Joal

20
Hasi dira Iturburu inguruan ortu ekologikoak egokitzeko lanen lehenengo faseko lanak burutzen. Horretarako Iturburura joan gara hango teknikariarekin hitzegileko. Ortu ekologikoak... GURE PRODUKTUAK ZAINTZEKO MODUA AZKENADA!!!!! Luhartz talde 1983.urtean kaleratu zen… HARRERA EGUNA Maiatzaren 17 marti- tzena Juan Orobiogoi- tia institutuan 1. mai- lako ikasleek hurrengo urteko ikasle berriei harrera egin zieten. ANA MARÍA MATUTE En el 2010 la escritora catalana Ana María Matute fue galardona- da con el premio Mi- guel Cervantes. GUNE INTERESGARRIAK: > www.orobiogoitia.net > www.blogari.net/ kokorijo > www.euskaltube.net JUAN OROBIOGOITIA BHI Olaburu, 3 Iurreta JOAL JOAL JOAL JOAL Edukiak: Erreportaia 2 Elkarrizketak 10 Kirola 13 Denbora pasa 17 Egileak 20 Berriak 7 Data: 2011-06-17 Zenbakia: 6

description

aldizkaria

Transcript of Joal

Page 1: Joal

Hasi dira Iturburu

inguruan ortu ekologikoak

egokitzeko lanen lehenengo

faseko lanak burutzen.

Horretarako Iturburura

joan gara hango

teknikariarekin hitzegileko.

Ortu ekologikoak...

GURE PRODUKTUAK ZAINTZEKO MODUA

AZKENADA!!!!!

Luhartz talde 1983.urtean

kaleratu zen…

HARRERA

EGUNA

Maiatzaren 17 marti-tzena Juan Orobiogoi-tia institutuan 1. mai-lako ikasleek hurrengo urteko ikasle berriei harrera egin zieten.

ANA MARÍA

MATUTE En el 2010 la escritora catalana Ana María Matute fue galardona-da con el premio Mi-guel Cervantes.

GUNE INTERESGARRIAK:

> www.orobiogoitia.net

> www.blogari.net/

kokorijo

> www.euskaltube.net

JUAN OROBIOGOITIA

BHI

Olaburu, 3 Iurreta

JOALJOALJOALJOAL

Edukiak:

Erreportaia 2

Elkarrizketak 10

Kirola 13

Denbora pasa 17

Egileak 20

Berriak 7

Data: 2011-06-17 Zenbakia: 6

Page 2: Joal

ORTU EKOLOGIKOAK.

Hasi dira Iturburu inguruan ortu ekolo-gikoak egokitzeko lanen lehenengo fa-seko lanak burutzen. Bertan Ramón teknikariarekin solasaldia izan genuen. 1-Zer dira ortu ekologikoak? Ortu ekologikoen nagusitasuna produktu kimikorik ez erabiltzea da. Denbora pasa-tzeko ere erabiltzen da jubilatuentzat ba-tez ere. 2-Zenbat daude, zein neurritakoak? 41 partzela daude.

3-Nork erabiltzen ditu? Nahituenak erabili ahal ditu baina batez ere andreak eta jubilatuak erabiltzen di-tuzte. 4-Denak okupatuta daude? Ia denak okupaturik daude, baina uga-zaba lurretako udaletxea da.3 partzela gordeta daude eta 2 eskolentzako gor-deta daude.

5-Zer dago landatuta orain? Genero guztiak. Patatak, tomateek, kipu-lek…Lekak ere landatuta daude eta gai-nera oso gozoak dira. Bai eta ez, gauza legala dena landatu de-zake, baita loreak ere.

6-Ortua hartzeko bete behar diren bal-dintzak Udaletxera joan eta bertan zure partzela ordaindu eta udaletxeak zure zatia ema-ten dizu. Eta lehenengo egunean nik ikastaro bat ematen dut eta arauak eta materialak zelan zaindu eta errespetatu azaltzen ditut.

7-Zenbat denborarako hartuta daude? 5 urteetarako hartu ahal dituzu baino ur-tero berriztatu behar dira.

8-Edozein gauza landatu daiteke? Bai, edozer gauza landatu ahal da, baina produktu kimikoak ezin zaizkio bota.

9-Landatzeko tresnak, norenak dira? Bakoitzak bereak? Tresnak bertan daude baina landareak eta hasiak bakoitzak bereak ekarri behar ditu, plazatik, …

10-Era ekologikoan lurra lantzeak zer esan nahi du? Produktu kimikorik ez erabiltzea eta lurra abonu naturalarekin, hau da, satsarekin erabiltzea.

11-Nori eskaintzen zaio ortu ekologi-koak? Nahituenari, udaletxera joan eta han ins-kribatu. Espero dugu ortu ekologikoan parte har-tzea eta jendea animatzea.

EGILEAK: ANE ETA OLATZ

Page 3: Joal

Ana María Matute,

ganadora del Premio Cervantes 2010

En el 2010 la escritora catalana Ana María Matute fue galardonada con el premio Miguel Cervantes. Este es el máximo reconocimiento a los escri-tores hispano parlantes, que consiste en dis-tinguir las obras de aquel/lla el/la cual haya sido galardonado/da. Este premio concedido anualmente, se le concede al mejor escritor/ora de España o de Hispanoamérica. Lo en-trega el rey de España, y continuación el rey y el/la galardonado/da leen su discurso. Este acto es normalmente celebrado en la universi-dad de Alcalá de Henares. Este año Ana María nos ha hablado sobre el valor de la imaginación en la vida. También dijo que: “La literatura es el faro salvador de muchas de mis tormentas”. La verdad es que le ayuda en gran medida en tiempos de la Guerra Civil. Matute concluyó su discurso con estas palabras: "Si algún día se encuentran ustedes con mis historias, con mis criaturas, créanselas, porque me las he inventado". Es curioso que estos premios solo hayan sido otorgados una vez a países como Colombia, Perú, Uruguay y Paraguay. También es curio-so que solo tres mujeres hayan obtenido el Premio Cervantes a lo largo de la historia.

La primera mujer galardonada con el premio fue la española María Zambrano en 1988. Ella era filosófica y obtuvo el premio por sus obras relacionadas con este campo, es decir por los tan reflexionados ensayos que escri-bió. Algunas de sus obras son “Persona y De-mocracia: Una historia sacrificial” o “Para una historia de la piedad”. La segunda mujer que obtuvo el premio fue Dulce María Loynaz en 1992. Esta mujer que nació en La Habana (Cuba) y obtuvo el pre-mio por su dedicación a la poesía, a pesar de que también trabajara otros géneros literarios como crónicas, novelas entrevistas, epistola-rios, ensayos o libros de viajes (ella viajaba mucho). “El áspero sendero” y “Juegos de agua” son dos de sus obras.

Dulce María Loynaz en 1952.

Ana María Matute leyendo su discurso de agradecimiento.

Page 4: Joal

La más reciente ganadora de tan prestigioso premio es la escritora catalana Ana María Ma-tute al que le otorgaron el Premio Cervantes 2010. Obtuvo el premio por su trabajo con las novelas. La verdad es que Ana María Matute es una de las mejores novelistas de España. Nació en Barcelona el 26 de Julio de 1925. No tuvo una infancia fácil. Padeció dos enfermedades graves que casi la mataron antes de los ocho años y se fue a vivir a Mansilla de la sierra (Logroño). Por si esto no fuera poco su infan-cia fue marcada por la Guerra civil Española de1936, que empezó cuando ella solo tenía 10 años. Estos acontecimientos marcaron su manera de escribir, pero no acabaron con su pasión por la escritura. Por ello a los 17 años escribió su primera novela, “Pequeño teatro”.

Más tarde en 17 de noviembre de 1952, Matu-te se casó con el escritor Ramón Eugenio de Goicoechea. En 1954 nació su hijo Juan Pa-blo, al que le dedicó muchas de sus obras lite-rarias. Desafortunadamente se separó de su esposo en el año 1963 y no tuvo derecho a ver su hijo de la separación, lo cual es una injusticia. Es-to le provocó problemas emocionales. A pesar de esto Matute se enamoró del empresario francés Julio Broacard. Pero Julio murió en 1990, el 26 de Julio, justo el día de cumplea-ños de Matute. Matute escribe sobre todo novelas, pero tam-bién relatos cortos y cuentos infantiles. Sus obras tratan sobre aspectos políticos, sociales y morales. Sus obras suelen estar ambienta-das en la Guerra Civil. Además, muchos de sus libros tratan del periodo de la vida que abarcan desde la niñez y la adolescencia has-ta la vida adulta. Entre sus magníficas obras destacan sobre todo “La trilología de los mer-caderes”, “Solo un pie descalzo” por el que obtuvo el Premio Nacional de Literatura Infan-til en 1984 y “Olvidado rey Gudú” por el que fue nombrada académica de la RAE. Matute ha obtenido muchos premios a lo largo de su vida: Premio Café Gijón (1952), Premio Planeta (1954), Ministerio de Cultura (1976), Premio Nadal (1959)…

Ana María Matute académica de la RAE, ocupa el asiento K.

FECHA DEL CERVANTES GALARDONADA ACONTECIMIENTO MUNDIAL

1988 María Zambrano Se celebran los juegos Olímpicos en Seul.

1992 Dulce María Loynaz Se celebran los juegos Olímpicos en Barce-lona.

2010 Ana María Matute Se celebra el mundial de futbol en Sudáfrica.

Kerman Alonso, Ekaitz Andueza, Jon Garate y Mikel Caballero. Estudiantes de Juan Orobiogoitia.

Page 5: Joal

IBARRETXE KULTUR ETXEAN

11:00ean: Zuzendariaren agurra-harrera eta musika ekitaldia.

Juan Orobiogoitia: Furra furra eta Djang goes to Hollywood

Maiztegi eskola:.”Alaitasunaren doi-nua” Beethoven.

Koplak gitarren laguntzarekin.. Otxandioko eskola: “Grease” koreo-grafia. Juan Orobiogoitia: Rock and soul Aitorren hizkuntz zaharra Zaldibarko eskola: Bertsolaritza

saioa. Juan Orobiogoitia: Dantza:

“Boom,boom” GELEN ERAKUSKETA

12:15ean: 1. mailako ikasleen eskutik BAZKARIA

BANAKAKO ARGAZKIAK ATERA

13:00ean: Maiztegi 13:15ean: Otxandio 13:30ean: Zaldibar POLIKIROLDEGIAN

14:10ean: Herri Kirolak

15:30ean: Ekitaldi amaiera

Ekintza horien bitartean guk galdera batzuk egin genizkien bertan egon ziren irakasle eta ikasle batzuei. Hauek dira galdera eta beraien erantzunak: kasleei eginiko galderak:

1. Eginiko harrerarekin gustura zaude? 15 pertsonatik denek baietza erantzun zuten. 2. Jolasetan parte hartzeko asmoa duzu? 15 pertsonatik 10-ek baietza erantzun zuten eta beste 5-ek ezetza esan zuten. 3. Joal aldizkaria ezagutzen duzue? 15 per-tsonatik 14-k ezetza erantzun zuten, bat baka-rra izan zen baietza erantzun zuena.

Maiatzaren 17 martitzena Juan Orobiogoitia institutuan 1. mailako ikasleek hu-rrengo urteko ikasle berriei harrera egin zieten. Egun horretan Otxandioko, Zal-dibarreko eta lurretako eskoletako ikasle guztiak kultur etxean elkartu ziren aur-kezpena entzuteko. Bertan jendeak oso ondo pasatu zuen. Gure ikastetxeko ikasleek dena oso ondo azaldu zuten. Txalo asko jaso zituzten baina ez haiek bakarrik beste ikastetxeetako ikasleek ere. Hau izan zen egun horretako egitaraua:

Page 6: Joal

Irakasleei eginiko galderak: 1. Zenbat ikasle datoz Zaldibar, Otxandio eta Iurretatik? Zaldibartik 28, Otxandiotik 14 eta Iurretatik 16 ikasle. 2. Gaur goizeko ekitaldian gustura egon zarete? Hiru irakasleek oso gustura egon zi-rela aitortu ziguten. 3. Ondo pasatzen ari zarete? Hirurek Bai-etz, oso gustura zeundela. 4. Joal aldizkaria ezagutzen duzue? 3 ira-kasleetatik hirurek ezetza erantzun zuten. Juan orobiogoitiako ikasleei: 1. Eguna espero zenuen moduan joan da? 15 ikaslek bai nahi genuen moduan joan zela. 2. Jendea gustura egon dela uste duzu? 15 ikasletatik denek baietza erantzun zuten 3. Ezagutzen al duzu Joal aldizkaria? 5 per-tsonetatik batek bakarrik ezagutzen zuen eta Ibarretxean irakurri zuela esan zigun.

Egun hau asko gustatu den eguna izan da batez ere jende gehiago ezagutzeko balio izan duelako. Eta egia da, euren artean lagunak egin zirela. Orokorrean dena ondo atera zen ondo prestatuta egon zelako. Eta ez haiek bakarrik gu ere oso gustura aritu ginen jendeari galderak egiten. Joal aldizkaria jende gehiagok ezagutu ahal izateko Durangaldeako eskola guztietan urtero honelako aldizkari bat klasean edukitzea gomendatzen dugu.

EGILEAK: JONE ETA NAGORE

Page 7: Joal

Institutuko gertaerak gogoratzen

Kurtso hasieran Urdaxek 141 kiloko harri bat jaso zuen, bere marka per-tsonala gainditu zuen. Urrian betiko moduan institutuan egun berdea os-patu genuen, eginkizun horretan de-nok berdez jantzita etortzea zen, eta egunaren amaieran denok batera ar-gazki bat ateratzea genuen helburu. Urrian ere, galdera misteriotsuaren jokoa hasi zen. Galdera guztiak as-matu zituzten artean zozketatu egin zuten sari bat eta Markel Granados-ek (1.mailakoak) irabazi zuen sariak. Urria amaitzear zegoenean erlijioko taldeak irteera bat egin zuten. Bilbora joan ziren fim-a bat ikustera: “City or center”. Zelako suertea! Azaroaren bian 2. mailako ikasleak Briñas-era irteera egin genuen. Aste bat egon ginen han pelikula labur bat egiten, eta han geundela instintuan egindako beste pelikula batzuk ere ikusi geni-tuen.

1. Hiruhilabetean

Urte osoan zehar institutuan gertatutakoak goratzen ari gara. Gogoratu dezagun!

Briñasko irteeran.

Egun berdea.

Urdax 141 kiloko harria altzatzen

Page 8: Joal

2. Hiruhilabetean

Gabonetako oporretatik bueltan eskola jasangarriaren saria eman ziguten. Di-ploma eta ikurrin bana eman zioten es-kolari. Ikurrina ekarri zuten egunean alkatea etorri zen institura, bertsolari-tzako taldeak bertsoak bota zituzten denen aurrean, baita telebistaren ka-meren aurrean. Bertsolariak sariari es-ker ez ote dira orain famatuak egingo… Urtea ondo hazteko 1.mailako ikasleak Sukarrietara joan ziren. Nik ere joan nahiko nukeen hondartzara!!! Etorri eta segituan idazle lana egiten hasi gi-nen denok, Iurretako ipuin eta bertso lehiaketan apuntatzeko, eta noski, ira-bazteko. Idazle izan ostean antzerkie-tara pasatu ziren 3.mailakoak, Urtarri-laren amaieran “Tú decides” antzerkia ikustera joan ziren. Martxoak bian, 2.mailakoak Anboto as-tekarira eta Durango irratira joan ginen. Irratia txikia izan arren, denetarik zuen eta Anboto astekarian euren web gu-nea erakutsi ziguten. Gure institutu hau gero eta urrutirago doa, Martxoak 25ean Perurekin konferentzia bat egin genuen.Teknologiaren munduan bar-neratuagoak gaude, Apirilaren hasiera-tik ditugu kaskoak informatikako kla-sean, zein ondo! Ordenagailu bakoi-tzean dagoenak nahi duena entzun de-zake besteak molestatu gabe.

Apirilaren erdialdean DBH-ko 4.mailakoek ikasketa bidaia egin zu-ten Saloura eta Jakara. Bertan kiro-lak egin zituzten gehien bat. Diote-nez oso ondo pasatu zuten. Korrika Apirilaren 14an pasatu zen Iurretatik, hurrengo urtean goizean pasatzen bada hobeto! Zein ondo pasatu genuen 2. mailako ikasleak! Aste Santuko oporrak baino lehen Arboledara joan ginenean. Fosilak ikusi genituen, laku oso politak, labe-rinto naturalak etab. Apirilaren 15an hartu genituen Aste Santuko opo-rrak, Maiatzaren 2rarte, oso labu-rrak! Oporretan joan baino lehen 2. mai-lako Batxilergokoak Salamancara joan ziren asteburua bat pasatzera. Salamanca ezagutzen eman zuten egunak bai egunez bai gauez.

Eskola jasangarriaren saria.

1.mailakoak Sukarrietan

2. maialakoak Durango irratian.

2. mailakoak Arboledan

Page 9: Joal

3. Hiruhilabetean

Maiatzaren 6an Iurretako VIII. Ipuin eta bertso lehiaketaren sari banaketa egon zen. Cristina Mardaras-ek aurkeztu zuen Iurretako liburutegian. Gure insti-tutuan 1.zikloan 1. saria Edurne Galiziak irabazi zuen eta 2. zikloan Leire Bove-dak irabazi zuen bere Eskerrik asko ipuinarekin. Bertsoetan berriz DBH-ko 2. mailako Kerman Alonsok irabazi zuen lehenengo saria eta 2. zikloan aldiz Xa-bier Olaskoaga. Datorren urtean gure institutuan egongo zirenei harrera ekitaldia egin zioten 1.mailakoek maiatzak 17an. Ekitaldi ho-netan prentsako kideak Jone eta Na-gore egon ziren. Aurkezpena ikusi zuten eta galdera batzuk egiten ibili ziren. Esaten dutenez Grease pelikulan oina-rritutako dantza oso ondo egon zen. Maiatzaren 25ean 2.mailakoek kurtsoa amaitu baino lehen Euskararen etxea ikustera eta Itsas museora joan ginen Bilbora. Itsas museoan zeuden itsason-tzien maketak mundialak ziren, oso ondo eginak detaile guztiekin. Joan be-harra daukazue oso ondo baitago! Doña Casilda parkean jan genuen bokata. Bertan, iturri ederrak daude eta eguzkia edo gerizpea hautatzeko leku ederrak.

Hirugarren mailakoak ondo hasi zuten ekaina, Durangoko Errugbi zelaira joan ziren partidu bat jolastera. 2. mailakoek ere joan nahi dugu. Noizko?

Eta hauek izan dira urtean zehar eginiko ekintza batzuk. Datorren kurtsoan...

EGILEA: NAIARA

2. mailako Aitor, Imanol eta Mikel Bilboko irteeran

2. mailako Edurne, Olatz, Naiara, Ane, Jone, eta Laia

Iurretako VIII. Ipuin eta bertso lehiketaren irabazleak.

6. mailakoak eta 1. mailakoak Harrera

ekiltaldian.

Page 10: Joal

Trankilo eta

patxadaz!!

Miren Campo Juan Orobiogoitiako lehenengo eta bigarren mailako matemati-kako irakaslea da. Baita ere aurtengo 2B-ko tutorea. Txikitatik irakaskuntza maite izan du.

1.Zenbat urte daramatzazu irakasle moduan? 33 urte

2. Zer da eskola honetatik gehien gustatu zaizuna? Klaseak ematea, gainera oraindik disfrutatu egiten dut 3. Beste eskolaren batean egin duzu lan Juan Orobiogoitiaren aurretik? Bai, Otxandioko eskolan 18 urte. Baina nire lehenengo urtea Maiztegin izan zen. Orrez gain irakasle izan aurretik enpresa batean egin nuen lan eta lan egiten nuen bitartean, irakaskuntza ikasi nuen. 4. Zer da lanetik kanpo egiteko gehien gustatzen zaizun gauza? Mendira joatea gustuko dut baina koadrilan aritzea, zinemara joatea, irakurtzea etab ere gustuko ditut.

5. Txikitan zure ametsa irakasle izatea zen? Bai txiki txikitatik. 6. Gustura egon zara hemen lanean? Bai. 7. Jubilatzen zarenez hemendik aurrera zer egiteko asmoa duzu? Bizi. 8.Etorriko zara institutura bisitan? Bai noizean behin. Mirenek eskolaz aparte, badauzka afizioak non pasatu bere egunak jubilatu eta gero.

EGILEAK : JONE ETA NAGORE

Page 11: Joal

Luhartz talde 1983.urtean kaleratu

zen, baina bi kiderekin. Taldea pix-

kanaka-pixkanaka pertsona kopu-

rua gehituz joan da eta azkenean

2006.urtean taldea sortu zen 5 per-

tsonekin, Aintzane Uria, Aitor Aran-

buru, Aitor Gallastegi, Etore Akorda-

goitia eta Rafa Iriondo gure elkarriz-

ketatua..

1- Zure familian norbait musikaria

da?

Bai, ez profesionala baina

nire osaba bat eta nire aita er-

e.Orain ulertzen den talde moduen

ez. Batzuk trikitixa jotzen dute,

musu gitarra eta horrelakoak. Ama-

teur dira.

2- Musika ikasketak dituzu?

B a i , l e h e n e n g o s o l -

feo,armonia ... ikasi nuen. Maisu

famatu bat irakatsi zidan. Munduko

txapelduna trikitixan zena oso fama-

tua.Berarekin 5 urte igaro nituen.

3- Zer gomendio emango zenioke

musika talde bat sortu nahi due-

nari?

Gomendioak ematea oso

erraza da baina,nik lortu dudana lor-

tzea nahikoa da.Talde osatzeko le-

henengo lagun talde bat sortu behar

da, baita ondo pasatzea ere eta egi-

ten duzunarekin disfrutatzea.

AZKENADA!!!!!

4- Zer dauka zuzenean jotzea?

Lortzen dena da nahiz eta zuk gauza

bat jo zuzenean,beti jende ezberdinak

daude eta baita giro ezberdina da.Non zau-

den lekuan ikusita.Helburua da ondo pasa-

tzea. Azken finean zuk hori dakizu egiten

eta ondoan edo aurrean dagona disfrutatzen

badago fenomeno, ez da behar gehiago.

5-Zenbat disko atera dituzue?

5 eta gero beste disko bat egin ge-

nuen ibilaldia zela eta. Kanta ofiziala egin

genuen Getxon izan zenerako 2002an eta

1999 Durangaldean egin zenerako hainbat

talderekin. batera beste bat.

6- Pertsona berak jarraitzen duzue tal-

dean?

Ez lehenengotik hasi ginenetik baka-rrik jarraitzen dut nik. Orain dela 29 urte izan zenez ez dugu pertsona berak jarraitzen. Baina gehienak bai. Bigarren pertsona ge-hitu ditugu taldera hasieran 4 ginen eta gaur egun 6. Batez ere egin dena izan da pertso-nak taldera gehitu.

7- Zenbat musika tresna jotzen dituzue?

Zeintzuk dira?

Soinua eta teklatua.

Page 12: Joal

8- Euskaraz abestea zer suposatzen du?

Orain ez dakit zer suposatzen duen,baina

lehen gu hasi ginenean, pixka bat protesta mo-

duan zen edo lan egiteko euskararen alde. Hasi

ginenean kantak euskaratu egiten ziren. Lehen

ez zeudenez euskarazko abestirik herriko abes-

tiak edo abesti euskalduna egitea oso nabariak

ziren. Orain internet dagoenez ba ez da horrela

gertatzen musika ugari dagoelako euskaraz.

9- Taldea noiztik sortua dago?

1983.urtean sortu zen taldea.

10- Zertan inspiratu zienetan luhartz taldea sortzeko? Koadrilan genbilela batzuei musika gusta-tzen zaien eta beste batzuei parrandan ibiltzea hortik dator gure afizioa.

11- Nondik dator Luhartz izena? Durangoko neska batzuk koroan abesten zuten eta lehiaketa batera aurkeztu ziren Bilbon. Irabazi egin zuten baina unibertsitatea zela eta, koro hori desegitea erabaki zuten.Gu izen baten bila hari ginen eta beraien izena hartzea erabaki genuen.

12- Azaldu Estatu Batuetan egiten dituzuen

ekintzak Euskal etxerako.

Han estatu ezberdinetan abestu egiten

dugu. Orain dela 10 urte joan gara jarraian.

Urtean Euskal etxe ezberdinetara joaten gara

eta hemen egiten duguna han egiten dugu.

Hemendik musikariak eramaten ditugu, pilota-

riak, harri jasotzaileak … Hemengo giroa han

sortzea da helburu nagusia. Estatu batuetan

bizi den jendearen umeei berain ohiturak ikus-

tea da, eta baita abestiak abesteko ere. Han

euskal jai bat egiten dute ohiturak ez galtzeko.

Taldekide guztiak asko iraun nahi dute haiek

egiten duten lanarekin oso pozik dabiltzate-

lako; herriak eta leku berriak ikusten asko

ikasten delako.

EGILEAK: OLATZ ETA ANE

Page 13: Joal

FUTBOLA EUSKAL

TALDEAK Liga

BBVAn Lehenengo mailako ligari buruz hitz egingo dugu. Lehenik eta behin Barcelona lehenengo gelditu da. 96 punturekin amaitu du liga. Orain dagoen talderik onena da. Eta munduko jokalari onena dute, Lionel Messi. Athletic Europa ligara joateko klasifikatua dago jadanik. Esfortzu eta lan asko egin du bilbotar taldea europar ligara joateko. 58 punturekin amaitu du liga. Erreala eta Osasuna azkenengo jardunaldian salbatu dira bigarren mailara ez jaisteko. Errealak Getaferen kontra berdindu egin du Anoetan. Eta berriz, Osasunak Villarrealaren kontra 1-0 irabazi du

Ezkerrean Zarra eta eskuman Cristiano Ronko-pako finalean.

Cristiano Ronaldok ligako golen erre-korra lortu du 40 golekin, Zarra eta Hugo Sanchezen 38 golak gaindituz. Portugaldarrak azken partiduan lortu zuen errekorra Almeriaren kontra 8-1 gelditu ziren, Real Madrid-en garaipe-narekin .

Euskal derbia 2010-12-5

Page 14: Joal

ERREGE KOPA Final izugarria izan zen 2011koa, Barce-lona eta Real Madril-en partidu izugarria egon zen Mestallan. 1-0 gelditu ziren eta Real Madril-ek Irabazi zuen. Madri-letik zehar ibili zirenen jokalariek kopa-rekin. Sergio Ramos-ek kopa hartu zue-nean autobusetik jauzi egin zitzaion.

Ezkerrean Mourinho eta eskuman Guardiola, kopako finalean.

EUROPAKO

TXAPELKETAK Aurtengo Europako txapelketak oso in-teresgarriak izan dira. Alde batetik Eu-ropa Leaguean Oportok irabazi du txa-pelketa, Dublineko final interesgarrian. Championsean berriz Barcelonak ira-bazi dio Wenbleyko finalean Manches-terri. Final polita izan da, baina Katala-nak askoz gehiago izan dira jokoan. Gainera Raul Schalkeko jokalaria Championseko historiako goleatzaile onena bihurtu da ia 70 golekin.

EUROPA LEAGUE: Oporto izan da dudarik gabe Europa Leagueko talderik onena. Bere zelaian, do Dragão estadioan, partida bakarra galdu du, Sevillaren aurka. Falcao izan da txapelketako goleatzailerik onena, aurrelari Kolonbiarrak partiduko gol bat baino gehiago sartu du. Bera eta Hulk izan dira taldeko jokalaririk onenak eta bi hauen lan gabe agian talde Portugal-darrak ezin izango zuen txapelketa ira-bazi.

Final zortzirenak izan dira agian parti-darik zailenak Oportorentzat. Sevilla-ren aurka 1-2 irabazi zuen kanpoan, eta etxean 0-1 galdu zuen. Kanpoko golen abantailaren gaitik pasatu zen Andre Villasen taldea. Hurrengo hiru kanporaketak erraz pasatu zituen, Du-blineko finalera heldu arte. Han kos-tata irabazi zion Bragari, partida 1-0 amaitu zen. Falcao Kolonbiarra izan zen goleatzailea berriz ere.

Argazkian Oportoko jokalariak Europa Leagueko kopa altxatzen.

Page 15: Joal

CHAMPIONS Aurten eduki dugun Championsa oso polita izan da. Aurreko urteko bi fina-listak final zortzirenetan eta final laur-denetan kanporatu dira, gainera ez dute joko ona erakutsi. Sorpresa poz-garriena Schalkek eman diguna izan da. Alemiako taldea final erdietara heldu da, Inter eta Valencia eliminatu ditu gainera, baina ezin izan du ezer egin Manchesterren aurka. Raul izan da taldeko izarra, gainera aurten Championseko historiako goleatzaile onena bihurtu da 71 golekin. Bartzelonak erraztazunez irabazi du laugarren aldiz Championsa. Bere joko ikusgarria erakutsi du berriz ere, gai-nera bere aurkariak oso maila one-koak izan dira. Ligilla erraza izan zuen, baina final zortzirenetn asko kostata eliminatu zuen Arsenal taldea. Final laurdenetan 5-1 eta 0-1 menderatu zuen Shakhtar Donetsk talde Ukraina-rra. Hurrengo kanporaketan Real Ma-drilen aurka sailkatu zen, kanporaketa hori Peperen txartel gorriaren gaitik gogoratuko da. Oso polemikoa izan baizen txartela.

Argazkian Raul Schalkeko ume batzuk zoriontxu egiten.

Finalean adituek uste zutena baino askoz ere errazago irabazi zuten Kata-lanek Ingelesen aurka, 3-1. Goleatzai-leak betikoak izan dira; Villa, Pedro eta betiko moduan Messi. Manchesterren gola Rooneyk sartu du. Messi izendatu zuten partidako jokala-ririk onena.

Argazkian Messi, finaleko gola ospatzen.

Page 16: Joal

DURANGALDEKO

TALDEAK

Zaldua eta Iurretako Lehenengo mailatik preferentera igo dira. Beraien ligan lehe-nengo Iurretako geratu da, ondoren 18 puntuko aldearekin Zaldua geratu da. Hala ere talde Zaldi-artarrak liga amaitu baino 3 partida lehenago lortu zuen igo-era. Iurretakok erraz lortu du liga txapelketa lehen mailan. 18 puntu atera dizkio biga-rren sailkatuari, talde Zaldibartarrari. Iu-rretako taldeak ez du partida bakar bat ere galdu. 34 partidatik 15 irabazi eta beste denak berdindu egin ditu. Bitxikeri moduan, berdindu dituen partida gehie-nak atzeko sailkatuen aurka izan dira eta errazen irabazi dituen partidak berriz, au-rreko sailkatuen aurka: 1-5 Artibairi, 4-0 Ermuari, 4-0 Lekeitiori… Iurretakoren txapelketa bikain hau nahi-koa izan ez bada, txapelketako pitxitxia, hau da, goleatzaile onena, Adrian Aba-solo aurrelaria izan da. Jokalari honek 23 gol sartu ditu. Cristiano, Messi eta horre-lako jokalariek baino gol gutxiago dira, baina maila hauetan zailagoa da golak sartzea. Hau gutxi izan bada, Zamora tro-feoa Ipar Alberdik lortu du, Iurretakoko atezaina izan da ligan gol gutxien sartu dizkioten atezaina. 32 partidutan 13 gol sartu dizkiote.

Goiko taldea Iurretako da, azpian Zaldua ageri da.

Zalduaren denboraldia ere oso ona izan da. Bigarren geratu da ligan, Iu-rretakoren atzetik, honen bestez pre-ferentera igoko du talde Zaldibarta-rrak. Liga amaitzeko hiru partida falta zenean lortu zuen igotzeko txartela. Solobarria zelaian lortu zuen, Gatika-ren aurka 1-0 irabazi ondoren. Javier Castrillok 18 gol sartu ditu eta txapel-ketan gol gutxien jaso dituen bigarren taldea izan da Zaldua.

EGILEAK: ANDEKA ETA PELLO

Page 17: Joal

DENBORA PASAK

Hizki zopa honetan Bizkaiko 13 herri bilatzeko gai zara?

SUDOKUA maila erdikoa

Stracciatella eta banana irabiakia.

Osagaiak: esne litro bat, 2 banana eta lau koilarakada txokolate. Prestaketa: Jar ezazu irabiagailuan esne hotza eta bananak zatituta eta zurituta. Azkenik txokolatea gehitu. Nahi izanez gero azukrea bota ahal diozu. Hasi edaten! Oso freskagarria da eta. On egin!

ERREZETA ERRAZA, MERKEA ETA FRESKAGARRIA

Page 18: Joal

Gurutzegrama 6x6

Ezker-Eskuin 1. Kapelua. 7. Aimenta 8. Eguzkiaren jainko egiptoarra 9. Nafarroako urtegia 10. Jardun, eragon 12. Kontsonante bikoitza 13. Apustua 15. Pertsonak edo gauzak kritikatzen eta barre-garri uzten dituen obra

Goitik behera 1. Hats, usain txar 2. Lokarria, lotura 3. Haur hizkeran, musua 4. Arraioa! 5. Azkar, berehala 6. Hutsa, errua 11. Pausaldi (alderantziz) 14. Pare bat

1. Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inor zapaltzen. Denek galdetzen dute non nagoen eta nik ez dut galdetzen non dau-

den.

2. Hitzak nakate, soinurik ez dakat,

letra bat naiz, zein naiz?

3. Zer dela eta zer dela aurrean punta

bi eta atzean zulo bi.

4. Maindire bat, harizkoa ez ;

guztia estaltzen du eta ura ez.

5. Aita zabala, bera arina; batzuetan zaratatsu, askotan negar-

tsu.

ASMAKIZUNAK

Page 19: Joal

Zaia zaitek bide amaierara heltzea

Aurkitu 7 desberdintasunak

ONDO PASA!!!!!!!

Page 20: Joal

JONE ETA NAGORE

ANE ETA OLATZ

NAIARA

ANDEKA ETA PELLO