M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! 2007...Behin eta barriro gure herritxo honek laguntzen...

8
L A U K I Z e t a M A R U R I - J A T AB E k o E U S K A R A Z E R B I T Z U A 2007ko APIRILA - 15 zk. eUTSI ! eUTSI !

Transcript of M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! 2007...Behin eta barriro gure herritxo honek laguntzen...

LA

U

KIZ

etaMARURI-JATABEko EUSKARA ZERBITZ

UA

2007ko APIRILA - 15 zk.

eUTSI!eUTSI!

Pasa den otsailaren 10ean, Gurasoen Elkarteak antolatuta, eskolako umeek,gazta egiteko aukera eduki zuten.Oso gus-tura ibili ginen,bai umeak zein nagusiok eskuak esne artean sartzen. Denok ikasi ahal izan genuen gazta zelan egin behar den Iñaki Ostolozagaren eskutik.

Iñakik ekarritako gazta batzuekin hamaiketakoa egiteko ere aukera egon zen eta aipatu behar dugu gaztak gozo-gozoak zeudela.Egun horretan egindakoak,umeek eskolan jan zituz-ten eta ia-ia Iñakik ekarritakoak bezain gozoak egon ziren.

Gurasoen Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu alde bate-tik etorritako jende guztiari eta bestetik eta bereziki Iñakiri.

LAUKIZ • MARURI-JATABE2 - eUTSI!2 - eUTSI!

Urtero bezala egin dira Laukizen 2007 ur-teari dagozkion Zaldi probak. Eguraldi ona izan denez, beste urte batzuetan baino jende gehiago bertaratu da ikuskizunaz gozatzeko. Guztira 13k hartu zuten parte eta lehenengo hiruak honakoak izan ziren:1.- Olarrea jatetxea 73 untze, ¾, 6,60m2.- Julen Beaskoa 70 untze, 3.- Restaurante Ganene 69 untze 3,10mLehenengoak Goiko Tabernako txapelaz gain, Erraskondoko garaikurra eta Laratz jatetxeko manta eraman zituen, Tokiko saria berriz Ga-nene jatetxearentzat izan zen.

Ohitura zaharrari jarraituz, eta aurreko urtean bezala. Laukiztar talde bat atera zen herrian zehar Agate Deunari abes-teko. Aurten ere, Aiko kultur taldeak antolatu du ekintza hau. Udalerri osoa zeharkatzeko batzutan oinez eta bes-te batzutan autobusez joan ziren, beti ere trikitrixaren soinua lagun. Azkene-na ez ziren Agirre auzotik pasatu ze-ren eta gehienak herriko enparantzan zeuden hara heldu zirenerako.Giro ona, jende piloa eta batutako di-rua Aiko kultur taldeak urtean zehar antolatzen dituen ekintzetarako erabi-liko da.

AGATE DEUNA

LAUKIZKO UMEEK GAZTA EGITEN

LAUKIZKO ZALDI PROBAK 2007

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 3 eUTSI! - 3

ZUHAITZ EGUNAMARURI-JATABEN

Martxoaren 10ean Maruri-Jatabeko Udalak hirugarren urtez Zuhaitz Eguna antolatu zuen. Zapatu goizean, eguerdiko 12etan, umeak, gurasoak eta familia, trikitixarekin batera, udalerriko Elizatik abiatu ziren Elexpuru ingurura, bertan, 2006an jaiotako ume bakoitzeko zuhaitz bana landatzeko. Bertaratu ziren beste umeek ere, landare haziak jarri zituzten. Ekitaldia behar bezala amaitzeko, elizaren atzeko aldera itzuli ziren denok prestatutako hamaiketakoaz gozatzeko.

Apur bat jan eta edan ondoren, zuhaitza landatu duen ume bakoitzari diploma bana banatuko zitzaion oroigarri bezala. Beste umeek ere margozteko pinturak jaso zituzten. Eguraldiak lagun, zapatu goiz ederra pasa ahal izan zuten hara hurbildu ziren guztiok.

LAUKIZ • MARURI-JATABE4 - eUTSI!4 - eUTSI!

Behin eta barriro gure herritxo honek laguntzen dakiala erakutsi dau. Oraingo honetan, 3.400 euro batu behar ziran, Kongoko 52 ume minusbaliatu edo elbarriren barnetegiko gastuak tapatzeko, hau da, jatekoa, eskola eta osatzeko behar dabezan baliabideak ordaintzeko.

Otsailaren hasieran, Santa Ageda eguneko erronda izan genduan. Zapatuz eta egunez egin behar izaten danez, aurton S. Blas egunean jausi zan, hain zuzen. Goizeko 9etan abiatu ginen eta 12 ordutan herrian zehar ibili eta herritarrekin hartuemon gozoak eta alaiak izan ondoren, amaitutzat jo genduan erronda. Merezi izan eban, bene-benetan: 3.383 euro batu ziran. Munduko pobrezia tapatzeko apenas da gauza, baina gureari jarraituz, “gitxi eta gitxi, zuloa itxi”.

Dirua Elizbarrutiko Misioetan sartu dogu. Orain Xabier Goikuria abadeari eta San Joseren mojei tokatzen jake jo eta ke lan egitea, gure laguntza bideratzeko. Ez da lan makala han egiten dabena.

Beste behin ere jatabetar guztiei agertu behar deutsegu esker ona, eta ez antolatzaile edo errondariena bakarrik. Xabierrek berak ere kartatxo hau bialdu deusku Kongoko lurralde haretatik:

Jatabetar maiteok:

Eguraldiaren ardura barik, bufanda zaman eta zahatoa lepoan baserriz baserri eta etxez etxe ibili zarienoi, eskerrik asko bihotz-bihotzez. Nekeari eutsiz hainbat ume elbarriren minak arindu ahal izan dozuez. Zuoi eskerrak, posible izango da, inor kalean ez gelditzea dirurik ez daukala eta, barnetegira eta eskolara joan ezinik.

Aurtengo gastuena eginda daukagu zuen laguntzari esker. Gure umeak zer jan, zer jantzi eta zelan aurrera egin izango dabe, Maruri-Jatabeko jendeari esker.

Xabierren karta honen barri emonaz batera, Jatabegintza alkarteak eskerrak emon nahi deutsuez zuon diru-laguntza, harrera eta humoreagaitik. Astia eta dirua emonez, justiziak eta anaitasunak aurrera egin daikee gure munduan.

Jatabegintza

EUTSI AFRIKARI!

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 5 eUTSI! - 5

2007-2010 ALDIRAKO EBPN BERRIADakizuenez, Laukiz eta Maruri-Jatabeko Udalek 2003 urtearen amaieran, EBPNren plan estrategikoa onartu eta garatzeko konpromezua hartu zuten. Behin 2007an, Euskara Bi-ziberritzeko II Planari ekiteko garaia da. Gauzak horrela, bai Laukizek, bai Maruri-Jatabek, udalerri bakoitzeko Osoko Bilkurak beren plan estrategiko berria onartzeaz gain, 2007 ur-terako kudeaketa Plana eginda ere badute.Aurreko Planean bezala, hiru helburu nagusi garatzen jarraituko ditugu: euskararen trans-misioa, euskararen erabilera eta euskararen elikadura, eta aurrekoan bezala bizitzako alor guztietan eragina eta ekintzaren bat egiten saiatuko gara.Hala ere, plan berri honek berrikuntzak ere ekarri dizkigu:

- Oraingoan Laukizek eta Maruri-Jatabek, bakoitza bere aldetik bere plan propioa izango du, batez ere batean eta bestean dagoen egoera ezberdina baita. (besteak beste, Laukizek badu eskola eta Maruri-Jatabek ez, eta Maruri-Jataben, Laukizen baino elkarte gehiago dago)

- Euskararen aholku batzorde berriak sortu dira herri bakoitzean, zeren orain arte nahiko zaila izan baitzen herri ba-teko eta besteko kideak denak batera biltzea.

- Urte hauetan zehar egin diren ekintzez gain beste berri batzuk egiteko asmo dago; adibidez irakurzaletasuna gehia-go bultzatzea, ahozko ondarea jaso, (aintzineko ohiturak, bertsoak, kantak, argazkiak..) eta herriko ostalaritzarekin harreman gehiago izatea, menuak, kartelak etbar euskaraz ere agertzeko.

Aldi berean, esan behar da, plan hau ez dela bat ere estatikoa dinamikoa baizik eta ildo honetatik azpirratu nahi genuke zuen partaidetza ezinbestekoa izango dela Plan hau behar bezala garatzeko eta euskararen normalizazioa lortzeko.Informazio gehiago nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta jo ezazu Euskara Zerbitzura

Laukiz: astelehen eta eguenetan (94.615.10.51) [email protected]: martitzen eta barikuetan (940674.22.53) [email protected]

LAUKIZ

MARURI-JATABE

LAUKIZ • MARURI-JATABE6 - eUTSI!6 - eUTSI!

Aspaldi ez dela, bazegoen Maruri-Jataben, Santa Kurtze ezaguna zen baseliza. Hasiera batean, lekuz aldatu zen gerora desagertzeko. Orain herritar talde bat ahaleginak egiten ari da baseliza honen in-guruko xehetasunak bildu, aintzineko kokapena aurkitu eta berriro eraikitzen bada non eta nondik egin litezkeen sarbideak ikusten.Lehenengo batzarra urtarrilaren 30ean egin zen, eta batzuk ezin eto-rria adierazi arren, nahiko jendek erantzun zion Maruri-Jatabeko Uda-lak egindako deiari baita gerora parte hartzeari ere. Otsailaren 23an, udaletxeko langile batzuk komisioko partaide batzue-kin batera batu ziren mendi ingenieruarekin, kokatu ahal den lekua az-tertzeko, non eraiki eta sarbideak non egin ahal diren ikusteko. Datu

guztiak bildu ondoren eta herritarren laguntzarekin, berriro eraikitzeko proiektua martxan jarri daiteke. Lehenengo kontaktu hauek oso sentsazioa onekoak izan dira. Beraz proiektu honetan interesa izanez gero Udale-txearekin kontaktuan jarri zaitezke zuzenean.

MARURI-JATABEN, SANTA KURTZEKOBASELIZA BERRESKURATU NAHIAN

Pasa den urtarrilaren 19 arte, Saharar Errefuxiatu Kanpa-menduetan jasatzen ari diren egoera latzari aurrera egin ahal izateko, oinarrizko elikagaien (AZUKREA, ATUNA eta LENTEJAK) eta higiene produktuen (KONPRESAK), bigarren batzea egin da.

Saharar errefuxiatuen elikatzea ziurtaturik ez egoteak, biztanleriaren bizitza kalitatean ondorio latzak ditu, batez ere umeen osasun egoeran, desnutrizioarengatik pato-logien agerraldiak areagotuz, eta beste gaixotasunenga-nako erantzun ahalmena murriztuz.

Aurten, Maruri-Jatabeko herrian hurrengo zenbatekoak batu egin dira:

AZUKREA: 32 paketeATUNA: 112 lataLENTEJAK: 23 paketeKONPRESAK: 32 pakete

Artero bezala, Elikagai Karabana hau, otsailan irtengo da Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetarantz.

Aukera hau aprobetxatu nahi dugu, Maruri-Jatabeko biz-tanleen elkartasuna berriz ere, eskertzeko, kasu honetan saharaui tar herriarekin izandakoa. Eskerrik asko.

“SAHARAREN ALDEKO III EUSKAL KARABANA”

Maruri-Jatabeko Udalak, udalerriko Jatazpi txokoaren laguntzaz, pertsona nagusiei nahiz gazteei zuzendua Sukaldaritza Ikastaro bat antolatu du Aitor Calvete-ren eskutik.Ikastaro hau, otsailaren 12an hasi zen eta hain eran-tzun ona izan duenez, hiru talde antolatu behar izan dira: astelehenetan, martitzenetan eta eguastene-tan. Zortzi astetan zehar, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara, eguneroko platerak prestatzen ikasten dabiltza (lehenengoa, bigarrena eta postrea). Jakin badakigu, jendea oso pozik dabilela, beraz gerta daiteke ikastaro honek jarraipena izatea beste sukal-daritza mota bat ikasteko.

SUKALDARITZAIKASTAROA

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 7 eUTSI! - 7

Otsailaren 16an laukiztarrek “bi aldiz” ospatu dituzte Inauteriak: Lehenengoz eskolan eta gero Urrutia jate-txean egindako bertso afariarekin. Otsailaren 16an Laukizko Lauaxeta Enparantza kolorez bete zen. Inauteriak zirela eta, Gurasoen Elkarteak txokolatada bat antolatu zuen eta eguraldiak lagunduta oso giro alaia suertatu zen.Umeak oso mozorro politekin etorri ziren baina guraso bat baino gehiago ere animatu zen bere itxura aldatzera nahiz eta argazkian ateratzen ez ausartu.Aipatzekoa da jende piloa hurbildu zela txokolatea eta bizkotxoak jatera, beraz, hurrengo urtean berriz anto-latzeko gogoa eta asmoa dago.

INAUTERIAK LAUKIZEN

Mojaren bat, Mexikanuek, erlea, pirata mozo-rrotuak eta mozorroa urte guztian kentzen ez dutenak, koneju larrosa bat... danatarikoa batu zan aratuste aurreko barikuen Urrutia jate-txean. Mozorrotuen artean bertsolariek: Miren Ibarluzea, Etxahun Lekue eta Fredi Paia. Afari ostean bertso gehienak mozorrotuen koloreak gorritzutera zuzendu ziren, katxondeoa ta ba-rre algarak. Mahaien aitxitxe amoma bikotea bere egon zan, Mungitik bertsolariek ikusten etorrite, debaldeko antzerkie eskeini zozkuen itzel! Datorren urtean bere seguru batuten garela bertsolariak entzuten, mozorrotuta, ta mahai inguruan, hori seguru!!

KORRIKA KORRIKALaukizen ere euskararen alde

Euskarak behar gaituelako heldu diogu laukiztarrok ere hitzari, elkarlanari, herriari, euskarari eta baita lekukoari ere. Aurten korrika guretik pasa ez bada ere martxoaren 23an korrika txikia antolatu zen, Goiko Tabernatik Elizalderarte korrika egin ondoren txokolatea hartu genuen indarrak hartu eta jolasetan parte hartzeko. Aiko! Kultur taldekoak eta eskolako gurasoen elkartekoak pozik geratu ziren izandako parte hartzearekin.

Igandetik astelehenera bitarteko goizaldeko seiretan gure herriak hartu zuen korrikaren lekukoa, Jataben Gatikako alkateak pasatu zion Laukizko Udalari eta Andrakarte Floren Eguskizak eraman zuen Laratz jatetxearen kilometroa.

INTERNETEKO WEB INTERESGARRIAKwww.xedera.com

Hitz jokoak on-line egiteko aukera: gurutzegramak, hitz gezidunak, letra zopak... Paperezko hitz jokoak egin nahi ezkero , non aurkitu ere adierazten dizu. Sartu eta proba ezazu!

www.korrika.org Korrikaren inguruan jakin behar ( nahi) duzun guztia klik batean. Ibilbidea, argazkiak...Sartu eta korrikaren bideoak ikusi, aurreko korrikaren zehetasunak ikusi ahal izango dituzu.

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA

L

TXIS PUN! KORRIKA!

Hiru, bi, bat, zero! Txis pun! Korrika!K-O-R-R-I-K-A

Korri, korri, KorrikaEuskaraz martxan alai denokKorrika, denok, katxiporreta!

K-O-R-R-I-K-AKorri, katxiporreta!

Euskaraz, arraio tximista!Korrika, denok, korri Korrika.

Arin pausoak, tipi-taupa bihotza ta zangoakAltxa besoak, txalo, txalo, jo txaloak!

Aio, aio! Hator gurekin, hi, Pelaio!Pozik bizi, euskarari heldu, dibi-daba-daba-du

Egin irrintzi, euskaraz aiaiaijiji!!

Esnatu gara eta gurekin batera euskaraKantari goaz eskolara lara-lara

Ñam-ñam bapo, mmm! Tori bi muxu, lau piropo! (Eskerrik asko!)

Arratsaldero plazan elkartu, dibi-daba jolastu!

Ondo lo egin, koloretako ametsekin.

euskara biziberritzeko plan nagusiaplan general de promoción del uso del euskera

ALE HONETAN PARTE HARTU DUTE

AINARA BERGARETXEMARIA FERNANDEZ

JATABEGINTZASAIOA SANZ

URTZI OSTOLOZAGAFERNANDO UNIBASO

HELDU KORRIKARI

Oilarrak kukurukuzOzenki hor küküruküz

Herri hontan zer ote da? Heldu heldu Korrikari Heldu heldu Euskarari

Ibiliz goitik beheraKarrantzatik Iruñera!

Mendez mende euskaldunaIzan da Euskara-duna

Aitzina egin beza! Herria da gorputza

Hizkuntza aldiz bihotzaXalbadorren mezuaHerri honen oihua! Hitza pitz ahoz-aho

Erabiliz eguneroMendi puntatik ibaira

Nortasunaren mintzaira...Heldu heldu KorrikariHeldu heldu Euskarari

Erabiliz barra-barraKarrantzatik Iruñera!!

“Niko Etxart eta Hapa-hapa”

ABESTU GEUGAZ!!