Mailope212martxoa

32
KUXKUXEAN: Zorion agurrak ERREPORTAJE NAGUSIA: Plazaolaren mendeurrena ZABAL: Iñigo Ulazia HAIZEAK ERAMANA: Ainara Saralegi KIROLA: Adrian Beloki EKINAREN EKINEZ: Javier Autoeskola 212. zkia. - 2014ko martxoa Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria Bertsoa lagun Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta eta Joana Ziganda lehenengoz aritu dira bertsotan aurten Nafarroako taldekako Bardoak ekimenean. Hirurek ederki aurre egin zioten erronkari, nahiz eta martxoan hasiko den bigarren fasera pasa ez diren. Mikel Huarte Bertso berriak Mailoperi jarriak

description

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria

Transcript of Mailope212martxoa

Page 1: Mailope212martxoa

KUXKUXEAN: Zorion agurrak ERREPORTAJE NAGUSIA: Plazaolaren mendeurrena ZABAL: Iñigo UlaziaHAIZEAK ERAMANA: Ainara Saralegi KIROLA: Adrian Beloki EKINAREN EKINEZ: Javier Autoeskola

212. zkia. - 2014ko martxoa

Ikusi hemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Bertsoa lagunAitor Irastortza, Luis Mari Larreta eta Joana Ziganda lehenengoz aritu dira bertsotan aurten Nafarroako taldekako Bardoak ekimenean. Hirurek ederki aurre egin zioten erronkari, nahiz eta martxoan hasiko den bigarren fasera pasa ez diren.

Mikel HuarteBertso berriak

Mailoperi jarriak

Page 2: Mailope212martxoa

- 2 -

MAILOPEtxikiGure aitak amari... gona gorria ekarri... Mailopek oraingoan txano gorria jantzi du neguko ezbeharrei aurre egiteko, egun hauetan galtzagorri asko ikusi ditugu gure inguruko inauterietan... Eta zein mailopekidek ez du janzteko osagarriren bat?

Bidali zure argazkia osagarri gorri batekin eta Denonar-tean argitaletxearen ZAPATAGORRI ipuina irabazteko aukera izanen duzu.

Ez du axola argazkia nola ateratzen duzuen, telefonoarekin, argazki kamerarekin... zuen sormena da garrantzitsuena!

Gure amak aitari...

Bidali erantzuna [email protected] eta ez ahaztu zuen izen-abizenak eta herria jartzea.

211. Alean hieroglifikoak gordetzen zuen hitza asmatu behar izan zenuten. Erantzun zuzena KAIXO zen. Lekunberriko Izaro Otegik jasoko du beraz Pamiela Argitaletxeak argitaratutako aurtengo Etxepare Sariaren ale bat. ZORIONAK!

Bidali erantzuna [email protected] martxoaren 20a baino lehen.

M. Angeles Urrizalki

iragarkiak,berriak,

eskelak...Diario Vasco eta

Diario de Navarrako Korrespontsala

948513056699179437

Page 3: Mailope212martxoa

- 3 -22 > Etxebizitza pasiboaKoldo Monreal etxebizitza pasibo estandar bat eraikitzen ari da Le-kunberrin. Helburua ahalik eta energia gutxien kontsumitzea da eta horretarako xehetasun guztiak hartu behar dira kontuan.

26 > Arruizko Txikitoren omenezko Legoa

Hilaren 16an eginen da eta dagoeneko izen emateko epea zabalik dago. 16 kilometro eta 40 metro dira lasterkariek egin beharreko ibilbidea. Lehen 120 korrikalarientzat opariak izanen dira.

04> Iritzia08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu09> Zabal: Iñigo Ulazia10> Erreportaje nagusia: Plazaola

27> Kirol elkarrizketa: Adrian Beloki28> Lurrak emana: Tutankhamon Faraoiaren maldizioa29> Haizeak eramana: Ainara Saralegi30> Ekinaren ekinez: Javier Autoeskola

16> Ihoteak!! Lekunberrin, Baraibarren, Betelun eta Arruitzen inauteriak ospatu zituzten otsailean. Irudi ederrak bildu ditugu aurten ere.

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adie-razitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Ioseba Artze-luts, Igor Mitxaus, Juan Antonio Garaikoetxea, Mikel Huarte, Rafa Etxarri, Mitxausenea Kultur Etxea, Plazaola, Ainara Saralegi, Joxe Mari Za-baleta, Sastraka 4x4 eta Agurtzane Altuna. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

13> Kuxkuxean: Martxoko zorion agurrak14> Batzarre

18> Kultura: Bardoak21> Lauburua:

Page 4: Mailope212martxoa

- 4 -

(H)iriTZIAAmazabal Institutuaren Aldeko Plataforma

Larraungo Udalak uko egin dio UDALBILTZAri dirulaguntza emateari

Gazte Zentroaren proiektuari buruzko azalpenak eman behar direla uste du Lekunberriko Bilduk

Amazabal Institutuaren Aldeko Plataformak lanean jarraitzen du gure eskualdean, Ibarberri eskolako gazteek DBHko bigarren zikloa eta Batxilergoko ikasketak gure eskualdean egin ditzaten, Iruñeraino joan gabe.

Hori lortu ahal izateko, gure asmoa bildutako informazio guztia gurasoen esku jartzea da, Ibarberriko gela guztietako gurasoen artean sinadura bilketa abian jarri aurretik.

Horregatik, Blog bat sortu dugu informazioa familia guztietara zabaldu eta jendearen ekarpenak jasotzeko.

Hauxe da helbidea: http://amazabalera.blogspot.com.es/Helbide elektronikoa ere badugu:[email protected] beldurrik eduki informazioari, sartu eta ikusi!!!

Larraungo Udalak 2013ko aurrekontuetan, UDALBILTZA GAIN-DEGIA eta EUSKAL MEMORIARENtzat 3.000 euroko partida bat sortu zuen. Larraungo Udalak aurrekontuetan onartutako kon-promisoa hauxe zen: Udalbiltzari 2.000 euroko diru laguntza bi-deratzea.

Baina abenduko Udal Batzarrean kontrako bozkak nagusitu zi-ren, hauxe emaitza: kontrako bozkak, Larraun Bai taldeko 3 eta alkatearena. Aldeko bozkak berriz, ezker abertzaleko 2 bozkak eta Larraungo Elkarteko bat. Nahiz hau horrela izan Larraungo ezker abertzaleak lanean segituko du Udalbiltza proiektua bul-tzatzen, guretzat garrantzitsua delako: lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatzea, Euskal Herriaren nazio egi-turatzean laguntzea, herrien arteko saretzea bultzatzea, Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea eta nazioartea lantzea.

Lekunberriko Udalaren Gazte Zentroa proiektuaren inguruan sor-tu den egoera ezagutarazi nahi du Lekunberriko Bilduk.

Orain dela egun batzuk Bilduk jakin du Nafarroako Gobernuak ez duela onartu Lekunberriko Udalak Gazte Zentroari emandako diru-laguntzen inguruan aurkeztu zuen alegazioa. Nafarroako Gobernuak, ondorioz, honako hau eskatzen dio Lekunberriko Uda-lari: subentzio guztia buelta dezala, 424.473,48 euro, eta horren interesak ere bai, 76.150,08 euro. OSOTARA, 500.623,56 euro.

Horrekin batera, Bilduk Gazte Zentroko proiektuan hainbat ziur-tagiri eta faktura aztertu ditu, eta hainbat irregulartasun daude-la iruditzen zaigu. Ekipamenduko atalari dagokionez, 130.281,08 euro daude zertifikatua; horrek esan nahi du, ofizialki, ekipamen-du guztiaren instalazioa ontzat ematen dela. Eta enpresa erai-kitzaileak, Obenasak, 130.281,08 euroren fakturak aurkeztuak ditu. Gainera, faktura horietatik, momentuz, 17.969,81 euro soi-lik ordaindu zaizkio enpresari. Ondorioz, 112.311,27 euro geldit-zen dira ordaintzeko fakturetan, eta Lekunberriko Taldeak hala ere esaten du pixkanaka proiektuan inbertitzen jarraituko dutela, nahiz eta Udal arduratsu baten lehen lana zor dituen fakturak or-daintzea izan beharko lukeen. Bilduk premiazkoa jotzen du gaia argitzea, uste dugulako Gazte Zentroan ekipamendura bideratu behar zen materiala oraindik jarri gabe dagoela, nahiz eta ziur-tagiriak eta fakturak bideratuak egon.

Honekin batera, ekipamendurako 50.998,11 euroko diru-laguntza jaso zen Nafarroako Gobernutik, baina atal honetan lehen esan bezala 17.969.81 euro gastatu dira. Horregatik gure galdera argia da: Zertan gastatu da, orduan, diru hori?

Azkenik, Lekunberriko Bilduren ustez, bai Nafarroako Gober-nuak eta bai Lekunberriko Taldeak azalpen asko eman behar dituzte proiektu honen kudeaketaren inguruan, eta gure helbu-rua gertatu dena argitzea izango da. Gauzak ez dira ongi egin, eta gaizki egiteagatik herriaren eta herritarren gain eroriko den zama oso handia izan daitekeelako.

Amazabal Institutuaren Aldeko Plataforma

Larraungo Udaleko ezker abertzaleko zinegotziok Lekunberriko Bildu

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi [email protected]

Page 5: Mailope212martxoa

- 5 -

iragarkiTauLA

ARAIZKO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOAK:

NAFARROAN D EREDUAN ARI DIREN IRAKASLEEI GURE BABESA ETA ESTIMUA AGERTZEKO. Udal honek:1- Bere errekonozimendua eta babesa erakusten dio D ereduko irakasleei eta irmoki baztertzen du edozein kriminalizazio saiakera. 2- Salatzen du Barcinaren Gobernuko manipulazioa inguruko komunikabideen laguntzarekin. 3- Bozketa honetako emaitza Nafarroako Gobernuari eta hedabideei bidaltzea adosten du.

TOKIKO ADMINISTRAZIOA ARRAZIONALIZATZEKO ETA IRAUNARAZTEKO LEGE EGITASMOAREN ETA NAFARROAKO PARLAMENTUAN TOKIKO ADMINISTRAZIOAREN BERRANTOLAKETA AZ-TERTZEKO OSATU DEN PONENTZIAREN AURREAN ETA TOKI ERAKUNDEETAN IZANEN DUTEN ERAGINAZ JABETURIK. Udal honek:1- Ministro Kontseiluak 2013ko uztailaren 26an onartu zuen Tokiko Administrazioa Arrazionali-zatzeko eta Iraunarazteko Lege Egitasmoaren edukia errefusatzen du. 2- Tokiko Administrazioa Arrazionalizatzeko eta Iraunarazteko Lege Egitasmoak jasotzen dituen neurriak Foru Lurraldean aplikatzearen aurka dagoela adierazten du. 3- Tokiko erakundetzea bere osotasunean defendatu dezala exijitzen dio Nafarroako Gober-nuari eta lege honek Lurraldeko Kontzeju eta Udalen eskumen eta funtzionamenduan inolako ondoriorik izan ez dezan konpromisoa hartu dezala. 4- Udal hau bereziki kezkatuta agertzen da Tokiko Administrazioa Arrazionalizatzeko eta Irau-narazteko Legea Toki Erakunde txikien gain aplikatua izateko arrisku berezia dagoelakoz, eta horregatik Estatuko Administrazioari zein Erkidegoko Administrazioari hemengo udalerrietan ez aplikatzea exijitzen du. 5- Tokiko Administrazioa Arrazionalizatzeko eta Iraunarazteko Legea aplikatzeak zerbitzu publikoetan eta Foru zein Toki Administrazioari lotutako enpleguan, izan ditzakeen ondorioak ezagututa Udal honek zerikusia duten administrazio guztiei zerbitzuen prestazioa zein lanpos-tuak eta lan baldintzak bermatu ditzatela exijitzen die. 6- NAFARROAKO TOKIKO ENTITATEEN BERRANTOLAKETA LANTZEKO OSATU DEN PONENTZIAN parte hartzeko bideak ezar daitezela eskatzen du.

EMAKUMEEN AUTONOMIAREN ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEEN DEFENTSAN Besteak beste, PPk aurkeztutako “Kontzebituaren eta emakume haurdunaren eskubideen babeserako” legearen aurreproiektua gaitzesten du, atzerakoia delako eta emakumeen eskubideak urratzen dituelako. Eta Emakumeen autonomiarekiko eta zehazki ugalketarako autonomiarekiko duten eskubidearekiko konpromisoa berresten du. Haurdunaldia eteteko erabakiak emakumeen borondatea izan behar du ardatz eta baldintza nagusi.

Page 6: Mailope212martxoa

- 6 -

Bertso berriakMailoperi jarriak

Martxoan sartuta gaude etaUdaberria ia danikKabi egiteko txotxa bilaIkusten ditugu txorikUmeak goxo goxo haztekoZuloa prest du azarikBere lorea atera gabeEz da ikusten sahatsikGertatzen da nahiz eta naturanEz dute egutegirik

Oraingo mundu erotu honekHartu dun abiaduraPixka bat gelditu arazi taJaitsiko nintzen gustoraInternet eta telebista daOrain guk dugun kulturaPiztiri begira egoteaGaldu da gure ohituraGehiago erreparatu eta Maita dezagun natura

Doinua: Euskal Herriko lur maite hartan

MUSIKA ETA SAGARDOA BERTSO AFARIA KATTAGORRIN

PILOTA GOXUA TXAPELKETAKO FINALA

Larraun Sagardotegian kontzertuak izanen dira hilabete honetan. Martxo-aren 8an sagardotegiko menuarekin batera Silver Dollar Band Country-Rock taldearen kontzertua eskainiko da eta hilaren 29an berriz, The Phailons Tal-dea izanen da Iribasko Sagardotegian.

Uxue Alberdi eta Andoni Egaña izanen dira bertsotan martxoaren 15ean Le-kunberriko Kattagorri Elkartean. Sarre-rak 15 eurotan erosteko aukera izanen da martxoaren 1etik 13ra Ainhoa eta Elosta tabernetan.

Martxoaren 8an 17:00etan Lekunbe-rriko Jaian Jai frontoian jokatuko dira Kirol Mankomunitateak antolatutako Pilota Goxua Txapelketako lehen eta bigarren mailako finalak.

Mikel Huarte (Baraibar)

Page 7: Mailope212martxoa

- 7 -

Zein erraza den zoriontsu izatea tokaio, arrazoi duzu. Edozein aitzakia da ona lagunekin elkartzeko eta kontu kontari ibiltzeko. Zuk esan bezala, sagardotegia da horietako espazio komun bat la-gunekin elkartzeko, tragotxo batzuk hartzeko eta bide batez, aspaldiko kontuak lau haizetara zabaltzeko. Gainera, gure kulturaren zentroan kokatzen den elementu bat da, hau da, denak mahai baten inguruan elkartzen gara, eta hori euskaldunek urteetan zehar egin dute. Hala ere, badakigu tradizioak ez direla bere horretan errepro-duzitzen, baizik eta, momentuan momentuko ezaugarriak hartzen dituztela. Adibidez, idi probak iraganean lana ziren eta gaur egun, ordea, kirola da; herri kirol guztiekin berdina gertatu dela esan dezakegu. Jauzi kualitatibo bat izan dute, hau da, lanetik aisialdira pasa dira. Sagardote-giekin antze-ko zerbait jazo da, hau da, jauzi kualitatibo bat egon da hemen ere. Iraganean, hainbat base-rritan sagardoa egiten zen eta inguruan bizi zen jendeak disfrutatzen zuen hori

baserriko bizilagunekin, bai ospakizun moduan edo nolabaiteko gertaera sozial bat eginez; gaur egun ordea, izaera hori galdu eta etekin ekonomikoetara bideratu da sagardoaren tradizioa. Ez dut ukatzen, tokaio, mundua aurrera doanik eta guk horrekin batera aldatu behar dugula, baina tradizio baten erabilera interesatua salatzen dut. Zer “saltzen” du Eus-ko Jaurlaritzak turismoa erakartzeko? Gas-tronomia, eta horren barruan, sagardotegien kultura hau ere saltzen da. Gure ondarea den hau mundu guztian erakutsi behar dugu, baina ez etekin ekonomikoa ateratzeko asmoarekin. Kultura guztien partekatzea da onuragarria herri guztientzat, baina kultura horiek kapita-laren zerbitzuetara eta interes konkretu batzu-en zerbitzura jartzen direnean, partekatzea eten eta beste zerbait hasten da: globalizazio behartua eta inposaketa. Azkenean, etekin ekonomikoa izango da irizpide bakarra kultura

mundura zabaltzeko orduan, eta hori ezin dugu onartu. Sagardotegiak, kamerak dituzten txinatarrez, “txu-leta fast food” eta horrelakoez betetzen direnean zentzu guztia galduko du gure tradizio maiteak. Eta horrela jarrai-tuz gero (bizi logika honetan eta mundu eredu honetan), ez nuke esango egun hori urruti daukagunik.

elKArrimokoKA

Basoa hartu eta txoootx

Mikel Alvarez

Larunbata da eta normalki ez dut goizegi jaiki beharrik. Gaur ordea goiz xamar jaiki naiz eta urduritasuna na-bari dut gorputzean. Azkenik iritsi da eguna! Posible al da urtero, ohiturari

jarraituz, egiten dudan gauza batek horrelako zirrara sortzea? Bueno egia esanda urtero egin arren, ur-tean behin izate horrek berezia egi-ten duela data hau … Etxetik abia-

tu eta elkartera heldu naiz. Jendea agurtu, gezurra dirudi inguruan bizi arren urtebete elkar-tu gabe eman izana. Mahai gainean urdaiazpikoa, patea

eta txilindron pertza ederra. Ezin janaria irentsi ardo pixka batekin (edo pixka bat baino gehiagorekin) lagundu gabe. Garai bateko istorioak kontatu (urteak ez dira alperrik pasatzen) eta azken urteko berriak ere, batzuk ezkondu, beste batzuk seme-alabak izan, lan kontuak… bueno iritsi da benetako momentua! Autobusa esperoan dugu! Abia-tu gara sagardotegira, zer ekarriko digu aurtengo eskurtsi-oak? Iritsi bezain pronto basoa hartu eta txotxari tira. Ez dugu oraindik moka-dutxorik hartu eta kantari hasia naiz. Menua ezin erraza-goa: bakailao tor-tila, bakailaoa pi-perrekin, txuletoia (ahoa lerdea da-ridala dut berriro ere) eta gazta ira-sagar gozoarekin. Lagunekin kantua-ri etengabe ekin. Ez gara kantari finenak, baina zeinen gozagarria den horrelako esperientzia! Sa-gardotegitik Her-nanira bueltatxo bat ematera (hau ere galdu ezineko ohitura). Tragotik tragora batekin eta bes-tearekin hitz egin, erakartzen zaituen norbait ikusi eta ha-rekin aritu… Gozategik zioen bezala “gurekin kontatu gabe aldatu egin dute ligatzeko sekretua…” berdin du! egun (eta gau) paregabea! Zeinen erreza den pozik bizitzea!

“Ez gara kantari finenak baina zeinen gozagarria den”

“Gure ondarea den hau mundu guztian erakutsi behar dugu”

Mikel Lasarte

Page 8: Mailope212martxoa

- 8 -

Gaizki sentitzen naiz baina ez dakit zergatikGezurra badirudi ere, gureak ez diren emozioak bizi ditzakegu. Esaterako, ai-tonak edo amonak bizitzan gertaera gogorrak pasatu badituzte eta ez badi-ra gai izan gertaera horiei emozionalki aurre egiteko, zauriak geratzen dira sendatu gabe. Zauri horiek on-dorengoei iritsi ahal zai-zkie eta hauek sufritu.

Orain dela hilabete batzuk, Amaia etorri zen nire kontsultara. Neska honek 34 urte ditu eta 18 hilabeteko mutikoa. Aspaldi da-bil depresioak jota eta egindako terapiek la-gundu badiote ere, ez du lortu bere arazoa konpontzea. Izan ere, 21 urte zituela Andoni ezagutu zuen eta berehala maitemin-du. Handik aste batzuetara, depresioak jo zuen lehenengo aldiz eta ohean pa-satu zituen 9 hilabete, negarrez, uler-tu gabe zer gertatzen zitzaion. Botikek eta psikoterapiek lagunduta, lortu zuen ohetik ateratzea eta berriro lanean has-tea. Urte batzuk geroago Amaia eta An-doni elkarrekin ezkondu ziren eta pisu bat hartu zuten herri handi bateko etxe batean. Amaiak amaren aldeko amona, Teresa, Soriako herri txiki batekoa zen eta ondoren Nafarroako herri batera etorri zen senarrarekin bizitzera. Ume-tan Amaiak asko maite zuen amona Teresa baina 13 urte zituela, amona hil egin zen. Urte batzuk geroago, ezertara ez bazetorren ere, aitonak behin konta-

tu zion Amaiari Soriako herriko etxean non izan zituen amona Teresak aurre-neko bi umeak. Amaia bera haurdun geratu zenean Soriara joateko gogoa etorri zitzaion bat-batean.

Amatasunaren baja eta hartutako eszedentzia bukatu ondoren, Amaiak bere betiko lanpostura itzuli behar zuen aurtengo urtarrilean. Senarraren lanpostuaren baldintzak malguak dire-nez gero, Andoni geratuko zen umea zaintzen ama lanean egon bitartean. Hala ere, lanpostura itzultzeko garaia hurbiltzen zen neurrian, Amaia gero eta okerrago sentitzen zen. Nire kontsul-tan bere egoera landu ondoren, ikusi genuen Amaiak ikaragarrizko beldurra zuela umetxoa bere senarrarekin uzte-

ko, Andonik bere gurasoengana maiz eramango baitzuen umea. Dena den, Amaiak ez du inoiz benetan ezer txa-rrik izan Andoniren gurasoekin eta ez du arrazoirik kezkatzeko. Hala ere, umea kenduko ote dioten beldur zentzugabe baina indartsua sentitzen zuen. Zergatik?

Gaia landu genuen kontsultan eta berehala azaldu zen Amaia eta amona Teresaren arteko lotura emozionala. Eskatu nion Amaiari amona Teresari buruzko ahalik eta informazio gehien lortzeko, batez ere izan zituen umeen inguruan. Hara non amona Teresak lau ume eta izan ondoren, azken bi umeak hil omen zitzaizkion ospitalean jaiotzean. Hauetako lehenengoa ez zio-ten erakutsi. Bigarren aldiz gauza bera gertatzean, indarrez exijitu zuen umea ikustea. Izoztutako umetxo bat erdi erakutsi omen zioten orduan. Amona, 20 bat urte zituela ezkondu zen bere se-narrarekin eta honen gurasoen etxera joan ziren bizitzera. Han oso gaizki pa-satu zuen, isilean, sufrimendu handia.

Itxuraz, beraz, bereak balira bezala ari da bizitzen Amaia baina benetan amo-na Teresari gertatu zitzaizkion. Gazte-tan depresioa eta orain umea kenduko ote dioten beldurra. Hau guztia jakinda, badugu orain, nondik heldu terapia Amaiaren arazoei aurre egiteko.

Maiz, gureak ez diren emozioak bizi ditugu geureak balira bezala, ulertu gabe zergatik gertatzen zaizkigun. Familian au-rretik gertatutakoei begiratzen badiegu, bertan aurki ditzakegu gure sentimen-duen sustraiak. Nik neuk ere, horrela ari naiz ni orain ulertzen nondik etor daite-keen aitak nigan ikusten zuen tristezia.

“Nire barruko tristura aspaldikoa da”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope212martxoa

- 9 -

Oroimen historikoari buruzHerriaren, gizartearen memoria gertaki-zunetan oinarritua egotea ezinbestekoa da identitatea eusteko eta berresteko. Memoria, herri bakoitzaren nortasuna elikatzen duena, berreskuratzea, ekint-za askatzaile bat da. Honen bitartez au-toestimua eta duintasuna eskuratzen baita. Identitatea, nortasuna oinarrizko osagaia da edozein herriren iraunkorta-sunerako. Eta gizarte hori menperatua baldin badago identitatea osatzeak ga-rrantzi handiagoa du.

Oroimen kolektiboak giza-talde ho-rren identitatea ziurtatzen du. Ez dago identitaterik oroimenik gabe. Baina, oroimen kolektiboa subjektibotasunean oinarritzen da, sentimenduetan. Histo-ria berriz, bere ikertzeko metodoarekin, ahalegintzen da ikuspuntu partzial edo oker bat ez izaten. Beste modu batean esanda, Historia oroimen kolektiboa, nortasuna elikatzen duena, bideratzen saiatzen da. Biak, elementu osagaiak izanda identitatearen nukleoan.

Gizartearen bihotza nortasuna bal-din bada, eta identitate hau, memoria historikoak elikatzen baldin badu, nola ez du eskubiderik izan behar gizarte honek, bere kontakizun propia idazteko historiografia ofizialaren aurrean. Herri eta gizarte orok eskubidea du bere his-toria propioa idazteko, bere nortasuna eraikitzeko edo elikatzeko. Eskubide hau kentzen baldin badigute, gure nor-tasuna suntsitzen ari dira eta historia faltsutzen, menperatzailearen ikuspun-tua bakarrik izango baitugu eta Historia, kontakizun partziala, alde batekoa, ez osoa izango da.

Esandako honengatik, herri bezala, subjektu bezala gaur egun indar berezia jarri behar dugu gure kontakizun pro-

pioa eraikitzen. Lan honetarako beha-rrezkoa da historiografia ofiziala goitik behera berraztertzea modu kritiko eta zintzo batean. Argudio sendoekin gure historia propioa idazteak gure norta-suna indartuko du eta honi esker kon-plexuak alde batera utziko ditugu, be-

har den harrotasunarekin, etorkizunari neurria hartzeko.

Asmo, xede edo intentzio honekin au-rre eginen diot proiektu berri honi. Nire kolaborazioa xumea izanen da, baina saiatuko naiz Eukal Herriko historiari buruz idazten eta gure herriari buruz ofizialtasunak errotu dituen hainbat ideiari buelta ematen.

Hurrengo batean Erroma eta euskal-dunen arteko harremanei buruz arituko naiz eta grina piztu nahian galdera bat airean utziko dut: Nola izan daiteke Euskal kultura eta hizkuntza erroma-nizazioaren aurrean bizirik mantendu izana?

“Herri eta gizarte orok bere historia propioa

idazteko eskubidea du”

Iñigo UlaziaZABAL

Page 10: Mailope212martxoa

- 10 -

ERREPORTAJEA >>

Plazaolako burdinbidean barrenaUrtean milaka pertsonak egiten dute Plazaolako bide berdeko ibilbidea, baina bide estu horrek badu beste historia bat, bertatik pasa baitzen 44 urtez Plazaola trena.

Burdinbidearen lehen zatia, 1904an eraiki zen eta Leitzako Bizkotxeko mea-tzetatik ateratako minerala Andoainera eramateko, gero handik Iparraldeko trenean Pasaiako portura eramaten zu-ten mea. Hori “Sociedad Anónima Lei-zarán” enpresak kudeatu zuen 1905a arte, gero “Sociedad Minera Guipuz-coana” egin zen bai burdinbidearen eta baita Bizkotxeko meatzeen jabe ere. Urte batzuen ondoren ibilbidea handi-tzea erabaki zuten Gipuzkoa eta Nafa-rroako Hiriburuak lotuz, baina beti ere helburua Iruñetik merkantzia Pasaiako portura eramatea zen. Horrela leku guztietako langileak etorri ziren trenbi-dea eraikitzera, izan ere 60 tunel baino gehiago, tren geltokiak, zubiak eta zu-bibideak eraiki behar izan zituzten.

1914ko urtarrilaren 19an bi tren atera ziren, bat Iruñeko Geltokitik eta beste bat Donostiako Geltokitik eta Uitzin elkartu eta bedeinkatu ondoren Iruñean egin zen inaugurazio ekitaldia. Handik sei egunera ireki zen publikoki.

Ezbairik gabe aurrerapen izugarria ekarri zuen tren hark bidearen inguruan zeuden herrientzat. Manolo Galartza (81 urte) Mugiroko Benta Zaharrean jaioa da, etxearen ondo-ondotik pasa-tzen zen trena. Manolo: “Guk taberna genuen etxean eta Aldaztik, Beruetetik eta inguruko herrietatik jendea etortzen zen, bidean zikindutako abarkak bentan utzi beste zapata batzuk jarri eta Iruñe-ra joaten ziren”. Gogoan du Manolok orduko zaharrek nola kontatzen zuten Uitziko tunela egiteko bi aldeetatik hasi

Page 11: Mailope212martxoa

- 11 -

zirela zulatzen, eta bikain atera zelako langileak baz-kari batera gonbidatu zi-tuela enpresak. Hain zuzen ere, lanera etorri zen Maria Teresa Antonen (81) aito-na, Vicente Anton. Vicente Soriakoa zen jaiotzez baina Bilbon bizi ziren eta handik etorri zen Anton familia Le-kunberrira bizitzera. 1936. urtean ordean, Latasako geltokiko arduradun izate-ko eskaini zioten eta hara joan zen familia eta bertan bizi izan zen Maria Teresa 14 urte zituen arte. “Pri-mer obrero” zen Vicente, izan ere brigada modukoak izaten ziren geltoki batetik bestera lan egiten zutenak, brigada bakoitza langile-buru batek eta lau langilek osatzen zuten. Maria Tere-sa: “Nire aitona Latasako geltokitik Le-kunberriraino joaten zen, hilean behin trena pasa aurretik beraiei zegokien tartea berrikusi behar zuten trenbidean oztoporik ez zegoela ziurtatzeko, ha-rriak edo hildako animaliaren bat...”

Brigada horietan Lekunberri eta La-rraungo gizon batzuk ere lan egiten zuten. Joaquin Erro (85 urte) Lekun-berriko alde zaharreko Barranean bizi zen eta gogoan du elurra egiten zue-nean nola garbitzen zituzten trenbi-dea trenak pasa ahal izateko. Joaquin: “1942an metro baterainoko elurtea egin zuen eta trenbideko agintariek he-rritarrak deitu zituzten garbiketa lane-tan laguntzeko. Herri guztietako jendea etorri zen palak eskutan zituztela elurra trenbidearen gainetik kentzera, milita-rrak ere hemen ziren eskiatzen eta han ibili ziren garbitzen”.

Teresak gogoan duenaren arabera, egunero goizeko 8:30ean iristen zen trena Iruñetik Latasara korreoarekin eta postariak tren geltokira joaten ziren postaren bila. Tren hura bidaiariekin joaten zen Donostiara eta 10:30ak al-dera Donostiatik irten zena iristen zen. Teresa: “Azkeneko urteetan gasoliozko motorra zuen tren txiki bat pasatzen zen el ‘rapidillo’ deitzen zioten eta bi edo hiru bagoi baino ez zituen. Tren hartan erdia baino gehiago bankuak ziren eta beste zatitxo batean saloi bat zegoen butakekin hori garestiagoa zen eta bien erdian komunak zeuden”.

Baina horiek txikienak ziren, zortzi

edo hamar bagoi zituzten makinak ere baziren bidaiariez gain merkantzia eramateko. Joaquin: “Bagoiak merkan-tziarekin kargatuta zihoazenean, Uitzi-tik Iruñe aldera zihoazenean abiadura handian pasatzen ziren baina kontrako noranzkoan Etxeberria edo Iribasenea

parean gelditu egiten ziren bagoi er-diak bertan utzi eta beste erdiak Uitzira eramateko eta ondoren bertan utzi-takoen bila joaten zen atzera”.

Denetariko merkantzia eramaten zuten, baina batez ere pentsua eta ar-doa. Manolo: “Herritarrak behiekin edo idiekin bultzatutako gurdiekin joaten zen tren geltokira eta han ardo upelak hartzen zituzten edo etxetik ekarritako babarrunak bidaltzen zituzten trenean. Guk bentan ostatua genuenez modu horretan ekartzen genuen ardoa”. Te-resa: “Gero hustutako upelak buel-tan ekartzen zituzten bidaltzeko. Upel bakoitzak bere zenbakia zuen norenak ziren identifikatzeko eta geltokian de-klarazio moduko batzuk egin behar izaten genituen. Gogoan dut Urritzako Bentako nagusia, Francisco Mina, upel askorekin azaltzen zela geltokira eta deklarazioak berak egitea gustatzen

“Trenbidetik elurra kentzen zuten trenak

pasa ahal izateko”

1958ko irailean eman zuten Plazaola burdinbidea kentzeko agindua. Arg: Plazaolako Artxiboa.

Manolo Galartza, Joaquin Erro eta Maria Teresa Antonek euren oroitzapenak kontatu dikigute.

Page 12: Mailope212martxoa

- 12 -

zitzaion, baina logalearen gaixotasu-na zuen eta amaitzerako lo gelditzen zen eta nik egin behar izaten nituen azkenean”.

Bidaiariak ere mota guztietakoak izaten ziren, alde batetik Lekunberriko Ayestaran Hotelera jende aberats uga-ri etortzen zen uda osoa pasatzera euren haurtzain, laguntzaile eta guzti. Baina bertako herritarrek ere askoz ibiltzen zuten trena, batez ere Iruñera eta Irurtzungo feriara joateko. Joaquin: “Donostiara joateko ohiturarik ez ze-goen, Donostiara bikoteak joaten ziren ezkonbidaian”. Maria Teresa: “Udan igandetan tren berezi bat zegoen Iruñe-tik etortzen zena, eta hango jende asko etortzen zen eguna pasatzera, errekan ibiltzen ziren bainatzen batzuk, beste batzuk karramarroak hartzen... Tren hura beteta etortzen zen beti”. Igandee-tako bertako gazteen ohitura aldiz tren geltokietara hurbiltzea izaten zen, tre-na nola pasatzen zen ikustera, zein jais-ten zen eta nor igotzen zen ikustera... Joaquin: “Trenaren atzealdean frenoez arduratzen zen gizona joaten zen eta gu gaztetxo ginela askotan umore txa-rrean jartzen genuen, harriak botatzen ere ibiltzen ginen...”.

Baina garai guztiak ez ziren horren politak izan, Gerra Zibilaren eta ondo-rengo urteetan Gipuzkoa aldetik jen-de asko etortzen zen gosez hemengo herrietan babarrunak, gaztak eta ahal zutena erostera. Joaquin: “Hemen ez genuen goserik pasa, urtean pare bat txerri hiltzen genituen, eta denok ge-nuen gure lur zatia edo baratza eta askotan saldu egiten genien”. Maria Teresa: “Trenean emakume asko etor-tzen ziren orduan, berokiaren barneal-dean poltsiko handiak izaten zituzten

josita eta herrie-tara joan eta babarrunez bete-tzen zituzten eta besapean berriz gaztaren bat ere gordetzen zuten... Baina Irurtzungo guardiak etortzen zirenean dena kentzen zieten, miseria handiko urteak izan ziren”.

Garai hartan presoz betetako trenak ere ikusi zituen Maria Te-resak, “Ezkabako Gotorlekutik Gi-

puzkoa aldera lan egitera eramaten zi-tuzten. Uitzin eta Latasan tren makinek ura hartzen zuten, uraren lurrunarekin funtzionatzen baitzuten trenek eta pre-soz betetako tren haiek gauez pasat-zen zirenean batzuetan trenarentzako ura hartzera gelditzen zirenean hantxe ikusten genituen bagoietan sartuta”. Maria Teresak lehen pertsonan bizi izan zituen bai Plazaola trenaren istorioak eta baita Gerra Zibilarenak ere, izan ere aita Andoaingo tren geltokiko nagusia zen eta 27 urte zituela hil egin zuten. Teresa: “Salaketa faltsu baten ondo-rioz hil zuten, soldaduz betetako tren bat pasatzen utzi zuela esan zuen gizon batek bekaizkeria hutsagatik, aitak An-doaingo Geltokian zuen lanpostua nahi baitzuen hark”.

Hiru herritar hauek ez dute gogoan istripurik gertatu izana, baina animalia asko hiltzen omen ziren trenak harra-patuta bero edo hotz handiko egunetan ardiak tuneletan gordetzen baitziren.

Manolori ere behin tunel baten ba-rruan zela pasa zitzaion trena, “Igandea zen eta egun hartan nire koinatua eta ni mendian genituen txerriak ikustera gindoazen, Mugiro parean hiru tunel zeuden eta hamar eta erdiak aldera ‘ra-pidilloa’ pasatzen zen. ‘Rapidilloa’ eto-rri aurretik pasako al gara? Tunelaren erdian ginela konturatu ginen bazeto-rrela, ni beldurtu egin nintzen, izkinetan ez zegoen distantzia handirik baina pa-retaren kontra pega-pega eginda jarri ginen biok eta hantxe pasa zen”.

1950eko krisiak Plazaolaren behe-rakadan eragin handia izan zutela diote. Bestalde, Roncalesa autobusak ere ha-siak ziren martxan eta merkantzia ere kamioetan garraiatzen hasi ziren. Hori gutxi ez eta 1953ko urriko 13 eta 14an egindako euriteen ondorioz burdinbi-dearen azpiegiturak kalte handiak era-gin zituen, zubiak erori, hormak erori... Manolo: “Lekunberriko festak ziren eta Lizarratik etorritako ‘Alaska’ musika tal-dea astebete gelditu zen hemen etxe-ra ezin bueltatu eta egunero dantzal-dia izan genuen. Ikaragarria izan zen eta horrekin amaitu zen Plazaolako ibilbidea”.

Enpresak 1958ko irailean trenbidea kendu eta behin betiko itxi zuen. Egun Plazaola burdinbidea bide berde bilaka-tu den arren gogoan geldituko dira es-kualdeko adinekoek trenaren inguruan bizitakoak.

“Uitzi eta Latasako ura hartzera gelditzen ziren

trenak, uraren lurrunarekin

funtzionatzen baitzuten”

Plazaola trena Lekunberriko Alde Zaharretik pasatzen. Arg: Mitxauseneako Artxiboa.

Page 13: Mailope212martxoa

- 13 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Jesus AltunaMartxoak 24, 60 urteZorionak attuna!! Muxu haundiet eta ongi pasa zore eune!! Egoitz, Eneko eta etxeko guztin partez... urte askotako!!

LanderMartxoak 30, 5 urteZORIONAK!! Zorionak Lander, dagoeneko 5 urte. Zorionak etxekoen partez, Naroa, Ibai, aitatxo eta amatxo. Eguna oso ongi pasa eta muxu bat.

Irune SaralegiMartxoak 6, 6 urteZORIONAK!! A ze festa egingo dugun zure urte-betetzea ospatzeko. Muxu potolo bat printzesa, aitatxo, amatxo eta Ekiñeren partetik.

Zorionak Gaintzako poxpolinari! Egun polit bat pasa dezazula. Pa!Martin, Idoia, Joane eta Goiuri.

Uxue Jauregi (Arribe)Martxoak 6, 11 urte.Zorionak Uxue! Ondo pasa eta jarraitu orain bezain jator. Muxu handi bat etxekoen partetik. ZORIONAK!

JonMartxoak 4, urtebeteZorionak, Jon! Martxoaren 4an gure etxeko txikiak urtebete egingo du! Muxu haundi bat, pottoko! Etxekoak.

Page 14: Mailope212martxoa

- 14 -

BATzarre

Konpondu ezazu zuk zeure autoaLekunberriko SASTRAKA AUTO 4X4 enpresan norberak bere autoa konpontzeko gunea estreinatu berri dute. Boxes mo-duko batzuk dira non edozein erabiltzailek ibilgailu arin bate-kin, automobilarekin, furgonetarekin edo 4x4 ibilgailuarekin joan eta bertan konpondu dezakeen. Bere eskura izango du jasogailu bat, eskuko makina, hondakinen kudeaketa eta bere ibilgailua konpontzeko beste edozein tresna.

Arantxa eta Pantxoaren kontzertua AldatzenAldazko Ostatuko Lagunak Taldeak antolatuta joan den hi-lean ia ostiralero ekitaldiren bat izan zen Aldazko Ostatuan. “Searching for the Sugar Man” filma izan zen ikusgai lehen ostiralean. Potxin Pailazoak ere ikuskizun ederra eskaini zuen txikienentzat eta primeran pasa zuten. Helduei zuzendutako hitzaldi batekin amaitu zuten hilabetea, Patxi Zamora kaze-taria izan zen bertan “El Banquete” liburua aurkezten eta CANeko auziari buruzko solasaldia eskaintzen. Bestalde, mar-txoaren 8an, 19:30ean Arantxa eta Pantxoa izanen dira euren musika estilo mexikar-euskaldunarekin.

Martxoaren 29an Kinto Eguna ospatuko dute larraundarrek eta lekunberriarrek. Lekunberriko frontoian edo trinketean paella lehiaketa eginen da eta kuadrilla bakoitzak paella bat prestatu beharko du. Bazkalondoa kantuan pasa ondoren tri-kipoteoa eginen da herrian barna. Iluntzean kinta bakoitzak bere aldetik afaldu eta gauean dantzaldia izanen da Aner An-sorenaren eskutik.

Lekunberri eta Larraungo Kinto Eguna

Page 15: Mailope212martxoa

- 15 -

Errazkingo ostatua berriz ere zabalikErrazkingo Iñigo Orejak herriko ostatuaren mar-txa hartu berri du. Joan den otsailaren 15ean izan zen tabernaren irekiera. Astelehenetik os-tegunera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute asteazkenetan izan ezik. Asteburuetan berriz, 9:00etatik 24:00etara.

Urko Aristi Tokikomeko lehendakariTokiko hedabideen bateraguneak joan den hilean berritu zuen bere zuzendaritza eta lehendaka-ri izendatu zuten Urko Aristi. Horrela orain arte lehendakari izan den Mikel Irizarren lekukoa har-tuko du Aristik.

Otsailaren 8an, Lekunberriko Plazaolako gelan, Nafarroan meategien eta harrobien eragina jasaten dutenen batzarra egin zen. Deialdia Sustrai Erakuntza Fundazioak egin zuen. Batzarran 28 bat lagunek parte hartu zuten eta Nafarroako txoko desberdinetatik etorri ziren, Altsasu, Zangoza, Zilbeti, Erreniaga, Baztan, Aurizberri, Arakil, Aldatz, Jaitz eta Aritzu besteak beste. Biltzar horretan, besteak beste herri horiek dituzten arazoez mintzatu ziren, eta harrobien proiek-tuak geldiaraztea lortu duten herriek ere euren esperientzia par-tekatu zuten.

Euskal Herrian antolatutako ekimen honek kirolaren bidez "Sakabanaketaren salaketa eta euskal preso politikoen es-kubideen urraketa salatzea" du helburu. Horretarako Euskal Herrian hain errotua dagoen kirola erabiliko dute parte hart-zaileek. Toki bakoitzean modalitate ezberdinak izanen dira eta Nafarroan Pilota Goxua Txapelketa eginen da. Hemen eskualdeka egingo dira kanporaketak, eta jaialdi nagusia (fi-nalak) ekainaren 29an Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da. Larraunen eta Araitzen hainbat kanporaketa egingo dira. Ins-kripzioa 5 eurokoa da eta kamiseta bat oparituko da. Anima-tu eta eman izena martxoaren 9a baino lehen : 677755147 telefono zenbakian edo [email protected] e-postaren bidez.

Pilotakadaz pilotakada espetxe politikak salatuzNafarroako meategien eta

harrobien eragina jasaten duten herrien topaketa

Page 16: Mailope212martxoa

- 16 -

erreportajetxoa >>

Otsailean zehar gure eskualdeko hainbat herritan ihauteriak ospatu zi-tuzten. Hilaren bigarren larunbatean Betelun eta Baraibarren era guztietako mozorroak ibili ziren herrian barrena. Baraibarren etxez etxe erronda egin zuten Mendiberri soinujolearekin eta ondoren ostatuan bazkari ederra egin zuten. Betelun aurten berritasun beza-la, karrika dantza berreskuratu zuten. Urteak ziren dantza hori dantzatzen ez

zela inauterietan, garai batean erron-dan ibiltzen zirenean geldialdi batzuk eginez dantza egiten zuten.

Arruiztarrak ere goitik behera mozo-rraturik atera ziren, bertan egun osoan “Atterzarre” herrian barna paseatu on-doren iluntzean erre egin zuten. Eta Lekunberrin Ibarberri Eskolako ikasleak kalera atera eta herriko plazan “Atte-zarkoren” inguruan dantza ezberdinak eskaini zituzten.

Kolore guztietako inauteriak

Iluntzean hil zuten “Attezarko” Lekunberrin.

Page 17: Mailope212martxoa

- 17 -

Baraibarren eta Arruitzen etxez etxe ibili ziren. Eta Arruitzen gainera “Attezarre” atera zuten kalera gero iluntzean erretzeko.

Betelun mota guztietako karrozak prestatu zituzten inauterietarako. Lekunberrin berriz, ostiraletik hasita Ibarberriko ikasleak dantzan ibili ziren herriko plazan.

Page 18: Mailope212martxoa

- 18 -

Martxoa, emakumeen hilabetea

Abestuz egiten zaio aurre hotzari

Martxoaren 8an izanen den Emakumeen Nazioarteko Eguna-ren harira hilabete guztian zehar ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Lekunberriko Udalak. Hilaren 1etik 7ra bitarte Parisera bidaia eginen du Larraungo eta Lekunberriko emakume tal-de batek eta 21ean berriz Lizarrara joateko aukera izanen da. Martxoaren 8rako afaria antolatu dute Lekuonberri tabernan. Urteroko ekitaldiez gain aurten besteak beste hilaren 29an, “Sex o no sex” antzezlana izanen da Kantinan. Egitarau osoa Agendan duzue ikusgai.

Santa Ageda bezpera egun hotza izan zen aurtengoa, baina hala ere umore onarekin atera ziren kuadrilak kalera abeste-ra. Lekunberrin txistularien laguntzarekin aritu ziren koplak kantatzen eta taldetxo bildu zen, ondoren meriendatu eta Gorriti eta Uitzira joan ziren bertako kaleetan ere abestera. Araiztarrak eta betelurrak berriz Uztegin bildu ziren eta Mu-

sika Eskolako kideen eta eskualdeko ber-tsolarien laguntza izan zuten bertan. Gero handik Gain-tzako Elkartera joan ziren merendatu eta barrenak berotzera.

kULTURa

Noiz sortu zen? Tririkitrauki dantza taldea duela 14 urte sortu zen, Maider Goikoetxea eta Jose Javier Irigoienen eskutik.

Zer moduz zabiltzate?Oso gustura, harreman polita daukagu haurrekin eta giro onean pasatzen dugularunbat goiza.

Zein da taldearen helburua?Haurrak momentu on bat pasatzea, dan-tzaren bidez, euren mugak ezagutzea, jo-

lasaren bidez pauso ezberdinak ikastea... Bestalde, Euskal Herriko kulturan murgil-tzea bertako dantzak ikasiz.

Zenbat kide zarete?21 neska-mutil gara taldean.Noiz eta non biltzen zarete?Larunbat goizetan biltzen gara, 11:00etatik 12:00etara. Lekunberriko kiroldegiko gela-txo batean.

Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza?Ez dugu baldintza berezirik eskatzen. Dan-tzaren bidez momentu on bat pasatzeko gogoa izatea baizik.

Zer duzue zuen alde?Gure artean sortu den harremanak sus-tatzen duen giroa. Bestalde, gure egune-rokotasuna denbora tarte txiki batetik at uzteko aukera izatea.

Eta zer kontra (zailtasunak)Toki aldaketa dela eta, materialak, jan-tziak... beste entsegu aretoan dauzkagu. Egokiena izango litzateke, material hori gure eskura izatea. Bestalde oztopo bat materialaren galera da, hainbat material falta zaizkigu.

Tirikitrauki dantza taldea

Page 19: Mailope212martxoa

- 19 -

2014ko Nafarroako Bardoak Taldekako Ekimenaren lehen fasea amaitu da eta martxoan bigarrenari ekingo diote Na-farroako bardoek. Otsailaren 7an izan zen lehen saioa eta dagoeneko hamazazpi bertso saio eskaini dituz-te Nafarroako hainbat txokotan, horietako bi gure eskualdean gaine-ra. Gaintzako Sonbelu elkartean Mailopetarrak eta Baztandik etorritako Lepatanatuek 2, txipi-roien itzulera taldea ari-tu ziren bertsotan. Aritz Saragueta, Oskar Estan-ga eta Aitor Irastortza ederki ibili ziren. Gainera bertso saioaren ondoren aurreikusita zegoen me-rienda aurretik egin zen eta horrek giroa goxatzen lagun-du zuen. Uitziko Merkualde Elkar-tean berriz, Larraungo Paalletan Mocedades eta Berako Bordboiak taldea aritu ziren. Bertan etxeko taldea osatu zuten Joana Zigan-dak, Arkaitz Goikoetxeak eta Luis Mari Larretak.

Nabarmentzekoa da Larraungo Helduen Bertso Eskolako hiru kide aritu direla lehenengoz. Aitorrek, Joanak eta Luis Marik urduritasu-nari eta beldurrei aurre egin eta bakoitzak bertsoa behar bezala osatzeko denbora hartuz lortu zuten saioaren erritmoari eus-tea. Saioaren ondoren pozik zegoen Joana: “Lortu du ta ez da

gutxi!”. Luis Mariri eta Aitorri kopletan aritzea egin zitzaien zailena, Joanari berriz Zortziko Handiko ariketa. Luis Mari: “Ez zait horren zaila iruditu, baina egia da lasai egon arren mikro-

fonoaren aurrean jartzerakoan nerbioak atera egiten direla”.

Aipatu gabe ezin utzi Bertso-zale Elkartearekin batera anto-laketa lanetan aritu diren Bertso Eskolako gainontzeko kideak. Ea bi urtetik bi urtera gehiago iza-ten diren jendaurrean aritzera animatzen direnak.

Martxoan hasiko den bigarren fase horretara, guztira sei talde sailkatu dira: Bertze Maldikoak eta 12 obario eta 11 pedrada,

Etxeko Kontuk, Harrapazank, Zortziko Haundiena eta Le-panatuek 2, txipiroien itzulera.

Saioen datak eta lekuak oraindik erabakitzeke badaude ere, Bertsozale Elkarteak aurreratutakoaren arabera, mar-txoaren 7tik 30era izanen dira.

Luis Mari Larreta bertsotan.

kULTURaEskualdeko hiru bardo berri aritu dira jendaurrean

Paalletan Mocedades taldeak umore onarekin ekin zion saioari Uitzin.

Mailopetarrak ongi aritu ziren Gaintzan.

Page 20: Mailope212martxoa

- 20 -

kULTURaEtxe bakoitzeko mailopekide bat Mailope Aldizkariaren Zuzendaritza Taldeak hainbat bilera egin ditu azkeneko hilabeteotan. Joan den hilean besteak beste eskualdeko udal eta kontzejuei dei egin zitzaien Mailo-pek bizi duen arazo ekonomikoari irtenbide bat bilatzeko. Oso ordezkari gutxi hurbildu ziren ordea: Araizko Udala, Beteluko Udala, Larraungo Udala, Gorritiko Kontzejua, Astizko kontze-jua, Azkarateko kontzejua eta Errazkingo kontzejua. Bertan Udalek eta Kontzejuek diru laguntza gehiago eman aurretik bazkide kanpaina indartu beharra dela eta horretan ahale-gindu behar dela adostu zuten. Horretarako dagoen denbora ordea oso murritza da, lau hilabete inguru baino ez baitugu arazoari konponbidea emateko. Otsailean ospatutako Bazki-deen Urteko Batzarrean azaldu bezala egoera ez da behin ere horren estua izan.

2014. urtea - 993,27 euroko defizitarekin hasi zuen aldi-zkariak. 2013. urteko diru zati bat (Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarena, 1.707,00 euro) martxoa hasieran jasoko du. 2014. urtean izanen diren gastuak, iazkoen antzekoak izango dira, hortaz, 46. 642,00 euro ingurukoak. Gehi mila euro in-guru, 2013. urteko defizita. Sarrerak, oso positiboan hartuta, 40.200,00 euro ingurukoak aurreikusten dira. Aldea beraz, -7.435,00 eurokoa izango da.

Aipatu beharrekoa da, azken hiru urteotan, Nafarroako Go-

bernuak eta Nafarroako Kutxako “ Zuk aukeratu, zuk erabaki” egitasmoak kale egin digutela. Bi sarrera horiek desagertu zaizkigu, guztira 15.000,00 euro inguru.

Mailopeko Zuzendaritzako kideek horren aurrean uste dute

aldizkariak sarrera finkoak behar dituela. Beharrezkoak izan-go dira aurten ere unean uneko jarduerak antolatzea baina horiek ez dute ziurtasunik bermatzen.

200 bazkide inguru ditu Mailope Kultur Elkarteak. Bazki-deen bidez finkotasun bat lortzeko, etxe bakoitzeko bat lortu beharko litzateke, eta hori oso zaila da. Horregatik

bazkideekin kanpainaz gain, kuota igotzea ere erabaki du taldeak, urtean 40 eurotik 50 eurora pasatzea. Erabaki horre-tan desadostasunak izan dira, izan ere batzuen ustez ardura hori Udalek hartu beharko luketeelako eta ez bazkideek.

Apirilean bilduko da berriz ere zuzendaritza Udal eta Kont-zejuekin, ea ordurako bazkide gehiago biltzen ditugun.

Egin zaitez bazkide [email protected] helbidean edo 948 210 103 telefono zenbakian.

“Urteko kuota 50 eurora igotzeko erabakia hartu du taldeak”

Page 21: Mailope212martxoa

- 21 -

2002. urtean, larraunen harrobi erraldoiak eraikitzeko enpre-sa handi batzuen ahaleginak zirela eta, Udalak, aho batez, arau subsidiarioak aldatu zituen. Arau berri horien bidez, de-bekurik gabe, harrobien ustiapena erregularizatu eta mugatu egiten zen.

Helburua bikoitza zen: 1. Kontzeju bakoitzak bere harrobia edukitzeko aukerarekin

batera, gure paisaia, baliabide eta garapenaren arteko oreka bat mantentzea. Horretarako, besteak beste, harrobien neurria eta etxeetarako egon behar den distantzia mugatu eta era berean lehergailuen erabilera debekatzen zen.

2. Kontzejuak beren ba-liabideen jabe izatea eta ez enpresak. Aipatu behar da, meategien legediaren arabera, enpresa batek ustiapenerako baimena lortzen duenean, lur horren desjabetzea lor dezake-ela, baita kontzejuarena izanda ere, eta horrela ustiapena gara-tu dirurik ordaindu gabe.

10 urte ondoren enpresa ba-tek, HORGOBISAk, berriz ere La-rraunen harrobi erraldoiak eraiki nahian, Larraungo udalaren araudiak, eta horren ondoren udala eta larraundar guztiak, epai bidean jarri ditu.

2002. urtean larraundarrek aho batez onartutako araudiak “legalak” ez direla argudiatuz, epaiak bertan behera uzteko eskatu du HORGOBISAk. Lehendabiziko epaia Larraungo uda-

laren eta larraundarren aldekoa izan da, baina justifikazio gabeko azpiegituretan (abiadura handiko trena, eta abar.) materiala behar dela argudiatuz, HORGOBISAk epaia erreku-rritu egin du. Era berean, orain arte gauza bat bozkatu duten zinegotziak presionatzen ari da araudiak aldatzearren.

HORGOBISA, epaiketen bidez, larraundarren boronda-tea usurpatzen ahalegintzen ari da eta horrela, Aldatzen,

1.400.000m3ko harrobi erraldoi ba-ten ustiapena lortu nahi du (horrela zehazten da HORGOBISAk Nafar Go-bernuan eta Larraungo udaletxean aurkeztutako proiektuan)

Ez dago zalantzarik: enpresa ho-nek nola jokatzen duen ikusita, hel-burua lortuz gero, bere hurrengo pausoa kontzejuei baliabideak la-purtzen ahalegintzea izango da eta, tamalez, ate guztiak irekita izango ditu.

Aipatutako guztiagatik, Kalaxka-tik publikoki salatu nahi ditugu HORGOBISAren jokaera hauek. Bestalde, Udalak aho batez onar-tutakoa babestera dei egiten dugu, hau da, manten daitezela gure pai-saia, baliabideen eta garapenaren

arteko oreka eta baita ere kontzejuek bere baliabideen gain duten burujabetza.

Larraungo Udaleko alkateari eta zinegotziei orain arteko araudiak mantentzeko eskatzen diegu eta ez etsitzea kont-zejuen baliabideak bereganatzeko enpresa hauek egiten ari diren ahaleginen aurrean.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU>> Kalaxka Taldea

Larraunen harrobi handiak zabaltzeko ahaleginak

Page 22: Mailope212martxoa

- 22 -

elkARRIZketa:

Pasiboak, etxe tradizionalek baino energia behar gutxiagoko eraikinak

>> Koldo MonrealEtxebizitza pasiboa

Bere familiarekin Iruñetik Le-kunberrira bizitzera etortzeko asmoa du Koldo Monrealek. Etxe pasibo bat eraikitzen ari da bertan eta halako etxe-bizitza batek gurea bezalako inguru batean dituen onurak azaldu dizkigu.

Page 23: Mailope212martxoa

- 23 -

Nolatan erabaki zenuten Lekunberrin etxea eraikitzea?Gu Iruñekoak gara eta ez genuen han bizi nahi, lehenik Basaburura bizitzera joatekotan egon ginen, baina proiektu hura bertan behera gelditu zen. Luis Az-piroz ezaguna genuen eta bere lursail batean etxebizitza bat egitea adostu genuen.

Aurretik ingurua ezagutzen al zenuten?Bai, nik nahiko elitista den eraikun-tzako materiala ekartzen egiten dut lan eta inguruan ibilia nintzen bai lan kon-tuengatik eta baita Plazaolako ibilbidea hainbat aldiz egin dugulako ere. Gaine-ra gure asmoa hemen bizitzeaz gaine-ra, hemen gure lantokia kokatzea ere bada, gure lanerako leku nahiko estra-tegikoa baita.

Oso etxe pasibo gutxi daude penintsu-lan ezta?Passive House Institutuak ziurtatutako etxe pasiboak penintsula osoan bost baino ez daudela uste dut, baina etxe pasibo estandarrak badira 58 inguru.

Proiektu honekin hasi aurretik horre-lako etxerik bisitatu al zenuten?Bai bai, Espainia eta Euskal Herri osoan egin zen lehenengo etxebizitza pasiboa Erronkarin dago eta oso pozik daude jabeak, Asturiasen ere izan ginen... Garrantzitsua da esperientziak par-tekatzea, horregatik, joan den hilean bi topaketa egin genituen, bat hemen bertan eta bigarrena Donostian, arkite-ktoak eta eraikuntzaren arloko langile ugari bildu ginen.

Nolatan hasi zineten etxe pasibo bat egiten?Hasierako proiektua Javier Gortari ar-kitektoak egin zuen, izan ere hasieran gure asmoa etxe tradizional bat egitea zen eta etxearen altuera erdira paretak egin ondoren dena bota eta proiektua berdiseinatu genuen. Etxe pasibo es-tandar horretara bideratzeko lanetan

Peter Albrecht arkitektoak lagundu digu.

Zuen asmoa etxe pasibo bat egitea da orduan?Bai baina ez dugu ziurtagiria lortzeko helburuarekin egin, beti ere estandar bat izango da. Ziurtagiria lortzeko kon-tsumo energetikoak ezin du urtean eta metro karratuko 15 wattekoa baino ge-hiagokoa izan eta gu 18 watt ingurutan gabiltza. Jendeak uler dezan, orain gu-txi Iruñe aldean egin den ikerketa batek dio batez beste ehun eta piko watt me-tro karratuko erabiltzen direla urtean. Zein elementu hartu behar dira kon-tuan?Orientazioa da garrantzitsuena, orien-tazio zuzen batek eguzkia aprobetxa-tzea ahalbidetuko digu. Bestalde etxea ongi baino hobeto isolatu behar da eta ez orain arte egin izan den moduan, irregularki eta zubi termikoekin. Behar bezala isolatuta dagoela jakiteko froga bat egin dugu, etxearen kanpoaldetik kea botaz batez ere leiho eta ateen zi-rrikitu txikietatik haizerik edo hotzik sartzen den ikusteko.

Isolatzeko erabilitako materiala be-rezia al da normalean erabili ohi dena-rekin alderatuta?Gauza batzuk bai eta beste batzuk ez. Adreiluak esaterako, Alemaniatik eka-

“Etxe pasibo batek 15 watt erabiltzen ditu metro

karratuko urtean”

Koldo bere emaztearekin eta bi seme-alabekin etorriko da laster Lekunberrira.

Kanpotik kea botaz etxearen barrura ke izpirik sartzen ez zela ziurtatzen ibili ziren.

Page 24: Mailope212martxoa

- 24 -

rri ditugu, hauetako batek ilaran jarri-tako hemen ezagutzen ditugun ohiko sei adreiluren baliokidea da. Bestalde, jendea gehien harritzen duena airezta-pen sistema da. Sabaian ditugun hodiei esker etxea modu kontrolatu batean baina etengabe aireztatzen ari da. Ho-rrela, ez da leihorik ireki beharrik etxea aireztatzeko. Sistema horri esker, adibi-dez sukaldeko eta komuneko airea 24 orduz hartuko du usainak, gasak etab. kentzeko eta aire hori makinara iristean aire biziatua kalera botatzen du, baina bota aurretik beroa kentzen dio eta sar-tuko den aireari jarriko dio bero hori. Eta makina hori nondik ekarri duzue?Makina hori kataluniarra da eta oso ekonomikoa da egiten duen lana kon-tuan hartuz. 2.000 euro baino ez ditu balio eta Frantzian 500 eurotan ere saltzen dituzte. Makina horiek oso erabiliak izan dira industrian. Mante-nimenduari dagokionez urtean behin

filtroak aldatu baino ez zaizkio egin be-har. Horri esker etxe barruko airea beti garbi mantenduko da, leku atsegina eta erosoa bilakatuz.

Eta horrela ez duzue berogailurik beharko?Berogailuaren energia ekarpena etxea-ren gaitasun termikoaren araberakoa izango da. Hau da, posible da berogailu elektriko txiki bat edo pellet bat jartzea edo metro gutxiko zoru erradiatzaile bat jartzea, guk hemen adibidez 50 me-tro karratukoa jarri dugu. Beti izango da energia ekarpen bat baina etxe tradi-zionaletan izaten denarekin zerikusirik ez du.

Beheko surik ere ez orduan...Hemen oso ohikoa da beheko sua jar-tzea, baina horrelako bat jarriz gero,

barruko aire beroa erabiliko dugu erre-tzeko eta tximiniaren aurrean jarriz gero bizkarra hotza dugula nabarituko dugu eta hori ez da ona. He-men erosotasuna eta osasungarritasuna oso kontrolatuta daude. Gainera su baxuak horren isolatuta da-goen etxe batean bero gehiegi sortuko luke eta leihoak ireki beharko genituzke e-txea epeltzeko. Dena den, badira kanpoko airea erretzeko auke-ra ematen duten txi-miniak eta beraz, hori

litzateke egokiena. Antzeko zerbait ger-tatzen da sukaldeko ke-erauzgailuare-kin, barruko aire beroa hartzen du eta kanporatu egiten du, kasu horretan egokiena karboizko ke-erauzgailu bat jartzea izango litzateke airea garbitu ondoren berriz ere barrura botatzen duena.

Eskualdeko jendeak jakin mina adie-razten al dizu?Bai, batzuk ikustera hurbildu dira eta askok esan didate ez dakidala Lekunbe-rrin zer-nolako hotza egiten duen. Bai-na hain justu hor dago koxka, kanpoal-deko klima zenbat eta okerragoa izan probetxu handiagoa aterako diogu. Adibidez, leihoak jarri genituenean, kanpotik kondentsatzen zuten kristal motarengatik.

Leihoak Suitzatik ekarri dituzue...Bai, hauek handik ekarriak dira baina bada Araban hauek baino leiho hobeak egiten dituen fabrikatzailerik, nik be-randu ezagutu nuen. Leihoak eros-terako orduan kontsumitzaileak UW datua da eskatu behar duena, horrez gain leihoak behar bezala jartzea ere oso garrantzitsua da airea ez sartzeko. Zubi termikoak saihestu behar ditugu, gure baserrien kulturan adibidez harri bat jarri ohi da leihoen azpian kanpo-tik barruraino sartzen dena harri bakar bat eta horrela hotza zuzenean barrura sartzen da.

Hormigoirik ere ez duzue erabili...Ez, hormigoizko egitura izotza beza-lakoa izaten da kanpoko hotz guztia transmititzen duelako barrurantz. Ho-rregatik, guk hormigoia beharrean ije-tzitako egurra erabili dugu. Bestalde, gure kulturan ez dira eraikinak kanpo-tik isolatzen, baizik eta barrutik. Ger-tatzen dena da kanpotik isolatuz gero etxea berotzen dugunean eraikinaren egitura berotzen dugu eta berogailua itzaltzean beroa ezin da kanpora atera, barruan gelditzen da. Aldiz, barrutik isolatzen badugu, etxea berehala be-rotuko dugu baina hoztu ere oso azkar hoztuko da. Horregatik bigarren aukera hau oporraldietarako erabiltzen dugun etxebizitza baterako egokia izan daite-keen arren ez da inola ere gomenda-garria egunerokorako. Isolamenduak kanpotik behar du, eraikitzeko erabi-litako adreilu eta harri horiek inertzia termiko hori erabili dezaten barrura sartzeko.

elkARRIZketa:

“Etxea kanpotik isolatu dugu, barrutik

beharrean”

Alemaniatik ekarritako adreilu bereziak.

Page 25: Mailope212martxoa

- 25 -

Eta ekonomikoki zer eskatzen du ho-rrelako etxe bat egiteak?Ez da askoz ere garestiagoa ateratzen, ordaintzeko tokia baino ez da aldatzen. Gure kasuan, proiektu hau esperimen-tu bat izan da guretzat eta hanka sar-tzeak egin eta gero konpondu behar izan ditugu eta horregatik gehiago kos-ta zaigu, baina ni ausartuko nintzateke esatera etxe tradizional bat baino %5 garestiagoa izango dela, baina gainera hori ez da kontua, oso errentagarria den etxe bat da, lehenengo egunetik gainera. Hau ez da etxe ekologiko bat, ongi egindako etxea da, helburua aha-lik eta gutxien kontsumitzea da. Guk adibidez ur depositu bat jarri dugu lo-rategiaren azpian non teilatuko euri ura biltzen den eta ur hori komun zulorako, garbigailurako, lorategirako edo autoa garbitzeko erabiliko dugun, eguna irit-siko delako non urak bikoitza balioko duen. Eta zentzugabekeria bat iruditzen zaigu edangarria den ura esaterako ko-mun zuloan erabiltzea.

Zein gomendio emango zenituzke?Gauzak bitan pentsatzea bestela etxe-bizitza zahar bat eraikitzen ariko zara. Gaur egun modu tradizionalean etxe bat eraikitzen ari dena, etxe zahar bat ari da eraikitzen eta horrek ez du ze-rikusirik estetikarekin. Guri asko kosta zaigu guretzat berria zelako eta buelta asko eman behar izan dizkiogulako bai-na horrelako etxe bat sei hilabetetan egin daiteke eta gainera modu garbian, ez baita hautsik edo urik erabiltzen. Passive House estandarreko etxebizitza duten guztiek nabarmentzen dutena erosotasuna da, ez baita hotzik sartzen, eta ez da ekarpen energetiko handirik behar eta gainera tenperatura eta he-zetasun gradu bera mantentzen da etxe guztian.

Luis Azpiroz

“Bezeroari hipoteka bat kentzen diozu gainetik”

Berastegiko Azpiroz y Zubillaga S.L. Enpresa arduratzen ari da Koldoren etxebizitza eraikitzeaz. Luis Azpiroz eta bere langileentzat lehen aldia izan da halako etxebizitza bat egin dutena. Zuek orain arte halako esperientziarik izan al zenuten?Ez, baina oso esperien-tzia ona izan da, norbera mentalizatzea da hemen kontua, gainera ikusten duzu bezeroari hipote-ka bat kentzen diozula gainetik. Gauzak ongi egitearekin diru asko au-rrezten da.

Teknikoki zaila izan da zuentzat?Ez, ez da zaila. Inportantzi haundia dute arkitektoen gomendioek, zein mate-rial erabili behar den leku bakoitzean etab. Gaine-ra, hemen erabili ditugun materialak askoz erraza-goak dira eskulanerako normalean erabiltzen di-tugunen aldean.

Zer izan da gehien harritu zaituena?Ni gehien harritu nauena eta orain arte behar bezainbesteko inportan-

tziarik ematen ez geniona izan da leiho inguruen garrantzia eta haizea ez sartzeko teknika horiek. Oso inte-resgarria izaten ari da proiektu hau, nik uste jendeak mentalizatu egin be-harko lukeela, gainera ez da garestia.

Page 26: Mailope212martxoa

- 26 -

KIROLaAizkora apustua Neguko pilota

txapelketa

Korrika, korrika Azpirotzera

Helduentzako igeriketa ikastaroan izen emateko aukera

Martxoaren 16an Doneztebeko frontoian Ruben Saralegik bere aizkolari ibilbideko bigarren apustua jokatuko du. Orain-goan bere osaba den Daniel Vicenterekin batera arituko da Felix Etxeberria eta Oian larretxearen aurka. 20 kana erdiko eta hamar 60 ontzakoa izango da egin beharko duten lana eta 12.000 euro egongo dira jokoan.

Joan den hileko lehen igandean jokatu ziren Pilota Eskolak an-tolatutako Neguko Txapelketako finalak. Araizko eta Larraun-go Pilota Eskolako gaztetxoak bikoteka aritu ziren eta ondoren bikote txapeldunek saria jaso zuten irakasle lanetan aritzen diren Igor Mitxaus eta Angel Soroaren eskutik. Horra hor egu-nak utzitako irudiak.

Martxoaren 16an burutuko da aurtengo Arruizko Txikitoren omenezko Lekunberriko Legoaren 26. Lasterketa. Lekunberri-tik Azpirotzerainoko joan etorriak 6 kilometro eta 40 metro ditu. Dagoeneko izen emateko epea zabalik dago. Horretarako www.kirolprobak.com atarian duzu aukera. Urtero bezala le-goaren aurretik, goizeko 10:30ean, Umeen Krossa egingo da, beraz gaztetxoek ere euren neurriko lasterketan parte hartze-ko aukera izango dute. Egunaren aurretik lasterkariak pres-tatzeko eskaintza egin dute Plazaola Kirolgunetik, beraz aitza-kiarik ez da.

Heldua bazara eta igeri egiten ikasi nahi baduzu, asteazkenetan 18:30tatik 19:30etara eta ostiraletan 18:00etatik 19:00etara Plazaola Igerilekuan aukera hori eskaintzen dizute. Anima zai-tez! Informazio gehiago eta izen ematea: 948507377 telefono zenbakian edo [email protected] helbidean.

Page 27: Mailope212martxoa

- 27 -

“Aita izan da orain arte nire squash irakaslea”

Latasako hamabi urteko mutiko hau igandero aritzen da squashean Lekunberriko Plazaola Kiroldegian, iaz gainera Lizarran burutu zen squash txapelketan parte hartu zuen eta sub 11 kategoriako txapel-duna izan zen. Noiz hasi zinen zu squashean ibiltzen?8 urterekin hasi nintzen. Aita Lekunberrikoa da Juan Ma-nuel Beloki, urteak dira bera squashean aritzen dela eta be-rarekin igandeetan etortzen hasi nintzen kiroldegira. Aurten astean behin Ororbiara joaten hasi naiz, han Euskadiko eta Nafarroako txapelduna den Javier Villanuevak entrenatzen nau, baina orain arte nire irakasle bakarra aita izan da.

Squashean ibiltzeko zein material behar da?Urdai-zola duten zapatilak behar dira ez irristatzeko, nik ez dut marka berezirik erabiltzen, oinean gustoura baditut aski. Bestalde, gomazko pilota txikiak erabiltzen dira kirol honetan, horiek askotan txapelketetan parte hartzen du-gunean oparitzen dizkigute. Erraketak ere bereziak dira, frontenisean erabiltzen direnekin alderatuta meheagoak dira, txapelketetara beti bi eraman behar izaten ditugu, bat hausten bada bigarrena izateko.

Noiz hasi zinen txapelketetan parte hartzen?Hamar urterekin. Nafarroan hainbat tokitan antolatzen di-tuzte squash txapelketak, Ororbian, Donibane Kiroldegian, Amaya Kiroldegian... nik noizean behin txapelketa batzue-tan izena ematen dut, futbolean ere aritzen naiz eta ba-tzuetan partiduetara joateko squasha alde batera uzten dut, txandaka ibiltzen naiz, baina azkenaldian squasharekin animatuago nabil.

Iaz Lizarrako Txapelketa irabazi zenuen... Bai, eta Ororbiakoa ere ia-ia irabazi egin nuen, hirugarren gelditu nintzen. Orain arte sub 11 kategorian aritu izan naiz, baina aurten sub 13an hasi naiz lehiatzen.

Palentziara ere joaten zara...Bai, udan astebete Palentzian egiten den campus batera joaten naiz, jada lau urte badira bertan parte hartzen du-dana. Han Espainia eta Euskal Herriko squash jokalariak bil-tzen gara.

Eta bertan zer egiten duzue?Normalean hiru taldetan banatzen gaituzte. Goizean lehen-dabizi atletismoa egiten dugu eta ondoren bi orduz squa-shean aritzen gara, gero igerilekuan ibili eta bazkaltzera eta arratsaldean berriz ere atletismo pixka bat eta squashean aritzen gara. Gainera han ere txapelketak jokatzen dira azkeneko bi egunetan.

Eta astez Latasako frontoian ibiltzen zara batere?Bai frontenisean ibiltzen naiz han, baina teknika ezberdina da eta aitak ez jokatzeko esaten dit.

>> Adrian Beloki

Page 28: Mailope212martxoa

- 28 -

Tutankhamon Faraoiaren maldizioaOraingo honetan, kasu magiko batez hitz egingo dugu, izan ere TUTANKHAMON faraoi gaztearen hilobi-aren aurkikuntzak zenbait heriotza misteriotsu ekarri zituen. Hilobia Erregeen Ibarrean aurkitu zuen Howard Carter egipto-logo britainiarrak bere sozioa zen Lord Carnavon inbertitzai-learekin batera 1922ko azaroaren 14an, baina hamabi egun behar izan zituzten hilobiaren ateraino iristeko. Behin atea irekita Carter hilobiaren barruan sartu eta txundituta gelditu zen ikusi zuenarekin. Altxor ikusgarri bat zen hura hainbat are-totan banatuta, urrezko sarkofagoaekin, bitxiekin, bastoiekin, mota guztietako haziekin... azkeneko gelan errege-sarkofagoa zegoen, urrezko eta harribitxizko maskararen azpian aurkitu zuten Tutankhamon faraoiaren gorpu momifikatua.

Grabatuak deszifratuz Carterrek ez zuen maldizioari buruzko erreferentziarik aurkitu faraoiaren deskantsua azto-ratuko zutenentzat. Ezerk ez zuen iragartzen 3.000 urteren

ondoren faraoia maldizio horri esker egingo zela ezagun, izaki misteriotsu, magiko eta mendekari bat bezala.

Aurkikuntzaren eta profanazioaren ondotik, azalpen arra-zionalik ez zuten heriotzak gertatu ziren eta hilobia profanatu izanarekin lotu zituzten. Izan ere, hilobia bisitatzen leheneta-rikoak izan ziren 20 pertsona hil egin ziren. Carnavon, Carte-rren sozioa, handik aste gutxira hil zen eltxo baten ziztada ba-tek sortutako infekzio batengatik. Beste egiptologo frantses bat hilobiko eskailerak jaisten ari zela erori eta hil zen, beste batzuk berriz pneumonia arraroen ondorioz hil ziren, beste bat pulmoniak jota eta horrela faraoiaren maldizioak hil zi-tuenaren legenda sortuz joan zen.

Kasualitatezko kasuez gain, 1922an ez zekiten pneumonia, pulmonia edo antzeko arnas infekzioak gaur egun bezala tra-tatzen. Diagnostikoek askotan ez zuten errealitatea edo gaixo-tasunaren jatorria islatzen eta orduko bizi itxaropena ere ez zen gaur egun duguna. Orain badakigu, hareazko arrokez sor-tutako hobiaren itxieraren ondoren, hezetasuna filtratu zela 3.000 urtetan. Irekitzerakoan paretak ASPERGILLUS NIGER izeneko lizun batez estalita zeudela aurkitu zituzten eta mila miloi espora zeuden ia arnastezina zen giro horretan. Espero guzti horiek aktibatzeko baldintza egokiak aurkitu zituzten eta hilobia ireki ondoren arnas infekzioak sortu zituzten eta hori sendatzeko 1922an tratamendurik ez zen.

Aspergillus niger lizunak batzuetan euren sistema inmu-nologikoa ahulduta duten pertsonen eta animalien birikak infektatzen ditu. Aspergillusaren infekzioa, aspergilosis ere deitua, noiz behinka edozein organo edo kaltetutako gorpu-tzeko organoen sisteman ager daiteke.

Beraz, badirudi gertakari horien guztien atzean ez dagoela ezer magikorik. Dena kasualitatea baino ez dela, prentsaren imajinazioa, izan den hileta-ondare handienari publizitatea emateko gogoa eta beldurrezko pelikulak eta misteriozko no-belak idazteko ere ongi datorkie askori. Bakean deskantsa de-zala uzten badiote. Historia honetan guztian errudunik bada hori ASPERGILLUS NIGER onddoa da, zorte txarraz gainera.

inguruko zizak> Julio Calonge

Tutankhamon faraoi gaztearen aurpegi momifikatua estaltzen zuen maskara ezaguna.

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

LURRAK EMANA

Page 29: Mailope212martxoa

- 29 -

“Bragança, terra de três meses de inferno e nove meses de Inverno”Ainara Saralegi beteluarra Portugalen da, Bragança-ko unibertsitatean dabil lanean eta bere berri izan dugu.

Noiztik zaude Portugalen eta zertan zabiltza? Urtarrilean etorri nintzen Portugalera eta doktoretza ondoko beka batekin Bragança-ko unibertsitatean nabil lanean. Ki-mika ikasi nuen eta hemengo laborategi batean nabil polime-roen inguruko ikerketa lanetan.

Zenbat denborarako joan zara?Urtebeteko kontratua daukat, beraz, momentuz hemen urte bukaera arte egongo naiz, eta ondoren, nork daki?

Zergatik aukeratu zenuen Portugal? Edo bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun?Tesia amaitzear nengoela doktoretza ondoko beka baten be-rri jakin nuen nire tesi zuzendariari esker, eta aukera eta es-perientzia berri hau alferrik ez galtzea erabaki nuen. Gainera, aurrez hiru hilabeteko egonaldi bat egina nuen Suitzan eta gustura egon nintzenez, aukera onartzea erabaki nuen.

Zein da zure egunerokoa bertan?Nahiko normala da nire egunerokoa. Goizean goiz joaten naiz lanera, bertan igarotzen dut eguna eta ondoren kirol pixka bat

egin, otorduak prestatu, etxekoekin hitz egin... Aste-bukaerak libreago ditudanez, ingurua ezagutzeko aprobetxatzen dut.

Nolakoa da bertako gizartea?Oraindik 2 hilabete besterik ez daramatzat, baina orokorrean oso jatorrak eta lagunkoiak dira. Etorri nintzen lehenengo egunetik beti laguntzeko prest, eta egia esan, hasieran esker-tzen da hurbiltasun eta laguntza hori.

Janariarekin zer moduz moldatzen zara?Janariarekin primeran! Janaria nahiko antzekoa da eta oso ondo jaten da Bragançan eta inguruetan. Batez ere, nola ez, bakai-laoa. Ez nuen sekula ere imajinatu bakailaoak hainbeste aukera eman zitzakeenik. Kuriositate moduan aipatu behar dut, super-merkatuetan denetatik aurki daitekeela, dilistak izan ezik.

Eta hizkuntzarekin?Bragançak Gaztelarekin egiten du muga, eta gazteleraz hitz egiten ez baldin badute ere, askok ulertzen dute, beraz, mantso hitz eginez gero ulertzeko moduan. Hala ere, laster portugeseko klaseekin hasteko asmoa dut, ea zer moduz mol-datzen naizen…

Euskaldunik aurkitu al duzu bertan?Momentuz ez dut euskaldunik topatu. Unibertsitatean, ge-hienbat, Angola, Ginea, Espainia, Frantzia, Polonia eta Txekiar Errepublikako jendea dago.

Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke?Hotzari aurre egiteko prest etortzea! Kontatu didatenez, esaera zahar batek dio, ‘Bragança, terra de três meses de in-ferno e nove meses de Inverno’.

Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bi-dali nahi badiezu, aprobetxatu!Lehenik eta behin, etxeko guztiei eskerrak eman nahi dizkiet abentura honetan beraien laguntza eta babes osoa eskaintze-agatik. Lagunak agurtzeko ere aprobetxatu nahiko nuke auke-ra hau, eta nola ez, eskerrik asko Mailoperi eta Mailope bizirik irautea posible egiten duten guztiei!

HAIZEAK ERAMANA atzerritik iritsitako kontuak> Ainara Saralegi

Page 30: Mailope212martxoa

- 30 -

ekinarenEKINEZ >> Javier Autoeskola

“Erosotasuna eskaintzen diegu gure bezeroei”Abenduaren 20tik Irurtzunen autoeskola berria dago zabalik. Matxain Autoeskola zegoen lokal berean ireki du Javier Barbajerok berea eta dagoeneko zabalik dago apirilean emango den Heziketa Jarraiko GGA ziurtagiria ateratzeko ikastaroan izen emateko epea.

Autoeskolen arloan esperientzia badu-zu Javier...Bai hamar urtez Iruñean aritu nintzen autoeskola batean lanean baina lan-gabezian gelditu nintzen eta Matxain Autoeskolako nagusiak aurretiko erre-tiroa hartzeko asmoa zuenez interesik banuen galdetu zidan. Badakit ez dire-la garai onak baina gastuak ordaindu eta soldata ateratzearekin aski dut nik. Pixkanaka martxa hartzen hasiak gara, dagoeneko intentsibo bat egin dugu, zortzi edo bederatzi pertsona aritu zi-ren, Irurtzungoak batzuk eta baita Le-kunberri inguruko zenbait ere.

Zer eskaintzen duzue?Eskualde honek behar duena eta ber-takook nahi duguna eskaintzen dut, erosotasuna. B lizentzia ateratzeko, egunero ordu betez autoeskolara etor-tzearena amaitu da, gazteek ez dute hori nahi horregatik sarean programa bat daukagu gure webgunearen bitartez sartu eta bertan klaseak zuzenean jaso ditzakete eta testak ere egin ditzakete. Hala ere nahi izanez gero hona ere etor daitezke, hemen ordenagailuak ditugu

eta edozein azalpen behar badute jaso dezakete. Bestalde klase intentsiboak daude denbora gutxian teorikoa pres-tatzeko, horiek asteburuan egiten ditu-gu beti ikasleen ordutegietara egokituz. Gainera horretarako ni neu joaten naiz euren etxeetara bila hona etortzeko, orain Lekunberrin badut taldetxo bat eta ni arduratzen naiz euren bila joan eta ondoren bueltan eramateaz.

Baina bestelako eskaintzak ere ba-dituzue...Bai, autobus, kamioi eta motoen baime-nen kasuan, nik ez dudanez praktikak egiteko beharrezko diren ibilgailu eta pistak Iruñeko Foncillas Autoeskolare-kin elkarlanean aritzen naiz. Horrela, hemen teorikoa eskaintzen diet beze-roei eta ondoren bertan ateratzen dute praktikoa. Bestalde, profesionalentzako CAP edo GGA (Gidarien Gaitasun Agi-ria) ziurtagiriari dagokionez, hasierako GGA atera behar dutenentzat ez dugu eskaintzarik hemen baina informazioa, matrikulazioak eta bestelako errazta-sunak eskaintzen ditugu. Profesiona-lek bost urtetik behin egin beharreko

heziketa jarraiko GGA ziurtagiriaren kasuan azterketarik ez da iza-ten eta hori hemen eskaintzen dugu. In-guru honetan kamioi eta autobus gidari asko daude eta be-raientzat oso erosoa dela uste dut ikasta-roa hemen egitea, Iru-ñeraino joan beharrik gabe.

Apirilean izango da hurrengo Heziketa Ja-rraiko GGA ikastaroa ezta?Bai, dagoeneko izen

emateko epea irekita dago. Urtean ho-rrelako hiru edo lau ikastaro egitea da nire asmoa. GGA ziurtagiria 2008an jarri zen indarrean kamioi edo auto-bus gidariak urte gutxitan egunean jar daitezen. Horregatik, heziketa jarraiko Gidarien Gaitasun Agiria 2014ko irai-la baino lehen derrigorrez berritu be-harko dute 2008ko irailaren aurretik ateratako D gida baimena (autobus gida baimena) 7 edo 8an amaitzen zaienean eta 2015eko irailaren aurretik berriz 9 edo 0an amaitzen zaienean. C gida bai-mena duten kasuan berriz (kamioi gida baimena), 2014ko irailaren aurretik atera beharko dute 5 edo 6an amaitzen denean eta 2015eko irailaren aurretik 7 edo 8an amaitzen denean.

35 orduko ikastaroa da...Bai, 35 ordu dira derrigorrez eman behar direnak, beraz, bi asteburutan egiten da, ostiralean, larunbatean eta igandean zazpi orduko saioak ema-nez. Kasu horretan azterketarik ez da-goenez, ahalik eta atseginena egiten saiatzen naiz, luze egiten da bestela, gainera programa jarraitu arren inte-resgarria da ikasleek euren artean es-perientziak partekatzea.

Javier AutoeskolaNueva kalea, 6. 948 600 621 / [email protected]

FITXA

Ikasleek ordenagailu gela bat dute eskura nahi izanez gero.

Page 31: Mailope212martxoa

kontuTXIKIAK

martxoa 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna.

9

15

22

15 Lekunberri: Kattagorri Elkartean bertso afaria Uxue Alberdi eta Andoni Egaña-rekin. (Sarrerak 15 euroan Ainhoa eta Elosta tabernetan martxoaren 1etik 13ra).

agen

da

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

BESTERIK

- Kotxea konpartitu: Lekun-berri - Landaben. Lan ordua: 07:30 - 15:00. Telefono zenba-kia: 616 956 899. Emilio.

ADI!Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi

[email protected]. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez

badugu kendu egingo ditugu.

Martxoaren 1 eta 2Lekunberriko M.I. Mendia

Martxoaren 3tik 9raLeitzako M.Z. Campos Mendoza

Martxoaren 10etik 16raLeitzako M.I. Larraya Astibia

Martxoaren 17tik 23raBeteluko C.A. Carrillo Ruiz

Martxoaren 24tik 30eraLekunberriko Plaza - Arrupea

Martxoaren 31Arribeko A. Garmendia

AGENDA: Mailopeko agendan ekitaldiren bat edo deialdiren bat agertzea nahi baduzu idatzi [email protected] hilaren 20a baino lehen.

Lekunberri: Kantinarocken Crisix.

Gaintza: Inauteriak. Egunean zehar, puska biltza herriko etxeetan zehar. Iluntzean afaria Sonbelu Elkartean eta ondoren gaupasa.

Lekunberri: The Buzz Lovers (Tribute to Nirvana)

8 Aldatz: Ostatuan, 19:30ean. Arantxa eta Pantxoren kontzertua (musika mexikar-euskalduna).

16 Lekunberri: XXV. Legoa.

Telefono zenbakiak

Larrialdiak.......................112

Araizkoosasun etxea........948513040

Beteluko osasun etxea........948513300

Lekunberrikoosasun etxea........948504208

Page 32: Mailope212martxoa

- 32 -