Kartografia Errealitatea deformatzeko artea - argia.eus · batez ere, mapagintza agintarientzat...

5
2012KO UZTAILAREN 1A 5 - A S T E K O G A I A - Gure planeta zatika nahiz osorik irudikatzeak desitxuratzea ekarri du beti berarekin. Hasieran, oztopo teknikoengatik, lurra biribila zela jakitean, esfera plano bihurtzeagatik, eta, batez ere, mapagintza agintarientzat alor estrategikoa izan delako eta mapak nahieran aldatu eta erabili dituztelako. Eta gurean, Euskal Herria oinarririk gabeko asmakizuna omen delako. ANTZINA, lurra ibai handi batez inguratutako disko laua zen (edo hori uste zuten lurtarrek). Dakigula, Miletoko Tales izan zen, K.a. VII. mendean Lurra esferikoa dela esan zuen lehena. Baina ez zuen arrakasta handirik izan, eta mundua marrazteko diskoa erabili zuten hainbat mendez, Greziako filosofo handiek, eta nagusiki Aristotelesek, esferikotasuna gai- lentzea lortu zuten arte. Forma behin betiko ezarri ondoren, Lurrak neurria behar zuen, eta horretan jar- dun zuten zientzialariek. Haietako bat Ale- Kartografia Nagore Irazustabarrena Abraham Orteliusen 1570eko munduko mapa. Kontinente guztiak ezagunak izaki eta teknologia hobetuta, XVI. mendean mapak asko hobetu ziren, baina oraindik esfera plano bihurtzeko zailtasunek deformazio handiak eragiten zituzten. Errealitatea deformatzeko artea HELENA FALABINO

Transcript of Kartografia Errealitatea deformatzeko artea - argia.eus · batez ere, mapagintza agintarientzat...

2012KO UZTAILAREN 1A 5�

- A S T E K O G A I A -

Gure planeta zatika nahiz osorik irudikatzeak desitxuratzea ekarri du beti berarekin.Hasieran, oztopo teknikoengatik, lurra biribila zela jakitean, esfera plano bihurtzeagatik, eta,batez ere, mapagintza agintarientzat alor estrategikoa izan delako eta mapak nahieran aldatueta erabili dituztelako. Eta gurean, Euskal Herria oinarririk gabeko asmakizuna omen delako.

ANTZINA, lurra ibai handi batez inguratutakodisko laua zen (edo hori uste zuten lurtarrek).Dakigula, Miletoko Tales izan zen, K.a. VII.mendean Lurra esferikoa dela esan zuenlehena. Baina ez zuen arrakasta handirik izan,eta mundua marrazteko diskoa erabili zuten

hainbat mendez, Greziako filosofo handiek,eta nagusiki Aristotelesek, esferikotasuna gai-lentzea lortu zuten arte.

Forma behin betiko ezarri ondoren,Lurrak neurria behar zuen, eta horretan jar-dun zuten zientzialariek. Haietako bat Ale-

Kartografia

Nagore Irazustabarrena

Abraham Orteliusen 1570eko munduko mapa. Kontinente guztiak ezagunak izaki eta teknologia hobetuta, XVI. mendeanmapak asko hobetu ziren, baina oraindik esfera plano bihurtzeko zailtasunek deformazio handiak eragiten zituzten.

Errealitateadeformatzeko artea

HE

LEN

AFA

LAB

INO

- K a r t o g r a f i a

�6 2012KO UZTAILAREN 1A

xandriako liburuzaina izan zen, Eratostenes,K.a. III. mendean. Oztopo teknikoak oztopoeta akatsak akats, emaitza harrigarria lortuzuen: 39.500 kilometroko zirkunferentzia(benetakoa 40.000 ingurukoa da).

Baina mapak egiteko, kontuan izan beharzen gainazal lau batean marraztutakoak izatezbiribila den errealitatea islatu nahi duela.Berriz ere, greziarrak izan ziren horretanaitzindari. K.a. II. mendean Hiparko astrono-moak egin zituen lehen proiekzioak. Defor-mazioa saihestezina zen, baina lurra ahaliketa gutxien desitxuratzea zen proiekziohorien helburua. Alabaina, aurrerantzeanaskotariko interesak izango ziren nagusikimapak desitxuratuko zituztenak, eta ez ozto-po teknikoak.

Elizarekin topoErromatarrek eutsi egin zioten mapagintzari,baina greziarrek itsasoari begiratzen bazio-ten, haiek lehorrari. Erromatar kartografiakhelburu praktikoa besterik ez zuen; ejertzito,zerga biltzaile eta abarrentzako tresna izatea,alegia.

Arabiarrek klasikoen jakintza gorde zuten,Indiako eta Ekialde Urruneko aurrerapenezaberastuta. Baina Europan erlijio hutseanoinarritutako munduaren irudiak ohikobihurtu ziren Erdi Aroan. Adibidez, Lurrahiru zati sinbolikotan banatzen zutenak,orduan ezagunak ziren hiru kontinenteetakobakoitza adieraziz. Europa eta Afrika beheal-dean zeuden, ibai batek banatuta; Asia,berriz, goian (garai hartan paradisua bertanzegoela uste baitzuten).

Geografia eta teologia uztartzen zituztenirudi haiek ez zituzten marinelen beharrakasetzen. Horregatik, mapa erabilgarriagoakegiten hasi ziren, beren kabuz, XII. mendeanAsiatik etorritako iparrorratza baliatuta.Praktikoak ziren, eta nahiko zehatzak, bainanabigazioa erraztea beste helbururik ezzuten. Munduaren ezagutzari dagokionez,Eliza katolikoaren “kartografia” nagusi zen.Europarrentzat, urruneko lurraldeak fanta-siazko izakiz eta aurkitu gabeko aberastasu-nez josita zeuden.

Jakintza estrategikoaXV. eta XVI. mendeetan, Europako itsaspotentzien espansionismoak goitik behera

XIX. mendean, Europako potentziekAfrikako kontinentea esploratutakoeremuen arabera banatu zuten. BainaAfrikan lurralde gehienak kolonizatugabe zeuden oraindik. Hala, elementugeografiko ezezagunei eta bertakobiztanleek mendeetan mugatutakolurraldeei jaramonik egin gabeeskuaira erabiliz marraztu zituztenmugak.

Ingelesek bloke bat egin nahi zutenKairotik Lurmutur hiriraino; frantse-sek Senegaletik Sudaneraino; alema-niarrek beherago, egungo TanzaniatikKameruneraino; eta portugaldarrekAngola eta Mozambike batu nahizituzten. 1884an Berlinen burututako biltzar bateanmugako lerroak nola marraztu arautu zuten: kostaldean

bi puntu markatzen ziren eta leho-rrean sartzen ziren bi lerro marraztenzituzten laukizuzena itxi arte, laukizu-zenaren barruko lurralde guztiak kolo-nizatzeko. Ederki ikusten a hori, esa-terako, Nigerren, Togon edo BoliKostan.

AEBetako estatuen arteko mugagehienak eta AEB eta Kanada artekomuga ere lerro zuzenez eginak daude.Baina Afrikan ez bezala, han biztanle-ria autoktonoa suntsitu egin zuten,eta biztanle berriek ez zuten arazorikizan beraiek jarritako mugetan bizitze-ko. Afrikan, aldiz, mendetan etsaiizandako herriak batu zituzten, eta

batera bizitakoak banandu; eta kolonizazio errukigabeagatazka iturri da oraindik kontinente beltzean.

Jan Vermeermargolariaren

Geografoa. AroModernoan itsas

potentzienespansionismoak

bultzada handiaeman zion

kartografiari etaFlandria (zehazki,

Anberes)mapagintzaren gune

nagusietakoabilakatu zen.

Afrikako pastelaren banaketa

aldatu zuen kartografia. 50 urte eskasetan,munduaren ikuspegia guztiz zabaldu zen.Berpizkundean zientzia erlijioaren katetikaskatu zen, eta mapagileak munduari gaurduen itxura ematen hasi ziren.Mercatorrek, 1569an argitara-tutako atlasean, kartografiamodernoaren ezaugarri gehie-nak bildu zituen, eta XVI. men-dearen amaieran, artean lurral-de ezezagunak zeuden arren,munduak gaur egungoarenantzeko irudia zeukan.

Baina kartografia funtsezko jakintza estra-tegiko bihurtu zen. Hala, zientziaren garape-nak, neurtzeko tresna gero eta modernoago-ek, Amerikako eta Ozeaniako lurraldeenaurkikuntzak… mapa fisiko geroz eta zeha-tzagoak ekarri zituzten, baina interes politi-koek ezarritako mugek mapa politiko gerozeta deformatuagoak eragin zituzten. Esatera-ko, gerra napoleonikoen amaieran, 1815ekoVienako Kongresuaren xede nagusietakoaEuropako mapa politikoa berriro marrazteaizan zen. Eta Afrikako mapa politikoari erre-

paratu besterik ez dago kartografiaren desi-txuratze politikoaz jabetzeko.

Gainera, mendetan zehar munduko atlasgehienek Europa erdigunetzat hartu izandute. Eurozentrismoa mapagintzan ere nagu-situ dela, alegia. Hala, planeta osoko mapetangure kontinentea proportzio txukunetanikusten ohitu gara, Ozeania, Groenlandia,Alaska edo Antartika erabat deformatutaagertzeari garrantzi handirik eman gabe. His-toria garaileek idazten duten bezala, mapakgaraileek marrazten dituzte.

Baina ez dago, ez denboran ez espazioan,urrun joan beharrik mapen deformazioarenlekuko izateko.

Euskal Herriko maparen zauri berriak“Euskal Herriko historia Nafarroarekin bate-ra kontatzen duten eskolak jazarri eta zigortubehar ditugu”, esan zuen Miguel Sanz Nafa-rroako Gobernuko presidenteak, 2003an.José María Aznar Espainiako presidenteohiak, aldiz, “Euskal Herria iruzur bat da”bota zuen 2008an. Urte berean, “Zapaterokbi hilabeteko epea eman du Euskal Herriaterminoa euskal eskoletako Curriculumetikezabatzeko”, irakurri genuen El Correo egun-kariko artikulu batean. Nafarroako JustiziaAuzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jozituen Euskal Herria hitza dakarten euskaraz-ko testuliburu guztiak.

Ordurako, egun batetik bestera, eguraldia-ren mapa aldatu egin zuten ETBn. Eta egun,Euskalmeten webgunean sartuz gero EAEkomapa ageri da lehenik, baina egun bat aukera-tuta klik eginez gero, Iparraldean eta Nafa-rroan ere zer eguraldi egingo duen jakindezakegu (EAEko mugak nabarmenago mar-katu arren).

Eskizofrenia kartografikomoduko hori larriagoa da hez-kuntzan. Euskarazko testulibu-ruetan Euskal Herria kontzep-tua Euskadi bihurtzen ari daderrigorrez, eta EAEko mapakEuskal Herrikoak ordezkatzenari dira. Horrek esan nahi du,adibidez, iaz 12-13 urteko ikasle

batek Gizarte Zientzietako liburuan EuskalHerriko mapak zituela, eta datorren urteanEAEko Geografia eta Historia soilik ikasikodituela. Kontu ideologikoak albo batera utzitaere, logika pedagogikoak dio gure lurraldeeta-ko Antzinaroko edo Erdi Aroko historiaEAEra mugatzeak eta Nafarroa baztertzeakez duela zentzurik. Eta, krisialdi betean, logikaekonomikoak dio euskarazko ikasleentzathiru testuliburu bereizi (EAE, Nafarroa etaIparraldea) prestatzea ez dela bideragarria.Baina logika gailendu artean, ikasleek Nafa-

Goian, nahita deformatutako mapa. Gaikako mapa batzuk aldagaienarabera deformatzen dira informazioa bisualki adierazteko. Mapahorretan BPGren hazkundearen arabera puztu dira herrialdeak.Azpian Ozeano Barea erdigune duen munduko mapa. Mapaeurozentrikoetara ohituta gaude, eta ez gure kontinentea bazterbatean desitxuratuta ikustera.

K a r t o g r a f i a

2012KO UZTAILAREN 1A 7�

-

Logika gailendu artean, ikasleekNafarroako Erresumarik gabeko

euskal historia zentzugabeaikasiko dute

WW

W. M

AP-

CE

NT

RE

.AU

- K a r t o g r a f i a

2012KO UZTAILAREN 1A8 �

“Euskal Herria hitzarena edo lurraldeko maparenaberria da, izugarria, gure izaera historikoaren muina-ren aurkako erasoa. Sekula inor ez da ausartu hain-beste egitera. Etorkizunean existitzeko aukera uka-tzeaz gain, sekula existitu ez garela diote” dio JoseMari Esparzak Mapas para una nación liburuan (Txala-parta, 2011).

Lan horretan, Esparzak XI. mendetik hasi eta gaurarteko ehundik gora mapa bildu ditu, gehienak atze-rriko bidaiariek, gerra kronikagileek, hizkuntzala-riek… eginak, eta gehienak Euskal Herriko zazpilurraldeak (edo Hegoaldeko lauak) biltzen dituztenak.Mapei lotuta, historian zehar euskaldunon lurraldeariemandako izenak ere biltzen ditu. Beraz, “nazioar-tean” onartutako lurraldea eta kontzeptua lantzen

ditu liburuak, ez euskal herritarrek eman nahi izandizkioten lurraldea eta kontzeptua. Frankismogaraian Espainian egindako mapa batzuek ere EuskalHerri osoa hartzen dutela ikus daiteke lan horretan,edo 1980ko hamarkadan Iruñeko Udalak argitaratu-tako liburu batek orain ukatzen den lurraldetasunajasotzen duela.

Wasconia mapa batean lehenengoz irudikatu zute-netik mila urte igaro direnean, Euskal Herriko mapa(literalki) txikitzeko erasoak ugaldu dira; Esparzaren-tzat lurraldetasunaren aurkako “azken gudu modu-koa” da. “Horregatik, horrelako liburuak beharrez-koak dira, sekula argitaratu behar ez liratekeen arren.Espero dezagun, egunen batean, guztiok begien bis-takoa dena onartuko dugula”.

Euskal Herria aitortu dukartografiak

C.H.A Jaillot Frantziako erregearen geografoak XVIII.mendean eginiko mapa.

Pamplona se dice Iruñea liburu didaktikoko mapa, 1987an Iruñeko Udalak argitaratua.

Euskal Herriaren xehetasuna 1846an Alemanian egindakoEurasiako mapa batean (Heinrich Berghaus).

Saint Sever monasterioan XI. mendean eginiko mapan,Wasconia lehenengoz irudikatuta agertzen da.

rroako Erresumarik gabeko euskal historiazentzugabea ikasiko dute, eta Nafarroan etaIparraldean euskaraz ikasten dutenek EAEnbizi direla imajinatu beharko dute.

Kartografia sozialera bidean?Euskal Herriko eguraldiaren mapagileek edotestuliburuetakoek oraindik badute lanamapak agintarien nahieran mol-datzen. Baina, oro har, karto-grafia klasikoa hilzorian dago,teknologia berriek ekarritakokartografia automatikoarenmesedetan. Google Mapsensatelite bidezko irudiek Ver-meerek margotutako kartogra-foen irudi erromantikoa ezaba-tu dute, autoetako gpsnabigatzaileek paperezko errepide mapatolesgarri tolestezinak ordezkatu dituzte…

Kartografo berriek, biziraun nahi badute,espezializaziora jo behar dutela uste dutebatzuek. Esaterako, munduko erronka nagu-sietakoa uraren kudeaketa da, eta hala, karto-grafia hidrologikoak etorkizuna izan dezake.

Baina bada alternatiba zabalago bat: karto-grafia soziala. Vladimir Montoya antropolo-go kolonbiarraren hitzetan, “mapa ofizialakbotere eta mendekotasuna harremanek bal-dintzatutako ezaguera tresnak dira. Pentsa-mendu kartografikoaren zentsurek zurrunta-sun geografikoa botereak eskatu bezalamalgutzen dute, eta teknikak konpon ditza-

keen baina ordena politikoakinposatzen dituen hutsuneak,isiluneak sartzen dituzte”.Haren ustez, mapek ez dutesoilik lurraldea irudikatzen,lurraldea sortu ere egiten dute.Eta kartografia sozialak lurral-de bidezkoagoa sortzen lagun-du behar luke. Kartografia tra-dizionala “kanpoko adituek”

egin dutela dio, eta kartografia soziala “barru-tik” egin behar dela, mapak tokiko eragilesozial guztien ezagutzak aintzathartuta egin behar direla.

Eta horrela, agian, lurraldeadesitxuratzeko artea lurraldeaitxuratzen hasiko da. n

GO

OG

LEM

APS

Ezkerrean, Da Vinciren odometroa. Alexandriako Heronek asmatu zuen odometroa Antzinaroan, eta mapak egiteko osobaliagarria izan zen, distantziak modu fidagarrian neurtzeko tresna baitzen. Eskuinean, Google Mapsen bizikleta, Street Viewtresnarako argazkiak egiten dituena. Satelite bidezko zehaztasunaren ondoren, kartografia lurrera (eta gurpilera) itzuli da.

Mapek ez dute soilik lurraldeairudikatzen, lurraldea sortu ere

egiten dute. Eta kartografiasozialak lurralde bidezkoagoasortzen lagundu beharko luke

-K a r t o g r a f i a

� 92012KO UZTAILAREN 1A