(ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita...

7
Egunkaria Bera •Herriko historia ezagutzeko ikastaroak Xabier Legarreta • Herrialdeko bertsolaritza indartzen ari dela dio I rr\(ji | § Txirrindula esku oriean uzteko aukera eskairitzen du lruñean martxan jarri den Biciclos proiektuak. Gaztelan Fundazioak kudeatua datorren astetik aurrera txirrindulentzako aparkalekua eta mantenimendu garajea zabalduko dira Alde Zaharrean.

Transcript of (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita...

Page 1: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

Egunkaria

Bera •Herriko historia ezagutzeko ikastaroak

Xabier Legarreta • Herrialdeko bertsolaritza indartzen ari dela dio

I rr\(ji | § Txirrindula esku oriean uzteko aukera eskairitzen du lruñean martxan jarri den Biciclos

proiektuak. Gaztelan Fundazioak kudeatua datorren astetik aurrera txirrindulentzako aparkalekua eta mantenimendu garajea zabalduko dira Alde Zaharrean.

Page 2: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

Bera. Herriko historia ikasgai

Bidasoa lkerketa Zeritroak aritolatuta, ikastaroa egirien da urtarrilean hasita

Berako historiako aior ugari landuko dira

urtarrilaren bigarren hamabostaldian

hasiko den ikastaroan. Jende guztiari zuzendua

dago ikastaroa, eta Bidasoa Ikerketa

Zentroak antolatu eta prestatu du.

BERAKO BIZTANLEAK NOLA BIZI

ziren jak i teko hurb i lpen bat izango da ikastaroa. Udale-txeko artxiboan gordetzen den do-k u m e n t a z i o a n o i n a r r i t u z , gai ugari landuko dituzte hogei bat orduko ikastaroan. Landuko di-ren gaiak hauek dira, ber tzeak bertze: demografia eta habitata, nekazaritza, komunalak, olak eta ekonomia, eta gizartean eta politi-kan izandako aldaketak. Mendez m e n d e j o a n g o d i ra a z t e r t z e n hauek guztiak, XVI.ean hasi eta XlX.era arte. Ikastaro saio guztie-tan sarrera orokor bat eginen da, dauden dokumentalekin alderdi zehatzagoak landuko dira eta gal-derak egiteko premia sor tarazi nahi da. Ikasleen jarrera aktiboa bultzatu nahi da.

Berako historiaren hainbat pasadizo ikasiko dira ikastaroan. • Luis A Z A N Z A

Berako Udalean gorde den do-kumentazior ik in teresgarr iena XIX. mendekoa da. Dokumenta-zio hori ezagutaraztea eta hainbat jazoera historiko interpretatzeko nola erabil daitekeen azaltzea da ikastaroaren xedea. Halaber, his-toria lanean zein iturri eta zerta-rako erabiltzen diren erakutsiko da ikastaroan.

Arrakastaz igaro berri da Lesa-kan talde berak antolatutako Le-sakako historiari buruzko ikasta-roa. Hogei ba t lagun ar i tu dira ikastaroan urriaren hondarretik aitzinera. Ikastaroan parte har-

tzea debalde izanen da, eta horre-t a rako izena eman b e h a r k o da 630243 telefonora deitu eta Izas-kunez galdetuz. Izena emateko epea urtarrilaren 14an amaituko da. Ikastaroa euskaraz zein gazte-laniaz egin ahal izanen da. Horre-taz landa, bertze bi hitzaldi ere emanen ditu Fernando Mikelare-nak: Berako demografiaren ebo-luzioaz eta 1875eko Berako errol-daz. Ikastaroari hasiera emateko, Andoni Esparzak Bortzirietako armarriaz hitz eginen du; hitzal-dia nahi duenarentzat izanen da. Urtarr i laren 14an, as teazkena,

izanen da hori. Berako kul-t u r e t x e a n , a r r a t sa ldeko 17:30etan. Ikastaroaondo-ko h a u e k e m a n e n d u t e : Fernando Mikelarena, His-tor ian doktorea; J u a i n a s Paul, Geografia eta Histo-rian lizentziatua; eta Izas-k u n Abril, Geografia e ta Historian lizentziatua.

Bidasoa ikertzen Hori ez da Bidasoa Ikerke-ta Zentroak prestatu duen ekintza bakarra. Aurtengo ek i t a ld i r ako a b i a n d u t e Baztan-Bidasoako ondare kulturalaren balorazioaren lehen fasea egitea. Horre-t a r a k o Cede rna -Gara lu -r re t ik d i r u l a g u n t z a j a so dute, eta eskualdeko arke-

ologia indus t r ia la ren azterketa eta difusioa aztertuko dute, hots, olak, errotak eta meategiak.

Kantaurialdeko Euskal Herri-ko baserriaren ekonomia garaiki-dea a z t e r t z e k o bor t z u r t e k o proiektua abian jartzeko asmoa d u t e a u r t e n . Eg i t en d i t u z t e n lanak ur tekar i ba tean argitara-tzeko h e l b u r u a d u t e , gai b a t sakonago jorratuz eta gainerako-ak artikulu solteen bidez argita-ratuz urtekariaren barrenean.

Behinpin elkartearekin batera, ahozko historiari buruzko lehia-keta ere antolatu dute. Familia e ta b a s e r r i a a i t zak ia h a r t u t a , hitzaldi zikloa prestatuko dute.

—fi» Jon Abril

. B e t e i u

Hiru zinegotziek dimisioa

aurkeztu dute

BETELUN EGITEKOA DEN ZAHAR

ego i t za ren h a r i a ez da oraindik eten. Gobernuko Ongizate Sailak har tu tako erabakiak hasiera batean ia bete luar guztiak poztu zi-tuen . Izan ere, au tob idea egin zenetik herria alde ba-t e r a g e r a t u b a i t z e n , e t a erresidentziak b iz i tasuna ekarriko zuela espero bai-tzuten.

Baina Jon Ander Garcia, Lorenzo Zubillaga eta Ander Arraztio Beteluko Udaletxe-ko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu dute. Je sus Gon-zalez a lka tearen jokaerak bul tza tu ditu erabaki hori hartzera. Zinegotziek diote-nez, «Beteluko a l k a t e a r i gehiegi gustatzen zaio pro-tagonismoa. Nahiko joera despotikoa agertu du lehen-dik ere, baina orain, zaha-rren egoitza dela eta, joera hori areagotu egin da».

Baina bada beste arrazoi bat ere: egoitza eraikitzeko beharrezkoak diren lurrak lortzeko zer egin. Alkateak desjabetzearen bidez esku-ratu nahi omen ditu, betiere «espekulazioari biderik ez emateko». Baina beren zine-gotzi karguari uko egin dio-ten hirurek ez dute uste ir-tenbidea hori denik. Guzti-ra, hamahiru lur sail hartu-ko ditu egoitzaren proiek-t u a k ; be raz , h a m a h i r u lagun dira gatazka honetan zer esana dutenak.

—6> Urko Aristi

zubian barna

BINGEN AMADOZ

T Zaharrei entzundakoa baliogarri egin izan ohi da bizitza aitzinera joan ahala suertatzen zaizkigun gertakizunekin ederki egokiturik. Burura datorkit egunotan, haurtzaroko egun batez herriko petriki-

loari aditurikoa. Gizonak ongi asko zekien jendeari nolatan eta zertan lagundu. Zekizkien gauzetan, menperatzen zituenetan, eskua botatzeko prest zegoen beti. Gizakien min fisikoak arintzen ziharduen, baina psikikoetan ere nonbait bere saiakerak egiten zituen, eta, berak, bizitzaren gorabeherez ikasitakoa ondorengoei aholku gisa erakus-ten zien, besteei gertatutakoaren gainetik eskarmenturik inork beretzat hartzen ez duela ongi jakinda ere. Badaez-pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan-tza noraino izan daitekeen eskumotz erakusteko. Petrikilo-aren semeak etxera eraman gintuen koadrila handian egun hartan. Aitak galdetu zion ia zertan zebilen horren-beste jendez inguraturik.

- Lagunak dira, arrapostu zion semeak. - Lagunak direla diozu, baina horretan ziur al zaude?,

aitak. Petrikiloa kontu kontari hasi zen orduan. Ez zen zuek bezala, mutiko koxkorra, nire istorioaren

protagonista, helduagoa baizik. Parrandetan zebilen sarri-tan lagun askoren artean. Ez zuen ez, hutsunerik bere aldean topatzen arintasunetan mugitzeko gogoa sortzen zitzaionean. Egia da ondasunez ere ongi homitutik zegoe-

Adiskidantza la, eta, jakina, itzal ederra izan ohi du zuhaitz abartsu azpian babesa bilatzen duenak.

Adiskidantza nabarmena erakusten ziotenak ez ziren gutxi, eta gure gaztea agitz harro zegoen horretaz.

Zuhurrago ageri zen aita, zalantzatsu guztiz semearen adiskide zalapartari haien intentzioekiko eta laguntasun hura aproban jartzeko proposamena egin zuen.

Gure mutikoak beste hainbestetan bezalaxe etxera etortzeko gomitea egin zion lagun andanari. Denak bildu zirenean, sukaldera eraman zituen.

Hantxejurrean etzanik, maindire odoleztatu baten azpian zegoen hatsarik gabeko, definigaitza, konkorduna, hankaduna, norbait, zerbait, hilik, eta ez berez hildako inor.

- Errieta bat izan dut gizon batekin, sutan ginen, itsu, mutur joka hasi eta labanak atera ditugu gero. Onik atera naiz ni. Bera hil egin da, hil egin dut nik neuk, egia esan, eta orain ez dakit nola egin nire biktimaren gorpua desa-gertarazi eta presondegiaz libratzeko. Lagundu nazazue adiskide nereak!

Honela mintzatu zen, bai, larridura handiz adiskide aunitz zituen gaztea.

Etxeraturikoak asko ziren, koadrila ederra eta sukalde hartan oso astuna sortu zen isiltasuna.

Batek esan zuen ianera joan behar zuela instantean, besteak andregaia zain zeukala. Bazen berehala ezinbes-

teko bidaian atzeratzeko beharra zeukana eta bazen ahai-de gaixo bat zaintzeko, orduantxe, gainean harturiko derri-gorrezko betebeharra ere.

Eta banan-banan aitzakia ederrak asmatu zituzten ia guztiek etxe madarikatu hartatik lehenbailehen ateratzeko.

Laster hustu zen sukaldea. Mutikoa, lekuko gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen erantzuna, hobeto esanda, haiengandik harturiko zaplaztakoak min egin zion sakon-sakonean. Ate aldera emandako pausoak, burumakur, lotsaz gorrituriko aurpegiak desagertu zirenean, oraindik ere mugitzeko asmorik ez, bildurti baina tinko bi lagun gel-ditzen zirela ohartu zen. Lagunmina zen bata, aspaldikoa. Joandakoen artean bazeuden hori bezalakoak, bere ibile-retan oso gertu izandakoak. Bigarrena lagun taldean ares-tian sarturikoa zen berriz. Nonbait adiskidetasuna ez da denboraz neurtzen.

Mutikoaren aitak orduan, gorpu misteriotsua estaltzen zuen maindire odoleztatua altxatu eta arkume handi bat topatu zuten lurrean, laguntzeko prest etxean geratutako-ek.

Labera eraman zuten etxekoek arkumea erretzera, eta beranduago egiazko laguntasunaren ospakizuna egin zuten lauren artean.

Jende gutxi arteko festa izan zen hura, baina poztasun handikoa.

| ost irala, 1 9 9 8 k o urtarr i laren 2a

Page 3: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

Altsasu •

Javier Zabala eta Bitorino Ventura

dira Santa Agedako kinto

izendatu berriak

J A V I E R ZABALA P O Z U E T A ETA

Bitor ino Ventura , S a n t a Agedako kintoen lehen eta b igar ren errege izendatu berriak dira. Urtarri laren 6an, Errege Egunean, zoz-keta egin zuten udaletxeko batzar aretoan, 1998ko kin-toen l ehen e ta b i g a r r e n erregeak nortzuk izanen di-ren aukeratzeko. 11:45eta-rako 98ko 44 kintoak iri-t s i ak ziren. H a m a b i e t a n puntuan Jose Angel Agirre-bengoa, Altsasuko alkate-ak kartak banatzeari ekin zion, eta handik gutxira ba-rajako bi erregeak part i tu zituen. Errege ezpata J a -vier Z a b a l a r i t o k a t u zi-tzaion, eta bastoiena Bito-rino Bengoetxeari. Bi mutil hauek aurtengo Santa Age-dako prestakizunaz ardu-r a t u k o dira . Aukerake ta bukatu bezain azkar, lehe-nengo betebeharre ' i ekin zieten. Aukeraketa egune-an kintoen zferrenda osatu eta bakoitzak ku txan jar-tzen di tuen 500 pezetako dirua bildu zuten, hain zu-zen ere. Zortzikoa dantza-tzen ikasteko saioekin hasi d i ra jadan ik . Urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra arte Bu-runda pilotalekuan izanen di tuzte as tero en tseguak 21:00etatik 22:00etara. Jo-tak eta por rusa ldak dan-t za t zen i k a s t e k o e n t s e -g u a k , ber r iz , a b e n d u a n izan dituzte, Luis Mari Lo-pez de Goikoetxea irakasle-a r e n a r a b e r a oso gaizki dantzatzen dituzte eta.

—e» Amaia Amilibia

: runbern •

lkastola, irtenbide eske | Arangoiti ikastolako gurasoek ikastola gisa segitu nahi dute sare publikoan

Irunberriko Udalak

Euskararen

Legearen aldaketa

eskatu zuen azken

plenoan, herria

eremu mistoan sartu

eta eskola publikoan

D eredua jarr i ahal

izateko.

ARANGOITI IKASTOLAK IKASTOLA

gisa - h a u da, bere irakasle-fiari, kurrikulumari eta idiosin-kras ia r i eu t s i z - s a r t u nah i du sare publikoan, euskarazko hez-kutza bermatzeko modu zuzene-na hori dela uste baitu.

Arangoiti ikastolaren egoerak agerian utzi ditu berriro Euskara-raren Legearen kontraesanak eta gabez iak . Legearen a r a b e r a , Irunberri eremu ez-euskaldune-an dago eta, ondorioz, ber tako eskola publikoak ez du euskaraz-ko D eredua eskaintzen. Hala, seme-alabek euskaraz ikas deza-ten nahi duten gurasoek ikasto-lara bidali behar dituzte derrigo-r rez , h e r r i a n ez dagoe lako euskarazko beste zentrorik.

Azken urteotako matrikulazio datuei erreparatuz gero, bis tan da Irunberriko errealitateak eta gurasoen nahiek aspaldi gainditu zutela Euskararen Legeak ezarri-tako zonifikazioa. Egun eskolara-tzen d i ren u m e e n % 50 ba ino gehiago Arangoiti ikastolan dau-de, 61 ikasle denetara. San Juan eskola publikoak, berriz, 55 ikas-le besterik ez ditu. Eskolaratzeko adinean dauden haurren guraso geh ienek i k a s t o l a r e n a ldeko apus tua egin arren, ikastolaren

Irunberriko ikastolako haurrak bi tokitan banatuta daude. Argazkian, ikasle gaztetxo batzuk.

• J O N E U S O Z

egoera larria da. Egoitza Udalak utzitako moja eskola zahar bate-an dauka . «Eskola oso zahar ra da, a s p a l d t i k k o n p o n d u gabe dago, eta umeak bi tokitan bana-tuta ditugu», dio ikastolako Jun-tako ama batek. Eskola publikoa-ren egoera oso bes t e l akoa da. Tokia soberan dauka: l iburute-gia, nagutegia, jangela, informa-tika gela... denetarik du; ba ina gero eta haur gutxiago joaten dira hara.

Egoerari irtenbide bat emateko e z i n b e s t e k o a da E u s k a r a r e n Legeak ezarr i tako zonifikazioa aldatzea. Ikastolako gu ra soak aspalditik ari dira aldaketa hori eskatzen, baina Nafarroako Par-l a m e n t u a k en tzungor egin die eskaerei. Abenduko azken pleno-an, Irunberriko Udalak berak ere mozio bat onartu zuen bi eskaera zehatz eginez: I runberr i eremu mistoan sartu eta herrian D ere-dua jartzeko eskatu zuen.

Arangoiti ikastolako gurasoei ongi iruditzen zaie Udalak bere

esku dagoena egitea Euskararen Legearen aldaketa lortzeko, baina argi dute Irunberrik noizbait ere-mu mistoan sartzea lortuko balu ere ikastola gisa segitu nahi dute-la. Hala e r a b a k i z u t e n a z k e n batzarrean: sare publikoan sartu bai, ba ina orain ar te egindako lanari eutsiz. Izaskun Aldaz ikas-tolako zuzendariaren ustez, hori izango litzateke Irunberrin eus-karazko irakaskuntza bermatze-ko modurik zuzenena: «Mila eta bostehun biztanleko herri bate-an, epe luzera ez zaigu bideraga-rria iruditzen ikastola pribatua. Horregatik eskatzen dugu eskola publ ikoan sar tzea , ba ina gure hezkuntza ' e redua , i rakasleria, k u r r i k u l u m a eta id ios inkras ia errespetatuz. Dagoeneko ez zaigu nahikoa iruditzen D eredua jarri eta ikastolako haurrak hara era-matea . Hemezortzi ur teko lana errespeta tu eta zaindu behar ra dagoela uste dugu».

— » J o n e Usoz

Juan Kruz Lakasta

Laura Laurak 24 urte ditu, Donibane : auzoan bizi da eta Biologia : ikasketak burutu zituen joan • den irailean. Ez du lanik. Puztu-: tako kurrikuluma hamaika toki- : tara bidali du. Erantzun, haatik, • diotenean, harengan inolako j itxaropenik piztu ez duen kor- : tesiazko eskutitza jaso du: : «Zuk igorri kurrikuluma jaso j dugu. Zinez eskertzen dizugu j bidali izana, eta jakinarazten j dizugu aintzat hartuko dugula j gure enpresako pertsonal j beharrakasetzekotenorean». :

Karrera amaitu eta gero, j kurrikulumak hara eta hona j bidaltzeaz landara, Laurak ez : zuen zer eginik. Etxepeko Tta- j kun tabeman igarotzen zituen j orduak, egunak, asteak, lagu- :

; nekin solasean. orain garagar- j : do tragoxka edaten, orain • porruari zurrupada ematen. j : Laura, biologia ikasketak balia- j I tuz, jabetu zen haren bizitzak j : goroldioarenaren antz gero eta j j handiagoa zuela. Lauraren : j gurasoek ez dute biologia ika- j j si, baina horretaz beraz ohartu j j ziren, eta txorrota ekonomikoa : j itxi zuten. Goroldioa urik gabe j : hil egiten da, eta Laurak, diru- j j rik gabe, ezin zuen Ttakunen j j bizitzen segitu. j

: Sosen beharrak bultzaturik, j j Laura gurasoen etxeko ataria j j garbitzen hasi zen atzo. Frego- : i naren ontzian lixiba botatzen j j ari zela, mutil ederra sartu zen j j atarian: garaia, beltzarana, i j begi-urdina, demasa. Propa- j j gandaz beteriko erosketa orga- j j txoa zeraman. Lixiba usainaren : j eta mutil puskaren edertasuna- j : ren poderioz, Laurakzorabio j j arina sentitu zuen. Mutilak pro- ; j paganda postontzietan sartze- ; ; ariekinzion.

; Laurak bere buruari esan ; ; zion berak fregona pasatzen j j amaitzen bazuen begi-urdinak j j propaganda sartzen baino ! j lehen, begi-urdinarekin liga- j j tzea lortuko zuela. Laurak maiz j j egiten ditu horrelako joias zen- ! ! tzugabeak bere buruarekin. ; ; Atariko zoruko marmol gorria ; ; fristi-frasta garbitu zuen, errit- j ! mo bizian, eta mutil garaiak j j baino arinago amaitu zuen j lana. Mutilari begira geratu ! zen. Mutilak, lana burutu zuela- j j rik, buelta eman zuen, Laurari ! begietara so egin zion, eta j aldegin zuen, fregatutako l ^orua haren oin handiekin ! zapalduz. Arrasto zuria utzi • zuen. Ez zen zapaten zikinke-j ria. Marmol gorriari ezin zaio ! lixibabota. •

herri aldizkariak Edume Elizondo

Ttipi-ttapa Telebista sortu da Lehen orrialdea eta laugarren eta bosgarren orrialdeetako erreportaia eskaini dizkio Ttipi-ttapa aldizkariko azken zenbakiak eskualdean sortu berri den izen bereko telebistari, «Sortu da Ttipi-ttapa Telebista» izenburupean. «Azaroko hondar egunetan jarri zen ikusgai Ttipi-ttapa Telebistaren proba-seinalea Lesakako Frain mendiko ante-natik. Orain, hasierako lan guziak pen-tsatu bezala gertatzen baldin badira, bizpahiru hilabetetan lehendabiziko emi-sioekin hasteko moduan egonen gara. Momentuz Ttipi-ttapa Telebista Bortzi-

riak eta Malerrekan ikustea da helbu-rua, eta geroxeago, bitarteko teknikoak eta ekonomikoak posible egiten dutene-an, litekeena da Saraidera eta Leitza-Goizuetara ere zabaltzea. Hemengo tele-bista izanen da Ttipi-ttapa Telebista, bertakoek egina, kalitatez dUina eta herriz herriko informazioa eskainiko duena bertakoen probetxurako. Azken finean, telebista herrikoia eta euskaltza-lea izanen da, zabala eta aniztasunaren aldekoa. Ez du inolako loturarik izanen erakunde politikoekin edota bere inde-pendentzia korapila dezaketen proiek-

tuekin. Bortzirietako alkateek eta Eus-kara Mankomunidadeak oniritzia eman diote telebistari. Berako Udalak, errate baterako, Herriko Etxean bertan lekua utzi du telebistaren estudioa muntatze-ko. Lesakako Udalak, bere aldetik, bai-mena eman dio telebistaren antena Frai-nen jartzeko».

Ttipi-ttapa-ko orriek gogora ekartzen dutenez, bestalde, «Ttipi-ttaparen modu beretsuan, Baztanen ere sortu berri da bertako telebista. Xaloa Telebista du izena eta azaroaren 18an zabaldu zituen lehen irudiak».

| ost irala, 1 9 9 8 k o ur tarr i laren 2a

Page 4: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

Bizikletak uzteko zairidutako Mafarroako leheri

aparkalekua zabalduko da lruñean

Biciclos proiektua txirrindulariei eskainitako

zerbitzu zabala da. Gaztelan Fundazioak kudeatua,

datorren astetik aitzina hasiko da lehen emaitzak

gauzatzen. Bizikletak uzteko zaindutako

aparkalekua eta horien mantenimendua egiteko

garajea zabalduko ditu, besteak beste.

TXIRRINDULA HIRIAN IBILTZEKO

garraiobide egokia ez ezik gizarteratzeko tresna aproposa ere badela oinarr i tzat ha r tuz j a r r i zen m a r t x a n Biciclos proiektua, duela urte eta hiru hilabete. Gaztelan Fundazioak kudeatua, Europako Batasune-ko (EB) Creinet p ro i ek tuan uztartua dago. Creinet ekimena-ren parte dira Nafarroako Gober-nuko Ongizate Saila, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Mer-ka ta r i t za Ganba ra . Biciclos p ro i ek tua ren a r d u r a d u n a k Samuel Armendariz eta Eneko Ast igarraga i r u n d a r r a k dira . Armendarizek azaldu duenez, Biciclos p ro i ek tua gizar teko enpresa solidario gisa eratu da, Iruñean huts asko dituen zerbi-tzu publ iko ba t eskain tzeko asmoz. Ekimenak EBtik 14 milioi pezetako dirulaguntza jaso du (560.000 l ibera inguru) , e ta ,1996an abia tu bazen ere, orain gauzatuko da. «Biciclos proiektua formazio etaparekin hasi zen duela bi urte. Oinarriz-ko errenta hartzen duten familie-tatik etorritako gazteei txirrin-dulak moldatzeko mekanika irakasten aritu gara bederatzi hilabetez, eta orain proiektuaren biga-rren zatia garatuko dugu».

Beraz, ikasitakoa martxan jartzeko garaia iritsi da. Armendariz eta Astigarraga arduradunekin batera beste zazpi lagun ariko dira lanean, goiz edo arratsaldeko txandetan. Biciclos proiektuan txirrindula erabiltzaileei eskainitako zerbitzu zabala aurreikusten bada ere, printzipioz bizikle-tak zaintzeko aparkalekua eta mantenimendua egiteko garajea bakarrik eskainiko dira. Egoitza Iruñeko Alde Zaharreko San Anton kalean dute,

49 zenbakian, eta, dena uste bezala badoa, dato-rren asteartean (hilak 13) zabalduko dute. Ikerke-ta zehatzik egin ez duten arren, herrialdean efa Iruñean bizikleta kopurua bikoiztu egin da azken urteotan, eta ondorioz, bizikletaren erabilpena asko handitu da. Hala ere, hiriburuan bizikletaz ibiltzea erosoa baino gehiago a r r i sku t sua da askotan. Iruñeko kaleetan txirrindula garraiobide bezala erabiltzea aukeratzen duenak bi arazo nagusi aurkitzen ditu. Batetik, txirrindulentzako

bide jakinik ez izatean, autoak jaun eta jabe dira hirian, eta txi-r r indu la r i ek ez du te lasa i eta seguru ibiltzeko modurik; beste-tik, bizikleta leku seguruan uzte-ko aukera gutxi dago. Gainera, Armendarizen arabera, bigarren arazoa areagotu egiten da Iruñe-ko Alde Zaharrean. «Hemen txi-rrindularekin mugitzen den jende asko dago. Mugimendua nabar-mena da San Frantzisko plazan dagoen liburutegiaren inguruan eta Gaztelu Plaza ondoan dagoen Diputazioaren egoitzan. Gero eta jende gehiago dabil bizikletan Iruñean barna, baina arazo han-diak dituzte toki on eta seguruan uzteko. Gainera, erabiltzaileak ez dira bakarrik gazteak, helduak ere asko direla nabaritu dugu».

Onura aterako dutenak, ugari

Proiektuaren arduradunen ustez egoitza Alde Zaharrean kokatzeak badu arrazoirik. Auzo horretan pedalez funtzionatzen duen bi gurpileko garraio erabiltzaileak beste auzo batzuetan baino uga-riagoak dira. Hala ere, beste inork baino traba gehiago dituzte bizi-

kleta uzteko garaian, etxeetan ez dutelako toki egokirik eta kalean uztea ar r i skutsua delako. Maiz etxebizitzak txikiak dira, trastelekurik edo garajerik gabeak, eta bizikleta etxera igotzera ausartzen denak igogailurik gabeko eskailera andana igo behar izaten du. Beraz, erabiltzailea-rentzako garraiobide baino gehiago enbarazu bihurtzen da askotan txirrindula. Beraz, traba horiek guztiak gainditzeko asmoz sortu dute Bici-closekoek aparkaleku zaindua. Nolanahi ere, ez dira auzokideak bakarrik onura aterako dutenak. Administrazio zerbitzu asko (Udala, liburutegia,

Nafa r roako J a u r e g i a , Hiz-kuntz Eskola... eta denda eta merkataritza gune asko) ber-tan edo bertatik gertu daude-nez, hainbat jende hurbiltzen da bizikletaz hara. Beraz, hel-du den astetik aurrera badute beren tresna toki seguru, txu-kun eta gordean uzteko auke-ra. Armendarizek aur re ra tu duenez, aparkalekua Iruñerri-ko erabiltzaileentzat izanen da eta garajea, printzipioz, Alde Zaharreko biztanleentzat soi-lik. Hasiera batean astelehe-netik larunbatera zabalduko dute. Astez, goizeko 8:00etatik gaueko 22 :00ak ar te , e ta l a r u n b a t e t a n 8 :00e ta t ik 14:00ak arte. Oraindik prezio-ak zehaz tu gabe d i tuz ten a r ren , bizikleta uz teaga t ik kobratuko dituzten ordainsa-riak aldakorrak izanen dira. Nolanahi ere, martxa ha r tu ahala txirrindula maiz uzten d u t e n e n t z a t t xa r t e l ak edo bonoak a te ra tzeko a smoa dute. Era berean, aurrerago auzoko bezeroari nahi duen orduan sartzeko aukera eskaini nahi diote: txartel jakin bat eta gil-tza batzuk banatuko zaizkio eta nahi duenean erabili ahal izanen du aparkalekua.

Garaje zerbitzua, berriz, ez da hara eramaten diren bizikletak moldatzeko izanen. Tailerrean makinaren mantenimendua bakarrik eginen da, ez dutelako lehian sartu nahi bizikletak molda-tzen aritzen diren dendekin. «Iruñean txirrindula moldatzeko denda asko daude, eta gu ez gaude konpetentzia egiteko. Dirulaguntza jaso dugu eta

ez dugu inor haserretu nahi», azaldu du Samuelek. Hortaz, tailerrean txirrindularen gar-biketaz, koipeztatzeaz, ahoka-duraz, eta galgak eta kanbioak estutzeaz besterik ez dira ardu-ratuko. Zabaltzen dutenean aipatu bi zerbitzuok bakarrik ematen hasiko badira ere, Bici-clos proiektua askoz zabalagoa da. Biciclos Bizikletan ideiaren ba r ruan kokatu du Gaztela-nek. Fundazioak xede jakinak ditu asmo horrekin: bizikleta garraiobide bezala hirian erro-tu bidenabar, txirrindularen inguruan kultura oso bat sor-tu.

Hori kontutan hartuz, txi-r r indu lak birziklatzeaz ere a rdura tuko dira. Emauseko Traperoekin egina dute akor-dioa. Haiek ekartzen dizkiete bizikleta puskatuak, eta kon-pondu ondotik Traperoetara itzultzen dituzte batzuk buel-tan saltzeko. Bigarren eskuko txirrindulak direnez, merkatu-ratzeko aukerak ez dira izuga-

rriak, eta beste herrialdetara bidaltzeko asmoa dute. Hori dela eta, Biciclosekoek, oraindik zehaz-tu gabe dagoen gobernuz kanpoko erakunderen baten bidez, txirrindulak ohiko garraiobide diren herrialdetara bidaliko dituzte.

Bestalde, bizikletak alokatzeko aukera ere aurreikusi dute. Neguan eskaera handirik izateko itxaropenik ez dute, eguraldi txarragatik, baina uda partean alokatuko dituzte. Horretarako Iru-ñerriko inguruetara ateraldiak eta guzti antola-tzeko aukera ez dute baztertu.

Ohitura fatta Ismael eta Eneko txirrinduzale amorratuak badi-ra ere, j ak in badaki te I ruñean autoa dela asfaltuan agintari. Gai-nera, hiriburuak berak duen zir-kulazio txarrak eta gaizki antola-tutako auzoek eta kaleek ez dute laguntzen txirrindula erabiltzaile-ko. Agintarien begirune eskasa ere gehitu behar zaio horri. UPNko alkatetzak kendu egin zuen 80ko hamarkadan bizikletentzako zego-en karr i l b a k a r r a . Hori gutxi balitz, berriki Udalak onartutako ordenantzak hainbat debeku jarri ditu txirrindularientzat: ezin dira ibili Iruñeko parkeetan, hainbat kaletan eta espaloietan barna . Zailtasunak zailtasun, bizikletak bere lekua izan dezan aldarrika-tzen jarraitzen dutenak gero eta gehiago dira Nafarroako hiribu-ruan. Duela urte batzuk sortu zen Oraintxe mezulari taldeari (bizi-kletaz aritzen dira) eta eratu berri den CCCP txirrindulari afiziona-tuen koordinakundeari gehitu zaie Biciclos proiektua. Nolanahi ere, ekimenaren bultzatzaileak baikor dira, eta den-borarekin ohiturak aldatuko direla diote. «Iruñe-an txirrindularen kultura ondurik ez dago, eta, horrelako zerbitzu bat jartzea arriskutsua bada ere, gero eta jende gehiago ateratzen da txirrin-dularekin kalera. Ez dakigu zenbat erabiltzaile izanen dituen gure gune honek. Oraingoz urte osoa egonen da zabalik, eta emaitzen arabera e rabakiko dugu nola ja r ra i tu» , aza ldu du Armendarizek.

—£> lrene Arrizurieta

Samuel j Armendariz | eta Eneko j Astigarraga j dira Biciclos i proiektuaren ; arduradunak.

j Lu is ; A Z A N Z A

Josune Ruiz

«Iruñeak

ez du batere

bultzatzen

bizikleta»

Osasun langi lea

«Bizikletari « .

oztopoak eta debekuak besterik ez dizkiote jartzen» JOSUNE Ruiz, 41

u r t eko o s a s u n langilea, Iruñeko Gaz-telu plazan harrapatu g e n u e n h e r e n e g u n goizean. Bizikletaren erabi leraz ga lde tu nahi geniola esan ge-nionean, irribarretsu e ran tzun zigun per-tsona aproposa auke-ratu genuela, bizikle-tazale a m o r r a t u da eta. Bi gurpilen gaine-an eserita, kexu ager-tu zen Iruñean bizikle-tak automobilak baino askozaz ere tratu kas-ka r r agoa j a so tzen duelako.

• Egunero erabiltzen duzu bizilkleta? Bai. Duela hamahi-

ru urte, Alde Zaharre-ra bizitzera etorri nin-tzenean, kotxea saldu nuen eta geroztik bizi-kletaz joaten naiz la-nera, Nafarroako Os-pi talera . Niretzat ez

dago bizikleta baino hoberik alde ba te t ik bes tera mugi-tzeko. Gainera, nire laguna da. Astia d u d a n bakoitzean bi-zikleta h a r t u eta paseatzera joaten naiz. Zo-ragarria da. • Zer moduz dago Iruñea t x i r r i n d u l a -rientzat?

Oso gaizki. •PioXII etorbide-an bizikleten-tzako karr i la zegoenean, era-bil tzen nuen , baina oso gaizki egina zegoen. Inork ez zuen errespetatzen,

eta probetxu politikoa a te ra ondoren segi-tuan kendu zuten. Iru-ñeak ez du batere bul-tzatzen bizikleta. La-gundu beharrean, oz-topoak eta debekuak jartzen dizkigute. • Udalordenantza

berrietan debekatu egin dute parkee-tan eta zenbait ka-

l e tan b iz ik l e taz ibiltzea. Zer irudi-tzen zaizu? Erabat kontra nago.

Zer dela eta debekatu behar didate Takone-ran lasai-lasai pasea-tzea? Normala irudi-tzen zait mukizu bat espaloi gainean ziztu bizian ibiltzen bada zerbait esatea, baina gehienak kontu han-diz eta lasai ibiltzen gara, enbarazurik egin gabe. Ni Alde Zaharre-an ere bizikletaz ibil-tzen naiz, eta ez dut uste traba egiten du-danik. Horregatik, ez dut ulertzen zertarako jartzen dituzten debe-kuak. Zentzugabeke-ria da.

• San Anton kalean bizikletak birzikla-tzeko, gordetzeko eta alokatzeko lo-kala zabaldu dute. Zure u s t e z , badu etorkizunik horre-lako zerbitzu ba-tek? Bai, seguru baietz.

Berri ona da, nik izena emateko asmoa dau-kat, ea denok elkartu-rik bizikletaren erabi-lera bultzatzen dugun. Garraiobide merke eta isila da, ez du kutsa-tzen, toki gutxi behar du... Ezdagohoberik, baina, hala ere, ez gai-tuzte errespetatzen. Aitzitik, zokoratu eta zanpatu egiten gaituz-te. Foruzaingoarekin arazoak izan ditut ba-t z u e t a n , b iz ik le tan ibiltzeagatik. Gogoan dutbehingertatua: bi-zikleta atean utzi eta foruzain bat etorri zi-tzaidan, han uzterik ez neuka la esanez. Lo-tzeko giltzarraporik ez nuenez, zainduko al zidan galdetu nion, eta berak ezetz. Kotxeak hain botere handia du, guri ez digute inolako kasurik egiten. Indu-raini eta Tourrari bai, haiei bai, baina bizi-kleta egunero erabil-tzen dugunoi , hor konpon, Mari Anton.

ostirala, 1998ko urtarrilaren 16a ostirala, 1998ko urtarrilaren 9a

Page 5: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Arabar baten gairiean:

Andoni llrrestarazu Azparrenan zukeen ezizen horien guztien mitologia izkutua

eiki, eta Azparrenan ere bazuen Landazabal-Garagaltza

ama-sendiaren sorleku agerikoa Araian.

Beste ezeren gainetik,

Andoni Karmelo ara-bako genuen, araba-rra batik bat, bere idazkiak sinatzeko erabili goitizen guz-tiek argikiro salatzen digutenez: Egino, Urtubi, Utarra, Urabain, eta bereziki, ezagunen zaigun Umandi huraxe, Araizpe-ko peñaren izena. Azpa-rrenan zukeen ezizen horien guztien mitologia izkutua eiki, eta Azparre-nan ere bazuen Landazabal-Garagaltza ama-sendiaren sorleku agerikoa Araian. Urrestarazu-Urtubi aitaren aldetiko sustraiak Gasteizta-rrak zituen ordea. 1902.eko uztailaren 16an sorturik, gaz-teren gazte lekutu zen etxetik ikasle, Arrasaten eta Gastei-zen, soldaduskarenak bahitu-rik Afrikara eraman zuen arte. Bi izan ziren beraz, Araiarrak beharrez ezagutu zituen gerrateak. Besteak, etxekoak, lantokia Madrildik Donostiara aldatu berria zuela harrapatu zuen, eta Araba gudalostean, Laredokoa arte iritsi eta iraun zuen, gartzelaratze sari. Guda osteko bizitokia Gasteizen izan zuen, arrebaren etxean, baita Frankoren aurka izku-tuan eramaniko lanen ihar-dun-tokia. Hantxe, espetxea-rena arra-oroitu zioten domaiaz, behin baino gehia-gotan, ezazoi. 1951.eko greba-ren ostean, Gasteiztik ehun kilometrotara erbesteratzeko agindu zioten, eta Iruñera jo ondorean, Paris eta Baiona izan zituen helduleku. 1979.era arte ez zen Gasteiza berriz ere itzuliko, ohi gisaz, arrebarenera. Haatik, luze joan zitzaion oraino, 1993. eko azaroaren 21ean zendu bai-tzen arabar hiriburu kuttune-an.

Euskara Gasteizen edoski zuen lehen aldikoz, Arana-Goiriren ikaspideaz baliatu-rik. Orduz geroztik, ez zuen lagako, eta batzutan bere kasa, besteetan lagundurik -

Madrilen zegoela Juan Ruiz de Escalera Maidagan, eta Donostian, Toribio Altzaga eta Maria Dolores Agirre izan ziren, besteak beste, bere ira-kasleak-, ikasle izatetik ira-kasle izatera igaro zen kontu-rateke. Gasteizen ikasle izan zituenen artean izen sonatuak ez zireri falta: Jose Angel Cuerda, Salvador Espriu, edo-ta Sanchez Carrion.

Karrikara atera zuen lehen-biziko liburua Gramatica vas-ca ezaguna izan zen, Zarauz-ko Itxaropenean, 1955.ean. Fite agorturik, beste bi argi-talpen jaso zituen, Auñamen-din 1959.ean, eta Kardaberaz Bazkunean 1976.ean. Esko-lak prestatzeko ontzen zituen zirriborroekin osatutakoa Jon Etxaide lagunari helarazi zion, eta hark argitara behar zuela iritzirik, Julio Urkixo mintegi-koengana jo zuen. Koldo Mitxelenak berak aztertuta atera zen. Gramatika honen osagarri, ber toki eta urtean, Bizkaierazko aditz erak azal-du zen. Denborak joan denbo-rak etorri, zaharkiturik gera-tua zelakoan, kasetetan grabaturiko gehigarri modu-koak argitara eman zituen 1977.ean, Euzkal-eliztiaren betebidea. 1986.ean gramati-karen laburpena atera zuen, Euzkal elizti laburra, euskara-ren ezagupen txiki bat eduki nahi dutenentzat, eta 1989.ean lehenagoko grama-tikaren euskarazko aldaera, Euskal eliztia.

Gerra aurretik Euskaltzain-diak eginiko lana goraipatu

zuen arren, ez zitzaiz-kion laket bereziki

ondorenean euskara batua sortzeko egin ziren

ahaleginak. Berauk erabili

euskarak, Azkueren Gipuzkera oso-

tuan zuen oinarria. Horregatik, euskal-

tzain urgazlea bazen ere, 1993.ean Euskaltzaindiak

ohorezko izendatzeko proposatu zionean,

honek ezetz, ez zuela nahi, eta errefusatu zion aunitzek goai-tatu goza-mizka gutiziatsuari. Ez zuen berdin jokatu, berriz, 1922.ean Euskarazaintzakoek euskarazain oso izendatu zutenean. Tartean, naski, batuaren inguruko zorioneko ika-mika mingarria: «Eta gaurko ontan euskara batua deitzendana eskeintzen digu-te, bide berri ta egokia bezela aurkeztu nahi dutena, bata-sunerako onena izango baili-tzan. Geron ustez arazo oni buruz geyegi edo da itzegin eta idatzi dana, ta batasuna-ren alde egonarren ez deritzai-gu ezinbestekoa dala ta askoz gutxiago arrapaladan eta edo-nolaz egitea». Honen inguruko kezkez mintzo, Euzkal beteki-zunak eta Euzkeraren ebazki-zun aundia agertarazi zizki-gun, 1977.ean eta 1991.ean hurrenez hurren.

Hil hurran zegoela, euskara ezin falta bere azken nahian: «Ene bizian barna burutu al-izan ditudan nere lan txikiak, Euzkadi nere aberriarentzat nolabait onuragarriak izan ditezken, ene yoran bizienak agerrarazi nai ditut; eta yain-koari Aren eskubidezkoak diran azkatas.una ta buru jabetzea eman dezaizkiola, arren eta arren, eskatzen diot, aren bizia bere egiazko euz-kal-gogoaz antolatu al deza-ken, bere izkuntza dan euske-raren edatze osoaz, euzkal-bizia egitan izan dedin ezinbesteko bidea dalarik».

P a t z i k u P e r u r e n a

Egiptoko eltzearen usaia

Karlos III Nobleak 1423an Iruñeko hirigune osoari «Pri-vilegio de la Union»

eman zion arte, Navarreria, San Zernin burgoa, San Nikolas, eta San Miguel auzoak besterik ez zituen Iruñak, beren lurpeko urtegi, dorre, harresi eta sar aterako ate haundi banarekin.

Baina, 1515eanNafar erre-sumak Gaztelarekin bat egin zuen arte. apenas burutu zen Karlos Nobleak disenatutako elkartasun harenik Iruñan. Izan ere, oinordekotza zela eta, erre-geen eta beren ahaidekoen arte-an sekulako deskalabroa bai-tzegoen. Herririk gehienak, etengabeko gerratean, kasik eskeleto huts bihurtuak; dorre eta gaztelu erorixeak; etxe hu tsak , gizonik gehienak gerran; elizak itxiak edo gerrako babes bihurtuak; landak, alo-rrak, baratzak landu gabe; ez eskola. ez gramatika, ez ofizio-tako maisu eta ez jesus: apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeri guzia, gogoak emanala zerrikeri, lapu-rreta, hilketa eta belzkeri egl-ten...

Halare, XV mendeditik honuntz, Iruñean (eta beste hirigune askotan: Zangotza, Estella, Tutfera, Gasteiz), jendea bere ofiziogunetan pilatzen joan zen, eta urteak joan ahalean: calle de las Caldererias, de los Calceteros, Cuchillerias, Buñue-lerias, Mercaderes. Saiinertas, Tornerias, Bolserias, Tecende-rias, de la Tejeria, de las Carpin-terias, de las Carnicerias, de la Zapateria, y de las Pellegerias... Horrek ez du esan nahi ordea, kale bakoitzean ofizio horretako jende hutsa bizi zenik, baina bai gehiengo nabarmena.

Horietako bat, «Peilejeria» kalea genuke, esaterako, eta hara nolatsu osatua. Laborari gutxi eta merkatari asko; batez ere: pelaireak, harginak, aro-tzak, zurginak, basteroak, kor-deleroak... eta ofizioburuak aprendiz eta morroiak berekin. Konparaziora 1770ean Jose Mugirokoak: andrea, bost

morroi aprendiz, eta neskamea; 1774ean Mielanton Olasagarrek emaztea, semea, bi alaba beltx, sei ikasle morroi eta bi neska-me. Jose Gaintzakoak bi estu-diante, bi dontzeila, bi neska-me, eta pagea. Ferrando Agoizkoak: «mujer, 4 hijas, 1 cria-do, 1 lacayo, un page, 1 donce-lla, 1 gorrona y 2 criadas». Ordurako ere izaki gorroiak!

Auzoan bazuten putzadera lurpeko bat, ur ateratzeko txi-rrika, urontzi, kate eta guzi; bai-ta kale ertzetan hiru farola ere, auzotarrek beren kargu olioz hornitzen zituztenak. Santa Ana basilikan egiten zituzten bilera guziak, auzoko buruza-giaren agindura; biografiarik gabeko santa huraxe baitzuten zaindari, eta larunbatero, «pelaire» batek edo kapelauak, biztuko zion kandela.

Auzotar guziek Pazko biga-rrenean otordu sekulakoa egi-ten zuten, baina, halako gas-tuak sortzen,. non 1665ean hamar urterako kentzea erabiki zuten. Jendeak ez etsitzen, ordez, festa harenik gabe, eta «olla de EgiptO" gustagarri haien ordez, gutxienez gazta, ogi eta ardoa ematea erabaki zuten, urte haietan ere.

Santa Ana eguneko festa, uztaren 16an. oso apala izan ohi zen. Atean elorri adaxka batzuk paratu, su haundia piz-tu bezperan eta bihamonean, eta «sonar los acordes deljuglar o tamborin para que saltase la gente, por la noche alrededor de la hogera, y de dia en torno de alguno de los pozos> , eta 1685ean meza ematen hasi ziren Santa Anaren etxeko salan.

Pellejeriako usai horrek, harimutur batzuk lotu dizkit gogoan: «Pellejero»ak barne, horko deitura euskaldun beltx asko; gure oroitzeko larruketa-riak; Santa Anarekiko jaiera, atetako elorri adaxkak, su eta ur inguruko dantzak; gure dan-bolinak, eta batez ere «Egiptoko Eltze» hori, egiaren usai gozoa zabaltzeko bildurrez edo, gexur xuriz estalirik daukaguna.

» Motxorrosolo # -i

Baremoak

ONGI ETORRIAK... MILA ESKER. EUSKARARENA BETE DU POLITIKARIAK.

Zenbaitzuk kuota ordaintzearena bestelako moldean uler-

tzen ohi dute. Irratien alorrean ere, gauza bera, lizentzien banaketa-

rako baremoak denetarako aukera uzten baitu. Egunean bost

minutuz ariko denak programazio osoa euskaraz eginen duenaren

baremo ia bera izanen baitu. Usu azalpenek ez dute mamirik, ari-

marik ere ez. Euskararen Kontseiluak ezer eginen duelakoan.

| ostirala, 1 9 9 8 k o urtarri laren 2a

Page 6: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

J 1 4 I 1

/ n i o t I p 11 ' j ) f t çj' t J

m u s i k a r i a

«Bertsolaritza indartzen ari da lMaff Xabier Legarreta aranoarrak eskuratu

berri du IV. Xalto saria. Nafarroako

eta Iparraldeko 24 urtetik beherako

bertsolariek soilik har dezakete parte

sari horretan. Legarretaren ustez,

horrelako ekitaldiak, bertsolaritza

indartzen laguntzeaz gain, aproposak

dira gazteak trebatzeko.

BRREGE BEZPERAKO PARRANDAK

loa galarazi eta logalea ina-rrosi ezinik bazebilen ere, hiztun aritu zen Legarreta biharamun eguerdi eguzkitsuan egindako hi-tzorduan. Bertsotan ofizioka jar-tzen dutenean bezala, sueltoa eta bat-batekoa izan zen haren saioa. • IV. Xalto bertsolari sariaren

garaile izan zinen Goizuetan duela gutxi jokatutako finale-an. Espero zenuen? Esperantza ez da sekulan gal-

tzen eta beti izaten da zerba i ten as-moa. Akats ba t edozeinek egin de-zake, eta bi ere bai; behin ere ez dajakiten. Gustu-ra a r i tu n in tzen eta neu re b u r u a ongi ikusi nuen . Giro ona zegoen afalondoan, eza-g u n a k ginen gehienak, eta ber-tan bildu zirenak asko animatu nin-duten.

• Nafarroako Bertsolari Txa-pelketako fina-lean aritu zara, eta Txapelketa Nagusian ere, lehen aldiz. No-la ikusi duzu zeure burua? Oso gustura. Nafarroako Ber-

tsolari Txapelketan oso gustura ibili nintzen. Finalera iristea gus-tukoa da guztiontzat eta iritsi nin-tzen. Han nahiko lan ona egin nuela uste dut, laugarren sailka-tu bainintzen.

• Bertsotan entzun zaituzte-nek doinuari garrantzi handia ematen diozula diote, eta doi-nu zaharrak dituzula gustu-ko. Zergatik? Berez ateratzen zaizu bertsota-

#

«Beti dira onak

Xalto saria

bezalakoak.

Gazteentzat

plazetan aritzeko

aukerarik ez

dago. Sariketa

horietan aukera

gehiago daude

nabarmentzeko.

Komenigarriak

dira»

#

ko garaian. Gustukoa duzuna etortzen zaizu, eta nik doinu zaharrak izanen d i tu t nonba i t gustuko. Doinu berriak baino gehiago zaharrak erabiltzen ditut eta, ahal baldin bada, beti. • Beste bertsolari gaz-

te batzuek egin mo-duan, zuk ere bertso-laritza tradizionala eta gaur egungoa uz-

tartu dituzula aipatu izan da. Beti gustatu izan zaiz-kit bertso zaharrak, eta haien haritik segitzen dut. Gaur egun bertso-lari on asko dago, eta leheñ ere baziren. Gaur egun, gainera, gazte as-ko datoz, eta ikusi da Euskal Herriko Txapel-ketako finalean zortzi-tik, Lizaso eta Egaña kenduta, beste gu-ztiak gazteak direla. Gazteak nola datozen asko gus-tatu zait.

• Ikusten duzu zeure burua handienen arte-an? Oraindik asko falta da. Nire a ldean lan asko egin dutenak franko di-ra. Ez da urte asko ber-

tsotan hasi nintzela. Handienen artean oraindik ez dut neure bu-rua ikusten, baina noizbait gerta daiteke, zergatik ez? Igual beraiek ere ez zuten pentsatuko horrela-korik.

• Nola ikusten duzu bertsolari-tza Nafarroan? Bertsolaritza indartzen ari da

Nafarroan. Orain dela urte ba-tzuetako Nafarroa-Iparraldeko txapelketei begiratuta, batez bes-te adina nahiko heldua zen. Orain gauzak aldatzen ari dira. Joan

den urteko Nafarroako Txapelke-tako finalean eta txapelketan gaz-te asko zegoen. Xalto sariketan ere ikusi da gazte dezente dagoela bertsotan aritzen dena, eta hori seinale ona da. Gero eta afizio handiagoa egotea osasungarria da. • Eskarmentua zutenek alde

egin dute. Horrek ez du he-rrialdeko bertsolaritzaren maila apaldu? Ez dakit maila jaitsi den. Nik

uste joan direnak gazteei leku bat utzi nahi zietela eta aspertu dire-lako edota nahikoa egin dutelako erabaki dutela uztea, besterik ga-be. • Iparraidekoen falta ere nabari

da. Nafarroako azken txapel-ketan batek baino ez zuen parte hartu. Bertsotan aritze-ko modu bat joan da haiekin batera? Bai. Hain daukate hizkera, ber-

tsokera eta izaera berezia. Dena dela, badatoz berriak Iparralde-tik; Amets Arzallus bera hiruga-rren izan da Xalto sarian. Oso on-dodabiltzanak badatoz. Gerora ez badute uzten behintzat, badago erreleborik.

• Horretan laguntzen dute Xal-tok eta gisa honetako sariek? Beti dira onak horrelako sa-

riak. Sariketa horiek aukera ema-ten dizute zer dakizun erakuste-ko. Bestela, gazteentzat ez dago

aukerarik herriz herri plazetan aritzeko. Aukerak bilatzen hasiz gero, sariketa bat izan beharko li-tzateke, edo txapelketa bat. Sari-keta horietan aukera handiagoa dago nabarmentzeko eta komeni-garriak dira.

• Zer du bertsotan bertute Le-g&rretak? Ez dakit. Gustukoena ofizioko

lana dut. Bakarkakoa eta pun-tuak erantzutea gustukoa dut on-do ateraz gero, baina errezen ari-~ tzen naizena ofiziotako lanean da. • Eta hobetzeko?

Dena. Beti izaten da hobetzeko

zer edo zer, eta nik dena dudala uste dut. • Eta etorkizunerako zer asmo?

Joan den urtea pisua izan da. Txapelketa asko egin dira. Lehe-nengo Nafarroako Txapelketa eto-rri zen eta gero berehala Euskal Herriko izan genuen. Atzetik Xal-to saria, eta hori bukatuta berriz Nafarroakoa dator. Aurten ez da-kit zer aterako den, ahal duguna egiten saiatuko naiz. Orain arte gustura nabil eta txapelketetan parte hartzen jarraituko dut.

—& lrene Am'zurieta

s o s i a i a Xabier Legarreta 21 urteko aranoarrak, Estitxu Fernandez eta Amets

Arzeilusi aurrea hartuta, irabazi zuen joan den abenduaren 26an Xalto bertsolari saria. Joxe Oiartzabal andoaindarra irakasle zuela, hamabost urterekin hasi zen bertsotan Goizuetako bertso eskolan. Hango taldea

desegiten ari zela ikusirik, Hemanira j'oan zen. #

Egun, Hemanin jarraitzen du. Aranoarra gutxienez astean behin joaten da Iraulio Pantaieone bertso eskolara bertsotan aritzera. Ikasteko asko duela

badakien arren, ez du hoberenen artean egoteko aukera baztertzen.

# Duela urte batzuk utzi zituen ikasketak eta aitaren enpresan aritzen da lanean, igeltsero. Lana eta bertsolaritza dela medio, egonaldirako beta

gutxi badu ere, pilotan aritzen da, ezkuz zein palaz. Parrandak ere ez ditu ahazten. Nafarra den arren, ahuntzak mehdlra jotzen duen moduan,

lanerako ez ezik, lagunekin ateratzeko ere Gipuzkoara doa beti.

| ostirala, 1998ko urtarrilaren 2a

Page 7: (ji · pada, hala ere ipuintxo bat kontatu zigun behin adiskidan- ... Mutikoa lekuk, o gisa aita alboan zeukalarik, lur eta zur zegoen, harridura gainditu ezinean. Lagun omen zirenen

Egunkaria

• ostirala • 1 9 9 8 k o urtarri laren 14a

Fermin Erbiti

Opari eta ilusioak

GEZURRA BADIRUDI ERE, AZKEN HA-

mabostaldiko ospakizunen arrazoi-aitzakia orain dela hogei men-de Belengo estalpe xume batean sor-turiko haur pobre bat omen da, baina honez gero gurea bezelako herri abe-ratsenetako guraso gehienek bertze bertsio politagoa asmatu diete bideo eta ordenadoretik mugitzen ez diren haur ederrei. Bertsio berriaren arabe-ra, ez da inon haur pobrerik jaiotzen, Olentzero. Papa Noel eta Errege Mago-ek opari pila bat eramaten baitiete munduko haur guztiei.

Gaurko gizartera egokituriko ber-tsio hau akasgabea litzateke, baldin eta jostailu denda ederrean ilusioa ere salgai balego. «Badut hamar urteko se-me ergel bezain tristea, ekarri berrogei eta hamar mila pezetako ilusioa», erra-nen lukete gurasoek. Uusioa, ordea, salgai ez dagoen gauza bakarreneta-koa denez. hamar urteko haurrak aur-ten ere ordenadore aurreratuenarekin konformatu behar izan du.

Gabonetan guraso askori bezalatsu gertatzen zaie politikoei, urte guztian ilusioa sortaraztea oso zaila dela fro-gatzen ari baitira etengabe. Biztanle gehienak agintarienganako konfidan-tza erabat galdurik ikusi eta adminis-trari lanak egitea aski dela pentsatze-ra heidu dira, eta, agian horregatik, xede nagusitzat aurrekontuak dituzte. Behin urtebetez irautea ziurtaturik dagoela ikusita ez eskatu bertzerik.

Iraganean baino etorkizunean kez-katuago dauden politikoak behar di-tugu, administrari-lanak ez ezik, poli-tiko lanak ere egiteko konpromezua bereganatzen dakitenak. Izan ere, haurren ilusioa hipermerkatuetan salgai ez dagoen bezalaxe, gizartearen konfidantza ere ez da aurrekontuak onartzearekin erdiesten. Hori guztia kontuan hartu nahi duen politiko kla-sea eskatuko nieke nik Olentzero, Pa-pa Noel, Errege Magoei, urte berriari... edo guztiei, guztien artean ere nekez lortuko baitute gizartearentzat hain preziatua litzatekeen oparia.

KONTZERTUAK

I Etxalar: Los Rosslis taldeak kon tze r tua eskain iko du bihar, 22:00etan, Herriko Ostatuan.

I Iruñea: Amaia Zubiriak kon-tzer tua emanen du Erral-doien Txokoan datorren oste-gunean, hilak 15, 20:00etan.

ERAKUSKETAK

I Iruñea: Gaztediaren Etxean 1997ko Gazte Lehiaketako komikien erakusketa dago zabalik ur tarr i laren 15era arte. Astelehenetik ostirale-ra, 1 l :00etat ik 13:00etara eta 17:00etatik22:00etara.

I Iruñea: Iñigo Manterolaren margoak ikusteko aukera dago Alkerdi aretoan urtarri-laren 15era arte. Igandetan itxita badago ere, astelehe-netik larunbatera 18:00eta-tik 21 :00ak ar te zabal ik dago.

I Iruñea: Deskalzos 72 aretoan Emakumeak eta enplegua. 1976-96 e r akuske ta dago zabalik hilaren 20ra arte. E r a k u s k e t a zabal ik dago astelehenetik larunbatera, goizez 1 l:00etatik 13:30ak ar te , e ta a r r a t s a ldez 17:00etatik 20:30ak arte.

I Iruñea: Recuerdos de Etiopia izenburupean Manolo Muñoz mendizalearen argazkiak bil-tzen d i tuen e r a k u s k e t a zabaldu da Nafarroako Kirol ' E lka r t ean . E r a k u s k e t a n Etiopiako paisaiak eta jendea ageri dira.

ZINEMA

I Iruñea: Karrikiri e lkar teak euskaraz zinemaldia antola-tu du urtarrila, otsaila, mar-txoa eta apirilerako. Zikloa Golem zinematokietan egi-nen da, eta heldu den ostira-lean, hilak 16, abiatuko da.

Lehenengo filma Alargunen gailurra izanen da 20:00etan. Sarrera 450 pezetakoa iza-nen da.

BESTELAKOAK

) Erasun: Bertso afaria eginen da bihar. Bertsotan ariko dira A.M. Peñagar ikano eta S. Lizaso.

I Iruñea: Iruñeko Alde Zaharra auzo e lka r teak h a m a i k a ikastaro antolatu ditu: dan-tzak, eskulanak, yoga, masa-jea, argazkigintza, joste, txa-l apa r t a , p i n t u r a e ta

mar razk ia , ehozir ia- lana, areto dantzak eta aerobic-a. Ikastaroak urtarrilaren 12an hasiko dira eta matrikula egi-teko epea gaur bukatuko da. Izena eman nahi izanez gero e lkar teko egoi tzara j o a n behar da: Aldapa kaleko 5 zenbak ia l l : 3 0 e t a t i k 13:30etara eta 18:00etatik 21:00etara. Bestela 21-25-26 telefonora deitu.

I Iruñea: Datorren asteazkene-an, hilak 14, Asociacion eus-kara-ren 100. u r t e m u g a z m i n t z a t u k o dira Patxi Larr ion h i s to r i a l a r i a e ta

Xabier Erize filotogoa. Hitzal-dia Zaldiko Maldiko elkarte-an izanen da 20.00etan.

I Iruñea: Cristobal Burgos ar-gazkilari a r a b a r r a k Erase una vez el bosque eta Pirineo

Jantastico diapositiba ema-naldia eskainiko du, datorren ostegunean, hilak 15, Erral-doien Txokoan 20:00etan.

> Iruñea: Ostiela! aldizkariaren zortzigarren zenbakia aur-kez tuko du te gaur , 19:00etan, Catachu taber-nan. Etortzekoak: Joan Ara-no, Iñaki Segurola eta Valen-tin Traman.

H a r r i F i c t i o n Urdirzo-Lacostini.

Aezkoan haize hegoak fal-fal-fal egiten du; ipar haizeak, berriz, fil-fil-fiL

Eta nola dagi BAGURRINberriak? ShhhhhhhhhhhMifc i