Jesus Cebollaren hitzaldia

6
HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA 1 HIZLARIA: JESUS CEBOLLA, Laudio Herriko Etxeko Hirigintza eta Ingurumen Arloko Burua. GAIA: PLANEAMENDUAREN ETA HIRIGINTZAREN EGOERA GAUR EGUN LAUDION. 1979 URTETIK IZAN DUEN BILAKAERA. MODERATZAILEA: JUAN LUIS MORAGUES (Amalur Fundazioa) BERTARATU dira hitzaldira 97 pertsona: 78 gizon eta 19 emakume. HITZALDIKO IDEIA NABARMENENAK 1/ SARRERA Argitu duen lehen gauza izan da Hitzaldi honetan hitz egiten ari dela bakarrik bere kabuzko tituluz, inola ezta ere udal funtzionario legez, eta eskatu du bere hizketaldia termino horietan interpretatzeko. Aurreratu du bere hitzaldian tratatu nahi dituen 5 ideia nagusietatik, 3 tituluan bertan jasota daudela. Arestian adierazitakoaren arabera, bere hitzaldian perspektiba historikoan, oroitzeko errazean, ipiniko du Laudio herriaren itxura aldaketa nabarmena; horretarako bere azalpenaren adibide legez plana zahar eta berriak erabiliko ditu. Proposatu du abiapuntu honetatik hastea: 1980 urtean ez zegoen, berez, kalerik, ez eta asfaltatu onargarririk, ez eta beste ezinbesteko hiri azpiegiturarik, hala nola edateko uraren hornidura eta banatzeko sareak, e.a., gaur egun baditugunak eta kalitate bikainekoak. Hori guztia egin behar izan da, beste lekuetan legez, ahalegin handiz, diruz eta denboraz. Herriko hirigintza-arazoei buruzko tailer herritarra egin nahi bada -dioenez- funtsezkoa da ikustea zein izan den udalerriaren bilakaera zehaztua; hau da, jakitea eta ezagutzea, gauzen zergatia, zergatik gauzak dauden orain dauden lekuan eta dauden legez.

description

Laudio Udaleko hirigintza eta eta ingurugiro arloaburuaren hitzaldiaren laburpena, 2012ko apirilean egindako lehen hiritar taillerretan.

Transcript of Jesus Cebollaren hitzaldia

HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA

1

HIZLARIA: JESUS CEBOLLA, Laudio Herriko Etxeko Hirigintza eta Ingurumen Arloko Burua.

GAIA: PLANEAMENDUAREN ETA HIRIGINTZAREN EGOERA GAUR EGUN LAUDION. 1979 URTETIK IZAN DUEN BILAKAERA.

MODERATZAILEA: JUAN LUIS MORAGUES (Amalur Fundazioa)

BERTARATU dira hitzaldira 97 pertsona: 78 gizon eta 19 emakume.

HITZALDIKO IDEIA NABARMENENAK

1/ SARRERA

Argitu duen lehen gauza izan da Hitzaldi honetan hitz egiten ari dela bakarrik bere kabuzko tituluz, inola ezta ere udal funtzionario legez, eta eskatu du bere hizketaldia termino horietan interpretatzeko.

Aurreratu du bere hitzaldian tratatu nahi dituen 5 ideia nagusietatik, 3 tituluan bertan jasota daudela. Arestian adierazitakoaren arabera, bere hitzaldian perspektiba historikoan, oroitzeko errazean, ipiniko du Laudio herriaren itxura aldaketa nabarmena; horretarako bere azalpenaren adibide legez plana zahar eta berriak erabiliko ditu.

Proposatu du abiapuntu honetatik hastea: 1980 urtean ez zegoen, berez, kalerik, ez eta asfaltatu onargarririk, ez eta beste ezinbesteko hiri azpiegiturarik, hala nola edateko uraren hornidura eta banatzeko sareak, e.a., gaur egun baditugunak eta kalitate bikainekoak. Hori guztia egin behar izan da, beste lekuetan legez, ahalegin handiz, diruz eta denboraz.

Herriko hirigintza-arazoei buruzko tailer herritarra egin nahi bada -dioenez- funtsezkoa da ikustea zein izan den udalerriaren bilakaera zehaztua; hau da, jakitea eta ezagutzea, gauzen zergatia, zergatik gauzak dauden orain dauden lekuan eta dauden legez.

HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA

2

Herriaren eraikuntza prozesua ulergarriagoa egiten duten inguruabar batzuk izan ditu lagun. Bilakaera hori progresiboa izan behar izan da; hori ilustratzeko adibidea bada, orain, ezinbestekoa den Zumalakarregi Etorbidea, 9 zatitan egin zena eta 14 urtetan. Hirigintzako ekimen garrantzitsu batzuen alde jokatu du kasualitateak. Horren erakuskaria izan ahal da Urquijo Marquesen administratzaileek eginiko Herriko Etxeak jaso zuen eskaintza eraikuntza multzo guztia erosteko, harik eta herriak egin behar zuen nahitaezko jabetza kentzea, bazegokion soilik Apezpikuaren Logelari -Etxe Nagusiko errepide bazterrean kokatuta zegoena eta Lamuza kalea eraikitzeko oztopo egiten zuena-, era horretan gaur egun ezagutzen dugun kalea zabaltzeko eta urbanizatzeko jabetza kentzeko beharrizana ebatzita eta konponduta geratu zelarik.

Bestalde, adierazi du eta gogoan izan du, garai hartan udal bizitzaren klima askozaz ere baketsuagoa zela, beharrizanen gaineko arreta jartzearen, lehentasunak finkatzean eta akordioak hartzearen ikuspegitik; horrek esplikatzen du lehen garai hartan talde politikoek norabide berean ibiltzea.

2/ ZERGATIK 1979 URTEAN?

Ohar printzipal eta nagusi batzuk:

1979ko apirilaren 3an udal hauteskundeak egin ziren (hilabete honetan 33 urte bete bira), lehen udaletxe demokratikoak eratzea ahalbideratu egingo dutenak; trantsizio horrek inflexio-puntua ekarri zuen eta esan nahi zuen udaletxeko bizitzan.

Laudion bazegoen garai hartan Udala Kudeatzeko Alternatiba bat -asanblada izaerakoa- herriko bizitzan aldakuntza oso handia suposatu zuena eta, bataz beste, 4 bat urte edo iraun zuena. Testuinguru hori erabakigarria izan zen herriak zeuzkan beharrizanen identifikazioa egiteko -diagnostikoa-, udaletxearen lehentasunak erabaki, ebatzi eta ezartzeko inbertsioen arloan eta ez ohiko inbertsio-iturriak lortzeko. Demokraziara aldatze horrek udaletxea presatuta harrapatu zuen Udala Kudeatzeko Alternatibak aldez aurretik egindako lanagatik, hala nola IPES Institutuak eginiko Azterlan Soziologikoagatik.

1979ko urtarriletik, Udaletxeak esleituta zeukan une hartan 1970 urtetik hasita indarrean zegoen plangintza berriro aztertzeko lana diziplina anitzeko Erredakzio Talde bat. Kontratua 1979 urte horretako uztailean formalizatu egin zen.

Plangintza arloko ekimen guztiak bateratu ziren 1983ko Planean, gaur egun indarrean dagoen planeamenduko benetako ardatza eta Laudioko hiri izaerako errealitatearena. Hobaria nabarmena da 33 urte igaro ostean.

Garai horretan, planeamendu berriaren Erredakzio Taldearen eskaeraz martxan ipini ziren hirigintza ekimenak erabakigarriak izan ziren populazioaren geroagoko garapenerako. Hirigileen talde hori kontratatu egin zuten 12 miloi pezetagatik eta Herriko Etxeari zuzendu zion lehen eskaera izan zen udal aurrekontuan gaitzeko eta kontsignatzeko partida batean beraien ordainsarien adinako ala bezainbesteko gastu

HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA

3

baliokidea, zertarako? Altxamendu topografiko -analogikoa- egiteko hirigintza-informaziorako balio ahal izango zuena eta, horren estean, jada aurreikusitako Plana gauzatzeko eta berrurbanizatzeko obra-lanak gauzatzeko edo egikaritzeko. Erabaki azkarra gastu oso eraginkor baterako.

Hizlariaren berbetan: pintorearentzako funtsezkoa bada agoarrasa edo trementina-esentziaren kalitatea, hirigileen agoarrasa izan daiteke planimetria ona edukitzea. Zorionez, erabaki horrekin udalerria irabazten atera zen. Topografia-altxamendu hori gakoa eta giltzarria izan zen ondoren egin behar izan ziren obra-lan eta kudeatze ugarien eta plangintzaren lanketa eta elaboraziorako Erabaki hori hartu zuenak bete-betean asmatu zuen eta ondo administratu zuen gastu horren garrantzitsua.

3/ EBOLUZIO URBANISTIKOA EDO HIRIGINTZA-BILAKAERA.

Laudiok, 1983 urteko udan, tramitazio eta izapideetan 4 urte ostean, bazuen plangintza berrikusita eta egokituta 1976ko Lurzoruaren Legera. 1970 urteko Laudioko aurretiko planeamenduak baimentzen zuen ibarraren proportzioz kanpoko okupazioa egitea, Areta aldetik hasi eta Gardea auzoraino, ahalbideratzen zuena lortzea, are 70.000 biztanle baino gehiago. Nolakoa izango zitekeen Laudio hori gaur egungo Laudio ibarrarekin konparatzen badugu? Ezin dugu ahaztu Laudioren ezaugarria badela lurzoruaren eskasia, badela orografia konplexuko markoa duen ibar batean. Edozein kasutan ere, bizitegi-hazkuntzako politika hori ez litzateke gaur egun posible izango, legeriagatik eta gaur egungo irizpideengatik.

Laudioko biztanleen hazkundea egon da industriak markatuta. Laudio pasatu zen 50-60 hamarkadan 4.000 biztanletik 7.300 izatera. Hurrengo hamarkadan igo zen 15.587 bizilagun izatera, eta hurrengo hamarkadan (1980) 20.896 biztanle izatera, 6.398 etxebizitzetan bizi zirenak. Gaur egun, biztanle gutxiagorekin -18.500 bataz beste baditu 2.000 etxebizitza gehiago. Guzti horietatik, 930 etxebizitza, biztanleen erroldaren ondorioetarako, hutsik daude edo okupatu barik. Badirudi datu hori, portzentajean arabera hitz eginez, konstante bat dela.

Hazkunde horren azkarraren gakoa izan zen industrializazio bizi eta handia. Geroago, Aceros desagertzea une kritikoa izan zen herriko historian, langabezia eta inflazio-indizeak oso altuak ziren hamarkadan -80koa-. Krisi hori gainditu egin zen, 1983 uholdeek eragindako krisia gainditu egin zen modu berdinean.

1979 urtea aurretik heredatutako Laudio eraikita zegoen, baina oinarrizko hiri-zerbitzurik gabe: uren hornidura, ez zuen espaloirik, saneamendu sarea bazen oso eskasa, e.a. Ideologikoki oso zatituta zegoen Udalak, aho batez, ekin zion berriro urbanizatzeari eta aldi berean, baita aho batez ere, Plana berrikustearen ondoriozko transformazioa bultzatu eta sostengatu zuen: Saihesbidea, Zumalakarregi, Latiorro, Herriko Plaza, Lamuza kalea, Landaluze, Gardea pasealekua, e.a.

1980ko udazkenean ipini zen jendaurreko erakusketan Berrikusketaren Aurrerapena eta alegazioak oso gutxi izan ziren. Ez zegoen eztabaidarik lehentasunei buruz. Bizi izandako momentuaren pribilegioetako bat izan zen finantziazioa (Arabako

HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA

4

Foru Aldundiaren ez ohiko finantziazioa). 700 miloi pezeta baino gehiagok, gauza askotarako ematen zuten.

Udaletxe demokratiko berriaren lehen neurrien arteko bat izan zen herriaren kontrol bariko hedapena eta hazkundea geldiaraztea. Garai horretakoak dira Larrazabal auzoko Landaluze kaleko HAMESAko 120 etxebizitzak, Harrobi aurreko etxe-orratza, e.a. Hedapen eta hazkunde sakabanatu eta barreiatu hori geldiarazi egin zen, lehenik, Planaren berrikustearen ondorioz, lizentziak etenda uztearekin, aspaldiko denboretatik erabiltzen ez zen zerbait, baina lege-aurreikuspen bat dena etorkizuneko Planaren betearaztea eta gauzatzea prestatzeko. Garai honetan (1980) ere, Eusko Jaurlaritzak Arau Osagarri bat onartu zuen zorroztasun juridikoa eman ziena plangintzako figurak baimentzeko baldintzei eta dokumentazioari, kasurako, urbanizazio obra-lanetarako eta lizentziak ematerako orduan.

Baita garai horretako beste adibide bat ere bada Lamuzako Plan Partziala aldatzea (hasieran 7 eraikin handi, gero, finean, egungo frontoi osteko hiru horietan geratu zirenak). Argi eta garbi, moztu egin zen erabat hazkunde barreiatua, periferikoa eta inkontrolatua, mantentzeko eta konektatzeko askozaz ere garestiagoa dena.

Jakin behar duzue eta ondo gogoan hartu ezen "herriek badute euren bizia, garatu eta hazi egin ohi dira". Hiriak badira produktu historiko bat euren "aztarna arkitektonikoan" islatuta geratu ohi dena. Hori egiazta daiteke Udalaren Web atarian eta Amalur Fundazioak argitaratutako materialetan. Ulertu egin behar duzue, hiria eboluzioan eta bilakatzen ari den produktua dela, izan ere horrek laguntzen digun onartzen dugun herri hau, hobe ulertzea eta hartutako erabakiekiko, horien onak ala txarrak izan, toleranteagoak izaten. Badaude erabaki batzuk momentu batean eztabaidatu ahal direnak eta, hala ere, denbora igaro ostean bete-betean asmatu izandakotzat islatzen direnak; herrien bizitzan alderantziz ere gertatu ohi da.

4/ “PLANGINTZA” ETA “HIRIGINTZA" ARTEKO EZBERDINTASUNA..

Ez da gauza berdina “Plangintza” eta “Hirigintza"; hirigintza osokoa, guztia, dena da eta plangintza osoko horren zatia. Ezberdindu behar da beti, dagoenaren eta aurreikusitakoaren artean, edukia eta formaren artean; eta komenigarria litzateke hori guztiz argi eta garbi geratzea, esan zuen, behin eta berriro, bere hizketaldian zehar. Plangintza tresna bat baino ez da hirigintzaren zerbitzura dagoena; bada hiria, bertako populazioa garatu eta transformatzen deneko lan-tresna. Hirigintza bere lan-tresna baino askozaz ere indartsuagoa da; are klima, geografia, orografia, historia, e.a., legezko faktoreen mende dago -Laudioren kasuan ez du biderik eskaintzen zabalkunde handietarako-.

Plangintza bada dokumentazio bat, antolatzailea eta arautzailea, aldakortasun bereziki handikoa. Laudiok lau plan orokor ezberdin baino gehiago eduki ditu. Baina jakin beharra dago HAPO ez dela plangintza arloko dokumentu bakarra. HAPOren ondoan, garapen plan, plan berezi, plan partzial ugari dago. Esate baterako, Areta: eduki du

HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA

5

Anuntzibaiko Plan Partziala; izapideak egiten ari da Landetan Plan Orokorraren Aldaketa; Gallarreko aldean eraikinen tipologia aldatu egin zuen Plan Berezia; Atxetako Partziala; 35. Etxebizitza Zonaldearen (Babes Ofizialeko Etxebizitzak, -BOE-) ordenazioa pasatu behar izan da Plan Orokorraren aldaketatik eta orain dela 12 edo 14, bataz beste, hasi zen Plan Partzialean garatzen; horrek era nabarmenean erakusten du gaur egungo hirigintza-prozesuen ezaugarria den iraupen luzea -eta kritikagarria dena-.

Ez galdu bistatik, plangintza egite-momentutik, gauzatuta ikusten den momentura arte, hots, planeatutakoa gauzatuta, tramitazio guztiak exijitzen duela denbora eta diru asko.

Baina, zer da Plan Orokor bat? Definizio onargarria litzateke hauxe: “arauzko tresna bat da bere oinarrizko helburua badena lurzorua sailkatzea eta kalifikatzea, eta aurreikustea erkidegoarentzako zerbitzu, azpiegitura eta ekipamendu egokien hornidurak, eskaintzeko hala populazio egoiliarrari bizitza kalitate jasoa nola bere lurralde barrutian egiten diren ekonomia-jardueren garapen eraginkorra eta, gainera, eraikitzearen eta lurzoruaren erabilerak arautzen ditu”.

Ikuspuntu teknikotik bada garrantzizko deskribapena. Era sinplean esanda: "bada modelo bat eta programa bat hori egikaritzeko".

Hirigintza, ostera, "bada hirien edo populazioen gogoeta, proiekzioa eta eraikuntza, normalean aldez aurretik egindako plan baten arabera, dagoen hiria edo horren zatiren bat edo batzuk garatzeko edo transformatzeko”.

Hirigintzan zerikusi eta zer eskaini handia dute geografiak, historiak, soziologiak eta, esan daiteke, gero eta gehiago ekonomiak; baita arkitekturak, ingeniaritzak, zuzenbideak -batez ere, hirigintza-zuzenbideak-, politikak -erabakien filosofia praktikoa legez- eta, azken finean, ingurumenak eta, are, osasun-zientziak.

5/ PLANGINTZAREN BILAKAERA.

1970eko Plan Orokorra.

1980ko Arau Osagarria.

1983ko Plan Orokorra.

1986an, zuzenketa xumeak 1983ko dokumentuari.

1987an hasi zen berrikusketa.

1993an lege-egokitzapena egin zen.

Indarrean dagoen 1995eko Plana 836 aldaketa baino gehiago izan dituena).

6/ EGUNGO EGOERA.

HIRITAR TAILERRAK 2012 / HIRIGINTZA LAUDION: INDARREAN DAGOEN PLANA

6

2005 urtean Udalak hasi zuen 1995 urteko Planaren berrikusketa. Agian, desiragarriagoa zitekeen itxarotea 2006 Lurzoruari buruzko Legea onartzeari. Berrikusketa egiteko hautatutako enpresa izan zen LKS Ingenieria Sozietate Koopetiba.

Aurrerapena aurkeztu egin zen 2007 urtean, dagozkion alternatiba eta aukerekin (ekimenak Saihesbidearen beste aldera, e.a.).

Atzerapenez, Hasierako Onarpenerako dokumentuaren entrega egin zen 2010 urteko martxoan. Larregi berantetsi zen hori analizatzeko eta erantzuteko, dokumentuak zeukan gabeziei buruz. “Impasse” horrek eragin du benetako paralizazioa berrikusketan.

2011ko udal hauteskundeak izan baino hiru egun lehenago, berrikusketaren enpresa esleipendunak kontratua salatu egin zuen eta praktikan esan zuen bertan behera uzten zuela lana. Azkenik, urte bereko abenduaren 23an, Herriko Etxeak gaitzetsi egin zituen bertan behera uzte hori eta beraien erreklamazioak eta erantzuna eman zien aholkularitza enpresaren bete gabetzeen aurka, epeetan eta edukietan.

Egun, gogoeta une batean murgilduta gaude, ekonomia-zikloa aldatu egin delako, adreiluaren boomari amaiera emanda. Beraz, Hiri antolamenduaren eta ordenazioaren helburuak ere aldatu egin beharko lirateke orientazioz.

Nahiz eta neketsua izan plangintza, hiria eraikitzeko teknika legez, gaur egun nagusi den joera bada Planaren onarpenerako normala dela adostasun sozial eta politikoa behar izatea, hain zuzen ere, gero eta zailagoa eta neketsuagoa delako planak onartzea, sektorean sektoreko legeek duten gero eta protagonismo handiagoagatik (urak, trenbidea, ingurumen eragina, e.a.) hala nola eragindakoen auzi-bideetara jotzeko joeraren igoera nabarmena.

Amaierako mezu legez, egokia da nabarmentzea eta adieraztea ideia hau: Laudiorako Planik onena, bere helburuei buruzko adostasun politiko eta sozial barik, paper "errea" gera daiteke eta ezertarako balio ez duena herrirako, ez bada onartuta ateratzen.