Lurra

6
2 Natura Zientziak - DBH 1 Lurraren geruzak eta baliabideak Lurra Hauetan banatuta dago: Geruzak Hauek dira: Geosfera Biosfer a Hidrosf era Atmosfer a Geruza horiek Elkarren arteko lotura dute Haiengandik lortzen ditugu Honelakoak izan daitezke: Berriztagarr iak Berriztaezi nak Baliabide naturalak

description

Lurra. Hauetan banatuta dago:. Geruzak. Hauek dira:. Geosfera. Hidrosfera. Atmosfera. Biosfera. Geruza horiek. Elkarren arteko lotura dute. Haiengandik lortzen ditugu. Baliabide naturalak. Honelakoak izan daitezke:. Berriztagarriak. Berriztaezinak. Geosfera. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Lurra

Page 1: Lurra

2

Natura Zientziak - DBH 1

Lurraren geruzak eta baliabideak

Lurra

Hauetan banatuta dago:

Geruzak

Hauek dira:

Geosfera BiosferaHidrosfera

Atmosfera

Geruza horiek

Elkarren arteko lotura dute

Haiengandik lortzen ditugu

Honelakoak izan daitezke:

Berriztagarriak

Berriztaezinak

Baliabide naturalak

Page 2: Lurra

2

Natura Zientziak - DBH 1

Lurraren geruzak eta baliabideak

Geosfera

Lurraren eraketan, materialak azpigeruzatan antolatu ziren, beren dentsitatearen arabera. Material dentsoenak hondoratu egin ziren eta geosfera osatu zuten. Geosfera hiru azpigeruzak osatutako multzoa da:

• Nukleoa.

• Mantua.

• Azala.

Geruza horretatik zenbait baliabide natural agortezin ateratzen ditugu; adibidez, mineralak eta harriak, metalak, erregai fosilak eta lurra.

Page 3: Lurra

2

Natura Zientziak - DBH 1

Lurraren geruzak eta baliabideak

Hidrosfera

Lurraren eraketan, dentsitate txikieneko materialak kanpoaldeko geruzetan geratu ziren; hau da, hidrosferan eta atmosferan. Hidrosfera planetako ur guztiak osatzen du, eta handik zenbait baliabide natural lortzen ditugu:

• Izaki bizidun ugariren habitata da.

• Bizitzeko, laboreak ureztatzeko, industria-prozesuak egiteko eta abarrerako behar dugun ura ematen digu.

• Uraren mugimendua energia sortzeko erabiltzen dugu.

Page 4: Lurra

2

Natura Zientziak - DBH 1

Lurraren geruzak eta baliabideak

Atmosfera

Lurreko geruzarik kanpoaldekoena da. Airea osatzen duten gas guztiez osatuta dago, eta Lurrean bizia izateko ezinbestekoak diren zenbait eginkizun betetzen ditu.

Arnasteko behar dugun oxigenoa ematen digu, eta landareek fotosintesia egiteko behar duten karbono dioxidoa.

Gainera, airearen mugimendua, haizea, baliabide natural berriztagarria da. Haizeari esker, energia elektrikoa ekoizten dugu zentral eolikoetan.

Page 5: Lurra

2

Natura Zientziak - DBH 1

Lurraren geruzak eta baliabideak

Biosfera

Lurreko aipatutako geruza horietan bizi diren izaki bizidun guztien multzoak osatzen du: hidrosferan, arrainak, algak eta abar daude; atmosferan, hegaztiak, intsektuak, etab.; eta geosferaren azalean, berriz, ugaztunak, narrastiak, landareak, etab.

Geruza horretatik baliabide natural berriztagarriak eskuratzen ditugu. Energia eskuratzeko (egurra erretzea), elikatzeko eta produktu ugari egiteko erabiltzen ditugu baliabide horiek.

Page 6: Lurra

2

Natura Zientziak - DBH 1

Lurraren geruzak eta baliabideak

1. Osatu zure koadernoan hasierako eskema bezalako bat, eta adierazi bertan Lurreko geruza bakoitzeko baliabide naturalak.

2. Zure ustez, zer arazo sor ditzake petrolioa agortzeak? Adierazi zer neurri aplika ditzakezun petrolio-kontsumoa murrizteko.

3. Ura baliabide agortezina bada, zergatik da garrantzitsua ura aurreztea?

4. Atmosferak arnasten dugun oxigenoa du, beste substantzia batzuez gain. Ba al dakizu zein diren? Bilatu informazioa eta adierazi ugarienak.

5. Zer da garapen iraunkorra?

Ariketak