KUARTANGOKO UDALA · 2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk. 2/31 2016-00510 L.G.: I-1/1958 ISSN:...

31
2016ko martxoaren 11, ostirala 29 zk. 1/31 2016-00510 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA KUARTANGOKO UDALA Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza behin betiko onartzea Udalbatzak, 2015eko azaroaren 2ko bilkuran, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzari behin-behineko onarpena emateko erabakia hartu zuen. Hura jendaurrean jartzeko epea igaro, eta aurkeztutako proposamenak ebatzi direnez gero, erabaki hori behin betikotzat jotzen da, 41/1989 Foru Arauaren, toki ogasunenen, 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Foru arau horrek 16.4 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, osorik argitaratzen da ordenantza horren testua, zeina ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko baita indarrean. Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza Arrazoien azalpena Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, gutxienezko lege esparru bat finkatu zuenetik gizakion eta txakurren elkarbizitza antolatzeko, osasungarrita- sun publikoaren zainketa eta animalienganako errespetua, defentsa eta babesa uztartuz, gero eta gehiago dira txakurrak dauzkatenak, eta era berean gizartea gero eta kontzientziatuago dago txakurren eskubideez. Nola Estatuan hala Euskadin arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzearen gaineko arauak emateak eragin zuen arau bat onartzea; hain zuzen ere, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa, zeinaren bidez beste arau horiek bateratzen baitira zenbait berrikuntzekin. Ordenantza honen xedea da jaso eta eguneratzea animaliak edukitzean eta animalien ba- besean zein merkaturatzean eragina duten arauak, haiek udal jardueraren eremura egokituz. Hartara, tresna baliagarri eta eraginkor bat izango dugu eskura arautu eta kontrolatu ahal iza- teko txakurrak edukitzearekin eta horren ondorioz Kuartangoko landa sozietatearen esparruan txakurrak eta gizakiak elkarbizitzearekin lotutako alderdi eta jarduera eremuen konplexutasuna- ren interkonexioa; baita konplexutasun horretan esku hartzeko ere. Horrez gain, Kuartangoko sozietatearen ezin luzatuzko premiei egokitu nahi zaie ordenantza hau. I. titulua.– Xedea, aplikazio eremua eta definizioak I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua 1. artikulua. Xedea Ordenantza honen xedea da, batetik, Kuartangoko udalerrian dauden animaliak babestu, eduki eta saltzeko arauak ezartzea, erroldatutakoak izan ala ez, bertan erregistratutakoak izan ala ez, animalion jabeen edo edukitzaileen bizilekua edozein izanik eta, bestetik, euren eta pertsonen arteko elkarbizitza harmonizatzea ingurumenaren osasunerako eta pertsonen eta ondasunen lasaitasun, osasun eta segurtasunerako balizko arriskuekin. Ordenantza honek pertsonen eta animalien arteko harremanak arautzen ditu Kuartangoko udalerrian, nola laguntzekoak hala herritarren segurtasunerakoak, basozaintzakoak, babes zibilekoak eta kiroletakoak eta/edo irabazizkoak. Horretarako, tratuari, higieneari, zaintzari, babesari eta haien garraioari gagozkiela, animaliek gutxienez jaso beharreko zaintzak finkatuko ditu, bai eta ezarri ere establezimendu berezietan egoteari, osasun sorospenari, merkaturatzeari eta saltzeari buruzko arauak.

Transcript of KUARTANGOKO UDALA · 2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk. 2/31 2016-00510 L.G.: I-1/1958 ISSN:...

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

1/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

KUARTANGOKO UDALA

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza behin betiko onartzea

Udalbatzak, 2015eko azaroaren 2ko bilkuran, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzari behin-behineko onarpena emateko erabakia hartu zuen. Hura jendaurrean jartzeko epea igaro, eta aurkeztutako proposamenak ebatzi direnez gero, erabaki hori behin betikotzat jotzen da, 41/1989 Foru Arauaren, toki ogasunenen, 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Foru arau horrek 16.4 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, osorik argitaratzen da ordenantza horren testua, zeina ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko baita indarrean.

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza

Arrazoien azalpena

Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, gutxienezko lege esparru bat finkatu zuenetik gizakion eta txakurren elkarbizitza antolatzeko, osasungarrita-sun publikoaren zainketa eta animalienganako errespetua, defentsa eta babesa uztartuz, gero eta gehiago dira txakurrak dauzkatenak, eta era berean gizartea gero eta kontzientziatuago dago txakurren eskubideez. Nola Estatuan hala Euskadin arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzearen gaineko arauak emateak eragin zuen arau bat onartzea; hain zuzen ere, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa, zeinaren bidez beste arau horiek bateratzen baitira zenbait berrikuntzekin.

Ordenantza honen xedea da jaso eta eguneratzea animaliak edukitzean eta animalien ba-besean zein merkaturatzean eragina duten arauak, haiek udal jardueraren eremura egokituz. Hartara, tresna baliagarri eta eraginkor bat izango dugu eskura arautu eta kontrolatu ahal iza-teko txakurrak edukitzearekin eta horren ondorioz Kuartangoko landa sozietatearen esparruan txakurrak eta gizakiak elkarbizitzearekin lotutako alderdi eta jarduera eremuen konplexutasuna-ren interkonexioa; baita konplexutasun horretan esku hartzeko ere. Horrez gain, Kuartangoko sozietatearen ezin luzatuzko premiei egokitu nahi zaie ordenantza hau.

I. titulua.– Xedea, aplikazio eremua eta definizioak

I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua

1. artikulua. Xedea

Ordenantza honen xedea da, batetik, Kuartangoko udalerrian dauden animaliak babestu, eduki eta saltzeko arauak ezartzea, erroldatutakoak izan ala ez, bertan erregistratutakoak izan ala ez, animalion jabeen edo edukitzaileen bizilekua edozein izanik eta, bestetik, euren eta pertsonen arteko elkarbizitza harmonizatzea ingurumenaren osasunerako eta pertsonen eta ondasunen lasaitasun, osasun eta segurtasunerako balizko arriskuekin.

Ordenantza honek pertsonen eta animalien arteko harremanak arautzen ditu Kuartangoko udalerrian, nola laguntzekoak hala herritarren segurtasunerakoak, basozaintzakoak, babes zibilekoak eta kiroletakoak eta/edo irabazizkoak.

Horretarako, tratuari, higieneari, zaintzari, babesari eta haien garraioari gagozkiela, animaliek gutxienez jaso beharreko zaintzak finkatuko ditu, bai eta ezarri ere establezimendu berezietan egoteari, osasun sorospenari, merkaturatzeari eta saltzeari buruzko arauak.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

2/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Era berean, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege araubidea ezartzen da, eta kontuan hartzen ditu lizentziaren beharrizana, animaliok edukitzeko baldintza orokorrak eta erregistroen araubidea.

2. artikulua. Salbuespenak

Ordenantza honek ez ditu ondorengoak arautuko, arautegi propioa izango baitute:

a) Ehiza.

b) Arrantza.

c) Basa fauna bere ingurune naturalean zaintzea eta babestea.

d) Abeltzaintza hornidurarako animalien hazkuntza gisa ulertuta, zeinaren kontrola beste administrazio publiko eskumendun batzuek izango baitute.

e) Animaliak esperimentuetarako eta beste xede zientifiko batzuetarako erabiltzea.

II. kapitulua. Definizioak

3. artikulua. Definizioak

1) Ordenantza honen ondorioetarako, etxeko animaliatzat jotzen da pertsona baten lagun-tasuna behar duena bizi izateko.

2) Animalia etxekotutzat jotzen da basoan eta aske jaio eta ondoan pertsona bat izatera ohitu direnak, haren beharrizana dutelarik bizitzeko.

3) Gatibu dauden animalia basatitzat jotzen dira basati edo gatibu jaio eta gatibutasunean daudenak, baina ez hezteko ezpada etxekotzeko.

4) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat jotzen dira fauna basatikoak izanik, etxeko edo lagun egiteko animalia gisa erabiltzen direnak, alde batera utzita erasokorrak diren ala ez, eta pertsonei edo beste animaliei heriotza edo lesioak eta gauzei kalteak eragiteko gai diren espezie eta arrazetakoak direnak.

5) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat ere joko dira etxekotzat edo lagun egitekotzat jotzen direnak, baldin eta arau batek hala xedatzen badu.

6) Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak. Hauexek joko dira arriskutsuak izan daitezkeen txakurtzat:

1. Ordenantza honen X. eranskinean jasotzen diren arrazei eta haien arteko gurutzatzeei dagozkienak.

2. Ordenantza honen XI. eranskinean ageri diren ezaugarri guztiak edo gehienak dauzka-tenak.

3. Edonola ere, nahiz eta aurreko idatz zatietan agertu ez, hauexek joko dira arriskutsu izan daitezkeen txakurtzat:

a) Arraza tipologia batean sartuta dauden txakurrak, zeinak erasokorrak izanik edo dauka-ten tamaina eta masailezurraren tamainagatik pertsonen edo beste animalia batzuen bizia eta osotasun fisikoa arriskuan jartzeko edo ondasunei kalte nabarmenak eragiteko gaitasuna baitaukate;

b) Nabarmen erasokorrak direla erakusten duten txakurrak edo pertsonei edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak eta horregatik salaketa bat behintzat izan dutenak.

4. Aurreko idatz zatian jasoriko kasuetan, arrisku potentzial hori ohartarazi eta jakinarazi egin behar da, behin animaliaren jabeari entzun ondoren udaleko albaitari ofizial batek edo horretarako gaituta dagoen albaitari pribatu batek, irizpide objektibo batzuk kontuan izanda, bai ofizioz bai jakinarazpen bat edo salaketa bat jaso ondoren. Txakurraren jabeak ordainduko ditu txosten hori egiteak eragindako kostuak.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

3/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

7) Edukitzeko baldintza bereziak bete behar dituzten txakurtzat joko dira beraien ezaugarri etologikoengatik udal agintaritzak baldintza bereziak betetzearen menpe jar ditzaketenak haiek eduki ahal izateko.

8) Animalia basati arriskutsuak. Talde hauetako animaliak joko dira animalia basati arris-kutsutzat:

1. Artropodoak, arrainak eta anfibioak: espezie guztiak, zeinen haginkada edo pozoia arriskutsua izan daitekeen pertsonen osotasun fisikorako edo pertsonen osasunerako.

2. Narrastiak: espezie pozoitsu guztiak, krokodiloak eta kaimanak, eta helduak direnean bi kilogramo edo gehiago daukaten espezie guztiak.

3. Ugaztunak: primate guztiak; baita helduak direnean hamar kilogramo edo gehiago dauka-ten espezie basatiak ere, salbu eta espezie haragijaleen kasuan, haien muga bost kilogramo dira eta.

9) Animalia abandonatua: animalia abandonatutzat jotzen da, identifikazioa aldean eraman arren bakarrik dabilena lagun egiten dion pertsonarik gabe, eta haren jabeak edo pertsona baimendu batek hura galdu egin dela salatu ez badu.

10) Animalia galdua: animalia galdutzat joko da, ordenantza honen ondorioetarako, iden-tifikatuta egon arren bakarrik dabilena lagun egiten dion pertsonarik gabe, baina galdu egin dela jakinarazi bazaio agintaritzari. Kasu horretan, behin animalia jaso eta identifikatu ondo-ren, gorabehera hori jabeari jakinaraziko zaio eta hark zazpi eguneko epea izango du hura berreskuratzeko (urriaren 29ko 6/1993 Legearen eta ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren ara-bera), eta horretarako lehenago ordaindu egin beharko ditu hura jaso, zaindu eta mantentzeak eragindako gastuak. Epe hori igarota jabea ez badoa animaliaren bila, animalia abandonatutzat joko da. Gorabehera hori ez da arrazoia izango jabea salbuesteko animalia abandonatzeagatik izan dezakeen erantzukizunetik.

11) Kontrolik gabeko animalia. Bakarrik dabilena eta harekin dagoen pertsona 50 metro baino gehiagora badago edo haren ikusmen eremutik kanpo, eta horrek galarazi egiten badio erreakzionatzea baldin eta animalia gobernatu behar badu.

12) Ustiapen animaliatzat jotzen da gizakiaren ingurunera egokituta egonik, hark mantentzen duena, irabazteko xederen bat tarteko (animaliarena berarena edo hark sortutako produkzioena).

13) Animalia bat daramana: lagun egiteko animalia bat daramana edo daukana haren jabea izan gabe.

14) Animalia baten jabea: animalia baten jabetza bere izenean erregistratuta daukan pertsona fisikoa edo juridikoa.

15) Gune zoologikoak: Ondoren adieraziko diren hauek joko dira gune zoologikotzat:

Zaldi establezimenduak.

Lagun egiteko animalien egoitzak.

Arrazak hautatzeko haztegiak.

Lagun egiteko animalien saltegiak.

Laborategien hornitzaileak.

Kirol txakurtegiak.

Albaitaritza klinikak eta ospitaleak.

Animalia abandonatuentzako edo galduentzako aterpeak.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

4/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

II. titulua. Animaliak edukitzearen araubide juridikoa

I. kapitulua. Arau orokorrak

4. artikulua. Betebeharrak

1. . Animalia daukanak baldintza higieniko-sanitario egokietan eduki beharko du animalia, estalpean egoteko instalazioak jarriko dizkio, jaten eta edaten emango dio, eta albaitariarengana eramango du. Bestalde, ariketa fisikoa egiteko aukera emango dio eta, txakurraren espeziea eta arraza kontuan hartuta, haren behar fisiologiko eta etologikoak estaliko ditu.

2. Hain zuzen ere, animaliak zaintzeko gutxienezko baldintza hauek ezartzen dira:

a) Edateko ur eta elikagai nahikoa eta orekatua ematea, nutrizio eta osasun egokia izan dezan.

b) Txakurrarentzat egokiak eta beharrezkoak diren espazioa, aireztapena, hezetasuna, tenpe-ratura, argia eta babesa eduki behar ditu, hark sufrimendurik jasan ez dezan eta bizitzako pre-miak eta ongizatea bermatuta eduki ditzan. Animaliak zer ezaugarri etologiko dituen, ezaugarri horientzako gutxienezko espazioa eduki beharko du, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuarekin bat etorriz. Dekretu horren arabera urtebete baino nagusiagoa den txakur bat egon ahalko da 40 metro karratu bakoitzeko, oro har txakurren jabeen eta edukitzaileen kasuan, salbu eta txakur zaindariak.

c) Bizilekuak garbi, desinfektatuta eta intsekturik gabe edukitzea, gorozkiak eta gernua al-dian-aldian kenduta.

d) Txakurren ohiko bizilekua ezin da izan ibilgailu bat. Animaliak garraiatzean, zaindu egingo dira, behar bezalako elikadura emango zaie eta behar beste, urriaren 29ko 6/1993 Legearen 6. artikuluaren arabera.

e) Animaliak ibilgailu partikularretan garraiatu behar izanez gero, animaliarentzat nahikoa izango den espazio batean egin behar da, aterpean eta eguraldi aldaketa zakarretatik babestuta. Gainera, txakurrak ezin du ibilgailuaren gidariaren jarduna oztopatu, ez eta bide segurtasuna arriskuan jarri ere. Ibilgailua txakurraren ezaugarri etologiko eta fisiologikoetarako egokia izan behar da.

f) Aparkatutako ibilgailu batean uzten bada animalia, ezin da eduki aparkatuta 4 ordu baino luzeago; udan, ahal dela gerizpetan eta ondo aireztatuta utzi behar da.

3. Animaliaren jabeak edo edukitzaileak uste badu animaliak gaixotasun kutsagarriren bat izan dezakeela, albaitariari eman beharko dio horren berri eta, albaitariak, eskumendun agintaritzari jakinarazi beharko dio, baldin eta zoonosia dela uste edo hala egiaztatu ahal izan badu.

4. Albaitariak diagnostikatzen badu animalia batek gizakiak edota beste animalia batzuk kutsatzeko moduko gaixotasun kutsagarria izan dezakeela eta, haren iritziz, animalia hiltzea komeni bada, sistema eutanasiko baimenduren baten bidez hil beharko da jabearen kargura.

5. Etxeko animalien jabeak diren edo etxeko animaliak dauzkaten pertsonek betiere saihestu beharko dute animaliek kalteak eragin ditzatela gune publiko eta jabetza pribatuetan.

6. Hiri habitateko animalia espezieak kontrolik gabe ugalduz gero, udal agintariek populazioa kontrolatzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituzte, animaliak hil baino lehen.

7. Udalak katuen edo beste hiri animalia batzuen kolonien kudeaketa sustatu ahalko du, animaliek bizilagunei sortzen dizkieten eragozpenak gutxitzeko, osasun arriskuak murrizteko, gainpopulazioa saihesteko eta animalien bizi kalitatea hobetzeko. Animalien babeserako eta defentsarako erakundeek kudeatu ahal izango dituzte animalien koloniak, kasuan kasuko lankidetza hitzarmenen edo tresnen bidez, eta Kuartangoko Udalak gainbegiratuta eta haren ikuskaritza pean.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

5/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

5. artikulua. Animalien identifikazioa

1. Txakurren jabeak edo edukitzaileak eta ohiko etxebizitzatik ateratzen diren katuen jabeak edo edukitzaileak derrigortuta egongo dira haiek identifikatuta eta erroldatuta edukitzera. Ani-malien identifikazioko beste erregistro batzuetan identifikatuta eta inskribatuta dauden anima-lien kasuan, AIEOn erregistratu behar dira baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan betiko edo hiru hilabete baino gehiago egoten badira, eta betiere haien titulartasuna eskualdatu baino lehen. Betebehar hori lagun egiteko beste animalia batzuen kasuan ere bete beharko da.

2. Txakurra edo katua identifikatzeko, albaitari ofizial batek (Aldundikoak zein Udalekoak) edo animalia txikientzat gaitutako albaitari pribatuak mikrotxipa edo osagai mikroelektronikoa jarriko dio lepoaren ezkerraldean.

Hura jartzeko, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko Aginduak, Eus-kal Autonomia Erkidegoan animaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautzen duenak, eta ezartzen diren gainerako arauek xedatutakoari jarraituko zaio.

Albaitari ofizialak edo jardunean ari den albaitari gaituak pasaporte-kartilla ofiziala eta 1993ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez sorturiko Euskal Autonomia Erkidegoko Anima-liak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) izena emateko eskaera beteko ditu animalia identifikatzerakoan. Agiria interesdunen eskura egongo da albaitari ofizialen zein gaituen bu-legoetan. Ale bat albaitariak gordeko du eta beste biak animaliaren jabeak jasoko ditu; horreta-riko bat Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailera bidali behar du NANarekin kopia batekin batera datuak AIEOn inskribatzeko.

3. Ez erroldatzea, edo epez kanpo egitea, arau haustea izango da Animaliak babesteko Le-gearen 27.1.a artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4. Animaliaren jabeak AIEOri jakinarazi behar dizkio erregistro horretako datuetan gertatzen diren aldaketa guztiak; hain zuzen ere:

a) Jabearen edota animaliaren datuen aldaketak.

b) Titulartasun aldaketak.

c) Animaliaren baja, hil egin delako edo EAEtik kanpora eraman dutelako behin betiko.

d) Animalia desagertu dela, galdu egin delako edo lapurtu egin dutelako.

10 eguneko epean eman beharko da horren berri, baina txakurra galdu edo norbaitek lapurtu badu, orduan epea 48 ordukoa izango da, galtzen edo salaketa aurkezten denetik zenbatzen hasita (salaketaren kopia erakutsi beharko da).

Animalia saldu edo laga ahal izateko ezinbestekoa izango da jabe berriari animalia behar bezala identifikatuta eta erroldatuta ematea, baita kartilla ofiziala eguneratua ematea ere.

6. artikulua. Txakurra edukitzearen baldintzak

1. Kode Zibileko 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, animalia daukanak hark egiten dituen kalteen, galeren eta eragozpenen erantzukizuna edukiko du. Txakurraren jabearen ar-dura izango da animalia bizi den artean hura erantzukizun zibileko aseguru baten babespean edukitzea eta asegurua indarrean mantentzea behar den guztietan berrituta.

2. Erroldatua edota erregistratua egon behar duen animalia daukanak, edo berak baimen-dutako norbaitek, animalia galdu dela salatu behar du.

7. artikulua. Animalia edukitzeko baldintzak

1. Oro har, etxeetan etxeko animaliak edo animalia etxekotuak eduki daitezke.

2. Udal agintaritza eskumendunak mugak jarri ahal izango dizkie animaliak edukitzeko lizentziari edota eduki ahal den animalia kopuruari ondoko hauek kontuan hartuta: bizitokiaren

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

6/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

ezaugarriak, instalazioen egokitasuna, higiene eta osasun egoera, eta arriskurik edo eragozpenik sortzen den auzokoentzat edo beste edozein pertsonentzat edo animaliarentzat berarentzat edo beste animalia batzuentzat.

Udal agintaritzak interesdunari eskatu diezaioke animaliaren edukitzari edo eskueran jartzeari buruzko informazioa eta agiriak emateko. Eskatutakoa ez betetzea arau hauste larria izango da, ordenantza honetako 44. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

8. artikulua. Zer egin animalia abandonatuekin

1) Animalia abandonatuak administrazioak jasoko ditu bere zerbitzu baten bidez edo itun-dutakoren baten bidez. Txakurrak harrapatzeko eta garraiatzeko erabiliko diren baliabideak egokiak izango dira higienearen eta osasunaren aldetik; animaliek ez dute jasan behar oinazerik premiarik gabe.

2) Aurreko puntuan aipatutako animaliak animalien harrera zentroan egongo dira arauz ezarritako epean.

Jabeak, animalia berreskuratu nahi izanez gero, jabea dela egiaztatu beharko du eta man-tenuko zein egonaldiko gastuak ordaindu.

Animaliaren osasun, arrisku edo oinaze arrazoiak tartean direlako, eta adierazitako zerbitzuko albaitariaren iritziarekin bat, epe hori behar beste murriztuko da.

3) Epe hori agortu ondoren, identifikatu gabeko animalia inork berreskuratu ez badu, honako neurri hauetakoren bat hartu ahal izango da: animaliaz jabetu, partikular bati laga, hala eskatzen badu eta ordenantza honetako I. eranskinean jasotako eran animaliaren osasunaren administra-zio egoera arautzen badu, eta azken aukeran, sakrifizio eutanasikoa gauzatu. Animalia guztiek mikrotxipa eta pasaportea-kartilla eduki behar dute, eta AIEOn inskribatuta egon behar dira.

Noiznahi, konpainiako animalia baten zaintza beste pertsona fisiko zein juridiko baten esku utzi ahal izango da aldi baterako.

4) Animalia identifikatuta badago, jabeari jakinaraziko zaio, modu frogagarrian, animalia jaso edota hartu egin dela, eta jabeak zazpi egun baliodun izango ditu animalia berreskuratzeko, harrera zentro horretan edukitzeak eragin dituen gastuak ordaindu ondoren. Epe hori igaro eta jabeak animalia berreskuratu ez badu, aurreko atalean adierazitakoa aplikatuko da.

5) Animaliak konortea galarazi ondoren hilko dira, sufrimendurik ematen ez duten prozedu-ren bidez, albaitari baten kontrol eta erantzukizun pean.

9. artikulua. Animalia abandonatuak eta galduak

1) Animaliek gizakiei eta beraien ondasunei eragozpenik ez sortzeko eta arriskuak ekiditeko, herritarrek Udalaren osasun zerbitzuei eman behar diete kalean noraezean edo abandonatuta ikusten dituzten animalien berri.

2) Debekatuta dago hegaztiei, txakurrei, katuei eta kalean noraezean dabiltzan gainerako animaliei jaten ematea bide publikoan eta orubeetan.

Idatz zati honetan ezarritakoa ez betetzea arau hauste arina izango apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, 34.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera; edonola ere, legeak baimentzen dituen neurri osagarriak ere hartu ahalko dira.

3) Hiri habitateko animalia espezieak kontrolik gabe ugalduz gero, udal agintariek populazioa kontrolatzeko behar diren neurriak ezarriko dituzte.

10. artikulua. Zer egin txakurrak norbaiti eraso eginez gero

1) Animalia batek norbaiti eraso egin diolako salaketa jaso edo horren berri jakiten duen udal zerbitzuak erasoa egin duen animalia edota haren jabea identifikatzen lagunduko duten datuak eskatuko dizkio salatzaileari edo gertatutakoaren berri eman duenari, eta gero datuok

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

7/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

berehala jarriko ditu administrazio espedientearen izapideak egin behar dituen agintaritzaren eskuetan, hau da, animalia erroldatuta dagoen udalerriko udalaren eskuetan (erroldatuta ez badago, jabea bizi den udalerrikoa), eta dokumentazio guztia bidaliko dio.

2) Animaliak erasoan norbaiti hozka egin badio eta ondorioz lesioren bat sortu, izapideak egiteko eskumena daukan erakundeak espedientea ireki dela jakinaraziko die Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Unitateari eta foru aldundietako osasun zerbitzuei.

Lesioa egin duen animaliaren jabeak edota edukitzaileak 24 orduko epealdia edukiko du berak hautatutako albaitari ofizial edo gaitu batengana eramateko animalia. Animalia hamalau egun egon behar da behaketan; nolanahi ere, aldia txakur motaren araberakoa izan daiteke, bai eta kasuan kasuko egoera epizootiologikoaren araberakoa ere. Halakoetan, behaketa aldia aldatzeko arrazoiak zehaztu behar dira txosten teknikoan. Animaliak norbaiti hozka egin dio-netik 24 ordu pasatu baino lehen jabeak ez badu eramaten bere borondatez albaitariarenera, udal agintaritza eskudunak eramateko eskatuko dio; horrez gainera, animaliak biltzeko zentro batean sartzeko edota bakartzeko ere agindu ahal izango du (II. eranskina). Errekerimendu hori ez betetzea arau hauste larria izango da ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Euskadiko osasunaren antolamenduarenak, 36.2.b.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori gorabehera, errekerimen-duan eskatutakoa betetzeko behar diren kautelazko neurriak ezar daitezke.

Edonola ere, egiten den txostenaren edo egiaztagiriaren kostua txakurraren jabeak edo edukitzaileak ordaindu beharko du. Animaliaren jabea edo edukitzailea nor den jakin ezean, gertatutakoaren berri eduki duen udal zerbitzuak edukiko du animalia bildu eta behaketan jartzeko ardura. Espedientearen izapideak egiteko eskumena daukan udalari behaketan dagoela jakinarazi beharko zaio erasoa gertatu denetik 72 ordu pasatu baino lehen.

Albaitariaren behaketak bi helburu dauzka: zoonosi arriskua dagoen ala ez jakitea eta anima-liaren arriskua ebaluatzea. Behaketaren ondorioak III. eranskinean dagoen ereduaren araberako egiaztagirian/txostenean azalduko ditu.

Behaketa amaitutakoan jabeak edota edukitzaileak 48 orduko epealdia edukiko du albaita-riaren egiaztagiria/txostena bidaltzeko espedientea izapidetzeko eskumena daukan agintaritzari (lehen paragrafoan azaldu da), espedientean sar dezan. Agintaritza horrek albaitariaren egiaz-tagiri edo txostenaren kopia bidaliko die Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuari eta Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Zerbitzuari. Behaketak agerian jartzen badu txakurrak osasun arriskua daukala, udal agintaritzak administrazioak txakurra zentro batean sartzeko edo egonal-dia luzatzeko edota bakartzeko agindu ahal izango du.

Pertsonei egindako erasoak animaliaren fitxan eta AIEOren aplikazioan erregistratu beharko dira.

3) Erasoan txakurrak inori lesiorik egin ez badio hozka eginez, jabeak edo edukitzaileak berak nahi duen albaitari ofizial edo gaitu batenera eraman beharko du arriskurik daukan ala ez ebaluatzeko. Ebaluazioa albaitariak beharrezkotzat jotzen duen beste luzatuko da; amaitu-takoan egiaztagiria egingo du eta jabeak espedientearen izapideak egiteko eskumena daukan agintaritzari bidali beharko dio.

11. artikulua- Debekuak

1. Ondoko hauek berariaz daude debekatuta:

a) Animaliei tratu txarrak ematea, edo arrazoitu gabeko oinaze edo minak eragingo dizkien edozein gauza egitea.

b) Animaliak abandonatzea.

c) Halaber, ordenantza honetan aipatzen diren espezieetako animalien gorpuak bide publi-koan abandonatzea; halakoren bat ikusiz gero, jakinarazi beharreko udal zerbitzuari jakinarazi behar zaio, behar dena egin dezan.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

8/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

d) Bizirik irauteko beharrezko elikadura ez ematea edota higienearen eta osasunaren aldetik egokiak ez diren guneetan edukitzea.

e) Mutilazioak egitea, salbu eta beharrezkoak izateagatik, funtzionaltasunagatik edo arrazaren ezaugarriak mantentzeagatik albaitariek kontrolatuta egiten badituzte.

f) Drogak edo botikak ematea, eta min fisikoa zein psikikoa egin ahal dieten manipulazio artifizialak burutzea, nahiz eta helburua lehiaketa batean errendimendua handitzea izan.

g) Txakurren berezko izaerarekin bat ez datozen portaerak eta jokaerak behartzea edo tratu umiliagarria ematea.

h) Animalien arteko borrokak.

i) Animaliak bide publikoan hiltzea, premia larrian eta ezinbestean egin behar ezean.

j) Animaliak 14 urtetik beherako pertsonei eta desgaituei saltzea, ematea edo lagatzea tutoretza edo guraso agintea daukanak baimenik eman gabe.

k) Animaliak kalez kale edo bide publikoan saltzea edo lagatzea, azoka edo merkatu bai-menduetan izan ezik.

l) Laborategi edo klinikei animaliak saltzea administrazioaren kontrolik gabe.

m) Animaliak publizitaterako edo sari edo ordain gisa dohaintzan ematea; salbuespena: animaliak kostu bidez eskualdatzearen ondoriozko negozio juridikoak.

n) Espezie babestuetako animaliak saltzea, eta dagokien berariazko legeriaren arabera eduki eta erakustea.

2. Ondoko hauek ere berariaz debekatuta daude:

a) Animaliak janariak fabrikatzeko, saltzeko, gordetzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko erabiltzen diren lokaletan eta ibilgailuetan sartzea eta egotea, osasunaren arloko agintaritzak baimena ematen duenean izan ezik.

b) Haurrentzako parke gisa adierazitako eta/edo erabilitako gune publikoetan animaliak sartzea eta han egotea.

c) Iturri publikoetako txorrotetatik zuzenean edaten ematea animaliei.

d) Ikuskizun publikoak egiten diren toki, esparru eta guneetan animaliak sartzea eta egotea, bai eta igerileku publikoetan, osasun etxeetan eta antzekoetan ere. Era berean, debekatuta dago animaliak sartzea eta egotea zerbitzu edo erabilera publikoko eraikinetan eta adminis-trazio, hezkuntza, kultura edo aisi izaera duten erabilera publikoko guneetan, hala nola, udal bulegoetan, liburutegietan, kultura etxean, polikiroldegian, gazte lekuetan eta antzekoetan.

e) Herritarrentzat irekita dauden bestelako establezimenduetako jabeek animaliak beraietan sartzea eta egotea debekatu ahal izango dute; debekua sarreran agertu behar da argi eta garbi.

f) Animaliak leku komunitario pribatuetan (kultura elkarteak, aisialdiko elkarteak, auzo erki-degoen erabilera komuneko guneak, etab.) sartzeari eta egoteari erakunde horien arautegiak aplikatuko zaizkie, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 4. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa gorabehera.

g) Animaliak balkoietan, garajeetan, pabiloietan, sotoetan, azoteetan, lorategietan eta beste hiri lokal eta lursail guztietan egotea edo estabulatuta edukitzea, auzokoei edo handik igarotzen direnei eragozpen objektiboak sortzen badizkiete behin eta berriro.

h) Etxeko animaliak parkeetan, lorategi publikoetan eta hiri lursailetan estabulatuta edo erdiestabulatuta edukitzea.

i) Jabego publikoaren jasogailuetan (igogailuak, karga-jasogailuak...) lagun egiteko anima-liak igotzea edo jaistea.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

9/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

j) Zernahi eratako animaliak aske uztea jendea dabilen inguru edo lokal publikoetan, baldin eta udalak inguru edo lokal horiek ez baditu beren-beregi gaitu eta seinalatu horretarako. Ba-tez ere, ezin dira aske utzi arriskutsu izan daitezkeenak, hezigabeak, kaltegarriak edo basatiak direnak, ez bada haientzat egokitutako esparru, barruti edo parke zoologikoetan.

k) Txakurren espezieko animaliak etxean bakarrik uztea, hiru egun baino gehiago jarraian.

l) Animaliak egotea egon ezin daitezkeen lekuetan, non seinale bidez adierazten baita ezin direla leku horietan egon; horretarako, seinale zirkular bat jarriko da inguruki gorriarekin, eta han txakurren espezieko animalia baten piktograma agertuko da, banda gorri batek gurutzatuta, baina gurutzatu gabe ere ager daiteke.

m) Ganaduari eraso egitea eta haiek xaxatzea.

n) Animaliak ikuskizunetan, zirkoetan, filmazioetan, publizitate jardueretan, kultura edo erlijio jardueretan eta beste edozein jardueretan erabiltzea, baldin eta kalterik, sufrikariorik, degradaziorik, parodiarik, irainik edo naturaren aurkako tratamendurik edo hura ikusten ari diren pertsonen sentsibilitatea zauritu dezakeenik eragin badiezaieke.

12. artikulua. Salbuespenak

1) Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, ikusmen arazoa duten pertsonak txakur gidariarekin sartu daitezke leku, ostatu, establezimendu, lokal eta garraio publikoetan. Besteak beste, ospitale publiko zein pribatuetan sartu daitezke, eta osasun sorostegietan ere bai.

2) Eskatuz gero, ikusmen arazoa daukan pertsonak txakurra bere gidaria dela frogatu behar du, bai eta osasunaren arloko baldintzak betetzen dituela ere.

3) Txakur gidariak erasokor itxura badauka edo ematen badu gaixo edo zikin dagoela edo arriskutsua izan daitekeela pertsonentzat, ezin izango da sartu aurreko artikuluan esandako lekuetara.

13. artikulua. Lagun egiteko animalien joan-etorriak Batasunaren barruan

Txakurra, katua edo hudoa daukan pertsona batek animalia berarekin eraman nahi badu Europar Batasunaren barruko ostera batean, ezinbestekoa izango du Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak 2015eko martxoaren 2an emandako Aginduan, txakurren, ka-tuen eta hudoen pasaporte-kartillaren eredua onartzen duenean, araututako pasaportea aldean eramatea bidaiak irauten duen denbora guztian.

II. kapitulua. Txakurren espezieko animaliei buruzko berariazko xedapenak

14. artikulua. Araubide orokorra

Txakurren espezieko animaliei arau hauek aplikatuko zaizkie: uztailaren 1eko 101/2004 Dekre-tua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa; martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzearen lege araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena, eta aplikatzekoak diren gainerako arau guztiak; baita aurreko tituluetan eta batez ere identifikazioari eta erregistroari buruz xedaturikoak ere.

15. artikulua. Txakurren aisialdia eta txakurrak ibiltzea espazio publikoetan

1. Udalerrirako arau orokorra da animaliak kontrolpean edukitzeaz gain, kate, uhal edo animaliarentzat egokia izan daitekeen beste sistemaren baten bidez – gehienez ere bi metro luze izan beharko da – lotuta izatea bideetan eta hiri gune publikoetan.

2. Hala ere, kontzejuek bere herrietako bakoitzarentzat bere berariazko araua zehaztu de-zakete. Erabakia gehiengoz hartuko da, eta alkatearen dekretu bidez erantsiko zaio ordenantzari, behin erabakia udalari jakinarazi ondoren.

3. Aurreko idatz zatian jasorikoa ez zaie aplikatuko arriskutsuak izan daitezkeen animaliei eta edukitzeko baldintza bereziak bete behar dituzten txakurrei.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

10/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

4. Udalerrirako arau orokorra da txakurrak solte ibili ahal izango direla landa bideetan eta landa finketan, baina jabeek edo edukitzaileek beti izan beharko dute haien kontrola, pertsonei eta gainerako animaliei eragozpenik ez sortzeko ez eta kalterik eragiteko. Horretarako, txakurra bistan izango dute eta 50 metro baino distantzia txikiagora, halako moldez non esku hartu ahal izango duten beharrezkoa izanez gero.

5. Animaliak kontrolpean egoteaz gain, kate, uhal edo animaliarentzat egokia izan daitekeen beste sistemaren baten bidez – gehienez ere bi metro luze izan beharko da – lotuta ibiliko dira egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

a) Animalia taldeetatik edo abeltzaintza estentsiboko animalietatik gertu ibiliz gero.

b) Naturguneetan zehar ibilita beste oinezko batzuekin gurutzatuz gero, edo animaliaren kontrol zorrotza eskatzen duen beste edozein egoeratan egonez gero.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edo edukitzeko baldintzak bete behar dituztenak beti egongo dira kontrolatuta kate batez edo uhal batez.

Alkatearen dekretu baten bidez zehaztuko da zein diren arriskutsuak izan daitezkeen txaku-rrak aske ibiltzeko gune mugatuak eta itxiak; baita zer ordutan ibili ahalko diren ere, ordutegirik izanez gero.

Gune horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

III. kapitulua. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliei buruzko berariazko xedapenak

16. artikulua. Araubide orokorra

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliei (ordenantza honetako 3. artikuluan zehaztu da zeintzuk diren) ondoko hauek aplikatuko zaizkie: abenduaren 23ko 50/1999 Legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa, lege hori garatu duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, eta aplikatu beharreko gainerako arau guztiak.

17. artikulua. Lizentzia

1. Abenduaren 23ko 50/1999 Legearen, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoaren, babespean arriskutsua izan daitekeen edozein animalia edukitzeko ezinbestekoa da administrazio lizentzia lortzea, eskatzailea bizi den udalerriko uda-lak emana (edo, bestela, salerosketa edo txakurraren trebakuntza egin den udalerriko udalak, bestea jakinaren gainean dagoela), ondoko betekizun hauek behintzat betetzen direla egiaztatu ondoren:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Hilketa, lesio edo torturengatiko, askatasunaren edo osotasun moralaren, sexu askata-sunaren eta osasun publikoaren aurka egiteagatiko, edo talde armatu edo narkotrafikatzaile batekin lotura izateagatiko delituengatik kondenatuta ez egotea, eta ebazpen judizial batek arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidea kenduta ez edukitzea.

c) Abenduaren 23ko 50/1999 Legeak, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoak, 13. artikuluko 3. idatz zatian ezarritako zehapen osagarririk jaso gabe egotea arau hauste larri edo oso larriak egiteagatik. Hala ere, zehapen batek lizentzia aldi batez eteten badu, zehapena jaso izanak ez du eragotziko beste lizentzia bat lortu edo lehengoa berritu ahal izatea, baldin eta lizentzia eskatzerakoan etenaldia amaituta badago.

d) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitasun fisikoa eta gaitasun psikolo-gikoa edukitzea.

e) Hirugarrenei kalte eragiteagatik erantzukizun zibileko aseguru bat, ez ehun eta hogei mila euro baino gutxiagoko (120.000) estalduraduna, egin izana egiaztatzea. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeak, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 13-3-e) eta 12. artikuluekin

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

11/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

bat etorriz, aurreko idatz zatian ezarritakoaren arabera aseguru bat egin eta kontratatu beharko dute hamar eguneko epean animalia identifikatzen denetik eta hura kasuan kasuko erregistroan sartu baino lehen.

Aseguru hori beste bati atxikita egon daiteke; dena dela, kontratatu dela frogatzeko aseguru etxeak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da, 101/2004 Dekretuaren III. eranskineko eredua-ren araberakoa. Ziurtagirian berariaz azaldu behar dira aseguruaren estaldurak hartzen duen txakurraren identifikazioa eta estalduraren indarraldiaren lehen eguna eta azken eguna.

f) Animaliaren jabearen ardura izango da animalia bizi den artean hura erantzukizun zibileko aseguru baten babespean edukitzea eta asegurua indarrean mantentzea behar den guztietan berrituta.

g) Idatz zati honetako b) eta c) paragrafoetan ezarritako betekizunak betetzen direla froga-tzeko kasuan kasuko erregistroek emandako ziurtagiri negatiboak aurkeztu behar dira. Gaitasun fisikoa eta psikologikoa frogatzeko, martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan xedatutakoare-kin bat etorriz lortutako ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

h) Aurreko idatz zatietan xedatutakoa gorabehera, eta martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan araututakoarekin bat etorriz lortutako ziurtagirien bidez, gaitasun fisikoa eta psi-kikoa egiaztatu ahal badu ere, interesdunak honako gainerako betekizun hau bete beharko du arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio lizentzia lortzeko edo berriztatzeko:

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko, fisikoki eta psikikoki gai dela egiaztatzen duen udalaren talde psiko-sozialak egindako txostena izatea. Txosten horretan, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko, interesdunaren gaitasun fisikoa eta psikologikoa balioztatzen da. Txosten hori ezinbestekoa izango da, baldin eta aldez aurretik Ertzaintzaren beste txosten bat badago, adierazten duena interesduna edo haren bizikide diren senideak salaketa judizial edo administratiboen parte direla eta, Ertzaintzaren iritziz, interesdunak animalia menderatzeko eta kontrolatzeko berme nahikorik egiaztatzen ez duela. Horretarako, espedientea izapidetzen duenak, aldez aurretik, txostena eskatuko dio poliziari.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitasun fisikoa eta psikologikoa aztertzen duen udalaren talde psiko-sozialaren txostenak ondoko alderdi eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

— 50/1999 Legearen 3.1.a artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ezin izango dute arriskutsu izan daitekeen animaliarik eduki animalia behar bezala zaintzeko eta hura menderatzeko eta erabiltzeko ezinbesteko baldintza fisikoak ez dauzkaten pertsonek.

— Interesduna fisikoki gai dela adierazten duen h) idatz zati horretan adierazitako txostena egingo da jatorri organiko edo funtzionala duen gaixorik edo gabeziarik ez dagoela egiaztatzeko probak gainditutakoan. Hona hemen zeri lotutako ezintasun fisikoa izan daitekeen.

a. Ikusmen gaitasunari.

b. Entzumen gaitasunari.

c. Lokomozio sistemari.

d. Sistema neurologikoari.

e. Erabakiak hartzeko zentzumen eta motor zailtasunei.

f. Aurreko idatz zatietan jasotzen ez diren beste zernahi eritasun, gaitz edo desorekari, baldin eta animalia behar bezala ezin zaintzea dakarren ezintasun fisikoa eragiten badu.

— Interesduna psikologikoki gai dela adierazten duen aurreko h) idatz zatian adierazitako txostena egingo da interesdunak ezintasun psikiko edo psikologikorik eragiten duen gaitz edo gabeziarik ez duela edo erabakimena mugatuta ez duela egiaztatzeko ezinbesteko probak gain-ditutakoan. Hona hemen haiek zeri lotutakoak izan daitezkeen:

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

12/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

a. Buru edo jokaera nahasteei.

b. Ebaluazio, pertzeptzio eta erabakiak hartzeko zailtasun psikikoei eta nortasun arazoei.

c. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko ezinbesteko buru ahalmenak mugatzen dituen eta aurreko idatz zatietan jasotzen ez diren beste zernahi eritasun, gaitz edo desorekari.

2. 50/1999 Legean xedatutakoari jarraituz, administrazio lizentzia interesdunak eskatuta eman edo berrituko du eskumena daukan udal organoak, aurreko idatz zatian ezarritako betekizunak egiaztatu ondoren.

3. Lizentziak bost urteko indarraldia edukiko du eta bost urtetik bost urtera berritu ahalko da.

Edonola ere, lizentzia baten titularrak aurreko idatz zatian ezarritako betekizunetako bat betetzen ez badu, lizentziaren indarraldia amaitu egingo da. Lizentziako daturen bat aldatuz gero, titularrak hamabost egun pasatu baino lehen jakinarazi beharko dio aldaketa lizentzia emateko eskumena daukan organoari.

4. Bide judiziala edo administratiboa erabiliz emandako administrazio lizentzia bati kaute-lazko neurriak ezartzen bazaizkio edo lizentzia eteten bada, ez da emango lizentzia berririk eta ez da berrituko lizentziarik harik eta egoera hori aldatu arte.

5. Artikulu honetako 1. paragrafoan eskatutako betekizunak bete gabe emandako lizentziek ez dute inolako baliorik izango eta, beraz, titularrak ez daukala lizentziarik pentsatuko da.

Udalaren zerbitzu psiko-soziala.

Alkatearen dekretu bidez xedatuko dira aurreko artikuluan adierazitako udal zerbitzu psi-ko-sozialaren eraketa, kideak, haien kopurua eta funtzionamendu araubidea.

Aurrekoa gorabehera, talde horretako kide izango dira, ezinbestez, medikuak eta psikolo-goak.

Talde horrek egingo ditu aurreko idatz zatietan aipatutako azterketa eta probak, bai eta haien emaitza espediente kliniko batean jaso ere. Espediente hori, parte hartu duten guztiek sinatu ondoren, beren artxibategian gordeko dute. Espediente horren arabera egingo da interesdu-naren gaitasun fisikoari eta psikikoari buruzko txostena, non animalia arriskutsuak edukitzeko gai den ala ez eta egoki irizten diren oharrak eta eskatutako gaitasuna jakinaraziko diren.

Interesdunek ordainduko dute azterketak eta txostenak egiteak eragiten duen zenbatekoa. Zenbateko hori udalak araututako eran eta tokian ordainduko da.

Udal zerbitzu psiko-sozialak egindako gaitasun txostenek urtebeteko indarraldia izango dute, egiten direnetik aurrera. Txosten horiek, haien kopiak, kopia konpultsatuak edo ziurtagiriak den-bora horretan zehar abiarazitako edozein administrazio prozeduratan erabili ahal izango dira.

Udal zerbitzu psiko-sozialak eta erakunde pribaturen batek egindako gaitasun fisiko eta psi-kologikoari buruzko txosten edo ziurtagiriak bat ez badatoz, udal zerbitzuak egindakoak izango du lehentasuna lizentzia eman ala ukatzeko.

18. artikulua. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien errolda

1. Lizentziaren titularrak eskatu behar du arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erre-gistroan inskribatzeko animalia, lizentzia eskuratu eta hurrengo egunetik hamabost egun igaro baino lehen.

2. Animalia erregistro horretan inskribatzeko egiaztagiri bat eskatuko da, erantzukizun zibi-leko aseguru bat 101/2004 Dekretuaren 12. artikuluan jasoriko baldintzetan kontratatu izanari buruzkoa.

3. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroari ondoko hauen berri eman behar zaio: txakurraren salmenta, eskualdaketa, dohaintza, lapurreta, heriotza eta galera. Gertaera horiek erregistro orrietan azaldu behar dira.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

13/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

3. Arriskutsua izan daitekeen animalia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko udalerri batera eraman nahi izanez gero, betiko edo hiru hilabetetik gorako aldi baterako, jabeak nahitaez egin behar ditu egin beharreko inskripzioak udal erregistroetan.

4. Animaliaren titularrak artikulu honetan agindutakoa betetzen ez badu, administrazio ze-hapena ezarriko zaio 50/1999 Legearen 13. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

19. artikulua. Segurtasun neurriak

1. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeek, hazleek eta edukitzaileek indarrean dagoen legerian herritarren segurtasunerako ezarritako arau guztiak bete behar dituzte, animalien eta gizakion arteko elkarbizitza egokia bermatzeko eta herritarrei eragozpenik ez sortzeko.

2. Arriskutsua izan daitekeen animalia leku edo espazio publikoetan egoteko ezinbestekoa da haren kargura dagoen pertsonak aldean edukitzea ordenantza honetako 17. artikuluan aipatzen den administrazio lizentzia eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskri-batuta dagoela animalia frogatzen duen ziurtagiria.

3. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak finka, landetxe, txalet, lurzati, terraza, patio edo beste edozein leku mugatutan badaude, lotuta egon behar dute, nola eta ez duten berentzako bizitegi bat azalera, altuera eta itxitura egokiarekin, toki horietara sartzen edo hurbiltzen diren pertsona eta animaliak babesteko.

4. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien hazle, trebatzaile eta salerosleek haiek edukitzeko instalazio eta bitarteko egokiak izan beharko dituzte.

5. Arriskutsua izan daitekeen animalia lapurtzen badute edo galtzen bada, jabeak gertatu-takoaren berri eman behar dio arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroko ardu-radunari, zer gertatu den jakin denetik berrogeita zortzi ordu igaro baino lehen.

20. artikulua. Salbuespenak

Inguruabar jakin batzuetan jabeek ez dute edukiko zertan bete betekizun batzuk; hona ka-suak:

a) Animalia horiek funtzio sozial batekin erabiltzen dituzten erakunde publiko edo pribatuak.

b) Ganadua zaintzeko, babesteko eta kargutzeko txakurrak erabiltzen dituzten nekazaritzako ustiategiak eta ehizarako erabiltzen diren txakurrak. Txakur horiek ezin dira inolaz ere erabili 50/1999 Legean ezarritako legez kontrako jardueretan.

c) Lan eta kirol probak, parte hartuko duten txakurrak aukeratzeko egiten direnak erakunde eskudunak baimenduta eta ikuskatuta. Salbuespen honetan ez dira sartzen borroka eta eraso ariketak, indarreko araudian eta ordenantza honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

21. artikulua. Garraioa

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak animalien ongizateari buruzko araudi berezian eza-rritakoaren arabera garraiatu behar dira. Inguruabarrek eskatzen dituzten neurriak hartu be-har dira pertsonen, ondasunen eta beste animalien segurtasuna bermatzeko garraioaldietan, itxaronaldietan eta zama lanetan.

III. Titulua. Animaliekin zerikusia duten jarduerak

I. kapitulua. Gune zoologikoak

22. artikulua. Araubide orokorra

1. Azaroaren 15eko 444/1994 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko gune zoologikoen baimen, erregistro eta kontrolari buruzkoak, edo hura ordezten duen araudiak ezarritakoa apli-katuko zaie gune zoologikoei.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

14/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

2. Halaber, lehenago udal lizentzia eskuratu beharko da gune zoologikoentzat, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Herriko ingurumena babestekoak, 165/1999 Dekretuak, lizentzia hori eskuratu beharrik ez duten jardueren zerrenda finkatzen duenak, eta aplikatu beharreko gainontzeko araudiek zehazten duten bezala.

II. kapitulua. Erakusketak eta lehiaketak

23. artikulua. Erakusketak eta lehiaketak egiteko baldintzak

Jarduera iraunkorrek edo aldi baterakoek, lokal itxietan nahiz irekietan egindakoek, bera-riazko baldintza hauek bete beharko dituzte, baldin eta lagun egiteko animalien lehiaketetarako, erakusketetarako eta erakustaldietarako badira:

a) Udalaren baimena izatea. Aldi baterako jardueren kasuan, antolatzaileek alkatearen bai-mena beharko dute; baita okupazio lizentziak ere, baldin eta udalaren bideetan eta/edo gune libreetan kokatu nahi bada. Dena den, horren guztiaren aurretik osasun zerbitzuen txostena beharko da.

b) Baimen horren eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1) Jardueraren deskribapena.

2) Eskatzailearen izena, helbidea eta telefonoa.

3) Kokalekua.

4) Zenbat denborarako eskatzen den jarduera.

5) Lehiaketan parte hartuko duten animalien zenbakia eta espezieak.

6) Gune zoologiko ibiltari izateko baimena, organo eskudunak emana.

7) Jardueran parte hartuko duten animaliak direla-eta kasuan kasu eska daitezkeen agiriak (jatorri gida, osasun kartilla, kasuan kasuko udal erroldan izena ematearen agiria, CITES, ani-maliak identifikatzeko txartela, eta abar).

8) Erantzukizun zibileko asegurua, jarduerak iraungo duen denboraz.

c) Erizaintzako lokal bat jarri beharko da. Zerbitzu hori albaitari baten ardurapean egongo da eta kirurgia txikiko kirurgia medikoko ekipamenduak izango ditu gutxienez, bai eta oinarrizko botikina ere.

d) Enpresa edo erakunde antolatzaileak jarduera egiten den bitartean okupaturiko instalazio eta/edo guneak garbitzeko zerbitzuak izango ditu, eta baimena bukatu ondoren sakon garbitu eta desinfektatuko ditu.

e) Hornitzeko uretarako hartunea izango dute, behar bezala funtzionatzeko, eta errespetatu beharreko mugak errespetatuko dituzte soinuen igorpen eta inmisioei dagokienez.

24. artikulua. Euskal herri kirolak

Udalaren baimena beharko da etxeko animaliak oinarrizko elementu gisa erabiltzea dakarten euskal herri kirolen modalitateak egiteko, eta Eusko Jaurlaritzak arauz ezarritako beharrezko baldintza eta betekizunak beteko dituzte. Edonola ere, higiene, osasun eta elikadura baldintza egokiak beteko dira, eta batez ere:

a) Debekatuta dago animaliei alkohola, drogak edo botikak ematea, edo min fisiko zein psikikoak eragin ahal dizkien edozein manipulazio artifizial burutzea, nahiz eta lehiaketaren batean errendimendua handitzeko izan.

b) Idi probetan edo antzekoetan parte hartzen duten behien espezieko animalien kirol pro-ben kasuan, erakunde antolatzaileak baimena eskatu beharko dio foru organo eskumendunari, 1993ko martxoaren 11ko Aginduak, EAEko idi proben saioetan parte hartzen duten animalien identifikazio sistemak eta osasun baldintzak arautzen dituenak, ezarritakoarekin bat etorriz.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

15/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

III. Kapitulua. Animalia txikien kontsultategiak, klinikak eta ospitaleak

25. artikulua. Araubide orokorra

Albaitaritza kontsultategi, klinika eta ospitalerako erabiltzen diren establezimenduek aplika-garri zaizkien sektore arauak beteko dituzte eta dagokien udal lizentzia beharko dute.

IV. titulua. Ikuskapena eta kontrola

26. artikulua. Ikuskapena eta kontrola

Ordenantza honetan araututako gaien ikuskapena eta kontrola udal langileen edo beste funtzionario batzuen egitekoak izango dira. Pertsona horiek agintaritzaren agenteak izango dira; ikuskapen eta kontrol lanen akta egin ahal izango dute (interesdunak ez dagoela ados adieraz dezake) eta gero interesdunari jakinaraziko zaio salaketa akta edo buletinaren bidez, eta eskumena daukan organoari bidaliko zaio beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan eta, behar izanez gero, zehapen espedientea ireki dezan.

2. Arauak haustea delitua edo falta bada, zehapena ezartzeko eskumena daukan administra-zio organoak gertakarien berri emango dio jurisdikzio penalari, eta zehapen prozedura bertan behera utziko du ebazpen judizial irmoa eman arte, eta preskripzio aldia ordura arte etenda geldituko da.

3. Epaitegiek esku hartu aurretik administrazio espedienteak izapidetzen dituzten agintariek hartutako kautelazko neurriek indarrean jarrai dezakete agintari judizialek gai horri buruz be-rariaz zerbait adierazi arte.

V. titulua. Zehapen araubidea

I. kapitulua. Xedapen orokorrak

27. artikulua. Arau hausteak eta zehapenak

1. Arau hauste administratiboak izango dira jarraian aipatutako testuetan hala tipifikatutako ekintzak eta omisioak: urriaren 29ko 6/1993 Legea, animalien babesari buruzkoa; abenduaren 23ko 50/1999 Legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa; apirilaren 21eko 10/1998 Legea, hondakinena; ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Eus-kadiko osasun antolamenduarena; ordenantza hau, udal gobernua modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legeak erantsitako apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. tituluan xedatutakoaren arabera, eta ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua.

2. Administrazio arau hausteak artikulu honetako aurreko idatz zatian aipatutako arau-dian xedatutakoaren arabera zehatuko dira; nolanahi ere, arau hausteak modu zuzenagoan identifikatzeko eta zehapenak hobeto zehazteko, ordenantza honetan arau hausteez eta zeha-penen mailakatzeaz ezarritakoa aplikatuko da.

1. atala. Animalien babesa.

28. artikulua. Arau hausteak

1. Ondoko hauek arau hauste arinak dira:

a) Ordenantza honek ezarritako debeku eta betebeharrak ez gordetzea, baina higienearen aldetik edota hiritarren segurtasun edota lasaitasunaren aldetik ondorio larririk ez badu.

b) Erroldan identifikaturik ez dauden lagun egiteko animaliak izatea, erroldako identifikazioa beharrezkoa denean.

c) Animaliak garraiatzea, ordenantza honetan ezarritakoa bete gabe.

d) Animaliak behar bezala zaindu eta artatu ezin diren lekuetan edukitzea.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

16/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

e) Bide eta gune publikoetan eta higiezin kolektiboen alde komunetan txakurrak jabearen edo edukitzailearen kontrolik gabe ibiltzea, animaliaren ezaugarrietarako kate edo uhal egoki batekin eutsi gabe, zeina gehienez ere bi metro luze izan behar baita.

f) Bide eta gune publikoetan eta higiezin kolektiboen alde komunetan txakurrak jabearen edo edukitzailearen kontrolik gabe egon edo ibiltzea.

g) Animaliei tratu txarra ematea edo haien izaerari ez dagozkion jarrerak edo jokaerak izatera behartzea.

h) AIEOri ez jakinaraztea erroldako identifikazioa edo txakurren erroldako identifikazioaren aldaketak (ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoaren, 3. artikulua).

2. Ondoko hauek arau hauste larriak dira:

a) Ordenantza honek ezarritako debeku eta betebeharrak ez gordetzea, higienearen aldetik edota hiritarren segurtasun edota lasaitasunaren aldetik ondorio larriak baditu.

b) Animaliak beharrezko janari, edari eta osasun laguntzarik gabe izatea edo euren beha-rrizan fisiologiko eta etologikoetarako, guneari zein alderdi higieniko-sanitarioei dagokienez, egokiak ez diren instalazioetan edukitzea.

c) Animaliak esterilizatzea, mutilatzea edo sakrifikatzea, albaitariaren kontrolik gabe edo animaliak babesteko legeak eta hura garatzeko arauek ezarritakoaren aurka jokatuz, bereziki, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 9. artikuluak dioenaren aurka jokatuz.

d) Txakurrei txertorik ez jartzea eta nahitaez eman beharreko tratamenduak ez ematea.

e) Hirugarrenei kalte eragiteagatik erantzukizun zibileko aseguru bat ez egin izana edo hura ez berritu izana. Asegurua beste aseguru batzuei erantsita egon daiteke.

f) Animaliak saltzea horretarako baimenik izan gabe.

g) Animaliei tratu txarra ematea edo eraso egitea, beharrik gabe oinazeak eraginez, zaurituz edo mutilatuz.

h) Txakurrei bidegabeko oinazeak edo kalteak egin diezazkieketen substantziak ematea zuze-nean zein janarian.

i) Behar besteko ardura ez izatea kalteak eragin ditzaketen animaliak zaindu eta gordetzerakoan, edo arau hauste arina egin izana ebazpen irmo bidezko zehapen eta guzti, zehapen espedienteari hasiera eman aurreko bi urteetan zehar; hain zuzen ere, 28.1.f) artikuluan xedatutakoetako arau hausteetako bat.

j) Albaitaritzako sorospen egokirik ez ematea agerikoak eta larriak diren minak eta oinazeak dituzten animaliei.

k) Animaliei beharrezko administrazio baimenik ez duten ikuskizunetan parte harraraztea.

l) Zehapen espedienteari ekin aurreko bi urteetan ebazpen irmoaren bidez zehapena ekarri duten hiru arau hauste arin egin izana.

m) Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 5.1 eta 2. artikuluetan txakurrak edukitzeko azalera ratioari buruz ezarritakoa eta artikulu horietan aipatutako ibilgailu eta lokaletan txakurrak sartu eta egoteari buruz ezarritakoa ez betetzea.

n) Ekainaren 1eko 10/2004 Dekretuaren 7. artikuluan txakur jakin batzuk edukitzeko ezarritako baldintza bereziak ez betetzea.

o) Establezimenduek ez betetzea animaliak aldi batez edukitzeko, hazteko edo saltzeko ezarri-tako baldintzak eta urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, eta hori garatu duten arauek ezarritako betekizunak eta baldintzak. Gainera, apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuaren, gune zoologikoei buruzkoaren, arabera:

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

17/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— Dekretuaren 7. artikuluan aipatzen den erregistro liburua ez edukitzea.

— Erregistro liburuak bete gabe egotea edo haietan datuak faltatzea.

— Animalia espezieen salmenta, edukitzea, trafikoa, merkaturatzea eta erakustaldia, CITES delako araudiak eta irailaren 16ko 1881/1994 Errege Dekretuak xedatutakoaren aurka.

— Erregistroan inskribatuta ez egotea edo funtzionamendurako baimena ez edukitzea.

— Aldaketak baimenik gabe egitea edo erregistroari zentroan edo establezimenduan egin-dako aldaketak ez jakinaraztea.

— Ikuskapen lan ofizialak eragoztea edo egiten ez uztea.

3. Ondoko hauek arau hauste oso larriak dira:

a) Animaliak akabatzea, eraso eginda nahiz substantzia toxikoak emanez.

b) Lagun egiteko edo etxeko animalia abandonatzea.

c) Animaliekiko krudelkeria nahiz tratu txarra edo haien oinazea tarteko deneko eszenak filmatzea.

d) Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei honako hauek ematea: anes-tesiak, drogak eta bestelako produktuak, haien mantsotasuna, errendimendu fisikoa edo bere izaerari ez dagokion beste edozein portaera lortzeko xedez.

e) Txakur arraza arriskutsuak haztea nahiz gurutzatzea.

f) Bide eta leku publikoetan janari pozoituak uztea.

g) Animaliei ikuskizun debekatuetan parte harraraztea.

h) Ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso duten hiru arau hauste larri egin izana, zehapen espedienteari hasiera eman aurreko bi urteetan.

29. artikulua. Zehapenak

1. Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, xedatutakoaren arabera, animalien babesaren arloko arau hausteengatik honelako isunak ezarriko dira:

a) Arau hauste arinengatik 30,05 - 300,51 euro bitarteko isuna.

b) Arau hauste larriengatik 300,52 - 1.502,53 euro bitarteko isuna.

c) Arau hauste oso larriengatik 1.502,54 - 15.025,30 euro bitarteko isuna.

2. Zehapenen zenbatekoak urtero eta automatikoki eguneratuko dira kontsumorako prezioen adierazlearen arabera, adierazle hori aurreko urteko zehapenen zenbatekoei aplikatuko zaielarik.

3. n) idatz zatian araututako arau hauste larrien zehapenak azaroaren 15eko 444/1994 Dekre-tuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarriko dira.

30. artikulua. Zehapen osagarriak

Zehapen ebazpenak aginduko du arau haustearen xede den animalia konfiskatzea, anima-liaren osotasun fisikoa bermatzeko beharrezkoa balitz.

Konfiskatutako animaliak berariaz prestatutako instalazioetan edukiko dira; ahal dela, beste pertsona baten esku utziko dira eta, bestela, hil egingo dira.

1. Arau hauste larria edo oso larria egiten duenaren zehapena instalazioa, lokala edo esta-blezimendua aldi baterako itxi beharra izan daiteke: gehienez bi urte, arau hauste larria egin bada, eta lau urte, oso larria eginez gero. Horrez gainera, beste animaliarik eskuratzeko debekua ezar daiteke (lau urte gehienez).

2. Arau hauste larri bat egiten denetik hiru urte pasatu baino lehen beste bat egiten bada, administrazio baimena galduko da.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

18/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

31. artikulua. Zehapenen mailak

1. Isunen zenbatekoa mailakatzeko eta aurreko artikuluko 3. idatz zatian ezarritako zehapenen iraupena zehazteko, ondoko inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

a) Arau hausteak gizartean eta osasunean daukan eragina eta egindako kaltea.

b) Legez kanpoko irabazteko asmoa eta lortutako irabaziaren zenbatekoa.

c) Arau hausteak behin eta berriro egin izana. Ordenantza honetan ezarritako arau haus-teetako bat behin eta berriro egiten da, pertsona bati administrazio bideko ebazpen irmoaren bidez beste zehapen bat ezarri bazaio zehazpen espedientea hasi baino bost urte lehenago.

d) Arau haustea zenbateraino gaitzesgarria izan den; horren arabera, aringarria edo larriga-rria izan daiteke. Horretan eragin berezia edukiko du animaliekin indarkeria erabiltzeak aurrean haurrak edo desgaitu psikikoak daudela.

2. Analogiaz aplikatuko dira, ahal den neurrian eta kasuan kasuko administrazio sektoreko berezitasunek eskatzen dituzten ñabardurekin eta egokitzapenekin, zuzenbide kontrakotasuna-ren eta erruduntasunaren salbuespenari buruzko zehapen arauak; edonola ere, sektore horre-tako beste gorabehera garrantzitsu batzuei erantzungo zaie, ondorio berdinetarako.

3. Gertaera batengatik arau desberdinetan sailkatutako administrazioaren arloko bi arau hauste edo gehiago eginez gero, zenbateko handiena ordaindu beharra dakarren zehapena ezarriko da, eta espedientea irekitzeko eta ebazteko eskumena zehapena ezartzeko ahalmena daukan organoa izango da.

32. artikulua. Zehapenak ezartzeko eskumena

1. Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, araututakoaren arabera foru or-ganoek zehapenak ezartzeko eskumena badute ere, ordenantza honen aurkako arau hausteen zehapenak udalak ezarriko ditu.

2. Indarrean dagoen legeriak udalari emandako ahalmenen artean, alkate-lehendakariak dauka eskumena arintzat jotzen diren arau hausteen espedienteak irekitzeko eta ebazteko.

3. Udalbatzak dauka larritzat jotzen diren arau hausteak ebazteko eskumena.

4. Foru organo eskumendunak zehatuko ditu oso larritzat jotzen diren arau hausteak.

5. Alkate-lehendakariari eskuordetzen zaio larritzat jotzen diren arau hausteen zehapenak ezartzeko eskumena.

33. artikulua. Kautelazko neurriak

1. Arauak haustea delitua edo falta bada, zehapena ezartzeko eskumena daukan administra-zio organoak gertakarien berri emango dio jurisdikzio penalari, eta zehapen prozedura bertan behera utziko du ebazpen judizial irmoa eman arte eta preskripzio aldia ordura arte etenda geldituko da.

2. Epaitegiek esku hartu aurretik administrazio espedienteak izapidetzen dituzten agintariek hartutako kautelazko neurriek indarrean jarrai dezakete agintari judizialek gai horri buruz be-rariaz zerbait adierazi arte.

3. Zehapen espedientea abiarazi ondoren espedientearen instruktoreak ondoko kautelazko neurri hauek ezarri ahal izango ditu beste arau hausterik gerta ez dadin (arrazoiak azaldu behar ditu):

a) Lege honetan debekatutako zerbait jasan duelako zantzuak ageri dituzten animaliak ja-beari kentzea eta animaliak biltzeko zentro batean sartzea eta han zaintzea.

b) Instalazioa, lokala edo establezimendua modu prebentiboan ixtea.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

19/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

4. Kautelazko neurria eragiten duten arrazoiek irauten duten artean egongo da indarrean hura; hala ere, animalia jabeari kenduz gero, egoera hori ezin da luzatu espedientearen ebazpen irmoa eman ondoren, eta lokalaren edo dena delakoaren itxierak ere ezin du iraun urriaren 29ko 6/1993 Legearen, animalien babesarenaren, 29.2 artikuluan ezarritako epealdiren erdia baino gehiago.

34. artikulua. Arau hausteen eta zehapenen preskripzioa

1. Ordenantza honetan araututako arau hausteak honela preskribatuko dira: arinak lau hila-bete pasatutakoan, larriak urtebete pasatutakoan eta oso larriak bi urteren buruan.

2. Arau haustea egiten den egunean hasiko da arau hausteen preskripziorako epea.

3. Zehapena bost urteren buruan preskribatuko da zenbatekoa 305,00 eurokoa edo hortik gorakoa bada, eta urtebete pasatutakoan, berriz, 305,00 eurotik beherakoa bada.

4. Zehapenen preskripzio epea zehapena jartzen duen ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

2. atala. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak

35. artikulua. Arau hausteak

Abenduaren 23ko 50/1999 Legearen, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoaren, arabera arau hauste administratiboak dira bertan tipifikatu-takoak.

1. Honako hauek arau hauste oso larriak dira:

a) Arriskutsu izan daitekeen animalia bat, edozein espezietakoa, eta edozein txakur aban-donatuta uztea. Honako hau izango da abandonatutako animalia bat: nola aginduzko identi-fikazioa daukana hala bere jatorriari edo jabeari buruzko identifikaziorik ez daramana, baldin inork lagunduta ez badoa.

b) Arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edo animaliak lizentzia gabe edukitzea.

c) Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edo animaliak saltzea edo eskualdatzea (edozein titulu) lizentziarik ez daukan pertsona bati.

d) Erasokorrak izateko edo debekatutako gauzak egiteko trebatzea animaliak.

e) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak trebatzea horretarako behar den gaitasun ziurta-giria eduki gabe.

f) Arriskutsuak izan daitezkeen animalien oldarkortasuna erakusteko lehiaketak, ariketak, erakusketak eta ikuskizunak antolatzea edo egitea.

2. Honako hauek arau hauste larriak dira:

a) Arriskutsua izan daitekeen animalia aske uztea edo beharrezkoak diren neurriak ez ezartzea ihes ez egiteko edo ez galtzeko.

b) Animalia identifikatu beharra ez betetzea.

c) Erregistroan ez inskribatzea.

d) Arriskutsua izan daitekeen txakurra leku publiko batean edukitzea muturrekorik gabe edo katearekin lotu gabe.

e) Arriskutsua izan daitekeen animalia garraiatzean 50/1999 Legearen 10. artikuluan xeda-tutakoa ez betetzea.

f) Agintaritza eskudunek edo haien agenteek 50/1999 Legeak ezarritako eginkizunetan eskatzen dituzten datuak edo informazioa ez ematea edo emateko eragozpenak jartzea, bai eta okerreko informazioa edo dokumentazio faltsua ematea ere.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

20/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

3. Arau hauste arinak dira abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arauak urratzen dituztenak, aurreko idatz zatietan ezarritakoak ez beste batzuk, eta ondoko hauek batez ere:

a) Arriskutsua izan daitekeen animalia bide eta espazio publikoetan ibiltzea arduradunak udal lizentzia eta animalia erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria aldean eduki gabe.

b) Pertsona batek arriskutsuak izan daitezkeen bi txakur edo gehiago edukitzea bide eta espazio publikoetan.

c) Txakur arriskutsuak edukitzea kale eta espazio publikoetan 2 metro baino luzeagoa den uhal edo kate luzagarriarekin.

d) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dauden instalazioetarako ezarritako segurtasun neurriak ez betetzea.

e) Animaliaren osasun ziurtagiria urtero ez aurkeztea.

36. artikulua. Zehapenak

1. Aurreko idatz zatian adierazitako arau hausteei dagozkien isunak hauek izango dira:

a. Arau hauste arinei, 150,25 eurotik 300,51eurora bitartekoa.

b. Arau hauste larriei, 300,52 eurotik 2.404,05 eurora bitartekoa.

c. Arau hauste oso larriei, 2.404,06 eurotik 15.025,30 eurora bitartekoa.

2. Zehapenen zenbatekoak urtero eta automatikoki eguneratuko dira kontsumorako prezioen adierazlearen arabera, adierazle hori aurreko urteko zehapenen zenbatekoei aplikatuko zaielarik.

37. artikulua. Zehapen osagarriak eta kautelazko neurriak

1. 35. artikuluan tipifikatutako arau hausteengatik zehapen osagarriak ezarri ahal izango dira: arriskutsua izan daitekeen animalia konfiskatzea, dekomisatzea, esterilizatzea edo hiltzea, establezimendua ixtea eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia edo tre-batzaile egiaztagiria aldi baterako edo behin betiko etetea.

2. Arau haustea delitua edo falta izan ahal bada, agintaritza eskudunak erabaki dezake ani-malia konfiskatzea agintaritza judizialak ebazpena eman arte; halakoetan, berehala jakinarazi behar zaio eskumena daukan jurisdikzio organoari.

3. Eskumena daukan agintaritzak arriskutsutzat jotzen dituen txakurrak kautelaz bildu eta berariaz ezarritako zentrora eramango ditu, baldin eta jabeak ekainaren 1eko 101/2004 Dekre-tuan ezarritako neurriak betetzen ez baditu.

38. artikulua. Zehatzeko eskumena

1. Animaliak trebatzeko gaitasunaren egiaztagiriarekin eta trebatzaileak prestatzeko ikasta-roen homologazioarekin zerikusia duten arau hausteengatik zehapenak ezartzeko eskumena Eusko Jaurlaritzan animalien arloan eskumena daukan sailak dauka.

2. Gainerako arau hauste guztietan alkate-lehendakariak dauka eskumena. Lurraldetik kanpoko arau hausteetan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak dauka eskumena.

3. atala. Hondakinak.

39. artikulua. Arau hausteak

Apirilaren 21eko 10/1998 Legearen arabera ondoko hauek dira arau hauste administratibo arinak animaliei dagokienez:

a) Hegaztiei, txakurrei, katuei eta kalean noraezean dabiltzan gainerako animaliei jaten ema-tea bide publikoan eta orubeetan.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

21/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

40. artikulua. Zehapenak

Aurreko artikuluan adierazitako arau hausteengatik isuna ezarriko da, gehienez ere 601,01 eurokoa.

41. artikulua. Zehatzeko eskumena

Alkate-lehendakariak du zehatzeko eskumena.

4. atala. Osasun antolamendua.

42. artikulua. Arau hausteak

Ekainaren 26ko 8/1997 Legearen, Euskadiko osasun antolamenduarenaren, 36.2.b.1 artiku-lua hausten da baldin eta ez bada betetzen udal agintaritza eskumendunaren errekerimendua agresioren bat egin duen animalia albaitari ofizialak edo gaituak behatzeko, eta baldin eta ez badira betetzen hartzen diren kautelazko neurriak.

43. artikulua. Zehapenak

1. Aurreko artikuluan adierazitako arau hausteak 3.005,06 eurotik 15.025,30era bitarteko isunarekin zehatuko dira, eta zenbatekoa graduatzeko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 37.1 artikuluak xedatutakoa kontuan hartuko da.

2. Zehapenen zenbatekoak urtero eta automatikoki eguneratuko dira kontsumorako prezioen adierazlearen arabera, adierazle hori aurreko urteko zehapenen zenbatekoei aplikatuko zaielarik.

44. artikulua. Zehatzeko eskumena

Zehapenak ezartzeko eskumena alkate-lehendakariak dauka.

5. atala. Ordenantzaren arau hausteak.

45. artikulua. Arau hausteak

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, toki araubidearen oinarriak arautzen dituenak, XI. tituluan (horri abenduaren 16ko 57/2003 Legea, toki gobernua modernizatzeko neurriena, gehitu zaio) tipifikatutakoaren arabera hauexek dira arau hausteak:

a) Ordenantza honetan ezarritako eginbeharrak, debekuak edo mugak, arloko berariazko araudian tipifikatuta ez daudenak, ez betetzea arau hauste arina izango da.

b) Udal zerbitzuek hiri fauna kontrolatzeko egiten duten lana eragoztea arau hauste arina izango da.

c) Animaliak edukitzearen ezaugarriekin loturiko informazioa edo agiriak ez ematea edo udal agintariek eskatzen dutenean animalia ez uztea, ordenantza honen 7. artikuluak xedatutakoare-kin bat arau hauste larria izango da.

46. artikulua. Zehapenak

Aurreko artikuluan tipifikatutako arau hausteengatik isun hauek ezarriko dira:

a. Arau hauste oso larriak: 3.000 euroko isuna gehienez ere.

b. Arau hauste larriak: 1.500 euroko isuna gehienez ere.

c. Arau hauste arinak: 750 euroko isuna gehienez ere.

47. artikulua. Zehatzeko eskumena

Alkate-lehendakariak dauka zehatzeko eskumena.

6. atala. Zehapen prozedura.

48. artikulua. Prozedura

Titulu honetan araututako arau hausteengatik zehapena ezartzeko prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legean, administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenean, araututako zehatzeko ahalmenaren printzipioekin bat etorriz gauzatuko da. Horrez gainera,

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

22/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

aurreko ataletan aipatutako xedapen bakoitzari dagokion araubidea ezartzea bidezkoa izaten bada ala ez, otsailaren 20ko 2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publi-koen zehatzeko ahalmenari buruzkoa, aplikatuko da edo, bestela, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua, zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozeduraren araudia onartzen duena.

49. artikulua. Kasua prozesu penalean ere sartzea

1. Instrukziogileak prozeduran zehar uste badu instrukziopean dauden gertakariek legez kontrako izaera penala izan dezaketela, ebazteko eskumena daukan organoari emango dio horren berri. Organoak bidezkotzat jotzen badu instrukziogilearen ustea, Fiskaltzari jakinaraziko dizkio gertakariak eta instrukziogileari eskatuko dizkio egindako jarduketei buruzko argibideak.

Halaber, administrazio prozedurak biltzen dituen gertakarien gainean prozesu penala egiten ari dela jakin ondoren, Fiskaltzari eskatuko zaio egindako jarduketei buruzko jakinarazpena. Bestalde, administrazio prozedurak biltzen dituen gertakarien ondoriozko gertakarien gainean prozesu penala irekita dagoenean ere, horrelako beste jakinarazpen bat eskatu zaio Fiskaltzari.

2. Fiskaltzaren jakinarazpena jasotakoan zehapen prozedura ebazteko eskumena daukan organoak prozedura etetea erabakiko du epaileek ebazpen irmoa eman arte.

3. Administrazioko zehapen prozedura eten arren, kautelazko neurriek beren hartan jarraitu ahal izango dute, baldin eta bateragarriak badira prozesu penalean hartutako neurriekin. Hala ere, neurri horiek ez dira bateragarritzat joko, baldin eta kautelazko neurri penalak nahikoak badira administrazioko zehapen prozeduran aintzat hartutako kautelazko helburuak lortzeko.

Fiskaltzari jakinarazi beharko zaio kautelazko neurriak hartzeko edo beren hartan jarraitzeko egintza.

4. Nolanahi ere, epaileek ebazpen penal irmoan frogatutzat jotako gertakariek lotu egiten dituzte organo administratiboak, bideratzen diren zehapen prozedurei dagokienez.

Administrazioak ofizioz berraztertuko ditu ebazpen penalean frogatutzat jotako gertakarietan oinarritzen ez diren ebazpen administratiboak, eta bat egin beharko du ofiziozko berraztertzeko prozeduren arauekin.

50. artikulua. AIEOri jakinaraztea

Zehatzeko eskumena daukaten organoek zehapen prozedurari amaiera ematen dion eba-zpenaren kopia bat bidaliko diote AIEOri.

VI. titulua. Ganadua zaintzeko txakurren araubide berezia

51. artikulua. Ganadua zaintzeko txakurrak dira animalia taldeak harraparietatik babesten dituena

Normalean tamaina handiko txakurrak izaten dira, harrapariek ikusten dutenean atzera egi-teko modukoa, baina handia izan arren arina, azkarra eta fisikoki iraun handikoa ere badena. Borrokarako grina ere badauka, eta arin samarra ere bada arina izan behar duenean.

52. artikulua. Ganaduaren ondoan egon ohi diren txakurrak dira, baina ganaduzalea han ez da egoten

Horregatik ezin izango dute eduki ezezagunak diren gizakien aurkako oldarkortasun eta mesfidantza gehiegizkorik.

53. artikulua. Araubide berezi honetatik kanpo daude animalia taldeen joan-etorrietan ani-maliak gidatzeko eta kontrolatzeko ardura daukatenak

54. artikulua. Lege ondorioetarako, ganadua zaintzeko txakurrei ordenantza honetako araubide orokorra aplikatuko zaie Kuartangoko udalerriko hiri zonan daudenean edo zaintzen duten animalia taldetik 200 metro baino gehiagotara daudenean. Jabeen ardura izango da txakurrak kontrolpean edukitzea eta Kuartangoko herri eta hiriguneetatik noraezean ez ibiltzea

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

23/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

55. artikulua. Ganadua zaintzeko txakurren lizentzien erregistroa eratzen da

Ganadua zaintzeko txakurren lizentzien erregistroa eratzea. Kuartangoko udalerrian ganadua zaintzeko jarduerarako lizentzia lortu duten txakur guztiak inskribatuko dira han.

Kuartangoko Udaleko idazkaritzak kudeatuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrerako (AIEO) Eusko Jaurlaritzak definitzen dituen eta txakurrarenak eta jabearenak diren identifikazio datu berdinak jasoko dira erregistroan, jabeak hala eskatuta.

Txakurraren kartilla ofiziala aurkeztuko du jabeak alta ematean. Ez da inskribatuko anima-liarik, 101/2004 Dekretuaren arabera behar bezala identifikatuta ez dagoenik. Albaitari ofizial batek edo albaitari pribatu gaitu batek txakurra behar bezala identifikatzeko, beharrezkoa da mikrotxipa jartzea, pasaporte-kartilla ofiziala egitea eta animalia inskribatzea EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean. Animaliaren agiri ofizialean amorruaren aurkako txer-toaren edo aginte eskudunak nahitaez ezarritako beste edozein tratamenduren berri emango da, hala ezarrita badago.

Halaber, Kuartangoko Udalak DNAren erregistro bat jarri ahalko du alta eman zaion animalia bakoitzarentzat, alkateak dekretuz ezarritako baldintzekin.

Ganadua zaintzeko jarduerarako udal lizentzia lortzen denean baino ez da sartuko animalia bakoitza erregistroan.

Txakurra jarduera egiten hasi baino lehen eman beharko zaio hari alta erregistroan eta lortu beharko da lizentzia.

Ofizioz emango zaie baja erregistroan jarduerarako lizentzia indarrean edukitzen ez duten animalia guztiei; baita txakurraren jabeak berariaz eskatuta ere.

56. artikulua. Salbuespenez baimena ematen da ganadua zaintzeko txakurrak jaberik zein edukitzailerik gabe egotea Kuartangoko udalerrian, baldin eta ganadua zaintzeko txakur jarduera egiteko udal lizentzia badaukate

Lizentzia urtebetekoa izango da.

Ganadua zaintzeko animalia bakoitzak eduki behar du lizentzia.

1. Baldintza hauek bete behar dira lizentzia eskuratzeko:

a) Ganadua zaintzeko txakurrak erabiltzeko Arabako Foru Aldundiak emandako babesa lortzeko baldintzak betetzea 33/2010 Foru Dekretuan, otsoaren kudeaketa planarenean (ALHAO, 2010eko uztailaren 16a), ezarritakoaren arabera.

b) Zaintzen ari diren animalia taldearen inguruan egon behar dira txakurrak, eta inoiz ez haren gunetik 200 metrora baino gehiagora.

c) Txakurren fenotipoa eta jarduera bateragarriak izan behar dira.

d) Txakurrak ez dira sailkatuta egongo arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa eta ez dute beteko edukitzeko baldintza berezirik, ekainaren 1eko 10/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 2004ko uztailaren 9koa).

e) Txakurrak behar bezala trebatuta egon behar dira arazorik ez eragiteko mendiaren beste erabilera batzuei, eta jarrera testa gainditu beharko dute, Kuartangoko Udalak xedatutako arauei jarraituz, edo halakorik ez badago, Arabako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak ezarritako arauei jarraituz.

f) Txakurren jabeak inskribatuta egon behar dira Arabako Foru Aldundiaren abeltzaintza jardueren erregistroetan eta alta emanda egon behar dira JEZ (jarduera ekonomikoen gaineko zerga) zergaren epigrafe batekin, abeltzaintzarekin loturikoa.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

24/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

g) Hirugarrenei kalte eragiteagatik erantzukizun zibileko aseguru bat, ez hirurogeita hamar mila euro baino gutxiagoko (70.000) estalduraduna, egin izana egiaztatzea, zeina kontratatu beharko baita txakurra kasuan kasuko erregistroan sartu baino lehen.

h) Ez zaie lizentziarik emango lizentzia eskaera egiteko betebeharra doloz bete ez duten jabeei, edo haien txakurrek ganadua zaintzeko jarduerarekin jarraitu badute lizentzia ukatu ondoren.

2. Administrazio lizentzia interesdunak eskatuta eman edo berrituko Kuartangoko Udalak, aurreko idatz zatian ezarritako betekizunak bete direla egiaztatu ondoren.

3. Lizentziak urtebeteko indarraldia edukiko du, eta urtetik urtera berritu ahalko da.

Edonola ere, lizentzia baten titularrak aurreko idatz zatian ezarritako betekizunetako bat betetzen ez badu, lizentziaren indarraldia amaitu egingo da. Lizentziako daturen bat aldatuz gero, titularrak hamabost egun pasatu baino lehen jakinarazi beharko dio aldaketa lizentzia emateko eskumena daukan organoari.

4. Lizentziari baja ematea edo hura etetea.

a) Kautelazko neurri gisa lizentzia eten egingo da eraso baten ondoriozko espediente bat abiarazten denean ordenantza honen 11. eta 33. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Txakurrek berehala utzi beharko diote zaintza jarduera egiteari, harik eta administrazio espedientea amaitu arte. Ebazpenak berariaz jasoko du lizentzia berreskuratuko den ala ez. Administrazio izapidee-tatik ondorioztatzen bada animalia talde bateko txakur guztiek ez dutela parte hartu erasoan, etenaldiak ez du eraginik izango haientzat.

b) Baja ematea behin betiko, jabeak hala eskatu duelako.

c) Kautelazko etenaldiaren ondorioz txakurra jardueratik baztertu beharra betetzen ez badu jabeak administrazio espedientea irekiko da, eta frogatzen bada agindu hori ez dela bete, behin betiko baja emango zaio jabe horren txakur guztientzako lizentziari.

d) Urtebete baino gehiago igaro delako lizentzia lortu zenetik.

e) Kuartangoko Udalak ofizioz egiaztatu ahalko du, edozein momentutan, lizentzia emateko arrazoiak ez direla aldatu. Lizentzia baten titularrak eta haren animaliek aurreko idatz zatian ezarritako betekizunetako bat betetzen ez badute, lizentziaren indarraldia amaitu egingo da. Lizentziako daturen bat aldatuz gero, titularrak hamabost egun pasatu baino lehen jakinarazi beharko dio aldaketa lizentzia emateko eskumena daukan organoari.

f) Espedientetik ondorioztatzen bada ez direla betetzen lizentzia emateko ezarritako baldintzak, baja emango zaio.

VII. titulua. Ehiza txakurrentzako araubide berezia

57. artikulua. Araubide orokorra

1. Ehiza txakurrak dira gizakiari ehizan dabilenean laguntzeko erabiltzen direnak.

Hauexek jotzen dira ehiza lur gisa: aprobetxamendu komuneko lurrak, ehiza kontrolatuko zonak, ehiza esparruak, ehiza txakurrak trebatzeko zonak eta ehiza jardueretarako zonak.

Ehiza lurrak ez direnetan ezin izango da inoiz ehizan ibili. Salbuespenez, foru aldundiek ehiza espezieko animalia jakin batzuk harrapatzeko baimena eman ahalko dute, zientzia arrazoiengatik edo pertsonei, laboreei zein faunari kalterik ez eragiteko; baimen horiek arauz erregulatuko dira.

2. Betebeharrak.

1. Txakurrak leku eta aldi jakin batzuetan baino ezin izango dira erabili ehizarako; hain zuzen ere, haien zaintzaileek ehiza egin ahal duten leku eta aldietan. Pertsona horiek izango dira ani-malia horiek egin dezaketenaren erantzuleak.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

25/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

2. Zaintzaileen kontrolpean egon behar dute uneoro txakurrek, eta kontroletik kanpo daudela joko da –ehizan dihardutenean izan ezik– zaintzailearengandik 50 metrotik haratago daudenean, lur soilduan, edo 15 metrotik haratago, beste lur batean.

3. Ehizarako erabiltzen diren txakurren jabeek txakurrak edukitzeko eta identifikatzeko pres-kripzio orokorrak bete behar dituzte. Lege honen 54. artikuluaren arabera ehiza zaintzaren ar-dura dutenek egiaztatuko dute ehiza hasi aurretik, eta beharrezkoa iruditzen zaien beste edozein unetan, ehiza txakurrak indarrean dauden arauen arabera identifikatuta daudela.

3. Arau hausteak

1. Honako hauek arau hauste larriak dira:

1.1. Txakurren arraza debekatuak edo haien arteko gurutzatzeak erabiltzea ehizarako.

1.2. Ehiztarien euren txakurrak edo haien zaintzapean daudenak ehiza lurretan debekualdian kontrolik gabe noraezean ibil daitezela uztea.

1.3. Txakurrak ehizarako erabiltzea hori egiteko debekua dagoen lurretan, dela garaiagatik, espeziegatik zein tokiagatik.

1.4. Aske dabiltzan txakurrek kalteak eragitea.

1.5. Erantzukizun zibileko asegururik ez edukitzea txakurrak eragin ditzakeen kalteengatik.

2. Honako hauek arau hauste arinak dira:

2.1. Behar bezala dokumentatuta eta identifikatuta ez dauden txakurrak erabiltzea ehizan aritzean.

2.2. Ehiztarien euren txakurrak landa lurretan kontrolik gabe noraezean ibil daitezela uztea, edo ez arduratzea animaliek ez kaltetzeaz eta ez molestatzeaz ehizakiak, haien kumeak zein haien arrautzak edo animalia taldeak edo ez arduratzea animaliak ez ibiltzeaz haien atzetik.

2.3. Txakurren trebakuntza arautzen duten arauak ez betetzea txakurren trebakuntzarako zonetan, ez eta ehiza jardueren zonak arautzen dituzten arauak ere.

III. kapituluan ezarritako zehapenak eta zehapen prozedura hartuko dira oinarri, eta kalteak eta haiengatiko kalte-ordainak martxoaren 17ko 2/2011 Legearen 65. eta 66. artikuluetan ezarri-takoak izango dira (EHAA, 2011ko apirilaren 13koa).

Xedapen gehigarria

1. Udalak, beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan, ganadua zaintzeko txakurren geolokalizazioa ezarriko du, eta horri esker edozeinek jakin ahalko du non dauden txakurra eta animalia taldeak.

2. Udalak komunikazio sistema bat ezarri ahalko du bide emango duena zein zonatan, zein egunetan eta zer ordutan egingo den uxaldia eta zer ehiza ekintza egingo den.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Baliogabetuta geratuko dira ordenantza honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapena

Ordenantza hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Zuhatzu Kuartango, 2016ko otsailaren 15a

AlkateordeaEDUARDO FERNÁNDEZ DE PINEDO

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

26/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I. eranskina

Identifikatu gabeko animaliak lagatzeko dokumentua

Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, 16. artikuluan eta Animaliak edukitzea eta babestea arautzen dituen udal Ordenantzako 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ondoko animaliaren edukitza aldi batez laga zaio honako honi:

……………………………………...........................................................…….. jaunari / andreari (NAN zenbakia: …………………………..................................................................…………………...; helbidea –kalea, herria, lurraldea–:..……………................……………………………………………..; te-lefonoa: ……………………......................................…….; e-maila:……...........………………………….), ……………………………….. erregistro zenbakia daukan eta ezaugarri hauek dituen animaliaren edukitza lagatzen zaio:

Arraza: ..............................................................

Ilajea: …………….............................................

Kolorea: ......................................................…..

Sexua: ……...............……………………………

Gaitasuna: …………………...............…………

Adina gutxi gorabehera: ……….……………..

………………………….......................................................………………zentroan sartu den eguna: ……………………………..........................................................……………. Ez dauka identifikaziorik.

Behean sinatu duenak konpromiso hauek hartu ditu: animalia zainduko du; eskatuz gero, animalia …………………. zentrora eramango du atzera, baldin eta beste pertsona batek modu sinesgarrian frogatzen badu animaliaren legezko jabea dela.

Gainera, animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko udal ordenantzako 5.1 artikuluan eta ondokoetan ezarritako kasuetan, zentro horretara joango da animaliari mikrotxipa ofizioz ezartzera, animalia bertan hartzen dutenetik hilabete pasatu baino lehen, edo bestela beste albaitaritza zentro edo klinika batean ezarri diotela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztuko du.

................................................................, 201()(e) ko .........................................aren ................(a).

Irakurrita eta onartuta:………………….............................…….

(Animaliaren lagapena onartu duen pertsonaren sinadura)

II. eranskina

Eraso egin duen animalia behatu beharraren jakinarazpena

Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, udalek, besteak beste, pertsona bati eraso egiten dioten txakurrak bakartzeko edota giltzapean edukitzeko agindu behar dute, animalia behatu dezaten.

Gainera, animaliak edukitzea eta babestea arautzen dituen udal ordenantzako 11. artiku-luan xedatzen da zer egin behar duen norbaiti lesioak egiten dizkion animaliaren jabeak edo edukitzaileak, eta prozedura hori aintzat hartzen ez dutenei ezarriko zaizkien zehapenak zehazten dira.

Horrekin guztiarekin bat etorriz, hauxe jakinarazten zaizu:

Lehenengoa:............................................................................................................ jauna/andrea (helbidea –kalea eta udalerria–:…..………………………………….; NAN zenbakia:……………………;

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

27/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

telefonoa:……………), erasoa eragin duen eta ………….…… identifikazio zenbakia daukan (har-tara behartuta egonez gero) animaliaren jabea eta/edo edukitzailea zarenez, 24 orduko epean albaitari ofizial batengana edo zuk zeuk aukeratutako ofizial gaitu batengana eraman beharko duzu animalia, hamalau egunez behatu dezaten. Behaketa amaitutakoan 48 orduko epea izango duzu albaitariaren ziurtagiria/txostena ...............................(e) ko Udaleko ................................................ari bidaltzeko.

Bigarrena: Zerbait argitzea nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, ..................(e) ko Udaleko .......................................ra jo dezakezu (egoitza: ...............................) edota telefono honetara deitu dezakezu: ...............................................................

..........................................................., 201() eko ............................................aren ....................(a).

Irakurrita eta onartuta:………………………....................................................................................

(Jabe edota edukitzailearen sinadura)

III. eranskina

Albaitariaren txostena animalia haginkariei buruz

Albaitaria:...............................................................................................................

Kolegiatu zenbakia: ..............................................................................................

Helbidea:..................................................................... Tel.:....................................

Animaliaren datuak

Jabea:.............................................................................. NANa:...........................

Helbidea:............................................................ Udalerria:.......................... Telefonoa: …..….......

Espeziea:........................................................... Identifikazioa:.......................................................

Izena:........................................ Arraza: ...................................... Adina:.............. Sexua:..............

Erantzukizun zibileko asegurua......................................................................................................

ZIURTATZEN DUT

Animalia hori zaintzapean eta behaketan eduki dut. ………………………. egunetan aztertu dut eta ez dut sumatu gaixotasun zoonosikoaren zantzurik, eta horregatik zaintza eta behaketa aldia bukatutzat eman dut.

Sinadura eta zigilua

Lekua eta eguna:..............................................................................................................................

IV. eranskina

Lizentzia eskatzea arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko

Eskatzailea

Izena eta abizenak:................................................................................................

Helbidea:......................................................................... Herria:..........................

Posta kodea: ..................................... Tel. ..................................... NANa: ..........................................

Kuartangoko Udaleko alkate-lehendakaria

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

28/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Adinduna naizenez, eta abenduaren 23ko 50/1999 Legeak eta martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuak eskatzen dituzten betekizunak betetzen ditudanez –halaxe adierazten dute honen atzean adierazi ditudan eta honekin batera aurkeztu ditudan egiaztagiriek–, lizentzia eskatzen dut aipatutako arau horiek arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa sailkatutako txakurrak edukitzeko.

Kuartango, 201()(e) ko .................................................................aren .....................................(a).

Eskatzailea: sinadura

V. Eranskina

Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta konpultsatu beharreko fotokopiak)

Eskatzailearen NANa.

Eskatzailearen bi argazki berri, nortasun agirikoaren tamainakoak eta koloreetan.

Aurrekari penalen egiaztagiria, Gobernuaren Azpiordezkaritzak egina.

Gaitasun fisiko eta psikologikoaren egiaztagiria, EAEn baimendutako azterketa zentro batek egina, lizentzia eskaera egiten den egunaren aurreko hamabi hilabeteetan.

Txakurraren errolda inprimakia. Ez bada aurkezten eskaera honekin batera, lizentzia eskuratu eta hurrengo 15 egunetan aurkeztu beharko da.

Agiri bat egiaztatzen duena ordaindu dela arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzeagatik ordaindu beharreko udal tasa.

Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez duela zehapenik jaso arau hauste larri edo oso larriak egiteagatik; hain zuzen ere, ez duela jaso abenduaren 23ko 50/1999 Legearen, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege araubideari buruzkoaren, 13. artikuluko 3. idatz zatian jasotzen direnetako zehapen osagarririk. Hala ere, zehapen batek lizentzia aldi batez eteten badu, zehapena jaso izanak ez du eragotziko beste lizentzia bat lortu edo lehengoa berritu ahal izatea, baldin eta lizentzia eskatzerakoan etenaldia amaituta badago.

Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, behintzat 120.000 eurokoa, edukitzearen egiaz-tagiria.

VI. eranskina

Eskatzailearen zinpeko aitorpena

Izena eta abizenak:...........................................................................................................................

Helbidea:............................................................................. Herria:.................................................

Posta kodea:.............................. Tel........................................... NANa: ..........................................

Hau aitortzen dut zinpean:

Ez dut zehapenik jaso arau hauste larri edo oso larriak egiteagatik; hain zuzen ere, ez dut jaso abenduaren 23ko 50/1999 Legearen, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege araubideari buruzkoaren, 13. artikuluko 3. idatz zatian xedaturiko zehapen osagarrik (animalia konfiskatzea, dekomisatzea, esterilizatzea edo hiltzea, establezimendua ixtea eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia edo trebatzaile egiaztagiria aldi baterako edo behin betiko etetea) arau hauste larri edo oso larriak egiteagatik.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

29/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Eta hau aitortzen dut arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskatzeko, martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren 3.1.c artikuluarekin bat etorriz.

Kuartango, 201()(e) ko ........................................................................aren ...............................(a).

Eskatzailea: sinadura

VII. eranskina

Udal lizentzia lortu izanaren egiaztagiria

Agiri horrek erregistroko kode alfanumerikoa izango du, hiru multzotan bereizia gidoien bidez, eta egitura hau izango du:

Lehenengo multzoa:

Bi digitu lurralde historikoa identifikatzeko balio dutenak: 01 (Araba); 48 (Bizkaia); 20 (Gi-puzkoa).

Hiru digitu udalerria identifikatzeko balio dutenak, kasuan kasuko estatistika organismoaren kodeketaren arabera.

Bigarren multzoa: bi digitu lizentzia ematen den urtearen bi azken zifrei dagokienak.

Hirugarren multzoa: lau zenbaki udalerri bakoitzeko erregistroko zenbaki korrelatiboari da-gozkionak. Zenbaki hori berdina izango da urte batetik bestera.

Kuartango Udala/Ayuntamiento de Kuartango

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia/Licencia para la tenencia de animales potencialmente peligrosos

Zk./nº.:

Titularra/Titular:

Helbidea/Dirección:

Herria/Población

Lizentziako daturen bat aldatuz gero, titularrak jakinaren gainean jarriko du lizentzia eman duen udal organoa, aldaketa egunetik hamabost eguneko epean.

Leku publikoetan arriskutsua izan daitekeen txakurrarekin dabilenak baldintza hauek bete behar ditu:

Txakurra katez edo uhalez lotu behar da (gehienez bi metrokoa eta luzaezina) eta arrazaren arabera dagokion muturreko homologatua jarriko zaio. Leku publikoetan pertsona bakoitzak ezin du halako txakur batekin baino gehiagorekin ibili.

Soinean eraman beharko ditu, batetik, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia, eta bestetik, arriskutsuak izan daitezkeen animalien erroldan txakurra inskribaturik dagoela egiaztatzen duen agiria.

(50/1999 Legea eta 287/2002 Errege Dekretua).

La persona titular deberá comunicar cualquier variación de los datos que figuran en la licencia en el plazo de quince días, contados desde la fecha en que se produzcan al órgano competente del municipio al que corresponda su expedición.

Requisitos que debe cumplir la persona que conduzca o controle un perro potencialmente peligroso en espacios públicos:

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

30/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Usar correa o cadena, no extensible, de menos de dos metros de longitud y un bozal homologado y adecuado a su raza, no pudiendo llevar más de uno de estos perros por persona.

Lleva consigo la Licencia para la tenencia de animales potencialmente peligrosos y el certificado de la inscripción del perro en el registro municipal de animales potencialmente peligrosos.

(Ley 50/1999 y R. D. 287/2002)

VIII. eranskina

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren udal erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria

Agiri horrek erregistroko kode alfanumerikoa izango du, lau multzotan bereizia gidoien bidez, eta egitura hau izango du:

Lehenengo multzoa:

–Bi digitu lurralde historikoa identifikatzeko balio dutenak: 01 (Araba); 48 (Bizkaia); 20 (Gi-puzkoa).

Hiru digitu udalerria identifikatzeko balio dutenak, kasuan kasuko estatistika organismoaren kodeketaren arabera.

Bigarren multzoa: bi digitu txakurren espezieari dagozkienak:

01.

Hirugarren multzoa: bi digitu animalia erregistratzen den urtearen bi azken zifrei dagozkie-nak.

Laugarren multzoa: lau zenbaki udalerri bakoitzeko erregistroko zenbaki korrelatiboari da-gozkionak. Zenbaki hori berdina izango da urte batetik bestera.

Kuartangoko Udala

Arriskutsu izan daitezkeen animalien udal erregistro zenbakia:.......................

Mikrotxipa:..............................................................................................................

Animaliaren izena:.................................................................................................

Arraza:.....................................................................................................................

Gurutzatugabea edo gurutzatua:.........................................................................

Emea edo arra:.......................................................................................................

Animalia saldu, eskualdatu, laga, hil edo galdu egiten bada edo lapurtu egiten badute, titularrak udal erroldari jakinaraziko dio, gertatutakoaren berri izan eta hurrengo berrogeita zortzi orduetan.

Arriskutsua izan daitekeen animalia bat autonomia erkidego batetik bestera eramaten bada, dela betiko zein hiru hilabeterako, jabeak udal erregistroari jakinaraziko dio.

IX. eranskina

101/2004 Dekretua. Txakurren arraza, arraza tipologia edo arrazen arteko gurutzatzeez

Pit bull terrier.

Staffordshire bull terrier.

American Staffodshire Terrier.

Rottweiler.

2016ko martxoaren 11, ostirala • 29 zk.

31/31

2016-00510

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Dogo argentinarra

Fila brasildarra.

Tosa inu

Akita inu

X. eranskina

Xedapen honen eraginpeko txakurrek ezaugarri hauetako gehienak edo guztiak dauzkate:

• Gihar indartsuak, itxura ahaltsua, sendoa, konfigurazio atletikoa, arintasuna, kemena eta erresistentzia.

• Izaera gogorra eta adore handia.

• Ile motza.

• 60 eta 80 zentimetro arteko perimetro torazikoa; 50 eta 70 zentimetro arteko soinkurutzeko altuera eta 20 kilo baino gehiagoko pisua.

• Buru handia, kuboidea eta indartsua; garezur zabala eta handia; masaila gihartsu eta pon-patua. Masailezur handi eta indartsuak; aho indartsu, zabal eta sakona.

• Lepo zabal, gihartsu eta motza.

• Bular mardula, zabala, handia eta sakona; saihets makotuak, eta bizkar gihartsua eta la-burra.

• Aurreko hankak paraleloak, zuzenak eta ahaltsuak, eta atzekoak oso gihartsuak, nahiko luzeak, angelu ez oso zorrotzean eratuak.