatzea. Gaikako bilketa errazteko eta zaborra sortzea zailtzeko

neurriak.

Aipatu dugun bezala, egitasmoa abiatu arte, parkean hondakinak nahasian ateratzea

errazagoa zen gaika ateratzea baino. Joera hori ondorengo neurriekin irauli dugu.

Martin Ugalde kultur parkean egitasmoa abian jarri aurretik zeuden zakar ontzietako bat, zabor

bihurtutako material birziklagarriz beteta

Parkean:

Hondakinak gaika uzteko aukera eskeini dugu. Horretarako bi “bilketagune” jarri ditugu, bana

parkeko sarrera/irteera bakoitzaren inguruan. Bilketagune hauetan, papera, ontzi arinak eta

hondakin organikoa biltzen dira edukiontzi bidez. Horretaz aparte, parkeko harreran garbigunera

eraman beharreko hondakinak jasoko dira, eta jangelan, beira jasotzeko kutxa bat erantsi diogu

lehen gaika biltzeko zeuden edukiontziei.

Parkean jarritako bi bilketaguneetako bat

Papera eta ontzi arinak, Berriaren atzeko biltegira eramaten ditu parkeko mantenu lanak

egiten dituenak, mankomunitateak handik jasotzen baititu.

Page 8: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Hondakin organikoa ez da asko sortzen eta parkean bertan konpostatzen dugu.

Goiko argazkian, parkeko konpostagailuak. Beheko argazkietan parkean ekoiztutako

konposta bertako lorategietan erabilita.

Beira: Beirari dagokionez, jangelan beirazko botila eta ontziak uzteko kutxa bat jarri da.

Betetzean, parkeko mantenuaz arduratzen denak auzoan beira biltzeko dagoen edukiontzira

eramaten du.

Orain arte ez bezala, beira biltzeko aukera jarri da parkeko jangelan.

Errefusa: Errefusan aldaketak datoz, baita ere mankomunitatetik. Sortu besteko ordainketa

jarri nahi dute abian, eta horretarako, txipa daukan edukiontzi bat ekarri digute. Ingurumena eta

osasuna zaintzeaz gain, arrazoi ekonomikoak ere gehituko zaizkigu ahalik eta errefusa gutxien

sortzeko. Parketik kanpo dagoen nahasiko edukiontzia kenduko dute gainera.

Parkean, astearteetan jarri dugu errefusa botatzeko aukera, astearteetan errefusaren

edukiontzia etxe zuriko bilketagunean utziz. Astearte gauean, parkeko aparkalekura ateratzen

Page 9: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

da mankomunitateak handik jaso dezan. Gainerako egunetan, errefusaren edukiontzia gordeta

edukitzen dugu, enpresa bakoitzari hondakinak gaika sailkatzera bultzatuz, errefusa aste osoz

eduki behar baitute barruan, edo bestela, beraien kontura parketik kanpoko edukiontzi batetara

eraman.

Errefusaren edukiontzia, astearteetan ateratzen da parkeko bi

bilketaguneetako batetara. Gainerako egunetan gordeta egoten da.

Parke barrua: Parke barruko lorategiaren lau izkinetan zakar-ontzi bana zegoen. Sarbidean

eta beste zenbait lekuetan zigarroentzako hauts-ontzia daukaten beste zakar ontzi batzuk

zeunden. Hauek guztiek, materialak nahasi eta zabor bihurtuta biltzeko besterik ez dute balio.

Hauek denak kendu eta aho txikiko lau hauts-ontzi jarri dira zigarrokinak botatzeko.

Parkean zeuden zakar-ontziek zaborra sortzeko besterik ez zuten balio. Hoiek kenduta zaborra sortzeko aukerak kentzea ez ezik

parkearen estetika hobetzea lortu da.

Komunak: Komunetan paper asko sortzen denez, eskuzapiak paperezkoak dira, hau eta

errefusa berezita biltzen dira orain.

Komun bateko argazkia. Papera biltzeko ontzia eta errefusarena ikus daitezke.

Page 10: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Enpresen barruan:

Enpresa bakoitzak hondakinak gaika jasotzea bultzatzeko, ondorengo proposamena egin

diegu:

Gaika biltzeko ontziak eskini dizkiegu, horretan ere arduratsu jokatuz, ekintzen hierarkia

errespetatu dugu, jadanik genituen eta soberan geratutako ontzien berrerabilpena lehenetsiz.

Berrian, egitasmoa abian jarri aurretik erabiltzen ziren, eta soberan geratu diren zakar-ontziak

“berrerabili” dira, pegatina baten bidez funtzioa markatuz eta bilketa-ontzi bihurtuz.

Planteamendu berriarekin (ondoren azalduko duguna) ontzi beharra asko murriztu dugu. Ontzi

asko geratu dira “soberan”.

Bilketa ontzi kopurua eta kokapena zehazteko erabilitako irizpideak:

Papera: Parkeko lanpostu gehienetan sortzen den hondakin ohikoena papera da. Beraz

langile bakoitzak eskura papera biltzeko ontzi bat edukitzea proposatu dugu. Bakarrik ala elkar

banatua, kasua kasu.

Argazkian ikus daitekeen bezala, langile guztiek eskura daukate papera biltzeko ontzia.

Ontzi arinak eta hondakin organikoa: Hauentzako, gune amankomunak erabiltzea da

proposamena. Gune amankomunetan, ontzi arinak, eta organikoa jasotzen dira, eta lekuak

eskatzen badu (fotokopia gela adb.), paperarena ere bai.

Ezkerreko argazkian, faxa eta inprimagailuaren gelako bilketa gunea.

Inguruko 7 bulego txikietako organikoa eta ontzi arinak jasotzeko ontziak

Page 11: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

daude bertan. Kasu honetan paperarena ere badago, bertan sortzen denez

beharrezkoa delako. Eskubiko argazkian, 5 laguneko bulego bateko bilketa

gunea ate atzean, organikoa eta ontzi arinak biltzeko ontziekin.

Errefusa: Berez, apenas sortzen den parkeko bulegoetan, bulegoen garbiketan ez bada.

Grapak, zeloa, goma puskaturen bat, eta tarteka, boliograforen bat izaten dira errefusan

botatzekoak. Errefusa biltzeko, errefusa-potoak bantu ditugu. Errefusa-potoa, lapizero modukoa

da, eta, langile bakoitzari bat banatu zaio mahai gainean eduki dezan. Errefusa-potoa

erabiltzeak hiru helburu nagusi dauzka:

Errefusan errefusa ez diren materialak botatzea ekiditea.

Gaikako ontzietan erosokeriagatik errefusa botatzea ekiditea.

Sortzen ditugun hondakinetatik, zaborra benetan ze gutxi den ikusi araztea.

Goiko argazkietan banatu dugun errefusa potea ikus daiteke. Oso oso errefus gutxi sortzen da bulegoetan. Normalean hutsik egoten

da potea.

Page 12: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Emaitzak

Bilketari dagokionez ez daukagu datu objektiborik konparaketa egiteko. Orain arte enpresa

bakoitzak hondakinak bere kasa kudeatu ditu. Enpresekin izandako harremanetan, bizpairu

enpresatan, hondakinak gaika bildu eta beste nonbaitera eramaten zituztela esan digute.

Gainerakoek, parke ondoan nahasian jasotzeko edukiontzira bota izan dituzte. Balorazio bat egin

ahal izateko, Berriako erredakzioko garbiketan biltzen dena erabili dugu oinarritzat. Egitasmoa

abiatu aurretik egun batean zabortegira bidaltzen zena, eta, egitasmoa abiatu ondoren, egun

batean zabortegira bidaltzeko sortzen dena alderatu ditugu. 100 litroko poltsa bat topera

betetzen zen lehen egunean. Orain, Zigarro pakete batek adina leku behar du biltzen den

errefusak. Horri, komunetako errefusa gehitu beharko genioke. Hau beste horrenbeste litzateke

gutxi gora behera. Parkean errefusa biltzeko aukera astean egun batetara mugatu dela aipatu

dugu lehen. Orain artean, ez da inolako arazorik izan 300 litroko edukiontziarekin moldatzeko.

Emaitza, gaikako bilketari dagokionez ere ezin hobea izaten ari dela esan dezakegu ondorioz.

Eskubiko eskuan, argazkiaren ezkerretan, egitasmoa abiatu aurretik egun

batean Berriako erredakzioan jasotako zaborra. Ezkerreko eskuan

egitasmoa hasi ondoren egun batean jasotakoa. Ahalik eta zabor gutxien

sortzeko ahaleginak emandako fruituak nabarmenak dira.

Page 13: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Sustapen kanpaina orokorra

Hartu diren neurriek parke barruan lortu diren emaitzetatik harago eragitea komeni da,

Gipuzkoan gai honen inguruan ematen ari den kontzientziazio eta aldaketan positiboki eragin

dezan.

Horretarako, Berriarekin hitzegin zen eta egitasmoaren berri eman zuen urriaren 22ko

alearen kontraportadan argitaratuko den artikulu baten bidez.

2013/10/22ko Berriaren kontraportada

Page 14: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Bestalde, parkearen sarrera nagusian panel bat kokatu dugu egitasmoaren berri emanez,

egitasmoa eta parkearen jarduare lotzen dituen mezuarekin.

Goiko argazkian, egitasmoaren berri ematen duen panela parkeko sarreran ezarrita. Behean, panela, testua irakurzeko moduan.

Page 15: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Erabilitako beste euskarri batzuk

Bilketa ontzietako tirak

Errefusa poteetarako pegata

Page 16: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Egitasmoaren berri emateko parkean jarritako A3 tamainako orriak

Page 17: Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

Jangelan, hondakinak nola sailkatu adierazten duten kartelak.