Jonkar eta javi

10
Era paleozoikoa Era paleozoikoa (570-245 milioi urte) (570-245 milioi urte)

Transcript of Jonkar eta javi

Page 1: Jonkar eta javi

Era paleozoikoaEra paleozoikoaEra paleozoikoaEra paleozoikoa

(570-245 milioi urte)(570-245 milioi urte)

Page 2: Jonkar eta javi

Hasiera• Paleontologikoki hasiera Kanbriarreko

leherketarekin bat jartzen dugu eta bukaera lehenengo desagertze masiboarekin.

• Bere barnean honako periodoak daude:

• Kanbriarra. Orain dela 570 milioi urte. • Ordoviziarra. Orain dela 510 milioi urte • Siluriarra. Orain dela 439 milioi urte. • Devoniarra. Orain dela 408 milioi urte. • Karboniferoa. Orain dela 360 milioi urte. • Permiarra. Orain dela 280 milioi urte.

Page 3: Jonkar eta javi

Paleozoiko

Kanbriar(540-490)

Ordoviziar(490-443)

Siluriar(443-417)

Devoniar(417-354)

Karbonifero(354-290)

Permiar(290-248)

Page 4: Jonkar eta javi

Gertakari NagusiakGeologikoki,Rodinia kontinentearen hausturarekin hasten da eta Varanger glaziazioaren bukaerarekin.

Lurreko kontinenteak denboran zehar nabarmentzen joan ziren eta denbora honen bukaeran berriro elkartu ziren.Pangea kontinentea eratuz. Garai honen hasieran bizitza hasten da (bakteria, alga eta belakiak ziren) eta haien jatorria oraindik ez dago argi. Kanbriaurreko leherketan gaur eguneko phylum (animalien sailkapena) gehienak sortzen dira. Siluriaretik Devoniarrera doan denboran animaliek eta landareek lur lehorra kolonizatu zuten. Devoniarrean arrainak agertu ziren eta Permiarrean koniferak eta narrasti ugaztunak agertu ziren. Karboniferoan baso erraldoiak sortu ziren gaur egungo Europa eta Ipar Amerikan.

Page 5: Jonkar eta javi

Bizitza paleozoikoanPaleozoikoaren hasiera oskol-gogorreko fosilen

agerpenagatik markatua dago eta bere bukaera narrasti handiek eta landare modernoek kontinenteak konkistatu zutenean jartzen da. Lehen trilobitoe eta arkaeoziatidoen agerpenarekin bat jartzen zen Kanbriarraren hasiera. Bukaera Permiarreko desagerpen masiboarekin bat jartzen da. Gaur egun hasiera Trichophycus pedum (lehen fosila) fosilaren agerpenarekin jartzen da. Paleozoikoaren hasiera bakterioak, algak eta belakiak baino ez zeuden, eta eurekin batera oraindik enigma bat diren Ediacarako fauna. Garai honen hasieran Kanbriarreko leherketa gertatu zen, plan ezberdinak garatu zirelako. Bizitza sinple hauek kontinenteak kolonizatu zituzten hasieran, baina Siluariarra arte ez ziren agertu animalia eta landare konplexuak eta Devoniarrera arte ez zuten garrantzirik hartu. Siluriarretik aurrera ornodunak ugariagoak izan ziren, baina horren aurretik ornogabeak izan ziren nagusi. Devoniarrean arrainen eboluzioa gertatu zen eta karboniferoan baso handiak sortu ziren, ikatz kopuru handia eman dutenak.

Page 6: Jonkar eta javi

tektonikaGeologikoki Paleozoikoa Pannotia superkontinentearen hausturarekin hasi zen eta Varanger glaziazioaren amaierarekin. Lurra hainbat kontinentetan hautsi zen hasieran. Denbora pasa ahala Wilson ziklo bat bete zen eta berirro batu ziren Pangea superkontinentean.

Elkartze honetan variskar orogenia (pangea sortu zenean) edo hertziniar orogenia gertatu zen.

Page 7: Jonkar eta javi

Paleozoikoa Euskal Herrian 1Euskal Herriko arrokarik zaharrenak paleozoikoan sortu

ziren. Arroka hauek gaur egun Pirinioetan aurki daitezke eta, oro har, Euskal Herriko ekialdean. Karboniferoan

arroka horien ezaugarriak aldatu ziren, metamorfismoa eman zelarik. Garai honetan sortu ziren arroken artean

Bortziriak, Kintoa (Nafarroa) eta Aiako Harria (Gipuzkoa) aurki daitezke gaur egun.

Aurkitzen diren arroka zaharrenak hauek direnez oso zaila da orogenia hertziniarraren (veraska) aurretiko egoera paleogeografikoa zehaztea. Hala ere beste

irizpide batzuk jarraituta badakigu behe Paleozoikoan itsaso sakoneko materialak metatu zirela, ondoren

kuartzitak eta eskisto beltzak sortu dituztenak. Bortziriakeko hainbat harritan (batez ere piritatan)

orogeniaren aurreko deformazio eta metamorfismoa aurkitu da, hidrotermalismoz sorturikoa.

Page 8: Jonkar eta javi

Paleozoikoa Euskal Herrian 2Ordoviziarreko fosilak dituzten arrokak aurkitu dira Donibane

Garazi inguruan, Aldudetan eta Orreagan. Fosil hauek zianobakteria, graptolite, arkeoziatido, brakiopodo eta algak dira. Hainbat kruziana motako marka aurkitu dira, trilobitei

egozten zaizkienak. Honi guztiari esker badakigu garai honetan sakonera eskaseko itsaso bat zegoela gaur egungo

Euskal Herrian.Siluriarraren bukaeran Kaledoniar orogenia eman zen, Ebro

eta Akitaniako arroak sortuz. Momentu horretan Euskal Herrian sakonera eskaseko itsaso bat zegoen, koral ugaridun

kareharriak sortu zirenean. Egoera hau Karbonifero bukaerarte luzatu zen, Hertziniar orogenia sortu zen garaia. Garai honetan sortu ziren Ebro eta Akitaniako mendiak eta

Pirinioetako zonalde axialeko mazizoak: Bortziriak, Aldudes, Mendibeltza, Baigura eta Iguntza besteak beste. Bortziriak oso ezaguna da dituen mineralizazioak direla eta (azkeneko

urteetan uranioa ere aurkitu da). Gaia hartan 30 bat irla luzanga bat osatzen zuen. Hegoaldean metatzen ziren

sedimentuek geroago Belabieta eta Urdalarren gaur egun aurkitzen diren marmolak osatu zituzten.

Page 9: Jonkar eta javi

Paleozoikoa Euskal Herrian 3Devoniarrreko fosilak aurkitu ziren lekuak badira

Oiartzunen eta Irunen artean. Bertan krinoideoak aurkitu dira hainbat brakiopodoekin batera. Gainera hainbat

lekutan (Bertiz, Etxalar, Orabidea, Baztan, Urkiaga eta Bankan, adibidez) ekinodermo, briozo, koral, trilobite,

marmoka eta molusku koloniak aurkitu dira, ur epeleko eta sakonera eskaseko itsaso baten adierazle.

Hertziniar orogeniaren ondoren sorturiko erliebeak oso azkar higatu ziren eta sedimentazioa inguruetan eman zen. Hauen zatiak Adarra mendian, Aiako Harrian eta Etxalaren aurki daitezke. Sedimentuak gorrixkak dira, beraz ziurrenik

egoera erdilehorreko klima zegoen garai hartan. Horrez gain ur-gainean geratu ziren lurretan zingirak osatu ziren

eta hauek landareek kolonizatu zituzten. Likopodio, ekiseto eta iratzez osatutako basoak sortu ziren eta hauetatik

ikatza sortu. Garai honetako ikatza Bera, Etxalar, Ibantelli eta Saran aurki daiteke.

Permiarrean intrusio magmatiko bat gertatu zen, granito motakoa, Bortziriakeko materialak metamorfizatuz.

Page 10: Jonkar eta javi

HAU IZAN DA GUZTIA

EGILEAK: JAVIER LOPES ETA JON PEREZ