JOLAS KOOPERATIBOEN MAILEGU KATALOGOA 2017trukeme.org/email/2017/katalogoa2017.pdf · jausten bada...

18
JOLAS KOOPERATIBOEN MAILEGU KATALOGOA 2017

Transcript of JOLAS KOOPERATIBOEN MAILEGU KATALOGOA 2017trukeme.org/email/2017/katalogoa2017.pdf · jausten bada...

JOLAS KOOPERATIBOEN MAILEGU

KATALOGOA 2017

2

3-5 URTEETAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK

FRUITARBOLA

1-4 jokalari, 4-8 urteetako umeentzat.

Jolasaren zeregina Pepa udareondoari gereziak biltzea

laguntzea da, baina bele txikiari gerezi gorriak eta

goxoak ere gustatzen zaizkio... Gai izango al zarete

gereziak biltzen belea fruitarbolara iritsi baino lehen?

Taldean jolastu egiten bada eta oroimen ona izanez

gero, gerezi guztiak bildu ahal izango dira.

FELIX TXITXARROA

2 eta 4 lagunen artean jolasteko jolas kooperatibo

bat da hau. 4 urtetik aurrerako umeentzat. Felix

txitxarroari eta gainontzeko arrainei gustatuko

litzaieke ostadarraren jolasera ibiltzea. Baina

entzun arretaz: arrain handia zain dago txitxarro

txikiak ehizatzeko. Nola moldatuko zinatekete

txitxarro txiki guztiak taula erdian elkartzeko eta

haiekin ostadar arrain bat osatzeko? Kontuz ibili

beharko duzue, Buble maltzurra izango duzuen zain...

DADOETAKO IPOTXAK

3 urtetik aurrerako 2-8 jokalarientzako jolas hau

duzue. Oso jolas koloretsua, kontzentrazioa eta

ikusmen-bizkortasuna lantzeko. Mahai gainean

ipotxen 56 oholtxoak ahoz gora jarriko dira eta

geroago, hiru koloreetako dadoak bota beharko

dira txandaka. Arineketan topatu beharko duzue

dadoetan agertu diren 3 kolore dituen ipotxa.

Jokalari bakoitzaren txanda errespetatzeko,

taldeari eskatuko diogu isilik egotea jokalari bakoitzari denbora emateko bere ipotxa

aurkitzen. Baina beti egongo gara prest laguntza emateko bilatzen den ipotxa nondik dagoen

seinalatzeko. Ipotx bat topatuz gero, memoriako lana egin beharko duzue bere 3 kolore

berriro ateratzen badira.

3

AZENARIOEN LAPURRA

Oso jolas erraza eta bidaian eroateko formatuaz. 4

urtetik aurrerako 1-6 partaiderentzako lankidetza

lantzen hasteko jolas apropos bat da hau. Taldeak 4

azenario lortu behar ditu untxiari irabazteko, ordea,

honek 4 azenario lortzen baditu, orduan jolasak

irabaziko zaituzte.

Baina azenarioak jaso baino lehen landatu eta ureztatu

beharko dituzue eta horretarako irudietako dadoa bota

beharko duzue eta honek esango dizue zer egin.

Bizkor, untxia gose da eta azenarioen bila etorri da.

ANIMALIAK ELKARREKIN

Animaliei asko gustatzen zaie piramide handia osatzea. Nork

lortuko du pinguinoa krokodiloaren gainean eta sugea

ardiaren ondoan ipintzen?

Gaitasunezko jolas dibertigarria 2-4 jokalarientzat eta

jokalari batentzako ere aldaera du. Adina 4-99 urte.

Eskuko psikomotrizitatea eta abilezia lantzeko animaliak

piramidearen gainean jartzerakoan, oso jolas erakargarria.

NIRE LEHEN LANKIDETZA-JOLASA

2 urtetik gorako umeentzako jolas honekin animali

batzuen soinuak egiteko, psikomotrizitatea ere apur

bat lantzeko, eta lankidetza txikitatik praktikan

jartzeko oso jolas aproposa da.

Quenotte arratoi txikiak benetako oihal-etxetxo

batean igaro nahi du gaua. Baina horretarako, eta

artza, untxi, ahate, ardi bat eta zuen laguntzaz,

etxetxoaren pieza guztiak lortu behar ditu

Quenottek. Guztiok elkarrekin oso ondo pasatuko

duzue jolas honetan.

4

WOOLFY

Dadoekin jolas kooperatiboa. 4-8 urtetako umeentzat,

2-4 jokalari.

Denek elkarrekin adreiluzko etxe bat egin beharko

dute, otsoak hiru txerritxoak lapikoan sartu baino

lehen.

SAGUAK ETA KOLOREAK

4 urtetik gorako lankidetza jolas bat da

koloreak ikasteko.Kolorezko 5 saguak soroan

egingo den askari batera gonbidaturik daude.

Plateak iristear daudelarik, gordeketara

jolastuko dute. Jolasa amaitzen dutenean,

zulotik sartzen dira lorategira joateko:

askaria hasi daiteke.

Egiazko ingurunea eta jolas nahasten dituen Joao soragarri bat da, koloreen aurkikuntza

lantzeko: Saguek gordeketara jolasten duten bitartean, haurrak altxa eta saguak duen kolore

berdineko gordelekua bilatu behar dute.

¿ Nor bizi da hor ? Hezkuntza eta jostaketa bateratzen dituzten

jolasez Beteta maletatxo berria eta berezia.

Helburu bikoitza duen jokua: erabiltzen duten

pertsonak ondo pasatzea eta tolerantziarako

ateak zabaltzea.

DIBERTSIOA...

Zailtasun maila ezberdina duten 12 jolas ditu

barne, hau dela eta 3 eta 12 urte bitarteko

pertsonentzat aproposa da. Jolas hauen

dinamika dela eta, bakarka edo taldeka

jolastu daiteke.

DIBERTSITATEA...

Gelan lantzeko aproposa den material gehigarria da ere, Familia modu berriak,

kulturartekotasuna, funtzio aniztasuna, rolak eta integrazioa lantzeko abiapuntu egokia

baita.

5

LIBURU-JOLASA "DAMA

BIKAINAK"

Emakume askok, topatu dituzten mugak gainditu

eta zailtasunak gainditu eta beraien historia

sortzeko ahalmena izan dute, amestu eta desiratu

dutena egiteko ahalmena, alegia.

Hauetako batzuen lana onartua eta historian

barneratua izan da, vaina veste asko ezezagunak

izan dira, beste batzuk ezikusiak edota

derrigorrez ezkutatuak.

Dama izugarriak hauetariko 24 emakumeen bizitza plazaratu nahi duen liburu-jolasa da.

Herri, garai eta kultura ezberdina izan duten emakumeak, bizitzari buruzko ikuspegi

ezberdinekin.

MUNDUKO HAURRAK Elkarlana, kulturartekotasuna...

5 eta 8 urte bitarteko haurrak.

Modu kooperatiboan jolastuz,haurrek

beste herri eta kulturetako haurren

bizitzari eta ohiturei buruzko jakinmina

dute. Jolas dibertigarri honi esker leku,

ohitura eta animalia berriak ezagutuko

dituzte oso modu errazean.

- 37X37 zmko zurezko eta koloretan

margoztutako taula.

- Zurezko 6 pampina.

- Irudizko 30 txarteltxo.

- Simboloak dituen dadoa

Talde jolasetan modu ez koopertaiboan jolasteko aukera ere izan badago.

Emaitzari garrantzirik ematen ez dioten jolasak proposatzen ditugu. Jokalariak errespetuz eta

lagungarritasunaz jolasteko. Nornerak kontrolaturik, inolako puntuazio edo zuzendaritzaren

menpe izan gabe.

6

6 URTETIK GORAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK

BARATZA ETA ERROIA

Hona hemen 20 urte baino gehiago dituen jolas bat,

eta adin guztientzakoa da, 5 urtetik aurrera. 2 jokalari

baino gehiago jolas dezakete.

Udaren amaieran, taldeak frutazko pastel handi bat

prestatu nahi du. Horretarako baratzean hezten diren

frutak batu beharko ditu. Baina kontuz, otarre

bakoitzean ez badira fruta bakoitzeko gutxienez 2

pieza batzen, honek esan nahi du erroiak jan dituela

falta diren frutak eta orduan pastela egitea ezinezkoa izango da. Jolas honetan, koloretako

dado batekin jolastuko duzue, eta fruta bakoitzak bere kolorea edukiko du dadoan. Taldeak

jolasari irabaziko dio otarre bakoitzean fruta bakoitzeko 2 ale/pieza izango direnean.

HOP! HOP! HOP!

Jolas koperatibo hau 5-6 urtetik gorako 2-10

jokalarientzako da. Artzaina bere artaldea eta

txakurrarekin mendira igo da, eta han eguna pasatuz

gero haize gogorra hasten da eta baserrira bueltatzea

erabakitzen du. Horrela, artaldea arriskutik kanpo

(salbu) geratuko da.

Artzaina, ardi guztiak eta txakurra heltzen badira

baserrira haizeak zubia ibaira bota baino lehen, orduan taldeak irabaziko du. Baina zubia

jausten bada eta ardiaren bat edo txakurra zubia igaro barik geratzen bada, orduan jolasak

irabaziko zaituzte, eta jokoa bukatuko da.

Gai izango al zarete artzainari ardi guztiak aterpera eramaten laguntzeko?

SALBA EZAZUE IPUINEN

ALTXORRA! Familiako eta lankidetzako ipuin jolasa, 5-99

urteko 2-4 jokalarientzako.

Lankidetza jolas honen helburua, lorategiko fitxak

mugitzearen bitartez, azpian dauden eta bat

datozen ipuin-liburuaren orrien bi erdiak aurkitzea

da, guztion artean ipuin liburua berregiteko. Ipuin-

liburua jolasaren amaieran osatzen da, salbatu dituzuen liburu-orriak lokarriarekin lotuz.

7

AMONA MANTANGORRIEN

INAUTERI DANTZALDIA Udaberria heldu da eta marigorringoek inauteri

dantzaldi bat ospatu nahi dute. Marigorringoak

mozorrotu beharko dira eta horretarako, bakoitzak

eduki beharko ditu kolore desberdinetako 5

makilatxo. Baina kontuz, jolasean ere inurri goseti

batzuk agertuko direlako marigorringoek prestatu

duten merienda jateko asmoz.

Oso jolas bitxia, koloretsua eta polita. Joko bakoitzean ezberdina izango da. 5-6 urtetik

gorako jokalarientzat, baina nagusiei ere asko gustatzen zaie.

MARE POLARE

Partaide kopurua: 2– 4 partaide bitartean, 4 urtetik 99

urte arte. Hara! Izugarrizko arraina! Arrain zopa

goxoena lortzeko emozioz beteriko lehiaketa bat. 4

urtetik aurrerako 2 – 4 “Inuit”ek bitartean jolastu ahal

izango dute. Gainera jolas aldaera oso kooperatibo bat

barneratzen da.

Jolasaren helburua: Partaideak ahalik eta azkarren bere

janarirako arrainak hartu behar dituzten Inuitak dira. Iglu itxura duen izotz-koskorrera,

behar dituen arrain kopuru egokia eta konbinazio egokiarekin iristen den lehen Inuitak jolasa

irabaziko du.

TOC! TOC! 5-6 urtetik gora, 2-10 jokalari. Ipuinetako pertsonaien

liburuxka bat, makilatxo magikoa, eta ipuinetako pertsonaien

kartak. Hau da jolas honen edukia.

Ikusi-bizkortasuna eta kontzentrazioa lantzeko jolas aproposa

da hau. Txandaka, jokalari batek hartuko du karta bat eta

horretan agertzen diren ipuinetako pertsonaiak makilatxo

magikoaz seinalatu beharko ditu ipuinetako liburuxkan.

taldeko besteek karta berdina mahai gainean topatzen duten

bitartean. Nor izango ote da bizkorrena?

Bestaldetik, eta jolasaren erabilpena zabaltzen, jokalarien

sormena landu dezakezue. Hots, txanda bakoitzean makilatxo

magikoa duen umeari edo pertsonaien karta aurkitzen duenari kartan agertzen diren

pertsonaiekin istorio/ipuin labur bat asmatzeko eskatzen badiozue.

8

MAMU-ESKOLA

5 eta 99 urte bitarteko 1-6 mamu-ikastunentzat

ikaragarria den joko-bilduma. Beldurrenea

Gazteluko mamu-eskolako ikasleak oso aztoratuta

dabiltza.

Gaur fantasmologiako azken azterketa egingo dute.

Mamu-ikastunek lanbidea menderatzen dutela

erakutsi behar dute. Adi dagoenak eta trebea denak

gazteluko egoiliar asko uxatuko ditu eta azterketa nota onarekin gaindituko du. Jolas hau

aldaera desberdinak eskeintzen ditu. Batean taldeak ahal da irabazi.

ARKATZ KOOPERATIBOA

2-10 pertsonen artean, marrazki elkarreragileak

osatzeko jolas sortzaile eta dinamikoa. Edozein

adinarentzat, leku itxietan edo kalean jolas

daiteke. Haurtzaindegietan, eskoletan,

geriatrikoetan eta ludoteketan jolasteko.

Jolasaren helburua denon artean marrazki bat

osatzea da, jokalari bakoitzak soka bakar bati

eutsiz.

Kapazak izango zarete beste aldaera desberdinak topatzeko jolas honi?

ERAIKUNTZA KOOPERATIBOA

5-99 urteko 2-4 jokalarientzako eraikuntzazko jolasa.

Jolasaren helburua, erregea gaztelura iritsi baino lehen,

denon artean gazteluko hiru patioetan eraikuntza bat egitea

da. Elkarkidetza indarra egiten du!

Karta bat altxatu eta hor agertzen den eraikuntza eraiki

behar da. Baina adi egon, koloreetako piezak ezin dira

eskuekin hartu baizik eta eraikin-gailua berezi bat erabili

beharko duzue. Taldearen lana hiru eraikuntzak osatzea da

eraikin-gailuak dauzkan lokarrietatik helduz. Bizkor,

eraikuntza bakoizteko areazko denbora besterik ez duzue.

9

ARRAUTZAREN DANTZA Arrautza-joko “saltaria”, 5 eta 99 urte bitarteko 2 - 4

jokalarirentzat.

Nor izango da gai arrautza gehien eskuratu eta puntu

gehien lortzeko? Ez da erraza izango arrautzak boteka eta

jabez aldatzen ariko baitira eta gainera, norbaitek bere

arrautzetako bat erortzen uzten duen bezain laster

amaituko da partida.

LUIGIREN SAFARIA Elefantea anka batez mantendu egiten da, lehoia ipurdia

aztindu egiten du eta tximinoa keinu dibertagarriak egiten

ditu.

Oso ondo pastasen dute animaliek luigiren safarian. Nork

gogoratuko ditu animaliek keinuak eta hauek era zuzen

batean burutu? Jokalari guztiak mugitu arazi egingo dien

memoriazko jolasa. 2- 5 jokalarientzat. Adina 5-99 urte.

KOLORETAKO JENGA

Jenga dorre bikain honen jatorrizko jolasa da. Dorrearen solairu

bakoitza hiru egurrez osatua dago. Solairu bateko egurrak

aurreko solairuko egurrekiko alderantziz jarriak daude.

Oso erraza da jolastea: koloretako dadoa botatzen da eta

agertzen den koloreko egurrezko pieza bat esku bakar batez

hartu eta azkeneko pisuan jarri behar da. Dorrea handitzen doa

baina oinarria gero eta meheagoa da.

10

ESANDA ETA EGINDA!

Marraztu eta asmatu egin behar den, komunikazioa eta

lankidetzarako jolasa, 7-99 urteko 2-6 jokalarientzako.

Jolasaren helburua, denbora bukatu baino lehen, errege

edo erreginaz egiten duen jokalariak beste jokalariei

objeto bat ondo deskribatzea da, beste jokalariek

asmakizuna asmatu egin beharko dutelarik. Horretarako,

pantalla batean asmakizunaren objetua marraztu egiten da iman batzuen bitartez.

TUATARA BERDEA Jasangarritasuna, garraio publikoa...

¡Bizi ezazu bide abentura!!

Jolas dibertigarri eta berezi honek garraio

publikoaren erabilera suspertzen du, baita gure

ohiko bizitzan izan daitezkeen energía

aurrezteko jarrera egokiak.

• Familia osoarentzako bide-hezkuntza jolasa.

• 6 urtetik gorako haurrentzat.

• 4 eta 24 bitarteko jokalari kopurua.

• Baloreen hezkuntza; Mugikortasun segurua, arduratsua eta jasangarria.

• Hezkuntza eta asisa bateratzen dituen errekurtso hezitzaile berria.

• Alcaláko Unibertsitatearekin batera sortua

STORY CUBES

Story Cubes bederatzi dado dituen

kutxa da. Dado bakoitzak irudi ezberdin

bat du bere aldeetako bakoitzean.

Erreza, sormenezkoa, motibatzailea,

hezitzailea, irudimenezkoa eta

dibertigarria… 9 dado, 54 irudi, balizko

10 milioi konbinazio baino gehiago eta

kontaketa kopuru amaitezina. Jolas

honetan zuk zeuk asmatzen dituzu

arauak, helburua ez da irabaztea baizik

eta familia eta lagunekin kondairak

asmatuz denbora atsegina igarotzea.

Eskolan ere ideia ona izan daiteke Story Cubes erabiltzea, ikasleen ahalmenak sustatzeko

edota hizkuntza ezberdinak praktikatzeko. ¿Jolas honen arauak?

11

10 URTETIK GORAKO NESKA-MUTIL ETA HELDUENTZAKO JOLAS

KOOPERATIBOAK

BAMBOLEO

8 urtetik gorako pertsona 2 eta 8 artean egiteko jolasa.

Primerakoa familian jolasteko. Egurrezko taula gainean

jarri diren piezak kentzea. Ahalik eta pieza gehien

kendu behar dira, jakina. Ez da zeregin erraza.

Egurrezko taula batera eta bestera kulunkatzen baita

kortxozko bolaren gainean. Eta noski, taula erortzeko

arriskuan egongo da beti. Beste modu batera ere jolas

daiteke. Taula gainetik piezak kendu beharrean, taula

gainean jarri beharko dira.

VILLA PALETTI

Trebeziazko jolasa 8 urtetik gorako 2-4 (zorabiatzen ez

diren) arkitektorentzat. Bill Payne-k sortua

Limoiondoen herrialdean bizi zen pertsonaia xelebre bat,

lagunek "Paletti" esaten ziotena. Amets bat zeukan: bere

aitonak, bera baino are xelebreagoa zenak, halako batean

hasi baina diru faltagatik bukatu ezin izan zuen luxuzko

gaztelua eraikitzea. Palettik ere ez zeukan dirurik, baina

ideia aparta izan zuen. Zergatik erosi zutabe gehiago

beheko solairuetan inork erabiltzen ez zituen zutabe

mordoa bazegoen? "Burutazio aparta, Paletti", esan zioten

lagunek, eta halaxe ekin zioten abentura berri bati. Izan

ere, Villa Paletti hura benetan gauza berezia baitzen. Gaur egun inork ez du ulertzen Paletti

jaunaren villa zergatik ez den jada existitzen. Adituak sinetsita daude asmatzaile bikaina zela

eta bere garaiko jendeak gutxietsi egin zuela haren talentua.

PALAZZO PALETTI

Jolas hau, Villa Paletti herraldoia da, eta horrela aukerark ematen ditu talde haundientzat.

Berako taularen diametroa 60 zm.koa da. Zutabeak gutxi gora behera 13 zm. Neurtzen

dituzte. Eta Palazzoren altuera 80 zm.koa ahal du izan!. Ondo pasa…

12

JUNGLE SPEED

Karta eta erreflexu jolas bat da hau. Bertan 4 lagunetik

10 lagunetara izan daitezke partaide. Garaipenera

eramango gaituzten elementuak hauek dira: begirada

zorrotza, esku azkarrak eta nerbio solidoak. Oihan

urbanoko egun estresagarri baten ostean, familiako pow

pow-aren garaian edo udara solstizio batean Jungle Jam

jolasak erronka egiten dio zure erreakzio azkartasunari, barrea egin arazten du eta izpiritu

txarrak baretzen ditu. Askatzen adrenalina kopurua dezenteari esker Jungle Jam jolasa

anfetamina legal bat dela esan genezake eta aspermenaren aurkako botikarik ona dela ere

esango genuke.

KALEIDOS 10 urtetik gorako adin guztietako 2 edo jokalari

gehiagoentzat. Lau taldetan jolas daiteke jolas

honetara, hainbat irudien fitxa ezberdinak

daudelako talde bakoitzarentzat, baita arkatzak eta

papera ere. Hizkiak dituztenetako karta bat altxatu

behar da jakiteko zein hizkitik hasiko diren bilatu

behar dituzuen hitzak eta areazko erlojua martxan

jartzen da. Zuen helburua da hizki horrekin hasten

diren ahalik eta hitz gehien topatzea. Talde guztiak helburu komun baterako jolasteko ere

aukera dago. Kasu honetan, lau taldeen artean egin behar duzuena da 20-25 hitz ezberdinak

aurkitu areazko erlojuak irauten duen denboran.

ITSASOA JOKOAN Jolasa hauen historia desberdina da: “Itsasoa Jokoan”

jolasan, jokalarien helburua petrolio ontzi batek

petroliozko gailetak botatzen dituenak jasotzea da.

Jokalariek lortu ahal izango dute hondartza mehatxatu

egiten duen petroliozko kapa geldiarazten? Jolas

kooperatibo honetan, jokalariek irabazi egin nahi badute,

elkarren artean koordinatu egin beharko dituzte beraien

jokaldiak. 1-6 jokalarientzako, 10 urtetik aurrera.

13

ELUR JAUSIAK

”Elur Jausiak” jolasan, herrialdera larrialdizko lau deiadar

iritsi egiten dira. Garaiak diren lau mendikateetan,

hegazkin bat apurtu egin da eta bidariak arriskuan

daude.

Eguraldia oso txarra da: elurra geroz eta ugariagoa da

eta mendikateen arteko bidea isteko mehatxua dago.

Herrialdean lau talde antolatzen dira eta hauetako

bakoitza mendikate desberdin batera abiatu egingo da. 3-4 jokalarientzako. 7 urtetik

aurrera.

T’CHANG Jolas hau txinatar labirinto batean garatzen da.

Estrategia handiko jolas bat da, baina kontuz,

baten bat labirintoan galdu daitekeela eta orduan

ez duzue irabaziko.

Jolas honek, helburu ezberdinak ditu:

1. topatu beharko da egiazko sarrera;

2. Tangram puzzlearen 7 piezak jaso beharko

dira Tangramen irudi bat egiteko atera baino lehen;

3. jokalari guztiek batera atera beharko dute labirintotik.

Labirintotik mugitzeko ipurtargiak beharko dituzue eta hauek labirintoan zehar ezkutatzen

dira. Beraz, baten bati amaitzen bazaizkio ipurtargiak orduan bera dagoen lekuraino joan

beharko dugu guk soberan ditugun ipurtargiak emateko (lankidetza praktikatzeko era bat).

Baina kontuz, animali pozoitsuak ere badaudela eta perlesia bat sufritzeko arriskuan

zaudete, geldi-geldirik geratzen beharrean. Beraz, taldeko lankidetza beharko da.

2-8 jokalarientzakt, 8 urtetik aurrera.

HAMSTERRAREN GURPILA

2 eta 20 lagunentzat (4 taldeetan), 8 urtetik gora.

Askotan hamsterrak gurpil baten barruan ikusten ditugu

korrika egiten, gurpila bira eta bira. Baina kasu honetan,

zuek kontu handiz ibili beharko duzue gurpila bira ez dadin.

Bestela, barruan jarri beharko dituzuen koloreetako pieza

ezberdinak jausiko dira eta galduko duzue.

Kapazak izango zarete gurpilaren mugimendua

kontrolatzeko eta horrela irabazleak izateko?

14

JAUSGAILUA

Jausgailua, adin guztientzako talde handiak erabiltzeko

jolas aproposa da.

Jausgailu batekin hainbat eta hainbat jolas egin

daitezke: iglu bat istorioak kontatzeko barruan,

borobilean ibiltzen garen bitartean kolore edo zenbaki

bateko jokalariak jausgailuaren azpitik pasatu,

jausgailuaren barruan ezkutatu segundo gutxitan, baloi bat jausgailuaren goiko muturretik

mantendu gutxienez 3 buelta, eta abar.

ZUHAITZA

6 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean egiteko jolasa.

Jokalari bakoitzari pieza kopuru berdina ematen zaio.

Lehen jokalariak erabakitzen du zailtasun maila, enborra

euskarrian nola ipintzen duen. Txandaka, jokalari bakoitzak

pieza bat ipintzen du berak aukeratutako lekuan, esku

bakarrarekin beti.

BIKAIN

10 urtetik gorako gazte eta helduentzat, 1-8

artean jolasteko.

Itzala handi bat hedatzen ari da unibertsotik

eta zuek zuen indarrak erabili beharko dituzue

berak aurrera egin dezan eragozteko.

Orban beltza aurrera badoa ertzeraino, orduan

itzalak irabazi eta zuek, jokalariek, galdu

egingo duzue. Beraz, jokalariek orbanak aurrera egin ez dezan eragozteko, kolorezko zirkulu

batean itxi beharko dute. Baina, zein estrategia erabili? Non eta nola kokatu fitxak? Bertsio

lehiakorrean bezala bertsio kooperatiboan ere zortea hor dago, izan ere fitxak poltsatik atera

behar dira, komeni ala ez.

15

BLOKUS

Familia osoarentzako gogoeta jolas harrigarria. 7 urte baino

gehiagoko 2-4 jokalarientzat. Helburua taula gainean gehienez

21 pieza jartzea da. Nola jolasten da? Kolore ordena jakin

batean jolasten da: urdina, horia, gorria eta berdea.

Lehenengo jokalariak pieza bat aukeratu eta taula gainean

jartzen du. Jarritako lehen piezak taularen bazter batean egon

behar du. Kolore bereko piezak elkar ukitzen egon behar dira

angelu batean, eta angeluetan bakarrik. Jokalari batek jada piezarik ezin koka dezakeenean,

jolasteari utzi behar diozue. Guztiak jolasaren kontra jolasteko ahalik eta pieza gehienak jarri

beharko dituzue. Zorte ona!

TRANS EUROPA TRANS AMERICA

9 urtetik gora 2-6 jokalarientzako. Jokalari

bakoitzaren helburua, beren kartetan

marraztutako bost hiriak trenbideen bidez

elkartzea da. Jokalari batek helburu hori lortu

duenean, jokaldia amaitu egiten da.

Familientzako jolas aproposa, Transamerica

bezalakoa baina Europako maparekin.

TANGRAM Tangram-a 7 peza geometrikoz osaturiko buruhaustea da.

Honekin 1.400 marrazki desberdin osatu daitezke, txinatar

itzalak bezala. Forma finkoak zailenak dira baina oso

aberasgarria da, poesiaz betetako buruhauste hau, eratu eta

asmatzea.

KRISKITIN-SUGEA

Aurreko jolasean bezala arrautza guztiak jartzea lortzen duen

lehenengoa izango da irabazlea. Kasu honetan, jokalari guztiek sugeen

arrautzak izango dituzte eta dadoan agertuko den joko-taularen

sugearen kolorean jarri beharko ditugu arrautzak. Baina kontuz, zure

arrautza jartzerakoan beste arrautzen bat erakartzen badu eta

zurearekin elkartzen bada, orduan biak hartuko dituzu joko-taulatik eta

txanda galtzen duzu. Eta arrautzen bat taulatik aterako balitz, orduan

hau ere zuretzat hartu beharko zenuke, nahiz eta zure arrautza beste

batekin ez elkartu. Era kooperatibo batean jolas daiteke ahalik eta arrautza gehienak talde

osoa jartzen saiatzen bada

16

AUTO ILARAK

9-10 urtetik gora, jokalari batentzat edo batzuentzat.

Kotxe gorria auto ilara handi batean sartuta dago eta berandu

egingo zaio bere hitzordura heltzeko. Lagunduko diozue auto

ilaratik ateratzen? Banaka edo taldeka jolas daiteke.

Karten erronkak gero eta zailagoak izango dira, eta auto-ilarak

gero eta handiagoak, bai zuen buru-argitasun eta gaitasun

guztiak erabiltzen badituzue, ziur lortzen duzuela. Animo!

TANTRIX eta TANTRIX TXIKI

Mundu osoan ezagututa eta Web orria duen jolas bat da.

10 piezekin jolasten hasi daiteke. Helburua da kolore bateko biribilak

ixtea: lehenengoz 3 piezekin, geroago 4, 5, 6…

Jolas honen zailtasuna da maila handi batean fitxak osatzen dituzten

koloreetako biribil guztiak aldi berean itxi behar direla.

ESKALADA

Hona hemen mahaiko jolas bat komunikazio eta kontzentrazioa

lantzeko. Oso jolas erraza da baina adin egon behar gara, kide baten

aginteak ondo jarraitzeko. Jokalari bat jolasaren aurrean jartzen da eta

beste biak jolasaren alboetan, alboko soka bat hartzen dutelarik.

Helburua da kanika bat erabat zulotuta dagoen taulatik igotzea, kanika

zulo batetik sartu barik. Goraino heltzen bada kanika orduan taldeak

irabazten du, ordea, kanika zulo batetik sartzen bada, galtzaileak izango

zarete.

BEDI-BEDI

Jolas honekin, binaka edo hirunaka elkarrekin jolasteko, konfiantza eta

komunikazioa landuko da. 10 urtetik gora. Taldeko kide batek mozorro

bat jarriko du begiak estaltzeko, orduan besteak/ek karta bati buelta

emango dio/te eta begiak estalita dituenak kartan agertuko den

eraikuntza egin behar du, bere kide(ar)en aginte eta aholkuak kontutan

hartzen. Geroago rolak aldatuko dira kide guztiek eraikitzen aukera

izateko.

17

KARTETAKO JOLAS EZBERDINAK

GAUZA MIRAGARRIEN BASOA

Karta-joko kooperatiboa eta memoria lantzeko, 10

urtetik gorako 1-10 jokalarientzat.

Jauregi batean, pertsona bat gaixotu egin da eta

bere bizitza salbatzeko taldeko kide guztiak “Gauza

miragarrien baso”-ra joan beharko duzue, eta han

, guztien arteko laguntzaz eta lankidetzaz 7

objektu magiko topatu beharko dituzue eta berriro

jauregira bueltatu.

Baina basoan sorginak eta bele lapurrak bizi direla esaten da. Baita zazpi ipotx gaiztoak,

ahalegin guztia egingo dutela 7 objektu magikoak topatzeko zuek baino lehenenago, eta

horrela, ipotxak (jolasa) irabazleak izango dira. eta gazteluko pertsona bere etxera

eramango dute esklabo moduan. Adi egon zuen memoria ondo lantzeko.

DIXIT

2-6 jokalarientzat, 8 urtetik aurrera (aldaeraren

arabera). Jolas honetan, jokalariak ipuin-

kontalariak izango dira. Txandaka, jokalari bat

“ipuin-kontalaria” izango da eta karta baten

izenburua edo erlazionatuta dagoen esaldi bat sortu

beharko du. Besteek, ipuin-kontalariari karta bat

emanez gero, karta guztien artean asmatu beharko

dute zein den ipuin-kontalariaren karta. Jolas honek, aukera ezberdinak ditu jolasteko. Baina

badago aldaera berezi bat, pertsonen ezaugarriak adierazteko. Zelan ikusten gaituzte

besteek? Eta zuk, zelan ikusten duzu zeure burua? Karta baten bidez, taldeko kideek esango

dizuete zelan ikusten zaituztete. Oso aukera ona sentimenduak eta iritziak errespetuaz

adierazteko, noski.

18

SET!

Karta jolas bat, estrategikoa, 81 kartekin eta denak

desberdinak.

SET bat hiru kartaz osaturik dago, baina SET bat

lortzeko ondoko galderak egin beharko dira:

- Kolorea: erabat berdina edo erabat ezberdina

da?

- Itxura: erabat berdina edo erabat ezberdina

da?

- Zenbakia: erabat berdina edo erabat ezberdina da?

- Edukia: erabat berdina edo erabat ezberdina da?

Orduan, galdera guztiei BAIETZ erantzun badiezue, lortzen duzue SET bat. Adibidez, kutxan

ikusten diren 3 kartak:

- Kolore (berdea, morea edo gorria) desberdina? BAI.

- Itxura (karratu luzea, olatua edo obalatua) desberdina? BAI.

- Zenbakia (1, 2 edo 3) berdina? BAI.

- Eduki (barrukoa: beterik, erdizka edo hutsik) berdina? BAI.

SERPENTINA Jokuaren idei nagusia: kartekin domino teknika

erabiliz "sugeak" egitea lortu behar da. Jokalari

batek suge bat bukatzen duenean, kartak biltzen

ditu, karta adina puntu lortuz.

Ahal dugu ere denon artean sugeak bilatu. Zenbat

aurkituko ditugu? Jolas honekin ahal da jolas

fisikoak egin.

Beste jolas batzuen bila zabiltza? Galdetu!

TRUKEME

Jolas Kooperatiboen Zentroa Tfnoa: 94.400.80.60

[email protected] www.trukeme.org