Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin...

12
URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 7 ZENBAKIA · 2008KO ABENDUA SKATE 4 Kirola, garraioa edo bizimodua? Skateboarda, egin ahal izateko adin zehatzik ez duen kultura hiritarreko ikurra ZIPIRIÑE ESKOLA PUBLIKOA 8-9 Sopelanako ikastetxeak kirolaren bitartez ikasle ororen integrazioa du helburu nagusi ENEKO ACEROK SURFLARI ONENEN ARTEAN EGOTEN JARRAITZEN DU BAINA BIZITZA LASAITASUN HANDIAGOZ DARAMA ORAIN IBON LAVIN 10 Lemoizko txirrindulari honek 2009an profesionaletara jauzia egingo du, Naturgas Energia taldetik Orbea taldera Barea Itsasoan Barea Itsasoan

Transcript of Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin...

Page 1: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 7 ZENBAKIA · 2008KO ABENDUA

SKATE 4Kirola, garraioa edo bizimodua?Skateboarda, egin ahal izateko adin zehatzik ez duen kultura hiritarreko ikurra

ZIPIRIÑE ESKOLA PUBLIKOA 8-9Sopelanako ikastetxeak kirolaren bitartez ikasle ororen integrazioa du helburu nagusi

ENEKO ACEROK SURFLARI ONENEN ARTEAN EGOTEN JARRAITZEN DU

BAINA BIZITZA LASAITASUN HANDIAGOZ DARAMA ORAIN

IBON LAVIN 10Lemoizko txirrindulari honek 2009an profesionaletara jauzia egingo du, Naturgas Energia taldetikOrbea taldera

Barea ItsasoanBarea Itsasoan

Page 2: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

ENEKO ACERO

URTE ASKO OLATU GAINEAN ETA URTE ASKO LEHIATZEN. ZEHAZKI 13 URTE DIRA ENEKO ACEROK WCTAN(MUNDUKO SURF ZIRKUITUA) LEHIATZEN DARAMATZANAK. HORREGATIK, GETXOKO SURFLARIAK BEREBITZITZA ALDATZEA ERABAKI DU ETA GAUZAK LASAIAGO HARTUKO DITU ORAIN. HORI BAI, BERE BIHOTZE-KO KUTUNA DEN SURFA AHAZTU GABE.

SURFLARIA

Munduko Surf Zirkuituan dagoen lehensurflari euskalduna eta beteranoena zara.Nola lortzen duzu ilusioa urte bat gehia-goz piztea 13 urteren buruan?Argi dago ilusioa dudala egiten dudana gustuko dudalako. Txapelketetan goiko postuetan ahaleginak egiten ditut sailkatzensegitzeko, baina batez ere, nire surfa urterik urtera hobetzen joatea da nire ilusiorikhandiena.

Sakelean euro gutxi batzuk zenitula hasizinen Zirkuituan lehiatzen. Nola aldatudira gauzak?Giroa da aldatu dena. WCTan lehiatzen hasinintzenean txapelketak ez zuen gaur egunmugitzen duen dirurik mugitzen. Hori dela-eta,lehen giroa hobea zela uste dut, ez zegoenbekaizkeriarik, ezta egun dagoen sentsasio

“arraro” hori. Diruak lehia areagotzen du etagiroa nahasten du.

Babesle berriak dituzu, horrek ere jarrai-tzen lagundu dizu.Bai. Babesle berria izateak jarraitzeko motiba-zioa ematen dit. Gehien bat Munduko txapelke-tetan esku hartzen eta bidaiatzen jarraitzekoaukera eman didalako.

Esaiguzu urtea nola joan den, txapelketaon batzuk burutu dituzuGorabehera handiko urtea izan da. Emaitza osoonak eta oso txarrak lortu ditut eta nik norma-lean ez dut horrenbeste gorabeherarik izateneta bidaiatzen jarraitzeko aukera eman didala-ko. Aurten berriz, bi edo hiru txapelketa oso onburutu ditut eta ondoren deus ez. Urtea atipikoaeta arraroa izan da niretzat, baina emaitza one-

kin gelditzen naiz eta datorren urtean pentsa-tzen hasi naiz. Txapelketaren batekin gelditze-kotan Portugalgoa aukeratuko nuke, hirugarrenpostuan sailkatu nintzen, hori izan da beharbada aurten lortu dudan emaitzarik onena.

Aurten Hawaiira ez joateko erabakia hartuzenuen. Arrazoia esan dezakezu?Gehien bat lehen 16 postuen artean sailkatze-ko aukerarik gabe gelditu naizelako. Ondorioz,Hawaiin hilabete osoz egoteak gehiegi nekatu-ko ninduen, hurrengo urteari begira. Hori dela-eta hilea bertan egitea erabaki dut, lasai etadatorren urterako prestatzen.

WCTa ordaindu gabeko kontua da edolasaiago hartu nahi duzu, presiorik gabe?Ez. Egia da urte asko daramatzadala txapelke-tan eta probak lasaitasun handiagoz hartzen

ELKARRIZKETA

2 |UKIROLAK

“Aldaketarako unea da nire bizitzan eta lasaitasuna bilatzen dut”

argazkia: www.euskadisurfer.com

Page 3: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

ditudala. Nire erronka izaten segitzen du bainaorain beste gauza batzuekin uztartzen dut,bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia baino ez nuen etaorain txapelketak promozio bidaiekin uztartzenditut. Horrela errazagoa da niretzat. Orainlasaiago bizi naiz.

Asko aldatu zara hasi zinenetik?Bai, zalantzarik gabe. Gehien bat lehen bost urteak Munduko txapelketa guztietanesku hartzen eman nituelako. Denboraldiahasi bezain laster eta bukatu arte mundukobazter batetik bestera joaten nintzen. Orainberriz, Europaz kanpoko bost proba baino ezditut aukeratzen, argazkiak ateratzeko bidaiez gain. Lasaiago nabil, azken batean.Lehen aste bat etxean eta hiru bertatik kanpoegiten nituen. Orain, baina, hile osoa egonnaiteke hemen.

Kepak zure anaiak free surfer kontratubat sinatu berri du... Zapore gozoko pro-posamena edonorentzat. Zu ez zinateketentaldian eroriko?Beno, nire kontratuaren erdia free surfer daeta beste erdia txapelketak. Nik aukeratu nuenhorrela izatea. Free surfer izateko aukera ere

nuen baina bi gauzak ditut gustuko. Kepa osopozik dago bere kontratu berriarekin, berakfree surf eta bidaiatzea gustuko dituelako. Nikberriz oraindik lehiatzea gustuko dut.

Punta Galeako txapelketan ariko zara?Txapelketarako datak jarrita daude eta partai-deetako bat naiz. Hemen banago joango naiz,seguru.

Negurako zer plan duzu?Orain denboraldia prestatzeko ariketa fisikoakegingo ditut. Aurrerago promozio bidaia dut,Cabo Verdera. 2009an Brasilgo Fernando deNoronhan ariko naiz, Munduko Txapelketakolehen proban. Ondoren uda baino lehen 4 edo5 probatan ariko naiz. Hurrengo urtean argaz-kiak ateratzeko bidaiak egingo ditut eta txa-pelketetan ariko naiz.

Egitasmo berririk?Lehen txapelketetara baino ez nintzen joateneta orain gustuko ditudan promozio bidaietaraere joaten naiz, hori da nire egitasmo berria.Bi gauzak uztartzea, free surf eta lehia. 12urte inguru daramatzat gauza bera egiten etaaldaketa horrek lasaitasuna emango dit.Pausu hori ematearekin oso pozik nago

UKIROLAK |3

NOR DA?Izena: Eneko Acero Jaioterria: BilboAdina: 31Bizilekua: Algorta - GetxoLorpenak: Europako bi titulu (1999 eta 2001).2002an eta 2006an munduko 40 onenen artean egon zen.

UHINEN artean Estimatzen duzun kirolaria:Isma UrzaizItsasgizona ez bazina...errugbiko jokalaria edo sukaldariaAmetsa:orain daukan bizitza mantentzea (kirolaeta lasaitasuna) Zaletasunak:zinema, lagunekin egoteaBertutea: konstantziaOhitura bat:surf taulak beti garbi edukitzeaToki bat:ThaitiJakia:Txuleta

Page 4: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

Batzuentzat arrisku handiko kirola da, askorentzat aisialdirako kirol ikus-garria, garraioa besteentzat eta bakar batzuek diotenez bizitzeko estilobat ere bada. Kontuak kontu, Euskal Herriko kaleetan aurkitu daitekeenkultura eta kirola da skatea, eta badira gure artean kirol honen profesio-nalak ere.

Hasieran skaterrek trukuak eginahal izateko zituzten eremubakarrak kaleak eta aldapakziren. Baina urteek aurrera eginahala, eta gero eta zaletugehiago zegoenez, skatepark-ak sortu ziren, gurpiletan aritze-ko espreski sortutako parkeak.Gaur egun kalean aurkitu dai-tezkeen koska, espaloi, barandaeta eskailerak, guztiak erabilidaitezke truku zail eta ikusga-rriak egiteko.

KALIFORNIATIKEUSKAL HERRIRA Kirol hau Ameriketako EstatuBatuetan sortu zen. Olaturik ezzegoenean surflari batzuek ezaspertzeko ohol bati gurpilakjarri zizkioten. Hasieran patinengurpil traketsak zituzten taulamugikaitzak ziren, baina apurka-apurka, tresna hura eguneratzen joanzen, egun ezagutzen ditugun skateen itxura hartu arte.

Skateboarding izeneko kirolaren lehen lehiaketa ofiziala 1963an eginzen, Californiako Hermosan, Pier Avenue ikastetxean. Bi urteren buruan,mundu osoan hasi zen patin hura ohiartzuna jasotzen, hainbat film, aldiz-kari eta komunikabideetan agertu baitzen. Horrela, Estatu Batuetatikmundu osora jausia egin zuen. Euskal Herriari dagokionez, 70eko hamar-kadan heldu zen eta hemen ere hasi ziren bertako “patinete” deiturikoaksortzen. Santxeski (Sánchez eta esquí) etxea izan zen Irunen Europa oso-rako skateak egiten hasi zen lehen enpresa euskalduna. Urte batzukbehar izan zituen Jart etxeak, Bidasoan, Estatu Batuetako merkatuanlehiatzeko.

HELDUAK ETA GAZTEAKEz da behar adin zehatzik skateboardean ibiltzeko. Belaunaldi ugaritakokirolariak ditu, gaztetxoak eta hilea zuritu zaienak, tartean. Batzuk arina-gokoak dira eta beste batzuk eskarmentu handioagoa dute. Bakoitzakahal duena egiten du.

Nola nahi ere, skatea ez da aspaldi bateko aisialdirako kirola bakarrik.

Gaur egun, badira skater profesionalak, baita Euskal Herrian ere.Ezagunenak, Alain Goikoetxea eta Ivan Rivado dira.

Skatean egiten diren jauzi, zilipurdi eta bestelakoei “truku” deitzen zaie.Zaila da truku guztien izenak ezagutzea, asko baitira. Funtsean, baranda

gainean egiten direnei “grind”deitzen zaie, “lip” ranpen goi-kaldean egiten direnei, “grab”airean taula eutsiz egitean edo“olie” taula eutsi gabe eginezgero.

Kultura hiritarraren ikurretakobat da skatea, baina kaleanaritu ahal izateko gero etadebeku gehiago ditu. Arauakbetetzen ez dituztenek isunakjaso ditzakete eta skatea ere kentzen diete, batzuei.Horregatik, gero eta ohikoagoakdira skateparkak. Bizkaian ugariditugu. Lehena Uribe Kostaneraiki zen 80ko hamarkadakobukaeran, Algortan. Urduliz,Gorliz, Leioa, Barakaldo,Gernika eta Bermeon ere badiraskateparkak

PROBA EZAZU

4 |UKIROLAK

gurpilen gainean heganSkate,Kirola, garraioa, bizimodua. Kulturahiritarreko ikurrak dira skatea eta beretruku ikusgarriak.

GRAB: airean egiten da, taula eutsita

LIP: ranpen muturretan egiten da. Oreka ahalik eta gehien

gorde behar da “coping”-aren gainean

FLIP: jauzia egitean taulari itzulia ematen zaio, berriro gaine-

an jartzeko. Airean dagoenean, une batez oinek ez dute taula

ukitzen

GRIND: salto egitean era ezberdinetako azaleren gainean

irrist egiten da, hala nola barandak, eskinak etab.

FLATLAND: azalera lauean, beste azpiegiturarik gabe egi-

ten diren trukuak.

OLLIE: oinarrizko trukua da. Taula airean jartzeari deritzo,

eskuekin eutsi gabe.

WALLRIDE: taularekin pareta batera igo eta irristatzeari

deitzen zaio.

Page 5: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

URDULIZ ESKUBALOI TALDEA1976AN SORTU ZEN, ESKUBA-LOIZALE BATZUK BULTZATUTA.TALDEAREN LEHEN PRESIDEN-TEA ANTONIO CIRIERO “EL CIRI”IZAN ZEN.

Herrian eta inguruetan eskubaloia sustatzeazen beraien asmoa. Jadanik 32 urte beteditu taldeak, eta urteotan urduliztar askoaritu dira kirol honetan. “Umiltasunez esanbehar dugu, baina eskubaloiari esker herrihau leku ugaritan jende askok ezagutzendu”. Hala dio Jose Ramon Zabalak, UribeEskubaloi Eskolako koordinatzaileak.Azpimarratzekoa da munduko jokalaririkonenak (Andrei Tiumentsev) Urdulizen jokatuzuen eta Urdulizen aurka. Hura gertakari his-torikoa izan zen.

Egun Urduliz Eskubaloi taldeak 23 talde ditu,emakumezkoenak eta gizonezkoenak.Guztira 250 jokalari dira gutxi gorabehera,beraz, Bizkaiko talderik handienetakoa da.Horrez gain, taldeak eta eskolak harremanestua dute; Urduliz Eskubaloi taldearen atze-an grina bat dago: kirola eskualdean susta-tzeko benetako grina.

Helburu horrekin, hainbat jarduera antola-tzen dituzte urtean zehar. Uda guztie-tan Hondartzako Nazioarteko EskubaloiTxapelketa egiten dute Plentziako hondartzan. Aurten, lurralde ezberdine-tako 50 taldek esku hartu dute lehiaketan (Madrilekoak, Guadalajarakoak,Palentziakoak), baita talde misto batek ere,Elorrio-Burdeosek. Txapelketa honen aurre-tik hondartzako eskola-eskubaloi txapelketaegiten da, eta bertan 200 neska-mutilekesku hartzen dute. Iaz Bizkaiko EskubaloiKoparen azken fasea antolatu zuten.

Taldearen aburuz kirola oso tresna garran-tzitsua da gazte jendearen garapen fisiko,psikiko eta soziala egin ahal izateko. “Balorepositibo anitz ematen ditu eta haiekiko kon-promisoa hartuz sortu eta garatu dugu“Eskubaloi Eskola Uribe”, dio Zabalak.

Urduliz Eskubaloi Taldea hobeto ezagutunahi dutenek web orrian dituzte xehetasunguztiak, www.urduliz.com. Partiden egute-gia, emaitzak, taldeak, argazkiak, foroa,kiniela eta bestelako informazioa jasotzekoaukera duzue web-orrian

UKIROLAK |5

KLUB ZONA

URDULIZ ESKUBALOI TALDEAHerrian eta inguruetan eskubaloia bultzatzeko asmoz sortu zen

Page 6: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

6 |UKIROLAK

IRAGANETIK ETORKIZUNERA

Gorliz Kirol Elkartea 1986an sortu zen, garai horretan gazteek futbolarenganako zaletasun handia zuten baina ez zegoen futbol zelairik eta huts hori betetzeko asmoz sortu zuten. Hasieran maila guztietako futbol taldeak zituen (txikienak, kimuak, haurrak, kadeteak,gazteak eta eskualdekoak), baina urteen joan etorrian elkartearen taldeak bira murriztu ziren, gazteak eta eskualdekoak. 2002an,Zuzendaritza berria iritsi zen eta bere eskutik txikienekin egindako lana berreskuratu zen. Gaur egun, benjaminetik alebinen bigarren urtera arteko taldeak ditu (5 urtetik 11 bitartera). Orotara 160 haur. Eskualdeko eta Eskualdeko bigarren mailako taldeak ahaztu gabe.

“Neskak dira kirol honek gutxien erakartzen dituenak”, azaldu du JesusEtxebarriak, elkarteko presidenteak 2002 urtetik. Orain bost urte nesken taldea eratu zen, 10 urteko haurrekin. “15 urte bete zituzteneanbatzuk gailentzen hasi ziren, horren adibide dugu gaur egun BizkaikoSelekzioan jokatzen duen atezaina edo Plentziara joan ziren beste

hiru jokalari”, adierazi du Etxebarriak. Ondorioz, taldea desegin zen jokalarien gabezia dela-eta.

ADISKIDETASUNA OINARRIKlubak argi ditu bere helburuak, horiek lortzeko jarraikitasuna beharrez-koa da eta helmuga kontuan izatea beti ere. “Futbolak berez, kirol gisa,gure haurrei helarazten saiatzen garen ongi definitutako baloreak ditu”.Lagun onak egitea da lehentasuna Gorliz Kirol Elkartzearentzat, hori litza-teke joko teknika ona eta kalitatean sakontzeko oinarria. Laguntasuna,adorea, talde lana, konpromisoa... fulbolariei irakasten saiatzen direnbaloreetako batzuk dira, lehia eta konpetentzia albo batera utziz. “Gurehaurrak dira gure begietako kutunak, gustura egon daitezen eta lagune-kin ongi pasa dezaten futbolean jokatzen duten bitartean”, esan du pre-sidenteak. Lehiakortasuna kirol honek duen gauza bat da, partida buka-tzean irabazle eta galtzaile bat dagoelako, baina Gorliz Kirol elkarteanhorri ahalik eta garrantzirik gutxien ematen saiatzen dira, bigarren mailabatean utziz.

“Futbolean jokatzen ikasi presiorik gabe”GORLIZ KIROL ELKARTEA

Jesus Etxebarria Gorliz Kirol Elkarteko presidentea da eta Gonzaga Ortiz deZarate jokalaririk gazteenetakoa, bien iritziz klubaren giroa ezin hobea da.

Page 7: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

UKIROLAK |7

Hori da Gonzaga Ortiz de Zarateren kasua, 6urte ditu eta taldekideen artean nabarmentzenda. Gonzagaren aburuz, futbolean jokatzeazgain, partidak eta entrenamendu saioak adiski-deekin egoteko uneak dira.

Maitasuna oinarrizkoa da. “Gaztetxoek futbolazgozatu behar dute inongo presiorik gabe, ira-bazteaz edo galtzeaz kezkatu gabe, ikas deza-ten, harremandu daitezen eta adiskide berriakegin ditzaten”, zehaztu du. “Gure ahalegin osoabideratuta dago kirolak eta hauen irakaspenakaurrera egin dezaten eta kirol honen irakaskun-tzara, hori lortzeko denontzako giro atseginasortzea ezinbestekoa da”. Horrela, Gorliz KirolElkarteko pertsona guztiak familia bateko seni-de dira. “Presidentea guztion aita bezalakoa da,guztien artean giro ona egon dadin ahalegintzenda, haurrak zaintzeaz gain gurasoak ere zain-tzen ditu”, adierazi du Gonzagak. “Jesús izanzen taldean sartzera gonbidatu ninduena etabera da bilatzen nauena joka dezadan”, gaine-ratu du. Horregatik du Gonzagak futbolarekikoilusio handi hori eta horregatik da taldeak duenjokalaririk onenetakoa. “Golak sartzea da gustu-koen dudana”, adierazi du jokalari gazteak, tal-deak sartzen dituen hamar goletatik zazpi sart-zen ditu gutxienez.

JARRAITUTASUNA ETA OHITURA ONAKBestalde, Jesus Etxebarriak kirola egitearengarrantzia azpimarratu du, batez ere jende gaz-tearentzat, bai futbola bai gainerakoak.Orokorrean, aurretik kirola egin ez duten 10urteko gaztetxoek mugikortasun psikomotrizitateeza dute. “Hori ez da gertatzen ariketak egin etabaloi baten atzetik korrika joaten diren 5 urteko-ekin”, esan du presidenteak. Nerabezaroan kirolgutxiago egiten dute, “lagunekin irteten hastendira, beste gauza batzuk dituzte buruan eta albobatera uzten dute kirola”.

Gorlizen hori gerta ez dadin, elkartea jokalariezgain beren gurasoak erakartzen saiatzen da.“Partida bukatzean ogitartekoa jaten dute hau-rrek eta beren gurasoek berriz, hamaiketakoa,giro atsegina dago elkarrekin egoteko eta elkarezagutzeko”, azaldu du.

Garrantzi txikikoa dirudien arren, guraso etaseme-alaben arteko harreman on hori osogarrantzitsua da, Bizkaio Foru Aldundiak aste-bururo antolatzen dituen 8 urtetik gorako esko-len arteko txapelketatan elkartzen baitira.Txikienek, 5 eta 7 urte bitartekoek, Uribe Kostatxapelketan hartzen dute parte, eskualdekoudalerritakoekin batera, Lezama, Zamudio,Sondika, Derio, Mungia, Sopelana edotaBarrikako udalerrikoekin batera. Horrek aukeraematen die adin bereko haurrak ezagutzeko etalagun berriak egiteko

Adina: 6 urte

BizilekuaGorliz

Kluba: GorlizKirol Elkartea

Oroitzapen onena:Bilboko Athletic Klubeanjolastu izana

Adina: 48 urte

Bizilekua:Gorliz

Kluba: GorlizKirol Elkartea

Oroitzapen onena: Kirol honen iraunkortasunaren aldeeta bere irakaskuntzanlan egin gazteenei begira.

GONZAGA ORTIZ DE ZARATE

JESUS ETXEBARRIA

biografiak

Futbolaria

Gorliz Kirol Elkarteko lehendakaria

Page 8: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

8 |UKIROLAK

EZAGUTU GAITZAZU

ZIPIRIÑE ESKOLA PUBLIKOAKIROLAREN HELBURUA: GIZARTERATZEA

ZIPIRIÑE BALIO UGARI HELARAZTEN SAIATZEN DA KIROLAREN BITARTEZ, BAINA ZALANTZARIK GABE, BEREHELBURU NAGUSIETAKO BAT IKASLE OROREN GIZARTERATZEA DA.

Gaur egun, Sopelanako Zipiriñe ikastetxeaobratan dago. Handiagotze lanek eskolen jar-duerari eragiten diote eta Kirol Hezkuntza ez dahorren salbuespen, kirol hornikuntzak eta kan-poko jolastokia ezin baitira ia erabili. Hala ere,irakasleak beren eskolak ahalegintzen dira pla-nifikatu bezala garatzen, Lur Kortabitarte kirolhezkuntzako irakasleak azaldu duenez: “Behinbaino gehiagotan eta euria ari badu sarritan,arkupeko ataria hainbat ikasgelatako ikasleenartean banatu behar izaten dugu, baina saia-tzen gara egoera horretara moldatzen”.Horrela, eguraldia txarra bada, udal pilotaleku-ra joaten dira eta ona bada, Iturreta Parkera.“Ikastetxetik kanpora joan behar izaten dugu-nez ikasleek denbora gutxiago dute kirola egi-teko, baina bestelakoan programak ezarritakojarduera guztiak garatzen ditugu”, adierazi duirakasleak.

JOLASAREN BITARTEZ IKASTEA700 ikasle inguru daude Zipiriñen, Zipiriñen,Lehen Hezkuntzako 1.ziklokoek gimnastikakobi eskola dituzte astean; bigarren eta hiruga-rren ziklokoek, berriz, hiru dituzte, guztira biordu eta erdi. Taldeen beharrak adinaren ara-bera aldatzen dira eta ondorioz lan egiteko

modua ez da berdina. “Txikienekin jolasak era-biltzen ditugu gehienbat, bien bitartean, nagu-siagoekin beste gauza batzuk garatu behardira, kirolaren oinarriak zeintzuk diren ikastenjoan daitezen”, gaineratu du. Horretarako jolasada tresnarik erabilgarriena, gaztetxoak kirolaegitera ohi daitezen. Igor Arteaga kirol irakasle-

ak adierazi duenez, “jolasa baliabide bat etahelburua izan daiteke aldi berean”. Helburunagusia integrazioa da, “gizarterako aktibo etabaliagarri izan daitezen”. Horregatik, bi irakas-leek ezinbestekotzat jotzen dute gizarterakobeharrezkoak diren balioak sustatzea berenikasleen artean. Balio horiek, besteak beste,errespetua, taldekako lana, parekotasuna,laguntasuna... Gaur egun garrantzi handiagoadute, atzerriko ikasle gehiago baitaude etadenon artean lagundu behar diegu gure arteanintegratzen.

Denok ezagutzen ditugu kirolak dituen aldeonak, gazteek gorputzaren eta adimenarenarteko oreka bat lortzen dute ariketa fisikoariesker. “Gainera, irakasten diegu taldean jolas-ten, lagunekin nola portatu behar duten, galtzeneta irabazten jakin behar dela irakasten diegu,besteekin harremanak izaten, alegia. Hori osogarrantzitsua da gaur egungo gizartean, gertu-ko harreman gutxi baitago”, Azaldu du Igorrek.Horregatik garrantzi handia du “pertsona izandaitezen hezitzea”. Jolas egiten ikasten dute.

Kirolari astean ematen zaion denbora ez da nahikoa helburu horietara iristeko. “Eskolabakoitzak 45 minutu irauten du, arropa aldake-tarako behar dena barne, hortaz, 30 minututangelditzen da, denbora horretan ezin da askorik

Page 9: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

UKIROLAK |9

egin”, azaldu du Lurrek. “Horren denbora gutxian ezindugu nahi dugun guztia lortu eta ezinbestekoa da lanhorrek etxean jarraipen bat izatea”, esan du Arteagak. Horihorrela, ikasleek eskola orduz kanpo kirola egin dezatenanimatu nahi ditu ikastetxeak. Eskolaz kanpoko jarduerenprograma anitza da. Betiko kirolak uztartzen ditu horrenohikoak ez direnekin: futbola, saskibaloia, eskubaloia,gimnastika erritmikoa, balleta, dantza modernoa, KungFua edota euskal dantzak. Halaber, urtean zehar zaldiketaikastaro desberdinak daude eta udari begira surf eta body-board eskolak daude. Bestalde, ikastaroan zehar txangoakegiten dira eta bertan Kayaka, mountain bikea eta surfauztartzen dira

INKESTA1 · ZEIN KIROL egiten duzu gabonetan?2 · KIROLARIA IZATEKO AUKERA IZANGO BAZENU zein kiroletan

gustatuko litzaizuke?

ANE SÁNCHEZ (1O URTE)

1.- Padel eta pelota pilotalekuan

2.- Patinatzailea

IRENE RAMOS(9 URTE)

1.- Igeriketa

2.- Txirrindularia

AMANDA FERNÁNDEZ(10 URTE)

1.- Eskiatzea eta izotzeanpatinatzea

2.- Patinatzailea

ERLANTZ FONTELA(9 URTE)

1.- Futbol, tenis, saskibaloia,frontenis eta padel

2.- Futbolaria, Messi bezalakoa

AITOR IZAGIRRE(10 URTE)

1.- Golf, futbol eta tenis

2.- Golf-jokalaria

JON LARREA(10 URTE)

1.- Saskibaloia, igeriketa,tenis eta padel

2.- Saskibaloiko jokalaria, Kobe Bryan,hain zuzen

Page 10: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

PROTAGONISTA

Lemoizko Ibon Lavin gaztearentzat 2008. urtea oso garrantzitsua izan da.Orbea Txirrindulari Taldeak begiz jo zuen, eta talde honekin joan zenPortugal eta Gironako itzuliak egitera. Beraz, 2009an profesionaletarajauzia egingo du, Naturgas Energia taldetik Orbea taldera.

NOLAKOA IZAN DA 2008KO DENBORALDIA?Urte hau gogorra eta luzea iruditu zait, denboraldia 2007ko azaroan hasizen eta 2008ko urrian amaitu da. Izanere, denboraldi amaieran ORBEA nireatzetik zebilela jakin nuen eta beraie-kin froga bi egitera joatea proposatuzidaten, Portugal eta Gironako itzuliak,hain zuzen. Aurtengo helburu nagusie-netako bat Bizkaiko Bira izan da eta iaprestakuntza guztia Birari begira egindut, eta lasterketa horretan lehen eus-kalduna izatea lortu dut. Batik bategun bateko frogetan parte hartu duteta gehienak Euskal Herrian, bainahemendik kanpo ere egun bateko etaegun bat baino gehiagoko frogetanlehiatu naiz: Coruñako Itzulia, GaliziakoItzulia, Espainiako Txapelketa etaEspainiako Kopako Hainbat Froga(Asturias, Madril, Santander...).

ZEIN IZAN DA AURTENGOZURE LASTERKETARIKGARRANTZITZUENA?Lasterketa guztiak dira oso garrantzi-tsuak, baina nire helburu nagusiaBizkaiko Bira izan da eta, lehen esanbezala, sailkapenean lehen euskaldu-na izan naiz eta bederatzigarren sail-kapen nagusian, podiumetik hogei segundora.

ZER NABARMENDUKO ZENUKE AURTENGO DENBORALDIAN?Zerbait nabarmentzekotan, nire zuzendariak izango lirateke, Alex Diaz etaInigo Urretxua. Eurekin harreman ikaragarri ona izan dut eta lortutakoguztia eurei zor diet. Txirrindularitza ulertzeko beste era bat irakatsi

didate eta horri esker iritsi da nire emaitzarik handiena, erregulartasuna.

NOLA MOLDATU ZARA ALDAKETARA?Nire harridurarako nahiko ondo, ORBEArekin nire lehen froga Portugalen izan zen eta sasoian nengoen une batean heldu zen. Betikomentatu da afizionatu mailatik profesionaletara salto handia dagoelaeta egia esanda, beldur pixka batekin nindoan. Potugalera Naturgas

Energiako Eneko Echevez-ekin erejoan nintzen eta bere laguntza etabeste taldekide guztien hitzekin zerbaitlasaitzea lortu nuen. Itzuliko lehenengoegunean aurrekoekin heltzea lortunuen eta konprobatu nuen nahiz etaoso azkar joan, eurekin ibiltzeko gainintzela. Gainera itzuliko azken egune-an eta gogorrenean, hamabiko taldebat iritsi zen aurrean eta Ibon Lavinbertan zegoen.

ZELAN ZURE TALDEKIDEBERRIEKIN?Oso ondo, momentuz bakarrik egonnaiz eurekin Portugal eta Gironakoitzulietan, baina giro oso ona aurkitudut. Denak egon dira adi zeozer beharbanuen eta laguntzeko prest.

2009RAKO HELBURUAK?Profesionaletan lehen urtea izango daeta helburuez hitz egitea oso zaila da,helburu bakarra ikastea izango da eta taldekideei nire laguntza eskaintzea.

NOIZ ETA ZERGAITIK SARTU ZINEN TXIRRINDULA-RITZAN?Zortzi urte nituela mendiko bizikleta erosi nuen eta hainbat martxa txiki-tan ibili nintzen. Bizikleta gustukoa nuen eta Mungiako Ercoreka taldekogazte mailan sartu nintzen. Bertan 6 urte eman nituen gazte taldeenlehen urtera arte, eta ondoren 2 urte Sopelanako Lubekon egon nintzen.Afizionatuetan Seguros Bilbao, Alfus-Tedes eta Naturgas Energian aritunaiz. Lotsa pixka bat maten dit, baina hemen nago futbolean txarra nin-tzelako. Txikitan, gehienek bezala, futbol jokalari izan nahi nuen, baina eznuen partidu bakar bat ere jolasten, beti egoten nintzen aulkian eserita.Orduan aldatzea erabaki nuen.

NOLAKOA DA IBON LAVIN ERREPIDEAN ETA HANDIKKANPO?Errepidean esan dezaket oso serioa naizela, oso kontzentratua egotennaiz, burua lasterketan murgildurik izaten dut. Lagun batek esaten didanbezala, bere beharra dudanean bakarrik egiten diot jaramon. Korredoreeskalatzailea naiz, egun bat baino gehiagoko laskertetan ondo moldatzennaiz. Errepidetik kanpo mutil alaia naizela esango nuke, baina nire gura-soek diote genio txarra dudala. Nork ez ditu eztabaidak etxean? Etxetikkanpo nire lagunen lagun naizela esango nuke

“Txirrindularitza ulertzeko beste era bat ikasi dut”

IBON LAVINNATURGAS ENERGIA TALDETIK ORBEA TALDERA

Nor da?Izena: Ibon Lavin

Bizilekua: Lemoiz

Adina: 21 urte

Taldea: Orbea (Euskaltel-Euskadiko

azpitaldea)

10 |UKIROLAK

Page 11: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

UKIROLAK |11

AGENDA ETA GEHIAGO

ABENDUAGabonetako Tenis eta PadelTxapelketak Barrikan. Hilaren20tik 31ra Barrikako Abaroa Tenis KirolTaldeak “Haurren eta AbsolutuTxapelketa Sozialak” eta“Harpidentzako Padel Lehiaketa” egin-go ditu. Barrikako pistetan.Gorlizko Eskolarteko EuskalPilota Txapelketaren VII.Jardunaldia: Etxebarri - Gorliz B.Hilaren 13an, 16:30etan pilotalekuan.Gabonetako Paleta Txapel-keta Hilaren 15etik 31ra, Lemoizen.Berangoko II. Gabonetako 41/2 Txapelketa. Hilaren 19, 20 eta26an, 18:00etan, pilotalekuan.Eliteko 4 1/2 TxapelketakoFinal Laurdenak. Kurene PilotaElkarteak eta Euskadiko Federazioakantolatuta. Hilaren 19an eta 26an,19:30etan, Sopelanako pilotalekuan.Basket Eguna 2008 Hilaren 19tik21era, Sopelanako Urko Kiroldegian.Ugeraga Saskibaloi Elkarteko taldeguztiek partida bat jokatuko dute.Bestelako ekintzak ere antolatuko dira.Bizkaiko Pilota TxapelketaFinalak Palaz. Kurene Pilota Elkarteaketa Bizkaiko Federazioak antolatuta.Hilaren 20an arratsaldeko 18:30etan,eta 26an arratsaldeko 19:30etan.Sopelanako pilotalekuan.Zaldien Heziera ErakustaldiaGorlizen. Hilaren 28an, 12:30etan,Ondargane Parkean.

URTARRILAUribe Kostako FutbolTxapelketa hasiko da. 2002 urteanjaiotakoek hartuko dute parte.Berangoko II. Gabonetako 41/2 Txapelketa Finalak. Hilaren3an, 18:00tan, pilotalekuan.Eliteko 4 1/2 TxapelketakoFinal Erdiak eta Finala. KurenePilota Elkarteak eta EuskadikoFederazioak antolatuta. Hilaren 5ean(Final Erdiak) eta 9an (Finalak),19:30etan, Sopelanako pilotalekuan.Euskadiko Pilota Txapel-ketako partidak, palaz eta eskuz.Kurene Pilota Elkarteak eta EuskadikoFederazioak antolatuta. Hilaren 10, 16,17, 23, 24, 30 eta 31n, 18:30etan,Sopelanako pilotalekuan.Sopelanako V. Igeriketa SariHerrikoia. MUS Elkarteak etaSopelanako Udalak antolatuta. Hilaren11n, 10:30etan, AbadesoloKiroldegian.

OTSAILAEuskadiko Pilota Txapel-ketako partidak, palaz eta eskuz. Kurene Pilota Elkarteak etaEuskadiko Federazioak antolatuta.Hilaren 6, 7, 13, 14, 20 eta 21, 27 eta28an, 18:30etan, Sopelanako pilotale-kuan.

MARTXOAEuskadiko Pilota Txapelke-tako partidak, palaz eta eskuz.Kurene Pilota Elkarteak eta EuskadikoFederazioak antolatuta. Hilaren 6, 7,13, 14 eta 20an, 18:30etan,Sopelanako pilotalekuan.Uribe Kostako II. AndrazkoenKirolanitz Lehiaketa. UribeKostako Mankomunitateak antolatuta.Hilaren 7an, goizeko 8:00etan, UribeKostako herrialdeetan.Sopelanako VII. HerriLasterketa. Munarri Elkarteak etaSopelanako Udalak antolatuta. Hilaren15ean, goizeko 9:30etan, Sopelanan.

HIRUHILEKOAN ZEHAREuskadiko Pilota Txapelketa,Palaz eta Eskuz. Kurene PilotaElkarteak eta BizkaikoFederazioak antolatuta.Asteburuero (ostiraletan eta larunbate-tan), arratsaldeko 18:30etan,Sopelanako udal pilotalekuan.Ugeraga Saskibaloi eta FutbolPartidak. Ugeraga Kirol Elkarteakantolatuta.

ABENDUA20an, Futbola (neskak), Ugeraga -Berriotxoa B, 17:00 etan, Urko FutbolZelaian (Sopelana).21ean, Futbola, Ugeraga A -Apurtuarte A, 11:15etan, Urko FutbolZelaian (Sopelana).

URTARRILA10ean, Areto-Futbola, Ugeraga -Gaztelueta, 16:15etan, UrkoKiroldegian (Sopelana).Saskibaloia (Mutilak), Ugeraga - Univ.Deusto Loiola, 17:30etan, UrkoKiroldegian (Sopelana).11n, Futbola, Ugeraga - Getxo, goize-ko 11:15etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana).17an, Futbola (neskak), Ugeraga-Gernika Emakumeen, 17:00etan, UrkoFutbol Zelaian (Sopelana).Saskibaloia (Mutilak), Ugeraga - EasoPastas Arruabarrena, 17:30etan, UrkoKiroldegian (Sopelana).Saskibaloia (Neskak), Ugeraga -Pinturas Esteco Portugalete,19:30etan, Urko Kiroldegian(Sopelana).24an, Areto-Futbola, Ugeraga -Atletismo Ortuella, 16:15etan, UrkoKiroldegian (Sopelana).31n, Areto-Futbola, Ugeraga - AnclaServigraf, 16:15etan, Urko Kiroldegian(Sopelana).Futbola (neskak), Ugeraga - Sodupe,17:00etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana).Saskibaloia (Mutilak), Ugeraga - JorgeFernández Grupo, 17:30etan, UrkoKiroldegian (Sopelana)

ABENDUAK 19 OSTIRALA / ARRATSALDEKO 6etan

1. BENJAMINAK2. KADETEAK (Binaka): SOPELANA-URDULIZ

(A) ALBONIGA - ELORRIETA (B ) ORTIZ-GARCIA III

ABENDUAK 20 LARUNBATA / ARRATSALDEKO 6etan

1. BERANGOKO BENJAMINAK2. KADETEAK (Binaka): BERANGO- MUNGIA

(C) ETXEBARRIA-UGARTE III(D) GUERRERO -FERNANDEZ

ABENDUAK 26OSTIRALA / ARRATSALDEKO 6etan

1. BENJAMINAK2. BETERANOAK (Eskuz Binaka):

4 1/2 TXAPELKETA ERDIFINALAK

IRABAZLE I (A) - IRABAZLE (B) IRABAZLE ( C) - IRABAZLE ( D)

URTARRILA 3LARUNBATA / ARRATSALDEKO 6etan

1. BENJAMINAK2. KADETEAK FINALA:

4 1/2 TXAPELKETA FINALAK IRABAZLE (A-B) - IRABAZLE (C-D)

BERANGOKO II. GABONETAKO 4 1/2TXAPELKETA

BASKET EGUNA 2008Sopelanako Ugeraga Saski Elkarteak Basket Eguna 2008, III. AlbertoHernandez Memoriala antolatu du abenduaren 19tik 21era arteko astebu-rurako, Urko polikiroldegian. Maila guztietako talde desberdinen artekotopaketaz gain, saskiratze lehiaketak, sariak eta opariak ere egongo dira.Esatari batek partidetako nondik norakoen berri emango du eta jokalarient-zako hamaikatakoa egongo da.

Basket Eguna 2008. III. Alberto Hernández Memorialeko egitarauaAbenduaren 19a, ostirala20:00 Seniorrak 2.a gizonezkoak - Unamuno

ABENDUAREN 20A, LARUNBATA10:30 Kadeteak 1.a Neskak - Berrio Otxoa12:30 Gazteak 1.a Mutilak - Jarrilleros15:30 Saskiratze lehiaketak, puntu batekoak eta hiru puntukoak.16:30 3 Balls lehiaketa17:30 Autonómia Gizonezkoak - UPV Álava20:00 2. maila Emakumezkoak - Talleres Lamaison21:30 Lehiaketetako finalak22:15 Sari banaketa

ABENDUAREN 21, IGANDEA 09:20 Eskolen arteko partidak (Zipiriñe eta Ander Deuna Ikastola)11:00 Kadeteak 2.a Neskak - Escolapioak12:50 Gazteak 1.a Neskak - Escolapioak17:00 Seniorrak 2.a Emakumezkoak - Escolapioak

Page 12: Maquetación 1 (Page 1)...ditudala.Nire erronka izaten segitzen du baina orain beste gauza batzuekin uztartzen dut, bidaietako argazkiak ateratzea esate batera-ko. Lehen buruan lehia

12 |UKIROLAK

ZOZKETA

FOX eta FCS-ren eskutik,Eneko Aceroren elastikoa eta lokarri bat eskuratzeko aukera duzu

-ekin!

Erantzun egokia helaraztendiguten guztien artean, FOXeta FCS-ren eskutik, Eneko

Acero surflariaren elastikoa eta lokarri bat

zozketatuko du-ek.

GA

LDE

RA

:

Zenb

at u

rte d

aram

atza

Enek

o Ac

erok

sur

f zirk

ui-

tu m

undi

alea

n le

hiat

zen

?...

......

......

......

......

......

.....

......

......

......

......

......

......

....

DAT

UA

K:

Izen-

abize

nak:

......

......

......

......

......

......

......

......

......

...Ad

ina:

......

..Tel

efon

o ze

nbak

ia:.

......

......

......

......

......

..Ik

aste

txea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.....

Helb

idea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.

ZOZKETA

Txartela moztu eta bidali.Erantzuna bidaltzeko epea:

urtarrilaren 15a (Irakurle bakoitzeko,erantzun bakarra)

UKIROLAK

UKIROLAK

TXARTELA

PAKEA BIZKAIAren eskutik, Unai Basurkorenkamiseta eta crock oinetakoak honako honek

eskuratu du: Garazi Torrealdai

Argitaratzailea: U. Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Helbidea: Gatzarriñe kalea 2-4, 48600, Sopelana Telefonoa: 94-6762674 Faxa: 94-6762872 Posta-e: [email protected] Egilea: Taller 2A Lege Gordailua: BI-998-07

A U R R E K OZENBAKIKOIRABAZLEA:

UKIROLAK Uribe Kosta Kirol Aldizkaria · www.uribekosta.org

ERANTZUNGURE GALDERARI