LANTZEKO FITXAK HELDUEN HEZKUNTZA · bat eratzeko eta beraien seme-alabak hazteko, hori...

4
HELDUEN HEZKUNTZA HELDUEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK ETA EKINTZAK LANTZEKO FITXAK GELAN

Transcript of LANTZEKO FITXAK HELDUEN HEZKUNTZA · bat eratzeko eta beraien seme-alabak hazteko, hori...

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

HELDUENHEZKUNTZA

HELDUEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK ETA EKINTZAK

LANTZEKO FITXAKGELAN

umsx_euskera_20080812.indd 28 13/08/2008 21:08

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

29GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

HELDUENHEZKUNTZA

HELDUEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK ETA EKINTZAK

LANTZEKO FITXAKGELAN

HETEROSEXUALITATEARI BURUZKO GALDEKETA

Sexu-orientazio desberdina duten pertsonek izan ditzaketen senti-

menduen azterketa.

Helburua: Galdera hauek pertsona he-terosexualei egiten zaizkienean sor deza-keten harriduraz baliatuz, LGBT taldeek jasaten duten bereizkeria aztertzea, talde hauen sentimenduekin bat egitea eta

aniztasun afektibo-sexualarekiko egon behar lukeen askatasunari buruz haus-nartzea.

Adina: 17 urtetatik aurrera.

Beharrezko materiala: 3. fitxa (30. orri-aldea). Fotokopiatu eta ikasleari eman.

Garapena: Fitxan azaltzen den galdeke-ta erantzun, eta amaitzean, sustatu ditu-en sentimenduak adierazi.

ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Zinemaren bidez, sexu-orientazio desberdin bategatiko bereizkeriari

buruzko hausnarketa.

Helburua: Pertsona homosexualei bu-ruzko zenbait filmi buruz hausnartzea.

Materiala: Gelan ikus daitezkeen filmak.

Garapena: Hezitzaileentzako gidan (11.orrialdean) azaltzen den filmografian

oinarrituz, zinema-forum bat antolatu. Orientazio afektibo-sexual eskubideari buruzko eztabaida bat antolatu, ondoren-goak edota beste galdera batzu mahai-gaineratuz: • Zer gertatzen da istorioan?• Nor da protagonista?• Zein tokitan, garaitan, zein egoeratan…

jazotzen da filmea?• Ematen al da giza eskubideen urrake-

tarik?• Zein eskubide ez dira errespetatzen?• Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibert-

saleko zein atalei dagozkie urraketa horiek?

• Eta Espainiar Konstituzioko zein atalei?

• Nor da biktima?

• Nor edo nortzu dira erantzuleak?

• Zer sentitu duzu filmea ikustean?

• Gaur egun, halakorik gertatzen dela uste al duzu?

• Biktimarekin identifikatuta sentitu al zara? Inoiz antzekorik gertatu al zaizu?

• Antzeko zerbait gertatu zaion inor ezagutzen al duzu?

• Zer deritzozu gaiari buruz?

TESTUEN ANALISIA Helburua: Lesbianen, gayen, transgene-roen eta bisexualen historian jasandako bereizkeria eta giza eskubideen urraketa aztertzea eta euren errora iristen saia-tzea. Jarrera homofobo fisiko zein aho-zkoekiko jarrera kritiko bat garatzea.

Beharrezko materiala: 4. fitxa (31.orrial-dea). Fotokopiatu eta ikasleari eman.

Garapena: Ekintza hauen garapena pro-posatutako testuen irakurketan oinarri-tzen da. Komenigarria da aurretik Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko sarrera labur bat eta iruzkin bat egitea. Testuak irakurri ondoren, zenbait ekintza proposatzen dira, eta hezitzai-leak, taldearen dinamikaren arabera, banakakoak, binakakoak edota talde-kakoak izan daitezela erabaki dezake. Azaltzen diren iritziak amankomunean jartzea gomendatzen da; hezitzaileari dagokio ikuspuntuak oso urrunak badira eztabaida moderatzea.

umsx_euskera_20080812.indd 29 13/08/2008 21:08

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

30 AMNESTY INTERNATIONAL

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

3FITXAHETEROSEXUALITATEARI

BURUZKO GALDEKETA1. Noiz antzeman zenuen zure

heterosexualitatea?

Beti jakin izan dut.

Nerabetasunean.

Duela gutxi.

Oraindik zalantzak ditut.

2. Zure heterosexualitatea onartzeak buruhauste handiak eman al zizkizun?

Bai, baita oraindik ere. Handiak ez, baina eman zizki-dan.

Ez. Egia esan, oso zoriontsua naiz.

3. Ezagutzen al dituzu antzeko kasuak?

Bai. Ez. Ez dakit. Jendeari ez zaio atse-gin gai horietaz hitzegitea.

4. Zure gurasoei gertatzen zaizu-na azaltzeko asmorik al duzu?

Bai, hala uste dut, eta ulertuko nautelakoan nago. Oso pentsa-era irekia dute.

Ez, ez nieke sekula halakorik kontatuko.

Uste dut erruz kostako litzaie-keela onartzea. Oso hezkuntza tradizionala jaso zuten.

Honezkero esan diet!

5. Eta zure lagunei? Bai, hala uste dut, haietako batzuk ere heterosexualak dira eta.

Ez, ez nieke sekula halakorik kontatuko.

Onartzea zaila egingo litzaie-keela uste dut.

Honezkero esan diet nire zen-bait lagunei.

6. Inoiz baztertua sentitu al zara heterosexuala izateagatik?

Batzutan.

Etengabe.

Ez.

Ez, baina naizena ezkutatzen dudalako.

7. Zenbat aldiz izan zara, zaren bezala onar zaitezen edota heterosexuala izatez uzten lagun zaitzan, psikologian aditu batenarenean?

Askotan. Tratamendu bat jarraitzen ari naiz.

Ulertuko ez nauen beldur naiz. Ez, ez naiz “arazo” horregatik harengana joan.

8. Gai al dira, zure ustetan, sexu desberdineko bi kide familia bat eratzeko eta beraien seme-alabak hazteko, hori haurrent-zat trauma bat izan gabe?

Bai. Ez. Hori bikote bakoitzaren baitan dago.

9. Zer sentitzen duzu “hetero-sexual zikina” bezalako esa-pideak entzuten dituzunean edota gai horrek etengabeko isekak eta irainak sortzen di-tuela ikustean?

Mina ematen dit eta nahiago nuke desagertzerik banu.

Niri zuzenean esaten ez badi-date, ez zait axola.

Egia esan, arrazoi dute: hala-koak gara heterosexualak.

Nire burua eta ni bezelakoak direnak agerian defendatzen ditut.

umsx_euskera_20080812.indd 30 13/08/2008 21:08

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

31GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

Ikasleak erantzun beharreko galderak:• Amnesty Internationalek hamar urte

baino gehiago daramatza gayen, les-bianen, bisexualen eta trangeneroen eskubideak defendatzen. Zer deritzozu horri buruz?

• Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsala irakurtzerakoan, zein atalek uste duzu dutela erlazioa gai honekin? Ezagutzen al duzu lesbianen, gayen, bi-sexualen edo transexualen eskubideak urratzen diren gaur egungo kasurik?

• Zer deritzozu munduko zenbait herri-aldetan gayek, lesbianek, bisexualek eta transexualek jasan behar dituzten torturei eta jazarpenei buruz?

• Ezagutzen al duzu gaur egungo kasu-rik?

• Herrialde batzutan sexu berekoen ar-teko sexu harremanek heriotza-zigorra jaso dezakete. Aipa dezakezu herrialde horietako bat?

• Zergatik uste duzu dela garrantzitsua Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsala?

• Saudi Arabian homosexualitatea legez kanpokoa da, bai gizonentzat eta bai emakumeentzat. Ezartzen den zigorra heriotza-zigorra izan daiteke. Zure us-tez, gaur egun oraindik Saudi Arabiako ordezkaritza Giza Eskubideen Aldarri-kapen Unibertsala berrestearen aurka egongo al litzateke?

• Eskubideen berdintasunean azken urteetan aurrera egin dugula uste al duzu?

• Zure ustetan, homosexualak eta trans-generoak al dira soilik bere eskubideei buruz arduratuta egon beharko lukete-nak?

4FITXA

Amnesty Internationalen ustez, sexu-orientazioa (generoa edota arrazaren antzera) giza-nortasunaren oinarrizko atalei lotuta dago, osotasun fisikorako eta mentala izateko oinarri-zko giza eskubidearekin erlazioa izanik.

Amnesty Internationalek badaki munduko leku askotan ez direla gayen, lesbianen, bisexua-len eta transexualen giza eskubideak errespetatzen:

— Ukatu egiten zaizkie bizitza, askatasun eta osotasun fisikorako eskubideak berdintasunegoeran gozatzea.

— Beste zenbait oinarrizko eskubide kentzen zaizkie, haien artean elkarte eskubidea eta adierazpen askatasuna.

— Bizitza pribatua, lana, hezkuntza eta osasuna babesten dizkieten giza eskubideak ere neurri handi batean lermatzen zaizkie.

— Tortura eta tratu txarrak ekiditeko lanaren bitartez, Amnesty Internationalek unibertsalta-sun printzipioa zabaldu nahi du, oinarrizkotzat jotzen du eta. Gizarte talde bati giza esku-bideak urratzea onartuko bagenu, giza eskubideen babes sistema osoa ahulduko genu-ke, bere erroa ukatuko genuke eta, hots, gizaki guztiek eskubide eta duintasun berdinak dituztela. Tortura eta tratu txarrak ez jasateko eskubidea gizaki guztiei errespetatu behar zaie, bereizkeriarik gabe.

Amnesty Internationalek jakin ahal izan duenez, gutxienez 70 Estatuk hasi dute XXI. men-dea sexu bereko pertsonen arteko sexu-erlazioak galerazten dituzten legediak indarrean mantenduz. Herrialde batzutan, erlazio hauek heriotza-zigorra izan dezakete.

“1948 baino lehen, estatuek bakarrik zitu-zten nazioartean aitortutako eskubideak. Nolabaiteko oinarrizko maila suposatu zuen urte horretan, Giza Eskubideen Al-darrikapen Unibertsalak eskubide hauek bermatu zizkien estatuek edota ohitura zapaltzaileek –hots, komunitateek– me-hatxatutako gizabanakoei”.

Thomas W. Laqueur. La imaginación moral y los derechos humanos (“Los derechos humanos como política e idolatría”-ren barruan. Paidós, Bartzelona, 2003)

“1947an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala idazten ari zenean, Saudi Arabiar ordezkaritzak bereziki 16. eta 18. atalen aurka (ezkontzeko onespen aska-tasunari eta erlijio askatasunari buruzko-ak, hurrenez hurren) zituen eragozpenak azaldu zituen (…) Atal horiekiko zituzten oztopoak aitzakitzat hatuz, Saudi Arabiak Aldarrikapena sinatzeari uko egin zion”.

Michael Ignatieff. Giza Los derechos humanos como política e idolatría. Paidós, Bartzelona, 2003

Kontuan izanik munduko askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen direla (...)

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

TESTUEN ANALISIA

umsx_euskera_20080812.indd 31 13/08/2008 21:09