Karmele Jaio

7
Amaren eskuak Karmele Jaio Amak ez du ezagutu. Paparrean zuen eskua amarengana hurbildu, honek hartu eta laztandu egin dio. Samurtasun berdinaz laztantzen zion gauero kopeta, txiki-txikitan, abesti hura abesten zion bitartean. Kantaren doinua gogoratzean arantza bat sartu zaio Nereari eztarrian. Hernani, Udal Liburutegia, 2011 azaroa http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/

description

Amaren eskuak

Transcript of Karmele Jaio

Page 1: Karmele Jaio

Amaren eskuak Karmele Jaio

Amak ez du ezagutu. Paparrean zuen eskua amarengana hurbildu, honek hartu eta laztandu egin dio. Samurtasun berdinaz laztantzen zion gauero kopeta, txiki-txikitan, abesti hura abesten zion bitartean. Kantaren doinua gogoratzean arantza bat sartu zaio Nereari eztarrian.

Hernani, Udal Liburutegia, 2011 azaroa

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/

Page 2: Karmele Jaio

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970)1

EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idatzi izan ditu, Diario de Noticias de Álavan edo Deian esate baterako.

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.

Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik.

Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria.

Bibliografía2

• Hamabost zauri . 2004, Elkar

• Amaren eskuak. 2006, Elkar

• Zu bezain azul . 2007, Elkar

• Las manos de mi madre. 2008, Ttartalo

• Musika airean. 2009, Elkar

• Heridas crónicas. 2010, Ttartalo

1 Helbide honetatik hartua [2011-10-07]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Karmele_Jaio2 http://www.casadellibro.com/busqueda-libros?busqueda=karmele jaio&autor=|2|karmele jaio|106562|&nivel=5

Page 3: Karmele Jaio

Sipnosia Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik. Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu. Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honek, bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen itsasoaren enbatak bezala.

Kritikak3

M. Egimendi / Aizu!, 2006-04

Karmele Jaioren lehenengo nobelak 2004ko Igartza saria jasotzearen ondorioz ikusi berri du argia. Nerea protagonistaren amaren eskuak behin eta berriro agertzen dira istorioan zehar, batzuetan alaba txikiaren kokotsa altxatzen, beste batzuetan ospitaleko izaretan agertzen den izena estaltzen, ingurukoak ez kezkatzea bilatuko balu bezala.

Horrelakoa baita, hain zuzen, orain arte literaturan eta errealitatean ezagutu dugun ama tipikoa, hots, dena barruan gordetzen duena familia lasai ibili dadin. Dena dela, Luisak beste dimentsio bat hartzen du, Nerea eta Xabierren ama izateaz gain, emakumea ere badelako, senarra ezagutu aurretik beste batekin maiteminduta ibili zen emakumea, memoriaren iraganera itzultzean amodio hura berritu duena.

Sentimenduak ugari agertzen dira eleberri honetan, baina idazlea ez da hitz melengetan erori. Jaiok sentimenduak azaltzeko beste bide bat aurkitu du, konparazioek eskaini diotena. Izan ere, oso ondo islatzen ditu, adibidez, barne-barnean ditugun sentimenduak behin eta berriz margotutako armairuaren jatorrizko kolorearekin konparatuz edota izekoaren bat-bateko hitz-jarioa xanpain botila irekitakoan ateratzen den apar geldiezinarekin. Finean, atseginez irakurtzen den nobela da, iragana eta orainaren artean jauzika dabilena, Izaguirre jatetxetik ospitalera eta Luisa amarengandik Nerea alabarengana.

Iratxe Retolaza / Berria, 2006-04-04

Duela bi urte, 2004an, VII. Igartza sariaren irabazlearen izena ezagutu genuen: Karmele Jaio. Irabazlearen berri izatearekin batera, eginkizun zen nobelaren gaia ere ezagutzera eman zen: ama-alaba arteko harremana. Bai, euskal nobelan gutxi jorraturiko gaia. Gutxitan, oso gutxitan izan dira adiskidetasuna edo senitartekotasuna euskal nobelaren sorburu nagusi. Izan bada, bai, senitartekoen arteko harremana landu duen nobelarik: izan bada aitaren ahotsik, izan bada semearen ahotsik, izan bada amaren ahotsik. Baina, salbuespenak salbuespen, hauetan guztietan senitartekoen arteko harremanak nobelaren bigarren mailako hariak dira, ez korapilo nagusi, ez bide nagusi, bidezidorrak baizik.

Horregatik, etortzear zen nobela honen berri izatean jakin-mina piztu zitzaidan. Eta jakin-mina areagotu, harreman hau ikuspuntu jakin batetik mamituko zela iragarri zenean; hain zuzen ere, alabaren ikuspuntutik. Artean euskal nobelan jorratu gabeko gaia, beraz, alabatasuna. Nobela honen irakurraldia goseak jota abiatu nuen. Gosetuegi, akaso. Eta denbora luzez elikaturiko gosea asebetetzea ez da nolanahiko erronka.

Euskal nobelan berria den gaia jorratu bada ere, nire iritziz, ez dira molde eta ikuspegi berritzaileegiak landu. (…)

3 Informazioa hemendik hartuta[2011-10-07] : http://kritikak.armiarma.com/?p=1523

Page 4: Karmele Jaio

Elkarrizketa4

Karmele Jaio. (Idazlea): "Zure burua hobeto ezagutzeko aukera ahalbidetzen du idazteak”

Amaia ELIZONDO

Euskal idazleen artean izena hartzen doan gaztea dugu Karmele Jaio. Hamabost zauri eta Amaren Eskuak liburuekin arrakasta lortu zuen gasteiztar honek eta orain bere hiruarren liburuan dihardu lanean. Berandu hasi zen idazten bere hitzetan, baina beti izan du irakurtzeko zaletasuna, batez ere idazle klasikoen lanek erakarrita. Horri buruz eta gehiagoz mintzatu da elkarrizketa honetan.

Zertan zabiltza momentu honetan?

Urrian argitaratuko dudan liburu berri bat bukatzen aritu naiz azken hilabeteetan. Zu bezain ahul izango da narrazio liburu berriaren izenburua eta Elkar argitaletxearekin kaleratuko dut.

Nolakoa da Zu bezain ahul?

Hamabost narrazioko liburua da, Hamabost zauri nire lehen liburua bezala. Estiloaren aldetik ere antzekotasunak dituzte bi liburuek. Pertsonen arteko harremanetan zentratzen naiz liburu berri honetan ere. Halaber, pertsonen arteko komunikazio ezintasunetan sakondu nahi izan dut; pertsonek dituzten ahultasunak azaltzen saiatu naiz.

Berriro ere narrazioak idazten hasi zara.

Nobelagile baino, nire burua narrazioak idazten ikusi dut hasieratik. Idazten hasi nintzenetik narrazio gehiago idatzi ditut eta gustura sentitzen naiz. Esperientzia gehiago daukat narrazioekin, eta gainera, ipuinak idazteko gogoa ere banuen jada.

Zergatik aukeratu duzu pertsonen ahulezia?

Liburua idazten hasi nintzenean ez nuen gai zehatzik buruan. Ipuinak idazten hasi nintzen eta pertsonen alde ahulak ateratzen ari nintzela ohartu nintzen. Denok ditugun ahultasunak aztertu eta ipuinak osatzen joan nintzen. Askotan idazten ari zarenean zure kezkak zeintzuk diren ohartzen zara.

Amaren eskuak liburua gazteleraz kaleratzeko asmoarekin jarraitzen al duzu?

Azkenaldian ipuinak idaztearekin batera, Amaren eskuak liburuaren itzulpena egiten aritu naiz. Oraindik ez dut argitaletxeekin hitz egin eta ez dakit noiz kaleratuko dudan. Dena dela, itzulpena baino gehiago berridazketa egin dut. Izan ere, hizkuntza batean esanahi batzuk dituzten hitzek ez dute beste hizkuntzan berdin funtzionatzen. Gainera, itzulpena bakarrik eginez gero istorioa oso hotza geratzen zen. [….]

4 Elkarrizketa osoa irakurtzeko hemen[2011-10-07]: http://gaztea.euskonews.com/0405zbk/elkar405.html

Page 5: Karmele Jaio

Karmele Jaio Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean5

Abio Olazar, AsierGutun bat idatzi dizut : poesia / Asier Abio Olazar. Zer arraio : narratiba / Karmele Jaio Eiguren (2003)

Ametsetarako hitzak (2007)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2004)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2005)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2005)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2005)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2006)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2006)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2006)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2006)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2005)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2006)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2007)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio (2007)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2007)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2007)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio (2007)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2008)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio (2008)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2008)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio (2008)

5 http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua/ [2011-10-07]

Page 6: Karmele Jaio

Jaio, Karmele (1970-)Aitaren sekretua / [testuak, Karmele Jaio ; marrazkiak, Alexander Jaio] (2008)

Jaio, Karmele (1970-)Aitaren sekretua / [testuak, Karmele Jaio ; marrazkiak, Alexander Jaio]

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2008)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio (2008)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio (2008)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Heridas crónicas / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-)Mutters Hände : Roman / Karmele Jaio ; Aus dem Baskischen übersetzt von Gabriele Schwab (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2009)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio (2011)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio (2010)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio (2011)

Page 7: Karmele Jaio

Relatos breves y cuentos no sexistas = Kontakizun laburrak eta sexismoaz gaindiko ipuinak : Años 1997-2001 urteak (2001)