L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera...

90

Transcript of L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera...

Page 1: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti
Page 2: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti
Page 3: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

L i f e r a t u r

.,I d i z k a r i a

~~4~FEUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA

Page 4: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ALE HONETAKO KOORDINATZAILEAIG

Andolin EguzkitzaMaite Gonzalez Esnal

Diseinua.

Txema AranazMaker: Lamia

Agusrindarren industrialdealSoltxatcG kalca, B6 nahea . 31013 Iruña

ARGITARAT7.AILEA:

Euskal Idazleen ElkarteaZurriola hiribidea, 14-1 . ezk .20002 DonostiaTel. : 943-27 69 99 . Faxa: 943-27 72 88P .E . : eie@eic .euskalnet .netwww.idazleak.com

ISSN: 1130-2445L.G . : SS-359/90

Page 5: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

AURKIBIDEA

Kritikabideak :

J. MaeCorklc . E. Bishop: kritika bat 9

Itxaro Borda . Traditore ala?

Joxemari Carrere Zabala . Literatura, kontalaritzaeta irakurketaren bultzatzea 40

Literaturbideak :Manel Alonso Català . Zenbait poema47

Itziar Laka . Emili 64

Kirmen Uribe .Manuel Rivas-en Poema gisa tájuturiko ipuinak75

5

Page 6: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti
Page 7: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Kritikcibideak

J. McCorkleItxaro BordaJ . M. Carrere

Page 8: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti
Page 9: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

J. McCORKLE

E. Bishop: kritika bat

Itzultzailea : Iñaki Mcndigurcn

Elizabeth Bishop amerikar olerkari-talde bikain batekoa da : hauckdeskribapen zehatzetarako begi zorrotza, doitasun formala, sarriburuargitasun neurritsua eta saminari eta estasiari buruzko plan-teamendu barea elkartu izan dituztc beren olerkictan . ElizabethBishop-en emaitza oso urria da, Donald justice eta Jane Cooperolerkariena bezala, eta hauena bezalaxe Elizabeth Bishop-en lanaere dotorea, aberatsa eta osoa da, olerki bakoitza osotasun bereizibat delarik . XX. mendearen erdialdeko amerikar olerkari garran-tzitsuenen artean dago E . Bishop, zerrenda horretan daudelarikRobert Lowell eta James Merrill ere . Elizabeth Bishop-en sus-traiak Emily Dickinson-engan daude, noski, zeren eta Dickin-son-en zehaztasun-zentzua

I read my sentence -steadily-Reviewed it with my eyes,To see that I made no mistakeIn its extremest clause .

Neure esaldia -arretaz irakurrieta neure begiez berrikusten nuen,ziurtatzeko ez nucla akatsik eginhere perpausik erradikalenean .

(#412,1890)

9

Page 10: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Bishop-cn beraren lanari ere aplika baitakioke . Biek dute ikus-men zorrotza eta hizkuntzaren erabilera zorrotza ikusmena buruar-gitasun metafisiko bihurtzeko, begiraturik arretatsuenaz motz etalabur izateko . Marianne Moore poeta modernista ere etortzen dagogora Bishop-engan eragin nabarmena izan duelako, biek baitu-te esperientziaren xehetasun partikular bat la berehala hizkuntzsorkuntza bihurtu nahia . Moore-k forma silabikoetan duen bir-tuosismoak poesia silabikoaren kasuan hain sarritan agertzen denzurruntasuna desafiatzen du . Moore-ren The Fish (Arraina) oler-kiaren hasierako ahapaldi hauek ondo erakusten dute imaginis-moaren' eta kontrol formalaren batasun hau :

The barnacles which encrust the sideof the wave, cannot hidetherefor the submerged shafts of thesun,split like spunglass, move themselves with spotlight swiftnessinto the crevices,in and out, illuminating.

Uhinaren alboan sarturikolanpernak ezin dira ezkutatuhan, zeren eta eguzkiaren errainuurperatuak, beirazko zuntzabezala banatuak,foku-argiaren arintasunezbaitoaz arrailetara,sartu eta irten, dena argituz .

Moore-rcn forma- eta behaketa-zehaztasuna (zeinek objektuakhizkuntzaren kontagailu surreal bihurtzen baititu) Bishop-en la-

1o

Page 11: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

nean errepikatzen da, bere «The Monument» olerkiaren azkenlerroan «gertutik begiratzeko» agintzen baitigu, irudimenak auke-ra izan dezan kanpoko fenomenoez jabetzeko eta horrek berrikus-teko. Moore-k ez bezala, ordea, Bishope-k ez du esperientziarenobjektua hizkuntza-objektu huts bihurtzen; aitzitik, dcskribatzenduenarckiko kidetasuna bilatzen du Bishop-ek. Moore-k bezala,Bishop-ek objektua bilatzen du, ez gertakaria, narrazioa, edo isto-rioa; gertakaria objektuan aurkitzen da, Bishop-en The Fish(Arraina) olerkian bezala :

I caught a tremendous fishand held him beside the boathalf out of water, with my hookfast in a corner of his mouth .

Egundoko arraina harrapatu nueneta ontziaren ondoan eutsi nion,erdia uretatik kanpo, neure amuaondo sartuta bere ahoaren ertzean .

Objektua, arraina, ia ustekabean aurkitu da, eta gogoeta-unebaterako aukera ematen du, ia bestearen kinka larriarekiko elkar-tasun edo amers-une baterako aukera, horrek hizlariaren berarenizate metafisikoa ispilatzen duelarik :

While his gills were breathing inthe terrible oxigen-the frightening gills,fresh and crisp with blood,that can cut so badly-I thought of the coarse whitefeshpacked in like feathers

il

Page 12: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

the big bones and the little bonesthe dramatic reds and blacksofhis shiny entrails,and the pink swim bladderlike a big peony.

Bere zakatzek-fresko eta karraskatsu odolduta,hain ebaki mingarria egin dezaketenzakatz beldurgarriekoxigeno izugarriaarnasten zuten bitartean,lumak bezala taxuturikomarri zuri arruntean pentsatu nuen,hezur handi eta txikietan,Mere errai distiratsuengorri eta beltz dramatikoetan,eta peonia handi bat bezalakoigeri-maskuri arrosan .

Bishop arrain bat harrapatzearen dilema arruntetik irudime-nez arraina irekitzearen ekintzara pasatzen da, oraindik bizirikdituen «errai distiratsuak» aztertuz, era piktorizistan «gorri etabeltz dramatikoei» erreparatuz, eta «lumak bezala taxuturiko mamizuri arruntaz» konparazio oximoronikoa sortuz . Bat-batean bes-tearengan bizi gara behatzaile gisa, ez dugu geure buruaren zen-tzua galtzen eta arrainaren izakitasuna mantendu egiten da, baitaospatu ere . Bishop-ek eutsi egiten dio Norberaren eta Bestearenarteko banaketari, baina, hala ere, kidetasun organiko bat aurki-tzen da behaketa-lan honen bidez. Bishop-ek batu egiten ditumundu bereiziak konparazioaren bidez (arrainaren igeri-masku-ria peonia bezalakoa da, mamia lumak bezala taxuturik dago),

12

Page 13: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

baina tropoaren beraren erabilerak ere, here «bezala(ko)» bitarte-kari markatzaileaz, mundu horien bereizkuntza gorde egiten du,barneko/kanpoko nahiz itsasoko/lehorreko dikotomiak izan .Theodore Roethke poetak, baita Galway Kinnell-ek ere (TheBear» (Hartza) olerkian, kidetasun nabarmenak dituzte Bishop-ek natur munduan duen parte-hartzearekin, hau Bestearekin au-rrez aurre jartzeko paisaia edo lekutzat hartzen delarik .

Bishop-en «The Moose» (Orein-altzea) olerkiak beste adibidebat ematen du Bestetasuna edo alteritatea behatzeko unean izan-dako estasiaz, olerkiaren bukaera aldeko bi ahapaldi hauetan ikusdaitekeenez. Autobusean

Some of the passengersexclaim in whispers,childishly, softly,«Sure are big creatures» .«Itas awful plain» .«Look! Its a she.» .Taking her timeshe looks the bus over,grand, otherworldly .Why, why do we feel(we all feel) this sweetsensation ofjoy?

Bidaiarietako batzuekahopean oihu egiten dute,umeak bezala, isilka,«Handiak dira gero!»«Oso garbi dago!»«Begira! Emea da!»Patxada osoan

13

Page 14: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

autobusari begiratzen dio,handikiro, beste mundukoa bailitzan .Zergatik, zergarik sentitzen dugu(denok sentitzen dugu)poz-sentipen czti hau?

Orein-altzea «baso zeharkaezinetik» irten zen, ezezagunetik,inkontzientetik, Dante-ren malda ilunetik, sinboloen oihanetik .Atabikoa da, «tantai, adarrik gabe, eliza bat bezain garai, etxe batbezain xume » . «Beste mundu batekoa» da eta «handiosoa», berexumetasun eta arruntasuna gorabehera. Orein-altzearen ager-tzeak ohiko bizimodu arruntetik esnatzen ditu berriro bidaiariak,eta umetu bezala egiten ditu, ikusten ari direna miretsiaraziz . Unebatez, gai dira sentitzeko . Eta ohargarria da ekintza xume honekaskatu egiten dituela edo poza ematen diela . Bishop-ek ez dubehin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik,galdera grinatsu hau egiten du : «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . .poz-sentipen ezti hau?» . Emozioak eta une iragankorra adierazte-ko hizkuntza-gaitasunek mugak dituzte . Unerik sinpleen hau erekonplexua eta transformazionala da eta une arruntek ere aberasta-sun hau dutela iradokitzen du .

Galdera hau bat-bateko baginaratze edo barnera-bihurtze batbihurtzen da, eta horren eraginez olerkia narrazio-olcrkitik go-gocta-olerkira aldatzen da dramatikoki . Olerkia itsasotik egin-dako bidaia arketipikoa da, erritmo mitiko eta haur-erritmoetaniradokia :

home of the long tideswhere the bay leaves the seatwice a day and takesthe herring, long rides . . .

14

Page 15: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

marca luzeen etxeanon badiak itsasoa uzten duenegunean bitan eta sardinzarraeramaten, ibilaldi luzetan . . .

eta lehorrean barrualdera sartzen da oso, «arrats beheran/auto-bus-bidaian mendebaldera», are barrurago paisaian, jendearenbizitzak elkarrizketa-zatitxoetan bilduz,

«Yes. . . » that peculiaraffirmative. ((Yes. . . »A sharp, indrawn breath,halfgroan, half acceptance,that means «Life's like that .We know it (also death)» .

«Bai . . .» baieztapenberezi hori . «Bai . . .»Zorrotz arnasa hartu barrurantz,erdi kexaz, erdi onarpenez,zera adieraziz : «Bizitza horrela da(baita heriotza ere) . Badakigu» .

harik eta autobusa kolpean geratu arte, orein-altzea agertu de-lako «ilargiak argituriko makadam harrian» . Hala ere, bidaiakjarraitu egiten du, eta topaketa hori une bat, ikustaldi labur batbesterik ez da, eta poemaren bukaerarako oroitzapen bat da, «le-poa atzera luzatuz», hau da, berariazko begiratu batez, gogoratubehar dena . Larry Levis amerikar poetak here «Some Notes on theGazer Within» saiakeran, animalia bat atzemateko ekintza iru-dikor hau honela planteatzen du : «guztiz bestea delako hitz eginezin duen horretaz, edo horri, edo borren bidez poetak adierazi

15

Page 16: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

nahi duen» ekintza. «Animaliaren mututasun edo isiltasuna poe-tarenaren parekoa da>> .' Begirada hau «kanpo-lekukotasun bat»da, eta «horrelako piztia bat asmatzea, aldi berean, bere paisaiaberreskuratzea da, horrelako lekuen oroitzapen guztiez jabetzea,norberaren burua aurkitzea» . 3 Animalia horren aurrez aurre jar-tzeko Bishop-ek pertzepzio-une bat antzeman du, eta gogoeta-ekintzaren bidez une hori behin izandakoaren arrasto bat bakarrikizan arte luzatu du, «orein-altzearen usain/ahula, gasolinarenusain/mingotsa» . Azkeneko egiarik gabe, edo azken errepresenta-ziorik ere gabe, uzten gaitu, baizik eta arrasto batekin bakarrik,jatorririk edo bukaerarik gabe .

Bishop-en olerkiak bidaiatzeari buruzkoak dira, paisaia deskri-batzeko prozesuan norberarena bezala ulertuko den zerbait . Des-kribaketaren ekintza muntatze-jarduera da, esperientziatik nor-berak -hau da, egoak- egiten duen auto-sorkuntza edo adieraz-pen-jardueraren oso antzekoa . «ArrivalatSantos» olerkiaren Iche-nengo lerroek beste bilketa edo muntatze bat iradokitzen dute,paisaiaren eta objektuak -eta beraz, norberaren presentzia- hau-teman eta desberdintzeko gaitasunaren muntatzea :

Here is a coast; here is a harbor;here after a meager diet ofhorizon, is some scenery :impractically shaped and -who knows? self-pityingmountains,

sad and harsh beneath their frivolous greenry .

Hemen dago kosta; hemen dago portua ;hemen dago, zeru-ertz urriaren ondoren, paisaia :ibili ezinezko formadunak eta -nork daki?- beren buruaz

errukitzen diren mendiak,goibel eta latz azaleko berdetasunaren azpian .

16

Page 17: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Hemen» hori errepikatzeak zehaztasun edo konkretura iristeairadokitzen du, «hemezortzi eguneko etenaldiaren ondoren» den-bora, objektu, leku eta historiaren munduan sartu dela . Prozesuakjarraitu egingo du, zeren eta «gu barrualdera goaz» esanez buka-tzen baita poema .

Hala ere, zehatz edo konkretua dudan jar daiteke bet], TheMap), (Mapa) olerkian bezala:

Land lies in water; it is shadowed green .Shadows, or are they shallows, at its edgesshowing the line of long sea-weeded ledgeswhere weeds hang to the simple blue from green .Or does the land lean down to lift the sea from under,drawing it unperturbed around itseq?Along the fine tan sandy shelfis the land tugging at the sea from under?

Lurra uretan datza; berde itzaltsua da .Itzalak, ala azaleko urak ote, bere bazterretanalga luzeekin irtenguneen lerroa erakutsizberdetik urdin soilera doazen belarrak zintzilika .Ala lurra makurtu egiten da itsasoa azpitik ateratzeko,ikaragaitz bere ingurura erakartzeko?Ezponda hondartsu beltzaran fincan zeharitsasoari tiraka ari ote zaio lurra azpitik?

Ez da maparen nolakotasun abstraktu eta absolutua bakarrikdudan jartzen, baizik eta esanahi absolutuen kontzeptua berajartzen da dudan . Absolutua, eskematikoa edo azkenekoa diru-dienak hutsuneak ditu, errepresentazio jakin bat anbiguo bihur-tuko dutenak. Hutsune horiek guk esanguraren ahalbide gisairudikatzen ditugun hutsarteak dira . Mapa batek, mundu ezagu-

17

Page 18: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

naren diagrama gisa, mundu horren potentzialtasuna mugatzenduela iduri luke hasieran, baina Bishop-ek iradokitzen duenez,interpretazio-prozesua irudimenezko ekintza bihurtzen da, etaaskapen-ekintza, beraz. Halaber, mapa batean, edo edozein abs-trakziotan, baztertzen diren xehetasunak ere -bizitza, alegia- sar-tu egiten ditu Bishop-ek : «alga luzeko ertzen lerroa erakutsiz/berdetik urdin-urdinera doazen belarrak zintzilikatuz » . Baztertuohi dena sartuta, Bishop-ek eskematikoaren absolututasuna iraul-tzen du . Bishop-en keinua, itxuraz, txikia da ; mapa baten aurreanamets arrunta, baina gauzarik arrunt edo sinpleenak ere irudime-na piztu lezake .

Helen Vendler kritikariak honela deskribatzen du Bishop:«Bishop noraezean ibiltzen da zatitzen baino gehiago, behatuegiten du aukeratu baino gehiago» , eta bere olerkiek «bi frekuen-tzien -ezagunaren eta arrotzaren- artean» 4 bibratzen dute. Hel-buru finkorik gabeko begiratu honen nolakotasunak beren lekuaeta presentzia ematen die objektuei, eta ez gauza horien gaineanezartzen den egoa. Olerkariaren begiratuak bere zertasunera ira-tzartzen du objektua, «Varick Street» olerkian bezala :

At night the factoriesstruggle awake,wretched uneasy buildingsveined with pipesattempt their work .Trying to breathethe elongated nostrilshaired with spikesgive offsuch stenches, too.

Gauean fabrikakesnatzeko borrokan,

18

Page 19: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

zorigaiztoko eraikin arriskutsuak,hodiz hornituak zainak bailiran,lanean saiatzen dira .Arnasa hartzeko ahalegineansudur-zulo luzatuek ere,ziriz hornituak ileak bailiran,nolako kiratsa botatzen dueen!

Noski, poetaren eskua hor dago, berak aurkitzen duen egoera-ren aurka is morala den kritika eginez ; adibidez, eraikinak «laneansaiatzen diren» egitura «zorigaiztoko . . . arriskutsu» gisa deskriba-tzea aukeratzen duenean . Halaber, ikuspegi grotesko bat ere sor-tzen du, hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetako Giuse-ppe Arcimboldo, Josse de Momper eta Nicolas de Larmessinbezalako margolariak gogoraraziz ; horien lanak objektuz, paisaiazedo makineriaz osaturiko giza formen muntaia groteskoak dira .Hau ondoan jartze edo justaposizioaren, lekualdatze edo despla-zamenduaren eta analogiaren surrealismo isila da, paisaian gizaizatea azaltzeko balio duena, paisaia bon pertsonifikatuz. Baina,hala ere, objektuak beren izatera «esnatzeko borrokatzen dira» .

«Domesticity» (etxekoitasun) terminoak agian dudan jar di-tzake Bishop-en sinpatia feministak . Ez luke, ordea, horrela izanbehar, zeren eta «In the Waiting Room» (Itxarongelan) olerkiluzean, poeta here buruaren errebelazioaren unea aztertzen ikus-ten baitugu : emakume bihurtzen ari da eta emakumeen erkide-goko partaide bihurtzen, eta historiaren eta lekuaren parte bihur-tzen ari den zentzua ere badu . Beste emakume batzuen ikuspenhau (bera irakurtzen ari den National Geographic-en ale bateanerrepresentatua bezala, emakume primitiboen «bularrak izuga-rriak ziren» iruzkintzen duelarik), here izebaren ahotsa haginlaria-ren aulkian minez garrasika entzuten duen une berean dator :

19

Page 20: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

I wasn't at all surprised;even then I knew she wasa foolish timid woman .I might have been embarrassed,but wasn't. Whitt took mecompletely by surprisewas that it was me :my voice, in my mouth.Without thinking at allI was my foolish aunt,I -we- were falling, fallingour eyes glued to the coverof the National Geographic,February, 1918 .

Ez nengoen batere harrituta ;nahiz eta jakin emakumetxepel eta herabea zela bera .Agian deseroso egon nintekeen,baina ezta. Erabat ezusteanharrapatu ninduena, ordea,ni neu izatea zen :neure ahotsa, neure ahoan .Batere pentsatu gabeneure izeba txepela nintzen,ni -gu- erortzen, erortzen ari ginengure begiak 1918ko otsailekoNational Geographic-enazalari itsatsita .

Bat-batean norberaren buruaz konturatzea lekurik arruntene-tan gertatzen da, hemen, haginlariaren itxarongelan bezala . Izaki

20

Page 21: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

sexual izatearen sekretuetan sartzeko prozesua, norberaren gorpu-tza aldatu egiten dela, eta norbera besteen (emakume primitiboenedo bere izeba herabearen) antzekoa dela ohartzea mundu guztiakigarotzen dituen prozesuak dira -edo errituak, nahi bada-, etazentzu honetan arrunt edo mundutarrak ere badira, mundu ho-netakoak baitira. Baina arruntasun honetan bertan ere, bada ira-gapen-crritucn misterio kezkagarri bat exotikotasun eta :

The waiting room was brightand too hot. It was slidingbeneath a big black wave,another, and another .

Itxarongela distiratsu zegoeneta beroegi . Irristatzen ari zenuhin beltz handi baten eta beste bateneta beste baten azpian .

Estu etalarrl sentltzen da, «zéhar-begiratu'bat egln»'bàltzuen,zer nintzen ni ikusi ahal izateko». Estu eta larri sentitzen da,guztiok elkartzen gintuzten, guztiok bat egiten gintuzten, antze-kotasunengatik» . Olerkiaren bukaerarako, haurrak erabat uler-tzen du bere leku historikoa, ez dagoela jadanik «itxarongelan»,edo ez dela umetxo bat mundu pribatu baten barruan, baizik etaorain mundu bortitz eta sexualaren barruan dagoela, non «Berramartxan zegoen», eta kanpoan « gau beltza, elur-zopa eta hotzazeuden» .

Bishop-en mundua Maine eta Nova Scotia-tik New York etaPariseraino luzatzen da, Brasil eta Floridaraino, bere idazmahaikoobjektuetaraino . Bere olerkiak mikrokosmoak dira, Joseph Cor-nell amerikar surrealistaren «kaxekin» aidera daitezkeenak . Bis-hop, Cornell bezala, objet trouvé batekin hasten da, eta kosmos bat

21

Page 22: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

sortzen du olerkiaren muga formalen barruan . Cornell-ek bezala,biltzen dituen objektu arruntetan aurkitzen du misteriotsua. Ha-laber, gauzen arteko erlazioak aurkitzen ditu . Hala ere, garrantzi-tsuena zera da, behakctarcn indarra erakusten duela, begiratu etaohartzea kontzientziaren funtsezko nolakotasuna dela . Begiradazorrotzaren bidez objektuekin elkartzeko edo horietan barnera-tzeko prozesua, ahalcgin irudikorra da benetan, Blake-k eta Yeats-ek hartzen zuten bczala . Nolakotasun hori isilka ageri da Bishop-en lanean . Noski, bera ez da keinu erromantiko handiosoez fi-datzen, egoa Bestearen gain ezartzeko era bezala interpretatukolitzateke eta . Hainbeste poeta amerikarrek bezala, here paisaiajasotzen du pazicntzia handiz .

Bishop ez da olerkari bakarrik, baita itzultzaile ere, The Diaryof Helena Morley , itzuli baitzuen portugesetik, baita here garaikopoeta brasildar astro ere, Carlos Drummond de Andrade eta JoâoCabral de Melo Neto, adibidez. Bishop-en olerkigintza funtsezkoahotsa da oso poeta desberdinentzat : John Ashbury, Donald Jus-tice, Jane Cooper, Adrienne Rich, Mark Strand, Robert Lowelleta Octavio Paz-entzat, adibidez. Zerrenda asko luza daiteke etapoeta gazteago eta oraindik ezezagunagoak ere sar daitezke . Go-respen orokor hau eta irabazi zituen sari ugariak gorabehera,Bishop-ek bizimodu gorde eta herabe samarra egin zuen, eta heredenbora gehiena Brasil eta Boston arrean eman zuen, duela zen-bait urte hil zen arte .

22

Page 23: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

OHARRAK

1 . Imaginismoa : 1920 aidera britainiar poeta batzuei emandako izena .Beraien helburua «kolorearen eta erritmoaren bidez, cntzulearen gogorazentzumenen zuzeneko inpresioa helaraztea» zen . Aldous Huxley, IparAmeriketan Ezra Pound, etab . izan ziren joera honetakoak (Itzultzailea-ren oharra) .

2. Larry Levis, «Some Notes on the Gazer Within», A Field Guide toComtempormy Poetry and Poetics. Editoreak: Friebert and Young, Long-man. New York, 1980 . 111 . or .

3 . Levis, 113 . or .4. Helen Vendler, Part of Nature, Part of Us : Modern American Poets,

Harvard Univ. Press, Cambridge, Mass., 1980, 97 . or .

BIBLIOGRAFIA

Elizabeth Bishop-en lanak

The Complete Poems (here lehenengo bildumak daude : North & South, ACold Spring, Questions of Travel), Farrar, Straus and Giroux, 1969 (oler-kiak) .

Geography III, Farrar, Straus and Giroux, 1976 (olerkiak) .The Diary of 'Helena Morley, Farrar, Straus and Giroux, 1957 (itzulpena) .An Anthology of20th Century Brazilian Poetry, Wesleyan Univ . Press, Middle-

town Conn ., 1972 (itzultzaile eta editore Emanuel Brasil-ekin hatera) .

Amerikar poeta eta antologia garrantzitsu batzuk

Elizabeth Bishop, Collected Poems, Farrar, Straus and Giroux, New York,1969 .

23

Page 24: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Theodore Roethke, The Collected Poems, Doubleday, Garden City, New-York, 1975 .

Gary Snyder, Riprap and Cold Mountain Poems, Four Seasons, San Francis-co, 1969 .-Myth and Texts, Totem Press & Corinth Books, 1960 .

Allen Ginsberg, Howl, City Lights Books, San Francisco, 1956 .

W.S . Merwin, The Lice, Atheneum, New York, 1967 .-The Carrier of Ladders, Atheneum, New York, 1970 .

Robert Bly, Silence in the Snowy Fields, Wesleyan, Middletown Conn .,1962 .-The Morning Glory, Harper and Row, New York, 1975 .

Galway Kinnell, The Book ofNightmares, Houghton Mifflin, Boston, 1971 .James Wright, Collected Poems, Wesleyan, Middletown, Conn., 1972 .

-To a Blossoming Pear Tree, Farrar, Straus and Giroux, 1977 .

Oso erabilgarriak diren hiru antologia :

The New American Poetry : 1945-1960, Donald Allen-ek editatua, GrovelEvergreen Press, New York, 1960 .

Naked Poetmy: Recent American Poetry in Open Forms, Stephen Berg-ek etaRobert Mezy-k editatua, Bobbs-Merrill, Indianapolis, 1969 .

ContemporaiyAmericanPoetry, A. Poulin, Jr.-k editatua (bigarren edizioa),Houghton Mifflin, Boston, 1975 .

Zazpi amerikar poeta kontuan izatekoak : James Crenner (Airplane BurialGround, W.D. Hoffstadt & Sons, Syracuse, NewYork), Michael Burkard(In a White Light, L'Epervier Press), Charles Wright (China Trace, Wes-leyan), BillKnott (Selected and Collected Poems, Sun, NewYork), RobertHass (Praise, Ecco Press, NewYork), David St. John (Hush, HoughtonMifflin), James Tate (Riven Doggeries, Ecco Press, NewYork)

24

Page 25: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ITXARO BORDA

Traditore ala?

Itzultzailea zer da? Hauxe galdera .Ardura lokuzio italiar ezaguna jiten zaigu gogora, itzultzea aipa-

tzerakoan . Traduttore, traditore alegia. Itzultzea, oinarrizko testubaten traditzea dea, ala itzultzaileak here hizkuntzara pasatzenduelarik jabetzea ; hizkuntza berriko ekoizpen kulturala bilaka-tzen dela funtsean? Galderak dira eta ni ez naiz egiazko itzultzaile,horiei erantzun egoki emateko .Itzulpengintzan euskal idazleok guztiok badugu halako espe-

rientzia bat . Txiki edo handi . Baina esperientzia bat : denek itzuliditugu nahi genituen «gure» erdarazko testuak, izan ipuin, izansain, izan olerki . Ene kasuan gehienbat, eta Maiatz literatur aldiz-kariaren zerbitzuko, olerkia izan da itzuli dudana. Zer xerkatzenda atzerritar olerkari bat itzultzean? Harekilako kontaktua hitzenbidez? Hark idatzia guretzea? Hor ere galdera ugari, arrapostuzenbaitekin menturaz .

Euskaratik frantsesera edo gaztelaniara itzuliak izan dira idatziditudan testu zenbait ; ene idazle helburua ez da baitezpada itzuliaizaitea, baina itzulia izan gabe, edo aurretik, cuskaldunak irakurleedukitzea. Lehen-lehenik euskaraz eta euskaldunentzat idaztendut . Eta usu ez dakit zer ihardets euskara ez dakien batek erratendidalarik «mais tu ne penses pas à ceux qui en saventpas le basque» .

25

Page 26: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Ez naiz ausartzen segitzera aitortuz axolarik ez dudala . Ez dutuste, zenbaitetan euskal prentsan irakurtzen den bezala, itzulpenIan onaren sana dela. Frantsesera edo gaztelaniara itzulia izaiteaez da automatikoki «kalitate» seinale bat, sinestarazten digutenbezala .Itzulpena itzulpena da eta kito. Maiz hizkuntza hartzailcaren

behar ideiologikoen ildotik egiten da eta hein batean ontsa dahorrela, itzuliak ez direnek beren jatorrizko hizkuntzan libertateosez idatz dezaketelako .

Literatura oro da itzulpena

XVIII . mendean, iraultza burges ezberdinen ondorioz, mugak,batez ere ekonomikoak, hautsi ziren ; merkataritza indartu zen etasalerospen guztiak hizkuntza batetik besterako itzulpen bilakatuziren . Garai kasik berean, latinak bere zabaltasun kulturala men-deen higaduraz galtzean, literatura ere tokiko mintzairetan idaz-ten ari zen, eta halaz, ekonomian nola, Voltairen edo Goethentestuak itzuli behar ziren, Europako leku bakoitzean ulertuakizateko gisan .Latina hizkuntza bizi eta erabilia zelarik ez zuten Europako

elitek itzulpen-premiarik . Baina eman dezagun Frantzian 1539koVillers Cotterets-ko agirian fermuki planteiatu zen frantsesa Fran-tziako hizkuntza zela . Argi da ordea, orduko Frantziaren hedadu-ra politikoa ez zela oraingoa . Argi da ere, hizkuntzari doakionerabaki horrek bultzatu bide zituela frantses kultur agintariak,estatuaren mugak gero urrunago eramateko borrokatzera, gaurarte . Ez da errepikatzerik noski, Frantziaren hedadura gerlaz-gerlalortu zela, eta tokiko hizkuntzen heriotza-agiriak sinatuz . Bretai-nian lehenik, gero Okzitanian, Korsikan eta Euskal Herrian .

I 539ko agirian zinez garrantzitsua deritzot . Handik hiru urte-

26

Page 27: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ren buruan, 1545ean, Richelieuk muntatu zuen Frantses Akade-mia, Ronsard eta Du Bellay ardatz, frantsesaren ilustratzeko . Eus-kararcn ilustratzaile denbora haietan Eiheralarreko Bernat Etxe-pare izan zen, du Bellayren hitzak frantsesarentzat, euskararentzaterabili zituela . Trentoko Kontzilioaren unea izateak ere tokikohizkuntzak akuilatu zituen, hot deliberatu baitzen Bibliak hiz-kuntza propioetara itzultzea. Katolikoak latinari fidel egon ziren,eta lehen Bibliak «protestanteek» itzuli zituzten . Hot ote egiazkoitzulpenaren gako iniziatikoa?Mende haietan itzulpen anitz egiten zen partikulazki filosofian,

ekonomian, zuzenbidean eta poesian . Frantses iraultzaren denbo-ran, emazteen eskubideak aipatzen zituen Mary Woofstoncraftingelesaren testua frantsesera itzuli zen argitaratu bezain laster .Beharra zuten iraultzalari burgesek, testua ingelesez zen eta siste-matikoki itzuli zuten, frantses legedian emazteen eskubideak sar-tzeko. Iraultzatik landa, mundua are hedatuago bilakatu zen,Amerika, Asia eta Afrikaren «konkista» edo kolonizazioarekin .Testu zaharrak itzultzen has] ziren frantses idazle zenbait XIX .Gizaldian: Lamartinek grekotik Homeroren Odisea itzuli zueneta Baudelairek Edgar Alan Poe amerikarraren «Morgue KalekoHilketak» izeneko istorioa . Arrean, latinera eta grekora plegatuakziren itzultzaileek literatura klasiko osoa jarri zuten frantsesera .Eta gu, eskola frantsesetan ibili garenok besterik ez baitzen, iturrihorietan ase gara . Julius Caesaren «Gaulekako Gerla» itzulpenagenuen, eta irakasleak erran arte, nago asmatzen ore genuen jato-rrizko hizkera latina zuela testu horrek!XX. mendean segitu zuten idazle bakarrek itzultzen, hala nola

Marguerite Yourcenarrek, 1937an Virginia Woolfen «Uhinak»eleberria frantsescratu zuen, eta irakurtzaileari aitzin-solas batezhorniturik eskaini . Oraindik orain, «Uhinak» Yourcenar handia-ren bertsioan irakurtzen da . Ordea, gehienbat itzulpengintza sis-

27

Page 28: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

tematizatua da, profesionalizatua, eta ezpezializatua. Noiztenkaidazle batek bihozkada bat badu erdarazko obra batekin, erdarahura ontsa menperatzen eta orduan, idazlea itzultzaile bihurtzen(ahal) da .Izan da ere Europa mailan, konkista kolonialaren ondorioz,

XIX.mendean testu-bilketa zabal bat antolatua, munduko popu-luetan barna, indio, aborigen, afrikar, tamuldar jendetzetan . Otoitzkantu, eres¡, testu iniziatiko edo sekula idatzi gabe zeuden oroi-meneko eleak itzuli dira . Europan nagusi ziren hizkuntzetara,Musée de lHomme eta holako erakundeetako jakintsuen keme-naz. Bilketa horri esker edo gatik, iduriz populuak Hitzaz desjabe-tuak izan ziren, anitz populu geroztik desagertuen inkatazioakfrantsesez aurki daitezke Parisko Biblioteka Nazionalean . Biltze-itzultze fenomeno berbera gertatu da Euskal Herrian XIX. Men-de-hondarrean : Cerquand jauna ibili zen itzultzaile batekin ipa-rraldean zehar, ahoz transmititzen ziren sinesmenak biltzen, eta ezdu hain aspaldi Anuntxi Aranak errautsetatik atera zuela corpushori, Txertoa argitaletxean publikatzeko. Fenomeno berdina, bainaeuskaldun notable baten partetik. Salaberrik 130 kantu bildu,itzuli eta Parisko egongeletan emateko piano-soinuari egokituzituelarik, duela ehun urte .Gauza bat gogoan atxikitzekoa da . Ematen du dena biltzen eta

itzultzen dela . Ez da egia munduko literatura edo idatzizko ekoiz-pena osoa itzultzen dela. Hizkuntza batetik bestera itzultzea, ar-txibaketaren pareko eginkizuna da . Artxibatzen ere, ez da denaartxibatzen : estatu bakoitzak -artxiboak ukaiteko estatu behar daizan, guk populu zapalduok ez dugu oroimenaz eta erudito erre-tiratuez salbu beste artxibategirik- bere premia usu hurbilekoenarabera artxibatzen du . Itzulpengintzan berdintsu : hautatzen, baz-tertzen edo ezezagutzen da, ardura politika-arazoak direla bide .Itzulpenaren merkatua, produktu ekonomikoen azokaren antze-koa da : behar dena hartzen da eta debaldekoa uzten .

28

Page 29: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Anekdota txiki bat . Egiazkoa . Behin Maulera jin zitzaidan NewYorken ingelesezko bidai-liburuak idazten zituen gizon bat, Eus-kal Herriari buruz baten egiteko asmoaren azaltzerat . Euskal He-rrian egona zen, hegoaldean partikulazki, Francoren garaian IparAmeriketako egunkari handien berriemaile bezala . Lana eta xedeaaipatu ondoan, literaturaz mintzatzen hasi ginen . Eta nik, iparamerikar idazle zenbait asko eta asko maite ditut, Paul Auster,Alison Lurie, Jack Kerouac edo Tony Hillerman adibidez . Ho-rien frantsesezko itzulpen-obra guzia irakurria dut . Ene interlo-kutoreak Paul Auster ezagutzen zuen, New Yorkeko idazlea denezeta erlijio-komunitate berekoa izanez . Baina beste bi izenak osoarrotz zitzaizkion . Eta erran zitan Frantzian itzulpen-politika arrasberezia eta arraroa zutela : Ameriketan ezezagunak ziren idazleakfrantsesera pasatzen zirela, ez hango best-sellerak, erranahi han-diagokoak haren gustuko . Oharpen hori sintomatikoa idurituzitzaidan, orduan ulertu bainuen eta onartu ere bai, itzulpengin-tzan ez zela sistematikoa, aukera baten menpekoa baizik . Hiz-kuntza hartzailearen behar hurbilenen araberakoa hots .

Zergatik, adibide horren ildotik, Alison Lurie eta Tony Hiller-man? Hipotesi zenbait eman dezaket : Alison Luriek azaltzen duenmundua unibertsitateko irakasleena da, burgesa, burgesek ukanditzaketen buruhauste ekonomiko eta sentimental guztiekin .Arrakasta erraldoia dute medikuen, abokatuen edo kulturgileengiroan asmatu filme edo liburuek . Tony Hillerman? Honek na-vahoar detektibe bat papereratzen du bere hogei bat eleberritan .Jakina, Frantzian, here indio propioak suntsitu eta zapaldu zituenestatuan, beste herrialdeetakoak begi onez eta nostalgiaz ikusiakdirela . Indio, buruzagi ardura suaz erahilen zuhurtzia biltzen du-ten liburuak ederki eta nasaiki plazaratzen eta saltzen ditu Mo-nakon dagoen Editions du Rocher delakoak. Egiaren erraiteko, niere suntsitzear nagoen indioa, liburu horien eroslea naiz, iduriznahiko nukeela ikasi nolako bukaera pairatuko dudan . . .

29

Page 30: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Estatuetan, edozein liburu-azokaren karietara ateratzen direnestatistikek ontsa erakusten dure jatorrizko hizkuntzan, gure ka-suan frantsesez ez dela anitz irakurtzen . Urtean zehar argitaratzendiren eleberria, poesia eta entsaioek publiko urna dure, argitalpe-naren gastuen ordaintzeko doia hots . Argitaletxeek ardura konpli-zitate handian, saltzapen animaleak egiten dituzte sariak banatuondoan, eta mana bon hurrupatzen duten argitaletxeak laupabostdira : Gallimard, Grasset, Seuil, Edition de Minuit . . . izen zenbai-ten emateko. Ordea, liburuak ilkitzen dira, eta argitaletxe aipatuhorietaz gain, gehienentzat bizitzeko bidea itzulpengintza da; ActesSude-k demagun, Paul Auster publikatu eta ezagutarazi zuenFrantzian, Nancy Huston ere bai . Haur literaturari dagokionezgehiengo handia itzulpena da, ingelesetik, alemanetik, italieratikedo euskaratik, Mariasun Landaren kasuan .Irakurlearen portamoduari buruz arranguratsua da itzulpena-

ren merkatuaren hedadura : iduri luke jendeak «kanpotik» dator-kion liburu bati «balio» gehiago ematen diola, itzuli obra baterosterakoan munduaren partaide bailitzan . Argi da euskaratikitzuli liburu bat ez dela gehiengoarentzat -salbuespenak badira,eta eman dezagun euskaratik frantsesera itzuli liburuaren eskura-tzea «anekdotikoa eta bitxikeriatik hurbil» izan daitekeen ekintzakulturala da- prestigioduna, baina ingelesetik jiten direnak bai .Irakurtzerakoan, askok ingelesaren ezagupen maila ona dutelako,asma dezakete itzulpenaren kalitate edo kalitaterik eza . Alabaina,itzulia izan den liburua literatura da, irakurtzean ahanzten delakoitzulpena dela, usu jatorrizko testua ez delarik eskumenean gaine-ra . Baliteke, aitzina joanago eta ingelesetikako itzulpen behargutiago izatea, ikusiz jadanik nola CDetako liburukietan, ingelesbakarrean agertzen diren kantuen testuak, eta jendeak ulertzenduela, dirudienez . Agian hori bera zen gertatu iparraldean XVIII .eta XX . mendearen artean : Iraultza garaiko idazkiak (1789 . . .)euskaralat itzultzen ziren sistematikoki, eta emeki emeki, jendeak

30

Page 31: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

frantsesa hein batetaraino ezagutzen zuen arau, frantsesezko tes-tua xoilik zetorren . Orain, euskarazko itzulpena eskatzen dioguedozein erdarazko testuri . Euskal Hcrrian euskaraz lemak akuila-turik. Zuzen den bezala .Azken urteotan Euskal Argitaletxeek munduko literaturaren

itzultze-ekimena bultzatzen dure, bai ideiologikoki eta bai ondo-rioz ekonomikoki . Euskaraz irakur ditzakegu Yourcenar, Chand-ler, Hume eta beste . Ezagutzen ez ditugun crdaretatik jiten zaizki-gun itzulpenak oso baliagarri eta beharrezkoak dira . Zenbatekirakur dezake alemana Euskal Herrian? Hegoaldeko zenbatekirakur dezakete zuzenean frantsesez idatzi eleberri bat? Hortakobaizik ez baldin bada ere itzulpenak «mundua» gure ohemai-txoaren kantoincan pausatzen digu.

Hondar urteotako itzulpenaren sistematizazio-saioa aipatzenda, fenomeno kultural eta ekonomiko gisa, pertsona anitz bizibaita funtsean itzultzeari esker . Baina, 1977an Torrealdaik aterazuen Euskal Idazleak Gaur izeneko obran, 1947tik 1977 artepublikatu liburuen zerrenda hartzen delarik, argiki azaltzen da,urte bakoitzeko argitalpen zati bat, handiena ez errateko, itzulpe-na zela : izan Homero, Birgilio, Tazito, edo elizetan erabiltzekokatixismoa* nahiz «ontsa hilçeko» eskuliburu . Garai hartan gre-kotik edo latinetik itzultzen ziren liburuak, testu klasikoetan kla-sikoenak euskal irakurtzailearen meneko jarriz . Gauza bat erantsdezakegu hargatik : Birgilioren Eneidaren euskal bertsioak heda-pen murritza zuen, euskalki zehatz batean eskainirik zelako . Egoeraaldatu da, «euskara batua» tresna erabilgarria eta gehiengotik en-telegagarria bihurtua den geroztik, nahiz arrazoinekin zenbaitenaburuz bigarren batuketa baten beharra lukeen . Halatan, edo-nork gustua baldin badu euskaraz irakur dezake Koldo Izagirrekitzuli Maiakowski errusiarra, Tere Irastortzak euskaratu MarinaTsetsaievaren obraren zati bat, Jose Auxtin Arrietak moldatuYourcenaren Hadriano . Adibideak ez dira orain eskas .

31

Page 32: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Euskal idazleok itzultzaile gara

Egia da . Euskal Idazlea itzultzaile da oinarrian, ausartzen ba-nintz «betidanik» idatz nezake . Ez idazterakoan ideia berezkorikez duelakoan, baizik eta egoera hori biziki lotua delako gurehizkuntzaren bizi-baldintzei, honen existentziaren prekaritatearimendeetan zehar, eta zer erranik ez gaurko egunean! Idazlea ora-indik ere itzultzailea da, nahiz eta ofiziozko itzultzaileak ausarkiagertu diren literaturaren plazara .Euskara hutsezko irakaskuntzak -ikastolek- leku askotan 30

urteko historia du, eta jatorrizko hizkuntza batean idaztea jakinbehar da lehenik materialki hizkuntza horretako hitzen izkiria-tzen eta erabiltzen -gramatika, ortograf a, sintaxia . . .- minimoki,eta bigarrenik literaturaren aitzinakotasuna ikastekoa da . Aldehorretatik ikastolak eta unibertsitateetako filologia-eta literatur-sailak plantan ezarri arte, ez hain aspaldi, euskara eta mintzairahonetako literaturaren aztarna izpirik ez zegoen eskoletako egita-rauetan. Gure kasuan, eskola frantsesean, euskara eta euskarazkoekoizpen kulturalik bazenez ere ez zen aipatzen .Euskaraz idazten hasterakoan, norbera bere gogoz alfabetaturik

ahal bezala, usu kiskun-kaskun, Herria astekaria xeheki eta lumaeskuan irakurriz, derrigorrez, erdal literatur-moldeak euskarazidazten genituen : hots, erreferentzia ez zen ezezaguna zitzaiguneuskal literatura, erdarazkoa baino. Zentzu, horretan, eskoletanikasten ez den hizkuntza batean izkiriatzen duena, bortxaz itzult-zailea da. Egoera hori kanbiatzen ari da, euskarazko erakaskuntzabai eta euskararen gero hurbilari buruzko kezka kontzientea in-dartzen direla, ikastoletan eta gero unibertsitateetan beren jatorri-zko mintzairan heziak eta haziak diren idazleak sortzen baitira,hegoaldean noski, baina ere iparraldean, Ur Apalategi adibidez .Hargatik, gazte belaunaldi honek, aurrekoak baino gehiago, itzul-pena hazkurri gisa beharrezkoa du, euskaraz irakurtzeko duen

32

Page 33: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ohituraz kanpo, erdaretan publikatu obren dastatzeko maneran .Baina argi da, azken belaunaldi honen aitzineko idazle guzizgehienak hasi garela euskaraz idazten, hinki-hanka, eta gero alfa-betatu garela, literatura euskaraduna hurrupatuz 1545tik gaurarterainoko ildo luze eta zabalean kokatzeko . Ondorioz, ahalgerikgabe besterik ez baitzen ahal, aitor dezakegu gure erreferentziakerdal literaturakoak zirela, eta helburua haiek bezala idaztea zela,nonbait jada izpiritu-itzulpena ere bai .Oragarreko eskolan ikasi genuen Verlaine-en olerki baten gi-

roaren bilakuntza eta errepikapena baino ez balitz ene olerkigin-tza osoa? Caldea . Hastapenaz baizik ez naiz gogoratzen : dansl'interminable ennui de laplaine, la neige incertaine luit comme dusable. . . Verlaine ez zitzaidan gure herriko zelai bukagabeaz min-tzo, nekez aurki baitaiteke Oragarren zelai bukagaberik, denamuno eta mendi apal den herri horretan, baina aldiro elur egitenzuelarik eta oraino duelarik, olerki boni jiten zait burmuinarenkilikatzera . Erran nahi nuen, usu jatorrizko hizkuntza errekupera-tuan, doietarik, beste mintzaira bateko inpresioak, haur-denbo-ran barneratuak, atxikitzen direla oroimenean . Oinarriak bilatzendira idazten hastean, etxe baten eraikitzen hastean bezalaxe . Oi-narriak ez baldin badira jatorrizko hizkuntzan kausitzen, nonbaitxekatzen dira, naturak hutsa gorrotatzen duelako ideiaren bi-detik .Hamalau urte nituelarik, uda hartan, deus ulertzeko plantan,

Albert Camusen L Etranger irakurri nuen, iluminaturik, uste dutuda osoa eraman nuela liburu horrekin . Aljeren eta Aljer xurikoisatsertzeko eki-nabalkada hura jaso nuen, Camusen heroeak arra-zoinik gabe, kidearen sabelean nabela sartu zuen unean . Geroxe-ago, bertso eta olerki idazten ontsa hasirik, irudikatu dut neureburua liburu horren euskaralat itzultzen . Beranduago, Arrotzaizenenoko itzulpena irakurri nuelarik ez nion euskaraz, testuari

33

Page 34: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

frantsesezkoaren «misterio iluminatu» gusturik hauteman . Jaki-na, ez dut Arrotza itzuli, eta menturaz gaztaroko amets zenbaitengisa ez dut sekula egiaztatuko . Nahiz . . .Voltair-en Kandideren asturua berdintsua zen enetako. Voltair-

en idazkerak liluratzen ninduen, aldi berean fribolo eta zuzena .Gustatzen zitzaidan eta zait gaurregun ere. Voltaire sakonki irakurriarte, Camusen existentzialismoaz eta Chateaubrianden erroman-tizismoz betea nintzen . Kandide dastatu orduko, erran nahi dutzati-zatika eta hitzetik hitzera azterturik, ene bilakatua zen erro-mantizismo existentzialari zuzentasun ironikoa erantsi nion . Itzul--lehia, behiala aipatu Torrealdairen bilduma pasatuz ohartu nin-tzen jadanik euskaralat plegaturik zela, bertan behera utzi nuen .Itzultzea, beste mintzaira batetan idazten duen baten obraren«piratatzea» baita .Oso-osorik itzuli dudan testu bakarra Descartes-en Metodoaren

Diskurtsua izan da, makinaz joa, seigarren eta azken kapituluasalbu. Ostatu anitz eta adiskide gutitar haietariko ibiltaria naize-nez gero, ez dakit gehiago non daukadan «makina-izkribua» .Menturaz Oragarren da, baina ez naiz segur . 1979ko udan itzulinuen, baserriko lanetarik landa gauero xede horretara plegaturik,Axularren euskara eta sintaxia Descartesen hitzei egokituz . Udahartan, asko ikasi nuen nerabilan hizkuntzari buruz, honen mu-gak eta zabalkunde-musikalak non zeuden adibidez, eta olerkizein bertsoen idaztea baino luzeakiago idazteari buruzko ene ahal-menari dagokionez . Itzulpen-une hura, itzulpena aitzakia ote?arras esperientzia berezia, biluzia eta obsesionatua bezala gogora-tzen dut, plazerra, nekea eta jakin-mina nahasten zirela, arazolinguistikoak -neureak- nola konpon eta aitzina nola joan bila-tzen nuela .Hor ere gertatu zen geroxago irakurri nuela Descartes euskara-

lat bizpahirutan itzulia izan zela, berri bat ere atera zen berandua-

34

Page 35: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

go . Ondorioz barne-prozesurako baliagarri zitzaidala pentsatuzkontsolatu nintzen : halatan, gorago aipatu existentzialismo erro-mantiko eta ironikoari, Descartesen logika gehitu nion . Logikaideien orduan, testua plan zehatzetan antolatzerakoan-Logika .

Itzulpena idazle baten formakuntzan, batez ere autodidaktadenean, behar-beharrezkoa da . Lehen jaidura da itzuliz «imita-tzea» eta segidan, ahalen arabera, «imitazioaren» gainditzea, nor-beraren idazkeraren logika eta premiaren aurkitzeko . Formakun-tza deitzen ahal nituzkeen urte horien guztien ondorioetatik batpraktikan izango litzateke 1984ean Susa argitaletxean agertu zenBasilika eleberri hura, fikzio-politiko sailekoa, erlijioa, sexua etakultura biltzen zituena . Eleberri gisa logikoa zen, existentzialista,usu erromantikoa, zuzena eta ironikoa, ez errateko gaixtoa . Ez duthemen ene begitartea zurituko Basilikari dagokionez, perpaus batbederen barkaezina datorrelako oraindik ere, baina argi da «ikas-prozesu» baten bukaeran heltzen dela .

Esperientzia ttikiaz

Maiatz aldizkarian publikatzen ziren itzulpen-sail guziz gehienakene lumatik ziren, nahiz eta sinatuak ez izan . Ardurenean frantse-setik euskaralat egin ditut. Itzulpenak, gure hizkuntzan «mun-dua» eskuzabalki eskaintzen zigulako ustea nuen, eta ustea dutbeti «mundu hautatuen» jasta ematen digulako .Halaz, nihaurek kanpoko aldizkarietan edo egunkarietan «des-

kubritu» arau, Maiatz-en irakurleei «deskubriarazten» nituen .Itzultzen nuena poesia zen bereziki, ene alor kuttunena. Ordea,Maiatz-en itzultzen ari ziren ere, ez hain sistematikoki, AureliaArkotxa, Imanol Txabarri eta beste zenbait .

Ez naiz sail orotaz oroitzen, baina bakarrak aipatzearren, zerren-da labur bat egin nezake : Odiseus Elitis grekoa, bretoindar poesia

35

Page 36: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

eta haietan Glenmor eta Angela Duval 85 urteko emazte-olerkia-ren testuak ; palestindar poesia, Mamoud Darwichen olerki osoakeuskaralatuz ; senegaldar eta afrikar poesia ttanttak ; errusiar egun-goa, etabar. Oinarrizko testuak Europe hiruhilabetekari frantse-sean atzetnaten nituen. Gertatu zait berdinki, liburuetarik testuenelkitzea, Josep Brodskyrenak demagun, Nobel saria erdietsi Me-nean Gallimard etxean haren best-of gisako bat publikatu zue-lako. Czelaw Milozcen kasuan gauza bera .Orain ez dut kasik itzulpenik egiten, ez argitaratzeko ez eta

enetako. Hargatik duela bi urte Maiatz aldizkari batean eskaininuen Luisa Villalta galiziar poetaren olerkien jasta bat euskaraz,Angela Duval bretoindarraren eta Berta Pifian asturierraren testubatekin batera, Finisterrae-tik Finisterrae-ra izenburuarekin . Lui-sa Villaltari dagokionez, idazleari eta berak bidali zidan hiztegiariesker, Muller Mensura saila-itzuli nuen 1994ean, zinez Galizianpublikatu aurretik. Orduan Maiatz-ek Galeuska kutsuko scoopbat eman zuen. Luisa Villaltak 1995an publikatu zuen galiziera-zko testua, Ruidos olerki bilduman, Espiral Maior argitaletxean .Manuel Mariaren poema zenbait itzuli nituen Ainararentzat etaikastolako haren lagunentzat, «Orgak» izenekoa kasu . Ez hainaspaldi, Abadiaren Izarrak ikusgarriko Manuel Manaren «Labo-rari haur begiak» euskaralatu nuen, ikusgarrian Tehenta taldeakkantatzen duelarik, Mixel Etxekoparek jarri musika batekin .Itzultzailea enetako, batez ere enea ez den hizkuntza batetatik,

arkeologo zahar izatea bezala da . Testua lehentze irakurtzen du-danean, ez dut gehienetan tutik ulertzen . Baina sentitzen dutitzuli behar dudala, aberasgarri ditakeelakoan nihaurentzat . Lana-ri lotzen natzaio beraz eta irakurtu arau iruditzen zait, harri baderrautsa kentzen diodala, irakurraldi bakoitzean euskarazko apain-dura eta egokitze maila bat gehiago jartzen diodalako, bere oina-rrizko eta hastapeneko «misterioa» ebatsiz . Emeki emeki testua

36

Page 37: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

euskaraz beztitzen zait, eta hortik aitzina hizkuntza hartzaileatestuaz jabetzen da . Amodioz eramaten da itzultze-lana, testuamaite delako da lantzen, badauka bere erritmoa eta bere errituala .Errespetuak ekartzen du halaber, testuarekilako ulermena etahurbiltasun konplizea . Konplizitate hori laket zait, nahiz itzul-tzaile ez den ene ofizioa eta orain ez dudan denbora askorikhorretarako .Erran dut gorago itzulpenak, idazlea eta partikulazki euskal

idazlea, haboroxienak autodidakta alor horretan, aberasten duela .Aberasten eta aldi berean euskal idazle izateko ukan lezakeenurgulua erlatibizatzen dio . Itzulpenaren bidez, munduaren kidebilakatzen gara, beti kausitzen baita demagun galiziar edo breto-indar poeta eta euskaldun poeta baten artean parekotasun hat .Erlatibizatzen du ere, prefosta, euskaldun idazle batek bere hiz-kuntza hil-hurranarekin senti dezakeen bakardade kulturala . Ko-munitate-sarea sortzen eta kultur elitearen ekoizpen mediatiza-tua, baizik eta «eredu» berdineko populu batetako ekile batenobra .Eredu-bilatze hori garrantzitsua zait. Luzaz egon gara «kapita-

lei» beha, handik baitatozkigu kultur-eredu guztiak . Eta gurekasuan itzulpen-lehiaren bidez -euskaratik frantsesera demagun-nahi genuke frogatu Etxeparek zion eran, gure literatura Parisenegiten dena bezain ona dela. Itzulia izatea «label» bat da idazlebatentzat, kalitatearen seinalea, eta hortik dator Jon Juaristirendeklarazio sintomatiko bat, zeinen arabera «Euskarazko literaturahain txarra den non itzulezina den» . Hortakoz, itzulpengintzansartzean ohartzen da norbera, hiriburuetako kulturereduetarikkanpo, beste eredu ezberdinak badirela, eta ereduak gauzak ge-hienak nola, aukeratzen, erabiltzen, eta transmititzen direla hori-zontalki, bertikalki lehieketan parte hartu nahi ez baldin badabehintzat .

37

Page 38: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Arras itzulpen gutiko euskal idazlea naiz . Kantu-testu zenbaitgaztelaniara, olerki bakarrak frantsesera Kultur Erakundeak 1988anpublikatu zuen euskal olerkarien sorta hartan, eta Bego Monto-riok itzuli zuen 1989ko Urte Muga Lehorraren Kronikaz aparte ezdut itzulpenik . Itzulia izateko borondatea behar da, eta une hone-tan ez dut horrelakorik . Eta neronek ez dakit ontsa frantseseraitzultzen, ez dut sekulan egin, ez naiz orain hasiko egia erran .Euskara ez dakiten ene «exilioko» kide hurbilentzat itzulpen-borondaterik eza, izpirituaren hertsitasunaren marka bat zen . Ala-baina ez nuen eta ez dut «publiko zabalagoaren» existentzia onar-tzen. «Argien errepublikan» hori ez da bain ongi ikusia, automa-tikoki herrialde menperatuetako kideok «irekiak» behar baituguizan .Eva Forestek Hiru argitaletxearentzat proposatu zidalarik Urte

Muga Lehorraren Kronika haren gaztelaniara itzultzea, hastape-nean ez nintzen sobera bero . Estakuru bila ibili nintzen azkeneanbaiaren emateko . Bego Montoriok egin zuen itzulpena eta lehenirakurraldian, bertsio bernia ez nuen ezagutu, eta ondotik aitortubeharra daukat «oinarrizko» testua berriz deskubritu nuela, harenona eta noski haren inkoherentziak ere bai . Liburu-moldean ate-ratzean ordea, testua enea zela baieztatu nuen . Eta pozik onda-rrean .

Gaztelaniara itzuli eleberri labur hori nien oparitu gero edozeinerdara ezpainetan zebiltzen adiskideei, ene lanaren aurkezpengisa. Eskerrak Bego Montoriori .Bukatzeko erran nezake itzulpena, irakurtzen dena eta bistakoa

denez «egiten» dena biak beharrezkoak zaizkiola idazleari orokor-ki, eta partikulazki euskal idazleari . Publikoki onartua ez denhizkuntza batean izkribatzeak, bortxaz itzultzaile bilakarazten gaitu .Idazle formakuntzan sartzen da, gainditzekoa den ikastaro batenmoldean .

38

Page 39: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Itzulia izatea azkenik, balde edo debalde? Itzulpena hautua de-nez, ezin da obra baten kalitatea juja erdara batera edo besteraitzulia delako . Itzulpena beti subjektiboa da .

EIE kulturkideren partaidetzaz Beasainen 1997 ko udazkenean antolatu-tako hitzaldia.

39

Page 40: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

JOXEMARI CARRERE ZABALA

Literatura, kontalaritza eta irakurketaren bultzatzea

Behin batean, askotan bezala, eskola batean ari nintzen ipuinakkontatzen . Haur txikiak ziren entzuleak, lauzpabost urtekoak,artean irakurtzen ez zekitenak. Txano Gorritxoren ipuin ezaguna-ezagunegia, agian ?-, kontatzen ari nintzaien, baina dena oker-tzen. Honek sutu egiten zituen haurrak, une oroz ipuina berebidetik eramaten saiatzen zirela, batzutan oihuka . Heldu da otsoaTxano Gorritxori beregana hurbiltzeko eskatzen dion unea ; ahotsleunez, esku keinu batez lagunduta, «etorri, etorri» dio otsoak,halaxe gertatzen baita ipuinean ; baina une horretan ordura arteisilik egon den neskatxak eskua altxa eta esan du : «Ez da horrela» .Ni harrituta, hauxe baitzen, kasik, aldatu ez nuen zatia . Galdetudiot ea bada nola den . Eta neskatxak besoa luzatu du, eskuakzabaldu eta beregana joateko keinuaz dio : «Etooorri, etoooorri . . . » ;eta bere begietan otsoaren begien distira ikus zitekeen, bere keinugeldoan denboraren geldia, eta eskolako gela amonaren gela bi-hurtu zen eta gu denok otsoaren gonbiteari baiezkoa emandakoTxano Gorritxoak . Orduantxe jakin nuen nola kontatu behardiren ipuinak. Orduantxe ikasi nuen letrak eta hitzak ez direlagauza bera .Askotan ipuinen letrei ematen diegu garrantzia, gainontzeko

baldintza batzuk kontuan hartu gabe, kontuan hartu gabe ipui-nak, entzuteaz gain, ikusi egiten direla. Gizarte alfabetatu bateanbizi gara, hau da paper baten gainean dauden xinaurri horiek

40

Page 41: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

interpretatzen dakigun pertsonak gara, baita euskaldunok ere ;nahiz eta, oraintsu arte, gure hizkuntzan Ieitzen eta eskribitzenikasteko aukerarik eman ez, beste hizkuntza batean ikasi duguletrak deszifratzen, hau da, ez garela erabat analfabetoak . Zorio-nez hori gainditzen ari gara eta gero eta gehiago dira euskarazirakurtzeko eta idazteko gaitasuna duten pertsonak . Eta horrekinbatera, hain justu, hizkuntzaren homologazio eta heldutasunaaldarrikatu dugu «baditugu idazleak! Baditugu irakurleak! Badi-tugu era guztietako argitalpenak! Besteak bezain kultuak gara!» .Zorionekoak gu bide malkartsu horretan aurrera egiten ari garela,zailtasunak zailtasun . Dena dela prozesu kontraesankor bateanabiatzen ari garela uste dut . Alfabetizazio eta eskolatze prozesu zailhonetan sartuz dugun altxorrik handienetakoa bazterrean uztenari gara . Esango zait sekulako lanak egin direla ahozko adierazpe-nak biltzen ipuinak direla, bertsoak direla, eta egia da, ez dut nikhori ukatuko ; baina nola transmititzen ari gara guzti hori? Idazke-raren bidez. Hamaika eskola eta herrietan antolatu diren bertsoeskolak papera dure euskarri nagusiena jardun horretan abiatze-ko. Ipuin zaharrak paperaren euskarriaren bitartez ematen diraezagutzera. Eskolako haurrek, euskara ikasleek gure ahozko kul-turaren ondarea, mendetan ahotik eta begietatik heldu zaigunaorain begietatik baino ez zaie heltzen . Literaturaren altxor gisaaurkeztu izan dira. Baina hau ez da egia borobila .

Gaur egun inoiz baino euskaldun gehiago dago gure hizkun-tzan irakurtzeko eta idazteko gaitasuna duena, baina hitz eginezgaitasun bera ote dugu idatziz adierazteko gai garen hori? Hiz-kuntza trebetasun berdinak garatu al ditugu eskuarekin eta ahoare-kin? Eskolaratze prozesuan, ze garrantzia eman zaio pentsamenduabstraktua hitzez adierazteko lanketari? Ahozko gaitasun narrati-boari idatzizkoaren garrantzia bera eman al zaio? Zergatik nahia-go dituzte ikasleek idatzizko frogak, bai euskaraz zein gazteleraz,ahozkoak baino?

41

Page 42: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Egia esan behar badut ez naiz ni espezialista eskola kontutan,baina nire lanak mundu horrekin kontaktu zuzena izatea ekarridit, eta ohartu naiz ohizkoa dela ipuinak literaturarekin lotzea .Ikasleek ipuinak idazten ikas dezaten, euren irakurzaletasuna bul-tzatzeko edo, agian, euskal ipuinak ezagutzeko, garaia horretanhori lantzen ari direlako klascan . Inoiz ez dut sumatu ipuinakkontatzera deitzen didatenik ikasleek euren ahozko gaitasun na-rratiboa landu dezaten, ahozko diskurtso baten nondik norakoakikas dezaten . Ez naiz ari hiztegia aberasteaz edo leku erdaldunctankalean aurkitzen diren hizkuntza zailtasunak gainditzeko arduraz .Ahozko konpetentzia narratiboaz ani naiz. Gutun bat, txostenbat, instantzia bat edo ipuin bat idazteko irakasten diren teknikakbezala, ikasleek diskurtso antolatu bat inprobisatzen jakin deza-ten baliabideen irakasteaz ari naiz .

Bertsolarien kasua adibide egokia iruditzen zait . Bertsolariakez dira bertsotan hutsetik hasten . Bertsoari ekiterakoan egituranarratibo bat aukeratzen dute eta horren gainean inprobisatzendute, egitura horrek koherentzia emango dio bertsoari, ona alatxarra izan . Era berean egitura jakin horrek inprobisatzerako ga-raian segurtasuna emango die jende aurrean esan nahi dutenaahalik eta modu egokienean azaltzeko . Ahozko egitura narratibobat erabiltzen dute, eta hori ikasi egiten dute . Bertsotan beharreanhitz lauetan mintzatzeko, zergatik ez zaic antzeko egitura narrati-bo bat irakasten eskoletan? Nik uste dut, behar besteko garrantzi-rik ematen ez zaiolako. Garrantzia duena da idazten eta irakur-tzen jakitea, hauek izanik adierazpen kultuen ezaugarriak, omen .Garrantzitsuena da idatzi bat ondo egituratzen jakitea, baliabideestilistikoak idatziz erabiltzen jakitea . Eskolan irakurtzen eta idaz-ten irakasten da, ez, ordea, entzuten eta mintzatzen . Eta eskolazari naizenean ez naiz irakasleaz ari, ereduaz baino .

Uste dut XIX mendean hasitako eskolaratze bidea bazterreanutzi duela ahozkotasuna ikasgai gisa . Euskaldunoi prozesu hori

42

Page 43: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

azken hogeita hamar urtetan heldu zaigu eta inguruko ereduajarraitu dugu honi dagokionez. Alde batetik irabazten ari garena,garrantzitsua ezbairik gabe, beste aldetik galtzen ari gara . Eta hainzuzen ipuin kontaketak aide honetatik planteatu behar dela ustedut . Ipuin kontaketak irakur zaletasuna bultza dezake, edo ez .Uste dut lan hori batez ere, literatura irakasleei zein idazleeidagokiela. Kontalariok mintzamen ereduak eskaintzen ditugugure jardunean . Ahoz kontatzen diren ipuinek unean uneko sor-menak dira ; kontalariak kontatzen ari den une horretan bertanbirsortzen du . Egittira jakin batetik abiatuko da eta ez hitz jakinbatzuetatik. Egitura baten gainean jolasten ariko da, eta bertsola-riei bezala, egitura horrek segurtasuna emango dio eta era bereanaskatasuna bere ipuina luzatzeko, laburtzeko edo aurretik pentsa-tu gabeko bide ezberdinetatik abiatzeko . Herri ipuinetan egituranarratibo gehienak oso sinpleak dira, kontalariari baitagokio horiaberastea. Ahozko egitura narratibo baten aurrean gaude eta horierabilgarria izan daiteke jende aurrean beste eratako adierazpenakazaltzerakoan segurtasuna izateko, azaldu nahi den hori ahalik etakoherentzia narratibo garbienean emateko .

Horregatik uste dut planteamendu okerra dela ipuin kontake-tak irakur zaletasuna bultzatzeko ekimen bezala agertzea . Erabil-pen pedagogiko bat bilatzekotan goian aipatutakoa izan beharduelakoan nago . Ipuinak entzuten duenak ohitu beharko du isto-rio bat bere baitan gordetzen, entzundako istorioan bereiziz zein-tzuk diren alderik garrantzitsuenak eta zeintzuk edergarriak . Ohi-tu beharko du entzuten, jakinik behin entzunda ez duela aukera-rik izango atzera bueltatzeko, liburuetan ez bezala . Tamalez ha-lako lanik ez da sartzen gaur egun ikasketa prozesuan, nahiz azkenaldian ahalegin batzuk egiten hasi diren .

Baina uste dut literaturarentzat ere ongarria dela halako lanke-ta bat . Ahozkotasunaren kultura bat zabaltzeak, egitura narratibo

43

Page 44: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

biziak lantzeak, idazketan ere eragina izan dezake . Literatura ez daegitura gramatikaletik eta estilistikoetatik abiatuko komunikaziojardun zuzen batetik baizik; honek freskotasuna eta bizitasunaekarriz literatur jardunari . Uste dut herri ipuinak ezagutzen di-tuen idazle batek baliabide biziagoak izango dituela idazteko ga-raian, istorio bat antolatzeko orduan .

Beharrezkoa ikusten dut literatura eta kontularitza bide ezber-dintzat hartzea, horrela bakarrik aterako diegu ahalik eta etekinonuragarriena. Baina era berean elkarren ondoan aritzea ere onu-ragarria da, ikasbideak zabaltzen baitizkiote elkarri . Literatura etaidazleak ezagutzeko antolatu ohi diren jardunak letren munduanmurgiltzen diren bezala, ipuin kontaketek hitzaren munduanmurgiltzeko balio beharko lukete; baina oraindik asko gelditzenda egiteko. Hasteko, antropologia, filologia eta pedagogiatik atgelditzen diren ikerketak eta gogoetak egin (jakina, beste horiekgutxietsi gabe) . Ahoz aho zabaltzen diren ipuinak egungo gizarte-tik ulertu behar dira; alegia, ipuina hemen eta orain gertatzen ariden jarduna bezala ulertu eta ez aitzinako errelikia gisa .

44

Page 45: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Literaturbideak.;.

Manel Alonso CatalaItziar Laka

Manuel Rivas

Page 46: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti
Page 47: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

MANEL ALONSO CATALÀ

Zenbait poema

Itzulpena eta oharra : Andolin Eguzkitza

Manel Alonso Català-ren zenbait poema

Manel Alonso Català, Puçol-en (L'Horta Nord) 1962koabuztuaren 22an sortu zen . Narratzaile, poeta eta kazetaria,orain arte 3 poemategi, 3 eleberri eta haurrentzako hiru landauzka argitaratuta, aldizkarietan eta egunkarietan barrenabarreiaturiko hainbat artikuluz gain . Hona dakartzagunolerkietan lehenenengo seiak « Un gest de la memôria» poe-mategitik datoz, eta azkenengo biak «Oblits, mentirles ihomenatges» deritzonetik.

47

Page 48: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

T07 S SANTS

I

Els xiprers passejaven la seua ombra

pel camí de la casa on habiten els morts,

descobrint que milers de mans

havien engalanat de primavera la porta de l hivern .

48

Page 49: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

OMIASAINIU

Altzifreek beren itzala zabaltzen zutenhilak bizi diren etxeko bidetik,zerari ohartuz, milaka eskukneguaren atea udaberriz zeukatela apaindua .

49

Page 50: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

II

L abecedari com un oceà invicte ;

rutes apreses a colps de rem

fin que les ones esdevingueren mots .

50

Page 51: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Alfabetoa ozeano garaitezin baten modura;arraun-kolpez ikasiriko bideakuhinak hitz bilakatu ziren arte .

5 1

Page 52: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

III

Em vessava la por,

feroç, per les galtes.

Paüra al dolor,

Llàgrimes amargues.

5 2

Page 53: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Beldur ankerra zeridan,masaileetatik.Minaren izua,malko mikatzak.

5 3

Page 54: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

HARCA

Jugàvem a la guerra

petplaer d'assaborir

el dolç licor de la victória .

Les séquies eren trinxeres,

FIs horts camps de batalla .

Llorejats pels déus i ebris de victbries,

ens atipàvem defruita sota un arbre.

IV

54

Page 55: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

LIS KARRA

Gerlara ibiltzen ginengaraipenaren pattar gozoadastatzearen plazeragatik .Zangak lubakiak ziren,baratzak guduzelai .Jainkoek ohoratuak eta garaipenez mozkor,Fruituez asetzen ginen zuhaitz baten azpian .

5 5

Page 56: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

V

PA URA ALS OCELLS

Corn un puny closcolpejant les fràgils

arestes de la nit,

una au distreta

et retornava la teua

covarda condició.

5 6

Page 57: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

HEGAZTIEI IZUA

Ukabil itxi batek bezalagaueko ertzhauskorrak joaz,hegazti arretagabe batekitzultzen zizunzeure izaera koldarra .

5 7

Page 58: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

vi

Tancar la porta,

oblidar-se defer

et penós recompte

de les hors perdudes .

Deixar que refile et silenci

I et vent s ho emporte tot.

5 8

Page 59: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Atea itxi,ordu galduenzenbaketa latzaegiten ahantzi .Isiltasunari txioka egiten etahaizeari dena eroan dezan utzi .

5 9

Page 60: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

VII

ENL 'HORA DEL COMIAT

Tant de trebail, de dolor,d'estudi, de desamor, itanta vanitat per a que?Per a que l si la mortes un gest lieu, un rictus implacableque ens submergeix en el buiti s ho emporta totcom un vent, la mort.Per a que? si l oblitÉs el hoc irremeiable on naufragaremI no l eternitat secretament cobejada, l eternitat .Per a que? París era una festa i tu,poeta deis exilis, llunyacumulant derrotes;pregunta ls, poète maudit, a Mallarmé,a Rimbaud, a Verlaine .A ells, als que tantes vegadeshas acudit a la recerca de respostes . Pregunta ls!Arribada lhora del comiat,els Vibres resten plens de pois,la pois que vam voler serper a dormir el llarg somnientre excelses pàgines,pàgines que al cap i a la fisón els culpables de la nostra poesia.

60

Page 61: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

AGUR ESATEKO ORDUAN

Hainbeste lan, min,ikasketa, desamodio, etahainbeste handikeria zertako?Zertako? Heriotzakeinu arin bat da, begitarte gupidagabeahutsean hondoratzen gaituenaeta den dena daroanahaize batek bezala, heriotza .Zertako? Ahanztura baldinbada hondoratuko garen toki saihestezinaeta ez sekretuan desiraturiko betierekotasuna, betierekotasuna .Zertako? Paris festa bat zen eta zu,erbestealdietako poeta, urrunporrotak pilatuz ;itaun iezaiezu, poète maudit hori, Mallarmé-ri,Rimbaud-i, Verlaine-ri .Haiei, hainbestetan erantzun bila hurbilduzatzaizkien horiei . Galde egiezu!Agur egiteko ordua heldurik,liburuak hautsez beteta geratzen dira,izan gura genuen hautsaamets luzea egin ahal izateko lotanorrialde bikainen artean,azken batean gure poesiarenerrudun diren orrialdeak .

6 1

Page 62: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

DARRERE

VIII

Darrere de la mentida del poemas `oculta una veritat subliminar,ofrena de mots que cerquenuna mirada, uns llavissobre els quais vibrar un instantper a tot seguit morir.

62

Page 63: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ATZEAN

Olerkiaren gezurraren atzeanegia subliminal bat ostentzen da,begirada bat bilatzen dutenberben eskaintza, gainean une batezdardar egiteko ezpainakberehala hiltzeko .

63

Page 64: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ITZIAR LAKA

Emili

Hara han Emili, ibaiaren ondoko bankuan jesarrita . Eguzkitan,uretara begira. Denbora hutsak, denborak berak harri bitxirikfinenak baino balio gehiago duen sasoi honetan, hara, erdikobanku zurian, premiarik ezagutzen ez duten uhinei so . Gogoarenzoko ilunak argitzen al dizkizu uraren distira biziak, Emili? Orainlaurogei urteko irudirik aurkezten ote zaizu ibaiaren azalean?Jakin ahal baneki, Emili, nik jakin ahal baneki . . . Zuri begiranagotzu, arratsaldero bezala . Bizilagun izan dugun ibai honenbestaldetik ari izan natzaizu aspalditik eta, ongi dakizu zuk hori .

Neuk ere begiratzen diot ur-distiraren jolas bihurriari, urteenburuan aldatu ez den inguruko gauza bakarra baitirudi . Abuztua-ren amaiera aldean eguzkiak duen ura jotzeko modua, itsutuzaitzakeena, iraileko itsasgora bizien oparotasuna, lagun-taldeenilara amaigabeak, ibaian gora, ibaian behera . Gainerako guztia,baina, gainerako guzti-guztia aldatu zaigu . Konturatuta al zaude,Emili? Nahi beste gomuta badira, zugan eta nigan bakarrik bizirikirauten dutenak ; jadanik ez denaren lekuko bilakatu gara . Kontu-ratuta zaude bai, horrenbeste suma nezake, ibaiaren sabelari zu-zentzen diozun begirada tematian .

64

Page 65: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Badakit zertan zabiltzan : buruko irudiak atontzen eta berra-tontzen, behin eta berriz zuritu eta banatu beharreko babarrunakbailiran. Gertatu zirenak eta gerta litezkeenak, denak azken ba-tean elkarrekin bizi baitira oroimenean, arropa zuri onen arasanlegez, apaletatik atera, zabaldu, astindu, aztertu, garbikcta beha-rrik bada garbitu, gero kontu handiz tolestu, eta gorde atzera .Noizean behin, benetan ahaztuak zeuden izarak aurkitu izan di-tuzu, ezta ba? Neuk ere, bai, neuk ere aurkitu izan ditut ahaztu-tako kontuak oroimeneko bazterretan, ibaiaren urotara begira .

Arratsalde ederra atera du, eguerdi artekoa makala izan badaere . Zurekin hitz egin ahal banu, Emili, albora joango nintzai-zuke, bankuan jesarri eguraldiaren gainekoak aipatzen nituela, etagakorratzari ekingo nioke . Askoz eginbehar arinagoa litzateke,gogoeta jorratze nekagarri hau, elkarrekin egin ahal bagenu . Nirineuri behintzat, astuna hamo astunagoa egiten zait lana . Ez dakitzuretzat honenbesteko astuna den, beti izaren zenuen alai itxura,halako bizkortasun maratz bat, askoren gustukoa ez zena . Inoizpentsatu izan dut curen pozerako ezintasunak sortutako higuinaez ote zen hori izango . Baina horrek ez du axola handirik orain .Kontu horiek axola zuten garaiak bizkarrean ditugu jada, eta zeraxola du iraganak, dena den .

Gelditzen zaigun bakarra iragana da baina. Edo gogoan gorde-tzen dugun zer hori, iragana deitzen duguna . Nik neuk, egiaesateko, ez dakit neure baitan daramadan gomuta mordo astunhau inoiz iragan ote den zinez. Baliteke sineste hori zalantzanjartzeak burua galtzen hasia naizela adieraztea . Hala da Emili?Zoroek iragana gogora dezaketela sinesten al dute? Zaude, zaude .Ez dut bide honetatik abiatu nahi . Bada nire apaletan ziurragonintzen deboretan ehuniko miesarik .

Hona, hegira, hona zu eta ni, aspaldi bota zuren zurezkozubiaren erde-erdian, karramarrotan . Gaur bezalako bazkaloste

65

Page 66: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

beroa, eta gu biok zubi estuan zehar, erretel eta otzaren jabe .Olatarteetatik ura distiraka ikus zitekeen orduan ere, eta gureurratsek txalaparta-hotsak sortzen zituzten egun zaharkitua jo-tzean. Astiro ibiltzen hasi eta, aurreko mendiaren oihartzunakerritmoa biziagotu ahala, lasterka amaitzen genuen, arnas-estuka,barre-algaretan . Erdi aidera heldu orduko, arrain-buruz hornitu-tako erretela zintzilikatzen genuen. Bion eskuak ikus ditzaket,sokan elkarloturik . Garai haietan, oilategiak eztanda egin aurrekodenboretaz ari bainaiz, ibaiaren urpeko harriak ere ikus zitezkeen,itsasbeheran behintzat . Hantxc uzten genuen erretela, ibaiarenhondoan etzanda, gure gerri finak barandaren hagara jasota, hankalaburrak airean kulunka. Arnasarik ere ez genuen hartzen karra-marroak agertu artean . Berehala sumatzen genituen baina, ha-rrien azpitik tarrastaka, hanka gehiegi izateak sortzen then ibileratrakets antzeko horretan . Arrain-buruek erakarrita, erretelean sar-tu eta haragia zatikatzcn hasten ziren, zartadaka, artazilako atza-par zorrotzez . Zain egoten ginen orduan, sarraski hari hegira ;isuritako odolak inguruetako harri azpietatik karramago gehiagoaltxatzen zituen, itsu-itsuan sarera hurbiltzen zirenak, gero etagehiago, elkarren gainean pilatzen ziren arte .

Ikuskizun honek barandara lotzen gintuen luzaroan ; ni izatennintzen beti erretela lehenengo igo nahi zuena, zuk itxarotekoesaten zenidan, itxaroten baduzu karramarro gehiago agertukodira Alazne, karramarrorik handien eta zaharrenak, horiek, azkarizanda, azken orduan agertzen dira eta . Aldiz, karramarro zaharhaiek handiegi eta azkarregi izan litezkeen beldur nintzen ni, etabeldurraren zirrara ahulgarriari amore ematen nion, guztiz urdu-ritu arte . Sokatira hasten ginen orduan, gorantz nik, zirenik ere eznekien urpeko munstroak noiz agertuko, beherantz zuk, ehizta-riaren gutizia basatiak mozkorturik .

Zuk irabazten zenuen beti, barre-algarek mozorrotzen zuten

66

Page 67: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

norgehiagoka latz hartan . Ez zegoen zugandik zer ezkutatu . Eznintzen ausarta nahikoa, argi ikus nezakeen zure begietan jakina-ren gainean zeundena .

Sor Clara ito genuen arratsaldean ere, keinu aztoratu guztietanigarri zenidan estaldu nahi nuen beldur geldo hura. Nire bultzadakoldarrek ez zuten gorputz lodikote hura zubitik behera botatze-ko adina indar : jo eta bultza, beso-ukabilka, burua paparreramakurtuta, bitarte harritu hura ikusi nahi ez. Baina Sor Claraktxilioka jarraitzen zuen, aitak gaizki hildako oilo hura begitantzenzitzaidan, lepoa erdi moztuta ezkaratzean zehar korrika . Ikarariamore emanda ihesean hasteko nengoela asmatu zenuenean la-guntzera etorri zinen korrika . Elkarrekin bultzatu genuen, eta SorClararen azken txilioa entzun .

Hara, Emili, hara Sor Clara iba¡ hondoan etzanda, elizakomartiria kristaleko kutxan bezala, izu bizia begi irekietan, ahoazabal abitu beltzak uhin leunetan kulunka . Arrain-buruak botagenizkion hurrengo, gorpu santuei arrosak bota ohi zaizkion era-ra, «Con flores a María» kantatzen genuela, saltoka, algaraka .Arrain-buruen ondotik karramarroak agertu ziren, eta hantxegelditu ginen biak, barandara josita, atzapar zorrotzen triskantzaribegira betiko legez . Sor Clararen aurpegiaren gainean pilatzenziren, betinguruetan, aho-barrenetan . Odol berriaren isurik geroeta karramarro gehiago erakartzen zituen . Karramarrorik handieneta zaharrenak . Ez genuen zirkinik egin denbora luzean .

Ondoezik nago. Baretu nadin . Ez nuen bide honetatik abiatunahi . Oilategiak ettanda egin zuenetik, ordea, hona naramategogoetek egunero, Emili . Ume bihurriak ginen ; eskolara lantzeanbehin piper egin, eta domus igandean Txinako ume gosetiendiruak inoiz pasteletan gastatutakoak, baina ez genekien heriotza-ren ¡sur¡ arrearen sunda betirako zenik . Gazteegiak omen ginenhorretarako .

67

Page 68: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Garai haictan barre ugari egiten genuen, ezta Emili? Harrapa-tutako karramarro beste barre . Otzarak gainezka cramaten geni-tuen etxerako bidean, zubia beti txalapartari . Kontu txikiak kon-tatzeari ekiten genion orduan, arratsak gorritutako argi bigune-tan. Kontu txiki halen artean azaltzen ziren ahapeka esatekoak,inori sckula aditzera ezin emanezko nahierak eta ametsak, elkarrieskainitako sekreturik ezkutuenak, adiskidetasunaren hondo-hon-dotik ateratako perlak, gure samen inguruan lepokorik ederrenaosatzen zutenak, ez genucn betikotasunaren zama ezagutzen, or-dura arteko ibilbidea laburra izaki .

Haietariko arratsalde batean atera zen Sor Clararena . Ametsgaiztoak nituen gauero, zubitik behera bultzatu eta arrain-buruakbotatzen genizkiola, karramarroek aurpegia jaten ziotela, gero etakarramarro gehiago, gorpu osoa estali arte, eta lazunak handikgutxira, ehundaka lazun goseti, aginkada handitan ohitua etaazala apurtzen zutenak, haragia uretan sakabanatzen zela, zatika-turik .

Ikaraturik begiratu zenidan, «noiztik dituzu amets gaizto ho-riek?» . «Sor Clara ito genuenetik» erantzun nizun begietara . «Zerdiozu, Alazne!», kezka harrituak betseinak handitu zizkizun . «SorClara ito genuenetik» errepikatu nizun . Aitorpenaren onurakmalkoak ateratzen zizkidan . «Sor Clara ito genuen egunetik, Emili,»esan nuen berriro ere . Zuk gaizki egindako guztiak garbi zeni-tzakeela sinesten nuen . Isilik heldu zenion nire begiradari, hasie-rako kezkaren lekuan irribarre errukitsua zabaltzen zitzaizun ar-tean. «Zer diozu, Alazne» oraingoan gozo, jaioberriei zuzentzenzaien doinu besarkatzailean . «Zer diozu, Alazne maltea, guk ezdugu horrelakorik egin. Ametsak amets, guk ez dugu Sor Clarahil. Merezi luke, sorgin gaizto horrek, baina guk ez dugu SorClara hil.» Buruari eragiten zenion, begi-bistakoa dena azaldubeharrean aurkitzen zinela erakutsiz, eta besoetan hartu nindu-

68

Page 69: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

zun, «gaixoa, gaixoa» murmuriatzen zenuela, behin eta berriz,eztiki . Litekeenaren oihan espantagarri hartatik atera ninduzun,benetakoaren zabaldi otzanetara .

Oilategiak eztanda egin aurreko garaiak ziren haiek . Orduanbai karramarro ederrak, eta askotarikoak . Oilategiko pozoiak hilzituen denak. Baita ibaian bizi ziren beste hainbeste arrain motaere . Lazunik baino besterik ez gaur . Lazunak bakarrik izan dirahondamendi haren ondotik ibaira ostera egiteko gauza . Haienantzeko ote gara gu Emili? Arrainik latzenak, zakarrenak, Iokatzikkiratsenean ere aurrera jo genezakeenak . Horregatik iraun al dugubizirik, honen-beste denbora, honen-beste urte, inguruko deneketa denak aide egin ondotik? Mikaelak ere aide egin dizu, azkenik,niri Luisa gaixoak eta Urbanok aide egin zidaten bezala . Zu erebakarrik zaude orain, garaikiderik gabe ; elkarren aurrean gaude,ibaia tarte, gakorratzaren haritik gogoetak lotuaz, ostera eta osteraere .Gakorratzaren laguntza handirik ere ez zuk, ordea, hatzak mi-

nak jota omen dituzu. Lehenago bai, lehen gakorratz-zale amo-rratua zinen, esku trebeak zureak. Gogora etortzen al zaizu inoizseroretan egin genuen larrosa-koltxa hura? Dena gakorratzezkolarrosez eginda, larrosa handi irekiak, eta tarteka larrosa-burutxikiak . Ez dut uste ahaztu ahal izan zaizunik . Sor Marie txundi-tuta gelditu zen koltxa hura ikustean, haren zabalera, haren kolorebiziak «quepresiosidad», «quépresiosidad» zioen, pupitre gainetanzabaldutako koltxaren inguruan bueltaka, otoitzerako bezala lo-tutako eskuek ezpainak ikutzen zizkiotela, «quépresiosidad», se-kula ondo ahoskatzera heldu ez zen gaztelania frantsestu hartan .Sor Clara ez zen iritzi berekoa izan, zoritxarrez. Umeak ginen

orduan, eta umetan sentitzen denak beste neurri bat du, oroime-nak berak ere kamusturik baino ezin gorde dezakeena. Belarrietanjosita daramatzat egundaino Sor Clararen haserre biziaren garra-

6 9

Page 70: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

siak, eskolako pareta zuri biluzietan oihartzun-orroetan bikoiztenzirenak, «habéis insultado a la patria y a Dios», eta gu makur-makur eginda ere, beldurra ikasmahai txikietan ezkutatu ezinik .Gero, iluntzean, goardia zibil bi haien tamaina erraldoia, etxeko

ezkaratzean zutik infernuko ateak zaintzen baleude legez, eta ize-ba Martinaren zurbiltasun ikaratua, kuartelera zeramaten aingeruilun bien artetik atzera begiratuta «gero arte Alazne» esan zidane-an, hasperen ito batean, eta atetik aide egiten zutela, izeba Marti-naren besotik zintzilik, etsipenak zimeldu izan balu bezala, larro-sa-koltxa zimurtua lurrean tarrastaka .Nora egin ote zuten koltxa hura ; ¡non ote bada, badira han guk

elkarrekin lotutako hamaika larrosa . Udaberriaren argitan egingenuen, «labores del hogar» sarirako egin ere, irabazle aterakoginela hain geunden ziur, ez genion inori esan eskolan egitengenituen larrosa biribiltxoak azkenean zer bilakatuko ziren . Gurearteko beste hainbeste kontu bezala, inguruko neskengandik gor-de beharreko sekretua zen hau ere . Eta gainetik, aurreko urteanLuisaren azpikogona brodatuari gertatutakoa ere bazen, nahi bes-te bider azpikogonaren gaia elkarrizketaren harira atera, nola ziurzen sana irabaziko zuela eta, sariaren aurreko egunean lixiba litroosoa bota eta eskolako atean zintzilik utzi zion baten batek, eguz-kiak puntila eta brodatu guztiak ondo erre zituen arte . Sor Marie-rengana negar zotinka joandako Luisa koittaduak sana jaso zuen,bai, Sor Mariek burdinazko atean urkatutako zarpail horitua ikus-tean berehala ulertu baitzuen mendeku gaizto haren indarra . Bai-na sariak ez zuen lixibak erretakoa konpondu .Larrosa bana baino ez genuen eramaten laboreseko ordura, eta

elkarrekin lanean ariko ez bagina legez jokatzen, nik larrosa zuriitxiak eta zuk gorri irekiak. Etxean amaitzen genituen gero . Lo-reen koloreak ezin ederrago iruditzen zitzaizkigun, zer genekienguk orduan kolore haiek irazeki zitzaketen gorroto garretaz . Esko-

70

Page 71: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

latik kanpo, geureneko etxepean ibaiaren ondotik igarotzen zenbidexka hartan jezarrita, altzoetan zabaltzen genuen lana, eskuar-tean gakorratz meheak, larrosak bata besteari lotuaz . Izeba Marti-nari bururatu zitzaion adar berdeak tartekatzearena, «horreik lo-reok orlegia eskatzen dute» esan eta . Ohitura zuen legez gudakogertaerak kontatzeari ekin zion, astiro eta zertzelada guztiak ongierrepikatuz, guk buruz ikasi beharreko otoitzak bailiran, «entzungero neskak» esaten zuen tarteka, «entzun ondo eta gogoan izan» .Ikurrinaren esanahiarena kontatu zigun hurrengo, ez estreinakoaldiz, eta lantzean behin, koltxari helduz, «horreik loreok orlegiaeskatzen dute, gure gudarien itxaropena, ez bakarrik fedea etaodola» aholkatzen zigun .Izeba Martinarekin hasi ginen bada, hari berdez landutako ada-

rrak tartekatzen . Kadeneta finetan luzatzen ziren, elkarri lotzenzitzaizkion, azkenean koltxak larrosa-landare amaigabe baten itxurahartu zuen arte . Izena Martinaren azala zulatuko zuten arantzaknork josi ote zizkion askotan galdetu izan diot neure buruari .Nahiago nuke Emili, zuk zeuk ere galdera hori gogoan ote dara-bilzun baneki, zinez jakin ahal baneki .Sor Clararen orroek «quién os ha ayudado» galdetzen zuten eta

egia esan ezean etxeko denak kartzelara bidaliko zituztela gaztiga-tu. Beldurraren zirrara hotza nerabilen barrenean, beldur motaberria ostera, deuseztatzailea . Egurrezko erregela horma-kontre-tan txinpartak, «quién os ha dicho que hagais esta colcha», errege-la zorrotza airean ziizka, negarrak ihes egiten zidan, amor emateranindoala zure begirada gogorraz jabetu nintzen albora so egitean,ez nintzen ausarta nahikoa, jakinaren gainean zeunden . Zotinenartean «la tia Martina» entzun nuen, zure ezpainak tinko hertsitikzeuden, «la tía Martina », nire ahotsa omen .Iluntzean eraman zuten . «gero arte Alazne », esan zidan, haspe-

ren ito batean, nik ez nuen hitzik egin ahal izan .

7 1

Page 72: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Izeba Martina kuarteletik irten eta egun gutxi batzuetara desa-gertu zen Sor Clara . Gure etxekoen mendekuari ihes egitearrenezkutatzen zela zioten batzuek, Martinaren lagunek mendekuhartu zutela besteek . Artean, ez zen Sor Clararen berririk inonazaldu . Zibilak etxeari inguruka ibili ziren hilabete osoan, erroiakematen zuten, eta Izeba Martinak arantzetan eroritako bildotscria, kuartelerako ostera bakoitzean ahulago, izutuago . Gauazliburuak eta denetariko paper eta oroigarriak erretzen ihardutengenuen, biharamonean etxeko bazter ezkutuak miatu eta aurki-tuko zituztelakoan . Aitak, amak eta izeba Martinak ez zutenhitzik egiten liburuak erre bitartean . Umeok, mezatan legez, gau-za handirik ulertu ez baina isiltasunaz jabeturik zirkinik egin gabebegiratzen genuen. Azkenetako gau batean, «Euskadi'ko Abes-tiak» ere sutara bota genuen izeba Martinak eta biok, orrialdee-tako kanta bakoitza apalki kantatu ondoren, «entzun gero, Alaz-ne, zeu zara zaharrena eta, ikasi ongi eta gogoan izan» agintzenzidan betilun .Handik gutxira, goizaldea zen aita-amen xuxurla premiatuak

entzun nituenean ohetik. Atea zertxobait ireki zen, eta argizkozirrikituan izeba Martinaren gorputza azaldu . Ohera hurbilduzitzaidan, alboan jesarri eta ilunargitan irribarre eginik agur eginzidan, « Gero arte, Alazne, laster itzuliko naiz» . Aitak atetik deiegin zion, ahapeka, «Martina, berandu da» . Besarkatu egin nin-duen, estu, komuneko ezkutuan lapurtu ohi nuen lurrinarenusaina gogoz arnastu nuen, zentzumena gogoaren aurretik gerta-tzen ari zenaz jabeturik nonbait, gelako atea itxita zegoen hitzakeztarrira etorri zitzaizkidanerako .Martina non ote zen galdetzen nion neure buruari . Uda buka-

tzean, Markinako seroretara eraman ninduten, Luisa koittadua-rekin .

Oilategiak eztanda egin zuen eguna asteartea zen . Bilbon nen-

72

Page 73: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

goen, Aintzaneren ume nagusia, Bittor, jaiotzeko zen . Bazkalos-tean, «Ama! Ama! Erdu salara, korri!» deiadar egin zidan Aintza-nek, harrikoa egiten ari nintzela ; salara heltzerakoan, telebistakoirudiek ibaia erakusten zuten, oilasko eta arrain hilez gainezka,oilo hondakinez arre ; albisteetako neskak sekulako hondamendiaizan zela esaten zigun: «Oilasko S .A. entrepresaren jabeak, JokinAgiriano jaunak jakinarazi digunez, oilategiak bost mila inguruhegazti biltzen zituen eztanda egin zuen unean .» «TxirrikinekoJokin ote da hori ama?» galdetu zuen Aintzanek . «Txirrikinekoa,bai . Hauxe da hau.» Asteazkenean Bittor jaio zen .

Luisak esan zidan, aspaldi bota zuten zubi zaharraren inguruanhezurrak aurkitu zituztela . Oilategiko uholde kiratsa ibaitik hus-tutzeko ahaleginetan agertu ziren. Hondoan pilatutako oilo uste-len artean. Hezurren jabe gizagajoa nor ote zitekeen ezin asmatu-ta, hilerriko bazterren batean lurperatzea erabaki omen zutelaazkenik. Ez zen garrantzi handiko kontua, herriak jasandalcoarenondoan, eta Luisaren hurrengo kontakizunak hondatutako base-rri, denda, etxe eta abereei buruzkoak ziren . Koilara kafesneansartu eta azukreari eragin nion, Luisaren ahotsa urrunetik entzunnezakeen, nire inguruan hotsik eza pisua, besterik ez. Kafesnearibegiratu nion . Koilarak arrotzen zituen uhin biribiletan itzulika,zurezko zubia agertu zitzaidan, eta zubiaren erdi-erdian zu eta ni,txilikan, karramarrotan nonbait . Zubiaren baranda zar¡ bat apur-tuta zegoen, eta hantxe geunden gu, «conflores a María que Madrenuestra es» kantu-algaran, arrain-buruak uretara botaka .Aspaldiko trumoi isilak sabelean eztanda egin zidan berriro .

Geroztik, litekeenaren oihan espantagarria eguneroko bizilekubilakatu zait . Urteak badira .

Hor zaude bada, Emili, ibaiaren ¡biliar¡ begira. Zu zinen mara-tzaren maratzaz, ez al zara aspertzen horren denbora luzcan be-soak lotuta, eskuarteko lanik gabe? Artrosiak moteldu zizkizun

73

Page 74: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

hatzak, entzutea daukadanez . Beherako bide honek gero eta alda-pa handiagoa du, gaitzak gorputzari lotzen zaizkigu zorri gosetiakbezelaxe. Iraganaren hondakinak gara, Emili . Zu eta ni bakarrik,ibaia tarte, zeinek esango luke. Herioak berak ere ahaztu gaitue-lakoan nago.

74

Page 75: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

MANUEL RIVAS

Poema gisa tajaturiko ipuinak

Itzulpena eta oharra: Kirmen Uribe

O escritor é escritor en canto escribe . Se non escribe non é

un escritor. Un labrador é un labrador en canto cultiva aterra. O escritor, como o labrador, é un supervivente. Oescritor e o labrador comparten uns cantos segredos. Unmundo divídese entre os que plantan o maínzo e os que opisan. O silencio da terra, o papel en branco, pon aprobaa quen vale e a quen non. O escritor e o labrador saben queno paraíso haberá que traballar.

Manuel Rivas

75

Page 76: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

SUICIDIO CAMPESIÑO

E logo están os mortos da terra,

elegantes nas pólas,

pendurados serenamente do amencer nas maceiras,

cos seus ollos de neve,

como aves vellas que non puideron emigrar.

(1986)

76

Page 77: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

NEKAZAL SUIZIDIOA

Eta gero badira lurreko hildakoak,adarretan dotore,soseguz engunsentitik zintzilik sagarrondoetan,elurrezko begiekin,migratu ezinik geratu dircn hegazti zaharren antzera .

77

Page 78: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

HÉLIX MURIEL

Convido a todosa non niorrer

JACQUES BARON

A esa hora en que todo dorme,

o avó acende un fanal no sobrado

quefai brillar o seu dente de prata .Só eu escoito a carraspeara milenaria do avó,

o seu paso desconfiado entre mobles novos

nos que el endexamais pousaría unha mazó espida .Fágome o dormido : al está o avó .

Todas as noites

enche de mar a caracola .

(1986)

78

Page 79: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

FELIX MURIEL

Guztiak gonbidatzen dirutez hiltzera

JACQUES BARON

Oro lo den ordu horretan,aitonak kriseilu bat pizten du mandioan,bere zilarrezko hortzari distira eragiten diona .Nik ez beste entzuten dut aitonaren milaka urteko eztul txikia,beraren urrats mesfidatia, altzari berrien artean .Ez luke haietan inondik inora sagar biluzirik pausatuko .Lo plantak egiten ditut : Hortxe da aitona .Gaueroitsasoz betetzen du kurkuilua .

79

Page 80: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

FRONT EIRA

Un dos mozos portugueses levaba baixo o brazo

os zapatos novos.

Foi ese o que morreu co tiro .

O garda puxo o xeonllo en terra e disparou .

Cando a nai cruzou a onteira,

só os nenos estabamos alí.

Estendeu o mandil e arrepañou a terra ensanguentada .

Nao quero que figue nada aqui .

(1989)

80

Page 81: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

MUGA

Gazte portugesetatik batek zeramatzanzapata berriak besapean .Tiro batez hil zenak .Goardiak belauna lurrean etzan eta tiro egin zion .Amak muga figaro zuenean,umeak baino ez ginen han .Amantala zabaldu eta lur odoleztatua bildu zuen :Ñao quero que figue nada aqui .'

1 . Ez dut n ahi hemen ezergelditzerik . Jatorrizkoan portugesez ageri da .

8 1

Page 82: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

BAR

Tiña moi mal despertar.

As veces tardaba horas e horas en aceptar o mundo .

Por iso prefería para almonzar aquel bar da estradaonde ninguén era amable .

Acudían como clientes seres esquinados

coa resaca nos ollos

e o patrón verquía o café fóra da taza sen desculparse.

De facelo, resultaría ridículopois pesaba máis de cen quilos .Traspasaron o local .

O novo dono facía preguntas cun sorriso .

E el decidiu non volver .

(1989)

82

Page 83: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

TABERNA

Esnatu txarrekoa zen oso .Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen .

Horregatik nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan,

non inor ez baitzen atsegina .Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezerobegietan biharamona zutela,eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen barkamenik eskatu gabe .Eginez gero, barregarria zatekeen

ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen .

Eskualdatu egin zuten lokala .Ugazaba berriak galderak egiten zituen irrifartsu .

Ez itzultzea erabaki zuen .

83

Page 84: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

UN HOME

Aprendeu a escribir no servicio militar.

A raia da súa sinatura

cisca como unlla que suca o xeo

no parabrisas dun tractor .Pono nervioso o teléfono,

ese estraño que entra sen chamar á porta,

con zapatos de cidade,

e que o can non cheira .

Falar fala moipouco.

A vida comeulle as palabrasao tempo que agrandaba as mans .

Esas mans cavaron pozos e sostiveron tellados.Nesas circunstancias cómpre ter a boca ben pechada .Pero nin sequera así é capaz de ver matar o pouco,

a única carne que lle gusta, menor se está torrada .

O viña ten que ser barato,

e entón, cando o bebe en longos grolos,

penso que lle azuda a tragar

unha historia que xamais contará .Cando mira o lume das achas na cheminea,

va¡ nun tren que atravesa a neve .Colleríao da man, porque é o meu pai,

pero abráiano tanto as mostras de agarimo

como o aire dun lobo .

(1995)

84

Page 85: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

GIZON BAT

Soldaduzkan ikasi zuen idazten .Haren sinadurak urratu egiten du,traktorearen haizetakoanizotza ildaskatzen duen azkazalak bezala .Urduri jartzen du telefonoak,atea jo gabe etxera sartzen den arrotz horrek,kaleko zapatak soineaneta txakurrak usaintzen ez duena .Hitz gutxikoa da .Bizitzak jan egin zizkion hitzakeskuak handitzen zizkion bitartean .Esku horiek putzuak aitzurtu zituzten eta teilatuei eutsi .Jakina, horrelakoetan komeni da ahoa ondo itxirik izatea .Hala ere, ez da gai txerria hiltzen ikusteko,gustukoa duen okela bakarra, hobe xigortua .Ardoak merkea behar du izan,eta zurrutada luzeak emanez edaten dueneaninoiz kontatuko ez duen ipuinairensten laguntzen diola pentsatzen dut.Tximiniko sulamei begiratzen dioneanelurra zeharkatzen duen tren batean doa .Helduko nioke eskutik, izan ere geure aita da,baina maitasuna erakusteakotso baten uluak bezainbat du ikaratzen .

8 5

Page 86: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

ERREFERENTZIAK

Poema-liburuak :

Libro do Entroido . A Coruña: Edicións do Rueiro, 1980 .Balada nas praias do Oeste. Santiago : Sotelo Blanco, Edicións, 1985 .Mohicania . A Coruña : Edicións do Rueiro, 1986 .Ningún cisne . Santiago: Sotelo Blanco, Edicións, 1990 .Costa da Morte Blues. Vigo : Edicións Xerais de Galicia, 1995 .

Antologiak:

O pobo da noite . Vigo: Edicións Xerais de Galicia, 1997 .El pueblo de la noche. Madril: Alfaguara, 1997 .

8 6

Page 87: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

Hegats 292001 ko abenduan Nafarroan

inprimatu zen.

Page 88: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti
Page 89: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti

EUSKAL IDAZEE-- N ELKARTEA

Page 90: L i f e r a t u r...behin betiko adierazpenik egin nahi estasi honen izaeraz; aitzitik, galdera grinatsu hau egiten du: «Zergatik, zergatik sentitzen dugu . . . poz-sentipen ezti