Kanten filosofia

7
1.Testuinguru historiko eta Filosokoa: Argien Mendea edo Ilustrazioa Historia XVIII. mende an nagus itze n den egoera Frant - ziako nagus itasu naren kontr a Ingal aterr aren leia da, bai Europ ako kontinent ea eta kolonieta n ere. Gataz kak bat best earen atzean suer tatuk o dira mende aren zeha r. Europ ako monar kiak absol u- toak izane n dira, Ingalater ran Glorio sa izene ko irault zaren ondor en erre geare n boter ea parla - mentuaz mugaturik dago. Mendea bi fenomeno traz enden talek in buka- tuko da: Amer ikar Iraultza eta indep endentzia alde bate tik eta Frant ziako Iraultza jarraian, aintzinako erregimena akabatuko dutenak. Kultura Ilust razioa mugimendu espo ntane o bat da, XVII. mend eko razio nalismotik abiat uta zabal - duko da Europ a osoan. Espon taneo izanik ere, ilust ratua k konzi ente izane n dira bere jarreraz. Jarrera berria da. Enzik loped ia proje ktuar en ingur uan filos ofo eta pent salar i asko bildu ko dira Ilust razio aren ideala k eta ikusp untua k zabal tzek o asmoz: Dide- rot, D’Alambert, Voltaire... Monar kia absol uto batz uk idei berr iez kuts a- tuko dira Ilust razioa k aldakarrikatz en zitue n erre forma k bults atuz, Despotismo Ilustratua ize- neko fenomenoa da: Errusiako Catalina Handia , Carlos III Espainakoa, Federiko Prusiakoa.... Ilust razioaren funts ezko jarre ra nagus ia anti- tradi zioanl ismoa da: trad izioa super stizi oa, atze- rapen eta jaking abezi areki n ident ifikat zen zen, tradi zioa ezaba tzek o helb uru nagus ia zuen . Tra- dizioa gaindit uz gero bizit za bai publ iko eta pri-  batua arrazionalki planteatzeko aukera izanen litza teke . Honen ondor ioz arraz ioan konfid antza osoa azaltzen zuen: dena arrazional ki antol atu eta argumentatu behar zen. Horre la ere optimismo historiko bat sortzen da: arrazoiaren printzipioa onartu ta gizart ea progr esoaren bidean kokat uko litza teke , bizimo- dua eta politika arras aldatuko dira.  Antitradizionalismoarekin batera kaso asko- tan erlig ioarek iko kontrako jarre ra agert zen ilus- tratu en artean, eta erliji o tradi zional aren truke z  beste erlijio arrazionalista agertzen da: deismo izene koa, Jainkoa nozio filos ofikoa da Izaki Na- gusia... Gizak iaren eskubide naturalee n nozioa ere aldarr ikatz en dute : gizak iak bere z zenb ait be- rezk o eta jaiotz etiko esku bide ditu, alienaezin ak: esku bide indibi dual (prop ietate...) eta polik oak edo zibilak (adierazp en eskubidea... ) eta he- mendik oso bereiz keta inportantea (Montes- quieu ) Botere banak eta teor ia; boter e legeg ilea,  botere epailea, beteerazteko boterea... teoria ho- nek bote re muga tzen zuen eraba t, bote re absol u- toa ze nba it esk uet an ban atuz, bak ar bat ean ego n  beharrean. hau demokraziaren printzipioa...  Arrazoiaren kulto honen inguruan mito bat ager tuko da: gizak i basat i onare n mitoa , basat iak natur azko egoeran dagoen bitart ean ez du zibil i- zazio aren eragi n kalte garrir ik, eta ona, zorio ntsu eta usteo nekoa da naturaz, zibil izazio ak uste ltze n du... (Rousseau...) Zer da Ilustrazioa? Print zipio hauekin mundu garai kidea za-  baltzen duten iraultzak egingo dira Amerikarra eta Frantsesa... Kante k Iraul tza Frant sesaren gert aerak bizi zue n bor titz, eta ber e obr etan gar aiko ide iak is- ladat zen ditu: arraz oiare n autonomia, kosmopo- litis moa, liber tate eta pert sonaren dignit atearen defe ntsa. “Zer da Ilust razioa ?” izene ko libur uan Ilust razio aren izaer a horr ela defin itzen du: Ilus- traz ioa Gizak iaren adinga betas unatik irten bidea da. Gizakia bera da horren erreduna”. Kante k Ilust razio a auton omia, erant zunki zu- na eta libertateare n konzie ntz ia piz ten den aro  berriarekin identifikatzen du. Pertsona gehien- goak pasiboa izaten eta era heterono moaz esana  betetzearekin konformatzen ez denean, baizik eta bizimodu held ura pasat uz berezko bizit zaren norab idea hartu nahi duen. Ikaslei propo satzen zien hausnark eta: “autonomoa izan eta zure kon- tuan pent satu” espir itu ilust ratua ident ifikat zen du, hitz bate z, jakit eko grina . Etika kantianoak pert sonaren auton omia aldar rikat zen du egint za moral ororen oinarri gisa. Immanuel Kant (1724-1804) König sber g izene ko hiri prus iarran (Kali nin- grad gaur egun) jaio zen. Familiak oak Pietismo - ren bazkideak ziren, fedea barne bizitza n soilik oinarr itzen zuen korro ntea, gizakia eta Jainko a- ren arteko tartekariak baztertuz. Obra Filosokoa Gaztaroko eredu filosofikoa arrazionalismo dogmatiko a izan zen. Dogmatis mo honek idei metafisikoei buruz (Jainkoa, Mundua, arima...) zient zia, hau da, ezag utza bermatua ezku ratzea posib lea zela aldarrikat zen zuen . Hala ere Hume filosofo enpiristaren irakurketak “amets dogma- 1 IMMANUEL KANT (1724-1804)

Transcript of Kanten filosofia

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 1/7

1.Testuinguru historiko eta Filosofikoa:Argien Mendea edo Ilustrazioa

Historia

XVIII. mendean nagusitzen den egoera Frant-ziako nagusitasunaren kontra Ingalaterraren leiada, bai Europako kontinentea eta kolonietan ere.Gatazkak bat bestearen atzean suertatuko diramendearen zehar. Europako monarkiak absolu-toak izanen dira, Ingalaterran Gloriosa izenekoiraultzaren ondoren erregearen boterea parla-mentuaz mugaturik dago.

Mendea bi fenomeno trazendentalekin buka-tuko da: Amerikar Iraultza eta independentziaalde batetik eta Frantziako Iraultza jarraian,aintzinako erregimena akabatuko dutenak.

Kultura

Ilustrazioa mugimendu espontaneo bat da,XVII. mendeko razionalismotik abiatuta zabal-duko da Europa osoan. Espontaneo izanik ere,ilustratuak konziente izanen dira bere jarreraz.Jarrera berria da.

Enziklopedia projektuaren inguruan filosofoeta pentsalari asko bilduko dira Ilustrazioarenidealak eta ikuspuntuak zabaltzeko asmoz: Dide-

rot, D’Alambert, Voltaire...Monarkia absoluto batzuk idei berriez kutsa-tuko dira Ilustrazioak aldakarrikatzen zituenerreformak bultsatuz, Despotismo Ilustratua ize-neko fenomenoa da: Errusiako Catalina Handia,Carlos III Espainakoa, Federiko Prusiakoa....

Ilustrazioaren funtsezko jarrera nagusia anti-tradizioanlismoa da: tradizioa superstizioa, atze-rapen eta jakingabeziarekin identifikatzen zen,tradizioa ezabatzeko helburu nagusia zuen. Tra-dizioa gaindituz gero bizitza bai publiko eta pri- batua arrazionalki planteatzeko aukera izanenlitzateke. Honen ondorioz arrazioan konfidantza

osoa azaltzen zuen: dena arrazionalki antolatueta argumentatu behar zen.

Horrela ere optimismo historiko bat sortzenda: arrazoiaren printzipioa onartuta gizarteaprogresoaren bidean kokatuko litzateke, bizimo-dua eta politika arras aldatuko dira.

 Antitradizionalismoarekin batera kaso asko-tan erligioarekiko kontrako jarrera agertzen ilus-tratuen artean, eta erlijio tradizionalaren trukez beste erlijio arrazionalista agertzen da: deismoizenekoa, Jainkoa nozio filosofikoa da Izaki Na-gusia...

Gizakiaren eskubide naturaleen nozioa erealdarrikatzen dute: gizakiak berez zenbait be-rezko eta jaiotzetiko eskubide ditu, alienaezinak:

eskubide indibidual (propietate...) eta polikoak edo zibilak (adierazpen eskubidea... ) eta he-mendik oso bereizketa inportantea (Montes-

quieu) Botere banaketa teoria; botere legegilea, botere epailea, beteerazteko boterea... teoria ho-nek botere mugatzen zuen erabat, botere absolu-toa zenbait eskuetan banatuz, bakar batean egon beharrean. hau demokraziaren printzipioa...

 Arrazoiaren kulto honen inguruan mito batagertuko da: gizaki basati onaren mitoa, basatiak naturazko egoeran dagoen bitartean ez du zibili-zazioaren eragin kaltegarririk, eta ona, zoriontsueta usteonekoa da naturaz, zibilizazioak usteltzendu... (Rousseau...)

Zer da Ilustrazioa?Printzipio hauekin mundu garaikidea za-

 baltzen duten iraultzak egingo dira Amerikarraeta Frantsesa...

Kantek Iraultza Frantsesaren gertaerak bizizuen bortitz, eta bere obretan garaiko ideiak is-ladatzen ditu: arrazoiaren autonomia, kosmopo-litismoa, libertate eta pertsonaren dignitatearendefentsa. “Zer da Ilustrazioa?” izeneko liburuanIlustrazioaren izaera horrela definitzen du: Ilus-trazioa Gizakiaren adingabetasunatik irtenbideada. Gizakia bera da horren erreduna”.

Kantek Ilustrazioa autonomia, erantzunkizu-na eta libertatearen konzientzia pizten den aro berriarekin identifikatzen du. Pertsona gehien-goak pasiboa izaten eta era heteronomoaz esana betetzearekin konformatzen ez denean, baizik eta bizimodu heldura pasatuz berezko bizitzarennorabidea hartu nahi duen. Ikaslei proposatzenzien hausnarketa: “autonomoa izan eta zure kon-tuan pentsatu” espiritu ilustratua identifikatzendu, hitz batez, jakiteko grina. Etika kantianoak pertsonaren autonomia aldarrikatzen du egintzamoral ororen oinarri gisa.

Immanuel Kant (1724-1804)

Königsberg izeneko hiri prusiarran (Kalinin-grad gaur egun) jaio zen. Familiakoak Pietismo-ren bazkideak ziren, fedea barne bizitzan soilik oinarritzen zuen korrontea, gizakia eta Jainkoa-ren arteko tartekariak baztertuz.

Obra Filosofikoa

Gaztaroko eredu filosofikoa arrazionalismodogmatikoa izan zen. Dogmatismo honek ideimetafisikoei buruz (Jainkoa, Mundua, arima...)zientzia, hau da, ezagutza bermatua ezkuratzea

posiblea zela aldarrikatzen zuen. Hala ere Humefilosofo enpiristaren irakurketak “amets dogma-

1

IMMANUEL KANT (1724-1804)

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 2/7

tikoaz” esnatu zuen Kant, bere sinismen filosofi-ko nagusiak birplanteatzera behartuz. Hamarka-da iraun zuen lan neketsu erreflexibo baten on-doren Arrazoi Hutsaren Kritika izeneko obra fa-matua argitaratu zuen. Filosofia arloan obra hauiraultzailea suertatu zen, Metafisika orduartegaratu zen bezala okerrekoa izanik utzi izan

 behar zela.Bere obretan Kantek ekarpen inportanteak 

eskaintzen ditu filosofiaren adar guztietan: eza-gutzaren teorian, Etikan, Estetikan edo Historia-ko Teorian.

Kanten obraKanten filosofia ondoko hiru galdera hauei

erantzun gisa uler daiteke:Zer jakin ahal dut? galdera honek ezagutzaren

definizioa eta haren mugak aipatzen ditu. Arra-zoi hutsaren Kritika delako obran erantzun zuen.

Zer egin behar dut?: galdera honek moral eta

gure jokatzeko modua aipatzen du. Arrazoi pra-ktikoaren kritikan erantzun zuen.Zer itxaron ahal dut?: galdera hau gizakiaren

etorkizuna arlo politikoan aipatzen du eta Betie-reko pakea izeneko liburuan erantzun zuen.

Kantentzat hiru galdera hauek bat egiten dutehonako honetan: Zer da gizakia?

Dilema nagusia: libertatea eta determinis-moa

Beste auzi nagusi bat bat dago Kanten filoso-fian, ondoko testuan gauzatuta: “dos cosas mellenan siempre de nuevo el alma de admiración y 

estupor: el cielo estrellado sobre mí y la ley mo-ral dentro de mí”. Bi gauza aipatzen ditu Kantek hemen: natura alde batetik, eta beste aldetik gi-zakiaren barne mundua. Bi errealitate hauek kontrakoak ematen dute.

Natura -”el cielo estrellado”- Isaac Newtonenfisikak deskribaturiko ezinbesteko lege determi-nisteen pean dagoena eta lege morala -barnemundua- libertatean oinarrituta. Kantek natura-ren determinismoari giza libertatea kontrajart-zen dio. Nola elkartu ahal dira? Modu berean

ezagutu ahal dira biak?

Eraginak

Kantek autore ilustratuen eraginak jaso zi-tuen, Humena eta Newtonena nabarmenduz.

Hume: aipatu dugun bezala, Humen obrek dogmatismotik esnatu zuten Kant. Batez ere,Humek planteatu zuen kausalitatearen arazoerabakitzailea, baina eszeptizimora makurtuta.Kant berriz eszeptizismo hau gainditzen ahale-gindu zen.

Newton: bere Fisikak -lege zientifikoetan

formulatuta- naturaren ezagutza zientifiko etaunibertsala posiblea zela ziurtatu zuen.

Honela, Kanten filosofia Arrazionalismo etaEnpirismoaren arteko sintesia bezala interpretadaiteke.

 Arrazionalismoa: Arrazionalismoarekin: ezagutza guztiak espe-

rientziatik ez datozen tesira bat dator-Enpirismoa: esperientziarik gabe ezagutzarik 

ez, abiapuntu berbera daukate biek,

2. Ezagutzaren teoria.

Arrazionalismo eta enpirismoaren sintesia.Idealismo transzendentala.

2.1. Zer jakin ahal dut?

Galdera honek bi galdekizun diferente bainaelkarlotutak aipatzen ditu:

1. Zer da eta nola sortzen da ezagutza, eta eza-gutza zientifikoa bereziki?

2. Zeintzuk dira ezagutzaren mugak? Zer daezagutu ezin dudana?Kanten abiapuntua honela konkretatuko du-

gu: Newtonen Fisika (lege fisiko orokorrak oina-rritu eta sistematizatu zituen: grabitate legea... ).Fisika horra dugu, egina, haren balioa ezin dakolokan jarri eta beraz, factum bat da. Hau delaeta, Kantek galdetzen du: eta nola da posibleNewtonen Fisika? Nola da posible errealitate fi-sikoa halako zorroztasunez ezagutzea? Nola daposible Naturaren ezinbesteko legeak asmatzea?

Nolakoa da gure arrazoia zein esperientziatik abiatuta lege unibertsal eta ezinbestekoak for-

mulatu ahal izateko gaia den?Bestela esanda, Kantek zientzia egiteko posi-

 bilitate baldintzak giza arrazoian bilatuko ditu:hots, nolakoa den arrazoiaren arkitektura mun-dua horrela ezagutu ahal izateko?

 Arrazoiaren arkitektura “Arrazoi HutsarenKritika” izeneko liburu famatuan jorratu zuen.Oso liburu konplexu eta zailenetariko bat duguFilosofiaren historian.

Galdera honen azpian beste galdera konkre-tuago dago: Nola da posible Newtonen Fisika?Nola da posible lege zientifikoak formulatzea?

2.2.Arrazoi Hutsaren Kritika

Ezagutza zientifikoaren izaera definitu ondo-ren (eta ezagutza hau osatzen duten juizio motak finkatutak) benetazko zientzia bat eratzen dutendisziplinak eta sasi-disziplinen artean bereizteaerreza zelakoan zegoen.

Kant Metafisikari buruz dudak zituen ea be-netan zientzia zen, ezagutzaren mugatik kanpokogaiei buruz galderak planteatzen zituen eta.

Historikoki, Metafisika hiru gai buruz ezagut-za zabaltzen saiatu zen: Nia, Mundua, Jainkoa.

Nia: Arima hilezkorra da? Nia sustantzia(pentsatzailea) da?

2

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 3/7

Mundua: Jainkoaren jarioz sortu da? Sortuaizan ala betidanik existitu da?

Jainkoa: Jainkoa existitzen ote da eta halaizanik, zeintzuk izango lirateke bere existentziademostratzeko balio duten frogak? Zertan datzaJainkoaren izaera?

Geometrian eta matematikan adituen arteanerabateko adoztasuna egon den bitartean, etaaurrerapen egonkorrak nabariak ere, metafisikatradizionalean hoiek ez bezala gertatzen da:adostasun falta, etengabeko eztabaidak eta pro-

greso bat ere ez. Kantentzat ebidentea zen meta-fisika ezin zela zientzia izan.

Baina zergaitik Geometria bai da zientzia etaMetafisika, berriz, ez? Galdera hau erantzutekoKant ahalegindu zen lehenik ezagutza zientifikoadefinitzean eta geroago nolakoak diren zientziaosatzen duten juizioak bereiztean.

Kantek juizio zientifikoak ondoko ezaugarriezdefinetzen direla konsideratzen du.

Ezagutza unibertsala da: enuntziatu matema-tikoak egiazkoak dira beti, eta juizio horren peandauden indibiduo (gauza) guztiei aplikatzen zaie.

Ezagutza ezinbestekoa: enuntziatu zientifi-koak ezin dira bestelakoak izan eta hoien ukape-nak kontraesana dakar halabeharrez.

Ezagutza handigarria edo gehigarria: Ezagut-za zientifikoek gure ezagutza zabaldu edo aberas-tu behar dute. Hau da, sujetoan dagoena bainoinformazio gehiago izan behar du.

Kanten hurrengo pausoa enuntziatu zientifi-koen baldintzak betetzen dituzten juizioak ara-katzea izango da. Horretarako ondoko taula pro-posatu zuen.

2.2.1.Arrazoi Hutsaren Kritikaren Egitura

Obra hau ondoko abiapuntuetatik egituratzenda:

Ezagutzaren materia eta formaren arteko be-reizketa: ezagutzaren materia sentipenez osatu-rik dago eta ezagutzaren forma zentzumenarenaurreko osagaiez (eta, beraz, osagai a priori).Kanten aburuz, ezagutzaren prozesua sentime-natik abiatzen da, baina sujetoaren aldetik partehartze bizia dago. Sentipenekin (intuizio enpiri-koak) hasten da materia osatzen duena, bainasujetoa da ezagutzaren objektua osatzen duena,

sentipenak ordenatuz, forma eta egitura emanez.Planteamendu honek ezagutzaren sujetoaren

eta objektuaren arteko harremana ulertzeko mo-dua arras eraldatzen zuen. Iraultza kopernikarradugu hau, Kantek esanda: ordu arte, pentsa-menduak objektua hautematen zuen honetara bera moldatuz, Kantentzat, berriz, ezagutzatik kanpo ez dago objekturik (sentipenen ugaritasundesordenatua soilik) giza ahalmenak formaemango duen arte. Aztertu behar dena zera da,sujetoak nola ezagutzen duen.

Ezagutzan parte hartzen duten ahalmenak 

hiru dira: sentimena, adimena eta arrazoimena. Ahalmen bakoitzari Arrazoi Hutsaren Kritika-ren parte bana dagokio, traszentalak esaten dituKantek.

a) Estetika traszendentala: sentimenarenikerlana, atal honetan Kantek nola zentzueninpresioei forma eta egitura “a priori” ezartzenzaien aztertzen du.

 b) Logika traszendentala: adimenaren etaarrazoimenaren baldintza trazendentalak aztert-zen dira. Logika, ostera, bi zatitan banatzen da:

1.Analitika traszendentala: adimena ikastenaritzen da, hau da, kontzeptuen bidez pentsat-

3

 KANTEN JUIZIOAK

EDUKINA

BALIOTASUNA

analitikoa

(informazio berririk ez)sintetikoa

(informazio gehitzen

du)

a priori

esperienziaaurrekoak

analitiko a priori

Unibertsalakezinbestekoak

ezagutza berririk ez

sintetiko a priori

Unibertsalakezinbestekoakezagutza berria

Zientzientifikoak

a posterioriesperienzia

ondokoak

analitiko a posteriori

Ez dira existitzen

sintetiko a posteriori

partikularrakerlatiboak

ezagutza berria

Egunerokoak

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 4/7

zeko ahalmena, gizakiari errealitateari buruz juizioak ematen laguntzen diona.

2.Dialektika trazendentala: arrazoimena az-terlana egiten du, gizakiaren ahalmen nagusia.Gertaeren eta ekintzen oinarria aurkitzen ardu-ratzen da. Arrazoimena bakarra da baina bi al-

derditan agertzen da: bata arrazoimen praktikoa, bestea teorikoa.

Kantek aipaturiko hiru fakultate hauen osagaitraszendentalak edo posibilitate baldintzak ikert-zen ditu. Osagai hauek juizio sintetiko a priori,unibertsalak eta handigarriak batera, alegia.Juizio sintetiko a priori sentimenean eta adime-nean dauden osagai traszendentalekin lotzendirenak dira.

2.2.2.Estetika trazendentala

Zeintzuk dira mundu fisikoa hautematekoposibilitate baldintzak? mundu materialeko fe-nomenoak (kotxe bat etortzen, kalea, euria...)hautemateko espazioa eta denboraren ardatsak  behar ditugu: hautematen dugun guztia espa-zioan eta denboran kokaturik dago: aurrean/at-zean, gainean/azpian, urrun ala gertu, etab., Es-pazioa eta denbora ez dira, beraz, kanpoan exis-titzen diren gauzak, baizik eta guk erabiltzenditugun eskemak edo ardatsak fenomenoak or-denatzeko, gizakiak jaiotzetiko eskemak hauek ditu, jaiotzetiko edo, bestela esanda, a priori.

Gure espazioa, adibidez, hiru neurritakoa es-pazioa da, baina zenbait geometria modernoanespazio lau edo gehiago neurritakoa da (galaxienzabalera eta garapena, bata besteekiko kokape-na... azaltzeko neurri espazial gehiago beha-rrezkoak omen dira). Hots, gure eskema a priori(jaiotzetikoa) mundu fisikoa hautemateko hiruneurritakoa da: eskema honi eskerrak gauzak fisikoak hautematen ditugu: espazio eskema apriori da, beraz, gauzak hautemateko posibilitate baldintza edo trazendentala. Espazioa ez duguhautematen, espazioan edo espazioarekin hau-

tematen dugu baizik.Espazio ez da antzematen dugun zerbait, ezda objetiboa, ez da kanpoko errealitatean existit-zen den zerbait, espazio da antzemateko posibili-tate baldintza bera. Baina subjetiboa ere ez da:norberak ez du bere espazio eskema berezia: de-nok espazio eskema bera daukagu, jaiotzez, ho-rregatik transzendentala da.

Beste hainbeste denborarekin gertatzen da:denboraren eskemari eskerrak fenomenoak den- boraren neurrietan kokatzen ditugu: lehen, gero, batera... espazio eta denbora zentzumenarenosagai trazendentalak dira.

Sentimenean diren osagai a priori hoietazarduratzen da Estetika Transzendentala, osagai

hauek ezagumen-objektuak edukitzeko posibili-tate baldintzak dira eta. Kantek sujeto eta eza-gumen-objektuaren arteko harreman zuzen horiintuizioa dio, eta zentzumenen intuizioak beste-rik ez dagoela adierazten du, zentzuetatik sor-tuak. Hauek inpresio ugaritasun desordenatuaeta kaotikoa ekartzen dute, geroago sujetoak be-

rantolatzen eta egituratzen du. Hau da, sujetoan badira sentimenaren a priorizko forma batzuk,zentzuen bidez lorturiko datuak berrantolatzendituztenak, eta hauxek ditugu espazioa eta den- bora.

Espazioa kanpo sentimenaren forma da, den- bora barne sentimenarena den bitartean. Hau-tematen dugun edozein errealitatea espazio etadenbora konkretuan batean sartuko edo koka-tuko da. Honek ez du espazio eta denbora errea-litate objetiboak direnik esan nahi, sujetoak inpresioei ezarritako formak baizik. Zentzumen

inpresioak espazio eta denbora zehatz batenmarko barruan emandakoak irudikapenak esa-ten dira.

Sentipenean osagai traszendental hauen pre-sentziak geometriaren eta matematikaren exis-tentzia argitzen eta ahalbidetzen du:

Geometria: espazio hutsaren ikasketan oina-rritzen da. Geometriaren juizioak sintetiko apriori dira, Pitagoras Teorema adibidez.

 Aritmetika: denbora intuizioan oinarritzenda. Honen Juizioak sintetiko a priori ere dira, “bigehi bi dira lau dira”.

2.2.3. Logika traszendentala: A.Analitika traszenden-

tala

 Adimena kontzeptuen bidez pentsatzekoahalmena da, errealitateari buruz juizioak for-mulatzen ahalbidetuz. Hutsak diren adimen-o-sagaiak finkatzen saiatzen da Kanten ikerketa,hots, edukin enpirikorik ez duten kontzeptuak eta adimenean aurrez aurkitzen dira.

 Analitika trazendentalak, beraz, adimena egi-turatzen duten kontzeptuen ikasketan dihardu. Adimenaren zeregina sintetizatzean datza, hauda, kontzeptuen bidez sentimenaz lortutiko iru-dikapenak batzea. Kantek alde batetik kontzeptuhutsak, hots, edukin enpirikorik ez dutenak (uni-tate nozioa, adibidez) eta bestetik konzeptu enpi-rikoak, esperientzi sentikorratik, sentipenatik sortzen direnak (aulkia edo txakurra bezala) be-reizten ditu.

Kanten azterlana kontzeptu hutsetan zentrat-zen da, kontzeptu huts hauei kategoriak esangodie. Kategoriak, beraz adimenaren forma a prioridira, intuizio hautemangarriei buruz pentsatzeaahalbidetzen dutenak. Adimenean kategorienexistentziak zera esan nahi du:

-kategoriak intuizio sentigarriak pentsatuak ahal izateko posibilitate baldintzak dira. Adime-

4

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 5/7

nean kategoriez osaturikotik haratago ezin dapentsatu.

-Kategoriak intuizio hautemangarriei soilik aplika ahal zaizkie: beste edozein kategorien era- bilera ez-legitimoa da eta hutsegitean erortzeadakar. Definizioz experientzia gainditzen duenariezin zaio kategoriarik aplikatu, Jainkoaren ideia-

rekin gertatzen den bezala.

Kantentzat pentsamendua eta intuizioa, edo, bestela esanda, sentimena eta adimena elkar beharrean daude. Intuizioak, hots, zentzumeninpresioak, adimenarengatik pentsatuak izan behar dira. Adimenak, bere aldian, ezin du in-tuiziorik gabe pentsatu. “Pentsamenduak in-tuiziorik gabe hutsak dira, intuizioak kontzeptu-rik gabe, itsuak.”

Kantentzat, errealitateari buruzko juizio edoenuntziatu oroan kategoria edo kontzeptu huts

 bat erabili da. Errealiteari buruz juizio motenkopuru mugatua denez gero, kategorien kopuruaere mugatua zelakoan zegoen Kant. Guztira, ha-mabi kategoriak ezarri zituen, Logikaren juiziomota diferentei dagozkienak eta lau multso osa-tuz, triadaetan edo hirukoetan ordenaturik.

kontzeptu hutsak edo

KATEGORIAK a priori

KantitateaUnitatea, Pluraltasuna, Osotasuna)

Nolakotasuna

Errealitatea, Ukapena, Mugaketa

HarremanaSUSTANTZIA

KAUSALITATEA

Komunitatea

ModalitateaPosibilitate/Ezinezkotasuna

Existentzia/Inexiztentzia

Beharrezkotasuna/kontingentzia

Errealitate bat intuitzeko eta adimenaren ka-

tegoriez pentsatzeko prozesuaren amaiera “fe-nomenoa” da. Adibidez, espazio eta denborakonkretu batean ordenatzen diren sentipen bat-zuk jaso eta geroago “unitate” kategoriapeansartzen direnean, honek osteko baieztapena“zaldi bat ikusten nago” egitea ahalbidetzen digu. Adibide honetan “fenomenoa” zaldia dugu.

Fisika, beraz, posiblea da, haren juizioak in-tuizio sentigarriei aplikaturiko adimenaren kate-gorietan (kausalitatearenean besteak beste) oi-narritzen direlako, juizio sintetiko a priori egi-teko bidea emanez, “gorpu guztiak astunak dira”

adibidez. Kausalitate bezalako kategoria baterrealitate ez-fenomenikoei ezin zaiei aplikatu,Jainkoari adibidez, hau lege-kontrako erabileran

erortzea izango bailitzateke. Kantek Humeneszeptizismoa gainditzen du kausalitateak feno-menoen arteko ezinbesteko lotura ezartzen duelahausnartzen duelako, baina adimenaz determi-natua, ez errealitateaz.

 Aldi berean, giza ezaguera aurreko errealita-teari “noumeno” edo “gauza berean den aldetik”

esaten dio. Noumenoak esperientziaren mugaadierazten du, ezagumena bera ahalbidetzenduen kanpo errealitatea hain zuzen, baina errea-litate hori berez ezin dugu ezagutu. Sujetotik kanpoko errealitatea existitzen dela baieztatzendu, baina ezagutu ezina. Horregatik Kanten filo-sofia “idealismo traszendentala” edo “Kritizis-moa” esaten da. Noumenoa fenomenotik adimenkategoriak eta espazio/denboraren intuizioak kendu ondoren geldituko litzatekena da.

2.2.4. Logika transzendentala: B.Dialektika

transzendentalaDialektika transzendentalean metafisika

zientziarik ez dela demostratzen du. Dialektika-ren ardura arrazoimenaren ahalmena da, sintesinagusiak egiten dituen ahalmena. Ahalmen ho-nek errealitate ororen kausak eta oinarriak ikert-zen ahalbidetzen dio gizakiari. Amaigabeko bila-keta hau honela egiten da: errealitate fenomeni-koa gainditzen duten ondoko hiru ideia haueninguruan -Jainkoa, Arima, Mundua- informazioguztiak bilduz.

 Arrazoimenaren ideiek edo idealek esperient-

zia oro gainditzeko ezaugarria dute eta haueneginkizuna erregulatzailea da. Hala ere, ideiaerregulatzaile hauek ezagumen objetutzat edofenomenotzat hartzea ez-legezko erabilera da. Adimen kategoriek sentimenari aplikatu beha-rrean arrazoimenaren idiei aplikatuta, enuntzia-tu kontraesankor eta gezurrezkoak sorteraztendituzte, Metafisikak sortu zenetik izan dituenezaugarriak hain zuzen ere. Arrazoimenaren hiruidei hauek Metafisikaren ondoko hiru adar hauei bidea eman diete: arimak, psikologia arraziona-lari, munduak, kosmologiari eta Jainkoak teolo-giari. Hiruretan, bada, arrazoimenaren erabilerailegitimoa da.

Psikologia arrazionala. Arrazoimenarenideia erregulatzaileak pertsonaren barne espe-rientzi guztiek eta bizitza psikologikoak arimaerakusten edo seinalatzen du, hau da, unitate bat, sujetoaren oinarria. Ideia erregulatzaile hauerrealitate objetibo batekin nahastuz gero, ari-maren izaeraren arazoa planteatuko da: sustant-zia al da? eta horren ezaugarriak: hilezkorra alda? Planteamendu honek paralogismoetara era-maten gaitu, arrazonamendu okerrak direnak.

5

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 6/7

Kosmologia. Kantentzat, arrazoimenarenideia erregulatzaileak unibertsoa batasun bat bezala, zati guztiak erabat lotutako oso bat balitz bezala hartzera eramaten du. Ideia erregulatzailehau, metafisikoaren partez, mundua izeneko ob- jetu bat bihurtzen denean mota guztietako kon-traesan eta antinomietan erortzen da. Esate ba-

terako, mundua nahiz finito edo infinitoa delademostratzen da, honek arrazoiaren erabileraokerra dela erakusten du. Halako hausnarketak ez dute inora eramaten.

Teologia. Arrazoimenaren ideia erregulatzai-leak errealitate material eta psikikoaren atzeanJainkoa izeneko beste errealitate transzendentea,gainerako guztiaren oinarria absolutoa, dagoelapentsarazten digu. Baina ideia erregulatzaile hauobjetua bihurtzen denean, Jainkoaren existent-ziaren frogei buruzko ikerketara eramaten du.

Kantentzat hauetariko froga bat ere ez da balio-dunik. Argudio fisiko teleologikoak. Munduaren or-

denatik abiatuta, Jainkoa ordenatzailearen ideiaondorioztatzen da. Hala ere, Kantek pauso haugehikeria eta ilegitimoa dela baieztatzen du,errealitate fenomenikoak (ordena) ezin du errea-litate transzendente eta noumenikora eraman.Fenomenoek fenomenoetara soilik eraman deza-kete.

 Argudio kosmologikoak. Argudio hauek Munduaren kontingentzian oinarritzen dira:mundua kontingentea izanez gero haren exis-

tentziak Jainkoarekin identifikatzen den izaki baten existentzia ezinbestez dakarrela diote. Be-rriro, jauzi hau ilegitimoa da: unibertsoa osotzathartzen da eta pauso honek kontraesanak izku-tatzen ditu.

 Argudio ontologikoa. Jainkoaren kontzeptu-tik ezin dugu horren existentzia demostratu. Ka-su honetan bi plano bereizteko beharra dago:logikoa -definizioari dagokiona- eta ontologikoa-errealitateari dagokiona- eta batek ezin du bes-tera eraman.

Hortaz, ezin dira arimari buruz, munduari

 buruz eta Jainkoari buruz juizio sintetiko a prioriformulatu, arrazoimenaren ideiak direlako fe-nomenoen mundua gainditzen dutenak. Kantek ez du hauen existentzia ukatu nahi, ideia hauek existitzen direla frogaezina dela seinalatu beste-rik ez du, fenomenoak ez baitira. Beste aldetik, berriz, ideia erregulatzaile hauek praktikoak di-rela aldarrikatzen du: Nia bizitza psikikoarensujeto iraunkorra balitz bezala jokatzea, Mun-dua kausa guztietako segida barnean hartzenduen osotasuna balitz bezala pentsatzea etaJainko kreatzailegan sinistea, hain zuzen ere.

Urrenga sailan ikuso den bezala, ideia hauek demostraezinezko errealitateari aipatu arren bizitza moralaren euskarria dira.

3. Kanten etika formala

Zer egin behar dut?Galdera hau giza jokamoldeak nolakoa izan

 behar duen finkatzea saiatzen da.Printzipio etikoek arrazional izateko aprio-

rizkoak, unibertsalak eta beharrezkoak izan

 behar dira.

Etika materialak  Aurreko kapituluetan ikusi dugunez, etika

materialak edukin konkretu bat dutenak dira:gure jokabideari buruz aholkuak ematen dituztezoriona lortzeko. Helburu bat finkatzen dute, etahelburu hori lortzeko arauak edo aginduak ema-ten dituzte.

Etika materialaren inperatiboak hipotetikoak dira: “zerbait nahi baduzu, orduan…”. Inperatibohipotetikoak enpirikoak eta aposteriorizkoak di-ra, horregatik Kantek dio haren aginduak maxi-mak direla eta ez lege moralak: ekintzarakoprintzipio subjetiboak. Printzipio horiek arra-zoimenatik eratorriak ez direnez, Kantek hetero-nomo esaten die.

Moral formalaKantentzat benetazko moraltasunak arrazoi-

menean oinarrituta ezarri behar ditu bere print-zipioak. Formala izan behar du, eduki zehatzik gabea, izan ere, apriorizkoa, unibertsala eta beharrezkoa.

Haren aginduak ez dira maximak, legeak 

 baizik, printzipio objetibo eta unibertsalak. Ho-rregatik, agindu morala ez da hipotetikoa, kate-gorikoa da.

Kanten etika deontologikoa da jokabideen balio morala betebeharraren nozioan oinarritutaezartzen duelako, etika teleologikoak ez bezala,hauentzat jokabideen balioa helburuan oinarrit-zen da, zoriona lortzeko xedearekin identifikatu-ta, Aristotelesen etika bezala.

Kantek ez du jokabide mota arautu nahi, bereasmoa moralitatearen esentzia edo izaera identi-fikatzea da: ez zaio interesatzen zer da on eta zer

gaizto, baizik eta zergaitik zerbait ona ala gaiztoaden. Bere erantzuna da jokabide on guztiak bo-rondate onez egiten direla.

Borondate onaInolako murrizterik gabe ontzat har daitekeen

gauza bakarra borondate ona da, uste ona. Joka- bide bat ona den jakiteko ez dira haren ondo-rioak kontutan hartu behar, gidatzen duen as-moa baino. Borondate ona izateak helburu de-terminatu bat lortzeko eskura dauden baliobideguztiak erabiltzea dakar, ez lortu arren. Balora-pen morala emandako helburu horren lorpenaz

independientea da. Borondate ona jokabide onaizateko baldintza da.

6

7/27/2019 Kanten filosofia

http://slidepdf.com/reader/full/kanten-filosofia 7/7

BetebeharraKantentzat, borondate onez edo betebeharrari

 begira jokatzea kontzeptu baliokideak dira. Bete- beharraren kontzeptua bera da etika kantianoaetika deontologikoa egiten duena.

Betebeharrari begira jokatzea interesez (onu-ra, motiboak edo joerak) jokatzeko kontrakoa

da.Moralki jokatzeak eta betebeharrez jokatzeak 

era desinteresatuaz jokatzea dakar, gure bete- beharra delakoan gaudelako soilik, jokamoldehonek ondorio txarrak ekarri ahal izan arren.

Betebeharrez jokatzea eta betebeharrarenarauera jokatzea,berriz, ez dira gauza bera. Bete- beharrez jokatzea betebeharra bera dela jokabi-dearen motibazio bakarra esan nahi du, ondo-rioetan pentsatu gabe: gure helburua betebeha-rra betetzea baino ez da. Kontrakoa interesezmugitua jokatzea da. Gerta daiteke betebeharrez

egindako jokabide bat eta interesez egindako beste jokabide bat bereiztuezinak izatea, baina balorapen morala arras diferentea da, betebeha-rren araberako jokabidetan interes bat dago(zergak ordaintzea legearekin arazorik ez iza-teko).

Kantentzat betebeharraren araberako jokabi-deak ez dira moralak, motiboak aldatuta bete- beharraren arabera ez baita jokatuko.

Inperatibo kategorikoaKantek betebeharrez jokatzea lege morala-

rekiko errespetoaz jokatzea dela nabarmentzen

du. Kantentzat ezin konta ahala jokabide arauezarri ahal dira, baina arau guzti horiek inperati- bo bakar batean sintetiza daitezke, inperatibokategorikoa diona.

Inperatiboa da, aginpena, betebeharrak bo-rondatea behartzen duelako -eta, beraz, jokabidemorala- ezarpena da.

Kategorikoa, hau da, jokabide moralak ezindu beste helbururik izan, betebeharra betetze bera baita helburu: ez dut aprobatzeko ikasten,nire betebeharra betetzeko baizik: suspenditzekoziurtasuna izanik ere, ikasi beharko nuke. Beste-

la aginpen hipotetikoa izango litzateke (etika te-leologikoetan bezala), helburu konkretu bat lort-zera borondatea xedatzen duen iinperatiboa:ikasten dut aprobatzeko aukera baldinbadaukat,ikasi gabe aprobatuko banu kolpe zorririk eznuke joko.

Inperatibo kategorikoa -Kanten etikan kont-zeptu nagusi bat- aginpen unibertsala da -hots,

kasu guztietan aplikatzen da- eta beharrezkoa-honela izan behar da eta ez bestela- jokabideak agintzen dituen onak dira berez, ondorioak alde batera utzita. Inperatibo kategorikotik sorturikoaginpenak honako egitura dute: ”zerbait egin behar duzu” edo kontrakoa “ez duzu hori egin behar”. Inperatibo kategorikoz betetzen diren

 jokabideak onak dira “berez”.Betebeharrez jokatzea, moralki jokatzea edo

 borandate onez jokatzea inperatibo kategorikoa-ren aginpena betetzea da. Kanten aburuz laumodutan adierazi ere inperatibo kategorikoa ba-karra da:

Zure jokaera lege unibertsal bihurtzeko gaiaizan dadin jokatu. Kasu honetan nik legea ezarri-ko banu bezala jokatzen naiz , ni legearen egile bilakatzen naiz, legegile, erabat autonomoa nire betebeharra soilik betetzen dudalako.

 Adierazpen honek aginpen moralek zer-nola-

ko forma izan behar duten oso garbi azaltzen du:printzipio unibertsalak izan behar dira. Joka-molde bat ona den zehazteko bidea da jokabidehori bideratzen duen araua unibersal bihurtzekogaitasuna, “Odola ematen dut bi hilabetetan,mundu guztiak nik bezala egin behar duela ustedudalako” honako araua erreza da eredu uni- bertsaltzat aldarrikatzea. “Nik ez dut odolik ema-ten nori emango dioten ezagutzen ez dut eta”,ezin da jokamoldearen eredua bihurtu.

Jokabide baten ontasuna, beraz, haren izaeraunibertsalean datza, jokabide horren edukin ma-terial eta konkreturik alde batera utzita. Ontasu-

na jokamolde horren formapean dago: jokamol-dea ona da baldin eta unibertsala bihur badai-tekeen

“Ez hartu inoiz beste pertsona zure bidetzateta zeu helburu gisa”.

 Arrazoi praktikoaren postulatuak Kantek, azkenik, moralitatea posible ahal iza-

teko Arrazoi Hutsaren Kritikan kritikatu zituenerrealitate metafisikoak (Libertatea, Arima,Jainkoa) aldarrikatu izan behar direla erabakit-zen du, hau da, Libertatea, moralitatearen ezin-

 besteko baldintza baita (animaliak ez dira mora-lak libreak ez direlako), betebeharrak libertateadakar; arimaren hilezkortasuna, (ekintza mora-lek bizitza gainditzen duen seinalatzen dute) etaJainkoa, betebeharraren eta lege moralaren oi-narri gisa.

7

 Hizt gi kantiano

Sinonimoak/aurkakoak singles Etikoa

Analitiko a priori hutsa formala jarria fenomeno intuizioa inperatibo kategorikoa legea behartu autonomo

Sintetikoa a posteriori enpiririkoa materialaemana noumeno traszendentala inperatibo hipotetikoa maxima aholkatu heteronomo