KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa...

5
2013KO OTSAILAREN 24A 23 ERDIKO KAIERA KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa Leioan Duela urtebete, Artedrama antzerki taldeen plataformak, eta Leioako kultur aretoak, Kultur Leioak deituriko hitzarmena sinatu zuten. Honi esker, Artedramak erresidentzia iraunkorra du Leioako aretoan, eta euskal sorkuntza sustatzea eta bultzatzea helburutzat jotzen da. Elkarlan honen fruitua da, hain zuzen, Kultur Maratila, euskal sorkuntzari eta euskara hutsezko lanei eskainitako astea. Aurtengoa bigarren edizioa dugu. ANA LOPEZ, Kultur Leioako zuzendaria dut telefono hariaren beste aldean, otsailaren 28tik aurrera egingo den Kultur Maratila dugu hizpide. Euskara hutsezko lanak era- kustea eta euskal sorkuntza bultzatzea du xede ekimen honek, eta horretarako “ahalik eta programa zabalena eta anitzena ekarri nahi izan dugu geurera”. Programa orekatua eta berria eskaini nahi dute. Kultur Leioak badu bere marka, bere lerro estetikoa, eta Maratila bat dator lerro horre- kin. Euskal sortzaileak zertan dabiltzan era- kutsi nahi izaten da programa honetan. Ana Lopezen hitzetan, ez dute gaztelerazkoek bezainbeste jende biltzen, “eta horregatik saiatu behar gara publikoa sortzen, euskaraz- ko antzerkira joateko jendeak ohitura har dezan ahaleginak egiten. Eskaintza egitea ezinbestekoa da, geure sorkuntza delako, eta apustuak nabarmenago izan behar du, berta- koa delako. Ez da erraza, ordea, publiko berria erakartzea”. Artedrama antzerki taldeen plataformare- kin batera egindako ekimena dugu Kultur Maratila. Dejabu, Le petit Théâtre du Pain, Sivom Artzamendi eta Huts Teatro antzerki taldeak biltzen ditu Artedramak. Azken talde horretako arduraduna dugu, hain zuzen, plataformako bozeramalea: Iñigo Ibarra. Alegia, Ander Lipus antzezlea. Kul- tur Leioan dute egoitza. Lipusek argitu digu- nez, “Aulestiko topaketen esperientzia zabaldu nahi genuen Leioara –Artedrama Laborategiak asteburu osoko topaketak egi- ten ditu urtean behin, Aulestin, antzerkigile eta antzerkizaleei zuzenduta–. Jakina da errealitate soziala ezberdina dela, baina hala ere, euskal sorkuntzari egokitutako astea | MYRIAM GARZIA |

Transcript of KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa...

Page 1: KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa pentsa-tzen duenik ere, alegia, garestia dela. Eta kri-sia?! Antzerkia beti krisian

2013KO OTSAILAREN 24A 23�

ERDIKO KAIERA

KULTUR MARATILA

Euskal arte eszenikoen hauspoa Leioan

Duela urtebete, Artedrama antzerki taldeen plataformak, eta Leioako kultur aretoak, KulturLeioak deituriko hitzarmena sinatu zuten. Honi esker, Artedramak erresidentzia iraunkorra

du Leioako aretoan, eta euskal sorkuntza sustatzea eta bultzatzea helburutzat jotzen da.Elkarlan honen fruitua da, hain zuzen, Kultur Maratila, euskal sorkuntzari eta euskara

hutsezko lanei eskainitako astea. Aurtengoa bigarren edizioa dugu.

ANA LOPEZ, Kultur Leioako zuzendaria duttelefono hariaren beste aldean, otsailaren28tik aurrera egingo den Kultur Maratiladugu hizpide. Euskara hutsezko lanak era-kustea eta euskal sorkuntza bultzatzea duxede ekimen honek, eta horretarako “ahaliketa programa zabalena eta anitzena ekarrinahi izan dugu geurera”. Programa orekatuaeta berria eskaini nahi dute.

Kultur Leioak badu bere marka, bere lerroestetikoa, eta Maratila bat dator lerro horre-kin. Euskal sortzaileak zertan dabiltzan era-kutsi nahi izaten da programa honetan. AnaLopezen hitzetan, ez dute gaztelerazkoekbezainbeste jende biltzen, “eta horregatiksaiatu behar gara publikoa sortzen, euskaraz-ko antzerkira joateko jendeak ohitura hardezan ahaleginak egiten. Eskaintza egiteaezinbestekoa da, geure sorkuntza delako, etaapustuak nabarmenago izan behar du, berta-koa delako. Ez da erraza, ordea, publikoberria erakartzea”.

Artedrama antzerki taldeen plataformare-kin batera egindako ekimena dugu KulturMaratila. Dejabu, Le petit Théâtre du Pain,Sivom Artzamendi eta Huts Teatro antzerkitaldeak biltzen ditu Artedramak. Azkentalde horretako arduraduna dugu, hainzuzen, plataformako bozeramalea: IñigoIbarra. Alegia, Ander Lipus antzezlea. Kul-tur Leioan dute egoitza. Lipusek argitu digu-nez, “Aulestiko topaketen esperientziazabaldu nahi genuen Leioara –ArtedramaLaborategiak asteburu osoko topaketak egi-ten ditu urtean behin, Aulestin, antzerkigileeta antzerkizaleei zuzenduta–. Jakina daerrealitate soziala ezberdina dela, baina halaere, euskal sorkuntzari egokitutako astea

| MYRIAM GARZIA |

Page 2: KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa pentsa-tzen duenik ere, alegia, garestia dela. Eta kri-sia?! Antzerkia beti krisian

24 � 2013KO OTSAILAREN 24A

antolatu nahi genuen Kultur Leioan, arteeszenikoen jaialdia edota topaketa, edo gisa-ko zerbait”.

Aurrerago aipatu bezala, bigarren edizioadugu aurtengoa, eta antzerkiaz gain musika,bertsoak eta performantzak ere programatudira. Lipusek dioskunez, “Herri batzuetaneuskarazko programazioak ez du publikohandirik ekartzen. Gurea, burugogorkeriada, eta espero dugu, apur-ka-apurka Leioa publikoeuskaldunez betetzea.Oraindik lan handia eginbeharra daukagu, baina tira,horrelakoa da gure ofizioa.Batzuetan arrakasta lortzendugu eta besteetan arrasta-ka gabiltza”.

Programazio anitz zabalaAurtengo Kultur Maratilaotsailaren 28an hasiko da,eta estreinaldi batek jarrikodu abian, Iragan perfektuaobrak. Horman Poster Bil-boko antzerki taldearenazken lana da. Nahiko pro-grama zabala da, arte diszi-plina anitz aurkezten ditue-na. Euskaraz pentsatu etasortutako proiektuak dira.Lipusen ustez, “proposa-men estetiko ezohikoak dirakasu batzuetan, eta horrekprogama interesgarria osa-tzen du. Hau da, disziplinaaskoren arteko lotura etajokoak ekarriko ditu”.Iragan perfektua antzezlana

“argazki album bat da. Ira-ganeko argazki sorta batmahai batean bota etabanan-banan jasota, bakoi-tzari buruz zerbait gogoraekartzeko ariketa”, azaltdudigu Horman Poster talde-ko kide Matxalen de Pedrok.“Irudien koreografia batdela esan daiteke, 70ekohamarkadako irudi sortabaten dantza. Gure memo-riako artxibo historikoa osa-tzen duten argazkiekinharreman jolasti bat edukinahi genuen eta nolabaitelkarrizketa historiko batireki ikusleekin. Berez, guresormen lanaren arabera gor-putz eta mugimendu motabat proposatzen dugu, ikus-legoarekiko harreman jakin

bat sortu ahal izateko. Kasu honetan, objektugarrantzitsuenak historiako irudiak direlako,gure akzioek eta gorputzek haiei ematen dieteleku nabarmenena”.

Maratilan estreinatuko den antzezlan hone-tan memorian eta errepresentazioaren ere-muan murgilduko da Horman Poster taldea.“Memoriaren espazioa kolektiboa da batezere. Gogoratzen dugunak esangura kolektiboa

edo soziala izaten du berejatorrian. Aldi berean, gogo-ratzen dugun horrek gureetorkizunaren itxura ezagu-tzeko balio digu. Kontatuta-ko gauzek eta berreskuratu-tako aztarnek iraganarenpuzzlea osotzen dute.Memoria pertsonalaren eta

Horman Poster taldeak Iragan perfektua estreinatuko du otsailaren 28an.

“Gurea burugogorkeria da, etaespero dugu apurka-apurka Leioapubliko euskaldunez betetzea”

Ander Lipus, Artedrama plataforma

Page 3: KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa pentsa-tzen duenik ere, alegia, garestia dela. Eta kri-sia?! Antzerkia beti krisian

2013KO OTSAILAREN 24A 25�

KULTUR MARATILA - ERDIKO KAIERA

historiaren bertsio ofizialarenarteko marruskadura osointeresgarria da. Historia ofi-zialak ere gauza asko ahaztenditu. Batzuk nahita eta bestebatzuk nahi gabe”, argitu diguMatxalen de Pedrok. Bereustez, Kultur Maratila “euska-razko arte eszeniko garaiki-deak bultzatzeko aukera osoona da”.

Metrokoadroka kolektibo-ak ere bere azken lana taula-ratuko du martxoaren 1ean,Poza: Zergatik dantzatzen dutenbosniar r ek? . Bilboeszenanegindako lanaren emaitza daazken hau, BAD jaialdianwork in progr ess edo erabatamaitu gabeko lan gisa aur-keztu zena. Badirudi, OierGuillan, Asier Sarasola,Ander Fernandez, IdoiaBeratarbide eta Jabi Barandia-ran biltzen dituen taldeakbukatutzat jo duela pozareneta edertasunaren ingurukolan hau. Hitza nagusi, poesiasarritan protagonista, etabeste disziplina batzuk eretaularatuko dira antzezlanhonetan, hala nola, irudia edomusika.

Egun berean, Andoni Egaña bertsolariaketa Xabier Lizaso musikariak Bi arreba izene-ko ikuskizuna aurkeztuko dute. Chopinpiano-jotzailearen eta Xenpelarr bertsolaria-ren arteko enkontrua da Bi arreba berezihonen istorioa. Musika klasikoa eta bertsoakbatzen ditu.

Martxoaren 2an, ikuskizun guztiak izangodira Kultur Leioa aretoan. Rouge Eléa antzer-ki taldeak Biutz obra antzeztuko du. Ceuta(Espainia) eta Marokoren mugan dagoen

pasabide baten izena da Biutz. Mugak, ezagu-nak zein ikusenzinak, izango ditu hizpideRouge Eléa taldeak. Gauez, berriz, Anarirenkontzertua izango da gozagai.

Ez Dok Hiruk ere bere azken lana eskeini-ko digu martxoaren 3an: Lingua Nabajorum.Euskararen historia azalduko digu obrahonek, Patxo Telleria aktoreak argitu digu-nez: “Bi txoriburuk kontatua da. Hizkuntzanola sortu den azaltzen dugu, hastapenetik(soinuak, onomatopeiak), gaurdaino (batua).

Rouge Eléa antzerki taldeakBiutz eskainiko dumartxoaren 2an, etaEz Dok Hiru bikoteakLingua Nabajorum,martxoaren 3an.

Page 4: KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa pentsa-tzen duenik ere, alegia, garestia dela. Eta kri-sia?! Antzerkia beti krisian

26 � 2013KO OTSAILAREN 24A

ERDIKO KAIERA - KULTUR MARATILA

Historia istorioz istorio kontatzen dugu, garaidesberdin bakoitzean, neolitikotik hona, ger-taera sozial edo politiko baten kariaz, hizkun-tza sortzea eta bilakatzearen prozesua konta-tzen dugu. Baina ez larritu, modu erabatazientifiko eta inmoralean kontatzen dugu.Ideia bat egin dezazun, Euskaltzaindiakordain sari bat eskaintzen dio hilik ala bizirikharrapazten gaituenari”.

Azken taularatze honetan, dena den, bila-kaera txiki bat izan da, Ez dok Hiru taldekokideak azaldu digunez: “teatralizazio gehiagodago, aurrekoetan ez bezala pertsonaia des-berdinak antzezten ditugu. AurrekoetanPatxo eta Mikel bezala agertzen gara beti,hasi eta bukaera arte. Monty Python-en iku-tua dauka, nolabait esateko”.

Maratila bezalako ekimenei ondo deritzoPatxo Telleriak. “Gure esperientziaren arabe-ra, ekitaldiak ekimen orokorrago batenbarruan kokatzen direnean, alegia festibal,jardunaldi edota aste kulturaletan,jendearenerantzuna nahiko ona izaten da, ekitaldi soileta isolatu bat denean baino hobea. Publizita-te babes handiagoa dago, eta jendeak infor-mazio zehatzagoa jasotzen du”.

Zentzu horretan, onuragarria dela dio.“Maratila, euskara hutsez programatua izaki,apustu handia da, Leioan baita. Ezin daitekeantzeko kasuekin konparatu, esate baterakoAzpeitiko Jaurdunaldiekin. Haiek ere euska-razko antzerkiaren erakusleiho dira, bainazonalde ia erabat euskaldunean egiten dira.

Leioako errealitate linguistikoa bestelakoa da.Apustu ausartagoa da berez”. Telleriaren ustezhorrelako ekimenek denbora behar dute sen-dotzeko, eta denboran irauteko aukera ematenbazaio, urtez urte indartuko dela ziur da.

Prezioa 6 eta 8 euro artekoa da sarrerako.Krisi garaietara egokitutako prezioa da. Bes-talde, Bonomaratila eskuratzeko aukera erebada, eta horrek, 6 ikuskizunak 30 eurorentruke ikusteko aukera emango digu. AnderLipusen ustez, “Bada alderantzizkoa pentsa-tzen duenik ere, alegia, garestia dela. Eta kri-sia?! Antzerkia beti krisian da. Hala ere, era-kargarria da eskaintza”.

Sortzaileak kudeatzaile Baina, noiz bilakatu dira antzerki taldeak etasotzaileak kultur kudeatzaile? Ander Lipusekeman digu erantzuna: “Ofizio bat maite duzu-nean, eta ofizio horretan gabeziak ikustendituzunean, ezinbestekoa bilakatzen da, espa-rru zabalago batean lan egitea. Nire kasuanhala da behintzat. Etengabe berrasmatzen ibilibeharra daukagu. Antzerki lan bakar bateanaktore gisara aritzea, egun, Euskal Herrian, ezda posible. Bestalde, egungo sistemak ez dioantzerki taldeen arteko erlazioari laguntzen.Gure kasuan, taldeekin erlazio zuzena izatenahalegintzen gara. Gure izaerak badu Iparral-deko Le Petit Théâtre de Pain eta Harri Xuri-ren dinamekiarekin zerikusia”.

Hortan dago, antza, euskal antzerkigintza-ren gakoa. Proiektu apalak dira gehienetan,

Goian, Andoni Egañabertsolariak etaXabier Lizasomusikariak onduduten obra: Bi arreba. Musika klasikoa etabertsoak batzen ditu.

Page 5: KULTUR MARATILA Euskal arte eszenikoen hauspoa LeioanAnder Lipusen ustez, “Bada alderantzizkoa pentsa-tzen duenik ere, alegia, garestia dela. Eta kri-sia?! Antzerkia beti krisian

2013KO OTSAILAREN 24A 27�

formatu txikikoak. Patxo Telleriari azken urtehauetan eskaintza ugaritzen ari dela iruditzenzaio, “baina formatu txikiko ikuskizunak diraia beti. Ez dago industria teatrala obra handieta potenteekin arriskatzeko, eta hori penaga-rria da. Euskal antzerkiak beharko lukeelakonoizean behin arreta erakartzen duen mun-taia totemikoren bat, gure autoestimua etaprestigioa haizatzeko”.

Publiko berria erakarri, sortu eta bultzatubeharra dago. “Esango nuke –dio Lipusek–herri bakoitzean ezberdina duela egoera, etaleku edota espazio bakoitzak bere nortasunaduela, edo beharko lukeela. Leku batzukalternatiboagoak dira eta beste batzuk institu-zionalagoak, baina argi dago euskal kulturakleku guztietan egon behar duela”.

Hala ere, Patxo Telleriaren ustez, euskalantzerkigintzak izan du bilakaera: “Azpiegitu-rak, batez ere, ikaragarri aldatu dira. Duelahogei urte imajinaezina zen gaur daukagunantzoki publikoen kopurua. Hauxe da, agian,aldaketarik nabarmenena. Orokorrean osopoztekoa da, baina batzuetan oreka faltanabarmena da. Herri batzuetan antzoki sobe-ra haundiak egin dira, eta hain handiak izaki,manteurako ere garestiegiak eta ia ez da diru-rik geratzen programaziorako.

Bestalde, programatzaile eta banatzaileenartean profesionalizazio handia gertatu da,eta hau ere bi alde dituen txanpona da. Bere

gauza onak ditu, “baina funtzionarizaziora-ko” joera ere nabarmenegia da, hitzaren zen-tzurik txarrenean. Beste arlo batzuetan,aldiz, ez da batere aurrera egin. Nahiko dei-garria da herri honek ez izatea AntzerkirakoHeziketa arauturik, ez Antzerki Nazionalik,lehen aipaturiko “obra totemikoak” egin ahalizateko.

“Kultur erresistentzia etengabean bizigaren unetik, euskararekiko konpromezuakhandiagoa behar du izan, eta denona”,ondorioztatu du Telleriak, “asko borrokatubehar da, baina tira, argi dago, gure hizkun-tza gutxiagotu honetan gauzak zailagoakdirela batzuetan. Bitxia da erdal munduarenjokaera. Galdera bat eta bera egiten diguteeuskara hutsean denean: ‘eta gaz-telaniaz ez duzue egingo?’. Gaz-telaniaz denean, berriz, ez zaiegaldera bururatzen: ‘eta euskarazere ez duzue egingo?’”. n

Metrokoadrokakolektiboak azkenlana taularatuko dumartxoaren 1ean:Poza: Zergatikdantzatzen dutenbosniarrek? Goian, lan horren aurkezpenirudia.

“Azpiegiturak, batez ere,ikaragarri aldatu dira. Duelahogei urte imajinaezina zengaur daukagun antzokipublikoen kopurua”

Patxo Telleria, aktorea