Klasizismoko Musika Eta Musikagileak

download Klasizismoko Musika Eta Musikagileak

of 10

description

Musika

Transcript of Klasizismoko Musika Eta Musikagileak

KLASIZISMOKO MUSIKA ETA MUSIKAGILEAK

KLASIZISMOKO MUSIKA ETA MUSIKAGILEAK

1.1 SARRERA Musika landu guztiari, ia beti, "musika klasikoa" esaten zaion arren, klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoa artean garatzen den musika estiloa da (1750-1827). Neoklasizismo artistikoaren aldi berean garatzen da. Musikan, 1750 urtetik 1827.urtera bitarteko garaia hartzen du KLASIZISMOA. Klasizismoak errealitatearen perfekzio formala adierazi nahi du. Mundua eta gizikia zera eder eta perfektu gisa ikusteko joera zegoen. Klasizismoak izaki harmoniko gisa adierzten du pertsona, eta gizarte perfektu gisa. Historian lehen aldiz, musikagileak artista independete gisa onartzen eta miresten hasi zen gizartea. Haydni eta Beethoveni esker. Haydn sinfoniaren aitzindaritzat hartua da, Mozartek inork baino hobeto erakutsi zituen klaizismoko artearen balioak eta Beethovenek Erromantizismoko artearen balioak eta Beethovenek Erromantizismorako jauzia egin zuen.

Garai hartan, opera garrantzi handiko generoa izan zen.1.2. KLASIZISMOKO MUSIKAREN EZAUGARRIAK: Musika alaia, ederra eta distiratsua

Doinuaren simetria, oreka eta erregulartasuna da musika mota honen helburua.

Musikan ez dira kontraste handiak ematen (Barrokoko musikarekin alderatuz)

Kantuak eta musika instrumentalak perfekzioa lortu zuen

Klabezina baztertu zuten eta pianoak garrantzia handia hartu zuen.

Operak berrikuntza handiak jasan zituen: opera libreto batean oinarritzen hasten da, koruari eginkizun dramatikoagoa ematen hasten da, oberturak garrantzia handia hartzen du...

Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak bidertu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz.1.3. ORKESTRAKO INSTRUMENTU BERRIAK

Orkestra klasikoan zenbait aldaketa txertatu ziren,

Ordura arte nagusi izan zen klabea; dagoeneko ez zen erabiltzen.

Bi musika tresna berri adierazgarriren hotsak sartu zituzten; tronpa eta klarinetea.

Klarinetea:

Haize instrumentu zilindrikoa, egurrezkoa, mihia eta giltzak dituena notak sortzeko.

Tronpa:

Metalezko haize instrumentua. Aho konikoa du, eta zirkularrean kiribildutako hodi luze bat, pabilioi handi batean amaitzen dena.

Garrantzi handiko instrumentu tekladun bat agertu zen: pianoa.Pianoa:Tekladun musika-tresna hau Cristfori italiarrak egin zuen lehenengoz. Mailutxoek kolpaturiko harizko musika-tresna da; mailutxo horiek, halaber, tekla batzuk ordenatzen dituen mekanismo baten bidez hasten dira jardunean

1.4. ORKESTRA KLASIKO BERRIA Orkestrak ezin besteko hazkundea izan zuen. Handitze hori harizkoen familian izan zen; familia hori lehengo musika-tresnek osatzen zuten. Gainontzeko musika-musika tresnak gutxi gorabehera lehengoak dira, bi klarinete eta bi tronpa izan ezik.

Oinarrizko aldaketak hiru dira:

Klabea nahiz baxu jarraia kendu.

Tronpa zein klarinetea sartu.

Harizkoen kopurua handitu.

Klasizismoan, orkestra zabaldu behar izan zuten, sinfonia interpretatu ahal izateko.

1.5. MUSIKA-TRESNEN BIDEZKO ADIERZPENAREN FORMAK. Garai honeta gauzarik garrantzitsuena formeneta arauaren errespetua da; izan ere, Klasizismoak perfekzio hori lortzeko, oinarrikoa musitaren legeak errespetatzen ditu. Garai horretan, bi forma instrumentalale garantzi handia hartu zuten: Sonata eta Sinfonia.

1.5.1 Sonata

Sonata Barrokoan sortu zen, baina aldatu egin zen, eta musikagileak nahitaez jarraitu beharreko forma oso zorrotza ezarri zen. Hiru edo lau aldi nahiz zati izan ditzake (sonata hirukoa edo laukoa).

Lau mugimendu horietako lehenari sonataren eskema deritzo, eta horrek, orain ikusi dugunez, hiru zati ditu.A

AzalpenaB

GarapenaA

Azalpena

1.5.2. Sinfonia

Sinfonia orkestrarako sonata handia da. Hori dela eta, orain aztertu dugun forma dauka; baina, tresna bakar batek barik orkestra osoak jotzen duenez, apur bat konplexuagoa izaten da.

Oinarrian sonata bada ere, sinfoniak zenbait eragin jasotzen ditu. Horien artean, operaren obertura dugu.

XVIII. mendean, sinfoniak lau aldien erabilera hartu zuen, sonataren eskema orokorrari jarraituz:

1.aAllegro2.a

Adagio edo Andantea3.a

Minuettoa edo Scherzoa4.a

Allegro finalea edo Rondoa

1.6. AHOZKO ADIERZPERNAREN FORMAK: OPERA KLASIKOA

Klasizismoa iristean, ahozko musikak, Opera hain zuzen, berrikuntza handia izan zuen. Aldaketa horiek Gluck-ek eta Mozartek egin zituzten: Lehengo musikaren gehiegizko apaindurak ezabatu.

Koruaren erabilera berrira, eginkizun dramatikoa emanez.

Orkestra klasikoa gauza guztietarako erabili.

Libretoa berritu, lana libreto horretan oinarrituz konposatzen da, eta zaindu egiten dira beraren ezaugarri dramatikoak.

1.7. MUSIKA INSTRUMENTALA LANDU ZUTEN EGILEAK.

Klasizismoan, Haydn eta Mozart musikagile handiak nabarmendu ziren baita Beethoven ere, musikagile klasikoa eta erromantikoa, aldi berean.

Joseph Haydn (1732-1809), sinfoniaren aita.

Rohraun (Austria) jaio eta nobleziaren esanetara lan egin zuen musikagile alemana da. Sinfoniaren aita dela esaten da, beraren bidez forma hori musika klasikoaren protagonista bihurtu baitzen; hain zuzen ere 104 sinfonia konposatu zituen. Esterhazy printzearen musikagile ofiziala izan zen, eta horrenbestez, beraren lanek joera aristokratikoa zuten, nahiz eta herriko doinuetan oinarritura zeuden.

Horrez gain, harizko laukotearen (bi biolin, biola bat, eta biolontxelo bat) sortzailea izan zen.

Hona hemen bere lanik aipagarrienak (musika instrumentala):

Sinfoniak:La Chae, LOurs, La PouleetaOxford.

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791) musitaren jenioa.

Inoiz izan den musika sortzailerik handienetarikoa izan zen Mozart, haur prodigioa, hain zuzen ere, 4 urterekin pianoa jotzen zuen, eta 6-7 urterekin zenbait lan koposatuak zituen dagoeneko. Mozart Salzburgon jaio zen musikari familia oparo batean, hori dela eta bere gurasoak izan ziren bere lehenengo maisuak. Bizitza laburra izan bazuen ere, 800 lan inguru konposatu zituen. Mozartek denetariko lanak konposatu zituen, instrumentalak nahiz ahozkoak.

Bere nagusia eta mezenas zen Salzburgoko Artzapezkikuaren kontra altxa zen, beraz, askatasunean bizi eta konposatu zuen lehen musikaritzat hartzen da, baina Artzapezkikuak bere kontra egin zuen eginiko mespretxua zela eta, eta hori dela eta lanik gabe eta pobrezian hil zen.

Sinfonien artean, azken hirurak dira bikainenak: 39.a, 40a, eta 41.a.1.8. OPERA KLASIKOAREN EGILEAK.

Cristoph W. Gluck (1714-1787)

Jatorriz alemana zen arren. Parisen estreinatu zituen obra gehienak. Gluckek egin zuen Barrokotik Klasizismorako bidea, operan. Lan aipagarrienak ditu Orfeo eta Euridize, baina berritzaileenak Ifgenia Aulidien eta Ifgenia Tauriden izan zieren (Parisen idatzi zituen).

Mozarten operak.

Mozarten operak tarte berezia dua. Izan ere, XVIII.mendeko operako maisu handia da Mozart.

Mozart XVIII. Mendeko operaren musikagile nagusia izan zen; bere lorpen nagusia Italia, Frantzia eta Alemaniako joerak biltzea izan zen, estilo berria sortzeko, bai eta opera mota guztiak lantzea ere.

Hona hemen bere lanik garrantzitsuenak:

OperaK:Singspiela, Bahiketa harenean(El rapto en el serrallo),Xirula Magikoa, Figaroren ezteiak, Don Giovanni, Cos fan tutte...

Musika erlijiosoa:Requiem, Koroazioaren Meza.1.9. LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770-1827). Sinfonismoaren goren unea.

Beethoven inoiz izandako musika sortzaile nagusienetarikotzat hartzen da. Ezin daiteke esan Bach edo Mozart baino garrantzitsuagoa den; nolanahi ere, musikaren gailurretariko bat dela esan daiteke.

Bonnen jaio eta giro pobrean hazi zen. Hamaika urte zituela, pianojoletzat aurkeztu zen.

Vienan Haydnen ikaslea izan zen; baina gutxira, entzumen arazoak izan zituen, eta laster gor gelditu zen; horren ondorioz, eta bizitzan izandako etsipen ugarien eraginez, izaera zakarra izan zuen. 1827 hil zen, ospea lurtu ondoren eta mundu osoan miresten zutela.

Klasizismoan hasi zen nabarmentzen,eta Erromantizismorantz bilakatu zuen musika; ondorengo musikagile guztiek beraren eragina izan zuten.

Beethoven lanean, hiru aldi bereizten dira:

1. 1800era arte (piano jardun eta Sonata Patetikoa eta Lehengo nahiz Bigarren Sinfoniak konposatu zituen).

2. 1815era arte doa ( erromantizismoaren ezaugarriak agertu ziren, eta Sinfonia Heroikoa, Bostarren nahiz Seigarren Sinfoniak, Enperadorea pianorako kontzertua eta Fidelio opera konposatu zituen).

3. Vienan hil arte, erabat romantikoa (Bederatzigarren Sinfonia eta Missa Solemnea).

Beethoven lanaren ekarpenak eta garrantzia:

Garrantzia eman zion musikari, musika pertsona erromantikoaren hizkuntza nagusi bihurtu zen.

Jeinu erromantikoaren prototipoa da; musikoengan ez ezik, eragin handia izan zuen pintore eta literaturan ere.

Sinfonia goren unera eraman zuen; aldi berean, forma hori musika-adierazpenaren gailurra izan zen pentsaera erromantikorako.

Beethovenetik aurrera, konposatzea ez da (teoria klasikoak zioen bezala) artistaren borondateari ezarritako arau batzuk betetzea; aldiz, munduari buruz norberak dituen sentimenduak eta ideiak adieraztea da.