Leuzemia
-
Upload
fisio2014-15 -
Category
Documents
-
view
47 -
download
2
Transcript of Leuzemia
Leuzemia Leuzemia odoleko minbizi mota bat da hezurmuinean hasten dena, odol zelulak
sortzen diren eskualdean. Leucemia hitzak odol zuria esan nahi du; globulu zuriak
(leukozitoak) hezurmuinean sortuak izaten dira, eta gorputzak infekzioen eta
substantzia kaltegarrien aurka joateko erabiltzen ditu. Leuzemiaren eraginez globulu
zurien kopuruak gora egiten du kantitate kontrolaezinetan. Minbizi zelulek globulu
gorriak, plaketak eta globulu zuri helduak (osasuntsuak) sortzea ekiditen dute; eta
ondorioz, odol zelulen kopuruak behera egiten duen neurrian hiltzeko arriskua
handitzen doa.
Minbizi zelulak odol korrontera eta gongoli linfatikoetara heda daitezke, baita garunera,
bizkarrezurmuinera (nerbio sistema zentrala) eta gorputzeko beste leku batzuetara.
Ez dago leuzemiaren kausa argirik, dena den, uste da faktore hauek eragina izan
dezaketela:
Arazo kromosomikoak
Immunitatesistemaren akatsak
Jaio aurretik, erradiazio edo X izpiekin kontaktuan egotea
Aurretik tratamenduan egotea farmako kimioterapeutikoekin
Hezurmuinaren transplantea izatea
Bentzeno bezalako toxinak
Arratoi eta laborategiko beste animaliengan birus batzuek leuzemiak sortzen
dituztela egiaztatu da. Gizakiaren kasuan jakina da ere birus batek (Epstein Barr
birusak,mononukleosi infekziosoaren eragileak) leuzemiarekin antza handia
duen linfoma bat sorrarazten duela (Burkitten linfoma).
1
Bi dira gaixotasun honen diagnostikorako gehien erabiltzen diren probak:
Hemograma: odoleko zelulen aldakuntzak ikertzen dira (eritrozito, plaketa eta leukozito helduen urritasuna eta zelula aitzindari gaiztoen gehiegizko
kopurua).
Mielograma: hezurmuinaren lagin baten azterketan datza. Anestesia erabiliz, puntzioaren bidez gaixoaren hezur baten hezurmuinaren odola
ateratzen da, hori aztertuz jakiten baita zeintzuk diren leuzemiak kaltetu
dituen leukozitomotak.
Leuzemia larritasunaren arabera, bi motatakoak izan daiteke:
Akutua: Kasu honetan, heldugabeak diren zelulak areagotu egiten dira oso
azkar. Hauek ez dituzte beharrezko funtzioak betetzen eta oztopatzen dute
zelula helduen sorkuntza. Normalean leuzemia mota hau umeetan ematen da.
Kronikoak: Honelakoetan, globulu zuri heldu gehiegi sortzen dira baina
anormalak dira. Leuzemia mota hau edozein adinetan gerta daiteke; hala ere,
normalean pertsona helduetan agertzen da.
Leuzemiaren tratamenduari dagokionez, helburua minbizi zelulak hiltzea da, zelula
normalak berriro haz daitezen hezurmuinean. Horregatik normalean tratamendua
kimioterapian, erradioterapian eta hezurmuinen transplanteetan oinarritzen da.
Leuzemia akutuak kimioterapiaren bitartez tratatzen dira, linfoblasto eta mieloblasto
gaiztoak akabatzeko. Odoltransfusioak ere ezartzen dira, batez ere gaitzaren
lehenengo fasetan, anemia eta odoljarioak zuzentzeko eta gaixoak infekzioak
tratatzeko antibiotikoak jasotzeko. Leuzemia kronikoetan berriz, kimioterapiaz gain,
erradioterapia ere erabiltzen da. Erradioterapia mina gutxitzeko erabiltzen da, baita
burmuinera, likido zefalorrakideora edota barrabiletara zabaldu den leuzemia tratatzeko
ere.
2
Hezurmuinaren transplantea ere zenbait leuzemia sendatzeko baliagarria da,
kimioterapia eraginkorra ez bada, hau da, kimioterapia egin ondoren minbizi zelulak
berriz agertzen badira. Baina horretarako, hezurmuin bateragarria aurkitu behar da, eta
hau sarritan oso saila izaten da.
Leuzemiaren pronostikoa leuzemiamotarekin eta gaixoaren adina eta egoera
orokorrarekin dago lotua. Hala ere, azken urteotan gaixoen biziiraupena nabarmen
hobetu da. Leuzemia linfoide akutua duten umeen %80a, esaterako, sendatu egiten da.
Hau kontuan hartuta lau leuzemia mota nagusi bereiz ditzakegu:
1. Leuzemia linfoide akutua (LLA)
2. Leuzemia mieloide akutua (LMA)
3. Leuzemia linfoide kronikoa (LLC)
4. Leuzemia mieloide kronikoa (LMC)
3
Leuzemia linfoide akutua (LLA) Minbizi honetan linfoblasto izeneko globulu zurien areagotzea ematen da, baina
linfoblastoak heldugabeak direnean oraindik. Minbizi zelula hauek, azkar sortzen dira
eta zelula normalak ordezkatzen dituzte hezurmuinean. Beraz, honek oztopatzen du
odol zelula osasuntsuak sortzea.
Kausak
Gehienetan ezin da kausarik aurkitu dena den, honako faktore hauek arriskua handitu
dezakete:
Down sindromea edo beste trastorno genetikoak
Leuzemia duen anaiarreba izatea.
Leuzemia mota hau normalki hiru eta zazpi urte bitarteko umeetan ematen da. Nahiz
eta leuzemia mota hau haurtzaroan ohikoa izatea, helduetan ere eman daiteke.
Sintomak
Mina hezur eta artikulazioetan
Hematomak eta odol jarioak izateko erraztasuna (ohi odoltsuak, azaleko eta
sudurreko odoljarioak, ziklo anormalak)
Nekatuta edo ahul sentitzea
Sukarra
Anemia
Gosea galtzea eta ondorioz, pisua galtzea ere.
Zurbiltasuna
Sahietshezurren azpiko mina
Orban gorri txikiak azalean
Gongoilen hantura (linfoadenopatia) lepoan, besoen azpian eta izterretan.
Izerdi hotza
4
Leuzemia mieloide akutua (LMA)
Leuzemia mieloide akutua minbizi mota bat da zelula mieloideetan (leukozitoak) sortzen
dena. Leuzemia mota honetan zulula anormalen ugaritzea oso azkarra izaten da, hauek
hezurmuinean pilatu egiten dira eta globulu gorri normalen sorrera oztopatzen dute.
Oso ugaria da pertsona helduen artean, zenbat eta nagusiago izan orduan eta
eraginkorragoa da.
Leuzemia mieloide akutua hezurmuinean hasten da (zelularenbarruko aldean, odol
zelula berriak sortzen diren lekuan), baina kasu gehienetan berehala zabaltzen da
odolera. Zenbaitetan gorputzaren beste eskualde batzuetara zabaltzen da: gibelera,
gongoil linfatikoetara, nerbio sistema zentralera, barrabiletara…
Hezur muinean aurkitzen diren eta garapenean dauden zelulen aldaketa genetikoaren
emaitza da leuzemia mota hau, eta hauek dira efektuak:
1.) Zelulen hazkuntza kontrolaezina eta izugarrizkoa; zelula hauei mieloblasto
deritze. Esan bezala, hezurmuinean pilatzen dira eta oztopatzen dute zelula
normalen hazkuntza.
2.) Zelula normalen hazkuntza oztopatzen dutenez, globulu gorrien, plaketen eta
globulu zurien kontzientrazio baxuegiak ematen dira. Globulu gorrien
kontzentrazio baxuak anemia eragiten du, plaketena plaketopenia eta globulu
zuriena leukopenia.
Kausak
Ez da aurkitu leuzemia honen eragilerik, baina badaude eragina izaten dezaketen
faktoreek. Hala ere, faktore hauek ez dute gaixotasuna zabaltzea determinatzen; izan
ere, badaude faktore hauekin harremana izan ez duten pertsonak, eta leuzemia
mieloide akutua garatu dutenak; eta alderantziz.
5
Frogatuta dagoen arrisku faktore bakarra erretzea da. Pertsona askok badakite
erretzeko ohitura guztiz lotuta dagoela aho, laringe, lepo eta birika minbiziarekin. Baina
oso gutxik dakite erretzeak ere kearekin kontaktuan ez dauden zelulak kaltetu
ditzakeela. Kean dauden substantzia kantzerigenoak birikak xurgatzen dituzte eta gero
odolhodien bidez gorputzeko leku askotara garraiatuak izaten dira.
Honako beste faktore hauek leuzemia mieloide akutua sufritzeko arriskua handitu
dezakete:
Substantzia kimiko batzuekin kontaktuan egotea (bentzenoa)
Quimioterapia edo erradiazioa jasan izana. Normalean tratamendua amaitu eta
urte batzuetara ager daiteke arazoa.
Odol nahasteak izatea
Sindrome genetikoak edo mutazio genetikoak izatea
Kromosomekin arazoak izatea ere:
Down sindromea : 21 kromosomaren beste kopia batekin jaiotzea
Trismia 8 : 8 kromosomaren beste kopia batekin jaiotzea
Familia aurrekaria: familiako beste norbaitek leuzemia jasan badu, familia bereko
beste batek sufritzeko probabilitatea handiagoa da.
Batez ere leuzemia mieloide akutua gizonetan ematen da, baina arrazoiak ez
daude argi.
Sintomak
Gaixotasunaren lehenengo sintomak honako hauek dira:
Sukarra
Infekzioak; izan ere, globulu zuri kaltetuek ezin dute infekzioen aurka jokatu.
Mina hezurmuinean
Nekea
Odoljarioak
Zurbiltasuna
6
Noduluak (lepoan, axila eta izterretan)
Hematomak gorputz osoan
Oi handituak
Garrantzitsua da aztertzea leuzemiaren sintomak arruntak diren beste gaixotasun
askoren antzekoak direla. Hala ere, leuzemiaren sintomak denbora aurrera joan ahala
larriagoak eta iraunkorragoak dira.
Leuzemia linfoide kronikoa (LLC)
Leuzemia lindoide kronikoa sindrome linfoproliferatibo kroniko mota bat da eta honek
adierazpen leuzemikoa dauka.
Odoleko minbizia bat da non hezurmuinak eta sistemalinfatikoaren organoek B
linfozito (globulu zuri mota) gehiegi sortzen dituzten. Egoera normal batean, B eta T
linfozitoek infekzioen aurkako jarduera dute, bai antigorputzen bidez (B linfozitoek), bai
zuzenean erasotzen (T linfozitoek).
Leuzemia linfoide kronikoan, B linfozitoek infiltratu egiten dute hezurmuina, ehun
linfatikoak eta beste organo batzuk (adibidez, gibela). Infiltrazio honen eraginez, odol
zelula normalak lekualdatzen dira eta horrek, organo kaltetuen funtzionamendu egokia
eragozten du. Horrekin batera, sortzen diren linfozitoek ez dute behar bezala
funtzionatzen eta ezin dute defentsa funtzioa bete.
Mendebaldeko herrialdeetan leuzemia mota hau oso ugaria da; aldiz ekialdeko
herrialdeetan nahiko gaixotasun arraroa izaten da. Espainian urtero 30 kasu berri
detektatzen dira milio bat biztanletik.
Gaur egun gaixotasun honek 60 urte baino gehiago duten pertsonetan agertzen da; eta
gaixotasun hau duten umeen kasu gutxi ezagutzen dira, gainera dutenek oso motel
garatzen dute gaixotasuna. LLC duten pertsonak ez dute inolako sintomarik adierazten
urteetan zehar.
7
Kausak
Ezezaguna da LCCren kausa. Ez dago inolako harremanik erradiazioarekin eta ez
dago argi zenbait produktu kimikok sortzen duten. Hala ere, Vietnamgo gerran agente
laranjari izandako espozisioak leuzemia mota hau garatzeko arriskua handitu du.
Sintomak
Kasu gehienetan, %80, ez dute inolako sintomarik garatzen; izan ere, normalean
nahigabe detektatzen dira. Beste kasuetan, sintoma nabarmenak hauek izaten dira:
astenia, gongoillinfatikoen handipena eta infekzio errepikatuak. Aipatzekoa da, sukarra,
izerdi hotza eta pisu galtzea ez direla ohikoak izaten.
Leuzemia mieloide kronikoa (LMC)
Leuzemia mieloide kronikoa odoleko minbizia da, non hezurmuinak granulozito
(globulu zuria) gehiegi sortzen dituen. Denborarekin zelula hauek hezurmuina
inbaditzen dute, organismo osoa ere. Horrez ondorioz, odol zelula sorrera normala ez
da gertatzen; hori dela eta, zenbait organoen funtzioa ez da behar bezala betetzen.
Gaixotasun honen garapena nahiko motela izaten da, pertsona askok gaixotasuna
garatzen dute baina ez dute inolako sintomarik jasaten urteetan zehar.
Leuzemien artean LMCak %1520 errepresentatzen du; eta Espainian, milioi
biztanleetatik, 15 kasu berri detektatzen dira urtero pertsona helduen artean.
Gaixotasuna hau helduen artean ematen da, ez da oso ohikoa umeetan garatzea.
Edoizen adinean agertu ahal den arren, normalean adin nagusietako pertsonetan
garatzen da.
8
LMCak hiru fasetan garatzen da. Hasierako fasean, edo fase kronikoan, kontrola
daitekeen granulozitoen sorrera ematen da. Bigarren fasean edo azelerazio fasean,
gaixotasuna kontrolaezina bihurtzen hasten da. Eta hirrugarrenean edo fase blastikoan,
leuzemia mieloide akutuan (%80) edo leuzemia linfoide akutuan (%20) bihurtzen da,
biak oso pronostiko txarrarekin. Lehen zeuden medikamentu eta tratamenduekin
gaixotasun hau zeukaten pertsonek ez zuten 8 urte baino gehiago bizirik irauten. Gaur
egun, aldiz, gauzatu diren aurrerapenei esker gaixo hauek denbora luzea (hamarkadak)
eman dezakete fase kronikoan.
Kausak
LMCren kausa erlazionaturik dago Filadelfia deituriko anomalia kromosomikoarekin.
Erradiazioak (istripu nuklearra, erradioterapia bidezko tratamendua) LMC garatzeko
arriskua handitzen du. Hala ere, Leuzemia mieloide kronikoa garatzen duten pertsona
gehienak ez dira egon erradiazioarekin kontaktuan, erradiazioarekin kontaktuan egon
diren pertsonek beste minbizi motak garatzen dituzte.
Sintomak
LMC duten pertsonei (%60) ohiko analitika baten bidez detektatu zaie gaixotasuna.
Lehen esan bezala, gaixoak urteak eman ditzake inolako sintomarik adierazi gabe.
Sintomak agertzen direnean, hauek izaten dira ohikoenak: ahultasuna, nekea, sukarra,
izerdi hotza, pisua galtzea, anemia, hemorragiak eta justifikaziorik gabeko hematonak,
infekzio txikiak, hezurretako eta artikulazioetako mina… Pertsona batzuk, barearen
handipenaren ondorioz, mina izaten dute sabelaldearen ezkerreko aldean.
Sintoma guzti hauek kontrolatuak izaten dira tratamendua hasterako, eta gaixoa
sintomarik gabe egongo da gaixotasuna bigarren fasera ailegatu arte.
9
BITXIKERIAK
Minesotako (Estatu Batuak) ikerlariek lortu dute emakume baten leuzemiarekin
amaitzea, elgorriaren birusaren genetikoki eraldatutako andui bat injektatzen. 2013an
saiakera kliniko batean ikerlariek aurkitu zuten andui horrek leuzemia mieloidearen
zelulak hiltzen zituela. Stacy Erholtz, 49 urtekoa, izan zen saiakera kliniko horretan
parte hartu zuten pertsonetako bat. Bere kasuan, minbizia (hamar urte zeramatzan
harekin) betiko guztiz desagertu zen genetikoki eraldatutako birus horrekin eta sei
hilabete darama berriro agertu gabe.
Modu erraz batean azalduta, birusaren eraginez, minbizi zelulak batu eta desintegratu
ziren. Gainera, badirudi genetikoki eraldatutako birusak sistema immunologikoa
estimulatu dezakeela minbizi zelulak hobeto ezagutzeko eta modu eraginkorrago
batean haien kontra joateko.
Ikerketa hau honetan oinarritzen da: hartzen dira genetitkoki eraldatutako birusak
minbizi zelulak infektatzeko baina ehun normalak errespetatzeko. Baina, ikerketaren
bigarren gaixoak ez zuen modu berean erantzun tratamendu berarekin. Dena den,
ikerlariek ikusi zuten irudien bidez nola birusa joaten zen bakarrik minbizi zeluletara.
Ikerlariak prestatzen ari dira saiakera klinikoaren bigarren aldia, birusaren dosi
gehiagorekin eta frogatu nahi dute ea haren eraginkortasuna handitzen den
radioterapiarekin konbinatzen.
Ziortza Llano eta Ane Artetxe
10