Mailope213Apirila

32
KUXKUXEAN: Zorion agurrak ERREPORTAJETXOA: Cyclos Ireber ZABAL: Oskar Estanga HAIZEAK ERAMANA: Pablo Ayestaran KIROLA: Legoa EKINAREN EKINEZ: Lacturale 213. zkia. - 2014ko apirila Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria Onddoen erreinuan barrena Julio Calonge, gure kolaboratzaile fidelak mikologia atalarekin atsedenaldi bat hartuko du. Hilabete hauetan guzetan berari esker asko ikasi dugu ziza nahiz onddoen inguruan. Ziur aski tarteka bere berri izango dugu, baina oraingoz gero arte esango diogu. Eskerrik asko! Aitziber Eleta Bertso berriak Mailoperi jarriak

description

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria

Transcript of Mailope213Apirila

Page 1: Mailope213Apirila

KUXKUXEAN: Zorion agurrak ERREPORTAJETXOA: Cyclos Ireber ZABAL: Oskar EstangaHAIZEAK ERAMANA: Pablo Ayestaran KIROLA: Legoa EKINAREN EKINEZ: Lacturale

213. zkia. - 2014ko apirila

Ikusi hemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Onddoen erreinuan barrena

Julio Calonge, gure kolaboratzaile fidelak mikologia atalarekin atsedenaldi bat hartuko du. Hilabete hauetan guztietan berari esker asko ikasi dugu ziza nahiz onddoen inguruan. Ziur aski tarteka bere berri izango dugu, baina oraingoz gero arte esango diogu. Eskerrik asko!

Aitziber EletaBertso berriak

Mailoperi jarriak

Page 2: Mailope213Apirila

- 2 -

MAILOPEtxiki

Kaixo Mailopetxikiak!Aurreko alean jarri genizuen erronka zailegia iruditu zaizuela-koan gaude. Ez dugu zuen argazki bakar bat ere jaso.

Baina lasai, bigarren aukera bat emango dizuegu eta orain-goan ariketa errazago bat egin beharko duzue. Honako Sudoku honetan zenbakiak falta dira bete ezazue eta bidali erantzuna [email protected] e-postara. Oroitu erantzunarekin batera zuen herria eta izen-abizenak jartzeaz.

Denonartean argitaletxearen Zapatagorri liburua zozketatu-ko dugu parte hartzaileen artean. Animatu!

Zapatagorri liburua zozketatuko dugu oraingoan, Pamiela Argitaletxeak antolatutako Etxepare Sariaren aurtengo irabazlea.

Bidali erantzuna [email protected] apirilaren 20a baino lehen.

M. Angeles Urrizalki

iragarkiak,berriak,

eskelak...Diario Vasco eta

Diario de Navarrako Korrespontsala

948513056699179437

4

2

2

3

3 2

3 4

Sudokua

Page 3: Mailope213Apirila

- 3 -22 > Beti Kozkor Beti Kozkor futbol klubak berritasunekin hasi du denboraldi berria. Erregionalen taldeak gainera entrenatzaile berria du, Rodrigo Ba-rrena, eta aurki preferentera igoko direlakoan daude.

26 > Arruizko Txikitoren LegoaOscar Primok irabazi du aurtengo Legoa. Eskualdeko sailkapenean berriz, Ander Arraztio izan da helmugaratzen lehena.

04> Iritzia08> Luze: Aner Ansorena09> Zabal: Oskar Estanga

28> Lurrak emana: Argazkigintza mikologikoa29> Haizeak eramana: Pablo Ayestaran30> Ekinaren ekinez: Lacturaleko abeltzainak

10> Antonio LopezIrailean iritsi zen Antonio apaiza gurera eta dagoeneko ederki egoki-tu da gure eskualdera. Martxoan zehar gainera, Jiu-jitsu ikastaroak ematen aritu da.

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adie-razitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Juan Anto-nio Garaikoetxea, Antonio Lopez, Miguel Angel Laplana, Argiñe Bildarraz, Unai Barberia, Pablo Aiestaran, Cyclos Ireber, Lacturale, Tokikom eta Agurtzane Altuna, Indalecio Ojanguren. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

14> Batzarre16> Erreportajetxoa: Cyclos Ireber18> Lan ta Lan: Elostalde Korrikalari taldea21> Lauburua: Emozioak

Page 4: Mailope213Apirila

- 4 -

(H)iriTZIAUtzi pakean gure herria

Urteak dira inposizioaren bitartez Guardia Zibilen kuartela Le-kunberrin jarri zutela, eta urte hauetan guztietan, beraiena supo-satzen den lana ez betetzeaz gain, herritarren aurkako jazarpena izan dugu egunerokotasunean: kontrolak, zentzu gabeko isunak,…

Azken aldian gainera, beraien jarduna asko gogortu dute. Zer-tara dator orain errepresio hau? Arrazoi ekonomikoak aipatzen dira, baina badakigu hori bakarrik ez dela eta arrazoi politikoak tarteko ere badirela. Izan ere, gure herriak pakearen eta normali-zazioaren alde egin duen honetan, batzuk ez dira eroso sentitzen.

Beraz, berriro ere salatu nahi dugu beraien jarrera! Eta gure herritik alde egiteko eskatu! Gaur egun bizi dugun egoera poli-tiko eta ekonomiko honetan ez duelako zentzurik polizia eta mili-tarren eredu hau gurean mantentzea!

Horregatik, dei egiten dizuegu Apirilaren 26an Lekunberrin arratsaldeko 17:30ean herriko plazatik hasita eginen den mani-festazioan parte hartzera.

Pakean bizi nahi dugulako, utz gaitzazue pakean!Ez zaituztegu nahi eta ez zaituztegu behar!

Alde Hemendik herri mugimendua

Aurreko Mailope aldizkarian

Harrobietako enpresek kontzeju eta udalak behartu egiten dituzte

Aurreko Mailope aldizkarian, Kalaxka taldeak emandako informa-zioari buruz zenbait argibide eman nahi genituzke.

Lehenik eta behin izenburutik hasiko ginateke “Larraunen ha-rrobi handiak zabaltzeko ahaleginak” baieztapen hori guztiz gezu-rra da. Aldatz herriak ez du horrelako asmorik sekula izan. Orain dela 60 urte ustiatu zen harrobia birmoldatu eta paisaia eta se-gurtasun aldetik egokitzea baizik.

Gure ustez nahiko berandu dabiltza Kalaxka taldekoak garai ho-netan holako idatziak argitaratzen.

Badira 2 urte bilerak egiten ari garela udaletxean, abokatue-kin, Nafarroako Gobernuko meategiko departamentukoekin, en-presarekin, teknikoekin, ingurugiro departamentukoekin, etab... irtenbide egokiena bilatu nahian eta hari guztiak ahalik eta hobe-kien lotu nahian.

Bilera hauen guztien emaitza izan da 2014ko urtarrilak 29an izandako bilera edo udalbatzan Larraungo Udaleko zinegotzi guztiek araudia aldatzeko alde bozkatu zutela.

Araudi berri horretan 3 puntu aldatzeko asmoa onartu zen eta hauexek izan ziren:

-250.000m3tik 500.000m3-tara pasatzea. -“A” edo “B” sekzioa jartzea, ahal badaiteke, behintzat. -Leherketa edo boladurak egiteko debekua kentzea.Argitu beharra dago 2006.urtean Aldatz herrian zegoen beste

ofitako harrobi bat itxi genuela beste honi irtenbidea emateko asmoarekin eta itxi ahal izateko. Nafar Gobernuak ingurumen al-detik eta segurtasun aldetik arriskuan zegoela adierazi zigulako.

Gaur egun daukagun hitzarmena dela eta, egunean zehar 8 ka-mioi pasatzen dira herritik zehar. Orain arte ez dugu arazorik izan, bainan urratuta zegoen materiala bukatu denean lehergailuak sartzea premiazkoa da eta horretarako Larraungo udaleko arau-dia aldatu beharko litzateke.

Urte horretan 5 enpresa aurkeztu ziren proposamenak eginez eta Horgobisa izan zen gehien hurbildu zena gure baldintzetara.

Bukatzeko jakinarazi nahi dugu Aldatz herriak egindako herriko batzarrean, Larraungo Udalari araudia aldatzeko eskaera egitea eta harrobiarekin lanean jarraitzeko erabakia hartu zela.

Hau guztia argitu ondoren gustatuko litzaiguke gauzak bere onetik ez ateratzea.

Jakina da gizarte honetan agintzen duten eragileak ez daude-la instituzio publikoetan. Bankuak eta enpresak dira benetako botereak. Adibide gisa Arakilen. Errozko kontzejuan sufritu dute Oskia izeneko harrobia ustiatzen duen enpresaren inposizioa eta UPNren Gobernuaren Errestaurazio Plana. Arakildarrek jada ezin dute deus egin. Baina bi aldiz ez dituzte engainatuko. Izan ere, ohartu dira harrobiko enpresak “esplotazioko plan ezkutu bat” inposatu dietela harrobiaren “errestaurazioren” aitzakian. Honi aurre egiteko, “jarraipen batzorde berezi bat” sortu dute, harro-biaren errestaurazio planari, jarraipen zorrotz bat egiteko.

Larraungo udalean 2002an onartu zen arau subsidiarioari es-ker, orain arte eragotzi ahal izan dugu harrobi handien irekiera. Hala ere, horretan aritzen diren makroenpresa hauek, oso adi-tuak dira haien helburuak lortzeko. Hona hemen adibide bat.

2006an Aldazko Kontzejuak eta Horgobisak “Alberto” harrobi zaharrean “egon zitezkeen harri askeak eta hautsitako malko-rrak bakarrik” ateratzeko kontratua sinatu zuten. Kontzesioaren

Aldazko Kontzejua

Page 5: Mailope213Apirila

- 5 -

iragarkiTauLA

Kalaxka

LARRAUNGO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOAK:

Martxoaren 8rako adierazpena.Larraungo Udaleko zinegotziok, Emakume eta gizon askeen Euskal Herria helburu lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu nahi dugu, besteak beste, aurrekontuetan Berdin-tasun politikak sustatzeko partidak izanez, Udal kudeaketan Berdintasun-ikuspuntua zutabe bezala hartuz, eta emakumeen elkarte oro eta mugimendu feministarekiko ha-rremanak indartuz. Arkaitz zenaren aldeko adierazpena. Salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketa amaitzea eskatzen dugu.Horre-tarako, eskaera hau luzatzeaz batera, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugun indarrek bat egitea eta kalera ateratzea.Nafarroan D ereduan ari diren irakasleei gure babesa eta estimua agertzeko mozioa. Bere errekonozimendua eta babesa erakusten dio D ereduko irakasleriari eta irmoki baz-tertzen du edozein kriminalizazio saiakera. Bestalde, salatzen du Barcinaren Gobernuko manipulazioa bere inguruko komunikabideen laguntzarekin.

epea 15 urte, eta urtero 40.000 €ko diru ordainketa. Horgobisak bere gain hartzen zituen, “arrisku eta ustekabeak”, (material kantitateak). Kontratua 600.000 €ko bankuko abal batez osatu zen, kontratua ez betetzekotan. Kontzejuak, ongi blindatu zuen harrobiaren ustiapena.

Baina, enpresak harrobiko material bukatzear zela eta, 2011n, Larraungo Udaletxean, makro-harrobi bat irekitzeko baimena eskatu zuen. 1.450.000 m3 eta 30 urtetarako. Horgobisak baze-kien ezinezko eskaera bat bideratzen zuela. Larraungo Udalak le-geak betez, enpresaren eskaera atzera bota zuen arau subsidia-rioak ez betetzeagatik. Ondoren, 2012an Horgobisak Larraungo Udala epaitegietarako bidean sartu zuen. 2013 an Tribunalak larraundarron borondatea ontzat jo zuen. Hala ere, enpresak epaia errekurritu du.

Hau aski ez eta, enpresa bere asmoekin aurrera segitzen saiatu da, baldintza guztiak bere alde jarriz. Holako enpresek badakite herri txikien ahuleziaz baliatzen. Horgobisak 2006an sinatutako

kontratuaren “suspentsioa” eta diru abalari Aldazko Kontzejuak “uko egitea” lortu du. Hau ulertezina da. Aldazko Kontzejuak obra-hondakin 600.000 €tan saldu zituen. Horgobisak ordain-tzen ez baditu kontratuan hitzartutakoak, Kontzejuaren egin beharra da, abala exekutatzea, falta den dirua jasotzeko. Hala izango denaren esperantza daukagu.

Kontzejuek eta Udaletxeek ardura handia dute gai hauek ku-deatzen direnean, kontratuak bete, kontrolak handitu eta on-dasun publikoa zaintzeko. Ez dira gutxi , modu honetan, gaizki kudeatutako gaiak epaitegietan bukatu izan direnak. Larraungo arau subsidiarioak esku artean hartuta, Aldazko Kontzejuak era-baki behar du, egin dezakeelako eta bere egitekoa delako, zer nahi duen. Hori bai, deus oparitu gabe kontratuak betetzen ez dituen Horgobisari.

Page 6: Mailope213Apirila

- 6 -

Bertso berriakMailoperi jarriak

Barcina ta Jimeneza ze bikotea!antzezle pare onatalentuz betea...Hitzekin badaukateustezko artea...Haien azken obra norknahi du aurkeztea?:“Nafar parlamentukonahaste-borrastea”

Teloia ireki etahau ikuskizuna!Azkenerako izanda nahiko astuna.Orain eman behar zaiohorri erantzunanafar oihuak izandezan oihartzunagure eskutan baitagogure etorkizuna.

Doinua: Ai gure antzinako

UDARAKO LAN ESKAINTZA TURISMO BULEGOAN

“ERRIMATUZ GARENERA ARRIMATUZ”

GURE ESKU DAGOELAKO

Turismo dinamizatzaile lanetan aritzeko langilea behar dute Plazaola Partzuer-goaren Lekunberriko Bulegoan. Cur-riculuma bertan aurkeztu behar da martxoaren 28ko 12:00ak baino lehen, edo posta elektroniko bidez [email protected] -era bidali. Informazio gehiago Plazaola Partzuergo Turistikoan: telf: 948 507 205

Hala dio Oskar Estangaren proiektu berriak. Bertan bere ideiak hip-hop eta antzeko erritmoetara moldatu ditu. Ikus-entzunezkoa ikusgai duzue www.youtube.com/watch?v=xdBPUidd0Js atarian.

Betelun datorren apirilaren 6an, igan-dea, “Gure esku dago” aurkezpen eki-taldia izanen da 13:30etan. Gainera, umeentzako puzgarriak, futbol 3x3 txapel-keta etab. izanen da eta aurkezpenaren ondoren herri argazkia aterako da, beraz animatu eta parte hartu.

Aitziber Eleta (Lekunberri)

Page 7: Mailope213Apirila

- 7 -

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez daki-tenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” eta hitz egiten ez duten horiek ikasten ari diren horiei barre egiten badiete gaizki gabiltza… Hainbeste arro-tzen gaituzten zenbait euskal kantutan jasotzen ditugun mezuei kasu handiago eginen bagenie a ze nolako iraultza! Gehien maite ditu-danen artean “Herria eta hizkuntza”, Xalbadorrek idatzitakoa eta Mikel Laboak kantatutakoa. Zenbatetan euskaldun petoak gure herria gutxiesten eta euskaldun izanik gure herria erdaraz goraipatzen dutenak? Noiz arte herria goratzen arrotz baten gisan eta arrotz nahia herriaren hitza? Herrian bizi arren nik ere hori dut ikusten eta ez dut batere gustuko… Noiz konturatuko gara herria dela gorputza eta hizkuntza bihotza? Noiz konturatuko berezi ezkero bientzako dela heriotza? Askotan gure he-rriaren etorkizunaz aritzen garela Irlandari egiten diogu so, beraiekin nolabaiteko paralelismoak bilatuz, baino

beti iparraldean duten egoerari erreparatzen di-ogu bereziki (oku-paturik jarraitzen duten Ulsterreko 6 konderriei), ahaz-tuz zati handiena Erresuma Batu-arekiko indepen-dentzia lortu zuela duela ia mende bat. Bertan eu-ren hizkuntzaren erabileraren ebolu-zioa penagarria! Aldiz inongo hiz-kuntza eskubiderik

ez duten galesta-rrak zein bretoinak euren identitateari eta hizkuntzari gogor eusten diote! Gure izaera, gure kultura, gure hizkuntza galduko badugu al-perrik gabiltza. Esan bezala ezin dut uler-tu bata bestea gabe. Zaila izaten da norberak egindakoak ez diren akatsengatik ikastea, baina badugu zer ikasi eta gure etorkizuna diseinatu behar badugu hizkuntza oinarrietako bat behar du izan. Eta ez bereizten gaituen zerbait delako, esan bezala euskara delako euskaldun egiten gaituena.

elKArrimokoKA

Euskara da euskaldun egiten gaituena

Mikel Alvarez

“Ez al dakizu euskara dela euskal-dun egiten gaituena?” zioen abesti famatu batek, tokaio. Ba gaur ohetik altxatu eta euskararen erabileraren datuak ikustea bururatu zait. Ezetz asmatu zenbatek erabiltzen duten egunero bere bizitzan gure herriko hiz-kuntza? Ba soilik %13.3k. Datu hauek ikusi eta gero unibertsitatera joan naiz eta aukeratu dudan asignatura soilik gazteleraz ematen dela esan didate.

Hau da hau eguna! Krisi ekonomikoak honetan ere eragi-na omen du, izan ere, dirua “aurrezteko” orduan nondik

moztuko eta ahulen diren gauzetatik, kasu honetan eus-karatik. Asteburua iritsi eta herrira bueltatu naiz, astean zehar izandako gorabeheraz zertxobait deskonektatzeko. Tabernara sartu, eta hara non ikusten dudan Gasteiztik etorritako bikote bat zerbait eskatzen euskara nahiko xe-lebrean. Baina ze demontre, seguru euskara ez zekitela eta ikasten ari direla, hau da, esfortzu handia egiten du-tela gure herrian hobeto bizitzeko. Eta falta zitzaidana, tokaio; ezetz asmatu zein izan den herriko zaharren (eta ez hain zaharren) erreakzioa egoera honekiko? Barrezka hasi dira, erdi bur-laka. Nik ez dut ezer ulertzen. Euskara erabiltzen ez dela esan egun batean eta hurrengoan euskararen erabilera indartzen dituzten egoera konprome-tituez barre egin. Tabernatik atera eta eskolako bilera ba-tera joan naiz, nire lehengu-suari buruzko bilera batera, izan ere, nire izeba ezin da gaurkoan joan. Bertan, kan-potik etorritako bikote bat dago eta bilera hasi orduko, euskaraz ez dakitela esan dute, baina ez zitzaiela inporta bilera euskaraz egitea. Soilik per-tsona bat ondoan egoteko eskatu dute, esaten diren gau-zak erdaraz laburbiltzeko. Ezetz asmatu zein izan den berri-ro ere herriko guraso batzuen erreakzioa? Barreak eta ia-ia burlara iristen ziren komentarioak. Beraien semeak euska-raz matrikulatzeko eta herri honetan hobeto integratzeko ahalegina egin duten gurasoei ze erantzun gure partetik? Barreak eta burlak? Nik ez dut ezer ulertzen.

“Ezetz asmatu zien izan den herriko guraso batzuen erreakzioa”

“Noiz konturatuko gara herria dela gorputza, eta hizkuntza bihotza?”

Mikel Lasarte

Page 8: Mailope213Apirila

- 8 -

Navarra TelevisiónGaurkoan joko bat proposatu nahiko ni-zuke. Jolasean aritzeko, aurrean duzun testua eta boligrafo bat besterik ez di-tuzu behar. Jolastu nahi duzu?

Hasteko, izenburuko lehen hizkia hartu eta gainean T bat idatzi, honela Tavarra hitza izango duzu. Ados, orain erdaraz ongi idatzi, hau da Va B batengatik alda ezazu. Azkenik, lortu duzu bila zenbiltzan hitza: TABARRA TELEVISIÓN. Zorionak lortu duzu jokoa gainditzea, baina lasai izenburua zegoen bezala utzita ere ber-dina esango zenuke.

Hilabete honetan telebista kate eta programa ezberdinez arituko naiz hizke-tan, bakoitzak ezagutzen dugunaz hitz egin beharko genukeelako, ez duzue uste?

Nafarroako telebistarekin hasiko naiz, egian esan, hauek ez didate poz handirik sortarazten, barregura askotan, baina ge-hienetan kazetaritza egiten ote diren za-lantzan jartzen dut. Badakigu kazetaritza objektiboa denaren istoriotxoa jada ez duela inork sinesten, baina subjektibota-suna hain nabarmen geratzea, ez da oso egokia.

Telebista kate autonomiko honetan lasai eta ongi ikus daitekeen saio baka-rra ‘’Tiramillas’’ delakoa dugu, herriak ezagutzea helburu duelarik. Bai! hau da bakarra edo bakarrenetarikoa. Adibidez albistegia ikusten hasi ez gero, badirudi

Nafarroa Iruñetik behera bakarrik dela. Gure zonaldea hemen dagoela badakigu eguraldiko mapan agertzen delako edo gure Barcina maiteak (maitearena ironia da) bisitatxoa egin digulako. Argazkian ikus dezakezunez Roberto Camara, kate honetako zuzendaria agertzen da, gizon

honek Canal 6 Navarra zuzentzen zuen eta datu berezia ez bada ere Burgosekoa da. Ezkerraldean Yolanda Barcina dugu, Nafarroako Gobernuko lehendakaria, agian kasualitatea da, baina hau ere Burgosekoa. Roberto Camarak Yolanda Barcinak egiten dituen gauzak kontatzen ditu bere katean, eta egia esan oso ongi jartzen du emakumea bertan.

Bukatzeko, esan beharra dago telebis-ta eskuindar bat ikusi behar baduzue ba ez ikusteko 13tv eta horietakoak, hemen bertan duzuela Navarra TV.

Objektibotasuna ezinezkoa da, baina subjektibotasun nabarmenegia ezta ere, ez eskuinaldetik ez ezkerraldetik ere.

“Subjektibotasuna hain nabarmen geratzea, ez da

oso egokia”

Page 9: Mailope213Apirila

- 9 -

Errimatuz garenera arrimatuzIepe irakurle! Hemen nabil azken or-duan idazten, martxoa ia pasata, nuen epea ere... Eskerrak berriro ere fin eta pazientziaz oroitarazi didaten lanaren momentua, baina, zertaz idatzi? Izan ere, burua mila lekutan dut udaberri honetan, bereziki aurkezten ari naizen azken lanean... Beno, ba hobekien horri buruz idatziko dudala iruditzen zaida-nez, ba horretaz idatziko dut!

“Errimatuz garenera arrimatuz” deitu diot proiektuari. Bizitzan, gauza mor-doaren artean musika eta hitza ere baditut jolas bide eta lanbide. Sorme-nezko kantu batzuk egin izan ditudan arren, gehienbat besteen kantuekin ibi-li nintzen kantu afarien garaian, musika jartzen ere besteen kantuak... Banuen gogoa nik egindako errepertoriotxoa izateko jendeari eskaintzeko, horiei for-ma ematen aritu naiz eta hortik dator lan hau.

Kantuen hitza oso garrantzitsua da niretzat. Betiko leloetatik ihesi, benetan zer kontatu nahi dudan pentsatzen ari-tu naiz azken denboran, zer izan daiteke nire bizipenetatik besteentzako balia-garri. Ba tarteka agertu zaizkidan ideiak kantuetan jartzea izan da egin dudana, bizitzan izan ditudan hausnarketak, es-perientziak....

Kantuak egiteko orduan ze estilo lantzea pentsatzen nuenean, kantu batzuetarako hip-hopa zetorkidan oso ongi, azkenean errima eta erritmoa da, melodia ere.... Bakarrik landu ahal iza-tea ere garrantzitsua zen niretzat, gero agian talde baten luxua izango dut, baina oraingoz.... Musika guztia etxe-

ko saloian moldatu eta grabatu dut, gaur egun ez da gehiegi behar zer-bait txukuna egiteko, denbora eta gogoa be-reziki!

Dena den, ez da ra-pero baten saioa pres-tatu dudana. Bai, kan-ten musika oinarrien errekurtsoa hor daukat eta erabili ahalko dut, baina bertsio akustikoa ere izango dut. Azke-nean estiloak ez du in-porta, garrantzitsuena esan nahi dudana egoki laguntzea da. Estiloen guda garaian, muga baina zubia izatea nahi nuke estiloa mundu ez-berdinak elkartzeko.

Izan ere, nire bizitzan zehar mundu ezberdi-nak elkartu behar izan ditut, Gaintzako base-rria eta Iruñeko kalea, Txirritaren bertsoak eta Kurt Kobainen musika... Oso ezberdinak diruditenak, arima ant-zekoen adierazpideak direla uste dut, gauza berez ezberdinak elkartzeko bide bat bada lan hau.

Kantuetan gai anitzak landu ditut, za-lantza batzuk, adibidez “Ez dakit handi-tan zer izan nahi dudan” edo “Ba al da-kigu zertan sinesten dugun”, baieztapen batzuk, hala nola “Bilatu zeure burua” edo “Ez dut nire burua epaitu behar ikusten dudan ispilu bakoitzean”, “Deus ez da perfektua”, “Gugandik hasten bai-ta gure Independentzia”... Orotariko gaiak, beti ere nire bizi iritzian oinarri-tuak.

Eta ez dut ahaztu nahi lanari izenbu-rua ematen dion kanta, jaso ditugun in-fluentzia pila aipatu ondoren diona:

“Guzti ho(r)iek badakigu nor diren, baina ejem,

ba al dakigu ba gu nor garen. Guzti hori gara eta gehiago, barruan duguna atera beharra dago, Bertsotan, rapetan, geletan, kaletan,kokatu gaitezen korapilo_honetan,kontuz, kantuz, landuz, aldarrikatuz, errimatuz garenera arrimatuz!”

Emanaldian egingo dut bat-bateko saiorik ere, bertsolaritzaren gaitasunak kantuak asmatzeari moldatu ahal zaiz-kiolako. Ez da beti fina aterako, baina bueno!

Maiatzaren 11n Lekunberriko kanti-nan egingo dudan emanaldira gonbi-datu nahi zaitut irakurle. Bertan, lana modu akustikoan egingo dut, gitarraren laguntzaz bereziki. Gustura nago bizit-zak eman dizkidan bizipenak partekatu ahal izateagatik. Ea zer iruditzen zaizun. Aurrera bideak eginez!

“Gauza berez ezberdinak elkartzeko bide bat bada lan hau eta kantuetan gai

anitzak landu ditut”

Page 10: Mailope213Apirila

- 10 -

elkARRIZketa:>> Antonio Lopez

Gure parrokia

Ikasturte hasieran apaiz berri bat iritsi zen gurera, Antonio Lopez, eta dagoeneko bertako jende eta ohituretara egokitu-ta dago. Gainera martxoan ze-har eman dituen emakumez-koen autodefentsa ikastaroei buruz ere aritu gara.

“Jiu-jitsua kirol interesgarria da zentzu guztietan”

Page 11: Mailope213Apirila

- 11 -

Zenbat denbora daramazu dagoeneko hemen?Irailaren 1ean etorri nintzen. Ni berez Zumarragakoa naiz.

Nolatan egin zinen apaiz Antonio?Nik gaztetxo nintzela esaten nuen “Je-sukristo bai, baina eliza ez”. Garai har-tan Sendotzarako prestatzen nenbilen eta nire katekistak astegun batean mezara joateko gonbitea egin zidan, ni hasieran ideiak ez ninduen gehiegi konbentzitu baina joan egin nintzen eta geroztik egunero joan naiz. Xabie-rraldia pasa berri den honetan gainera, gogoan dut nola Zumarragatik urtero joaten ginen eta etxean Xabierraldi-ra joateko prestatzen ari nintzela hasi nintzen pentsatzen apaiz izateko auke-ra horretan.

Horren aurretik ez zenuen beste ikas-ketarik egin?Ez, ez, ni zuzenean seminariora joan nintzen. Lehenik Cadizen fraide ba-tzuekin egon nintzen, handik Madrilera eta bertan nengoela gogoratzen naiz nola amari deitu eta esan nion handik banindoala ez zela deus pasa baina ez nengoela gustura eta handik Toledora eta gero Iruñera. Egia esan oso jen-de jatorra aurkitu dut seminarioetan baina dudarik gabe niretzako urte zoriontsuenak Toledon bizitakoak izan ziren. Nik Jainkoaren zerbitzu-ra egon nahi nuen eta horretarako mezak eman. Egia da ona izateko ez dela zertan apaiz izan baina, meza da egiaz Jainkoak berak jarduten duen momentua.

Eta orain arte non ibili izan zara apaiz?Ni zuzenean Uharte Arakildik eto-rri nintzen, bertan lau urtez egon nintzen eta horren aurretik urte-betez San Migelen egon nintzen bizitzen eta aurretik Zarrakaztelu eta Iruñean. Beraz nahiz eta Saka-na gehiago ezagutu, inguru hau ez zait erabat arrotza egin.

Zer moduzkoak izan ziren lehen asteak gurean?Ba oso ongi, pozik nago, lehenen-go egunetik eroso sentitu naiz eta ez dut kexarik. Oso esperientzia positiboa izaten ari da. Apaiz berri bat etortzean jendeak beti joan denaren pena izan ohi du baina niri oso harrera ona egin didate, bai herritarrek eta baita mojek ere.

Hiru apaiz batera ari zarete lanean...Bai, hirurak parrokoak gara “in soli-dum”, ni, Ander Guillegui eta Jesus Mari Sotil. Ander eta nik aspalditik ezagutzen genuen elkar eta Sotil ere San Migelen egon nintzenean ezagutu nuen. Hala ere. Egia da berez hirurok eremu osoko parrokoak bagara ere, ezin gara denok leku guztietan egon eta ho-rregatik antolatuta gaude guztiz. Ni Le-kunberriko apezetxean bizi naiz, Jesus Mari Berueten eta Ander berriz Leitzan.

Beraz, esan liteke bizi garen herrietako parrokoak garela eta gainontzeko he-rrietako mezak emateko moldatu egi-ten gara. Ni Lekunberriko eta Beteluko ia meza guztiak ematen ditut. Bestal-de, hilean behin Arriben eta hurrengo hilean Atallun ematen ditut mezak, txandaka. Eta larunbatetan Leitzara ere joaten naiz. Nik euskaraz ez dakidanez apenas, Ander eta Jesus Mari hilean be-hin herri txikietara joaten dira, Intzara, Azkaratera, Gaintzara... Eta horrez gain gainontzeko eginbehar pastorala herri handienetan zentralizatzen da.

Gelditu gabe zabiltzate beraz...Bai, lanpetuta bizi gara, apez bizitza ez da batere aspergarria eta kontrakoa esaten duenak ezagutzen ez duenaren seinale. Astelehenetan San Migelera ere igotzen naiz, bertako zaindariaren jaieguna delako, astearte eta ostegune-tan berriz hirurok elkartzen gara bilera batean parrokia bakoitzeko lana azter-tzeko eta asteazken eta ostiraletan be-rriz katekesia ematen dut.

Bi abesbatza ere badira...Hori da! Hemengo eliz abesbatza Juan Miguel Etxarrik zuzentzen du eta esan beharra dut kide guztiak biltzen dire-nean izugarri gozatzen dudala, ikara-garri ongi abesten dute. Nik ezagutzen ditudan abesti batzuk ere proposatu dizkiet nik, baina orain Ostiral Santuko kontzertua prestatzen dabiltza. Bestalde, Beteluko eliz abesbatza Maria Angeles Urrizalkik zuzentzen du, bertan ere euren organista dute eta ederki aritzen dira.

“Apez bizitza ez da batere aspergarria”

Uharte Arakilen aritu da lanean gurera iritsi aurretik. Arg: A.L.

Gorputz osoa mugitzen da defentsa pertsonala lantzerako orduan.

Page 12: Mailope213Apirila

- 12 -

Lekunberriko mojekin zer moduz mol-datzen zara?Oso ongi. Egunero nik edo Jesus Marik meza ematen dugu bai Lekunberriko komentuan eta baita Aldazko Agustinen Komentuan ere. Ni goizetan batzuetan Iturmendira ere joaten naiz, bertako apezari laguntzearren, beraz goizetan Iturmendin edo Aldatzen ematen dut meza eta arratsaldetan berriz Lekun-berriko komentuan. Gainera egunero eurek ematen digute jaten eta oso ongi egiten dute eta tratua ere ezin hobea da. Egia esan, gozamen hutsa da halako klausurako komunitate bat izatea. Herri askotan kexatu egiten dira elizak itxita daudela eta hemen berriz ia egun osoa irekita egoten da.

Positiboa al da guztia? Ez al dago alde negatiborik?Agian negatiboa izan daitekeen gau-za bakarra egungo parrokoon egoera da. Garai batean jendea herriko apeza bertan ikustera zegoen ohituta, Beteluk bere apaiza zuen, Lekunberrin berea... orain banatzea besterik ez zaigu geldi-tzen. Bestalde laikoen parte hartzea ere faltan sumatzen dut, hau da, herriare-kin harremanetan gaude eta inguruko batzorde batean biltzen gara eurekin, baina apaiz asko zeudenean laikoek ebanjelitatearen lana apaizen esku utzi zuten oso-osorik, gaixoei bisitatzea, ka-tekesia ematea... Egun ordea, berriz ere laikoen paper hori garrantzitsua da..

Zein da ikusten duzun hutsunerik handiena?Jendeak bere bizitza espirituala serioa-go hartzea gustatuko litzaidake eta ez dut hori mezara joatera mugatzen, hau da, pertsona bati galdetzen badiot ea erlijiosoa den berehala erantzungo dit

mezetara ez dela joaten eta ni ez naiz hori galdetzen ari. Jende askok erosten ditu autolaguntza liburuak baina gero ez dute autolaguntza lantzen, hau da, mundu guztiak daki zarena zarela ez duzunagatik baina denak arduratzen dira edukitzean.

Jende askok dio ez duela sinesten, garai zientifizista eta arrazionalean bizi direla baina gero telebista piztu eta sor-ginkeria eta iragarleen programa ugari ikus daitezke. Horregatik gustatuko litzaidake jendeak beren bizitza espi-rituala serioski hartzea eta ez naiz ari mezetara joateaz, hori baita ere baina zuk ezin duzuna sinetsi kandelak jar-tzeagatik bizitza aldatuko zaizunik, zure bizitza aldatu nahi baduzu zure izaera eraikitzen eta zure emozioak kudea-tzen hasi behar duzu, eta uste baduzu Jainkoa badela arduratzea ezagutzen nor den Jainko hori. Eta batez ere sines-ten ez duela esaten duen edo hori dion jendeari irekiagoak izatea eskatuko nie-ke. Baina hutsune horiek leku guztietan daude, ez da hemengo kontua bakarrik.

Zer da gehien kosta zaizuna eskualdera egokitzerako orduan?Ez dakit. Niri euskaraz egiten jakitea gustatuko litzaidake, konturatzen bai-naiz eskualdeko honetako herri asko-tan beharrezkoa dela. Azkarate batean esaterako, nik ezin dut mezarik eman, edo meza euskaraz irakurri bai baina ezingo nuke euskaraz predikatu, eta hain juxtu horixe izaten da niri gehien gustatzen zaidana, predikatzea, nik ez ditut sermoiak aurrez idazten fresko-tasuna galtzen duela uste dudalako eta euskaraz ez nuke ongi egingo eta faltan sumatzen dut. Bere garaian AEKan ibili nintzen ikasten Uharte Arakilen nen-goela, baina gero denbora kontuengatik utzi egin nuen.

Aita Santu berriarekin batzuen iritziz aldaketa ematen ari da elizan. Ze iritzi duzu horren inguruan?Begira, ostegunetan hamaiketatik ha-mabietara Maria Irratian programa bat egiteaz arduratzen naiz, “La voz del Papa” du izena eta bertan, Aita San-tuak esandakoa errepikatzen dut, ez dut esan duenaren inguruko komenta-riorik egiten bere hitzak zabaldu egiten dut. Beraz, ongi ezagutzen ditut bere esanak. Aldaketa egon dela? Pastora-lari dagokionez bai, baina doktrinan ez. Baliteke eliza gehiegi arduratu izan dela ebanjelioaren mezua bere horretan

elkARRIZketa:

“Euskaraz egiten jakitea gustatuko litzaidake”

Gurasoak Zumarragan bizi dira eta anaia berriz bixkia Iruñan. Arg: Antonio Lopez

Page 13: Mailope213Apirila

- 13 -

mantentzean eta hori guztiz legiti-moa da eta ongi dago, baina ez da ar-duratu horrenbeste mezua ulergarri egiten eta orain Aita Santua egiten ari dena horixe da ebanjelioaren mezua ulergarria egiten saiatzen ari da baina era berean horrek zalantzak edo na-hasteak ekarri ditu.

Aldaketerako premia bazen orduan...Elizak, bere garaiko beste edozein instituziok bezala bere lengoaian hitz egin izan du eta horretan beha-rrezkoa zen aldaketa bat gertatzen ari da, baina egia da ere hizkera ho-rretara egokitu eta ohitu egin behar garela. Hau da, Aita Santuak mojei esaten dienean: “Zuek ez zarete nes-kazaharrak” harrigarria egiten zaigu eta agian Benedicto XVI.ak horrela esango luke: “las religiosas sois muje-res consagradas al amor divino y tal y cual...”. Azkenean biak gauza bera esaten ari dira, gertatzen dena da Frantzisko Aita Santuaren hitzak egun modu irmoagoan ulertzen direla na-hiz eta ñabardura gutxiago izan. Horre-gatik, batzuetan argitasunak ñabardu-rak saihesten ditu eta nire ustez elizak bien arteko oreka lortu beharko luke.

Eta noiz hasi zinen Maria Irratiko programa egiten?Jose Ignacio Munilla egun Donostiako gotzaina dena urte askoan Zumarra-gako parroko izan zen eta bere anaia Esteban Munilla apaiza Maria Irratiko zuzendaria zen orduan. Gogoan dut duela lau edo bost urte Estebanek dei-tu ninduela proposamena egiteko. Ha-siera batean beste apaiz bat eta biok egitea zen asmoa baina gero harek utzi egin zuen eta lau urte izango dira or-dubete horretan ni neu aritzen naizela.

Autodefentsa klaseak ematearen ideia nondik sortu zen?Nik urte asko daramatzat arte mar-tzialak praktikatzen, betidanik gusta-tu izan zaidan kirola da eta ikasturte hasieran egin genuen bazkari batean Natalia Azkonarekin hitz egiten ari nintzela gaia atera zen eta berak Mar-txoan egin ohi duten Emakumeen

hilabeteko jarduerez hitz egin zidan eta nire burua eskaini nuen emaku-mezkoen autodefentsa edo jiu-jitsu ikastaroa emateko eta animatu egin ziren eta hortxe gabiltza.

Orduan soilik martxoan ematea zen asmoa?Bai. Martxoko lehen astean Parisera bidaia egin zuten eta bueltatuz ge-roztik hilabetea bukatu arte astean hirutan elkartu gara, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, goi-zeko hamarretatik hamaiketara. Egia esan, jarraitzeko gogoz daude eta ni ere prest, baina jarraitzen badu-gu programa bat jarraitzen saiatuko gara, izan ere, orain arte oso oinarriz-koak diren gauzak ikasi ditugu.

Zenbat emakumezko biltzen dira?Egunaren arabera, baina zortzi edo hamar pertsona biltzen gara. Klaseak Plazaola Kiroldegiko Judo gelan ema-ten ditugu eta lekua oso handia ez izan arren moldatzen gara.

Eta zaila al da?Ez dakit, oso ongi pasatzen dute eta hori pozgarria da niretzat. Behar be-zala egiteko nahiko zaila da bai. Zeu-re buruari eusten dion pertsonaren eskuetatik askatu eta zaplazteko bat ematea ez da horren zaila, gehien kostatzen dena pentsatu gabe egitea. Erasotu behar zaituztenean garran-tzitsuena horixe da, ez pentsatzea eta ia automatikoki erreakzionatzea. Bai-na noski horretarako entrenatu eta landu egin behar da.

Eta zu nolatan hasi zinen Jiu-jiti-suarekin?Ni txikitan hasi nintzen. Lehendabizi kick boxing eta kapoeira klaseeta-ra joaten nintzen eta gero judoa ere egin nuen eta egun judoko gerriko marroia dut. Baina azkenean, jiu-jitsuarekin jarraitu nuen eta horrela jarraituko dut osasunak laguntzen nauen bitartean.

Zu Iruñean entrenatzen zara...Bai. Lehen Larraonako gimnasioan entrenatzen nintzen baina udan la-gun batek Arrotxapera joateko gonbi-ta egin zidan eta asko gustatu zitzai-dan bertako giroan eta orain bietara joaten naiz.

Zer du Jiu-jitsuak erakartzen zaituena?Oso kirol positiboa da. Bada jendea arte martzialak makarrekin erlazio-natzen dituena eta ez du zerikusirik. Oso kirol interesgarria da dena lan-tzen duzulako, besoak, hankak, mal-gutasuna, indarra, kontaktua, erres-petua... Beste bati besoa okertzen ari zarenean badakizu noraino egin behar duzun eta berak okertzen dizu-nean beragan konfiantza eduki behar duzu. Asko ikasten da kirol horrekin.

Agian klaseak ematen jarraituko du-zula aipatu duzu...Bai, gainera bai ni eta baita ikasleak ere irekita daude beste inork parte hartu nahi badu taldean hartzera. Beraz inork interesik balu informa dadila 622 066 757 telefono zenbakian edo Lekunbe-rriko Parrokiak duen facebook atarian.

“Jendeak bere bizitza erlijiosoa serioago hartzea

gustatuko litzaidake”

Jiu-jitsu modalitateak arte ezberdinetako ariketak batzen ditu.

Page 14: Mailope213Apirila

- 14 -

BATzarre

Bertsoz bertso eta afariz afariUxue Alberdik eta Andoni Egañak umore puntua jarri zioten Kattagorrin antolatu zen bertso-afariari. Kattagorriko kideek afari ederra eskaini zieten bertaratu ziren ia 90 laguni eta on-doren Larraungo Bertso Eskolako ikasleen laguntzarekin honi eta hari bertsoak jartzen aritu ziren.

Iriartea baserrian piztutako suak etxea biluzik utzi du Paraje ederretan egon da beti Gaintzako Iriartea baserria, joan den hilaren 18an ordea kea baino ez zen arnasten ber-tan. Oraindik argi ez dauden arrazoiengatik etxeak su hartu zuen eta minutu gutxitan etxe osoa hartu zuten su galdek. Ozta-ozta atera zituzten animaliak eta traktorea ukuilutik. Itzaltze lanetan Iruñeko, Altsasuko eta Tolosako suhiltzaileek parte hartu zuten. Bertan bizi ziren senar-emazteak eta se-mea onik atera ziren eta orain Matxindon daude bizitzen.

Horixe izan da Ruben Saralegik eta Daniel Vicentek joan den hilean jokatu zuten apustuan egin beharreko lana. 12.000 euro poltsikoratu zituzten Oihan Larretxea eta Felix Etxebe-rriaren aurka aritu ondoren. Doneztebeko pilotalekua goraino bete zen eta errazkindarra eta honen osaba pozik gelditu ziren egindako lanarekin.

20 kana erdiko eta hamar 60 ontzako

guztiz erreta gelditu zen Iriartea baserria.

Page 15: Mailope213Apirila

- 15 -

Bide berdeko Mugiroko zatia prest egongo da udazkenerako

Kattagorrik bazkidetza bat eskaintzen duKattagorri elkarteak bazkide baten lekua eskain-tzen du. 73 bazkide inguru dira egun elkartean eta horietako baten lekua libre gelditu da. Anima-tu eta egin zaitez bazkide!

Urteak dira Andoaindik Mugiroko Caballero presaraino Pla-zaolako trenbide izandako bidea zeharo egokituta dagoela. Irekita dago ere Irurtzungo kanpoaldetik Imotz aldera doan bide berdera.

Dagoeneko 40 kilometro daude guztira irekita, Mugirokoa konpontzea ordea oso interesgarria zen bi zatiak lotzeko. Orain arte zailtasunak izan dira ordea, oso egoera txarrean dagoelako zati hori eta zailtasunak daudelako bide egokitze-ko eta baita bertan dauden eroritako tunelak altxatzeko ere. Horregatik zenbait alternatibaren ondoren, trenbideko jato-rrizko zati bat saihestu eta Mugiroko herri-gunetik pasako da bide berdea.

Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak 274.435 euroko in-bertsioa egingo du zati horren egokitze lanetan. Aurki ekingo diote lanei. Maitena Ezkutari, Plazaola Partzuergo Turistikoko gerentea: “Dena ongi badoa udazkenerako zabalik egongo da Bide berdeko zati hori”.

Apirilaren 11n herri kontsulta egingo da Lekunberriko Uda-lean, Ibarberriko ikasleen erreferentzia zentroari buruz gurasoek duten iritzia ezagutzeko helburuarekin. Goizeko 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik bozkatzeko mahaia. Horretarako eskubidea izango dute, 1996ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31 artean jaiotako haurren gurasoek, ho-rrez gain, boza eman ahal izateko beharrezko baldintza izango da Lekunberrin bertan erroldatuta egotea.

Euskal Herrian antolatutako ekimen honek kirolaren bidez "Sakabanaketaren salaketa eta euskal preso politikoen es-kubideen urraketa salatzea" du helburu. Horretarako Euskal Herrian hain errotua dagoen kirola erabiliko dute parte har-tzaileek. Toki bakoitzean modalitate ezberdinak izanen dira eta Nafarroan Pilota Goxua Txapelketa eginen da. Hemen eskualdeka egingo dira kanporaketak, eta jaialdi nagusia (fi-nalak) ekainaren 29an Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da. Larraunen eta Araitzen hainbat kanporaketa egingo dira. Ins-kripzioa 5 eurokoa da eta kamiseta bat oparituko da.

Pilotakadaz pilotakada espetxe politikak salatuz

Eta zuk zein ikastetxetara bidaliko zenuke zeure seme edo alaba?

Page 16: Mailope213Apirila

- 16 -

erreportajetxoa >>

Joan den urteko azaroko azken ostira-lean inauguratu zuten Iñigo Ruiz eta Iñigo Garciak Cyclos Ireber denda. Na-hiz eta Sastraka tailerreko lokal berean egon bi marka eta beraz bi proiektu guztiz ezberdinak eta independenteak direla azaldu digu Iñigo Garciak: “Bi izen komertzial ezberdin dira ez ge-nuelako nahastu nahi, bizikletengatik ezagutzen gaituenak Cyclos Ireber be-zala egin dezala eta auto kontuengatik bada jakin dezala Sastraka dela”.

Krisiak krisi, inguruan arlo horretako konpetentziarik ez dagoenez, bikote honek bizikleten merkatuan aukera ona zela ikusi zuten. Gainera eurek ere

bizikletan ibiltzeko zaletasuna izanik ez zitzaien guztiz arrotza egiten gaia. Iñigo: “Sastrakako lokalean lekua ba-genuela ikusirik ikusi genuen bizikleten salmentarekin eta bizikleten konponke-tak egiteko ez genuela inbertsio han-dirik egin beharrik. Madrilen ere izan ginen bizikleta azoka batean eta bertan banatzaile batzuekin harremanetan ja-rri ginen eta proiektu hau bideragarria zela iruditu zitzaigun eta animatu egin ginen”.

Oraingoz behintzat bi markekin egi-ten dute lan, Olympia eta Mendiz men-direkin. Txikientzako eta helduentzako bizikletak dituzte aukeran eta errepi-

Aukera guztietako bizikleta denda eta tailerra

Page 17: Mailope213Apirila

- 17 -

dean nahiz mendian ibiltzeko. Dendan bertan katalogoz edozein motatako bizikletak erosteko eskariak egin dai-tezke. Iñigo: “Prezio eta aukera guztie-tako bizikletak ditugu, txikienentzako 150 euro inguruko bizikletetatik hasi eta 12.000 eurora artekoak. Materiala eta bizikletan ibiltzeko ekipoak ere saltzen ditugu eta tailerrean bertan bizikle-tak konpontzeko txoko bat ere egokitu dugu”. Beraz, denda ez ezik, bizikleta konponketak ere egiten dituzte.

Azaldu digutenaren arabera, bi markak oso kalitate onekoak dira, Olympia marka italiarra da eta Men-diz mendi berriz Gasteizen sortutakoa. Bizikleta erosterako orduan alde han-diena bizikleten koadroan egoten da, gainontzeko konponente gehienak antzekoak izaten dira marka batean nahiz besten. “Mendiz mendi markako bizikletak oso kalitate onekoak dira eta oso prezio konpetitiboak dituzte gaine-ra, Olympia markakoak berriz kalitatea ere ikaragarria da baina horrez gain marka bera ere ordaintzen da eta ho-rregatik ez dira horren ekonomikoak”.

Denda ireki eta gutxira saldu zuten lehen bizikleta Cyclos Ireberren, Olym-pia markakoa izan zen eta bezeroak Asturiasetik egin zuen eskaera. “Egia da bizikleta garestiak gehiago saldu di-tugula oraingoz merkeak baino, esate-rako Olympia marka batzuentzat ez da oso ezaguna baina hori erostera dato-rrenak badaki zer nahi duen eta 4.000 eurotik gorako zenbait bizikleta saldu ditugu dagoeneko”. Hala ere, inguruko jendeak mendiko bizikletaren alde egi-ten du eta normalean 500 edo 700 eu-roko Mendiz mendi markako bizikletak nahiago ditu. “Mendiz mendi markare-

kin beranduago hasi gara lanean baina oso ongi dago eta gainera ekonomikoa-goa izanik bezeroei deskontuak egiteko tarte handiago izaten dugu”.

Pixkanaka enpresa berria ezagutzera ematen dabiltza eta horretarako publizitatean ere buru belarri. Horretarako, Azkoiengo mendi bizikleta talde ba-ten babesle bilakatu dira, Quipplan Ire-ber Jofemar izena du taldeak. “Le-kunberrin bizi den Iñigo Garaioaren bidez ezagutu genuen taldea, berak urteak da-ramatza mendi bi-zikleta lasterketetan

parte hartzen eta azken bi urteotan tal-de horretako kide da. Orain euren ba-besle bilakatu gara eta interesgarria da guretzat ia astebururo lasterketak iza-ten baitituzte hainbat tokitan eta gure izenarekin eta guk ekarritako bizikle-tekin aritzea publizitatea ezin hobea da”. Aurten gainera taldearen denbo-raldiko aurkezpena Lekunberrin egin zuten. Horrez gain, aurki Cyclos Ireber markako jantziak ere salgai izanen dira.

Dendara ez ezik tailerrera ere hasia da inguruko jendea joaten, haurren zein helduen bizikletak konpontzera, gurpilak aldatzera... “Dena ongi joaten bada eta merezi badu gustatuko litzai-guke herrian bertan denda irekitzea. Bere garaian Sastrakarekin bezeroak erakartzen asmatu genuen eta hor dago gakoa eta ea honek ere aurrera egiten duen”.

Iñigok bizikleta bat erosterako or-duan kontuan hartu beharreko zenbat gomendio eman dizkigu.

Hemen inguruan ibiltzeko bizikle-ta erosi nahi duen horri zer gomen-datuko zenioke?

“Garestia eros dezala! [kar kar kar...]. Nire ustez bizikleta batek ezaugarri minimo batzuk izan be-har ditu, askotan 100 euro aurreztu nahi izateagatik bizikleta askoz ere txarragoa erosten dute batzuek,

baina horrek gerora arazo gehiago ematen ditu. Norberak ikusi behar du seme-alabekin ibiltzeko edo in-guruan ibiltzeko bizikleta batean zenbat gastatu nahi duen, baina kalitatezko bizikleta erosten badu, arazorik gabe asko iraungo dion bizikleta izango da. Adibidez, Men-diz mendi markakoak oso osagai onekin egindakoak dira eta 530 eu-rotik gora bizikleta majo bat eros dezakezu”.

Bizikleta bat erostekotan zabiltza?

Quipplan Ireber Joferman mountain bike taldeko babeslea da Cyclos Ireber. Arg: Cyclos Ireber.

Page 18: Mailope213Apirila

- 18 -

Noiz sortu zen? 2007. urteko udaran sortutako taldea da. Lehendik bazen “Larraun” izeneko talde bat, inguruko korrikalariak biltzen zituena. Talde hau pixkanaka murrizten joan zen eta 2007. urte inguruan, za-letasun honekin bat egiten zuen jende berria inguratu zen talde honetara eta aire berriari izen berria jartzea bururatu zitzaigun. Larraun eta Lekunberri alde-ko eta Araitz eta Beteluko korrikalariz osatuta egonik eta bi haran hauek Elos-ta mendiak elkartzen dituenez, Elostal-de izena aukeratu.

Zer moduz zabiltzate?Oso gustura. Badirudi azken aldi honetan lasterkarako zaletasuna handitzen ari dela eta gero eta korrikalari gehiago hurbiltzen

da gurera. Halere, momentu honetan nes-karik ez dago gure taldean eta aukera hau, inguruko neskak animatzeko aprobetxatu nahi dugu.

Zein da taldearen helburua?Talde honen helburua, lasterrerako zaleta-suna daukan edozeinentzat bilgune izatea da.

Gu talde txikia gara eta helburuak ere nahiko txikiak ditugu. Ez gaude federatuta, bakoitza bere modura eta ahal duenean entrenatzen da eta gero, hainbat lasterke-tatan elkartzen gara.

Batzuek mendi lasterketak dituzte go-goko, beste batzuek errepidekoak edo krosak baina herri lasterketak dira guretzat gustukoak.

Zenbat kide zarete?Momentu honetan 14 korrikalari gaude, eta laster beste bi gehiago.

Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza?Horretan ez gara oso zorrotzak. Elostal-den sartzeko ez da kuotarik ordaintzen. Gure helburua lasterka aritzea denez, baldintza bakarra urtean zehar lasterketa kopuru bat egitea da, bereziki gure eskual-dekoak eta ingurukoak.

Eta zer kontra (zailtasunak)Gure zailtasunak, beste hainbat kirol talde-renak bezala, ekonomikoak dira. Arropak, zapatilak, lasterketetarako joan-etorriak, izen emateak, esfortzu probak,... bada-kizue, azkenerako gastuak igo egiten dira toki guztietan bezala eta krisi garai hau gainditzen dugunean, eskertuko genuke berriz ere, Kirol Mankomunitatearen al-detik laguntza pixka bat iritsiko balitz kirol talde guztietara.

Elostalde Korrikalari Taldea

Page 19: Mailope213Apirila

- 19 -

Joan den alean aurreratu genizuen bezala martxoan zehar eki-taldi ezberdinak egin dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. Aurten 35 emakumek Pariserako bidaia egin zuten eta bertan 6 egunez hiria ongi baino hobeki ezagutzeko beta izan zuten: bertako kafetegiak, Eiffel dorrea... Bestalde, urtero bezala pintxo dastaketa ere egin zuten Kattagorri elkartean. B a ko i - t z a k bere errezeta sekretuare-kin egindako platerak era-man zituen.

Dagoeneko amaitu dira inauteriak eskualdean. Aldazta-rrak hilaren lehenean Martixa elkartean elkartu ziren gosa-ri eder batekin giroan sartzeko, ondoren egunean zehar jan eta edanean etxez etxe ibili ziren herrian barna eta iluntzean DJ Roberrekin dantzaldia izan zuten goizaldera arte. Ondo-ren gaintzatarrek eman zioten itxiera inauteriei. Hauek ere goizean puska biltzan ibili ziren eta gauen afaldu ondoan DJ Txokorekin gaupasa egin zuten.

kULTURaSei egunez Parisen Mozorrotu eta kalera

Koadrila ederra bildu zen Gaintzan. Arg: Unai Barberia

Page 20: Mailope213Apirila

- 20 -

elkARRIZketa:

“Tokikomeko kide izateak babesa eta indarra ematen digu”

Espero al zenuen lehendakari izenda-tuko zintuztela? Ezustekoan harrapatu ninduen eskain-tzak. Tokikomeko kide diren elkarteetan txikiena da Mailope, eta handiren baten esku geratuko zela uste nuen. Baina hain zuzen ere txikien papera eta garrantzia aldarrikatzeko modua izan omen da ni hautatzearena. Bestetik, Tokikomen as-kotan aldarrikatzen dugu bi solairuko etxea dela euskal komunikabideena, non beheko solairuan tokiko komunikabideak gauden, eta goikoan aldiz nazionalak di-renak. Lanbidearengatik goikoan aritu, baina txikiak ere ederki ezagutzen ditu-danez, bi solairuen arteko igogailu lana egiteko aproposa naizelakoan aukeratu naute.

Zein dira dituzun eginbeharrak?Tokikomek badu zuzendari bat, egune-roko lan eta egin beharrak kudeatzeaz arduratzen dena, eta administrazio kontseilu bat, erabaki estrategikoak dire-nak adosteko sortutakoa. Horiek denak gidatu, batetik, eta bestetik bozeramaile lana bete. Erakundeekin bildu, eta haiei Tokikomen iritzia, asmoa eta eskakizunak helarazi. Gure kide diren elkarte guztiei aurpegia jarri, eta guztion arteko sendo-tasuna ikustarazi.

Zein da momentu honetan Tokikomek dituen erronkak?Tokiko komunikabideok sektorean dugun benetako pisua neurtu, eta hori ikustara-zi. Kontuan hartu behar da gureak nor-bera berean ari diren komunikabideak direla, eta bakarka hartuta, txiki dira, baina bere osotasunean hartuz ia 300 langile mugiarazten dituen enpresa batez ari gara. Baina batez ere bada zerbitzua, ezin ahaztuko baitugu gehienak euskara elkarteen magalean sortutakoak garela, eta horregatik informazioa zabaltzeaz gain, euskararen normalizazioan ekitea ere bada gure eginkizuna. Norbera bere

tokian aritzeak, badu bere egutera eta bere laiotza: batetik hartzaileek gertuko-tzat hartzen gaituzte, eta hori da gure handitasuna, baina sakabanaketa ere ba-dakar horrek, eta horrek hainbat ahulezi sortzen ditu. Komunikabideek oro har bizi duten krisiak ere gurean badu eraginik. Eta zailtasun horiek guztiak gainditzeko, “ahulezi metaketa”ren aldeko apustua egin dugu. Sinergia berriak sortu. Norbe-ra bere herrian bai, baina eskualdekako dinamikak abian jarri, hainbat agerkari digitaletan gauzatu direnak jada. Bost ba-dira abian jarritakoan, eta zerrenda horri aurki fruitu berriak gehituko zaizkio.

Zein onura ditu gurea bezalako aldizkari batentzat Tokikom bezalako elkarte ba-ten barruan egoteak?Itsaso erraldoian norbera bakarka bere txalupatxoan aritu edo denak elkarrekin, norabide berean, aldea nabarmena da. Tokikomeko kide izateak, batetik, babesa ematen digu, eta bestetik indarra. Indar morala eta erreala. Albokoengandik ikasi dezakegu, eta batez ere, ondokoa lagun-du eta harek gu lagundu ahal gaitu. Eta era berean erabakitze guneetan ordezka-tuta egoteko modu bakarra ere bada.

Mikel Irizarrek gomendio berezirik eman dizu? Gomendioa baino indarra eman dit pre-sidente ohiak. Bi urtez harekin izan naiz administrazio kontseiluan Nafarroako ordezkari gisa, eta Irizar ezagutzen due-nak badaki zein sinistuta dagoen. Berak zabaldutako bidetik jarraitzea da orain gure asmoa.

Tokiko hedabideen bateraguneak Urko Aristi izendatu berri du lehendakari eta Mikel Irizarren postua ordezkatuko du datozen urteetan.

Urko Aristi

“Erabakitze guneetan ordezkatuta egoteko modu

bakarra da”

Goian, Mikel Irizar eta Urko Aristi lehendakaritza aldaketaren ondoren. Behean, batzarrea. Arg: Tokikom

Page 21: Mailope213Apirila

- 21 -

Udaberriko lehenengo egunak igaro ditugunez gure odoleko jarioa aztoratzen hasia dela sentitu beharko genuke, esaera zaharrak halaxe dio behintzat. Gaurko gaia honetan zentratu nahiko nuke: emozioen kontzientzia izatea, berdin da udabe-rrian edo neguan aurkitzen garen, loreak edo elurra inguruan ikusten ditugun edo ez,..

Autore batzuek dioten bezala, gure gizarte eta kulturan oinarrizko emozio eta emozio konplexuak bereiz ditzakegu; atseginak (positiboak) eta ezatseginak (ne-gatiboak). Atseginak diren horien artean poza, interesa eta harridura ditugu. Eta nega-tiboen artean sumina, beldurra eta tristura. *

Nik hauxe bera ardatz bezala hartzen bal-din badut tristura sentitzen dudan unean sentitzen ari naizena modu negatiboan epaitzeko arriskua izango dut. Nik argi ez dudana da zergatik ez dugun mendebalde-koek beste kulturetan duten ikuspegitik ika-si. Hau da, batzuetan triste gaudenean gure lehengo kognizioa (pentsamendua) baita erantzun motorikoa da egoera horretatik le-henbailehen ateratzea. Gauden lekutik irten, gauza positiboetan pentsatu,… eta nire buruari askotan galdetu diot sentitzen ditugun emozio horiek zerbaitengatik eta zerbaitetarako balioko dutela. Beraz, zergatik ez diegu behar duten denbora eskaintzen? Ez al da izaki eta gizaki bezala dugun gaitasunik preziatuena?

Beste herrialde batzuen kulturan ez dute positiborik eta ne-gatiborik erabiltzen emoziak “etiketatzerako” orduan. Guztiak emozioak dira eta guztietatik ikasi daitezke. Baina prozesu hau sakonagoa da eta batzuetan baita mingarriagoa ere. Ez dakiguna da ondoren guk geure buruarekiko dugun barne ezagutza lantzen dugula eta gure balore, sinesmen, nortasun eta “genetikoki” jaso izan ditugun erantzun eta interpretazio maila ezberdinak ulertzeko gaitasun gehiago izango ditugula.

Baina prest al gaude lanketa sakon hori egiteko?

Tristura dugun momentu horretan sufrimendu bat dagoela esan genezake, baita min fisiko bat ere ekar dezake eta bere-hala konponbidera goaz: zer egin/hartu min fisikoa kentze-ko, ekintzaren bat egin tristura hori desagertarazteko, etab. Modu honetan inoiz ez genuke jakinen zertarako eta zergatik gauden triste, nondik datorren tristura hori, zerk eraman gai-tuen emozio horretara. Noski konponbideak bilatu behar di-tugula baina kon- ponbidea ez dezala izan tristurari aurre

egitea baizik eta tristura “eskuekin har-tu”, sentitu, bizi, egoeraz jabetu eta be-har ez duguna kanporatu. Eta jarraian konponbideek atea joko dute.

Beldurrekin prozesua berdina izan beharko litzateke. Jendearen au-rrean hitz egitearen beldur garenean egoera hori ekiditea izango litzateke konponbiderik errazena. Modu hone-tan ez diogu beldurrari irtenbide bat bilatzen baizik eta estaltzen dugu. Emozioei “aurre egiten” diegunean batzuetan emozioen intentsitate mai-la areagotzen da eta gero eta zaila-goa suertatzen zaigu emozio horiek

baretzea bakarkako lanketa emozional hori erabat baztertuz.

Udaberriarekin hasi naiz eta loreekin bukatu nahiko nuke. Emozioen kontzientzia lortu ahal izateko loreak ere badau-de eta ditugun emozio ezkutuak ateratzeko ere lagungarriak izaten dira: Bach loreak, Australiako loreak, Californiako lo-reak,… Baina loreak soilik larreetan edota zelaietan ikusi nahi baldin badituzue suertatzen zaizuen edo behar duzuen mo-mentuan introspekzio emozionala praktikan jartzea eta zuen emozio eta gorputzarekin kontaktuan egotea gomendatzen dizuet.

*(Iturria: Aritzeta, Pizarro eta Soroa (2008: 26), Campos, Barret, Lamb, Goldsmith eta Stenbergen lanetik hartuta ,1983)

ZIENTZIA PSIKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU>> Maite Mariñelarena

Emozioak

Page 22: Mailope213Apirila

- 22 -

ERREPORTAJEA >>

Erregionaletik preferenteraBeti Kozkorreko erregionaleta-ko taldean aldaketak izan dira azken denboraldi honetan. Urte askoan lehenengo maila-ko erregionalen kategorian jokatzen ibili ondoren aurten euren jokoa hobetu eta pauso bat gehiago emateko prest daude.

Jose Mari Aierdirekin eta Iñaki Ganu-zarekin izan gara, Beti Kozkor Klubeko lehendakaria da bata eta jarraitzailea bigarrena. Bikote honek azaldu digu-naren arabera, badira bi urte klubaren antolaketari eta etorkizunari buruz hausnartzen hasi zirela. Klubak gaur egun, mutilen areto futbol taldea, ale-binen taldea, infantilen taldea, neska eta mutilen talde bana, jubenil taldea eta azkenik erregionalen taldea hartzen ditu bere gain. Guztira 114 gazte daude momentu honetan talde ezberdin ho-rietan banatuta.

Klubaren helburua gazte horiei guzti ahalik eta aukera zabalena eskaintzea da, horretarako besteak beste Osasuna

Fundazioarekin Lekunberriko Udalak hitzarmen bat du sinatuta zeinaren bitartez gaztetxoenek futbolaren mun-dua txikitatik ezagutzeko aukera duten, eta noski gustatuz gero futbolean jokat-zen jarraitzeko. Urtero maila guztietako taldeak osatzea ezinezkoa zenez bere garaian eremua zabaltzeko erabakia hartu zuen klubak eta horrela gure es-kualdeko kirolariez gain Irurtzun, Bas-aburua, Imotz eta Ultzama aldetik ere futbolean jokatu nahi zuten gazteak etortzen hasi ziren. Jose Mari: “Behe-ko mailetako taldeetan Larraun eta Lekunberriko futbolariak dira gehien-goa, baina gora egin ahala kopuru hori murriztu egiten da eta gehiago dira

Page 23: Mailope213Apirila

- 23 -

kanpotik datozenak bertakoak baino. Adibidez alebinen taldean %86 Larraun eta Lekunberrikoak dira, %7 Araitz eta Betelutik datorrena eta %7 gainontze-ko herrietatik etorritakoak. Aldiz, Erre-gionalen taldean aurten %60 Iruñekoak dira, %30 Irurtzun eta ingurutik etorri-takoak eta %10 Lekunberrikoak”.

Gauzak horrela, aurten egindako al-daketaren helburua jokalari gehiagoren beharra asetzeaz gainera klubeko tal-deek duten kalitatea hobetzea izan da. Iñaki: “Alde batetik iaz adibidez kade-teen taldea osatzea ezinekoa izan zen jokalariak falta zirelako eta behin urte pare batez kirol bat utziz gero oso zaila da berriz ere bueltatzea eta maila man-tentzeaz gainera hobetzea. Horreta-rako Osasuna Fundazioko teknikoekin bost eta hamar urte bitarteko haurrak talde horrekin harremana izateko hi-tzarmena dugu eta bestetik bigarren hitzarmen bat ere badugu Realarekin batez ere benjaminek eta alebinek urtean zehar Zubietan Gipuzkoako jokalariekin zenbait partidu jokatzeko. Horrela pentsatzen dugu gaztetxoak motibatzeko eta oraindik animatu ez direnak erakartzeko modu egokia dela”.

Bestalde, erregionalen taldeari bul-tzada emateko nahia egon bazegoen arren, entrenatzaile aldaketarekin ba-tera etorri da pausoa. Orain arte tal-de horretako entrenatzaile zen Alvaro Etxarrik bere kargua aldatzeko gogoa azaldu zion Klubeko zuzendaritzari eta horrela entrenatzaile izatetik klubeko koordinatzaile izatera pasa da aurten, Jose Mari: “Koordinatzaile gisa beheko taldeetako entrenatzaileei laguntza es-kainiko die Alvarok, entrenamendu pla-nak eginez eta euren lana gidatuz. No-labait alde teknikoaz arduratuko da”.

Hala eta guztiz ere, aldaketarik han-diena erregionalen taldean izan da. Alvaroren ordez Latasako Rodrigo Ba-rrena izendatu dute entrenatzaile eta berarekin batera Iruñeko zenbait joka-lari etorri dira. Jose Mari: “Jokalari ho-rien etorrerarekin taldearen kalitatean eta maila hobekuntza nabarmena izan da eta ongi bidean hurrengo urtean preferentean izango gara. Baina ho-rrek ere bere alde negatiboa izan du, izan ere, kanpoko jendea etortzearekin lehiakortasun handiagoa dago taldeki-deen artean eta zailagoa da hemengo jokalarientzat. Badira jarraitzaileak kexatu egin direnak ez dutelako taldeko asko ezagutzen, baina kontuan hartu behar da neurri hau epe erdiko zerbait

dela. Beheko mailetatik jokalari onak iristen doazen heinean pixkanaka bes-teak uzten joango dira”.

Behetik indartsu gorantz doazen ho-rientzat egunen etorkizun hurbilean preferentean jokatzea ere motibazio handiagoa dela uste du Klubak. Iñaki:

“Lehen entrenatzera joate hutsagatik zure postua segurtatuta zenuen orain berriz jende gehiago egotearekin es-fortzu handiagoa eskatzen da minutu

gehiago jokatzeko. Gure helburua joka-tu nahi duen guztiak egiteko aukera izatea da. Behin Preferenteko postua segurtatuta dugula ikusten dugunean eta eskaera egonez gero posible izango litzateke ere erregionaleko beste talde bat sortzea, preferentekoaz gainera”.

“Taldearen kalitatea eta maila nabarmen

hobetu da”

Altsasuko taldearen kontra Lekunberriko futbol zelaian jokatutako partidua. Arg: Miguel Angel Laplana

Seitik bi partidu irabaziz gero preferentera igoko da taldea. Arg: Miguel Angel Laplana

Page 24: Mailope213Apirila

- 24 -

Nolatan animatu zinen entrenatzaile lanetan hastera?Nik Iruñeko talde bat entrenatzeko as-moa neukan, baina hemengoek horren berri izan zutenean deitu egin ninduten hona etortzeko animatuz. Nik Lekun-berrin egiten dut lan eta ongi etortzen zait lanetik atera ondoren entrenatzera gelditzea eta horrela animatu nintzen.

Iruñetik jokalariak ekartzeko ideia ere zurea izan zen...Bai, Jokalari hauek Iruñeko Ademar taldekoak ziren, Maristen ikastetxeko taldea zen eta ni zenbait urtez aritu nin-tzen beraiekin jolasten baina ondoren taldea desegin egin zen eta horregatik zenbait jokalari ekartzeko ideia aur-keztu nien.

Nolako izan zen hasiera?Maiatzean hiru astez eurekin nahastu-ta entrenatzera etorri ginen eta hemen zeuden jokalarien artean eta Iruñetik zetozenen artean sailkapen bat egin genuen. Kalean askok esan dute guk jendea taldetik bota egin dugula, baina ez da hala izan. Aurre-denboraldia 26 jokalarirekin hasi genuen eta kopuru handia zenez batzuei futbol salan ibil-tzeko fitxa egin zitzaien hartara joka-tzen ez zuten egunetan geldirik egon ez zitezen. Horrela 26rekin hasi ginen eta denboraldia hasi aurretik lau lagunek alde egin zuten, euren iritziz ez zute-lako euren buruentzako lekurik ikusten

taldearen barruan. Nik guztie-kin hitz egin nuen eta azaldu nien denboraldia oso luzea izango zela eta denontzako le-kua zegoela, nahiz eta ordura arte bezainbeste ezingo zuten jokatu.

Nabaritzen al da batzuen eta besteen arteko maila ezber-dintasuna?Ez uste asko nabaritzen denik. Nik argi utzi nien denei joka-lariak aukeratzerako orduan ez nuen jaioterria begiratuko, berdin zitzaidala partidu batea Iruñeko seik eta taldeko bos-tek jokatzen bazuten edo alde-rantziz. Nik eskatu nien astean zehar gogor entrena zezatela eta astean egindako lanaren arabera jokatuko zutela gehiago edo gutxiago. Azkenean nik uste hemengoak ere eu-rek hasieran uste zutena baino gehiago ari direla jokatzen.

Eta orain zer moduzko giroa dago joka-larien artean?Nik uste oso giro polita daukagula. Ha-sieran horren ikara genuen eta oso ongi joan da dena, hemengoek asko lagundu dute kanpotarrak bertakotzen eta baita Iruñekoak hona egokitzen ere asko saia-tu dira. Afariak egin dituzte bai Iruñan eta baita hemen ere, partiduen aurre-tik kaferen bat hartzeko gelditzen dira,

taldeko whatspp-a ere badugu eta oso ongi. Nik uste orain arte ikusi ditudan aldagelekin alderatuta giro sanoena he-men aurkitu dudala.

Oraingoz erregionalean zaudete...Bai, baina espero dezagun denbora gu-txirako izatea. Sei jardunaldi geratzen zaizkigu eta horietatik bi irabazi behar ditugu igotzeko. Azkeneko partiduetan zaildu egin zaigu, hirutik bi berdinketa egin baititugu, baina dena ongi badoa aurki igoera ospatzen egongo gara. Egia esan, jokalariak ez dira behin ere ho-rrelako egoera batean egon eta azken bultzada ematea kosta egiten ari zaigu baina ziur gaude lortuko dugula.

Rodrigo Barrena

“Aurki igoera ospatzen egongo gara”Rodrigo Barrena da Beti Kozkorreko Erregional mailako taldeko entrenatzaile berria, Latasako mutil honek gertu ikusten du taldearen igoera.

Page 25: Mailope213Apirila

- 25 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren

20a baino lehen.

Egoitz Orejaapirilaren 5ean 5 urte

Zorionak pottoko! Ongi pasa eta muxu haundi bat etxeko guztien

partez. Aita, Ama eta Eneko.

Txusapirilak 8Zorionak Txus Maite zaitugu,eutsi jo ta ke!! Euskal presoak etxera!!!

Ainhoa Iriarteapirilak 8Zorionak Ainhoa!, Jarraitu urte askoan irrifar horrekin. Bizipoza da zure altxorra!!! Muxu haundi bat!!

Page 26: Mailope213Apirila

- 26 -

KIROLaKirola eta elkartasuna aurtengo Legoako protagonistakIrunberriko Oscar Primo izan zen 26. Arruizko Txikitoren omenezko Legoako txapelduna. 19 minutu eta 49 segundo-tan egin zuen Azpirozko Zia Etxerainoko joan etorria. Atze-tik helmugaratu ziren Mikel Beunza (00:19:59) eta Roberto Carlos Trejo (00:20:09). Emakumezkoetan berriz, Cristina Loedak jantzi zuen txapela (00:22:50). Gaztetxo eta heldu, guztira 161 korrikalarik parte hartu zuten aurtengoan.

Kirol Mankomunitateak, Elostalde Korrikalari Taldearekin eta Lekunberri eta Larraungo Udalen laguntzarekin urtero antolatzen duen lasterketa honetan aurten ere sari ederrak banatu zituzten, 720 euro eta trofeoak.

Eskualdeko lasterkariak ere ederki ibili ziren. Ander Arraztio izan zen lehen sailkatua, iaz baino hobeki ibili zen, minutua eta 13 segundoko aldea atera zion iazko denbora-ri. Xabier Satrustegi bigarren sartu zen eta hirugarren berriz Unai Sabino.

Izen-abizenak Ander Arraztio SaralegiXabier Satrustegi GarziaUnai Sabino SantinMikel Ijurko SaralegiIñaki Malkorra AraolazaIñigo Garmendia GoikoetxeaAngel Soroa OnsaloIñaki Alvarez del RioEduardo Vazquez NuñezXabier Zubillaga BaldaRuben Gonzalez OchotorenaImanol Jaka NavarroIvan Gonzalez OchotorenaAitor Irastortza ArrizuerietaOlatz Gonzalez GlariaAsier Eleta LopezImanol Estanga ArrizubietaKiko Eskamendi IriarteMikel Hernandorena IraizozMartin MartinikorenaMikel Otamendi EzkurdiaAitor Merino RazkinArantza Mauleon PenaXabier IgoaJuan Miguel Zubillaga GoikoetxeaAinhoa Leo EtxarriIñaki Satrustegi Gorostegi

HerriaBeteluBeteluLekunberriLekunberriLarraunBeteluLekunberriBeteluLekunberriLekunberriLekunberriLarraunLekunberriAzpirotzLekunberriLekunberriBeteluBeteluLekunberriLekunberriBeteluLekunberriLarraunAldatzBeteluLekunberriLekunberri

Denbora00:20:3300:20:4000:21:2900:22:1900:22:5400:23:5200:24:0400:24:2700:24:3600:24:4200:24:5500:24:5900:25:1500:25:1900:25:2200:25:2700:26:1400:26:5000:26:5600:27:1000:27:4600:28:3900:29:1800:29:2900:30:2200:31:2100:36:42

Eskualdeko lasterkarien denborak:

Urtero bezala helmugatik gertu zenbait spring ikusi genituen.

Page 27: Mailope213Apirila

- 27 -

Egun eguzkitsua eta polita izan zen bai korrikalarientzat eta baita animatzaile-entzat ere. Gain-era, bertara hur-bildu zirenek taloak dastatzeko aukera izan zuten. Barai-barko azokako anto-latzaileak San Filippo gaixotasuna duen Oier izeneko tolosar bat laguntzeko taloak saltzen aritu ziren. Zazpi urteko mutiko honen gorputzak ez du entzima bat sortzen eta ondorioz bere gorputzeko zelulek ez dituzte toxinak eta hondakinak desegin eta botatzen. Horiek gorputzean pilatuz organoak pixkanaka desegin egiten dira.

Hala ere, antza dagoeneko Estatu Batuetan botika bat sortu dute gaixotasun honi aurre egiteko eta animaliekin egindako frogen emaitzak oso positiboak direla diote adituek. Botika hori eskuratzeak duen kostua ordea oso handia da Oierren fa-miliarentzat horregatik laguntza eskatu dute. “Sanfilipo Stop” Fundazioak Euskal Herrian gaixotasun hau daukaten haurren-tzat entsegu kliniko bat egiteko aukera baitauka.

Arribeko Ainhoa Iriarte mutiko honen irakaslea da eta gertutik ezagutzen du kasua: “Hiru milioi euro behar dira. Baina abendutik orain arte, 700 mila euro lortu dira. Ekintza desberdinak egiten ari gara zonaldean”. Diru ekarpen bat egiteko helburuarekin bururatu zitzaien Baraibarko Azokako antolatzaileei Legoaren egun berean taloak saltzea eta emaitza onak izan zituen salmentak. Ainhoa: “110 talo saldu ziren eta irinik eta hirugiarrerik gabe geratu ginen. Espero baino hobeki joan zen, 334 euro gordinean eta 200 euro garbi atera ziren. 200 euro horiez gain taldeak beste 800 euro jar-tzeko konpromisoa hartu du. Bejondeiela!!!! Benetan eskertzekoa da haiek azaldu duten borondatea eta eskuzabaltasuna. Bide ba-tez ere eskertu nahi nuke, telefono zaharrak biltzeko kanpainan eta diru ekarpenak eginez parte hartzen ari zareten guztioi”.

Gure eskualdean, besteak beste mugikor zaharrak biltzen da-biltza, Araitzen, eskolan eta denda eta taberna ezberdinetan eta Lekunberrin, Mitxausenean kutxa bat jarri dute bertan etxean dituzuen mugikor zaharrak biltzeko. Bestalde diru ekarpen bat egin nahi izanez gero honako kontu hauetan egin dezakezu:KUTXABANK: 2095 0028 80 9113398718LA CAIXA: 2100 5839 75 0200141215

Eskualdeko lasterkarien denborak:

Talo solidarioak

Page 28: Mailope213Apirila

- 28 -

Argazkigintza mikologikoa landuzJulio Calonge mikologoaren artikulu honekin amaiera emango diogu oraingoz aldizkariko atal honi. Azken bi urte hauetan kolaboratzaile fina izan dugu Julio eta ziur aurrerantzean ere bere berri izango dugula. Ia bi urte pasa dira Mailopen kolaboratzaile bezala parte har-tzen hasi nintzela. Gai mikologikoei buruz informatu zaituztet. Ziza eta onddoak ezjakintasunarekin jateak sor ditzakeen in-toxikazioak eta sustoak ekiditeko konpromisoarekin, onddoen munduarekiko eta bere inguruko naturarekiko errespetua eta maitasuna sustatzen ere saiatu naiz. Hizkera arruntean azal-duz hainbat eta hainbat alderdi eta bitxike-ria, askotan liburu dendetako edizioetan zailak izanik halakorik aurkitzen, bertan maila zientifikoagoan deskribatzen baiti-tuzte espezieak.

Halako liburuak, nik neuk bilduma zabala dut, oso beharrezkoak direla uste dut kon-tsultak egiteko eta aztertzeko, baina bes-talde, kontziente ere banaiz onddoak eta zizak biltzeko zale guztiek ez daudela bana

bana onddo edo zizak aztertzeko prest eta gutxiago oraindik nik egin dudan moduan, 20 urte luzez.

Guzti horrengatik, ahalik eta hobekien informatzen saiatu naiz gure inguruan toxikoenak diren espezie arrunt guztiei buruz eta baita jangarri onenei buruz ere. Bi urte hauetan, gure inguruan ez da intoxikazio larririk gertatu, nik behintzat

ez dut horren be-rririk izan, hala ere zenbait espezie toxiko detektatu eta baztertu izan ditut etxean jaso ditudan kontsulte-tan. Esan beharra daukat gustu han-diz jarraituko du-dala hemendik au-rrera ere mendian j a s o t a ko a r e k i n zalantzak dituen edonori.

Orain etapa be-rri bati ekingo diot, irudi mikologikoak hartzeari eta horretarako zuen elkarlana eskatzen dizuet. Zuen mendi-irteeretan aurki ditzakezuen espezie mikologiko deigarrienei argazkia atera iezaiozue. Gaur egun arte Juan Antonio Garaikoetxea la-gunaren, argazkilari lekunberriarraren, laguntza izan dut. Nire artikulu batzuetako irudiak ta-lentu handia duen argazkilari honek jasotakoak izan dira. Esaterako, kilo terdiko Boletus Satanas bat etzanda eta bestea zutik zegoela ageri zen argazkian, egiaz bakarra zegoen, bestea Ga-raikoetxeak egindako miraria zen. Gainontzeko argazkiak nire bildumakoak ziren, batzuk biok elkarrekin ateratakoak eta beste gutxi batzuk handik eta hemendik lortutakoak.

Gure inguruko zizen kontsulta gidaliburu bat editatzeko asmoa dudanez, zuen laguntza eska-tzen dizuet, bidal iezaizkidazuen zuek ateratako irudiak edo jarri nirekin harremanetan honako e-postaren bidez: [email protected]

inguruko zizak> Julio Calonge

Garaikoetxea gibelurdinari argazkia ateratzen.

LURRAK EMANA

Page 29: Mailope213Apirila

- 29 -

“Edinburgora iritsi eta laugarren egunerako errugbi talde batean nengoen jolasten”Pablo Ayestaran lekunberriarra abuztuaz geroztik Eskozian da, Edinburgon. Ingelesa ikastera eta errugbian jolastera joan da bertara, baina noski bertan bizitzeko lana ere aurkitu behar izan du.

Noiztik zaude Eskozian eta zertan zabiltza? Abuztuaren 15ean iritsi nintzen Edinburgora, eta ostatu xume batean pasa nuen lehen gaua. Aitortu beharra daukat, errug-bian Edinburgon lau egun besterik ez neramatzanean hasi nintzela. Pisua aurkitu ondoren, lan bila hasi besterik ez nuen egin behar, udarako dirua azkar asko bukatzen baita. Nahiz eta badirudien lan eskaintza zabala dagoela, ez da hain erraza kontua. Nik, egia esan, zorte ikaragarria izan nuen, izan ere Klubeko diruzainak lanpostua eskaini zidan. Kontabilitate konpainia bat da, eta nire eginkizuna gauzak eskaneatu eta fotokopiatzea da, artxibatzeko. Aste bateko proba egin ondo-ren, nirekin pozik zeudela eta, hantxe nabil oraindik lanean.

Zenbat denborarako joan zara?Egia esan, etorri nintzenean ez nengoen batere ziur, Gabonak arte egon, udara arte…azkenean, errugbi denboraldia bukatu arte egonen naiz.

Zergatik aukeratu zenuen Eskozia? Ingelera ikastea eta errugbian aritzea nituen helburu. Zelanda Berria urruti samar dagoenez (aitaren errua), Erresuma Batua zen aukera egokiena. Londres eta Edinburgo artean neukan duda, eta azkenean txikiagoa delako eta hobeto moldatuko nintzelakoan, Eskoziara.

Zein da zure egunerokoa bertan?Nahiko aspergarria, egia esan. Astean zehar, goizeko 7etan esnatzen naiz lanean 9etan hasteko. Arratsaldez, pare bat egunez entrenatzera, bi gimnasiora eta egun batez ingeleseko klase partikularrera joaten naiz. Larunbatetan partidua izaten dut eta zorte pixka batekin juerga. Igandeak berriz deskantsa-tu eta ingeleseko etxerako lanak egiteko aprobetxatzen ditut.

Nolakoa da bertako gizartea?Aldez aurretik pentsatzen nuena baino irekiagoa, hasieran beti eguraldiaz hitz egiten didate, ea zein desberdina den Es-kozia eta nire herriko eguraldia (ez dira Lekunberrin askotan egon, noski). Hitz egiteko modu itxia dute, eta hilabete pare bat behar dira ongi ulertzeko, hala ere, noizean behin asko ulertzen ez zaion norbaitekin topo egiten dut, kasu horretan beti irribarre bat eta “excuse me?”. Hor dago gakoa.

Zer da gehien harritu zaituena? Politikan asko sartu gabe, gehien harritu nauen gauzetako bat Ingalaterrako jendeari eta herrialdeari zer nolako gorrotoa dioten.

Anekdotarik?Behin gimnasioan nengoela (hau jada 3 hilabete neramatza-nean gertatu zen), agure bat gerturatu zitzaidan aldageletan zerbait esatera. Hiru aldiz errepikatu zidan arren, oraindik zer esan nahi ote zidan galdetzen diot neure buruari. Ha-rrigarria da dena menperatzen duzula pentsatzen duzun arren, oraindik pertsona batzuk ez ulertzea. Bere garaian aitari kontatu nion eta oraindik barrez lehertu egiten da nire kontu.

Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bi-dali nahi badiozu, aprobetxatu!Mila esker familia guztiari internet bidez kontaktuan gaude-lako, aitari bereziki, berarekin izaten baitut kontaktu gehien. Eskerrak eman ere nire arreba nagusiari bisitan etorri zitzai-dalako, eta horrek bateria guztiak topera jartzen dituelako. Besterik gabe, laster ikusiko garelakoan, agur bero bat.

HAIZEAK ERAMANA atzerritik iritsitako kontuak> Pablo Ayestaran

Page 30: Mailope213Apirila

- 30 -

ekinarenEKINEZ >> Lacturaleko abeltzainak

“Kontsumitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu”Sari asko irabazi ditu Lacturale esne markak, baina dudarik gabe bere ibilbidean izan duen saririk onena kontsumitzaileena izan da. Hori ederki dakite Santos Iriartek (Baraibar), Unai Perezek (Gorriti), Javier Legarrak (Iribas) eta Manuel Mari Argañak (Albiasu), eta Lac-turale esnea kontsumitzera animatu gaituzte.

Zergatik sortu zenuten Lacturale?Manuel Mari: Lacturale Nafarroako 18 granjek osatzen dugu. Proiektu honen alde egin genuen hasieratik, gehien gustatzen zaiguna egiten jarraitzeko, honekin abeltzainak izaten jarraitzeko, baina gure filosofia oinarrian izanda. Gure helburu nagusia kontsumitzaileari ziurtatutako kalitatea duen prouduktu bat eskaintzea da, modu sostengarrian, animaliaren ongizatea zainduz eta gi-zarte eta kirol arloarekin konpromisoa izanez. Horregatik, Produkzio Integra-tuko esnearen alde egiten dugu.

Esnearen kasuan nola segurtatzen da hori?Manuel Mari: Lacturaleko produktu guztietan ikusgai dagoen produkzio in-tegratuko ziurtagiriaren logotipoaren bidez. INTIAk (Nekazaritzako Elikagaien Azpiegituren eta Teknologien Nafa-rroako Institutua) prozesu guztiak az-tertu eta ikuskatzen ditu kalitatearen, elikagai segurtasunaren, ingurugiroare-kiko errespetuaren eta animaliaren ongizateari buruzko eskakizun guztiak betetzen direla ziurtatzeko eta horrela ziurtagiria aitortzeko.

Behiaren ongizaterako ze neurri har-tzen dituzue?Javier: Instalazio egokiak izan behar ditugu, animaliaren ongizatea berma-tzeko. Elikaduraren gaia batez ere oso garrantzitsua da, Produkzio Integratuak elikaduraren %55 gutxienez bazka natu-rala izatera behartzen gaitu eta Lactura-len bazka naturala %80 izaten da. Elika-dura horrek esnearen nutrizio kalitatea hobetzen laguntzen du. Azken batean, “Jaten duguna gara“ eta elikagaien ka-litatea eta zaporea, usaina eta kolorea bezalako propietateak, modu naturala-goan elikatutako behiekin hobeak dira.

Ongi zaindutako eta ongi elikatutako behi on bat da oinarria.

Jasangarritasuna ere balore garrantzit-sua da zuentzat...Unai: Bai, gure abeltzain guztiak Nafa-rroakoak dira eta lan egiten dugun ba-natzaile eta langile guztiak tokikoak izan daitezen saiatzen gara. Hortaz Lacturalek Nafarroan enplegua sortzen du eta iraba-ziak ere bertan inbertitzea da gure filoso-fia, kirol arloan nahiz kultur arloan...

Zein da zuen esnearen sekretua?Manuel Mari: Guztiok arau berdinak mantentzen ditugu eta Lacturalen gauden guztion esnea oso kalitate onekoa izanik, gero enbasatu aurretik ez da ia tratamen-durik behar. Esaterako esne osoa enbasa-tzeko berotasun tratamendua baino ez zaio ematen eta erdigaingabetuari eta gaingabetuari grasa pixka bat kendu, bero-tasun tratamendua eman eta kitto, beste-rik ez zaio egiten esneari. Javier: Geroz eta naturalago mantendu esnearen jatorrizko kalitatea, hau da geroz eta tratamendu gutxiago eman, orduan eta hobe mantenduko ditu es-nearen balore nutrizionalak eta esnea-ren zapore naturala.

Zuen inguruko jendeak Lacturale es-nea erosten duela nabaritzen duzue?Unai: Bai, nik uste hemengo jendeak gure lana eta produktuak baloratzen dituela, bai kalitatearen garrantziagatik eta baita tokikotasunagatik ere. Javier: Gure kontsumitzaileei eskerrak eman behar dizkiegu, batez ere eskual-dean jendeak eta batez ere ostalariek eta dendek gure aldeko apustua egin dutelako. Orain arte esfortzu handiak egin ditugun arren lortutakoa lortzeko, hobetzen jarraitzea da gure asmoa.

Lacturale barrutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen duzue...Unai: Bai, bisita gidatuak egiten ditu-gu ia egunero taldeko granja batetan, Etxeberrin. Dagoeneko 60.000 lagunek bisitatu gaituzte. Bertan edonork ikusi eta ezagutu dezake nola egiten dugun lan eta Lacturale esne baso baten atze-an zer dagoen. Beraz, Interesa duen edo-nor gonbidatuta dago gurera etortzeko. Hartu zure hitzordua: 948 600 449.

Ia egunero Lacturaleko Interpretazio Zentruan bisita gidatuak izaten dira. Arg: Lacturale

Page 31: Mailope213Apirila

kontuTXIKIAK

apirila

Udaberriko ikastaroak

6 Betelu: “Gure esku dago” aurkezpen ekitaldia. 11:00tan umeentzako futbol 3x3 txapelketa. Izena emateko 10-etatik 10 t`erditara.13:30tan aurkezpen ekitaldia.14:00tan “Gure esku dago” herri argazkia.Goiz guztian zehar txikienentzako puz-garriak, arropa-denda, taberna eta giza katean parte hartzeko metroa izenpetze-ko gunea egongo dira.

26

agen

da

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

LAN ESKAINTZA BESTERIK

- Turismo dinamizatzailea Plazaola Partzuergoaren Lekunberriko Bulegorako. Kurrikulua Plazaola Partzuer-goko Lekunberriko Bulegoan Aurkeztu behar da martxo-aren 28ko 12:00ak baino lehen, edo posta elektroniko bidez [email protected] -era bidali. Informazioa: 948 507 205.

- Kotxea konpartitu: Lekun-berri - Landaben. Lan ordua: 07:30 - 15:00. Telefono zenba-kia: 616 956 899. Emilio.

ADI!Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi

[email protected]. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez

badugu kendu egingo ditugu.

Autobus zerbitzuak

CondaIruñetik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero.-Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero.-19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan.-20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero.Donostiatik Iruñera: - 8:30. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egune-ro).- 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

MugiroarraLekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 07:30ean.Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

LeitzaranLeitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 15:30.Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu!http://bidekide.moveuskadi.com/

Apirilaren 1etik 6raArribeko A. Garmendia

Apirilaren 7etik 13raLekunberriko M.A. Azpiroz

Apirilaren 14etik 20raLeitzako O. Erviti

Apirilaren 21etik 27raLekunberriko M.I. Mendia

Apirilaren 28tik 30eraLeitzako M.Z. Campos

Lekunberri: Pilotakadaz pilotakada ekimeneko Pilota Goxua Txapelketako final laurdenak.

11

18

Lekunberri: Ibarberriko erreferentzia zen-troari buruzko herri kontsulta Udaletxean.

Lekunberri: Parrokian, Aste Santuko abes-batzaren emanaldia, 20:30etan.

SENDABELAR IKASTAROA: Mendi irteerak, landareen ezagutza, ukenduak...Apirilaren 25etik ekainaren 27ra arte, ostiralero, 16:00tatik 19:00tara.

UMEENTZAKO PINTURA IKASTAROAMartxoaren 27 aurrera ostegunero. 6 urtetik gora-koentzako ikastaroa da eta gutxienez 10 lagun beharko dira taldea osatzeko. Eman izena martxoan zehar. Izen ematea eta informazio zabalagoa Mitxausenea Kultur Etxean (948 604 582).

Telefono zenbakiak

Larrialdiak.......................112

Araizkoosasun etxea........948513040

Beteluko osasun etxea........948513300

Lekunberrikoosasun etxea........948504208

Page 32: Mailope213Apirila

- 32 -