Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz...

12
URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 5 ZENBAKIA · 2008KO EKAINA MATRAKO MENDI TALDEA 5 Bi urte igaro dira Plentziako mendiza- leek herriko kluba dutela, ordutik hona Bizkaiko hainbat mendi igo dituzte. IRATXE ETA NICOLAS 6-7 Barrika Tenis Taldeko Nicolas Hidalgok eta Iratxe Diazek asteburu guztiak egiten dituzte tenisean. MUNDUKO TXAPELDUNA IZAN ARREN, ERRONKA BAT DU LORTZEKO VIRGINIA BERASATEGIK, HAWAIKO IRONMANA IRABAZTEA Hawai Hawai Hurrengo helburua, Hurrengo helburua, IKER GORDON 10 Sopelanako Kurene Pilota Elkarteko gazte hau oso goiz hasi zen pilotan, 6 urterekin.

Transcript of Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz...

Page 1: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 5 ZENBAKIA · 2008KO EKAINA

MATRAKO MENDI TALDEA 5Bi urte igaro dira Plentziako mendiza-leek herriko kluba dutela, ordutik honaBizkaiko hainbat mendi igo dituzte.

IRATXE ETA NICOLAS 6-7Barrika Tenis Taldeko NicolasHidalgok eta Iratxe Diazek asteburuguztiak egiten dituzte tenisean.

MUNDUKO TXAPELDUNA IZAN ARREN,ERRONKA BAT DU LORTZEKO VIRGINIABERASATEGIK, HAWAIKO IRONMANAIRABAZTEA

HawaiHawaiHurrengo helburua,Hurrengo helburua,

IKER GORDON 10Sopelanako Kurene Pilota Elkartekogazte hau oso goiz hasi zen pilotan, 6urterekin.

Page 2: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

VIRGINIA BERASATEGI LUNA

EGUNERO ENTRENATZEN EGITEN DITUEN ORDU LUZEEK EZ DUTESAMURTU VIRGINIA BERASATEGIK KIROLAREKIKO DUEN PASIOA, BEREBIZITZA BAITA.

TRIATLETA

Munduko txapelduna, LanzarotekoIronmanean irabazle hainbat aldiz...Arrakastatsua izan da zure ibilbidea, nolahasi zinen?

Txikitan hasi nintzen, ikastetxeko atletismo tal-dean. Hastapenak oso gogoan ditut, iganderoherriren bateko lasterketa batera joaten ginene-an. Nire kabuz ematen nuen beti izena, ez ira-bazi nahi nuelako, esku hartu nahi nuelako bai-zik. Lagun onak egin nituen, jende asko ezagu-tu nuen. Bidaiatzea atsegin nuen, nahiz etainguruan izan, orain baino gertuago, noski.

Nolakoa da triatloilari baten egunerokoa?

Oso antzekoak dira denak. Denboraz jeikitzennaiz, luzaketak egiten ditut, gogor gosaldu etaeguneroko entrenua prestatzen dut. Goizetanigeri egiten dut, pisuak egin edo bizikletan ibil-tzen naiz, edo korrikan egiten dut. Bazkaldu etasiesta egin ondoren, arratsaldekoa, goizeanegin ez dudan kirolarekin. Amaitzean afaria egi-ten dut eta pelikula bat ikusiaz deskantsua har-tzen dut. Astean behin masajistarena joatennaiz. Noizean behin eguna libre hartu etaBilbora joaten naiz, zerbait hartu, pintxoren batjan, zinera joan...lasai hartu.

Goi mailako kirolaria izatea sakrifizio han-dia al da?

Atsegin dudalako egin arren, onartu beharradaukat gogorra dela egunero entrenatzea,gogoa izan ala ez. Beste lanetan bezala, betialboan utzi behar duzu zerbait. Entrenuaz gain,ikusten ez den zerbait dago, jana zaintzea, des-kantsua hartzea, nahi zenukeen guztia ez irte-tea, ekintza askotara joatea. Beste kirolen alde-an, triatloia ez da saio bakar batekin amaitzen,goiz eta arratsaldeko kirola da, eta horrekgogortzen du.

Urteak daramatzazu munduan zeharlehiatzen. Xelebrekeriak?

Asko. Gogoan dut lehen Ironmana irabazteanbikote batek galdetu zidala nolatan, hain gazteaizanik, horrelako kirol gogor batean esku har-tzen nuen. 18 urte nituela uste zuten, 28 izanordez. Jendeak beti uste du askoz ere gaztea-goa naizela. Askok ez dute ulertzen emakumeaizanik triatleta izatea, gizonekin lotzen baitutebeti kirol hau. Gainera askotan Cristina deitzendidate, Virginiaren ordez.

ELKARRIZKETA

2 | UKIROLAK

“Txikitatik kirola izan da beti nire ametsa”

Page 3: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

Uzteaz gogoeta egin al duzu?

Beti duzu buruan, kirolarekin lotutako hainbategitasmo daukat buruan, baina obsesionatugabe. Bizitza egun batetik bestera aldatzenda, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non.Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza.

Gazteak prestatu agian?

Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian hasi naiz oinarriko mailan. Baina gaztee-kin beti, badakit zer den goi mailako kirolariakprestatzea eta ez dut sufritu-arazi nahi.Jendea kirolari kateatzea nahi dut, eta kirola-rekin une atseginak izatea. Erakutsi nahinukeen lehen gauza mugak gainditzeko espi-ritua da, lehiatzeko espiritua baino gehiago.

Triatletak nolako dohainak behar ditu?

Gainditzeko grina, iraunkortasuna, lana,sakrifizioa, gogoa eta ongi jantzitako burua. Sufrituz disfrutatzen jakitea, mina eta une onak zatitzen dituen lerro gorritikgertu ibiltzea gustoko duen jendea izan behar du.

Emakumeok ba al dugu lekurik triatloian?

Apurka apurka badoa, baina gutxi animatzendira, oraindik askok uste baitute kirol haugizonen kontua dela. Horregatik da haingarrantzitsua hedabideek honi buruzko ohiar-tzuna ematea, ohikoa dena ez dezatela gauzabitxia bezala erakutsi

UKIROLAK | 3

NOR DA?Izena: Virginia Berasategi LunaSorlekua: BilbaoAdina: 32Taldea: Ipar KutxaPalmaresa: 1991tik egundo hainbat sari jaso ditu:1992an Munduko Txapelketan hiruga-rren Junior mailan, 1997an EuropakoTriatloi Txapelketan bigarren, 2002Nizako Distantzia Luzeko Triatloianmunduko hirugarren, MundukoTxapelduna Ibizako Distantzia Luzekotriatloian (2003/ 2005), LanzarotekoIronmanean Txapeldun (2004), ITUmunduko kopako frogan irabazle Valledel Bravon (México) 2004,Honduraseko munduko kopako txapel-ketan hirugarren 2004an ...

IRUKANAKirolari bat: Miguel Indurain, Kirolari eta pertsonabezala. Baina dena ematen duen oroatsegin dut.Triatleta ez bazina... kirolari lotuta beti(atletismoa, txirrindularitza ...) Amets bat: denak bete ditut, Munduko Txapeldunanaiz eta Ironmanak irabazi ditut.Hawaikoa gelditzen zait.Zaletasunak: Kirolaz gain musika (independientea)eta zineaJanari bat: Bisigua eta rapea parrilan, entsalada-rekinPelikula bat: Desayuno con diamantesMusika talde bat: Nagoen unearen arabera musika klasi-kotik hasi, opera eta rockerainoDohai bat: Lanean oso iraunkorra eta setatia naiz.Beti dut nire mugak gainditzeko gogoa.Mania bat: Egiten dudana desegitea: zikintzenbadut berehala garbitzen dut.

Page 4: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

Udaren iritsierak iragartzen du hegaldien denboraldia ere badatorrela.Badira 25 urte Uribe Kostara lehen parapenteak heldu zirenetik. Deltahegoak izan ziren nagusi hasieran, baina apurka-apurka parapentea jauneta jabe egin zen eta hegaldien erregea da egun. Hegan egiteko modu-rik errazena da, adin guztietako jendearentzat egokia.

Goian daudenean, parapente guztiek itxura beretsua duten arren, para-pente bakoitza bere segurtasunaren arabera sailkatzen da. Bi eratakoakbereizten dira nagusiki: plaza bakarrekoak eta bi lagunentzakoak. Lagunbakar batek erabiltzeko parapenteek maila ezberdinak dituzte, oinarrizko-enetik hasi, eskolako parapentetik alegia, eta lehiaketakoetara.Pilotuaren pisuaren arabera tamaina ezberdinetakoak ere badira, bidebatez. Biplaza parapenteak ikasteko dira, bi lagunentzat edo pertsonalodi batentzat.

Hegan egiteko oinarrizko ekipaia honako tresna hauek osatzen dute:parapentea, babesa edota airbaga duen aulkia, kaskoa eta hegaldikomaterial elektronikoa, anemometroz, variometroz eta gps batez osatua,haizea nondik eta nolako indarrarekin datorren jakiteko, gora edo behe-ra zoazen somatzeko eta non zauden argitzeko. Mendiko botak eta buzobat ere gomendagarriak dira.

PROBA EZAZU

4 | UKIROLAK

hegaldi librearen erregeaParapentea,Haize egokia eta ekipaia nahikoa dirahegan hasi eta gure kosta txori batenikuspegitik bisitatzeko

HEGALDIRAKO BALDINTZAKHegan egiteko modu erraza da parapentea, baina bere mugak ditu.Esate baterako, hegaldi libreko erarik motelena da, orduko 40/45 kmbesterik ez. Sopelanan, adibidez, orduko 35 km-tan ibiltzen dira. Deltahegoek, aitzitik, orduko 75 km-ra hel daitezke, eta planeagailua azkarra-goa da.

Euriak ere eragiten dio parapenteari, ezin baita hegan egin langarradagoenean. Gainera, haizearen norabidea ere aintzat hartu behar da.Hegan egiteko zonalde bakoitzak bere baldintzak dauzka. Uribe Kostanipar-mendebaldeko haizea behar da, Orduñan Ipar-ekialdekoa eta piri-niotan hego haizea da egokiena.

Uribe Kostan La Salvaje edo Barinatxe gaineko haitzetatik abiatzen dira,norabide guztiak onartzen baititu. Duela gutxi hasi ziren Barrika gainetik,ipar haizea dagoenetan.

BI LAGUNENTZAT TOKIAHegan egitean zer sentitzen den jakin nahi dutenek Sopelanan dute bilagunentzako parapentean aritzeko aukera. 20 minutu inguruko hegaldiada, 45 euroren truke. Hegaldian Bizkaiko kostaldearen beste ikuspegi batizango dute bidaiariek, eta parapentea mugiarazteko aukera ere eskaini-ko diete, begiralearen zaintzapean beti.

Interesatuak www.sopelanaparapente.com web orriaren bidez jarri dai-tezke harremanetan, edota 607988704 telefonora deituta

Page 5: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

UKIROLAK | 5

PLENTZIAKO MENDI TALDEA-REN HELBURU NAGUSIETAKOBAT MENDIA ATSEGIN DUTENEKLAGUNARTEKO GIROA IZATEADA.

Maiatzean bi urte bete dira Plentziako laguntalde batek Matrako Mendi Taldea sortuzuela, inguruan ez zeukatelako beraien zale-tasuna bete ahal izateko beste talderik.“Izena mendizale bati eginiko omenaldia da,laguna ere bazelako Joseba Sánchez,Matrako” azaldu digu Kike Canales, taldekopresidenteak. “Duela urte batzuk,Kilimanjarora (Tanzania) igo nahi genuenMatrako eta biok, eta Plentziatik urrun zegoen talde baten bidez federatu beharizan genuen, hemen ez zegoelako.Horregatik sortu genuen Matrako MendiTaldea”, azaldu du.

Egun 60 bazkide inguru ditu, adin guztieta-koak, baina 30 eta 40 urte urte bitartekoakgehienak. Duten adina izanda ere, denakdira ongietorri taldean. Taldearen helburunagusiak dira “Adin guztietako pertsonen-gan mendirako zaletasuna sustatzea, naturabegirunez zainduz eta kirol honetan herrihonek duen hutsunea betez”. Irteera ohiko-enak egun bakarrekoak edo goiz bakarreko-ak izaten dira, nahiz eta batzuetan asteburuosokoak ere antolatu izan dituzten.Inguruetan, Bizkaian egin dituzte txangogehienak, baina Euskadiko beste txoko ba-tzuetara ere joan izan dira. Hurrengo hitzordua Europako Pikoak dira, ekainaren21 eta 22an.

“Txangoetan naturarekin harremana izateazgozatzen dugu, jende berria ezagutzen dugueta, gainera, kirola egiten dugu” dio KikeCanalesek. Mendi irteerez gain, MatrakoMendi Taldeak hitzaldiak ere antolatzen dituMarimendi elkartearekin eta Plentziako itsasadarrean garbiketak ere egiten ditu.

ZATOZ MENDIRATaldekide izan nahi dutenek eskari orria beteeta 12 euroko izen ematea egin behar dute.Ezagutu nahi badituzu www.matrakomendi-taldea.com web orrian edo 667.60.23.57eta 629.73.60.06 telefonoetan eta [email protected] posta elektro-nikoan jarri zaitezke beraiekin harema-netan. Gainera, astearteetan 18:00etatik20:00etara Plentziako kultur-gelan batzar-tzen dira

KLUB ZONA

MATRAKO Mendi TaldeaBizkaiko mendietan zehar lagunekin

Page 6: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

6 | UKIROLAK

IRAGANETIK ETORKIZUNERA

Nicolas Hidalgok sortu zuen 2001ean BarrikakoAbaroa Tenis Kirol Taldea, Barrika Tenis Taldeaizenarekin ezagunagoa dena. Hasieran Udalaribaimena eskatu zion ikastaro batzuk eskaini etaherriko tenis zelaian txapelketa bat antolatzeko.“Udalak hasieratik azaldu zigun asmoa atseginzuela, eta horregatik erabaki genuen taldeasortzea”. Hastapenetan izan zituen 20 ikasleeiberehala gehitu zitzaizkien beste asko, eta egun100 tenislari eta 40 padel jokalari inguru dauz-ka. Taldeak izan zuen harrera bikaina ikusita etakopurua etengabe handitzen zihoanez, AlbertoVidal etrenatzaile lanetan hasi zen. Bazkidekopuruan ezeze, azpiegituren mailan ere handi-tu da Barrika Tenis taldea, “dagoeneko bi teniszelai eta padeleko beste bi dauzkagu, denaUdalari esker. Hala ere asko gelditzen da hobe-tzeko”.

Taldea oinarriko kirolari zuzendua dago, tenisaaisialdirako aukera bezala hartuta, jokalariekongi pasa dezaten. Asteburuetan gaztetxoei kla-seak ematen dizkiete. Urtean zehar hainbat txa-pelketa antolatzen dituzte, talde barrukoak, etasailkapen bat ere osatzen dute. “Adin guztieta-ko jokalariei tokia egiten saiatzen gara, horrega-tik egin ditugu gaztetxoen sailkapen zerrendak”dio Nicok. Iratxe Díaz taldeko jokalarietako batda. Iaz Bizkaiko txapelketa irabazi zuen, etaEuskadiko ere bai. “8 urterekin hasi nintzentenisean, nire ahizpa ikusten nuelako, hasieranfroga moduan, baina apurka-apurka gehiagogustatzen zitzaidanez, hemen jarraitzen dut”,dio Iratxek. “Beti egin izan zait dibertigarria,baina hobetzen joan ahala erronka ere bilaka-tzen da”. Nicok dioen bezala, “oso kirol teknikoada tenisa, zaila, horregatik fisiikoki ongi egoteaeskatzen du eta burua jantzia izatea”.

GIRO BIKAINANicok eta Iratxek, biek azpimarratu dute taldeakduen giro bikaina. “Hasi nintzenetik daramatlagun batzuekin jokoan. Gainera beti izan dutNicorekin harreman ona, txikia nintzenean txu-patxusak ematen zizkidala oroitzen dut (kar kar).“Taldekideen arteko giroia bikaina da, familarraoso” dio Nicok.

“Tenisa zaila da baina engantxatzen du”IRATXE DIAZ ETA NICOLAS HIDALGO TENIS-JOKALARIAK

Iratxe Diaz (15 urte) eta Nicolas Hidalgo (51 urte)Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeko tenis jokalariakdira eta biek taldeko giro ona azpimarratu dute.

Nicolas Hidalgo: “Tenisabakarrik jokatzen deneznorberak bere buruanduen konfiantza indar-tzen du”

Page 7: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

UKIROLAK | 7

Nahiz eta Barrika taldeak ez dituen jokalari pro-fesionalak prestatzen, eskolarteko taxpelketatanesku hartzera bultzatzen ditu taldekideak, lige-tan, kopan, eta azkenik Bizkaiko eta Euskadikotxapelketan jokatu dezaten. “Jokalaria ona delaikusten badugu, beste talde batean hobetzenjarraitzera animatzen dugu, guk ezin baitugugehiago eskaini, asteburuetan baino ez dugula-ko etrenatzen” azaldu digu prestatzaileak. Halagertatu zen Hegoi Jauregirekin. Euskadiko txa-pelduna izan zen hauren mailan, eta egunKataluniako Ikastetxe batean da, profesionalenartean. Andoni Vivanco ere profesionala da. “Nikhobetzen jarraitu behar dut, sakean batik bat”onartzen du Iratxek. “Barrikan ezezik, asteanzehar Sopelanan ere jokatzen dut, aitarekin”.

ERABATEKO ONURAKTenisa bezalako kirol bat egiteak osasunari etagarapen pertsonalari mesede egiten die.“Kirolean zorrotza bazara, ikasketetan ere zin-tzoa zara” uste du Nicolasek. “Taldean beti esa-ten dugu egokiena hainbat kirol egitea dela, batnorberak egiteakoa eta bestea talde-kirola.Horrela, jokalaria osoagoa da, gorputza kontro-latzen ikasten baitu”. Iratxek dioenez “ni saski-baloian ere aritzen naiz”.

“Kirolaren bidez adiskidetasuna lantzen da,jokalaria arduratsuagoa da, bere buruarengana-ko jarrera hobetzen du, egunetik egunerahobetzeko grina sortzen zaio. Zenbat eta zaila-goa izan kirola, politagoa da menperatzean sor-tzen duen sentsazioa. Hori gertatzen da tenisa-rekin” dio Nicok

Iratxe Díaz “Ez dut usteprofesional egingo naize-nik, baina beti jokatukodut”

Sorlekua: BarakaldoBizilekua: GetxoAdina: 51 urteKluba: Barrikako Abaroa Tenis Kirol TaldeaLanbide:Tenis-irakaslea oraindela 22 urte. Egun GetxoKirolak eta BarrikakoKluban

Sorlekua: SopelanaBizilekua: SopelanaAdina: 15 urteKluba: Barrikako Abaroa Tenis Kirol TaldeaPalmaresa:Euskadiko eta Bizkaikohaurren txapelduna

NICOLAS HIDALGO

IRATXE DIAZ

Page 8: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

8 | UKIROLAK

EZAGUTU GAITZAZU

AMERICAN SCHOOL OF BILBAOKIROLAREN ONUREKIN GOZATZEN IKASTEA

NAHIZ ETA KIROLA EGITEKO AZPIEGITURA EGOKIRIK EZ IZAN,BERANGOKO AMERICAN SCHOOL OF BILBAO SAIATZEN DA IKASLEEIKIROLAREN GARRANTZIA ETA ONURAK ERAKUSTEN.

American School of Bilbao, edo Bilboko EskolaAmerikarra Berangon dago eta 3 eta 18 urtearteko 318 ikasle dauzka, gehienakEskubialdekoak eta Bilbokoak. Nahiz eta irakas-legoak kirolari berebiziko garrantzia ematendion, dauzkaten kirol azpiegiturak oso txikiakdira, “hori da ikastetxeak zintzilik daukan ikas-gaietako bat” dio Laurent Williams atletismokoirakasleak eta eskolaz kanpoko jardueren ardu-radunak. Futbitoan aritzeko kanpoko zelai bateta belarrezko zelaia dauzkate gaur egun “bainabi urteren buruan aldaketak egitea espero dugueta hau dena hobetzea, saskibaloiko eremuaeta atletismoko pistarekin” azaldu diguLaurentek.

Ikasgaien arabera, astean bi kirol ordu eginbehar dira, baina Laurenten ustez ez da nahi-koa, “are gutxiago jaurlaritzak ordubeteramurriztu nahi baditu”. Horregatik ikastetxeansaiatzen dira urritasun hori eskolaz kanpoko jar-duerekin osatzen, eta horiek Laurent berakkoordinatzen ditu. Horrela, astean bitan 120ikasle beisbolean, atletismoan, futbitoan, kara-tean, patinetan, tenisean eta balletean aritzendira, 15:30tatik 16:30tara. “Gainera beisbol,futbito eta atletismo taldeak ditugu, eta lehiake-tetara joaten gara”.

BALIO ETA ONURAKKirolaren bidez, American School of Bilbao ikas-tetxeko kirol irakasleek ikaslei adiskidetasunabezalako balioak erakusten saiatzen dira, begi-runea, norberarenganako maitasuna, osasunariegiten dion mesedea, garapenerako onuraga-rriak diren baldintzak, guztiak. Baina garrantzi-tsuena ikasleek gozatzea eta esku hartzea da,“ez dugu izarrik nahi” dio laurentek, “mailarijaramonik egin gabe kirola egitera animatzenditugu, osasungarria delako eta bizitza osoanegin behar delako”. Gainera ikasleengan mugakgainditzeko grina suspertzen ere saiatzen dira.

Hain da garrantzitsua kirola egitea, irakasleekahal duten erraztasun guztiak jartzen baitituzteikasleen eskuetan. “Eskolaz gain egiten ditugunjardueretara joan ezin duten ikaseei larunbate-tan erakusten diet” dio laurentek. Hainbat kiro-letan maila ona eskuratu du IkastexeAmerikarrak, “baina emaitzak baino garrantzi-tsuagoa da esku hartzea, edozein kiroletan,hemen edo kanpoan”.

Laurenten ustez, egungo arazo nagusietako bateskolaz kanpo egiten dituzten jardueren gehie-

Page 9: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

UKIROLAK | 9

gizko pisua da, “etxeko-lanez gain, hainbat jardueratan dabiltzalako, hiz-kuntzak, musika, etab. Eta ez daukate kirola egiteko astirik”.

BEISBOLA ETA FUTBITOANahiz eta ikastetxean kirol asko egiteko aukera daukaten, ikasleentzaterakargarrienak futbitoa eta beisbola dira.

Azken hau ez da oso ohikoa gure artean, hain zuzen ere Uribe KostakoMankomunitatean Sopelanako Ander Deuna ikastetxean besterik ez dute ira-kasten, “horregatik beti txapelketak bi ikastetxeon artean egiten ditugu, ea bestezenbait eskola ere animatzen diren eta kirol hau beren programan sartzen duten”,dio Laurentek. “Kirol osoa da beisbola, denetik egiten ikasten da, eta ariketa fisikoaegiteaz gain, adiskidantzazko baloreak garatzen irakasten du eta baita estretegiak ondopentsatzen ere “

INKESTA1· ZEIN KIROL egiten duzu?2· ZEIN KIROL-ALBISTE ENTZUTEA gustatuko litzaizuke?

PAULA DÍEZ (9 URTE)

1.- Eskolan atletismoa, askoatsegin dut korrikan egitea.Besteak beste Muskizen eginzen krossean esku hartunuen. Golfean ere aritzennaiz, ikastetxetik kanpo.

2.- Atletiko Madril txapeldunizatea.

ÁLVARO YELA (9 URTE)

1.- Ikastetxean Karate egitendut eta beisboleko taldekoanaiz, urtero Sopelanaren kon-trako lehiaketan esku hartzendut. Zaldian ere aritzen naiz,oso gustokoa dut.

2.- Beisboleko nire taldeaketa nik dena irabaztea.

ALICIA ESTEBAN (12 URTE)

1.- Kirol asko egiten ditut,hemen eta kanpoan.Atletismoa, tenisa, padela,golfa, zaldia, dantza, futbolaeta Hockeya. Mugitu eta kirolaegitea atsegin dut. Bizkaikoatletismo txapelketan hiruga-rren izan naiz, eta zaldi txapel-ketetan ere esku hartzen dut.

2.- Atletismo txapelduna nai-zela.

JON ARALUZE (9 URTE)

1.- Ikastetxean futbol etabeisbol taldeetakoa naiz.Asteburuetan futbol ligakopartiduak jokatzen ditut etabeisboleko mini txapelketaere bai Sopelanako AnderDeunaren kontra.

2.- Bilboko Athletic txapeldunadela eta nire taldea ere bai.

XABIER MERINO (10 URTE)

1.- Ikastetxeko futbol taldeanaritzen naiz, ligako txapelketadenetan. Hemendik kanpora,tenisean aritzen naiz, ahaldudan txapelketa guztietan.

2.- Tenislari eta futbol jokalari onena naizela.

RICARDO LÓPEZ (9 URTE)

1.- Ikastetxean beisbol etakarate. Futbolean ere aritzennaiz arratsaldeetan. Kirola osoatsegin dut, lagunekin nagoe-lako, gozatzen dudalako etaosasunarentzat ona delako.

2.- Real Madrilek berriro ligairabazi duela eta CristianoRonaldo, ManchesterUnitedekoa, ezagutzen dudala.

Page 10: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

PROTAGONISTA

Oso goiz hasi zen Iker Gordon pilotan, 6 urterekin. Aita,osabak eta lehengusinak ditu pilotariak eta poliki polikimundu honetan sartzen hasi zen.

Hiru pilota arlotan moldatzen zara eta gainera osomaila onean. Zein duzu nahiago?Hirurak ditut oso gustoko eta ordu asko sartzen ditut.Hasieran eskuz aritzen nintzen ikastolan eta pilotan esko-lan, gero asteburuetan nire aita eta osabarekin palara ari-tzen nintzen, eta orain dela 3 urte, trinketea probatu nuen,bai palara bai eskuz. Asko gustatu zitzaidan. Baina batenbat aukeratzekotan, trinketea eta eskuz. Jokua oso biziada eta ederki pasatzen dut.

Eta entrenatzeko zelan egiten duzu?Ba egun guztietan, astelehenetan eta azteazkenetan eskuzentrenatzen dut Sopelanan, astearteetan Abadiñora joatennaiz trinketean aritzeko eta ostegunetan palaz jokatzen dutSopelanan. Asteburuetan gitxienez partidu 2 eukitzenditut, Orduñan, aste osoan frontoietan sartute, baina osogustora.

Zertan hobetu behar duzu?Batez ere ezkerra hobetu behar dut. Ez daukat oso txarrabaina maila honetan, gitxienez esku biak dezente eukibehar dira txapelketetan ondo moldatzeko.

Makina bat jende ezagutzeko aukera emango zizunezta?Bai, hori da onena. Euskadin lagun piloa egiteko aukeraizan dut, kristoren giroa dago pilota munduan.

Lagunaz aparte, aurkariak ere izango dira. Zeintzukdira gogorrenak edo txarrenak?Zalantzarik gabe, naparrak. Bai palara, bai eskure bai trin-ketera beraiek dira gogorrenak. Alde honetan, bizkaitarraketa naparrak gara txapelketa askotara finaletara iristengarenak. Arabarrak eta gipuzkoarrak flojotxuagoak dira.

Zeintzuk dira zure idoloak?Eskuz Titin bere izakeragaitik bai kantxa barruan bai kan-poan, palaz Gaubeka bere teknikarengatik, eta oso mutil

majoa delako, eta trinketean Waltari kubatarra, fenomeno bat da.

Profesionalekin jokatzearena zelan ikusten duzu?Etorkizunean zeintzuk dira helburuak?Uste dut amets hori danok dugula. Gauza bat argi daukat, eskuzpalara baino zailago dudala. Hala ere entrenatzen eta jokatzenjarraituko dut, eta egunen batean aukera suertatzen bada, ondoaprobetxatzen saiatuko naiz. Nire helburuak hauek dira: eskuzSopelanako 4 ta 1/2ko txapelketan ahalik eta ondoen ibili, palakoherriartekoan Sopelanakin gitxienez finalera heldu, aurreko bi urte-etan bezala, eta trinketean EH txapelketan paper ona egin. Azkenhonetan ongi aritzen banaiz, Frantziara joango naiz nazioarteko txa-pelketa bat jokatzera

“Esku biekin itxuraz aritu behar da txapelketetan ondo moldatzeko”

IKER GORDON PILOTARIA, ESKUZ, PALAZ ETA TRINKETAN

Nor da?Izena: Iker Gordon

Sorlekua: Sopelana

Adina: 18 urte

Taldea: Kurene pilota elkartea

Ikastetxea: Ander Deuna Ikastola

10 | UKIROLAK

Page 11: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

UKIROLAK | 11

AGENDA ETA GEHIAGO

EKAINA XXI. Kepa Deuna FutbitoTxapelketako FinalakSopelanako Udalak antolatuta,Urko Polikiroldegian, ekainaren27an, arratsaldeko 19:00etanSan Juanetako PiraguaLehiaketaBarrika Piragua Taldeak SanJuanetako X. UrteurrenekoLehiaketa antolatu du ekainaren22rako. Jarduera arratsaldeko17:30etan hasiko da Butroiko itsa-sadarrean, K1 eta K2 mailetan.Bestalde, 21ean guztientzako pira-gua jardunaldia egingo daBarrikan.Herriko Haurren PelotaTxapelketa, Armintza-LemoizEkainean eta uztailean Armintza-Lemoiezko pelota eskolak herrikohaurren txapelketa antolatu du.Espainako BeisbolTxapelketaEkainaren 26tik 29ra San Inazioelkarteak eta Sopelanako Udalakantolatuta Espainiako BéisbolTxapelketa gaztetxoen mailan, Urkofutbol zelaietan.

UZTAILAGazte Astea BarrikanUztailaren 7tik 11ra, Barrikako 12eta 18 urte bitarteko gazteentzakoGazte Astea antolatu da. Goizekojarduerak izango dira eta kanoak,surfa edota snorkela egiteko auke-ra izango dute.Estropadak PlentzianHainbat estropada antolatu diraPlentzian uztailarako, 12an ‘Virgendel Carmen’ froga eta 20an “Bahiade Plentzia” (goizez eta arratsaldez)IX. Lasterketa biluzik Ene ekarteak eta SopelanakoUdalak antolatuta aurten ereLasterketa biluzik egingo daBarinatxeko hondartzan, uztailaren5ean, eguerdiko 12etanPrezisioko ParapenteNazioarteko FrogaAirean elkarteak eta SopelanakoUdalak antolatuta PrezisiokoNazioarteko Froga egingo da uztai-laren 26tik 27ra Barinatxe hondar-tzan.

ABUZTUARamón Lavinen OhorezkoIgeriketa Plentzian, abuztuaren16an

NOIZ: ekainaren 26an, 27an, 28an eta 29an NON: Sopelanako Urko kirol instalazioetan ANTOLATZAILEA: Ander Deuna Ikastolako Béisbol taldeak.Espainako Beisbol Federazioaren txapelketa ofíziala da.LAGUNTZAILEAK: San Inazio béisbol taldea, Bizkaiko béisbol fede-razioa eta Sopelanako Udala.

13 taldek hartuko dute parte:· Viladecans (Cataluña)· Sant Boi (Cataluña)· Futbol Club Barcelona (Cataluña)· Antorcha ( Valencia)· Rivas (Madrid)· Alguaceños(Murcia)· Navegantes (Almeria)· El Llano (Gijon)· Benameji (Cordoba)· Irabia (Iruña)· Amaya (Iruña)· Arga (Iruñea)· Ander Deuna Ikastola-San Inazio (Bizkaia)

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono hauetara:· Juan Carlo Neira (657107031) Antolatzailea· Koldo Izagirre (656769291) San Inazio Béisbol Taldea· Ikastola Ander Deuna (946760266)· Sopelanako Udala (944065500) Kirolak

IRAILAAireko Ihauteria Airetik elkar-teak eta Sopelanako Udalak antola-tuta Aireko Parapente Ihauteriaegingo da Barinatxeko hondartzaniralaren 6anII. Skate erakusketa, Irailaren9an Urdulizko pistan

UDAN ZEHARTxirrindularitzaLasterketakHainbat karrera izango dira datozenhilabetetan: Barrikan, ekainaren21ean (San Juan TxirrindularitzaSaria) eta abuztuaren 17an.Sopelan ekainaren 28an (BizkaikoTxapelketa Gazte mailan), uztaila-ren 18an (Erlojuz kontrako BizkaikoTxapelketa elite eta 23-azpiko mai-lan) eta uztailaren 19an(Lehendakari Txapelketa). Plentzianuztaliaren 21ean (Lehendakarisaria) eta Berangon uztailaren 26eta abuztuaren 2an. Lemoizenabuztuaren 12an (BBK GranPremio Sub23) eta Urdulizen iraila-ren 8an (Gran Premio Andra Mari).Pilota lehiaketakUdan zehar pilota txapelketa ezber-dinak izango dira. Sopelanan ekai-naren 27an TitinIII-Lasa III//Gonzalez-Pascual, ekainaren28an (palako profesionalen parti-duak), uztailaren 12an (54.Larruzko Paleta EskualdekoTxapelketa) eta 19an (LarruzkoPaleta Euskadiko elite txapelketakoFinalak). Plentzian, abuztuaren23an Pala Motzeko Finalak etaabuztuaren 26 eta 27an AntolintxuPaleta Txapelketa. Lemoizen uztai-lan eta abuztuan Larruzko PaletaUdako Lehiaketa, uztailaren 16anpala motzeko partiduaSurfaUztaila eta abuztuan urtero legezsurf txapelketa ezberdinak izangodira Sopelanan. Uztailaren 26an‘King of the Groms’ txapelketaegingo da Quiksilver etxeak antola-tuta Arrietara hondartzan.Uztailaren 31tik abuztuaren 3rarteII. Sopelana Pro Junior, europakozirkuitoko froga, ASP erakundeaketa Sopelanako Udalak antolatuta,Atxabiribil hondartzan. Bestalde,abuztuaren 21etik 24ra, III.Sopelana Pro, munduko bodyboardzirkuituko froga. EBE elkarteak etaSopelanako Udalak antolatuta,Arrietara hondartzan

Uztailaren 18tik 25era XIV. Itsas Joko Atlantikoakegingo dira Sopelanan eta Getxon, EKFB elkar-teak, Getxo eta Sopelanako Udalak antolatuta.

XIV. ITSAS JOKO ATLANTIKOAK

SOPELANAKO ESTATUKO HAURBEISBOL TXAPELKETA

Page 12: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · da, gaur hemen zaude eta bihar auskalo non. Horregatik, oraingoz hau da nire bizitza. Gazteak prestatu agian? Egitasmoetako bat da, eta Fadurako kirolde-gian

12 | UKIROLAK

ZOZKETA

taldearen eskutik,Virginia Berasategiren ekipamendu osoa eskuratzeko aukera duzu (txapela,eguzkitako betaurrekoak, galtzerdiak, txirrindularitza-eskularruak, eta abar)

-ekin!

Erantzun egokia helaraztendiguten guztien artean,

Spiuk babeslearen eskutik,Virginia Berasategi

triatloilariaren ekipamenduosoa zozketatuko du

-ek.

GA

LDE

RA

:

Zein

urte

tan

iraba

zizu

en B

eras

ateg

ikLa

nzar

otek

o Iro

nman

a?...

......

......

......

......

......

.....

......

......

......

......

......

......

..

DAT

UA

K:

Izen-

abize

nak:

......

......

......

......

......

......

......

......

......

...Ad

ina:

......

..Tel

efon

o ze

nbak

ia:.

......

......

......

......

......

..Ik

aste

txea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.....

Helb

idea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.

ZOZKETA

Txartela moztu eta bidali.Erantzuna bidaltzeko epea:

uztailaren 15a (Irakurle bakoitzeko,erantzun bakarra)

UKIROLAK

UKIROLAK

TXARTELA

Euskaltel-Euskadi Taldearen eskutik, IñigoLandaluzeren maillota honako honek eskuratu du:

Eneko Corral Agirre

Argitaratzailea: U. Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Helbidea: Gatzarriñe kalea 2-4, 48.600, Sopelana Telefonoa: 94-6762674 Faxa: 94-6762872 Posta-e: [email protected] Egilea: Taller 2A Lege Gordailua: BI-998-07

A U R R E K OZENBAKIKOIRABAZLEA:

UKIROLAK Uribe Kosta Kirol Aldizkaria · www.uribekosata.org

ERANTZUNGURE GALDERARI