Maquetación Guía

19

description

Maquetación de una guia en Euskera. Diseño de gráficos y secciones. Maquetamos en cualquier idioma.

Transcript of Maquetación Guía

Page 1: Maquetación Guía
Page 2: Maquetación Guía

N e g o z i o r a k oTeknologia mugikorrak

GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA

Page 3: Maquetación Guía

© Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, i.g.Lege Gordailua:I.S.B.N. (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua): 84-88940-91-2

Page 4: Maquetación Guía

Lerro hauetan ongietorria eman nahi diegu Enpresa DigitalaGidaliburu Teknologikoei. Gidaliburu hauek ez dira inola ereprograma edo aplikazio informatiko berezien eskuliburuteknikoak, esan nahi baita gidaliburu hauetan ez direla zehatz-mehatz azaltzen akzio edo ekintza jakin bat gauzatzekopausuak; aitzitik helburua da irakurlea jabearaztea kontzeptuorokor batzuk ezagutu behar dituela eta, era berean, zenbaitalderdi kontuan hartu.

Esku artean duzun dokumentu hau honako bi eginkizunhauek betetzeko pentsaturik dagoen bilduma baten barruandago:

• Zenbait kontzeptu garrantzitsu eta konplexu zabaltzeaenpresa txiki eta ertainetan bai eta autonomo etapartikularren artean, kontzeptu hauek arazo eta kezkaksor diezazkieketelako beren enpresa edo negozioetaninformazio sistema bat ezarri nahi dutenei.

• Irakurlea jabearaztea portaera jakin bat izan behar duela,alde batetik, arriskuak gutxitzeko eta, bestetik, tresnainformatikoen behar bezalako erabilera sistematikoakdakarzkion aukerak aprobetxatzeko.

3

Hitzaurrea

Page 5: Maquetación Guía

Aurkibidea

Teknologia mugikorrak negoziorako

1. Sarrera ________________________________________8

Egungo teknologiak ____________________________11

2. Teknologiak ___________________________________122.1. GPS_____________________________________122.2. GPRS ___________________________________152.3. UMTS ___________________________________172.4. Bluetooth________________________________202.5. Wi-Fi____________________________________26

Gailu erabilienak _______________________________33

3. Gailuak_______________________________________343.1. PDA ____________________________________35

3.1.1. Palm _______________________________353.1.2. Pocket PC __________________________373.1.3. Palm vs Pocket PC____________________38

3.2. Handheld PC _____________________________393.3. Tablet PC ________________________________403.4. SmartPhone______________________________423.5. Blackberry _______________________________44

4

Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Page 6: Maquetación Guía

4. Segurtasuna___________________________________46

4.1. Segurtasuna gailu mugikorretan ____________464.2. Segurtasuna hari gabeko sareetan___________48

Ondorio gisa ________________________________50Maiz egiten diren galderak_____________________51Hiztegia ____________________________________53Eranskina: enpresako hari gabeko sareen adibideak _64Bibliografia __________________________________67Helbide interesgarriak _________________________68

5

Page 7: Maquetación Guía
Page 8: Maquetación Guía

Sarrera1. KAPITULUA

Page 9: Maquetación Guía

Azken urteetan aldaketa handiak gertatzen ari dira antolakuntzaeta negozio prozesuetan. Dela bezero-orientazioagatik, delaaldaketen bizkortasun eta malgutasunagatik edo enpresenzein erakundeen hedapen geografiko handiagoagatik, unehonetan funtzionaltasun teknologiko berriak behar dira.

Enpresa barneko mugikortasuna etengabe areagotzen da,horregatik urruneko bisitak, deiak eta bidaiak gero etagarrantzitsuagoak dira enpresetako eguneroko eragiketetan.

Gailu mugikor16 berriek erantzuna eman diezaiekete eskakizunhoriei eta negozio aukera asko eskain diezazkiekete enpresei,izan ere, enpresek hainbat sistema informatiko erabiltzendituzte eta gehienetan elkarrekiko loturarik gabeak, bada,horiengatik aurkitzen dituzten oztopoak gaur egun ezabadaitezke gailu mugikorrei esker.

Gailu mugikorrak16, internet eta hari gabeko konektibitateabateratzeari esker:

• Bezeroak pozago egongo dira.

• Enpresaren produktibitatea handituko da.

• Kostuak murriztuko dira.

Teknologia berriei esker errazago konekta ditzakegu gailufinkoak eta mugikorrak eta, beraz, gailuen arteko hariak etakonektoreak desagertu egiten dira. Bestalde, hari gabeko saretxikiak ere sor ditzakete eta, horrela, ekipo informatikoenarteko sinkronizazioa erraztu. Leku eta denbora mugakdesagertu egiten dira eta ia edozein tokitan munta daitekebulegoa.

Sakelako gailuak15 enpresa erabileretarako aplikazioenplataforma sendo bihurtzen ari dira gero eta indar handiagoko

1Teknologia Mugikorrak Negoziorako

8

Sarrera

Page 10: Maquetación Guía

prozesadoreak70 dituztelako eta gero eta biltegiratze ahalmenhandiagoa dutelako.

Hari gabeko teknologien eta gailu mugikorren abantailanagusiak honako hauek dira:

1. Negozioa hobetu eta produktibitatea handitu daiteke,bulegora urrunetik eta edozein unetan konektatzekoaukera ematen dute eta.

2. Informazioa biltzen eta eguneratzen dute.

3. Bezeroari eskainitako zerbitzua hobetzen dute, produktuakeskuratzeko eta informazioa prozesatzeko denborakmurrizten dituztelako.

4. Hobetu egiten dituzte enpresako departamentuen biltegia,ekoizpena, salmentak, eta abar- eraginkortasuna etakoordinazioa.

5. Administrazio kostuak gutxitzen dituzte, eragiketakdeszentralizatzen dituztelako.

6. Erosoagoak dira ez dutelako haririk erabiltzen.

Esan beharra dago gailu horiek enpresaren produktibitateaerruz handituko dutela antolakundearen prozesuekin,eragiketekin eta aplikazioekin integratzen badira.

Beste alde batetik, segurtasuna da eragozpen gehien eragindezakeen kontuetako bat. Hartara, ordea, zehaztu beharradago hari gabeko sareetako sarbide kontrola eta autentifikazioaedozein instalazio finkotakoak bezain seguruak direla.Aplikatzen diren segurtasun neurrien artean gailu mugikorrenakere sartzen dira.

Gidaliburu honetan gainbegiratu bat egingo diegu merkatuandauden teknologia eta gailu nagusiei eta gailu mugikorrekeskaintzen dizkiguten negozio aukerak enpresei azaltzensaiatuko gara.

9

Page 11: Maquetación Guía
Page 12: Maquetación Guía

E g u n g oteknologiak

2. KAPITULUA

Page 13: Maquetación Guía

Teknologíak

1. GPS

GPS28 sistema (Global Positioning System edo kokapenglobaleko sistema) satelite bidezko nabigazio sistema bat da,eta horri esker, gailu egokia erabilita (GPS-dun sakelakotelefonoa, PDA61...), geure kokapena zehatz dezakeguplanetako edozein tokitan, egunez zein gauez eta zeinahi delameteorologiaren egoera.

Abantaila nagusia da GPS28 seinaleak edonork erabil ditzakeela,ez dago kuotarik ez lizentziarik ez murrizketarik horiekerabiltzeko. Teknologia hori hainbat aplikaziotan integradaiteke, hala nola, sakelako telefonoetan, PDAetan61,ordenagailu pertsonaletan59, automobiletan eta abarretan.

GPS28 sistema nazioarteko estandarra bihurtu da nabigaziorakoeta kokapenerako, emaitza zehatzak eskaintzen dituelako etaeskuragarri dagoelako nonahi eta noiznahi. Sistema hori EstatuBatuetako Defentsa Departamentuak garatu eta inplementatuzuen.

2

12

Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Page 14: Maquetación Guía

13

1.1. GPS aplikazioak

GPS28 sistemaren aplikazioak hainbat ingurunetan aurkiditzakegu:

Itsa

sN

abig

azio

a Oso azkar hedatu da. Gehiengoaren ustez, laster GPS28

sisteman oinarrituko da itsas nabigazio guztia.

GPS28 sistemaren kostua txikia da eta edozein ontzikerabil dezake.

Automobilak:GPS28 seinalea eta sistema grafiko aurreratuak bateratzendituzte errepideko edo hiriko toki batetik beste bateragidatzeko sistema eskaintzeko.

Profesionalki erabiltzen dute poliziak, anbulantziek,autobus sareek, garraioek, eta abarrek.

Hargailu pertsonalak:Batez ere nabigazio sistema pertsonal gisa erabiltzendira hirian mugitzeko, mendian gidatzat baliatzeko etakirol probak kontrolatzeko.

Lur

Nab

igaz

ioa

Air

eN

abig

azio

a Teknikoki konplexuagoa da eta horregatik hedatzeprozesua astiroago joan da. Sistema aurreratuagoakgaratzen ari dira hegaldiak kudeatzeko egungo sistemakhobetzeko asmoz.

Zirkulazio gutxiko eremuetan instalatzen ari dira, izanere, Radarra badagoela kontuan hartuta, ez dagojustifikatuta sistema hori erabiltzea.

Page 15: Maquetación Guía

14

Geo

gra

fiZi

entz

iak Topografian eta Geodesian erabiltzen da.

Askoz mapa geografiko zehatzagoak egin daitezkeorain artekoak hobetuta.

Ap

likaz

ioM

ilita

rrak Eremu honetan aplikazio zibiletan baino azkarrago

garatu da GPS sistema.

Nabigazio militarrean erabiltzen da (aireontziak, lurrekoibilgailuak, itsasontziak...).

Bes

te A

plik

azio

bat

zuk

Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Defentsa zibilean oso erabilgarria da katastrofe handiekkaltetutako eskualdeen kokapena eta mugak zehaztekoeta sorospen ibilgailuak gidatzeko.

Nekazaritzan, lursailen aldakortasuna ebaluatzeko.

Page 16: Maquetación Guía

15

2. GPRS

GPRS27 (Global Packet Radio Service) telefonia mugikorrekoteknologia digital honek bere aurrekoa duen GSM29 teknologiakbaino datuen transferentzia-abiadura handiagoa eskaintzendu.

Zehazki, zerbitzu horrek datu paketeak bidaltzea ahalbidetzendu (datuak zatika daitezke eta bata bestearen atzetik bidaldaitezke zati horiek) GSM sareen bitartez.

Gisa horretan, hainbat pakete bidal daitezke kanaldesberdinetatik edo komunikazioan gertatzen diren"hutsuneak" aprobetxatuz, eta horrela transmisio kanalakeraginkorkiago aprobetxatzea lortzen da.

Teknologia mugikorreko bigarren belaunaldiaren, hau da,GSMaren29, eta haren eboluzio naturala den hirugarrenaren,hau da, UMTSaren90 bitartekoa da GPRS27 teknologia.

GSM GPRS UMTS

2. Belaunaldia 2.5. Belaunaldia 3. Belaunaldia

Page 17: Maquetación Guía

16

GPRS27 teknologiaren abantaila nagusiak:

• Beti zaude konektaturik.

• Transmisio abiadura handiagoa du GSM-aren29 aldean.

• Ahots eta datu komunikazioak egin daitezke aldi berean.Ahots deiak har ditzakezu konektaturik zauden bitartean.

GPRS-aren aplikazio nagusiak:

Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Pos

taE

lekt

roni

koa GPRS27 teknologiari esker, gailu mugikorretatik erabil

daiteke (a.b.: PDA61) enpresak ezarria duen postaelektronikoko sistema. Horrela, GPRS konexioaetengabea denez, erabiltzaileak bere posta eskuratu,irakurri eta erantzun egin dezake bulegoan balegobezala.

Inte

rnet

enN

abig

atze

a Gailuak interneten nabigatzeko erabil daitezke GPRS27

teknologiak eskaintzen duen transmisio abiadurariesker. Esate baterako sakelako telefono baten bidezWAP92 erabiliaz.

Fitx

ateg

iak

Truk

atze

a Transmisio abiadura gehitu izanari esker, edozeinmotatako artxiboen - testuak, aurkezpenak,dokumentuak, kalkulu orriak, eta abar - transmisioaegin daiteke gailu mugikorren bidez.

Page 18: Maquetación Guía

17

3. UMTS

3.1. Zer da UMTS?

UMTS90 (Universal Mobile Telecommunications System)teknologia hirugarren belaunaldiko telekomunikaziomugikorretako sistema da, eta GPRS teknologiaren eboluzionaturala den honek mundu osoan erabilitako sistemakbateratzen ditu.

UMTS90 teknologia egungo sistemak baino hobea da, bandazabalera handiagoa eskaintzen du datuak igortzeko, multimediaahalmena du..., GPRS27 sareak bezala baina abiadurahandiagoz, alegia.

Sistema horrek, UMTS27 teknologiak bezala, datu paketeakGSM29 sareen bidez bidaltzeko aukera ematen du.

Ezaugarri horiek ondoko abantaila hauek eskaintzen dizkigute:

• Transmisio abiadura handiak, 2 Mbps42 artekoak, GPRS27

sistemak baino handiagoak, alegia.

• Kalitate handiko ahots eta datuen zerbitzua.

• Interferentzien aurkako erresistentzia handia.

• UMTS teknologiak mundu osoko estaldura eskaintzendu.

• Sarearekiko konexioa etengabea da.

• Abiadura handiko internet konexioa du eta bideoelkarrizketak eta beste aplikazio batzuk gauzatzeko aukeraematen du.

Page 19: Maquetación Guía

18

3.2. Zer eskaintzen du UMTS teknologiak?

• Zerbitzu berriak eta hobeak

UMTS telefonoek, egungo GSM29 edo GPRS27 sakelakotelefonoen erabiltzaileek dituzten zerbitzu berberakeskaintzeaz gain, datuak gehienaz 384 Kbps36-ko abiaduranbidal ditzakete, RDSI75 lineek baino abiadura handiagoan,alegia, eta egungo GPRS27 terminalek baina sei biderazkarrago.

Transmisio abiadura hori dela eta, erabiltzaileekelkarrekintzazko multimedia zerbitzuak eta aplikazio berriakdituzte eskura sakelako telefonoan, esate baterako, bideotelefonia, posta jasotzea, bideo elkarrizketak, fitxategiakedo joko interaktiboak abiadura handiagoan deskargatzea.

Erabiltzaileak bankuko zein administrazioko tramiteakegin ditzake informazio grafiko guztia eskura duela, postaelektronikoko mezuekin batera kalitate handiko irudiak,grafikoak edo bideoa bidal ditzake, berehalako mezularitzazerbitzuak erabili, produktuen katalogoak kontsultatu...Oso aukera zabala du.

Enpresako erabiltzaileek eskura dute intraneterako etaaplikazio eta sistema korporatiboetarako sarbidea, nonahi,eta bulegoan duten informazio joritasun berberarekin.

Teknologia Mugikorrak Negoziorako