KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU...

17

Transcript of KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU...

Page 1: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen
Page 2: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOA

AURKEZPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3

1. AURREKARI HISTORIKOAK.

KOLONBIAKO GIZARTE BORROKA ETA ERREPRESIO POLITIKOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

2. EGUNGO EGOERA.

ZORTZI URTEKO «SEGURTASUN DEMOKRATIKOA». . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

3.INDARKERIA POLITIKOA ETA LANGILE KLASEAREN BAZTERKETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

3.1. Askatasun sindikalerako beste muga batzuk . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

3.2. Kolonbiako enpresa multinazionalak eta giza eskubideen urraketak: Sindikatuei erasotzea errentagarria da . . .12

4. LANGILE KLASEAREN ERANTZUNA ESTATUKO TERRORISMOAREN AURREAN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14

Page 3: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

2010

Page 4: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

AURKEZPENA

Kolonbia lan eskubideak aldarrikatzeko herrialderik arriskutsuena da. Herrialde honetan, 10 sindi-kalistatik 9 hil egiten dituzte. Erakunde sindikaletako kide diren pertsonen egoerari, giza eskubide-en aurkako bestelako gertaera batzuk gehitu behar zaizkio: lau milioi pertsona baino gehiagoriberen lurrak kendu dizkiete eta bota egin dituzte: 2002 eta 2009 bitartean, indar publikoak 1.600lagun baino gehiago epaiketaz kanpo hil ditu; 15.000 atxilotu baino gehiago desagertuta daude.Bidegabekeria horiek guztiak estatuak berak babesten ditu.

Hala ere, Kolonbia Latinoamerikan «demokrazia egonkorrena» duen herrialdetzat hartzen dute. Horiinteres ekonomiko handien (Ameriketako Estatu Batuetakoak eta Europakoak) ondorio baino ezinda izan; horregatik, azken urteetan, hainbat herrialderekin merkataritza librerako itunak negoziatuditu. Gainera, Ameriketako Estatu Batuek eskualdean dituzten interesei dagokienez, posizio estrate-gikoa sendotu dute, eta horrek inguruko herrialdeetako gizarte prozesuei kalte egin die.

Mendebaldeko gatazka armatu zaharrenetako baten erroak ezagutzeak, baita egungo krisi huma-nitario larrienetakotzat jotzen denari probetxua ateratzen dioten interes politikoen eta ekonomikoensarea eta herri mugimenduaren –sindikalismoa barne hartzen duena– proposamenak ere, izan zirenbesteak beste IPAR HEGOA FUNDAZIOAren arrazoiak ekainaren 3an Bilbon LUZ HELENARAMÍREZen eskutik hitzaldia antolatzeko. Konferentziaren edukia da gure HARITIK 2010eko argial-pen honek barnebiltzen duena.

Gure eskerrik beroena LUZ HELENA RAMÍREZi Kolonbiako sindikalgintzak pairatzen duen egoeralarriaren berri Euskal Herrian ematen laguntzeagatik, klase arteko elkartasuna indartzea ahalbidetuz.

LUZ HELENA RAMÍREZ giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra eta Estatuko Krimenen Biktimen Mugimenduko

kidea da eta, 2008 eta 2009 artean, Taula Catalana per la Pau i els drets humans a Colòmbia erakundearen bekaduna izan zen.

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

Page 5: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

1. AURREKARI HISTORIKOAK

KOLONBIAKO GIZARTE BORROKA ETA ERREPRESIO POLITIKOA

Herrialdeko industrializazio prozesuaren hasiera-hasieratik, estatuak indarkeria kapitalaren zerbi-tzura erabili zuen, lan esplotazio baldintzak eta talde ekonomikoen (nazionalak eta atzerritarrak)interesak bermatzeko

1920 eta 1925 urteen artean, 73 greba egin zituzten, bai enpresa pribatuetan, bai publikoetan.Herrialdeko baldintza ekonomikoen eta atzerritarrek arlo estrategikoetan eragiten zuten esplota-zioaren ondorioz, langile klasearen aldarrikapenek izaera antinperialista hartu zuten oso goiz.Tropical Oil Company TROCO (1924 eta 1927), Ferrocarril del Pacífico (1926) eta United FruitCompany (1928) enpresetan, besteak beste, greba garrantzitsuak egin zituzten.

Kolonbiako langileen mugimenduko «suzko bataioak» –horrela deitu zitzaion 1928ko abenduan ger-tatutako Bananeretako sarraskiari– aurrerantzean langileei emango zitzaien tratamendua markatuzuen. Trenbideak eta itsas portua United Fruit Company enpresaren jabetzakoak ziren eta harkbakarrik erabil zitzakeen. Goi-karguak zitadeletan eta kanpalekuetan bizi ziren; langileak eta haienfamiliak, ordea, mandotegi osasungaitzetan. Soldatak bonutan ordaintzen zizkieten, eta enpresarenekonomatuetan soilik alda zitzaketen. Negoziazio prozesuan, enpresak onartu berria zen 1928kourriko 69. Legeari1 helduz, langileen eskaerak legez kanpokotzat jo eta ukatu egin zituen. Urtehorretako azaroaren 12an, greba orokorrera deitu zuten.

Abenduaren 5ean, Ciénagan (Magdalena) kontzentrazioa egin zuten, eta Departamenduko gober-nadorea Gobernuko ordezkari gisa joango zela esan zuten, baina funtzionarioa ez zen inoiz agertu.Gau hartan, Carlos Cortés jeneralak zuzendutako armada nazionalak grebalariei banantzeko agin-du zien, inguru horretan setio egoera deitu zutelako. Grebalariek, ordea, ez zuten agindua bete eta,horren ordez, «Behera yankien inperialismoa!» eta «Gora Kolonbia askea!» aldarriak oihukatu zituz-ten, besteak beste. 1928ko abenduaren 6ko egunsentian, militarren buruak tiro egiten hasteko agin-dua eman zuen. Gobernu nazionalak gertakarietan 13 hildako eta 19 zauritu izan zirela adierazizuen ofizialki.

Zenbait ikerketa batzordek, adibidez, Jorge Eliécer Gaitánek Errepublikako Kongresuaren izeneanzuzendu zuenak, hobi komunak aurkitu zituzten eta, adituen ustez, 1.500 hildako baino gehiago izanziren. Hala, herrialdearen historian langileen aurka egindako sarraskirik larriena da. LiteraturakoNobel saridun Gabriel García Márquezek ere kontatu zuen gertaera hau, Cien años de soledad ele-berrian.

Langileen borrokei esker, 30eko hamarkadan, antolaketa sindikala onartu eta zortzi orduko lanaldiaerregulatu zen. Langile klasearen gizarte gatazkei landa inguruetako sektoreek nekazaritzako erre-formaren alde egindako borroka erantsi behar zaie. Nekazariek eta indigenek mobilizazio ugariegin zituzten, lurren jabetza eta lurjabeen esplotazio sistemen amaiera eskatzeko.

Landa inguruetako sektoreen borroka bortitza izan arren, haien eskaerak ez ziren bete. 1936ko 200.Legeak –nekazaritzako erreforma– eta Konstituzioaren urte bereko erreformak2, III. idazpuruan(eskubide zibilei eta berme sozialei buruzkoa), jabetzaren funtzio soziala, estatuaren gai ekonomiko-

4

1 Miguel Abadía Méndezen gobernuak (1886-1930) onartutako araudiak sindikatuen eskubideak mugatu zituen eta lan-gileen eskaerak kriminalizatu zituen. 2 Mexikoko iraultzan, Weimarko Konstituzioan eta Espainiako Errepublikaren Konstituzioan inspiratua.

Page 6: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

etan esku hartu beharra, grebarako eskubidea, estatuaren oinarrizko hezkuntza bermatzeko beha-rra, erlijio askatasuna eta osasun arreta publikoa jasotzen zituzten. Lurjabe handiak erreforma horienerabat aurka agertu ziren eta, nekazariak lurretatik botatzeko, epaiketaz kanpoko metodoak balia-tu zituzten (adibidez, Poliziaren erabilera).

1948 eta 1953 artean, Kolonbian bi alderdi politiko tradizionalen, liberalaren eta kontserbadorearen,arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen da, eta estatuko Poliziak (unehorretan kontserbadoreekin lotuta zegoen) Jorge Eliécer Gaitánen3 jarraitzaileak jazartzen zituen.Gaitán 1948ko apirilaren 9an hil zuten, Bogotan (gertaera horri Bogotazo4 deitzen zaio). Gatazka fra-trizida horrek elite ekonomikoari mesede egin zion, Gobernuaren neurriek haien irabaziak handitueta langileen eskubideak murriztu baitzituzten:

Gobernuak setio egoera ezarri zuen, grebak eta bilera politikoak debekatu zituen, egoitza sin-dikalak itxi zituen eta Gaitánen aldeko milaka langile lanetik botatzeko eta atxilotzeko aginduzuen. Industrialariek errepresio egoera horri probetxua atera zioten berehala. «Kolonbiako ego-era inoiz ezagutu dugun onena da», adierazi zuen ANDIko presidenteak 5 hurrengo urtean, nahizeta urte horretan, arrazoi politikoak medio, 30.000 kolonbiar hil ziren. 1948 eta 1953 urteen arte-an, industriako ekoizpena % 56 handitu zen; soldatek, berriz, erosteko ahalmenaren % 14 galduzuten6.

Indarkeriaren ondoren, Fronte Nazionala (1958 eta 1974) deitutakoak bi alderdi tradizionaletako eli-teen pribilegio sistemari eutsi zion. Liberalen eta kontserbadoreen arteko akordio bat izan zen eta,horren bidez, presidentetzan txandatzeaz gain, korporazio publikoetan, adar jurisdikzionalean etaGobernuko karguetan (ibilbide administratiboari ez zegozkionetan) parekotasun politikoa izatea hi-tzartu zuten. Gainera, krimenen zigorgabetasuna7 bermatu zuten.

Nekazariek Poliziaren indarkeriatik eta lurjabeengandik babesteko sortutako autodefentsek, 1953anemandako amnistiaren8 babesean desmobilizatu zirenek, ez zuten aldarrikatutako nekazaritzarenerreforma lortu, ezta espazio demokratikoak zabaltzea ere. Gobernuak promesak ez betetzeak(legezko bilakatutako autodefentsetako buruzagi asko ere hil zituzten) eta Ameriketako EstatuBatuen esku-hartzeak9 FARCen sorrera eragin zuten, 1964an.

Nazioarteko testuinguruan, gerra hotzaren goren unea zen, eta Kolonbiako estatuak, SegurtasunNazionaleko Doktrinaren markoan, matxinoen aurkako estrategia bultzatu zuen. Doktrina horren hel-burua biztanleria zibila barne gatazka armatuarekin lotzea zen, bi posiziotatik: (I) paramilitarismoa-ren bidez, gerrarekin lotzea eta (II) gerraren jomuga nagusi bihurtzea, gizarte mugimenduei etaherri protestei eraso eginez eta haiek kriminalizatuz10. Hala, 1965ean, 3398. Dekretua11 onartu zuten,indar militarrak matxinoen aurkako zibil taldeak antolatzera eta entrenatzera bideratu zituena, inteli-

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

3 Alderdi liberaleko buru bakarra, une hartan oposizioan.4 Jorge Eliécer Gaitán lider politikoaren hilketaren ondoren, Bogotan, izandako matxinada. Hiru egunean 2.585 lagun hilzituzten, datu ofizialen arabera.5 ANDI, Industrialarien Elkarte Nazionala.6 Piccoli, Guido (2004), El sistema del pájaro, Colombia sistema de barbarie, Txalaparta argitaletxea, Tafalla7 Biktimen kopuru zehatza ez da ezagutzen, baina zenbait kalkuluren arabera, bost urtean 300.000 lagun inguru hil zituzten. 8 Horren bidez, gerrilla liberaletako 5.000 borrokalari amnistiatu zituzten. 9 Nekazarien autodefentsek kontrolatutako guneen aurkako operazio militarrean hauteman zen. 16.000 gizonek aurreaeta ardura hartu zuten, aireko suaren eta Ameriketako Estatu Batuetako militarren laguntzarekin. Inguru horiek 1962tikeraso zituzten, baina ez zuten arrakastarik izan. Operazio militarra LASO Planari jarraiki (Latin American SecurityOperation) gauzatu zuten, eta arma kimikoak erabili zituzten.10 CINEP datu bankua, «Colombia: deuda con la humanidad. Paramilitarismo de Estado. 1988– 2003. Panorama deDerechos Humanos y Violencia Política en Colombia», Noche y Niebla aldizkarian. 17. or.11 «Gobernuak derrigorrezko soldadutzara deitzen ez dituzten gizon eta emakume kolonbiar guztiak legaltasuna ezartzenlaguntzen duten jardueretarako eta lanetarako erabili ahal izango ditu», eta herritar horiek, «beharrezkotzat jotzen denean,indar armatuek soilik erabil ditzaketen armak beren jabetzakoak izango balira bezala gorde ahal izango dituzte».

Page 7: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

gentzia eta segurtasun lanetarako. Araudia behin betiko bilakatu zen 1968an12. Orduan, Kolonbiakoestatuak armen monopolioari uko egin zion.

70eko eta 80ko hamarkadetan, gerra zikineko egitura zibilak sendotzeko prozesua egin bazuten ere–estatuaren babesean–, Kolonbiako gizarte mugimendua indartu egin zen: 1971n, CaucakoEskualdeko Kontseilu Indigena (CRIC)13, Erabiltzaile Nekazarien Elkartea (ANUC) eta EkintzaKomunaleko Batzordeak (JAC) sortu zituzten14. 1971 eta 1980 artean, 128 greba egin zituzten herrieta eskualdeetan. 1985ean, gizabidezko 32.000 erakunde baino gehiago zeuden eta bost milioi kideinguru zituzten. 1986an, Langileen Zentral Unitarioa (CUT) sortu zuten, estatuarekin, alderdi tradi-zionalekin eta elizarekin zerikusirik ez zuen lehen sindikatua. Gerrilla egiturak15 ere indartu ziren,eskualdeko beste herrialde batzuetan bezala. 1979 eta 1983 artean, FARC bederatzi fronte izatetik2716 izatera pasatu zen. Beste gerrilla talde batzuk (ELN, EPL, Quintín Lame, M-19) sortu ziren.

Erantzun ofiziala laster iritsi zen. Julio Cesar Turbay Ayala presidenteak (1978-1982) SegurtasunEstatutua ezarri zuen, gerrillari taldeei eta gizarte borrokari aurre egiteko. Hainbat heriotzareneskuadroi agertu ziren: MAS (Bahitzaileak Hil), Triple A (Amerikako Ekintza Antikomunista),Subertsioaren Aurkako Mugimendu Demokratikoa, Autodefentsa Nazionalaren MugimenduPatriotikoa, Esku Beltza, Matxetearen Eskuadroia eta Komunistak Hil.

1989an Justiziako Gorte Gorenak talde zibil armatuak babesten zituen araudia konstituzioaren kon-trakotzat jo zuen arren, 1994an Landa Inguruen Segurtasunerako Elkarte Komunitarioak (CONVI-VIR) sortzeko prozesua hasi zuten. Elkarte horien filosofia indar publikoarekin lankidetzan aritzeaeta «komunitatea kooperatiba, ekintza komunaleko batzorde edo enpresa komunitario moduan eratzeabultzatzea zen, kideei ikuskaritza eta segurtasun pribatua emateko, komunitatearen kokalekuan ber-tan».

Giza eskubideen aldeko herrialdeko eta nazioarteko erakundeek egindako presioaren ondorioz,hainbat kooperatiba legez kanpo utzi zituzten, beren eginkizuna defentsa lanetara mugatu zuten etaindar militarrek soilik erabil zitzaketen armak itzultzeko agindu zieten. CONVIVIR elkarteei esker,talde paramilitarrak herrialdeko eskualde askotan zabaldu ziren. Ondoren, erakunde politiko-militarbezala egituratu ziren, aginte nazional bateratuaren agindupean, Fidel, Vicente eta Carlos Castañoanaiek zuzentzen zituzten Magdalena Medio eskualdeko autodefentsen inguruan. Eta 1997an,Kolonbiako Autodefentsa Batuak (AUC) sortu zituzten.

Hainbat gobernutako goi funtzionarioen diskurtso legitimatzaileek heriotzaren eskuadroien ekintzakriminalak babestu dituzte. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen aldeko Goi KomisarioarenKolonbiako bulegoak zera azaldu zuen, 2000. urteko txostenean: «...armadako goi ofizial batzuei en-tzun zien esaten paramilitarrek ez dutela Konstituzioaren ordenaren aurka egiten eta, beraz, haienaurka borrokatzea ez dela armadaren eginkizuna»17.

6

12 «Horren bidez, legegintzako zenbait dekretu behin betiko legeditzat joko dira, Errepublikako presidenteari eta batzor-deei eskumenak emango zaizkie, Lanaren Funtsezko Kodean aldaketak eragingo dira eta bestelako xedapenak ezarrikodira "1968ko 48. Legea.13 80ko hamarkadaren bukaeran, CRICen lanak Caucako egoera erabat aldatu zuen: 30.000 hektarea lur berreskuratuzituzten, kabildoak aginte nagusi bezala sendotu ziren, eta haien eginkizunak ugaldu egin ziren. 60 ekoizpen enpresabaino gehiago eta beste 40 biltegi komunitario sortu zituzten. Unidad Indígena egunkaria argitaratzen hasi ziren, 18eskola elebidun abiarazi zituzten eta alfabetatzeko hainbat alfabeto argitaratu zituzten. Hainbat mailatako taldeak etamintegiak ugaritu ziren (Cepeda; 2005,63)14 Estatuaren ekimenez sortu zituzten arren, azkar erradikalizatu ziren. Lehenak nekazaritzaren benetako erreforma etanekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena babesteko beste neurri batzuk eskatzen zituen. Besteek, aldiz, mobilizazioekintzak gauzatu zituzten, zerbitzu publikoen erregularizazioa, gizarte eskubideak eta etxebizitza planak aldarrikatzeko.15 1987an, FARCek, ELNk, EPLk eta M-19k Simón Bolívar Gerrillari Koordinakundea sortu zuten.16 Jenny Pearce, Colombia dentro del Laberinto. Altamir Ediciones,p 1992.17 Nazio Batuen E/CN.4/2000/11 dokumentua, 2000ko martxoaren 9koa, 111. paragrafoa.

Page 8: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

Antolatutako gizarte sektore guztiak jomuga militar izendatu dituzte, bizi-baldintza duinak eskatudituztelako. Biktimen zerrenda amaiezina da eta, horien artean, ondoko elkarteetako buruzagiakdaude: ikasleenak, nekazarienak, auzoetakoak, emakumeenak, indigenenak, komunitate afrokolon-biarretakoak eta giza eskubideen defentsarako erakundeetakoak. Colombia Nunca Más proiektuakestatuko eragileek eta talde paramilitarrek 1966 eta 1998 artean egindako giza eskubideen 40.000urraketa larri baino gehiagori buruzko informazioa bildu zuen.

Gainera, estatuak gizarte mugimenduen aurka erabilitako indarkeriak pobrezia iraunarazi du.Munduko Bankuaren arabera, Kolonbiako berdintasun gabezia 1938an bezalakoa da18.Biztanleriaren % 64 pobrea da (landa inguruetakoaren % 82). Hamabi mila lagun lur emankorren%20ren jabeak dira19. Lau milioi lagun baino gehiagori beren lurrak kendu dizkiete, eta tokiz aldat-zera behartu dituzte. Gutxienez 15 mila pertsona indarrez desagertu dira. 1986tik –Langileen ZentralUnitarioa, CUT, sortu zutenetik– 2.743 sindikalista hil dituzte. Beraz, eskualdeko demokrazia egon-korrenaren babespean ere izua aplikatu dute.

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

18 «Concentración de la riqueza y desigualdad» artikuluan. Viva la ciudadanía. http://www.viva.org.co/caja_herramien-tas_contenido.htm?cmd%5B825%5D=x-825-14493678&cmd%5B822%5D=x-822-14493673&cmd%5B874%5D=x-874-14493673&cmd%5B824%5D=c-1-ea6969cff970bf6fd8b20fe89588a05c.19http://indh.pnud.org.co/files/rec/gestLaTardeseptiembre07.pdf.

Page 9: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

2. EGUNGO EGOERA. ZORTZI URTEKO «SEGURTASUN DEMOKRATIKOA»

2002. urtean, gerra zikinaren ekintzen ondorioz gizarte mugimendua ahulduta zegoela eta nazioarteanterrorismoaren aurkako gurutzada hasita zegoela, Álvaro Uribe Vélezek presidentetza lortu zuen. Karguahartu ondoren, Uribek Segurtasun Demokratikoa izeneko politika ezarri zuen. Horren arabera,Kolonbian ez dago gatazka armaturik, mehatxu terrorista baizik. Planteamendu horiekin, herrialdeakduela bost hamarkadatik bizi duen gatazka armatua bukarazteko, irtenbide militarrari lehentasuna emandiote.

Segurtasun demokratikoaren ekintzen artean, partikularrei informazioaren truke ordaintzea eta«terrorismoaren aurkako borrokan» emaitzak lortzen dituzten indar publikoetako eragileak mailaigoerekin eta diru sariekin estimulatzea daude. Jarraibide horiek betetzerakoan, epaiketaz kanpokoexekuzio kasuak («positibo faltsuak») izan dira, zeintzuetan nekazari gazteak edo hirietako auzopobreetako biztanleak borrokaldian hildako gerrillari gisa aurkezten dituzten. Kolonbiako justiziakhalako 1.600 kasu baino gehiagoren berri izan du 2002. eta 2008. urteen artean20.

Uriberen politikak «terrorismoaren aurkako «gogortasuna» eta bakearen «bihotz handia» konbina-tzen ditu. Hala, talde paramilitarrekin abiarazitako «negoziazioa» bakea lortzeko eta egiturazkozigorgabetasuna gainditzeko ekarpen nabarmentzat jo dute. Talde paramilitarrekin abiarazitakoprozesua ez dator bat negoziazio politikoekin. Izan ere, edozer negoziaziotan jarrera antagonikoakizaten dira21. Halaber, ez da bake prozesua, ezta desmobilizazioa ere, eta are gutxiago heriotzareneskuadroiak desmuntatzeko prozesua.

Giza eskubideen aldeko erakundeek 21 «banda berri» inguru, gutxienez 10.200 kide izango lituz-ketenak, «berriz armatzen» ari direla egiaztatu dute22. Negoziazio horretarako onartutako araudia(Justizia eta Bakearen Legea) «desmobilizatutako» ia 36.000 lagunen % 1i soilik aplikatu zaio, eta ezdu bermatzen biktimen eskubideei buruzko nazioarteko estandarrak betetzen direnik23.

2006-2010 legegintzaldirako aukeratutako parlamentarien % 20k baino gehiagok paramilitarismoa-rekin loturak zituzten. Talde horiek diplomaziako24 eta kontrol organoetako goi kargudunekin–Erregistro Nazionalekoak, Ikuskaritzako Superintendentziakoak, Epailetzaren KontseiluNagusikoak, Estupefazienteen Zuzendaritza Nazionalekoak, Industria Militarrekoak (Indumil),Armadakoak, Segurtasunaren Departamentu Administratibokoak (DAS) eta Barne, Garraio,Komunikazio eta Atzerri ministeriokoak25 – harremanak dituztela ere ezagutu da. Beraz, ez dira «kasubakar batzuk», estatuaren egituran sendotutako botere mafiosoa baizik.

Gainera, Kolonbiako Gobernuak eskualdeko gizarte prozesuak ezegonkortzeko duen rola ezin daitekeaipatu gabe utzi. Kolonbia Ameriketako Estatu Batuen interesen aliatu estrategikoa da eta, harreman horisendotzeko, arlo militarreko lankidetza hitzarmen berriak sinatu zituzten, narkotrafikoaren aurkakoborrokaren aitzakiaz, eta fase honetan beste zazpi base militar26 jartzea eragiten du horrek.

8

20 Ikus http://www.semana.com/noticias-opinion-on-line/falsos-positivos-practica-vieja-ejercito/119383.aspx21 Javier Giraldo S. J.-ren «Cinco falacias en el proceso con los paramilitares» artikuluan, FICAk argitaratutakoan. 22 http://www.terra.com.co/actualidad/articulo/html/acu16920-unos-10200-hombres-en-bandas-emergentes-tras-desarme-paramilitar.htm 23 Hamasei buruzagi paramilitar Ameriketako Estatu Batuetara estraditatu izana gizateriaren aurkako krimenen zigorga-betasuna bermatzeko beste azpijoko bat da; hala, krimenen bultzatzaileak eta onuradunak ezkutatu nahi dituzte. 24 Salvador Arana (Txile), Luis Camilo Osorio (Mexiko), Jorge Noguera (kontsula Milanen), Juan José Chaux(Herbehereak), Jorge Visbal (Kanada), Camilo Ospina (ordezkaria Amerikako Estatuen Erakundean).25 «Infiltraciones 'paras' en varios organismos reveló el ex jefe de informática del DAS, Rafael García». El Tiempo, 2008koapirilaren 18a, http://www.eltiempo.com/justicia/2008-04-18/ARTICULO-WEB-NOTA_INTERIOR-4107018.html). 26 Orain artekoak Calin, Túmacon, Tres Esquinasen, Guajiran eta Araucan dituzte eta, 2009an sinatutako hitzarmenarenbidez, Palenqueron, Malambon eta Apiayn aire baseak, Tolemaidan eta Larandian armadaren baseak eta Cartagenan etaMálagan itsas baseak izango dituzte.

Page 10: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

27 Erakunde Nazional Sindikala (INS).28 Ikus CEACR: Askatasun sindikalari eta sindikazio eskubidearen babesari buruzko hitzarmenaren gaineko ohar indibi-duala, 1948 (87. zk.) Kolonbia (berrespena: 1976) Argitalpena: 2008 eta Arauak Aplikatzeko Batzordearen Txostena,Lanaren Nazioarteko 98. Biltzarra, Gai zerrendaren hirugarren puntua: Hitzarmenak eta gomendioak aplikatzeari buruz-ko informazioa eta memoriak, 2. zatia: zenbait herrialderi buruzko oharrak eta informazioa, 38. or.

3. INDARKERIA POLITIKOA ETA LANGILE KLASEAREN BAZTERKETA

Kolonbian, estatuaren indarkeria politikoak gehien eragindako sektoreetako bat antolatutako langi-leena izan da. Horregatik, lan eskubideak defendatzeko herrialde arriskutsuenetakoa da. 1986anLangileen Zentral Unitarioa (CUT) sortu zutenetik, sindikatuetako kide ziren 2.743 lagun hil dituzte27.Hamabost urte baino gehiagoz, Lanaren Nazioarteko Erakundeak eta Giza Eskubideen aldeko GoiKomisarioaren Bulegoak Kolonbiako estatuari eskubide sindikalak bermatzeko eskatu diote28 etamugimendu sindikalaren aurkako giza eskubideen urraketa larrietan dagoen zigorgabetasun ego-era gainditzeko.

Sindikalisten hilketak Kolonbian. 1986ko urtarrilaren 1etik 2009ko abuztuaren 7raGuztira

Urtea 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97Hilketa 34 60 125 85 47 90 140 200 104 224 274 170 2.704Urtea 98 99 00 01 02 03 04 05 06 07 08 09Hilketa 97 82 134 194 191 101 94 72 76 39 49 22Iturria: Giza Eskubideen Datu Bankua, ENS, Sindikatuak.

Bortxakeria guztia. 1986ko urtarrilaren 1etik 2009ko abuztuaren 7raBortxakeria mota Kasu Kopurua Ehunekoak %

Mehatxuak 4.418 42,6Hilketak 2.704 26,1

Indarrez lekuz aldatzea 1.611 15,5Atxiloketa bidegabea 633 6,1

Jazarpena 280 2,7Atentatua zauriekin edo zauri gabe 237 2,3

Desagerpena 190 1,8Bahiketa 162 1,6Tortura 79 0,8

Etxean indarrez eta legez kanpo sartzea 47 0,5Senideren bat hiltzea 3 0,0

GUZTIRA 10.364 100.0Iturria: Giza Eskubideen Datu Bankua, ENS, Sindikatuak.

Indarkeria fisiko handieneko uneak (hilketa eta atentatutan islatuta) lanuzteekin, grebekin eta lane-ko eskubideen pleguen negoziaketekin bat datoz. 1990eko hamarkada neurri neoliberalak zorrot-zen ezarri zituzten garaia izan zen (pribatizazioak, gizarte eskubideen murrizketak, atzerriko kapi-talaren sarrera). Zalantzarik gabe, mugimendu sindikalaren kontrako erasoaren helburua berauahultzea da; izan ere, antolaketa eta kontzientzia politiko handienetakoak dituen sektoretako bat daeta gizarte mugimenduko beste sektore batzuekin batasun maila handiak lortu ditu.

Azken urteetan, hilketen kopurua gutxitu egin da, hainbat faktorerengatik: (I) lan erreforma ezarritadago, (II) sektore estrategiko gehienak jabe pribatuen esku daude, pribatizazioen eta emakiden ondo-rioz, (III) 10 milioi hektarea ingururen nekazaritza kontraerreformak baliabideen ustiapena eta mega-proiektuak gauzatzea ahalbidetzen du, (IV) talde paramilitarrekiko «negoziazio» prozesuaren ondo-rioz, giza eskubideekin lotutako zifra positiboak erakustea beharrezkoa zen eta (V) erakunde sindika-

Page 11: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

lek eta giza eskubideen aldeko erakundeek sindikatuen aurkako indarkeria salatu dute, eta horrekmerkataritza askerako itunak sinatzea oztopatu du (batez ere AEBekin). Kontua ez da giza eskubideeneta langileen egoera hobetu izana, estatuko indarkeriaren konfigurazioa aldatu izana baizik29.

Jarduera ekonomikoaren arabera, arau-hauste gehienak nekazaritza sektorean gertatzen dira(Sintrainagro, Fensuagro, Sintrapalmas); zehazki, % 41. Erauzketen sektorean (USO), ia % 5;Osasunaren, hezkuntzaren eta etxeko zerbitzu publikoen sektorean (Fecode, Anthoc, Sintraemcali,Sintraemdes, Aspu, Sintraelecol), % 45; hezkuntzaren sektorean larria da. Eta, justizian (Asonal Judicialeta Aseinpec) ia % 3.

Sindikatuetako kide diren pertsonen aurkako estatu indarkeria kasuetan, zigorgabetasuna egituraz-koa da. Hilketen % 22an soilik izaten da egileari buruzko informazioa eta, kasu horien % 65ean,paramilitarrak izaten dira ustezko erantzuleak, % 23,4an gerrillak eta % 8,2an indar publikoa.Uriberen gobernuak iraun duen ia zortzi urteetan, 500 buruzagi sindikal baino gehiago hil dituzte,eta horietako batzuk borrokaldian hildako gerrillari bezala aurkeztu dituzte30.

Hilketa gehien izandako sindikatuak 1986-2009

Sindikatuaren izena Sigla Kopuruaº Generoa1. Sindicato Nacional de Trabajadores Sintrainagro 844 femeninoa 27de la Industria Agropecuaria maskulinoa 8172. Federación Colombiana de Educadores Fecode 830 femeninoa 166

maskulinoa 6643. Unión Sindical Obrera USO 115 femeninoa 1

maskulinoa 1144. Asociación Nacional de Trabajadores y Empleados Anthoc 58 femeninoa 24de Hospitales, Clínicas, Consultorios y maskulinoa 34Entidades dedicadas a la Protección de la Salud5. Sindicato de Trabajadores Sintraelecol 46 femeninoa 1de la Electricidad de Colombia maskulinoa 456. Asociación Nacional de Funcionarios Asonal Judicial 45 femeninoa 8y Empleados de la Rama Judicial maskulinoa 377. Sindicato Unitario de la Industria Sutimac 38 femeninoa 0de Materiales para la Construcción maskulinoa 388. Asociación Sindical de Trabajadores Aseinpec 32 femeninoa 0del Instituto Nacional Penitenciario maskulinoa 329. Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria Fensuagro 30 femeninoa 1

maskulinoa 2910. Sindicato de Trabajadores Sintraemcali 22 femeninoa 0de las Empresas Municipales de Cali maskulinoa 2211. Sindicato Nacional de Trabajadores Sinaltrainal 22 femeninoa 1de la Industria de Alimentos maskulinoa 2112. Sindicatos de Conductores Sincontaxcar 21 femeninoa 0de Taxis de Cartagena maskulinoa 2113. Sindicato de Trabajadores y Empleados Sintraemsdes 20 femeninoa 0de Servicios Públicos, Autónomos e Institutos maskulinoa 20Descentralizados de Colombia

10

29 Hilketak eta atentatuak gutxitzearekin batera, sindikalisten eta haien senideen aurkako heriotza mehatxuak, askatasungabeziak, atxiloketak eta bizileku bortxaketak eta indar publikoaren erakundeek egindako arau-hausteak areagotu egindira. 30 Positibo faltsuak izenez ezagututako fenomenoa. Modalitate horren bidez, 23 sindikatutako 49 buruzagi hil dituzte(Iturria: INS).

Page 12: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

14. Sindicatos de Trabajadores de Empresas Sintrapalmas 19 femeninoa 0de Palmas, Oleaginosas y Similares maskulinoa 1915. Asociación Sindical de Profesores Universitarios Aspu 19 femeninoa 0

maskulinoa 19Iturria: Giza Eskubideen Datu Bankua, ENS, Sindikatuak.

Duela gutxi, Segurtasunaren Departamentu Administratiboaren (DAS) zuzendari ohiari, JorgeNoguerari, buruzagi sindikalak garbitzeko paramilitarrekin elkarlanean aritu izana leporatu diote31.Era berean, enpresa transnazionalak sindikatuetako kide diren langileen hilketen eta haien aurkakobestelako krimenen erantzule direla ere jakina da.

Estatuko indarkeria erabiltzeaz batera, erakunde sindikalen funtzio soziala deslegitimatzeko dis-kurtsoak bultzatu dituzte32, eta Álvaro Uribe presidenteak bere plataforma politikoan (EstatuKomunitarioa, Garapena Guztiontzat), jarduera sindikala aldatzeko ekimena sustatzen du. Horrenbidez, eredu aldarrikatzailea eredu parte hartzaile bilakatu nahi du, enpresak koadministra ditzan,berak «kontratu sindikal» deitzen duenaren bidez.

3.1. ASKATASUN SINDIKALERAKO BESTE MUGA BATZUK

Kolonbian, 18 milioi langile daude. Langabezia tasa ofiziala % 15ekoa da, eta sindikazio tasa%5,11koa. Ordezkaritza sindikal txiki horren arrazoia, hein handi batean, mugimenduaren aurkakoindarkeria sistematikoa izan da. Dena den, ez dira baztertu behar bestelako faktoreak, besteakbeste: sindikatzeko askatasunerako eskubidea (greba egiteko eskubidea barne) mugatzen duenlaneko legedia, gizarte borrokaren kriminalizazioa, estatuak eta enpresariek ezarritako sindikatuenaurkako politikak eta lan harremanen malgutasuna eta deserregularizazioa33. Egoera horrek era-kunde sindikalei lan baldintzak negoziatzeko gaitasuna kendu die.

1. Sindikatzearen bilakaera Kolonbian 1947 – 2005URTEAK 1947 1965 1974 1984 1996 2002 2005Afiliazioa 165.595 700.000 835.200 873.442 876.005 853.944 831.047Sindikatze tasa 4.7 13.4 12.5 9.3 6.0 4.93 4.60Iturria: Gizarte Babes Ministerioaren Errolda eta ENS

2. Konbentzioak, hitzarmena eta kontratazio kolektiboaren estalduraURTEA 2000 2001 2002 2003 2004 2005 *

Konbentzio Kolektiboa 496 328 492 173 434 200Hitzarmen Kolektiboa 153 149 204 110 192 160Kontratu Sindikala 4 6 4 1 2 0

Guztira 648 483 700 284 628 360Iturria: Gizarte Babes Ministerioa eta ENSren kalkuluak *2005eko azaroaren 29ra arteko datuak

Lan arloko politika neoliberalek bi lan erreforma eragin dituzte (50. Legea, 1990ekoa eta 789. Legea,2002koa34) eta, politika horien arabera, egiturazko eta iraupen luzeko langabezia estatuak lan alo-

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

31 http://www.colectivodeabogados.org/Llamado-a-juicio.32 Erakunde sindikalei herrialdeko egoera ekonomiko txarraren, zergen defizitaren, langabeziaren eta hazkunde ezarenerantzule izatea egozten zaie. 33 Laneko kostuak murrizteko, muga zehatzeko kontratuak sinatzea, hirugarrenen bidezko azpikontratazioa eta lan elkar-tuko kooperatiben erabilera sustatzen dira edota, kontratu zibilak egitea, lan kontratuek ekartzen dituzten betebeharraksaihesteko.34 Legearen erreforma horrekin, Lan Ministerioa deuseztatu egin zuten.

Page 13: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

rrean parte hartzearen eta soldaten zurruntasunaren ondorio da. Dena den, neurri liberalizatzaileeksoldatapekoen bizi-baldintzak eta lan merkatuaren egoera eskasak txartu dituzte. Gainera, ez dutelangabezia tasak murrizten lagundu.

Kolonbian lan egiten duten pertsonen bi herenek oinarrizko soldata baino gutxiago jaso dute; hauda, pobreak dira. Gizarte Segurantzari dagokionez, langileen % 30ek soilik kotizatzen du pentsio sis-teman, % 35 arrisku profesionalen sistemako kide da eta, % 41, osasun kontribuzio erregimenekoa.Horrek esan nahi du 12 milioi langile inguru Gizarte Segurantzaren babesik gabe daudela.Kolonbian, lau adin nagusitik batek baino gutxiagok jasotzen du pentsioa. Umeen lan tasa % 14,3koada. Oro har, gazteek eta emakumeek sektore informalean eta ordainsari txikiko lanetan egiten dutelan, eta emakumeen langabezia tasa gizonezkoena baino % 6 handiagoa da.

Kolonbiako estatuak hainbat konpromiso hartu baditu ere, era guztietako trabak ipintzen ditu langi-leak sindikatuetako kide bilaka daitezela galarazteko. Besteak beste, erakunde sindikaletan izenaemateko eskaera zuzenean ezeztatzen dute, enplegatzaileek eskatuta edo Ministerioko funtziona-rioaren ekimenez; sindikatuen estatutuen erreformei, zuzendari batzordeen aldaketei edo estatu-tuen aldaketei uko egiten diete, eta sindikatuaren autonomian sartzen dira.

3.2. KOLONBIAKO ENPRESA MULTINAZIONALAK ETA GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK35:

SINDIKATUEI ERASOTZEA ERRENTAGARRIA DA

Kolonbian ezarritako neoliberalismoak lan merkatua deserregularizatu du, gizarte eskubide gehie-nak sektore pribatura eraman ditu eta baliabide naturalak ateratzea bermatu du. Atzerriko enpresekneoliberalismoari ezezik, erakunde sindikalen eta komunitateen aurkako krimenei ere probetxuaatera diete.

Ondoren, horietako batzuk aipatuko ditugu eta Espainiako kapitala dutenak bereziki nabarmendukoditugu. Enpresa horiek Europar Batasunaren merkataritza askerako itunean interesa dute, gainera36.

- Drummond Company: talde paramilitarren bidez hiru buruzagi sindikal hil izana lepora-tzen diote. Buruzagiek hamabi orduko lanaldian bazkaltzeko ordu erdi izatea eskatzen ziotenenpresari, besteak beste.

- Coca Cola Company: bederatzi sindikalistaren ustezko hilketarengatik auzitara eramana.

- Oxy37: aire indarrak Santodomingoko bidezidorrean (Arauca, 1998ko abenduaren 13an)egindako bonbardaketaren erantzulea da, enpresak koordenadak eman baitzituen. 17 hilda-ko eta 25 zauritu eragin zituen. Gainera, Alirio Martínez, Leonel Goyeneche eta Jorge Prietoburuzagi sindikalen heriotza (2004ko abuztuaren 5ean) ere leporatzen diote, baita LaCabuya herriko sarraskia (1998ko azaroaren 20an), eta 2002, 2003 eta 2005eko masako atxi-loketak ere (118 lider sozial eta sindikal atxilotu zituzten).

- Chiquita Brands: lehen, United Fruit Company izenez ezaguna, zoritxarrez, enpresakKolonbiako talde paramilitarrekin loturak zituela onartu zuen, eta horregatik 25 milioi dolarordaintzera zigortu zuten, baina Kolonbian ez dago auzipetuta.

12

35 Informazio gehiago izateko, jo Kolonbiako Herrien Auzitegi Iraunkorrera (TPP):http://www.omal.info/www/rubrique.php3?id_rubrique=2436 Europako Parlamentuan merkataritza askerako ituna onartzeko dago, joan den martxoan, bederatzigarren negoziake-ta saioan, hitzarmena lortu ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.recalca.org.co/37 Repsol YPF OXYren bazkidea da. Repsoleko akziodun nagusiak Kataluniako La Caixa bankua (% 31), Bilbao VizcayaArgentaria bankua (% 9) eta Iberdrola (% 3,5) dira.

Page 14: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

- EMGESA: ENDESA transnazionalaren filiala, Sintraelecol sindikatuko afiliatuen lan eskubi-deak urratzea leporatzen diote.

- Telefónica: Komunikazioetako Langileen Batasun Sindikalak (USTC) langileen elkartzekoeskubidea urratzea eta sindikatzen saiatu direnak kaleratzea leporatzen dio (2007an, 1.200kaleratze baino gehiago).

- UNIÓN FENOSA: Sintraelecolek bizitzeko eskubidea urratzea, tortura eta tratu krudel,ankerra edo iraingarria egozten dizkio. Enpresak egiten duen sindikatu horretako kideenestigmatizazioa bat dator legez kanpoko talde armatuek azken urteetan gertatutako hainbatafiliaturen heriotza justifikatzeko erabilitako argudioekin. Hildako buruzagi sindikalen artean,ondokoak daude: Iván Franco (2000ko martxoaren 19a), Javier Jonás Carbono Maldonado(2000ko ekainaren 9a), Edgar Manuel Ramírez Gutiérrez (2001eko otsailaren 22a), VíctorCarrillo (2001eko martxoaren 1a) eta Martín Contreras Quintero (2001eko urriaren 23a).

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

Page 15: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

4. LANGILE KLASEAREN ERANTZUNA ESTATUKO TERRORISMOAREN

AURREAN

Erakunde sindikalek beti jakin izan dute gizarteko beste sektore batzuekin lankidetzan aritzea zeingarrantzitsua den, gizarte mobilizaziorako eta herritarren eskubideak defendatzeko. Hala lortudituzte Koalizio Demokratiko Handia bezalako espazioak, gizarte erakundeen eta oposizioko alder-di politikoen artean.

Gizarteko beste sektore batzuekin elkarlanean aritzeari esker, 2003an –Uribe presidenteak arra-kasta handia zuen unean–, joera neoliberaleko murrizketak (adibidez, estatuaren neurria txikitzea,soldatak izoztea, erretiratzeko adina handitzea, besteak beste) onartzeari buruzko erreferendumairabaztea lortu zuten, abstentzio aktiboa eskatzen zuen kanpainaren bidez.

Krisi humanitarioa eta giza eskubideen urraketa sistematikoa direla eta, borroka sindikalaren hel-buruen barruan, espazio demokratikoen zabalkuntza, bizitzaren errespetua eta gatazka armatuarenirtenbide politiko negoziatua sartu dituzte. Era berean, pobrezia egoerak, pribatizazioek eta enpre-sa multinazionalak natur baliabideez jabetzeak bultzatuta, erakunde sindikalak subiranotasunarenalde, gizarte eskubideen alde eta merkataritza askerako itunen aurka borrokatzen dira.

Talde paramilitarren zigorgabetasun prozesuaren markoan, biktimek egia ezagutzeko, justiziarakoeta kalte-ordain osoa jasotzeko eskubideak dituztela aldarrikatu dute. Gainera, mugimendu sindika-laren aurkako indarkerian estatuaren erantzukizuna nabarmendu dute, eta larritasuna zein sistema-tikotasuna kontuan hartuta, genozidiotzat jo daitekeela adierazi dute. Lan eskubideen aldeko borro-ka sistema demokratikoen parte dela aitortzea krimenak berriz ez errepikatzeko baldintzetako batda.

Nazioarteko salaketen eta nazioarteko mugimendu sindikalarekin egindako aliantzen ondorioz, hil-keten, sindikalismoaren aurkako erasoen indize altuei eta zigorgabetasunari buruzko eztabaidapublikoa piztu da, eta egoera horrek Kolonbiako Gobernua kaltetu du merkataritzako hitzarmenaksinatzeko orduan, adibidez, Ameriketako Estatu Batuekin. Hala ere, beste itun batzuk sinatu dituzte;esaterako, Europar Batasunarekin, Espainiak Kolonbian inbertitzeko ezinbestekoa (bertan, 170enpresa inguru ditu).

Halako itunak onartzeak Europako herritarrei eragingo die, lanpostuak deuseztatuko eta lan bal-dintzak okertuko dituztelako. Iparraldeko eta hegoaldeko herrien arteko elkartasuna eta lankidetzabeharrezkoak

14

Page 16: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa

Page 17: KOLONBIAKO SINDIKALISMOA ETA ESTATU TERRORISMOAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14... · arteko gerra zibila izan zen. Garai hori Indarkeria izenez ezagutzen

ORAIN ARTE ARGITARATURIKOAK

http://www.labsindikatua.org/formakuntza/iparhegoa/argitalpena/Haritik

1. Klase borroka Europar Batasun berrian: eraikuntza europarrerako estrategia sindikala. -2004-

2. Euskal fiskalitatearen azterketa. Análisis de la fiscalidad vasca. -2004-

3. Gizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute. -2005-

4. Egungo Europako itun konstituzionalari EZ. -2005-

5. Jai egunak bizi egunak. Igande eta jaiegunetan itxita. -2005-

6. Enpleguari buruzko txostena. 2004 urtea. -2005-

7. Bolkestein mehatxua. La amenaza Bolkestein. -2006-

8. Elkarrizketa soziala, negoziazio kolektiboa eta generoa. -2006-

9. Herri Palestinarraren errealitateari buruzko elkartasun zertzeladak. -2007-

10. Energia nuklearra ez da etorkizuneko energia. -2007-

11. Kalitateko enplegua, bizi baldintza duinak lortzeko. Un emploi de qualite, pour parvenir a desconditions de vie dignes. Analyse des politiques d’emploi et alternatives -2008-

12. Egungo krisialdi ekonomikoa aztergai. -2008-

13. Langileok krisia aurrez aurre -2009-

14. Politika fiskala eta aurrekontu politika. Funtsezko tresna ondasunen banaketarako eta aldaketasozialarako -2009-

16