Karl Marx

download Karl Marx

If you can't read please download the document

Transcript of Karl Marx

1.- DATU BIOGRAFIKOAK1.1- Bizitza Eta IdazlanakKarl Marx 1818an jaio zen Prusiako herri batean. Zuzenbide-ikasketak Bonnen eta Berlinen egin zituen. Hemezortzi urte betetzean, ezkutuko konpromisoa harty zuen Jenny bon Westphalen-ekin. Une hartatik aurrera, filosofia hegeldarrarekin hasten da harremanetan. Zuzenbide-ikasketak bertan behera utzi eta filosofiari lotzen zaio.

1.1.1- Garai Especulatiboa:Kazeta Erremaniarra izenekoaren idazlaritzan parte hartu zuen. Zentsura-arazoak zirela eta, egunkari hori alde batera utzi behar izan zuen. Ezkondu eta gero, Parisera joan zen, eta komunista eta sozialistekin harremanetan sartu zen. Friedrich Engels ezagutu zuen han. 1884. urtean Hegelen filosofiari lehenbiziko kritika egin zion. Bruselra joan eta han agintariek egonaldia baimentzeko baldintza bat zeukan: filosofiari baino ez bazaio lotzen lor dezake baimena. Zortzi seme-alaba izan zituen, baina horietako hiru alaba baino ezziren biziko.

1.1.2-Garai Iraultzailea:48ko Iraultza gertatzean, Karl Marx Bruselatik kanporatu egin zuten. Londresera joan zen, Ingalaterrako hiriburua, Engelsek igortzen zion hileroko mantenuari esker bizi zen. Bertan, langileek jasan behar zuten umilazioarekin eta miseriarekin hartzen du kontaktu zuzena. AEBra joatekotan izan zen, baina ezin izan zuen helburu hori lortu. Marxek parte hartu zuen Internazional Sozialistak izenekoen lehenbiziko liburukia agertu zen. 1872An Bakuninen anarkistekiko harremanak apurtu zituen behin betiko. Karl Marx, arlo teorikoan zalantzarik gabe, gizakiak izan duen pertsona burutsuenetarikoa da. Haren filosofia irekia eta kritikoa izan zen: gehiago analisi-metodo bat sistema daogmatiko bat baino. Ekonomia politikoari buruz egin zituen saiakerak ia akats gabeak dira ikuspuntu zientifikotik begiratuta.

1.2- Testuinguru HistorikoaXIX. Mendea iraultza sozial eta politikoen mendea izan zen. Antzinako Erregimena bukatu egin zen eta hrren ordez nazioak gobernatzeko beste sistema bat sortu zen: kapitalismoa. XIX. Mendean industria iraultzaren garaia da, burgesi nagusitzen da; liberalismoaren garaipena da, eta AEB independentziarekin bat egiten du. Karl Marxen bizitza XIX. Mende hartan kokatzen da. XVIII. Mendean Europan hasi zen industria iraultzaren prozesu basatian kokatzen da. Gizaki proletarioaren funtsezko eskubideak erabat baztertuta zauden eta proletarioak, giza duintasunik gabe, kapital zapaltzailearen menpe zeuden. Langileria industrial edo proletarioaren arazoak zenbait mugimendu politiko, sozial eta intelektual sorraraziko zituen laster. Langileriaren antolaketa eta gatazka sozialaren teorizazioa dira bi eginkizun premiatsuenak. 1864An, Frantziako eta Ingalaterrako langileek Italiako eta Almaniako. Langileen Nazioarteko Elkartea sortzen zuten, Lehen Internazionala. Karl Marxek antolamendu soziala hobetzeko aldaketa baten aukera ikusten du. Errealitatearen ulermen zientifikoa eta baldintza sozialen aldaketa, jarduera bat hasiko du. Hegelen pentsamendu dialektikoa erabat nagusitu zen mendearen lehen erdian. Hegelen filosofia izan zen ordura arte errealitateari egin izan zitzazion interpretaziorik helduena. Hiru dira Hegelen idealismoaren baieztapen garrantzitsuenak: errealitatea arrazoiada,

2.2Ideia eta Espiritua. Espirituak sortzen ditu errealitatearen forma desberdinak, Natura. Sistema arrazional bat da errealitatea, Absolutu edo Espiritu bat. Gizakia Espirituaren forma bat da. Marxek kritika hau egiten dio planteamendu horri: proletarioaren existentzia arrazoiaren ukapen gisa agertzen da. Arrazoia, askatasuna eta giza ahalmenen bilakaera gezur bihurtzen dira. Marxismoak proposatzen duena honako hau da: filosofia, teoria ez ezik eta teoriaren gainetik, praxia da. XIX. Mendea zientzien mendea izan zen. Zientzialariek aurrerapen handiak egin zituzten arlo guztietan. Interpretazio teologikoa eta erlijiozkoarena baztertu egin ziren. Adibiderik onana Darwinek jorratutako teoria dugu.

2.-XX. mendeko PENTSAMOLDEAREN OINARRIAK2.1- Charles DarwinAro Garaikidea eboluzioaren teoria formulatzen duen egilearekin hasten dela esan dezakegu, Charles Darwinekin. Darwinismoak biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatuko zuen orokorrean. Charles Darwinen teoriak borrokatu behar izan du aldaketa eta garapenaren ideiak aurrerapenaren eta arrazionalismoaren nozioekin lortzen dituen ideia eromantikoaren kontra. Eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia ere aurreko espezieen eboluzio baten emaitza da. Beste aurreiritzi baten aurka ere borrokatu behar izan du. Aurreritzi horren arabera, espezie bakoitza banan-banan sortzen da, modu aldaezin eta perfektuan, inolako aldaketarik pairatu gabe. Eboluzioaren teoriak erlijio nagusiek zabaldu dituzten ideiei ere aurre egin beharko die, arima arrazionalduaren ideiari; kreazionismoaren ideiari, gertakarien diseinuaren erantzulea Jainkoa dela dioen ideiari. Beraz, errealitatearen aurrean arrazoimenak lehentasunari uko eginez gero, balio moralen autonomiaren oinarriak handatzen dira. Darwinismoak oztopo horiei guztiei aurre egiten die.

2.2- Karl MarxMarxek idealismo hegeliarra hankaz gora jarriko du eta azpinmarratzen du errealitatearen funtsa honako hau dela: indar ekonomikoek osatzen duten Historia, eta ez Ideia. Ideien unibertsotik irten behar da, errealitatearen unibertsoan sartzeko, Errealitatea ez da jada Ideia edo Espiritu absolutua, Historia baizik. Gizakia alienatua dagoenez gero, ideologiek kontzientzia edukitzea eragozten dute, hau da, gizakia gizaki giza garatzea, gizakien arteko esplotazioan oinarritutako sistema ekonomikoen barruan baitago. Existitzen den gauza bakarra da gizakiak historikoki egiten duena. Horrela, Marxek, materialismo naturalista baten oredez, materialismo historikoa proposatzen du. Marxek Hegelen sistema irauli egiten du, dialektika idealista dialektika materialista bihurtuz. Marxen ideiak modernitateak eraikitako askapen eta emantzipazioaren amets berberean errotuta daude.

2.3- Friedrich NietzscheDarwinek Nietzscheren filosofia da hazi horren aurreneko fruitua. Kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena egiten du, eta suntsitu egiten ditu grekoengandik positibismora arte sinesten, eskatzen eta gurtzen zen guztiaren oinarriak. Darwinen aldaketaren edo eboluzioaren nozio filosofiko nagusia bat dator baztertuta zegoen kontzeptu batekin; bilakaeraren kontzeptuarekin. Asmatutako munduan ez dago borrokarik, ez minik, ez ziurtasun-ezik, mundu hori eraikuntza

bat da, eta bere gailurrean Jainkoa dago. Nietzscheren ustez, mundu hori eraikitzea eta sortzea mundu naturaletik ihes egitea da. Jarrera hori bizitzari uko egiten dionarena da, dekadentea denaren jarrera da. Dekadentzia morala metafisikaren jatorrian dago. Metafisikaren aurka borrokatzen du bere bizitza osoan. Hori egiteko, filosofo honek azalpen naturalistetatik laguntza erabilgarria jasotzen du. Bestalde kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da. Kultura hori beraien buruaren jabe izan nahi duten gizakiek eraikia da, beren bzitza bizi nahi dutenak, dagoen morala gainditurik.

2.4- Sigmund FreudKritika hori azken ondorioetaraino eramaten da teoria psikoanalitikoan. Freudek kontzientziari egiten dion kritikak ondorio garrantzitsuak izango ditu filosofiaren esparruan. Berak egiten duen sistematizazioa iraungi egiten da bizitzako filosofiei atea zabaltzeko. Freudek kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratzen du. Horrela, agerian uzten ditu arrazoiak erabakitzeko orduan topatzen dituen kondizionamenduak; eta zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak.

3.- MARXEN PENTSAMENDUA3.1- Erlijio AlienazioaMarxek erlijioa kritikatzen du, uste duelako erlijioa gizakiaren alienazio-forma bat dela. Alienazioa gizakiaren egoera bat izango litzateke, non subjektuak bere identitatea, bere izate propioa galdu duen jarduera mota bat gauzatu duelako. Bere jarduera horregatik subjektuak bere burua anulatzen du eta alienatu egiten dela esaten da. Feuerbach izan zen lehena erlijioaren kritikari alienazio kontzeptua aplikatu ziona, ez da Jainkoa bere irudi eta antzera gizakia sortu zuena, alderantziz baizik, gizakiak bere antzera sortu zuen irudi idealizatu bat besterik ez dela Jainkoa. Gizakia jainkoarengan alienatzen da, hots, ideal faltsu baten izenean galtzen du berea dena. Marxek ere onartuko du alienazio erlijiosoaren kritika. Hiru zentzutan izango litzateke erlijioa Marxentzat alienazioa: 1.- Irreala den zerbaiten esperientzia da, erlijioa. Erlijoan, gizakiak bere-bereak diren ezaugarri onenak hartu eta bere burutik kanpora proiktatzen ditu, infinituaren eremura. 2.- Bigarrenik, erlijioa gizakiak bizi duen egoera negargarritik sortzen da, eta horri eman nahi lizkioke erantzuna eta kontsolamendua. Modu horretan, antzutu egingo lituzke, gizakiaren ahalmena, energia eta errabakimena bere sufrimenduaren eragile diren injustizia sozial, ekonomiko eta politikoak aldatzeko orduan. Zentzu horretan esaten du Marxek herriaren opioa dela erlijioa. 3.- Eta azkenik, gizarte bizitzan, maizenik, alderdi baten alde egiten du erlijioa, eta ez alderdi edo klase zapalduaren alde, klase zapaltzailaren alde baizik, boterean jarrai dezan lagunduz eta, menperatze horren justifikazio teologikoak ere emanez. Marxek Feuerbach kritikatuko du: batetik, gizakia bere harremanen sozialetatik eta historiatik kanpo jartzen duelako, eta , bestetik, alienazio erlijiosoa bigarren mailakoa dela uste duelako. Alienazio ekonomikoa da funtsezkoa. Horregatik, derrigorrezkoa ikusten du horiek sortzen dituen gizartea aldatzea.

3.2- Ekonomia Alienazioa

Alienazioa forma funtsezkoena da ekonomia alienazioa Marxentzat. Laneko prozesuan halako desjabetze orokor bat nozitzen du subjektu produzitzaileak. Gizakiak beste gizakiekin eta naturarekin ezartzen ditun harremanak, harreman materialak dira funtsean; hau da, naturako ondasunak hartu, landu eta bereganatzen sortzen diren harremanak. Gizakiaren jarduera propioena, lan egitea, ekoiztea, da Marxentzat. Historiaren abiapuntua, lan egin eta produzitzen duen gizakia da, bere jarduera teorikoa, praxia baizik; gizakia izaki aktibo eta eraldatzailea da berez. Gizakiaren existentzia eta lana ez dira indibidualak, sozialak baizik. Historikoki eta produkzio bideen jabetza pribatua dela medio, gizakia arrotz bihurtzen da bere buruarentzat lanean. Egindako lanaren produktua, langilea bera ere jabearen eskuetan geratzen dira. Laneko prozesua arrotz baldin bazaio langileari, bere burua da arrotz bihurtzen zaiona. Berak sortutako produktua da kapitala handituko duena eta langilea menpean edukitzeko tresna gisa erabiliko duena jabeek. Horretan datza gizakiaren alienazio funtsezkoena. Klase sozialetan banaturik egon diren gizarte guztietan gertatu da alienazio hori. Gizarte kapitalistan lana ere bai salgai bihurtzen da, horrela gizakiaren berezko izaera ere desitxuratu egiten da erabat eta merkantzia bihurtu.

3.3- Marerialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegituraMaterialismo historiko izanez ezagutzen da Mrxen toria orokor nagusia. Materialismo historikoak ekonomiatik, ondasun materialen produkziotik abiatuta interpretatzen du historia. Beraz, produkzio sistemak baldintzatuko luke funtsean giza historia osoa. Historia hori, klase borrokak eraginda, etorkizuneko klaserik gabeko gizarterantz bireratzen da. Historia, bizitzaren produkzio materialaren historia da edo, bizitzarako beharrezkoak diren baliabide materialen produkzioaren historia. Marxen filosofiaren oinarria Historiaren ikusmolde materialista da. Ikuskera honek historia ulertzeko bide bat ireki nahi du, historiaren zientzia izan nahi luke. Marxek esatn du era dialektikoan ulertu behar dela historia. Materialismo horrek ez du esan nahi munduko errealitate guztiak materia hutsa direnik. Gizarteen historia, azken batean, era dialektikoan garatzen diren produkzio sistemen historia da. Marxen materialismo historikoak bi maila nagusi bereizten ditu: azpiegitura(egitura ekonomikoa) eta gainegitura(egitura juridiki-politikoa eta egitura ideologikoa). Egitura ekonomikoari dagokionez, produkzio indarrek eta produkzio harremanek osatzen dute hura. Gainegitura egitura ideologikoak eta egitura juridiko-politikoak osatzen dute. Azpinmarrattu behar da gizartearen egitura ekonomioak baldintzatzen dituela gainontzeko egitura sozial, politiko eta kulturalak. Klase sozialetan zatitutako gizarteetan, produkzio harreman sozialei iraunaraztea da gainegituraren funtzio nagusia. Produkzio bideak bere esku dauzkan klase menperatzaileak Estatuaren aparatu politiko eta ideologiko guztiak erabiltzen ditu botereari eutsi, areagotu eta iraunarazteko. Estatuaren aparatun politiko eta ideologikoak kontrolatzea ere ezinbesteko zaio edozein klase soziali.

3.4- Materialismo Historikoa: iraultzaProdukzio tresnekiko ezartzen diren jabetza erlazioak dira produkzio harreman garrantzitsuenak, hortimk sortzen baitira klase sozial desberdinak. Gizartea ez da estatikoa eta harmonikoa den egitura bat. Kontraesanez josirik dago, elkarren aurka dauden indarrez osaturik. Auskakotasun hori da gizarteari eta historiari dinamikotasuna ematen diona. Aurkakotasun nagusia produkzio indarren eta produkzio harreman sozialen artean gertatzen dena da. Produkzio indarrak eta produkzio harremanen arteko kontraesana klase arteko

borrokan gauzatzen da. Marxek dioenez, produkzio indarrak etengabe ari dira garatzen historian zahar eta horien garapen mailaren araberakoak izaten dira garai jakin bateko produkzio harremanak. Produkzio indarren eta produkzio harremanen arteko kontraesana klase arteko borrokan gauzatzen da. Eta kontraesan hori gainditzeko sortzen da iraultza, produkzio harreman zaharren suntsipen eta eraldatzea, eta produkzio harreman edo jabego berrien sortzea. Beraz, historiaren motorra produkzio indarren eta produkzio harremanen arteko kontraesanean datza, klasearteko borrokan. Ideologiaren funtsezko helburua hau izango litzateke: gizartean dauden oinarrizko gatazkak ezkutatuz, dagoen ordena justifikatzea eta denek hori sinestea. Zapalduek lortu behar duten gauza zailenetako bat, iraultza egin ahal izateko,beren buruetatik zapaltzaileei komeni zaien pentsamoldea erauztea da, eta beraiei benetan komeni zaien kontzientzia edo errealitate sozialaren buru-errepresentazioa eraikitzea. Estatua ezin da ulertu jabetza harremanen emaitza gisa baino. Estatua klase menperatzaileak beren interesak inposatzeko tresna boteretsua denez, klase zapalduak estatuaz jabetu beharko du zapalkuntza gainditu nahu badu.

3.5- Gizarte KomunistaKarl Marx izan liteke eragin handieneko pentsalaria XX. mendean. Izan ere, Marxen ideiek inpaktu handiagoa eta jende gehiagorengan izan dute historiako beste inorenak baino. Marxen ardura mundua aldatzea zen. Harn azken eginkizuna denbora azkartzea zen, zeinean kapitalismoa ez baitzen gehiago bideragarri izango eta erakuntza sozial berri bat, sozialismoa (eta azkenik komunismoa), sortuko baitzen. Marxek ez zuen nahi bere teora analisirako tresna teoriko huts izatea, proletalgoaren borrokarako tresna izatea baizik. Modu batera edo bestera, harn teoria, osoan hartuz edo aspektu batzuetan bakarrik, mugimendu sozial eta politiko askorengan izan zuen eragina, eta ez dago ulertzerik XX. mendeko munduko historia ez bada kontuan hartzen fenomeno hori. Mugimendu politikoei dagokienez, esan liteke ezkerreko alderditzat hartzen direnek, ia guztiek izan dutela gutxi edo asko Marxen teoriaren eragina. Modu desberdinean interpretatu dute haren planteamendua, eta baita sozialismora iristeko estrategia edo bidea ere. Batzuek iraultzaren bideari heldu zioten, beste batzuek erreformen bideari. Esan liteke Marxen teoriaren eragina ez dela gaur egun hain handia.

3.6- Iraultza: Askapenerako BaldintzaSistema kapitalistak dakarrena da lagileriaren bizitza sufrimenduz betea egotea: gizakia produkzio-katearen barruko katebi bat baino ez da, eta haren funtzioa bigarren maila batera pasatzen da. Marxek hiru elementu bereizten ditu: - Makinaren agerpena, horrek dakarrena, gizakiak berak balioa galtzea. - Merkatua, eskaintza eta eskariaren legeak produkzio-kostuak murriztea dakar, lehia. - Jabego pribatua, langileari jabetza hori kendu egiten zaio. Gaizkia ez datza makinan, ekonomiaren legeetan eta jabego pribatuan baizik. Beharrezkoa da horiek aldatzea eta gizakiaren zerbitzutan ipintzea. Sistema kapitalista mugitzen den kategoriak ez dira aldaezinak. Etekina emendatzeko edo handitzeko gutiziak sistema irteerarik gabeko atakan jartzen du. Etekinaren bilatze horrek dakarrena da gero eta kapital gehiago inbertitzea makinatan, lanegunetako ordutegiak luzatzea, langile kopurua mugatzea eta soldatak murriztea, kontraesan bat sortus. Batetik, makinetako inbertsio-prozesuak kontsumo prezioak igotzea dakar, baita etekina gero eta baxuagoa izatea ere. Beste aldetik, proletarioen pobretze etengabeak proletario horiek ekoizten dituzten salgaiak erdietsi ezin izatea eragiten du. Ekoizpen- sistema kapitalistaren krisi ekonomikoek frogatzen dute, sistemaren baitan

kapitalista izatea jarraitu ahal izateko, langile-klasea pobretzeko prozesuan sakondu behar dutela, ekoizpen-sistema guztia arriskuan jartzen dutela, proletarioaren iraultza ondoriotzat hartuta.

4.- NIETZSCHE: KRISTAUTASUNAREN AURKAKO KRITIKA4.1- Kristautasunari KritikaNietzscheren iritziz, erlijioa beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta ezintasun-sentimenduetatik. Erlijioa ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendentalei errealitatea ematean metafisikak egindako errore berbera gauzatzen du. Nietzsche tradizio judu-kristauaren kontra, budismoaren kontra eta edozein forma erlijiosoren kontra azalduko zaigu. Nietzscheren aburuz, kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzat filosofia eta moral arrunta. Betalde, erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu. Erlijioak baditu alderdi onak, aszetismoa aldarrikatzen duenez, jende xehearen heziketa bide egokia delako, herriko jendeak akatsetan hobera egiteko. Erlijioak goraipatzen duen jardunbidea, indarra eta hobetzeko ausardiaren ordez beldurrez jarduten duen morala. Garaiko gertaerarik garrantzitsuenak, Jainkoaren heriotza hain zuzen, gizakiaren erabateko garapenaren ateal zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko. Jainkoa alde batera geratzen da. Bide beretik jarraituz, esan behar da Nietzschek Kristori ez diola atzematen Eliza katolikoak eslitzen dion egokiera, Jesu Kristo ez da Jainkoaren semea, baizik eta gizon apala, onguratsua eta bihozbera. Kristok antolamendu oro ukatzen du. Nietzscheren ustez, Elizaren maltzurkeriaren goreneko adierazlea bekatua da. Bekatuaren beldurrak bizitzaren idealak gaiztotu egiten ditu, eta horregatik bizitza ederra, osasuntsua, ausarta eta bere gisako balioak pozoiturik daude.

4.2- Jainkoaren HeriotzaKristautasunaren ideia guztien oinarrian Jainkoa dago. Jainko ideiaren sorrera ametszkoa da guztiz, gizakiak berak har dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile moduan eta legegile gisa. Jainkoa desagertutakoan, berari atxikitzen zaizkion balio kristauak ere desagertu egingo dira. Lehenago edo geroxeago, Jainkoaren heriotzak balio absolutuaren eta lege moral objektiboaren hondamena ekarriko du. Balioei dien arbuioa nihilismoaren ezaugarria da. Behin eta berriz adierazten du kristautasunaren ezintasuna Jainkoarenganako sinesmenari eusteko; izan ere, kristautasunaren debekuak eta aginduak alde batera utzita Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko duituenez gero, gizakiak ez dio mundub honen bestaldekoari helduko, hemengoari baizik.

4.3- Jainkoaren Heriotza eta Azken GizakiaJainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion. Jainkoaren heriotzaren hostean, gizakia ez da Jainkoengana hitzez zuzenduko, ez ditu Jainkoen izenak aitatuko. Jainkoaren heriotzaren osteko urratsak bi dira: bata arriskutsua eta bestea txalogarria. Gizakia noraezean aurkitzeko da lehenbiziko urratsa, idealismoaren eta transzendentziaren hondamendiarekin gizakia geratzea goian zerua eta beheran lurra. Bizitza moralaren aztoramendua eta txikikeria Jainkoa hil osteko arriskuak

dira. Azken gizakia gu guztiok gara, bizitzaren aspergura ekiditeko aisialdia besteek antola diezaioten uzten duena; azken batean, hil artean besterik gabe bizi den gizakia, gizaki nihilista da. Bigarren urratsa Supergizakia konturatzea bere sormen-ahalmenaz eta urrats hori txalogarria litzateke, egoea berria oharturik, gizaki berria sormena gara dezakeela konturaturik uste izango du haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela.

8.4- SupergizakiaJinkoaren heriotzaren osteko urratsa da Supergizakiaren etorrera. Idealismo oro galduta, inolako asmorik eta indar sortzailerik gabe dagoen azken gizakiaren aurrean, supergizakiaren itxaropenaz arituko da Zaratrusta. Gizakiaren pasibitateak nihilismoa ekarriko du. Eboluzioaren hipotesia nahiko uste sendoa da garaiko zientzialarien artean. Bere izatez, gizakiak bilakaera bat izan duen moduan aurrera begira ere pentsatzekoa da eboluzionatzen jarraituko duela; horrela, supergizakia etorriko dela uste du. Beste alde batetik, antropologiaren barruan orduantxe sorturiko beste burutapen batzuekin ere bat egingo du. Nietzschek iraganarekin apurtzea nahi duenez gizaki berri bat sortzeko, gizakiak beti aurrera begiratu behar du, etorkizuna nork bere erara egokitzeko, abiapuntutzat, iraganarekin lotzen duten lokarriak nahitaez askatu behar ditu gizakiak, bere etorkizunaren jabe izan dadin. 5.- MANIFESTU KOMUNISTA (laburpena) 1-Orain arteko gizartearen historia klase borroken historia da. 2-Elkarren aurrez aurre beti borroka bat egin dute, borroka bat zeinak etapa bakoitzean gidatzen baitu erregimen sozial osoaren eraldakuntza iraultzailera edo bi klase borrokatzaileen hondamendira. 3-Historiako lehen aldietan gizartea zatiturik aurkitzen dugu ia nonahi estamentu desberdinetan, zeinetako bakoitzaren barruan gizarte-posizioen askotariko mailak baitaude. 4-Gizarte feudalaren hondakinetatik sortutako gizarte burges modemoak ez du gainditu klaseen antagonismoa. Klase berriak, zapalkuntzako baldintza berriak, borrokaren modu berriak ezarri ditu zaharren lekuan. 5-Burgesiaren garaia klase-kontrajartze horiek sinpletu izanak ezaugarritzen du. Gaur, gizarte osoa gero eta gehiago zatitzen da bi sail etsai handitan, elkarren aurrean dauden bi klase handitan: burgesian eta proletalgoan. 6-Erdi Aroko glebako jopuengandik lehen hirietako bilauak sortu ziren; eta bilau horietatik garatu ziren burgesiaren lehen elementuak. 7-Amerikaren aurkikuntzak, Afrikaren inguruko nabigazioak sail berriak sortu zizkioten gora zetorren burgesiari. Merkataritzari. nabigazioari, industriari inoiz ezagutu gabeko bulkada eman zieten eta horrekin deusezten ari zen gizarte feudaleko elementu iraultzaileari garapen bizkor bat. 8-Ordu arteko industriaren antolakuntza feudal edo gremiala ez zen iristen merkatu berriek irekitzen zituzten beharrak asetzera. Manufaktura etorri zen harn lekua hartzera. 9-Baina merkatuak haziz zihoazen, beharrak ere handiagotuz zihoazen. Manufaktura bera ere ez zen aski. Manufakturaren lekua industria handi modemoak hartu zuen, eta klase ertain industriaiek lekua utzi zieten milioidun industrialei, armada industrial osoen buruzagiei, burges modernoei. 10-Industria handiak mundu-merkatua sortu zuen, Amerikaren aurkikuntzak jadanik prestatua zuena. Mundu-merkatuak bulkada neurtezina eman zien merkataritzari, nabigazioari eta lehorreko komunikabideei.

11-Badakusagu, beraz, burgesia modernoa bera garapen-prozesu luze baten produktua dla, produkzio- eta truke-moduen eraldakuntza sail batena. 12-Burgesiak elkarte autnomo eta armatua eratzen du komunan bere interesen defentsarako; aginte politiko esklusiboa konkistatu eta ordezkaritza-estatu modernoa sortzen duen arte. Gaur, estatu-exekutibo modernoa batzorde bat da, burgesia-klase osoaren arazo komunak kudeatzen dituena. 13-Burgesiak eginkizun guztiz iraultzailea izan du historian. 14-Burgesiak, agintera iritsi den toki guztietan, deuseztu egin ditu harreman feudal, patriarkal eta idiliko guztiak. Duintasun pertsonala truke- balio bihurtu du, eta ezin zenbatu ahala askatasun eskrituratu eta ongi lortuen ordez merkataritza-askatasun kontzientzigabe bakar bat ezarri du. Hitz batean esateko, liiura politiko eta erlijiosoez estalitako espiotazioaren lekuan, esplotazio ageriko, lotsagabe, zuzeneko eta gordina ezarri du. 15-Burgesiak erantzi egin die aureola gaur arte beneragarritzat eta errespetu santuz kontsideraturiko jarduerei. Bere soldatapeko zerbitzari bihurtu ditu medikua, jurista, poeta, apaiza, zientzia-gizona, 16-Burgesiak urratu egin ditu familia-harremanen belo hunkipenezko eta sentimentalak, eta familia-harremana diru-harreman soil bihurtu du. 17-Burgesiak Egiptoko piramideak, erromatarren akueduktuak eta katedral gotikoak baino askoz obra miresgarriagoak egin ditu, herrien migrazioak eta gurutzadak baino askoz egitada handiagoak egin ditu. 18-Burgesia ezin da existitu produkzio-tresnak, beraz produkzio-harremanak, eta horrekin gizarte-harreman guztiak etengabe iraultzatu gabe. Aldiz, aurreko klase industrial guztien lehen existentzia-baldintza zen indarreko produkzio-moduaren iraupen aldagabea. 19-Merkatu gero eta hedatuagoak bere produktuentzat aurkitzearen beharrak bultzatu egiten du burgesia lurbira osora. Nonahi sartu beharra dauka, nonahi eraikitzen du, nonahi ezartzen ditu harremanak. 20-Burgesiak, mundu-merkatuaren esplotazioaren bitartez, izaera kosmopolita ematen die herrialde guztietako produkzioari eta kontsumoari. Erreakzionarioen atsekabe handirako, industrian oinarri nazionala kendu dio. Industria nazional zaharrak deuseztu egin dir eta oraindik ere egunero deusezten dir. Industria berriek zokoratzen dituzte, eta berauek jartzea hil ala biziko arazo bihurtzen zaie nazio zibilizatu guztiei; 21-Burgesiak, produkzio-bitarteko guztien hobekuntza lasterrarekin, etengabe erraztutako komunikazioaren bitartez nazio barbaroenak ere zibilizaziora eramaten ditu. Behartu egiten ditu nazio guztiak burgesiaren produkzio-modua berenganatzera, hondoa jo nahi ez badute; behartu egiten ditu beren baitan zibilizazioa onartzera, hau da, burges izatera. Hitz batean, mundu bat sortzen du bere antz eta irudira. 22-Burgesiak landa hiriaren agintepean ezarri du. Eta landa hiriaren mendean ezartzen duen bezala, herrialde barbaro eta erdi-barbaroak zibilizatuen mendean, populu nekazariak populu burgesen mendean, Ekialdea Mendebaldearen mendean ezartzen du. 23-Burgesia pixkanaka gaindituz doa produkzio-bitartekoen, jabetzaren eta biztanleriaren sakabanaketa. Aglomeratu egin du biztanlera, produkzio-bitartekoak zentralizatu eta jabetza esku gutxitan kontzentratu. Horren ondorio derrigorrekoa zentralizazio politikoa izan da. 24-Burgesiak klase menderatzaile gisa daraman ia ehun urteetan iraganeko belaunaldi guztiek batera baino produkzio-indar kolosalago eta masiboagoak sortu ditu. 25-Ikusia dugu produkzio- eta garraio-bitartekoak, zeinaren gainean garatu baitzen burgesia, gizarte feudalean sortu ziren. Produkzio- eta garraio-bitarteko horien garapenaren maila jakin batean, gertatu zen gizarte feudalak produzitzeko eta trukatzeko zerabiltzan baldintzak,

nekazaritza eta manufakturaren antolakuntza feudala, hitz batean, jabetza-harreman feudalak, ez zegozkien gehiago aurrerabide osoan ari ziren produkzio-indar garatuei. Ekoizpena erraztu beharrean, horretarako oztopoak jartzen zituzten. Beste hainbeste kate bihurtu ziren. Etenarazi egin behar ziren, eta etenarazi egin ziren. 26-Haien lekuan lehiakidetza askea sartu zen, hari zegokion konstituzio sozial eta politikoarekin, klase burgesaren nagusitasun ekonomiko eta politikoarekin. 27-Gure begien aurrean ari da gertatzen antzeko mugimendu bat. Duela hamarkada batzuetatik hona, industriaren eta merkataritzaren historia, produkzio-indar modernoen produkzio-harreman modernoen aurkako historia besterik ez da, burgesiaren bizi-baldintzak eta harn nagusitasuna baldintzatzen duten jabetza-harremanen aurkako historia. Harreman burgesak estuegiak dir haiek sortutako aberastasuna hartzeko. Eta ola gainditzen ditu burgesiak krisi horiek? Batetik, produkzio-indarren masa handi bat deuseztuz; bestetik, merkatu berriak konkistatuz eta merkatu zaharrak sakonago ustiatuz. Hau da, gero eta krisi orokorragoak eta indartsuagoak prestatuz eta krisiak prebenitzeko bitartekoak urrituz. 28-Burgesiak feudalismoa menderatzeko erabilitako armak berak orain burgesiaren beraren aurka zuzentzen dira. 29-Eta burgesiak ez ditu prestatzen heriotza emango dioten armak bakarrik, baizik arma horiek erabiliko dituzten gizakiak ere sortu ditu, hots, langile modernoak, proletarioak, 30-Burgesia, hau da, kapitala, garatzen den neurri berean, proletarioa ere garatzen da, alegia, , merkatuaren gorabehera guztien mendean dago. 31-Proletarioen lanak makineriaren hedapenaren eta lanaren banaketaren bitartez galdu egin du bere izaera autonomoa eta, horrenbestez, langilearentzako xarma oro. Makinaren atal soil bihurtzen da, Lanaren masa ere neurri berean gehitzen da, bai lanorduak luzatuz, bai denbora jakin batean eskatutako lana areagotuz, makinen abiadura bizkortuz eta abarrez. 32-Industria modernoak maisu patriarkalaren tailertxoa kapitalista industrialaren fabrika handi bihurtu du. Fabrikan kontzentraturiko langile-masak militarki antolaturik daude. Industriako soldadu arrunt gisa antolaturik daude ofizial eta azpiofzialen hierarkia osoaren agindupean. 33-Langile-klasearentzat sexu- eta adin-desberdintasunek jadanik ez dute inolako balio sozialik. Denak lan-tresnak dir, adina eta sexuaren arabera kostu desberdinak eragiten dituztenak. 34-Fabrikatzaileak langileari egindako ustiapena bukatu bezain laster eta bere soldata jasotzen duen orduko. 35-Orain arteko estamentu ertaina, industrial txikiak, merkatariak eta errentadunak, artisauak eta nekazariak amiltzen dir proletalgoan; batak, haien kapital txikia ez delako aski industria handiaren enpresarako eta kapitalista handiagoen konkurrentziaren mendean erortzen delako, eta besteak, produkzio-modu berriek haien trebetasuna baliogabetu dutelako. 36-Proletalgoak garapen-etapa desberdinak egiten ditu. Burgesiaren urkako harn borroka bere existentziarekin hasten da. 37-Hasieran langile bakartuek borrokatzen dute, gero fabrika bateko langileek, gero toki bateko lan-sektore bateko langileek zuzenean esplotatzen dituen burges banako baten aurka. Beren erasoak ez dituzte produkzio-harreman burgesen aurka bakarrik zuzentzen, produkziotresnen beraien aurka zuzentzen dituzte; merkantzia konkurrente atzerritarrak deusezten dituzte, makinak suntsitzen dituzte, su ematen diete fabrikei, Erdi Aroko langilearen posizio galdua berreskuratu nahi dute. 38-Lehen etapa horretan herrialdean sakabanaturiko eta konkurrentziak zatikaturiko masa eratzen dute langileek. Etapa horretan proletarioek ez dute oraindik beren etsai propioen aurka borroka egiten, baizik beren etsaien etsaien aurka, monarkia absolutuaren hondarren,

lurjabeen, burges ez-industrialen, burges txikien aurka. Mugimendu historiko osoa burgesiaren eskuetan kontzentraturik dago hrrela; hrrela lortzen den garaipen oro burgesiaren garaipena da. 39-Baina industriaren garapenarekin ez da proletalgoa bakarrik gehitzen; masa handiagotan kontzentratzen da, harn indarra gehitzen da, eta gero eta gehiago sentitzen du indar hori. Burgesiaren baitan sortutako konkurrentzia gero eta handiagoa eta hortik sortzen diren merkataritza-krisiek langileen soldatak gero eta gorabeheratsuago bihurtzen dituzte; makineriaren etengabeko hobekuntzek, gero eta bizkorrago garatzen direnek, haien biziposizioari gero eta ziurtasun-gabezia handiagoa ematen diote, langile banakoaren eta burges banakoaren arteko gatazkek gero eta gehiago hartzen dute bi klaseren arteko gatazka-izaera. Horrenbestez langileak burgesen aurkako koalizioak sortzen hasten dir, beren soldatak babesteko elkartu. 40-Noizean behin langileek irabazten dute, baina era igarokorrean beti. Borroka horien benetako helburua ez da berehalako emaitza lortzea, baizik langileen gero eta batasun handiagoa hedatzea. Proletalgo modernoak, berriz, trenbideei esker, urte gutxitan sortu du batasun hori. 41-Proletalgoa klase bezala antolatzea, eta, horrenbestez, alderdi politiko gisa, uneoro hautsi egiten da langileen beren arteko lehiaz. Baina betiere indartsuago, finkoago, ahaltsuago bihurtzen da. Eta burgesiaren baitan sortzen diren etenez baliaturik langileen nteres batzuk lege-forman aitortzera behartzen du. Hrrela jaiotzen da Ingalaterran hamar orduko lanaldiaren legea. 42-Gizare zaharreko gatazkek, modu askotara, bultzatzen dute proietalgoaren garapena. Burgesia etengabeko borrokan aurkitzen da: lehenik, aristokraziaren aurka; gero, burgesiako parteen beraien aurka, zeinen interesak kontraesanean sartzen baitira industriaren aurrerabidearekin; beti atzerriko herriaideetako burgesiaren aurka. Borroka horietan guztietan derrigorreko ikusten du proletalgoari dei egitea, harn laguntza kontuan hartzea eta hrrela mugimendu politikora arrastaka eramatea. Berak ematen dizkio proletalgoari formakuntza politiko eta orokor propiorako elementuak, hau da, bere buruaren aurkako armak. 43-Gainera, dagoeneko ikusi dugunez, industriako aurrerabideek klase menderatzaileko atal oso batzuk arniltzen dituzte proletalgoJX edo gutxienez haien bizi-baldintzatan mehatxatuak sentiarazten dituzte. Atalok ere proletalgoa formakuntza eta aurrerapenerako elementu ugariz horaitzen dute. 44-Azkenik, klase-borroka une erabakigarrira heltzen denean. Eta lehen nobleziaren parte bat burgesiara pasatu zen bezala, hrrela pasatzen da orain proletalgora burgesiaren parte bat, hau da, burgesiako ideologoen parte bat, zeina iritsi baita mugimendu historiko osoaren ulerkuntza teorikoraino. 45-Gaur egun burgesiari aurre egiten dioten klase guztietatik proletalgoa da errealki klase iraultzaile bakarra. 46-Erdiko klaseak, industrial txikia, merkatari txikia, artisaua, nekazaria, denek borrokatzen dute burgesiaren aurka, erdiko klaseak diren aldetik, beren existentzia hondamenditik segurtatzeko. Ez dir, beraz, iraultzaileak, kontserbadoreak baizik. Areago, erreakzionarioak dir. Beraz, ez dituzte presenteko interesak defendatzen baizik eta etorkizunekoak; beraz, bere ikuspuntu propioa alde batera uzten dute, proletalgoarenean kokatzeko. 47-Proletalgo zarpaila (lumpenproletariat), gizarte zaharreko geruza beherenen usteltze pasibo hori, neurri batean herrestan eramana izango da mugimendu proletarioaren bitartez, nahiz eta harn bizi-baldintza guztiak kontuan izanik prestuago egongo den maneiu erreakzionarioetarako bere burua erosten uzteko. 48-Gizarte zaharraren bizi-baldintzak jadanik deusezturik daude proietalgoaren bizi-

baldintzetan. Proletalgoa jabetzarik gabea da; emaztea eta seme-alabekiko harn harremanak ez du ezer komunik familia-harreman burgesekin; lan industrial modernoak, izaera nazional guztia kendu dio proletalgoari. Legea, morala, erlijioa beste hainbeste aurreiritzi burges dir harentzat, atzean gisa bereko beste hainbeste nteres burges batzuk ezkutatzen dituztenak. 49-Proletarioak ezin jabe daitezke produkzio-indar sozialez, berauez jabetzeko lehengo eta gaur arte izan diren jabetze-modu guztiak abolituz. Proletarioek ez dute ezer propiorik segurtatzeko; orain arteko segurtasunak eta segurantza pribatuak birrindu behar dituzte. 50-Orain arteko mugimendu guztiak gutxiengoek egin dituzte edo eta gutxiengoen probetxurako eginak izan dir. Mugimendu proletarioa gehiengo eskerga baten mugimendu autonomoa da gehiengo eskerga baten interesean egina. Proletalgoa, gaurko gizartearen geruza beherena, ezin da altxatu, zutitu, gizarte ofiziala eratzen duten geruzen gainegitura guztia airean barrena zartarazi gabe. 51-Proletalgoak burgesiaren aurka darabilen borroka, borroka nazionala izatetik hasten da. Naturala da herrialde bakoitzeko proletalgoak lehenik bere burgesia propioarekin kontuak garbitzea. 52-Proletalgoaren garapeneko fase orokorrenak, bere aginpidea oinarritzen baitu. 53-Orain arteko gizarte guztiak, dagoeneko ikusia dugunez, klase zapaltzaile eta zapalduen arteko kontraesanean omarritu dir. Langile modernoak, aitzitik, industriaren aurrerabidearekin igo ordez, gero eta sakonago hondoratzen da bere klasearen baldintzen azpian. Langilea pobrezian erortzen da, eta pobrezia biztanleria eta aberastasuna baino bizkorrago garatzen da oraindik. Hemen argi geratzen da burgesia ez dla gai aurrerantzean gizartearen klase menderatzaile izateko eta bere klasearen bizi-baldintzak gizarteari lege arautzaile gisa ezartzeko. Gizartea ezin da aurrerantzean harn pean bizi, hau da, burgesiaren bizitza jadanik ez da gizartearekin bateragarri. 54-Klase burgesaren existentziarako eta nagusigorako baldintza esentziala esku pribatuetan aberastasuna metatzea da, kapitala eratu eta gehitzea; kapitalaren baldintza soldatapeko lana da. Soldatapeko lana langileen elkarren arteko konkurrentzian bakarrik oinarritzen da. Industriaren aurrerapenak, zeinaren eragile nahigabeko eta pasiboa burgesia den, beren arteko konkurrentziatik sorturiko langile-bakartasunaren ordez, elkartasunaren bidezko batasun iraultzailea dakar. Ororen gainetik, burgesiak bere buruaren ehorzlea produzitzen du. Harn amilera eta proletalgoaren garaipena saihestezinak dir era berean.

Borja Plazabona/Batx 2.A