LGTB mugimendua

17
Triangelu arrosa eta beltza Alemania nazian erabiltzen hasi ziren ikurrak dira. Sarraski zelaietan zegoen atxilotutako bakoitzak kolore ezberdineko ikur bat zeraman soinean bordaturik bere atxilotze arrazoia adierazteko, gizon homosexualei ezarritako ikurra triangelu arrosa eta emakumeei triangelu beltza zirelarik. Aipagarria da gizon homosexualek euren kolore propioa zuten bitartean, emakumeen kasuan prostituta eta beste “asozialekin” batera jartzen zituztela talde berdin baten barruan, eta horrez gain ere kolore berdinarekin izendatzen zituzten eskaleak edo ijitoak. Homosexualen jarraipena eta atxilotzea hauen existentzia ideia nazionalsozialisten kontra omen zihoalako eman zen; seme-alabarik ezin izan, eta beraz ezin zuten arraza arioa zabaldu, ideia nazionalsozialistak defendatzen zuen moduan, eta hortaz familiarentzat eta nazien natalitate programarako mehatxua ziren.

description

Sestaoko Gazte Asanbladak 2010eko ekainaren 28rako prestaturiko erakusketa

Transcript of LGTB mugimendua

Page 1: LGTB mugimendua

Triangelu arrosa eta beltza

Alemania nazian erabiltzen hasi ziren ikurrak dira. Sarraski zelaietan zegoen atxilotutako bakoitzak kolore ezberdineko ikur bat zeraman soinean bordaturik bere atxilotze arrazoia adierazteko, gizon homosexualei ezarritako ikurra triangelu arrosa eta emakumeei triangelu beltza zirelarik. Aipagarria da gizon homosexualek euren kolore propioa zuten bitartean, emakumeen kasuan prostituta eta beste “asozialekin” batera jartzen zituztela talde berdin baten barruan, eta horrez gain ere kolore berdinarekin izendatzen zituzten eskaleak edo ijitoak.

Homosexualen jarraipena eta atxilotzea hauen existentzia ideia nazionalsozialisten kontra omen zihoalako eman zen; seme-alabarik ezin izan, eta beraz ezin zuten arraza arioa zabaldu, ideia nazionalsozialistak defendatzen zuen moduan, eta hortaz familiarentzat eta nazien natalitate programarako mehatxua ziren.

Page 2: LGTB mugimendua

Homosexualen kolektiboak nazien agintearen aurretik indarra hartu zuen Alemanian bereziki 1910 eta 1920eko hamarkadetan, zenbait institutu eta elkartek euren askapenaren aldeko lana egiten zutelarik. Besteen artean ere, tematika homosexualeko nobela, aldizkari eta pelikulak egiten ziren, eta antzerki talde homosexualak ere sortu zituzten. Indar honen erakusgarri izan zen baita ere, 1928 urtean homosexualen arteko erlazioak debekatzen zituen legea indargabetzear egon zirela. Oposizioko alderdi guztiek parlamentu alemaniarrean norabide hartan zihoan lege proiektua aurkeztuko zuten, honek ordea ez zuen aurrera egin, Austriaren berehalako anexioa eta New Yorkeko burtsaren hondoratzeagatik bereziki.

Legea deuseztatu ezin izanak homosexualen kolektiboak erabat ahuldu zituen. Ahultze hau gainera, 1930eko hamarkadan Alemaniako alderdi naziaren asaltorako sekzioaren (paramilitarrak) eskuadroien agertze eta ugaltzearekin bildu zen, kalean horrek sortzen zuen segurtasun ezarekin. Hitlerren agertzeak prozesua arindu zuen, 1933an Prusiako barne ministerioak lokal eta aldizkari homosexual guztien itxiera agindu zituen, dokumentu homosexual gehienak erre ziren “alemaniar espirituaren kontrakoak” zirelakoan, eta talde homosexual guztiak desagerrarazi zituzten.

“Liga de las muchachas alemanas” taldeko emakume naziak 1933an Institut für Sexualwissenschaft, homosexualen ikasketa pribatuetarako institutu aurrean desfilatzen. 4 egun beranduago eraikina arpilatua izango zen eta bere dokumentu guztiak erreak.

Page 3: LGTB mugimendua

Nazien atxilotze kanpamenduetako presoak identifikatzeko balio zuen taula.

Page 4: LGTB mugimendua

Gay bandera

Gilbert Bakerrek sortu zuen eta 1978eko San Frantziskoko Harrotasun Jaialdian erakutsi zen lehenengo aldiz. Hasiera batean 8 kolore zituen, bakoitzak esanahi batekin: Arrosak sexualitatea, gorriak bizitza, laranjak sendatzea, horiak eguzki argia, berdeak natura, turkesak magia, urdinak lasaitasuna eta bioletak izpiritua.

Hilabete batzuk geroago, ikurraren eskakizunek gora egiten zutela ikusirik Paramount bandera konpainiak haiek fabrikatzeari ekin zion, arrosa koloreko franja desagerraraziz. Gilbert Baker banderaren sortzaileak, beste fabrikarik topatu ez zuen eta arrosa kolorea alde batera utzi zuen.

1979an, ordea, berriz eraldatu zen ikurra. Banderatxoak San Frantziskoko argi zutabeetan itsasten zituztenean erdiko koloreak ez ziren ongi ikusten, beraz, horren aurrean horietako bat kentzea erabaki zuten, gaur egun mundu osoan ezaguna den sei franjako banderari tokia emanez.

Page 5: LGTB mugimendua

Beste ikur batzuk

Hartzen (gizon gizen eta iletsuak normalean) subkulturaren ikurra bandera gay eta lesbianoarekin batera

Bisexualen ikurra

Page 6: LGTB mugimendua

Leather subkulturaren ikurra estatu batuetako desfile batean

Transgeneroen ikurrak pertsona transexualak, trabestiak eta beste zenbait transgenero izendatzeko erabiltzen dira. Beste ikur batzuk tximeleta edo yin-yan ikur ezaguna arros eta urdin koloreetara moldatutakoak dira.

Poliamor edo polimaitasuna praktikatzen dute aldi berean erlazio intimo, maitasunezko edo sexuala (ez ezinbestean) daukaten pertsonek denbora luzean zehar, parte guztien ezagutzarekin eta onarpenarekin. Horrelako erlazio bat mantentzeko kapaza dena poliamorosoa bezala ezagutzen da. Pertsona hauek erabiltzen duten sinboloa 3 aldeko hiruki bat da.

Labrys-a emakumeek erabiltzen duten greziar jatorriko sinboloa da, autosufizientzia lesbiko eta feministaren eta emakumeen indarraren erakusgarria. Euskal Herrian Medeak taldeak erabili izan du ikur hau.

Page 7: LGTB mugimendua

Ekainaren 28a

Istilu gogorrak izan ziren 1969ko ekainaren 28an Stonewall inn tabernaren inguruan. Nahiz eta “enpresa arrosa” eta sektore askorentzako ospakizunerako eta desfile erraldoietarako aitzakia hutsa izan, oroitzapeneko eguna da ekainaren 28a sexu aniztasunerako mugimenduarentzat. 1969ko ekainaren 28an New York hiriko Stonewall inn tabernan sartu ziren “moral publikoa” zaintzen arduratzen ziren eskuadroiko poliziak, garai horretan nahiko ohikoak ziren homosexualen tabernen kontrako sarekadetako batean. Stonewall tabernan normalean kolektiboan bertan maila baxuena zuen jendea ibili ohi zen (trabestiak, transexualak, lumadunak edo txaperoak). Poliziak normalean tabernetara sartu, musika itzali, argiak piztuarazi eta ilaran jartzen zituen bezero guztiak. Neskaz jantzitako guztiak komunetara eramaten zituzten eta emakumezko poliziek hauen sexua zein zen begiratzen zuten, beste sexuaz jantzita zihoazenak atxilotuz.

Page 8: LGTB mugimendua

Zenbait faktore elkartu ziren gau horretan; alde batetik trabestiek eta beste bezeroetako askok uko egin zioten identifikazioa aurkezteari, eta bestetik guztiak polizia-etxera eramateko prestatu zituzten baina ez zegoen auto nahikorik. Bitartean jendea taberna kanpoaldean biltzen joan zen, gehienak homosexualak. Taberna barnealdeko bezeroak tratu txarrak jasaten ari zirenaren zurrumurruarekin hasi zen giroa berotzen, eta poliziak atxilotuetako bati buruan kolpe bat emanda istiluak.

Page 9: LGTB mugimendua

Lehenengo gay askapen eguna, 1970eko ekainaren 28an.

Polizia eta herritarren arteko enfrentamenduek zenbait egun iraun zuten, kale borroka ekintzak izan ziren auzoan egunetan zehar, eta hilabete pare batean homosexualen eskubideen aldeko 2 talde, haien artean gay liberation front eta 3 egunkari sortu ziren. Berehalako hedapena izan zuen borroka honek. Harrezkero, urtez urte oroitzapen ekintzak egiten dira mundu guztian zehar, ekainaren 28a gay askapenerako mugimendu modernoaren hastapentzat hartua delarik.

Page 10: LGTB mugimendua

Gay liberation front taldearen ink egunkariaren ale bat, 1971 urtekoa

Page 11: LGTB mugimendua

Lesbianismo feminista Bai mugimendu feministarentzat bai lesbiana, gay eta transexualen askapenerako mugimenduarentzat ezinbesteko lana da genero dikotomiarekin haustea. Gizona/emakumea eta maskulino/femenino bikoteak ezaugarri finko eta itxiez osatuta daudelako eta emakumeen, gay eta lesbianen zapalketa eta haien kontrako diskriminazioa bi kategoria hauetan eta hauen ondorio diren hierarkizazio eta balorazio desberdinetan oinarritzen direlako.

Gizonek emakumeen gainetik kokatzen dituen boterea eta prestigioa dauzkate eta hori iraunarazteko sistema patriarkalak askotariko biolentzia erabiltzen du. Heterosexualitatea da araua; homosexualitatea eta lesbianismoa historian zehar bekatua, delitua edota gaixotasunarekin harremanetan jarri izan dira homosexualak eta lesbianak baztertuz, gutxietsiz eta haienganako mespretxua agertuz. Lesbianen kasuan, bi arrazoiengatik: alde batetik emakume izateagatik eta bestetik, lesbiana izateagatik.

Page 12: LGTB mugimendua

Menperakuntza harreman hau, derrigorrezko bitasun hau gainditzeko modu bat errealitateari begiratzea da. Hori egitean konturatuko gara badirela bi kutxatxo horietan sartzen ez diren pertsonak ere: estereotipoek dauden aukera guztiak sinplifikatu eta desagertarazten dituztelako, errealitate anitza ezkutatuz.

Feminitatea, sozialki eraikita egoteaz gain, performatiboa da, hau da, arau eta ohitura sozialetan oinarritutako eguneroko portaera ikasiak; jarrera, keinu, begirada, arropa eta gorputzaren zainketa zehatz batzuen errepikapena.

Feminismoak identitate bat eman zion lesbianismoari, baina hau ez zen gizartean ere ematen, gizarte patriarkalak lesbianak integratu beharrean, desagertarazi nahi baitzituen. Lesbianismo feminista 70eko hamarkadan sortu zen pentsaera politikoaren iraultzarekin bat, hala nola, hippismoa, askatasun sexual, pazifismoa edota

arrazakeriaren kontrako mugimenduen hasierarekin.

Gaur egun, egoera politikoek eta jarrera sozialek lesbianen arteko erlazio eta familien sorkuntzan eragiten jarraitzen dute eta ez dugu ahaztu behar oraindik ere, XXI. mende honetan, homosexualitatea zigortu egiten dela, batzuetan heriotzarekin.

Page 13: LGTB mugimendua

Herrialde askotan jazarriak eta erailak

16 eta 18 urteko bi gazte urkatuak hil zituzten 2005 urtean Iranen euren arteko sexu-erlazio homosexualak

izateagatik. Urkatu baino lehen gartzelan 14 hilabetez izan zituzten eta 228 zigorkada jaso zituzten.

Jarrera homosexualak izatea eta sexua praktikatzea delitua da zenbait herrialdetan, besteen artean; Arabia Saudi, Arabiar Emirerri Batuak, Mauritania, Pakistan, Sudan, Iran eta Yemen. Herrialde hauetan sharia deituriko legislazioa dago indarrean, Korana ulertzeko muturreko modu bat. Sharia honen arabera, bi gizonen artean penetrazioa izan duen erlaziorik baldin badago erailak izan beharko dute. Hauen arteko kontaktuan ez bada penetraziorik izan, zigorradetara (latigoaz jasotako kolpeak) zehatuko dituzte lehen 3 aldietan. 4.ean zigor handiena jasoko lukete zigortuek, hilaraziz. Herrialdeen arabera exekuzioa ezberdina izaten da: adibidez Iranen urkatuz, Arabia Saudian burua moztuz edo Pakistanen harrikatuz. Beste herrialde batzuetan, Nigerian esaterako, homosexualak

Page 14: LGTB mugimendua

harrikatuak izaten dira, eta Afganistango zenbait zonaldetan leporaino lurperatuak izaten dira eta horma bat birrintzen diete gainean. Beste 80 herrialdetan (ia munduko guztien erdia) jazarpena jasan behar dute homosexual eta transexualek, kartzelaz, multekin eta herrialdetik joatera behartuz. Nahiz eta instituzioengatik debekaturik ez egon, beste zenbait herrialdeetan erailketa ugari ematen dira. Horien artean Brasil aurkitzen da, datu ofizialen arabera urtean ehun bat kasu jasotzen dituena, horien erdia transexualak. Zerrenda beltz honen lehen postuak osatzen dituzte, Mexikok 35 kasu ingururekin, eta Estatu Batuek 25ekin.

Homofobiaren kontrako elkarretaratzea Gasteizko Andra Mari zuriaren plazan

Page 15: LGTB mugimendua

STOP TRANS PATOLOGIZAZIOARI

Transexualen psikiatrizazioa salatzeko asmoz trans nortasunaren despatologitzearen aldeko nazioarteko sarea sortu da berriki mundu osoko hainbat eta hainbat herritan. Transexualitatea buru-gaixotasun bezala artesa da gaur egungo mediku-praktika, eta beraz psikiatrikoan sendatu beharreko gaitza. Besteen artean psikiatrizazioak erakunde mediku-psikiatrikoen mendean uzten du norbanakoaren nortasun sexuala.

Page 16: LGTB mugimendua

Aipatutako erakundeek, ondorioz, interes erlijioso, ekonomiko eta politikoek bultzatutako gizon-emakumearen binomioa islatzen du gorpuzkera eta izaera moldatzeko tenorean. Bi gorpuzkera anatomikoak baino ez ditu onartzen eta heterosexualitatea da horien arteko harreman-mota bakarra. Egun, indarrean dagoen giza eredua zuritzeko biologia eta naturaren aitzakia erabili duen paradigma hori salatzea da sare honen xedea.

Mendebaldeko mediku sailkapen anatomikora (gizona eta emakumea) moldatzen ez diren gorpuzkerak intersexualitate adierarekin sailkatzen dira. Adiera horrek, berez gaixotasuna adierazten du, eta Intersexak diren eta genital funtzional anbiguoak dituzten jaioberriei izugarrizko tratamendu “normalizatzaile” bortitzak egiten zaizkie.

Egun, transexualitatea ezarritako nortasun sexuala zalantzan jartzen duen gaixotasuna da. Horrela ageri da CIE-10ean

(Clasificación Internacional de Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud) eta DSM-IV-Ran (Manual Diagnóstico y Estadístico de Enfermedades Mentales de la Asociación de Psiquiatría Norte-americana). Bi sailkapen horiek jarraiki, arrazoitzen dituzte psikiatrek euren diagnostikoak.

Transexualitatea despatologizatzearen aldeko nazioarteko sarea hasierako helburu batekin sortu da: 2012. urtean, DSM-TRtik transexualitatea deskatalogatzea lortzeko, transfobiaren aurkako lehen urrats bezala.

Page 17: LGTB mugimendua