K50 2006 04 baja

28

description

Mutrikuko herri aldizkaria

Transcript of K50 2006 04 baja

Page 1: K50 2006 04 baja
Page 2: K50 2006 04 baja
Page 3: K50 2006 04 baja

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

I R I T Z I A : GARBIÑE GARAGARZA

Informaziua 4

Zeuk esan 5-6

Puri-purixan 7

Bi hitzetan 8-9

Kulturia 10-11

Kirola 12-13

Kalaputxik 50 14-15-16-17

E, gazte! 18-19

Teknologia berriak 20-21

Gazterixa 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Denbora zein azkar pasatzen den askotan ez gara konturatu ere egi-ten gauza zehatzen batean fijatzen garen arte. Oraingoan Kalaputxiizan da denboraren tarte horren berri eman didana: oraintxe jaio dalairuditu arren, 50. zenbakira heldu ez zaigu ba!

Beraz, lehenego eta behin zorionak eman nahi dizkiet, ixil-ixileaneta, norbaitek pentsa dezakeenaren kontra, txotxirik kobratu gabe hainlan eder, handi eta txukuna egiten dutenei.

Herrian zegoen hutsune bat betetzea zuten helburu nagusi: bertokoberriak zabaldu, eta gainera, euskaraz irakurtzeko aukera eman. Horiondo baino hobeto bete dutela argi dago. Baina horretaz gain, askozere garrantzitsuago den lana egiten dute: balio asko baina preziorik ezduen lana. Herriko hainbat lagunen bizipen eta istorioak argitaratudituzte. Herritar guzti horiek Mutrikuren historiaren parte dira, etabakoitzak kontatzeko duena jasota sekulako altxoarra bildu dute: baigaur egun herria osatzen dugunontzat, eta baita etorkizuneko mutri-kuarrentzat ere.

Horregatik, Kalaputxikoak ate joka datozenean, pentsa dezagun bialdiz ezetz esan aurretik. Batez ere, ezetzaren arrazoia argazkian ager-tzeak ematen digun lotsa puntu hori bada.

Page 4: K50 2006 04 baja

hintereseko

telefonoak

informaziua4 Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

APIRILA

21etik 23ra Javier Otxagabia24tik 27ra Amaia Zalduegi28tik 30era M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

MAIATZA

1etIk 4ra Javier Otxagabia5etik 7ra Lon Apraiz8tik 11ra M. C. Riveiro12tik 14ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Otxagabia)15etik 18ra Lon Apraiz19tik 19ra Zalduegi (zapatu goizean, Otxagabia)20tik 21era Javier Otxagabia22tik 25era Amaia Zalduegi26tik 28ra M.C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

OTXAGABIA: 689 58 57 59 - APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 - RIVEIRO: 667 33 88 90

Page 5: K50 2006 04 baja

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

UDALAK EZ GAITU AINTZAKOTZAT HARTZEN!

Mutrikuko Udalak urruti ikustengaitu. Badakigu herritik apartebizitzeak zaildu egiten duela ha-rremana eta beharbada baserria-ren egoera ez dela oparoa, etaagian, Mutrikuren eguneroko di-namikarako ez dugula eraginhaundiegirik… baina ia erabatahaztuta edukitzea edo baserri-tarron gorabeherak direneaninolako informaziorik ez ematea,edo gure lurrak markatzen kan-poko jendea dabilenean guk ezerez jakitea… zerbaiten adierazga-rria dela iruditzen zaigu.

Aurreko udalaren dinamika da-torkigu gaur egun burura. Sarribilera zabalak egiten ziren, auzo-etako beharrak identifikatu, etagero ahal zen neurrian irtenbide-ak eman. Ikuspuntu serio batenondorioa zen guzti hura eta be-netako ahalegina ere bai.

Guk bide horri eutsi nahi diogu,guztion artean geure arazoak az-tertu eta irtenbidea emanez. Ho-rretarako, udalaren inplikazioabehar dugu, gure arazoen kon-ponbideetan bidelagun izan da-din eta ez azkenetan ikusten du-gun jarrera hotza, urrutikoa etasorbaldak jasotzearena.

Azken sasoi honetan hainbat gaikorapilatu zaizkigu eta egoeradesberdinak sortu dira. Batzutaninformaziorik ez, bestetan ez de-la udalaren eginbeharra…, nahidena, baina azkenean gure ara-zoen aurrean ez dugu jarrera la-guntzailerik aurkitu.

Besteak beste, honako gai hauekazpimarratu nahi genituzke:

- Elurra eta izotza egin duen egu-netan baserritarroi ez zaigu la-guntasun haundirik eskaini. Beste

hainbat herritan udalak izanduen jarrera aktibo hori ez duguhemen ikusi.

- Jaurlaritzak zehaztu duen San-tiagoko bidearen seinalizazioaeta beraren inguruan bete beha-rreko baldintzak ikaragarri kalte-garriak izateaz gain, guk ezer ja-kin gabe gure lurretan sartu etamugak markatu dituzte. Honenaurrean udalaren aldetik ez duguinolako konpromisorik eta bitar-tekaritzarako borondaterik ikusi.

- Laister behin betiko onartukodiren arau edo norma berrie-tan, hainbat lur eremu babestugisa jarri dira. Aldaketa etaproposamen garrantzitsuhauen aurrean, informazio ezanabarmendu dugu.

- Gure baserri ondoan seme-ala-bek etxea eraiki dezaten eta bidebatez baserriaren geroari babesaeman diezaioten, izugarrizko oz-topoak jarri dizkigu udalak se-gregazioa dela eta ez dela, bestehainbat herritan ematen denean.Malgutasun eza eta irtenbideadostua aurkitzeko borondateeza nabarmendu dugu.

- Uraren kanalizazio berria egite-rakoan, harturiko erabaki asko ezdira batere egokiak gure base-rrietarako. Honen aurrean sorbal-dak jaso eta ezer gutxi egin duudalak.

- Bere garaian, merkatu plazarenberrikuntzarako arrazoietako batbaserriko produktuak bultzatzea-rena zen. Hainbat lan eta azter-keta egin eta gero, azken mo-mentuan udalak beste erabilpenbat eman nahi dio.

- Mutrikuko Udalak hainbat aldizeskatu den baserri lurraren azter-keta egina izango balu, nekazari-tza, abelzaintza eta basogintzaeremuak zehaztuz, beharbada

gaur egun eskuartean dauzka-gun arazoak ez lirateke horrenlatzak izango eta ez ginateke no-raezean ibiliko.

Dena dela, okerrena barneratuzaigun sentsazio mingotsa da.Aintzakotzat ez hartzearena. Au-rrera begira kontutan har gaitza-zuen eskatzen dizuegu. Horrenesperantza daukagu.

Baserritar talde zabal bat

URAZANDI ALA URAZAMENDI?

Autobusean noalarik, non ikus-ten dut kaleak izendatzeko sei-nalea: Urazandi.Nire barnerako pentsatu duturaz hemendik gaude ba!.Horrekin batera, gogoratu nuennire amona Mariarekin edukita-ko elkarrizketa orain dela hogei-ta bost urte.- Amona, Urazandi baserrikogizonak eskumiñak eman ditxzuretzat.- Neska, Urazamendikua izangoden. Ez den ikusten uraz hemen-dik dagoela? Urazandi deba-rrentzat izango den!Ez naiz gai honetan aditua,baina pentsatzen dut kale etatoki izenak badutela euren esa-nahia eta historia. Dagokionakegin al du hausnarketa hori?

M.A.T.

Page 6: K50 2006 04 baja

6 zeuk esan

GAUZAK ARGITZE ALDERA...

Mutrikuko PNVk “Mutrikuko herriari” idatzian ager-tzen dituen erdi-egia eta gezur biribil guztiek erantzu-na eta azalpena eduki arren, ez gara joku zikinean sar-tuko.

Gauzak horrela, hiruzpalau kontu argitzera gatoz:

- Mutrikuko Ezker Abertzaleko ordezkariok ez duguherriaren izenean erabakirik hartzen. Herri batzarrakdira erabaki guneak.Herri batzarrak erreferenduma-ren aldeko bozka egin zuen iaz eta hori defendatzendugu. Aurreko urteetan, Portuaren Plan Berezia bul-tzatu zuenean, bere osotasunean defendatu genuenbezala.

- Hortaz, Mutrikuko Batasuna ez dago Portu berriarenkontra, proiektua herri kontsultara eramatearen aldebaizik.

- Beraz, ez dago jarrera aldaketarik, barne demokraziaariketa da. Gure oinarri sozialak esaten duenarekinkoherenteak gara.

Gaur egun, Mutrikuko Batasuna erabakitze prozesuandago, Portu berriari buruzko erreferendum horretanbaiezko ala ezezko jarrera hartuko duen erabakitzeko,aldeko eta kontrako faktoreak baloratuz. Hilabetebatzuk barru, azken hitza, oraingo honetan ere, herribatzarrak izango du.

Hausnarketa horretan egoteak ez du esan nahi, herriordezkari bezala, behar den foroetako lana baztertudugunik, Batasunak orain arte bezala lan egingo duBabes dikearen eta Plan Bereziaren garapenak herria-ri onura ekar diezaion.

Azkenean, mutrikuarrek esan beharko dute garapenhori nahi duten ala ez, inongo inposaketarik gabe.Gure kideek eskatzen dutena onartzen dugun bezala,herri osoak esaten duena onartuko dugu.

Ohar hau bukatzeko, esan ez dugula ulertzen herrira-ko proiektu estrategiko honen aurrean alderdikeria-tan ibiltzea, herri galdeketa bat, eskubide demokrati-ko bat, eskatzen dugulako. Batez ere, Mutrikurakoaukera garrantzitsu hau, joko politikoen gainetikherriko alderdi eta eragileak batuta lortu dugula jakin-da, batean edo bestean agintzen zegoenari begiratugabe.

Mutrikuko Batasuna

HERRIA EZ DA PORTUAN HASTEN, EZTAAMAITZEN EREAspaldian eztabaida bizia bizi dugu herrian portuarenproiektuaren inguruan. Lanak hasita daude, portuare-nak, babes-dikearenak, lehenengo fasearenak, faseguztienak... Nolanahi izanda ere, herritar gehienokportuaren lanak ikusten ditugu hasita. Batzuk pozik,beste batzuk haserre. Haserre, nire ustez, ez azken hel-buruarengatik (itsasoko sarrera baretzearenarekinguztiak ados baitaude), bai prozesuak bestelako iri-tziak onartzeko eman dituen aukera urriengatik.

Ulertzen ditut pozik daudenak eta ernegatuta daude-nak ere bai. Nik uste mutrikuar gehienok dauzkagulaalderdi biak gure barruan baina, tamalez, gizarteanbakoitzak duen rolari lotuegi bizi gara.

Nire hausnarketa honetan, baina, beste bi alderdirierreparatu nahi diet, obrak hasita daudela ikusita etababes dikea amaitu arte jarraituko dutela konprenitu-ta. Batetik, hondartzarena; bestetik, lehorrarena.

Aurki, uste baino lehenago, uda iritsiko zaigu eta,horrekin batera, hondartzara joateko garaia (batzuklehenago hasiko dira). Pentsatzen dut honez gero hasi-ko zirela horrekin pentsatzen, baina erabakimena due-nak badu nahikoa lan mutrikuarroi eta udaldianMutrikura hondartza gosez datozen kanpotarrei hon-dartzarako aukerak emateko. Kamioitzarren trafikoaketa horiek altxatutako hautsak ez dut uste lehenengoplaiako eta danborreko ingurunea oso egoki utzikodutenik... Arranpla, zabalgune berria eta pistina beraere hor daude, bai, baina... Eskerrak Ondarbeltz etaSaturraran hor dauzkagun!

Bestetik lehorrarena aipatu dut. Izan ere, ematen duportuarenak herriko beste arazo guztiak estaltzendituela. Ez diot portuarenari duen garrantzia kendunahi, baina arazo gehiago ere badadue herrian, ezta?Zerrendatzen hasiko bagina, kontutxo batzuk aterakolitzaizkiguke, portuarenarekin batera, datorren urteanedo hurrengo bost urteetan edo hurrengo hamar urte-etan edo nahiko genukeen epean burutzeko moduko-ak. Datorren urtean hauteskundeak.

Itsasoa eta portua, biak hor ditugu baina danbormuturrera joan eta lehorrera begira jarriko bagina,beharbada esango genuke: lehorrean ere badago zereginik!

Andiko

Page 7: K50 2006 04 baja

7puri-purixan

Gizartea kontzientziatzeko asmoz1950 urtetik aurrera apirilaren 7aOsasunaren Mundu Eguna da. Aur-ten, OMEk giza baliabideen krisia-ren inguruan egin nahi izan duhausnarketa, krisi honek oinarrizkoosasunean duen eragina ikaragarriadelako, osasun sistemaren giltzarriaprofesionalak direlako eta krisihonek mundu osoari dagokiolako.

OMEn arabera emaitzak garbiakdira; eritetxeek zein ospitalek ezdute behar beste profesional etaberriak hartzeko ere nahikoa lan.

Arestian aipatu bezala, hamarkadaluzeetako anemia inbertitzailebaten ondorioak jasotzen ari gara.Utzikeria honek oso kaltegarriakdiren emaitzak izan ditu; ez da aha-legin berezirik egin profesionalhauen lan baldintzak hobetzekoeta prestakuntzak zein ordainsariakgeldirik egon dira eta, ondorioz,adituek edo jantziak diren profesio-nalek atzerrira atera behar izandute edo aurretiazko jubilazioak

hartu behar izan dituzte... Errosa-rioa amaigabea da.

Krisi honen adibiderik garbienaAfrika azpisahararra da, bertan750.000 osasun langile baitaude682 milioi lagunentzat. Kopuru haualdatu egiten da beste herrialdee-tan baina bertako profesionalenzahartze tasa ere altuagoa da.

Adituen arabera egorak izangoluke etorkizunik baldin eta modudesberdinean jokatuko balitz, hots,nazio mailan zein nazioarte mailankokatu beharko litzateke afera. Eraberean, Gobernu desberdinek,buruzagi komunitarioek, NazioBatuak, osasun profesionalek etaGobernuz Kanpoko Erakundeekelkarrekin hartu beharko luketeparte. Ez dago soluzio bakarra ika-ragarria den arazo honetarako,baina urratsak ematen hasi beharda: Soldata eskalak berrikustea, piz-garriak indartzea, prestakuntzateorikoak zein praktikoak bultza-tzea behar-beharrezkoak dira ego-era penagarri honetatik ateratzeko.

Osasunagatik elkarlaneanApirilaren 7a, Osasunaren Mundu Eguna.

OMEk, Osasunerako Mundu Erakundeak, osasungintzan dauden gizabaliabideen krisiari zuzendu dio egun seinalatu hau. Erakunde honenarabera, munduan zehar gero eta gutxiago dira osasun arloan laneandihardutenak eta gutxitze honen ondorio zuzena profesioanl hauen

eskasia da.

“OOssaassuunnaarreenn MMuunndduuEEgguunnaarreenn hheellbbuurruuaa ggiizzaabbaalliiaabbiiddeeeenn kkrriissiiaazzhhaauussnnaarrkkeettaa eeggiitteeaa ddaa

“EEzz ddaaggoo ssoolluuzziioo bbaakkaarrrraa iikkaarraaggaarrrriiaa ddeenn oossaassuunneezzaarreenn aarraazzooaarreennttzzaatt

Page 8: K50 2006 04 baja

8 bi hitzetan

MAIATZAK 1

Ate joka dugu jada-nik Maiatzaren 1aeta auten gehien-goa diren sindika-tuak, hots, ELA etaLAB, bakoitza berealdetik burutuko duLangilearen Eguna.

ELA sindikatukoek“Langile jendearenEuskal Herria erai-ki” lemapean bildu-ko dira Bilboneguerdiko 12etan.

LAB sindikatuak berriz, eskualde buruetandeituko ditu bere afiliatuak eta lan prekarita-tearen aurka zabalduko dute euren aldarria.

MADARIAK ARDOTAN

(4 lagunentzat)Osagaiak: 4 madarilitro 1 Errioxako ardo bel-tzalitro 1 ura250 gr azukrekanela zotza

Kazola batean sartuko ditugu madariak, ardo-arekin, azukrearekin, urarekin eta kanelarekin.Irakiten hasten denetik, 60 minutu gehiagoutziko ditugu sutan. Gero, madariak, besteazpil batean jarriko ditugu eta lapikoan dau-den osagaiak geldi utziko ditugu almibarraegin arte. Azkenik, almibarra madaien gaine-tik botako dugu.On egin!

ALKOLE-INTXIRRIKOEK ITSASOANIBILTZEKO SEGURTASUNARI BURUZ-KO IKASTAROA ANTOLATU DUTE.

Alcolea-Intxirri Elkarteak itsasoan segurtasu-nez ibiltzeko ikastaroan antolatu zuten hilhonen 8an. Bertan, 50 herritar inguru bilduziren; gehienak gizonezkoak, baina tarteanemakumeren bat edo beste egon zen. Danbo-rraren puntan bildu, eta laguntza seinaleekinpraktikatzen ibili ziren. Eskuzko bengalak,suziriak eta kezko seinaleak noiz eta zela era-bili behar diren zehatz azaldu zieten GurutzeGorriko lehendakari ohi Kepa Lopezek etaFEDE Villacorta tizas-kapitainak. Herritarrekbengala eta suziriekin praktikatzeko aukeraere izan zuten. Ikastaroa hasi aurretik etaamaitu ondoren, Villacortak Bilboko segurta-sun dorrera deitu zuen, ateratako soinuarenondortiozabisuren ingurutik bat egonez gero,ikastaroan zeudela jakin eta lasai egoteko.

Page 9: K50 2006 04 baja

9bi hitzetan

ESKUBALOIKO EUSKAL SELEKZIOAK BI MUTRIKUAR AUKERATU DITU

Jauja Eskubaloi Taldeko entrenatzaile MikleMariezkurrena eta Idoia Eguren infantil mailakojokalaria Euskadiko Selekzioan Gasteizen eginzuen konzentrazioan parte hartzeko deitu zituen.Mikelek lehen urteko kadeteak entrenatu zituenapirilaren 15 eta 16an, Idoiak, berriz, infantilekinentrenatu zuen apirilaren 13tik 15era. Tartean par-tida bat ere jokatu zuten, eta entrenatzailea etajokalaria aurrez aurre egon ziren bertan.

Izan ere, Idoiaren taldeak Mikelek entrenatzenzuenaren aurka aritu zen.

komikixa gotzon santander

PALA TXAPELKETA AZKARRA

Kirolberri enpresak pala txapelketa azkarra antolatu duMaiatzaren hasierarako. Zehatz txapelketa maiatzaren 5eanjokatuko da, eta parte-hartzaileak bikotekaa arituko diraPartida azkarra izango dira guztiak; galdu ahala kanporatu-ta gelditzen dira bikoteak, eta irabazleak aurrera egingodute. Lehen bi postuetan gelditzen diren bikoteek sariakeskuratuko dituzte. Txapelketan parte hartu nahi dutenguztiek, apirilaren 28a aurretik eman beharko dute izena.Horretarako kiroldegira deitu besterik ez da egin beharko.Telefono zenbakia: 943603175.

Page 10: K50 2006 04 baja

kulturia10

Nolako aldaketak izan ditu liburutegiak?

Lehen lokal bakarra genuen denentzat: heldu etahaur. Hura ez zen egokiena; ez zen erraza umeakkontrolatzea. Orain, ordea, bi gune desberdin ditu-gu: heldu eta gazteentzat gela bat eta haurrentzatbeste bat. Niretzat zoragarria izan da haurrentzatleku berezia prestatzea; liburutegiak asko irabazi duhorrekin.

Horretaz aparte, ordenagailuak sartu ditugu. LehenKZgunea Beheko plazan zegoen, baina egunerozabaltzetik astean behingora pasa zirenean, honaliburutegira ekartzea pentsatu zuten. Horrela infor-mazio iturri guztiak elkartu ditugu. Jendeak eguneroerabiltzeko aukera dauka eta liburutegia aberastuegin da: Interneta erabiltzeak aukera berriak emandizkigu. Ordenagailu hauek informazioa bilatzekoedota posta elektronikoa (e-maila) irakurri eta bidal-tzeko dira. Ikaragarri erabiltzen dira. 5 ordenagailudaude eta normalean nahikoa dira, baina batzuetanzain egon beharra ere egokitzen da. Eta, jakina, zer-bitzua doan ematen da.

Noiz zabaldu duzue umeen liburutegia?

Umeen liburutegia berri-berria da: otsailean zabaldudugu. 12 urte artekoentzat antolatuta dago. Toki txi-kia da eta berehala betetzen da, baina oso ondodago. Egunero zabaltzen dugu arratsaldeko 5:00eta-tik 7:00etara eta zaintzaile bat dago eurekin lanean.Miren Beristain da horren ardura daramana; prakti-kak egiten ari da bera.

Zertara etortzen dira gehienbat?

Gehienbat Interneten kontsultatzera, egunkariak ira-kurtzera eta, beste batzuk, eskolako lanak egiteraetortzen dira. Irakurtzeko liburuak hartzera etortzendirenak, gehienak, emakumeak izaten dira eta egun-kariak irakurtzera, berriz, gizonezkoak. Sei egunkariekartzen ditugu egunero. Lehen, batez ere, haurraketa gaztetxoak etortzen ziren, baina orain jendeheldu gehiago etortzen da. Alde guztietatik hobetuda eskaintza.

Zer da IRAKURKETA SAREA?

Hori ere beste gauza berri bat da. Oso berria da. Eus-kadiko Liburutegi Sistema Nazionala osatu da sarean.Katalogo kolektiboa daukagu eta Web orri bat dagoliburutegi bakoitzaren fondoak azaltzeko. Liburujakin baten bila bazabiltza, hor ikus dezakezu zeinliburutegitan dagoen edo, bestela, liburutegi jakinbatean zer daukaten ikusi ahal duzu. Horrekin zerdaukagun? Ba, zuk baldin badakizu interesatzen zai-zun liburua halako liburutegitan dagoela, bertarajoan zaitezke liburua eskatzera, edota zeure liburu-tegira ekartzeko eska dezakezu. Nire ustez, zerbitzuhau ikertzaile eta ikasleentzat laguntza handia da.Agortuta dagoen libururen bat lortu… dokumentu

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna dela aitzakiatzat hartuta, Udal Liburutegiraegin dugu kirikaratxo bat. 1987an zabaldu zituen ateak eta ordutik hortxe jarrai-

tzen du Zabielen irakurzale guztiei bere zerbitzuak eskaintzen. Azken aldianaldaketa handiak izan ditu eta horrexeri buruz hitz egin dugu Lola, bertako

arduradunarekin.

UDAL LIBURUTEGIA

“““OOssoo ppoozziikk nnaaggoo;; lliibbuurruutteeggiiaakk bbeehhaarr hhaannddiiaakk zzeeuuzzkkaann eettaa llaann aasskkoo eeggiinn ddaa””

Page 11: K50 2006 04 baja

kulturia 11

edo artikulu jakin baten fotokopiak eskatu… etahorrelakok egin ditzakezu erraztasun osoarekin.Horrela eskatutako liburuak ezin dira etxera eraman;liburutegian bertan irakurri edo kontsultatu behardira. Hona hemen Web-orriaren helbidea:

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

Txartel berezi bat behar al da horretarako?

Ez, sarean dauden liburutegi guztietarako balio duMutrikun ateratako txartelak. Udan, adibidez, askoikusten da hori: kanpotik etortzen den jendeak bereliburutegiko txartelarekin ateratzen ditu hemengoliburuak. Txartela lortzeko inprimaki bat besterik ezda bete behar: datuak eman eta nahikoa da. Oraintxartel berriak egiten ari gara: sarean dauden liburu-tegi guztietara joateko balio dutenak. Gainera, ezdago adinik; umeek ere egin dezakete.

Liburuez gain, besterik eskaintzen duzue?

Bai, multimedia materiala ere badaukagu: musikaCDak, umeentzako ipuinak eta bideoak, DVD infor-matiboak eta dokumentalak, hiztegiak eta entziklo-pediak CD-ROMean... Material hauek guztiak denoneskura daude. Haur liburutegian asko erabiltzen diraDVDak; baina, badirudi helduak ez direla oraindikaukera horretaz jabetu.

Apirilaren 23an, Liburu Eguna! Zer daukaguaurtengoa ospatzeko?

Apirilaren 24tik aurrera liburuaren astea antolatudugu: umeentzako tailerrak, Yolanda Arrietarekin;helduentzako hitzaldia, Código da Vinci-ren inguru-

koa; umeentzako ikuskizun bat eta, azkenik, Manda-len inguruko erakusketa eta tailerra. Hau oso gauzaberria da.

Zer dira “Mandalak” diozun hori?

Mandala aspaldiko arte modu bat da. Munduanzehar tradizio espiritual ezberdinetan erabili izanden zirkulu sakratua da. Mandalak oso modu desber-dinetan sor daitezke eta guk eskainiko dugun tekni-ka hitz baikorren idazketa izango da. Izan ere, hitzekindarra dute, bereziki, argitasun eta esker oneko hitzindartsu eta baikorrek. Hitz horiek elkarri lotu etazirkulutan idatzita sortzen dira Mandalak. Hitzenahalmen horrek maitasuna hedatzen du gure ingu-ruan. Indarberritu egiten ditu pertsonak.

Mundu osoan milaka pertsona aritu dira eskeroneko, bakerako eta hitz baikorreko Mandalak egi-ten. Arte modu berritzat hartu dira Mandalak etamunduko hainbat hiritan jarri dituzte erakusgarri.Oso gauza berria da; aitzindariak izango gara horre-tan. Merezi du erakusketa ikustea.

“““MMaannddaalleenn eerraakkuusskkeettaa oossoo ggaauuzzaa bbeerrrriiaa eettaa ppoolliittaaddaa:: mmeerreezzii dduu!!””

“““AAllddaakkeettaa hhaannddiiaakkeeggiinn ddiirraa;; mmooddeerrnniizzaattuu eeggiinn ddaa::aasskkoo hhoobbeettuu ddaa!!””

Page 12: K50 2006 04 baja

12 kirola

BBBBEEEENNNNIIIITTTTOOOO eeeettttaaaa IIIIGGGGOOOORRRR RRRROOOOMMMMEEEERRRROOOOeeeerrrrrrrreeeeppppiiiiddddeeeeaaaa aaaarrrrnnnnaaaasssstttteeeennnn

Aita-seme hauek txirrindua aukeratu duteberen kirol bizitzarako. Atxukale taldearenarimetako bat dugu Benito eta Igorrek aita-ren bideari jarraitzen dio, afizionatu mailakoDebabarrena taldean.

Urteak eta urteak, hogeitaseigarrena aurten,haur eta gazteei begira eguneroko lanean.Zenbat hitz, zenbat aholku, garaile izan dai-tezen beren bizitzan, txirrindu gainean edoez,baina beti eginahalaren bidetik. Igorrek,nahiz eta oraindik hemeretzi urte izan, ondoezagutzen du bide hori, lasterketa bateanizandako istripu batek are eta gehiago zaildubaitu bide horretan. Biek jartzen dute ilusioaegiten duten lanean eta barnetik bizi dutelanabaritu du Kalaputxik beraiekin izandakosolasean. “

““LLaannaa eettaa aarrdduurraarreekkiinn bbeettii iirriittssiikkoo ddaa eezzaarrttzzeenn ddeenn hheellbbuurruurraa””

Nondik datorkizue txirrindu za-letasun hau?Nire amaren neba bat, Meltxor Su-berriola –dio Benitok–, txirrindulariaizan zen eta umetatik hurbil izan di-tut txirrinduak; nire koinatua gazteezagutu nuen lasterketetan eta, ibi-liaz-ibiliaz, bata eta bestea ezagutu,elkartu eta herrian zikloturismokotalde bat sortzera iritsi ginen. Horre-la, ikastolako gurasoak etorri zi-tzaizkigun ea haurrekin zerbait egi-tera ausartuko ote ginen, eta hortiketorri ziren poliki-poliki maila ezber-dinetako taldeak, gaurko eguneraarte.

Nik –dio Igorrek–, gurasoen iturrie-tatik edan dut txirrindu mundua,zeren amaren aldeko aitonak, On-darruko “boteronekoa”, txirrindudenda bat zuen eta zikloturista be-zala ibiltzen zen, osaba, aitak esanbezala, lasterketetan hartzen zuenparte...; beraz, esan dezagun eznuela beste aukerarik.

Dena den, Benito, zuk kirol zu-zendari jokatzen duzu, nola iritsizinen horretara?Haurrekin hastean, laister kontura-tzen zara ezin duzula zikloturismo-ko taldean bezala jokatu; haurrekbide egoki bat hartu behar dute etabatez ere ondo neurtua. Beraz, le-henengo formazio ikastaro batzukegin nituen eta hori ez zela nahikoeta prestakuntza gehiago behar ze-la ikusita, kirol zuzendari izatekokurtsoak egin nituen. Nolabait, be-harrak edo ardurak eta nire zaleta-sunak eraman ninduen horretara.

Izan zenuen izen handiagoko tal-deetara joateko aukera ere, ez-ta?Bueno, bai, eta joan banintz agianerosotasun gehiago izango nuengaur egun. Hala ere, garbi neukanzer nahi nuen bai talderako eta bai-ta nire familia bizitzarako ere eta ezzitzaidan asko kostatu ezetz esatea.

Page 13: K50 2006 04 baja

13kirola

Zer sentitzen duzu zure eskuetatik iga-rotako gazte batek, Osa anaiak, Pe-llo... lasterketa bat irabazten ikustean,telebistan adibidez?Esku artean duzun gazte batengan garaileizateko aukerak dituela ikusten baduzu,ahalegin gehiago eta hurbilagotik jarraitubeharrean aurkitzen zara. Gazte hori inoizirabazten ikustean, pozaldi handia izatenduzu eta zure ahaleginetan jarraitzeko in-darra ematen dizu horrek. Baina txirrinduautzita bere ikasketetan jarraitu eta berebizitza antolatu dutenetako batek kaleankasu egin eta, lasterketa baten ondorenkarrerako uneak kontatzen zizkidan beza-la, bizitzaren nondik norakoak kontatzendizkidanean, orduan ere, nire bihotzak hunkiturik bere tau-padak bizkortzen ditu. Denak dira niretzat garaile, eta txi-rrindua bakoitzaren izaera sendotzeko tresna bat izan dai-tekeela igortzen ahalegindu naiz beti. Infantiletan dabilenhaurrari, zein kadete edo jubeniletan dabilenari, garrantzibera ematen ahalegindu naiz beti, entrenamendutik etakonpetizioraino, azkenean, norberaren nagikeriarekin bo-rrokan motibatzen eta bere burua prestatzen. Lana eta ar-durarekin beti iritsiko direla ezartzen duten helburura, bailasterketetan bai bizitzan, behin eta berriz errepikatzeaizan da nire eginkizunetako bat.

Zer esango zenioke gazte bati, Benito, txirrinduarenmunduan has dadin?Kirol bat zein bestea aukeratu, gustuko behar duela azpi-marratuko nioke. Aukeraketa horretan badaude zenbait al-derdi gazte baten formazio pertsonalerako egokiagoakikusten ditudanak, eta txirrindularitzan horiek lantzen dira.

Hurrena, lehentasunen kontua aipatuko nioke eta kirola bi-garren mailan utzi behar dela esan. Gazte baten lehen lanaestudioak dira eta ziur nago txirrindularitzak lagundukodiola ikasle hobea izaten.

Gogora etortzen zait taldean izan nuen batek, txirrinduautzi eta urteak pasa ondoren, nola esaten zidan: nirekin ezduzu frakasatu, Benito; gauza asko ikasi dut, bizitza besteera batera ikusten erakutsi didazu eta nire egunerokotasu-nean asko laguntzen dit txirrinduan ikasitako sufritzeak etabesteekin konpartitzeak.

Dena den, askotan haurra ez da gai aukeraketa egiteko eta,hori dela eta, gurasoei zuzenduko natzaie beren seme-ala-bei bide egoki bat hartzen laguntzeko esateko, ez dezaten

porrota izan ondorio. Kirolean disfruta-tzen ikasi behar du gazteak, bizitza osoanlagun izan dezan.

Eta zuk, Igor, zer deritzozu aitak esa-ten duenari?Ni irabazle sentitu naiz zortzi urte nitue-netik. Kirol arloan eta gazteenen katego-rietan garaipenak izan ditut urte guztie-tan, baita kadete mailan ere, tartean Gi-puzkoako txapelketa linean eta montan-baiken; jubeniletan ere izan ditut garaipe-nak, Gipuzkoako txapeldun erlojuarenaurka hogeitahiru urte azpikoentzat etabostgarren Lehendakari txapelketan. Halaere, ikasketei ematen diet lehentasuna eta

lortuko dudan helburu hurbila, heziketa fisikoko tituloaateratzea da magisteritzan; hurrena, agian, unibertsitatemailakoa (IVEF); urratsez-urrats nahi dut egin aurrera. Kiro-lean profesional izatera iristea ez da helburua, “ilusioa” da,baina ahaleginduko naiz.

Istripu larria izan zenuen jubenil mailako lasterketabatean. Zer suposatu zuen zuretzat?Pelbiseko hezur bat, beso bateko kubitoa eta beste beso-ko erradioa hautsi nituen eta sei egunetan egon beharizan nuen zainketa bereziko gelan; hogeitabost egun os-pitalean gehi beste hiru aste gurpildun aulkian. Horrekguztiak, noski, azterketa sakona egitera eraman ninduen,baina hemen jarraitzen dut aurrera indarberriturik. Istripuhark eta ondoko guztiak garrantzi handia izan zuen nireizaera sendotzeko.

Entrenamenduak gero eta kilometro gehiagokoak di-ra. Nola baldintzatzen dizute bizitza?Ikasketak eta entrenamenduak ondo tartekatzen ditutoraingoz. Lagun arteko harremana asko murriztu zait, bai-na daukadan denbora apurrak ondo aprobetxatzen ditut.Lagunek errespetatzen dute nire aukera eta, sasoi bateanerdi txantxetan ibiltzen baziren ere, gaur naizen bezalaonartzen naute, eta hor nabil ni, nire txirrindua ferekatzen,eurak agian neskatxaren bat laztantzen daudenean.

Zer esango zenieke, Igor, mutrikuarrei Kalaputxitik?Ingurukoen eta herritarren babesa garrantzizkoa dela kiro-lari batentzat, batik bat, garaipen edo lorpenik ez dagoene-an eta, zer esanik ez, lesioren bat izaten denean. Eta hori...,herrian dauden kirolariez une garratzetan gogoratzeko,gehienetan garaipenak izaten dituztenean soilik hartzenbaitira kontuan.

“““GGaazzttee bbaatteenn lleehheenn llaannaa eessttuuddiiooaakk ddiirraa;; ttxxiirrrriinndduullaarriittzzaakk

iikkaassllee hhoobbeeaa iizzaatteenn llaagguunndduukkoo ddiioo””

“““HHeerrrriittaarrrreenn bbaabbeessaa ggaarrrraannttzziizzkkooaa ddeellaa kkiirroollaarrii bbaatteennttzzaatt,,

bbaatteezz eerree ggaauuzzaakk ookkeerr ddaattoozzeenneeaann””

Page 14: K50 2006 04 baja

Euskal Herriko herri euskaldun gehienetako herri-aldizka-riek herriko bertako gai eta pertsonaien gaineko informa-zioa jasotzeko aukera ematen diete herritarrei. Duela bosturte, mutrikuarrek euskaraz irakurtzeko aukera bazuten:Egunkaria eta beranduago Berria, Argia, Elhuyar, Gaztetxu-lo... Euskaraz irakurri nahi zuenak, hortaz, bazeukan horre-tarako aukera. Hala eta guztiz ere, orduko Euskara batzor-deak bultzatuta, iritzi zitzaion euskaraz irakurtzeko aukeraherritar guztiengana eraman behar zela. Hantxe hasi zenKalaputxi.

Hasierako helburuetan bat, herriko etxe guztietara ailegatutamutrikuar guztien eskura euskarazko irakurgaia jartzea hartuzuen Kalaputxik. Irakurgai horren nolakoaz ere ez zen bat erezalantzarik izan: Herritarrengandik hurbil egon litezkeen gaiakhartu behar ziren aintzat, Kalaputxin ez bazen beste komunikabi-deetan nekez aurki zitezkeenak. Horrela, herriko pertsonek esate-ko zutenak hartu zuen lehentasuna aldizkariaren orrietan.

Martxa egokiari lotu aurretik nahikoa tira bira bizi izan ziren, hila-betero kalean egoteko geure buruari jarritako obligazioari eran-tzuteko moduarekin asmatu arte. Seigarren aletik aurrera gaurarte ailegatzeko balio izan digun funtzionamendu erarekin asma-tu genuenetik, horrela jokatzen dugu: Batzarrak, informazio bil-keta eta horren lanketa, aldizkaria maketatzea, inprimatzea etabuzoira eramatea. Bi hitzetan azkar-azkar adierazten den prozesuhori, baina, luzeagoa eta nekosoagoa gertatzen da. Hurrengolerroetan ikusiko duzu, irakurle, Kalaputxi nola egiten dugun.

GAIAK JARTZEKO BATZARRAHil bateko Kalaputxi kalean ikusi aurretik hasten gara lanean,hurrengo zenbakirako gaiak jartzeko batzarrean taldeko bostlagunak batuta. Bakoitzak dituen ohizko zereginak bukatu ondo-ren gaueko bederatzietan elkartuta, bizpahiru ordu irauten duenbatzarrari hasiera eman eta lanean hasten gara gaiak, pertsonaiakzerrendatzen, bataren eta bestearen egokitasuna aztertzen...

Aldizkari bakoitzean gaien eta pertsonaien artean aukera egiteazail gertatzen zaigu maiz, gazteen eta edadetuen gustuei begira,aldizkariak testu moten artean izango duen oreka bilatzeari begi-ra, emakumezkoen eta gizonezkoen presentziari begira... Batzue-tan iruditzen zaigu ez dugula erabat asmatzen eta aldizkaria etxe-an jasotakoan beste era batean antolatuta hobeto egongo litzate-keela ere pentsatu izan dugu behin baino gehiagotan.

Gaiak jarrita eta emango zaien hedadura erabakita daudela, tal-deko zeinek zein gairi helduko dion erabakitzen dugu, gaiarenedota pertsonaiaren hurbiltasunari erreparatuta. Erreportaia edoelkarrizketa izango den erdi erabakita lagatzen da lehenengobatzar horretan, jasotako informazioaren arabera aldaketak egonbaitaitezke. Hortik aurrera, lanera. Bakoitzak bere testua eta tes-

KALAPKALAPUTXI, prozes

“Herriko gaiak oinarri hartuta, euskarazirakurtzeko aukera eman nahi diegu

mutrikuar guztiei”

14 kalaputxik 50

Page 15: K50 2006 04 baja

tuari lagunduko dioten argazkiak zein irudiak lortu beharko ditu.Laguntzaileei ere batzar honen buruan ematen diegu beren espa-zioa eta lanak entregatzeko epearen berri.

JARRAIPENA EGITEKO BATZARRAGaiei heldu eta horiek lantzeko pare bat aste hartuta egiten duguzenbakiko bigarren batzarra, jarraipena egiteko erabiltzen dugu-na. Batzar honen helburua da gauzak aurreikusitako bidetik doa-zen begiratzea eta zerbaitek edo norbaitek huts egin badu sortu-tako hutsunea betetzea. Zorionez, aurreikusitako gaietatik hilaskotan bat baino gehiagok huts egin badigute ere, gaur arteanbeti izan gara gai aldizkariaren hogeita zortzi orriak betetzeko.

Jendearengandik eta buzoian jasotako zorion agurrak, argazkizaharrak, iragarkiak, agenda, informazio orokorra... Gaien aurrei-kuspenean sartzen ez diren hamaika kontu txiki sortu ohi dirabatzar batetik besterako tartean eta horiei ere heldu egin behar!Lan hori batzarretatik kanpo egiten da, bakoitzak ataratzen duendenboran, arratsaldean, gauean...

LANAK ENTREGATZEKO BATZARRAInprentarako bidea hartu aurretik, bakoitzak egiten duen lanabesteenekin batu behar da. Aldizkariaren atal bakoitzaren karpe-tan biltzen dira testuak eta irudiak. Dena batuta dagoela, testuguztien berrikusketa egiten da –hala ere, beti dago ihes eginduen hutsen bat! – Irudiak ere banan-banan errepasatzen diraformatu egokian dauden behatzeko (gris eskalan, 300 ppp...).Berrikusketa horiek eginda, dena biltzen da CD batean etainprentarako bidean jartzen da.

INPRENTAKO LANA, GERTUNKalaputxiren sorreratik inprimatzen dugu aldizkaria OñatikoGertu inprimategian. Seigarren zenbakitik aurrera, gainera,maketatu ere bertan egiten digute aldizkaria. Prozesuaren azkenegunak, hortaz, hantxe ematen ditu Kalaputxik. Hilero daukaguatzeratu zaigun zer edo zer eta Gertukoek, Elena eta Juaninazaurrean direla, hor egoten dira posta elektroniko bidez bidaltzendizkiegun azken testuak eta azken irudiak maketatzeko prest,batzuetan azken orduko zorion agur bat txertatzeko eta beste-tan, gehienetan, azken-azken ordura arte bukatu ezin izan dugunerreportaje edo elkarrizketa oso bat sartzeko. Aldizkari bat bainogehiago iritsi zaigu garaiz Gertukoei esker!

ALDIZKARIAREN BERRIKUSKETAAldizkaria maketatuta dagoela, inprimategitik aldizkariaren tes-tudun orri guztiak bidaltzen dizkigute, posta elektroniko bidez,errepasoa eman diezaiegun. Normalean, jaso eta hurrengo egu-nean bidali behar izaten dugu berrikusketa, oniritzia, inprimatzenhas daitezen. Arrapaladan ibiltze horrek askotan eramaten gaituakats nabarmenez ez konturatzera eta horrela, askotan geureakdiren akatsak ikus daitezke aldizkarian. Urrutira joan gabe, azken

PUTXIesu baten emaitza

“Kalaputxi buzoian jasotzean,hurrengorako lana hasita dago”

kalaputxik 50 15

Page 16: K50 2006 04 baja

zenbakian iragarki batean merkealdia irakur zitekeen denboraldiberriko jantziak saltzen hasita zegoenean edo, argazki zaharretanLeonardoren izena falta zela konturatu gabe bidali genuen. Zenbathorrelako! Barka biezazkigute guztiek. Aldizkariaren maketarenzuzenketa eginda, azala eta kontrazalarekin batera bidaltzen da Ger-tura berriz ere, ordurako makinetan sartzera.

AZALAAtal berezia eman behar diogu azalari, Kalaputxik arrakastarik badu,neurri handi batean, azalari esker baitu. Iñigo Andonegi dugu aldiz-kariaren azalaren egilea. Nabari da. Zenbat lo galdu, zenbat ordulanean, zenbat eta zenbat maitasun jarria mutrikuar guztien eskueta-ra ahalik eta produktu ederrena ailegatzeko. Borondatez egindakolan hori guztia merkatuko prezioan ordaindu beharko bagenu... Eske-rrik asko, Iñigo.

ALDIZKARIAREN BANAKETAGarraiolariek hamairu kutxatan bi mila Kalaputxi ekarrita, eguenarratsaldean edo gauean prestatu behar izaten da hurrengo eguneanInstitutuko azken mailako ikasleek banaketari ekin diezaioten. Bari-xaku arratsaldean, hiru eta erdiak aldera, Kalaputxi buzoietan sartzenhasten da herri osoan, nahiz eta batzuetan buzoi batzuk hutsik gera-tzen diren. Baserrietara ere iritsi behar eta taldeko bi lagunek kotxeahartu eta Mutrikuko bailaraz bailara joaten gara bide bazterrekobuzoietan aldizkaria sartzera.

HARPIDETZAKHerrian banaketa eginda dagoela, aldizkaria kanpoan bizi diren etabidaltzeko eskatzen zaigun mutrikuar zein kanpotarrei bidaltzendiegu aldizkaria, hauek korreoz. Kalaputxi Kadizera, Bartzelonara,Iruñeara, Alemaniara, Kastelloira, Estatu Batuetara eta beste herribatzuetara iristen da. Eta horiekin batera, Euskal Herriko komunika-bide nagusietara bidaltzen da ale bana, noiz edo noiz gure herrikogairen edo pertsonaiaren baten inguruan sakondu nahiko balute ere.

...ETA GEHIAGOEta hilabete osorako irakurgaia mutrikuar guztien eskura jarrita,pozik oheratzen gara barixaku horretan, jakinda asteleheneanhurrengo zenbakiaren jarraipena egiteko batzarra dugula.

“Kalaputxik arrakastarik badu, neurri handibatean, azalari esker du, Iñigok egindakoazalari esker”

AMAITZEKOOrain artean Kalaputxi egitea posible egin duzuen guztioi eskerrak eman behar dizkizuegu, gure borondatezkolangintza honetan zuen laguntzarik gabe askoz nekezagoa izango bailitzateke. Eskerrik asko, hortaz, iragarkiakjartzen dituzuen guztioi, zorion agurrak ekartzen dituzuenoi, gutunak idazten dituzuenoi, informazioa eskura-tzen diguzuen guztioi, argazki zaharrak erakusten dituzuen guztioi, udaleko oraingo eta lehengo euskara batzor-dekide guztioi... eta nola ez, hitz hauek irakurri dituzuen irakurle guztioi. Zuekin pentsatuta dago eta zuentzatda Kalaputxi.

“Kalaputxik arrakastarik badu, neurrihandi batean, azalari esker du, Iñigok

egindako azalari esker”

16 kalaputxik 50

Page 17: K50 2006 04 baja

kalaputxik 50 17

14-18 urte artekoakInformatzaileak: M.I.E.,15 giz.; E.E.B., 17 giz.; I.P.A.14 emak. eta I.Z.A., 14 emak. Batek esan du Iritxi gehiago hartzen duela faltan etabeste batek, berriz, batzuetan errepikatu egitendela. Bi lagunek dagoenean ondo dagoela esandute.Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena, 8,25; Gaiak, 8,25; Euskara, 10.

19-25 urte artekoakInformatzaileak: A.V.A., 20 giz.; A.G.M., 18 giz.;A.A.A., 19 emak. eta O.U.G., 19 emak. Batek esan du Denborapasak hartzen dituela faltaneta beste batek, berriz, ingurugiroaz gauza gehiagoagertzea nahiko lukeela. Bi lagunek dagoeneanondo dagoela esan dute eta galdetutakoen ustezezer ez dago soberan.Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena 7,25; Gaiak, 6,5; Euskara, 7,5.

26-35 urte artekoakInformatzaileak: A.L.E., 34 giz.; Z.A.A., 32 giz.;A.G.M. 32 emak. eta S.T.P., 29 emak. Hiru lagunen ustez, Kalaputxi ondo dago dagoenmoduan eta batek esan du elikadura osasungarriariburuzko gauzak eta errezetak hartuko lituzkeelagustura.Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena, 7,75; Gaiak, 7,5; Euskara, 7,75.

36-50 urte artekoakInformatzaileak: J.S.A., 41 giz.; A.G.L., 36 giz.; A.U.F.,36 emak. eta I.O.D., 37 emak. Aldizkarian faltan hartu dituzten gauzak: Historiagaiak gutxitxo eta karta gutxi zeuk esan atalean.Soberan dauden gauzak, berriz: Beste lekuetan ira-kur daitezkeen gauzak eta portuaren kontuak.Adin tarte honetan irakurle batek esan du aldizkariaondo dagoela dagoenean.Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena, 7,5; Gaiak, 6,5; Euskara, 8.

51-65 urte artekoakInformatzaileak: J.M.M.S., 54 giz.; J.L.A., 59 giz.;M.K.F.U., 56 emak. eta A.A.O., 63 emak.Bi lagunek ez dute faltakorik edota soberakorikikusi Kalaputxin. Batek esan du baserri giroko arti-kulu gutxi dagoela ikusten duela eta, beste batek,berriz, portuaren aurkako iritziak soberan daudela. Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena, 8,25; Gaiak, 7; Euskara, 7.

66-80 urte artekoakInformatzaileak: J.M.G.U., 69 giz.; L.M.L.Z., 65 giz.;J.B.A., 72 emak. eta M.T.A., 68 emak.Batek esan du gazteen konportamenduari kritikagutxi ikusten duela eta, beste batek, berriz, gaurko-tasuna duten gaiekiko iritziak faltan hartzen ditue-la. Soberan egon daitekeen gauzarik ez dute agertu.Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena, 8,5; Gaiak, 8; Euskara, 6,5.

80 urtetik aurrerakoakInformatzaileak: L.L.F., 80 giz.; M.O.G., 89 giz.;B.O.L., 81 emak. eta P.L.M., 82 emak.Batek ez du Kalaputxi irakurtzen, irakurtzeko zale-tasunik ez dudalako. Beste hirurek aldizkaria dago-en moduan ondo dagoela esan dute.Balorazioari dagokionez, oro har emanda: Aurzkez-pena, 8,5; Gaiak, 7,5; Euskara, 7.

Horiek izan dira, labur-labur esanda, hogeita zortzimutrikuarrek Kalaputxiri buruz agertutakoak. Ezonak bakarrik, faltan eta soberan hartutakoak kon-tuan hartuko al ditugu aldizkari egokiago bat ate-ratzeko! Eskerrik asko erantzun diguzuen guztioi.Jakin ezazue, irakurleok, zuen iritziak eta proposa-menak jasotzeko prest gaudela Barrenkaleko Kala-putxiren buzoian. Animo!

KALAPUTXI mutrikuarbatzuen iritziz

Kalaputxik 50. zenbaki honetan kalera irten du, hogeita zortzi herritarri galdetzera eta aldizkariazduten usteaz galdetzera. Helburu inkesta zientifiko bat egitea izan gabe, hamalau emakumezko etahamalau gizonezkorengana jo dugu. Parean gertatutakoei galdetu gabe, herritarrak adin tarteka bana-tu ditugu eta multzo horietako lau laguni galdetu diegu. Hauek izan dira adin tarteak: 14-18, 19-25, 26-35, 36-50, 51-65, 66-80 urte artekoak eta, azkenik, 80 urtetik aurrerakoak.

Galdetegia zabalagoa izan zitekeen arren, hiru galdera egin dizkiegu 28 informatzaile horiei: 1) Irakur-tzen duzu Kalaputxi? 2) Zer ikusten duzu faltan? ea 3) Zer ikusten duzu soberan? Galdera zuzen horiekeginda, aldizkariaren aurkezpenaz, lantzen dituen gaiez eta aldizkarian erabiltzen den hizkuntzaz balo-razioa egiteko ere eskatu zaie. Jarraian, galdera horiei emandako erantzunak eta balorazioak:

Page 18: K50 2006 04 baja

e-gazte!18

Abenduak 15

Maitasunaren betaurrekoak erantzi edo jantzi.

Txinan bizi naizen Yu Xian izeneko haur bat besterik ez naiz. Orain dela hiru urte saldu ninduen aitak, nibaino gizon zaharrago bati, eta harekin ezkondu nintzen, nahitaez. Bere gurasoen baserrian bizi naiz, anai-arre-ba txikiekin batera, nire gizonak soroan lan egiten duen bitartean. Betaurreko gorriak jantzi nituen ezkontzaegun hartan, maitasuna aurkitu nahian. Momentu oro jantzitako betaurrekoak eranzteko beharra sentitzen dut,errealitatean sar nadin.

Betaurrekoak jantzirik murgildu nintzen maitasunez inguraturiko (kakotx artean) munduan. Iluntzearenzain igarotzen dut egun guztia, Mix Yui iristeko irrikitan nago. Tok-tok. Hara, egunaren bukaera iritsi da, lanarenamaiera. Afaria mahai gainean prest dago, okela errea, Mixen jakirik gustukoena. Iritsi bezain pronto laneko arro-paz gain, zapore goxoko muxu bat eman dit. Segituan afaldu eta egongelan eseri da nik harrikoa egiten dudanbitartean. Leher eginda nago, baina Mixek jolasteko gogoa duela dirudi, bere ezpainek nire lepoa miazkatzendute. Pixkana nire alkondara eransten didan bitartean, haur bat izateko ideiaz hitz egin dit. Mutil bat izan nahidu. Iritzi berekoa naiz ni neu ere. Amodioa egin dugu, ohearen mutur bakoitzean, leher eginda, lo hartu dugunarte. Eguzkia ateratzear dago, Mix lanera joan da. Gauera arte esan diot.

Betaurrekoak erantzirik murgildu naiz interesez inguraturiko (kakotx artean) munduan. Bakarrik hobetonago, ez dut gaua iristerik nahi. Tok-tok. Mix iristear dago, lanaren amaiera. Hainbeste kostatako afaria mahai gai-nean dago,eskerrik beroenak ere jasoko ez ditudan arren, maitasun osoz egina. Laneko arropaz mendi tontor bategiten ari naiz, Mixek muxu arrunt bat ematen didan bitartean. Segituan afaldu eta egongelan eseri da, nik harri-koa egiten dudan bitartean. Leher eginda nago; Mix, ordea, jai giroz dago. Arropa kentzen ari zait inongo lazta-nik gabe. Mutil bat izateko ideia darabil, eta zergatik ez neska bat? Baina zergatik ezin dezakegu neska bat izan?Sexua hutsean bukatu zaigu, gau guztia iratzarririk igaro dut. Eguzkia ateratzear dago, Mix lanera joan da ezeresan gabe.

Betaurrekoak janzten ditudan bakoitzean, itsutu egiten naiz. Eranzten ditudanean, aldiz, itsuarenak eginbehar izaten ditut. Baina begiak itxi beharko ditut, errealitatetik kanpo mantendu ahal izateko. Maitatu al nauzuedo zaitut noizbait, laztana?

Yu Xian

AMODIOZKO GUTUNAAMODIOZKO GUTUNA

Aurten, Mutrikuko Institutuak “Maitasun-gutunen” lehiaketa antolatu du bertakoikasleentzat. Jasotako lan guztien artetik,Agurne Elorzarena (Batxilergoko 2LStaldekoa) jo zuten onenentzat epaileek.Ea zer irizten diozuen.

Page 19: K50 2006 04 baja

e-gazte! 19

Egoitzan batera eta bestera ibili ondoren, bertakokide batekin egin genuen topo. Honek bere haur-tzaroko hainbat pasadizo kontatu zizkigun. Horie-

tako batek dio, bera eskolan zegoela, maisu herren batzeukatela. Noizean behin jo egiten omen zituen eskuan,eta bera jotzera zihoanean, nahiz eta esku gogorrakeduki, berak ukabila jartzen zion, hala, minik ez emateko.Orduan, maisuak, “Vete de aquí” esaten zion garrasika.Hala eta guztiz ere, azkenean bere lagun egin zen.

Baita ere, bera txikia zenean, batzuk marraztera etabeste batzuk solfeora joaten omen ziren. Bera solfeorajoaten zen. Denboratxoa ibili ondoren, solfeora joanbeharrean, frontoira joaten hasi zen, klaseetatik piper egi-nez. Egun batean, bere solfeoko maisua eta aita elkartueta hizketan aritu ziren beragatik. Mutil ona zela esanzion irakasleak aitari baina ez zela klaseetara joaten. Halaeta guztiz ere, aitak azpimarratu zion ez jotzeko inoiz erebere semea. Etxeratutakoan, aitak galdetu zion semeariea nondik zetorren. Honek “Solfeotik nator, aita” eran-tzun. Aitak, gezurra zela konturatu eta gero, zera esanzion: “Seme, zer, beste bide batzuk aurkitu dituzu solfeo-ra zihoazen bidean ezta?”. Nahiz eta piper egin, esandigu, bere aitak inoiz ez zion eskua gainean jarri.

Bestalde, garai hartan irabazitako guztia amari ema-ten ziola esan zigun. Igandetan egindako lanagatik seipezeta kobratzen zuen eta, igandea zenez, bat erregala-tzen zion jai eguna izateagatik. Honetaz aparte, bandanirabazten zuen gainontzeko dirua ere amari ematen zionberaren borondate guztiarekin.

Familian asko zirela ere esan zigun. Denbora pasaahala, bera da bizirik gelditzen den anaia bakarra.

Josefa Tapiak kontatu zigunez, bere gazte denbora ezzen izan oso alaia. Hemezortzi urte zituen gerra hasi zene-an. Hemen bere mutil laguna galdu zuen eta honek tris-tura handia ekarri zion, nahiz eta bere anaia bizirik irtenzela jakitean poz handia ere hartu.

Gaztea zela, neskame lanetan aritu zen. Ondoren,oihal fabrika batean egin omen zuen lan, hilabetean jaiegun bat zuelarik. Beraiek fabrikaturiko oihal ezberdinakgerrarako ekipaiak ziren. Familiari dagokionez, hamabostanai-arreba ziren etxean eta, gaur egun, horietako zortzikjarraitzen dute gure artean.

Hauetaz aparte, Jesus Furundarenak ere bere gaztedenbora kontatu zigun. Gazte utzi zuen eskola, 9 urtezituela, eta, nahiz eta amari esan eskolara joaten zela,txipiroiak harrapatzera joaten zen. Eskola utzi ondoren,“Amaia” itsasontzian ibiltzen zen antxoak harrapatzen.

Gerrari buruz galdetu genionean, 12 urte zituela hasizela gerra esan zigun. Berak gogoratzen du italiar askoibiltzen zirela hemen inguruan garai hartan. Tropetanzeuden banaturik eta 1500 lagun inguru zebiltzanaurrera eta atzera. Lau anai-arreba ziren eta gurasoekinbizi ziren.

Maria Larrasarekin ere egon ginen eta honek kontatuzigun bere gaztaroaz ez zuela oroitzapen onik. Horrenarrazoia, familia ugaria izatea izan zen batik bat: 9 anai-arreba (zazpi neska eta bi mutil) eta gurasoak izan zirenetxean. Gainera, gero, gerra etorri zen eta bera gazteazela harrapatu zuen. Orduan, Martutenen bizi zen. Osoune txarrak pasatu zituen urte horietan zehar. Ofizioz jos-tuna zen eta zenbat puntada eman ote ditu Mariak!

Azkenik, Paco Arrasaterekin egon ginen. Bere gazteta-ko denbora nolakoa izan zen galdetzean, erantzun garbieta zuzena jaso genuen: “Zeruan”. Ondo pasatzen saia-tzen ziren miseriak alde batera utzita. Honetarako pilotaneta beste hainbat eta hainbat joko ezberdinetan jolastenzuten.

Bere lana, ojalatero lana zen, hau da, gaur egungoiturgina bezalakoa. Fabrikan egin zuen lan urte askotan.

Horrela bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan etaatera dadila Mutrikuko plazan.

Bukatzeko, eskerrik asko gure galderei erantzun digu-zuen guztioi, seguru nago gustura asko kontatu diguzue-la-eta zuen gaztaroa!

Asier Juaristi IparragirreInstitutuko Prentsa-tailerrekoa

Herriko zaharrekin solasean...Txikiak ginenean, nori ez dio aitonak edo amonak istoriorik kontatu? Ez bat,

mila istorio. Horietako batzuk ipuinak, beste batzuk xelebrekeriak, bestebatzuk kontakizunak... Gure aiton-amonek bai dakitela asko! Mutrikun ere,badaude guri istorioak kontatzeko prest dauden batzuk, eta horiek, MikelDeuna zahar egoitzan daudenak dira. Gu beraiekin hitz egitera joan gara,

beraien gazte denbora eta kontu zaharrak gogoratzeko asmoarekin.

Page 20: K50 2006 04 baja

20 teknologia berriak

Egun ezagutzen den DVD-a, 1997an agertu zen EstatuBatuetako merkatuetan. Hemen, beranduxeago iritsizen, baina azken hiru urteotan zabaldu da, batik bat, bi-deo formatu hau gure artean.

VHS-a (betidaniko bideo zintak) alde batera utzi etaDVD-ra oraintsu pasatu den edonork, honek eskaintzenduen kalitate ederraz ohartzeko aukera izan du. Bideoimajina garbia eta gardena eskaintzen du DVD-ak, etaVHS-arekin gertatzen ez den bezala, denborarekin kali-tatea mantendu egiten du.

DVD-ak edo Telebista Digitalak eskaintzen dituzten ima-jinen bereizmena edo erresoluzioa, Bereizmen Estandar(SDTV, ingelesezko siglak) modura ezagutzen da. Siste-ma honek ez darama denbora luzea gurean, baina baduordezkoa: Bereizmen Handia (HDTV).

Bereizmenak, telebista edo ordenagailu baten monito-reaz ari garenean, pantaila hori zenbat pixel edo puntu-tan banatuta dagoen diosku. Zenbat eta pixel gehiago,irudikatzen den imajinaren bereizmena are eta hobea-goa.

Hau hobeto ulertzeko, begira ditzagun hurrengo imaji-nak. Eskuinekoak, Bereizmen Handiko sistema batekokalitatea simulatzen du. Ezkerrekoak, berriz, BereizmenEstandarrak imajina berbera nola irudikatuko lukeenaurkezten du. Erresoluzio handia dugunean, pixelak txi-kiagoak dira eta hauen kopurua handiagoa. Ondorioa:Bereizmen Handiko telebista batek zure gustuko film,dokumental edo futbol partidua izugarrizko errealismo-arekin erakuts ditzake.

Estatu Batuetan, telebista kate batzuk jadanik berenprogramak HDTV sistemarekin igortzen dituzte (bejon-deiela amerikarrei!). Europan, berriz, sistema hau orain-dik ez da ia erabiltzen. Momentuz, satelite bidezko or-dainpeko kanal belgikar bat da halako zerbitzua eskain-tzen duen bakarra eta, laster, SkyHD deritzan kanal bri-tainiarra ere Bereizmen Handian igortzen hasiko da.

Badirudi, beraz, Bereizmen Handiko telebista kateakikusteko aukera handirik ez dugula izango, momentuz,nahiz eta sistema honekin bateragarria den telebistaaparatua erosi. Dena den, telebista kanalez aparte, ba-dago, HDTV-az gozatzeko beste modu bat: Belaunaldiberriko DVD erreproduzigailuak erabiliz. Izan ere, baiSony-k bai Toshiba-k, Bereizmen Handiko DVD estandarberriak sortu dituzte: Blu-ray deritzana, lehenengoak,eta HD DVD izenekoa, bigarrenak.

Bereizmen Handiko imajinen xehetasun handiak infor-mazio gehiago gordetzea eskatzen du. Eta hauxe izanda DVD berri hauek sortzearen arrazoi nagusia. Izan ere,DVD estandarra geruza bakoitzean 4,7 GBeko informa-zioa gordetzeko gauza da. Blu-ray eta HD DVD diskoek,berriz, geruza bakarrean 25 GB eta 15 GB gorde dezake-te, hurrenez hurren. Geruza gehiago erabiliz, 50 GB in-guruko edukietara hurbil daitezke.

Disko berri hauek gaur egun erabiltzen ditugun CD etaDVD-en tamainakoak dira. Espazio berdinean informa-zio gehiago gordetzen dutenez, bertan idazten den in-formazio unitatea txikiagoa da. Hori dela eta, DVD be-rriok laser urdina erabiliko dute diskoko datuak irakur-

Laser urdinaren gatazkaDVD-a oraindik gure etxeetan finkatu ez den arren, aurten Bereizmen Han-diko DVD-ak merkaturatuko dira, Japonia eta Estatu Batuetako merkatue-tan, bai behintzat. Beste askotan gertatu ohi den bezala, kontsumitzaileeinahiko buruhauste ekarriko dizkie aparatu hauek. Izan ere, BereizmenHandiko DVD-en bi estandar ezberdin sortu dituzte: Sony-k, Blu-ray, etaToshiba-k, HD DVD. Formatu diferenteak izan arren, diskoak irakurtzeko la-ser urdina erabiliko dute biek.

Erresoluzio konparaketa: Bereizmen Estandarra (SDTV)eta Bereizmen Handia (HDTV).

Blu-ray eta HD DVD: Laser urdineko erreproduzigailuak.

Page 21: K50 2006 04 baja

21teknologia berriak

tzeko, izpi urdina finagoa baita, nolabait esateko, egunerabiltzen diren irakurgailuen izpi gorriaren aldean.

Baina, zergatik sortu dira Bereizmen Handiko bi DVD sis-tema ezberdin, baten ordez? Sortzaile diren Sony eta Tos-hiba, bakoitza bere aldetik hasi eta, saiatu arren, ez diraakordio batetara iritsi estandar bakarra ateratzeko. Zir-kunstantzia honek, buruhausteak baino ez dakarzkieelektronika fabrikatzaileei eta zinema-estudioei, eta bai-ta kontsumitzaileoi ere. Bi estandarretatik, ziur aski, ba-karra aterako da garaile, eta horrek apustu egokia egiteaeskatzen du.

Badirudi Blu-ray estandarrak dena bere alde duela. Aban-taila modura, biltegiratzeko duen gaitasun handiagoaeta bere aldeko apustua egin duten enpresen kopurua.Alde txarra, berriz, HD DVD-a merkexeagoa izatea esperodela.

Egoera honek guztiak, seguru asko, déjà vu sentsazioaekarriko zion norbaiti. Izan ere, 1980ko hamarkadarenhasieran halako gerra bat jazo zen bideo zinta formatue-kin. Orduan, lehiakideak JVC eta Panasonic-en VHS etaSony-ren Betamax izan ziren. Betamax formatuak kalita-te hobea eskaini arren, VHS atera zen garaile borrokahartatik. VHS formatuaren prezio baxuagoa eta JVC-n li-zentzia politika izan ziren emaitza horren gako.

Kasu honetan, historiaren zati bat errepikatu egin da.Itxuraz, Blu-ray erreproduzigailuak garestixeagoak izan-go dira HD DVD-arenak baino. Dena den, Sony-k ikasgaiaikasita ekarri du oraingoan eta elektronika fabrikatzailehandienen eta zinema-estudio garrantzitsuenen babesaziurtatu du.

Horrela ba, Sony-ren taldean, beste askoren artean, en-presa hauek aurki daitezke: Apple Computer, Dell, Hew-lett Packard, Hitachi, LG Electronics, Panasonic,Mitsubishi, Pioneer, Philips, Samsung, Sharp, TDK, Thom-son, Twentieth Century Fox, Walt Disney Pictures etaWarner Home Video.

Toshiba-ren HD DVD estandarra babesten dutenak, be-rriz, gutxiago dira: NEC, Sanyo, Microsoft, Intel, Para-mount Pictures, Universal Studios eta Warner Bros.

Blu-ray formatua babesten duten enpresa garrantzitsue-nen zerrenda.

Baina noiz merkaturatuko dirabelaunaldi berriko DVDhauek? Estatu Batuei dagoz-kien azken datuen arabera,Toshiba-k apirilaren erdi alde-ra aterako ditu bere lehen HDDVD erreproduzigailuak, mer-keenak 500 dolar azpitik. Le-hen HD DVD filmak ere apiri-laren erdialdera irtengo dira.HD DVD grabagailuak, ordea,ez dira aterako 2007 arte.

Blu-ray formatuari dagokionez,lehendabiziko erreproduzigailueta filmak maiatzaren 23an

merkaturatuko dira. Eta formatu honentzako grabagai-luak 2006ko azken hilabeteetan erosi ahal izango dituzteestatubatuarrek.

Batzuen ustetan, gatazkaren garailea bideojoko kontso-len belaunaldi berriek erabakiko dute. Sony-k azaroanaterako du mundu guztian Blu-ray irakurgailua eraman-go duen PlayStation 3 berria. Aldiz, hurrengo hilabetee-tan Microsoft-ek aterako duen XBox 360 kontsolak HDDVD irakurgailua eraman dezake.

Garaile zeinahi izanda ere, pirateatzea ekidingo duenbabes sistema aurreratua eramango duela jakin izandugu. Sistema honek, gainera, lehenengo aldiz, aparatuelektroniko baten eroslea zigor lezake. Edukien horni-tzaileek imajinen kalitatea jaisteko eskubidea gordekodute, jendeak pirateatu ez dezan, baina aldi berean, era-biltzaile baimenduak ere kaltetuak izan daitezke. Horre-la, Blu-ray eta HD DVD-arekin batera joango den softwa-re-ak automatikoki eskastuko du imajina kontsumitzaile-en telebista aparatuek HDMI deritzan konektore eta ka-blea ez badaramatzate.

Kontua zera da, egun saltzen diren telebista ekipoetatikportzentaje txiki batek baino ez daramala konektore mo-ta hori. Beraz, HDTV telebista bat erostekotan bazabiltza,gutxienez HDMI konexio bat eraman dezala ziurtatu, Be-reizmen Handian etorriko diren pelikulak ikus ahal izanditzazun. Argibide txiki bat: Europan, Bereizmen Handia-rekin bateragarriak diren telebistek HD ready pegatinadaramate, kontsumitzaileok erraz identifika ditzagun.

Blu-ray formatua babesten duten enpresa garrantzitsuenen zerrenda.

Bereizmen Handia onartzen duten telebistek daramatenikurra (HD ready) eta HDMI konexioaren irudia.

Page 22: K50 2006 04 baja

gazterixa22

Duela bost urtetik gabiltza Gaztetxea eta Gazte Asanblada mar-txan, herriarentzat ekintza ezberdinak eginez eta alternatibaeraikitzaileak sortzen. Denbora tarte horretan herriko hainbattalderekin harreman ezberdinak izan ditugu: Bertso eskolarekinbatera Plazatik Gaztetxera sortu genuen, tabernariekin eta uda-larekin Gaba Beltzak aurrera eraman ditugu... Baina Euskal herriosoan Gaztetxe guztiek ez dute gure egoera bera eta boterearenjopuntuan daude: Gaztetxe asko desalojatuak (Atarrabia, Euskaljai, Sorgintxulo, Pintxu, Txantrea, Oñati, Ametsenea... guztienitxiera bortitzak), gazteak atxilotuak eta, duela aste batzuk ikusiditugun bezala, epaituak beste gizarte mota baten alde jardute-agatik. Eraso hauen aurrean Gaztetxeok eta Gazte Asanbladokbatzeko eta erantzun bateratu bat emateko beharra ikusi dugu,indarrak biltzeko beharra, komunikazioa bultzatzeko beharra...Gaztetxe Martxa sortzeko beharra.

ZER DA GAZTETXE MARTXA

Apirilaren 21ean Maulen hasi eta maiatzaren 7an Iruñean buka-tuko den martxa da. Mauletik Iruñearako bidean, Euskal HerrikoGaztetxe eta Gazte Asanblada gehienak igaroko ditu. Aste bikojaia izango da, tokian tokiko erreibindikazio eta festaz jantzia.Mila koloreko martxa bat, Euskal Herriko txokorik galduena ereastinduko duena. Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak errealitatebat dira Euskal Herriko eguneroko bizimoduan eta Gaztetxe

BADATOR GAZTETXE MARTXABADATOR

GAZTETXE MMARTXAApirilaren 28an helduko da

Mutrikura Gaztetxe Martxa,

Gaztetxe ezberdinak batu,

babestu eta zabaltzeko

helburuarekin. Apirilaren 21ean

Maulen hasi eta Euskal Herri

osoa igaro ondoren, maiatzaren

7an Iruñean bukatuko da.

Mutrikun helburu nagusia

Gaztetxea herrira zabaltzea

izango da.

Page 23: K50 2006 04 baja

2323

Martxak hori agerian utziko du beste behin ere eta sekula bainoozenago.

Gaztetxe Martxaren helburu nagusiak Gaztetxeak babesteazgain, herrien eta gazte ezberdinen arteko komunikazioa lan-tzea eta Gaztetxeen funtzioa herrietara zabaltzea izango da.Mutrikuren kasuan, helburu nagusia herritarrek eta batez eregazteek Gaztetxea zer den jakitea izango da, izan ere, bost urtelanean gabiltzan arren, bada oraindik Gaztetxeko pareten arte-an zer dagoen ez dakienik.

BOST URTEZ AMETSAK BETEZ

Gaztetxearen historian mota desberdineko ekintzak eramanditugu aurrera, beti ere hainbat arazo jomuga izanik. Landuta-ko gaien artean, aipatzekoak dira, besteak beste, etxebizitza,feminismoa, ekologia, desalojoak, euskara... Horrez gain, askoizan dira gazteok gozatzeko antolatu ditugun ekintzak, guztiakaisialdiari begirakoak: ikastaroak (malabareak, dantzak, sukal-daritza, perkusioa...), kontzertuak (Zea Mays, Kloralita, Etxe,Gaitza, Izate Faltsua, Mendeku Itsua, Txapelpunk, Khronos...),bazkari eta afari herrikoiak (Erdi Aroko Azokaren egunean,Santo Tomas egunean...)

Gazteon arteko komunikazioa ezinbestekoa denez, besteherrietako Gazte Asanbladekin harremanetan jarriz, hainbattopaketa burutu ditugu gai ezberdinen lemapean, betiere, Gaz-tetxeak eta Gazte Asanbladak bultzatuz: Deba-Mutriku-Onda-rroa mendi eta bizikleta martxa, Mutriku-Lea-Artibai Topake-ta... Elkarteratze hauetan bizi izandako esperientzia ez da, ez,nolanahikoa izan; harreman berriak eginez gure aldarrikapenei

indarra eman diegu eta hori oso aberasgarria izan da Asanbla-da guztiontzat.

Orain artekoa ez da gutxi izan, baina hemendik aurrerakoa ereez da makal izango! Bost urtez elkar lanean gure arazoei kon-ponbidea eman nahian eta ametsak betez aritu gara eta aurre-ra begira gazteok gogoz gatoz orain artekoa gainditzeko.

“Gaztetxia denon etxia” ez da lelo hutsa, herriko talde etagazte ezberdinen teilatupea baita Mutrikuko Gaztetxea. Etahorixe da gure asmoa, hala nola, lokalen eraginez ematen dengazteen arteko komun ikazio ezarekin amaitzea. Gazteokkomunean ditugun arazoak konpontzea, ideiak gauzatzea,ondo pasatzea... Gazteri bateratuago eta aktiboago bat osa-tzea.

Aurten badaukagu zer ospatu, Gaztetxearen bostgarren urteu-rrena guzti hau hasi genuenaren urteurrena eta Gaztetxeaobratan izan arren, beste jai guztiak txiki utziko dituen jaihandi batekin ospatuko dugu. Beraz, gazteok, prestatu!

““GGaazztteettxxee MMaarrttxxaakk ggaazztteeeenn aarrtteekkoo

kkoommuunniikkaazziiooaa llaannttzzeeaa iizzaannggoo ddaa””

““OOrraaiinnddiikk bbaaddaa GGaazztteettxxeekkoo ppaarreetteenn aarrtteeaann

zzeerr ddaaggooeenn eezz ddaakkiieenniikk””

““AAuurrrreerraa bbeeggiirraa ggaazztteeookk ggooggoozz ggaattoozz oorraaiinn

aarrtteekkooaa ggaaiinnddiittzzeekkoo””

23gazterixa

Page 24: K50 2006 04 baja

zorion agurrak

IBAIApirilaren 18an 9urte beteko dituengure etxeko futbo-listari Zorionak! etamuxu erraldoi bataita, ama, Oihanaeta etxeko guztienizenean.

ONINTZAZorionak eta laumuxu haundi ama-txo, aitatxo etaMaddin partez.

AINHOAZure 8. urtebetetze-an Zorionak etamuxu haundi batetxeko guztion par-tez. Segi holakotxejatorra eta alaia iza-ten!

ALAITZApirilaren 18an 6urte beteko dituennere bihotzeko azu-kre koxkorrari, milakilo zorion etamarrubizko muxuakaitaren partez.

ESTIGure kuadrillakojuergistiai, apirilaren22an 15 urte betekoduzulako, Zorionaketa ondo pasa!! Ah!Eta afarixan zaingoz, e!

KALAPUTXIZorionak Kalapu-txi... eta Kalaputxi-ren lagunoi! Zenba-ki askotarako!

AIORAApirilaren 1ean zurebigarren urtea betedezunez, Zorionakprintzesa! eta muxuhaundi bat etxeko-en partetik.

EKAITZWazemank hama-laugarrena ospatze-ra, earki gatxik eta!etxeko moxolodanen partez Zorio-nak!

ANEZorionak etxekofubolistari apirilaren28an 10 urte betekodituzulako, ama,aita eta ahizparenpartez.

JOSE LUIS, ARITZ eta MONTSEApirilaren 4an, 16an eta 27an badugu zer ospatu!Zorionak hirukote eta muxu haundi bana bihotz-bihotzez etxeko danon partez.

Page 25: K50 2006 04 baja

argazki zaharrakargazki zaharrak

Ezkerretik: IsidroArreitunandia «Tolon»,Felix Agirrebengoa,Narkis Andonegi.

«Premio a laabnegación y al

heroismo» KofradiakoJuntakoak dominak

jartzenerreskatatzaileei.Ezkerretik hasita:Damian Basurko,

Jesus «Larratxori»,Iñaki Arrizabalaga,

Pedro Arreitunandia,Narkis Andonegi.

Hiru suizar danborrean bainua hartzen zeudela itsasoak ekarrialdixa izan etaito beharrean zeudela, 3 mutrikuarrek atera zituzten uretatik.

Page 26: K50 2006 04 baja

2626 agenda

aappiirriillaaKalaputxi, 50. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 24 tik Maiatzaren 1 arte

LIBURUAREN ASTEAN LIBURUTEGIAERABILTZEN DUTENEN ARTEAN,LIBURU SORTAK ZOZKETATUKODIRA!

Apirilaren 24tik maiatzaren 1era arte

ERAKUSKETA eta TAILERRA“MANDALAK IDAZTEKO ARTEA”Erakusketaren ordutegia: 18:00–20:00Tailerra: 8–12 urteko umeentzat izango da.Tailerren ordutegia: 17:00 – 18:00Zabiel Kultur Etxean

Apirilak 24 eta 25

UMEENTZAKO TAILERRAK: “Literaturaz gozatzen”Yolanda Arrieta17:00–18:00: 5–7 urtekoak18:00–19:30: 8–12 urtekoakZabiel Kultur Etxean

Apirilak 26

HELDUENTZAKO HITZALDIA“Las claves del Código da Vinci”Mariano Fernandez UrreistiZabiel kultur etxean, 19:00etan

Apirilak 27, eguena

UMEENTZAKO IKUSKIZUNA“Amama Pantxikaren altxor ezkutua”Zabiel kultur etxean, 17:00etan

Maiatzak 5, barixakua

MODA DESFILEA frontoianAntolatzailea: Mutrikuko Institutoko Ikasleak

Maiatzak 6, zapatua

Pala txapelketa “relanpagua” Miruaitz frontoian

Maiatzaren 10ean, 17an eta 24an:

HISTORIA JARDUNALDIAKZabiel Kultur Etxean, 19:00etan

Maiatzaren 12an, barixakua

MUSIKENESanta Katalina Komentuan, arratsaldeko 20:00etan

Maiatzaren 22tik 26ra

VI Aste MusikalaSanta Katalina KomentuanMutrikuko Udal Musika Eskolak antolatuta

Maiatzak 21, domeka

SAN ISIDRO JAIAKHERRI KIROLAK Olatz auzoan Meza ondoren

Maiatzak 28, domeka

Mendi Irteera: murgia-Altube

ESTROPADAK

Apirilaren 29 zapatua, arratsaldean

Apirilaren 30 domeka, eguerdian

Trainerilak. Gipuzkoako Liga

Ekainak 3 zapatua, arratsaldean

Trainerilak. Mutrikuko ikurriña

Maiatzak 26, barixakua: “Ur tean behin” antzezlanaAKELARRE taldeaZabiel kultur etxean, gaueko10:30etan

Maiatzak 27, zapatua“Entsailu arratsalde bat”,“Norbait behar da pisua kon-partitzeko” eta “Ileapainde-gia”

IRATXOAK taldeaZabiel kultur etxean, arratsal-deko 18:30etan

Ekainak 3, zapatua:“Museoan lapurketa”, “Klasepartikularrak etxean” eta“Modako tailerra”PITXIAK taldeaZabiel kultur etxean, arratsal-deko 18:30etan

ANTZERKI EMANALDIAK

Page 27: K50 2006 04 baja
Page 28: K50 2006 04 baja