LITERATUR SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

78

description

2007-08 ikasturteko idazlan sarituen liburua. Atal ezberdinak ditu: Amodiozko gutunak, algaraka, eta bertso-paperak.

Transcript of LITERATUR SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Page 1: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 2: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 3: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 4: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Txingudi BHIko Literatur lehiaketak

2007 - 2008 ikasturtea

Page 5: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

© Txingudi ikastolako Gurasoen Elkartea

Lege gordailua: ss -840-2008

Fotokonposaketa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa • Lasarte-Oria

Page 6: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Ikasturte honetan erronka berri bati heldu dioguHizkuntza Normalkuntza Batzordetik eta Euskara etaLiteratura mintegitik, hots: barne lehiaketaren bidez sor-tutako produkzioari liburu formatua eskaintzea. Idazlesena duten ikasleei, liburu batean bere lana jasota ikuste-ak zirrara apur bat sortuko dielakoan gaude. Motibazioeta aitortza publikoa ere kontuan hartu ditugu urrats hauematerakoan, askotan noizbehinkako saria, ahaztuta gel-ditzen baita eta ondo dago eta beharrezkoa ikusten dugubultzatzaileok, hori hobetze aldera, liburua, liburu txukuneta polit bat izatea norberaren lehen urrats literarioenadierazgarri. “Ni Txingudin idazle izan nintzen, eta gaineratxapeldun!” bai jauna!

Beraz, ikasle lumadunok –gaur egun, luma baino tekla-dunok esan beharko— hona hemen lehiaketa hauek bul-tzatzen ditugun aldetik geure aitortza, txaloa eta goraza-rrerik beroena.

Ziur gaude, bide honek jarraipena izango duela, TXINGUDIutzi ondoren, eta noizbait idazle apartak bilakatuko zaretela.Gure gogoan geldituko da, bultzadatxoa eta literatur-plazaeskaini genizuela. Hala bedi!

Txingudiko idazleak, biba zuek!

Page 7: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

aurkibidea

AMODIOZKO GUTUNAK

Mikel Conde.................................................................................................... 11

Maialen Irastorza ............................................................................................ 12

Malen Garmendia .......................................................................................... 13

Ana Lopez de Pariza .................................................................................... 14

Eneritz Dueso ................................................................................................ 15

Olatz Esnaola.................................................................................................. 16

Beñat del Barco ............................................................................................ 17

Gorka Magaña................................................................................................ 18

Xabier Zubizarreta ........................................................................................ 19

Xabat Mendia.................................................................................................. 20

Irene Diaz ........................................................................................................ 22

ALGARAKA

Ane Perez ........................................................................................................ 27

Malen Garmendia .......................................................................................... 29

Miren Gil .......................................................................................................... 31

Nestor Gonzalez ............................................................................................ 32

Ainhoa Moron ................................................................................................ 34

Beñat del Barco ............................................................................................ 36

Xabier Zubizarreta ........................................................................................ 38

Irene Diaz ........................................................................................................ 40

Xabat Mendia.................................................................................................. 42

Page 8: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

BERTSO PAPERAK

Pello Zubizarreta ............................................................................................ 47

Maialen Etxazarreta ...................................................................................... 48

Gorka Susperregi .......................................................................................... 49

Ainhoa Ezeiza.................................................................................................. 50

Ganix Mitxelena .............................................................................................. 51

Libe de la Fuente .......................................................................................... 52

Olatz Esnaola.................................................................................................. 53

Beñat del Barco ............................................................................................ 54

Xabier Teiletxea .............................................................................................. 55

Xabier Burgaña .............................................................................................. 56

Xabier Zubizarreta.......................................................................................... 57

Mikel San Sebastian .................................................................................... 58

Aritz Arretxe .................................................................................................... 59

Unai Oiartzun .................................................................................................. 60

URRUZUNO

Xabier Zubizarreta ........................................................................................ 63

Josu Narbarte ................................................................................................ 68

Page 9: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 10: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Amodiozko gutunak1. ebaluaketa

Udako oporrak pasa ondoren, ziur amodioren batutzi duzula nonbaiten zure gutunaren zain. Ea ba!hemen daukazu gutun hori idazteko aukera.

Luzeera: Gehienez orrialde bat.

Epea: Azaroak 16, ostirala.

Sariak: Lau sari, bat maila bakoitzeko.

Page 11: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 12: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

11

Nire bihotzeko txoritxo kuttuna:

Nire urtebetetze egunetik iristear zegoen, desiratzen nengoen opariakikusteko, opariak irekitzen hasi nintzen eta joku bat, arropa… azkenik kaio-la formako oparia ikusi nuen, irekitzean hor zinen dotore-dotore, beti beza-la makilaren gainean zure lumak koloretsuekin, arrosak eta zuriekin.

A ze poza! Saltoka eta brinkoka hasi nintzen eta zuk kaiolan gauza beraegiten, Penélope izena jarri nizun, emea zinelako, nire lehenengo txoriarenoroimenez, antza handia zenuelako. Hortikaurrera bion arteko harremana hasi zen,goizeko zazpietatik zure txioa entzutendudanetik gaueko hamarretaraagurtzen zaitudan arte.

Gehien gustatzen za idanmomentua, janaria ematen dizu-danean da, kaiolaren alde batetikbestera saltoka ero bat izango bazinabezala.

Harreman hau urte askotarako irauteagustatuko litzaidake.

Txio haundi bat.

1. maila Irabazlea

Mikel Conde

Page 13: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

12

2007 ko azaroaren 2a

Zuek ezagutzeko zortea eduki nuen, hori esaten zidan behin eta berrironere amak txikitan. Orduan ez nuen ulertzen, baina orain konturatzen naizdena egia dela.

Gogoratzen zaituztet paseo laburrak ematen, beti elkar eskutik hartuta,eta hainbeste gustatzen zitzaizuen eguzkiaren bila.

Zuk, Luis, zure bastoiaren laguntza beharra ezkutuan eramaten zenueneta zuk, Santa, zure ile txukuna moño eder batean bilduta.

Gogoratzen naiz zuen etxera joaten nintzenean, nere ama zuen arteanexertzen zen eta eskua ematen zizutenean. Nik entzuten nizuen gaztegaraiko istorioak kontatzen zenituztenean (nola ezagutu zineten, gerragaraian banatu ziñetenean…).

Batzuetan elkartzen ginen egongela horretan, lau belanauldiak: zuek,nere amona (zuen alaba), nere ama eta ni.

Baina urteek ez dute barkatzen eta pixkanaka-pixkanaka zuen gorputzaindarra galtzen joan zen. Santa, abuztuko gau batean joan zinen, lotanzinelarik ixiltasunean eta zu, Luis bi hilabetera, bera zure aurretik joan zedinitxaroten bezala, bakarrik ez uzteko. Denetaz agurtu zinen joan aurretik.

Gaur gutun hau idazten dizuet eskerrak emateko. Eskerrikasko ezagutuahal izateagatik, hainbeste maitatzeagatik eta zuen gazte garaiko istorioakkontatzeagatik.

Muxu handi bat, Santa eta Luis-eri (nere birraitonak).

1. maila Finalista

Maialen Irastorza

Page 14: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

13

Kaixo lagunak:

Noizbait bakarrik sentitzen bazarete, pentsatu mirariak gerta daitezkee-la eta ez inoiz esperantzarik galdu.

Nire istorioa nahiko bitxia da.Begiak itxita nengoen, lo edo lo itxuran. Ametsak nituen eguneko alaita-

sun bakarra. Norbait nire ondoan zegoela amesten nuen, nire beharrazuela. Eta berak ere ni maite ninduela.

Baina emakume baten ahotsak esnatu ninduen; zertan ari nintzenbanku hartan lotan galdetu zidan.

Nik hitzik ez, baina uste dut ulertu zuela banku hura nuela etxea etaondoko kartoiak ondasun bakarra.

Hurrengo egunean ametsetan murgilduta nengoela, zerbait sentitunuen aurpegian, zerbait bustia. Begiak zabaldu eta orduan ikusi nuen, txa-kurkumea zen. Aurpegia zurrupatzen ari zitzaidan mingainarekin. Buruaaltxatu eta lehengo eguneko emakumea ikusi nuen ondoan; “Lur du izena”esan zidan. “Zaindu ezazu, txikia da eta”.

Handik aurrera ez naiz gehiago bakarrik sentitu. Kaleko arriskuetatikbabestu behar dut Lur. Gogorra da kale gorrian bizitzea.

Emakumeari eskerrak eman nahi nizkion, baina ez zen berriro etorri.Atzo, Lurrekin paseoan nenbilela ikusi nuen emakumea. Eserita zegoen,

erizain batek bultzatzen zuen gurpildun aulkia. Emakumearen izena galde-tu nion neskari: “Aingeru” esan zidan. Bai, Aingeru behar zuen, nire ainge-ru guardakoa.

Eskerrik asko bizi berri bat emateagatik. Eskerrik asko bakardadea uxa-tzen laguntzeagatik.

2. maila Irabazlea

Malen Garmendia

Page 15: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

14

2. maila Finalista

Ana López de Pariza

Irunen, 2007-ko azaroaren 6-a

Amona maitea:

Eguna iritsi da eta gezurra ematen du. Atzo bertan, ospitalean hain umore-tsu zinen, hain hiztun guztiekin eta bat-batean azken arnasa hartu duzu.

Ez diguzu eskerrak emateko astirik eman. Beti ez bazen ere, nik partehartzen nuen euskal dantzaldi guztietara joaten zinen eta erabiltzen nituenarropak zuk josten zenizkidan. Zuk (beste inork baino ez zenekien) baserri-tar jantziaren buruko zapia ondo jartzen eta hori ez dut inoiz ahaztuko.

Ez dut inoiz ere ahaztuko, Gabonak iristean poliki-poliki konpotako osa-gai guztiak erosten zenituela eta zein goxoa prestatzen zenuen festa bere-zi horretarako postrea.

Zin egiten dizut, nik erreleboa hartuko dizudala eta aurten osagaiak etabestelakoak erosteko ardura nirea izango dela.

Bizitza luzea izan arren, motza geratu zaizu. Oraindik planak buruan zeni-tuen. Benidorrerako bidaia erreserbatua utzi duzu eta orain zure kideek ezdakit ba, gogoa izango duten bertara joateko. Badakit inor ez dela ezinbeste-koa, baina batzuk, besteak baino gehiago; eta zu, horietako bat zara.

Amona maitea, momentu latzak pasatzen ari gara. Badakigu zu zerutikbegiratzen ari zarela eta alai ikusi nahi gaituzula. Baina orain, sentitzen dut,ezin dugu amona.

Lastima, zuk asko estimatzen zenuen Goiko Jaunak hain goiz beraren-gana bidaltzea. Hemen behar zaitugu.

Musu erraldoi bat amona, eta hurrengo dantzaldian irrintzia zuretzat.

Page 16: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

15

Antzutasunean darrai ene bihotzak egun, amodioa zer den ahantzi dudalako.

Gaurkoan soilik zuri idazten dizut, maitasuna zer den berriz sentitu nahibaitut.

Gogoan ditut bizitza estimatzen nuen egunak, minez negar egiten nuenak,sentimenduengatik borrokatzen nuen egunak…

Orain, ezerezaren kutxa itxia besterik ez naiz, ene sentimenduen giltzagaldu dut; norbaitek eraman zuen, eta ez zidan sekula itzuli; betirako galdunuen bera ere…

Gaur, atzo, bihar,… zer axola ote dio! Denbora erloju batean pilaturikomateria besterik ez da, eta jadanik ez dut denboraren joana ere sentitzen.

Une honetan, gauza bat besterik ez dut sentimenduen ene errai usteletan,sentimenduenganako amodioa… Askok diote benetako maitasuna, hura gal-tzean sentitzen dela… Baina horretarako ere sentitu egin behar!

Oroimenean atxikirik dut sentimenduak norbere iraultzak direla idatzi nue-nekoa. Ene iraultza propioak galdu ditudala esan nezake, edo galdu bainogehiago: mespretxuz ihes egin didatela ene izanetik; soilik tintaz bustirikopaper antzuan azaltzen direla, ene hitz ezkor eta deformeetan…

Ez dut besterik esateko, ez dut inor ene damuez aspertu nahi.

Zerbait berreskuratu nahi dudala sentitzen dut… sentitzen ote dut?

Ez dizut gehiago agur esango… elkarri agur esaten diogun bakoitzean,apur bat hiltzen bai naiz…

Agur!

Sentimenduei maitasun keinu bat.

3. maila Irabazlea

Eneritz Dueso

Page 17: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

16

Kaixo:

Badakit dagoeneko ahaztu nauzula eta ez dudala zure bihotzeko zatihori betetzen, ez nauzula momentu oro zure gogoan, ez naizela zure mal-koen arrazoia eta esnatzean ikusten duzun lehenengo pertsona besteneska bat dela baina ala ere gutun hau idaztera ausartu naiz, neure azkenhitza, nire bizitzako azken idatzia.

Gogoan ditut momentu goxo horiek zu, ni eta udazkeneko orbel ponpoxo-ak gure inguruan dantzaka. Ni zure inguruan nengoela pentsatzeak nahikoazen antzinatean bizitako sentipen txar guztiak aldentzeko eta inguruan gerta-tzen ari zen guztia ahaztu eta zu eta ni bakarrik geundela pentsatzeko, zu etani bakar bakarrik inor gehiago gabe. Ez dut uste momentu zirraragarri horiekinoiz ahaztuko ditudanik nire bizitzak jarrai zezan nuen arrazoi bakarra baitzi-nen. Orain ez zaude nirekin, eta nik ez dut bizitzen jarraitzeko arrazoirik. Joanzinen eta zurekin batera nire bizitzaren zentzua eraman zenuen.

Denborak zauriak ixten dituela diote baina nik ez dut ulertzen zergatiknire erlojua ez dabilen oraindik zu maitatzen jarraitzen dut zu nire ondoanegon ez arren. Ez da nire zauria itxi eta zuk jadanik ahaztu nauzu.

Orain, zu eta ni ez garela berriro elkarrekin egongo jakiteak min ematendit baina gehiago samintzen nau ulertu ez izanak horregatik pentsatu duthobeago izango dela istorio latz honekin amaitzea eta mundu honetatikdesagertzea Hondarribiako harresietan nire arima askatu eta gorputzxume hau bertan utziz.

Gutun hau irakurriko duzulakoan inoiz ahaztuko ez zaituena baina zukahaztu duzuna.

ZURE IXILPEKO OROITZAPENA

3. maila Finalista

Olatz Esnaola

Page 18: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

17

Kaixo lagun:

Ez dakit zer egingo nukeen zu gabe. Seguruenik, gaur egun ez nintzenezer izango.

Bertan zaude beti, behar dudan guztietan zure laguntza eskaintzendidazu eskuzabaltasun osoz. Dei egiten dizudan bakoitzean, zu dena uzte-ko prest zaude niri laguntzearren.

Arazoak ditudanean zugan aurkitzen dut behar dudan babesa, tristenagoenean zure hitzek alaitzen naute eta irribarrea eragiten dute nireezpainetan.

Egunero pentsatzen dut, zerbait gertatzen bazait, ez dut, lagun maitehori, zuk ni inoiz ahaztea nahi.

Agian orain mezu hau irakurtzean, hitz hauek bitxiak irudituko zaizkizuedo pitzatuta nagoela pentsatzen ariko zara.

Beti esan didazu ni naizela zure lagunik onena, zer edo zer gertatzenbada beti nire ondoan egongo zarela. Halaz ere, badakit, noizbait urrunalde egiten badut, badakit hasieran ez nauzula ahaztuko, baina denborare-kin nire irudia ahantziko zaizula, ez naizela zure pentsamenduetan biziko.

Azkenean, ahanzturan murgilduko naiz, ezerezean pasako dut eternitatea.

Ongi asko dakizu asko gustatzen zaidala idaztea, luma eta papera diranire ahotsik onena, guztiz lotsatuko bainintzateke gauza hauek guztiakaurrez aurre esan behar izango banizkizu.

Idazten dudanean, hitzen bidez gauza naiz sentitzen dudana azaltzeko etaizugarri maite zaitudala adierazteko. Eskerrik asko nire laguna izateagatik.

3. maila Finalista

Beñat del Barco

Page 19: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

18

Nire maitea:

Ibili genuen bide luze bat ezeren bila. Nahi izan nuen zure eskua heldu,baina arbuiatu egingo ninduzun. Zure begirada ikusmugan galduta, eta niitxoiten zuk niri begiratzea.

Mingarria izan zen zu ez hurbiltzea baina, zuk nire aurrean ikustea, oparibat zen. Minutu batzuk ibili ondoren, eseri ginen itsaslabarrean. Zu nireen-gan urruti zinen, baina oso hurbil nire pentsamenduan. Lortu nuen nahikohurbiltzea, zure ilearen usaina nabaritzeko; ¡zoragarria zen!

Eguzkia etzaten hasi zen; arraskorria laster argituko zituen gure begiak.Orduan, hotzikara batek nire gorputza zeharkatu zuen, dardara sortuz;konturatu nintzen bakarrik ahal zela izan zure aurpegia laztantzeko uzia, etabesarkatzeko ahalegina eta zure belarrira murmuratzea: “maite zaitut”.Momentu horretan, malko batek nire masailak zeharkatu zituen, lurrera ero-riz eta hil eginez… –Airerik gabe gelditzen ari nintzen.

Azkenean, arraskorria zerua menperatu zuen, hodei gutxi haiek, distiralaranja polit-polit batean bihurtzen. Eta begiradarik zoragarriena ikusi ahalizatea, eta fenomenoaren argi bakuna zure begi gorribeltzetan arrobatzenzuen nire pentsamendua. Eta irribarre iheskor bat zure aurpegian marraz-tuta… eta nire arimaren sentimendu puruena, itotzen oraindik gehiago.Baina, horrez gain, ez nuen nahi momentu horrek inoiz bukatzea, zeruaitsasoa baino politago irauten zuen eta.

Izan zen nire bizitzaren momentu bakarra benetako balorea izan zuena;non nire desio bakarra zen denboraren jabedun izatea, momentu horrenfrakzioa, nire eternitatean bihurtzeko, eta zure ondoan, unibertsoa bukatuarte, egon ahal izateko.

Zuretzako da, maitea.

3. maila Finalista

Gorka Magaña

Page 20: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

19

Nire amalur maite:

Zer behar da maitatu?Lortu arte borrokatu?Naiz eta maiz hausnartuGaldera hauek zail ditut askatu.

Baina, gaur pentsatzen jarri naizMaite duzuna, galdu ohi da maizGaltzerakoan agertzen da beste bat garaizBaina, zu, amalur,Zeru urdin eta mendien gailurGu guztion sortzaileEta gu, zure suntsitzaileZu joan ezgero amaitu zenSuntxiziora zuzen-zuzen.

Beraz, benetan maitatuBehar duguna zaituguGure besoez besarkatuEta behar denean lagundu.

Ingurura begiratuzHau ezin da sumatuZure semeek ikusten diraBerain ama bortxatuz.

Non dago justizia?Zuk eman zenuen biziaBihurtu da hilgarriaBeraz, non dago auzia?

Hala ere hemen daudeNi bezalakoak zure aldeIzan naizena, maite dudanaErraz kenduko didate.

Baina, zu nire sortzailebanandu nahi bagaituzteZalantzarik ezazu izanZurekin hil beharko nauteZure semeetariko bat agurtzen daAgur eta ikusi arte!

4. maila Irabazlea

Xabier Zubizarreta

Page 21: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

20

Sentimenduak bideratu nahian nago gela hutsean, eta noski, bakardadean.Pentsatzen hastean,burura etortzen zaizkidan pertsonen artean,amorrua dago denen lekuan, tristuraren artean.

Sentimenduak nahastean, eta iragana gogoratzean,idazteko beharra sartzen zait nire gorputzean,tristura nire bihotzean,negarra begietaneta dardara eskuetan.

Idaztea dago nire lagunen artean, edo ekintzen artean,maitasuna eta sentimenduak ahazten laguntzean,lasaitasun apur bat dut azkenean,bai nire gorputzean, bai bihotzean.

3. maila Finalista

Xabat Mendia

Page 22: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

21

Eta eguna amaitu eta gaua iristean,berriz etortzen zaizkit oroitzapenak airean,haizeak dakartza soinean,eta berriz sartzen naiz gela hutsean,eta noski, orain ere bakardadean.Hori gertatzen zait amaitu dela uste izaten dudanean, eta itxaropena agortzen doa ezinezkoa dela ikustean.

Bihar horrelakorik gerta ez dadin dago nire desioen artean, eta ea lortzen dugun denok bizitzen bakean.ea uxatzen ditugun barneko kezkak eta amorrua ekaitzetan,itsasoko olatuek harkaitzen kontra talka egiten duten moduan.

Azkenean norbaitek bihotza lapurtzeaneta iraganeko sentimenduak berpizteanhorrek bai du zerbait eskuetan.Orduan bai poza azalduko da nire bihotzean eta hain beharrezko ditudan idatzietanhitzetik hortzera, alaitasuna nire hitzetan.

Page 23: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

22

Gehien maite dudan pertsona horrentzat

Hemen nago, beti bezela, zugan pentsatzen.

Eta gaur nire buruari galdetzen diot, gauero bezela, zergatik ezzaude nire ondoan?

Ikusi zintudan lehenengo aldian, ez nekien zer esan, zer pentsatu etaare gutxiago zer sentitu. Ez dakit nola... zutaz maitemindu nintzen, zuikusi baino lehenago, ikutu baino lehenago...

Nire bizitzan, zure presentzia, zure irria, zure gorputza, begiratzennauzunean jartzen duzun aurpegia... guzti hori falta da.

Orain zure itzala eta garenaren edo izan ginenaren oroimena bakarrikdaukat. Ez dakit, buruhauste bat dut barnean, nire sentimenduak adie-razteko unean…

Zergatik?

Nire barnean bizi zarelako, nire azal barruan eramaten zaitudalako.Min ematen dit pentsatzeak, zuk ez duzula nik sentitzen dudan gauzabera sentitzen momentu honetan…

Eta orain, esan iezadazu: Nola egiten duzu zuk? Nola egiten duzuzure aurpegian beti irribarre bat edukitzeko?

Badakit maite zaitudala, begiratzen dudan gauza bakoitzean ikustenzaitudalako, egunero esnatzen nauen eguzkian…

Nire bizitzan oso garrantzitsua zarelako; naizenerako eta zuretzatizan nahi dudanerako. Konturatu arte, behar nauzula, maite nauzula,

4. maila Finalista

Irene Diaz

Page 24: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

23

hori delako nik nahi dudana: zuk ni maitatzea, nirekin amets egitea, niarnastea segundero… Nire bizitzan behar zaitudala konturatzea nahikonuke.

Noiz pentsatu behar nuen nik horrenbeste maitatu ahalko nuela per-tsona bat?

Zu, pertsonaia bat zara, istorio honetan sartu dena eta nik ere ezagu-tzen ez dudana; egunen batean ebatzi eta amaiera aurkituko dudaladesiratzen dudana. Maite zaitudalako, behar zaitudalako…

Egunen batean zure beso artean egotea da nire nahia, nahiz etabehin bakarrik izan.

Betirako maitatuko zaitut nire ixilpean, eta barkatu nazazu sinestea-gatik zu zinela nire bizitzako pertsona egokiena, nire bihotzak ala esa-ten baitu.

Maite dudan, maite izan dudan, eta betirako maitatuko dudan pertso-na horri zuzendua!

Page 25: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 26: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Algaraka2. ebaluaketa

Prentsa tailerreko ikasleek bi aldizkari sortzendituzte urtean zehar, bata AZKEN HITZA deiturikoaeta bestea umorezkoa, ironiazkoa, ALGARAKA ize-nez bataiatu duguna.

Umoreari eta ironiari helduta planteatzen dugulehiaketa hau eta horretarko beti bilatzen dugu argaz-ki harrigarriren bat, ekoizpen narratibo librerakobidea emango diena. Aurten argazki hau hautatudugu non hegazkin bata txoriz inguratuta agertzenden. Zergatik, nondik etorritakoak dira hegazti horiek,zer egiten dute hegazkin erraldoiaren inguruan? Milagaldera eta ehundaka erantzun, prosaz, ipuin jiteazjaso ditugu ikasleen aldetik.

Ikasleek argazki honen inguruan, fikziozko zeinumorezko testu, istorio bat sortu behar dute, orrialdebaten erdia inguru beteaz.

Page 27: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 28: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

27

Bidaia

Gaur ere errepideetan trafiko handia zebilen, hainbat aldiz geldiuneakegin eta martxa beste hainbatetan moteldu ondoren, azkenean, aireportu-ra iritsi gara.

Gurasoak agurtu ondoren, barrura sartu naiz eta nire laguna Vanessabertan dago zain; gure lagunak Kelsi eta Ashley ez direla iritsi esan dit.Sarrerara gerturatzen gara, Kelsi agertzen da eta minutu bat geroagoAshley.

Barruko megafonoetatik azken abisua ematen dute eta gu hegazkinera-ko pasabidera goaz, sarrera andereñoari eman ondoren, honek eserlekue-tara laguntzen gaitu, eserlekuetan esertzen gara.

Gure gauzetaz hitzegiten hasten garenean, emakume baten ahotsak,aireratu behar dugula esaten digu, beraz guk segurtasun uhala jartzendugu. Airean gaude eta lagunak hitzegiteari utzi eta aldizkariak irakurtzenhasi dira, ni bitartean, leihatilatik begira nago, oso polita da, dena txiki-txi-kia ikusten da: etxeak, ibaiak, lantegiak, herriak....

Bat-batean txori talde bat agertu da eta txori batek keinuak egin diz-kit, nire lagunei esatea pentsatzen gelditu naiz eta nitaz barrez hasikozirela ohartu naizenean, ez diet ezer esan. Berriro leihora begiratzerako-an txoriak keinu gehiago egin dizkigu eta aurpegi arraroekin elkar begi-ratu dugu.

1. maila Finalista

Ane Perez de Arenaza

Page 29: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

28

Hegazkinean bideo bat jarri dute eta bertan hegazkineko lau bidaiariktxoriekin harremanak dituztela azaltzen da eta pelikula ez dugu amaitu, ezbaitigu astirik eman, lurreratzeko garaia da eta.

Lurrean gaude eta hegazkina lurreratu bezain laster zutik gaude, farde-lak hartu eta irteerara abiatu gara. Bertan gure laguna Monique aurkitudugu eta bere gurasoek kotxean eraman gaituzte. Moniqueren etxera iritsibezain pronto gure etxera deitu dugu eta gure logelak erakutsi dizkigu.Maletak utzi ondoren, hondartzara joan gara eta hondartzan lehengo txoriaikusi dugu, gure ingurura hurbildu zaigu eta Zac izeneko pertsona famatubatean bihurtu da. Musu bat eman behar genionean iratzargailuak jo dueta ametsetik esnatu egin naiz.

Ziztu-bizian dutxatu, arropa jantzi, gosaldu eta ikastolara joan naiz. Nirelagunak ikusi ditut eta ametsa kontatu diet. Beraiek gauza bera amestudutela esan didate.

Page 30: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

29

— Ama, begira, begira!!!

— Utzi bakean, erdi lotan nago eta.

— Baina ama, begira, txoriz inguratuta gaude!

— Normala, Antton, zeruan gaude.

— Baina leiho honetatik 200 zenbatu ditut.

— Zerrrrrr?

Emakumeak leihotik begiratu zuen eta kaio baten mokoarekin topo eginzuen.

— Kontxo arrazoi duzu, zergatik ote dago hainbeste txori?

Attonen oihuak entzunda hegazkineko bidaiari guztiak lehiotik begiratuzuten. Zurrumurruak eta galderak entzuten ziren txoko guztietan, eta hala-ko batean hegazkineko komandantearen ahotsa:

— “Bidaiari jaun-andreok, hamar mila metroko altueran goaz eta ikusikozenutenez txori talde bikaina daukagu bidai-lagun. Ez kezkatu laster asper-tu eta alde egingo dute eta”.

— Ikusten Antton? ez dugu zertan kezkatu normala da hegazkin ingu-ruan txoriak ibiltzea.

Hau esan eta amak pixkanaka begiak itxi eta segituan zurrunka bizianzegoen.

Anttonek ezin zuen lorik egin. Nola ba! Moko kuadrila hori leihotik sartu-ko zela zirudien eta!

2. maila Irabazlea

Malen Garmendia

Page 31: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

30

Halako batean, inguruko hodeiak atzean utzi eta oskarbi zegoen zerua.Beherantz begiratu zuen Anttonek. Atzeko eserlekuan eserita zegoengizonaren hitzak entzun zituen:

— Begira hor behean daukagu Amazonia, munduko oihanik handiena.

Arrazoi zuen gizon hark, izugarrizko berdegunea ikusten zen han behe-an! Baina zer ziren tarteka ikusten ziren animalia horiek? Saiatu arren ezinzuen bereiztu zein animalia ziren, horiak zirela ematen zuen: Jirafak agian?Ez, jirafak Afrikan daude ez Amazonian. Ez zekien zein animalia ziren bainahaserre zeuden, mugitu eta mugitu ari ziren. Adi, adi begira zegoela txoribaten begi handiekin topo egin zuen, negarrez ari zela zerudien.

Hegazkineko bozgoragailutik berriro ere komandantearen ahotsa.

— “Jaun-andreok lurreratzen hasiko gara, laster izango gara Moura aire-portan”.

Hegazkina beherantz abiatu zenean orduan jabetu zen zer egiten zutenhainbeste txorik hegazkinaren inguruan, haserre zegoen Antton, ez zuenulertzen zergatik hondatzen dugun ohiana makinatzar horiekin, normalatxoriek handik ihes egitea, haien bizilekua suntsitzen ari gara eta. Agiangure hegazkina txori jainko batekin nahastu eta laguntza bila zetozen,Anttonek lagundu nahi zien bai, baina nola?

Page 32: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

31

Afrikarantz

Negua zen eta etxean hotzez nengoen zer egin jakin gabe. Pentsatuz arituondoren Plaiaundiko parkera joatea bururatu zitzaidan, gurasoek eta irakasleekoso polita zela eta hegazti mota ugari zeudela askotan errepikatu baitzidaten.

Prismatikoak hartuta eta eskularruak eta txapela jantzirik, Plaiaundirantzabiatu nintzen. Bidean nindoala, gogoan nuen irakasleek eta gurasoek esan-dakoa, hau da, Plaiaundi oso leku garrantzitsua zela neguan Ipar EuropatikAfrikaraino migratu behar zuten hegaztiek bertan atseden hartzen zutelako.

Denbora gutxian Plaiaundira iritsi nintzen. Zerua lainoturik zegoen etahotzak nengoen. Prismatikoari esker hegazti asko ikustea lortu nuen, ez bai-tzen erreza haiek antzematea belar artean, haizetik babesten zeudelako.

Parketik hurbil Hondarribiako aireportua dago. Bat-batean, zarata ikaraga-rria entzun nuen eta hegazkina aireratzen zegoela konturatu nintzen. Harekinbatera harritu ninduen zerbait ere ikusi nuen: hegazti guztiak hegazkinareninguruan hegaka. Segituan nire begibistatik desagertu ziren baina ez nekienzergatia.

Etxera berandu iritsi nintzenez, afaldu bezain pronto ohera joan eta segi-tuan lokartu nintzen. Arratsaldean zehar ikusitakoarekin amets egin nuen: txo-riek, hegazkina txori handia zela eta Afrikarainoko bidea erakutsiko ziela pen-tsatu zutela esan zidaten. Hegazkina ez zihoan Afrikara, Madrila baizik, bainaMadril ere hegoalderantz dagoenez, txoriek eguzkiari eta haizeari eskerAfrikarako bidea aurkitu zuten.

2. maila Finalista

Miren Gil

Page 33: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

32

Jon pilotoa

Bazen behin Jon izeneko mukil bat. Berak 25 urte zituen eta bere ametsahegan egitea zenez, pilotu izateko ikasketak egiten ari zen. Asteburuetanaireportutik gertu zegoen parke batera joaten zen “Ployounday” izenekoa.Jon txorien laguna zela esaten zuten denek, txistuka hasiz gero txori guztiakhurbiltzen baizitzazkion.

Egun batean, Jon pilotu klasean zegoela, zera esan zien irakasleak:

—Kurtso osoan zehar erne egon bazarete, gaurko azterketa erraz egin-go duzue.

Eta denak hegazkin pistara abiatu ziren. Jon beti parrez ibiltzen zen kla-sean eta ez zuen harreta handirik jartzen, horregatik oso urduri zegoen.

—Jon, zu izango zara lehenengoa. Eta Jon hegazkinera igo zen.

—Jon, hau zure azken aukera izango da— esan zuen irakasleak.

—Bai, bai, lasai irakasle— esan zuen Jonek alai zegoela adierazi asmoz.

Hegazkinera sartu, martxan jarri eta bikain aireratu egin zen. Baina lurre-ratzeko orduan...

—Ez, ez dakit lurreratzen!!! Joni bururatu zitzaion lehen gauza txoriei dei-tzea izan zen.

—Ttxxzxxsfiiiiiiii!!!!!— egin zuen Jonek txoriei deitzeko txistua erabiliz .

2. maila Finalista

Nestor Gonzalez

Page 34: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

33

Bost segundutan 100.000 txori inguru agertu ziren hegazkinaren ingu-ruan. Hegazkinaren azpian jarri ziren eta hegazkina kontrolatuz, primeranlurreratu zuten.

—Bikain Jon, bikain— esan zuen irakasleak.

Joni pilotu titulua eman zioten eta handik aurrera bere hegaldi guztietantxoriak lagun eraman zituen.

Page 35: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

34

Gazte ameslaria

Mikelek txikitatik bidaiatzerekin eta mundu berriak ezagutzearekinamets egiten zuen. Nafarroako herri txiki batean bizi zen, munduaren aho-tan ezaguna ez zen batean, errepidetik zoazenean kartela ikustean harridu-ra aurpegia jartzen duzun horietako batean. Gurasoak, aita ehiztaria etaama etxeko andrea zituen. Herriak eliza eta ezer gutxi zuen, eta elikagaiakbere lur eta soroetatik lortzen zituzten.

Izerdi asko botea zuen bizitzeko, baserriko lana latza baita eta etekinakateratzea oso zaila. Sos batzuk ateratzeko ondoko herri handixeago bate-ra joaten zen arratsaldero, hango ezindu bati laguntza pittin bat emateko.

Txiki-txikitatik animaliak maite zituen eta hartz bat aurrez-aurre ikusteaamesten zuen, beraien artean hesirik egon gabe, noski. Hori egin ahal iza-teko etxetik urrundu beharra zuen, asko urrundu ere.

Kanada iruditzen zitzaion helmugarik egokiena. Bereak eta bi egitekoprest zegoen, hara joan ahal izateko. Honela bada, hainbat lan egin zituen:dendari gisa, esne banatzaile, etxe garbitzaile…

Dagoeneko garaia iritsi zen, hegazkina hartu eta Kanada ezagutzekogaraia. Dena prest zuen, maletak, hegazkineko txartelak eta nola ez, argaz-ki kamera, beti eskuan. Familia agurtu eta gazte ameslaria han zihoanhegazkinerantz. Pasabidean zehar urduri. Ez zuen sinistu ere egiten, senti-pen arraroa bere barnean: alde batetik oso pozik zegoen eta bestetik,

3. maila Irabazlea

Ainhoa Moron

Page 36: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

35

bere baitarako sinestezina bera han egotea, hainbesteko ahaleginarenondorioz. Horretan zebilela, pentsamen-duetan, konturatu gabe hegazkinaaireratu zen. Izugarrizko zirrara nabaritu zuen, inoiz sentitu ez zuena. Bereondoan zegoen ezagutzen ez zuen emakumea ere hala sentitu zela pen-tsatu zuen, nahi gabe eskutik heldu baitzion.

Ondorengo orduak oso mantso pasa zitzaizkion, leihotik begirik kendugabe zegoen denbora guztian, gauza berriren bat ikusteko zain. Horrelazegoela, txori talde bat inguratu zen hegazkinera. Honek aita ehiztaria eka-rri zion gogora, aitak ehiza egiten erakutsi ziolako.

Txanda hartan eskuartean ez zeukan eskopetarik, ustekabean tamainahandiko tramankulu bati eutsi ezinik zegoen. Tiro egiteko agindu zion aitak,baina, berak ezetz aurrean zuen hartzari tirorik ez ziola egingo erantzunzion. Zarata batek esnarazi zuen, hegazkineko azafatek jada Kanadan zeu-dela adierazten zuen hots bat zen. Benetako hartza bilatzeko abenturariekiteko zorian zegoen.

Page 37: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

36

Hegalarien laguntzaz

Atzo, oso egun garrantzitsua izan zen Bilbon, Loiuko aireportuan.11:45etan lehenengo hegazkina irten zen Erromara bidean, ulergarriazenez, aireportua lepo zegoen. Bidaiari ugari zeuden kirioak dantzan,hegazkinean banan-bana sartzen.

Inork ez zekien arren, hegazkin honek, bazuen berezitasun bat, animalie-kin hitz egin zezakeen, zakurrekin txoriekin, azeriekin...

Bidaiari guztiak hegazkinean eseri bezain laster, arranoa bailitzan,miresleen irrien eta txaloen artean, hegazkina hegaka hasi zen, hodeizurien soinean ezkutatzea lortu zuen arte.

Bidaiariak pozez zoratzen zeuden bitartean gure hegazkinak helizeansekulako min bortitza sentitu zuen momentu berean mugimendu arraroaburutu zuen, baina Gregor pilotuak, gidari ona izanik nola edo hala, hegaz-kina patxadan mantentzea lortu zuen kopetatik izerdi hotzeko tanta lehor-tzen zuen bitartean.

Bidaiariak aztoratzen hasi ziren mugimendu horren zergatiaz galdezka,urduritasunarekin kaosa eraginez. Orduan Gregorrek gezurra zela zekienarren, dena ongi zihoala egiaztatu zuen, gertatutakoa lapsus bat izan zelaadieraziz.

Zorigaitzez, bi minuturen buruan, mugimendu bera errepikatu zen bainaoraingoan pilotuak ezin izan zuen hegazkina geldiarazi eta garrasien eta

3. maila Finalista

Beñat del Barco

Page 38: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

37

euforiaren artean hegazkinaren kontrola galduta, denak heriotzaren bideanzeuden abiadura izugarriz hodeietatik behera amilduz. Segidan, hegazki-nak izugarrizko garrasia bota zuen, animaliei deiadar eginez.

Denen ezusterako hamar segundoren buruan, izugarrizko txori pila aterazen, hegazkina inguratuz. Kostata, hegazkina hartu eta airean mantenduahal izan zuten, aireportu bat ikusi eta jaitsi ziren arte.

Page 39: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

38

Ama naturaren mendekua

MacArthur zientzialari ingelesa pozik itzultzen zen bere etxera, lortuzituen frogak bera bezalako beste inguruarekiko arrangura gabeko zien-tzialari krudelekin partekatzeko asmotan. Izan ere, beren ikerketa zikin etausu legez aurkakoetarako zientzia gizon anker multzo hark, mundu osoan200 buru baino gutxiago zeuden lemur beltz baten odola behar zutenhonek zituen ezaugarri batzuk zirela medio. Eginbehar hartarako nor etaMacArthur baino gizon aproposagorik ez zegoen eta orain Madagas-karretik bueltan zetorren bere betekizuna bete ostean.

Hegazkina Londoneko aireportu handi hartan lurrartzeko prest zegoela,zeruan orbain beltzaxka bat agertu zen urrunean. Segundo gutxiren ondo-ren, MacArthurren harridurarako, orbain hartan ehunka txori hautematenziren eta bera zegoen hegazkinerantz zetozen ziztu bizian. MacArthurrenburutik bere bizitza igaro zen pelikula bat bezain argi, baina, bere azkenastean, Madagaskarren egon zen aste berberean, pausatu zen:

Gogoan zuen Afrikako uhartera ailegatu zen lehen eguna, gogoan argieta bihotzean mingarri. Herrixka apartatu eta indigena bat aukeratu zutenherrialdeko autoritateen kontrola ekiditeko asmoz. Hegazkinak aireportutxiki batean utzi zuen, eta handik jeep delako batean bertakoen herrixkabatera abiatu zen, bere harrapakinaren kokapenari buruz lehen eskukoinformazioa jasotzeko asmoz. Bide luzea izan zen, egun erdi ingurukoa.Ohian, ibai eta hainbat zelai zeharkatu ondoren, herrixka txiki batera iritsiziren.

4. maila Irabazlea

Xabier Zubizarreta

Page 40: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

39

Etxeak zurez eta lastoz eginak zeuden, bertan bizi ziren biztanleak larrueta landarezko arropak zeramatzaten eta ematen zuenez herrixka huraehiza eta fruitu bilketatik bizi zen. Hau dela eta, inoiz gizon zuririk eta aregutxiago ibilgailurik ikusi gabe herri harentzat zintzialaria eta beroni lagun-du behar zioten sasi-ehiztariak mirari edo jainkotzat hartu zituzten.

Gau hura herrixkan eman zuten.Naiz eta herritarrek arrotzei egundokooturuntza eta opariak eskainiz, MacArthur eta bere gizonek destainazhartu zituzten. Zientzialariak, hauen opari edo dantzaldietan parte hartubeharrean, lemurrari eta honen bizilekuari buruzko galderak soilik egitenzizkien. Azkenik, lortu zuen informazio aski hurrengo goizean ohian hartansartu eta animalia hura erailtzeko.

Hala bada, inongo agur edo eskerrik eman gabe goizean gauza guztiakbildu eta jeepean kargatzeari ekin zioten. Honetan zeudela, gau osoanikusi ez zuten atso zahar bat agertu zitzaien eta zeinu eta ingeles perfektubatez jakitera eman zien egin behar zutenak bere ondorioak izango zituelaeta damutuko zela oraintxe bertan ez bazen bere herrira itzultzen. Hasierabatean, MacArthur harrituta sentitu zen atsoaren ingeles maila zela eta,baina, mezua irrigarria iruditu zitzaion.

Bere nahiek itsututa, ez zion garrantzirik eman gertaera hari eta bi egunbasoan igaro ostean atzeman zuten animaliatxo txikia. Kostatu zuen, baina,merezi ere MacArthurren ustez.

Tximinotxoaren hilotza ondo gorde ondoren horretarako eginiko maletaberezietan ez zuen problemarik izan hegazkinera igo eta Ingalaterrarantzabiatzeko.

Bitartean, txori haiek balak bezala amiltzen ziren hegazkinaren fuselaian,zulo bat egitea lortu zuten arte. Kabina barrura sartu ziren dozena pare battxori eta MacArthurri eskuan gogor oratuta zeraman maleta, lemurrarenhilotzarekin, kendu eta berriz atera ziren sartzeko erabili zuten zulotik.Zuloaren ondorioz, hegazkina desorekatu eta istripu bat eduki zuen. Ezzen zauritu ez kalteturik egon hegazkina altura baxuan baitzihoan, hildakosoil bat: MacArthur.

Page 41: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

40

Hegaztiak seme-alabak ote?

Iraitz eta Ortzi hogeitazortzi urteko bikote gazte bat ziren, Maulen bizizirenak. Egun batean Ameriketako Euskal Eskoletara bidaia bat egitea era-baki zuten.

Hamar egun geroago, prest zeuden jada etxetik maletekin ateratzeko,kotxea hartu eta Sondikako aireporturako bidea hartzeko. Sondikara iritsi-takoan, goiko solairura igo, Halcon Viajeseko postua aurkitu eta maletakfakturatu egin zituzten. Ordu bat eskas geratzen zen beraien hegazkinaaireratzeko. Hogei minutu beranduago megafonotik dei egin zutenAmeriketarako hegazkina hamabost minututan aireratzera zihoala esanez.Orduan, Iraitzek eta Ortzik beraien eskuko ekipaiak hartu eta hegazkine-ratz abiatu ziren. Hegazkinera sartu baino lehenago azafatek beraien pasa-portea eskatu eta onartu ondoren hegazkinera sartu ziren. Hegazkineanitxaroten zeuden bitartean, pilotuak beraiekin hitzegin zuen, lasai egotekoesan zien… Geroago azafatek hegazkineko ateak itxi eta baraien azalpe-nak ematen hasi ziren:

— Jaun-andreak, gure hegazkina «Airbus 707»-a hamar minututan airera-tuko da. Mesedez arretaz entzun gure azalpenak: zuen eserlekuen azpiansalbamendu-txalekoak dituzute eta zuen gainean maskarila bat duzute,hauek ateratzeko botoia sakatu, bakarrik beharrezkoa bada.

Iraitz eta Ortzi oso kezkaturik zeuden, beraien lehenengo aldia baitzenhegazkin batean ibiliko zirena.

4. maila Finalista

Irene Diaz

Page 42: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

41

Beranduago, hegazkina martxan jarri eta pistan zehar abiadura hartuzjoan zen. Gero, gurpilak gorde eta aireratu egin zen. Bat-batean, inork nolajakin gabe, hegazti mordoa agertu zen hegazkinaren inguruan eta jendeaharrituta galdezka hasi zen. Orduan Ortzi altxatu eta hitz hauek esanzituen:

— Barkatu iezaiguzue arren, baina nire neska-lagunak, Iraitzek, ezin duseme-alabarik eduki eta horren ondorioz arazo psikologiko bat sortu zaio.Arazo hau dela eta, hegaztiak erosten ditugu berak zaindu ditzan, seme-alabak balira bezela.

Azalpen hauek eman ondoren, jendea lasaitu eta hegazkinak berebidea jarraitu zuen. Hori bai, bide guztian zehar hegaztiak hegazkinareninguruan joan ziren, Ameriketaraino iritsi arte!

Page 43: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

42

Hegazti pila hegazkinareninguruetan

Dublinetik Londresera zihoan hegazkin honek sekulako ezustea edukizuen, segundo gutxitan 300 bat hegazti hurbildu baitzitzaizkion. Bainapilotuaren odol hotza eta esperientziarengatik bitxikeri batean besterik ezda geratu.

Atzo, 14:00ak aldera Londreseko aireportua helmuga zuen 350 bidaia-riz beteriko hegazkin komertzial batek izugarrizko ustekabea eduki zuen,hain zuzen ere, 300 bat hegaztirekin topo egin baitzuten.

Dirudienez kurriloak.Adituak diotenez, hegaztiak kurriloak izan zitezkeen, hauek, taldeka kilo-

metro pila egiten baitituzte hegan alde batetik bestera. Animali hauek ezdira basatiak, beraz ez zegoen inongo arriskurik eta hegoaldera, tenperatuhobearen bila zihoazela aipatu zuten. Zorionez, ez da inongo zauriturikezta kalterik izan. Benetan izugarria gertatutakoa Irlanda aldean.

Bat-batean.Inork ez du baieztatu zeren poderioz hurbildu zen kurrilo talde hau

hegazkin izugarriaren albora baina ia seguruena ezustekoa, hau da, nahi-gabeko ekintza izan zela.

4. maila Finalista

Xabat Mendia

Page 44: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

43

Hegazkin pilotua hotz eta txukun.Ezbeharra ez gertatu izanak izen bat du, Charles Giggs, hau da, hegaz-

kineko pilotu ausartak. Egoera zail honetatik bikain atera da bere balentria-ri eta daraman urteei esker. Irlandar honek 49 urte ditu eta 25 urte daramahegazkinak gidatzen, esperientzia handikoa da, beraz.

Bidaiari baten hitzak.Hegazkina iritsi bezain laster 60 bat urteko bidaiari irlandar bat prentsa-

rengana hurbildu eta zera kontatu zigun:

Hegaldia Dublinetik atera eta Ingalaterran den Londreseko aireportuazuen helmuga. Bidaiari honek ez zekien zeren ondorioz hurbildu ziren hain-beste hegazti, baina esandakoaren arabera hegazkina txoriekin gurutzatueta segundo gutxitara gertatutako gauza izan zen. Kazetari batek beldurrapasa zuen galdetzerakoan, baietz erantzun zuen, gehienbat hegaztiakhegazkinaren aurka talka egiten zutenean. Irlandarrak ez zekien zehatzmehatz zein hegazti motakoak ziren baina denak berdinak, txuri koloreko-ak, moko luze xamarra eta oso trebeak zirela aipatu zuen. Elkarrizketaamaitzerakoan, 250, 350 txori inguru zeudela adierazi zigun.

Page 45: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 46: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Bertso-paperak3. ebaluaketa

Azken ebaluaketaren sprint-ean sartzen gara bete-betean eta bertso-paperak sortzeko deialdia egitendizuegu.

Gaia: Librea.

Luzeera: BI BERTSO,zortziko txikian.

Baloratuko dena: Originaltasuna, errima abera-tsa (deklinabide kasuak ekidin ahal dela) etakohesioa.

Epea: Maiatzak 6, asteartea.

Sariak: Lau sari, bat maila bakoitzeko.

Page 47: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 48: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

47

Gure Euskara delahizkuntza zaharrenamilaka urtetanhortxe egon dena.

Gutxik mintzatzen duteta hori da penahitz egin ezazuehori da onena.

Gazteek oso gutxihitz egiten duteeta gauzak horrelatxit gaizki doazte.

Hau ez bada aldatzenbeste mila urteez dituzu iraungonire Euskara maite.

1. maila Irabazlea

Pello Zubizarreta

Page 49: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

48

1. maila Finalista

Maialen Etxezarreta

Eskolatik etxera noa egunero,zutaz maitemindutagoiz ta gauero.

Nirea ez bazarainorena gerozatoz nire etxeraegoteko bero.

Ez duzu etorri nahiegun baterakobi muxu eman eta gero joateko.

Loreak oparitubaina niretzakohorrekin ez duzuezertxo lortuko.

Doinua: Bihotz eritua

Page 50: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

49

Nere bizilagunabai dela mutilaatzo jan zuelakokristoren opila.

Eta beste bateanjango du tortillaberak nahi duelakoizan borobila.

Nire amona dagoeguzkia hartzeneta aitona berrizhura_abanikatzen.

Bere seme zintzoabermuta prestatzenfamili xelebre hauneri zait gustatzen.

1. maila Finalista

Gorka Susperregi

Page 51: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

50

Martuteneko penak

Gaizki eginagatikMartutenen nagobizitza gaizki daukatbihotza okerrago.

Inork enau ulertzenmaite gutxiagopena hau beharreanpoza dut nahiago.

Bost urte falta zaizkitkanpora irteteko kanpora atera nahi dutfamilia ikusteko.

Arazoak konpondupozik egotekoeta bizitza osoanalai jarraitzeko.

Doinua: Triste bizi naiz eta.

2. maila Irabazlea

Ainhoa Ezeiza

Page 52: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

51

2. maila Finalista

Ganix Mitxelena

Eskolan gaude etazortzitan klaseratxirrinak jo ondorendaukagu euskera.

Hamar t’erditan goazdenak jolasteratxirrinak berriro joeta aspertzera.

Errekreoan inorkez daki euskeraedo ala dirudidena da erdera.

Euskal Herrian gaudeeuskaldunak geraeuskaldun petoenadaukana euskera.

Doinua: Maritxu nora zoaz.

Page 53: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

52

Uda badatorrelaari naiz ohartzenarropak erantzi tabikinia jartzen.

Hondartzara joan etaeguzkia hartzenbaina kontua eukiez naizela erretzen.

Ni ere egon nintzeniaz bai hondartzanhain gustura geundenhan guztiak dantzan.

Baina ohartu nintzenguztiak zer(tan) datzanhozka egin zidatenoineko behatzan.

2. maila Finalista

Libe de la Fuente

Page 54: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

53

3. maila Irabazlea

Olatz Esnaola

Bertsoa egitekonik daukat beldurralan berri bat hartu dutbenetan makurra.

Etxeko lan bezalagainditu beharrabi bakarra egiteaerronka kaxkarra.

Bertsotan hasi etalenbiziko gauzagaia aukeratzekoez da lan erraza.

Etorrera ez duenaketorkizun latzabaina saiatu ezkeroheltzen da emaitza.

Page 55: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

54

Indarkeria

Momenturo badagokriston notiziagizaki orok badugugure gutizia.

Batzuena ordeabarrabaskeriaorain nagusitu dahori malizia.

Nazkagarria baitabai bortizkerianork ordainduko etanoski familiak.

Gizonen eskuetangalduta bizianola hil daiteke babere emaztia.

3. maila Finalista

Beñat del Barco

Page 56: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

55

Olearso festibaladugu ortzil hontankarpa txuri bat dagojarrita hondartzan.

Kontzertuak badiraguztiak jarraianEuskal Herriko askogaude bertan dantzan.

Lau musika taldejo ta ke kantuanKen 7tik hasitabukau Barrikadan.

Den denak dira onakbehintzat nire ustetanbikain pasatu dugugau eder honetan.

3. maila Finalista

Xabier Teiletxea

Page 57: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

56

Klimaren aldaketa

Klimaren aldaketaarazo larriaudan elurra etaneguan ekia.

Horren aurrean duguzeregin handiaberaz aholku hontanjarri belarria.

Energia aurreztugutxi kontsumitugauzak berrerabilieta birziklatu.

Hau garrantzitsua daEz asko kutsatu ea lor dezakegunklima hau aldatu.

3. maila Finalista

Xabier Burgaña

Page 58: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

57

Ene lagun erkidedeitura hemengoaizatez ta gorputzezaldiz kanpokoa.

Hi bezalakoekinagur gerokoagure Euskal Herriapikutara doa.

Ez al haiz konturatzenzer egiten duan?hau gertatzen uztekozer duk hik buruan?

Oraindik garaiz hagohartzak hau kontuanzerbait piztu dadila hor, hire barruan.

4. maila Irabazlea

Xabier Zubizarreta

Page 59: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

58

Euskal Herriari buruz

Esnatu behar dugugaztedi berria !maite baldin badugugure aberria.

Bere egoera dabenetan larriaEspainiarren menpedago Euskal Herria.

Ni gaztea naiz bainaeman diot antza zaila dala konpontzenhemen dagon saltsa.

Madrilek agindutaguri nola dantzagure etorkizunaikusten dut latza!

Doinua: Maritxu nora zoaz?

4. maila Finalista

Mikel San Sebastian

Page 60: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

59

Ea nork asmatzen dun tipo honen izenabeti dabil trabeskalimatuz kuneta.

Lurreko “rally”etanizan du_arrakastaEspainiako txapeldunaskotan izan da.

Oraindik ez dakizu?ba hemen duzu pista:Bergarakoa da taBMW bat dauka.

Orain antzeman duzu?bera Txus Jaio daEuskadiko zaleekmaitatzen dutena.

4. maila Finalista

Aritz Arretxe

Page 61: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

60

Amaiur gogoan

Amaiurko gazteluzaharraren hormetanberrehun nafar ausartekdiraute borrokan.

Gaztelako armadaizan arren bueltangaraiezina delaesan da sarritan.

Nafar adoretsuekdiraute zutikanmantenduko baitiraherriaren defentsan.

Gogoratuko garazuen itzaletannoizbait izateko askegure lurraldetan.

4. maila Finalista

Unai Oiartzun

Page 62: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

Urruzuno

Page 63: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 64: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

63

Gaueko Izarra

Abuztuko gau lehor hartan, udako belar idor haien artean etzanda zego-en hamar urteko muttiko txikia, bere amonaren baserriko soro nasaian.Gaueko ortzi beltza miresmenez ikuskatuz. Benetan liluratzen ninduenzeru hark, txiki-txikitatik. Batek daki zein arrazoirengatik, ezezaguna zenak,agian, baliteke nolabaiteko zirrara eragitea umetxo harengan.

Orain, hemen nago, hogei urte geroago, zeru hartara berriro begira.Baina, oraingoan beste puntu batetik. Hamar urteko mutiko hark sekulaimajinatu ezingo zuen orain dagoen lekuan egotea. Jada ez nengoen amo-naren zelai idiliko haietatik oskarbia arakatzen eta inoiz gehiago egongoere ez ama-lurraren beraren magaletik at aurkitzen bainintzen.

Baziren urte zenbait, denboraren kontua aspaldi galdua bainuen, nireetxea, auzoa, hiria, herria eta azkenik izarbela utzi nituela. Bidaiaren hasie-rako eguna eta aurrekoak argi nituen nire gogoan, gauero, edo gaua dei-tzen genion denbora tartean, beti nerabiltzan gora eta behera eta naiz etahasieran egin behar nuena argi eduki, denboraren poderioz galdera batsortu zitzaidan nire barnean, galdera erantzuteko zaila eta aldi berean min-garria: Zergatik?

Hasiera batean, ama-lurrarekiko maitasunak itsuturik, inongo zalantzarikgabe onartu nuen lan zail bezain beharrezko hura: Ortzi zabalean zeharbidaiatu gure hilzorian zegoen Lur zikindu eta suntsitua ordezkatuko zuenbeste astroren baten bila.

4. maila Irabazlea

Xabier Zubizarreta

Page 65: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

64

Teknologiak asko aurreratu zuela zioten, ez zegoela arazorik eta denakontrolpean zegoela. Momentu hartan jabetu izan banintz gure ustezkosalbazioa ekarri behar zuen teknologia bera izan zela gure suntsizioa eka-rri zuena, ziurrenik beste era batera erantzungo nuen, aldiz, garai hartanitsututa nengoen, betebeharrak itsututa.

Leihatila hartatik begira nengoen, nire etxea izan zenetik distantzia ima-jina ezinetara. Nire eskumuturrera atxikita nuen aparailuaren pantailatxoanbegiak iltzaturik:

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 1h 31min 23seg”

Ordu bete eta erdi eskas baino lehenago hartu beharko nuen erabakia.Ortzi-ontzi hark jada ez zuen izango erregai aski lurrera itzultzeko, aregehiago, eguzki sistemara ere ezingo zen itzuli denbora haren kabuan.Hala ere, bila nenbilen mundu berri hura topatuz gero transmisio bat bida-li ahalko nien bere kokapena adieraziz lurtarrei. Errekurtsoei zegokienez,banuen ur, aire eta jaki aski espazio-ontzi erraldoi hartan berrogei bat urtebizirauteko. Hala ere, denbora hura igarotakoan, ni ezingo nintzen inoizgehiago nire herrira itzuli. Benetan merezi izango ote zuen nire bizia sakri-fikatzea gizadiaren bekatuak garbitzeko? Urte ugari izan nituen horri buruzgogoeta egiteko, hala ere, erabaki horren zaila zen ezen oraindik ez nuenhartu.

Bakardadea zen nagusi kaiola hegalari hartan. Nirekin batera ateraziren kideen gogoek ez ziruditen agonia hura jasateko bezain indartsuak,denak galduak nituen lehen bi urteetan. Lehenik, gogo ahulenek, kapsule-tan ihes egin zuten Lurrarekiko hurbiltasuna aprobetxatuz, etxera itzultzekoesperoan. Hurrenik, deprimituenek, beren buruaz beste egin zuten presiohura ezin pairaturik. Azkenik, ahaltsuak eta indartsuak sentitzen zirenak,euren handinahiak elikaturik, zoratu egin ziren eta elkarren artean suntsitu,batek daki ni haietako bat ez ote naizen. Horrez gain, distantzia luzeak zire-la medio, Lurrarekin komunikazioak ezinezkoak izaterainokoak ziren.

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 55min 34seg”

Denbora aurrera zihoan, ordu bete barru nire patuaz gain izadi osoare-na erabaki beharko nuke. Benetan merezi ote zuen gizarte hark, bereburua gabeziara eraman zuen gizarte hark, beste aukera bat? Zenbat pla-

Page 66: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

65

neta gehiago suntsitu beharko ote ziren gizakia jabetzeko bere biziraupe-na naturaren aurkakoa eta auto-suntsitzailea zela?

Nire buruan bi aukerak borrokan zebiltzan, ez, jada, nire bizitza soilaga-tik, hura huskeria bat baitzen, baizik eta izadi osoarenagatik. Batzuetan,errukia nagusitzen zen ene gogoan, besteetan, amorruak piztutako men-deku nahia.

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 30min 44seg”

Jada, erabakia hartu beharra zegoen; gaitzez ezina zen. Behaketa gelahartatik aldendu nintzen, ia amaiera gabeko korridore isil eta ilunak guru-tzatu nituen kontrol gela deitzen zioteneraino. Kontrol aulki nagusian eserinintzen, aparailuak doitu hartu behar nuen erabakia hartzeko prestatuz etaagian azkenekoz nire eskumuturrera begiratu:

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 15min 17seg”

Momentua iristeko zain geratu nintzen aulkian eratzanda. Gela huramiatu nuen, inkontzienteki, erantzuna letra eta zifraz gainezka zeuden pan-taila haietan, pareta isil eta ilunetan eta azkenik, izkina batean nabari zendunbuilo batean balego bezala, azken hartan gelditu ziren nire begiak.

Ontziko azken kidearen hilotza zen, ni neu hura hiltzera behartua izannintzen. Denbora asko zen gertaera hartatik, jada, ahaztua nuela esan zite-keen ekintza hura, baina, zer pentsatu ematen zidan oraindik. Nik, lagun,erkide, bidaiari hura hil nuen, eta zergatik? Nire bizitza ziurtatzeagatik,azken finean, esan liteke gizarte bizitza ukatu nuela nire ongizate pertsona-la ziurtatze hutsagatik. Milioika kilometrora, nire bizilagun ohi izandako lur-tarrek egiten zuten bezala. Norbanakoaren zoriontasuna bermatu, horreta-rako dena suntsitu behar bazen ere.

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 3min 08seg”

Amaitu zen, dena amaitu zen. Batek daki lurtarrekiko sortu nuen amo-rruagatik, nirekiko sentitzen nuen auto-gorrotoagatik edo nire kideekikonuen saminagatik, baina, erabakia hartuta neukan. Zehaztasunez eta

Page 67: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

66

ausardiaz edo agian koldarkeria eta histuraz datuak sartzeari ekin nionordenagailu nagusian. Ortzi-ontzi hura ziztuan zihoan ostondo zabala urra-tuz, noraezean, itxaropenaren bila. Barrua hutsik, ia inor gabe.

“Itzulera Gabeko Puntura iritsia, erabiltzailearen programa exekutatzen”

Danba! Ortzi-ontzia desagertu zen ziztuan. Geroago, espazio-ontziaazkenekoz egondako lekuan izar berri bat agertu zen, izar distiratsu bat.Ontzi hark zeraman erregai exotikoaren ondorioz sortutakoa, itxaropenezbetetako izar distiratsu eta handi bat. Erabakia hartuta zegoen, ekintzaburututa.

* * *

Lurra, berrogei urte geroago

Zeru kiskali, ilun eta kirasdun haren magalean. Garai bateko zelai ber-deak, harri beltz ikaztuek ordezkatzen zituela. Ozeano urdin eta oparoakorain likido beltz orlegi batek ordezkatzen zituen. Garai batean herri handieta jendetsuak izan zirenak orain hondakin mortu eta erreak ziren. Urteaskotan zehar lur haietako jaun eta jabe sentitzen zen gizakiaren azkenarrastoak lurpean zeuden, beraien suntsizioa ekarri zuen teknologia berenmenpe arnasteko, jateko, bizitzeko. Gizadiaren azken hatsa botata zego-en, pixkanaka pixkanaka beraien suntsizio osoaren zain zeuden eta aldiberean, planetako azken izaki bizidunen planetaren berarenaz gain.

Amaigabeko lurpeko herri gainpopulatu haietako bateko kontrol gunebelun bezain goibelean argi txiki eta ez gauza bat distiraka zebilen.Behargina ez zen berandutu panelera hurreratzen. Zenbait botoi sakatuostean pantaila zikin eta herdoilduan irudiak azaltzen hasi ziren eta bozgo-railu zikin eta puskatuetan hitzak nabaritzen.

— Gabon lurtarrak, nork daki gogoratuko duzuen ni nor naizen, beharere ez zenukete. Zuen handi-nahi horrek itsututa bizi zaretenek, halabeha-rrezkoari ihes gin nahian galduta zabiltzatenek, zer jakin beharko zenuketeiraganari buruz, zuen buruan soilik orain hurbila, momentua, norbanakoakabitzen dira eta. Imajina dezaket hau jaso duzuen momentuan nola egon-go zareten, egon bazaudete noski. Zuen azken ahaleginetan norberak

Page 68: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

67

bere bizia egiteko, inguruko azken errekurtsoak ustiatzen beste egun batgehiago nola hala bizitzeko zuen artean elkar suntsitzen duzuen bitarteaninongo errukirik gabe. Nik nire erabakia hartu dut, ez du merezi bizitzea. Ez,ez du merezi, biziak zentzu logikorik ez badu. Ze bizi da inguruaren suntsi-zioan oinarritutako bizia? Zein bizi eboluzionatu beharrean inboluzionatuegiten duena? Eta are gehiago, ez dena gai gogoeta soil bat egiteko,honez guztiaz jabetzeko, galarazteko. Orain beranduegi da, niri dagokida-nez, ezin dut ezer egin zuen gogoeta errazteko saiakera soil honetaz gain.Espero dut laguntzazkoa izan natzaizuela, hori baitzen nahi zenutena, naizeta bidea beste bat izan. Agur betirako.

Pantaila belztu egin zen eta ahotsa isildu. Beharginak, momentubatzuez pentsakor iraun ostean, teklak sakatzeari ekin zion berriz. Pantailabeltza piztu egin zen eta erdian, letra lodi gorriz hitz batzuk marraztu ziren:

“Ezabatzen… Ezabatuta”

Page 69: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

68

Loteria tokatu izan balitzaigu,orain Bahametan geunden

Gaur goizean, esnatu eta hainbeste ideia etorri zaizkit burura, azkeneanez dudala bakar bat ere martxan jarri; eta gainera, izugarri nekatuta bukatudut.

Hau da hau... zer da, baina, “hau”? Zalantzarik gabe, ez da deus onik,ene buru-argitasuna koxka larrian jartzen baitu, baina ez nago ziur txarraote denetz ere. Azken finean, munduak berdin-berdin jarraituko baituaurrera, egiteko asmoa neukan gauza guzti horiek gabe. Ez ziren horrengarrantzitsuak ere. Ala bai?

Dena dela, gaur zeozer berezirik egitea gustatuko zitzaidakeen.

Zergatik? Ez dakit, bada. Agian, gaur egun berezia delako, egun arruntbat gehiago besterik ez izanagatik, hain xuxen ere. Edo, beharbada, zerbaitberezia egin nuen azkeneko aldiaz jada oroitzen ere ez naizelako. Auskalo.Zaila izaten baita, noizbehinka, abixu gabe, barne-barnetik irteten zaizki-gun nahi horiek ulertzea.

Eta nik zeozer berezia egin nahi nuen gaur. Vartsovia komunistara bizi-tzera joan zen osaba hark bezala. Edo egunero, goizeko zortzietan hondar-tzan igerian aritzen den Alex Gaxen lagunak bezala. Edozer gauza. Bainaberandu xamar zen hondartzara joateko, eta ez dut, azkenean eta tamalez,beti izaten den bezala, deusik egin. Egin dudan gauza bakarra ohetik altxa

4. maila Irabazlea

Josu Narbarte

Page 70: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

69

eta, gosaltzen nuen bitartean, pentsatzea izan da. Ideiak mirakuluz zetozki-dan gogora; bat pentsatu eta eskuak paper eta arkatz bila mugitzen hasiorduko, beste burutapen bat neukan, aurrekoa baino hobea. Eta goizajoan zait, pentsatu eta deus ez egitean arras lanpeturik.

Eguerdirako, egoera jasan ezinik ia, azkenean papera eta arkatza hartueta honakoa idatzi dut, edozein ezezaguni eskutitza idazteko erabakia har-tuta;

«Nestor de Rosas naiz».

Idatzi eta berehala damutu naiz. Paperaren zuritasuna zikindu besterikez dudala egin iruditu zait. Baina, behin hasita, zail izaten da gelditzea, etaizkiriatzen jarraitu dut:

«Baina, egia esan, ez dakit nor naizen».

Kontraesana dela konturatu naiz, baina ezin izan dut inoiz idatzi dudanegiarik handiena dela pentsatzea saihetsi. Bi egia, hobeto esanda. Altuanesan dut. Gustatzen zait ze soinu duten hitz horiek.

Nanokeria bat da; badakit. Baina ene ezinegonak apur bat baretzekobalio izan zait, eta, egia esan, askoz lasaiago gelditu naiz, karga astun batarindu balidate bezala. Idatzitakoari begira gelditu naiz apur batean, eta,bat batean, idazten jarraitzeko gogoa piztu zait. Banindoan, arkatza hartu-rik, paperari erasotzera, baina zerbaitek geldiarazi nau: ezin nuen arteanlorturikoaren berezitasuna, hain bakar egiten zuen soiltasuna, hondatu.

* * *

Bazkal ondoren, ohean etzan naiz berriro, arkatza eta paper pusketaberri bat eskuetan harturik. Ez zitzaidan, alabaina, kalera irten eta ikustennuen lehen ezezagunari kontatzea merezi zuen berri onik gogoratzen,oraindik ere; denbora luzez egon naiz han, begirada galdurik, eta gogoa(are galduago) mila konturen inguruan hasi zait dantzan.

«Azterketa garaiko estresa. Egunero kroketaz bonbardeatzen nauenama; sukaldatzen eztakidala pentsatzen dik, nonbait...», idatzi dut.«Alokairua (lehengo hilabetekoa ordaintzeko putak pasa nitian). Drogetangaldu zen neska berezi hura... non bukatuko ote zuen?».

Ia konturatu gabe ari nintzen idazten, eta, telefonoak jo duenean, ez dutaditu ere egin.

Page 71: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

70

«Herriko gazteak presoen begirada hutsak darakuskiten kartelak itsas-ten. Haurrak jolasean, zuhaitzetako adarretatik zintzilik. Atso bizilagunaeguraldiaz kexu, azken hogei urteetan (alargundu eta semea motor-istripubatean galdu zuenez geroztik) kexu izan den bezala. Lanagatik lau sos ziz-trin ordaintzen dizkidan nagusi putanera».

—Esan?

Azkenean telefonoa erantzun dudanean, Itziar Bandres entzun dut line-aren bestaldean.

—Nestor.

Ez zen galdera; baieztatu egin du, besterik gabe: ni Nestor nintzen.Ikaragarri atsegin zait zein naturaltasunez darabilen bere euskaldun berria-ren hizkera bitxi hori.

—Kaixo, Itziar.

—Ez zara klasera etorri.

Isiltasuna nagusitu da baieztapen berri honen ondoren, berak etenduen arte:

—Zergatik? —hau bai; hau galdoa zen.

—Esan dezagun... Esan dezagun ezin izango nukeela deusik egin, joanezkero ere. Egun aski berezia dut gaur.

Ezin nuen ikusi, baina argi eta garbi irudikatu ahal izan dut bekain bat altxa-tuz (bat bakarrik, bestenaz zarpailegia litzatekeelako Itziarrentzat, eta orduan,eta fida zaitezke diostazudan honetaz, orduan akabo dena; Itziar BandresekItziar Bandres izateari utzi dion mundu batek ez baitu “mundu” izena merezi).

—Ondo al zaude?

—Ondo...? Bai. Lasai, ongi nago; ez kezkatu.

Hasperen egin du berak.

—Hmmm... Arraroa da. Egun batzuetan, denok jartzen gara ados elka-rrekin deprimitzeko. Tira... eguraldiaren kontua izango da, edo zer dakit banik. Hala ere, hobe genuke hainbeste ez kexatzea; loteria tokatu izan bali-tzaigu, orain Bahametan geunden. Eta bestela... Tira, azken finean denokgara brillorik gabeko izarrak.

Azken hori ez diot ulertu, baina nahiago izan dut ez galdetzea. GaurUnibertsitarean gertaturiko kontu pare bat aipatu dit, eta, hizketaldi motxbaten ondoren, moztu egin dut.

Page 72: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

71

Kalera irten naiz. Deus egin gabe egote hori jasangaitza da.

* * *

Azken jende pixarrez husten zihoazen karriketan barna, oinek kairantzeraman naute, nik hala nahi izan gabe. Hori da oinen arazo handiena, sarrierrebelde ateratzen zaizkiola bati, eta ea ze ausart hasiko den haiek kon-trolatzeko ahaleginetan.

Kaia hutsik zen. Goizago iluntzen du jada; ene gainean, ortzia urrez mar-goturik, zirimiri arin bat udazkeneko azken eguzki-izpiekin nahasten zen,urrunean, Hendaia gibeleko labarretan, ortzadar ahula osatuz. Norbaitentzun dut, ahopeka abeslari:

«Berriz itzuliko balitz, iragan denbora arrotzaBerdin kontsumi nezake bainilla gozo arteanItsaso urrun batean irudimena galdurikUdaberriko eguzkitan larrosak pizten ikusiz...»

Ahots ezti hark bere golkorako kantatzen bazuen ere, haizeak urrunerazabaltzen zituen notak, inguruko isiltasuna melankoliaz betez. Ongi. Faltazitzaidan gauza bakarra, hura bezalako abesti depresiboa. Ingurura begira-tu eta, ene harridurarako, Alex Gaxen ikusi dut euripean, auto baten kapotgainean exerita, ortzimugara begira.

Gaxen ezagutzen duenak ulertuko du han, horren bakarti, bere ohiko irridotorea erantzirik ikusteak eragin didan inpresioa. Izua, ia. Ene buruari galde-tu diot ea zer arraioa ariko ote zen kaiean, abesti zahar hura ezpain artean.

Beregana hurbildu naiz. Kopeta estaltzen zioten kizkur harrotuetatik etalepo inguruan zeraman palestinoaren muturretatik euri ttantta lodiak eror-tzen ziren, lurreko harri bustiaren aurka lehertuz.

—Ez nian hemen inor topatzerik pentsatuko, eguraldia bistan.

Bere beix koloreko kata begiek ile xerlo horailen artetik begiratu naute.Ironia txinparta bat ikutea iruditu zait haietan, erantzun hala ez erabakitzenzuen bitartean. Haren ondoan, kotxean bermatu naiz.

—Izan haiz Unibertsitatean gaur?

Ezetz egin diot buruaz.

—Ez... ni ere ez. Dena den, gaur eztuk Unibertsitatera juteko eguna.

Page 73: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

72

Isilik geratu gara biok. Berak hortz artean zerabilen bere ditxosozkoHabanera, oraindik ere. Itsasora begira jarri naiz. Koipez betetako ur kizku-rrak kaian gelditzen ziren untzi bakanak astintzen zituen. Arrain bat ikusidut, segundo erdiz ur gainean jauzi egiten.

—Badakik? —esan du Gaxenek tarte baten ondoren, irri-erdi modukobatekin—. Haurra nintzenean, abesti hori abesten nian etxean inoizentzun izan gabe; burura etortzen zitzaidaan, baina. Egun batean, amarigaldetu nioan abestiagatik. Badakik zer erantzun zidaan?: «Kantu hori?Hori hire aitatxik abesten zian, besoetan hinduela, umea hintzenean».Sinets dezakek?

Ironia izpiak, apur batez, gehiagora egin du. Gero, guztiz desagertu da;baina oraingo zintzotasun gardena are deserosoago egin zait, harenbegietan zehar bere biluztasuna antzeman bainezakeen. Horrek izutu eginnau.

—Aitatxi nik urtebete besterik ez nuenean hil zuan; orain hogei ditiat.Nola oroit naiteke horrelako zerbaitez? —esan du Gaxenek.

Ez dit erantzuten jakin. Gaxenekin hitz egiten dudan bakoitzean, etenga-be aztertzen nauelako sentsazio deserosoa dut, ene hitz eta keinu txikienalupaz begiratzeko prest dagoela iruditzen zait.

—Euri duk. Goazimizia!

Baina ez du deus erantzun. Urrunera begira zegoen, begien aurrean ire-kitzen zitzaion zabaltasunari galdezka ariko balitzaio bezala. Sakon hartudut arnasa; bai, aireak gaziaren usaina atxekitzen zuen oraindik. Zeruaurdin gezurti batez tindatzen hasia zen, arratseko azken hodei gorriakJaizkibel atzean ezkutatzen ziren heinean.

—Marina alde egitekoa duk —esan du, azkenean, Gaxenek. Begietarabegiratu nau, mingarri zen tinkotasunez—. Bartzelonara zihoak. Behin beti-ko. Lana aurkitu omen dik.

Haren bisaian ironia-arrastoa azaldu da berriz. Gaxenek badakielakoMarinak alde egiten badu, ez dela, ezta urrunetik ere, lan kontuengatik(Marinak lanpostu ona baitauka hemen ere, etorkizun handikoa gainera);ez. Gaxenek badaki ez dela horregatik. Zergatik zegoen, bestenaz, kaian,bakarrik? Ziur bainago arratsalde osoa... ez; egun osoa zeramala kotxeharen kapot gainean eserita. Baina ez da Marinaren gezurra horrenbeste-raino mintzen duena, baizik bera, Alex Gaxen, dela haren martxaren arra-zoia, bat eta bakarra, hain xuxen ere.

Page 74: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

73

—Bihar alde egin behar dik; lehen, goizean esan zidak. Ala puta, ez zike-an ni ongi izorratzeko era hoberik aurkituko! Eta hik ere ez duk oso egunonik, hire bisaia bistan... Bada, gaur bezalako egunetan ez genikek ohetikaltxa ere egin behar, horra zer uste dudan. Hartara, ez zigutean muturrerahalako kaka klaserik botako...

—Bai —erantzun dut, zergatik jakin gabe—. Izan ere, denok baikaituk dis-tirarik gabeko izarrak...

Ez nuen espero berak bota didan begirada hotza zuzentzea.

—Ez —esan du, astiro—; ni ez.

Lasaipen eta tristura nahasmen batean aldegin dut handik, Gaxenekinizaniko elkarrizketa interesgarria izan den ala, ausaz, deprimitu eginnauen asmatu ezinik. Eta urruntzen nintzenean ere, bere ahotsa entzundut kantuz:

«... Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoaDesiozko hotzikarak etsipenaren tamalezGauak zelatan dakusa kontzientzia biluzikBadoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez...»

Eta, bat batean, ez zait horren abesti itsusia iruditu.

* * *

Amak ez du erremediorik. Etxeko atarian topatu dut, zilar paperetan bil-duriko pakete bat zekarrela eskuetan, albondigaz beteta, ziur aski.Gurasoen etxetik bi ate haratago bizitze hau hain argi ez ikusten hasianaiz, dagoenekoz; amaren “hobby” berriak (eguna etxe batetik besterakarrika gurutzatzen ematea, edo ene egongelari “garbitasun inspekzioak”pasatzea, kasu) ez zaizkit izpirik ere atsegin.

Etxe barnera sartzea eskaini diot, baina berak ezetz esan du, etxea aus-kalo nuen eta, berari, bederen, ez ziola inongo ilusiorik pizten bere egunakhan bertan bukatzeak, bihotzekoak jota.

—Ene —bota du, zilar paperez estaliriko ontzia ene eskuetan jartzen zuenbitartean—. Ene... Egun osoa daramat exeri gabe. Hau da nekea, hau, etaez zuek gazteok kexu duzuena eguna sofan botata emateko... Zure arrebaezgauza horretaz ari naiz, noski. Gustatuko litzaidake... kontuz!, horrek

Page 75: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

74

xalda darama eta, etzazu bota, motel... Gustatuko litzaidake jakitea zeregingo zenuketen zuek ni gabe... Eta ez egin irri!

Egia da; farrez ari nintzen, ezin izan diot eutsi. Izan ere, amak bizitzaosoa baitarama, berak dioen bezala, “exeri gabe”.

—Ai! —jarraitu du bere kexua—, badakit beti esan eta azkenean eztudalainoiz eitten, baina egun hauetako batean esnatu eta ez dut deus-deusikegingo. Ohean geldituko naiz. Ez pentsa etzaidanik gaur bertan eitteaburutik pasa —gehitu du, poker aurpegia jarriz—, edo atzo, edo herene-gun... Baina leihotik beittu eta etzuela euririk ari ikusi dut. Geroago hasida, ni izorratzeko-edo.

—Ezin duzu ohean gelditu, euririk ari ezpadu ere?

—Bistan dena, motel. Bestenaz, pena ematen baitit.

* * *

Etxean sartzean, kontent nintzen Baina, amaren lapikoa sukaldekomahai gainean utzi ondoren (gaurkoan, babarrunak ziren), sofan eseri etagoizean idatziriko lehen papera hartu dudanean, egun osoko kezka guz-tien pisua ene gainera erori da bat batean. Antza, Gaxenekin, lehenbizi,eta amarekin, gero, izaniko elkarrizketek droga gogor baten moduan lokar-tu naute, egonezin guzti horiek anestesiatuz eta ene gogoa hitzen munduhutsean zehar irristalatzen utziz. Anestesiatu, bai; baina ez ordea desager-tarazi, orain, berriro bakarrik, berriro buruari bueltaka hastean ulertu dudanbezala. Zeren eta Gaxen kaian dagoen, eta Itziarrek Egiptoko haurreigabon-jostailuak eramateko proiektuak antolatzen dituen eta Vartsovianexiliaturiko amaren anaiak bere mundua den mundu komunistaren erorke-ta ikusten duen bitartean, eta mila Gaxen, Itziar, Marina eta anonimokborrokan diharduten bitartean, ni etxeko sofan eserita bainago, inoiz iris-ten ez den eta zer den ere ongi ez dakidan aldaketaren baten zain. Etabakardadea, gauza txarra gabe, arriskutsua ordea badela ulertu dut.

«Nestor de Rosas naiz. Baina, egia esan, ez dakit nor naizen».

Hain hitz xumeak, hainbeste gauza esateko. Hain galduta nagoela. Ezdakidan hainbeste gauza dagoela. Gogoa drogetan galdu zen neska bere-zi harengana joan zait. Ba ote zekien berak nor zen? Eta ba ote zekien nikbai, nik ongi nekiela nor zen? Ez, ez dut uste; elkar-ulerkortasun handiabehar da horrelako ezer jakiteko. Nik ez nuen inoiz jakin, azken finean, zer

Page 76: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08

75

zekien (eta zer ez zekien) berak. Baina zer arraioa jakin daiteke, edozergauzaz, hamasei urte eskasekin? Deus guti, ezbairik gabe. Gauza gehiegiesateko hitz gutxiegi, bada.

Paper zatiari buelta eman eta honakoa idatzi dut:

«Nor naiz ni?».

Horrela, galdera bakarrean bildu ditut Gaxen, Marina, ama, drogetangaldu zen neska berezia, Vartsoviako osaba exiliatua, Itziar, eta kaia, etaeuria, nekea, mila zauri ikustezinen agonia, eta unibertsoa eta etorkizunaeta iragana, eta kantuak, irriak eta negarrak, eta goizargi konpartituak, etabakarrik iraganiko ilunabarrak. Dena bildu dut galdera bakarrean, eta aregehiago.

Eta, inork entzun ez duen alferreko desesperazio-garrasi mutu horrenondoren, txiskeroa hartu eta erre egin dut paper pusketa. Gero, zigarro-kutxatila hartu eta bata bestearen atzetik erre ditut denak, bi ordu amaiga-bez, begirada galduaz leiho atzean euria nola erortzen zen ikusten nuenbitartean; halako apatia batek hartu nau, irriak eta negarrak noiz etorrikodiren kontrola ezin dezakedala ulertu dudanean. Erretzeari utzi behar,beraz, ene bizitzan emozio pixarren bat sartu nahi badut.

Eta ez dakit eguna ona ala txarra izan den.

Hondarribian, 1988ko azaroan

(02:43 am)—Bakizu zer?—Zer?—Sekreto bat dakot.—Konta!—Bale, baie ez konta inori.—Ez...—Inori bez gero!—Ezetz ba! Benga, kontaiztezu.—Brillorik bako izarra naz.

Page 77: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08
Page 78: LITERATUR  SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08