LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun...

8
Beharra dutenei elkartasuna adieraziko die Laskorainek Tolosako ikastolak ez du merkatu txikia antolatuko aurten, baina egungo egoera kontuan hartuta, lehengai bilketa egingo du ‘Elkartasun ufada’ lelopean, hiru elkarterekin batera // 2 AMASA-VILLABONA ELKARLANA ETA SORMENA, ESKUTIK // 6 Tolosa CF-ko gimnastek bi txapelketa dituzte jomugan // 7 Pello Errota Bertsolari Sariketaren finala hilaren 27an izango da // 3 «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» XABIER ZEBERIO MUSIKARIA Tolosako Alos Quartet taldeak ‘20 urte zuzenean’ diskoa argitaratu du, 20. urteurrena ospatzeko eskainitako lau kontzertuak baliatuz // 4-5 LEYRE CARRASCO ASTEAZKENA 2020/12/16 8. urtea, 1.342. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Transcript of LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun...

Page 1: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

Beharraduteneielkartasunaadieraziko dieLaskorainekTolosako ikastolak ez du merkatutxikia antolatuko aurten, baina egungoegoera kontuan hartuta, lehengaibilketa egingo du ‘Elkartasun ufada’lelopean, hiru elkarterekin batera // 2

AMASA-VILLABONAELKARLANA ETA SORMENA, ESKUTIK // 6

Tolosa CF-kogimnastek bi txapelketadituzte jomugan // 7

Pello ErrotaBertsolariSariketaren finala hilaren27an izango da // 3

«Gure ibilbidea ondoenlaburtzen duen lana da»XABIER ZEBERIO MUSIKARIA

Tolosako Alos Quartet taldeak ‘20 urte zuzenean’ diskoa argitaratu du, 20. urteurrena ospatzeko eskainitako lau kontzertuak baliatuz // 4-5

LEYRE CARRASCO

ASTEAZKENA2020/12/16

8. urtea, 1.342. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Page 2: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

Elkartasun ufada, behar handiaizan dezaketen herritarrentzat Aurten ez da egingo Laskorain ikastolak antolatutako merkatu txikia; hala ere,lehengaiak bilduko dituzte, gobernuz kanpoko hiru erakunderekin elkarlanean

J. Artutxa Dorronsoro Tolosa

Koronabirusak eragindako la-rrialdi egoerak, erabat baldintza-tu zuen ikasturte hasiera. Horre-kin batera, bizi dugun egoerakeraldaketa beharra ekarri du bai-ta ikastetxeetatik kanpo ere. Urtesasoi honetan, gainera, ohikoaizaten zen merkatu txikia egiteaTolosan. 25. aldiz zen ospatzekoaaurten, baina, Laskorain ikasto-lak ez antolatzea erabaki du.Hala ere, egungo testuinguru

honetan, elkartasuna adierazinahi die behar handiena izan de-zaketen herritarrei. Lehengaibilketa egingo dute kultur etxekoareto nagusian (merkatu txikiaegiten zen leku berean), Elkarta-sun ufada lelopean. Egitasmoaeraldatuko duten arren, edizioguztietan izan duten helburubera mantenduko dute.Larunbatean ekingo diote bil-

ketari, eta astebetez egongo dirabertan: 19an eta 26an, goizez(10:00-13:00) eta arratsaldez(17:00-19:00); 20an, 21ean, 22aneta 23an, arratsaldez (17:00-19:00) bakarrik. Aurrez, ikaste-txeko bi eraikinetan egiten aridira bilketa, bertako ikasle, ira-kasle eta familiei zuzendurikoa.

GIZARTERATU BEHARRAAhalik eta bilketa handiena lor-tzeko asmoa dute ikastetxeko or-dezkariek. Horretarako, hiruerakunderekin ariko dira elkar-lanean aurten: Gipuzkoako Eli-kagaien Bankua, GipuzkoakoCaritas eta Zaporeak. Hiru era-kundeetako ordezkariek elkarta-suna lehengai bitartez adierazte-ko deia luzatu diete herritarrei:«Urte gogorra izaten ari da, etaegoera oso kritikoa da zenbaitherritarrentzat».Gipuzkoako Elikagaien Ban-

kutik, olioa, gailetak, fardelak,haur jakiak, azukrea, kakao hau-tsa eta kontserbak eskatzen di-tuzte. Erakunde honek, 18.000pertsona elikatu zituen pasa denurtean; aurten, berriz, 22.000herritarrei elikagaiak emateraheldu dira. «Jakitun gara ezohi-ko egoera batean bizi garela, bai-na erantzun bikaina izan dugu»,aitortu du Juanjo Amonarriz or-dezkariak. Beste bi erakundeek

egiten duten lana goraipatu duAmonarrizek. «Gure egitekoaerrazagoa da, elikagaiak jaso etabanatzen ditugulako. Eurek, or-dea, sekulako lanketa egitendute».Caritas erakundea da horieta-

ko bat. Datorren asteko bilketa-rako, toallak, galtzerdiak, musu-koak eta gel hidroalkoholikoa es-katzen dituzte. Mota honetakoekimenak «esker onekoak» dire-la dio Jon Odriozola erakundeko

kideak. «Testuinguru berezi ho-netan ere, aurrera egiten lagun-tzen du. Beharrezkoa da zenbaitherrialdetan bizi duten egoeragizarteratzea, askotan, gainera,oso gertu ditugulako». Ikasleenharrera ere eskertu nahi du.«Abentura batean sartu dira, bai-na gerora, norberaren ibilbideamarkatzen dute ekintza hauek».

TEA, HOTZAREN ARERIOBestalde, «errealitate ezberdi-nen betaurrekoak janzteko be-harra» azpimarratu du Zaporeakelkarteko Irati Azkuek. Euren ka-suan, arroz luzea, txitxirioak, di-

listak, babarrunak, makarroiak,atuna eta sardinak latan, olibaolioa, espezieak, esne hautsa, ba-rra energetikoak eta tea eskuratunahi dituzte. Pobrezia egoerandauden lurraldeetan bizi dutenerrealitateak egunero bizirautenduela gogorarazten du Azkuek.«Hitzarmen ugari, gainera, ber-tan behera geratu dira». Aurten herritar askoren aho-

tan egon den Moriako errefuxia-tuen kanpalekuko (Lesbos uhar-

tea, Grezia) egoera dakar gogoraAzkuek. «Martxoan, 20.000 per-tsona zeuden 3.000 lagunentza-ko edukiera zuen tokian. Orainerrefuxiatu gutxiago badaudeere, (7.000 inguru), egoera ez dabatere ona. Arazo lazgarriak iza-ten ari dira, hezetasun handiadute, eta ia ez dute gorputza gar-bitzeko aukerarik. Elikagai bero-en beharra dute, hotz handia egi-ten duelako. Beraz, tea oso balio-tsua izan daiteke», gehitu du.

HERRIAN ISLA IZATEKO NAHIALehengai bilketaren aurretik, or-dea, Laskoraingo maila ezberdi-

netako ikasleek, errealitate ez-berdinak ezagutzeko aukeraizan dute ikasgelan bertan. As-kotariko GKE-ek haien proiek-tuen berri eman diete Haur Hez-kuntzako, Lehen Hezkuntzako,Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako eta Batxilergoko ikasleei:Tolosaldea Sahararekin elkartea,Baltistan fundazioa, Zutani-To-losa elkartea, Kellesensa, SOSArrazakeriak, Zaporeak, GizaldeGipuzkoako Boluntariotza, AitaMari eta Gipuzkoako Caritas.Ikasgelan bertan ezagutu dute

erakunde horien lana, bainaorain, herrian isla izatea nahidute. «Erakundeak babesteazein garrantzitsua den ikusidugu. Orain, baina, jendea akti-batzea da helburua. Deia luzatunahi diegu Tolosako nahiz es-kualdeko herritar guztiei. Keinutxiki askoren babes zabala izannahi dugulako», nabarmendudu Eneko Galartza ikasleak.Bilketari ekin aurretik, denda,

jatetxe eta salmenta puntuetangonbidapen orriak eta informa-zioa banatzen aritu dira Batxiler-goko zenbait ikasle. «Tokian to-kiko bilketa kudeatzeko errazta-sunak eskaini nahi dizkioguherritar orori, boluntarioak ekar-pen horiek jasotzera gerturatuz»,dio Itxaropena Urkiola Batxiler-goko koordinatzaileak.

Laskorain ikastolako eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak, atzo, ekimenaren aurkezpenean. JOSU ARTUTXA

Hilaren 19an hasiko dabilketa, eta astebetezegongo da zabalik,26ra bitarte, kulturetxeko areto nagusian

GKE ugariren lanaezagutu dute ikasleek,eta orain, keinu txikiaskoren babes zabalaizan nahi dute

Gabonetakoekitaldi bereziaeta buruarinentailerra egingodituzte Adunan

Hilaren 30ean izango dalehena, 12 eta 17 urte artekogazteentzat; urtarrilaren4ean, tailerrean parte hartuahal izango da, familian

Erredakzioa Aduna

Geroz eta egun gutxiago gera-tzen dira Eguberrietarako. Es-kualdeko herri askotan ari diradatozen asteetarako egitarau be-reziak antolatzen, gehienetanetxeko txikientzat, eta betiere,egungo osasun egoeragatik eza-rritako neurriak errespetatuz. Hori dela eta, bi ekitaldi anto-

latu ditu Adunako Udalak. Le-hendabizikoa, hilaren 30eanegingo dute, 09:30etik 13:30era.Ekitaldi sorta berezia izango da,eta herriko 12 eta 17 urte artekogazteek parte hartu ahal izangodute. Orientazio proba, tela ikas-taroa, bizikleta ginkana eta bestehainbat sorpresa izango dira.Ekimen honetan parte hartu

nahi duten gazteek, abenduaren21a baino lehen eman beharkodute izena [email protected] [email protected] mezu bat idatzita. Infor-mazio gehiago eskuratu nahi iza-nez gero, ondorengo telefonoe-tara deitu daiteke: 943 692 571edo 943 692 689.Bestalde, urtarrilaren 4ean,

eta 11:00etatik aurrera, buruari-nak egiteko tailerra egingo dute,herriko pilotalekuan. 4 urtetikgorako haurrentzako prestatuta-ko ekitaldia da eta familian partehartu ahal izango dute. Ume ba-koitzak bere buruarina diseinatueta etxera eramateko aukeraizango du.Bi ordu inguruko iraupena

izango du tailerrak eta beharrez-koa izango da haur bakoitza hel-du batez lagunduta joatea. Edu-kiera mugatua da, ordea: 20-25haurrek parte hartu ahal izangodute. Horretarako, aurrez emanbeharko da izena udaletxean edoliburutegian, ostiral honetako12:00ak baino lehen.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko abenduaren 16a

Page 3: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko abenduaren 16a

Asaldura psikologikoa dut

E donork pasa duen edopasatzen ari den bizi-tzako etapa da nerabe-zaroa, hain polit zeineroa. Ez da soilik haur-

tzarotik helduarora igarotzea,prozesu luzea baizik, prozesubiopsikosozial bat, hain justu.Helduen antzera, nerabeek

ere osasun mentaleko asaldurakizan ditzakete, esaterako, estre-sa. Estresak, hormonen siste-man eragina du, garapen fisikoagelditzeraino iritsi liteke hormo-nen jarioa etetearen ondorioz.Esperimentatzeko gogoak erealdi honetan hasten dira. Pa-rrandara atera, alkohola edan,tabakoa probatu, eta abar. Ekin-tza horiek luzera ekar ditzaketenondorioak burutik pasa ere egingabe, asaldura psikiatrikoak aza-leratzea esaterako.Bizi garen gizartean osasun

mentala bigarren maila bateanikusi ohi dela esango lukete, ga-rrantzi gehiago emanez osasunfisikoari. Baina egungo gizarteakez dakiena da osasun fisiko onbat edukitzeko, beharrezkoadela osasun mentala. Gaixotasun mentalak gai

tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek horrelako gaixotasun bat pairatzen badu, ez dugu bestegaixotasun bat bezala ikusten.Zoritxarrez, noizean behin, eroahitzarekin kalifikatuz; estigmakalifikatzaileak dira, estigma fal-tsuak.Esan beharra dago ere, urteak

joan ahala osasun mentalekoasaldurak apurka-apurka nor-malizatzen joan direla, baina

oraindik ere lan handia dago egi-teko, ikerketatik hasiz. Nahikoaez balitz bezala, pandemia berribatek estali gintuen. Hortik au-rrera, ez dago beste gaixotasunikmunduan. Badirudi, jadaniksendatu direla eskizofreniko, de-primitu eta anorexia pairatzenduten gaixo guztiak, baina zori-txarrez ez da horrela.Izan ere, COVID-19 birusak ez

du osasun fisikoan soilik eragin,osasun mentalean inpaktu han-dia izan du, izaten ari da eta izan-go du. Antsietate, depresio etaloaren asaldura izan dira gehiengaratzen joan diren sintomak.Datu horiek kontuan izanda,

Tolosako Inmakulada LanbideIkastola (TILI) eta EASO politek-nikoko parte diren irakasle etaikasleak lanean hasi dira arazoa-ri aurre egiteko. Elkarlanean,COVID-19ak nerabeen osasunmentalean izan duen eraginaikertzeaz gain, nerabeen osasunmentala hobetu zein mantentze-ko tailerrak egin dira. Horrela, le-henengo pausoak ematen hasiakdira. Duela hilabete batzuk, TI-LIko Osasun Dokumentaziokobigarren mailako ikasleek Tolo-saldeko ikastetxeetan osasunmentala neurtzen duten galde-tegiak zabaldu zituzten etaemaitzak esku artean dituztejada. Ondorio oso interesgarriakateratzeko aukera izan dute, hu-rrenez hurren, 496 parte hartzai-leetatik 99k COVID-19az kutsa-tuta egon den senideren bat izandute gertu eta 22k lehenengopertsonan bizitu dute birusa.Depresio eta antsietate sinto-

mei dagokienez, parte hartzaile-en %34,5ek sintomaren bat edu-ki dutela esan dute. Nagusiki,nekatuta zein energia gutxirekinsentitzen direla eta baita kezkahandia sentitu dutela ere. Galde-tegi horien bitartez suizidioarriskua ere neurtu da eta emai-

IritziaInmakulada LanbideHeziketa ikastolaOsasun Dokumentazioko 2. mailako talde bat

tzek partaideen %5,6ak suizidioarrisku den zeinuren bat duelaikusi da, portzentaia txikia diru-dien arren, inpaktu handia sortudu ikertzaileen artean. Aipatze-koa izanik ere 51 ikaslek ez dutelagaldera hori erantzun, eta horrekgaiaren ezkutatzeko jarrera aza-leratu du.Droga eta online jokoen kon-

tsumoari dagokienez, %12,1eksustantziaren baten kontsumoaareagotu duela adierazi du.Gehienbat alkohola, marihuanaeta haxixa. Azkenik %9,48ak la-guntza psikologikoaren beharrasumatu du.Ikerketak bi urteko iraupena

izango duela aurreikusten da.Nahi baina luzeago joango denarren, proiektua ematen ari denlehen aleekin gustura daude etaindar handia ematen die laneanburu-belarri jarraitzeko. TILI-koOsasun Dokumentazio 2.maila-ko ikasle eta irakasleez gain bes-te zikloetakoak ere lanean aridira; Gizarte Integrazioko ikasle-ek, suizidioa saihesteko tailerraksortuko dituzte; arretakoek an-tsietatearen prebentziorako tai-lerrak landuko dituzte; eta azke-nik, erizaintzakoek loaren asal-dura hobetzeko edo honenaurrean zer egin jakiteko taile-rrak. Tolosaldeko 13-19 urte bi-tarteko nerabeei zuzendutakotailerrak izango dira.Ikasleak gustura daude lortu-

tako emaitzekin, ikerketa gauza-tu bitartean osasun mentalekoasaldura asko ezagutu dituzteeta are garrantzitsuagoa dena,horien aurrean nola jokatu ikasidute. Gizarteak duen armarik in-dartsuena elkartasuna delaohartuz, elkar lagundu eta uler-tuz. Ikerketa eta aurrerapen gehia-

goren zain geratzen dira eta etor-kizun batean, baliogarria izangodenaren itxaropenarekin.

Hilaren 27anizango da PelloErrotako finalaBertsolari txapelketako sarrerak telefonozerreserbatu daitezke edo Asteasun,Zizurkilen edo Villabonan erosi

Erredakzioa Asteasu

Azaroaren 1ean egitekoa zenaurtengo Pello Errota BertsolariSariketaren finala, Asteasukofrontoian. Gobernuak ezarritakoalarma egoera zela eta, antola-tzaileek finala bertan behera utzibehar izan zuten, ordea. Orain,Gobernuak legeak malgutu di-tuenez, finala abenduaren 27anegingo dela iragarri dute HarituzBertsozale Taldeak eta Asteasu-ko Udalak. Finala 17:30ean hasiko da eta

sarrerak eskuragarri daude jada,Asteasuko Patxine eta IturriOndo tabernetan, ZizurkilgoIriarte jatetxean eta VillabonakoAmasa kafetegian. Era berean,629 834 710 telefonora deitutaedo whatsappmezu bat bidalitaerreserbatu daitezke. Horrelaeginez gero, erosketa Bizum bi-dez ordaindu beharko da. Fina-

laren egunean, 16:30ean zabal-duko dute txarteldegia, bainaantolatzaileek bertsozaleei sa-rrerak aurrez erosteko deia egindiete.

17:00ETARAKO JOATEKO DEIAFrontoiko ateak 17:00etan zabal-duko dituzte, jende pilaketaksaihestu eta aulkien banaketa se-gurtasun neurri guztiak berma-tuz egin ahal izan dezaten anto-latzaileek. «Bertsozaleei denbo-rarekin ibiltzeko deia egin nahidiegu, publiko guztia 17:30erakobere lekuan egon dadin eta fina-la puntual hasi ahal izateko»,esan dute.Amaia Iturriotz, Erika Lago-

ma, Jon Martin, Iñigo Izagirre,Izarne Zelaia eta Unai Mendiza-bal izango dira finalean kantuanariko diren sei bertsolariak, aur-kezle lanetan, berriz, Maddi La-baka ariko da.

Iazko irabazleen taldeko argazkia. ATARIA

Page 4: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

Leyre Carrasco Tolosa

Alos Quartet taldeak bere 20. ur-teurrenaren harira eskainitakokontzertu berezietan grabatuta-ko 20 urte zuzenean diskoa, tal-dearen bosgarrena, kalean da.Lau emanalditan grabatutakohemezortzi konposiziorekin osa-tu dute lana. Eta abestietan la-gun izan zituzten artisten ze-rrenda ere nabarmendu dute.Xabier Zeberio (Tolosa, 1978),Alos Quartet laukoteko kideaklan berriaren nondik norakoakazaltzearekin batera, 20 urtekoibilbidea gogoratu du.Nolakoak izan dira taula gai-nean igaro dituzuen 20 urte-ak?Egia esan, azkar pasa dira. Atzohasi ginela dirudi. Bidean gauzaasko egiteko aukera eta zorteaizan dugu; esperientzia asko etadesberdinak bizitzeko aukera,jende asko ezagutzeko zortea etaproiektu askotan murgiltzekoaukera eman digu gure ibilbide-ak. Disko honekin gure 20. ur-teurrena ospatzen ari gara, laukontzertu berezi egin baikeni-tuen, eta kontzertu hauetan gra-batu genuen zuzeneko diskoa.20 urte hauek laburbiltzen di-tuen diskoa dela esan daiteke.Nolatan sortu zen zuzenekodisko bat egiteko ideia?Egin dugun lehendabiziko zuze-neko diskoa da. Orain arte egin-dako lan guztiak estudioan gra-batutakoak izan dira, estanda-rragoak. Lehenengo kontzertuaduela urtebete egin genuen Gas-teizko Principal antzokian Aitzi-na Folk jaiaren barruan, eta ber-tan gonbidatu pila bat izan geni-tuen gurekin. Gure teknikariakJean Fokasek kontzertu gehie-nak grabatzen dizkigu. Kontzer-tu hura multipistan grabatuzuen, eta ondo grabatuta gaine-ra; kontzertuaren ondoren gra-bazioa entzuteko bidali zigun etasorpresa izan zen. Emaitza bikai-na zela konturatu ginen, eta or-duan ikusi genuen beste hirukontzertuak grabatu eta horre-kin disko bat argitaratzeko auke-ra egon zitekeela. Emaitzarekinoso pozik gaude, pentsatu gabe-ko disko bat izan delako, bainabadu besteek ez duten zuzeneko

gauza berezi hori. Kontzertu ho-rietan bizi izan genituen mo-mentu berezi eta polit horiek na-baritzen dira diskoan.20 urteko ibilbide luzea eginduzue. Diskoa osatu dutenabestiak aukeratzea zaila eginal zaizue?Bai, aukeraketa hori egitea ezzen erraza izan, maite ditugundoinu asko bidean geratu direla-ko. Hala ere, aukeratu hori egite-ak merezi izan duela uste dut,diskoan agertzen diren abestiakbertan egotea merezi dutelakodaudelako. Horiek dira abestipotenteenak eta gure bidea on-doen laburtzen dutenak.‘Ezpatadantza’ izan zen da be-rriaren aurrerapen kantua.Abesti hori al da 20 urtekoibilbidea ondoen definitzenduena?Ez dakit ondoen definitzen duenabestia izango den, baina urru-tien iritsi dena bai; ezagunena,edo zabalduena izan dena, duda-rik gabe. Duela 10 urte grabatugenuen Hamar tanta diskoan,eta askotan ez dakizu zergatikbaina doinu batzuk barrura iris-ten zaizkizu eta Ezpatadantza-kbide oso emankorra izan du.Egia esan, asken momentuanerabaki genuen diskoa hau Ez-patadantza-rekin irekitzea, bai-na disko bat nola hasi jakitea ezda erraza. Kantu hau hainbestealdiz jota eta hainbeste aldiz en-tzunda, asko maite dugun arren,pixka bat aspertuta ere bagaude.Hala ere, askotan ez gara gai iza-ten kanpotik nola jasotzen denikusteko; dena den, uste dut as-matu dugula. Oso kantu esangu-ratsua da guretzat, alaia, indar-tsua eta zerbait berezia duena.Ondo erakusten du Alos Quartetzer den.Zuk abestiren bat aukeratubeharko bazenu, zein izangolitzateke? Zergatik?Zaila da. Kantu bakoitzak mo-mentu eta egoera batera erama-ten zaitu. Kontzertuak oso bere-ziak izan dira, gehienbat gonbi-datu guztien artean sortu denkimikarengatik, baita publikoa-rekin sortutako giroagatik ere.Gu hari laukote bat gara, ez garapop talde famatu meinstringbat,baina guretzat oso polita izan da

«Diskoak gure taldea zer den erakusten du»XABIER ZEBERIOMUSIKARIA20. urtemugaren harira, Alos Quartet taldeakeskainitako lau kontzertu bereziak baliatu ditu kaleratuberri duten ‘20 urte zuzenean’ diskoa osatzeko

ATARIA

04 TOLOSA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko abenduaren 16a

Page 5: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

ATARIA

hainbeste jende elkartzea kon-tzertuetan; Victoria Eugenia edoLeidor bat leporaino beteta ego-tea eta publikoaren aldetik mai-tasun hori sentitzea. Kantu bataukeratu beharko banu, nik ba-dut bat oso maitea, GasteizenJosu Zabalarekin eta Garirekin jogenuen Hertzainak taldearen Ai-tormena. Oso momentu errepi-kaezina izan zen. Betidanik mai-te izan dudan abestia da, bere ga-raian laukotearekin grabatuzena, eta aukera hori izatea be-raiekin eta beraien herrian, Gas-teizko Principal Antzokian oso

berezia da. Bitxikeri moduan,horrekin geratuko nintzateke.Disko berriak Alos Quartetenzuzenekoetako esentzia gor-detzen duela azpimarratu du-zue. Baina, aldaketa txiki bategin duzuela ere aipatu du-zue. Gauzak bere garaian grabatzendirenean gerora bertsio bat iza-ten dute, eta urteen poderioz zu-zenean jotzen dituzunean kan-tuak aldatzen joaten dira. Berenbidea eta beren aldaketa natura-la egiten dute. Disko hau bere zu-zeneko erakusgarria dela ustedut. Adibidez, diskoa ixten duenazken kantua A Ragtime izene-koa jendeak asko eskatzen digu-na da, eta gure lehen diskoangrabatu genuen, duela 16 edo 17urte. Pentsa, geroztik zenbatkontzertutan jo dugun eta zen-bat aldatu den abesti hori. He-men berriro ere gorde nahi izandugu kantu hori. Badaude, eraberean, Oreka TX taldearekinegin ditugun moldaketa berriak,Oskorri taldearen bi kanturenbertsio berriak edo inoiz grabatuez ditugun doinu berriak. Dene-tarik dago. Taldearen ikuspuntunahiko zabala eman diogu.Euskal Herriko lau hiritan es-kainitako kontzertuetan gra-batutako abestiak dira disko-an bildu dituzuenak, tartean,Tolosan. Tolosakoak ba al duberezitasunik?

Tolosako doinu dezente daudediskoan. Kontzertu oso bereziaizan zen. Ni tolosarra izanda, To-losan bertan jotzea beti da bere-zia, baina askotan esaten da inorez dela profeta bere herrian, etakasu honetan duela urtebete,2020ko urtarrilean, bertan jo ge-nuen eta izugarri izan zen. Lei-dor bezalako areto bat, ia 800pertsonarekin, leporaino betetaikustea, eta jendea kalean sarre-rarik gabe, hori izugarrizko opa-ria izan zen guretzat. Azkenean,ez dago gauza politagorik jende-aren maitasun hori sentitzea bai-no; oso kimika berezia sortu zenTolosako kontzetuan, bai gonbi-datuekin, bai eta publikoarekinere. Horregatik, Tolosako ema-naldiko doinu dezente daudediskoan.Urte berezia borobiltzekolana da, beraz, argitaratu berriduzuenaUrte berezia, urte arraroa... Batikbat gure 20 urte hauek borobil-tzeko lana dela esango nuke. Os-patu egin nahi genuen, eta ospa-tzeko modukoa dela uste dut, 20urteko ibilbidea gu bezalako tal-de batentzat asko delako. Diskohonek oso ondo borobiltzen etaerakusten du gure orain artekoibilbidea. Izan ere, bertan, guredisko guztietako kantuak daude,bai berriak, bai eta zaharren ber-tsioak ere. Magia hori gordetzendu diskoak, publikoaren berota-

sunarekin batera. Estudioko bes-te edozein disko baino hobetoerakusten du disko honek zerden gure taldea.Pandemiak gogor jo du kultu-ra. Alos Quartet taldearen ka-suan, nolako eragina izan du?Guztioi bezala. Disko hau graba-tu eta kontzertu batzuk egin os-tean, berehala harrapatu gin-tuen. Gainera, azken bira hone-tako azken kontzertua Bilbonegitekoak ginen Loraldia jaial-diaren barruan, eta justu aste ho-rretan konfinamendua hasi zen,beraz, plan guztiak atzeratu be-har izan genituen. Diskoko lau-garren eta azken kontzertu hauzortez urrian egiteko aukera izandugu. Bitarte horretan, diskoagrabatzeko, forma emateko etaetxeko lanak egiteko aprobetxa-

tu dugu. Zorionez, zorte onekoakgara lana ez zaigulako falta; kon-tzertuak egiten jarraitzen dugueta grabaketa dezentetan mur-gilduta gaude, pelikulak eta soi-nu bandak, esaterako. Hemen-dik urte amaierara agenda baimugitu zaigula dezente. Oso po-zik gaude, disko berria esku arte-an dugulako, eta datorren urtea-ri begira ere hainbat kontzertubaditugulako hitzartuta. Ez gau-de kexatzeko.Etorkizunera begira, zerproiektu ditu esku artean Alo-sek? Nola ikusten duzu tal-dea?Disko honi ahalik eta oihartzunhandiena ematea, eta ahalik etaetxe gehienetara iristea nahidugu. Kontzertuekin jarraitzekoasmoa ere badugu. Aste honetan

Berrizen izango gara, eta lasterIrun, Sopela eta beste hainbat le-kutan ere erakutsiko dugu guremusika. Musika eta dantza, Ki-muak dantza konpainiako dan-tzariekin eta Amaia Elizarandantzariarekin batera ariko gare-lako. Formatu handian gabiltza,ez gonbidatu handiekin bainabai sorta batekin. Datorren urte-ari begira, gure asmoa kontzertuhoriekin eta ikuskizun honekinjarraitzea, eta hortik aurrera iku-siko dugu. Erritmoa pixka bat la-saituko dugu. Izan ere, azken hi-labeteetan nahikoa lan izandugu. Esan moduan, filmetakosoinu bandekin segiko dugu; az-kena Akelarre filmerako grabatugenuen duela hilabete batzuk,eta beste proiektu batzuetan erebagabiltza. Oso gustura gaude.

KULTURA TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko abenduaren 16a

Diskoko abestiak dira ‘potenteenak eta gure bidea ondoen erakustendutenak

Ospatzeko moduakoada, 20 urteko ibilbidea gureabezalako taldebatentzat asko delako

Ez dago gauzapolitagorik jendearen maitasuna sentitzea baino

Page 6: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

Elkarlanaketa sormenak bat egin duteTaupackaekimeneanArtisautza eta kulturaren arloanlan egiten duten Villabonako hirusaltokik eskaintza bateratua sortudute, elkarren indarrak batuz

Jon Miranda Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian koka-tuta dauden hiru proiektuk bategin dute Taupacka izeneko eki-menean. Kaori faktoriako, Amlustudioko eta Basajaun liburudendako produktuak sorta bate-an eskaintzen zaizkio bezeroari.Egitasmoaren bultzatzaileekazaldu dutenez kutxa hauetaneuren produktuak baino zerbaitgehiago topatu daiteke, «elkarla-na eta sormenaren arteko besar-kada».Momentu hauetan, inoiz baino

gehiago, kontzientziaz oparitze-ko beharraz hitz egin du AitziberCenzano Basajaun liburu denda-ko arduradunak: «Egia da gu sal-tzeko gaudela, baina iruditzenzaigu azken boladan jendea bu-rugabe ari dela erosten. Kontsu-mo arduratsuaren aldeko deiaegin nahi diegu bezeroei». Izanere, merkatari txikiek kezka dute

azken aldian plataforma handiekizan duten gorakadarekin. «Ba-dakigu zeinen erosoa den eroske-tak horrelako plataforma handie-tan egitea baina bezeroak bana-keta enpresa handi horietan ezdu topatuko dendari txikiok es-kaintzen duguna. Guk bezero ba-koitzarekin denbora pasatzendugu, aholkularitza ematen die-gu eta momentuko arreta da es-kaintzen dieguna, aurrez aurre.Jendeak gauza horiek baloratuegin behar dituela uste dut», esandu Cenzanok.Bat dator Kaori faktoriako Lur-

gi Zalakain eta baikor begiratunahi dio etorkizunari: «Nik ustebizi dugun egoera honetan jen-dea hasi dela gauzak beste lekubatetik begiratzen. Bezeroakikusten du produktu baten atze-an pertsona bat edo lan talde batdagoela eta balore batzuk ezkuta-tzen direla». Euren txikitik, egi-ten duten lanari «balorea emate-

az» aritu da Amets ZalakainAmlu studio bitxitegiko ardura-duna. «Ezin gara munstro handihoriei begira egon. Ahal den on-doen aritu behar dugu, egiten du-gun horretan sinetsi eta gureanjarri behar dugu energia guztia».

SORMEN LANAK SORTA BATEAN«Txikiak gara eta elkarren beha-rra dugu», gehitu du Cenzanok:«Taupacka izeneko sorta hauenbitartez, elkarren taupadak in-dartu nahi ditugu, elkarri lagun-du nahi diogu, pentsatzen dugu-lako elkarrekin indartsuagoakgarela». Sorta bakoitzean saltoki bakoi-

tzak bere ekarpena egiten du. Ba-sajaun liburu dendak, adibidez,liburuez gain, diskoak eta jokoakjartzen ditu. «Saiatzen gara eus-karazko sorkuntzari tokia egiten.Liburu dendan beti ahalegintzengara aisia eta entretenimenduaulertzeko beste ereduei lekua egi-

ten eta horrek izango du isla Tau-packan». Duela hilabete batzukabiatu zuen Amets ZalakainekAmlu studio proiektua eta beresorkuntzak salgai izaten ditu Ka-ori faktorian, Lasarteko Kool stu-dioan eta Tolosako Zuzeun.«Oraingoz belarritakoak sortu di-tugu eta horiek jarriko ditugu sor-ta hauetarako ere». Kaorik, berealdetik, osagarriak ekarri dituTaupackara. Hiru proiektuen webguneetan

eskuratu daitezke sortak eta baitaKaori faktorian edo Basajaun li-buru dendan ere, hurrenez hu-rren, Villabonako Kale Nagusiko26. eta 29. zenbakietan. Orainarte jendeak erakutsi duen harre-rarekin «oso pozik» daude. «Es-kulana eta kultura eskutik heldueta etxeetaraino eramateko prestgaude. Elkarlana eta sormenarenarteko besarkada da Taupacka,pausu bat mundu hobe bate-rantz».

Kaori faktoriako, Amlu studioko eta Bajasaun liburu dendako arduradunek bultzatu dute Taupacka. JON ANDER ARTOLA

AZOKA IZAN ZEN,ETA ORAINESKUALDEAN DA!

Durangoko Azoka amaitu ondorenere euskal kultura kontsumitzenjarraitzeko deia egin die herritarreiGerediaga elkarteak. Hain zuzen,jarraipen hori irudikatzeko atxiki-mendu kanpaina antolatu duteEuskal Herriko 141 liburu dendare-kin.

Urtarrilaren 8ra bitartean Duran-goko Azokaren produktuek salgaijarraitzen dute denda horietan.Araban 13 liburu denda bildu ditukanpainak, Bizkaian 59, Gipuzkoan49, Lapurdin bat, eta Nafarroan 19.Tolosaldeari dagokionez, Villabona-ko Basajaun, Asteasuko Mattin, To-losako Babel eta Tolosako Elkar li-buru dendek bat egin dute ekime-narekin eta bertan erosi ahal izangodira azokako produktuak.

06 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko abenduaren 16a

Page 7: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko abenduaren 16a @TOLOSALDEAKIROL

Tolosa CF-ko lehen mailako gimnastak, klubak Usabalen erabiltzen duen pabilioian. I.G.L.

Tolosa CF-kogimnastak lehiatzenhasteko irrikaz daude

Klubeko talde nagusiak, lehen mailan aritzen denak, bitxapelketa ditu urtarrilean, eta horretarako prestatzen aridira, maila horretan jarraitzeko helburua baitute

Imanol Garcia Landa Tolosa

Martxoko geldialditik ez dutetxapelketarik egin Tolosa CF-kogimnastek. Oraingoz, beraz,gimnastika erritmikoa erabatgeldirik dago lehiaketei dagokio-nez. Hala ere, klubeko talde na-gusia, lehen mailan dagoena, go-goz entrenatzen ari da txapelke-tak iristen direnerako. «Ez daerraza egoera honetan lana au-rrera ateratzea», azaldu du NereaOtaegi entrenatzaileak. «Baina,beraien gogoa eta ilusioa lehenmailan jardutea da. Kontuanizan behar da gimnasta askorenametsa dela beraiek lortu dute-na, eta dena emateko prest dau-de esperientziaz gozatzeko. Ho-rregatik buru belarri ari dira la-nean».Egungo egoera kontuan hartu-

ta, hurrengo lehiaketa noiz izan-go den zehaztea ez da oso ziurra.Gaur egun duten helburua urta-rrilean aurreikusita dauden bitxapelketetara joatea da. Espai-niako Kopa urtarrilaren 16 eta17an izango da eta EspainiakoTxapelketa urtarrilaren 23 eta24an. Valentzian egingo dira,Colonial Sport zentroan. «Egun-go egoerarekin ezin da jakin txa-

pelketa horiek egingo diren etabertan izateko aukera izango du-gun», esan du Otaegik. «Hala ere,helburu bezala gimnastek ber-tan beren lana erakutsi eta goza-tzea da». Hiru uztai eta bi maze-kin egiten dituzte lehiaketakoariketak. Lehen taldean zazpi gimnasta

daude: Aitane Goikoetxea, AneAlustiza, Irene Arbeloa, OnintzaSukia, Mara Herrera, IsmeneAgirre eta June Azpiazu, eta 16urte inguru dituzte. Tolosa CF dagimnastika erritmikoan lehenmailako taldea duen Gipuzkoa-ko klub bakarra. Estatuan dago-en maila gorena da lehen maila,eta bertan izateko, EspainiakoTxapelketan lehen hiru postue-tan sailkatu behar da. Tolosa CF-k duela bi urte lortu zuen se-nior mailan ari zen taldearekin,eta iaz junior mailan ari zirene-kin lortu zuten. Beraz, bi taldeezberdinekin eskuratu du lorpenhori, baina klub bakoitzetik taldebakarra egon daiteke lehen mai-lan. Lehen mailara igo daitekeenmoduan, jaitsi ere egin daiteke.Hamabi eta hemezortzi talde ar-tean izaten dira maila horretan,eta azken lauak sailkatzen dire-nak jaitsi egiten dira.

Lehen mailako gimnastak ki-rolari erdi-profesionalak dira etahauekin kiroldegian entrenatze-ko aukera izan dute, Usabalgoindustrigunean duten pabilioiazgain. «Maila honetan lan handiaegin behar da, eta horretarakoberen beharra asetzen duten le-kuak behar dituzte», zehaztu duOtaegik. Talde txikia izan arren,distantzia mantentzeko egoeraguztietan musukoa jantzita da-ramatela azaldu dute klubetik.«Gainera, gel hidroalkoholikoaerabiltzen da eta norberak beremateriala erabili eta desinfekta-tu behar du amaieran. Horrezgain, lokala aireztatzen da entre-namendu amaieran eta bitarte-an makina batekin inguru guztiadesinfektatzen da: tapiza, aul-kiak, paretak, aldatzeko le-kua...», gaineratu du entrena-tzaileak.Lehen mailako taldeaz gain,

Tolosa CF kluba adin guztietakogimnastaz osatuta dago, 5 eta 25urte bitarte, hain zuzen ere. Bes-te talde guztiekin egon daitezke-en maila guztietan parte hartzendute, eskola mailan A-B eta Uda-berri mailan, eta estatu mailanoinarrizko eta absolutuko maile-tan.

ADINEKOEI OMENALDIACarlos Peña igerilariak abenduaren 12an proiektu berezi bategin zuen: spinning-eko bizikleta batean zortzi orduz arituzen pedalei emanez, Ibarrako bere etxeko balkoian. Orainarte egin dituen egitasmoekin alderatuta ezberdina da; izanere, COVID-19a dela-eta bizi den egungo egoerarengatik, «ezi-nezkoa izan da uretan egitea, horrelako erronkak egiten dire-nean elkartu ohi den jende kopuruarengatik», azaldu du. Egi-tasmoa «gure adinekoen omenez» egin du Peñak, «pandemia-gatik bereziki sufritu eta sufritzen ari direnen omenez». ATARIA

IRABAZLE ZESTA PUNTANEspainiako Pilota Federazioak (FEPelota) antolatutako Es-painiako Kopak bere ibilbide lehiakorrean jarraitzen du; 36metroko frontoia eta trinketa protagonista izan ziren lehenbi emanaldien ondoren, 54 metroko pilotalekuaren txandaizan zen. Txapelketa historikoa, izan ere, lehen aldia izan zenNoaingo pilotalekuan (Nafarroa) emakumezkoen zesta-pun-tako txapelketa bat jokatu zela. Naroa Merino tolosarrak (Do-nostia Jai Alai) eta Maialen Aldazabalek (Berriatua) osatuta-ko bikoteak irabazi zuen. ATARIA

Page 8: LEYRE CARRASCO «Gure ibilbidea ondoen laburtzen duen lana da» · 2020. 12. 15. · Gaixotasun mentalak gai tabuak dira gizartean, elkarriz-keta isileko gaiak. Inguruko nor-baitek

Zerkausian ari dira egutegia banatzen. Irudian, atzo, herritarrak Mugi egutegia jasotzen. JOSU ARTUTXA

Irudi onenekin egutegia

Mugi Tolosa egitasmoko irudiekin osatutako egutegia argitaratu duTolosako Udalak laugarren urtez, eta banaketa ari dira egiten

Erredakzioa Tolosa

L augarren urtea da To-losako Udalak MugiTolosa egitasmoko ir-teeren argazkiekinosatutako egutegia ar-

gitaratu eta parte hartzaileen ar-tean banatzen duela. Azken egu-netan egin moduan, gaur eta etziZerkausian egongo dira bana-tzen, 10:00etatik 12:00etara.Udal langileekin batera, Guru-

tze Gorriko boluntarioak, Nagu-silan, Iturriza, Harizpe eta BetiGazte erretirodunen taldeetakoordezkariak eta Ilarki elkartekokideak ari dira banaketan. Guzti-ra, 500 egutegi emango dituzteaurten, horietatik 200 inguru

egitasmoan parte hartzen duteneragileen artean. Bestela, Udateherritarren zerbitzuan, Eko sal-tokian, Tolosako anbulatorioanedota Usabal kiroldegian ere es-kuratu ahalko da egutegia, aben-duaren 21etik aurrera.«Gizarte ekimen parte hartzai-

le hau gizarteratzea da helburua,bertan parte hartzen dutenenpoza ikusaraziz, belaunaldienarteko harremanen garrantzianabarmenduz eta jarduera fisi-koak ezberdinen arteko harre-manak sendotzeko duen ahal-mena balioan jarriz», azaldudute udaletik. Mugi Tolosa egi-tasmoaren bidez egoera bazter-tzailean daudenei buelta emateabultzatu nahi du udalak, are

gehiago, aurten, osasun egoerakontuan izanda. «Gero eta adi-neko gehiago dago bakarrik bizidena, eta jarduera fisikorik egi-ten ez duena. Horregatik, gizar-teari ezagutarazi nahi zaio herri-tar hauek laguntza behar dutela,elkartzeko gune bat behar dute-la, maitatuak sentitu nahi dute-la». Horretan guztian, belaunal-dien arteko harremanek dutengarrantzian egiten du berezikiazpimarra Tolosako Udalak.Aurten, baina, ezin izan da

Mugi Tolosa egitasmorik egin,pandemiaren eraginez, bainaudalak Adinkide elkartearekinelkarlanean, adineko pertsonenbakardadeari aurre egiteko pro-grama ere jarri du martxan.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO ABENDUAK 16 Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEAZKENA 16AGENDA

Deialdiak

Altzo.Arrastoandokumentala etasolasaldia, Josu Iztueta eta Iker Iriar-terekin, 19:00etan, Batzarremuñon.Amezketa. II. Errepublika, Gerra Zi-bila eta Frankismoko datuak jaso-tzeko informazio bulegoakulturetxean, 10:00etatik 12:00etara. Tolosaldea.Finantzan adituak ez di-ren zuzendarientzako finantzake-takLehiberrin, 09:00etan, online.

Erakusketak

Tolosa.EmPoderArte eta TolosakoBerdintasun sailak antolatutakoSorginak!erakusketa, Aranburun.Tolosa.Tytti Thusberg-en KareliaModa jasangarriaren bilduma era-kusketa Aranburu jauregian.

28 KANALA11:00.Martaren eskulanak11:30.Gaurkoan Tolosaldetik12:00.Ander Zulaika bateria jolea17:00.1, 2, 3 hemen da Miru!17:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe (Monika Arrati-bel eta Eider Arruti)

ATARIA IRRATIA09:00. Pasahitza. Magazina: IkerIbarluzearekin eguraldi iragarpena,eskualdeko berriak eta kolabora-tzaileen tarteak.15:00. Desafioa. Herri kirolak.16:00. Zebrabidea. Arrosa sarekoirratien artean eginiko magazina.20:00. (H)ari naizela. Bertsolaritza.21:00. Lokatzetan. Umore saioa.

FARMAZIAK

Gaur

VILLABONA.Egunekoa. Juana Ma-ria Sanchez Alias. Kale Berria, 34. 943 69 11 30.

TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Larramendi kalea, 6. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Zerua zikinago ager-tuko zaigu, baina giroak la-saia izaten jarraituko du

gaur ere. Erdi eta goi-mailako hodeidezente agertuko da zeruan goize-an goizetik. Hala ere, ez dute beste-lako ondoriorik izango. Arratsaldean,berriz, hodeitza trinkotzen joangoda, azken orduetan zerua estalirikgeratuko delarik. Euri pixka bat egi-tea ere aurreikusten da. Haizeakhegotik joko du eta tenperatura ma-ximoak 13-15 gradu artean joko dugoia.

Bihar.Eguraldi atseginaizango dugu gaurkoan. Goi-zaldean hodeitza trinkoa-

goa izango da, baina ez du euririkegingo eta giro lasaia izango dugu.Arratsaldean hodeitza saretu etagiro eguzkitsua izango dugu. Haize-ak hegotik joko du eta tenperaturamaximoa 13 eta 15 gradu artean ko-katuko da.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.