K 33

28

description

Mutrikuko herri aldizkaria

Transcript of K 33

Page 1: K 33
Page 2: K 33
Page 3: K 33

33

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mai-lako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntzajasotzen du euskara bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta iritzien

erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Gizartia 10

Kale inkesta 13

Karenka 14

kirola 16

Historixa 18

Auzoz-auzo 20

Lan giruan 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Urriaren hasierarekin batera joan zaigu gure artetik Martin Ugalde. Ixil-ixi-lik joan bada ere, ez da makala izan egin duen ibilbidea eta utzi digunuzta. Bere bizia Euskal Herriari esakini dion pertsona izan da Martin, herri-gintzan konprometitua, abertzale-euskaltzalea eta langile fin nekagabea.Asko bizi eta ikusi beharra gertatu zitzaion Martini bizitzan zehar. Azkenurteetan ere bere ametsik kuttunena betetzera iritsi zen: EuskaldunonEgunkaria jaiotzen ikustea. Sortzaileetako bat eta ohorezko lehendakariizanik, Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta bere izatearen kriminaliza-zioa jasan behar izan ditu. Hala ere duintasunez eta lasai eutsi dio berrizere Martinek (eta familiak) erasoaldiari.

Eskerrik asko Martin, Euskal Herria zorretan izango da zurekin!

EditorialaEditoriala

Page 4: K 33

hinformaziua

intereseko

telefonoak

44

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94KZgunea ............................................943 60 30 65Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URRIA

...3ra arte Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

4tik 10era Lon Apraiz

11tik 17ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

18tik 24ra Jabier Otxagabia

25etik 31ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

AZAROA

1etik 7ra Lon Apraiz

8tik 14ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

15tik 21ra Jabier Otxagabia

22tik 28ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

Page 5: K 33

55zeuk esan

ESKARRIK ASKO JULEN!

Mutriku utzi duzu, Mutrikuberri utziduzu, jubilatu egin omen zara… Zorio-nak, beraz?

Lau urte inguru izango da hona etorrizinela eta harrez gero zure erreferentzia ezin-bestekoa izan da Mutrikuko hainbat gaitan.

Oker ez bagaude irailaren 30ean sina-tu zenuen zure despedida, baina jakinbadakigu oraindik ere, eta seguruenikgerora ere, Mutrikurekiko lotura ez duzu-la etengo. Horrelakoxea zarelako, gauzaketa helburuak barneratu egiten dituzula-ko, ilusio punttua eta bizitasuna emanezeta bizi egiten dituzulako sinesten dituzungauzak, zeure joera profesionalaz gain.

Guztiok dauzkagu akatsak eta zukere izango dituzu nonbait, baina osogutxitan entzun dizugu eskatutako lanenbati ezetza ematen. Mutrikura erabatbolkatuta eman dituzu lau urteak, gauta-egun, astegun buru zurian ala jai egune-tan, behar izanez gero, beti prest!

Gai asko jorratu dituzu zure ibilbidemotzean, zuzenean edo zeharka, bakarrikedo besteei laguntzen, baina hor izan zarabeti. Agian, zeuk ere ez dakizu zenbate-tan, baina hona hemen zerrenda luzekogai edo proiektu batzuk: Kofradia indar-tzea, Portuko erabiltzaileen “Ur artean”Elkartea, Berdel egunaren antolaketa,“Costa Vasca” regata, Kofradi zaharrekoMuseoa, Portu berriaren inguruko azter-keta sektoriala, Deba Beheko TurismokoDinamizazio Plana, Auzolandegiak, “Egu-neta Aterpetxea” Proiektua, Enpresa Haz-tegia (vivero de empresas), AkuikulturaEskola (alma mater), Astigarribiako indus-ketak, Mutrikuko Elizaren II Mendeurrena,Ertaroko Azoka, Turismo Bulego berria,Kzgunea, BERTAN elkartearen sorrera,Merkatu Plaza Proiektua, Nekazaritza:Plan Estrategikoa, MUTRIKULAN, Piszifa-toria azterketak, Pentsuen proiektua…

Barkatuko diguzu Julen, egindako laneta proiektu guztiak ez ipintzeagatik.Baina joan zara eta ez nahi zenuelako,badakigu gustora jarraituko zenuelaproiektu hauekin edota berriekin, bainabide hau hartu behar izan duzu.

Udaletxean gestioaren ardura gukbagenu, gure artean izango zinateke orain-dik ere, iritziak iritzi eta ideologiak ideologi,Mutrikuren etorkizuneko parametro bere-tsuetan sinesten dugulako, oraindik beharzaitugulako eta pertsona moduan hurbileta jator jokatzen duzulako.

Badakigu aski sentsazio eskasarekin

joan zarela gure herritik, baina zaudelasai Julen, hemen egin duzuna galantaizan da eta. Jakin ezazu Mutrikun lagunasko dituzula eta pozik hartuko zaitugulaetorriko zaren bakoitzean.

Zeinek eta zergatik behartu zaituegoera honetara?

MARKEL ARIZMENDI eta JOSE AGUSTIN ELEZGARAI

ERREFERENTEAKBADOAZ

Abertzaletasunaren izen handiakbadoaz, poliki-poliki. Gogoan dut Ajuria-gerra, Monzon edo Irujo zendu zireneanzelako nahigabea, pena, sentitu zutennire inguruko helduek. Gerora, AitaBarandiaran eta Jose Mari Satrustegi hilzirenean, adibidez, nahigabe hori neurebaitan sentitu nuen. Seguru orduan sen-titu nuena lehenago ere sentituko zutelanire aurrekoek: Badoazkigu, galdu ditugugure abertzaletasunaren erreferentziaizan zirenak.

Duela egun gutxi Martin Ugalde erejoan zitzaigun. Abertzaletasunaren etaeuskalgintzaren erreferente argia, euska-raren alde gutxi hitz egin baina asko lanegindakoa.

Zorionez, joandako haiek guztiek utziziguten beren hazia ernaldu zen gugan.Izango al da gure belaunaldia ondokoen-tzako erreferentzia izaten? Beharbada,horiek politikariak-eta izan behar direlapentsatuko dugu, baina etxetik hasi behardugu abertzaletasunaren hazia gureondokoengan ereiten. Azken batean,gure herria, gure hizkuntza, gure ohiturak,gure izatea azken finean, geuk zaintzen ezbaditugu, zeinek zainduko ditu, bada?

ANDIKO

GAZTE GERA GAZTE...

Mutrikun skate-parkea egitekoeskaera egitera gatoz, patinekin etapatineteekin jolasteko gune batenbeharra ikusten dugulako.Nagusientzako badaude tabernak,umeentzako parkeak eta guretzatzeeeeeeeer ? Mesedez, honelakozerbait egingo bazenute asko eskertukogenizueke. Eskerrik asko.

HERRIKO GAZTE KUADRILA

ZER DANORMALTASUNA?

Normaltasuna. Zer ulertzen duguedo ulertu behar dugu normaltasunhitza entzun edo erabiltzerakoan? Har-luxet Hiztegi entziklopedikoaren arabe-ra: Normaltasuna: Normala denarennolakotasuna eta normal begiratuzgero ezer berezirik edo neurriz gaineko-rik ez duena.

Pasa den astean nire etxeko buzoianudalak argitaratutako Aizak/n aldizkarian15. orrialdean konkretuki, zeharo harrituninduen esaldi bat irakurri nuen: “Elizaatzeko etxebizitzen salerosketa fasea nor-maltasun osoz burutzen ari da”.

Orain dela bi urte egindako zozke-tan niri horietako etxebizitza bat egoki-tu zitzaidan. Udaletxetik berriak noizjasoko zain nengoen eta ni bezala bestehainbat mutrikuar. Ez naiz gehiegidetailetan sartuko (ez garrantzirik ezdutelako noski) baina halako batean, ezdakit ziur zenbat denbora pasa ondo-ren, bilera batera deitu gintuzten. Haragure sorpresa salneurriak dexente igozirela esan zigutenean. Baina ez da horigaur aipatu nahi dudana.

Eztabaida gora eztabaida behera,bilera gora bilera behera, bueno, kon-ponduta (ze erremedio): BI ASTE BARRUHASIKO GERA ZUEKIN BANAKA-BANA-KA KONTAKTUAN JARTZEN. Hau poza!Hainbeste itxaron ondoren (eta bienbitartean beraien aldetik inongo azalpe-nik gabe) badaukagu pisua (askozgarestiago, baina bueno). Agian nik ezdakit ondo kontatzen, baina kontuanhartuta bilera hau martxoan izan zelaeta urrian gaudela, bi aste baino gehia-go pasatu dira eta niri oraingoan ere ezdidate inongo azalpenik eman (hainbes-te kostatzen da telefonoa hartu eta zer-bait argitzea?) Baina, noski, hau guztianormala da eta salerosketa fasea nor-maltasun osoz burutzen ari da. Orduanagian hori normala ez dela pentsatzendugunak izango gara berezi xamarrak.

A. A.

gutu

nak

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da

argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

Page 6: K 33

tzera, dexente atzera eginbeharko genuke MutrikukoInstitutuko Akuakulturaeskolaren hastapenak aur-kitu nahiko bagenitu. Aspal-

di hasi baitziren MutrikukoUdala, Mutrikuberri garapen-

agentziaren bitartez, eta Institu-tua bera hor zehar zer zegoen ikusten, azter-tzen eta egun abian den eskolaren lehenengomugarriak ezartzen. Bide luze horretan, hiruizen nagusi lan talde zabalago baten baitan:Mutrikuberriko gerente izan den Julen Domin-gorena, Institutuko zuzendari den KarmeleVelasco eta Imanol Garate Institutuko irakas-lea. Kofradian prestatu den gelara jo duguImanolengana eta lankide duen Inaxio Mante-rolarekin batera hartu gaitu.

- Lortu da, azkenean, akuakulturaeskola abian jartzea!

Bai, bidea luzea izan da. Urte asko izandira hara eta hona informazio bilketan,proiektuaren nondik-norakoak aztertzen,erakundeekin harremanak izaten... Horren-beste nekek azkenean izan dute emaitza oniketa hementxe gara, hamalau ikasleri eskolakematen.

- Hutsetik hasi behar izango zenuten...Bai, huts-hutsetik. Alde batetik, ez zegoen

lokal egokiturik eta hementxe, kofradian,prestatu zen gela bat eta laborategia izangodena. Lanak azkar egin dira baina oraindiklaborategia eta akuarioak prestatzea falta da.Ea Gabonetarako dena prest dagoen.

Beste alde batetik, arlo akademikoan eredena eginkizun zegoen. Han eta hemen gal-detuta eta eskatuta, Galiziako IGAFA zentro-ko proiektu kurrikularraren alde egin genueneta horixe dugu abiapuntu, zenbait egokitza-pen eginda. Horretan hizkuntzaren arazoare-kin egin dugu topo, izan ere material gehienagalegoz, gazteleraz eta ingelesez baitago etalan handia izan da euskaratzearena.

Horren haritik, esan behar dugu zortehandia izan dugula Leioako EHUn akuakul-tura ikasgaiarekin. Egun EHUko errektoreden Jose Ignacio Perezen prestatutako mate-rial bat eskuratu ahal izan genuen eta hare-txek ematen digu oinarri teorikoaren arda-tza. Gainera, euskaraz terminologia berriaasmatu beharrak beldurra sortzen zigun etamaterial horri esker gauzak errazago dira.Adibidez, akuakultura erabiltzearen aldeegin dugu, gazteleratik datorren akuikulturaterminoa bazter utzita.

- Zein eskaintza duzue hasiera honetan?Mutrikuko Institutuak eskaintzen dituen

heziketa zikloen baitan, bi urteko iraupene-ko Goi mailako <<Akuikultura produkzioa>>zikloa eskaintzen dugu, batxilergotik edotabeste ziklo batetik datozen ikasleentzat.

Epe ertainean Maila ertaineko <<Akuikul-tura lanak>> heziketa zikloa eskaintzekoasmoa ere bada, DBH eginda datozen ikasle-entzat.

- Zenbat lagun ari zarete irakasteneta ikasten?

Bi irakaslek dihardugu hamalau ikaslerieskolak ematen. Ikasle guztiak geure inguru-koak dira: lau mutrikuar, hiru ondarrutar, bidebar, bi donostiar, elgoibartar bat, bilbotarbat eta zarauztar bat. Galiziar batek ereeman zuen izena baina, azkenean, hangoeskolan sartzea lortu zuen.

- Eskolak zein hizkuntzatan ematendituzue?

Lehen esan bezala material eta bibliografiagehiena erdal hizkuntzetan egon arren, argidago gure zikloa euskaraz emateko sortu zela.Ikasle guztiak dira euskaldunak eta alde horre-tatik arazorik ez dago. Beste kontu bat izangozen galiziarra taldean sartu izan balitz.

Hastapen guztiak dira zailak eta gureaere bai, baina pentsatu behar dugu oraineuskaratzen ari garen guztia erabilgarriaizango dela etorkizunean.

66 puri purixan

A

Itsasoak baduAkuakultura eskolak ematen hasi dira

Page 7: K 33

- Estatu espainolean eta Europan badira baina,Euskal Herrian ba al da honelako eskolarik?

Ez, Mutrikukoa da Euskal Herrian lehenen-goa, Euskal Herrian eta Kantauri itsasertz osoan.Gainera, Galizian, Andaluzian eta Katalunianhonelako eskola bakarra dagoela ikusten badu-gu, pentsatzekoa da euskal kostako zentro baka-rra hauxe izango dela. Beste esperientziek eraku-tsi dutenez, hobe da zentro bakarrera ekartzeainbertsio eta ahalegin guztiak.

Europan beste tradizio bat dago, aspalditikari dira. Arrain kontsumo handiena dutenherrialdeak dira, Norvegia esaterako, akuakultu-ra garatuen dutenak. Harritzekoa da askorentzatEuropa mailan arrain kontsumoan bigarren pos-tuan kokatzen den Euskal Herriak lehenagoakuakulturan urratsik eman ez izana. Piskat kan-pora begiratzen badugu, ikusiko dugu arrainkontsumoa, ez gurean bakarrik, hazi eta hazidoala eta eskari hori asetzeko akuakultura ezin-besteko izango da laster.

- Zer eskainiko dio hasi berri duzuen ziklohonek herriari?

Esan dugu akuakultura etorkizun handikosektorea izango dela. Bada, arlo horretan Mutri-ku erreferentzia bilaka daiteke Kantauri itsasertzosoan, gauzak ondo bideratzen badira.

Hezkuntza mailan ere, Institutuak heziketazikloen uztarketan egiten ari den lanari esker,kalitatea lortuko da. Izan ere, akuikultura gaiakikastera datorrenak beste heziketa zikloetakoezagupenak ere eskuratuko ditu, gerora lan mun-duan oso baliogarriak gertatuko zaizkionak.

Baina heziketaz gain, proiektu enpresarialaksustatzea ere izango da zentroaren helburueta-ko bat. Bertan ikasten duten ikasleek aukeraizan dezaten akuakultura enpresak sortzeko etagaratzeko. Arrantza munduarekin lotutako guz-tiekiko elkarlana ere bilatu nahi da

- Esker berezirik?Honelako proiektu bat abiatzeko alde asko, era-

kundeak eta haiek ordezkatzen dituzten pertso-

nak, inplikatu behar dira eta halaxe inplikatu dira.Zalantzarik gabe, Hezkuntza sailarekin gogora-

tu beharra dugu hasiera honetan haren laguntza-rik gabe ez zelako proiektua aurrera ateratzeaposible izango. Herri-lan saileko Portuetakozuzendaritzak ere erraztasun guztiak eman dizki-gu Kofradiako lokalak erabil ditzagun, jarduerakirauten duen arteko kontzesioa eginda.

Arrantza sailak ere laguntza handia eman dez-keen beste erakunde bat da eta, nahiz eta gaurarte laguntzarik eskaini ez duen, aurrerantzeanlaguntza emango duelako esperantza dugu.

Hala ere, benetan eta ondo azpimarratu behardugu ikasleen gogoa eta motibazioa. Berria denziklo batean sartu dira, zer etorriko zaien ondojakin gabe eta hor ari dira, gogotsu eta jakinminez,arrainak eta moluskuak eta itsas belarrak nola haz-ten diren, nola bizi diren ikasten. Haiek gabe,proiektuak ez luke zentzurik izango.

Danborra olatubatek estali due-nean alde egindugu Kofradiatik,Imanol, Inaxio etahamalau ikasleeiagur esanda. Aus-kalo datozen ur-teetan danboratzean kokatuta-ko kaioletan mo-luskuak eta arrai-nak ez ote direnhaziko. Bitartean,leihotik begiratueta guztiek pen-tsatuko dute: Itsa-soak badu etorki-zunik.

77puri purixan

u etorkizunika institutuko ziklo formatiboen baitan

Page 8: K 33

88 bi hitzetan

ANTZERKIAZ BLAI 2004

Udazkenaren erdian iristen dira talde amateurren antzerkiemanaldiak Mutrikura. Haur, gazte eta nagusientzako antzer-kia izango da aurten ere azaroaren azkeneko bi asteburutan.

Gipuzkoatik eta Nafarroatik etorriko dira antzerki taldeakberen emanaldiak eskaintzera. Goizeko Izarra Antzerki Tal-dea, berriz, bi modutan eskaintzeko ikuskizunak prestatzenari da. Zabiel Kultur Etxean, antzerkia, musika eta irudia lotu-ko dituen MOGELEN BABEL obra eskainiko dute eta herrikotabernetan, KAFE ANTZERKI moduan ezagutzen diren obralaburrak. Egungo bizimoduaren gazi-gozoak jasoko diraMOGELEN BABEL obran. Bizimodu erosoaren gozoak ekartzenduen ezinegona eta askatasunean bizitzeko zailtasunak gain-ditzean sentitzen den poztasuna.ANTZERKIAZ BLAI 2004: azaroaren 19, 20, 21 eta 25, 26, 27, 28an.

OKELAR BERTSO PAPER SARIKETA 2004

Aurtengo edizioa martxan dago jada! lanak aurkezteko epea azaro-aren 5ean bukatzen da eta Mutrikuko Bertso Eskolara bidali behar dira,Luardo etxean daukaten lokalera. Bestela [email protected] helbideelektronikora ere bidali daitezke.

Urtero bezala bi mailatan banatu dute sariketa: 16 urtera arteko gaz-teak gutxienez 3 bertso edo 6 kopla aurkeztu beharko dituzte eta 17urtetik aurrerako helduek gutxienez 6 bertso. Bertsoen neurria, doinuaeta gaia norberaren esku uzten dute.

Nola ez, sariketa izanik, sari tentagarririk ere ez da faltako: gazteen mai-lan 1go sarituak Txapela + 60 euro + oparia jasoko du, bigarren sarituak 30euro + oparia eta saritu gabeko lehen mutrikuarrak 20 euro + oparia.

Helduen mailako 1go sarituak Txapela + 500 euro eramango ditu, bigarrenak 250 euro eta saritugabeko lehen mutrikuarrak 100 euro. Ez da aukera makala!

Ohiturari jarraituz, sari banaketa Santo Tomas ferian egingo da giro jatorrean. Beraz, norbait zalan-tzan badago, animatu eta eragin buruari, zerbait aterako da ta!

URKAMENDIKO BUZOIA

Burumendi M.T.koek adierazi digutenez, aurtengo ekainaren 27anUrkamendin edo Kalbario gainean jarri zen buzoia kaltetua agertuda. Gertatutakoari inongo arrazoirik ezin aurkitu eta denon jabetzadiren gauzenganako errespetua eskatuz berriro ere deia egin dute.Horrenbeste ilusioz egindako eta inori kalterik egiten ez dioten gau-zak denon artean zainduz, gutxienez beste 50 urte iraun dezaten.

Page 9: K 33

99kale inkesta 99bi hitzetan

MUTRIKUKO SOKATIRA TALDEA ESKUTSIK BAINA POZIK

Herrian dira Mutrikuko Sokatira taldeko ordezka-riak, Minessotan (AEB) gogor jokatu ondoren. Pen-tsatu baino emaitza hobeagoa lortu bazuten ere ezdira dominarekin etorri, baina hori al da garrantzi-tsuena? Ez horixe. Maila handiagoko taldeak erebide bazterrean geratu ziren. Hurrengoan izangoda. Ez etsi. Dena den, inork ez die kenduko Kanadaaldean egindako oportxuak. Bejondeizuela!

2003 URTEKO BIDEOA KALEAN

Aurtengo udan Mutrikuko udalak, Mutrikuberrik eta Biarkok eskainitako bi emanaldietan mutri-kuarrok 2003 urteko udan izandako ekitaldien errepasoa egiten zuen bideoa ikusi ahal izan genuen.Orain, bideo hura eskuratzeko aukera dugu, etxean goxo-goxo ikusteko. DVD formatuan editatutakobideo hau Goiko plazan dagoen Turismo bulegoan eros daiteke 22 euroko salneurrian. Kaleko ema-naldietan ikusteko aukera izan ez zuten herritarrek ere aukera ederra izango dute gure herrian egin-dako ekitaldiez gozatzeko.

komikixa gotzon santander

GABA BELTZA

Aurki helduko da Santu guztien eguna eta horrekin batera gure herrian tra-dizio handia duen Gaba beltza. Egun horretan herrian giro egokia jartzekoasmotan, elkar lanean jardun dute udaleko kultura batzordeak, tabernariek etaGaztetxeak. Ondorioz, urriko azken asteburuan heriotzaren inguruko ekitaldiakizango ditugu eta argidun kalabazak ere nonnahi ikusi ahal izango ditugu.

Kalabazak hustu eta barruan kandelak piztearenak, jende askok Amerike-tatik ekarritako ohitura dela uste izan arren, gure aiton-amonen garaian eretradiziozko ohitura zen. Bolada batean erdi-galduta izan bazen ere, azkenurteotan badirudi gurera itzultzen hasi direla kalabaza horiek.

Page 10: K 33

1100 gizartia

emma Agirregomezkortari gran invalidezdelakoa eman eta harrez gero bidaiatzeariekin zion bere anaiarekin batera, honela 2000

urtean joan ziren lehenengo aldiz Perura. Hanikusitakoarekin zeharo hunkituta geratu zen:

pobrezia, jendea nola bizi den… Cuzco hirian Aita Rufino-ren misioa ezagutu zuen, bertan egunero 500 umeri jatenematen zieten. Jangela lokal txiki bat zen, ez aulki eta ezmahai eta denentzat lekurik ez zegoenez 3 txandatanjaten zuten. Han bizi eta ikusitakoak barruak astindu etahurrengo urtean zerbaitekin itzuliko zela hitz eman zien.

Esan eta egin, Gemma etxera izuli zenean lagun eta

familiartean egindako dirubilketa bati esker, 2001 urtean200.000 pezetarekin bueltatu zen Perura. Hilabete emanzuen bertan eta eramandako diruarekin Aita Rufinorenmisioko jantokirako altzariak erosi ahal izan zituen.

Elgoibarrera bueltan, han zenbat behar zegoen ikusita,zerbait gehiago egin behar zuela sentitu eta lagun batzuenartean Miski Elkartea sortu zuten. Lehenengo gauza, elkar-tea legeztatzeko beharrezkoak ziren paper guztiak eginzituzten eta ondoren lokala lortu zuten. Lokal honetanPeruko gauzak saltzeko denda bat jarri zuten eta urtehorretan diru dexente lortu ere, 18.000 euro edo 3 milioipezeta. Urte horretako kanpaina oso ondo atera zitzaien.

Honela, 2002 urtean Gemma 3 milioi pezetakin joanzen Perura eta Cuzco hiria hankaz gora utzi zuen: gurasoelkarteak sortu, auzo marjinaletan fubol taldeak sortu etabultzatu... Honez gain 5.000 dolarrekin ia 5.000 metrokoaltueran dagoen Sipascancha Alta izeneko komunitateannegutegi bat eraiki zuten. Altuera horretan ezinezkoa dalurretik elikagairik lortzea, papak izan ezik (hemengo pata-taren antzekoa) eta komunitate honetako umeengannabaria zen desnutrizioa. Negutegia 2002ko maiatzaren18an estreinatu zuten eta gaur egun 2.000 pertsonekjaten dute negutegitik ateratako elikagaiekin. NegutegiariElgoibar izena eman zioten bertakoek, “madrinita levamos a poner un nombre en tu idioma”.

Gaur egun negutegian 3 arduradun daude, bainakomunitate osoak parte hartzen du antolaketa egoki batezbakoitzak bere ardurei txandaka erantzunez, adibidez,emakumeek txandaka janaria egiten dute eta gero denenartean banatu. Honela inor ez da geratzen jatekorik gabeeta bertako jendearen eta batez ere umeen osasun egoe-rak hobera egin du nabarmen.

Honetaz aparte Gemmak ehundik gora ume bataiatuditu Cuzco hirian eta denen ama-besoetakoa da, hala dei-tzen diote maitasunez “madrinita”. Umeak ez bataiatzea-ren arrazoia dirua izan da orain arte, honek ere gastua

MMIISSKKII PPRROOIIEEKKTTUUAA::

Miskik Peruko quechua hizkuntzan goxoa esan nahi du. Izen honekin elkartelegal bat sortu zuten duela 3 urte Gemma Agirregomezkortak eta lagunbatzuek; hemen dirua lortu eta gero Peruko Cuzco hirian eta inguruetakokomunitateetan hainbat proiektu aurrera eramanez bertako familia eta elkar-te ezberdinei laguntzeko helburuarekin. Ordutik hona, etengabeko laneandihardute urtez urte kanpaina ezberdinak antolatuz Gipuzkoan zehar.

G

Page 11: K 33

1111gizartia

KKOONNPPRROOMMIISSOOAARREENN IINNDDAARRRRAA

suposatzen baitie bertakoei; baina ume hoiek nonbaiterregistratu eta existitzen direla adierazteko bide batda baita ere, bestela inon ez dira agertzen, ez dira exis-titzen eta edozein gauza edo zerbitzuren onuradun iza-teko oztopo bihurtzen da. Bertakoak poliki-polikibadoaz konturatzen honen garrantziaz eta bertaradoan bakoitzean 8-10 ume bataiatzen ditu batera,“gero eta euskal izeneko ume gehiago dago bertanIker, Izar, Joseba, Andoni…”. Bataioen aurreko egunosoa emakumeak prestaketa lanetan jarduten dute.

Gemmak zapore guztietako esperientziak bizi izanditu bertan, batzuk gozoak, besteak garratz eta min-gotsak, horietako bat kontatuko digu ondoren:

“Behin, Cuzco hiriko misioan nengoela dei bat jasonuen. Emakume batek alabatxoa oso gaixo zeukala etanirekin egon nahi zuela adierazi zidan. Hura ikusi ordukotaxi bat hartu eta hurbilen zegoen ospitalera abiatu ginenama-alabak eta hirurok. Bertan dirua aurrez ematen ezbagenuen umea ez zutela hartuko adierazi ziguten -nikordurako eramandako diru guztia gastatuta neukan-.Nere herrira eskatu eta hurrengo egunerako lortzea neu-kala eta mesedez umeari zerbait egiteko eskatu arren ezziguten kasurik egin. Taxia hartu eta beste ospitale bate-ra abiatu ginen eta han ere berdin. Azkenean mojenkomentu batetara iritsi ginen eta hauek dirua eman zigu-ten, baina ordurako bi urte ta erdiko umetxoa nere beso-etan hilda zegoen...”

2003 urtean, aurreko urtean hasita egindako kan-painan jasotako 7.000 eurorekin joan zen Perura. Elba-rrien elkarteetan sartu zen eta itsuak zein gurpildunaulkietan zeuden hainbat pertsona lanean jarri zituen,adibidez, unibertsitate inguruan lokaltxo bat alokatu,fotokopiagailu bat erosi eta martxan jarri zituen bertan.

Ama Teresa Calcutakoaren ordenako mojekin ere ari-tzen da kaleko umeekin lanean. Sarritan joan behar izatendira komisariara umeak bertatik ateratzera. Ume hauenbizimodua oso gogorra da, biziak ez du ezer balio hauen-tzat eta askotan arriskutsu bihurtzen dira horregatik.

Gainera iaz Cuzco probintziako Cienciano izenekofubol taldeak “madrina” izendatu zuen Gemma etaomenaldia egin zioten. Gemmak baldintza bakarraipini zien, omenaldira San Juan de Dios ospitaleko ume MM

IISSKK

II PPRR

OOIIEE

KKTTUU

AA MM

IISSKK

II PPRR

OOIIEE

KKTTUU

AA MM

IISSKK

II PPRR

OOIIEE

KKTTUU

AA

Page 12: K 33

1122 gizartia

eta gazte paralitiko zerebralekin joatea. Eta hala eginzuen. Oso egun haundia eta polita izan zen denentzat.Aipatu behar da, abenduan River Plate argentinarrenaurka “Copa Sudamerica” irabazi zutela eta EstatuBatuetan “La Recopa” Boca Juniorren aurka. Hausekulako garaipena izan zen Cienciano fubol taldea-rentzako, “la cenicienta del futbol sudamericano”bezala ezagutzen baita taldea. Taldekideek esatendutenez, Gemma da beraiei indarra ematen dienagaraipenak lortzeko.

Aurtengo kanpaina datorren urteko otsaila alderaarte martxan dago. Uda sasoian hasi behar izan da mar-txan gero eta ume gehiagoren beharrei erantzuteko.Orain arte, kanpainaren lehenengo zatian, zozketa bategin dute eta 3.800 euro inguru bildu. Kanpainarenbigarren zatian gehiago lortzea espero du Gemmak.

Hasierako urteetan 60 ume eskolaratu zituzten etagaur egun 124 ume eta gazte dituzte. Aurten estrai-nekoz 16 urteko bi ikasle unibertsitatera joango dira.Ikasle gehienak oso ondo dabiltza ikasketetan etahonen meritua Gemmak berak daukala esaten diote,asko animatzen baitie. Gemmak dioenez, hilabeterakojoaten den bakoitzean 3 aste ematen ditu eskolatikeskolara matrikulak egin, ordainketak egin, materialakerosi, uniformeak erosi eta papeleo guztia prestatzen,“neka neka eginda bukatzen det… baina gustura”.

Bestalde, aurtengo Malen jaietan Gemma Mutrikunegon zen zozketa txartelak saltzen. Salmenta nahikoeskas joan zen, agian Miski proiektua ezagutzen ez dela-

ko? baina hori baino tristeago utzi zuena beste gertaerabat izan zen: zozketa txartelak saltzeko asmoarekin eli-zako aldapa inguruan, postuak jartzen diren lekuan,kokatu zen Gemma bere laguna kotxea aparkatzerajoan zen bitartean. Konturatu gabe Gemmak bere gur-pil aulkiaren ezkerreko frenoa gaizki emanda utzi zueneta halako batean aulkiak buelta eman zion eta aulkitikerori beharrean oker-oker eginda geratu zen. Pasadakojendeari oihuka laguntza eske hasi eta ondotik pasatzenzen gizon batek “que te ayude el Gobierno Vasco” esanzion, orduan gazteleraz esan zion “pero por favor ayu-dame que me voy a caer” aulkitik zintzilik zegoen! Etagizonak berriz “ya te he dicho, que te ayude el Gobier-no Vasco”… honen atzetik mutil gazte bat hurbildu etagurpildun aulkia ondo jartzen lagundu ondoren barka-mena eskatu zion ikusitakoaz lotsatuta edo… “momen-tu horretan oso gaizki sentitu nintzen, negar egitekogogoa neukan. Baina badakit Mutrikun oso jende jato-rra dagoela eta aurrez Mutrikurengatik neukan iritziagertaera honengatik ez da aldatu”.

Momentuz 20 ume daude apadrinatuta edo babes-tuta hemengo jendearekin. Hauek hilean diru ekarpentxikia baina aldi berean haundia egiten dute eta umejakin baten hezkuntzan inbertitzen da (matrikula, libu-ruak, uniformeak…). Hauetako bi ume bi mutrikuarrekbabestu dituzte. Gai honekin sentsibilizatuta edo nola-bait lagundu nahi duen edonor beso zabalik hartukodute Gemmak eta Miski proiektuak, ez izan zalantzariketa deitu 943 74 03 31 telefono zenbakira.

ROMISOAREN INDARRA KONPROMISOAREN INDARRA KONPROMISOa

Page 13: K 33

BERRITZEN DIAN ETXIAK PINTXATZEKO ERABILTZEN DIANKOLORE BIZIXAK GUSTATZEN ZATZUZ ?

IMANOL ELEZGARAI, 71 urteKolore horrek ez zat asko gustatzen, niknahixo det baserrixak daken zurixa.

XABIER RUIZ, 43 urteAsko gustatzen zat. Ordua zan herrixapixkat berritzeko. Arpeixa garbitxu etabizitxasuna ematen deue kolore horrek.Indar gehixo ematen dio herrixai.

SABINA LEKUBE, 36 urteNeri bai. Lelenguan raro eitxen zaten,baina oain iruritzen zat beste alaitxa-sun bat ematen dioala herrixai. Eta, gai-ñea, gertau izan zat kanpoko jendiaikomentatzen entzutzia gustau eitxenzakuela.

INTZA TREBIÑO, 48 urteAsko-asko gustatzen zat. Koloriak alai-txasuna ematen dio etxiai eta herrixai.

I ZASKUN USOBIAGA, 71 urteEgixa esan, Noruegako itsasertziandozen etxien itxuria hartzen dixuet. Niknahixo det zurixa, Iparraldeko etxietanbezela.

LON APRAIZ, 32 urteNeri bai, herrixai bizitxasuna ematendiolako. Neretzat politxa da. Azkia pla-zakuai oso kolore politxa eman dixue,adibidez.

JOSETXO FLORES, “KASKAS”, 50 urteAsko. Aldaketa ona ikusten detelako etaturismo mailan inpaktatzen doan zeozerbihar dala pentsatzen det. Bestela, nor-malidadian barruan gelditzen bagea,atentzioik ez deu ematen. Hor dakazuRafan etxia, inpaktau eitxen doanez,jendia belaixe gelditzen da eta gustaueitxen zako.

MILA ARREITUNANDIA, 36 urteAsko, beste alaitxasun bat dalako.Lehengo zurixak eta beixak baiño zatibat gehixo. Gaiñea, danak kolore desber-diñak eukitzeakuan bizitxasuna eta alai-txasuna ematen deue.

1133kale inkestia

a

Page 14: K 33

1144 karenka

Noiz eta zela hasi zinen arte munduan?Gazte-gaztetatik gustatu izan zait egur zati bat hartu eta

forma emanez irudiak sortzea. Horrela, 14 urterekin Deba-ko Txopa altzari tailerrera joan nintzen taila ikastera, orduanaltzariak eskuz egiten ziren eta. Bigarren urtean, Leonardoda Vinciren Hamabi Apostoluak egin nuen egurrean etaBartzelonako lehengusuak ikusi zuenean, bertara eramanninduen ikastera. Bartzelonan hiru urte egin nituen EscolaMasanan ( Madrileko Arte Ederretako San Fernando eskola-ren maila zeukan) goizero marrazketa, modelatua eta eskul-turako teknika eta estilo desberdinak ikasten; arratsaldetan,berriz, taila ikasten jarraitu nuen tailer batean.

Gero, soldadutzan, Palma de Mallorkako Manacor katedralgotikoan dagoen erretaulako taila guztia egiteko esan zida-ten, 1952an. Neure bizitzako urterik onenetakoak pasa nituen,askatasun guztia eman zidatelako nahi nuena egiteko.

Egin dituzun sortze lan guztietan agurra erabili duzu?Gehienetan bai, baina harrian ere egin dut zerbait. Sol-

dadutzatik etorri eta Debako Jose Luis Urkarregi eskultore-arekin lan egin nuen bere estudioan. Bion artean hirumetroko San Rafael bat egin genuen harrian eta dena zize-larekin eskuz. Zementuan ere baditut gauza batzuk, etxeatzeko basoan dagoen Txoria esaterako.

Baina niretzat egurra goxoa eta beroa da, egiten duzunhorri bizitza handia ematen dion materiala. Gainera, harria-ren aldean erraza da lanerako. Harrian lan egiteko apartedagoen leku bat behar duzu, hautsa, zarata eta zikin askoateratzen duzulako. Urkarregirekin lan egin eta gero altza-ri denda bat ipini nuen, arte lanetik bizitzea oso zaila ikus-ten nuelako, eta denda azpian egurrean lan egitekomoduko estudioa egin nuen neure kasa sortze lanak egite-ko. Horrela ez nuen inor molestatzen. Arte lanetik bizitzea

zaila da orain ere, batez ere eskulturatik, pinturatik erraza-goa da, komertzialagoa delako.

Nolakoa da zure sortze prozesua? Zein urratsjarraitzen dituzu?

Batzuetan gaia izaten dut buruan, jo dezagun bikotebat edo “maternidade” bat. Ideia buruan dudala papereanmarrazten dut, gero buztinean modelatu eta azkeneanegurrera pasatzen dut. Askotan gertatzen zait egurreanhasi eta zenbat eta denbora gehiago jardun orduan etaaldaketa gehiago egiten dudala, hasieran buztinean egin-dakotik oso desberdin amaituz.

Beste gauza batzuk zuzenean egurrean egiten ditut,aurretik buztinean modelatu gabe. Egur zati bat ikustendut eta berak duen formak eramaten nau zerbaitetara. Osi-nalde harategian haragia ebakitzeko erabiltzen zuten tablahartu nuenean, adibidez, ikusiaz batera etorri zitzaidanideia eta horrela burutu nuen Volumen izeneko lana.

Bizitza osoa eskulturak egiten diharduengizona, naturazalea, alaia eta hizlariadugu Txorixa. Artista jaio eta hezi eginbehar dela, eta inspirazioa eginaren egi-naz etortzen dela pentsatzen duena.

ANICETO URAN

Page 15: K 33

karenka 1155

Nondik ateratzen duzu egurra? Gehienak egur zaharrak dira, Osinaldenekoa bezalakoa

edo Oñatiko Anselmo Iñurrategi arkitektoak etxe zaharrenbat bota behar izaten duenean ematen dizkidanak. Edo Hari-tzeta baserrian sutarako balio ez zuelako botata zegoen gaz-tainondo hura, erdi alde guztia ustelduta eta bertatik urkiarbola irteten zeukana. Madari arbola zahar batekin eginda-ko lan bat ere badut. Egur zaharrak gauza ona dauka, lehenarbolak hobeto zaintzen zirelako, bere sasoian botaz, hilbehera den ala ez kontutan hartuta, neguan... Orain edonoizbotatzen dira eta emaitza ez da berdina.

Zeinen eragina duzu edo zeintzuk dira zure maixuak?Esaten didate Jorge Oteizaren itxura badutela nik eginda-

ko gauza askok, Oteiza asko gustatzen zaidalakoeta berarekin harremana izan nuelako

izango da, dena pegatzen daeta. Oteiza Urkarregiren bitar-tez ezagutu nuen eta Arantza-zuko apostoluak egiten ari zire-nean bertan egon nintzen, lane-an gelditzeko esan zidan bainaez nintzen gelditu.

Lehen, Boteroren lanenantzekoak egiten nituen

gehiago, irudi biribilak;

orain, arista gehiagorekin egiten ditut, zailagoak. HenryMooren estiloa ere asko gustatzen zait, Gernikan dagobrontzez egindako bere lan bat.

Etorkizunari begira, zein proiektu duzu buruan?Ideia asko ditut zementuan eta burdinarekin egiteko, zer-

bait handia eta erreza, gauza txikiak egiten aspertuegin naizelako. Txillidak zementuanegindako lan bat ikusi nuenean etorrizitzaidan material horretan zerbaitegiteko gogoa. Aurreko bateanzementuzko zati handi batzukikusi eta begiak ireki-ireki egindagelditu zitzaizkidan. Haiekingauza zoragarriak egin daitezke-ela pentsatu nuen, harrian eginezin ditudan gauza handiak eginditzaket.

Beste alde batetik, erakusketaberriren bat egiteko asmoa erebadut. Orain arte Gasteizko Biena-lean egin ditut edo Kutxen bidezDonostia eta Bilbon. Baina orain-goan Bartzelonako edo Bilbokogaleriaren batean egitea da nireasmoa, areto komertzial batean.

NGA “TXORIXA”

“Niretzat egurra goxoa eta beroa da, egiten duzunari bizitza handia

ematen dion materiala.”

“Palma de Mallorkako Manacor katedral gotikoan dagoen

erretaulako taila guztia egin nuen.”

“Hirukotea” “Burua”

Page 16: K 33
Page 17: K 33
Page 18: K 33

historixa1188

1937ko abenduaren 29an emandako ordena batekerabakitzen du Saturraran emakumeentzako kartzelabihurtzea eta funtzio hori betetzen du 1944ra arte.

1938ko urtarrilean ekarri zituzten lehenengo ema-kume presoak, Prestatu gabe zegoen artean. Ez zego-en ezer gela huts handiak baino. Horrela, jan eta lolurrean egin behar izaten dute. Lur hotz eta hezean.Etxea oso kondizio txarretan zegoen. Kristalak apurtu-ta eta altzariak ere falta ziren (oheak, mahaiak, aul-kiak).

• Karminak gogoratzen du eta Leonor Ruiperezekere bai: “lurrean eserita jaten genuen eta lo manta batazpian eta bestea gainean botata egin genuen. Gero,lasto malutaz egindako koltxoia ekarri ziguten bainaoherik ez genuen eduki”. “Gaixotzen ginenean etaenfermeriara eramaten gintuztenean egiten genuenohean lo” dio Karminak. Leonorrek suertea izan zueneta etxetik ardi ilez egindako koltxoia bidali zioten.“Hura gozotasuna, hutsaren gainean, aidean nengoe-la iruditzen zitzaidan etxetik bidalitako koltxoiaren gai-nean, lehenengo aldiz, lo egin nuenean”.

Presoak etxetik ahalik eta urrunenera eramatea ezda Espainiako Gobernuak orain asmatutako estrate-gia, 1939an, gerra amaitu ostean, ordena bat aterazuen beren etxeetatik urrun zeuden kartzeletara pre-soak eramateko. Orduan, Saturrarango kartzelan zeu-den emakume euskaldunak eta asturiarrak batik batMallorkako kartzelara eraman zituzten eta La Mantxa,Levante eta Andaluziatik ekarritako emakumeek betezuten beren lekua. Gehienak trenez ekartzen zituzten.Animalientzako bagoietan. Simaur artean. Komunikgabe. Ertz batean lataren bat edo beste jartzen zieteneta gehienetan gainez egiten zuen.

SATURRARAN SATURRARAN 1938tik 1944ra emakumeen

Page 19: K 33

historixa 1199

1938ko irailaren 5ean BOEn argitaratu zen mese-detako mojak emakumeen kartzeletako arduradunizango zirela. Ordutik aurrera, zuzendaritza funtzionariobaten esku geratzen zen eta presondegi-erregimenazmojak arduratuko ziren.

• Saturraranen preso egondako emakumeenoroitzapenekin jarraituz Sagrario Merodiori jasotakoada hau: “Mojek oso jarrera gaiztoa zuten presoekiko.Gaiztoena Sor Maria Aranzazu zen. “Pantera zuria”edo “La Veneno” deitzen zioten.” “Sor Maria Aranza-zu txikia zen, potola eta aurpegi gaiztoa zeukan,indioilarrak bezalakoa. Gaiztoa zelako bota zuten. SorJazinta hobea zen. Moja asko euskaldunak ziren.

Behin komedorean geundela, bat hizketan ikusizuten eta zigor gelara bidali zuten. Han hildakoenkajak zeuden. Nik uste moja ez zela konturatu kajakzeudela. Hurrengo goizean Don Jose Mariak esan zuen

- Nor dago zigor gelan?- Nik dakidanez inor ere ez- esan zion mojak- Nola ezetz, ate joka ari da eta!Ateratzera joan ziren eta begiak eroaren modukoak

zeuzkan. Nik hitz egin nuen berekin eta hildakoeneskuak kajatik irteten ikusten zituela esan zidan. Gaixo-ak burua galdu zuen”.

Emakumeak atxilotu eta kartzelan sartzeko arra-zoia, gehienetan, errepublikano, abertzale edo sozia-listaren baten lagun, emazte edo alaba izatea zen bes-terik gabe edo auzokoren batek inbidiaz salaketa fal-tsua egitea. Horrela, maistrak, erizainak, jostunak,etxekoandreak… adin, ofizio eta maila sozial guztieta-ko emakumeak egon ziren kartzelan. Asko ume etaguzti.

(Jarraituko du)

Arantza Ugarte eta Xabier Basterretxea

150 URTE (II):150 URTE (II):entzako kartzela (1. atala)

Page 20: K 33

auzoz auzo2200

Noiztik zaletasun hau, Azentzio?Lanean gabiltzala andaluziar bat zegoen gurekin eta hurahasi zen erle kontuak kontatzen... Hark sortu zidan nirizaletasun hau. Hori, orain dela 30 urte edo... Elgoibartikekarri genuen hona lehengo erlea. Etxe baten “suelorra-sotik” atera genuen eta andaluziar horrek ez zeukan nongorderik. Kaxa bat egin nuen neuk, ekarri genuen hona,ipini genuen hemen eta horrelaxe hasi nintzen. Sasoi har-tan erlea aukeran zegoen...

Nolako gaitzak izaten dituzte erleek?Lehen ere bazen zorri bat erlearen eztarria zulatu etaodola edaten ziona (zein da, ba, txakurrak ardia ito etaodola edaten duen bezala) Zorri hori erlamando edo zan-ganoak eraman ohi zuen berarekin erlauntza batetik bes-tera, eta erle langileei erasotzen zien. Gero etorri zen Txi-natik “varroa” izeneko beste zorri bat eta beste zorrihorrek erasotzen die arrautzei; eta arrautzei erasotzeaaskoz okerragoa da bestea baino. Orain ipintzen zaizkiebotikak eta, baina mendian lehen inork kasurik egin gabezeuden erle guztiak galdu dira. Tratamendurik ez baldin

badute, den-denak galtzen dira. Baina hori baino txarra-goa da botika hauek –esaten dute- erregina antzutu egi-ten dutela: arrautza ipintzea kendu egiten diotela. Orain,deskuidatzen bazara hori ez ipintzen, zorri hori sartzen daeta akabo segituan.

Zer jaten dute?Lehen, hemen, jendeak lan asko egiten zuen soroetan eta:indiar-lorak, artalorak, gari-lorak... Orain, hori ere denaamaitu da; gero, pinua dago dena (pinuak ez dio ezerematen). Hemen belar-lorak bakarrik ematen diete jaten.Udaberria ona badator, belarra, alkazia, sagarra, gerezia,eta horrelakoxe fruta arbola batzuen lorak ematen dietezer jana.

Nola zaintzen dituzu?Lehenago, erleari urtean alde batetik ateratzen zitzaioneztia, erdiraino; eta hurrengo urtean beste erdia. Bainaoraingo kaxa moderno hauek zahartu edo zikindu egitenzaizkie eta komeni da abao edo panel horiek belztu etasikatzen direnean, kentzea eta aldatzea. Hori erleari lana

AZENTZIO ZABA

Ibiri bailaran dagoen Zabale baserrian izan gara Azen-tzioren erleak eta euren inguruko kontuak ezagutunahian. Aurten ez da ezti urte ona izan; hogeiren batkilo besterik ez du jaso. Sikatearen eragina izan dute,nonbait. Erlazaintzaz gain, baditu beste zaletasunbatzuk ere, eta hantxe erakutsi dizkigu berak hazitikateratako pinu landara ederrak. Milaka dauzka eurenontzitxoetan sartuta. Dena kontatzeko tokirik ezdugunez, guk erleen inguruan ikusi eta ikasitakoakazalduko ditugu.

Page 21: K 33

auzoz auzo 2211

aurreratzea da; lehen horrelakorik ez zenean, erleak berakegiten zuen abaoa.Hemen sekreturik handiena kaxa garbi mantentzea da; etabere sasoian, ba, Kandelarioetan, marmak eta kentzea etaudan txinurriekin kontu handia izan behar; ze kaxa gaine-ra joaten dira eta handik barrura sartu eta eztia jaten dute.Horren kontrako sistima da gaineko tapan kare bizia bota-tzea. Karea ipintzen badiozu, txinurririk ez da arrimatzen.

Urte sasoiak erlazaintzan...Kandelariotan, eguraldi ona dagoen batean, kaxa guztiakzabaldu behar dira. 11º gradutik gora egon behar du; han-dik behera badago, itxuraz, gaixotu egiten dira. Zabaldu etamarmarik eta badute, kendu; gero, eurek neguan egindakozikina eta azpian daukatena, garbitu; abao zikuak baldinbadauzka, kendu eta altza berriak ipini.Gero, handik hilabete eta erdira edo bira ikusi behar da,berriz, nola dagoen.Apirilaren lehen aldera ikusi behar duzu ea kaxa hori erlezbeteta dagoen. Dena bete-bete eginda badago, orduan altzaberria ipini behar zaio gainean, bertan lanean hasi daitezen.

Apirilean hasi eta maiatza ekainean zehar erlakumak jaiobehar dira. Kaxa bakoitzak erlakuma 1 edo 3 edo 5 bota-tzen ditu, eta bederatzi eguneko tartea izaten dute bate-tik bestera. Erlazain onak erlakuma noiz botatzen duenikusi eta harrapatu egin behar du. Erlakuma hori kaxarenbistan egoten da 24 ordutan. Esan nahi ei du ea jabeariinteresatzen zaion berarekin geratzea. 24 ordu horietankasurik egiten ez badiote, ordurako badaki nora joan;lekua topatuta dauka.Eztia abuztuaren hasieran ateratzen zaie eta, gero, lanpixka bat egiteko aukera dute eurentzat.Lora sasoia pasatzen denean, ez daukate zereginik eta,orduan, egin behar dena da: ondo tapatu, euririk ez dadilasartu, humeltasuna da kontrariorik txarrena eta. Atea ereondo tapatu eta erleak ateratzeko moduko tartea bakarrik

laga, sagu edo pinu beldarrik sartu ez dadin.Pobre edo indar gutxirekin badago, glukosa botatzen diotebatzuek; edo, bestela, azukrea eta ura nahastu, poto bateanipini kaxa gainean eta jan dezatela. Negua zenbat eta indar-tsuago pasatu, orduan eta etorkizun hobea udaberrian!

Ezti ugari jasotzeko sekreturik, bai?Honetan ondo dakienak egiten duena da erregin artifizia-la atera. Horretarako, erlamandoen arrautzak atera eta,bere lekuan, erle langileen arrautzak jartzen dira, geroeztiarekin ondo tapatu eta laga. Handik irteten du erregi-nak. Ipini arrautzak eta badakizu 18 egunera erreginakjaioko direla. Orduan egin behar duzuna da banan-bananapartatu eta erregina berriak jaio baino bi egun lehenagoerregina guztiak topatu eta hil. Fraisoron lortzen dituguhorrela hazitako erregina berriak. Kaxatxo batean etortzendira eta halaxe ipini behar da. Solte lagako balitz, bereha-la itoko lukete; euren etxekoa ez den usaina edo hartzendiote, itxuraz. Bi egun pasa ondoren, kaxatxoa zabaldu etaerregina gazte hori ona bada, derrepente ekiten dio arrau-tzak ipintzen.

Erreginaren inguruko kontu gehiagorik?Erregina jaio eta sei egunetara erlamando batekin elkartu-ko da. Erlamando edo zangano pilo batek irteten dioondoren –erregina bizkorragoa da hegan egiten- eta, esa-ten dutenez, 8.000 metroraino edo gehiago igotzen duhegan erreginak... eta erlamando guztiak atzetik.Azkenean, bakarrarekin gelditzen denean, harekin etor-tzen da etxera... eta erreginarekin elkartu den erlamandohori 24 orduren barruan hiltzen da. Eta gehiago ez da ino-rekin ibiltzen erregina hori, eta bederatzi urte artekoaeman lezake arrautzak ipintzen. Baina lehenengo hiruurteak dira onenak; gero, langileak ipini beharrean erla-mandoak jaiotzen hasten dira, eta horiek lanik egiten ezdutenez, joaten da kaxa hori pobretzen.

BALE, ERLAZAINA

Page 22: K 33

S E N E G A L G O lan giruan2222

Zer dela eta Senegalera?Nik lana egiten dudan eskualdean, Lea-Artibain, sene-

galdar mordo bat dago eta horiekin lanean ari gara baisindikalistak, bai amankomunazgoko teknikariak, anbula-tegiko jende bat... taldetxo bat osatzen dugu eta eurenarazoak hobeto ulertzeko asmoz interesgaria irudituzitzaigun jakitea zein zen senegaldar horien jatorria, honaetortzearen arrazoiak hobeto ulertzeko. Joan zen gabo-netan hasi ginen ideiari bueltak ematen eta ekaina alderaikusi genuen aurrera egiteko proposamena izan zitekeela.Hasieran 15 lagun apuntatu ginen baina denbora pasaahala taldea txikituz joan zen, azkenean 6 izan gara harajoandakoak, taldean ibiltzeko oso kopuru ona.

Hemendik norbait eraman al duzue gidari?Ez. Urte osoan zehar gaude senegaldarrekin harrema-

netan eta eurak egin zituzten kontaktuak bertakoekin,bertan dute familia eta gidaririk onenak eurak izan dira.

Zer aurkitu duzue bertan?Hemendik informatuta joan arren eta egoera larria

zela jakinda ere, izugarrizko inpresioa egiten dizu. Egoeraoso latza da, bizi baldintzak oso gogorrak dira baina alaibizi dira, irribarrea beti ezpainetan. Kostan ibili gara batezere, Dakarren hasi eta hegoalderaino. Barrualdea ere egi-tekotan ginen baina denborarik ez dugu izan. Dakar,Senegalgo hiriburua, oso europeizatuta dago, lehen Fran-

S E N E G A L G O Beste bost

lagunekin batera

abiatu zen

abuztuan Leo

Belaustegi

mutrikuarra

Senegal aldera.

Lurralde horiek

ezagutzeaz gain,

bertako jendearekin

egoteko aukera

ere izan dute eta

merezi izan duen

ustea du.

Page 23: K 33

I R R I B A R R E Alan giruan 2233

tziaren kolonia izan zenak ez du ikustekorik herri txikiekin.Garai batean Mutrikuko arrantzale asko joaten zen Daka-rrera eta horrek nire ikusmina sortu zuen. Desberdina dahiriburuko jendea eta herri txikietakoa. Hiriburu eta herrihandietan pobrezia gehiago ikusten da, jendea kalean bizida, eskean... Herri txikietan, aldiz, bakoitzak badauka beretxabolatxoa, badauka non bizi. Horretaz gain, kultura abe-ratsa dute, hiriburuan frantsesa nagusi izan arren beste seihizkuntza ofizial dituzte. Paisaia ikusgarria da, iparraldeadesertikoa izan arren Dakarretik behera oso berdea da,oso ederra. Arreta sortu didan beste gauza bat txoriakizan dira, zientoka ikusten dira edozein bazterretan.

Zerbaitek harritu zaitu?Zer gauza gutxi behar duten bizitzeko. Lehen esan beza-

la paisaia zoragarria da. Gu kostaldean ibili garenez arrantzaegiteko moduak harritu egin nau, ez dago porturik, aintzinabezala egiten dute arrantza, sareak eskuekin botatzen dituz-te... Arrain asko dago eta itsasuntziak txikiak dira, hemengopotinak bezalakoak. Arbola baten enborra hustu eta horixeda potina. Arraina harrapatu eta ahal duten moduan saltzendute, izotzik ez dutenez arrain asko alferrik galtzen zaie etahori ez gertatzeko arraina zabaldu eta eguzkitan jartzendute lehortzen. Arrain lehorra jaten dute, dena arrozarekinhori baita oinarrizko janaria, arroza egunero eta otordu guz-tietan. Barrualdean ikaragarrizko arroz sailak ikusi ditugu.Bestalde, urtean bi hilabetez egiten du euria eta egiten due-nean gogoz egiten du. Euria atertzean inguruko xomorroguztiak ateratzen dira eta ez da giro!.

Zein da hango emakumearen egoera?Latza da komunitate guztiaren egoera baina emaku-

mearena bi bider latz. Emakumea bigarren mailako per-tsona da, beti dago gizonaren menpe. Gizon bakoitzakbaditu bi, hiru edo lau emazte eta gehiago ere izan deza-ke. Emakumea ezkontzen ez bada eta umerik izaten ezbadu bizitza amaitzen dela uste dute. Han etxe bakoitze-an senarra eta honen emazteak elkarrekin bizi dira eta gukjasotakoaren arabera, pozik bizi dira elkarrekin. Bataz bes-teko bizi iraupena berrogeita hamabost urtekoa da, berazume asko edukitzea etorkizuna ziurtatzea da euren ustez.Umeak oso politak dira eta alaiak dira.

Eta osasunaren kontua?Nahiko kaxkarra, beti elikadura bera daukate eta

honek ere izango du eragina osasunean, itxuraz oso indar-tsuak ematen badute ere. Urarekin dute arazorik handie-na, edonongo ura edaten dute. Herri batzuetan ura bide-ratzeko lanak eginda zeudela konturatu ginen, iturrirenbat ere... baina gehienetan ez dago holako azpiegiturarik.Herri txikietan ez dago medikurik, ezta botikarik ere, bil-dur itzela diote gaisotzeari. Jende gehiena alfabetatugabea da baina badakite bizitzari aurrera nola egin. Mer-katuan ez dituzu engainatuko, dena da erregateoa.

Eta erlijio kontuetan?Oso erlijiozaleak dira, gehienak musulmanak dira eta

herri txikietan mezkitak dituzte. Goizeko seietan hastendira errezuan, kalean ere edozein ordutan geratu eta erre-zatzen hasten dira.

Hango zein argazkirekin geratu zara?Ezer eduki gabe hain pozik bizitzearenarekin.

I R R I B A R R E A15-30 urte bitarteko gazterik ez da ikusten

herri txikietan, hiri handietara edo Europara alde egin dute

Azal zuridun bat ikustea ikusgarria daeurentzat, umez inguratuta zaude beti.

24 egunetan egoeraren gordintasunaz jabetugara, guretzat ez da erraza han bizitzea.

Page 24: K 33

zorion agurrak

LEIREGure etxekoprintzesa ederre-nari urriaren 11n8 urte bete di-tuelako, muxuhaundi bat etxe-ko guztien par-tez, bereziki Ike-rren partez.

JAVIUrriaren 29an32 urte betetzendituen aitatxoguapo eta zin-tzoari Zorionak!Ugaitz, Landereta amatxorenpartez. Segituorain bezainjatorra izaten etapreparatu belarrihoriek.

ANDREAUrriaren 27an 8urte beteko ditugure alabak etaZorionak! Ondo-ondo pasa etaerregalo asko jasoditzazula! Amaeta familixa

.

IANIREUrriaren 21ean15 “tako” daua-neko… segiholakotxia iza-ten. Zorionaketa mila muxuama eta izekonpartez.

RUBENUrriaren 30ean13 urte betekodituzunez, Zo-rionak bihotz-bihotzez aita,ama eta amona-ren partez.

EGUZKIUrriaren 27an18 urte! Zorio-nak gurasoenpartez eta horre-laxe segi urteaskoan!

IONGure etxekom u t i l t x o a r iZorionak eta bimuxu haundiurriaren 14an 2urte bete ditue-lako. Aita, ama,Ainhoa eta etxe-koen partez.

TXOMINUrriaren 21eanu r t e b e t e t z e aizan dezulakoZorionak biho-tzez! Familiaosoaren etabatez ere Leirezure bilobarenpartez. Hemen-dik aurrera biga-rren “gazte-sasoia” hasikodezunez, ondoondo aprobetxa-tu eta gozatu,merezi dezu ta!

AITZIBERAurten ere ailla-tuko da azaruaeta bat gehiago.Ta zu kamara etaordenadore arte-an sartuta! Pa-rranda ere bai,e! Hori bai, eutsiirriparre alai ho-rri! Zorionak!

ANDONIGure etxeko sor-gintxoari Zorio-nak bere lehe-nengo urtebete-tzean. Muxuhaundi bat Mai-der eta etxekoguztien partez.

AITORUrriaren 15ean11 urte bete di-tuzu: mutilhaundi, zorio-nak! Leizarreneta Txori-etxekoguztion partezmusu handibana.

ROSARITOGure izeko mar-txosari Zorionakbere urtebete-tzean. Ondopasatu eta pre-paratu txokola-tia. Muxu batMaider eta Andi-niren partez.

AINARA etaJOSE LUISGure bi Jeroni-moei Zorionakirailaren 30eanurteak bete zeni-tuelako. Milamuxu biontzatetxeko guztionpartez.

TXEMAZorionak aita-txo! urriaren1ean 40 urtebete zenituela-ko. Milaka muxuetxekoen partezeta bereziki Ain-hoa eta Ionenpartez.

IDOIAI.- Urteak bete-tzen ditxuzunez,mila kilo zorionzuretzat, Ama!Erregaluen zaingaude. A, ez!Geuk egingodizugu erregalupilo bat!

II.- Zorionak Ido,d a g o e n e k omugan sartzerazoaz eta! Zeuere geure atzetikzatoz, e! Egingodegun afariosteko traguakzeure kontura!

BEGOÑAAurtengo udaeguzkirik gabe-koa izan dazuretzat, bainaudazkenean etaneguan eguz-kiak ertetzen erebadaki! Zorio-nak Ama!

ITZIAR ETANEREAMutrikuko pala-zio txikia erregi-na eta printzesa-ren beharreandaudela entzungendun. Ea baGabonetarako!Urte berria helduzitzaizuen etazorionak bioi,berandu badaere!

JOSEBAZorionak gureaitona Josebarihil honen 27anurteak betetzenditu eta. Enara,Ander, Ainhoa,Aitor, Ane, Noraeta Junek musuhaundi banabidaltzen dizute.

MARKOSOraindik ez daki-zu zer den ere,baina urriaren14an bete duzuzeure lehenengourtetxoa. Kontuzmanejatu eta ezapurtu etxekop a s i l l o a k ! ! !Zorionak etxekoguztion partetik.

IDURREGure etxekolarrosiari Zorio-nak bihotz-biho-tzez, azaroaren1ean urteakbetetzen dituzu-lako eta ez galdusekula daukazunirriparra polita!

AARONZor io -n a kg u r eetxekoperliai!

Jarraitxu hainalaixa eta adar-jotzailia izaten!Egunen batentxikitxuta lagakozaitxut, lotsaga-be alu hori!Ama, aita eta“Kar”.

ROSIBazkide baina la-gun, nagusi bainalagun, zerbitzaribaina lagun: urteaskoan jarraitu za-ren bezalakoa iza-ten, Rosi. ZorionakLoretxuko tribuguztiaren partez!

NAIARAUrriaren 25ean11 urte betetzendituzunez, Zorio-nak osaba JoseMari, izeko Mari-je, lehengusuDenis eta Chris-tianen partez.

IRATIUrriaren 28an 5urte betekodituen gure etxe-ko printzesari,Zorionak neskahaundi! Aita,ama eta Mikelenpartez,

Hiru urte bete berri, hiru urteko gauak eta egunak,pozak eta nekeak gogoan, izan kemena zurehegaldian jarraitzeko, mutrikuar guztiengana aile-gatzen jarraitzeko! Zorionak zeuri ere, Kalaputxi!

Page 25: K 33

argazki zaharrakargazki zaharrak

AMETZANEKO TERRAZAN1937 urtean, Ametzanekoterrazan kontu kontari. Ezke-rretik hasita: Justo Urkiri, ?,Usandizaga, Jaime Zubiaga,Victoria Uranga, Juan deLanda, Dolores Ametza, ?,Frantzisko Txurruka.

(Miren Ametzak lagatakoargazkixa).

MUTRIKUARRAK DAKARREN(Senegal)

1963an Hondarribiko “GranSan Juan Bautista” barkuan,

Mutrikuko “Rosa del Mar” bar-kuko tripulazioko batzuk

Dakarren. Beste batzuren arte-an hauek daude:

Ezkerretik: Luxiano Uranga,Narkis Andonegi, Pedro Baste-

rretxea, Luis Mª Elesgarai…

(Narkis Andonegi Belaustegiklagatako argazkixa).

Page 26: K 33

22662266 agenda

uurrrriiaa aazzaarrooaa

Kalaputxi, 33. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

ANAIARTE BILTOKIAPUNTA CANARIA BIDAIAAzaroaren 2. hamabostaldian9 egun, guztia sartuta

Izena emateko epea, azaroaren 5era arteNahi duten guztientzat zabalik

HITZALDIAKAnaiarte Biltokian, 5:30etan

Urriaren 28anAutoestimaren garrantziaHizlaria: Xabier Arrazolak

Azaroaren 15eanKomunikazioa eta adiskidetasuna: Bizimoduosasuntsurako giltzarriakHizlaria: Moira Zeberio

BURUMENDI MENDI ELKARTEAAzaroan zehar, Euskal Herriko 50 gailur ede-rrenetarako egindako igoeren argazki era-kusketa.Azaroak 21, domekaMendi irteera Sollubera

BERTSO ESKOLAREN OHARRA:

OKELAR BERTSO PAPERSARIKETArako lanakaurkezteko epea zabalikazaroaren 5era arte. LanakMutrikuko Bertso Eskolarabidali (Luardo Etxea,Barrenkale, z/g) [email protected] helbidera.

GABA BELTZAHil artean bizi!

Urriak 29, barixakua• 21:00etan, Gaztetxean“Azken afaria” Bertso Trama AfarixaSarrerak salgai Gaztetxean, Zubixa tabernan eta Osi-nalde harategian.

Urriak 30, zapatua, “arima erratuen eguna”• 18:30etan, Txantxangorrik antolatutaIstorixo beldurgarrixak Mutrikuko kalietan zihar.• 19:30etan Gaztetxetik irtendaTalaixako mamuaren hileta poteoa.Tabernetan pintxoak doan!• 22:00etan, Goiko plazanKORSARIO taldearen VAMPYRIA kale-antzerkia.• 23:00etatik goizaldera arteArima erratuentzako erromerixa: TRIKI TA KE taldea• 00:00etatik 01:00etara, ORDU BELTZATabernetan doinu tetrikoak eta tragoko txupito bel-tzak doan!

Urriak 31, domeka, “gaba beltza”• 19:00etatik aurrera, beheko plazanGAZTAIÑERRE hildakuak berpizteko.Gaztaina erriak, pintxuak, sagardo kupela, trikitixa,bertsoak...• 20:30etanGURE AMETSA dantza taldekoek AXURI DANTZAherriko kalietan zihar• Ondoren, beheko plazanTalaixako mamuaren erreketa, dantzarien laguntzaz.• 22:30etatik aurreraAMAIUR taldiarekin Gaupasa!

Azaroak 1, astelehena, “Santu guztien eguna”• Egun osoan zeharKanposantura paseua...

Antolatzaileak:Mutrikuko udala, MUGA eta Tabernariak (Subeltz,Goiti-Behera, Badi bodegoia, Bare-bare, Loretxu,Kardala, Tira-Bira, Zubiaran, Frontoia eta Zubixa)

Page 27: K 33
Page 28: K 33