M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta...

8
Adostasunik ez, udal gobernuaren eta Lurgatzen artean Amasa-Villabonako udal gobernuaren eta Lurgatz talde feministaren arteko talka areagotzen ari da; azken osoko bilkuran bien arteko desadostasunak eta tentsioa agerian geratu ziren // 4 TOLOSA ARANBURU EGUNKARI DENDAREN AZKEN EGUNA, BIHAR // 2 «Helburua da taldean heztea, ikastea eta disfrutatzea» IBON ARTOLA ZUMARDIAKO KOORDINATZAILEA Zumardiak hainbat ekintza eskaintzen ditu urtean zehar. Natura, hezkuntza eta kirola dira elkartearen ardatzak, beti ere, lehiakortasun basatia baztertuz. Iraupen eskiko eskola iraunkorra eta Olentzeroren Basoa dira azken apustuak // 3 M. IRAOLA «Gustura aritu naiz Europako iraupen eskiko probetan» MIKEL PLAZAS ESKIATZAILEA Berastegiko eskiatzailea Espainiako selekzioarekin aritu da Europa mailako lasterketetan; orain datozen hilabeteetako Espainia mailako probetan du burua // 7 OSTEGUNA 2018/12/27 6. urtea, 980. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Eranskailuak, gaikako bilketan hobetzen jarraitzeko Tolosaldeko Mankomunitateak edukiontzi marroietan zer bota behar den gogoratu nahi du; ikuskapenak egingo dituzte Ibarran // 5 Biharko astekaria 2018ko Urtekaria izango da eta ‘Tolosaldeko Ataria’- ren hurrengo alea urtarrilaren 3an argitaratuko dugu.

Transcript of M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta...

Page 1: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

Adostasunikez, udalgobernuareneta LurgatzenarteanAmasa-Villabonako udal gobernuareneta Lurgatz talde feministaren artekotalka areagotzen ari da; azken osokobilkuran bien arteko desadostasunaketa tentsioa agerian geratu ziren // 4

TOLOSA ARANBURU EGUNKARI DENDAREN AZKEN EGUNA, BIHAR // 2

«Helburua da taldeanheztea, ikastea etadisfrutatzea»IBON ARTOLA ZUMARDIAKO KOORDINATZAILEA

Zumardiak hainbat ekintza eskaintzen ditu urtean zehar. Natura, hezkuntza etakirola dira elkartearen ardatzak, beti ere, lehiakortasun basatia baztertuz. Iraupeneskiko eskola iraunkorraeta Olentzeroren Basoa dira azken apustuak // 3

M. IR

AOLA

«Gustura aritu naizEuropako iraupeneskiko probetan»MIKEL PLAZAS ESKIATZAILEA

Berastegiko eskiatzailea Espainiako selekzioarekinaritu da Europa mailako lasterketetan; orain datozenhilabeteetako Espainia mailako probetan du burua // 7

OSTEGUNA2018/12/27

6. urtea, 980. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Eranskailuak,gaikakobilketanhobetzenjarraitzeko

TolosaldekoMankomunitateakedukiontzi marroietan zerbota behar den gogoratunahi du; ikuskapenakegingo dituzte Ibarran // 5

Biharko astekaria2018ko Urtekaria izango da eta ‘Tolosaldeko Ataria’-ren hurrengo alea urtarrilaren 3an argitaratuko dugu.

Page 2: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

Nostalgia egunkari paperetanAranburu egunkari dendak behin betiko itxiko du pertsiana, abenduaren 28an,40 urteren ondoren; egunotan, denda agur hitzen zaparra etengabean da.

Itzea Urkizu Arsuaga

Egunotan, iraganaldikoaditz denbora sekulabaino gehiago entzunliteke, Tolosako Zer-kausia kaleko Aranbu-ru egunkari dendan.

Agur eta despedida hitzak, oroi-tzapenak eta eskertzak, lau ha-markadako denda bati pertsianabehin betiko itxi aurretik.Gurasoek ekindako negozioari

eutsi, eta egunkari denda bizimo-

du egin dute Inmakulada eta JuanCarlos Belza anai-arrebek: «Zer-kausi kalean 40 urte inguru dara-matzagu. Gurasoek, aurretik,kiosko bat zuten Trianguloa pla-zan; estankoa zen, eta egunkariakere saltzen zituzten. Garai batekoEskolapioak eraitsi zituztenean,lokal hau erostea erabaki zuteneta, orduz geroztik, hemen arituizan gara». Inmakulada Belzak oraindik

gogoan du 1983ko uholdeetandendako ura ateratzen aritu zire-

nekoa, bezeroen laguntzaz: «Urteasko pasatu dira, bai!». Eta, erreti-roa hartzea erabaki duenean, ziklobat amaitzea erabaki dute anai-arrebek: «Urte asko izan dira, etalan hau oso-oso gogorra da; erreegiten du bat». Egunkari eta aldizkari denda

bat baino askoz ere gehiago izanbaita, urtetan, Aranburu: «Denda-ko salmentaz gain, banatzaile la-nak ere egiten ditugu. Denda goizeta arratsalde zabalik izaten da etaanaia, egunero, 05:00etan jaiki-tzen da, herri txikietako okin as-kok gure dendatik hartzen baiti-tuzte egunkari eta aldizkariak. Etahorrela urte osoan, izan asteburu,izan zubi». Bihar izango da azkena; betiko

itzaliko dituzte Aranburu denda-ko argiak. Eta, nolabait, informa-zioa kontsumitzeko modu baten

itzaltzea ere irudikatuko du itxie-rak. Pena sentitzen dute, bai, etaegunotan jende asko bertaratu daeurengana, triste: «Nik esaten dietastebeteko pena dela, jendea segi-tuan ohituko dela egunkaria bestenonbait erosten». Baina, hori da kontua: denda

baino gehiago, Aranburu jende as-koren elkargune izan dela hamar-kadaotan. Bezperako egunkariaerostea ahaztu zaionaren heldule-kua, hurrengo egunean albiste za-harkituak erosteko; edo Zerkausi-ko baserritarren biltegitxoa, pol-tsak une batez nonbait uzteko.«Tolosan paper fabrika asko zirengaraian, tertulia gune bilakatzenzen gure denda, goizean goiz etaarratsaldean. Langileak 05:00akaldera pasatzen ziren egunkaribila eta, lantegira joan aurretik,gure aitarekin eta anaiarekin hiz-

ketan aritzen ziren, hartaz etahontaz; eta, berdin, arratsaldeanlanetik irtendakoan ere». Esan gabe doa, beraz, zer-nola-

ko gertutasuna izan duten belza-tarrek, bezeroekin: bizi oso baterakusmahaiaren alde banatan.Jende asko ezagutu dutela diote,eta tarteka psikologo lanak egiteaere egokitu zaiela: «Pazientziaizan behar da batzuetan, eta tera-peuta izaten ere asmatu, bainagustura egin izan dugu. Guk beti-ko jendea ezagutu izan dugu he-men, Tolosan denok baitugu de-non berri. Hainbat bezerorekinkonfiantza handia sortu dugudendaren aitzakian eta, benetandiot, jendea malkotan atera delaegunotan, itxieraren harira».

PAPERA URTZERA DOANEAN40 urteotan izugarri aldatu daegunkarien salmenta; hala dioteInmakulada eta Juan Carlos Bel-zak: «Orain, 40 urtetik beherakoinork ez du egunkaririk erosten,kirol kazetaren bat ez bada. Ko-munikabideak Internet bidez ja-rraitzen dituzte belaunaldi be-rriek, eta jendeak egunkaria taber-nan eta kafetegietan irakurtzekoohitura du. Erromantikoren batgeratuko da, bai, baina galtzen ariden zerbait da». Akaso horregatik,Inmakulada Belzak barre txikiazdio, «momentu onean» utziko du-tela denda. Zalantzarik ez da: albisteak or-

dubetean zaharkitzen diren garaiotan, kazetaritzak bezain-besteko erronka dute egunkarisalmentan aritzen direnek ere, in-formazio kontsumo berrietaraegokitze horretan. Horren harira, Juan Carlos Bel-

zak ondo gogoan du zein izan den,sekula egunkari gehien saldu du-ten eguna: «Realak lehenengo ligairabazi zuenean, 1980-1981 den-boraldian, izugarria izan zen. Go-goan dut, dendatik ilarak bueltaematen ziola Eskolapioen eraiki-nari. Garai hartan, El Diario Vas-coren 5.000 ale saldu genituen!». Kirolari lotutako loriekin bate-

ra, atentatuak nahiz eskelak era-karri izan dute jende gehien den-dara eta, elkarrizketan barrenaetorri zaie gogora, Espainiako lo-teriaren egunean aspaldi gerta-tzen zena: «Lehen, abenduaren22an, bi egunkari argitaratzen zi-tuzten zenbait kazetak: goizekoaeta arratsaldekoa, loteriarenemaitzekin. Jendea zain izatenzen emaitzak kontsultatzeko».Momentuz, Zerkausi aldame-

neko lokalean ez da egunkaripila goiztiarrik ikusiko; inork ezdio negozioari jarraipenik eman-go. Nostalgia eta oroitzapenak,ordea, betirako izango dituzte,egunkari paperetan bilduta.

Inmakulada eta Juan Carlos Belzak gurasoen negozioari heldu zioten, eta 40 urte eman dituzte Zerkausi kaleko dendan. I. URKIZU ARSUAGA

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko abenduaren 27a

Lan eskaintza

Etxeko lanak.Pertsona bat behardugu etxeko lanak egin eta bi per-tsona zaintzeko. Tolosa erdirako

IRAGARKI LABURRAKizango litzateke, astelehenik larun-batera eta jornada osoan. Urtarrile-an bertan hasteko. Interesatuek deitu zenbaki honetan:600 56 20 73.

Page 3: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

Mikel Iraola Tolosa

Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardiaelkarteak, eta geroztik antolatudituen ekintzen bueltan 1.500pertsona inguru ibili dira. 200bazkide dira, gainera. Atzeko la-netan, berriz, 20 lagun ingurukotaldea dago, eta horien artean daIbon Artola anoetarra.Berrienetik hasiz, bi proiektupotolo jarri dituzue abian hila-bete honetan: OlentzerorenBasoa eta iraupen eskiko esko-la iraunkorra. Zeri erantzute-ko sortu dituzue?Norbanako batzuk egindako pro-posamenetatik abiatutako biproiektu dira. Eski eskolaren ka-suan, esaterako, aurrez antolatuizan ditugu ikastaroak. Baina au-rreko urteetako ikasle batzukmaila bat badutela ikusita, bestezerbait behar zuten; jarraipen

gehiagorekin aritzeko aukera be-har zuten. Eguberriko oporrezgain, urtarrileko eta otsaileko as-teburu askotan joango dira, tal-dean.Olentzeroren Basoaren kasuabereziagoa da.Orain arte egindakoaren aldeanapurtzaileagoa da. Taldeko kidebati bururatu zitzaion, ideia par-tekatu zuen eta begi onez ikusi ge-nuen. Zalantzaren bat ere egonzen hasieran, proiektuak Zumar-diaren barruan lekua ote zuen-edo. Baina, azken finean, natura-rekin lotura estua du. Basoan gau-de, eta lantzen ditu beste hainbatelementu: eguzkia, iluntasuna,sua, solstizioa... Horien barruanbalio batzuk transmititzen ditubasoak. Bistakoa da arrakastatsuaizan dela. Txanda asko bete dira,eta Tolosaldeaz gain, Lezo edoAzpeititik ere iritsi dira bisitariak.Denbora oso gutxi izan dugu, bai-

na batekin eta bestearekin hitzeginda lortu dugu. Aipatzekoa dajende askok emandako laguntza.Natura, hezkuntza eta kiroladira Zumardiaren hiru zutabenagusiak. Zergatik uztartu hi-rurak?Naturaz kanpoko kirolak bultza-tzen dira gehienbat. Kirola eta na-tura uztartzen zituen eskaintzangabezia zegoen hemen inguruan.Bestalde, beste garrantzia bateman nahi nahi izan genion hez-kuntzari, ondo pasatzea eta dis-frutatzea erdigunean jarriz. Mailabat ez baduzu, zenbait kiroletantaldetik kanpo geratzen zara. Nikneuk bizi izan nuen hori. Besteeragileak gutxietsi gabe, guk bes-te ukitu bat eman nahi izan ge-nien balioei, lehiakortasun horre-kin puskatuz. Inor ez da bazter-tzen bere mailagatik. Lehiari ere ez diogu uko egiten.

Hau da, ni trail eskolako ardura-duna naiz, eta ume batek esatenbadit lasterketa batean parte har-tu nahi duela, ez diot ezezkorikesango. Baina lehiaketa bestemodu batera azaltzen saiatzengara. Noski laguntzen diegulateknikoki hobetzen, maila bathartzen... baina irabaztea ez dagarrantzitsuena. Helburua dataldeko giroan heztea, ikastea etadisfrutatzea.

Lehiakortasunaren kontzep-tu hori barneratzea kostatzenzaie ikasleei?Trail eskolako adibidearekin ja-rraituz, askoren erreferentea Ki-lian Jornet da. Eta saiatzen garahorri garrantzia kentzen. Gurehelburua da haur eta helduekmendiaz disfrutatzea. Demagun,taldeko kide batek egunen bate-an ezin gaituela segi. Bada itxa-ron egiten diogu. Guztiok baterajoaten ikasten dugu. Mendizale-tasunari lotuta dauden balio ho-riei ematen diegu garrantzia: la-guntasuna, talde izaera... Lehiakortasun dosi txikiren

bat ere ematen diegu. Urtean bi-tan soilik saiatzen gara Uzturreraahalik eta azkarren igotzen. Bai-na baldintza bat dute: denak el-karrekin joatea. Batzuk hobetomoldatzen dira aldapan gora,beste batzuk behera. Beste ba-tzuk ikusten dute bakarrik joan-go balira azkarrago joango lirate-keela. Baina ikasi behar dute ba-tera joaten. Eta horrela taldegiroa lortzen da, eta disfrutatzeakgaraipenak baino lehentasungehiago izatea.Natura eta kirola uztartzen di-tuzten beste eragile batzuk ba-dira: mendi taldeak, esatera-ko. Baina kezka azaldu izandute, belaunaldi aldaketa bat

emateko dituzten zailtasu-nengatik. Zumardia izan dai-teke eragile bat aldaketa horisustatzen lagundu lezakeena?Izan daiteke, bai. Aspaldian eginez zen zerbait egin dugu aurten-go udan, Aralarko zeharkaldia,12-14 urte bitarteko haurrekin.Horrelako gauzak gaztetatik bul-tzatzeko tresna garrantzitsu batizan daiteke Zumardia.Zer-nolako papera dute gura-soek balio horiek guztiak uz-tartzerakoan?Aipagarria da bazkide kopuruahandituz doala, eta askok familiamoduan ematen dute izena. 50

bat familia izango dira Zumar-dian. Guraso askori horrek era-kartzen die. Batzuk badarama-tzate urteak horrelako gauzakeginez, kultura hori ezagutzendute. Baina beste batzuk ez. Etaparte hartzen dute ekintzetan:piraguan, eski ikastaroetan, traileskolan... Laguntza emateko ereprest agertzen dira. Aurrez jarre-ra positibo bat dago, eta konfian-tza giroa. Eta giro horretan hau-rrak heztea oso ona da.Hortaz, ez dago adin mugarikZumardiaz gozatzeko.Ez adin mugarik, ezta gaitasunmugarik ere. Ikastaroetan bada40 urteen bueltako jendea. 60 ur-teko jendea ere animatzen damendi irteeretara. Zergatik etabere lagunek mendira joateariutzi diotelako eta bakarrik geratudelako. Trail eskolan, adibidez,bada jendea inoiz mendian korri-ka ibili ez dena. Fisikoki gutxie-neko maila bat behar da, bainailusioa jarriz gero, guk oinarrizkogauzekin laguntzen dugu. Gozadezaten ahalegintzen gara.Etorkizunera begira zeinproiektu dituzue eskuartean?Orain arteko batzuek jarraipenaizango dute: baratze eskolak, es-peleologiak... Baina izango diraberrikuntzak. Alpinismoko ikas-taroak sortu nahian gabiltza, etahor barruan, zeharkaldiko eskiaedo izotz eskalatzea. Uda parteanpiragua zeharkaldiak egingo di-tugu, Josu Iztuetaren laguntzare-kin, Gipuzkoako ibaietan barre-na. BTT eskola bat ere sortu nahidugu. Aurrez aipatu dugun Ara-larko 4-5 eguneko zeharkaldia ,gazteez gain, helduekin ere egin-go da. Eta noski, proposamen be-rriak pozik hartuko ditugu. Jen-deak interesa azaltzen duen bi-tartean, guk lanean jarraitukodugu.

MIKEL IRAOLA

«Zumardian inor ez dabaztertzen bere mailagatik»IBON ARTOLAZUMARDIAKO KOORDINATZAILEADuela urte eta erdi sartu zen Zumardiaelkartean Ibon Artola mendi gidaria, eta egun koordinatzaile lanetan aritzen da. Elkartearen jarduna aztertu du ‘ATARIA’-n.

«Lehiakortasunarekinpuskatu nahi izandugu. Disfrutatzea etaikastea dira helburunagusiak»

GIZARTEA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko abenduaren 27a

Page 4: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko abenduaren 27a

Lurgatzen eta udalgobernuaren artekotalka, osoko bilkuranAmasa-Villabonako Udalak, oraingoz, ez dio erantzun taldefeministak lokal bat erabiltzeko egindako eskaerari eta bialdeen arteko elkarrizketak etenda daude joan den astetik

Jon Miranda Amasa-Villabona

Harremana aspalditik dago gaiz-totuta EAJko udal gobernu tal-dearen eta Lurgatz talde femi-nistaren artean. Azkeneko asteo-tan oraindik ere gehiago berotuda giroa eta aurreko ostegunekoosoko bilkuran lehertu egin zententsioa. Hainbesteraino, nonMaite Izagirre alkateak hitzaahoan zutela utzi zituen talde fe-ministako kideak, bilkura buka-tutzat emanez eta aretoa utziz. Galde erreguen txandan hartu

zuten hitza Lurgatzeko kideek.Abenduaren 14an gauzatu zutenekintzari egin zioten erreferen-tzia. Udal bando baten itxurazuen idatzia banatu zuten herri-ko atari guztietan, hilabeteotakoeskakizunari buruz hitz egite-ko –euren ekintzak garatu ahalizateko Kale Nagusiko 38. zenba-kian dagoen eta udalarena denlokala erabiltzea–. Feministekosoko bilkuran adierazi zuten«irudimena» erabili nahi izanzutela euren aldarria zabaltzekoeta herritarren arreta beregana-tzeko, eta horregatik ulertezinaegiten zaiela udal gobernuak«bando faltsutzat» edo «doku-mentu publiko baten faltsifika-ziotzat» hartzea idatzi hori.Abenduaren 19an zabalduta-

ko ohar batean egin zituen adie-razpen horiek Villabonako Uda-lak, eta besteak beste, Pauli Ola-no eta Maite Ortiz hartzen zituz-ten Lurgatz taldeko burutzat.Haserrea piztu du horrek femi-nisten artean eta abenduaren20ko osoko bilkuran, publiko ar-tetik banan-banan zutitu, eurenizen-abizenak esan eta Lurgatztalde apartidista eta asanblea-rioa dela nabarmendu zuten. «Niere Pauli edo Maite naiz». Ema-kume horietako batek adierazizuen: «Taldean ez dugu buruza-girik; inork ez nau agintzen, eztagidatzen ere. Ez ni, ezta taldekobeste inor ere». EH Bilduko zinegotzi Arantxa

Lopezek ere emakume gisa partehartzen du Lurgatzeko asanbla-detan, horregatik «oso gaizki»iruditzen zaio udalak idatzi ho-rretan bi emakumeren izenaagertu izana. «Egoera honi irten-bidea eman behar zaio, udalaezin baita egon gauzak egitekoprest dauden herriko emakumebatzuen kontra». Udal gobernuaren izenean

Ibon Ariznabarretak erantzunzien Lurgatz talde feministakokideei. «Oraintxe ez dugu aurre-ra egiteko modua ikusten. Egiada, giro txarra dago gure artean.Guk biltzeko proposamena egin

dizuegu eta zuek gezurra delaesaten badiguzue, zer espero du-zue guk egitea?». Gogor erantzunzion Pauli Olano Lurgatzeko ki-deak: «Gezur batzuetan oinarri-tua zuen historia sortzen duzueeta gu iraindu eta gutxiestekoaprobetxatzen duzue egoera.Joko honek erakusten du zuenbenetako aurpegia: mertzenariokaskar batzuk zarete eta pertso-na gaiztoak. Amasar eta billabo-natarrok ez dugu hau merezi».Jarrera aldatzeko eta autokri-

tika egiteko prest ote zeuden gal-detu zien alkateak talde feminis-tako kideei eta erantzuna jaso-tzerako plenoa bukatutzat emanzuen, hizketan hasia zen Lurga-tzeko beste kide baten hitzak en-tzun gabe aretoa utziz. Kide horrek azaldu zuenez,

«udal gobernuaren prestutasunfaltak eta feminismo faltsuakemakume oro iraintzen du». Be-raz, elkarrizketekin jarraitu ahalizateko, «taldeko kide diren Pau-liri eta Materi barkamenak eska-tzea eta inposizioak alde baterauztea», eskatu dio udal gobernutaldeari Lurgatz talde feminis-tak; eta horrekin batera proposa-menak mahai gainean jartzea:«Guk batzuk jarri ditugu, zuenaldetik, ordea, ez dugu proposa-menik jaso».

Mendi irteerakantolatzen jarraitzekolaguntza eskatu duteALEGIA // Alegiako Mendi Asan-bladak laguntza eskatu du dato-rren urtean ere mendi irteerakantolatzen jarraitzeko. Bost eu-roko ekarpena eginez, 2019komendi irteeren egutegia banatu-ko dute. Asanbladatik azaldudutenez, «batzordekideoi zuze-nean dirua emanez edo herrikotabernetan egin daiteke ekarpe-na». Bildutakoa, taldeko segu-rua, kartelak eta abar ordaintze-ko izango direla azaldu dute Ale-giako Mendi Asanbladatik.

Errigorako laukaxetatik hiru banatudira dagoenekoIKAZTEGIETA // Azken urteotanegin moduan, udalak etxeetarabanatzen dituen egutegiek zen-baki bana izaten dute, zozketanparte hartzeko. Eskolako hau-rrek atera zituzten zenbaki sari-dunak, eta dagoeneko Errigora-ko bi kaxa zuriak, 193 eta 131 zen-bakidunak, eta kaxa beltz bat,034 zenbakiduna, banatu dituz-te. Beste kaxa beltza, 148 zenba-kiduna, falta da jasotzeko. Ho-nen ordezko zenbakia 048 delajakinarazi dute.

Jakinarazi dituzteGabonetako zozketenzenbakiakABALTZISKETA // Txalburu esko-lako guraso elkarteak egin dituGabonetako zozketak. Saskiarenzenbakia 1623 da eta zenbakihori daramanak eramango duetxera otarra. Guraso elkarteakasteburu pasa bat ere zozkatu dueta 1100 zenbakiarentzat izan dasaria. Bukatzeko, Abaltzisketabertako Ermentañe jatetxeanotordu bat ere oparitan emandute aurten eta sariduna, kasuhonetan, 1152 zenbakia izan delajakinarazi dute.

Aiztondo bailaranpresoen aldekodeia, asteleheneanErredakzioa Zizurkil

Aiztondoko Sare herritarrak ma-nifestazioa antolatu du aben-duaren 31n, 19:00etatik aurrera.Aduna, Alkiza, Amasa-Villabo-na, Asteasu, Larraul eta Zizurkil-go udalek babesa eman dioteOrain Presoak lelopean Villabo-nan abiatu eta Zizurkilen amai-tuko den mobilizazioari. Aipatutako udalek presoen

urrunketa politikarekiko desa-dostasuna azaltzeko mozioa ez-tabaidatuko dute datozen astee-tan. Aurrez mozio hori ere onar-tua dute Araba, Gipuzkoa etaBizkaiko batzar nagusiek etasindikatuek ere babesa eskainidiote. Garai berriaren barruan,espetxe politika berri bat behardela aipatzen da idatzian, «pre-soak zigorrak gizarte eta familiaerroak dituen lekutik urrun be-

tetzea saihesten duen politikabat, zeinak erraztuko baitu beresenideekin harremana izatea,bere seme-alaba adingabeen on-gizatera begira eta horiek gura-soekin egoteko duten eskubide-en alde». Mozio hori bera onartua dute

dagoeneko Zizurkilen, EAJ etaEH Bilduko zinegotziek babestuzuten testua. Alkizan, Adunan,Larraulen, Asteasun eta Amasa-Villabonan urtarrileko osokobilkuretan onartuko da mozioa.Aiztondoko Sare herritarrak ja-kinarazi duenez, Amasa-Villa-bonako Udalean ordezkaritzaduten hiru alderdien babesaizango du adierazpenak. Mozioarekin batera, Aizton-

doko sei udalek, astelehenean,Villabonatik Zizurkilera egingoden manifestaziora joateko deialuzatu diete herritarrei.

Iazko manifestazioaren irudia, Zizurkildik Villabonarako bidean. A. IMAZ

Page 5: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

Hondakinenkalitateahobetu asmoz,kanpaina Materia organikoaren gaikako bilketahobetzeko, edukiontzi marroietaneranskailuak jarri dituzte; Ibarran,ikuskapen lanak egiten ari dira

Irati Saizar Artola Herria

Tolosaldeko Mankomunitatea-ren arabera, eskualdean gaika-ko bilketa %64koa da. Tasa«adierazgarria» dela nabarmen-du du, baina zer hobetua bada-goela esan du: «Une honetan,hobeto sailkatzea eta birzikla-tzea da mankomunitatearenhelburua eta, batez ere, edu-kiontzi marroian jasotako hon-dakinarena azpimarratu nahidugu». Horretarako, Ibarra, Iru-ra, Tolosa eta Villabonako edu-kiontzi marroietan eranskai-luak jarri dituzte, eta erabilpenaikuskatzeko kanpaina burutukodute. Izan ere, mankomunitateak

azaldu duenez, «oraindik herri-tarren ehuneko txiki batek, pol-tsak lurrean, edukiontzien alda-menean uzten ditu, ez du ondobereizten eta arrisku larrian jar-tzen du gainerakoen ahalegi-na». Haien helburua ehunekoahanditzea eta kalitatezko birzi-klatzea lortzea da. Eranskailuen bidez, beraz,

honakoa gogorarazi nahi dieteherritarrei: «Hondakin organi-koak poltsa konpostagarrietanutzi behar dira, inoiz ez plasti-

kozko poltsetan. Udalak doanbanatzen ditu poltsa konposta-garriak. Bestetik, pixoihalak ezdira edukiontzi marroian utzibehar, inoiz. Eta azkenik, iraun-gitako elikagaiak edukiontzimarroian utzi behar dira, bainalehendabizi ontzia edo bilgarriakendu behar zaizkie. Edukion-tzi marroian, beraz, materia or-ganikoa bakarrik utzi behar da».

IKUSKAPENA, IBARRANTolosaldeko Mankomunitatekohezitzaileak Ibarrako edukion-tzi marroietan botatako honda-kinen ikuskapen lanak egingoditu. Hala, era desegokian atze-mandako hondakinen jatorriaidentifikatzen saiatuko dira, etahondakinen sailkapen egokiaegiteko informazioa zabaltzeaizango du helburu. Ikuskapen lan horiek auzoka

egiten hasi dira. Atarietan ban-doa itsatsi da, ekintzaren berriemanez, eta bertan edukiontzijakin bakoitzean denbora tartedesberdinetan sumatutakooharrak adieraziko dituzte. Eraberean, edukiontzien erabil-tzaileei, behar den kasuetan,ohartarazpen orriak bidalikozaizkie informazioa emanez.

Gabonetakoaisialdi planberezia, BerrobinIrati Saizar Artola Berrobi

Opor hauek herrian aprobetxatunahi dituenak, badu aukera Be-rrobin. Ia egunero dute zerbaitegiteko, izan kirola, tailerra edo-ta jolasa. Gaur bertan, 18:00etanhasita belaunaldien arteko Lais-ter Chef tailerra daukate Bide-Ona elkartean. Aiton-amonekplater goxoak prestatzen eraku-tsiko dizkiete gaztetxo eta hau-rrei. Jarraian, dastatzea egingodute. Bihar arratsaldean, patina-je ikastaroa izango da eskolakoestalpean, 18:30ean. Urtea amaitzeko, berriz, bizi-

kleta itzulia egingo dute Balia-

rraingo Ibiur urtegira, eta bitar-tean, txikienek psiko-saltoaizango dute 10:00etan hasita. 2019. urtea behar bezala haste-

ko, Uzturrera egingo dute ibilal-dia 09:00etan, eta ondoren, ha-maiketakoa izango dute. Urtarri-laren 2an, berriz, margotzea,papiroflexia eta buztinarekin es-kulanak egitea aurreikusi dute.Hurrengo egunean, IruñeakoSalting parkera egingo dute bi-daia. 14:00etan abiatuko dira,eta 5 euro ordaindu beharko ditubakoitzak. Azkenik, urtarrilaren4erako, karting-eko kotxeak –pe-dalezkoak eta gasolinazkoak–eramango dituzte.

Urepele Elkartearenurteurrena ospatukodute igandeanBERASTEGI // Hamabost urte be-teko ditu Berastegiko UrepeleElkarteak abenduaren 30ean.Egun guztiko egitaraua antolatudute. 08:30ean Urepele mendiraegingo dute irteera. Ondoren,12:30ean, poteoa egingo dute he-rrian zehar, eta bazkaria izangodute jarraian lehengo, oraingoeta etorkizuneko bazkideekin.Arratsaldean, argazki zaharrakikusteko tartea hartuko dute18:00ak aldera, eta 20:00etanKilimak taldeak kontzertua es-kainiko du. Luntxari emangodiote pasoa jarraian, eta ospaki-zun eguna DJ Toxorekin boro-bilduko dute.

Alkoholismoariburuzko bilera irekia,gaur, TolosanTOLOSA // Tolosako AlkoholikoAnonimoen Uzturre taldeak, bi-lera irekia egingo du gaur, Kon-deko aldapan dagoen CorpusChristiko aretoetan, 19:30eanhasita, alkoholismoaren eta bereondorio eta irtenbideen ingu-ruan hitz egiteko. Alkoholismo-ari buruzko informazioa eskura-tu nahi duen pertsona edo seni-de oro ongietorria izango delaadierazi dute taldekoek.

Ohiturei jarraituz,urtarrilaren 1eanIpuliñora igoera BERASTEGI // Urte asko darama-tzate berastegiarrek urte berriegunean Ipuliño mendira igo-tzen. Gailurrean xanpainarekinospatu ohi dute urte berriarenetorrera eta urtez urte, jendegehiago animatzen da. Aurtenere, asmo bera dute Aldin MendiElkartekoek. 09:00etan BasurdeElkarte parean geratu dira.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko abenduaren 27a

SARI POTOLOAK, ESKURAIbarrako Merkatarien Elkarteak hiru sari prestatu ditu herri-tarren artean banatzeko. Batetik, Mediterraneotik barrenazazpi gaueko kruzeroa; bestetik, bizikleta eta Iriarte jatetxe-an bi lagunentzat otordua; eta azkenik, 50 hazbeteko telebis-ta eta eta Hika txakolindegian bi lagunentzat bazkaria zozka-tuko dituzte. Irabazleen izenak, urtarrilaren 4an jakinarazi-ko dituzte. Bitartean, Zugasti dendan daude ikusgai. ATARIA

Page 6: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

Eizmendi, nagusi Asteasun

Erredakzioa Asteasu

Sei harri-jasotzaile aritu zirenEuskal Herriko Harri Handientxapelketan Asteasun, eta JokinEizmendik jantzi zuen txapela.Iban Ugartemendia hernialdea-rrak bosgarren amaitu zuen.Aimar Irigoien errezildarrak

ez zuen parte hartu lesio baten-gatik, eta Jokin Eizmendi za-rauztarrak nagusitasun handiaerakutsi zuen, guztira 7.150 kilojasoz. Bigarrena Jon Unanue Go-enatxo III.a azkoitiarra izan zen,5.125 kilo altxatuz; hirugarren

Imanol Illarramendi Kortaberriaiarra izan zen, 5.100 kilorekin;laugarren postua Aimar Galarra-ga oriotarrarentzat izan zen,4.600 kilorekin; bosgarren IbanUgartemendia hernialdearraizan zen, 3.875 kilorekin; seiga-rren postua txapelketan debutaegin duen Julen Diaz arabarraizan zen, 2.775 kilorekin.Telebistatik zuzenean eskaini

zuten txapelketa, eta ring batenitxura eman zioten lehiaketari.Jende ugari elkartu zen fron-toian ikuskizuna bertatik jarrai-tzeko.

ABENDUAREN 31N, GEHIAGOHerri kirolen saio erakargarriaizango da abenduaren 31n, Aste-asuko frontoian, 17:00etatik au-rrera. Batetik, Urrezko Aizkola-rien Koparen finala jokatuko da.

Ibarran bizi den Xabier Orbego-zo Arria V.a izango da bertan, etaaurkari Mikel Larrañaga eta Iña-ki Azurmendi izango ditu. Bestetik, Gabonetako Harri-ja-

sotze Sarian Xabier Peña, Inhar

Urruzuno eta Imanol Albizu Goi-koetxe izango dira lehian. Azke-nik, Gabonetako EmakumeenIngude Kopan, Maika Aristegi,Virginia Finol eta Karmele Gisa-sola ariko dira nor baino nor.

Harri HandienTxapelketa irabazi duJokin Eizmendik; Iban Ugartemendiabosgarren izan da

Harri HandienTxapelketaren sari banaketa. IBON ERRAZU

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusOSTEGUNA, 2018ko abenduaren 27a@TOLOSALDEAKIROL

Merezitakooporrak

E guberri aurreko azkenlarunbata zen eta gureneskek urteko azkenpartida zuten eta baitalehen itzulikoa ere,

Gasteizko Aurreraren aurka.Ondo bukatu nahian eta lehenitzulia ondo bukatzeko asmoz,partida hasi eta bosgarren minu-turako 2-0 aurreratu ziren marka-gailuan Izaroren bi golekin. Na-bari zen bai batzuk oporrak azkarhartu nahi zituztela!Usabal gainezka zegoen, anto-

latuta zeuden kirol desberdine-kin. Aparkalekuan ez zen kotxegehiagorik sartzen eta beraz ko-txez etorri zirenak urrutira joanbehar izan zuten aparkatzera.Galdetu bestela Izaroren guraso-ei, berandu iritsi eta alabaren bigolak ikusi gabe geratu baitziren.Beraz, badakizu Izaro, hurrengopartidan golak sartzea tokatzenzaizu gurasoek ikusi ahal izateko!Partida aurrera zihoan, eta

oraindik asko gelditzen zen. Orduerdi pasa zenean iritsi zen hiruga-rrena. Baloiak sareratu nahi ezzuela ematen zuen, izan ere, Ben-golek gola sartu aurretik bi aldiz jobaitzuen langan, eta 0-3 irabaztenjoan ginen atsedenaldira. Atsede-naldia eta gero, gasteiztarrak pre-sio handiagoarekin atera zirelaikusi zen, eta gure neskak baloiasko galtzen hasi ziren. Minutuero batean, Aurrerak bi gol sartzealortu zuen, eta ondorioz, urduri-tasuna nabari zen harmailetan.Partidak aurrera jarraitu zuen

eta ezker aldetik egindako jokaldibatean, zelaira sartu berria zenLeirek, area barruan jokaldia egi-ten ari zela piszinazoaegin eta pe-naltia gure alde. Leire berak jaurtizuen, eta lasaitzeko 4-2 jarri zuenmarkagailuan (lasai Leire, penaltigarbia izan zen, ez daukazue ma-liziarik lurrera botatzeko eta!).Horrela bukatu zen partida.

Onena hiru puntuak etxean gera-tu zirela izan zen, eta horrela le-hen postuetan jarraitzeko aukeradugu. Orain merezitako oporrak.Ondo pasa eta gozatu!

HarmailetatikJavier JauregiTolosa CF, Euskal Liga

HASI DIRAPILOTATOPAKETAKParte hartzaileen argazkisaioakeman zion hasieraatzo, Gabonetako Pilota To-paketei. 75 pilotari inguru ari-ko dira bertan. Atzo eta gaursailkatze partidak dituzteAlegian, Altzon, Amezketaneta Ikaztegietan. Larunbate-an jokatuko dituzte finalak,16:00etatikaurrera, AlegiakoElorri pilotalekuan. I.G.L.

Artolarentzat izan da puntua

Erredakzioa

Eskuz Binakako Pilota Txapelke-tan, eskualdeko bi aurrelarienarteko norgehiagoka jokatu zenasteartean. Artola alegiarrak Ma-riezkurrenarekin batera 17-22irabazi zien Altuna III.a amezke-tarrari eta Martijari. Hori horre-la, Artola eta Mariezkurrena lau-garren postuan doaz, hiru garai-

pen eta bi porrotekin. Altuna etaMartija seigarren daude, bi ga-raipen eta hiru porrotekin. Hurrengo jardunaldian, Arto-

la eta Mariezkurrena ElezkanoII.a eta Rezustaren aurka lehia-tuko dira, larunbatean, Etxeba-rrin. Altunak eta Martijak Olai-zola II.a eta Albisu izango dituzteaurkari, datorren asteartean, Ei-barren.

PEBET MEMORIALAREN FINALAVillabonako Behar Zana elkarte-ak antolatzen duen VII. PebetMemorialaren finala jokatuko dalarunbat honetan, Berhazana pi-lotalekuan, 17:30ean.

Aurretik, gaur goizean, eta Be-har Zana elkarteak antolatutaere, Gabonetako Pilota Topaketaegingo dute. 80 neska-mutil in-guruk, 50 partidatik gora jokatu-ko dituzte eskuz, palaz zein jokogarbian. 10:00etan hasiko da to-paketa, Oria Merkatarien Elkar-tearen babesarekin, eta herriandauden barraketan aritzeko opa-ritxoa izango dute pilotariek.Ondorengo taldeetako pilotariekparte hartuko dute GabonetakoPilota Topaketan: VillabonakoBehar Zana, Adunako Txulobi,Zizurkilgo Ziotza, DonostiakoAlde Zaharra eta Angeluko Har-doytarrak.

MIGEL SOROA MEMORIALAIgande honetan Migel Soroa Me-morialean finalerdietarako az-ken txartelak banatuko dira, To-losako Beotibar pilotalekuan,16:30etik aurrera. Etorkizuneko-etan Julen Alberdik (Gazte Leku)eta Olidenek (Añorga) Murua-Garcia (Bergara) bikotea izangodute aurrean. Bigarren partidan,elite mailan, Ioritz Egiguren(Zazpi Iturri)-Sarasa (Buruzgain)bikotea Elola (Tolosa)-Aldave(Oberena) bikotearen aurka ari-ko da, eta hirugarrenean, EnekoLabaka (Tolosa)-Bikuña (Anti-guo), Salaberria (Erreka)-Ota-duyren (Olaburu) aurka.

Artola etaMariezkurrenak II.ak17-22 irabazi dioteAltuna III.a etaMartijari

Page 7: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

Imanol Garcia Landa Berastegi

Mikel Plazas (Berastegi, 2000)eskiatzaileak Espainiako selek-zioarekin parte hartu du Europamailako iraupen eskiko probe-tan aurreko bi asteburuetan. Espainiako selekzioarekinlehiatu zara Europa mailakolehiaketetan. Nola iritsi da au-kera hori?Italian azaroaren 30ean etaabenduaren 1ean eta 2an sailka-pen probak izan genituen. Horpostua lortu nuen, eta Espainia-ko selekzioak Europako Kopanparte hartzeko aukera eman zi-gun. Suitzan eta Italian lehiatuzara. Zein izan dira emaitzak?Suitzan Campran lehiatu nin-tzen, eta esprintean hamabosga-rren postuan sailkatu nintzen,baina final laurdenak espero bai-no okerrago atera zitzaizkidaneta ez nuen finalerdietarako sail-katzea lortu. Baina gustura nagoegindakoarekin. Hamar kilome-troko proban nahiko gustura ibi-li nintzen eta 42. postua eginnuen sailkapen orokorrean. Ju-nior mailan, aldiz, 28. postua lor-tu nuen. Italian, Valdidentron,Europako Kopako txapelketan,

junior mailan, esprintean ez ge-nuen sailkatzea lortu, baina gus-tura nago lortutako 61. postuare-kin; skatineko hamar kilometro-ko 62. postuarekin ere osogustura nago; eta 15 kilometrodituen proba klasikoan 72. pos-tua lortu nuen. Karrera txarraizan zen. Orokorrean gusturaaritu nintzen, asteburu politaizan da.Zein izaten da zure erronkahorrelako probetan?Espainiako selekzioarekin joa-ten garenen artean lehenengoapostua lortzea izaten da asmoa,eta gero orokorrean ahal denpostu onena lortzea.Lehenengo urtea da partehartzen duzula Espainiakoselekzioarekin?Aurreko urtean ere egin nituenpare bat irteera. Bestela, uda al-dean talde askok batera entrena-tzen dugu, kataluniarrekin etaAragoikoekin aritzen gara, etaEspainiako hautatzailea ereetortzen da, talde giroa sortzeko. Eta zer suposatzen du zure-tzat Europa mailako txapelke-tetan parte hartzea?Azkenean kanpoan lehiatzea da,eta ahal dela hobetzen joatea.Egun Imanol Rojo tolosarra

Munduko Kopan lehiatzen da,eta ea egunen batean guk horilortzen dugun. Olinpiar Jokoeta-ra iristen bagara, askoz hobeto,hori guretzako geldituko baitaazkenean. Eta zer moduz moldatzen za-rete Europan Espainiako se-lekzioarekin joaten zarete-nak?Europa Iparraldeko herrialdeko-ekin alderatuz, normalean atze-tik ibiltzen gara, baina aurtenoraingoz ateratzen ari garenemaitzak ez dira hain txarrak. Nibehintzat gustura nago, eta bestebi edo hiru kide postu hobeagoaklortzen ari dira, eta ez da txarra,egia esan. Noski, Europa Iparral-dekoak, norvegiarrak-eta, askozhobeto ibiltzen dira, eta italia-rrek ere sekulako maila dute.Junior mailan lehiatzen zara.Nola dago mailakatua?Bi junior maila daude. Lehenen-go juniorrak 16tik 18 urte bitarte-koak dira. Besteak 18tik 20 urteartekoak dira. Bigarren talde ho-rretan ari naiz ni, lehen urtea dut. Eta nola moldatzen zara?Bada ohitzen joan behar gara, las-ter maila absolutuan sartuko ga-relako eta hor 30 urtekoekin-etalehiatzen hasi beharko dugulako.

Eta Europako proba horiekbukatu eta gero, zein besteproba dituzu denboraldi ho-netarako?Hurrengo proba gehienak Espai-nia mailan izango dira, eta nireesperantza da podiumean sar-tzea, aurreko urtean baino gehia-go, behintzat.Aurreko denboraldian zeremaitza lortu zenituen Espai-niako Txapelketan ?Klasiko proban laugarren geratunintzen, eta eskatinekoan hiru-garren egin nuen. Gero Kopa ize-neko lehiaketa izaten da. Karre-retan egindako emaitzekin lortu-tako sailkapena izaten da. Etaorokorrean eta esprintekoan le-hen postua lortu nuen. Eta hurrengo Espainiakoanzein da zure asmoa?Ea aurreko urtean baino hobetoegiten dugun. Azkenean bost edosei izaten gara segundo gutxitansartzen garenak, eta lehia horizaten da. Nola sartu zinen eskiarenmunduan?Txiki txikitatik sartu nintzen;gurasoek sartu ninduten. Be-raiei gustatzen zitzaien, eta nire

arreba eta niri, hazten joan ga-ren heinean, gustatu egin zaigueta beti jarraitu izan dugu. Urte-ro-urtero eskiatzera joaten gi-nen eta ez dugu utzi. Ez naiz go-goratzen noiz hasi nintzen ze-hazki lehiaketetan partehartzen; nahiko txikitan izangozen. Eta beste kirolik praktika-tzen duzu?Beste kirolak praktikatzeko ga-raia uda aldea izaten da. Norma-lean korrika aritzen naiz, bizi-kleta ere asko egiten dut, bainagehiena rolleskia izaten da. Es-kiaren berdina da, baina errepi-dean ibiltzeko. Eski batzuk bai-no txikiagoak dira eta gurpilakdituzte aurrean eta atzean. Erre-pidean, portuak igotzen-eta ari-tzen gara. Imanol Rojo aipatu duzu le-hen. Berarekin elkartzen zaraentrenatzeko?Egia esan Imanol normaleankanpoan izaten da, baina etxeandagoenean, eta posible bada,gustatzen zait berarekin entre-natzea. Bera da oraintxe Mun-duko Kopan lehiatzen ari dena,eta guretzako eredu bat da.

ATARIA

«Europa Iparraldekoekinalderatuz, normaleanatzetik ibiltzen gara»MIKEL PLAZASESKIATZAILEAHemezortzi urte dituen eskiatzaile berastegiarra gustura dagoEuropa mailako lasterketan lortu berri dituen emaitzekin.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko abenduaren 27a @TOLOSALDEAKIROL

Page 8: M. IRAOLA «Helburua da taldean heztea, ikastea eta ... · Mikel Iraola Tolosa Duela bi urte eta erdi burutu zi-tuen lehen jarduerak Zumardia elkarteak, eta geroztik antolatu dituen

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2018KO ABENDUAK 27Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

OSTEGUNA 27AGENDA

Deialdiak

Ibarra.Beldartxo jatunaantzezlana,gaur, 17:00etan, kultur etxean.Anoeta.Hilekoaren inguruko tailerragaur, 17:00etan, Gaztetxean, Negu-ko Solstizioaren egitarauaren ba-rruan.Irura.Kalean otso etxean uso ikus-kizuna gaur, 17:30ean, kultur etxean.Tolosa.Entre dos aguasfilma gaur,19:15ean eta 21:45ean, Leidorren.Berrobi. Laister Chef tailer interge-nerazionala Bide-Ona elkartean,gaur, 18:00etatik 20:00etara. Ondo-ren, afari merienda ikastaroan pres-tatutakoarekin.Amasa-Villabona.Errusiar balletagaur, 19:30ean, Gurea antzokian.Tolosa.Alkoholiko anonimoen bileragaur 19:30ean, Corpus Christikoaretoan (Kondeko aldapa).Amezketa. Nerabeei zuzendutakoFrontenis Txapelketa, bihar,10:00etatik aurrera, Larrunarri pilo-talekuan. Aduna. Peru eta Otsoa antzezlanabihar, 12:00etan.Ibarra. Magia eta marrazki bizidunakuztartzen dituen Musika galduarenbila antzezlana, bihar, 17:00etan,kultur etxean.Tolosa.Sun magoaren Magic Es-pectacular ikuskizuna, bihar,17:00etan, Leidor antzokian.Anoeta. Gaztetxearen NegukoSolstizioa egitarauaren barruan,bihar: Kaleko doinuak proiektuarenaurkezpena 17:00etan, Gaztetxean;Azken arnasa artedokumentala,udaletxean, 18:30ean, eta TPR, Ez-tena eta Koltx-OI! taldeen kontzer-

tuak 23:00etan. Udaletxeko Eguberrietako egitarauaren ba-rruan, bihar: 19:00etan Mikelasa-gasti auditorioan Kukuak Kantuztaldearen kontzertua, eta frontoianKuku Pilota Elkarteak antolatutakoGabonetako Pala Txapelketako fi-nalak, eta 19:30ean elkarretaratzeaEuskal presoak Euskal Herrira lelo-pean.Amasa-Villabona.Animales fan-tasticos y...filma bihar, 19:00etaneta 22:00etan, Gurea antzokian.Tolosa. Bohemian Rhapsodyfilmabihar, 20:00etan eta 22:30ean, Lei-dorren. Tolosa. Anita Parker eta La Furiarenkontzertuak Bonberenean, bihar,22:30an.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Rosalia Morant Barber. Zabalarreta Lorategiak 1. Telefono zenbakia:943 67 38 49.Gauekoa.Rosalia Morant Barber.Zabalarreta Lorategiak 1. Telefono zenbakia: 943 67 38 49.

Zubimusuko ikasleakere egon dira ‘Ataria’n

Erredakzioa Tolosa

Erakutsiz ikasi ekimenaren bi-garren geldialdian Villabonaeta Zizurkilgo Zubimusu ikasto-lako gazteak izan dira protago-nista. Ohi bezala TOLOSALDEKO ATA-

RIAko erredakzioa ezagutzekoaukera izan dute eta bertan ka-zetaritzaren inguruan sakon-tzeko aukera izan dute. Era be-rean, ATARIA IRRATIAko Pasahi-tza saioan parte hartu dute. Izan ere, TOLOSALDEKO ATA-

RIAk bere jarduna gerturatunahi die eskualdeko haur etagazteei Erakutsiz ikasi proiek-tuaren eskutik.

Villabona eta Zizurkilgo ikastolako gazteak izan dira ‘TolosaldekoAtaria’n, kazetaritza lanen inguruko informazioa jasotzen

Zubimusu ikastolako gazteek hartu dute parte ‘Erakutsiz ikasi’ ekimenean. R. C.

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

14º / 3º

16º / 3º

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik. Erredakzioa ezagutzaz gain, ‘Ataria Irratia’n parte hartzeko aukera izan zuten gazteek. I. S.