LANALDI PARTZIALEKO ENPLEGUA - Bizkaia a... · Lanaldi partzialeko enpleguak lan-munduan sartzeko...

23
2007KO EKAINA LANALDI PARTZIALEKO ENPLEGUA

Transcript of LANALDI PARTZIALEKO ENPLEGUA - Bizkaia a... · Lanaldi partzialeko enpleguak lan-munduan sartzeko...

  • 2007KO EKAINA

    LANALDI PARTZIALEKO ENPLEGUA

  • aurkibidea

    Sarrera 1

    Esparru legala 3

    Telelana 6

    Esperientzia

    aitzindaria 7

    Datuak 9

    Bestelako

    proposamenak 15

    Baliabide gida 17

  • 1

    SARRERA Gaur egun, enplegu-kolokatasunaren baliokidetzat jotzen dugun arren, lanaldi partzialeko lana bestelako aukera izan daiteke gazteentzat. Pertsona askok lanaldi partzialeko lana aukeratzen dute bai dirua behar dutelako, bai aparteko dirua irabazi nahi dutelako. Dena dela, aipatzekoa da, gazteriaren %15ek baino ez duela lanaldi partzialeko enplegua aukeratzen. Injuvek, Gazteriaren Institutuak, iaz egindako azterketa baten arabera, 20 eta 24 urte bitartekoak dira jardueraren bat egiten duten eta aldi berean euren lehen enpleguan aritzen diren gazteak, eta euren lehen enpleguan ez beste batean aritzen direnak 25 eta 29 urte bitartekoak dira. Aipatutako adin horretako gazteak gurasoen etxean bizi dira, bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu dituzte, ezkongabeak dira, menpekotasunean edo nolabaiteko independentziarekin bizi dira eta gehienak hiri inguruetan bizi dira. Era berean, lan partzialeko lan-kontratuak onartzen dituztenek gogo onez aukeratzen dituzte, eta gizonezkoak izaten dira. Aipagarria da enplegu mota honetako lanaldia astean 36 ordukoa izatea, lanaldi osoan ere ia beste hainbeste lanordu egiten baitira. Lanaldi partzialeko enplegua egin nahi duten gazte gehienek lagunengana eta senitartekoengana jotzen dute informazio eske, bereziki, lanposturen bat bete behar duten lantokietan lan egiten dutenengana. Badaude lana euren kabuz bilatzen dutenak ere, eta, azkenik, enplegu bulegoetara edo lantokietara zuzenean joaten diren gazteak ditugu. Lanaldi partzialeko enpleguak lan-munduan sartzeko eta ikasketak eta zaletasunak bateratzeko aukera aparta eskaintzen du. Mota honetako lanen eskaintza handitu egiten da udan (bereziki, merkealdietan) zein Gabonetan (opariak erosteko aldian). Urtearen gainerakoan, asteburuetara mugatzen dira mota honetako lan-eskaintzak. Langile askok oporrak hartzen dituztenez eta turista asko datozenez, uda eta Gabonak urteko sasoirik aproposenak ditugu lanpostu bat lortzeko. Lanpostu gehienak zerbitzu sektorekoak izaten dira, hain zuzen ere, ostalaritza eta merkataritza arlokoak. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak egindako txosten baten arabera, azken bost urteotan handitu egin dira zerbitzu sektore arloko lan eskaintzak, eta lanaldi partzialeko kontraturik gehienak ere arlo honetakoak izan dira. Lan-eskaintza gehienak ostalaritza arlokoak dira, beraz, gazte asko ostalaritzan hasten dira aparteko dirua irabazi ahal izateko, beste eginkizun batzuk ere alde batera utzi barik. Lanaldi partzialeko kontratuek ere badute desabantaila bat: askotan ez da kontraturik sinatzen. Langile askok inolako kontraturik gabe lan egiten dute eta egindako lanaren truke diru beltza jasotzen dute. Horrez gain, langileek nagusiarekin hitzartutakoak baino lanordu gehiago sartzen dituzte maiz.

  • 2

    Administrariek ere badute lanaldi partzialeko enplegua lortzeko aukera, baina eskaintza hauek ez dira aurretik aipatutakoak bezain zabalak, eta gehienak familia enpresetan eskaintzen dira. Badago beste lanbide bat ere lana eta beste eginkizun batzuk uztartzeko parada ematen duena: teleoperadorea. Puri-purian dagoen lanbide hau aukeratzen duenak, ziur aski, lanaldi partzialeko kontratua sinatuko du. Egunkarietako eta Interneteko lan-eskaintzak irakurtzea baino ez dago askotarikoak direla ikusteko. Gabonetan, zenbait sektoretako ekoizpena handitzen denez eta langile askok oporrak hartzeko aprobetxatzen dutenez, kontratazio gehiago egiten dira. Alta Gestion ABLEk iazko urte amaieran egindako azterketaren arabera, enpresek gabonetan lan egiteko eskatzen dituzten hautagaiak 18 eta 24 urte bitarteko ikasleak izaten dira. Gabonetan, jarduera-hazkundea duten sektoreak banaketa, logistika eta zerbitzu sektoreak dira, hurrenez hurren. Dena dela, kontuan hartzekoa da elikadurarekin zerikusia duten enpresen hazkundea ere. Ondoren, sasoi horretan gehien eskatzen diren lanpostuak zerrendatuko ditugu: sustatzailea, animatzailea, bezeroari arreta emateko langilea, zenbait produktuetarako teleoperadorea, saltzaileak, dendariak, paketatzaileak, hornitzaileak, sukaldariak, zerbitzariak eta biltegiko langileak. Lanaldi partzialeko enplegua, geldialdi bat izan ondoren, suspertu egin da aspaldi honetan, Europar Batasuneko herrialderik garatuenetan duela urte batzuk gertatutakoaren ondorioz. Azterketa batzuen arabera, lanaldi partzialeko enplegua ez da hain aukera txarra, enplegu finkoaren eskasia gero handiago dela kontuan hartzen badugu. Arestian esan dugunez, gazteak dira lanaldi partzialeko enpleguetara aurkezten direnak. Bi multzo handi bereiz ditzakegu. Alde batetik “zorioneko gazteak” ditugu. Gazte hauek Lanbide Heziketa, Batxilergo edo unibertsitateko ikasleak dira eta aldi baterako lanak egiten dituzte (lanaldi partzialeko lanak, besteak beste) bai lan-eskarmentua lortzeko, bai aparteko dirua irabazteko asmoz. Bestetik, “zorigaiztoko gazteak” ditugu. Hauek ia ez dute lan egiteko aukerarik, ez baitute prestakuntza jasotzeko edo lanbiderik ikasteko paradarik izan. Askotan, prestakuntza aintzat hartzen ez den auzoetan hazi dira eta ez dute ikasteko beharra sentitu. Iraupen mugatuko kontratuak (obra-kontratua, zerbitzu jakineko lan-kontratua, kontratu ebentuala eta bitarteko kontratuak) eta lanaldi partzialeko kontratuak aldi baterako kontratazioaren barruan daude. Ondoren aldi baterako kontratuen esparru juridikoa eta legala azalduko ditugu.

  • 3

    ESPARRU LEGALA

    1.-Zertan datza?

    Lanaldi partzialeko kontratuak egunean, astean, hilean edo urtean lanordu mugatu batzuk egin behar direla adierazten du, eta lanordu horiek lanpostu berberari dagozkion lanaldi osoko lanorduak baino gutxiago izango dira. Ondorio horietarako, enpresa bereko eta lan zentro bereko lanaldi osoko langile batekin alderatu daitekeen lanaldi osoko langilea dela ulertuko da lan kontratu bera eta lan berbera edo antzekoa burutzen duen langilea. Enpresan berean alderagarria den lanaldi osoko langilerik egon ezean, lanaldi osoa lan hitzarmenean adierazita dagoena edo legezko gehienezko lanaldia izango da.

    2.-Iraupena

    Lanaldi partzialeko kontratua mugagabea edo mugatua izan daiteke (araudian hala aurreikusiz gero). Lan kontratuen iraupena zazpi egunetik beherakoa izatekotan, enpresak Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko kuota ehuneko hogeita hamasei handituko da.

    * Langileari lanaldi partzialeko kontratu mugagabea egingo zaio enpresan lan finkoak edo aldizkakoak egiteko kontratatua izan denean.

    * Lanaldi partziala, iraupen mugatuko kontratazio hauetan onartuta dago:

    -Lan edo zerbitzu zehatz bat egin behar denean.

    -Kontratazioa merkatuaren egoeraren arabera egiten denean eta zereginak edo eskaerak handitzen direnean egiten denean.

    ….-Langile bat beste bat ordezkatzeko kontratatzen denean, baldin eta langile titular horrek lanpostua erreserban gordetzeko eskubidea baldin badu. Ordezkatuko den langilearen lanaldiak honako ezaugarriren bat izan behar du: lanaldi partziala izan behar du, Langileen Estatutuko 37. artikuluko 4 eta 5 ataletan zehaztutako lanaldi murriztua izan behar du, amatasun dela edo adopzio edo harrera dela (bai adoptatu aurretik, bai kasu iraunkorretan) titularrak lanaldi partziala eskatu badu edo hasieran aldi baterako ordezkapena zena behin betiko lanaldi partzialeko ordezkapena bilakatu bada.

    ….-Praktika kontratua.

    ….-Txanda kontratua.

    *Lanaldi partziala ez da zilegi izango prestakuntza edo erretiro-adina aurreratzeagatiko ordezko kontratua denean, baldin eta enplegua sustatzeko asmoz egiten bada.

  • 4

    Lanaldi partziala hitzartu ahal da, baldin eta lan kontratua mugagabea edo mugatua bada (prestakuntza kontratuetan ez da zilegi izango).

    Lanaldi partzialeko kontratu mugagabea honako kasuetan erabiliko da:

    - Enpresaren lan-bolumen arrunta izanik, lan finkoak edo aldizkakoak egiteko hitzartzen denean. - Enpresaren lan-bolumen arrunta izanik, lan finko etendunak egiteko hitzartzen denean, betiere data zehatzetan errepikatzen ez badira. Langileak hitzarmen kolektiboan zehaztutakoaren araberako ordenan deituko dituzte lan egiteko. Hitzarmenean zehaztutakoa bete ezean, langileak kaleratzeko prozedura aurkeztu ahal du auzialdiko batzordean.

    3.-Kontratuaren formalizazioa

    Kontratua ezarritako eredu ofizialean formalizatzen da, idatziz. Kontratuan egunean, astean, hilean edo urtean egin beharko diren lanordu arruntak eta horien banaketa adieraziko da. Lanordu kopurua eta horien banaketa adierazi ezean, kontratua lanaldi osokotzat eta mugagabetzat hartuko da.

    Era berean, kontratuaren edukiaren eta luzapenen berri eman beharko zaio Enplegu Zerbitzu Publikoari, kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean. Jakinarazpenarekin batera, lan-kontratuaren ale bat eta legezko ordezkariek sinatutako oinarrizko kopia bat ere aurkeztu beharko dira.

    Legezko ordezkariei ere kontratuaren kopia bana eman beharko zaie, hamar laneguneko epean. Luzapenen eta salaketen berri ere eman beharko zaie.

    4.- Nolakoa izan daiteke lanaldia?

    Lanaldia jarraitua edo etena izan daiteke. Lanaldi partzialeko kontratuan zehaztutako lanaldia lanaldi osoko langileena baino laburragoa denean eta etena denean, lan-etenaldi bakarra egin ahal izango da egunean, Hitzarmen Kolektibo sektorialean besterik adierazi ezean.

    -Aparteko lanorduak. Lanaldi partziala duten langileek ezin izango dute aparteko lanordurik egin, arriskuren bat edo aparteko kalte larriak prebenitzeko edo konpontzeko ez bada.

    -Lanordu osagarriak. Enpresaburuak eta langileek lanordu osagarriak hitzartu ahal dituzte.

  • 5

    5.-Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen eskubideak

    Lanaldi osoko kontratua duten langileen eskubide berberak dituzte.

    6.-Lanaldi partzialeko kontratu bat lanaldi osoko kontratua bilaka daiteke? Kontrakoa ere gerta daiteke?

    Bai. Langileen esku egongo da aldaketa onartzea eta enpresaburuak ezin du inola ere aldatzera behartu. Enpresaburuak ezin izango du langilea kaleratu edo zigortu aldaketa ez onartzeagatik.

    -Enpresaburuak hutsik dauden lanpostuen berri eman behar die langileei, eta azken horiek euren kontratuaren izaera (partzialetik osora edo osotik partzialera) aldatzeko eskabidea aurkez dezakete. Lanaldi partzialeko kontratua duten langileek lanorduak gehitzeko eska dezakete, betiere Hitzarmen Kolektibo sektorialean zehaztutakoaren arabera.

    -Lanaldi partzialeko kontratutik lanaldi osokora edo lanaldi osokotik partzialekora borondatez aldatu diren langileek lehengo egoerara bueltatzeko eskatzen badute, antzeko ezaugarriak dituen eta hutsik dagoen lanpostuan hasteko lehentasuna izango dute, betiere Hitzarmen Kolektibo sektorialean zehaztutakoa kontuan hartuta. Antzeko ezaugarririk duen lanposturik hutsik egon ezean, langileak maila beheragoko lanpostua beteko du.

    Era berean, hasiera batean lanaldi partziala betetzeko kontratua izan duten eta enpresan hiru urte edo gehiago daramatzaten langileek euren kategoriari dagozkion lanaldi osoko lanpostuak betetzeko lehentasuna izango dute.

    -Enpresaburuek langileen eskabide guztiak izango dituzte kontuan. Langileari eskabidea ukatuz gero, enpresaburuak ukatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio idatziz.

    7.-Bestelako ezaugarriak

    -Langabeziako prestazioak jasotzen ez dituzten lanaldi partzialeko kontratua duten langileek Gizarte Segurantzaren Hitzarmen Berezia sinatu ahal dute dagokion Erakunde Kudeatzailearekin.

    -Langile titularrarekin txanda-kontratua dela-eta hitzartutako lanaldiaren eta soldataren %25 eta %85 murrizketa duen lanaldi partzialeko kontratua erretiro partzialeko pentsioarekin bateragarria da

    -Hitzarmen Kolektiboek lanaldi partzialeko kontratua duten langileek etengabeko lanbide-prestakuntza jaso ahal dezaten neurriak ezarriko dituzte.

    -Lanaldi partzialeko kontratuaren iraupena mugatua edo aldi baterako izatekotan (2001eko martxoaren 4tik aurrera), langileak kontratua amaitzean kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du. Kalte-ordainaren zenbatekoa lanean aritutako urte bakoitzeko dirutan hartzen den soldataren zortzi eguneko saria edo berariazko araudian zehaztutako diru-kopurua izango da.

  • 6

    Lanaldi partzialeko kontratutik lan-kontratu mugagabera Txanda-kontratua

    Txanda-kontratua denbora partzialeko kontratu mota batera sartzen diren enpresako langile finkoen erretiro partziala gauzatzeari lotutako kontratu mota da. Kontratu mota hau duen langile berria bere lanpostuaren ezaugarrietara egokituko da arian-arian, lanaldi partzialeko kontratua iraungi eta kontratu mugagabea izan arte.

    Horrelako kontratua lortu nahi duen enpresako langileak 62 urtetik gorakoa izan behar du eta lanaldi partziala izateko gogoa izan behar du.

    Gaur egun, gazteek ez dute lana aurkitzeko zailtasunik izaten, zaila dena lan berberean denbora luzean jarraitzea da.

    Lanaldi partzialeko kontratua izateko bestelako bidea telelana da. Gero eta jende gehiagok erabiltzen duen sistema dugu telelana.

    Telelana Lanpostuak ez daude enpresaren eraikuntzan. Langileak ez du bulego batean lan egiten eta informatika- eta telekomunikazio-tresnak ditu (ordenagailuak, telefonoak eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologia berriak) bere enpresarekin kontaktuan jartzeko. Berrikuntza hau ondo gauzatzeko berrantolaketa kulturala eskatzen duen zeregin bat garatu behar da. Orokorrean, lan mota hau zeregin intelektualari lotuta dago eta gehienetan zerikusia du izaera profesionala duten metodologiekin eta lanekin. Gure artean asko erabiltzen ez badugu ere, herri nordikoetako biztanleen %16k asko erabiltzen duen lan-metodologia dugu. Langileek dituen abantailak -Malgutasun handia. -Autonomia eta mugikortasun handia. -Produktibitate handiagoa. -Lan eskaintza gehiago. -Espezializaio handiagoa. -Familia-bizitza aberatsagoa. -Pertsona ezinduen lan-integrazio errazagoa. -Helburuen arteko bateratze handiagoa. -Lana eta etxeko lanak konbinatzeko aukera. -Estres txikiagoa. -Ez dago ia desplazatu beharrik. -Nork bere lan giroa aukeratzeko parada.

  • 7

    -Prestakuntza jasotzeko bidea errazten da teleprestakuntzaren bidez. Lan eginez ikasteko aukera aparta. -Asti gehiago, bulegoan baino eraginkorragoa izatea, ordutegi zabala, bizi-kalitate hobea. -Edozein jardunbide hobetzeko tresna da. Ez dago ez lantokirik, ez ordutegirik. Lana bizitzari egokitzen da eta ez bizitza lanari. Betebeharra beharrean erantzukizuna. -Lan autonomoan eta independientean profesionaltasuna eta espezializazioa errekuperatzea ahalbidetzen du. -Lanari gogoz, ilusioz eta ardura handiagoz heltzea. Desabantailak -Ez dago lan girorik. -Bakartasuna eta lan-taldean ez aritzea. -Lan segurtasun falta. -Lan-esplotazioa. -Erne egoteko zailtasunak izatea.

    LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEENTZAKO ESPERIENTZIA AITZINDARIA

    Euskal Herriko zenbait ikastegik (hala nola Santurtziko San Jorge Goi mailako Lanbide Heziketa Institutuak) Ikasi eta Lan izeneko egitasmo proiektua jarriko dute abian. Egitasmoaren helburua ikasleak ikasten duen bitartean soldata bat jasotzea da.

    Esperientzia hau Estatu osoan jarriko da martxan eta egitasmoaren helburua azken urteotan aldi batera utzi diren lanbideekiko interesa piztea da. Oro har, alde batera utzitako lanbide horiek industriari loturiko lanbideak dira. Egitaraua honako zikloetan ezarriko da: Instalazio Elektroteknikoetan, Mekanizatu bidezko Ekoizpenean, Proiektu Mekanikoen Garapanean eta Industria Ekipoaren Mantenimenduetan.

    Ikasteko eta lan egiteko modu honek ikasleen lanbide-profila eta prestakuntza hobetuko du eta ikasleen lan-eskarmentua handituko du.

    Ikasleek heziketa zikloa egiteaz gain, enpresa batean lan egingo dute lanaldi partzialean (hitzarmenaren arabera). Egitasmo honetan parte hartzen duten ikasleek lau ordu emango dituzte ikasten eta beste lau ikasten dauden zikloarekin zerikusia duen enpresa batean lan egiten.

    Lan-kontratua izateak ikasle-langileek dagokien opor hilabetea hartu ahal izango dutela ziurtatzen du. Hilabete hori, nola ez, ordaindu egingo diete.

  • 8

    Proiektu berri honen sustatzaileek ikasketak, lana eta lan-eskarmentua bateratzeak ikasleak enpresetan integratzeko aukerak handituko dituela uste dute. Mementoz, asko dira ekimen honetan parte hartu nahi duten enpresak.

    Egitasmo honek arrakasta handia izatekotan, Hezkuntza Sailak EAEko beste ikastegi batzuetan ere ezarriko du. 2010. urterako aurreikuspenen arabera, industria sektorean erretiratuko diren hamar langiletik sei langile berri baino ez dira lanean hasiko. Datu horiek agerian uzten dute Lanbide Heziketa sustatzeak duen garrantzia.

  • 9

    ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA ESKUALDEKA

    Ondoko tauletan 2007ko lehen hirulekoan Bizkaiko eskualdeetan izan den lanaldi partzialeko kontratazioa adierazten da. Ez dira kontratu-mota guztiak kontuan hartu, hori dela-eta, okertzeko bidea ekar dezake batez bestekoak ateratzeak.

    Arratia-Zornotza. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Adinaren araberako kontratuak.

    Kontratua

  • 10

    Busturialdea. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Adinaren araberako kontratuak

    Kontratua

  • 11

    Enkarterriak. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Gobela. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Adinaren araberako kontratua

    Kontratua

  • 12

    Ibaizabal. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Lea-Artibai. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Adinaren araberako kontratuak

    Kontratua

  • 13

    Ezkerraldea. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Nerbioi erdialdea. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Adinaren araberako kontratuak

    Kontratua

  • 14

    Txorierri. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Uribealdea. 2007ko lehen hiruhilekoa

    Adinaren araberako kontratuak

    iAdinaren araberako kontratuak

    Kontratua

  • 15

    Egailan ABk 2007ko lehen hiruhilekoari buruz Lanbiderentzako egindako txosten honetatik lanaldi partzialaren gaineko zenbait ondorio atera ditzakegu: Alde batetik, nabarmentzekoa da aldi baterako lanaldi partzialeko kontratua duten langile gehienak 20 eta 24 urte bitartekoak direla. Badaude salbuespen bi: Txorierri eta Gobela. Horietan aldi baterako lanaldi partzialeko kontratua duten langile gehienak 25 urtetik 29 urtera bitartekoak dira. Uribealdeko eta Bilboko 20 urtetik beherako langile gehienek lanaldi partzialeko kontratua izan dute: Uribealdean sinatutako kontratu guztien %47,9ak lanaldi partzialeko kontratuak izan dira; Bilbon, aldiz, %47,7ak. Gobelan, Enkarterrietan eta Ezkerraldean ere 20 urtetik beherako gazteek sinatutako kontratuak lanaldi partzialeko kontratuak izan dira (Gobelan sinatutako kontratu guztien %35,5ak lanaldi partzialekoak izan dira, Enkarterrietan %37,7ak eta Ezkerraldean %37,2ak). Uribealdean, Bilbon eta Ezkerraldean 20 eta 24 urte bitartekoek ere sinatutako lan-kontratu guztien %33ak lanaldi partzialeko kontratuak izan dira 25 eta 29 urte bitartekoek sinatutako lanaldi partzialeko kontratuen kopurua murriztu egiten da. Halere, zenbait tokitan nahiko adierazgarria izaten jarraitzen du: Bilbon sinatutako kontratu guztien %28,8ak lanaldi partzialeko kontratuak izan dira, Ezkerraldean %26,5ak eta Gobelan %28,1ak. Datuen arabera, 25 urtetik beherako gazteak dira lanaldi partzialeko kontraturik gehienak sinatzen dituztenak. Horrek agerian jartzen du gazteek lanaldi partzialeko lanak egiten dituztela aparteko dirua irabazteko.

    BESTELAKO PROPOSAMENAK

    Batzuetan, ez da batere zaila lanaldi partzialeko lana aurkitzea. Zenbait udalek lanaldi partzialeko kontratuak eskaintzen dituzte aldi baterako lanak betetzeko, beraz, ondo legoke udaletxeetara joatea horrelako lan-eskaintzarik duten jakiteko.

    Udalek lan-poltsak osatzen dituzte, udan aldi baterako lanak egiteko. Lan gehienak haurrak edo adinekoak zaintzeko, eskola partikularrak emateko, garbiketa-lanak egiteko eta zerbitzari aritzeko izaten dira. Lan-poltsa batzuek urte osorako balio dute, hori dela-eta, ondo legoke noizean behin udaletxetik pasatzea iragarritako lan-eskaintzak ikusteko.

    Aisialdiari loturiko lanek ere arrakasta handia dute aspaldi honetan. Urterik urte, gero eta gehiago dira lana eskaintzeko ekimen berriak antolatzen dituzten erakunde publikoak, enpresak eta elkarteak. Gehienek lanaldi partzialeko lana eskaintzen dute.

  • 16

    Astialdiko begirale tituluak dituztenek aukera anitzak dituzte lana aurkitzeko, udan kanpamentuak, udalekuak eta aisialdiko jarduera ugari antolatzen baitira. Aisialdiari loturiko enpresek eta elkarteek lan egiteko aukera zabala ematen diete gazte askori.

    Catering-enpresek ere lanaldi partzialeko lana eskaini ohi dute. Gure lurraldean ikastetxe asko daude, hortaz, nahi duen orok aukera asko ditu jantokietan zenbait orduz laguntzen lan egiteko. Ikastetxeetan ere badago bestelako lan-eskaintza bat: haurrak etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxerako bidaian zaintzea. Bizkaian hainbat enpresa daude horrelako lanak eskaintzen dituztenak.

    Badaude beste lan-mota batzuk ere ikasketak eta lana bateratzeko aukera ematen dutenak: kiroleko monitoreak, ekitaldietako aurkezleak, gidariak, hegazkineko laguntzaileak...Lan hauek dirua aurrezteko parada ematen dute egun osoan lan egiten egon gabe.

    ETORKIZUNA

    Aldi Baterako Laneko Enpresek beste norabide bat hartuko dute, gaur egun arte alde batera egon diren osasun arloko enpleguen eskaerak gora egingo baitu. Horrez gain, ABLEk nekazaritza, arrantza, garraio eta telelanari loturiko lan-eskaintzak ere eskainiko dituzte eta sektoretan (eraikuntza, industria, merkataritza, osasuna, administrazioa...) eta esparrutan (tokikoa, autonomikoa, nazionala eta nazioartekoa) espezializatuko dira.

    Arestian aipatu dugun guztia oso kontuan hartu beharko dute ikasketak eta lana uztartu nahi dituztenek, baita etorkizunean egingo duten lana aukeratzen hasi nahi dutenek ere.

    Lanaldi partzialeko lanari dagokionez, gora egiten jarraituko du eta ez da harritzekoa izango, Europako beste herrialde garatuetan oso parekatuta baitaude lanaldi partzialeko eta lanaldi osoko lanak.

    Lan-arloko aztertzaileen arabera “lanaldi partzialak malgutasuna dakar eta lehiakortasuna eta enplegu maila hobetzen ditu, hortaz, mota honetako lan-kontratuek gora egingo dute. Ekonomia eta teknologiaren garapenak eragindako ekoizpen handiak ere zerikusi itzela izango du lanaldi partzialeko kontratuen gorakadan”.

    Badira zenbait faktore ere eragin zuzena izan dutenak: lan-merkatuan sartzeko adina eta langileak erretiratzeko adina atzeratu egin da eta urteko lanorduak murriztu egin dira.

    Lanaldi partzialeko lanak abantaila ugari eskaintzen dizkie enpresei, beharrezkoak ez diren lanorduak murrizten laguntzen baitie. ABLE batzuen zenbait aholkulari juridikoren arabera “enpresaburuek eta langileek lan-kontratu honen benetako helburuak zeintzuk diren ulertzen ez dituztenean sor daitezke desabantailak, ekoizpen behar bakoitzak kontratu bidezko oinordetza baitauka”

    Dena dela, aditu guztiak ez datoz bat aurreko iritziarekin. Hainbat azterketak (M. Maruani, 1991, 2002) ez dute lanaldi partzialeko lana begi onez ikusten. Horien arabera, lanaldi

  • 17

    partzialeko lana egiten dutenek ez dute borondatez egiten eta kontratatzaileen eta lan-merkatuaren eskakizuna baino ez da. Era berean, azterketa horiek egin dituztenen ustez, lanaldi partzialeko lanek merkatuaren logikoari erantzuten diote eta ez soldatakoen eskakizunei.

    Lan mota honen aurka daudenen iritziz, lanaldi partzialeko lanek langileen lan-eskarmentua eta kualifikazioa gutxiesten dituzten neurrian, kalte handia egiten diete etorkizuneko lan-eskaintzei. Gainera, pertsona batzuentzat mota honetako lan eskaintza iraunkorra izan badaiteke ere, beste batzuek aldi baterako lan gisa hartuko dute eta beste zerbaiten zain egongo dira (Cebrián, I. 2002).

    Ikusi dugunez hainbat dira lanaldi partzialeko lanaren inguruko iritziak, baina iritziak iritzi, agerian dago lan mota honek lan-merkatuan sartzeko lehen aukera ematen diela gazteei. Horrez gain, ikasleek dirua irabazteaz gain, ikasketak eta lana uztartzeko parada ere izango dute. Egunez egun, gero eta diru gehiago eta lan-eskaintza gehiago mugitzen duen lan mota dugu lanaldi partzialeko lana.

    BALIABIDE GIDA

    Lanaldi partzialeko lanean espezializaturiko enpresarik ez dagoenez, lan bat lortzeko baliagarri izango zaizkigun baliabideak aipatuko ditugu. Era berean, azken orrialdeetan Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak baimendutako Aldi Baterako Laneko Enpresen gida eskainiko dugu.

    http://www.behargintza.net (Bizkaiko bulegoak: Alonsotegi, Basauri, Bermeo, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopelana etab.). Lekeition, adibidez, haurrak zaintzeko, zerbitzari aritzeko eta beste zenbait lan egiteko lan-poltsa osatzen dute udan.

    http://www.cedemi.com

    http://www.bidaideak.org

    http://www.inguralde.com

    http://www.secot.org

    http://www.noviasalcedo.es

    http://www.bbk-gaztelanbidean.org

  • 18

    http://www.todotur.net

    http://www.trabajarenvacaciones.com

    http://www.monster.es

    http://www.currantes.com

    http://www.primerempleo.com

    http://www.adiez.com

    http://www.atiempoparcial.com

    http://www.empleotiempoparcial

    http://www.trabajoencasaonline.com

    Bibliografia

    - FERRADANS CARAMES, C. “El contrato a Tiempo parcial”. Pamplona, 2006.

    - IZQUIERDO CARBONERO, F.J.. “El Teletrabajo”. Barcelona, 2006.

    - FARINELLA, V. “Teletrabajo: estrategias de flexibilidad”. Madrid, 2002.

    - OIT (Lanaren Nazioarteko Erakundea). “Condiciones de Trabajo 2. Trabajo a Tiempo parcial”. Ginebra: OIT, 1991. 335. or. Laburpena: Lan honen jatorrizko argitalpenak “Part-

    time work” izena du eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak argitaratua izan da. Bilduma honek herrialde industrializatuetako lanaldi partzialeko lanari buruzko informazioa

    eskaintzen du. Edukien artean estatistikak, babes araudia, nazio mailako egitarauak, enpresa mailako praktikak eta enpresa-erakundeen eta langileen jarrerak aurki ditzakegu.

  • 19

    Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak baimendutako Aldi Baterako Laneko Enpresak

    Enpresa Helbidea Egoitzak ERCISA ETT, ABLE, SM Telesforo Aranzadi kalea, 2

    48008 BILBO Tel.: 94 - 421.54.09

    SIEX - 10, ABLE, SM Las Mercedes kalea, 23 - 1, Dptua.:1 48930 AREETA (GETXO) Tel.: 944 805 336

    TRACKLAN ABLE, SM Fernandez del Campo kalea 11-1. esk. 48010 BILBO Tel.: 944 276 901

    CESIÓN ADMINISTRATIVA, ABLE, SM

    Paulino Mendivil kalea, 5-1. C esk. 48930 AREETA - GETXO Tel.: 944 636 049

    GUERIDON SERVICIOS DE HOSTELERIA ABLE, SM

    Juan Antonio Zunzunegi etorbidea, 2 48013 BILBO Tel.: 944 277 809

    SERVICIOS DE HOSTELEROS PYEC, ABLE, SM

    Poza Lizentziatua, 31 48011 ILBO Tel.: 944 395 012

    SERTEBROK, SM, ABLE Hurtado Ametzaga kalea, 20 48008-BILBO Tel.: 944 157 231

    MULTIWORK, ABLE, SM Epalza kalea 8-2 Dptua.: A 48007 - BILBO Tel.: 944 132 040

    ESPECIALISTAS EN TRABAJO TEMPORAL, ABLE, S.A.

    Kale Nagusia, 63 bis 1. Bulegoa:J 48011 - BILBO

    ALLIANCET ALDI BATERAKO LANA, SM

    Amaya etorbidea 2, 1 48940 - LEIOA

    ITS SERVICIOS TEMPORALES, S.A. ABLE.

    Iparraguirre etorbidea, 84 Eraikina: A 48940 - LEIOA Tel.:944 801818

    WORKERS CONSULTING, ABLE, SM

    Lehendakari Aguirre etorbidea, 29-3. ezk. B 48014 - BILBO Tel.:944 477 628 Faxa: 944 753 941

    DENBOLAN NORTE, ABLE, SM Las Mercedes kalea, 31 – 2 48930 – AREETA-GETXO Tel.:944 805 244

    VEDIOR TRABAJO TEMPORAL ABLE, S.A.

    Aragoi kalea, 2, 3 48015 - BILBO Tel.:944 488 400

    - Gernikako arbola 2 Behea (BARAKALDO) Tel.: 944 371 258 - Ledesma 10 Bis, 1. solairua (BILBO) Tel.: 944 419 062 - Mayor kalea 16 B, solairuartea A (GETXO) Tel.: 944 648 400 - Urbi kalea 21, behea (BASAURI) Tel.: 944 260 313 - J M. Barandiaran kalea, 8 (DURANGO) Tel.: 946 203 372 - Juan Calzada kalea 31 Bis,

  • 20

    Behea (GERNIKA) Tel.: 946 256 277 - Euskalherria Kalea, 6 (DERIO) Tel.: 944 545 137

    MANPOWER TEAM ABLE, S.A. Córcega kalea 372 2 n 08037 - BARTZELONA

    - Las Mercedes kalea, 8 Ent. L.B (AREETA-GETXO) Tel.: 944 630 411 - Lutxana kalea, 8 (BILBO) Tel.: 944 151 351 - Zumalakarregi, 6 (DURANGO) Tel.: 946 201 465

    FLEXIPLAN, S.A., ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA

    Gobelas kalea, 25-27 28023 - MADRIL

    - Jesusen Bihotza plaza, 5 (BILBO) Tel.: 944 275 988 - San Miguel kalea, 16 (AMOREBIETA) Tel.: 946 309 188 - José Ramón Aketxe plaza, 3 (LEIOA) Tel.: 944 649 222

    FASTER IBÉRICA ALDI BATERAKO ENPRESA, S.A.

    Orense kalea, 11 28020 - MADRIL

    - Santimami zumarkalea, 43 - bis (48010 BILBO) Tel.: 944 102 579

    ALTA GESTIÓN, S.A. ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA

    Orense kalea, 4-3. esk. 28020 - MADRIL

    - Máximo Aguirre kalea, 2 (48011 BILBO) Tel.: 944 423 538 - Lehendakari Aguirre plaza, 7 (GALDAKAO) Tel.: 944 572 432

    BICOLAN ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, S.A.

    Colon pasealekua, 1 20002 - DONOSTIA

    - Juan de Ajuriaguerra 19, 2. G (48009 BILBO) Tel.: 944 242 599

    FORSEL GRUPO NORTE ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, S.A.

    Arco de Ladrillo pasealekua, z/g “Edificio Centro Madrid” Ataria: 3-2. solairua 47008-VALLADOLID

    - Deustuko zubia, 7 (48014-BILBO) Tel.: 944 483 409

    GESTIÓN DE EMPLEO GESYEM ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, SM

    Cardenal Marcelo Spinola kalea, 10 28016-MADRIL

    Aragoi kalea, 2, Dptua.: 2 (BILBO) Tel.: 944 745 055

    CONSEQUOR, S.A. ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA

    Duquesa de Villahermosa kalea, 7-lokala 50010 - ZARAGOZA Tel.: 976567551 Faxa: 976569714

    - Hurtado Ametzaga kalea, 1, solairuartea B-Dptua.: 2 (48008 BILBO) Tel.: 944 215 767

    SELECT RECURSOS HUMANOS, ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA,S.A.

    Josep Tarradellas etorbidea, 114, behegaina, 3 08029-BARTZELONA Tel.: 93 4883167

    Hurtado Ametzaga kalea, 48 (48008-BILBO) Tel.: 944 211 652

    HORECCA STAFING ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, S.A.

    Goya kalea, 29 28001-MADRIL Tel.: 91 5649520

    - Biarritz kalea, 2 (BILBO)

    RANDSTAD EMPLEO, ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, S.A.

    Vía de los Poblados 9 Blokea: B 28033 MADRIL

    - Juan de Ajuriaguerra kalea, 26 (BILBO) Tel.: 944 244 715 - Mazarredo zumarkalea, 7 (BILBO) Tel.: 944 356 060 n- San Inazio plaza, 2 (DURANGO) Tel.: 946 215 190

    SESA START ESPAÑA ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, S.A.

    Arequipa kalea, 1 28043 - MADRIL

    - Kale Nagusia 63 Bis, 2. solairua (BILBO) Tel.: 944 396 172 - Andra Mari kalea, 3-1.B 2

  • 21

    (DURANGO) Tel.: 946 215 430 - Bilbao-Plentzia errepidea, 31-1 (ERANDIO-ASUA) Tel.: 944 535 705

    CREY´S, TRABAJO TEMPORAL ABLE, S.A.

    Sant Joan les Abadesses errepidea, 100 17800 OLOT (GIRONA) Tel.: 972 271 016

    - Poza Lizentziatua, 10-1.esk. (BILBO) Tel.: 944 106 050

    QUALITY RESOURCINgG ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, SM

    Gta. de Cuatro Caminos, 6-2, Bulegoa: 4 28020-MADRIL Tel.: 609 659111

    - Zehar Kalea, 2-1º (ERMUA). Tel.: 943 171 550

    SYNERGIE T.T. ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, S.A. (lehen AK.BIS ESPAÑA ETT, SM zena)

    Av. Diagonal, 459 Nagusia 08036-BARTZELONA Tel.: 934265051 Faxa: 934231574

    - Máximo Aguirre kalea, 18 (48011 BILBO) Tel.: 944 393 716

    TEMPORING ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, SM

    Pasaje Vicent Martín kalea 13-1 08028-BARTZELONA Tel.: 932150066 Faxa: 934872230

    - Las Mercedes kalea 25, Abra Eraikina, 2, 1. solairua Dptua.: 7 (GETXO) Tel.: 944 805 670

    ANANDA GESTIÓN, ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, SM (lehen TEMPO FUTURO, ETT, SM zena)

    Castellana pasealekua, 161, behea 28046- MADRIL Faxa: 91 - 572 00 37

    - Juan de Garay kalea, 15, Behea, A (BILBO) Tel.: 941 245 562

    CRIT INTERIM ESPAÑA ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESA, SM (lehen LABORALIA TEMPO zena)

    Blasco de Garay kalea, 15 28015-MADRIL Tel.: 91 319 58 00

    - Mazarredo zumarkalea, 18 bis solairuartea. (BILBO) Tel.: 944 100 770