Kaseda

6
KASEDA MAITANE PEREZ DE HEREDIA ERIKA URBELTZ

description

Kaseka herriari buruzko informazioa

Transcript of Kaseda

Page 1: Kaseda

KASEDA

MAITANE PEREZ DE HEREDIAERIKA URBELTZ

Page 2: Kaseda

Kaseda, Nafarroako hego-ekialdean kokatzen da, Zangozako merindadeko hegoaldeko muturrean.Udalerriak Zare eta Oibarrekin egiten du muga iparraldean, Zangozarekin ekialdean, Galipentzurekin mendebaldean, eta Zarrakaztelurekin hegoaldean.

Kokapena Nafarroan

Erliebeari buruz, mendi txikiak ditu inguruan eta laua da paisaia.

Ibairik gertuena Aragoi da, ibai luzea eta emaritsua da.

Kasedako klima mediterraneo kontinentala da. Hau da, neguan hotza egiten du eta udan beroa.Urteko batez besteko prezipitazioak 400-600mm ingurukoak dira eta 60-100 egunetan jausten dira, batez ere udazken eta neguan.Urteko batez besteko tenperatura 12ºC eta 14ºC artekoa da, udan tenperatura 35ºCetara eta neguan 0ºC gradura jeisten direlarik.Neguak hotzak eta euritsuak dira, eta udak beroak eta lehorrak.

Page 3: Kaseda

Aldaketa termikoak nahiko handiak dira, udaberri eta udazkeneko batzuetan temperatura maximoa eta minimoaren artean 20 graduko aldeak egon daiteke.

Biztanleriari dagokionez,1.039 dira biztanle ditu kopuru eta adinari begira.Biztanleen lanbideak, baratzak eta fabrika dira.

Gaztelania da herrian mintzatzen den hizkuntza. Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen abera Kaseda eremu ez euskalduneko udalerrria da, eta hori dela eta , hizkuntza ofiziala bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera , herritarren %4,43k zekien euskaraz hitz egiten.

Herrian gastronomia aberatsa dute, baratzeko produktoekin betez ere. Plater tipiko bat dago eta hauxe da: Caceriles madalenak batzuk dira.

Herriko ikuspegia

Kasedako jaiak irailaren 9aren inguruan ospatzen dira, erlikia santuen omenez. Horrez gain, otsailean Agate Deunaren eguna, eta maiatzaren 15ean San Zoilo baselizarako erromeria antolatzen da.

Page 4: Kaseda

Kasedako jaiak

Historia: Kaseda Oibarko udalerrietako bat izan zen Erdi Aroan zehar. 1129an Alfonso I.a erregeak Daroca eta Soriako foruak eman zizkien kasedatarrei, gaur egun, udaleko artxiboan gordetzen den dokumentu baten bidez. 1413an Carlos III.a erregeak herritarren kaperatasuna onartu eta berretsi zuen. Juan II.ak, herriak gerretan emandako laguntza eskertzeko, jarlekua eskaini zion Kasedari Nafarroako korteetan, Kaseda "udal on" izendatuz. Horrez gain, bere alkatea eta asteroko merkatu bat antolatzeko eskubidea eman zizkion. Merkatua asteazkenean antolatzen zen. Eskubide haiekin batera, Kasedatarrak herritar libre deklaratu zituen.Kaseda, Aragoiko erresumaren mugatik gertu zegoen, eta horregatik, erresuma horren aurkako gerretan, Nafarroako erresumaren gotorleku izan zen. Gaur egun, antzinako harresi eta dorretxearen aztarnak ageri dira Kasedako plaza nagusiaren alboan. Antzina, gaztelua izan zen herriaren gunerik altuenean.1512an Gaztelak Nafarroa konkistatzean, herritarrek Albako dukearen esana bete zuten, honek udalerriko pribilegio eta ohiturak betetzen jarraituko zuela aginduz. Horrez gain, Kaseda Nafarroan jarraituko zuela agindu zuen.

Page 5: Kaseda

Berkonkista saiakera

1521ean Nafarroako eta Frantziako gizonez osaturiko Asparrosko jaunak zuzenduriko ejerzitoak Nafarroa berkonkistatzeko saiakera egin zuen. Gaztelako ejerzitoak eta Naiarako duke erregeordeak Iruñetik ihes egin behar izan zuten, erasoa zela eta. Kaseda, Zangoza eta Esako herritarrek Esako zubian Calahorrako konpainiari eraso egin zioten.Asparrosko jaunak Noaingo borroka galtzean, Naiarako dukeak egoera kontrolatu eta Nafarroa berriz kontrolatzea lortu zen. Ondoren, Gaztelako okupatzaileen aurka egindakoei lagundu zietenak epaitu eta zigortu zituzten, horien artean, kasedatar batzuk.

XIX. mendetik aurrera Napoleonen inbasioan, Javier de Minaren gerlarietako batzuek Kasedan hartu zuten ostatu. 1810eko abenduaren 26an, gerlariek jazarrita ihesean zebiltzan soldatu frantsesak erreka igarotzen saiatu ziren.

Hurbiltzen bazarete ongi etorriak izanen zarete eta egun batzuk gustura igarotzeko

aukera izanen duzue. ANIMATU!

Page 6: Kaseda