MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko...

27
MARKINA-XEMEINgo UDALA (BIZKAIA) ZERBITZU-KONTRATUA, PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN HARTUTA Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com 1 MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN (UDAKO UR-JOLASAK BARNE) KUDEAKETA INTEGRALAREN ZERBITZUA KONTRATATZEKO ADMINISTRAZIO KLAUSULA BEREZIEN ORRIA LEHENENGO KLAUSULA. Xedea eta kalifikazioa Kontratu honen xedea Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua kontratatzea da eta, zerbitzu horren osagarri, esleipendunaren kontura honako lan hauek egitea: igerilekuaren hondoa altxatzea, monitorizazio eta kontrol zentralizatua, ura berrerabiltzeko depositua, umeen igerilekuko estalkia eta ponpak, 203.265,00 euro + BEZ aurrekontuarekin, I. ERANSKINean jasotako aurreproiektuaren arabera. Lanak abuztuan burutuko dira, eta Udalak ontzat eman beharko ditu, zerbitzu teknikoek txosten bat egin eta gero. Horretarako, esleipendunak lanon likidazioa aurkeztu beharko du, faktura bidez justifikatu beharko duena. Kontratu honek zerbitzu publikoen kudeaketa kontratu administratiboaren kalifikazioa dauka, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Lege-Dekretuz onartutako Testu Bateratuko 10. artikuluak xedatutakoaren arabera. Entregatutako ondasun guztien emakida amaitzean, ondasunak eta egindako inbertsio osagarriak ere Udalari itzuliko zaizkio. BIGARREN KLAUSULA. Hautatu eta esleitzeko prozedura Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko modua: prozedura irekia, kontzesio bidezkoa eta presako tramitazioa. Hau da: interesatuta dagoen edozein enpresariok aurkeztu ahalko du bere proposamena. Kontratuko baldintzarik ezingo da negoziatu, Sektore

Transcript of MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko...

Page 1: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

1

MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN (UDAKO UR-JOLASAK BARNE) KUDEAKETA INTEGRALAREN ZERBITZUA

KONTRATATZEKO ADMINISTRAZIO KLAUSULA BEREZIEN ORRIA

LEHENENGO KLAUSULA. Xedea eta kalifikazioa

Kontratu honen xedea Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien

(udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua kontratatzea da eta, zerbitzu

horren osagarri, esleipendunaren kontura honako lan hauek egitea: igerilekuaren hondoa

altxatzea, monitorizazio eta kontrol zentralizatua, ura berrerabiltzeko depositua, umeen

igerilekuko estalkia eta ponpak, 203.265,00 euro + BEZ aurrekontuarekin, I.

ERANSKINean jasotako aurreproiektuaren arabera.

Lanak abuztuan burutuko dira, eta Udalak ontzat eman beharko ditu, zerbitzu

teknikoek txosten bat egin eta gero. Horretarako, esleipendunak lanon likidazioa

aurkeztu beharko du, faktura bidez justifikatu beharko duena.

Kontratu honek zerbitzu publikoen kudeaketa kontratu administratiboaren

kalifikazioa dauka, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen azaroaren 14ko

3/2011 Errege Lege-Dekretuz onartutako Testu Bateratuko 10. artikuluak

xedatutakoaren arabera.

Entregatutako ondasun guztien emakida amaitzean, ondasunak eta egindako

inbertsio osagarriak ere Udalari itzuliko zaizkio.

BIGARREN KLAUSULA. Hautatu eta esleitzeko prozedura

Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne)

kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko modua: prozedura irekia, kontzesio bidezkoa

eta presako tramitazioa. Hau da: interesatuta dagoen edozein enpresariok aurkeztu

ahalko du bere proposamena. Kontratuko baldintzarik ezingo da negoziatu, Sektore

Page 2: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

2

Publikoko Kontratuei buruzko Legearen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Lege-Dekretuz

onartutako Testu Bateratuko 157. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Proposamenak baloratzeko eta eskaintzarik onena zein den zehazteko,

kontratuaren xedearekin zuzen-zuzenean lotutako hainbat irizpide hartuko dira kontuan,

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Lege-

Dekretuz onartutako Testu Bateratuko 150.1 artikuluak xedatutako moduan.

HIRUGARREN KLAUSULA. Kontratatzailearen profila

Kontratuaren gardentasuna eta nahi duen orok prozeduraren inguruko informazioa

eskuratu ahal izatea bermatzeko, eta beste publizitate bide batzuk baliatzeko kalterik

gabe, Udalak kontratatzailearen Profila du honako web orri honetatik sartuta ikusi

daitekeena: www.markina-xemein.com

LAUGARREN KLAUSULA. Kontratuaren zenbatekoa. Lizitazio-oinarria eta

esleipendunaren ordainsaria

Kontratuaren zenbatekoa 387.867,00 euro da; prezio horren barruan sartuta

daude balio estimatua, 320.551,24 euro dena eta Balio Erantsiaren Zerga, (BEZ)

67.315,76 euro dena.

Udalak ordaindu beharreko kontraprestazioa:

Udalak 387.867,00 euroko kontraprestazioa ordainduko du urteko. Kopuru hau

beherantz hobetu ahalko dute lizitatzaileek beren proposamenean, euren eskaintza

lizitazioko prezioaren azpitik eginda. Edozein kasutan lehiatzaileena da, eta ez beste

inorena, eskaintzaren ondorioz sor daitekeen edozein arriskuren erantzukizuna. Kanon

horrekin gehi ustiapeneko sarrerekin egin beharko die aurre ustiapeneko gastuei eta

kiroldegiko instalazio guztietako mantentze-lanen kostuei. Lizitatzaileek aurkezten

dituzten proposamenetan sartuta egon beharko dira, beti eta ondorio guztietarako,

Page 3: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

3

kontrata-prezioa ezezik, beste hauek gastu guztiak ere: zergak, publizitatea, ekintzen

inguruko informazioa, eta abar. Eta, batez ere, balio erantsiaren gaineko zerga.

Urtero-urtero, Udalak izendatutako kanpoko ikuskaritza-enpresa batek

kontabilitatea aztertu eta ikuskatuko du. Eta horrek zehaztuko du, alde batetik,

kontzesiodunak instalazio guztien urtean-urteko ustiapenagatik hartutako dirua, Udalak

ordaindutako kontraprestazioa barne eta, bestetik, urtean-urteko ustiapen-gastuak

zenbatekoak izan diren.

Esleipendunaren ordainsaria.

Esleipendunaren ordainsaria hauexek kontzeptuek osatuko dute:

a) Unean uneko indarreko zerbitzuetako tarifak.

b) Udalaren hileko ekarpenak, lehiaketa zenbatean adjudikatzen den, horren

araberakoak izan direnak.

Ekarpen hori indarreko Udal Aurrekontuko 4521 22799 partidatik ordainduko

da; eta Udalak onartutako kopurua beste diru egon beharko da gordeta bertan, kontratua

finantzatzea ahalbidetzen duten ekarpenen baliagarritasun osoa bermatuta gelditzen

dela.

BOSGARREN KLAUSULA. Kontratuaren iraupena

Kontratuak bost (5) urte iraungo du eta beste bost (5) urtez luzatu ahal izango

da. Luzatzeko, baina, kontratua aldatu egingo da, eta kontratistak Udalak erabakitako

inbertsioak egin beharko ditu kontratuaren osagarri, alde bien artean negoziatu ondoren.

SEIGARREN KLAUSULA. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea.

Page 4: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

4

Nahi duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak aurkez daitezke lizitaziora, baldin

eta jarduteko gaitasuna eta gaitasun juridiko osoa baldin badute eta kaudimen

ekonomikoa eta gaitasun tekniko edo profesionala egiaztatzen badituzte.

1. Enpresarien jarduteko gaitasuna honela egiaztatu beharko da:

a) Pertsona juridiko diren enpresarien kasuan, jarduteko gaitasuna beren

jarduera arautzen duten eraketa eskritura edo agiria, estatutuak edo eraketa-aitorpena

(jardueraren arabera dagokien Merkataritza Erregistroan behar den moduan inskribatuta

egon beharko dutenak) aurkeztuta egiaztatuko da.

b) Espainiarrak ez diren baina Europar Batasuneko estatukoak diren

enpresarien kasuan, berriz, euron estatuko legeen arabera dagokien erregistroan

inskribatuta dagoelako justifikantea edota zinpeko aitorpena edo ziurtagiri bat

aurkeztuta, aplikagarri diren batasuneko xedapenek agindutako erregelamenduz

ezarritako baldintzetan.

c) Atzerriko gainerako enpresariek, enpresaren helbideari dagokion Espainiako

Ordezkaritza Diplomatiko Iraunkorrak edo kontsuletxeko bulegoak igorritako txostena

aurkeztu beharko dute.

2. Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, Sektore Publikoko

Kontratuei buruzkoa, 60. Artikuluan adierazitako kontratatzeko debekurik ez dutela

frogatu behar dute enpresariek. Horretarako:

a) Kasua zein den, lekukotza judiziala edo administrazio-ziurtagiria aurkeztu

beharko dituzte. Horretarako eskuduntza duenak agiri horiek egin ezin baditu,

administrazioko agintaritzak, notario publiko batek edo erakunde profesional kualifikatu

batek egindako erantzukizunpeko adierazpen batek ordez ditzake.

b) Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresak badira, dagokion

estatuko legerian horretarako aukera ematen bada, enpresariak agintaritza judizial baten

aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango du.

Page 5: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

5

3. Enpresariaren kaudimena.

3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko

moduak:

a) Erakunde finantzarioaren adierazpen egokiak, edo, badagokio, arrisku

profesionalengatiko kalte-ordain aseguru bat duelako ziurtagiria. Euren kontuak

Erregistro Ofizialean aurkeztu beharrik ez duten enpresariek, berriz, euren kontabilitate-

liburuak aurkeztu ahal izango dituzte horien ordez, behar den moduan legeztatuta.

c) Negozioen bolumen osoari buruzko adierazpena, edo, badagokio, kontratuaren

xedeari dagokion jarduera esparruko negozioen bolumenari buruzkoa, asko jota

enpresariaren jarduerak sortu edo hasi zirenetik eskuragarri dauden azken hiru ekitaldiei

dagokiena, aipatu negozio bolumenaren inguruko erreferentziak egonez gero.

3.2. Zerbitzu kontratuetan, enpresarien kaudimen teknikoa ondoko bideetako

baten/batzuen bide egiaztatuko da:

a) Edozein kasutan, azken hiru urteetan emandako zerbitzu edo egindako lan

nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publikoa edo pribatua,

barne. Egindako lanak edo emandako zerbitzuak erakunde eskudunak emandako edo

ikus-onetsitako ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikoko erakunde

bat izanez gero, edo, hartzailea subjektu pribatua bada, berak emandako ziurtagiri baten

bidez, edo, ziurtagiri hori izan ezean, enpresariaren adierazpen baten bidez, badagokio,

ziurtagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio agintaritza eskudunak kontratazio

organoari.

b) Kontratuan parte hartzen duten teknikariak edo unitate teknikoak aditzera

ematea, enpresan integratuta egon edo ez; kalitatearen kontrolaz arduratzen direnak

adieraziko dira batik bat.

Page 6: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

6

c) Instalazio teknikoen, enpresaburuak kalitatea bermatzeko erabilitako neurrien

eta enpresaren azterketa eta ikerketa baliabideen deskribapena.

d) Zerbitzu edo behar zailak direnean, edota ezohiko edo salbuespenezko

helburua dutenak, kontratazio-organoak edo honen izenean eta ordez diharduen

organismo ofizial edo homologatu batek, enpresaren helbideari dagokion estatuan

eskuduna izan beharko duena, egindako kontrola. Kontrola, enpresariaren kaudimen

teknikoari buruzkoa izango da eta, behar izanez gero, hark izan ditzakeen azterketa eta

ikerketa bitartekoen eta kalitatea kontrolatzeko neurrien gainekoa.

e) Enpresariaren eta enpresako zuzendaritzako langileen titulazio akademiko eta

profesionalak eta, batez ere, kontratua betearazi behar duten beharginenak.

f) Hala eskatzen duten kasuetan, enpresariak kontratua betearazterakoan ezarri

ahal izango dituen neurriak, ingurumen kudeaketaren arlokoak, zehaztea.

g) Enpresaren urteko batez besteko plantillaren inguruko aitorpena, dagozkion

frogagiriak erantsita.

h) Enpresak bere beharrak egin edo prestazioak emateko baliatuko dituen

makineria eta material eta ekipo teknikoari buruzko aitorpena, dagozkion frogagiriak

erantsita.

i) Enpresarioak azpikontratatu asmo duen kontratuaren zatia zehaztea.

ZAZPIGARREN KLAUSULA. Eskaintzen aurkezpena eta dokumentazio

administratiboa

Lizitatzaileek udaletxearen honako helbidean eta epean aurkeztu beharko dituzte

euren eskaintzak: Goiko Portala 3, bulego orduetan, hamabost (15) egun

naturaleko epean, lizitazioko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta

Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Page 7: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

7

Proposamenak postaz, telefaxez edo bitarteko elektronikoz, informatikoz edo

telematikoz aurkeztu ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta

Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak

zehaztutako lekuetan.

Proposamenak posta bidez bidaliz gero, enpresariak posta-bulegotik zein

egunetan bidali duen justifikatu beharko du eta, bertan egunean, telex, faxez edo

telegrama bidez, eskaintza bidali duela jakinarazi beharko dio kontratazio-organoari.

Jakinarazpen horretan espedientearen zenbakia, kontratuaren xedearen titulu osoa eta

hautagaiaren izena adierazi beharko ditu

Udal idazkariak telex, fax edo telegrama horretan egindako diligentzia bidez

egiaztatuko da, hori jaso dela. Bi baldintza horiek bete ezean, eta kontratazio-organoak

eskaintza lizitazio-iragarkian zehaztutako epea amaitu ondoren jasoz gero, ez da

eskaintza hori onartuko. Edozein kasutan, aipatutako epea amaitu eta hamar egunera

dokumentaziorik jaso ez bada, ez da onartuko.

Erabilitako bide elektroniko, informatiko eta telematikoek, gainera, 3/2011

Legegintzako Errege Dekretuaren, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen

Legearen testu bategina onartzen duenaren 2. xedapen gehigarrian xedatuta baldintzak

bete beharko dituzte.

Lizitatzaile bakoitzak eskaintza bakarra baino ezingo du aurkeztu. Ezta beste

batekin/batzuekin aldi baterako eratutako enpresa elkarte baten izenean egindakorik

aurkeztu ere, aurretik bera bakarrik aurkeztu bada edo enpresa elkarte batean baino

gehiagoetan sartuta. Arau hauek haustea, hark aurkeztutako eskaintza guztiak atzera

botatzea ekarriko du.

Proposamen bat aurkezteak esan nahi du enpresariak plegu honetako klausula

guztiak baldintzarik gabe onartzen dituela.

Lizitazioan parte hartzeko proposamena hiru gutun-azal itxitan aurkeztu behar da.

Page 8: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

8

Lizitatzaileak sinatuko ditu eta jakinarazpenak egiteko helbidea idatziko du. Gutun-

azalaren izena eta esaldi hau idatziko ditu: MARKINA-XEMEINGO UDAL

KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN (UDAKO UR-JOLASAK BARNE) KUDEAKETA

INTEGRALAREN ZERBITZUA kontratatzeko lizitazioan parte hartzeko proposamena”.

Gutun-azalen izenak hauexek dira:

—«A» gutun-azala: Administrazioko dokumentazioa.

— «B» gutun-azala: Eskaintza ekonomikoa eta modu automatikoan

kuantifikagarria den dokumentazioa.

— «C» gutun-azala: balio-judizio baten mendean aztertu behar den

dokumentazioa.

Gutun-azal bakoitzean sartu behar diren agiriek originalak edo kopia kautotuak

izan behar dute, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Gutun-azal bakoitzean agiri hauek sartu behar dira, zenbakiz zerrendatuta:

«A» gutun-azala:

DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA

a) Enpresariaren nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak.

b) Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.

— Beste pertsona edo erakunderen baten ordez jardunez gero, notarioak egindako

behar adinako ahalordea.

— Eskaintzailea pertsona juridikoa denean, ahalordea Merkataritza Erregistroan

inskribatuta egon beharko du legez beharrezkoa izanez gero.

— Horiez gain, ordezkatzeko ahalordea duen pertsonaren nortasun agiri

nazionalaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza ere bai.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako

Errege Dekretuz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu

Page 9: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

9

bateratuak 60. artikuluan zehazten dituen debekuetako bat bera ere ez duela

adierazten duena.

Aitorpen horretan adierazi behar da hautagaia egunean dagoela indarrean dauden

legeek xedatzen dituzten zerga-betebeharretan eta gizarte-segurantzarekikoetan. Hala

ere, eskaintza guztien artean hautatutako enpresariak, horren egiaztagiriak aurkeztu

beharko ditu esleipena egin aurretik.

d) Kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesional

eskakizunak betetzen direlako frogagiriak.

e) Behar izanez gero, helbide elektroniko bat, jakinarazpenak bertara

bidaltzeko.

f) Atzerriko enpresak badira, Espainiako epaitegi edo auzitegien menpe

jarriko direla adierazi beharko dute, kontratuarekin zuzen edo zeharka zerikusia

duten gorabehera guztietarako, eta, horrela egokituz gero, uko egiten diotela

lehiatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzioari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emana

duten lizitatzaileek, aurreko puntuetan aipatutako agirien ordez, inskripzio horren

ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute, horiek baldintzok aurreko atalean adierazitako

moduan betetzen direla egiaztatzen.

«B» gutun-azala

ESKAINTZA EKONOMIKOA ETA MODU AUTOMATIKOAN KUANTIFIKAGARRIA DEN

DOKUMENTAZIOA

a) Eskaintza ekonomikoa.

Ondorengo ereduari jarraituz aurkeztuko da:

Page 10: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

10

« _________________________ jaunak/andreak, bizilekua

……………………………………………. Helbidean duenak, NAN zk.a ………….. duenak, gaitasun

juridiko eta jarduteko gaitasun osoa izanik, bere izenean (edo honen ordezkari gisa:

enpresa: ……………………………..; helbidea: ………………..; herria: ………………….; IFK zk.a

…………….) jakinean MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO

GUZTIEN (UDAKO UR-JOLASAK BARNE) KUDEAKETA INTEGRALAREN

ZERBITZUAREN KONTRATAZIOA lizitaziora atera dela prozedura irekiaren bidez,

eskaintza ekonomiko onuragarrienari erreparatuta eta hainbat esleipen irizpide kontuan

hartuta. Lizitazioari buruzko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da,

……………………..(e)an, ………… zenbakian, eta Kontratatzailearen Profilean. Horiek horrela,

aitortzen dut kontratua arautu behar duten baldintza orria ezagutzen dudala, eta oso-

osorik neure gain hartu eta onartzen dudala, eta prest nagoela kontratuaren xede diren

lanak honako prezioan egiteko: …………………………….euro gehi horren balio erantsiaren

zerga (BEZ), ………………………… euro dena.

____________ en, 2014ko ___________(a)ren __ (e)an.

Lizitatzailearen sinadura,

Izpta.: _________________».

b) Prezioaz aparte baloratuko diren irizpideei dagozkien dokumentuak,

automatikoki kuantifikatu behar direnak:

«C» gutun-azala

BALIO-JUDIZIOEN BIDEZ AZTERTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Balio-judizio baten mendean dauden irizpideak baloratzeko beharrezkoak

diren dokumentuak egongo dira barruan.

ZORTZIGARREN KLAUSULA. Adjudikazio irizpideak

Page 11: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

11

Proposamenak baloratzeko eta Udalarentzako merkeena zein den erabakitzeko,

hainbat irizpide hartuko dira kontuan.

A.- Automatikoki kuantifikagarriak diren irizpideak (55 puntu gehienez):

Baloratuko den gehienezko jaitsiera, lizitazio prezioaren gaineko % 10ekoa izango

da, eta eskaintza baxuenari 55 puntu emango zaizkio gehienez. Gainerako eskaintzak

proportzionalki baloratuko dira. Hala nola, gehienezko puntuazioa ken gehienezko

puntuazioari eskaintza bakoitzari baloratuenarekiko dagokion portzentajea aplikatzeak

ematen dituen beste puntu gutxituz.

B.- Balio-judizio baten mendean dauden irizpideak (25 puntu gehienez):

(a)

1.- Kirol eskaintza egitaraua.

Lan plangintza, programazioaren kronograma, ekintzak. Jarraipen eta kontrol

plana. Adierazleen Checklist-a eta zerbitzuaren balorazioa (7 puntu).

2.- Instalazioak martxan jartzeko eta mantentzeko plana (6 puntu).

3.- Zerbitzu osagarriak garatzeko eta bezeroentzako arreta plana (2,5 puntu).

4.- Energia aurrezteko programa. Ingurumen Politika eta Kalitate Sistema.

Ingurumenaren kudeaketa sistemaren bat ezarrita edukitzea (Une en ISO 14.001.

Oshas) (2 puntu).

5.- Lanean euskara erabiltzea. Enpresan euskara bultzatze aldera neurriak hartu

izana baloratuko da. Hala nola, beharginen formakuntza, normalizazio planak, eta abar …

(5 puntu).

6.- Berdintasun plana. Enpresan berdintasuna bultzatze aldera hartutako neurriak

baloratuko dira. Hala nola berdintasun plana izatea, eta abar… (2,5 puntu).

Page 12: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

12

(b) Hobekuntzak (20 puntu gehienez).

Inbertsioak eta beste proposamen batzuk. Horietatik balorazio ekonomikoa

dutenak baino ez dira aintzat hartuko, eta zerbitzuarentzako egokiak eta eraginkorrak

direla egiaztatzen direnak.

Onartutako eskaintzak eta hobekuntzak honela baloratuko dira: eskaintza

ekonomiko onenari 20 puntu emango zaizkio gehienez eta gainerako eskaintzak horren

arabera baloratuko dira. Alegia, gehienezko puntuak ken eskaintza onenari emandako

puntuazioari lizitatzaile bakoitzak eskainitako hobekuntzen desbideratze-portzentajea

aplikatzeak ematen dituen beste puntu.

BEDERATZIGARREN KLAUSULA. Kontratazio Mahaia

Kontratazio Mahaiko burua Udalbatzako kide bat edo funtzionario bat izango da,

eta idazkari lanak udal funtzionario batek egingo ditu, azaroaren 14ko 3/2011

Legegintzako Errege Dekretuak maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuko 21.2

artikuluaren inguruan (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legea, urriaren

30ekoa, zati batez garatzen duena) onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko

Legearen testu bategineko Bigarren Xedapen Gehigarriaren 10. Puntuan xedatutakoaren

arabera. Gutxienez, lau mahaikide izango ditu mahaiak, eta horien artean egongo dira

idazkaria edo, hala badagokio, aholkularitza juridikoaren eginkizuna duen organoko

titularra, eta kontu-hartzailea. Era berean, partaide izango dira kontratazio organoak

izendatzen dituenak Udalaren karrerako funtzionarioen edo langile lan-kontratudunen

edo Udalbatzako kide hautatuen artetik.

Kontratazio Mahaia hurrengo kide hauek, edo eurok izendatutako ordezkoek,

osatuko dute:

— Juan Jose Txurruka Txurruka jauna, Alkate-Udalburua, Mahaiburu jardungo

duena, edo bere ordezkoa.

— Iratxe Rementeria Otxandio andrea, mahaikidea (udaleko idazkari eta kontu-

Page 13: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

13

hartzailea), , edo bere ordezkoa.

— Txema Iriondo Maguregi jauna, mahaikidea (udaleko arkitekto-aholkularia),

edo bere ordezkoa

— Joseba Iraolagoitia Martinez jauna, mahaikidea (BILDUren udal talde

politikoaren ordezkaria), edo bere ordezkoa.

— Alex Aretxabaleta Egia jauna, mahaikidea (EAJ/PNV udal talde politikoaren

ordezkaria), edo bere ordezkoa.

— Aitor Odiaga Garate jauna, mahaikidea (ARALAR udal talde politikoaren

ordezkaria), edo bere ordezkoa.

— Udaleko funtzionario bat, Mahaiko Idazkari jardungo duena.

HAMARGARREN KLAUSULA. Administrazioaren eskumenak

Kontratazio organoak, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuz

onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 14ko Legearen Testu

Bateratuaren 210. artikuluaren arabera, hurrengo eskumen hauek dauzka:

a) Kontratuaren interpretazioa.

b) Kontratua betetzerakoan egon daitezkeen zalantzak erabakitzea.

c) Kontratua aldatzea interes publikoko arrazoiengatik.

d) Kontratua suntsitzea eta horren ondorioak zehaztea.

Edozein kasutan, kontratatzailea entzun egin beharko zaio eta azaroaren 14ko

3/2011 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko

Legearen Testu Bateratuaren 211. Artikuluan aurreikusitako tramiteak bete beharko dira.

HAMAIKAGARREN KLAUSULA. Proposamenak irekitzea

Kontratazio Mahaiak “A” kartazala irekiko du eta bertan barruan daukaten

administrazioko dokumentazioa kalifikatuko.

Beharrezkoa bada, Mahaiak gehienez ere hiru eguneko epea emango du

lizitatzaileak zuzen ditzan aurkeztutako dokumentazioko akats edo omisio konpongarriak.

Page 14: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

14

Ondoren, “C” gutun-azalak ireki eta aztertuko ditu. Gutun-azal horietan egongo

dira haztatzeko balio judizio baten mendean dauden irizpideak.

Aipatu proposamenak irakurri ondoren, Mahaiak eskatu ahal izango ditu

beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak, haiek baloratzeko. Plegu honetan

ezarritako irizpide eta haztapenen arabera.

HAMABIGARREN KLAUSULA. Dokumentazio errekerimendua

Bildurik berriro Kontratazio Mahaia, balio judizioa bat eskatzen duten irizpideei

emandako haztapena emango da jakitera. Jarraian “B” gutun-azalak irekiko dira.

Ikusirik balorazioak –haztatzeko balio judizio baten mendean dauden irizpideena

(“C” gutun-azala) eta haztapen automatikoa duten irizpideena (“B” gutun-azala)-,

Kontratazio Mahaiak kontratuaren adjudikazioduna proposatuko du.

Kontratazio organoak errekerimendu hau egingo dio abantailarik onena aurkeztu

duen lizitatzaileari: errekerimendua jaso eta hurrengo hamar laneguneko epearen

barruan aurkeztea dokumentazioa, justifikatuko duena betetzen eta egunean dituela

zerga eta Gizarte Segurantzako obligazioak, edota baimena ematea kontratazio organoari

egiaztapen horiek zuzenean lortzeko; justifikatuko duen, era berean, kontratua

exekutatzeko baliabideak, eskaintzan adierazi dituenak, badituela, azaroaren 14ko

3/2011 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko

azaroaren 14ko Legearen Testu Bateratuaren 64.2 artikuluaren arabera; eta frogatutako

duena dagokion behin betiko fidantza jarri izana.

Administrazioarekin kontratatzeko behar diren gaitasun eta kaudimen eskakizunak

betetzen direla egiaztatzeko momentu erabakigarria izango da proposamenak aurkezteko

epearen amaiera.

HAMAHIRUGARREN KLAUSULA. Behin betiko bermea

Page 15: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

15

Abantailarik handiena duen eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileak bermea –

adjudikazio zenbatekoaren % 5, Balio Erantsiaren gaineko Zerga alde batera utzita- jarri

duela egiaztatu egin behar du.

Berme hori honako modu hautakoren batean prestatu ahal izango da:

a) Dirutan edo Zor Publikoaren baloreetan, kasu bakoitzean, Lege hau garatzen

duten arauetan ezarritako baldintzen arabera. Eskudirua eta balore anotatuen

inmobilizazio ziurtapenak gordailatu behar dira Gordailu Kutxa Orokorrean edo bere

sukurtsaletan, Ekonomia eta Ogasuna Delegazioetan kokatutakoetan, edo parekidea den

Kutxa edo establezimendu publikoan, autonomia erkidego edo kontratatzaile diren toki

entitateetakoan, eragina sortu behar duten haietan, lege hau garatzen duten arauek

xedatzen dituzten modu eta baldintzetan.

b) Abal bidez, Lege hau garatzen duten arauek xedatutako modu eta baldintzetan

prestatua bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek edota elkarren bermerako

sozietateek, Espainian jarduteko baimena duten heinean. Abal hori aurreko a) letran

adierazitako establezimenduan ezarri behar da.

c) Kauzio-aseguruaren kontratu bidez, hura Lege hau garatzen duten arauek

xedatutako modu eta baldintzetan eginda, arlo horretan jarduteko baimena duen entitate

aseguratzaile batekin. Aseguruaren ziurtagiria entregatu behar da aurreko a letran

adierazitako lekuetan.

Bermea ez da itzuliko edo indargabetuko, berme epea bukatu eta kontratua behar

bezala bete arte.

Berme honek erantzungo du azaroren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuz

onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 100.

Artikuluan jasotzen diren kontzeptuen gainean. Kontratua amaitu eta urte betera onartu

eta kitatu gabe balego kontratistari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, abala itzuli

edo kitatu egingo da gehiago atzeratu gabe.

Page 16: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

16

Bermea aurkeztu izana bide elektronikoz egiaztatu ahal izango da.

HAMALAUGARREN KLAUSULA. Kontratuaren adjudikazioa

Eskatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo bost laneguneko epearen barruan

kontratazio organoak kontratuaren adjudikazioa egin behar du.

Lizitazioa ez da inolaz ere hutsik utziko, pleguko irizpideen arabera onargarria den

eskaintza edo proposamenik baldin badago.

Adjudikazioa arrazoituta egingo da, eta kontratatzailearen profilean

argitaratzearekin batera izangaiei edo lizitatzaileei jakinaraziko zaie.

Jakinarazpenak, edozein kasutan, beharrezkoa den informazioa edukiko du,

baztertutako lizitatzaileak edo alde batera utzitako izangaiak aukera izan dezan, behar

bezala oinarritutako errekurtsoa aurkezteko adjudikazio erabakiaren aurka. Zehazki

hurrengo alderdi hauek jaso behar ditu:

Baztertutako izangaiei dagokienez, baztertze horretarako izandako

arrazoien azalpen laburra.

Adjudikazio prozeduratik baztertutako lizitatzaileei dagokienez,

euren eskaintza baztertzeko izandako arrazoien azalpena laburra.

Edozein kasutan, adjudikaziodunaren izena, ezaugarriak eta

proposamenaren abantailak, erabakigarriak izan direnak bere eskaintza

gainontzeko lizitatzaileek egindako eta onartutakoetatik bereizi eta hautatzeko.

Jakinarazpenean eta kontratatzailearen profilean kontratua

formalizatzeko epea adieraziko da.

HAMABOSGARREN KLAUSULA. Kontratuaren formalizazioa

Kontratuaren formalizazioa administrazio dokumentu batean egingo da hamabost

laneguneko epearen barruan, behin betiko adjudikazioaren jakinarazpen datatik aurrera

Page 17: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

17

kontatuta. Dokumentu hori nahikoa titulu izango da edozein erregistro publikora

heltzeko.

Kontratistak eskatu ahal izango du kontratua eskritura publikoan jasotzea. Horren

gastuak bere kargura izango dira.

HAMASEIGARREN KLAUSULA. Adjudikaziodunaren eskubideak eta

betebeharrak

ESKUBIDEAK.

a) Zerbitzua ematea kontratua azkendu arte.

b) Hitzartutako ordainsariak jasotzea, adostutako baldintzetan, eta –behar

izanez gero- berrikustea.

c) Kirol helburuetarako hitzartu izandako ondasun eta instalazioak baliatzea.

d) Zerbitzua emateko beharrezkoa duen babesa jasotzea Udalarengandik,

premiamendu bidea baliatzeko aukerarena, besteak beste, tarifak kobratzekoan.

e) Zerbitzuaren kudeaketa optimizatzeko hobekuntzak edo berrikuntza teknikoak

edota bestelakoak proposatzea.

f) Udalak agindutakoetatik aparteko edozein kirol ekintza edo ikastaro bere

kabuz antolatzea, beti ere haren aldez aurreko baimenarekin eta zerbitzu horren

erabiltzaileek ordaindu beharreko tasen gaineko eskaintza proposamen ekonomikoa

aurkeztu eta gero.

BETEBEHARRAK.

Page 18: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

18

a) Kontratuak hartzen dituen instalazioen funtzionamendua unean uneko

indarreko araudiak xedatutakoaren mendean egongo da. Osasun eta lan arloko gaietan

zein beste edozein arlokoetan.

b) Kontzesiodunak berak ustiatuko du Kontratazioaren xede den zerbitzua, eta

zerbitzu hori behar den moduan funtzionatzeko behar izan daitezkeen kontratazio, gestio

eta behar guztiak ordainduko ditu.

c) Kontzesiodunak ezingo dio zerbitzua inori utzi, errentan eman edo eskualdatu,

eta bera izango da erantzule bakarra Udalaren aurrean. Eta hirugarrenekiko harremanari

dagokionez, honek ez dio ezelako erantzukizunik eragingo Udalari.

d) Eraikinaren eta bertako instalazioen zaintza eta mantentze-lanak martxan

egon beharko dute etengabe, eta hango garbitasuna eta higienea kontzesiodunaren

kontu izango dira. Berorrek ordaindu beharko ditu egin beharreko konponketa eta

mantentze-lan guztiak, zer eta zerk eraginak direnak direla. Adjudikaziodunaren kontura

eta kargura izango dira beharginen gastu guztiak, argia, ura, gasa, telefonoa,

garbitasunerako produktuak eta mantentzeari dagozkionak, produktu kimikoak, eta

abar… aparteko eragile atmosferikoak, ekintza terroristek edo hondamendiek

eragindakoak ez direnean.

e) Kontratua amaitzen denean, instalazioak behar den moduan zainduta eta

mantenduta entregatu beharko zaizkio Udalari.

f) Kontzesiodunak instalazioak Udalaren esku uztea onartu beharko du honako

kasuetan:

* Instalazioak herriko elkarteek eta eskolek erabiltzeko ordetako orduetan.

* Udalak jaietan edota bestelako ospakizunetan antolatutako ekintzetarako.

Holakoetan, Udalak hamabost egun aurretik ohartarazi beharko dio kontzesiodunari,

larrialdi kasuetan izan ezik.

Page 19: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

19

* Hori dela eta, kontzesiodunak, edozein ekintza, ekitaldi edo ikuskizun

antolatzerakoan, interes orokorraren mende daudela ohartarazi beharko du beti.

g) Instalazioen erabiltzaileak modu egokian atenditu beharko ditu.

h) Kiroldegian lan egiteko hartzen diren beharginen kontratazioetan ezinbesteko

baldintza izango da euskara jakitea. Hau da: jendea euskaraz egoki atenditzeko gai

izatea. Mezu, kartel, publizitate-orri, eta abarretan lehentasuna eman beharko zaio

euskarari. Eta hizkuntza arloan Udaletik agindutako irizpideak jarraituko dira.

Horretarako, esleipendunak ezelako esku-orri edo kartel informatiborik atera orduko

Udalak ontzat eman beharko dio idatziz.

i) Instalazioetara sartzeko kontrola.

j) Udalak eskatutako kirol ikastaro eta ekintzak antolatu eta gauzatzea, aurretik

alde bien artean adostuta horien baldintza eta kontraprestazio ekonomikoak.

k) Irailaren lehen hamabostaldian ikasturterako antolatutako ikastaro eta

ekintzen programazioa aurkeztuko da, bai eta udakoena ere. Aurreikusitako ikastaro,

ekintza eta zerbitzuak zehaztuko dira eta, halaber, horiek emateko beharko diren

langileak, euren esperientzia eta titulazioa, ezagupenak eta abar.

l) Kiroldegiko ikastaroetan parte hartzeko edo hango instalazioak erabiltzeko

eskariak gehiago direnean kopurutan eskainitako plaza edo elementuak (makineria)

baino, eskariak honako hurrenkeran onartuko dira:

1) Erroldatutako bazkideak.

2) Erroldatu gabeko bazkideak.

3) Bazkide ez diren erroldatuak.

4) Bazkide ez diren erroldatu gabeak.

Behar den beste plaza ez dagoenean, plazak zotz eginda esleituko dira.

Page 20: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

20

m) Instalazioen erabilerak eragindako tarifa guztiak kudeatu eta kobratzea.

Horretarako, behar izan litezkeen bide teknologikoak instalatu beharko ditu bere kontura

kontzesiodunak, hara sartzen direnen datuak ahal denik eraginkorren biltzeko eta

instalazioen erabileraren inguruko datuak zuzen erregistratzeko.

n) Instalazioetako pertsonal teknikoak eta zuzendaritza- eta asistentzia-

taldekoek, egin beharreko lana segurtasunez eta modu eraginkorren egiteko gaitasuna

nahikoa izan beharko dute, erabiltzaileei deserosotasun eta atzerapen oro ekidinez.

o) Enpresak, Udalak euskarri magnetikoan edo paperean emandako datuen

erantzule den heinean, jasotako datuak bere erantzukizunaren pean gorde beharko ditu

eta kontratu honetan jasotako helburuetarako bakarrik erabili, horien konfidentzialtasuna

zainduz. Datuak beste ezertarako erabiltzeko debekua bete beharko du, abenduaren

13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, eta

Lege Organikoa garatzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak

xedatutakoari jarraituz.

Enpresak, zerbitzua emateko eskuartean dabiltzan datu guztiak, erabilitako

euskarriak barne, Markina-Xemeingo Udalarenak dira eta kontratistak ezingo du horien

kopiarik egin ez eta kontratu honen helburu ez den beste ezertarako erabili ere.

Kontratistak aitortzen du jakin badakiela abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak,

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak dioena, eta horren mende jarduteko

hitza ematen du. Halaber, kontratua adjudikatzerakoan zein berorrek diraun artean lege

hori garatu dezaketen indarreko xedapenak ere aplikagarri izango zaizkio.

p) Instalazioetako barruko ez kanpoko irudirik ezingo du enpresaren publizitatea

egiteko ez bere mesedetan erabili, Udalak aurretik baimenduta izan ezean.

q) Hobekuntza eta mantentze-lanak egingo ditu (aurretik Udalak baimendu

beharko dituenak). Eta kontratuak indarren diraun bitartean Udalak ikusiz gero

instalazioetan hobekuntzak edo mantentze-lanak egin behar direla, behar den besteko

denborarekin ohartarazi beharko dira. Edozein kasutan, horiek lan edo ekipamenduok

Page 21: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

21

zuzenean agindu ahal izango zaizkio kontzesiodunari, baldin eta ez badira legeak

kontratu arloan ezarritako mugak gainditzen.

HAMAZAZPIGAREN KLAUSULA. Tarifak

Tarifak, Udalak urtero onartzen dituenak izango dira. Beroni erantsitako

eranskinean jasota daude indarrean daudenak (V. ERANSKINA).

Tarifen taula bistan eta kendu barik ipini beharko da instalazioen barruan,

erabiltzaileek ikusteko moduko lekuan. Era berean, erreklamazio, kexa eta iradokizun

formulario batzuk daudela ere iragarriko da. Hilean-hilean erreklamazio, kexa eta

iradokizun horien berri emango zaio Udalari eta baita ere horiei emandako erantzunena

ere.

HEMEZORTZIGARREN KLAUSULA. Ordutegia eta egutegia. Langileak.

Jarraipen batzordea

ORDUTEGIA:

Instalazioak jendearentzako zabalik egon beharko dute, gutxienez:

Astelehenetik barikura: 09:30 – 21:30

Zapatuetan: 09:30 – 13:00 eta 16:00 – 20:00

Domeketan: 09:30 – 13:00

Jaiegunetan: itxita

Abuztuan: itxita

Astelehenetik barikura, piszinara abonatuta daudenak gimnasioa doan sartu ahal

izango dute 13:00 – 15:30 bitartean, begirale (monitore) barik, muskulazio makinak

euren kabuz erabiltzeko.

Piszinak abuztuak zarratuko dira garbitzeko.

Page 22: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

22

LANGILEAK:

Udal kiroldegian lan egiten duten beharginek ez dute lan-harremanik izango

Udalarekin. Ezelakorik ere ez. Kontratua hartzen duen enpresak bete egin beharko ditu

lan-arloan eta gizarte arloan bere beharginekin dituen betebeharrak, eta bere balizko

arau-hausteek ez diote eragingo Udalari. Administrazioak, sor daitezkeen arau-hausteak

zigortzeko duen ahalmenaren kalterik gabe, dena den. Enpresa esleipendunaren eta bere

beharginen artean sinatutako akordioek ez dute eragin ekonomikorik izango Udalak

ordaindu beharreko diru-kopuruan.

Enpresa adjudikaziodunak III. ERANSKINEAN zerrendatutako behargin guztiak

subrogatu beharko ditu eta laneko segurtasun arloko (Laneko Arriskuen Plana) indarreko

arauetan xedatutakoa egin eta bete beharko du.

Halaber, enpresa esleipendunak Bizkaiko kirol lokal eta zelaien hitzarmen

kolektiboak xedatutakoa bete beharko du udal kiroldegiko beharginei dagokienean, eta

Bizkaiko eraikin eta lokalen garbiketa sektoreko hitzarmen kolektiboak xedatutakoa,

berriz, garbitasuneko beharginei dagokienean.

JARRAIPEN BATZORDEA. HILEKO KONTROLA:

Adjudikaziodunak pertsona bat izendatuko du, kualifikazio tekniko nahikoa izan

beharko duena, Udalarekin koordinatzaile aritzeko. Pertsona horrek enpresaren ordezkari

jardungo du Jarraipen Batzordean. Batzorde horretako kide izango dira, baita ere,

Udaleko taldeko politikoetako ordezkariak eta funtzionarioenak.

Jarraipen batzordea hilean behin bilduko da, eta enpresa esleipendunak, bere

ordez jarduteko izendatu duen pertsonaren bitartez, dokumentu bat aurkeztuko du

bertan, hilean kobratutako tarifak, jasotako kexa, erreklamazio eta iradokizunak eta

horiei emandako erantzunak, gertatutako gorabeherak eta Udalak kontuan izan

beharreko bestelako azalpenak jaso beharko dituena.

Page 23: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

23

Kontratuko urte bakoitzaren amaieran, auditoria egin aurretik eta hilabeteko

epean, enpresak urtean urteko balantze ekonomikoa eta likidazioa aurkeztuko ditu bere

ordez jarduteko izendatua duen pertsonaren bitartez.

HEMERETZIGARREN KLAUSULA. Prezioen azterketa

Kontratu honen prezioa berraztertu egin ahal izango da. Horretarako,

zenbatekoaren % 20a gauzatuta egon beharko du gutxienez, eta kontratua formalizatu

zenetik urte bete pasata.

Prezioak ez dira berraztertuko.

HOGEIGARREN KLAUSULA. Kontratuaren exekuzioa

Kontratua zorrozki lotuko zaio baldintza orri honetan xedatutakoari, eta

kontratazio organoak kontratistari horren interpretazioa egiteko emango dizkion

aginduei.

HOGEITA BATGARREN KLAUSULA. Fakturak

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren hogeita

hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, kontratistak, emandako zerbitzuengatik

egindako faktura aurkeztu beharko du, ezinbestez, kasuan-kasuko administrazio-

erregistroan, honek berori izapidetzea dagokion administrazio-organo edo unitateari

helarazi diezaion.

Faktura barruan sartuko dira urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak,

Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen

duena, xedatutako datu eta eskakizunak.

HOGEITA BIGARREN KLAUSULA. Zigorrak kontratua ez betetzeagatik

Page 24: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

24

Enpresa adjudikaziodunak kontratua betetzerakoan egin ditzakeen arau hausteak

honela kalifikatuko dira: oso larriak, larriak eta arinak.

a) Arau-hauste oso larriak:

- Zerbitzua ezarritako epeetan ez ematea.

- Zerbitzua emateari uztea, horretarako arrazoirik ez dagoela itxura batean.

- Lana behar den moduan egin ez edo zerbitzua zabarkeria nabarmenez ematea.

- Kontratatutako zerbitzua, zati batez edo osorik, uztea, azpierrentan ematea edo

eskualdatzea, Udalak beren-beregi baimendu barik.

- Prezioak baimendutakoaren gainetik kobratzea.

- Plegu hauetan ezarritako baldintza edo betebeharretako bat ez betetzea, horren

ondoriozko ondorengo ekintzen kalterik gabe.

- Eskainitako hobekuntzak ez betetzea.

- Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta kudeaketaren proiektua ez betetzea,

pleguan ezarritako gutxienekoei dagokienean zein Administrazioak eskaini eta

onartutakoei dagokienean.

- Baimendu gabeko obra edo aldaketak egitea, instalazioen ezaugarriak aldatzen

dituztenak.

- Kirol instalazio, zerbitzu eta materialak behar den moduan erabili eta zaintzeko

obligazioa ez betetzea.

- Liburu eta erregistro ofizialak behar den moduan ez edukitzea.

- Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko Lege Organikoan xedatutako

aginduak ez betetzea.

- Behin eta berriro arau-hauste larriak egitea.

b) Arau-hauste larriak:

- Udalak enpresa esleipendunaren esku utzitako baliabide materialak eta

azpiegiturak txarto erabiltzea.

- Behin eta berriro arau-hauste arinak egitea.

c) Arau-hauste arinak:

Page 25: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

25

- Plegu honetan ezarritako baldintzen kalterako bai, baina zerbitzuari kalte larririk

eragiten ez dioten aurreikusi gabeko gainerako guztiak.

Kontratistari ezarri ahal izango zaizkion isunak:

a) Arau-hauste oso larriek 1.500,01 euro eta 3.000 euro arteko isuna izango dute,

eta Udalak zerbitzua berreskuratzea eragin dezakete.

b) Arau-hauste larriek 750,01 euro eta 1.500 euro arteko isuna.

c) Arau-hauste arinek 60 euro eta 750 euro arteko isuna, edo ohartarazpena.

Zigorra ezartzeak ez du esan nahi Udalak uko egiten dionik kontratua ez

betetzeagatik eska ditzakeen kalte-ordainak jasotzeari.

Hala ere, arau-hauste oso larrietan Udalak aukeran izango du, edo isunak jarri

edo kontratua bertan behera uzteko espedientea hasi.

Zigorra ezartzeko ebazpenean isuna zelan ordaindu jakinarazi beharko da, eta

zenbatekoa Udalak ordaintzeko dituen diru-kopuruetatik gutxituz ere kitatu ahal izango

da.

Zerbitzua ez ematea ezinbesteko arrazoiren batek eragindakoa denean, justifikatu

egin beharko da eta, halakoetan, ez da zigorrik ezarriko.

Edozein kasutan enpresa adjudikaziodunak bermatu egin beharko du, egokien

deritzon moduan, zerbitzua eten eta ondoz-ondoko bi egunera ematen jarraitzeko

gaitasuna, kontratuan ezarritako baldintzetan.

Adierazitako zigorrak honako prozeduraren arabera ezarriko dira:

Page 26: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

26

Adjudikatutako zerbitzuaren akatsekin zerikusia duen salaketa edo kexa bat

aurkezten denean, adjudikaziodunari helaraziko zaio eta honek hamar eguneko epe

luzaezina izango du bere eskubideen alde esateko daukana idatziz adierazteko.

Epe hori amaitutakoan, adjudikaziodunak erantzun badu eta erantzun ez badu ere

berdin, Udalak egoki deritzon erabakia hartuko du.

Arau-hauste arin eta larriak Alkateak zigortzen ditu eta, oso larriak, berriz, Osoko

Bilkurak.

HOGEITA HIRUGARREN KLAUSULA. Kontratuaren suntsipena

Kontratua suntsitzeko arrazoiak honako xedapen hauetan daude jasota: Plegu

honetan eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Sektore

Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 223 eta 237 artikuluetan.

Suntsipena kontratazio organoak erabakiko du, ofizioz edo kontratistak eskatuta.

HOGEITA LAUGARREN KLAUSULA. Kontratuaren araubide juridikoa

Kontratu honek izaera administratiboa du eta berorren prestakuntza eta

esleipena, ondorioak eta suntsipena plegu honetan xedatutakoari lotuko zaizkio. Hemen

pleguan aurreikusi gabekoetan, berriz, hauexek aplikatuko dira: azaroaren 14ko 3/2011

Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko

Legearen Testu Bateratua; 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, urriaren 12ko

1098/2001 Errege Dekretua, Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen

Erregelamendu Orokorra garatzen duena eta indarrean dagoena 817/2009 Errege

Dekretua indarrean sartu ondoren; eta, beste araurik ezean, zuzenbide pribatuko arauak.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak erabakiko ditu kontratu honen

prestakuntza eta esleipenaren inguruan aldeen artean egon litezkeen auziak, azaroaren

14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Sektore Publikoko Kontratuei

buruzko Legearen Testu Bateratuaren 21.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Page 27: MARKINA-XEMEINGO UDAL KIROLDEGIKO INSTALAZIO GUZTIEN ... · Markina-Xemeingo udal kiroldegiko instalazio guztien (udako ur-jolasak barne) kudeaketa integralaren zerbitzua esleitzeko

MARKINA-XEMEINgo UDALA

(BIZKAIA)

ZERBITZU-KONTRATUA,

PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ ESLEITUKO DENA

ZEINEK DIRU GEHIAGO ESKAINI ETA

ADJUDIKAZIORAKO ZENBAIT IRIZPIDE KONTUAN

HARTUTA

Goiko Portala, 3 –48270 MARKINA-XEMEIN- Telf. 946 167 454 – Fax: 946 167 671-I.F.K.4807100-E e-mail:[email protected] – Web: www.markina-xemein.com

27

Markina-Xemeinen, 2014ko maiatzaren hogeita bian.

Alkatea,

Izpta.: Juan Jose Txurruka Txurruka