KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURA · 2016. 5. 10. · Ondarroan bizimodua antolatu, ogibidea...

28
AUGUSTIN ZUBIKARAI (1914)

Transcript of KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURA · 2016. 5. 10. · Ondarroan bizimodua antolatu, ogibidea...

  • AUGUSTIN ZUBIKARAI(1914)

    Zerbitzu Nagusia

    el Gobierno Vasco

    KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

  • Egileak:

    JULEN URKIZA LUIS BARAIAZARRA

  • Augustin Zubikarai aipatzean, iaoharkabean, Txomin Agirre idazleaetorri ohi zaigu oroimenera. Ez dakiguberen beregi maisutzat hartu zuen,baina Txomin Agirreren eragina ageri--agerikoa eta ukaezina daAugustinengan. Honek sei urte zituelahil zen Txomin Agirre, 1920an.

    Itsasoak, euskarak, ikasi-nahiak ukituzioten barnealdea Augustini. Txiki--txikitarik idazteari gogotsu emanezeta ekinaren ekinez, OndarroakoTxomin Agirreren jarraitzaile eta idazlehandi bihurtu zen. Zorionez, ez daetenik izan Ondarroako idazle--zerrendan; apaiz eta eleberrigileospetsua joan zitzaigunean, beste izarargi bat piztu baitzen euskal letretan.

    Orain dela egun gutxi, aurtengoapirilaren 15ean, jaso zuen AugustinZubikarai idazleak «Andres EliseoMañarikua Saria». Ordurako ondoezikzen eta Ondarroako bere etxean agertuziren Josu Bergara diputatu nagusia etaTomas Uribeetxebarria Kulturadiputatua eta eskutik eskura emanzioten saria.

    Ondarroak, bere herriak, 1992an, ongimerezitako omenaldi gozo eta

    hunkigarria egin zion. Urte horretakourrian eta azaroan hainbat kultur ekintzaantolatu ziren Augustinen omenez.Hauek izan daitezkeazpimarragarrienak: haren izena duenplazan gerritik gorako irudi bat ezarrizuten eta abagune horretaz baliatuz,omenaldi-liburuxka bat egin zen; Karmelaldizkariak ere idazlan bat argitaratuzuen; Ondarroako herriak «Herriko semetxit argi» izendatu zuen; eta azkenez,Augustinen liburu, idazlan, eskuizkribueta abar hartzen zituela, erakusketagogoangarri bat izan zen ikusgai.

    1

    ATARIA

    AugustinZubikarai

  • 1986ko apirilaren 18an Bizkaiko ForuAldundiak omenaldia eskaini zion,Jose Maria Makua diputatu nagusiareneskutik saria jasoz.

    Beste erakunde batzuk ere bilduziren Augustinen merezimenduakaitortu eta berau omentzera;esaterako, Labayru Ikastegia (1986),Euskadiko IX. Euskal AntzerkiTopaketak (1991) eta abar.

    1961ean euskaltzain urgazleizendatua izan zen —1993az gero,ohorezko euskaltzain—. EtaEuskarazaintza Akademiarenlehendakariorde ere izan da.

    Zergatik hainbeste omenaldi etaaitormen? Euskal gaietan egin izanduen lan handia aitortu eta eskertunahi izan zaio horrela: ezin ukatubenetako bidegilea izan denik. Egoerazailetan tinko iraun zuen kulturarenbideak urratzen. Ingurumari sozio--politiko errukigabe eta etsaia euskalkulturaren bidean guztia galarazten,debekuz eta mehatxuz guztiageldiarazten saiatu zen; baina, herri--maitasunak, euskaltzaletasunakeraginda, zirrikitu txiki batzuk nahikoizan zituen kultura bidean poliki-polikiaurrera egiteko. Ondorengoek erehalaxe egin zezaten bidea ebaki zueneta, egoerak hoberantz egin ahala,urrats tinkoak eman ere bai.

    Hemen, euskal idazle den aldetikbegiratuko diogu Augustin Zubikarairi.Guztitarik egin du: liburu nahizartikuluak idatzi, aldizkari berriak sortueta eutsi haien zuzendaritza beregainhartuz, beste batzuei laguntza eskainihaietan etengabe esku hartuz... Ialiteraturako arlo eta mota guztietanjardun du: kontatzaile bikaina izanik,lan autobiografikoak eta historikoakargitaratu ditu; eleberriak, antzerki-

    2

    Ondarroa atzo eta gaur

  • -lanak, olerkiak... idatzi; akta ofizialakitzuli; itzulpen literarioak argitaratu etaabar. Haren kazetari-lana egunkari etairratietan bereziki azpimarratzekoadela uste dugu.

    Argitalpen ugariek ez ezik, bere--berea duen artxiboan dauden hainbatlanek ere ematen digute kultur ekintzahorren lekukotasuna. Artxibo horretanberaren lan originalak gordetzen diraeta beste hainbat gauza, Ondarroakoartxiboan bildutakoak batez ere.

    Euskal letretan lagun eta adiskideizan zituen beste askorengan bezala,bi aldi bereizi behar dira haren idazle--ibilbidean: gerra aurrekoa eta gerraostekoa. Gerra aurrean hasieraindartsu eta itxaropentsua izan zuenkultura gaietan; baina gerrak guztiasuntsitu eta ezerezean utzi zuen...Gerra ostean, egoera sozio-politikoekez zuten beste aukerarik uzten-eta,poliki-poliki hasi zen, baina geroraguztiz emankorra izan da harenekarria, bereziki azken 25 urteotan.

    Augustini buruz asko idatzi da. Ezberaren omenaldiko liburuxkan edotaeuskal antzerkiaren gaia darabiltenlanetan soilik, baita euskal literaturakoliburuetan eta aldizkarietan ere,bereziki Karmel (1986, 1992), Egan(1992), Sancho el Sabio (1997)aldizkarietan eta abar.

    Kultur bizitzan zerikusia izan dutenpertsonekin izan duen harremanaestua eta etengabea izan da. Gogo--gogoan ditu berak Egunaizparringiaren hasierak; Abeletxe,Erkiaga eta beste batzuekin nola ekinzion egiteko handi horri, haiekinadiskide min eginik eta kultura arloanezin hobeki elkar harturik... Berebizitzan zehar beste idazle ospetsubatzuekin ere harreman onak izan ditu,esaterako, L. Akesolo, S. Onaindia, E. Erkiaga, G. Aresti, A. Irigoien, A.M. Labayen, G. Manterola, Anai Berriotxoa, Mikel Zarate eta besteaskorekin. Euskaltzalea izanez gero,adina ez zen oztopo izaten, eztapentsaera nahiz euskara batua etaarau ortografiko berriak zirela-etasortutako eztabaida latzak ere. Berakbereari eutsiko zion, bidezko zenez,baina inorena arbuiatu gabe beti ere.

    3Antiguako Ama

  • HAURTZAROA

    Ondarroan, arrantzale-herrian, jaiozen Augustin, 1914ko azaroaren 3an.Bera arrantzaleen semea izan ez arren,jaioterriko arrantzale-izaera barne--muinetaraino sartuko zitzaion, itsasoaliteraturgintzan eragile eta argi-guneaparta gertatuz. Bederatzi neba-arrebaizan ziren; gurasoak Salbador Zubikaraieta Ana Bedialauneta. Aita arotza zenogibidez, baina Augustinen bihotzeanxarma berezia zutenak arrantza etaitsasoa ziren; haiekin maitemindurikzegoela zirudien, bere idazki guztietan,oharkabean, gainez egiteraino.

    Haurtzaroan «Gurutzeko Alabak»lekaimeen eskolan ikasi zuen. Txiki--txikitarik erakutsi zuen buru argia etagainerakoei aurrea hartuz zihoan. 10 urte zituela SaturrarangoSeminarioan ikasten hasi zen. Eguneroliburuak eta itsasoa hurbil-hurbileanzituela. Euri gozoa lurrak maitezhartzen duen bezala, ikasi nahia etaitsasoaren lilura barnean sartuzitzaizkion, geroko idazlearen iturriagortezinak izateraino. Bosgarrenurtean gaixotu egin zen, eta etxeanjarraitu zuen ikasten; baina urtebeteigaro ondoren, apaiz izateko gogoahoztuz zihoakion eta filosofiako lehenurtean utzi egin zuen.

    Ondarroan Luistarren bazkunekozuzendari jarri zuten. Fedearen aldelan ona egin zuen, abertzale finarenseinale argiak emanez era berean.

    4

    BIZITZAKO ZERTZELADAK

    Salbador Zubikarai eta Ana Bedialauneta, Augustinengurasoak

  • Gerra sortu eta francotarrakhurreratu zirenean, Augustinek ihesegin zuen Iparraldera. Hemen ereeuskara ezin gogotik kendu etalantxoren bat argitaratu zuenEskualduna astekarian; baina Bilborajoan zen laster.

    1937ko urtearen hasieran agertubehar zuen Eguna izeneko egunkariberriak eta Manu Ziarsolo Abeletxe arizen amets betean haren jaiotzarakogauza guztiak atondu nahirik.Augustinengana jo zuen euskarahutsezko egunkariko zutabeetariko batberau izango baitzen. Zuzendaritzaeta idazle-taldeari dagokionez, honelazegoen eraturik: Abeletxe bera izangozen zuzendari, Augustinzuzendariorde, eta Eusebio Erkiaga,Jose Mari Arizmendiarrieta, AlexMendizabal eta abar laguntzaileak.Augustinek 22 urte zituen. Bosthilabete eta erdiko bizia izan zuenegunkariak. Francorenaltxamendukoak Bilbon sartzeanilundu eta itzali zen Eguna.

    5

    EUSKAL IDAZLE GAZTEA

    Gaztetako garai honetakoak diraharen lehenengo saioak Jaungoikozale hilabetekarian eta Ekin astekarianidazteko. Horretarako Zornotzara joanzen, baina laster itzuli behar izan zuen,gaixo jarri zelako. Hala ere, Ondarroabertatik idatziko du Euzkadi-n, baieuskaraz, eta bai gaztelaniaz.Euzkadi-n bertan hasi zenargitaratzen, 1933an, antzerki-lanbatzuk, esaterako, Aberrijagaz bizi.

  • GERRATEKO IBILERAK

    Augustin Bilbon zen, hiri handi haunazionalen mende erori zenean,ekainaren 19an. Eta hor hasi zirenharen zorigaitzezko ibilerak.Augustinek berak idatzi zizkigunibilera horien gorabeherak 1983anargitaraturiko bere idazlanautobiografikoan: Makilen egunak.Guda baten kerizpe eta autsetan.

    Eguna-ko lanak ezinbestean amaituta,Aralar batailoian ibili zen. Noragabekobidean batera eta bestera ibili beharizan zuen: lehenengo Zalla eta Karrantzaartean aurkitu zen; gero Santoñan, berakdioenez: «Gu, euskaldun gaixoak, etxegabeko euskaldunak, salduta genbiltzanSantoña-n»

    Lur gorri, burdin lur.Au ez da

    Nire ama-lur(...)

    Zabal ikusten dot aurrean itxasoa.Keizpean, urrunetan, Bizkai lurra.

    Zetan zagoz, matzaku,—moko arru—

    itxasoari musu ta musu?Zure atzean igarten dot—nire kezka kezketan—

    Ondarru, Nire sorleku.Agur Bizkai,

    —mendi ta ibai—nire ametsen kai!

    6

    Gero, urrunago joan behar, Asturiasaldera. Ondoren berriro ere honantz,Laredora; hemen guztiek zihardutenihes egin nahian, baina kartzela edokontzentrazio-esparrua izango zenhaien ibilera tristeen amaia. DuerokoArandan, Ebroko Mirandan,Nafarroako Oteizan, eta geroGudalajarako MirabuenotikKataluniara. Eguna-ko idazle zenezgero, estu hartu zuten epaitegietan.Azkenez Donostiara. Bederatzikazetari-truke egin zituzten; horienartean, gure Augustin. Iparraldetikhurbileko Frantziako herrialdeetarajoan behar.

    1937ko gudaldiak. Gudariak ikustera joanda

  • Baina ez ziren hemen bukatu harenibilera zoritxarrekoak... Frantzia gerransartu eta alemanek Frantzia mendehartu zutenean, Augustinek eta bestehainbat lagunek, etxerako asmotanabiatu, eta Figuerasko kartzelanamaitu zuten. Hemendik Gibraltaraurreko Las Inviernas-era, baina azkenbatean, 1941ean, etxeratu zen. Honeladio Augustinek berak: «1936’ko udan,gau baten, etxetik aste baterakoizango zalakuan urten, eta 1941’konegu gordiñean etxera biurtu nitzan».

    Augustinek honela bukatzen du berezorigaitzezko ibileren kontakizuna:«1936 urteko goraberak ondoren baltzaekarri euskun orduko gizataldeari. Oribehintzat ezin ukatu izango dabe ezoraingo eta ez gerokoak».

    FAMILIA ETA LANA

    Augustinek euskal kulturan hartutakoabiada indartsua etenda gelditu zenezinbestean. Joanak joan, bainasurtako hauspean lehengo txingarragori zuela, bizitza berri bati ekin behar.Ondarroan bizimodua antolatu,ogibidea aurkitu eta familia sortu.Mutrikun aurkitu zuen lana, ArrutiKontserba-lantegiko bulegoan. 40 urteeman ditu lan horretan. Baina aldiberean, Ondarroan bertan ere, berejanari-dendako ardura berak izan du.

    7

    Frantzianluzatutakoiheslari-agiria

    Bere emaztearekin, Maria Jesus Erkiaga Aldamiz

  • 8

    1942an ezkondu zen Eako MariaJesus Erkiaga Aldamiz-ekin, eta seiseme-alabarekin familia ugaria sortu:Jose Augustin, Joan Anton, Alejandro,Beatriz, Maria Jesus eta Jabier.

    Ondarroako kultura- eta erlijio--taldeetan sarturik, edota beraksortutako taldeetan, langile apartagertatuko da. Escuela de Pescaderitzonaren zuzendarien arteanizango dugu, Pablo Gurpide, Bilbokogotzainak izendaturik (1956); abeslari-eta antzerki-taldeetan bera dugu burueta bihotz. Ondarroako Kultura Etxekoarduradun urte luzeetan, 1981eanhasita. Herrian kultura-ekintza askoreneragile dugu.

    1984an alargundu zen Augustin.Franco hil ondoren kargu politikoa ereizan zuen: Bizkaiko BatzarNagusietako ahaldun (1983-1987).

    1998ko urriaren 3an gaixotu zengure Augustin. Harrezkero ezin izan dugehiago idatzi. Gaur egun 85 urte ditu,gorputza makal baina burua argi.

    Lau seme-alaba nagusiekin

    Familia osorik

  • BURU ETA BIHOTZEUSKARARI EMANA BERRIRO

    Gerra ostean euskal usaineko guztiagaldu nahirik jazarpen izugarria izanzen, kultura-lanen aurka bereziki.Erlijiosoak eta apaizak izan ziren,euren ardurapean zituzten aldizkarieneta parrokietako ekintzen bidezdiktadurak jositako sarea urratzen etabide-zidorrak egiten hasi zirenak.Parrokietako eta erlijiosoen ardurapekoaldizkarietan euskal gaietako lanak etaeuskaraz idatzitakoak argitaratzenziren, alde batetik, eta lan literarioak,olerki eta antzerkiak, bestetik. Hainzuzen ere, bide apal hauetan hasi zenAugustin bere luma trebatzen, urteakjoan eta urteak etorri, haren kultur etaliteratur ekintza ia ezin sinetsizkoaizateraino.

    Abiada berri honetan antzerki-lanarieman zion bereziki; 1945ean,Miarritzen, Itxasora haren antzerki-lanasaritua izan zen; orobat Donostian1956an Seaska inguruan izeneko lanaere... Boga-boga, Ondarroakoparrokiaren aldizkarian (1950-1965)izango dugu lankide, hitz lauz zeinbertsoz eta olerkiz...

    Gerraren ondorioak urrundu etaezabatu ahala, Augustinen ekarpeneta argitalpenak gehituz joango dira,ondorengo lerroetan ikusiko dugunez.

    Eta laneko erretiroa eman ziotenean,1980an, kulturari buru eta bihotzemanda biziko da ezinak edo gaixoakbaztertu duen arte. Garai horretakoada haren produkziorik oparoena.Argitalpenei dagokienez, 80. eta 90.hamarkadak izan dira haren bizitzaosoko onenak; ereiteko nahiz uztabiltzeko urte preziatuenak.

    Aipagarria da bere bizitzan zeharegunkari eta aldizkarietan burutu duenkazetari-lana. Baina hemen irratianegindako lana azpimarratu nahigenuke batez ere: urte luzeetan asterohitz egin izan du Arrate Irratian. Etaegunero Bilbo Herri Irratia-n.

    9

    Olerti-egun bat Larrean (Zornotza) beste hainbat euskal idazlerekin

  • IDAZLE OPAROA

    Haren idazlanei begirada arin bategitea aski da zein idazle oparoaden ohartzeko. Oparotasuna dugu,bada, Augustinen ezaugarrietarikobat: bai liburu eta artikuluen aldetik,bai gai eta literatura-moten aldetik,eta baita lanen hartzaileen aldetikere —haurrentzako lanak,helduentzakoak... guztietarik idatzidu—. Haren gaiak askotarikoakizan arren, bere-bereak direnguneak ditu; luma eroso eta jasezdarabilen guneak. Hauek dira batezere: itsasoko gaiak, herri-izaera etaherri- jakintza, hizkuntza..., eta baitaabertzaletasuna ere (Jaungoikoaeta Lagi zaarra).

    10

    EUSKAL IDAZLEA

  • Santi Onaindia eta Augustin adiskideminak ez eze, Euskal Herriak emandituen idazlerik oparoenetarikoakditugu. Behin baino sarriago adarra joizan die, biak aurrean zirela, norkliburu gehiago argitaratu, nork noriaurre hartuko elkarren lehian ari zirelaesanez.

    Hona hemen argitaratu dituenak hiruataletan sailkaturik:

    —Liburuak: Augustinek 50 liburuinguru argitaratu ditu generoezberdinetakoak: historia, biografia etaautobiografikoak, herri-jakintzakoak,eleberriak, kontakizunetakoak,antzerkiak...

    —Aldizkarien sortzaile edotabultzatzaile: Azpimarratzekoak dirabatez ere berak sortu edotazuzendutako aldizkariak: Ondarroa(1982-, elebiduna, Ondarroako KulturEtxeak), Arranondo (1990-, ArranondoKultur Alkarteak), arrantzale-herrikoaldizkari hauetan arrantzaleak etaitsasoa dira nagusi, herriko bizia etaizaera. Hemen herriko jakinduria etaohiturak agertzen dizkigu batez ereAugustinek. Euskerazaintzaaldizkariaren zuzendari ere izan daurte batzuetan.

    —Aldizkarietan partaide: AugustinekEuskal Herriko aldizkari askotan eskuhartu izan du; batzuetan bestetan

    baino gehiago, laguntzaile fin etasaiatua izanez. On deritzogu, unehonetan, egunkari eta aldizkarienizenak aipatzeari. 32 inguru dira: Agur,Antzerti, Arantzazu, Argia, Arranondo,Boga boga, Deia (Egunk.), El DiarioVasco, Egan, Eguna (Egunk.), Ekin,Eskualduna, Euzkadi (Egunk.),Euzkadi Jel, Euskera, Euzkerazaintza,Euzko-Gogoa, Euzko, Goiz-Argi,Gudari, Jaungoiko zale, Karmel, Olerti,Ondarroa, Príncipe de Viana,Redención, Saski-Naski, T.U. (Trabajoy Unión), Zer, Zeruko Argia...

    Azken hogei urteotan, Karmel, Zer,Euskerazaintza aipatu behar ditugubatez ere, esku-hartze osogarrantzitsua izan duelako. Karmel-en,esaterako, 1970etik hona 45 artikuluidatzi ditu, hau da, 270 orrialde.

    11

  • Augustinek argitaratu duen guztiakontuan harturik, 15.000 orrialdeinguru izango dira.

    Bere bizitzan zehar, gerra aurreanbatez ere, hainbat izenorde erabili izanditu. Alde batetik, ohitura zelako; etabestetik, egoera politikoak halaeskatzen zuelako: «Amesti», «Arteta»,«Gurutz», «Kutuntxu de Artibai»,«Ibai-ondo», «Ondarzubi», «Zubegi»,«Itxas-ertz»...

    ELEBERRI ETA KONTAKIZUNAK

    Augustinek kontatzaile-estiloa askozaindu du. Kontakizun laburrak etaeleberriak idatzi ditu. Gehienetan gainagusia itsasoa izan ohi da, Bizkaikobizitza eta batez ere Ondarroakoa.Hizkuntza erraza darabil, atsegina etaisuri onekoa; bizkaiera landua eta eraberean herrikoa eta kresal-usainadariona. Augustin, Txomin Agirrerenantzera, Ondarroako itsas-ohiturenkontalari aparta da.

    1965. urteaz gero, hamar bateleberri idatzi ditu; azkenekoa 1991n.1978tik 1986ra artean ekin ziongogotsuen literatura-mota honi.Eleberri hauetariko gehienak han etahemen eratutako lehiaketetan sarituakizan ziren; esaterako, Pinuetakomadalenak (1965), Bale denporak(1978), Anton Guzurretxe (1979),Lainoak Mundakan (1980), Ira usaiña(1981), Mon-daka (1981)... Geroagoere idatzi zituen eleberriak: Bizitzakourratsak (1981), Garratz eta gordin(1985), Zaldupeko txikiena (1991)...Gogoan izatekoa da Itxastarrak (1985)eleberria ere, Augustinek idatzi duenonenetarikoa; arrantzale-bizitza bertanbertatik, bizi-bizi eta bere izaerabenetako eta gordinean kontatzenduena.

    12

  • Eleberri hauetaz gain, kontakizunlaburrak idatzi ditu; hauetariko askoere, hainbat lehiaketatan sarituak;lehenengo urteetakoak ditugu hauek:Gorri eta txingar (1964), Amonatxo

    zarrak eta itxas txakurrak (1964),Gogorra gertatu da zuen errian (1964),Euri ta txingar (1971)...; geroagokoak,berriz, beste hauek: Esan eta esango(1979), Peru eta Mari gureak (1985)...

    13

  • HISTORIA ETA HERRI JAKINTZA

    Augustin, kontalari handiak, hainbatherriren deskripzio historikoa ere egindigu, bereziki Lea-Artibaiko herriena.Material ugari bildu du herrienhistoriaz, itsasoko bizitzaz, baserrikoazeta abar.

    Hainbat herriz burutu dituen bere 13 liburu monografikoetan, artxiboetanbildutako argibide historiko ugarieskaintzen dizkigu, argazkiz ongijantziak. 80ko hamarkadan ekin zionlan honi; kargu politikoetan zen garaihorretan: Ondarroan zinegotzi,Bizkaiko Batzar Nagusietakoahaldun...

    Augustinek zerbitzu ederra egin dioLea-Artibai eskualdeari bere obrahauekin: Ondarroa baserri giroan(1985); Berriatua (1986); Ipazter(1987); Amoroto eta Gizaburuaga(1988); Mendeja (1988); Etxebarria(1989); Ea, Natxitua, Bedarona (1989),Aulesti (1990); Ondarroa ikusgarri -Admirable Ondarroa (1990); Markina--Xemein (1991); Munitibar. Arbatzegi-Gerrikaitz (1992); Ondarroa, kondaira1990 arte (1993). Mutrikuri buruz ereidatzi du liburu bat, Motrico (1969);baina hau ez ohi duen bezalaeuskaraz, gaztelaniaz baizik.

    Kontakizun historiko hauen osagarridira beste lan orokorrago hauek: Gureinguruak (1982), Bizkaiko bidetan(1984); Gerrateko kontuak (1982) etaMakilen egunak - Guda baten kerizpeeta autsetan (1983), lan historiko--autobiografikoak hauek; eta azkenez,lan biografiko bat: Balentin Berriotxoadeuna (1988).

    Aipagarriak dira Augustinen besteidazlan eta liburu batzuk ere; herri--ohiturak eta bizitza, herri-jakintzaaztertzen dira hauetan, batez ere berejaioterrikoa, arrantzaleen girokoa.Horrelakoak dira Kardala (1976) etaBoga ta zixe (1977), biak euskaraz etagaztelaniaz idatziak; eta euskarahutsezko hauek: Treineru estropadak(1987); Ondarru, kantu, otoi, orru(1984); Itxas aize (1989)...

    Gai honekin loturik, herrian hainonartuak diren beste argitalpen batzukezin ahaztu: 1992. urteaz gero urteroargitaratutako Zeregiñak (EuskalAgenda), herrietako datu kontaezineniturri dena, euskal literaturazko etakulturazko puska gozoak labur etaxalotasunez eskaintzen dizkiguna...Lehenago, beste agenda-mota batzukeskaini ohi zizkigun, esaterako,Egutegia 1976. Ondarroa, multikopiazaterata dagoena...

    14

  • 15

  • 16

  • OLERKI ETA BERTSOGINTZAN

    Ezagun zaigun kontatzaile-lanhandiaren eta entzute handia eman dioneta berehala ikusiko dugun antzerki--lanen ondoren, gutxik ezagutzen duteAugustinen literaturako beste aldetxobat: olerkariarena. Bertsozkoadierazpidea ongi datorkio Augustinibere olerkiak ontzeko. Bertsoa etaesaldi errimadunak maite-maite ditu.Horregatik, bere eleberrietan errimadunelkarrizketak sarri erabiltzen ditu.

    Haren olerki batzuk sarituak ere izandira: Koroiko pitxiak, Urbasatik kantuz(1966), Naparroako bideetan (1968)...Lehenengo Boga-boga aldizkarian hasizen (1957-1965), eta gerora, olerkirikgehienak, hogeita hamar bat, Olertialdizkarian argitaratu zituen, 1966-1967eta 1981-1984 urteetan. Baina Agur,Ondarroa, Karmel, Redención...aldizkarietan ere argitaratu zituen. 60bat olerki konta daitezke guztiraaldizkari ezberdinetan argitaratuak.

    Olerki banakak bere liburuetarikobatzuetan ere tartekatu izan ditu,bereziki gerrateari buruz idatzitakobere idazki autobiografikoan: Makilenegunak (1983).

    Hala ere hainbat olerki gelditzen diraoraindik argitaratu gabe, ondorengourteetan Karmel aldizkarian agertukodirelarik. Esaterako, hamabi bat

    olerkiko sorta Bat-batekoak izenez,1980. urtean Lauaxeta olerti-sariketarabialdua, edota beste hamabi olerkikosorta, Egunkari illunetik izenekoa,askoz ere lehenagokoa eta parte batMakilen egunak liburuan argitaraturikdagoena. Sail hau honela hasten da:

    IllunpeanAmetsa otoitza daTa otoitza bakea.

    Gerratean Ametsa esperantza da

    Baiña esperantza ez da bakea.

    Gerrateko ibilerak ditu gogoan. Garaiiluna. Zapalduen itxaropen mehea.Horregatik dio bigarren olerkian:

    Min eta kezketanIgaro dot bizi erdi;

    Ezin dot etsi Bake ametsetan.

    Nire kantuaez da negarra:

    gizonak bereak dituarra

    ta giarra.Nire kantua,Bada, ordea,

    Esperantza batzuen usteaEdo, askotan,

    Naigabeetan eritzea.Poesi tristea!

    Gizona menderatzea,Gastearen amets iltzea,Eskubidei topo ipintea,Biotz baten taupadak

    Neurtu erazitea...

    17

  • ITZULTZAILE

    Halako langile fin eta idazleoparoagan ezin falta itzulpenak. Sailhonetako lanen artean, batzukhistoriko eta politikoak dira eta bestebatzuk literaturazkoak: Bizkaiko BatzarNagusiak (1986), Euskalerrikohistoriaren sarrera M.A. Larrea eta R. Miezarena (1987), Gernikako Batzaretxea K. Etxegarairena (1987),Mixiolari gogoragarriak Victor San Miguelena (1980), San Juan deGaztelugatxe Delmasena... Lanliterarioen itzulpenak ere egin izanditu, esaterako, Lugo’ko ipuin errikoiak(1986), galegotik euskaratuak.

    Alabaina beste era bateko itzulpenakere egin izan ditu: 1981-1985 urteetan,Ondarroako udaleko aktak itzuli zituen,eta urte gehiagotan Eako udaleko aktaketa abar. Azkenez, Saski-Naskialdizkarian idazlan askoren itzulpenakegin izan ditu.

    18

    Itzulpen-lanak

  • HIZKUNTZALARITZA

    Hizkuntza-arloan ere saiatu daAugustin berak ahal duentxoa eta hainongi menderatzen duena euskalkulturari eskaintzen. Lexikoa izan da,eta batez ere itsasoko lexikoa, gauzaguztien gainetik landu duena.Lexikoarekin batera, esapideak,esamoldeak, arrantzaleen artean hitzegiterakoan erabili ohi diren irudi etametafora arruntak. Altxor horrenparterik hoberena, agian, Itxas-aizeizeneko liburutxoan bildurik egondaiteke. Baina oraindik argitaratugabeko hainbat bitxi preziatu ere izanbehar du, esaterako: Azkuerenhiztegian ez datozen hitzak; TxominAgirreren Kresala eleberriko hainbatpasarte, irudi, hitz eta abar hobekiulertzeko azalpen literario etaetnografikoak... Era guztietako lanakugari argitara eman baditu ere, harrobihau guztiz ustiatu gabe dagooraindik!!

    19

  • Augustini osperik handiena emandion literatur mota antzerkigintza izanda. Lan horretan sari ugari eskuratuditu hainbat lekutan eratutakolehiaketetan. Ekintza honek harenbizitza osoa hartzen du. Lehenengoantzerki-lana 21 urte baino ez zituelaidatzi zuen, eta Euzkadi egunkarianargitaratu zen. Azkenengoa, berriz,1992an argitaratu zuen Eganaldizkarian.

    Augustin Euskal Herriko antzerkigilehandietarikoa dugu. Garai horretakoantzerkigileen artean, hiru izenospetsu aipatzen dira gorengo mailan:Piarres Lartzabal Iparraldean, AntonioM. Labayen Gipuzkoan eta AugustinZubikarai Bizkaian.

    Augustinek 50 bat antzerki-lan idatziditu, hainbat estilo eta gai jorratzendituela eta era askotakojasotzaileentzat idazten duela:haurrentzat, gazteentzat etahelduentzat idazten du. Harenantzerki-lanetan, adin guztietakoek etaherriko giza maila guztietakoek eskuhartzen dute...

    Antzerkian bere dohain literarioakagerian jartzeko abagunea izan du:kontatzaile eta hiztun ona, berbalduna,atsegina... ironia eta umorea erabiltzenmaisua; hizkuntza landua eta eraberean herri-herrikoa, ikuslejendeagandik hurbilekoa.

    Kritikariek pertsonaiak eszenan ongikokatzeko erraztasuna aitortzen dioteeta haien mugimendu eta jokaeraberez-berezkoa. Elkarrizketak biziaketa hari-harira ekarriak dira. JokalariAugustin berbera dela dirudi; hain jatoragerrarazten ditu pertsonaiak eszenan!

    20

    ANTZERKIGILE

  • Antzerkigintzan hiru aro bereizikogenituzke haren bizitzan:

    1. Gerra aurrea eta ondoren datozenurteak. Antzerki-lanak idazten hasizeneko urteak dira. 19 urte baino ezzituen eta gartsu ekin zionantzerkigintzari; lehenengo lana,Aberrijagaz bizi (1933an antzeztu zenlehen aldiz Mungian); honen ondorenbeste batzuk etorriko dira: Illobearenindarra (1934an antzeztu zen lehenaldiz Ondarroan), Itxas lapurrak (1935);Lauaxetak argitaratu zizkion hirurakEuzkadi-n; eta aro honetako laugarrenaItxas ertzeko itsu mutilla (1935) izanzen. Gerra ostean ez zuen etsi, eta1949an, haren antzerki-lan bat, Itxasoraizenekoa saritua izan zen Miarritzen.

    2. 1950. urte inguruan, gauzak aldatuzdoaz, baina apurka-apurka. Kulturagaietan gerra ostean jarri zuten hesialasaituz ote zihoan zirudien. Hainbestekodebekurik ez zela-eta, idazteko irrikazzen Augustin antzerkiaren uretanmurgildu zen gogo biziz. Antzerki-lanakidatzi eta aurkezteari eman zion.Herriarentzat garrantzi handikoak izanziren batez ere 1957tik 1967ra artekourteak. Urte horietan ez zuen idatzi soilikegin, baita han eta hemen bere lanakagertu ere. Antzerkigintzan urte horietangailurra jo zuela esan dezakegu.

    Antzerki-lehiaketetara lanak aurkeztuz,sari ugari lortu zituen eta aldizkariren batedo beste, noizbehinka, menturatu zenharen zenbait lan argitaratzen. 1956an,

    21

  • Seaska inguruan saritu zioten Donostian;Iru alaba 1963an; Gizon on eta andreerre 1967an; Bizi garratza 1967an;Lurrunpean 1968an; Errekonduan1969an; era berean, Mendu zarrak1969an.

    Bizi garratza argitaratu zenean X. Letek honela zioen:

    Teatro egitura aldetik eta gaurkogizonaren problematikaren planteatzealdetik oso interesgarria. Bertan,gertakizunak eta anbienteak, anekdotakalegia, inportantzia galtzen du, etapertsonajeek beren errealitateegunerokoa superatuaz, gaindituaz,abstrakzioaren kondizioraiño heltzen dira.Eztute, ordea, problematika konkretoabaztertzen, gaurko gizonak dakuzkanzenbait problema sakonki erabiltzendituztelako. Pertsonaje hoiek, Zubikaraikgaurko gizonen munduan ikusten dituenindar elkar-kontrako eta kondizionagarriakerrepresentatzen dituzte.

    Baina bada garai honetanazpimarratu nahi genukeen zertzeladabat: Augustinek plazan agertzenzituen bere obrak, antzerki-taldeenzuzendari bihurturik. Eta horrek merituhandiagoa zuen oraindik, ordukoingurumari sozio-politiko eta kulturalakontuan hartzen badugu.

    Augustin Kresala taldearenzuzendari eta eragilea izan zen.Handia izan behar zuen harenahaleginak, herriko 70 pertsonainguruko taldea eratzeko. Haiekin joanohi zen bere obrak antzeztera, ezBilbo, Gasteiz eta Donostiara soilik,baita Euskal Herriko beste tokiaskotara ere. Garai zail haietan,zentsuraren oztopoa gainditu etabaimenak lortu beharra izan zuen.Horretarako, antzerki-lana gaztelaniaraitzulirik bidali behar zuen; itzulpenhauek oraindik bere artxiboangordetzen ditu. Batzuetan obraerlijiosoak zirenez gero, esaterako,Seaska inguruan edo Jaunarenbidetan, errazago zen emanaldietakobaimena lortzea. Gehien antzeztudiren eta arrakastarik handiena lortuduten lanen artean, hauek aipatukogenituzke: Kresaletan, Mariñelak,Jaunaren bidetan eta Seaska inguruan.

    Seaska inguruan 1957an antzeztuzen Ondarroan, agintari zibilenbaimenak oso nekez lortu ondoren.

    22

  • Ondoren Eibar, Elgoibar, Lekeitio,Markina eta Bilbon ematea ere lortuzen. Jaunaren bideetan 1958ko AsteSantuan eman zen Ondarroan; etageroago, Euskaltzaindiaren laguntzaz,Gasteizen Raimundo Olabideri eginzitzaion omenaldian. Bilbo, Donostia,Markina, Lekeitio, Eibar, Elgoibar,Urretxu, Arrasate, Deba, Soraluze etaErmuan ere eman zen. KresaletanTxomin Agirreren omenez idatzia da;gaia, osorik ez bada ere, gehien batharengandik jasotzen duelarik.Ondarroan hasi zen ematen 1961ean,eta gerora, Euskal Herriko tokiaskotan. 1963an Iru alaba lanarenestreinaldia izan zen Errenterian.

    Mariñelak lana 1964ko lore-jokoetaneman zen, Txomin Agirreren jaiotzakomendeurrenean: garai hartakoegunkarietan biziki eta aho batezgoratu zuten. Euskal antzerkiaren maisu

    handietariko batek, A.M. Labayenek,urte batzuk geroago idatziko zuen Aguraldizkarian Augustin euskalantzerkiaren autorerik ospetsuena zela.

    1965ean Zurrukutun lana eman zen.1964an idatzia zen eta hiru antzerki--lan txikiz osatua: Atunetan, SantaClara egunian eta Bost iruko. MañarianAtxuri’ko Milagrua antzeztu zen1965ean; Lurrunpean Tolosan 1967an.

    Ondorengo urteetan giroa asko aldatuzen-eta, Augustinek utzi egin zion bereobrak antzezlekuan agertzeari; izan ere,hori lan gogorregia zen; bere ondoanantzerki-talde handi bat izatea geroagoeta zailago zen. Kresaletan 1992anantzeztu zen azkenekoz, OndarroakoUdalak Augustini egindakoomenaldiaren barruan.

    3. 1970 eta 1980ko urteetan antzerki--lanak idatziz eta hainbat lehiaketatansariak irabaziz jarraitu zuen, esaterako,Mendi ta itxaso (1983), Eskola maixua(1984), Artea’ko itsua (1987)...

    Hamar bat antzerki-lan idatzi zituenume eta gazteentzat; baina berenberegi hirugarren adinekoentzat ereidatzi zuen lan bat: Zimur-zimelak landramatikoa.

    Beste lan dramatiko eta historikobatzuk ere idatzi zituen, esaterako,gorago aipatutako Artea’ko itsua, edoLoiolako semea, Gernika aritz aurrean...

    23

  • Zerrenda oraindik asko luzagenezake, baina nahiko izango daondorengo hauek aipatzea: Aingirikumak (1968), Ni naz kapitan piloto(1964), Kirritirrika, Saliña Saliña, Gorrita zuri, Uraindietan, Atako bandan,Don Peru, Ijitoak eta ni, Gure ikurra,Gurea, eta abar, eta abar.

    Gogora dezagun, gainera,Eskudero musikariak egindakoGernika euskal operako hitzakAugustinenak direla.

    Argi dagoenez, Augustinenekarpena benetan handia izan da, X. Letek hitz hauek esateraino: «Gutxidira, Euskal Herrian, berak eskainiduen haina eskaini duenik».

    Euskal antzerkiaren arloan izan duenzerikusia kontuan izanik, hainbesteomenaldiren artean, uste dugu harieskain dakiokeen omenaldirik onenaliburu bakar batean haren antzerki-languztien argitalpen eder bat egitealitzatekeela.

    24

    Omenaldi asko egin dizkiote bere lan handia eskertzeko

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

    ¥ Julen Urkiza

    ¥ Beatriz Zubikarai

    ¥ Imanol Olazabal argazkilaria

    Zuzendaritza: Mikel Atxaga

    Argitaraldia: 1.a, 1999ko azaroa

    Ale-kopurua: 2.000

    © Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz

    Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

    Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

    ISBN: 84-457-1435-X (Obra osoa)84-457-1439-2

    L.G.: BI-2.690-99

  • Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

    Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

    KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística