LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan,...

5
Urteko buletina • 2008 Haizebarri LEA ARTIBAI eskualdeko Lea Artibai, egunez egun turismoa garatzen

Transcript of LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan,...

Page 1: LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan, gure eskualdeko turisten profila izan dugu kontutan, eta baita ere beste erakundetatik

Urteko buletina • 2008

HaizebarriLEA

AR

TIBA

I esk

ua

lde

ko

Lea Artibai, egunez egun turismoa garatzen

Page 2: LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan, gure eskualdeko turisten profila izan dugu kontutan, eta baita ere beste erakundetatik

Lea Artibaiko turismoaren kudeaketa2007tik aurrera, Lea Artibaiko Garapen Agentziak hartu du Lea Artibai eskualdean turismoa garatzeko ardura. Leartibai Garapen Agentziako misioa eskualdeko garapen ekonomiko osoa da, eta beraz, eskualdeko biztanleen bizi kalitatea gehitzea du azken helburua.

Garapen Agentzia eskualdeko sei herrialdek osatzen dute: Ispaster, Le-keitio, Ondarroa, Berriatua, Markina- Xemein eta Etxebarria. Bestalde, turismo helburuak lortu ahal izateko, eta Lea Artibai eskualdeko tu-rismo eskaintza modu integralean ezagutarazteko, Lea Ibarra Manko-

munitatearekin sinatu zuen hitzarmen bat pasa den urtean, turismo ekintza planak aurrera eramateko xedez. Hau dela eta, Lea Artibaiko eremu geografikoa era batera-tuan sustatzen da gaur egun.

Leartibai Garapen Agentziak, 2008 urtean turismo ekintza plana jarri du martxan,

lau ildo estrategikoak landuz: Turismoaren kudeaketa, dinamizazioa eta produktuen sorrera, sektorearen lehiakortasuna eta sustapena. Lan ildo bakoitzean zenbait ekintza jarri dira martxan, ezarrita ditugun he-lburuak betetzeko asmoz.

La gestión del turismo en Lea Artibai Desde 2007, la Agencia de Desarrollo de Lea Artibai es la entidad pública responsable de la gestión turística de la comarca. Su ob-jetivo final es el desarrollo económico de la comarca y el aumen-to de la calidad de vida de sus habitantes. Para ello, se ha puesto en marcha un plan de actuación cuyas áreas principales de trabajo son: Coordinación y gestión del turismo, dinamización de proyec-tos, competitividad del sector turístico y promoción integral de la oferta comarcal.

Leartibai Garapen Agentziako misioa

eskualdeko garapen ekonomiko osoa da

Bisitarien datuak2008 urtean zehar, 27.085 pertsona pasa ziren Lekeitio eta Ondarroako turismo bulegoetatik. Grafikoan ikusten denez, ge-hienak uda sasoian. Lekeition 21.807 bisitaritik, 5.039 uztailean eta 7.644 abuztuan etorri ziren. Ondarroako turismo bulegotik 5.278 bisitari pasa ziren, 945 uztailean eta 1.735 abuztuan.

Jatorriaren kontua, beste urteko tendentziak mantendu egiten dira: Turismo bilakaera kontutan hartu ezkero, 2008an bisitari gutxiago izan dugu gure eskualdean, beste eskualdetan gertatu den bezala: Bestalde, Lekeitioko Turismo bulegoan, 14 bisita gidatu egin dira (623 pertsona). Playa de Ondarzabal txalupak 3.787 bisitari izan ditu (1.270 udan). Lekeitioko Eliz Ondarearen difusio programari esker, 12.000 inguru bisitari egon dira elizan. Hauetatik 168 bisita gidatu bat egin dute, eta 200 pertsonak audiogiden sistema aukeratu dute. Markina- Xemeinen bisita gidatu bi egin dira, 123 pertsona guztira. Azkenik, Simon Bolibar Museoak 4.767 bisitari jaso ditu.

Xabier
Sticky Note
Kendu bi puntu eta jarri puntu bat.
Xabier
Sticky Note
168 pertsonak
Xabier
Sticky Note
EZ DIRA IKUSTEN ONDO MARRAK. KOLOREAK ALDATU BEHARKO DIRA. BIDALIKO DIZUET GRAFIKOA BERRIZ.
Xabier
Sticky Note
kolorea: Berdezkara jo, mesedez, gure logoaren kolorea da eta.
Page 3: LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan, gure eskualdeko turisten profila izan dugu kontutan, eta baita ere beste erakundetatik

2008 urtean garatutakoekintza nagusiak

KUDEAKETA:Turismo arloan aukeran dauden dirulaguntzen programetan parte har-•tu dugu eskualde mailan.

DINAMIZAZIOA: Basquetourreko “Hor dago plana” diagnostikoan hartu dugu parte, gure •eskualdeak duen eskaintza eta baliabideak aurkeztuz. Basquetourrek martxan dituen honako proiektu hauetan parte hartu •dugu: Euskadiko ibilbideen proiektua, Euskal Kostako Dinamizazio Plana eta Done Jakue Bidearen Dinamizazio Plana. Prospektiba lanak egiten ari gara, eskualdeko zenbait baliabide turismo •balioan jartzeko aukerak aztertuz.

SEKTOREAREN GARAPENA: Martxoan, maiatzean eta uztailean turismo arloan dauden dirulagun-•tzen berri luzatu diegu eskualdeko sektoreko enpresei.Turismo arloan sortu berri diren enpresei aholkularitza zerbitzua eskai-•ni diegu. Haizebarri – turismo sektoreko buletinaren hiru ale atera dugu.•III. Turismo Topaketak ospatu dugu, interes handiko esperientziak eza-•gutuz.Trebakuntza beharrizanak aztertzeko asmoz, inkesta bat egin dugu se-•ktoreko enpresen artean. Honen ondorioz, zenbait ikastaro garatzeko aukerak aztertuko ditugu 2009 urtean.

KOMUNIKAZIOA ETA PROMOZIOA:Komunikazio plana dela eta, medio ezberdinetan agertu da Lea Artibai Eskualdea. Plangintza egiterakoan, gure eskualdeko turisten profila izan dugu kontutan, eta baita ere beste erakundetatik egiten den promozioa, sinergiak aprobetxatuz eta baliabideak optimizatuz. Turismo azoketan parte hartu dugu: FITUR, STIC, INTUR, EXPO-NA-•TUR eta Expovacaciones (Bilbon ospatzen dena). Azken honetan, Bi-zkaia Kosta Elkartearekin batera, pintxo dastaketa bat antolatu genuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Horretarako, Pantxo Bedialaune-ta izan genuen gure eskualdeko produktuen aurkezle. Bizkaia Natural markapean egindako ekintza eta promozioan parte har-•tu dugu. Pasa den urtean argitaratu genituen eskualdeko katalogo berria eta •mapa, eskualdeko ostatu eta jatetxeen artean banatu ditugu. Baita Eus-kadiko turismo bulegoetan ere. Eskualdeko foiletoak arrakasta handia izan du azoketan.Eskualdeko ibilbideen foiletoa argitaratu da.•Kalatxo Turista foiletoa argitaratu da, eskualdeko baliabideak eta kon-•dairak zabaltzeko asmoz. Ume eta gazteei zuzendutako informazioa da, famili turismoa sustatzeko asmoz sortuta. Cicerone informazioa sistema sustatzeko, foileto berri bat argitaratu •dugu. Pasa den urtean Urko ibilbidean gehitu ziren 5 puntu; beraz, es-kualdean 25 puntu ahal dira bisitatu sistema honen bidez. Web orriko edukiak gaurkotu egin dira eta sektoreari informazioa luza-•tzeko atal berri bat sortu da. PIT- 24 orduko informazio puntuak martxan daude, eta edukiak •gaurkotu egin dira ere.

KOMUNIKAZIO PLANA

Banner El Correo Digital •(maiatza- ekaina, urria-azaroa)

Bilboko Gida •(martxoa- maiatza- uztaila eta iraila)

Nabarreria Aldizkaria •(Aste Santua, uda eta negua)

Herri Irratia •(Expovacaciones, Por la Senda del Kiosko)

Berria •Hitza Festarik Festa•Turismo y Ocio •(Udako edizioa, estatu mailako banaketa)

Argazki bilduma•Iragarkien diseinua•

5 turismo azoka espezializatuak•

Lea Artibai III. turismo topaketakAbenduaren 10ean, Aisia Lekeitio hotelean, Leartibai Garapen Agentziak Lea Artibai III. Turismo Topaketak antolatu zuen. Turismo politikan gakotzat hartua da prestakuntza arlo honen sendotze eta artikulazio bideetarako. Hori dela eta antolatu ziren III. Turismo Jardunaldiak, eskualdeko turismo erreali-tatearekin bat datozen gaiak jorratzeko. Hirugarren ekitaldi honek, alde batetik, helmuga turistiko baten plangintzan ad-ministrazio publikoek daukaten zeregina eta baita, eskualde mailan (Lea Artibai), zein herri mailan alor publiko eta priba-tuaren artean dauden lankidetza harre-manak jorratu ditu. Eskualde honetan izaera pribatua daukan Lekeitio Tour turismo elkartea sortu berri delarik, turismo alorreko lanki-detza erakundeen sorrera esperientziak azaldu dira. Egitaraua, Lekeitioko alkatearen ongi etorria eta Jabier Alberdi Leartibai Garapen Agentziako lehendakariaren aurkezpenaren ondo-ren, Ainara Basurko Leartibai Garapen Agentziako gerentea-rekin hasi zen, gaia kokatuz. Gero, Koldo Goitiak, Itsasmen-dikoi – Landa eta Itsasertze Eremuen Garapeneko teknikariak,

Itsasmendikoik egiten duen lana azaldu zuen. Xavier Camps i Comas-ek, Alt Empordà Turisme elkartearen lehendakaria, eta Joan Vilahú i Guàrdia-k, Consell Comarcal de l´Alt Em-pordàko lehendakari ordea dena, beraien elkartearen xedea eta egitasmoak azaldu zituzten. Bestalde, Cudillero Turismo elkar-

tearen izenean bere idazkaria Mª Mar Perez etorri zen eta beraien esperientzia azaldu zigun.

Sektorearen partaidetza oso aberasga-rria izan zen, eta probetxuzko eztabai-dak sortu ziren gaiaren inguruan. Ondo-rio modura, Xabier Camps i Comasek, Alt Empordà Turismeko lehendakariak egin zuen hausnarketa bati kolpe egingo

diogu: edozein elkarte edo forotan hiru talde handitan des-berdinetako agenteak daude: Guztiz konbentzituta daudenak, beti kritikoak direnak, eta dena berdin zaienak eta lehen eta bigarren artean mugitzen direnak. Jardunaldietara lehen talde-koak etortzen dira normalean. Horregatik, Leartibai Garapen Agentziatik oso pozik agertzen gara aurten jardunaldietan izan dugun partaidetzarekin, gero eta zabalagoa baita.

Los III. Encuentros de Turismo de Lea Artibai se celebraron el 10 de diciembre en el Hotel Aisia Lekeitio. Esta edición ha contemplado, por un lado, cual es el papel que juegan las diferentes administraciones públicas en la planificación turística de un destino y los marcos de colaboración público privada existentes tanto desde un ámbito comarcal (Lea Artibai) como local. (Lekeitio), analizando las experiencias de dos asociaciones de referencia: Alt Empordà Turisme y Cudillero Turismo.

Las jornadas agruparon a diferentes agentes del sector: representantes de las oficinas de turismo de la zona, empresas pertenecientes a Lekeitio Tour, responsables de las asociaciones de comercio Kitto y Zatozte, técnicas de la Mancomunidad de Lea Ibarra y los alcaldes de cuatro localidades de la comarca: Gizaburuaga, Lekeitio, Ondarroa y Markina-Xemein, entre otros agentes.

III Encuentro de Turismo

Xabier
Sticky Note
Bizkaia txarto moztuta.
Xabier
Sticky Note
informazio
Xabier
Sticky Note
handitan hitza kendu
Page 4: LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan, gure eskualdeko turisten profila izan dugu kontutan, eta baita ere beste erakundetatik

Eskualdean ekimen desberdinak jarri dira martxan turismo arloan:

Lea Ibarra Mankomunazkoak Lea Ibilbidean informazio panel berriak jarri ditu •eta ibilbideari buruzko foileto berria atera du. Markina – Xemeinen seinale berriak jarri dira herriaren zehar, Done Jakuaren •bidearen norabidea markatzeko. Ogeia, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri hondartzek ISO 9001 eta 14001 kalitate •ziurtagiriak lortu dituzte. Lekeition, Itsas Ondarearen Interpretazioa Zentroaren proiektuaren baitan, ho-•nako baliabide hauek ari dira turismo balioan jartzen: Santa Katalina Itsasargian Nabigaziorako Interpretazio Zentroa egingo da eta Santa Elena Baselizan Sosoa-ga jauregiko dolarearen musealizazioa. Lekeition ere, honako produktu hauek jarri dira martxan: Bisita gidatuak, eliz •ondarearen difusio plana (erakusketa bat egin da udan eta baita ere bisitak), Pla-ya de Ondarzabal txaluparen bisita eta Tximinoi Jardunaldiak, besteen artean. Lea Artibai Amankomunazgoa hasi da Marierrotako proiektuaren obrekin. Epe •ertain batera marea errota martxan ikusteko aukera izango dugu

Ondarroan produktu berri bart sortu da: Alegria •Kontserbak eta Sutargi jatetxeak fabrikara bisita gi-datua eta gero bazkari bat eskaintzen dute. Grupo Iruña eta UR 2000 enpresek beraien Outdoor •egitaraua aurkeztu zuten urrian Bauskainen. Produk-tua enpresa, turismo agentzia, kontsultora edo enpre-sa profesionalei zuzenduta dago, eta Bauskaineko azpiegiturak erabiltzen ditu produktu bat osatzeko: Enpresa- pizgarriak eta outdoor training. Ostatu Berriak: Villa Itsaso Hotela *** eta Oxangoiti •Jauregia**Tate Gozotegiak Euskal Gastronomia Akademiak •ematen duen Jose Maria Busca Isusi saria jaso du.

Egitasmoak herriz herri

Turismo enpresak

Erakunde desberdineko turismo planak eta egitasmoakAurten plan asko jarri dira martxan, beste erakun-deen eskutik:

Basquetour-ek, Turismoaren Euskal Agentziak, •HOR DAGO PLANA, Euskadiko marketing plana burutu du. Planaren ondorioz, Euskadiko turismo irudi berri sortu da, eta baita ere logo berri bat: “EUSKADI … MADE IN”Hor dago planaren ondorioz, sei marka berri •sortu dira Euskadi sustatzeko. Hauetatik bat Euskal Kostaldea- Costa Vasca marka da. Ho-nen inguruan, Basquetour Euskal Kostako Di-namizazio Plana jarri lantzen ari da, eta kostal-dean dauden herri zein eskualdeko egitasmoak aztertuko ditu.Done Jakue bidearen inguruan dinamizatzeko •plan bat jarriko da martxan. Gure eskualdeko agenteek hartu dute parte diagnostikoan. Euskadiko Ibilbideen Plana ere bukatzen dago. •Euskadin ibilbide asko daude, baina turismo balioan jarri behar dira (azpiegiturak, seina-leak eta abar). Gure eskualdean Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea dago, baita ere Bizkaiko kostako ibilbidea edo Lea Ibilbidea. Ibilbide guztiak aztertu eta plan orokor bat egingo da Euskadirako. Bizkaiko Foru Aldundiak bere Legegintzal-•diko Turismo Plana aurkeztu zuen abuztuan, Bizkaiko egungo turismo egoera aztertuz, eta proposamen berriak aurkeztu ditu Bizkaiko tu-rismoa lantzeko.

Itsasoz eta lehorrez Lea Artibai katalogoan, eskualdeko mapan edo www.learjai.com web orrian agertzen den datoren bat oker badago (helbideak, telefono zenbakiak, e.a.), mesedez jarri kontatuan gurekin [email protected] helbide elektronikoan edo 946034111 telefono zenbakian.

Si encuentra algún dato erróneo (dirección, teléfono, etc…) en el mapa comarcal, el catálogo de Lea Artibai Por tierra y mar o en la página web www.learjai.com, por favor, contacte con nosotros en la dirección de co-rreo electrónico [email protected] o en el teléfono 946034111

Xabier
Sticky Note
Orrialde osoan, urdina izan beharrean, berde kolorea erabili.
Xabier
Sticky Note
BERDE EDO LATANJA KOLOREA?
Xabier
Sticky Note
KENDU KOMA.
Xabier
Sticky Note
IRUDI BERRIA
Xabier
Sticky Note
KENDU JARRI HITZA.
Xabier
Sticky Note
DINAMIZAZIO
Xabier
Sticky Note
EZ MOZTU www.learjai.com eta [email protected]
Page 5: LEA ARTIBAI eskualdeko Haizebarri - EUSKARA · 2010-03-04 · Eskualdea. Plangintza egiterakoan, gure eskualdeko turisten profila izan dugu kontutan, eta baita ere beste erakundetatik

INFORMAZIO GEHIAGOLeartibai Garapen AgentziaTurismo ArloaSabino Arana, 14, 48280 LekeitioTel: 94 603 41 11 • Fax: 94 603 41 13e-mail: [email protected] • www.leaibarra.com K

IÑU

KA

Lea Ibarra