Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

34
71 HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA Katalunian zezenketak debekatzeko hartutako erabakiak zalaparta sortu du Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Zezenketak debekatu beharko liratekeela esaten dutenen ahotsak zabaldu dira hemen ere, animaliei tratu txarra ematen zaiela argudiatuta. Beste batzuek, ordea, zezenketek jarraitzaile ugari dutela eta kultur ondarearen parte direla defendatzen dute. Batzuen zein besteen iritziak jaso nahi izan ditugu. EZTABAIDA Zezenketarik gabeko Euskadi? Lur azalean denok berdinak garela erakusten saiatzen naiz etengabe Antonio Fraguas ‘Forges’: ELKARRIZKETA 2011ko urtarrila Jakintzaren kudeaketa administrazioaren alorrean (eta 2) JAVIER MARTINEZ ALDANONDO GIZA BALIABIDEAK Euskara maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetuta HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA EUSKALDUNTZEA Euskara eta ingelesa mintzapraktikatu! JULIAN GUTIÉRREZ [ET AL.] HITZEZ HITZ

Transcript of Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

Page 1: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

71

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Katalunian zezenketak debekatzeko hartutakoerabakiak zalaparta sortu du EuskalAutonomia Erkidegoan ere. Zezenketakdebekatu beharko liratekeela esaten dutenenahotsak zabaldu dira hemen ere, animalieitratu txarra ematen zaiela argudiatuta. Bestebatzuek, ordea, zezenketek jarraitzaile ugaridutela eta kultur ondarearen parte direladefendatzen dute. Batzuen zein besteen iritziakjaso nahi izan ditugu.

EZTABAIDA

Zezenketarikgabeko Euskadi?Lur azalean denok

berdinak garelaerakusten saiatzennaiz etengabe

Antonio Fraguas ‘Forges’:

ELKARRIZKETA

2011ko urtarrila

Jakintzarenkudeaketaadministrazioarenalorrean (eta 2)JAVIER MARTINEZALDANONDO

GIZA BALIABIDEAKEuskara mailaegiaztatzen dutentituluak etaziurtagiriakbaliokidetutaHIZKUNTZAPOLITIKARAKOSAILBURUORDETZA

EUSKALDUNTZEAEuskara eta ingelesamintzapraktikatu!JULIAN GUTIÉRREZ[ET AL.]

HITZEZ HITZ

zure etxean doan jaso nahi baduzu,idatzi helbide honetara:

Donostia-San Sebastián 101010 [email protected]

Abizenak Izena

NAN/IFZ ENA

Helbidea Posta-kodea

Herria Probintzia

Mugikorra e-posta

Liburu hauekhemendituzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTel.: 943 782 000Faxa: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Page 2: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

DEI GAZTELUMENDI

Liburu hauhemenduzu salgai: Unibertsitateko etorbidea z/g

20600 OñatiTel.: 943 782 000Faxa: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Page 3: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

4 Pasadizoak

5 PertsonaiaAlex Angulo

6 ElkarrizketaAntonio Fraguas ‘Forges’

11 LehiatilaUrdina. Iratxe Ormatza

12 Normalizazioa174/2010 Dekretua, EuskalAutonomia Erkidegoko JustiziaAdministrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzkoa

14 GramatikaErlatibo aukeran: estilo kontu(eta 2)

16 Berriak

17 EztabaidaZezenketak debekatzeko erabakiren bat har liteke Euskadin?

[ ARIKETAK ]

21 ErreportajeaUPV-EHUren Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena

24 Lanean euskarazPentsatu, sentitu eta egin

25 Mundua on lineWikiLeaks: iraultza berria

26 Giza baliabideakJakintzaren kudeaketa administrazioaren arloan (eta 2)

29 EuskalduntzeaEuskara maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetuta

30 Hitzez hitzEuskara eta ingelesa mintzapraktikatu!

31 LehiatilaHintzena. Doltza Barandiaran

32 Ba al zenekien?Erriberako kobazuloetako biztanleak

34 Denbora-pasak

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 3

Zuzendaritza:Herri Arduralaritzaren EuskalErakundea (IVAP)

Koordinatzailea:Xabier Amatria

Diseinua, fotokonposizioa etainprimatzea: Itxaropena S.A.

Ilustrazioak: Concetta Probanza

Zenbaki honetako lankideak:Kaxildo Alkorta, Xabier Amatria, DoltzaBarandiaran, Urtzi Barrenetxea, LuisCordero, Luis Elizondo, Miel A.Elustondo, Irene Fernández, DeiGaztelumendi, Julián Gutiérrez, BittorHidalgo, Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza (HPS), JoxpiIrastortza, Luma, Javier Martínez,Iratxe Ormatza, Juanan Pereira, InkoPerurena, Nerea Pikabea, Silvia Sanz,Amaia Ugartemendia, Patxi Zabaleta,Izaskun Zuntzunegi.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkarian argitaratutako artikuluak berridatz daitezke baiosorik, bai zatika, baina artikuluaknondik atera diren aipatu behar dabeti.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkariak ez ditu derrigor bere egiten artikulu etakolaborazioetan agertzen diren iritziak.

ISSN: 1576-5563Legezko Gordailua: BI-1141-93

Egilea: Herri ArduralaritzarenEuskal Erakundea

Donostia-San Sebastián 1,01010 VITORIA-GASTEIZ.Tel. 945 01 76 37www.ivap.euskadi.net

JOXERRA INTERÍNEZBehin-behineko funtzionarioa [email protected]

Aur

kibi

dea

71.zk. • urtarrila • 2011

Page 4: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

Ontzia egindakoan, barrura sartu zirenguztiak, eta, ateak itxi bezain laster, euriahasi zuen sendo. Bai egin ere gero! Ilunduorduko ontzia kulunkan zebilen ur azale-an eta barruko bakoitzak bazuen berelekua, leku goxoa. Beheko solairuko iaguztiak –elefanteak-eta, behiak-eta...– laster hartu zituen loak. Goiko txikirrijendeari gehiago kosta zitzaion isiltzea,tigreak nahi baino gehiago; baina isilduziren halako batean. Baina...

Tak..., tak..., tak..., tak..., kolpetxoakgoiko solairuan, tigrearen gainean, pare-parean. Eta segi: tak..., tak..., tak... Harenegonezina! Eta tak... eta tak... eta tak...etengabe. Tigrea, urduri, amorratuta etabere onetik irtenda, jirafarengana joan etaesan zion:

–Hi! Ez zakiat zer arraio dabilen hor goianbaten bat, baina harrapatzen badiat, txiki-txiki egingo diat. Begira ezak ea zer den.

Jirafak leihotik atera burua, luzatu lepoa,goiko pisuko leihotik barrura begiratu etaberriro beheko solairura egin zuen buelta.

–Eta? Zer da hor goian? –galdetu ziontigreak sututa.

–Baduk oraindik puskaterako, milahan-ka* oinetakoak kentzen ari duk-eta!

(*milahanka, mila-zangoa, ehunzangoa).

• • • • • •

Ez delakoan, badelakoan, Noeren ontziaedo kutxa izango zen, seguru asko,mundu honetako aurreneko biltzargunea.Zein bestela? Lagun askorik ez zen han–Noe bera; emaztea; Sem, Kam eta Jafetsemeak eta haien emazteak; haietxek–,baina baita animalia mota guztietako biordezkari ere, arra bata, emea bestea.Euria hasi zuenetik bigarren hilaren zaz-pian atera ziren ontzitik “bizidun guztiak:hegaztiak, abereak eta narrasti guztiak”.Luzea, beraz, biltzarra, eta oso bitxia.

Honelako kontakizunak ez dira berenharitik irteten, adierazi nahi dutena azal-tzen dute beste inolako kezkarik gabe, etakito!, besterik ez. Alferrik ariko gara bes-telako galderak egiten, honelakoak esatebaterako: “Zer jan zuten egun haietanharagijaleek?, zer txoriek?...” edo “kakaketa zirinak zer?...”. Hala ere, kontuan har-tuta bake egunak, anabasarik gabekoak,izan zirela haiek –iskanbilarik sortu izanbalitz, Noek kutxatik kanpora botakozituen-eta liskartiak–, nahikoa denboraeduki zuten hainbat gaiez hitz egiteko edotxio-txioka edo marrumaka jarduteko.Zertaz? Ez jakin, baina bai sumatu.Hurrengo baterako jardungai.

Bitxitasun hau: “[Noe] Guztira bedera-tziehun eta berrogeita hamar urtez biziondoren, hil egin zen”. Kosta zitzaion! Baote da gaur egun munduan bat horrelakoadinekorik?

Historiako lehen biltzargunea (?)Kaxildo AlkortaLaguna

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ714

pasadizoak

Gure aitak ipuri (ipuin) asko kontatzenzigun, batzuk berak asmatuak eta bestebatzuk berari kontatu zizkiotenetakoak.Honako hau ez zen izango aitak asmatua,baina nik neuk beste inori ez diot entzuneta inon ez dut irakurri.

Jaungoikoak, aspaldi-aspaldi hartan, gizon-emakumeen gaiztakeriengatik bi belarrita-raino eginda, Noeri esan omen zion:

“Mundu honetan indarkeria duk jabe;honela jarraitzerik ez zegok, eta dena sun-tsitu behar diat. Uholde izugarria bidali-ko diat mundura; denak itoko dituk. Higizon zintzoa haiz, ordea, eta hi ez, hi ezhaut galduko. Egin ezak ontzi handi bateta sar zaitezte emaztea eta biok, zuensemeak eta euren emazteak; eta hartuanimalia mota guztietatik bikote bana,ar-emeak, eta sar itzak haiek ere ontzian”.

Eta Jaungoikoak esana egin zuen Noek: bisolairuko ontzi handi bat, behekoa anima-lia astunentzat (elefante, ibaizaldi edohipopotamo, errinozero, lehoi, mando,tigre eta abarrentzat), eta, goikoa hegaztieta animalia xeheentzat (oilasko, katagorri,zirringilo, sugegorri, zozo, txoka, buru-beltz, txepetx, ipurtargi, kakalardo, erle,eltxo... eta txikiagoentzat). Itsasoko anima-liek ez zuten itotzeko beldurrik: baleak,zereak, hegaluzeak, ataloak, lantesak,takartak, lapatxak, xixangreak, sareama-rrak, txangarrak, lapak... libre ziren arriskuhartatik.

Page 5: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 5

pertsonaia

Aurten telebistan ikusiko zaitugu be-rriro?La Republica izeneko telesail bat graba-tzen ari gara telebistarako, Diagonalekoiztetxearekin, La señora egin zuen etxeberarekin. Lehen Errepublika garaiankokatuta dago, Madril ondoko herri txikibatean. Garai hartan Espainian gertatuzirenak kontatzen dira. Protagonistetakobaten aitaren papera egiten dut nik; mar-kesen etxeko zaintzaileak gara.

Sektorea ari al da krisiaren eragina antze-maten?Bai, beste esparruetan bezala. Zinemaorain geldirik dago, diru gutxi dago. Guere krisiaren eragina jasaten ari gara;hasierara itzultzea bezalaxe da, eta gauzatxikiekin proiektu interesgarriak egitenahalegintzea. Esparru guztietan ideiaberriak eta onak izango dituzten gazteenbila dabiltza, eta ahal bada, merke. Nikgustuko dut gazteekin lan egitea, irrikakutsagarri bat izaten baitute.

Madrilera iritsi zara. Zure lanbidekoaskoren ametsa da. Antzerkian hasi nintzenean, ez nuen pen-tsatzen ibilbide bat egin behar nuenik,edota Madrilera joango nintzenik. Izpiritumilitanteagoa genuen orduan. Egiturakaldatzeko irrikarekin hasi ginen. Gero,bizitzak berak eramaten zaitu. Beharbada,gaur egun pixka bat bakoiztu egin daaktorearen bizitza. Nik uste dut pixkanakaegin behar dela lan, beste lanbideetanbezalaxe; esperientzia hartu, ikasi etaberritu. Ez profesionalek, ezta Administra-zioak ere, ez genuen asmatu gure garaianbehetik abiatuko zen kultur proiektu bate-rako oinarriak ezartzen. Batek ez du eraba-kitzen Madrilera joatea, bere herrialdeanegonkortasuna lortzen badu.

Ez al zaizu iruditzen film jakin batzueiizugarrizko bultzada ematen zaiela?Zinemak ez du funtzionatzen negoziorikez badago, ekoizlerik edo dirurik ez bada-go. Zineman ere aniztasuna behar da.Denetik egon behar du negozioa izangoez diren beste era bateko ekoizpenak egindaitezen.

Ba al dago orain arte egin ez eta egiteagustatuko litzaizukeen lanen bat?Orain arte gertatu zaidanarekin konformenago. Pozik nago bizitzak eskaini dizki-dan aukerekin. Eta adi nago egiten ditu-dan hutsegiteen aurrean, berriro tokiberean hankarik ez sartzeko.

Denbora librerik geratzen zaizu beste erabateko gauzak egiteko?Askorik ez. Besteek egiten dituzten ikus-kizunak ikusten ahalegintzen naiz, ikastenjarraitzeko, eta familiarekin egoteko apro-betxatzen dut, horrek jartzen baitizkitoinak lurrean.

Alex Angulo,aktorea:

Madril eta Bilboartean ematen duastea 57 urteko

erandioar honek. Umila,langilea eta umoretsua. Beregaraiko aktore gehienakbezala, egiturak aldatzekoirrikarekin eta ikuslearenganharridura sortuko zuten gauzaberriak eskaintzeko gogoz hasizen antzerkian. Era guztietakoaktore lanak egitea gustukodu, eta hasierako pozberarekin itxaroten dituhurrengo proiektuak ere.

Nerea Pikabea. kazetaria

Gustuko dut gazteekin lan egitea, irrikakutsagarri bat izatenbaitute

El Gran Vazquez. Horixe izan da zureazken lana. Nola joan da filma?Donostiako Zinemaldian aurkeztu ge-nuen. Uste dut ez dela gaizki joan. Halaere, gaur egun zaila da denbora luzez irau-tea, film jakin batzuen kasua kenduta.Nik egin dudan papera komisario politi-koarena izan da, komiki aldizkari batenenpresa baten barruan.

Beste bi lanetan aritu zara uda honetan?Bai. Oraintxe ari dira muntatzen. BataPaula Ortizena da, De tu ventana a la mía,eta bestea, Michael Aguiló valentziarrare-na, Área de descanso. Oso eroso sentitzennaiz istorio txikietan, hurbileko istorioakkontatzen baitituzte.

Page 6: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ716

Katalana du ama, galiziarraaita, euskalduna emaztea,madrildarra jaiotzez.

Autonomien Estatua zuzentzekooinarri eskasak ez dira. AntonioFraguas de Pablo (Madril, 1942)marrazkilari zaildua da, baina arelangile saiatu eta porrokatuagoa.Hamalau urte zituela hasi zenlanean TVE Espainiakotelebistan, zinema teknikari.1973an utzi zuen telebistakolana, eta umore grafikoari lotubete-betean. Hamaika lan egindu harrezkero, nahiz etaeguneroko binetak emanakdizkion aipu eta sona handiak.Gaur egun ere, egunero ageri daharen bineta El País egunkarian.Milaka ditu jarraitzaileak gureanere –Sorkunde asmatu zuenEmakunderentzat–, baina hauxedu euskaraz argitaratzen diotenlehen elkarrizketa.

Antonio Fraguas“Forges”:

Gure esku etaahaleginaren

baitan dago munduahain anker ez izatea

elkarrizketa

Miel A. Elustondoidazlea eta argazkilaria

Page 7: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 7

elkarrizketa

Sinetsi gero, Forges jauna, aldizkari hone-tan oso gutxitan egingo genizkion inoriberrogeita hamar galdera baino gehiagoelkarrizketa bat osatzeko lanean…

Hor konpon zuek! Horixe nire aldarria.

Zure erantzunen laburrak izerdi patsaeragiten dio kazetariari elkarrizketa pres-tatzeko garaian…

Hara, motel: kazetaritzan “blokaren bestealdera negarra jo eta gero heltzen da bat”.

Zergatik duzu nahiago era honetakoelkarrizketa –luzeran, erantzunak halakobi diren galderak–, eta ez ohikoa, nonbatak nola-halako galdera zuntzunkor-dak egiten dituen eta besteak, berriz,mihiari nahi duena esaten uzten dion…

Askoz ere argiago ari da bat. Diot nik!

Zure agendaren nahaste-borraste etazikulusaltsa eman dizkiguzu bertatikbertarako elkarrizketa ez egiteko aitza-kia. Hainbesterainokoa da?

Bai, bai… Nire agendak dakarren beteka-da multimedia zaletasunari zor zaio: blog,web, irrati, tele, prentsa, twiter, eskup…Horrek erakusketak, hitzaldiak eta beste-lakoak dakartza, hau da, “endredoak” edo

Ez da gezurra. Lur azalean denok berdi-nak garela erakusten saiatzen naiz etenga-be. Historiak horixe erakusten digu… eta,hala eta guztiz ere, gure arteko askokezberdinak garela uste dugu/aldarrikatzendugu… Ergela –barkatu– behar da, gero!

Mundu honetako gorabeheren kronikaere bada zure bineta…

Bai, jakina. Gizakiok Kosmoseko gorabe-herarik makurrena gara.

Ez dakit zer dugun hobe, futbolaz jar-dun, edota politikaz…

Tira, hobe, hobe… hobe Elsa Pataki etagisa honetan…

Edo gauza bera honetaz eta hartaz hitzegitea?

Ez, ez da gauza bera Shakiraz hitz egitea,edo Beyoncéri buruz. Bidenabar, horiekgauzaaaaaaaaaaak…

Lehen, erlijioa zen aitzakia; huraopioa…

Bai. Aukeran, nahiago dut izterrondobatek itsutzea ni, “betierekotasun saltzai-le” batek baino.

AEBetan, bisitatxarteletan, izenarenazpian ‘NOT TV’idatzia duten intelektualak daude

“izpiak”, antzerkilari buruharroek esanohi dutenez.

Zure pertsonaiei dagokienean, errazagoda galdera egitea, edo erantzun egokiaasmatzea?

Zailena galderari erantzutea da beti.

Zer da bineta?

Buruaren laugarren dimentsioa dela esan-go nuke, baina garrantzi handiko asmorikgabe.

Zein da zure bineten giltza?

Gu guztion sen ona.

“Bineta ez da beti umorea”, dio uniber-tsitateko katedradun burutsuak…

Ez nago ados. Bineta beti da umorea.Umorea ez dena, gizakiok behin etaberriz, eta askotan egiten ditugun gauzak.

“Bineta isiltasuna da”, dio poetak…

Jakina, bada. Ez zenekien?

“Poetak idazten du herriaren historia”,irakurri genion Mohamed Xukri idazlea-ri. Horixe ageri dute zure marrazkiek,hemen bertako historia…

Page 8: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ718

Filosofoak zioenez, “dena esanda dago,baina jendeak ez du kasurik egiten etaesan beharra dago berriz”…

Sofoklesek, bai. Hark zioenez, filosofoada eguna agerikoa behin eta berriz esatenigarotzen duena. Pertsona arruntari ahaz-tu egiten zaio-eta.

Hortaz, orain dela 30 urte egin zenituenbinetak publikatu ezinik ez zenuke,nahiz eta orain teknikolorean…

Bai, eta Internet bidez ere bai: mundumundialeko ehun eta milaka binetagilekbezala…

Nola egin daiteke bineta bat –edo batbaino gehiago–, egunean, errepikatzeaksaihestuz eta fotokopia baliatu gabe?

Ez duzu galdera makala… baina are zailagoduzu egunero zerupean trenkadak egiteaedo ikasleak desastotzen jardutea eskolan.

Eta, hala eta guztiz ere, gai beraren gai-nean, hitz berak egin litezke irrati-tele-bistetako tertulietan.

Horra non duzun TDTn faxista astotuakematen ari diren adibidea!

Galdera egin dizut, zu zeu ere direlakotertulietan parte hartua zarelako…

Borrokaikaragarrianmurgilduta bizigara, baina senoneko jendeokirabaziko duguazkenean

elkarrizketa

Planeta honetako bazter askotan behinere ez dute behi gizenik izan…

Horixe da, bada! Eta nor gara gu ezereskatzen hasteko, munduan EZER EREEZ dutenak hamaika baino gehiago dira-eta!

Zuzena da mundua?

Baita zera ere! Zuzena balitz, Iniesta etaXavi Galdakaon eta Usurbilen jaioak lira-teke, eta Athleticen jokatuko lukete.

Zer egiten dute gobernuek?

Zer edo zer egin behar da, zer edo zerberria asmatu behar dugu: gobernuakpreso dira Merkatuaren kartzelan.

Eta banketxeek?

Lotsagarria espektakulua.

Zein parte dagokigu guri, ez zaldizkoei,baina oinezkooi?

Zatitu egiten gaituzte, batera bentzutuegingo genituzke-eta… Bitartean, gure“etxeko dorreetan” itxita segitzen dugu.

Zergatik ginen lehen jende, gero herri-tar, eta orain hiritar?Ez, ez, okerrago, orain ez gara bezero bes-terik.

Gero baino gero anonimoago gu?

Horixe sinets dezagun nahi dute.

Non da Haiti, zure web atariak dakarrenbinetatik hara, esan nahi dut…

Espezie soziala izateari dagokionean,Haiti gure porrotaren errealitatea delaerakusten segituko dut.

Non dira Gaza, Sahara, Maroko, Etio-pia…?

Haitin. Haitin dago Humanitatearenokerrena. Ez dugu barkamenik, hori ger-tatzen segitzea ere!

Eta non dira mundu honetan diren gai-nerako hondamendi natural eta ez-natu-ralak?

elkarrizketa

Barkatu, baina mailak eta mailak diraoraindik. Koma eta maiuskula gorabeherada. RNEko Pepa Fernandezen No es undía cualquiera (Ez da edozein egun) saioanez dago “tertulia”rik, TERTULIAK dira.

Zer duzu hobe, pantaila txikian agertzea,ala ez?

Hobe EZ. AEBetan, non gai honetaz askobaino gehiago dakiten, bisita txarteletan,izenaren azpian “NOT TV” idatzia dutenintelektualak daude.

Zergatik du jendeak telebista pantailanagertzeko irrika handi hori?

Ez dut erantzunik. Beste erremediorik ezdudanean baizik ez naiz ni bertan azaltzen.

Banketxeak baino aberatsago direnekbeste inork ez du bere burua etxean gor-detzen. Zergatik ote?

Oso galdera ona, nahiz eta behin ere ezdugun horren erantzunik izango.

Politika eta dirua, eskutik datoz?

Ez guztiz, baina bai… ez dakit garbi uler-tze’ di’azun.

Nork du gu krisi ekonomiko honetatikateratzeko ardura?

Urtean 600.000 euro, eta hortik gora, ira-bazten duten exekutibo gizon-emakume-ek… A zer jende fardela!, aldarri egitendut (“Gizon-emakume” jartzera egin dut,inork ez dezan bere burua hortik kanpojartzeko aukerarik izan).

Uste nuen nork bere burua salbu izateazela giltza…

Borroka ikaragarrian murgilduta bizigara; baina, sen oneko jendeok irabazikodugu azkenean, hau da, fardel ez garenok.

Nork sartu gaitu krisitzar honetan?

Espainiari dagokionez, 200 fardel-familiahoriek sartu gaituzte, duela 600 urtetikhona lasai eta bakean bizitzen uzten ezgaituzten horiek, alegia.

Page 9: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 9

Berriz diot: han daude denak. Greziarrek“paradigma” esaten zuten hori da Haiti,adibiderik onena.

Eta non geratzen gara gu, hemen berta-koak?

Oso leku txarrean, eta, nahiago nuke,lotsatuta… Alabaina, egia da frantziarre-na zorrotz begiratzeko kontua dela: fran-tziar koloniak izandako lekuetan dagomiseriarik gorriena.

Caritas goretsi izan duzu zure binetabatean baino gehiagotan. Caritas, alaGKEak nahiago?

Erakunde guztietan dago jendea, jendeasko, markatik fuerakoa… eta zenbaitlitxarrero ere bai! Gaitz erdi, azkeneanerrealitateak Inkuriara botatzen ditu litxa-rrero horiek.

Ankerra da mundua…

Bai, baina gure esku eta ahaleginaren bai-tan dago hain anker ez izatea.

Zergatik dute zure pertsonaiek batekoeta besteko administrazioetako kargudu-nek baino sen on handiagoa?

Nire pertsonaiak ezin dituelako inorkerosi.

Zer iritzi duzu? Abiadura HandikoTrena, urrutiko autobusak, hiri garraioaeta asma dezatena lotuko dituen geltokiintermodala –hitz hori saltzen ari zaizki-gu orain– egitekotan dira, Vitoria-Gas-teizko berdegunerik handiena dagoenLakua-Arriaga lekuan bertan…

Logikoa! Uzten diezuen artean, haiekeltzea hartu eta zuei bizitza garrazten segi-tuko dute…

Bitartean, parkearen defentsan ari diraauzoak batera, eta zeruari erreguka, kri-siak geltokia egitea galaraz dezan…

Ea egia den… Auzoen batasunari buruzari naiz, definizio handiko eta 3Dko tele-bisten sare indibidualista hori hautsirik…

Trantsizio garaira itzultzen ari ote gara,bada?

Nahiago nuke! Denok batera, barrabaske-ria “trinkosiko”aren kontra.

Alderdien diktadura da demokrazia?

Demokrazia GU GEU gara, ea noiz sar-tzen zaigun buruan.

Zenbat urte –zenbat bineta– dira satsu-dura-kutsadura-kontaminazio-poluzioa-ri eraso zenion azken alditik hona?

Azken aldia? Herenegun. Madrilekoaduzu pribatizazioak dakarrenaren adibi-dea: Estatuko osasun sistemarik txarrena,Estatuko hezkuntzarik txarrena eta Esta-tuko poluziorik txarrena… A!, eta GürtelLapurrator-en habia.

Eta burrunba? Gure herri eta hiriek zara-ta soluziobiderik ez dutela ematen du…

Barkatu, baina ez zaiteztela kexu izan.Zatozte Madrila: BURRUNBARENMAFIA MADRILDARRAK lortu due-naren gorena entzungo duzue bertan.Horrelaxe lortzen dute dena, era eta mailaguztietako azpikeria lohiaren bidez.

Zein dira zarata eta burrunba mediatiko-aren onurak, hots, irrati-telebistetakotertulienak?

Guztiok ezagutzen ditugun moduko iza-kiak bertan agertzea errealitatea baldin-tzatzen.

Zergatik ekiten diogu gizakiok behin etaberriz eta askotan problema berriak kon-pontzeari, artean zaharrak konpontzekogauza ez gara-eta?!

Hori Humanitatearen humanitate bere-koa duzu.

Zer edo zer berria asmatu

behar dugu: gobernuak preso dira

Merkatuarenkartzelan

elkarrizketa

Page 10: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7110

Zer on ekarri dizute Informazio etaKomunikazio Teknologia izenekoek?Dela eskanerrak, Internetek, posta elek-tronikoak…

Blasa andreak esango lukeenez, esatekoakdi-da zirt-zart esateko era.

Copyrighta, copylefta, creative common-sen bi biribilak, edo bestelako copy-renbat duzu nahiago?

Nahiago izan… Nik nahiago dut lanper-nak jan, eta urdaiazpiko iberikoa, azpizu-na, Manolo Blacnik-en oinetakoak–emaztearentzat, jakina–, dena DO-HAIN. Zer dela-eta izan behar da dohainburuko langileen lana ez beste guztia?Galdezka ari naiz...

Ez duzu inoiz pentsatu zure merkatuadibertsifikatzea, gaur egun ohi denez?Eman dezagun, “Forges haurrentzat”,“Forges helduentzat”, “Forges militarren-tzat”, “Forges aberatsentzat”, “SakelakoForges jende arruntarentzat”, “Forgesathleticzaleentzat”, “Forges zezenketarenkontrakoentzat”, “Forges…”…

Egia esan, ez, ez dut pentsatu. Hara hor!

Umoregile, ilustratzaile grafiko, marraz-kilari… Nola definitzen du Forgesekbere burua?

Bere garaiko langiletzat (saiatzen naiz,behinik behin).

Zenbaitek analista politikotzat joko zin-tuzke…

Faborez, ez, mesedez.

Edota filosofo pentsalari…

Ezetz, gero! Ni ez nahasteko, bada! Nisuper-eko eta tintaren fakturak ordain-tzen saiatzen naiz, besterik ez dut egiten!

Athleticzalea izatea merezimendu handiaduzu Euskal Herriko alderdi batean…Bizkaian, hain zuzen ere.

Munduak jakiten duen egunean Athleti-cek zenbat zale dituen Gipuzkoan etaAraban –zale pila handia, gero, nahiz etasekretuan izan–, egun horretan –Elkano-renaren ondoren, berriz–, mundua harri-tu behar du Euskadik.

Gipuzkoan, aldiz, zaleak galtzeko arriskugorrian zaude…

Ezinezkoa, zeharo! Zendoia dut emaztea,nongoa eta… Hernani bertakoa! Etaburuz dakit Realak inoiz izan duenhamaikakorik onena: Bagur, Gordejuela,Ansola, Elizondo; Larrabeiti, Peporro;Saraqueta, Querejeta, Igoa, Paz eta Eche-beste. Eta, gainera, bizian lehenengo aldizDonostian ikusi nuen itsasoa… Harrapa-zak hori hankatik!

Ea laguntzerik duzun: esango diguzu,faborez, Nafarroa Euskal Herria den? EtaIpar Euskal Herria?... Zuri galdetzen

dizugu, zenbat buru hainbat aburu–gutxi gorabehera– direlako hemen… Historiak ez du gezurrik esaten. Historia-gile batzuek baino ez dute gezurrik esaten.Gezurrik esaten ez dutenen lanak irakurribehar dira.

Pertsona –ez pertsonaia– ongi maitatuazara, persona askok maite eta mirestenzaituzte. Zer diozu? Edota, zure pertso-naiek esan ohi dutenez, zer egiten duzualdarri?Oso atsegina zaidala, jende askori eskeroneko agertu besterik ez dudala.

Madrilen jaioa zaitugu. Galiziarra duzuaita, katalana ama. Athleticzalea –RealMadrilen zalea ere bai, nonbait–, Auto-nomien Estatu bateko presidente izatekogaia duzu… Laster gara kanpainan, ezta-rriak urratu beharrean hoska: “Forges,Forges, Forges for… president!”.Ni Madrilen zalea? Errespetu osoz,Mosanda. Eta Autonomien Estatuko pre-sidente izateari dagokion horretaz… Argiibili txakolinarekin, Flanagham.

Agurraren garaian, “ez adiorik”, edotakatalanen “salut i pecats”. Ongi izan, eraguztietara ere…Eskerrik asko. Nik, aukeran, “salut, pecati adeu siau”, hau da, “osasuna; bekatuak,Jainkoak nahi badu”. Gure amama Valen-tinak burua jasoko balu, pozak txoratzenegongo litzateke.

Athleticzalea naiz, bainaezinezkoa da nik Gipuzkoanjarraitzaileak galtzea: buruzdakit Realak inoiz izan duenhamaikakorik onena

elkarrizketa

Page 11: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 11

Begi-zuloak dituzu, Sara. Aztoratuta zoaz lanera, eta, aldiberean, aspaldi izan bako lasaitasuna, udazkeneko haizeleunaren eztitasuna duzu soinean. Ondo lo egin barik,

begiak erreta dituzu. Paskalek oraindik ohean txiza egiten du noi-zik behin, eta “noizik behin” gaur gauean izan da. Koitaduaknegarrari eman dio eta zaila izan zaizu lasaitzea. Gainera, arratsal-dean, eskolara joan behar duzu, Unairen irakaslearekin hitzorduaduzue eta. Tomasek ere joan beharko luke, baina haren lanor-duak urregorrizkoak dira, eta ezin du bat bera ere galdu. Zertara-ko joan biak, batekin nahikoa bada? Muturra okertu zenion, aur-pegiko azala zurrundu eta kolpe batean arnasa bota. Armin zaudeTomasekin. Lana, lana eta lana, eta bigarren hipoteka eskatzekozer filigrana egin behar duzuen dira haren kezkabide nagusiak.Umeak ume direla eta bera umetan inoizbaino zoriontsuago izan zela, eta ez estutzekodiotsu zuri. Gehiegi arduratzen zarela.

Tomas bulegoan irudikatu duzu azken bosturtean azaldutako tripa betearekin. Ez dakizunoiz hasi zinen gizonezkoa barik aita ikusten,eta larrutan egiteko gogoa galtzen.

Larru gogoa beste nonbait duzu, beste larrubatean. Lehenengo aldiz ikusi zenuenekoailtzatuta duzu begi artean. Osaba txiki batenhileta-elizkizunean Tomasek berak aurkeztuzizun, izen eta abizen berberak zituztela-etatxisteren bat kontatu, eta denek barre eginzenuten.

Tomas berriak, baina, ez du zerikusirik zaharra-rekin. Antzeko adinekoak izan arren, gorputzgihartsua, esku zabalak ditu, eta haren begiekitsasoaren urdina dute.

Ikusi zenuen hurrengo aldia Bilboko kaleetanizan zen, bulegotik irten eta gero, tupust eginzenuten eta takoietatik ia lurrera jausi zinen.Hasieran ez zenuen ezagutu, hain zeundenmurgilduta laneko zereginei eta Paskal etaUnairen gorabeherei heltzeko moduaz pentsa-tzen. Kafe bat edo zerbeza edo ardo bat hartze-ko gonbidapenari baietz esan zenion. Azkenurteetako antzeko egunetatik ihes egiteko-edo.Semeak ziren haien gorabeherekin antzekota-sun hori apurtzen zuten bakarrak, zorionez etazoritxarrez.

Lehenengoari beste kafe, zerbeza eta ardobatzuk kateatu zitzaizkion, eta bidea eginzuten Tomasen apartamenturaino.

leihatila

Urpekaria da Tomas, eta laneko ordutegi malguak aukera ematendio eguerdietan lotzeko. Era, kolore eta oihal askotako izaretanbabesa hartzen duzue. Izarek mundua eraldatzeko ahalmena izan-go balute bezala. Bere gorputzarekin orgasmo partekatuak berres-kuratu dituzu, eta itsaspeko mundua ikusi, bere ahotsarekin.

Beste Sara bat ezagutu duzu. Horrenbesterik, Sara berriaren aur-pegiari argazkia egin, atzean telefonoa idatzi, eta Tomasi emate-ko plastifikatu zenuen. Dendan esan zizuten jarritako plastikoairagazgaitza baino, iragaz ezinezkoa zela. Tomasek urpean erama-teko, ezin hobea.

Etxeko gauerdian, bihotza kal-kal, ondoan senarra duzula ohetikihes egiteko gogoa izan ohi duzu. Ondoko logelan semeak daude,ostera; eta buruak ez dizu uzten etxetik ihes egiteko gogoa izaten.

Bilbon lehenengoz ikusi zenueneko lekura iritsi eta ezin izandiozu eutsi. Mezua bidali diozu. Ez dakizu noiz jasoko duen,lanean egongo den, urpean gogoz sartu den edota beste zerbaite-tan ibiliko den. Betazalak itxi barik ikusi zenezake, haren azaliluna laztandu, amets betean ibili.

Telefonoak jo du, zenbakia ez da ezaguna.Laneko zerbait. Ahots sendoaz erantzun duzu.

Metroan Barakaldorako bidean, gorputzahormatuta eta begiak izoztuta dauzkazu, zurebihotza eta umeen ahotsak baino ez dituzuentzuten. Tomas Bilbao hil dela esan dizute.Ez duzu sinetsi nahi.

Seme-alabak izan aurreko urteak gogoratudituzu: parrandak, landa-etxeak, asteburuanelkartzeko irrika, etxeko lehen ohea. Tomasenahotsa eta irribarre zabala, haren koadrodunalkandorak, haren berba-jarioa... Laukoteederra osatuta daukazuela; bai, lau izan beharduzuela, eta ez hiru.

Gorputza herrenka duzu metroko eskailereta-tik gora zoazela. Burua betea eta hutsik, aldiberean. Zer esango diezu Paskal eta Unairi,zelan, zer berba aukeratuko duzu, zer esaldijosi haien bihotza ez desegiteko? Ez dutemerezi, ez da bidezkoa aita galtzea. Kristalez-ko geruza bat eratu zaizu inguruan, eta ospi-taleko hitzak eta begiradak, bestaldean geratu.Munduak aurrera jarraitzen du, zu alboratuta,Tomas barik. Tomas haragiztatu gura zenukeozenki, osorik.

Ohean etzanda dago, lo egon daiteke. Tomasda, bai. Baina ez du arnasarik hartzen.

Goranzkoak loditu dizu ahoa. Komunekoilunpeko argian aurpegia busti eta lehortubarik itzuli zara. Berriz ere ikusi behar duzu,zure mundutik alde egin baino lehen.

Betazal kolorgeen azpian itsasoaren urdinaikusi duzu.

UrdinaIratxe OrmatzaItzultzailea

Page 12: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7112

Uztailean argitaratu zenJustizia Administrazioaneuskararen erabilera

normalizatzeko dekretua.Hirugarrena da hizkuntza-normalkuntza arautzeko asmozemandakoa, aurretik 117/2001eta 152/2008 dekretuak emanbaitziren.

EAEko Auzitegi Nagusiak,609/2009 epaiaren bidez,indargabetu zituen 152/2008Dekretuko hainbat artikulu, eta,hortaz, kolokan gelditu zenlehendik aurreikusita zegoenJustizia Administrazioaneuskararen erabileranormalizatzeko plangintza.

Jose Manuel Finez RatónJustiziako sailburuorde zenakdekretu berria ematea erabakizuen, posiblea izan zedin Justizia

Administrazioan ate joka zetozenberehalako aldaketei aurre egitea:batetik, Bulego Judizial Berriaezarri eta abian jartzekotanzegoen, eta, bestetik, horrekinbatera, lanpostu zerrendetanaurreneko aldiz hizkuntza-eskakizunak esleitu beharkoziren.

Dekretuaren xedea eta ezaugarriakDekretuaren xedea EAEko Justizia Admi-nistrazioko hizkuntza-normalkuntzarakoprozesua arautzea da; euskararen erabileranormalizatzeko plan batek osatuko du,eta plangintzaldia 10 urtean gauzatukoda.

Kidego hauetako langileei aplikatzen zaie:Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa,Izapidetze Prozesal eta Administratiboa,Laguntza Judiziala, Auzitegiko Medikuaketa Laborategiko Laguntzaileak.

Euskara-eskakizuna: bereiztutako lan-postuak

Lanpostu jakin batzuetan (bereiztutakolanpostuetan), euskara jakitea eskatu ahalda, lanpostuaren izaera berezi hori lanpos-tuen zerrendan jasota. Gainerako lanpos-tuetan (lanpostu orokorretan), meritugisa baloratzen da.

Gaitasun mailak kidegoka esleitzen dira:2. hizkuntza-eskakizuna (B2), Laguntza,Izapidetza eta Laborategiko laguntzaileenkidegoetan; 3. HE (C1), Kudeaketa etaAuzitegiko Medikuen kidegoetan.

Lanpostuak bereizteko modu bi daude:bereizteko data betea jarriz (lanpostuzerrenda argitaratzeko unekoa) edo datageroratua jarriz (hots, plangintzaldiko biepealdietako amaiera datetarik edozeinjarriz). Bereizteko data heltzean, izaeraberezia hartzen du lanpostuak, eta lanpos-tuaren titularrak kidegoari dagokion HEegiaztatuta eduki behar du.

Lehentasun mailak

Lehentasunak ezartzerakoan funtsezkoa daherritarrekiko zuzeneko harreman maila,eta, hortaz, lehentasunezkotzat jotzen diraherritarrei informazioa emateko unitateak,bake-epaitegiak zein erregistro zibilak,

174/2010 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko JustiziaAdministrazioko hizkuntza-normalkuntzariburuzkoa

Luis Corderojustizia administrazioa eraberritzeko zuzendaria.justizia sailburuordetza

normalizazioa

Page 13: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 13

baita egoitza judizialetik kanpo jarduteaeskatzen duten komunikazio- eta betearaz-pen-egintzen zerbitzuak ere.

Mugape judizial bakoitzaren lurraldeaneuskarak benetan duen ezarpena kon-tuan harturik baloratu behar dira bereiz-tutako lanpostuen egokitasuna eta pro-portzionaltasuna, 86/1997 Dekretuaren11. artikuluko indize soziolinguistikoaribegira.

Hizkuntzak erabiltzeko irizpideak

Euskarak erabateko baliozkotasuna etaeraginkortasuna du eta edozein jardunjudizialetan erabili ahal da, baita edozeinorgano judizialen eta Justizia Administra-zioko organoen aurrean aurkezten direnagiri guztietan ere.

Lehentasunezko organo eta zerbitzuetaneuskara zerbitzu-hizkuntza nahiz lan-hiz-kuntza gisa erabil dadin sustatuko da.

Ahozko komunikazioan, hartzaile jakinikgabeko ahozko mezuak euskaraz eta gaz-telaniaz zabaldu behar dira, hurrenkerahorri jarraituz. Euskara-ezagupenakdituzten langileek euskaraz hartuko dituz-te herritarrak, eta erabiltzaileek aukera-tzen duten hizkuntzan jarraituko dute.Herritarrak funtzionarioari arreta euska-raz eskatzen dionean, funtzionarioak, eus-karaz behar adina ez badaki, langile elebi-dunen laguntza eskatuko du.

Idatzizko komunikazioan, ahalbidetu etasustatu egingo da herritarrei bidali beha-rreko jakinarazpenak eta zitazioak euska-raz eta gaztelaniaz idatzita egotea.

Langileen hizkuntza-gaikuntza

Langileentzako euskara-ikastaroetarakobaimenak hizkuntza-prestakuntzako bana-kako plan bati lotuta egongo dira. Planhorretan prestakuntza-egutegi zehatza jaso-ko da, langileak dagokion HE eskura

dezan prestatzeko. Gehienez, bost urtekoiraupena izango du, eta lehentasuna izangodute lanpostua lehentasunezko organo etazerbitzuetan edota euskararen ezagutzahandiagoa duten mugape judizialetanduten langileek.

Euskararen erabilera sustatzea

Erabilera sustatzeko programak progresi-boki bultzatuko dira lehentasunezko orga-no eta zerbitzu judizialetan, baita baldintzaegokiak dituzten bestelako ataletan ere.

Programen helburua hauxe da: eskatutakoeuskara-maila duten funtzionarioek bule-goko eguneroko lana euskaraz egin ahalizatea. Horretarako, Itzulpen Zerbitzua-ren eta hizkuntza-normalkuntzarako taldeteknikoaren laguntza izango dute, etaeskura izango dituzte agiri normalizatueneredu informatizatuak, informatika-arlo-ko laguntza, euskara-ikastaro osagarriaketa euskarazko terminoen glosategia.

normalizazioa

Txema,adiskide:Zure aurreko epaitegitik hala-ko gogo eta kemenez eta hain-beste proiekturekin etorri zinen,txundituta utzi gintuzun. Ideiabikainak zenerabiltzan betiburuko errotan, eta zure ilusioakutsagarria zen benetan.

Proiektu horietako bat zenadministrazioak baliabideakjartzea prozedura judizialak,ahoz eta idatziz, euskaraz eginahal izateko. Kontua ez da–esaten zenuen– hainbat fun-

tzionariok halako hizkuntza-eskakizuna lortzea, baizik etaikasitakoa modu naturaleanerabiltzea eguneroko harrema-netan. Gogoratzen naiz gaihorretan oso kritikoa zinela;“nola da posible –esatenzenuen– ikasleen %80 elebi-dun izatea eta euskaraz haingutxi egitea?”

Oraindik gogoan dut zure eran-tzuna galdetu nizunean Euska-raren Erabilera NormalizatzekoDekretuko artikulu batzuk ber-tan behera uzteak izango zituenondorioei buruz: “Ez, ez, haukonpondu egingo da; begira,oso erraza da…”, eta ondorenzure ahotik atera zen irtenbidea:koherentea, arrazoizkoa, orde-natua… zu zinen bezalakoa.

Eta onartu beharra dago irten-bide horrek euskara modu mai-lakatuan eta benetan ezartzeaahalbidetzen duela. Modu mai-lakatua dela diogu hamar urte-ko epeari begira planifikatudelako, oso aintzat hartuta zeindiren eragindako lanpostuak.Eta benetan ezarriko deladiogu, funtzionario euskaldu-nek beharrezkoa duten laguntza

guztia izango dutelako euskarazlan egiteko.

Eta lortu da, Txema. Plazabakoitzari zegokion pertsona.Nor bere lekuan.

Zuk zeuk lortu duzu, eta herri-tar guztion arrakasta izan da.

Rosa GómezBulego Judizial eta Fiskalaren

zuzendaria

Page 14: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7114

Erlatibo aukeran:estilo kontu (eta 2)

Bittor Hidalgoeuskara irakaslea

BAIT- erlatiboak ekialde zabal osoan

Batez ere ahozko. Ipar eta ekialde osoanerabiliak. Bait- menderatzaile orokorra da(-[e]n lez), maiz kausa azalpenari lotua,idatzian nahasgarri gertatu litezke bi era-bilerak. Bait- erlatiboak ere, kasu marka-rik gabe (-[e]n lez), ezkutuan uzten duardatzaren eta aditzaren arteko lotura, etamaiz ageri da azalpen parentetiko gisa(ahoz goranzko intonazioz, báit bera toni-ko-edo bihurtuz):

• Etxe zahar hori, eliza ondoan BÁITAGO, [gureada.] (Zubiri&Zubiri)

• [Ni sortua naiz] Artxean, orain Enrike biziBÁITA. (Baztan)

• Mariano, bertsoak egiten ari BÁITA, [horkoada.] (Oiartzun)

Erran nahi baita esapidea ere halako erla-tiboa da: Rabbi, erran nahi baita Maisua.

Bait- erlatiboak balio berezia du ekialdezabaleko ahozko erabilera itxuratzen.

Ahozko BA azalpenak erdi eta mendebaldean

Egun bait- erlatiboak agertzen ez direneremuan, hauen pare eta orde, oso maizerabiltzen dira ahoz (M. Kaltzakorta) BAazalpen parentetiko subordinazio markagabeak:

• Etxe hori, ikusten da ba hor ondoan…

• [Ni sortua naiz] Artxean, bizi da ba Enrike…

• Mariano, ari da ba bertsotan…

Ondo erabilgarriak erdi eta mendebalde-ko ahozko hizkera itxuratzen.

Azalpenok aurretik, korrelazioak-edomoldatuzAzalpen birpizgarri guztiok oso ohikoakdira ahoz esaldi nagusiaren aurretik ema-nak ere (“ardatza-edo” barne).1 Galdegilebidezkoak ez dira korrelazioz moldatuerlatiboak baino (EGLU-V). Jokatugabe-ak berriz non eta noiznahi darabiltzagu:

• Bada ba etxe bat eliza ondoan. (Ba)…

• NÒLA/ZÈLAN ikusi (bait)dugu(n) (ba) umeaorain. (Ba)…

• ZÈ(IN) etxe zahar (bait)dago(en) (ba) elizaondoan. (Ba)…

• Zu NORA joaten zaren, anaia ere hara joatenda. (EGLU-V)

• ZELANGOA BAITA amea, halangoa oi da alabea.

• ZER ikusi, hura ikasi. Begia NON, harria HAN. …

ERLATIBO ZAILAK-EDO, EUSKARAZ ERRAZ (-EDO)-(e)n menderagailuak ere ez du kasurikerakusten, ez informazio eskaintzen arda-tzaren eta aditzaren arteko loturaz. Hiztu-na maiz da gauza, testuinguru laguntzahandirik gabe ere, oso mota desberdinekoharremanak antzemateko (EGLU-V):

• Datorren gaztea - nor

• Ane datorren ordua - noiz

• Ane datorren modua - nola

• Ane datorren arrazoia - zergatik

• Ane datorren eserlekua - non

• Ane datorren bidea - nondik

• Ane datorren etxea - nora

• Ane bila datorren umea - noren

• Ane begira datorren umea - nori

• Ane hizketan datorren umea - norekin

• Ane bisitan datorren umea - norengana

• Ane ihesean datorren umea - norengandik

• …

Baina beti dira kasu ilunak, zehaztasungabeak, argi uzten ez dutenak ardatzareneta aditzaren arteko lotura: Ane datorrenumorea / Ane datorren arropa / Ane dato-

rren nekea / Ane datorren umea… Areago,testuingurua urrunekoa izaki, itzulpene-an, testu konplexuetan… Zer egin ohi dahalakoetan euskaraz? Tradizioak bi bidejorratu ditu, biak erabilgarriak norabidedesberdinetan:

1. Zehaztasun bidea, ardatzaren eta adi-tzaren arteko lotura agerikoa bihurtuz.Bi modu:

a. Zein… (/non…) erlatiboak

b. Izenordain / partikula erresuntiboena(≈erre(a)sumitu / berrartu –labur–)

2. Ohartarazte bidea: -(e)ko atzizkiz.Loturaren zer-nolakoa argitu gabe,bitxitasunaz ohartaraziz. Hau ere bimodutara:

a. -(e)neko atzizkiz (ez bakarrik leku-den-borari lotua)

b. -(e)lako atzizkiz, bi bide nagusitan:

• Bere barne ideia gorde lezakeenizenarekin (uste, berri…)

• Erlatibo subjektiboak-edo sortuaz

Ohartarazpen bidea ez da egokia zehaztasu-naren bila. Bai ordea ezin egokiagoa irado-kizuna baldin bada hiztunaren helburua.

Izenordain / partikula erresuntiboak,zehaztasun eskainle, aukerako irtenbidebeti

Ahoz ohikoa da –are idatziz– (Altube;EGLU-V; Amuriza 2010) esaldi erlatibo-an bertan ematea izen ardatzaren errefe-rentzia den izenordain / partikula deiktiko(≈ deitzaile) arrunt edo indartua, esaldiandagokion kasuan, ardatzaren eta erlatiba-tuko aditzaren arteko lotura argituz–zein… erlatiboek lez, baina beti tonuxumeagoan–. Erlatibo mota guztietan era-bili liteke (zein… erlatiboekin izan ezik):

•⇓Ogia erosi dudan andre(a…) (harekin? /harentzat? / harengatik?)

• Harekin / berarekin ogia erosi dudanandre(a…) (harentzat / ber…)

• Andre(,) harekin / berarekin ogia erosidudan(a…) (…)

gramatika

1 Sinpleagoak ere, galdera itxuran edo: Gazte horri esandiot –ikusten duzu horko gazte hori?– ([Ba,] horri.) Edoaurreratuak: Ikusten duzu horko gazte hori? (Ba,)(gazte) horri…

Page 15: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 15

• Andre(a…,) harekin / berarekin ogia erosidudan(a…) (…)

• Andre(a…,) erosi baitut harekin / berarekinogia (…)

Lotura berez argia bada, erresuntiboakenfasia-edo eskaini ohi du: Soldata berakirabazi duen gazte(a…)… –hau da: berakez beste inork / berak bakarrik…

-(e)neko + izen ardatza leku-denborazharago

-(e)neko atzizkia ageri liteke -(e)n atzizkierlatibo soilaren ordez izen sintagma erla-tibatu isildua leku-denborazko kasu bate-an denean, bereziki izen ardatzak ere lekuedo denbora izendatzen badu (EGLU-V:Eroririk datzaneko lurra / Zaldi egingozeneko eguna; aldi berean aldarrikatuarren «deusetan ez dela beharrezko» -(e)kohori). Ez dirudi ordea erabat hala.

Batetik, -(e)neko atzizkia ageri delakoleku-denborazko ezaugarrietatik kanpoere –kasu paralelismoz edo gabe–:

• pastor ordenatu izan deneko populuaren(Leizarraga –zeinen–)

• doloratua zineneko pena hek gatik (Haranbu-ru –zeinengatik/zeinez/zeinek–)

• bizi gireneko muienez (Xarlemagne past.–zeinez–)

• gogo nuneko maitearekin (Orixe –zeinekin–)

• oasis gorria deritzaioneko Timimun (Anabi-tarte –zeini–)

Guztiotan litzateke ohiko -(e)n atzizkisoila (ere). Baina badirudi halakoetan(Hidalgo –lantzen–) idazleak propio ohar-tarazi nahi duela ardatzaren eta erlatibatuaditzaren arteko loturaren bitxiaz. Berezdelako ezohiko; edota autoreak zernahi-rengatik ñabardura berezia eskaini nahidiolako loturari, eta distantzia zabaldu-edo, -(e)n erlatiboa eta ardatzaren tarteanleku, denbora edo modu sintagma batezkutatuko balu bezala, eta honen balizkointerpretazioa mezu-hartzaileari utzi.

Daitekeen toki politena, zehatzaren ordez,Zubirik daitekeeneko toki politena eman-da, tartea iradokitzen du: daitekeen (non-

bait)eko / (noizbait)eko / (nolabait)eko…toki politena-edo. Esaten [aipatzen] direnhogeita lau agureak zehatza, Orixeren esa-ten direneko hogeita lau agureak lauso-tzen-edo du: Agureak, aipatu, bai, aipatzendira Apokalipsian, baina jakin behar, bene-tako edo alegiazko-edo ez ote diren… Areleku-denborazko kasuetan ere: eroririkdatzan lurra (zehatza) vs. eroririk datzane-ko lurra (≈ eroririk datzan inguruko lurra /≈ eroririk datzan uneko lurra / …).

-(e)neko egitura bera ageri zaigu hegoal-deko ohiko joan deneko esamoldean (=/≈ joan den; OEH): joan den(eko) aspal-dian; joan den(eko) lau urtean; …

-(e)neko erlatiboak ez du zehaztasunbaliorik. Bai, iradokigarritasun zehaztuga-bearena, zehaztasuna bezain baliagarridena.

Bestetik, ohartu behar hainbatetan ez dire-la ordezkagarri -(e)neko eta -(e)n atzizkiak,eta ezinbesteko dela tarteko osagai bat iru-dikatzea (maiz denborazkoa, baina ezbakarrik), esaldiaren interpretazio okerreraedo ezin interpretatura jausiko ez bagara:

• Etorri zeneko nekea (≠ Etorri zen nekea)

• Bazkaldu zueneko laguna (≠ Bazkaldu zuenlaguna)

-(e)neko: bere barne ideia bat gordelezakeen izenaren osagarri (ere)

Tradizioan -(e)neko atzizkia (ere) erabiliohi da hegoaldean (Hidalgo, lantzen)ideia lotzeko hau bere barne gorde lezake-en izenari (baturako ez egoki eman badaere oraingoz). Izan hau, zehar-adierazpen(ohiko -[e]lako atzizkia baino askoz urria-go, eta -[e]n atzizki “egokiaren” paretsua-go-edo). Edota, kuriosago, zehar-galdera.

• Litxarrero xamarra zaneko pama [zuan.] (A.M.Zabala)

• [Iritzi au igorri zidan] emen ager nezakeneko-an. (Azkue)

• Xabier gaxorik zaneko albiste txarrak [iltzekogaitzez gaxorik.] (Etxaniz)

• …, amesa egia biurtuko ete zaneko itxarope-na. (Erkiaga)]

-(e)lako: erlatibo subjektiboakEdozein esaldi erlatibori ohiko -(e)n ordez-(e)lako menderagailua erantsita lortukodugu erlatibo subjektiboa-edo (EGLU-V):

• Egin duten lana: Zehatza, objektiboa. Lanaegin dute eta horretaz ari gara.

• Egin dutelako lana: Ziurtatu gabea, subjekti-boa-edo. Egin dutela esaten duten, dirudienedo uste den lana, baina jakin behar…

Euskara guztietan erabili da, ez bakarrikekialdean:

• [Ezin bizi zitekean] ezkontzako leialtasunaautsi zuelako emaztearekin (Lardizabal; des-leial uste zuen emaztearekin)

• … gure etsai diran, eta diralakoakin izan beardegun eginbidea… (Lardizabal)

• [Zorionekoak persegituak. Baina] Nor direjustuki dabiltzelako persegituak? (Añibarro)

Ez da ere besterik ohiko delako(a…) …egitura (OEH): aberats direnak –zehatz,objektiboa– vs. aberats direlakoak –ziurta-tu gabea, subjektiboa: itxura egiten dute-nak; direla esaten dutenak…–.

-(e)lako: bere barne ideia bat gorde leza-keen izenaren ideia-osagarri edoTradizio guztietan erabili da -(e)lako men-deragailua, bere barne’ ideia bat gordelezakeen izenari zehar-adierazpena lotze-ko, -(e)n atzizki soila bezala, nahiz hauberriagoa, soilik mendebalekoa eta maiz-tasun murritzagokoa izan (edota aipatu -[e]neko). Baina berdinak dira? Bakoitzakñabardura berezia erantsi liezaioke sintag-mari aipatu subjektibotasunen harian (-[e]neko atzizkiak bezala).

• Euskara Afrikatik datorren hipotesia… (hipo-tesi zehatza-edo)

• Euskara Afrikatik datorrelako hipotesia…(hipotesi subjektiboa-edo: hala “ote” den-edo dioena)

[•Euskara Afrikatik datorreneko hipotesia…(erdibidekoa; ez hain zehatz, ez hain subjek-tibo, baina bietatik ere baduena –Euskal-tzaindiak baturako ez egoki iritzia–)]2.

gramatika

2 Bide bertsutik iradoki liteke ardatz arruntekin ere:• Deitu diguten bileran (zehatza, objektiboa)• Deitu digutelako bileran (guztiz subjektiboa: deitu

omen / ote diguten bileran)

Page 16: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7116

Euskarazko lehenSoziolinguistika EskuliburuaSoziolinguistika klusterrak, aspalditik, soziolinguis-tikari buruzko eskuliburu bat euskaraz idaztea zuenamets; azkenean amets hori egia bihurtu da. Zortziidazlek (Arkaitz Zarraga, Jean-Baptiste Coyos, JoneMiren Hernández, Lionel Joly, Imanol Larrea,Loren V. Martínez, Belen Uranga eta Paul Bilbao)euskarazko lehen soziolinguistika liburua idatzidute.

Eskuliburu horren bidez eskura ditugu soziolinguis-tika diziplinaren terminologia, oinarriak eta kon-tzeptu nagusiak. Liburu honetan, soziolinguistika-ren nazioarteko oinarrizko teoria eta ikerketak bildudituzte egileek, baita Euskal Herrian teoria eta iker-keta horiek izan duten garapena ere.

Argitalpen horren helburu nagusia izan da hizkun-tza-plangintzetan lanean dabiltzan profesional etaarduradunentzako erreferentziazko liburu izatea,hots, euskararen normalizazioan edonorentzakotresna baliagarria izatea: hizkuntza egoeraren diag-nosi aberatsago bat egiteko oinarriak, eta euskaraindartzeko politikak eta egitasmoak modu eragin-korragoan diseinatzeko lagungarri.

Xabier Lete, agur

Adiskide bat bazenOrotan bihotz-beraPoesiaren hegoekSentimentuzko bertsoekAntzaldatzen zutena…

Xabier Letek (Oiartzun, 1944), euskal idazle, poeta eta kantarihandiak, utzi gaitu. Hala ere, hark zioen bezala, “hildakoek badu-te gogoratuak izateko eskubidea”; garbi dugu zor hori aski iraba-zia duela Xabier Letek. Euskal kulturaren erreferenteetako batizan da, da eta izango da.

Bere lehen literatura lana 1986an argitaratu zuen: Egunetik egu-nera orduen gurpilean; eta azkena, berriz, 2008an Egunsentiarenesku izoztuak. Azken lan honekin Euskadiko Literatur Saria jasozuen.

Ez Dok Hamahiru taldearen sortzaileetako bat izan zen. Berepoemetako batzuk oso abesti ezagun bilakatu ziren: Izarrenhautsa, Habanera, Ez nau izutzen negu hurbilak, besteak beste.

Politikan ere egin zituen bere ekarpenak. 1983an GipuzkoakoDiputazioko kultura zuzendaria izan zen eta 1985ean Kulturadiputatua.

Jada, ez dugu gure artean ikusiko, baina haren lana gure arteandugu eta gure artean izango dugu, gure herriaren arimaren zatibilakatu baita; beraz, ez adiorik, baizik eta mila esker eskainita-ko guztiagatik.

berriak

Xuxen-B BizkaierazkozuzentzaileaAzkue fundazioak Xuxen-B Bizkaierazkozuzentzailea erabilgarri jarri du, OpenOffice 3.0, Firefox 3.0 eta Thunderbird2.0 aplikazioetarako. Tresna hori LabayruIkastegiaren, Eleka enpresaren eta EHU-ko IXA ikerketa taldearen elkarlanarenondorio da. Bizkaieraz idatzitako testue-tan akats ortografikoak detektatu etazuzentzea ahalbideratzen du gailu horrek,modurik eroso eta eraginkorrenean.Xuxen sortzeko Labayru ikastegiak aton-dutako bizkaiera estandarraren ereduarijarraitu diote.

Page 17: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

17

Katalunian zezenketakdebekatzeko hartu denerabakia erreferente

bihurtu da Euskadin askorentzateta horretarako sinadurak biltzenhasi da herritar talde bat. Baina,oraingoz, ez dirudi Legebiltzarrabide horretatik joatearen aldekoadenik. Zezenak protagonista direnikuskizunak oso sustraituta daudeeuskal kulturan, festetan etatradizioetan. Zezenketen alde etakontra daudenen iritziak etaargudioak jaso ditugu.

eztabaida

Zezenketak debekatzekoerabakiren bat har litekeEuskadin?

Nerea Pikabeakazetaria

Page 18: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7118

Kepa Tamames, ATEAko (Animaliei Tratu Etikoa ematearenaldeko Elkartea) bozeramailea:

Zerbaitek funsgabekosufrimendua eragitenbadu, horren kontra eginbehar duguKatalunian onartu den antzeko ekime-nen batek aurrera egin dezake Euskadinedo hemen egoera desberdina da? Une honetan, Euskadin ez litzateke egokiaizango Legegintzarako herri ekimen bat.Oraingoz gure lana alderdi politikoekin etabeste gizarte eragile batzuekin lobby lanaegitea da. Eta uste dugu emaitzak onarga-rriak direla. Legegintzarako herri ekimena-ren formulak Katalunian funtzionatu du,baina horrek ez du esan nahi beste geogra-fia eremu batzuetarako errezeta egokiadenik. Euskadin egoera desberdina da, etahorregatik beste bide batzuk aztertu beharditugu puntu berera heltzeko.

Ze iritzi duzu gaur egun Euskal Autono-mia Erkidegoan zezenketen inguruanindarrean dagoen araudiaz? Batzuentzatzorrotzegia da, beste batzuentzat ez danahikoa.Bere izenak ongi adierazten duen legez,zezen borrokaldiak arautzen ditu, hau da,banderillak zezenaren bizkarrean nolasartu behar diren esaten du, eta martirio-

ak zenbat iraun behar duen. Araudiaeskuetan, tauromakiak erabateko bidega-bekeria izaten jarraitzen du; bateraezinada etika progresista batekin. Gure asmoaez da araudi zehatz mota batera iristea,baizik eta ezer arautzeko beharrik ez iza-tea, zer arauturik ez izatea.

Batzuentzat kultur ondarea da. Ados alzaude?Erabat. ATEAn ez dugu sekula ukatubegien bistakoa den hori. Ez dugu zalan-tzan jarri artea edo tradizioa den. Horrekez du axola. Animaliazaleen tesien arabera,zerbaitek funsgabeko sufrimendua eragitenbadu, horren kontra egin behar dugu prin-tzipio kontu bategatik, oinarrizko arrazoihonexegatik: gutariko inori ez litzaiokegustatuko norbera plazan borrokatua iza-tea. Kulturaren kontuari dagokionez,berriz, huts egingo dugu hitz hori bertute-ekin bakarrik lotzen badugu. Kultura desi-ragarriak eta kultura suntsitzaileak daude.Esate baterako, ez dut uste kultur kutsugutxiago dutenik klitoriaren ablazioak,itsasoaren kutsadurak edota matxismoak.

Animaliaren heriotzarik ez balitz, zezen-ketei eustearen aldekoa izango zinateke?Tradizio horri eusteko moduren batbadago, zezenketak beste modu bateraegingo balira?Heriotzarik gabeko zezenketak izaki erru-gabeentzat muturreko eraso psikologikoaizaten jarraituko du. Animaliazaleok ezdugu bereizketarik egiten sufrimendu psi-kologikoaren eta fisikoaren artean, denakzitalak baitira biktimentzat, eta hori gureideien oinarrizko puntua da. Eta ez dutuste borroka light baterako alternatibabideragarririk dagoenik. Uste dut zezen-zaleak beraiek ere aukera horren kontraegongo liratekeela. Tauromakiak guregizartean etorkizun bat besterik ez dauka:desagertu egin behar du.

Desberdintasunik ba al dago zezenketenartean eta zezenekin edo bigantxekin egi-ten diren beste ikuskizun batzuen artean?

Ez. Gauza bera da, emaitzak berdinakdira: sufrimendua eta larrialdia bertanegon nahi ez duten izaki batzuentzat.Bidegabekeria beti da bidegabekeria.

Asier Gezuraga, Bilboko Cocherito klubeko diruzaina eta zuzendaritzako kidea:

Ezin da araudia aldatueta zaleok ikuskizunhorretara joateko duguneskubidea ukatuKatalunian onartu den antzeko ekime-nen batek aurrera egin dezake Euskadinedota hemen egoera desberdina da? Nire ustez, Euskadiko errealitateak ez duzerikusirik Katalunian zegoenarekin.Katalunian ekimenak aurrera egin zuene-an, zezen plaza bat besterik ez zegoen,Bartzelonako Monumental zezen plaza,eta gainera, zaletasun gutxi zegoen. Eus-kadin zezen plaza gehiago ditugu: Bilbon,Donostian, Gasteizen, Eibarren, Azpei-tian, Tolosan, Laudion, Amurrion etaSopuertan. Urtean zehar zezen plazahoriek guztiek eskaintzen dituzte zezenke-tak. Zaletasunari dagokionez, zeharoaldatzen da errealitatea. Adibidez, Coche-rito elkarteak 1.300 bazkide ditu. Bilbokobiztanleen artean sozialki duen indarrak

eztabaida

Page 19: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 19

zezenketen etorkizuna finkatzen eta ber-matzen du.

Ze iritzi duzu gaur egun Euskal Autono-mia Erkidegoan zezenketen inguruanindarrean dagoen araudiaz? Batzuentzatzorrotzegia da, beste batzuentzat ez danahikoa. Uste dut araudiak finkatu behar direla.Ikuskizun publikoa den legez eta ikuski-zun horretara jende multzo bat joatendenez, administrazio publikoek ziurtatuegin behar dituzte araudiak. Baina ezinda, araudi aldaketaren bidea hartuta, zale-ok ikuskizun horretara joateko duguneskubidea ukatu.

Batzuentzat kultur ondarea da; bestebatzuentzat, berriz, animaliei tratu txa-rrak ematea. Zein da zure iritzia? Nondago oreka edo erdibidea?Zezenketak kultur ondarea dira. Nireustez, bizi garen gizarte honetan mina etaodola dagoen horretatik ihes egiteko joeradago. Gizartea “eztitzea” bezala litzateke.Okela jan nahi dugu eta jaten dugu, bainaez dugu jakin nahi nola hiltzen dituztenokela ematen duten abereak. Zezenketekbizitzaren errealitatea islatzen dute.

Zezenketak beste era batera egin litezke?Hau da, heriotzarik gabe? Tradizio horrieusteko moduren bat badago, zezenketakbeste modu batera egingo balira? Edojada ez litzateke berdina izango?Heriotzarik gabe zezenketarik ezin litekeegin. Heriotza kenduz gero, beste ikuski-zun bat izango litzateke; zentzurik gabegeratuko litzateke. Esate baterako, Portu-galen heriotzarik gabeko zezenketak egitendituzte, baina hurrengo egunean hiltzendute zezena. Horrek ba al du zentzurik?

Desberdintasunik ba al dago zezenketenartean eta zezenekin edo bigantxekin egi-ten diren beste ikuskizun batzuen artean? Ikuskizun zeharo ezberdinak dira. Ikuski-zun horiek elkarren artean duten loturazezena da; hau da, bi kasuetan zezena

ikono gisa erabiltzen da. Hor ikusten daEuskadiko kulturan eta historian zezenakizan duen eragina. Sokamuturra, entzie-rroak, zezenketak, etab. Beti zezen arteanjolas egin izan da; aberea eta gizona elka-rrekin.

Zer dela eta hartu zenuten erabaki hori?Ez dugu zezen plazarik eta beraz ez dazezenketarik egiten. Baina Udalean onar-tutako mozio hori zezenketetatik haragodoa; animalia guztien sufrimendua kon-tuan hartzen da. Sopelan aspaldidanik ezda idi-probarik egiten. Abereak sufritudezakeen ikuskizunik ez da egiten. Horianimaliei tratu txarra ematea dela ustedugu. Urtero Sopelara etortzen den zir-kuan ere animaliarik ezin dute erabili,sokamuturrik ez da egiten, etab. Moziohorretan jasotzen den legez, Nazio BatuenErakundeak eta UNESCOk 1978an era-baki zuten animaliaren eskubideak giza-kiarenak bezala legez babestu behar dire-la. Ahulak diren kolektiboak instituzioenbidez babesteko eskatu ziguten animalia-zaleek, eta bide horretatik etorri zen gureerabakia.

Katalunian onartu den antzeko ekime-nen batek aurrera egin dezake Euskadinedota hemen egoera desberdina da? Hemen ez dakit aurrera egingo lukeen. Nibehintzat ados egongo nintzateke debeka-tzearekin. Hala ere, uste dut ez delaGobernuak edo Legebiltzarrak hartubeharreko erabaki bat. Herriari hitzaeman beharko litzaioke eta erreferendumbatean erabaki. Gobernuek horrelako era-baki gogorrak hartzea ez dut ondo ikus-ten. Uste dut jende asko ados dagoelaondare horrekin. Gauza asko daude hortartean eta argitu egin behar dira.

Ze iritzi duzu gaur egun Euskal Autono-mia Erkidegoan zezenketen inguruanindarrean dagoen araudiaz? Batzuentzatzorrotzegia da, beste batzuentzat ez danahikoa. Ez dut uste zorrotzegia denik. Oraindikzorrotzagoa izan beharko luke. Zezenketakbeste modu batera egiteko aukera ondoikusten dut. Zezenketak egin, baina, adibi-dez, banderillarik sartu gabe. Baina noskihor beste arazo bat legoke: arriskutsuaizan liteke toreatzailearentzako, zezena bere indar guztiarekin bailegoke. Euskal

Josu Landaluze, Sopelako alkateordea:

Animaliari sufrimenduaeragingo dion ikuskizunikez antolatzea erabakigenuenZezenketen Aurkako eta Animalien alde-ko Bizkaiko Elkarteak aurkeztutakomozioa onartu zuen Sopelako Udalakduela bi urte. Erabaki hori hartu duenudal bakarra da Euskadin. Zer nolakokonpromisoa hartu zuen Udalak?Orain dela bi urte Eusko Alkartasunakmozioa aurkeztu zuen Udalean. Anima-liazaleen proposamena eraman zuenosoko bilkurara. Onartutako moziohorren bidez bi konpromiso hartu geni-tuen: animaliari sufrimendua eragingodion ikuskizunik ez antolatzea eta horre-lako erabakiak Euskal Autonomia Erkide-gora luzatu ditzala eskatzea Eusko Jaurla-ritzari, 1993ko animalien babeserakolegea egokitu bitartean.

eztabaida

Page 20: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7120

Herrian zezenketarako tradizio handiadago. Horregatik, zezenzaleekin eseri etagaia aztertu egin beharko litzateke.

Javier Beobide, Azpeitiko zezenketen antolakuntza batzordeko kidea:

Azpeitian zezenzaletasunak ez duzerikusirik Espainiakofesta nazional izaerarekinKatalunian onartu den antzeko ekime-nen batek aurrera egin dezake Euskadinedota hemen egoera desberdina da? Euskadin ez dut uste horrelako ekimenbatek aurrera egingo lukeenik. EzkerBatuak eraman du Legebiltzarrera eta ezda aurrera atera. Euskadin zezen zaletasu-na Donostian, Azpeitian eta Bilbon dago.Hemengo zaletasuna ez da desagertukoerabaki politiko baten ondorioz, baiziketa belaunaldi berriek ez dutelako jarrai-tuko zaletasun hori. Horrez gain, uste dutzezenketen kontrako jarrera horren atzeanfesta nazional izaeraren kontrako jarrerabat dagoela, jarrera politiko bat; batzueknahastu egiten dute eta hori argitu beha-rra dago. Azpeitian, esate baterako, zezenzaletasunak ez du zerikusirik Espainiakofesta nazional izaerarekin. Argudioa ani-maliari tratu txarrak ematea baldin bada,

gauza bera dira zezenketak eta sokamutu-rra. Azpeitian jende asko zezenzalea da,baina ez du zezenketarik ikusten.

Ze iritzi duzu gaur egun Euskal Autono-mia Erkidegoan zezenketen inguruanindarrean dagoen araudiaz? Batzuentzatzorrotzegia da, beste batzuentzat ez danahikoa. Andaluzia aldean dagoen ereduaren alde-koa naiz. Ez dakit hemen gehiago zertanestutu dezaketen araudia. Euskadin 16urtetik beherakoek ezin dute zezenketakikustera joan, heldu batekin ez bada.Baina gero kalean sokamuturra dagoene-an nork kontrolatzen du adinarena?Horrez gain, hemen ezten-hagek handia-goak izan behar dute, zezenak gehiagomoteltzen baitira.

Batzuentzat kultur ondarea da; bestebatzuentzat, berriz, animaliei tratu txa-rrak ematea. Zein da zure iritzia? Nondago oreka edo erdibidea?Iritzi desberdinak daude. Nik errespeta-tzen dut batek esaten duenean zezenketakez direla kultura, baina errespetu beraeskatzen dut zaleontzat ere. Azken bateanikuskizun bat da, pertsona baten eta ani-malia baten arteko borroka bat, nor bainonor gehiago. Toreatzaileak beharbadaaukera gehiago ditu zezenak baino. Bainazezenak ere badu bere defenditzekomodua. Azken batean gu geu gara anima-liek ahalik eta gutxien sufritzearen aldegaudenak.

Zezenketak beste era batera egin litezke?Hau da, heriotzarik gabe? Tradizio horrieusteko moduren bat badago, zezenketakbeste modu batera egingo balira? Edojada ez litzateke berdina izango?Nik ez dut ikusten. Portugalen egitendute hori, baina gero hil egiten dituzte.Kontua da ahalik eta sufrimendu gutxieneragitea zezenari. Ezten-hagak sartu behardituztenei ere gauzak ondo egitea eska-tzen zaie. Guk eskatu izan dugu adarrakbere horretan uztea, zezenak bere buruadefendatzeko modua izan dezan.

Desberdintasunik ba al dago zezenketenartean eta zezenekin edo bigantxekin egiten diren beste ikuskizun batzuenartean? Nik uste dut gauza bera dela. Nik uste dutzezenketaren kontra dagoenak bestearenkontra ere egon behar duela, argudioaanimaliaren babesa baldin bada behintzat.Abeltzainek beraiek esaten dute zezenakentzierrotik pasatzea gero zezenketarakotxarra dela: erori egiten dira, horrenbestejende, etab.

Page 21: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 21

Bikaintasun zigilua jasotzea ez da baitez-padako kontua, bera baita EspainiakoHezkuntza Ministerioak antolatutakoNazioarteko Bikaintasun Campus deial-dira aurkeztutako proiektuek lortu ahalduten kalifikazio gorena. Hain zuzen,Euskampus izan da programako azkenfasera pasatu eta nazioarteko batzordebatek ebaluatu dituen hogeitaka proiek-tuetako bat. UPV-EHUko errektore IñakiGoirizelaiak pozak zoratzen jaso zuenberria, egin zituen adierazpenak gogoanhartzen baditugu, behintzat. “Gaur osoegun polita da niretzat, agian errektorebezala eduki dudan egunik zoriontsuena.DIPC eta Tecnaliak emandako laguntzaitzela eskertu nahi dut ozenki. Proiektuhonen arrakasta haiena ere bada. EuskalHerriko Unibertsitateak bidea egiten duzientzia sortuz. Eta bide honetan, DIPC,Tecnalia eta Bordeleko Unibertsitateagure elkarkide estrategikoak dira. Historiaegin dugu eta zientziatik ongizatera doanbide hori elkarrekin egitean oso poziksentitzen gara”.

Gisa berean mintzatu ziren DonostiaPhysics Center-eko presidente PedroMiguel Etxenike, batetik, eta, bestetik,Tecnalia korporazioko presidente JosebaJauregizar: “Gure herrialdeko errealitatesozial eta ekonomikoari egiten zaionaitorpena da Bikaintasun kalifikazioa”,esan zuen lehenak, eta, bigarrenak, ostera:“Tecnaliarentzat atsegin bidea izan da,UPV-EHU eta DIPCekin batera, aitor-pen hau lortzea”.

Euskampus, erreferentzia-eredu

UPV-EHU gidari izan da DiPC eta Tec-nalia erakundeekin elkartzeko eta Eus-kampus ekimena eratzeko prozesuan.Proiektuaren helburua da prestakuntza,ikerkuntza eta berrikuntza gune bat sor-tzea, nazioartean garrantzizkoa.

Euskampusek eraldaketa ekonomikoareneragilea izan nahi du Euskal AutonomiaErkidegoan, eta irakaskuntza, zientzia eta

UPV-EHUrenNazioartekoBikaintasunCampus izendapenaEuskampus, gizartearen etorkizunadefinituko duen proiektua

Joan den urriaren 21eanNazioarteko BikaintasunCampus kalifikazioa lortu

zuen Euskampusek, hau da,UPV-EHUk, DonostiaInternational Physics Center(DiPC) Fundazioak eta Tecnaliakorporazioak elkarlaneanburututako proiektuak.

Miel A. Elustondokazetaria

erreportajea

Page 22: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7122

teknologiako erreferente bat EuropakoArdatz Atlantikoan. Era berean, lurralde-garapenaren erreferentzia-eredu bat. Ezalferrik dio proiektuaren lemak “Uniber-tsitate bat, Herrialde bat, Campus bat”.

Jakinarazi duenez, proiektuak honakohiru espezializazio arloak garatu asmo du.Lehenik, ekosistema iraunkorrak etaingurumen-teknologiak. Bigarren, proze-su berritzaileak eta material berriak. Hiru-garren, zahartzea eta bizi-kalitatea. Hirueremuok ez dira besterik gabe aukeratu,hots, arrazoi sendorik gabe. Aitzitik, kon-tuan hartu da hiru eremu estrategikookelkartutako erakundeen arteko sinergiakareagotzea, eta gizarte-ongizatean eta bizi-kalitatearen hobekuntzan duten ahalmenhandia.

Inondik ere, proiektu integratzaile,malgu eta dinamiko izan nahi duenhorrek elkarketaren zutabe nagusietan duzimentarria: materialen fisika, kimika etarobotika. Horri dagokionean, EuskalAutonomia Erkidegoaren egungo ekoiz-

Azaroaren 24an, ostera, agerraldia eginzuen Goirizelaia errektoreak Eusko Lege-biltzarreko Hezkuntza Batzordean,Bikaintasun kalifikazioa gaitzat harturik.Hasteko, Euskampus osatzen duten enti-tateak gogoratu zituen. Besteak beste,Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak,kultur elkarteak, arte-elkarteak, teknolo-gia-parkeak, enpresak, BikaintasunerakoOinarrizko Zentroa, Elkarlaneko IkerketaZentroa, partzuergoak... “Euskampus osa-tzen duen entitate-talde hau, ezagutza eta

teknologia industriara eta gizartera hur-biltzen ahalegintzen den bosgarren poten-tzia da Europan”, adierazi zuen, 2015.urterako helburuak aletu aurretik.

Ezagutza sortzen jarraitzea da xedeetakobat, hots, doktore hobeak prestatzea, etanazioarte mailako zientzia ekoizpenenkopurua handitzea. “Doktorego tesieidagokienean, 292 tesi defenditu dira2009an. Bada, 360 izatea nahi genuke2015ean, %21eko igoera, alegia. Bost urtebarru, doktorego ikastaroetako ikasleen

2015. urtea helburu

erreportajea

Lurralde-garapenarenerreferentzia-eredubat izango daEuskampus,‘Unibertsitate bat,Herrialde bat,Campus bat’lelopean

Proiektuaren helburuada prestakuntza,ikerkuntza etaberrikuntza gune batsortzea, nazioarteangarrantzizkoa

pen zientifikoaren %95 baino gehiagoelkarketan parte hartzen duten hiru era-kundeek sortzen dute. Euskampusektresna giltzarria izan nahi du EuskalAutonomia Erkidegoaren eraldaketa eko-nomikoan, sozialean eta kulturalean.Honela adierazia du Goirizelaia errekto-reak: “Gure helburua datozen urteetanEuskadi erabat aldatzea da, eta Euskam-pus izatea prozesu horren gidaria etadinamizatzailea. Gure unibertsitateakbere gain inoiz hartu duen proiektu estra-tegiko garrantzitsuena da. Unibertsitateaeta gure herrialdea etorkizunerantz jaur-tiko duen palanka bihurtuko da.”

Bestalde, proiektuaren asmoetan dagomugaz gaindiko campus bat sortzea Bor-deleko Unibertsitatearen Goi-mailakoIkerketa eta Irakaskuntza Poloarekin bate-ra. Nazioz gaindiko sare bat eratzea daxedea, nazioartean eragiteko gaitasunaizango duena eta Atlantikoaren ardatzeanjakintzaren sorrerarako erreferente bihur-tuko dena.

Page 23: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 23

%25 atzerriko unibertsitateetatik etorrita-koa izatea nahiko genuke. Nazioarte mai-lako zientzia produkzioari dagokionez,berriz, Euskampusek Web of Sciencen(nazioarte mailako ospea duten zientziaeta teknologia argitalpenen datu-baseerreferentziakoa) indexatuko diren 2.200zientzia argitalpen ditu helburu; 2009anbaino %33 gehiago, beraz. Era berean,nazioarteko zein estatuko lehiaketa-deial-dietan ikerketarako askoz ere baliabidegehiago eskuratzea ekarriko du Euskam-pusek. Esate baterako, 2015. urterako,Europako programei begira, %14ko haz-kundea lortu nahi dugu; estatuko progra-mei dagokienean, berriz, %18koa da gurexedea”.

Euskampusen helburua ere bada, ordea,euskal gizarteari ezagutza igortzea etahelaraztea, lurraldearen ekonomia etagizarte aurrerapenei bultzada eman etasortutako ezagutza nazioartean zabaltzea,bertan aintzat hartua izan dadin. Horre-gatik, proiektu kopurua nabarmen haztearekin batera, sortutako enpresaberrien kopurua bera ere ugaltzea da hel-burua.

Ikerketaren arloko helburu horiek bete-tzeaz gainera, gizarte erantzukizunaribegira ere Euskampus erreferentziaeredu bihurtzea da xedea, campus esku-ragarria eginez, alegia, eta berdintasuna,iraunkortasuna, prebentzio-kultura,garapenerako lankidetza eta pareko kon-tzeptuak gogoan izatea.

IKD (Ikasketa eredu Kooperatibo etaDinamikoa) izeneko ikaskuntza-irakas-kuntza eredu berria inplementatzea ere2015ean lortzekoak diren helburuenartean da. Iñaki Goirizelaia errektoreak

agindu zuenez, egiteko guztietan euska-raren erabilera normalizatua bermatukodute.

Bikaintasun kalifikazioaren bidez, laumilioi euroko finantziazioa eskuratu duUPV-EHUk, zuzenean; zeharka, ostera,bestelako diru iturrietatik edateko bideaireki dio. Izan ere, Bikaintasun izendape-nak Espainiako Zientzia eta BerrikuntzaMinisterioaren Innocampus deialdiraaurkezteko ateak ireki dizkio UPV-EHUri –Nazioarteko Bikaintasun Cam-pus izendapena jasotzeko deialdiarenlehen fasea gainditua zuten unibertsitate-ak baino ez zuten aipatu deialdi horreta-ra aurkezteko aukera–, eta, horrela,dagokion nazioarteko batzordeak balora-zioa egin eta erabaki duenez, hautatudituzten 26 proiektuen artean ageri daEuskampus. Ondorioz, 11.900.000 eurojasoko ditu UPV-EHUren Euskampusekbigarren bide horretatik. Denera, bideialdion ebazpenen ondoren, 16 milioieuroko finantziazio gehigarria izango duproiektuak.

Azken finean, Euskampusek nazioartekoaditu eta jakintsuak erakartzeko polo batizateko bokazioa du. “Nazioarteko jakin-tsuak erakartzea klabea da gure geroaeraikitzeari dagokionean”, Goirizelaiaerrektorearen berbetan. “Klabea da gureekintza guztietan; baina, are gehiago, kla-bea da goi-mailako ikerlarien prestakun-tzan. Nazioarteko jakintsuak erakarri etazaintzeak harrobia lantzen lagundukodigu. Hortik dator, beraz, maila gorene-ko ikerlariak prestatzeko premiazko direnegiturak sortzeko beharra: Euskal Herria-rentzat masa kritiko egonkorra lortukodugu horrela”.

Bikaintasunizendapenaren etaInnocampus deialdiarenbidez, 16 milioi eurokofinantziazio gehigarriaizango du Euskampusek

erreportajea

Page 24: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7124

Motibazioa da pertsonen arteko harremanak oinarri dituztenlanbideetan, seguru aski, gehien erabiltzen den “botika”,baina, askotan, botika bera “gaitz” ororentzat erabiltzen

dugun erremedioa ere bada. Batzuetan, sendagai egokia bilakatzen denarren, beste batzuetan ez da eraginkorregia gertatzen. Esate baterako,enpresetako euskara planetan euskara dinamizatzailearentzat ezinbeste-koa da langileak etengabe motibatzea euskara gehiago erabil dezaten.Baina, nola lortu “besteak” motibatzea? Nola lortu besteengan eraginezeuskara gehiago erabiltzeko norabidean jartzea? Lehenik ulertu behardena da motibazioa bezalako botikak zein ezaugarri dituen, zer eragitenduen prozesu horrek guztiak. Azken batean, sendagai izango den botikabat erabiltzeko, botika horren ezaugarriak, aldeko edo kontrako faktore-ak, balizko eragin kaltegarriak zeintzuk diren, hartu beharreko dosikopurua… ezagutu behar ditugu. Hau da, motibazioa eta motibazioa-ren prozesua zertan den jakin beharko dugu.

Artikulu honen izenburuari erreparatzen badiogu hiru aditzez osatutadagoela ikusiko dugu, hiru aditz bata bestearen atzetik eta hurrenkerabatean, apropos jarritako hurrenkeran: pentsatu lehenik, sentitu ondoreneta azkenik egin. Ez daude ausaz jarriak, nahita jarriak daude, izan ere,ikuspegi baten apologia egin nahi baita, Gizarte Psikologiaren baitakoikuspegi Kognitibistaren apologia, hain zuzen ere. Hiru hitz horiek diraegitura psikologikoaren ardatzak, jarreraren hiru osagaiak; alderdi kogniti-boa, afektiboa eta konduktuala, edozein pertsonak edozein jarrera objek-turen inguruan jarreraren eltzea osatzen duten hiru osagaiak. Eta hiru osa-gai horiek osatzen duten eltzea bor-bor hasten denean motibatutakoportaera bat jartzen da abian. Baina, nola jartzen da prozesu hori abian?

Jakina, horrelako prozesu bat ez da ezerezetik hasten. Portaera bat moti-batuko bada, mugituko bada, lehenik eta behin, estimuluren bat jasobeharko dugu, kanpoko estimulua edo gure baitakoa. Demagun, aspal-di ikusi ez ditugun lagun batzuekin egin dugula topo eta eurekin egote-ko irrikan gaudela. Gainera, badakigu aspaldian hemengo jakirik ezdutela dastatu eta asko gustatzen zaiela jakitun, gure beste helburuetakobat bazkari goxo bat prestatzea da. Estimulua badugu, motibazio proze-sua abian jartzeko aitzakia badugu eta horrelako beste esperientziabatzuk ere ezagutu izan ditugu, prestatu izan dugu otordurik bestebatzuetan ere. Jarreraren eltzea osagaiez bete dugu, behar direnak botaditugu, gure ustez goxoagoa suertatzeko beharrezkoak diren kantitateakbota ditugu. Hala ere, eltzeak, bere horretan ez du borborrik egingo, eznorbaitek intentzio edo konpromisorik hartzen ez badu sua pizteko,behintzat. Sutan jarri dugu eltzea eta hasi da irakiten. Beharbada, horinahikoa izango da gure helburua lortzeko; baina, beharbada, butanoabukatuko zaigu edo ondoezik jarriko gara eta eltzekoa erre egingo zaigu.Hala ere, ez gaitezen ezkorrak izan eta pentsa dezagun intentzioa babes-tu dugula, butanoa aldatu dugula eta gure ondoeza joan dela komune-tik behera. Zabaldu dugu eltzearen tapa, probatu dugu gatzean, ondodago; agian ardo txuri pixka batek bizitu egingo luke eta irin pixka bateksaltsa loditu. Gure ustez ondo dago, seguru asko hobetu liteke eginda-koa baina… Etorri dira lagunak etxera eta hasi gara hitz aspertua; baz-

Pentsatu, sentitu eta egin

Joxpi Irastortza MadariagaBere doktore tesian euskara planetanparte hartzen duten langileen jarrera,portaera eta motibazioa aztertu ditu.

Euskararen gaineangogoeta egin etaeztabaidatzen dutenek,euskararen ingurukopentsamendua garatzendutenek, esatetik egiterakojauzia samurrago egitendute

Hori da tesiaren ondorio nagusia:Paradoxikoa

lanean euskaraz

Page 25: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 25

karian ummka aritu dira. Aurreikusitakohelburua lortu dugu, baina, egin dugungogoetaren edo egindakoaren azterketa-ren ondorioa izan da hurrengo bateanhorrelako prozesu bat abian jartzen dugu-nean, emaitzak hobetzeko aurreko ikas-gaitik zenbait aldagai kontuan hartubehar ditugula. Esan bezala, lagunak gus-tura egon dira eta gu ere zapore gozoare-kin geratu gara.

Labur esanda, edozein dela gaia, objektuaedo estimulua, zenbat eta gehiago jakinhari buruz, gure sentimendua, iritziak,kognizioa edo pentsamendua… ere area-gotu egiten dira objektu harekiko, etaobjektu haren norabideko helburuak lor-tze aldera, ekintzak jarriko ditugu abian.Euskara gehiago erabiltzeko zenbait ekin-tza aurrera eramateko intentzio garbiaazaltzen badut, intentzio hori portaerabilakatzea posible egiteko barne eta kanpofaktoreak kontrolatzen ahalegintzenbanaiz eta, batez ere, helburuak lortu izanaedo lortu ez izanaren inguruko kausakaztertzen baditut, gogoeta egiten badut,erabileraren zakua betetzen joango naiz.

Orain hiruzpalau hamarkada emozioetatikabiatzen ginen euskararen normalizazioanbidea egiteko, barru-barruko motibaziotikabiatzen ginen portaerak abiatzeko, hain-bat eta hainbat ekintza aurrera eramateko.Euskararen kanpaia jotzearekin batera, jen-dea herriko plazan biltzen zen. Azken urte-otan, ordea, euskarak emozionatzen algaitu? Zenbat gara emozionatzen garenak?Garaiak aldatu egin dira, bistan da, etabadirudi gizarteak aurreragokorik baduelaeuskarari erreparatzea baino. Hortaz, nolaeragin euskararekiko motibazio intrintsekoedo barruko hori? Gizarte psikologiakoikuspegi kognitibistari jarraiki, euskararengaineko pentsamendua garatuz, euskararenaldeko emozio edo sentimendua ere area-gotu egingo zaigu eta ondorioz, guk nahidugun norabideko pausuak ematea eresamurragoa egingo zaigu; beraz, pentsatu,sentitu eta egin ibilbidea da, nire ustez,jarreratik portaerara jauzi egiteko gakoa.

lanean euskaraz • mundua on line

Julian Assangek zuzen-tzen duen WikiLeakserakundeak milaka

dokumentu sekretu argita-ratu zituen iazko aben-duan. Era honetan, doku-mentuak behar bezalaaztertzeko aukera egongoda. Gutunak EstatuBatuetako 297 enbaxadaeta Estatu Departamen-tuaren arteko komunika-zioak dira, eta gobernuamerikarraren atzerri-poli-tikaren ikuspegia argi etagarbi erakusten dute.Kablegramak 1966tik2010eko otsailera arteko-ak dira, eta mundu osokopolitika aztertzen dute.

Itzelezko filtrazio honekaldatu egingo ditu herrial-deen arteko jardueradiplomatikoak orain arteeman diren bezala, behi-nik behin. Bertan, diplo-matiko estatubatuarrenbenetako iritziak jasotzendira, munduko buruzagieta herrialdeen intereseiburuzkoak, eta EstatuBatuetako jarrera ofiziale-kiko kontraesanak nabar-menki ageri dira.

Assange eta bere hackererakundearen helburuaasmo handikoa da: ez daeliteak agerian utzi eta

lotsaraztea, baizik etamundua aldatzea gober-nuen eta botere-taldeenjokatzeko era bihurraraziz.Ez da gauza bera politika-riak ustelak direla etagobernuak gezurrak esatendituztela susmatzea, alahorren froga garbia izatea.

Era berean, mundukohedabideen papera ere age-rian utzi dute. Lagun gutxibatzuek historia osoanemandako filtrazio guztiakbaino askoz ere gehiagolortu dute epe laburrean.Zergatik ez dute hori lehe-nago aurkitu, askoz erebaliabide gehiago dituztenmedio boteretsuek? Siste-maren parte direlako, hainzuzen ere.

Jokaldi ausart horrenondorioz, Julian Assange(39 urte), Estatu Batuetakopublic enemy number onebihurtu da. KanadakoGobernuko aholkularibatek bere heriotza eskatudu telebistan. AustraliakoGobernuak ez dio baime-nik ematen bertara sartze-ko (Assange australiarraizanik).

Julian Assange arriskuandago. Bere bizi-aseguruafitxategi informatiko batda, sistema kriptografiko

konplexu batez kodifika-tua. Insurance.aes256 duizena, eta Interneten aurki-tu eta jaitsi daiteke. Wiki-Leaksen zuzendariari zeredo zer gertatuz gero, berelankideek kutxa sekretuhorren giltza banatukodute. Inork ere ez daki zeininformazio gordetzenduen, baina pentsatzekoada garrantzitsua izangodela.

Interneteko enpresa erral-doiak estatubatuarrak iza-nik, dagoeneko WikiLeaksdeskonektatzeko pausoakematen hasi dira: Amazo-nek bere zerbitzarietatikbota du, PayPal ordaintze-ko sistemak ez dio zerbi-tzua ematen, wikileaks.orgdomeinua ezabatu dute...Horretaz gain, Suediakoepaile batek sexu delitualeporatu dio Assangeri.Erreakzio horiek ikusita,botere faktikoak mehatxa-tuta sentitzen direla ema-ten du. Salbatuko ahal da!

Kontrako testuinguru alda-kor honetan, WikiLeakseniraultza berria abian da,zerbitzariz zerbitzari salto-ka, etsaiengandik ihesi,izenik gabeko helbidehonetan eskuragarri:http://88.80.13.160

WikiLeaks: iraultza berriaLuis Elizondo. [email protected]

mundua on line

Page 26: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7126

Javier Martínez AldanondoCatenaria. Jakintzaren kudeaketako dibisioko gerentea

Gaur egun, ezinezkoadirudi hitz jakin batekdaukan eraginari izkina

egitea. Jakintza da hitz hori.Peter Drucker-ek duela urtebatzuk sortu zuen “jakintzarenlangile” adierazpidea;komunikabideek ere denboradaramate behin eta berriz esanezjakintzaren gizartean bizi garela;ia erakunde guztiek jakintzarenerakunde nahi dute definituberen burua, eta badira hiribatzuk ere, jakintzaren hiri direlaaldarrikatzen dutenak. Hala etaguztiz ere, norbaiti eskatzendiodanean idatziz adierazteko zerden jakintza, emaitza eskasalortzen dut; gainera, zenbatpertsonari galdetu, hainbatdefinizio jasotzen ditut. Artikuluhonen lehenengo atalaren1

helburua zen zenbait kontzeptuilun argitzea, adibidez, jakintzari

1 Ikusi Administrazioa euskaraz aldizkariaren 70. zenbakia.

giza baliabideak

eta jakintzaren kudeaketariburuzkoak. Bigarren atal honek bi gakori buruzkoestrategiak planteatuko ditu:jakintza nola identifikatzen den,eta nola kudeatzen. Baldin etaerakunde baten aktibo nagusiabada, izan, bere lankideek lanakaurrera ateratzeko daukatenjakintza, orduan funtsezkoa dajakitea dakiten horretatik zer dengarrantzitsuena eta hori nolabaliatu daitekeen.

1. Nola identifikatzen da jakintza?

Jakintzaren kudeaketak erakundeak geroeta inteligenteago izan daitezela du helbu-ru, hala eraginkorrago izango direlako.Horretarako, eskura daukaten aktibogarrantzitsuena behar bezala kudeatzenasmatu behar dute: jakintza. Eta ondokudeatuko badute, ezinbestekoa da jakin-tza aurretik identifikatuta edukitzea,kudeaketa behar bezala egiteko lagungarriizango diren estrategia eta eredua presta-tzeko. Bi helburu horiek erdietsita dituzu-la, ikasten badakien erakundea zarela esandezakezu. Baina erronka ez da horrensoila. Alde batetik, erakunde batean dau-

katen jakintza, mugagabea izan gabe ere,bada nahiko handia pentsatzeko ezingodugula inoiz guztiz-guztiz kudeatu. Bes-talde, ez dago katastrorik erakunde bakoi-tzak zer dakien erakusteko. Hortaz, ondo-rioa da jakintza kritikoa dela kudeatubeharreko jakintza. Eta jakintza kritikoaizango da baldin eta estrategikoa bada, etajakintza estrategikoa da baldin eta lehiara-ko abantaila ematen badu. Galdera begi-bistakoa da, horrenbestez: nola identifika-tzen da erakunde baten jakintza kritikoa?

Gaur egun adostasun harrigarri kontrae-sankorra daukagu. Erakunde guztiekaitortzen dute balio ukiezinak, intangible-ak, direla beren aktibo nagusia. Zerbi-tzuak hainbat zeregin eta ekintza betetzendituzten langileek ematen dituzte, etahoriek ere balio ukiezina dira. Are gehia-go, ez dago jakintza baino ukiezin balio-tsuagorik. Alabaina, erakundeek aitortzendute ez dakitela zein egoeratan daudenberen funtsezko aktibo diren horiek: nondauden, zenbat balio duten, zertan diren,zein diren garrantzitsuenak, zein arriskudaukaten, eta abar. Eta badakigu jakin zerzaila den kuantifikatu edo identifikatu ere

Jakintzaren kudeaketa administrazioaren arloan (eta 2)

Page 27: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 27

ezin den hura kudeatzen. Bere lana egite-ko edozein enplegatu publikok daukanarma nagusia jakintza da. Nik neuk, adi-bidez, ezingo nuke administrazioan lane-an hasi bihar bertan, ez daukadalakohorretarako beharrezkoa den jakintzanahikoa. Horrek esan nahi du edozeinerakunderen emaitzak bertako langileenjardunaren araberakoak direla zuzen-zuzen, eta jardun hori, aldi berean, berenlana egiteko orduan, daukaten jakintzarenaraberakoa da zuzenki. Zein da emaitzaklortzen eragin handiena daukan jakintzakritikoa? Zein jakintza behar du erakun-deko langile bakoitzak bere lanak beharbezala egiteko? Eta, eduki ez daukan zeinjakintza da beharrezko bezeroei hobetokasu egiteko?

Edozein erakunderen jakintza kritikoaidentifikatzeko, ezinbestekoa da berenegozio-eredua zein den jakitea, hortikeratortzen baita zuzenean bere estrategia.Estrategia analizatzen denean, badagoaukera lehiarako abantaila identifikatzeko(identifikatu izana da, hain justu, arrazoianire bezeroek ni aukeratzeko, edo nikneuk nire lehiakideengandik berezikonauen beste edozein elementu aukeratze-ko). Abantaila hori ezagututa, bada auke-ra jakintza kritikoa identifikatzeko, alegia,lehiarako abantaila ematen duen jakintzazein den jakiteko. Administrazio publiko-ak ez direnez errentagarritasunaren, sal-menten, merkatuko kuoten edo irabazienarabera ebaluatzen, berez ezin duguzehatz-mehatz lehiarako abantailaz hitzegin; horrenbestez, dena delako jakintzakritikotzat hartuko dugu baldin eta zuze-neko eragina baldin badauka lortu nahidiren emaitzetan. Jakintza kritikoa zeinden badakigula, ez da horren zaila izangojakintza kritiko horren jabe diren adituakidentifikatzea. Jakintza identifikatzekoprozesuak administrazioaren ikuspegiestrategikoarekin zuzen-zuzenean lotutadagoen abiapuntua behar du.

Erakunde publikoak ere behartuta daudegainerako erakundeen antzeko kudeake-ta-estandarren arabera jarduten. Bezeroeneta premien profil zehatza eta amaituabehar dute eduki, hori kontuan hartuta,balio-kate egokia diseinatzeko bezerohoriei ondo kasu egiteko eta, ahal bada,gustura edukitzeko. Eta balio-katea zerda? Bada, bezeroak aintzat hartzekoenpresa batek antolatzen dituen jarduera-multzoa, horixe. Baina, horrez gain,kudeaketa-adierazleak ere behar dituztehitzemandako emaitzak benetan lortudituzten erakusteko, eta lortzeko bideanerabiliko dituzten planen eta ekintzenberri emateko argi eta garbi. Prozesu horriplanifikazio estrategikoa esaten zaio oro-korrean, eta gero eta gehiago dira erakun-de publikoak (enpresa pribatuak bezalaxe)konturatuta daudenak helburuak betenahi badituzte behar-beharrezkoa dutelafoku estrategiko zehatza edukitzea, bai etaerakundeko kide guztiek neurtu eta parte-katzeko moduko emaitzak ere. Erakundebateko balio-katea ezagutzeak aukeraematen du jakintzaren kudeaketan hainfuntsezko diren zenbait elementu identifi-katzeko:

a. Balio-katea etapatan banatzen da etaetapak, aldi berean, ekintza kritikoe-tan, balio-kate horrek funtziona dezaneta erakundeak bere helburuak beteditzan garrantzi gehien dutenak.

b. Ekintza horiek aurrera atera ahal izate-ko, egokia da beharrezko eta ezinbeste-ko jakintza kritikoa identifikatzea.

c. Jakintza kritikoa identifikatu ondoren,badago aukera jakiteko zein direnjakintza hori daukaten adituak, bai etajakintza hori eduki behar luketenakere, eta jakintza hori nori zabaltzenahalegindu behar lukeen erakundeak.

d. Jakintza kritikoa badaukagula, derrigorjakin behar dugu zer egoeratan dagoenjakintza eta nola proposatu ekintza-planak jakintza hori behar bezala kude-atzeko.

2. Nola kudeatzen da jakintza?

Garrantzitsua da puntu hau lantzerakoan,hasiera-hasieratik aitortzea jakintza ezindela zuzenean kudeatu. Jakina, badagomodurik jakintza identifikatzeko, zirkula-razteko eta handitzeko baldintza eta ingu-ruak sortzeko. Adibidez, langileak saritudaitezke era batera edo bestera, berentzatkomenigarriagoa izan dadin jakintzabanatzea norberarentzat gordetzea baino,eta jakintzaren emaitzak ere neur daitez-ke; baina, tamalez, jakintza bera, berehorretan, ezin daiteke kudeatu, ez baitagauza bat, neuronen egitura bat baizik.Bizikletan ibiltzea adibide hartuta, honagaldera bat: zer-nola kudeatu dezakezujakintza hori? Idatzitako testu hura bizi-kletan ibiltzen ez dakien lagun bati eman-go bazenio, ezertarako balioko al dio?Zure lagun horrek premiazkoa badu ikas-tea, zer-nola pasatuko diozu zuk badauka-zun eta berak falta duen jakintza hori?Moldatuko al da bizikletan ibiltzen zuretestua buruz ikasiz gero? Kudeatu al dai-tezke zoriona edo irrika? Ukiezinak osozailak dira neurtzen; are gehiago zuzeneanneurtzen. Horrek zer esan nahi du, amoreeman behar genukeela eta ezer ez egitenetsi, goizetan eguzkia edo euria ote denikustera leihora agertzen garenean bezala?Inolaz ere ez. Errealitatea asko soilduta,oinarrizko bi modu daude jakintza kude-atzeko prozesuari ekiteko:

1. Jakintza Kudeatzeko Eredua oinarrihartuta:

Erakunde baten jakintza kudeatzekoeredua prestatzeko, ezinbestekoa dahonako hiru dimentsio funtsezkohauek lantzea:

a. ZER galderaren dimentsioa. Honierantzun behar zaio: zer egiten daerakunde honetan? Lanak, batetik,erakundeak darabiltzan prozesuetanhartzen du oinarri eta, bestetik,prozesu horietan erakundeko kide-ek betetzen duten paperean. Etapa

giza baliabideak

Page 28: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7128

honetan, garrantzitsua da erakun-deko bakoitzak honako galderahauei erantzutea:

i. Zer egin behar dut?

ii. Zer da garrantzitsua egin behardudana egiteko?

b. NOLA galderaren dimentsioa. Berehelburua da “Nola egiten da eginbeharrekoa?” galderari erantzutea.Ikastearekin zuzen-zuzen lotutadago dimentsioa, eta honako galde-rei erantzun behar die:

i. Nola egiten da nik egin beha-rrekoa?

ii. Zer jakin behar dut ongi egite-ko?

c. EKINTZA dimentsioa. Galderahau da funtsa: Nola laguntzen ditenpresak nik konpondu ezin dudanegoera bati aurre egin behar dioda-nean? Galdera horri erantzunez lan-tzen da benetan jakintzaren kudea-keta, eta horretarako, estrategiajakin bat jorratu behar da, hiru une-tan: aurretik ikasi, unean ikasi, etagero ikasi.

2. Negozioko arazoak oinarri hartuta:non eta kausa (eta konponbidea) heinhandi batean jakintza faltarekin lotutadauden.

Jakina, puntu horretan kausak mugae-zinak direnez, askoz errazagoa dajakintza kudeatzeko gehien erabiltzendiren tresnak aipatzea.

a. Auditoretzak eta jakintza-mapak.

b. Jakintzari eusteko estrategiak.

c. Mapak eta adituen direktorioak.

d. Prestakuntza-prozesuak (ikasketainformala barne).

e. Ekintzetan gogoetan aritzeko proze-suak (adibidez, after action review).

f. Praktika, ikasketa eta elkarlaneanaritzeko komunitateak.

g. Jardun onenak eta ikasitako esko-lak.

h. Storytelling eta kasuak.

i. Jakintzaren oinarriak eta memoriakorporatiboak.

Ondorioak

Zergatik dago hainbeste interes jakintza-ren kudeaketa dela-eta orain, bat-batean,Peter Druckerek, adibidez, jada horretazduela urte mordoa hitz egin bazuen?Oinarri-oinarrian dagoena da zuzendariekez daukatela inongo interesik, ez jakitenez ikasten, marketinga eta finantza kon-tuak bost axola zaizkien bezalaxe. Emai-tzak interesatzen zaizkie, horiek bai; gai-nerakoa, emaitzak lortzeko bitartekoakbesterik ez dira. Eta, azkenaldian, erreali-tateak buruko min handia eragiten diezuzendariei, arlo pribatukoak nahiz publi-kokoak izan. Emaitzak beren erakundee-tan lan egiten duten jardunaren arabera-koak dira, zuzen-zuzenean, eta beren lanaongi egiteko langileek daukaten armabakarra, hain justu, jakintza da. Horren-bestez, ez da zaila ulertzen jakintzak (edo

jakintzarik ezak) zenbaterako eraginadaukan edozein erakunderen negozio-emaitzetan. Eta galdera batzuek burukomina ematen dute: Zer jakintza daukate?Nola kudeatzen da? Zein da garrantzi-tsuena? Non dago jakintza, kudeatu ahalizateko? Langileek baldin badaukatejakintza (ez baitut administraziorik ezagu-tzen langilerik gabe funtzionatzen due-nik), zein langilek dauka zehazki?

Eta, bukatu aurretik, beste bi kontu nahinituzke argitan jarri, horiexek baitira etor-kizuneko administrazio inteligenteenernamuina:

a. Gaur egungo erakundeak bere garaianez ziren sortu jakintza kudeatzeko.

b. Kudeaketako kontzeptu tradizionalakez du balio zenbait tresna ukiezinadministratzeko, hala nola jakintzabera.

Zaila da imajinatzen herrialde batean aldiberekoak izatea batetik, enpresa arrakasta-tsuak eta bestetik, modernitate, efizientziaeta bezeroekiko joera eredu ez diren era-kundeak, non jakintza kudeatzea ADNa-ren baitakoa duten.

giza baliabideak

Page 29: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 29

Euskara mailaegiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetutaHizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS)

Iragan azaroaren 15eanargitaratu zen EHAAn–Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkaria–azaroaren 9ko 297/2010Dekretua. Arau horren bidez,euskararen jakite-mailaegiaztatzen duten tituluak etaziurtagiriak baliokidetzen dira,eta Hizkuntzen EuropakoErreferentzi Marko Bateratukomailekin parekatzen.

Urteetan zehar titulu eta ziurtagiri ugarisortu izan dira Euskal Autonomia Erkide-goan euskararen jakite-maila egiaztatzeko.Hainbat erakundek eman dituzte etaesparru zehatzetan aplikatu. Hor ditugu,besteak beste, Euskararen Gaitasun Agiria(EGA), herri administrazioetako hizkun-tza eskakizunak, irakasleen hizkuntzaeskakizunak, HABEren –Helduen Alfa-betatze eta Berreuskalduntzerako Erakun-dea– mailak, Osakidetzako eta Ertzaintza-

ko hizkuntza eskakizunak, eta abar.

Hori dela eta, ahaleginak egin dira egiaz-tapen sistema horiek guztiak bateratu etakoordinatzeko, sistema ezberdinetan eus-kara maila berberak egiaztatzen direlaziurtatzeko xedez.

Zentzu horretan, dekretu berriaren bitar-tez baliokidetze araudia argitu nahi izanda, lehendik indarrean zeuden zenbaitarau indargabetuz: batetik, apirilaren 8ko64/2008 Dekretua, eta bestetik, otsailaren24ko 48/2009 Dekretua –bigarrenaklehenengoa aldatu zuen hezkuntza arlokozenbait titulu eta ziurtagiri eransteko–.Biak daude orain indarrik gabe, eta horre-la, bada, arau bakarrera –azaroaren 9ko297/2010 Dekretura– bildu da arlo hone-tan dagoen araudia.

Bestalde, aurreko arauetan aintzat hartzenez ziren hainbat titulu eta ziurtagiri jasodira azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuberrian. Alde batetik, Hezkuntzako Lan-gileen Euskara Agiria (HLEA) sartu da;Hezkuntza Bereziko lan legepeko hezkun-tza-langile ez-irakasleen hizkuntza eskaki-zun berezia, alegia.

Bestalde, kontuan harturik IparraldekoEuskararen Erakunde Publikoa-OfficePublic de la Langue Basque erakundeakEuskararen Gaitasun Agiria (EGA) egiaz-tatzeko probak antolatzeari ekin diola berejarduteko lurralde eremuan, ziurtagiri horiEuskal Autonomia Erkidegoan ematendiren beste batzuekin baliokidetu da.

Halaber, dekretu berria baliatu da hizkun-tza eskola ofizialetan egindako euskaraikasketen egoera erregularizatzeko. Izanere, lehen aipatutako otsailaren 24ko48/2009 Dekretuan jasotzen ziren ikaske-ta horiek, baina Euskal Autonomia Erki-degoko Justizia Auzitegi Nagusiko Admi-nistrazioarekiko Auzien Aretoak apirilaren14an emandako 260/2010 epaiaren ondo-rioz bertan behera gelditu ziren arauhorretan jasota zeuden xedapen batzuk,eta beraz, beharrezkoa zen epaiari erantzu-tea eta Estatu osoko hizkuntza eskola ofi-

zialetan egindako euskara ikasketak bildu-ko zituen arauketa berria egitea.

Ondorioz, azaroaren 9ko 297/2010 De-kretua da baliokidetze kontuetan dugunarau berria, EHAAn argitaratu eta bihara-munean jarri baitzen indarrean. Horrenbabesean, bere euskara maila egiaztatzenduen titulu edo ziurtagiri bat duenak edo-zein herri administrazioren aurrean aurkez-tu ahal izango du, eta onartu beharkodiote, adibidez, hizkuntza eskakizun zehatzbatekiko baliokidetasuna.

Administrazioen aurrean aurkeztu beharhori ere ez da egongo Dekretuaren azkenxedapenetako lehenengoan aipatzen deneuskara tituluen eta ziurtagirien erregistrobateratua abiarazten denean. HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzak kudeatukodu tresna berri hori. Izan ere, xedapenhorretan jasotakoari jarraiki, erakundeezberdinen mendeko erregistro ugari dau-denez gero, beharrezko pausoak emangodira erregistro horiek modu bateragarrianjaso ahal izateko eta herri erakundeekerraz kontsultatu ahal izateko.

Erregistro bateratuaren diseinu teknikoaamaitzear dago. Proba pilotu bat egingoda Euskal Autonomia Erkidegoko herriadministrazioei eskaini baino lehen. Erre-gistro bateratua abian denean, erakundehoriek aukera izango dute, hautaketa-pro-zeduretan parte hartzen dutenei ezer aur-kezteko eskatu gabe, zer euskara ziurtagi-ri lortua duten jakiteko. Horretarako,batetik, hautagaiek kontsulta hori egitekobaimena eman beharko dute izena emate-ko orrietan, eta, bestetik, arau juridikobat onartu beharko da erregistro horibehar bezala arautzeko. Azkenik, aditutalde bat osatuko da, baliokidetu direnziurtagiri eta tituluak lortzeko azterketenjarraipena egin eta baliokidetasuna ber-matzeko.

Bukaerako desideratuma: helburu beraizan duten aurreko arauek baino bizi luze-agoa izango ahal du dekretu berriak!

euskalduntzea

Page 30: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7130

Euskara eta ingelesa mintza-praktikatu!Julián GutiérrezJuanan PereiraInko Perurena Silvia SanzEHU-UPV

Dudarik gabe,ahozkotasunaren praktikada hizkuntza berri bat

ikasi nahi duenarentzat atazarikzailenetariko bat. Hizkuntzenirakaskuntzan, eta batez ereingelesaren irakaskuntzan adituaden Richard Vaughan irakasleareniritziz, hizkuntza berri batmenperatzeko ikaskuntza prozesuahiru ataletan banatu behar da,honako ehunekoak jarraituz:ikasketa teorikoak %20ko zati batbeteko luke, nor bere kabuzkoikasketak %40 eta bukatzeko,egunerokotasunean, bizitzaerrealean egindakomintzapraktikak, gainontzeko%40a.

Vaughanek esan gabe ere, jakin badakiguhizkuntza batean dugun ahozkotasunarenjarioa hobetu nahi badugu, dezente prak-tikatu behar dugula. Baina ironikoa badaere, hizkuntza berri bat ikasten ari garene-an, gutxien egiten duguna zera da: mintza-praktikatu. Bai lotsagatik, bai konfiantzaezagatik edo beste edozein aitzakiarengatik(mintza-lagun egokia ez izatea, ikasi nahiden hizkuntza ez da egun bizi garen

herrialdean hitz egiten, akademia bateanhastea garestia da...).

Baliabide informatikoak

Egun, hizkuntzaren ikaskuntzan laguntzenduten hainbat aplikazio informatikodaude. Horien artean, bi mota ezberdindudaitezke: online eta offline aplikazioak.Azken hauen artean badaude mintzaprak-tikan laguntzeko ariketak eskaintzen dituz-tenak, baina zenbait puntu ahul dituztelaesan beharra dago: lizentzia prezioak, hiz-kuntza gutxituen mintzapraktikako ariketafalta, eta Microsoft Windows ez diren sis-tema eragileekiko bateragarritasun eza.

Online aplikazioek mintzapraktikarakoariketa interaktibo gutxi eskaintzen dituz-te eta are gutxiago denbora errealeanerantzuteko ariketak. Bestalde, online zer-bitzuak erabili ahal izateko ere, askotankuota bat ordaindu beharra dago, eta sis-tema horien artean ez dugu hizkuntzagutxituekin mintzapraktikarako ariketakegiteko aukerarik aurkitu.

Babelium Proiektua

Aipatu arazoei aurre egiteko asmoarekin,Informatika Fakultateko GHyM ikerkun-tza taldeak BabeliumProject.com proiek-tua garatu du. Elkarrekintza sustatzenduen online aplikazio kolaboratibo etaireki bat da.

Babelium tresnaren funtzionamenduahonakoa da: erabiltzaileak hainbat hiz-kuntzatako elkarrizketak dituzten bideo-ak eskuragarri izango ditu. Elkarrizketabakoitzean bi edo hiru pertsonaiak har-tzen dute parte.

Erabiltzaileak bideoa ikusi eta pertsonabaten papera edo rola har dezake, alegia,pertsona horren bikoizketa egin dezake.Bikoizketa egiterakoan, erabiltzaileakhautatu duen pertsonaiak hitz egin beharduen unean, erabiltzaileak mikrofonotikesaten duena grabatzen da (eta nahi iza-nez gero, web-kameraren laguntzaz era-biltzailearen aurpegia eta ezpainen mugi-mendua ere grabatu daiteke).

Bizitza errealean gertatzen den legez, era-biltzaileak denbora mugatua izango duesaldi bakoitzean esaten dena bikoizteko(jatorrizko pertsonaiak erabili zuen den-bora eta abiadura/erritmo bera, alegia).

Bideoko elkarrizketaren bikoizketa amai-tu ondoren, erabiltzaileak aukera izangodu egindako lana berrikusteko.

Emaitzarekin gustura badago, grabaketazerbitzarira igoko du, beste erabiltzailebatzuek, modu kolaboratiboan ebaluatudezaten. Hau da, bikoizketa euskaraz eginbada, euskaldunak diren beste erabiltzailebatzuek bikoizketaren kalitatea ebaluatze-ko aukera izango dute, bai bideo-erantzunbat emanez edo bai testu soila erabiliz.

Bideo-elkarrizketek zailtasun-maila ezber-dina dute, eta Hizkuntza Eskola Ofiziale-tan darabilten mailakatze sistema erabilizsailkatzen dira (A1… C1).

Bestalde, Babeliumek euskarazko etaingelesezko bideo sorta ederra badu ere,edozeinek nahi adina bideo igo dezake,nahi duen hizkuntzan.

Bukatzeko, mintzapraktika egiteaz gain,erabiltzaileak bere ulermen gaitasunaklandu ditzake bideoen azpitituluak ida-tziz. Izan ere, azpitituluak idazteko atalkolaboratibo bat ere badu Babeliumek.Kolaboratiboa, bideo baten azpitituluakhainbat erabiltzaileren artean bete daitez-keelako alegia, ez ditu pertsona bakarbatek zertan azpititulu guztiak berakbakarrik idatzi.

Erabiltzaileen arteko kolaborazioa sustatze-ko, aplikazioak kredituen kontzeptua dara-bil. Kredituak lortzea doakoa da; baina,hori bai, erabiltzaileak Babeliumen ekarpe-nak egin beharko ditu horiek lortzeko.Adibidez, bideo bat igotzerakoan, edobeste erabiltzaile baten bikoizketa ebalua-tzerakoan, kredituak lortuko ditu. Berriz,bere lana beste ebaluatzaile batek zuzentzeanahi badu, kredituak kontsumituko ditu.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundia,Eusko Jaurlaritza eta HABE erakundeenlaguntzari esker egin da.

hitzez hitz

Page 31: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 31

Goizero bezala, Patxi mutilzaharraren etxe aurretik igarohaiz eguneroko paseotxoa emateko asmoarekin. Gaur,ordea, ezusteko batekin topo egin duk, zerbaitek eten dik

hire pausoa. Begiak tinko jarri dituk atariko BH gorri-gorriaren-gan. Bat-batean begirada lausotu eta hire burua Tourmalet gaine-an irudikatu duk, Bahamontes, Galdeano, Otano, Suarez eta LuisPerezen alboan. Gogoan dituk urte zoragarri haiek.

Eta Getxoko Kriteriuma, punta-puntako ziklistek parte hartuzuten lasterketa hura, ahaztezina duk. Anquetil, Charlie Wolfe,Loroño eta Poblet bera han hituan, anaia eta hirekin batera. Jen-detza itzela bildu zuan; kaleetako oihuak, txistuak, txaloak, ani-moak… Hire memorian oihartzuna ditek oraindik.

Poblet eta De Rigaderekin batera buruz buru jarri hintzenekoazken ehun metroak, atzo bertan jazo balira bezala sentitzendituk. Bien gurpilean abiatu hintzen, pelotoia atzeratzen ari zenbitartean. Burua altxa eta helmuga bertan ikusi huen, pare batkilometrora besterik ez. Ezpainak estutu, bi eskuak gogor eskule-kuan, eta eraso bortitza jo huen, hire azken hatsa.

Lortu huen, azkenean. Besoak gora eta txapel beltza buru gaine-ra. Urrezko aroaren hasiera besterik ez zuan izan, erreskadan eto-rri hituan gainerako lorpenak eta ametsa errematatzeko, Tourrakorritzeko deia jaso huen.

Eskuin belaunean nabaritu duan sastadak ordutik 40 urte igarodirela gogoratu nahi izan dik. Hasperen luze baten ondoren,paseoari ekitea hobe dela pentsatuaz, abian jarri haiz.

Buelta erdia ematerako, begiak berriro ere, bizikletari so geratudituk, salatu egiten haute, iman baten modura erakartzen dikhire arreta. Eta hasiera haiek etorri zaizkik oroimenera.

19 urte besterik ez hituen, anaiaren eta bion artean lehenengobizikleta alokatu zenutenean, Oiarbidek utzitakoa. Afizionatumailan harekin ibili hintzen, huraxe izan zuan lehen pedalkade-tako hire bidelagun. Zenbat buelta eman ote zizkian igande arra-tsaldetan Nafarroa aldera! Euskal Herriko txoko gehientsuenakezagutu hituen bi gurpil haien gainean.

Hirea, propioa, iritsi zuan arte: Orbea gorri bat, aluminiozkokoadroa zian, aparteko distira, liluragarria benetan. Altxorra hire-tzat. Egunero garbitzen huen, paseoa eman ondoren, zuzeneanetxe atzeko baratzera joaten hintzen, aita zenak, landareak urezta-tzeko erabiltzen zuen mangera hartu eta zilarra bezain garbi gor-detzen huen, biharamunera arte.

Entrenamenduetan ere fin-fin ibiltzen hintzen, goiz eta arratsal-de, negu nahiz uda; euri jasatan ala eguzki galdatan, ez huen batbera barkatzen. Gipuzkoako txapelketak botarazi zizkian lehenizerdiak, Milan San Remok hortzak erakutsi zizkian; eskarmentu

leihatila

HintzenaDoltza BarandiaranIdazle eskolako ikasle ohia

apur batekin ekin hion Espainiako Itzuliari, berde xamar, ordea,artean. Italiako Giroan paparazzien botereaz jabetu hintzen etaFrantziako Tourra, helbururik gauzatuena izan zuan. Sakrifizioguztiek onurak dakartzatela ikasi huen, eta ametsak egia bihur-tzen direla ere sinetsi huen.

Patxiren bizikleta hartzeko tentaldiari ezin izan diok eutsi. Hel-dulekua bi eskuekin hartu, eskuineko hanka aulki gainetik pasaeta ezker oina dagokion pedal gainean jarrita txirrindulari senti-tu haiz, berriro ere, segundo batzuetan. Nahi, baina ezin. Hain-beste eman dian tramankuluak, aurre hartu baitzian; azkenean,hi bihurtu hintzen errepidearen helmuga. Marraren bestaldeanzer dagoen ikustera gonbidatu hinduen.

1963ko Frantziako Tourra malapartatua izan zuan. Estreinakoaeta azkena, hiretzat. Parisko kaleetan barna, lasterketa buruanhintzen, 160 km bakar-bakarrik eginak hituen, atzetik arimarikere ez huen ikusten. Helmugarako azken kilometroko pankarta-petik igaro hintzenean, bihotza taupada bizian entzun huen, bizi-kleta gaineko ibilbide osoa, plano laburrean igaro zuan hire oroi-tzapenetatik. Inortxok ere ezin hinduan geldiarazi. Burua altxaeta hor aurrean ikusi huen, zapaltzeke, inoizko marra zuririklodiena, hire jomuga, ametsik beteena.

Bat-batean ordea, tupustean, hire aurrean bihurgune itxi-itxiaagertu zuan. Astirik ez huen izan galgatzeko, aurreko gurpila dan-tzan hasi zuan, eta konturatzerako anbulantzia barruan hintzen,sirena deiadar batean zela ospitalerako bidean.

Zortzi egun ohetik altxa gabe, hilabete eta erdi mugitu ezinda,belaunezurra txiki-txiki eginda, eta agur bi gurpilen gainean jar-tzeari. Abiadura bizian jaitsi hintzen, konfiantza gehiegirekinagian, azkar iritsi nahi huen helmugara. Agudo eta ondo, usoekbakarrik egiten diate hegan. Podiumean, gorengo koskara igotze-rik ez huen lortu; ez eta lore sorta ederrik jasotzeko aukerarik ere.Klik alde batetik eta klik bestaldetik. Hurrengo eguneko egunka-rien orrialdeak bete hituen, ez, ordea, hik nahi huen moduan.

Helmugako marrarik ez huen zapaldu eta inoiz gehiago ezingohuen errepikatu besoak altxatzearen keinua. Hogeita sei urte bes-terik ez hituen. Sendatuko hintzen gerora, baina berriro hastekoanimorik ez huen. Ezin huelako lehengo bera izan, alferrikakoazelako.

Orain ere, hobe izango duk Patxiren bizikleta zegoen lekuanuztea. Harro egoteko moduan haiz horratik, Jazinto! Karrerahainbat milioi irabaziz gero, ondo geratuko hintzen.

Page 32: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7132

ba al zenekien?

Gaur egun, azken hamarkadetan ezarrita-ko bizi-baimena lurpeko bizitokientzatukaturik dagoenez gero, ezinezkoa zaioura, argindarra, gasa edo beste zerbitzurikjasotzea.

Azpimarratu beharrekoa da lurpekotasu-na mintzatzen ari garen bizimolde honidagokionez. Ez baitira harpeak edo harriedo losaren azpiko bizitokiak, baizik etalur buztintsu jakin batzuetan egindakoak.

Lurrezkoak izate horrek baldintza etaondorio asko dakartza; alde batetik, egite-ko modua; bestetik, bero edo epeltasunaeta lurrarekiko atxikimendu erantsia.Gizaki guztiontzat lurrak irudikatzenduen emankortasun oparoaz harantzago,babesaren kuttuntasun berezia adieraztendu lurpean bizitutakoentzat.

Kaparroson ez zituzten kobazuloak dina-mitatu eta bazen familia bat –GartziaUrmenta– oporretan egun batzuk lurpekobabesean lo egitera itzultzen zena; koba-zuloa bere ate giltzatuarekin eta barrendikgarbi-garbia mantendu zuten. Sesman,kobazuloak udalaren ondasun erroldanzeuden, beste herri gehienetan ez bezala;bertako seme bat, bizitza osoa Frantzianigaro ondoren, jaioterrira itzuli zen erreti-roa hartuta 1990eko hamarkadan. Harkkobazuloan bizi nahi zuen, baina arginda-rra, ura eta telebista ukan nahi eta lurpe-ko babes epelean lo egiteagatik ondokoetxea erosi zuen eta lurpetik igaro zerbi-tzuen hari eta hodiak.

Azterketa xume baten berri

1995ean argitaratutako Badena dena daizeneko eleberria kobazuloak dituenNafarroako Erriberako herri asmatu bate-an garatzen da zati batean. Trilogia batenbigarrena da aipatutako eleberria (Ukore-ka eta Arian Ari dira trilogiako beste bieleberriak) eta esandako zatia behar beza-lako duintasunez idaztekotan, ordea,kobazuloetako bizimoduaz kanpo-koader-noa edo datu bilketa xume bat egitekopremian aurkitu nintzen. Izan ere, ni Lei-tzakoa izanik, ez neukan dagoeneko desa-

ErriberakokobazuloetakobiztanleakPatxi ZabaletaIdazlea

Lurpeko biztanleak

Nafarroako Erriberan, XX. mendeko hiru-garren herenera arte iraun zuen jendeakkobazuloetan bizitzen. Kobazuloetakobizimoldea izan ere, mila bederatziehune-ko 50-60ko hamarkadetan izan zen debe-katua, eta gero, gehienetan indarrez ezaba-tua. Batzuetan, eta ez toki gutxitan,dinamitatu eta eztanda eraginak izan zirenordura arte mende eta mendeetan ez ezik,milurtekoetan ere pertsonen eta familienbizitoki izandako kobazuloak. Beraz, oraindela hirurogei urte arte Euskal Herrikoazen bizimolde batez ari gara.

Izan, badira gaur egun oraindik, Nafarro-ako Erriberan lurpean jaio eta bizitutakohainbat eta hainbat. Berdin gertatzen da,jakina, Errioxan, Aragoin eta Iberiakohegoalde eta ekialde osoan eta baitaMediterraneoko ingurune guztian ere.

XX. mende hasieran, Nafarroako Erribe-ran jendea kobazuloetan bizi zen 62 herrizeuden, gutxi gorabehera. Jo liteke garaihartan 10.000 bizilagun bizi izanen zirela kobazuloetan; anartean, Nafarroak330.000 biztanle zeuzkan.

Kobazuloetan bizi zirenak gehien-gehie-netan oso pobreak ziren; herriko txiroak.Lurrik eta aziendarik gabeak, eta askotan,ofiziorik gabeak; lur-lanetan behargin edo

peoi, hau da, besterentzat lanean aritzenzirenak. Horretarako, goizero, egunsen-tian, herriko plazako toki jakin batera ate-ratzen ziren, lur eta azienda jabeek egunbakar horretarako lana eskaintzeko aukerazitzaten.Kobazuloetako biztanleak pobreak izateazgainera, eta agian horrexegatik, eskolatugabeak ziren maiz; bizimodu arras bazter-tua eramaten zuten. Tamalez, ordea,zehaztasun gutxi gorde da udal artxibate-gietan, eta etnografia edo etnologia bestearlo batzuetan hain gogokoa bazaigu ere,ez dugu behar bezala landu mende etamendeetan Euskal Herri peto-petokoaizan den bizimolde honen azterketan.Bestalde, euskal eskale edo euskal ijito etaabarrekin gertatzen den bezala. Frankismoarentzat 1950eko hamarkadankobazuloetako bizimoldearekin bukatzeasistemaren propagandako ildo nagusiabilakatu zen. Diktadurak ohi bezala,debekuaren eta bortxaketaren bitartezkonpondu zuen arazoa. Kobazuloak itxia-razi ez-ezik, lehertu eta dinamitatu eginzituzten toki batzuetan jendearen itzuleraekiditeko, nahiz eta beste toki batzuetanetxe-merke deitutakoen bitartez ordezka-tu zituzten.Beraz, 1960 urteaz geroztik, ez da inorbizi Nafarroako Erriberako kobazuloetan.

Page 33: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ71 33

gertua zegoen kobazuloko bizimoldearenezagutza zuzenik.

Zehaztasun bilketa apal horretan topo eginnuena da, udal artxibategietako datu urri-tasunaz at (Sesmako Udala salbuespena da)eta azterketa etnografikoen hutsune nabar-menaz gainera, kobazuloetan jaio eta bizi-tutakoek lotsa eta konplexua zutela, etaoraindik ere izaten dutela, beren jatorri etaizaeragatik. Egia esan, lotsa eta konplexuhori guztiz ezagunak zitzaizkidan, zeren etaeuskaldun elebakar askok –neure sendianbertan ezagutu bezala– izan duten lotsa etakonplexu berdina diren.

Zailtasunak zailtasun, Badena dena da ele-berriko gertakizunen kokapenaren auke-rak bazeukan arrazoiketa zehatz bat; zeraalegia, 1936ko gerratearen hasierakoerailketak CNT-FAIko partaideen kontrabideratuak izan zirela, hein handi batean.Nafarroan fusilatutako 3.550 ingurutik,agian 2.000 edo anarkismoarekin loturaedo zerikusia zutenak izan ziren. Bainanahiz eta genozidio izugarri hura altxa-mendua egin zutenen erantzukizun zuze-na eta kontrolatua izan zen, egia da baitaere herrietako gorroto, ezin-ikusi etabekaizkeria guztien areagotzeaz baliatuzela. Haserre eta errieta haien artean lurkomunalei eta lur jabetzari buruzko lehiazegoen, eta lehia horretan anarkismoareneskakizunek bat egin zuten kobazuloetakolurreko langileen premia garratzekin. Adi-bidearen mugara makurtuz, esan geneza-ke Nafarroako Erriberan 1936an erailda-ko asko eta asko komunalen eta lurrekobeharginen aldeko anarkistak izan zirela.

Hala bada, Badena dena da eleberrikogaiaren eta kokapenaren aukera huraduintasunez oinarritzeko asmoarekinetnografiako inkesta apal bat garatu nuen.Lau galdera egiten nizkien kobazuloetanjaio eta bizitutakoei, galdera bakoitza hiz-keta aitzakia bezala erabiliz:

1. Lana eta lanbidea. Zertan lan egitenzuten, zein lanabes edo tresneria zeuka-ten, norentzat lan egiten zuten, eta abar.

Gehienak lur lanetan behargin aritzenziren, egunsentian herriko enparantzannork kontratatu jarri eta bakoitza bereaitzur, jorrai, igitai, esku-are edo bur-din-sardeakin joaten zen lanera.

2. Janaria, arropa, familia. Ehiza etaarrantza.

Gose handia jasaten zuten, batez ereneguan. Su egiteko egurrik ez etasugaia bilatzea lanik zailenetakoa izaki,ibaiek ekartzen zituzten enbor, adar etazutondoak erabiltzen zituzten. Haragi-tzat behikirik ez zuten ezagutzen, ardi-ki gutxi, txerriki zerbait batzuetan.Familia bakoitzak ahuntz bat izatenzuen herriko ahuntz-taldera jetzi ondo-ren egunero atera behar zena. Artalde-ak bakarrik korralizeroek izan ohizituzten. Garia, garagarra, oloa etazekale izpi galduak biltzen zituzten,segalariak igaro ondoren.

Azukrearen ordezkotzat, bildu gabeeguzkitan zimeltzen utzitako erremola-txa txarrak erabiltzen zituzten. Kafetzatberriz, garagar txigortuak. Ehiza etabatez ere ibaietako arrantza –barboak,igelak, muskerrak, sugeak– garrantzi-tsuak ziren eta ez zen ezer baztertzen.

Pertsona bakoitzak arropa bat besterikez zeukan. Umeak eta gazteak oinutsikibili ohi ziren, eta lihoa egiten edo arti-lea prestatzen eta ehuntzen laguntzeaizan ohi zen oihalak eskuratzeko bidebakarra.

Toki batzuetan, Kaparroson edo Mila-gron, sua egiteko inguru oso batekoakbildu eta su bakarra egiten zuten egu-nean, eta otordu nagusia ere bakarraizaten zen, familia beraren izaera besteitxura batekoa bihurturik.

3. Ondasunak. Lurra (korralizen gora-behera), aziendak (herriko ahuntz-tal-dea), tresneria.

Batzuetan, mando bat izaten zutenlanerako, bide eta ubide ertzetako bela-rraz mantentzen zutena. Lur puska bat

Udalak inguru komunetik utzia izatenzen eta baratzea egiteko erabiltzenzuten.

Kobazuloan armairuak, eserlekuak etaohatzea edo mahaia lurrezko hormetanegindako koskak ziren gehienetan,altzari oso gutxi baitzuten.

Ateak bazituen zerbitzu eta zeregin ani-tzak, besteak beste, kobazulora piztiakedo zomorroak sartzea eragoztea. Hale-re, saguak, arratoiak, sugeak eta inondiren ilunpeko intsektu eta zomorroenemana oso astuna izaten zen, batik batuda aldean; horregatik, askotan, karezedo gisuz markatzen zituzten sarrerak.

4. Kobazuloaren eraikuntza. Jabetza, egi-tura, eraikitzeko erak.

Hasieran, beti gela bat izaten zuenkobazuloak; atea zeukan gela. Gero,albo batean edo bestean, beste gelabana egiten zitzaion, bakoitzean leihobanarekin. Eta inoiz, atzeko aldean,beste gordailutarako gela ilunen bat.

Zailena tximinia egitea zen; garai alde-an mendi handia zeukatenean ezinez-koa. Tximinia eginez gero, goiko par-tean harri aske edo laxatuekin utzibehar zitzaion keari irtenbidea eta, aldiberean, estalia eman euria ez zedin sar.Sua gehienetan kanpoan egiten zen;izan ere, kanpoko aldea zen kobazulo-ko biztanleen sukaldea, egongela,enparantza eta bilgunea.

Inkesta xume hau Milagro eta Ablitasbitartean, Lazagurria eta Mendabian(izen euskalduneko herriak) barna eginnuen eta erantzun batzuen xehetasunapala (Kapasorroko Mª Jesús Lasterra,Milagroko Joakin Jiménez, AblitaskoJose Ruiz edo Azkoiengo JosefinaCampos lekuko) hunkigarria da.

Aitortu beharrekoa da azkenik, Badenadena da eleberriko gertakizunak, zeharoasmatuak izan zirela; hori bai, lurra etaaskatasuna hainbeste maite zituzten anar-kista haien ohoretan.

ba al zenekien?

Page 34: Liburu hauek hemen 71 - apps.euskadi.eus

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7134

Lasaia,nasaia

Pl., landareusaintsua

Lanbide

IRUDIKOFRUITUA

Palestinakolurraldea

100 x 10

Frantziakodiru zahar

Garratz

Badago

Literatura,hitzelkartzeetan

Suari dario

Mardula,guria

Altzoa

Utzi

Lapurdikoherria

Aldea

Aspaldikoinperioa

Salakuntza

Tenorean

Pl., barazkihostotsua

Alokairuak

Tontorrak

Areago

Gipuzkoa-ko herria

Herri baxe-nafarra

Bokala

Ateingurua

Her. hizk.,Beatriz

Jardun

Beldur

Kontso-nantea

Gipuzkoa-ko herria

Aurrizkia

...-tak,erloju hots

Hitzarmen

Fikarenerdian

s o lu z i o a kAurkitu beharreko hitzbakoitza letra bat gehiagoedo gutxiago duen aurre-ko edo ondoko hitzaren anagrama da.

1. Makurrak. 2. Sustraiak. 3. Kontrako elementuen

arteko berdintasuna. 4. Zoroa. 5. Nahastura trinko. 6. Ez hotz, ez epel. 7. Leku hezeetan hazten

den landare. 8. Lapurdiko ibaia. 9. Gipuzkoako herria,

Tolosaldean.

1

2

3

4

5

6

7

8

9Goiti

k be

hera

Hitz gezidunak

1.O

kerr

ak. 2

.Err

oak.

3.O

reka

.4.

Ero

a. 5

.Ore

. 6.B

ero.

7.B

erro

. 8.E

rrob

i. 9.

Ber

robi

.

Goi

tik b

eher

a

✪Z

✪G

✪L

✪B

KA

MA

MI

LA

K

✪B

IZ

IB

ID

E

✪M

✪S

AL

AK

ET

A✪

MA

GA

LA

✪A

RE

✪G

✪L

AG

A✪

AT

AR

IA

SA

RA

✪B

IZ

✪A

RI

✪T

AR

TE

A✪

IT

UN

AS

IR

IA

✪I

ZU

RA

✪A

ZA

K✪

AK

UR

AK

Hitz

gez

idun

akdenbora-pasak