MARKOS AMUNDARAIN pertsonak hurbiltzen zaizkienean” · MARKOS AMUNDARAIN “Kale gorrian daudenak...

3
MARKOS AMUNDARAIN “Kale gorrian daudenak poztu egiten dira ezer eskatuko ez dieten pertsonak hurbiltzen zaizkienean” Azaroaren 15ean, ‘Pobreen Mundu mailako jardunaldia’ ospatuko da. Aurtengo leloa, “Luzatu eskua” da. Mezua bete-betean betetzen duen CARITAS GIPUZKOAko boluntario batengana jo dugu: Markos Amundarain (Ordizia, 1950). ‘Bidelagun’ proiektuko boluntarioak, gizarte eta bizitoki bazterketa egoeran dauden pertsonei, kalean bertan, giza-laguntza eskaintzen die. Caritaseko boluntarioak, kalea du hizpide: “Besteak beste, beraiekin kafea hartu eta hitz egiten aritzen naiz”. Noiz erabaki zenuen kale gorrian daudenei “eskua luzatzea”? Kalean bizi den jendea, nire bizitzako obsesioetariko bat izan da. Egin ditudan bidaiak ere, Indiatik… barrena, ildo horretatik egin ditut. Erretiroa hartu, eta hurrengo egunean Aterpera joan nintzen boluntario gisa zertan lagundu nezakeen galdetzera. ‘Eutsi’ proiektuan aritu zinen. Hau da, kale gorrian dauden pertsonen kalteak murrizteko programa: sozializazioa, elikadura eta higiene beharrak asetzen ziren bertan. Eutsiko partaide batzuekin paseatzera ateratzen nintzenean, konturatu nintzen kalean zegoen zenbait jende, ez zela Caritaseko Aterpera hurbiltzen. ‘Beraiek etortzen ez badira, ni joango naiz beraiengana’, esan nuen. Jada, zortzi urte daramatzat ekimen horretan.

Transcript of MARKOS AMUNDARAIN pertsonak hurbiltzen zaizkienean” · MARKOS AMUNDARAIN “Kale gorrian daudenak...

  • MARKOS AMUNDARAIN

    “Kale gorrian daudenak poztu egitendira ezer eskatuko ez dieten

    pertsonak hurbiltzen zaizkienean”

    Azaroaren 15ean, ‘Pobreen Mundu mailako jardunaldia’ospatuko da. Aurtengo leloa, “Luzatu eskua” da. Mezuabete-betean betetzen duen CARITAS GIPUZKOAkoboluntario batengana jo dugu: Markos Amundarain(Ordizia, 1950). ‘Bidelagun’ proiektuko boluntarioak,gizarte eta bizitoki bazterketa egoeran daudenpertsonei, kalean bertan, giza-laguntza eskaintzen die.Caritaseko boluntarioak, kalea du hizpide: “Besteakbeste, beraiekin kafea hartu eta hitz egiten aritzen naiz”.

    Noiz erabaki zenuen kale gorrian daudenei “eskualuzatzea”?Kalean bizi den jendea, nire bizitzako obsesioetarikobat izan da. Egin ditudan bidaiak ere, Indiatik…barrena, ildo horretatik egin ditut. Erretiroa hartu,eta hurrengo egunean Aterpera joan nintzenboluntario gisa zertan lagundu nezakeen galdetzera.

    ‘Eutsi’ proiektuan aritu zinen. Hau da, kale gorrian dauden pertsonen kalteakmurrizteko programa: sozializazioa, elikadura eta higiene beharrak asetzen zirenbertan.Eutsiko partaide batzuekin paseatzera ateratzen nintzenean, konturatu nintzenkalean zegoen zenbait jende, ez zela Caritaseko Aterpera hurbiltzen. ‘Beraieketortzen ez badira, ni joango naiz beraiengana’, esan nuen. Jada, zortzi urtedaramatzat ekimen horretan.

  • Irakaslea izana zara. Zortzi urtehorietan, kaleak, ‘ikasgai’ asko eman aldizkizu?Bai! Onak eta txarrak. Kaleak besteikuspegi zeharo ezberdina du:injustiziaren begiradak, zer nolakomespretxuak pairatzen dituzten kalegorrian daudenak…Ondorengo hau ikusita nago. Pertsonabatek limosna bat eman zion txakur bataldamenean zuen pertsona bati. Etaeman ahala, zera esan zion: “Txanponatxakurrak jan dezan da, e”.

    Kalean barrena ibilita, azterketa egindiozu gizarteari. Zer nota jarrikozenioke?Ona jarriko nioke nahiz eta injustiziarisozialki aurre egiteko trabak oraindik hordauden. Kontxa ondoan aberastasunasko dago baina baita pobrezia egoerakere.

    Begiak behar adina irekita dauzkaguDonostiako kale gorriko errealitateakikusteko?Ez. Bakoitzak nahi duena ikusten du. Nireezagun batek, kotxe dotoreak ikustenditu soil-soilik. Ekologistak, ingurugiroapairatzen ari den oinazean jartzen ditubegiak. Bakoitzak bere betaurrekoakjazten ditu. Herritar askok ez dakite kalegorrian dauden pertsonak badirenik ere.

    Eta non erosten dira betaurreko horiek?Eskura ditugu. Begira, autobus batean,kale gorrian dagoen pertsona batenondoko eserlekua, azkena izaten dabetetzen…

    "HA FINALES DEESTE MES

    CUMPLIRÉ AÑOS;QUIERO IR

    ACOMPAÑADOAL CINE."

    Eseri baino, askok, zutik egotea nahiagoizaten dute. Jendeak ez ditu pertsonahauek ikusi nahi. Ezta, inork, zu, eurekinikusterik ere... Hori dela eta, nirezenbat pertsona ezagunen harridurabegiradak, ikaragarriak dira.

    Kale gorriko pertsona horiek zeresaten dizute berarengana hurbiltzenzaren aldiro.Beraiek badituzte ‘antena berezi’batzuk, zein eta nola hurbiltzen zaienaztertzeko. Hasieran erreparoa edo,izan dezakete. Baina hitz egiten hasiorduko, zure tonua, zure jestuak… ondohartzen zaituzte.Kalean barrena, oro har, emakumeboluntario batekin batera ibiltzen naiz.Oso garrantzitsua da bere lana, kaleandauden emakumeengana hurbiltzengarenean batik bat. Kale gorriandaudenak poztu egiten dira ezereskatuko ez dieten pertsonakhurbiltzen zaizkienean. Pertsona irekiakdira. Aldiz, jendea ez da irekitzeneurengana hurbiltzerako orduan.

  • Donostiak hainbat leku eder ditu. Berekaleetatik barrena paseatzen ibiltzenzara. Baita bila ere. Noren bila?Lotsa alboratu, eta kale gorrian dagoenpertsonengana zuzenean joan, nireburua aurkeztu eta bere berri jakitenaritzen naiz. Ikaragarri eskertzen dutehurbildu izana. Hasieran kezkati hartzenzaituzte baina behin ezagututa,erreklamatu egiten zaituzte. Duela urte batzuk, Ernesto izenekopertsona bat ezagutu nuen kalean. Hitzegiten aritu ondoren, “Igaro egun onbat” esan nion. “Niretzat egun ona, zuetortzen zaren hura da” erantzun zidanbueltan.Herritarrei eskatuko nieke pertsonahauengana hurbiltzean; ‘laguna’ zarelaantzeman dezala, eta ez eurakmespretxatzen dituztenetariko bat. Kalegorrian daudenak behar ezberdinakdituzte. Beraz, beraiei, ‘Egun on’ esanezhasi daiteke hurbilketa pauso hori.

    Pobreziarik gogorrena, bakardadea?Laguntza eske CARITAS GIPUZKOAkoAterpera hurbiltzen den pertsona batek,ez du esaten, ez dut dirurik. Ez dut inor,baizik. Eta emakume bat bada,gogorragoa da.Bestalde zera gaineratu nahi dut,bakardadeari aurre egiteko,gizonezkoen alkoholismoa begi-bistandago. Kalean kontsumitzen dute. Bainakezkatuta nago zenbat emakumeketxeetan kontsumitzen duten alkohola;horiengana ez dugu hurbiltzea lortzen.

    Kontsumoek ere bereziki kezkatzenzaituzte.Zaborra ondo antolatua daukagu.Hemen, kartoia. Han, kristala. Bestehorretan, organikoa. Baina beti geratzenda hondakinen bat horietatik kanpo, etaerraustegira eramaten dute. Eta kontsumoak dituzten pertsonekin,zer egin behar dugu? Alegia,kontsumoak nahimena deuseztatu dienpertsona horiekin? Lan asko dagoegiteko.

    Pertsona batek limosna bateman zion txakur bat

    aldamenean zuen pertsonabati. Eta eman ahala, zera esanzion: “Txanpona txakurrak jan

    dezan da, e”.