Kaseda

5
KASEDA, G U R E H E R RI K U T T U N A Odei eta Aritz

description

Ikasleek idatzitako lana

Transcript of Kaseda

KASEDA,G U R E H E R RI

K U T T U N A

Odei eta Aritz

Guk testu hau idatzi dugu asko maite dugulako gure herri kuttuna.

Kaseda, Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dago, hain zuzen ere, eta hauek bere mugak dira: iparraldean Zare eta Aibar aurkitu ahal ditugu, hegoaldean Zaharragaztelu; ekialdean Zangotza, eta, mendebaldean, Gallipentzurekin muga egiten du.

Aragoi ibaiak Kasedako zubia zeharkatzen du.

Erliebeari dagokionez, herri aldapatsua da eta Bardeak, lautadarik famatuenak, Kaseda herriaren ondoan daude. Inguruan mendi batzuk daude, baina ez daukate zuhaitzik ezta berderik ere, zonalde lehorra da.

Bardeak, Kaseda ondoan

Hidrografia dela eta, Aragoi ibaia luzea, emaritsua, ur asko eramaten du, eta erregimen irregularrekoa da, hau da, urtean zehar ur kantitate desberdina eramaten du baina neguan, udan baino gehiago. Mediterraneo isurialdera isurtzen du ura.

Aragoi ibaia Kasedatik

Kasedako klima Mediterraneo kontinentala da. Udan 35ºC inguru eta neguan 0ºC azpiko tenperatura egiten du. Kontraste handikoa da.Udak oso beroak izaten dira, berriz, neguak oso hotzak.

Zonaldean animalia eta landare batzuk aurkitu ahal ditugu; horien artean txoriak, ardiak; hauekin gertatzen dena oso berezia da, Pirineoetatik etortzen dira negua pasatzera. Normalean festa handi bat ospatzen da ardiak Pirineoetatik jeisten direnean eta jende asko ateratzen da ikustera. Beren artzaiekin iristen dira.

Eguzkiloreak ere badaude, Kaseda inguratua egoten da eta kolore politak jartzen dituzte.

Kultura

Kasedako kultura dela eta, Gazteleraz hitz egiten dutela esan daiteke. Ez daude eraikin famatuak baina musika talde bat dago Txurrumuski deituta, eta musika tresna hauek jotzen dituzte: Saxofoia, trompeta, txindatak eta biolina. Festetan petardoak botatzea oso tipikoa da. Janari tipiko batzuk jaten dituzte, eta horien artean, urdai azpikoa eta gazta.

Biztanleria

Biztanleria dela eta 1.039 biztanle zeuden 2009an. Ia denak aitonak eta

amonak dira orain, biztanleria ez da oso gaztea. Dendetan lan egiten dute gehienek baina batzuk nekazaritzan eta abeltzaintzan. Jende askok ere herritik kanpo lan egiten du industrian eta zerbitzuetan.

Historiari dagokionez, Erdi Aroan, Alfonso l. a erregeak Daroka eta Soriako foruak eman zizkieten Kasedarrei. Erdi Aroan Kaseda, Aibarreko ibarrean egon zen. Juan ll.ak Kasedarrei borroketan lagundu zien eta askoz gauza gehiagotan ere, horri esker lorpen handiak izan zituzten mementu hartan.

Etorri Kasedara eta oso ongi pasatuko duzue. Baina festetan etortzen bazarete izugarriak dira. ANIMATU!!!

ARITZ ETA ODEI