LOMCE desobeditzeko gida · 2014. 5. 5. · leak, Hik Hasi eta Partaidek, arlo pedago-giko eta...

3
14 2014KO MAIATZAREN 11 Espainiako Gobernua ezartzear den LOMCE legea ez aplikatzeko, puntuz puntu nola jokatu behar dute irakasle, ikasle, guraso eta ikastetxeek? Desobedientzia horrek zein ondorio ekar liezaieke? Nola egin aurre ondorio horiei? Zalantzak uxatzea helburu duen gida prestatu dute hainbat hezkuntza eragileren artean. ADOS DAGO HEZKUNTZA KOMUNITATEA: ezagutza memoristikoan eta ikuspegi merkantilistan oinarrituriko curri- culum espainiar elitista dakar LOMCE legeak, eta eredu horri kontra egitea da bidea. Horretarako, Gure Gida. LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian gure hezkuntza eraikitzeko liburuxka prestatu dute ELA, LAB, STEE- EILAS, Sortzen Ikas- batuaz, Ikasle Abertza- leak, Hik Hasi eta Partaidek, arlo pedago- giko eta juridikoan aditu direnen laguntzaz. Desobedientziak batzuetan ez du zigor admi- nistratibo edo juridikorik, beste batzuetan ikastetxeetako langileei eragin diezaieke, eta hain- batetan baita ikasleei eurei ere. Zigorga- betasunetik balizko ondorio okerrenetaraino, hona gidak aztertu dituen kasu nagusiak eta proposatzen dituen neurriak. 1) Gestioa, eskola komunitateak Ikastetxearen funtzionamenduan eta zuzen- dariaren hautaketan pisu handiena organo gorenak du gaur egun, irakasle, ikasle, langile, guraso eta abarrek osatua. Organoaren eraba- kitze ahalmena aholkularitzara mugatu nahi du lege berriak, boterea zuzendariarengan kontzentratu, eta zuzendaria aukeratzeko orduan organoak duen garrantzia ezabatu. Era berean, molde jakin bateko hezkuntza pribatua ere lagunduko du dekretuak (sexu bereizketa egiten duena, euskara oinarri ez duena…), horien kontzertazioa erraztuz eta diru-laguntzak jaso ditzatela ahalbidetuz. Gidak proposatzen du ikastetxeek berma- tu dezatela eskola komunitateko ordezkari guztien parte-hartzea eta erabakitze ahalme- na, funtzionamendu eta kudeaketa demo- kratikoa ziurtatuz. Administrazioek ikuskariak bidal ditzakete legea betetzen ari ote den segurta- tzeko, baina zigor aldetik “printzipioz ez du inolako ondoriorik”, diote adi- tuek. 2) Euskara ardatz Gaztelania hezkuntza ibilbidearen oinarriz- ko hizkuntza izan dadila agintzen du LOMCEk, murgiltze ereduak edota euskara oinarrizko hizkuntza izatea debekatuz. Gidak dio, ordea, euskara hiz- kuntza-ardatza izateko kon- promisoa hartu behar dutela eskoletan, bai ikasgelan, bai gai- nerako eremuetan ere, ikasle eus- kaldun eleanitzak hezteko. Estrategia honek ere ez luke ondorio administratibo edo legalik. 3) Ikasleen banaketa goiztiarrari uko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mai- lan, ikasle “onak” eta “txarrak” banatzera bultzatzen du PPren ereduak, unibertsitatera joango direnak eta Lanbide Heziketara doa- zenak bereizteko (ibilbide osoan sustatzen du legeak bereizketa akademikoa, ebaluaketen bidez batzuk baztertuz eta diskriminatuz). Oinarrizko Lanbide Heziketa deiturikoak ere, emaitza akademiko jakin bat lortzen ez duten 15-17 urteko ikasleak bertan integratzea eta ibilbide orokorretik ateratzea (eta bide batez, eskola porrota eta nota txarrak ezkutatzea) du helburu. Ikasleen arteko sailkatzea eta mailakatzea saihesteko, eta aukera berdintasuna berma- tzeko, ikastetxeetan banaketa goiztiarrik ez egitea, gurasoek seme-alaben banaketa hori LOMCE desobeditzeko gida Gida ikastetxez ikastetxe azaltzea dute xede. “Zabaltzea da asmoa, denona egitea, ikastetxe guztien tresna izan dadin”, dio Marian Viadero egileetako batek. (Argazki- muntaia: Dani Blanco). | MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Transcript of LOMCE desobeditzeko gida · 2014. 5. 5. · leak, Hik Hasi eta Partaidek, arlo pedago-giko eta...

Page 1: LOMCE desobeditzeko gida · 2014. 5. 5. · leak, Hik Hasi eta Partaidek, arlo pedago-giko eta juridikoan aditu direnen laguntzaz. Desobedientziak batzuetan ez du zigor admi-nistratibo

�14 2014KO MAIATZAREN 11

Espainiako Gobernua ezartzear den LOMCE legea ez aplikatzeko, puntuz puntu nola jokatubehar dute irakasle, ikasle, guraso eta ikastetxeek? Desobedientzia horrek zein ondorio ekar

liezaieke? Nola egin aurre ondorio horiei? Zalantzak uxatzea helburu duen gida prestatudute hainbat hezkuntza eragileren artean.

ADOS DAGO HEZKUNTZA KOMUNITATEA:ezagutza memoristikoan eta ikuspegimerkantilistan oinarrituriko curri-culum espainiar elitista dakarLOMCE legeak, eta ereduhorri kontra egitea dabidea. Horretarako, GureGida. LOMCEri aurre egineta Euskal Herrian gurehezkuntza eraikitzekoliburuxka prestatu duteELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen Ikas-batuaz, Ikasle Abertza-leak, Hik Hasi etaPartaidek, arlo pedago-giko eta juridikoan aditudirenen laguntzaz.

D e s o b e d i e n t z i a kbatzuetan ez du zigor admi-nistratibo edo juridikorik,beste batzuetan ikastetxeetakolangileei eragin diezaieke, eta hain-batetan baita ikasleei eurei ere. Zigorga-betasunetik balizko ondorio okerrenetaraino,hona gidak aztertu dituen kasu nagusiak etaproposatzen dituen neurriak.

1) Gestioa, eskola komunitateakIkastetxearen funtzionamenduan eta zuzen-dariaren hautaketan pisu handiena organogorenak du gaur egun, irakasle, ikasle, langile,guraso eta abarrek osatua. Organoaren eraba-kitze ahalmena aholkularitzara mugatu nahidu lege berriak, boterea zuzendariarengankontzentratu, eta zuzendaria aukeratzekoorduan organoak duen garrantzia ezabatu.Era berean, molde jakin bateko hezkuntzapribatua ere lagunduko du dekretuak (sexubereizketa egiten duena, euskara oinarri ezduena…), horien kontzertazioa erraztuz etadiru-laguntzak jaso ditzatela ahalbidetuz.

Gidak proposatzen du ikastetxeek berma-tu dezatela eskola komunitateko ordezkariguztien parte-hartzea eta erabakitze ahalme-

na, funtzionamendu eta kudeaketa demo-kratikoa ziurtatuz. Administrazioek

ikuskariak bidal ditzakete legeabetetzen ari ote den segurta-

tzeko, baina zigor aldetik“printzipioz ez du inolako

ondoriorik”, diote adi-tuek.

2) Euskara ardatzGaztelania hezkuntzaibilbidearen oinarriz-ko hizkuntza izandadila agintzen duLOMCEk, murgiltzeereduak edota euskara

oinarrizko hizkuntzaizatea debekatuz. Gidak

dio, ordea, euskara hiz-kuntza-ardatza izateko kon-

promisoa hartu behar dutelaeskoletan, bai ikasgelan, bai gai-

nerako eremuetan ere, ikasle eus-kaldun eleanitzak hezteko. Estrategia

honek ere ez luke ondorio administratiboedo legalik.

3) Ikasleen banaketa goiztiarrari ukoDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mai-lan, ikasle “onak” eta “txarrak” banatzerabultzatzen du PPren ereduak, unibertsitaterajoango direnak eta Lanbide Heziketara doa-zenak bereizteko (ibilbide osoan sustatzen dulegeak bereizketa akademikoa, ebaluaketenbidez batzuk baztertuz eta diskriminatuz).Oinarrizko Lanbide Heziketa deiturikoak ere,emaitza akademiko jakin bat lortzen ez duten15-17 urteko ikasleak bertan integratzea etaibilbide orokorretik ateratzea (eta bide batez,eskola porrota eta nota txarrak ezkutatzea)du helburu.

Ikasleen arteko sailkatzea eta mailakatzeasaihesteko, eta aukera berdintasuna berma-tzeko, ikastetxeetan banaketa goiztiarrik ezegitea, gurasoek seme-alaben banaketa hori

LOMCE desobeditzeko gida

Gida ikastetxezikastetxe azaltzeadute xede.“Zabaltzea daasmoa, denonaegitea, ikastetxeguztien tresna izandadin”, dio MarianViadero egileetakobatek. (Argazki-muntaia: DaniBlanco).

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Page 2: LOMCE desobeditzeko gida · 2014. 5. 5. · leak, Hik Hasi eta Partaidek, arlo pedago-giko eta juridikoan aditu direnen laguntzaz. Desobedientziak batzuetan ez du zigor admi-nistratibo

2014KO MAIATZAREN 11 15�

LOMCE

ez baimentzea eta Oinarrizko Lanbide Hezi-keta salbuespenezko aukeratzat hartzea eska-tzen du gidak. Ondoriorik ez dute aurreikus-ten adituek.

4) Ikastetxeetako emaitzak publikoez egiteaIbilbide osoan zehar ikasleek egiten dituzten–eta Espainiako Gobernuak zehaztendituen– azterketetako emaitzak publiko egite-ra behartzen du LOMCEk. Lehenengo etabigarren mailako ikastetxeak sortuko dituzerrenda horrek, elitismoa eta lehia oinarri.Ranking horren arabera jasoko dituzte ikaste-txeek diru-laguntza eta baliabideak, zentro“onenak” sarituz eta emaitza okerrenak ate-ratzen dituztenak baztertuz, ahulduz etazigortuz. Ikastetxeen desoreka hori areago-tzeko, besteak beste zentroko plazen %20espediente onena duten ikasleentzat erreser-batzeko aukera ematen du legeak. Txostenakneurri horiei guztiei uko egitera animatzenditu erkidegoetako gobernu eta ikastetxeeta-ko zuzendaritzak. Administrazioak ikuskariakbidal ditzakeela eta ikastetxeko zuzendaritzariespedientea ireki diezaioketela ohartaraztendute, “agian, inhabilitazioa eskatzeraino”.

Horregatik, “neurri honek benetako eragin-kortasuna izan dezan, ikastetxeen artean diskri-minazioa eta konpetentzia ez sortzeko, etaadministrazioek ikastetxe eta zuzendaritzagutxi batzuen aurka jo ez dezaten, funtsezkoada eskualde ezberdinetan zabalduta egotea etaikastetxe eta zuzendaritza kopuru dezentebaten konpromiso irmoa lortzea”. Hots, zen-bat eta babes eta mobilizazio handiagoa lortu,orduan eta zailagoa litzatekearau-haustea zigortzea: “Lan-gile, ikasle eta familia ugariketa ikastetxe askotan edogehienetan aurrera eramatenbada, arazoa administrazioekizango dute, arazo handiaksortuko bailizkieke milaka lan-gile zigortzeak”.

5) Ikasgai jakinei muzin egiteaEducación cívica y constitucional bezalako ikas-gaien bidez, ikuspegi espainiar zentralistatxertatu du LOMCEk curriculumean, baitabalio atzerakoi eta merkantilistetan erroturi-ko doktrinamendua. Halakoak, “modu bere-zian, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan zehar-ka lantzea arautzen da”. Ikasgai horiek ezematea da liburuxkak irakasleei egiten diendeia. Ez direnez ikasgai tronkal edo ardatzak,Espainiak ezarritako kanpo-azterketetan ezdira sartzen eta beraz eduki hauek ez jaso-tzeak ez du ondorio akademikorik ikasleen-

gan. Dena den, aurreko puntuko eragin ber-dina du ikasgai hauei muzin egiteak: adminis-trazioak ikuskaria bidaliz gero, ikastetxekozuzendari eta irakasleei espedientea ireki lie-zaieke. Irtenbidea? Aurreko atalekoa; fun-tsean, indarrak batzea.

6) Curriculum espainiarra arbuiatzeaLOMCE ereduan, ikasgai ardatzak Espainia-ko Gobernuaren esku daude (eta gaitasune-tan baino gehiago, memorizatu beharrekoedukietan oinarrituak). Horien eta kanpo-

ebaluazioen bidez, ikastetxee-tan jorratuko den curriculu-maren erabateko kontrolalortu nahi dute. Horren ordez,Euskal Herriko errealitatea(linguistikoa, kulturala, soziala,geografikoa, politikoa…) etagaitasunen garapena kontuanhartuko dituen pedagogia etacurriculum propioa lantzea daalternatiba.

Ondorioak bi norabidetan joan litezke.Batetik, zuzendari eta ikasleei espedienteaireki liezaiekete, aurreko ataletan ikusimoduan. Bestetik, gazteek eduki horiek ikas-ten ez badituzte, Lehen Hezkuntzan ez lukeondorio zuzenik, baina Bigarren Hezkuntzaneta Batxilergoan gainditu behar dituztenkanpo-azterketetan huts egingo lukete etatitulu ofizialik gabe geratzeko arriskua egon-go litzateke. Horregatik, berriz ere, estrategiamodu zabalean antolatzea ezinbestekoa delaerrepikatzen dute gidan. Irakasle, ikasle, gura-so eta langile guztiak inplikatzen badira,

Zenbat eta babes handiagoa lortu,orduan eta zailagoa litzateke arau-haustea zigortzea. “Belaunaldi osobati ukatuko diote titulazioa?Administrazioaren gain geratukolitzateke erantzukizuna”

ESPAINIATIK datorren lege dekretua desobeditzekojarraibideez gain, eragileek Euskal Herrirako nahiduten hezkuntza eredua ere zehazten du gidak, hain-bat puntutan ardaztua: eredu deszentralizatua etazentroen autonomia bultzatuko duena (antolaketan,ekonomian, ebaluazioan…); ikasle euskaldun eleaniz-tunak sortuko dituena; kritikotasuna jorratuko duena;pedagogia berritzaileetan eta euskal curriculumeanoinarritua (gaitasunak landuz pertsona gisa garapenintegrala lortzeko eta euskal herritar gisa bere norta-suna eraikitzeko); aukera berdintasuna eta eskolainklusiboa bermatuko dituena; hezkidetza xededuena; parte-hartzailea eta demokratikoa; laikoa; biziarteko ikasketak bultzatuko dituena; eta elkarbizitzaeta lankidetza lagun dituena. “Kalitatezko eskolaz arigara, ikasle bakoitzak bere gaitasun, potentzialtasuneta aukerak ahal bezainbeste garatzen dituenean”.

LOMCEri ez, euskalcurriculumari bai

Page 3: LOMCE desobeditzeko gida · 2014. 5. 5. · leak, Hik Hasi eta Partaidek, arlo pedago-giko eta juridikoan aditu direnen laguntzaz. Desobedientziak batzuetan ez du zigor admi-nistratibo

�16 2014KO MAIATZAREN 11

“belaunaldi oso bati ukatuko diote titulazioa?Administrazioaren gain geratuko litzatekeerantzukizuna”, dio Marian Via-dero STEE-EILASeko kide etagidaren egileetako batek.

7) Kanpo-ebaluaketetara ez aurkezteaIkastetxe kanpotik agindutako lauazterketa aurreikusten ditu LOMCEk.Lehen Hezkuntzan, bi egingo dituzte:bata 3. mailan, ikastetxeen esku, etabestea 6. mailan, Espainiako Gober-nuak ezarritako edukien inguruan etaikastetxetik kanpoko irakasleek zuzen-dua. Emaitzak diagnostiko eta orientaziomoduan erabiltzeko direnez, ez egiteak ezlieke eragingo ikasleei. Bigarren Hezkun-tzako 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailanegin beharreko etsaminak aldiz –hauek ereGobernu espainiarrak finkatutako edukiezeta kanpoko irakasleek zuzenduak–, gaindituegin beharko lituzkete ikasleek, DBHko gra-duatu titulua eta Batxilergokoa eskuratzeko.Hortaz, beste behin, langileak espedientatzekoeta ikasleak titulu ofizialik gabe uzteko arriskualegoke. Eta beste behin, gakoa da ebaluaketahauetan parte ez hartzea eta “besteak beste,egun horretan aldarrikapen festa orokor bat”

antolatuz erantzuna ahalik eta zabalena izatea.Finean, “atxikimendua ahalik eta handiena iza-teak emango dio arrakasta gidako neurriakgauzatu ahal izateari, eta horrek egingo ditubenetan eraginkor”, azaldu digu Viaderok.Atxikimendu hori lortu nahian, aste hone-tan bertan gida aurkeztu ondoren eta hez-kuntza eragile guztien ekarpen, gogoeta etairuzkinak jaso ostean, ikastetxez ikastetxeliburuxka azaltzea dute xede. “Zabaltzeada asmoa, denona egitea, ikastetxe guztientresna izan dadin”. Desobedientziarenaldeko aldarri horretan, gainera, eragileugari biltzen dituen Hezkuntza Platafor-men Topagunea dute lagun (baita bestehainbat ere).Hezkuntza komunitatearekin batera,patronalen, sindikatuen, herri mugi-menduen, udalen, Eusko Legebiltza-

rraren eta Nafarroako Parlamentuarenbabesa eskatzen dute gidaren egileek, erakun-de bakoitzak dituen ahalmen eta eskumenenbidez eragiteko. Eta bereziki, atal guztietanNafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlari-tzari zuzentzen zaizkie, LOMCE-ren eskariak ez ditzaten aplikatu,eta LOMCEri uko egiten dietenenaurkako kontrol eta zigor neurriakhar ez ditzaten. n

LOMCEDesobedientzia

neurria Balizko ondorioak Erantzuna

1) Zuzendariak duboterea

Eskola komunitatearieman erabakitzekoahalmena

- - - -

2) Gaztelania oinarrizkohizkuntza

Euskara oinarrizkohizkuntza - - - -

3) Ikasleen banaketagoiztiarra

Banaketa goiztiarrik ez onartu - - - -

4) Ikastetxeen rankinga,kanpo-ebaluaketetakoemaitzen arabera

Emaitzak ez eginpubliko

Espedientea irakasle eta zuzendariei

Indarrak batzea, administrazioarentzatdenak zigortzea arazo bihurtzeraino

5) Balio atzerakoi,zentralista etamerkantilistakdituzten ikasgaiakcurriculumean

Ikasgai horiek ez eman

Espedientea irakasle eta zuzendariei

Indarrak batzea, administrazioarentzatdenak zigortzea arazo bihurtzeraino

6) Curriculumespainiarra ikasgaiardatzetan

Curriculum propioa landu

Espedientea langileei +ikasleak titulu ofizialikgabe uztea

Indarrak batzea, administrazioarentzatikasle guztiak titulurik gabe uztea arazobihurtzeraino

7) Kanpo-ebaluaketakAzterketetara ezaurkeztu

Espedientea langileei +ikasleak titulu ofizialikgabe uztea

Indarrak batzea, administrazioarentzatikasle guztiak titulurik gabe uztea arazobihurtzeraino