HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko...

20
146 www.argia.com/larrun H I T Z A L D I A Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat

Transcript of HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko...

Page 1: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

146www.argia.com/larrun

H I T Z A L D I A

Ramón Flecha:Kalitatezko hezkuntzadenontzatRamón Flecha:Kalitatezko hezkuntzadenontzat

Page 2: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

2 H I T Z A L D I A

RAMÓN FLECHA. 2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lansaioa, “hezkuntzako jarduera arrakastatsuak” aztertze-ko, eta jarduera horiek haur guztiengana nola helara-zi pentsatzeko.

Arazoa da (Bruselan horrela azaltzen da) hiribatean, demagun Bartzelonan, sartzen bazara bertakoospitalera, anbulatorio batera, edo Medikuntza Fakul-tatera, eta han edozein profesionali galdetzen badio-zu: gaixotasun honentzako zein tratamendu da nazio-arteko komunitate zientifikoak ebidentzia gehiendituena, emaitzarik onenak emateko? Edozein profe-sionalek badaki horri erantzuten. Are gehiago: galde-tzen badiozu tratamendu eraginkorrik ez duten gai-xotasunei buruz, esaterako, zer ari da une honetannazioarteko komunitate zientifikoa ikertzen HIESAriburuz? Baita ere badaki horri erantzuten. Irteten zaraospitale horretatik, sartzen zara ikastetxe batean, edo

Eskolari azterketa:emaitza bikainen formula

Estitxu EizagirreArgazkiak: Asier Lopez

Nolako eskolak ematen ditu nota onenak? Espainiako Hezkuntza sistemaren porroteihautsak astindu eta begiratua luzatu du mundura, puntakoak diren eskoletara: “Hartu

funtzionatzen duten ereduak eta kopiatu, ez dago beste formularik”. Bere hitzetan,informazioaren gizarteari dagokion ikaskuntza “dialogikoa” da, alegia, komunitate osoaren(irakasle-ikasle-familia-boluntario-elkarte-enpresa...) elkarrizketatik eta elkarrekintzatikikasten duena. Ikaskuntza dialogikoaren oinarriak azaldu ahala, hezkuntzaren egungokorapilo nagusiak agertu ditu. Erronka bat nabarmentzen da Ramón Flecharengan: nolalortu ikasle denak maila gorenera iristea, bat bera ere atzean ez geratzea? Aukera bakarradago: eskola, gizarteko mailak erreproduzitzeko makina izan ordez, komunitatea eta gizarteaeraldatzeko tresna bihurtuta. Proiektu eraldatzaile horiek dira “ikas komunitate” eraraegituratutako eskolak. Hauei buruzko apunteak garbira pasa dizkizugu.

Zarauzko Berritzeguneanemandako hitzaldia duzuhonakoa. Gela bete irakasle

zuen entzule Flechak. Hizlari trebeak,bost orduz izan gintuen bere azalpeneiadi, ironiaz kargatutako adibideen etagaurkotasun handiko polemikenlaguntzaz. Astebeteko formazio saioariluxuzko ukitua eman zion. Han jasotakoazalpen eta esperientziak bere ikastetxeraeramango zituen irakasle hauetakobakoitzak. Ikastaro hau baita ikastetxebatek ikas komunitateen proiektuariheltzeko eman behar duen lehenengopausoa.

Page 3: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

3R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

Lekeitioko Herri Ikastetxea ikas komunitatea da. Irudian, gela taldeelkarreragileetan antolatuta lanean, bakoitza heldu batek koordinatuta.

Hezkuntza Fakultatean, hartzen duzu edozein profe-sional, eta galdetzen diozu: gela antolatzeko zermodu daude munduan? Ez daki erantzuten. Gelarenantolaketa horien artean zein da arrakasta gehienematen duena, nazioarteko komunitate zientifikoarenebidentzien arabera? Ezta ere ez daki erantzuten.Agian galdetuko dizu zer den nazioarteko komunita-te zientifikoaren kontu hori.

Nola ez daukagun ezagutzarik, nola ez dakigunzein diren hezkuntzako jarduera arrakastatsu horiek,ahal duguna egiten goaz: gurekin egin zutena, nor-baitek hitzaldi batean esan ziguna, liburu batean ira-kurri duguna, hemengo unibertsitateko katedradunbatek esandakoa, batzuetan baita tertualialari batekesan duena ere... Niri jada hiru hitzalditan agertu zaitautore baten aipamena, eta lehen aldiz esan zidate-nean “bai, Valdanok dioen moduan...”, nik inuzente-inuzente galdetu nion “ez dakit zein den autorehori...”, eta erantzun zidaten “bai, Real Madrilen joka-tu zuena”. Eta nola irakasleen formazioa baloratzenden asebetetze inkestekin, bada Espainiako Estatukoautorerik onena Valdano da. Berak ateratzen baititupuntuaziorik onenak hitzaldietara joandako irakas-

leen artean. Noski, oinarri zientifikorik ez dagoenez,ahal dugun horretan oinarritzen gara.

Europako Parlamentuko lan saio horretan arrakas-ta gehien izan zuen ponenteak esan zuen bezala,Europan osasunerako eskubidea ziurtatuta dago, for-malki behintzat. Zeren hiritar guztiek, osasun arazo-ren bat badute, eskubidea dute erietxera joateko, etaerietxe horretan nazioarteko komunitate zientifikoakezarritako tratamendua jasotzeko. Aldiz, Europakohaurrek, ez dute formalki ere hezkuntzarako eskubi-derik. Badute eskubidea ikastetxera joateko, baina ezdute inolako eskubiderik, ikastetxe horretan nazioar-teko komunitate zientifikoak ezarritako tratamenduajasotzeko.

Hau da ideia klabea ikasketa dialogikoan, eta hauda ideia klabea ikas komunitateetan [“ikas komunita-te” eskolei buruz, ikus koadroa 6. orrian]: ikastetxehauek erabaki dute ez itxarotea tratamendu horiekderrigorrezkoak izan arte, uste dutelako euren hau-rrek merezi dutela hori jasotzea, nahiz eta oraindikikastetxe guztietara ez zabalduta egon. Horregatik daklabea ezagutzea zein diren hezkuntzako jardueraarrakastatsuak [ikus koadroa 5. orrian].

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 4: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

Iturri bakarra:Nazioarteko komunitate zientifikoa Urte asko dira Europar Batasunak ikerketa zientifikodenak batu zituela “Ikerketarako ProgramaMarko”etan. Ez dago Bruselaraino joan beharrik iker-keta horien berri jakiteko: jarri Interneteko Googlebilatzailean “European Framework Programmes ofResearch” edo CORDIS, eta bertan dugu zientifikoaden guztia, giza genoman, elektronikan, hezkun-tzan... Hori da zer den zientifikoa eta zer ez bereiztenduen iturria.

Noski, bada jendea dioena “hitzaldi batean esanzidaten ikerketa bat egin zutela...”. Zeri deitzen dioguikerketa? Ikerketa da iturri horretan dagoena, zientifi-

koa, gainerako denak ez dira ikerketak. Ni izan naite-ke unibertsitateko katedraduna, eta nik egiten dudalaikerketa bat? Zer da hori? Zer kalitate kontrol izan duikerketa horrek? Nazioarteko komunitate zientifikoandago kalitate kontrola, hor ebaluazio oso zorrotzakegiten dira, zientifikoak eta etikoak, beraz hor ezdagoen ezer ez da ikerketa zientifikoa. Oinarritzenbagara halako katedradunak esan duenean, edo hez-kuntzan oso garrantzitsua izan den pertsona batekesan duen horretan... jai dugu. Ez da oinarri zientifi-koa. Horra nire aholkua: aukeratu hezkuntzako 20autore, zuentzat erreferente izan direnak azken urtee-tan. Eta sartu CORDISen, ea horietakoren bat ageriden. Normalean ez da horietako inortxo ere egongo.Izan daitezke famatuak Pirinio inguruan, baina hortikaurrera ez.

Iturria hori da beraz, eta hor ikertzen dena argita-ratzen da hezkuntzako aldizkari zientifikoetan. Hez-kuntzako aldizkari zientifikoak, komunitate zientifi-koarenak dira. Eta aldizkari horiek ere kalitatekontrolak pasatzen dituzte. Esaterako, Harvardekohezkuntza aldizkaria erreferentzia bat da. Hiru hileroargitaratzen da, eta Googlen jarri ezkero “Harvardeducational review”, hor dituzue teoria eta ikerketaonenak.

Eta aipatutako modu horretan ikertutakoa etaaipatutako aldizkarietan argitaratutakoa irakasten damunduko unibertsitate onenetan. Eta badakigu one-nak zein diren. Niri gustatuko litzaidake esatea nireunibertsitatea dela onena, baina sartzen bazarete nireunibertsitateko webgunean, Bartzelonako Unibertsi-tatean, ikusiko duzue nola agertzen den nabarmen-duta, Espainiako Estatuko lehenengoa dela rankingdenetan, eta 190pikugarrena txinatarrek egin dutenez dakit zer rankingetan. Unibertsitate onena Harvardda. Harvarden irakasten dena oinarri zientifikokoada. Eta hezkuntzako hiru espezialitatetan (hezkuntza-ren psikologian, soziologian eta curriculumean)berriz, munduko unibertsitate onena Wisconsin da.Jo dezakezue hara eta ikusi zer den han irakastendena. Oso desberdina da Espainiako Estatuan irakas-ten denarekiko.

Adibide bat: Sandra Racionero. Badalonako ikaslebat, Bartzelonako Unibertsitatean magisteritza bukatuzuena “aparteko saria”rekin, eta gero psikopedago-gia, “aparteko saria”rekin. Batez besteko oso altuazuen, ia dena ohorezko matrikula. Bartzelonako Uni-

4 H I T Z A L D I A

Bartzelonako Unibertsitateko soziologia irakaslea Europako Batasuneko Ikerketa Programa Markoko ikerlariada. 2006ra arte CREAko zuzendari izan zen, BartzelonakoUnibertsitateko desberdintasunak gainditzeko ikerketa zen-trokoa. Argitaratu dituen liburuen artean, Compartiendopalabras nabarmentzen da, Amerikako Estatu Batuetan etaTxinan ere argitaratu dena. Autore handiekin argitaratu dituliburuak: Freire, Giroux, Macedo eta Touraine. Artikuluakargitaratu ditu hezkuntzan erreferente den HarvardEducational Review aldizkarian, eta hitzaldiak eman ditu,besteak beste, unibertsitate hauetan: Harvard, Montpellier,Seul eta Porto Alegre.

RAMÓN FLECHAH i z l a r i a

Page 5: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

5R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

� Gela talde elkarreragiletan antolatzea. Gelanbehar beste heldu sartzen dira (bat, bi, hiru...), ikas-le denak aldi berean ikasten eta elkarbizitza arazo-rik sortu gabe egon daitezen. Heldu hauek izan dai-tezke hezkuntzako profesionalak, kale hezitzaileak,gizarte laguntzaileak, boluntarioak edo familiakoak.24 ikasleko gela sei laguneko lau taldetan banatzenda. Talde bakoitza da heterogeneoa eta heldu batekgidatua. Heldu honek eragingo ditu ikasleen artekoelkarrekintzak, eta taldea koordinatuko du. Irakas-lea, gelako formazioaren gestore bihurtzen da, lautaldeetan zer egiten den kontrolatuz. Horrela gain-ditzen dira diziplina arazoak, ikasleek gehiago ikas-ten dute eta motibatu egiten dira. Talde giro bikainasortzen da, eta benetako elkartasuna pizten da ikas-leen artean. Gela osoarentzako helburuak jartzendira, ez norbanakoentzako.

� Formakuntza. Familiena, irakasleena, bolun-tarioena, eskolako gainerako langileena... Ikasleekberen inguruko denekin (ez irakasleekin bakarrik)dituzten elkarrekintzen araberakoa da ikasten dute-na. Eta elkarrekintza denak norabide berean bado-

az, hainbat hobe. Horregatik da ezinbestekoa fami-lien formakuntza.

� Lantalde mistoak. Hauen bidez ikas komuni-tate osoa eta bereziki familiak inplikatzen dira ikas-tetxearen gestioan. Denen artean adostutako helbu-ruak lortzeko sortzen dira lantaldeak. Irakasle,guraso, ikasle, herriko elkarte eta abarrek osatzendute lantalde bakoitza.

� Irakurketa dialogikoa. Elkarrizketaren bidez,hitzei eta testuei esanahia emanaz ikasten da irakur-tzen. Hau ez da eskolan bakarrik gertatzen, baitaetxean, kalean, Internetez... ere. Horregatik, ahaliketa agente desberdin gehien inplikatzea da irakur-tzen ongi ikasteko klabea. Beste ekintzen artean,tertulia literario dialogikoak egiten dira ikasleak,gurasoak, irakasleak eta abar elkartuz. Aldez aurre-tik denen artean adostutako liburua irakurri etaazpimarratzen du norberak. Tertulian elkarrizketaeta argumentazioaren bidez, informazioa aztertzeneta baloratzen da, zentzua ematen zaio eta ezagutzakritikoa sortzen da.

� Ikaskuntza dialogikoa erabiltzea.

bertsitatean psikopedagogia eginda, zer pentsatuzateratzen da? Bada munduko autorerik onena irakas-kuntzaren psikologian eta curriculumean, Ausubeldelako bat dela. Eta ikaskuntzaren ikuskera garrantzi-tsuena dela “ikaskuntza esanguratsuaren ikuskerakonstruktibista”. Espainiako Estatuko lehen pertsonada Wisconsinen onartu dutena doktoretza egiteko,eta han hasi eta bidali zidan lehen emailak, hauxezioen: “Ramón, hemen ez dute-eta Ausubel ezagu-tzen!”, eta erantzun nion “Sandra, esan nizun! 60kohamarkada bukaeratik aurrera Ausubel baztertuaduela nazioarteko komunitate zientifikoak, ez baka-rrik oinarri zientifikorik ez zuelako ikaskuntza esan-guratsuaren ikuskerak, baizik arrazakeria bultzatzenduelako, onartzen duelako beltzek gutxiago ikasdezaketela zuriek baino, eta horregatik curriculumaegokitu egin behar dela ikasle bakoitzak aurrezdituen kontzeptu eta jakintzetara”. Ikus dezazuen zeralde dagoen hemen irakasten denaren eta munduko

unibertsitate nagusietan irakasten denaren artean.Norbait oposaketetara aurkezten bada, ez egin nirikasu, ez baitu azterketa gaindituko bestela. IdatziAusubel miragarria dela, hori da-eta hemen esateatokatzen dena.

Gaur azalduko dudan denaren iturria nazioartekokomunitate zientifikoa da, ez inongo tertulialarirena,ez unibertsitateetako katedradunena... baizik, jarraidezakedan iturri bakarrekoa: nik kontratu bat dutEuropar Batasunarekin, ebaluazio zientifiko osozorrotza egiten didate, eta debekatua dut jendaurreanezer azaltzea, berau ez badu nazioarteko komunitatezientifikoak frogatuta. Medikuntzaz ariko bagina ezzinatekete harrituko, ezta? Nola joango naiz inoraesanaz elgorria sendatu daitekeela norbaitek asmatuduen tratamendu bitxiarekin? Debekaturik legoke,ez? Bada hezkuntzan ere bai. Serio lan egiten denean,debekatuta dago azaltzea nazioarteko komunitatezientifikoak frogatu gabeko ezer. Eta gainera, nire

Jarduera arrakastatsuak

Page 6: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

6 H I T Z A L D I A

kontratuak dio ezin dudala ezer azaldu, entzuten ariden edonork frogatu ez dezakeenik. Beraz, nik azal-duko ditudan ebidentzia horiek konprobatzekomoduak eman behar dizkizuet, zuek eskatzen badiz-kidazue.

Noski, hezkuntzako botere nagusiek (EspainiakoEstatuan ez dira politikariak, akademikoak baizik)interes handia dute zuek ez zaitezten iturri horietansartu. Horretarako erabiltzen duten baliabidea danazioarteko komunitate zientifikoa desprestigiatzea:“ba, lau neoliberal dira”... Berehala ikus dezakezuegezurra dela. Gehien aipatutako autorea Chomskyda, anarkista. Ez dago inolako diskriminazio ideologi-korik. Oinarri zientifikoa da baldintza bakarra, ez bes-terik.

Eta nazioarteko komunitate zientifikoak nola dakihoriek direla hezkuntzan arrakasta gehien ematenduten jarduerak? Halako herriko gelan bestelako jar-duera batzuekin sekulako arrakasta lortzen ari badira?Ezinezkoa da hori gertatzea. Zergatik? Inork esatenbadu “halako eskoletan bada gelaren antolaketahobea, arrakasta gehiago ematen duena talde elkarre-ragileek baino”, hori esate hutsarekin, sortzen da

kontratuz araututako nire obligazioa, nazioartekoikerlari talde bat bidaltzekoa gela horretara, ikustekoea egiatan emaitza hobeak ematen dituen talde elka-rreragileek baino. Eta arrakasta handiagoa ematenbadu, Europar Batasuneko zerrendatik ezabatu beharditut talde elkarreragileak, eta antolaketa berria jarri.Hori da norbaitek HIESAren kontrako txertoa asmatu,eta berarentzat bakarrik gordeko balu bezala. Beraz,nazioarteko komunitate zientifikoak osatutako jar-duera arrakastatsuen zerrenda da azalduko dudana.Arrakasta handiagoa ematen duten beste batzuk sor-tzean, ordezkatzen joango dira berriekin.

Jarduera arrakastatsuak aplikatzearen ondorioak Eskola batean, ordura arteko jarduerak ordezkatzendirenean jarduera arrakastatsuekin, emaitzak izugarrihobetzen dira. Adibidez:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikaste-txea, Virgen de Monserrat, Tarrasakoa: Irakurmena-ren ulermenean oinarrizko konpetentzia lortzenduten ikasleen kopurua:

� Eraldaketa helburu. Ikas komunitateek ezdute onartzen familiek bere egoera sozialeanjarraitzea, eta curriculuma egoera horretara egoki-tzea. Testuinguru soziokulturala eraldatzea bila-tzen du ikas komunitateak. Vigotsky, Rousseau etaPablo Freire-ri jarraituz, ikasleek bere inguruarekindituzten elkarrekintzak eraldatzea eta denak nora-bide berean bideratzea da ikasketa arrakastatsura-ko giltza. Jarduera arrakastatsuak erabiltzen dituzteikas komunitateek (ikus 5. orrian jarduera arrakas-tatsuen koadroa).

� Egituretan denen parte-hartzea. Agentedenen (irakasle, familia, ikasle, boluntario, elkar-te...) elkarrizketan oinarritzen da ikastetxeko egi-tura. Agenteek benetako parte-hartzea dute ikaste-txearen helburuetan eta eguneroko jardueretan.Hona ikas komunitateak antolatzeko ematendituen hiru urratsak:

� Ametsa. Ikastetxe batek erabakitzen dueneanikas komunitate bihurtzea, lehenik amets bat irudi-katzen du: gure seme-alabentzat nahi dugun ikaske-ta haur denentzako izan dadila. Baita haur txiro,etorkin edo beste kulturakoentzat ere. Planteamen-dua ez da “datozen familiekin ea zer egin dezake-gun”, baizik “ikasle hauek aurrera ateratzeko beharden guztia egingo dugu”. Helburu horri ametsa dei-tzen zaio, mugimendu hau Martin Luther King insti-tutuko irakasle afroamerikarrek hasi zutelako, “Ihave a dream” leloa bere eginaz. Ametsa komunita-teko agente denen artean definitzen da: irakasleak,familiak, ikasleak, elkarteak, sindikatuak...

� Lehentasunak. Behin ametsa zehaztuta, epelabur-ertainean amets handi horren zer puska lortu-ko den zehazten da.

� Lantalde mistoak. Lehentasunak jarrita, horiekgauzatzeko lantaldeak sortzen dira (jarduera arra-kastatsuen koadroan duzu hauen deskribapena).

Ikas komunitateak

Page 7: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

7R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

2001 urtean 2006 urtean

2001ean erabaki zuten ordezkatzea egiten ariziren jarduerak, arrakastakoengatik. Emaitzarenhobekuntza hori lortu daiteke edozein eskoletan,hezkuntzako jarduera arrakastatsuak aplikatzenbadira.

Jarduera arrakastatsuen zerrenda horrek, emai-tzetan hobekuntza handiagoa edo txikiagoa ematendu, gehiago edo gutxiago aplikatzen badira. Besteera batera esanda: sendagilearengana bazoaz, etaesaten badizu “egin behar duzuna da ez erre, ezedan, ez koiperik jan, 7.500 pauso egin egunean...”badago jendea dena batera egingo duena lehenegunetik, eta horien osasunak asko egingo duhobera. Beste batzuek esango dute “ni pixkanakahasiko naiz, erretzeari uzten saiatuko naiz lehenik”.Kasu horretan ere hobetzen da horien osasuna,baina mantsoago eta gutxiago. Hezkuntzan berdin,eskola batek bere buruari “ikas komunitate” izenajarri diolako ez da ezer hobetuko, kontua da zer jar-

duera arrakastatsu aplikatzen dituen. Jardueradenak batera jarri dituenak martxan, adibidekoeskola honek bezala, berehala jasoko ditu emaitzaaskoz hobeak. Garrantzitsua dena da, jarduerabakarra egin edo denak egin, ongi egin daitezela.Ni sendagilea banaiz eta aspirinak errezetatzenbadizkizut, eta “aspirinak” dioen potea ematenbadizut, sendatzen duena ez da aspirinen etiketa,barruan daramana baizik. Zuk potea beste zerbaitezbetetzen baduzu, nahiz eta aspirinen etiketa jarri,izorratu gara. Beraz, jarduerak egin behar dira ongi,nazioarteko komunitate zientifikoaren oinarrienarabera. Ez diezaiegun izena jarri ez diren gauzei.

Noski, batek ikusten duenean grafiko hau,Espainiako Estatuan idazten den teorietatik begira-tuta, ondorio okerrak ateratzen ditu; ez delakooinarri zientifikoekin idazten. Espainiako Estatuanhezkuntzako “adituek” zera esaten dute: gelabatean %10etik gorako etorkin kopurua badago,maila jaitsi egiten dela. Irakur dezagun grafikoaikuspegi horretatik: hemen maila jaitsi beharreanigo egin bada, da etorkin kopurua jaitsi egin delako%10az oso azpira. Bada ez: maila igo egin zen, etor-kin kopurua igotzearekin batera. 2001ean ikasleen%12 zen etorkina, eta 2006an %46.

Jada duela hamarkada batzuk nazioartekokomunitate zientifikoak frogatu zuenez, ikasketeta-ko arrakasta ez dago ikasleen etnien baitan. Jardue-ra arrakastatsuak aplikatzearen baitan dago. Baina

“Nola izango diragarrantzitsuak

prozesuak,garrantzitsuak emaitzak dira!

Prozesuak garrantzitsuak dira,emaitza onak ekartzen badituzte.

Ez dut irudikatzen inor joatendenik bihotzeko ebakuntza egitera

pentsatuz ‘ez, garrantzitsuaprozesua da, ez emaitza’” Noam Chomsky da nazioarteko komunitate

zientifikoan autorerik aipatuena.

Page 8: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

nazioarteko komunitate zientifikoan, kode etikoakoso argi daude. Bada denbora nazioarteko komuni-tate zientifikoak esaten duela gezurra dela etorkinkopuruak maila jaisten duenik, eta ez hori bakarrik,planteamendu hori arrazista dela gainera. Gezurhorrek oso ondorio argiak ditu: “adituek” lotzenbadute eskola porrota etorkin kopuruarekin, logi-koa da herritarrek esatea “etorkin gehiegi” daudela.Zergatik esaten dute Espainiako Estatuko “adituek”%10etik gora etorkinekin maila jaitsi egiten dela?Asmatu egiten dute, gainerako guztia bezala. Herri-tarrek esaten dute, “noski, adituak dira, eta gaineratelebistan agertzen diren adituak...”, eta jada zilegi-tasuna aitortzen diete, erabat ez-zientifikoa dena.Aditua aditu da, zuri zergatia azaltzen baldin bada-ki, eta zer ebidentzia dituen azaltzen badizkizu. Etabestela, ez da aditua.

Harvarden, munduko arrakastarik gehien lortzenduten zentro guztietan, kontrakoa pentsatzen dute.Bere eskola guztietan (hezkuntza, osasuna, ekono-mia...) bulego bat dute, helburu bakarrarekina: gelabakoitzean egon dadila ahalik eta heterogeneota-sun gehien. Egon dadila oso kultura desberdinekojendea, oso klase sozial desberdinekoa, oso aukera

sexual desberdinekoa, oso bizimodu desberdine-koa... Harvarden ez zara sartzen Batxilergoan atera-tako noten batez bestekoagatik. Beraz, ez dituztebilatzen akademikoki “onenak”. Han sartzeko oina-rrian bi gauza frogatu behar dituzu: bata da konpe-tentzia, baina ez froga batean. Institututik botatakojendea ere onartzen dute, jende asko dagoelakoinstitututik botatakoen artean askoz konpetentea-goa dena ohorezko matrikula atera duena baino.Eta frogatu behar duzun bigarren gauza da, zereskaintzen diozun zuk taldeari besteek ez dutenik.Alegia, zer dibertsitate ekartzen diozun taldeari.Espainiako Estatuan dagoen ikuspegiaren kontra-koa da. Eta zergatik egiten dute hori Harvarden?Inteligenteak direlako. Eta nola inteligenteak diren,badakite eta esaten dute eta idazten dute informa-zioaren gizarteko pertsona talde guztiak izangodirela heterogeneoak, guztiak. Edozein enpresakizango ditu langileak kultura desberdinekoak, klasesozial desberdinekoak, aukera sexual desberdine-koak, erlijio desberdinekoak. Eta esaten eta idaztendute: “Talde heterogeneo horretan ongi bizitzekoeta talde hauek lideratzeko pertsona kapazak sor-tzeko modu bakarra hauxe da: haurreskolatik hez-

8 H I T Z A L D I A

Diapositiban literatur tertulia dialogiko bat ikusten da. Goi mailako literaturlanak irakurtzen dira saio hauetan, maila sozial guztietako jendeak izan dezansarbidea gorengo kulturara.

Page 9: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

9R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

tea etorkizuneko taldeek eta enpresek izango dutenheterogeneotasun bera duten geletan”. Horrela lor-tzen da jende konpetentea. Baina justu EspainiakoEstatuan hezkuntzaz idazterakoan erabiltzen denikuspegiaren kontrakoa da.

Duela urte batzuk Bartzelonara etorri zen Har-vardeko irakasle bat. Bi gairekin etorri zitzaidan:“Ramón, ikusten dut hemen garrantzi handia ematendiozuela beste kulturei buruzko formazioa emateari;han egiten duguna da txiki-txikitatik bizi daitezelakultura horiekin”. Askoz garrantzitsuagoa da umeaklagun senegaldar bat izatea bi urtetatik, eta ez ego-tea zuritxoz inguratuta 23 urtera arte, eta gero ema-tea Senegalgo kulturari buruzko formazioa. Hori dadesberdintasuna. Horrela egiten ditugu pertsonakonpetenteak. Atera zidan beste gaia, hasieratik tru-fatuz: “Ikusten dut sekulako polemika duzuela biazterketen artean, selektibitatea eta errebalida. Zerda bakoitza?”. Azaldu nion, eta esan zidan “zer bimodu txar hautaketa egiteko! A zer talentu pila gal-duko genituzkeen Harvarden horrela egingo bagenuhautaketa”. Eta trufa handiagoz gaineratu zuen “etagainera ikusi dut esaten duzuela azterketa bat ezke-rrekoa dela eta bestea eskuinekoa!”. Nola ez dagoenerreferentzia zientifikorik, eta zerbaitez eztabaidatubehar denez, jartzen da azterketa bat ezkerrean etabestea eskuinean, eta badugu giroa berotuta puskabaterako. Iristen gara halako astakeria ere esatera:motibazioa ezkerrekoa dela eta esfortzua eskuine-koa. Edo emaitzetan arreta jartzea eskuinekoa delaeta prozesuan arreta jartzea ezkerrekoa. Eta horrela-ko beste hamaika gauza.

Oinarri zientifikoarekin saiatzen gara pertsonakonpetenteak sortzen, eta ezin ditugu pertsonakonpetenteak lortu ez bada pertsona talde anitze-tan. Ezinezkoa da gaurko gizarterako. Beraz, anizta-suna badago gelan eta jarduera arrakastatsuak era-biltzen badira, ikasketa maila igo egiten da. Bainanahiz eta aniztasuna egon gelan, porroterako jar-duerak erabiltzen badira, jaitsi egiten da ikasketamaila.

[Diapositiba bat erakutsi du] Hau da Mina auzoa,Kataluniako marjinalena, eta bertara etorri zirenHarvardekoak, auzo horretako pertsona bat aukera-tzera. Bartzelonako beste unibertsitate batzuek esa-ten duten bitartean, “ez, ez, ez dadila Mina auzokoinor etorri!”.

Espainiako Estatuko emaitza akademiko kaskarrak Hiru hilero Harvardeko hezkuntza aldizkariak mun-duko eskola arrakastatsu bat nabarmentzen du. 80urte hauetan Espainiako Estatuko eskola bakarranabarmendu zuen, lehen ikas komunitatea izanzena: La Verneda-Sant Martí.

Nola Espainiako Estatuan ez ditugun oinarrizientifiko horiek jarraitzen, ditugun emaitzak ditu-gu. Duela urte eta erdi Zapaterok aldarrikatzenzuen Espainia egon zedila PISAko azterketetanlehen hogeien artean, munduko zortzigarren poten-tzia ekonomikoa delako. Baina hezkuntzan, ez dazortzigarrena: are gehiago, konforme gara batezbestekoan bagaude, eztabaidatzen dugu ea batezbestekoan ba ote gauden edo ez. Irakurketan,2003an, 23.a izan zen Espainia. Kongresu bateannintzen, eta autonomia horretako kontseilariak esa-ten zuen: ez gaude behar genukeen lekuan, dikta-duraren 40 urteko atzerapena daramagulako. Etaoraindik 25 urteko demokrazia dugu, ez dugu den-borarik izan errekuperatzeko. Hori horrela balitz,esan nahiko luke hiru urte beranduago 21. edo 20.postuan beharko lukeela Espainiak. 2006an, aldiz,35. zegoen. Zorionez, orain aitzakietatik emaitzakhobetu nahi izatera pasatzen ari gara.

Emaitzak hobetzeko bide bakarra dago, ezdaude hiru, gainerako zientzia eta lanbide guztietanbezala: duela pare bat urte, Espainiako prentsa

“Europan aspaldidanikez dira arikonpetentzien

garapenarekin. Orain hezkuntzakojarduera arrakastatsuekin ari dira.Alegia, zer jarduerekin garatzen dirakonpetentzia horiek eta zerekin ez.Konpetentziak garatuta daudeEuropan, kopia ditzagun eta kito.Eta zentratu gaitezen jardueretan”

Page 10: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

10 H I T Z A L D I A

denetan agertu zen, “Kanarietako erietxe batek, hil-kortasun tasa bikoitza duebakuntza mota batean ,Europako gainerako herrialdeekin alderatuta”.Mundu osoak erreakzionatu zuen, eta esan zuten,“utzi diezaiotela ebakuntza horrela egiteari eta egindezatela emaitza hobeak lortzen dituztenek bezala”.Bide bakarra hori da. Hezkuntzan ere berdin, ikusinola egiten duten emaitzarik onenak dituztenek, etaberdin egin. Ez dago besterik. Egiten den beste guz-tia, porrot ziurra da. Hezkuntzan erresistentzia askodago. Batzuek esaten dute: “Hori diskurtso bakarrada! Eredu bakarra!”. Irudikatzen duzue Kanarietakoerietxearen kasuan horrela erreakzionatu izana?“Hori eredu bakarra da, mediku bakoitzak egindezala ebakuntza bere estiloan!”. Pentsamendu ire-kia bailitzan aurkezten da, zientifikoki eta etikokiinpresentablea dena. Egin behar da emaitza onakematen dituena. 2003an Espainiako Estatuan orain-dik beste esaldi famatu horren oihartzunak entzutenziren: “Garrantzitsua ez da emaitza, prozesua bai-zik”. Hamabost urtean egon gara horrekin. Nolaizango dira garrantzitsuak prozesuak, garrantzitsuakemaitzak dira! Prozesuak garrantzitsuak dira, emai-tza onak ekartzen badituzte. Ez dut irudikatzen inorjoaten denik bihotzeko ebakuntza egitera pentsatuz“ez, garrantzitsua prozesua da, ez emaitza”. Ikusizer egin duten euren seme-alabekin, garrantzitsuaprozesua zela idatzi zutenek. Ikusiko duzue emai-tza onak bilatu dituzten edo ez. Autonomia erkide-goetan, 2003tik 2006ra eman da irakurketan inoizkoatzerapausorik handiena. 2006an iritsi zen PISAazterketetara lehen LOGSE belaunaldia, hezkuntzaosoa LOGSEn jaso zuen ikasleria.

Espainiako irakaskuntzaren bilakaeraHona azken hamarkadetan Espainiako Estatuanegon diren ikaskuntza ikuskera nagusiak [ikus koa-droa 11. orrian]:

Eskola zaharra 1970. urtera arte egon zen. Urtehorretan iritsi zen Hezkuntzako Lege Orokorra.Lege horrek jarri zuen Oinarrizko Hezkuntza Oro-korra (OHO) 6 urtetik 14ra, eta hortik aurrera Batxi-lergoa edo Lanbide Heziketa. Orduan bihurtu zenirakasleen formakuntza unibertsitateko karrera,magisteritza eskoletan. Orduko ikuspegia hauxezen: irakasle ona da bi gauza dakizkiena; batetikgaiaren ezagutza, eta bestetik didaktika edo meto-

dologia, gai hori pertsona denengana iritsarazteko.Ikuspegi oso didaktikoa eta metodologikoa zen.Esaterako, irakurketarako, arreta asko jartzen zenmetodologian. Ea globala den, edo fonemikoa...Hor zegoen gakoa.

Horregatik, magisteritza unibertsitateko karrerabihurtu zenean, 1971n, didaktiken arabera antolatuziren magisteritzako espezialitateak. Ideia zera zen:Batxilergotik nahiko ezagutza ekartzen dute, dema-gun, matematiketan, eta unibertsitatean matemati-ken didaktika erakutsiko diegu. Eta gero esan zen“Batxilergoko irakasleekin berdin, pentsatu behardugu hauei didaktika nola eman, eta hori antolatubitartean, jarriko dugu martxan, etxe barrurakobalio duen zertxobait, deituko dioguna CAP”, zei-nak bi edo lau urte iraun behar zituen, eta 30 urte-tik gora daramatzan. Eta hor dugu Espainiako Esta-tuko Batxilergoko arazo larrietako bat: ez delaezarri Batxilergoko irakasleen formaziorik. Orain aridira saiatzen...

Ikuspegi horrek poso nahikoa utzi du gugan.Esaterako, garbi utzi nahi dut irakurketako arrakas-tak ez duela zerikusirik inongo metodologiarekin.Zerikusia du beste gauza batzuekin. Baina Espainia-ko Estatuan jarraitzen dugu fundamentalismo meto-dologikoekin.

Geroago, garapen curricularrak iritsi zirenean(lehenik Katalunian 1981ean), zeinak sorrera emanzion LOGSEri, sartu zen, zoritxarrez, ikaskuntzaesanguratsuko ikuspegi konstruktibista, zeina gai-nerako estatuetan atzera bota zuten hemen sartubaino lehen, aplikatu zuten estatuetan ekarri zuela-ko eskola porrota, ezberdintasunak, ghettoak, arra-zakeria...

Beste ikuskera bat, Stanforden 1971n egina, etaoso positiboa izan zena, ikaskuntza kooperatiboada. Ikaskuntza esanguratsuak segregazioa legitima-tzen zuen bitartean, ikaskuntza kooperatiboak taldeheterogeneoak bultzatzen zituen, eta maila eta izae-ra anitzeko ikasleek kooperatzen dute ikaskuntzan.

Segregazioa badakizue zer den, adibidez institu-tu bat bost adarrekoa, A-B-C-D-E gelekin, eta Egelan baztertutakoak egotea. Beste segregaziomodu bat da, 20 urteko esperientzia duen irakaslea,bere gelako 24 ikasleetatik 19 errazenekin geratzea,eta bost “zailak” bidaltzea iritsi berri den irakaslehasiberriari. Beste segregazio modu bat da mailaren

Page 11: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

11R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

araberako talde malguak egitea... Ikaskuntza esangu-ratsuak hori dena legitimatzen zuen, kooperatiboakez.

1981ean ikaskuntza esanguratsua beharrean koo-peratiboa egin balitz, gaur egun Espainiako Estatukoirakaskuntzaren egoera beste bat litzateke. Gertatzendena da, orain ikaskuntza kooperatiboa egitea, 30urteko atzerapenarekin joatea dela. Ongi dago, hobeda 30 urteko atzerapena eramatea 50ekoa baino.Baina hobe da egitea gaurko gizarteari erantzutendion ikaskuntza, emaitza hobeak ematen dituen bestebat ateratzen den arte. Eta beti egin behar da emaitzaonenak ematen dituena.

Zertan ezberdintzen da ikasketa dialogikoarenkontzepzioa aurrekoetatik? Bada, ez dagoela eginaaurrekoak bezala gizarte industrialean, baizik infor-mazioaren gizartean. Gizarte honetarako ikaskuntzaikuskera da. Eta gaur badakigu ikasleak ikastenduena ez dela bakarrik irakaslearekin eta beste ikas-

leekin duen harremanen araberakoa, baizik pertsonaguztiekin dituen elkarreragin guztiek dutela zerikusia.Eta hauen artean ezinbestekoak dira familiak. Hori ezgenekien lehen, aurreko ikuskerak egin zirenean.Esaterako kooperatiboan, kontua zen nola berranto-latu gela irakasle eta ikasleekin, hobeto ikasteko.Gaur egun, nazioarteko komunitate zientifikoak esa-ten du “ez, irakaskuntzan inplikatu behar dira pertso-na guztiak”. Ezberdintasun hori klabea da.

Eskolaren egitura dagoen horretan uzten dugu-nean, gizarte industrialean sortu bezalaxe, eta koope-razioan antolatzen dugunean ikasleen ikasketa, ikas-kuntza kooperatiboa egiten ari gara. Ikaskuntzangainerako pertsonak sartzen ditugunean, familiak,boluntarioak, beste profesional batzuk, Internet...ikaskuntza dialogikoa egiten ari gara.

Komeni da botika pote bakoitzak barruan eramandezala azalean jartzen duen substantzia. Bestela adul-terazioan erortzen gara, nahasteetan.

IKASKUNTZA Eskola zaharra (gizarte industriala)

Ikaskuntza esanguratsua(gizarte industriala, 1962)

Ikaskuntza kooperatiboa(gizarte industriala, 1971)

Ikaskuntza dialogikoa (informazioaren gizartea)

AKTOREAK Irakasleak eta ikasleak Irakasleak eta ikasleak Irakasleak eta ikasleak Irakasleak, ikasleak, familia, boluntarioak...3

IKUSKERA positibista konstruktibista komunikatiboa

OINARRIA

Errealitatea gizakiengan-dik independentea da, ezdu baldintzatzen gureezagutzak eta erabilerak.Adibidea: mahaia mahaida, pertsonek ikustendugunetik at.

Errealitatea gizarte eraikuntzabat da, pertsonek ematen dio-

ten esanahien araberakoa.Adibidea: mahaia mahai da,jateko egokia deritzogulako.

Errealitatea pertsonen eraikuntzabat da. Esanahia pertsonen arteko

interakzioen araberakoa da.Adibidea: mahaia mahai da, adosjartzen garelako jateko erabiltzeko.

ENFASIA Metodologian enfasia. Aurretiazko ezagutza eta kon-tzeptuetan enfasia.

Kooperazioan enfasia. Norabide guztietan enfasia.

FORMAKUNTZAIrakasleak prestatzendira. Irakatsi behar dituz-ten edukietan eta meto-dologietan formatzendira.

Irakasleak prestatzen dira. Ikasprozesuetan hezitzen dira, etapertsonek esanahia sortzeko

duten moduan.

Irakasleak prestatzen dira.Irakasleak, familiak eta bolunta-rioak prestatzen dira. Esanahiaksortzeko interakzioen bidez per-tsonek eta taldeek nola ikasten

duten lantzen da.

DIZIPLINA IKUSPEGIA

Ikuspegi pedagogikoa. Ezditu behar adina kontuanhartzen ikuspegi psikolo-giko eta soziologikoak.

Ikuspegi psikologikoa. Ez ditubehar adina kontuan hartzen

ikuspegi pedagogiko eta sozio-logikoak.

Ikuspegi diziplinartekoa: kontuanhartzen ditu pedagogia, psikolo-gia, soziologia eta epistemologia.

ONDORIOAKKultura homogeneoainposatzeak desberdinta-sunak erreproduzitu etasortzen ditu.

Testuinguruko desberdintasu-nak kontuan hartzen ez dituenaniztasunak, desberdintasunak

handitzen ditu.

Testuingurua eraldatzea eta des-berdintasunak errespetatzea diraberdintasunean hezteko oinarriak.

Page 12: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

12 H I T Z A L D I A

Talde elkarreragileetan, irakasle eta ikasleezgain, beste pertsona batzuek parte hartzen dute.Baina ikaskuntza dialogikoa egiten duten eskoletan,aldaketa bakarra ez da geletakoa, baizik familienformazioa, familien parte-hartzea irakaskuntzan...

Irakurketara itzuliz: irakurketan dugu arazorikhandiena. Maila oso baxua dugu eta gainera atzera-ka goaz. Polemika metodologikoak oso ongi daude,baina horiek eskola arrakastarekin lotzen direnean,negargarriak dira. Ikasleak inplikatzen badituguelkarrekin irakur dezaten, ikaskuntza kooperatiboaegiten ari gara, eta oso positiboa da. Baina irakur-ketako arrakasta lotua dago ikasleekin harremanaduten pertsona guztiak inplikatzearekin. Edozeinmetodologiarekin, talde elkarreragileak egiten badi-tugu irakurtzen ikasteko, tertulia literario dialogiko-ak egiten baditugu ikasleekin eta euren familiarre-kin [ikus koadroa 5. orrian], programatzen baduguirakurketa etxean, inplikatzen baditugu beste per-tsona batzuk Internet bidez irakurketaren ikaskun-tzan... ikasketa dialogikoa egiten ari gara. Gelakoegitura mantentzen badugu, ikaslez eta irakaslezbakarrik osatua, ikaskuntza kooperatiboa egiten arigara.

Nire ikastetxea oraindik ikaskuntza esangura-tsuan badago, ez da hobea pausoz pauso joatea etalehenengo ikaskuntza kooperatiboarekin hastea?Ongi, baina orduan ikaskuntza dialogikora iristenzarenerako, asmatuta egongo da beste ikaskuntzaereduren bat. 30 urteko garbigailua badaukat,oraingoa erosi beharrean duela 20 urtekoa erostenbadut? Bai, aurreratu duzu, baina beti zoaz 20 urte-ko atzerapenaz.

IKASKUNTZA DIALOGIKOAREN PRINTZIPIOAK1. Berdintasunezko elkarrizketa Gizarte Zientzietan eta horien barruan Hezkuntza-koetan aipatuena den teoria Jürgen Habermas-enada, “ekintza komunikatiboaren teoria”. Habermasekdio giza harremanak oinarritzen direla xede edoasmoetan. Beti nahi edo bilatzen dugu zerbait.Orain ikusiko dugu noiz diren xede horiek boterez-koak eta noiz diren baliozkoak. Boterezkoak dira,indarkeria fisiko edo sinbolikoan oinarritzen dire-nean. Adibidez, nik errezetatzen dizut botika bat, etazuk galdetzen didazu “zergatik hartu behar dut?” etanik erantzuten dizut “medikua naizelako”. Ez naiz

xede hori indarkeria fisikoan oinarritzen ari, ez zai-tut joko, baina nire xedea oinarritzen ari naiz nireestatusean. “Aditua” naiz. Beraz, indarkeria sinboli-koa erabili dut. Baina badira xede batzuk baliozko-ak direnak. Horrek zer esan nahi du? Bada, xedeagauzatzea edo ez, ez dela oinarritzen indarkerian,baizik ekintzan inplikatutako pertsonek xede horriematen diogun balioan. Horregatik, zuk botika hauhartzea nahi badut, zuk “zergatik?” galdetzean nik ezdut estatusera joko. Nik azalduko dizut prospektuanduen osagaia, eta zuri egindako analisian agertudela bakteria zehatz hau, eta osagai honek erasotzenduela bakteria hori. Hortik aurrera zuk zure iritziaduzu, agian esango duzu alergia diozula osagaihorri. Orduan beste osagai bat bilatuko dugu, etabiok ados gaudenean gauzatuko da xedea.

Ikusiko dugu nola ikertzen den Europar Batasu-neko Programa Markoetan. Hau da bilera bat [dia-positiba erakutsi du] kulturartekotasun proiektubatena, batez ere ijitoei buruzkoa. 2004ko martxoanegin zen, Parisen. Eta zuzendaria ari da hizketan,Michel Wieviorka, kulturartekotasunean maila aka-demiko eta estatus gorena duena Europan. Berakematen du mestizajearen kontzeptua, ordura artekomunitate zientifiko horretan zegoena: “Frantzian,arabiarren immigrazioaren ondorioz sortzen diraidentitate mestizoak, %50 frantziar eta %50 argeliardiren pertsonak”. Europako ikerketa maila gorene-ko lan taldea dela esan dut, eta beraz, badakizue,talde hori heterogeneoa dela. Heterogeneoa ezbalitz, ez luke mailarik. Eta bada ama ijito bat, eta

IKASKUNTZA DIALOGIKOAREN PRINTZIPIOAK

1.- Berdintasunezko elkarrizketa 2.- Adimen kulturala 3.- Eraldaketa 4.- Dimentsio instrumentala 5.- Zentzua sortzea 6.- Elkartasuna 7.- Berdintasuna desberdintasunean

* Flechak hitzaldian 4 aztertu zituen, denbora ahitu egin baitzitzaion.

Page 13: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

13R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

erantzuten du: “Ez naiz %50 frantziarra eta %50 iji-toa, Frantziako pertsona orok dituen eskubide etabetebehar berberak ditut, eta %100 ijitoa erebanaiz”. Hamaiketakoan ijito horrek esan zion Wie-viorkari: “Aizu, zuk hauteskundeetan bozkatzenduzunean zure botoak 1 balio du, ezta? Eta nirebotoak zer balio du, 1 ala erdia? Beraz, zu bezainfrantsesa naiz”. Nortasunen kontzeptu honek dio ezdugula %100 banatzeko, baizik dugula %100a nahiadina bider erabili dezakeguna. Zein izan zenMichel Wieviorkaren erreakzioa?

Datu garrantzitsu bat eman dizuet: Wieviorkapertsona inteligentea da. Beraz, badakizue ez zuelaegin irakasle baldar batek egingo lukeena: “Ez dida-zu ongi ulertu, ez dut ongi azaldu, berriro azaldukodizut”. Irakasle inteligente batek entzun egiten du,eta esan zion: “Orain arte ez genuen argumentuhori entzun, eta behartzen gaitu mestizajearen kon-tzeptua birplanteatzera”. Horregatik, ongi tratatuta-ko heterogeneotasunak ekartzen du maila gehitzea.Zer lortzen du horrela Michel Wieviorkak? Bi gauza:bat, demokrata izatea. Ahots denak entzuten ezdituenak, ez du deus demokratatik. Eta batez ere,zientifiko izatea lortzen du. Mailaz igotzen du mes-tizajeari buruzko bere kontzeptua, ordura artezekiena zalantzan jartzen duten argumentuakentzuteari esker. Horregatik bilatzen dute Harvar-den heterogeneotasuna. Ahots ahalik eta plurale-nak, hori baita ikasketa maila hobetzeko modua.

Ama ijito honek Batxilergoa hasi zuen Frantzianeta ez zuen bukatu. Batxilergoko “frakasatu” bat

zen. Inoiz ez zuen unibertsitatera joatea pentsatu.Ba, era honetako gizon eta emakumeek ahotsa duteEuropako maila altueneko produkzio zientifikoaneta ez zuten ahotsik, une horretan, euren ikaste-txeetako proiektu curricularren garapenean. Zerenadibidez, Espainiako Estatuan eta orokorrean hego-aldeko estatuetan, esaten zen, legez, curriculumproiektua klaustroaren konpetentzia esklusiboazela. Hori idatzi zuenak aurkeztu al du noizbaithorren ebidentzia zientifikorik? Zergatik esatenzuen hori? Bada, asmatu egin zuelako, gainerakodena asmatzen den bezala, batzuetan hegazkinekopaperezko musuzapian. Horrela egin dira gauzak.Posible da LOGSEren akats hori ikastetxe batzuetantransmititzea erabat desberdinak diren beste gauzabatzuetara: posible da ikastetxe batzuk hain ohitutaegotea curriculum proiektua irakasleek garatzera,eta orain irakasleak egotea konpetentziak garatzen.Aurrekoa baino askoz akats handiagoa da hori.Konpetentziak Europan oso ongi landu baitziren,80etako bukaeran-90etako hasieran, hemen geun-den bitartean norbaitek asmatutako eduki prozedi-mental eta kontzeptualekin. Konpetentzietaraberandu iritsi gara, eta gainera logika okerrarekin:konpetentziak garatu behar dira familiekin, auzoeta herriekin, denon artean. Horrek dakar konpe-tentzien garapena.

Konpetentzia gauza bakarra da: eskolan ikastendugunak ez dezala balio izan eskolarako, baliodezala kanporako, lanerako... Hori bakarrik da.Hori egin behar da lanekoekin, familiarekin...Eskandalizatu naiz ikusita eduki prozedimental etakontzeptualez idatzi zuen jendea orain konpeten-tziei buruz idazten. Eta gainera bada dioenik “lehenegiten genuen gauza bera da”. Ez da gauza bera,kontrakoa da. Europan aspaldidanik ez dira arikonpetentzien garapenarekin, hori ahalik eta azka-rren egin zuten. Europan orain ari dira “hezkuntza-ko jarduera arrakastatsu”ekin. Alegia, zer jarduere-kin garatzen dira konpetentzia horiek eta zerjarduerekin ez. Hori da interesatzen den debatea.Konpetentziak garatuta daude Europan, kopiaditzagun eta kito. Ez dago polbora berriro asmatzenibili beharrik. Eta zentratu gaitezen jardueretan.Gela talde elkarreragileetan antolatuta, garatzendituzu konpetentzia guztiak askoz gehiago, besteedozein modutan baino.

“Unibertsitatekoirakasleak

hautatzekoeta promozionatzeko sistema

jakintza eremu horretako ‘jauntxofeudalek’ kontrolatzen zuten. Hala

ere, bi urtean Espainiakounibertsitateak gehiago aldatu dira

200 urtean baino”

Page 14: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

14 H I T Z A L D I A

Berdintasunezko elkarrizketa ezinbestekoa daikerketa zientifikorako, ikaskuntzarako... Hierarkiadagoen tokian, ez dago mailarik. Horrek ez du esannahi hierarkiarik ez dagoen tokian maila badagoe-nik. Heterogeneotasunik ez dagoen tokian ez dagomailarik. Horrek ez du esan nahi heterogeneotasudagoen tokian maila dagoenik. Hori ez da nahikoa,baldintza bat da. Egia dena da maila dagoen lekuanez dagoela hierarkiarik. Munduan arrakasta gehienduten ikastetxeetara joan, eta ikusiko duzue nola ezdagoen hierarkiarik, ez dago estatusik. Argumenta-zioa dago, elkarrizketa. Zer esan nahi dugu, zentro-etako estatusa desegin behar dela? Ez. Baina antola-tu dezagun berdintasunezko elkarrizketa gureikastetxeetan, ahots aniztasunarekin, denei partehartzeko aukera emanaz... Horrela lortuko baitugumaila handiagoa.

Uste dut berdintasunezko elkarrizketarik ez ego-tearen errua ez dela inorena, eta izatekotan, ez dabehintzat irakasleena, gutxiago familiena, ez politi-kariena. Da Espainiako unibertsitateena, eta horienartean lau, hogei edo berrogei irakaslerena, zeineksortu eta dominatu duten sistema, euren okurren-tziek jendearen aurrean zientifiko itxura izan deza-ten. “Aditu” itxurako horiek zuri gauzak saltzeraohitu dira, eta gainsoldata handia dute saltzendituzten asmakeria horiei esker. Prestigioa, bote-rea... Ez diote horri uko egingo hain erraz. Ez duteesango “eduki prozedimentalek jada ez dute balio”,esango dizute “konpetentzien kontu hau guk esa-ten genuen horixe bera da!”. Klabea hori da, ez zai-tezte berriro fidatu horiekin, baina ez fidakaitzaizan behar delako, baizik eta besterik gabe, frogakeskatu behar zaizkielako. Zergatik sinetsi genien?

Aurkezten zitzaigulako puntaren punta bailitzan.Baina hori egiteko, unibertsitateetan hiritarren kon-trol jakin bat egin behar izan da. Ni 1986an hasinintzen klaseak ematen unibertsitatean: oraindik ezzegoen Internetik, baina komunitate zientifikoareninformazio hau guztia CD-tan zegoen. Nire inozen-tean, ikasle denei erakutsi nien CD horiek erabil-tzen. Noski, ikasleak hasi ziren eduki prozedimen-talen kontuak sartzen ordenagailuan, ikusteko eanazioartean bazegoen. Eta Espainiako hezkuntzakoautore handi horiek ere sartu zuten euren izena, etaez ziren agertzen. Berehala debekatu zidaten CDhorien berri ematea. Jende honek ekintza feudalakegin ditu unibertsitatean, urradura zientifiko etamoral latzak. Espainiako unibertsitateetan dagoengenero indarkeria askoz handiagoa da Frantziakounibertsitateetakoa baino, eta Espainiako gainerakoerakundeetakoa baino. Egoera hori izan da:batzuek botereari eusten zioten maila guztietan, etagainera, beroiek agertzen zuten euren burua irakas-leen aurrean autore handitzat. Hegazkinean musu-zapi batean idazten zutenak bukatzen zuen lege batedo teoria handi bat izaten. Irakasleak hautatzekoeta promozionatzeko zegoen sistema jauntxo feu-dal horiek kontrolatzen zuten. 20-24 urterekin sar-tzen zinen unibertsitatean lanera, eta zure biziosoan, zuk lanpostu finkoa izatea edo ez, edo zurepromozioa, jakintza eremu hori kontrolatzen zute-nek baldintzatzen zuten. Beraz, ez bazenitueneurak aipatzen, ez bazenuen barrerik egiten bazka-lorduan egiten zituzten txiste txarrekin, eta abar,akabo. Tribunalaren aurrera lau aurkezten baziren,esaten zuten “hau azkarregia da, hau kanpora. Hausumisoa da, gure alde”.

Hala ere, gauzak asko ari dira aldatzen, kanpo-an antzematen ez bada ere. Bi urtean Espainiakounibertsitateak gehiago aldatu dira 200 urteanbaino. 2007ko abendutik, Europako presioari esker,sistema meritokratikoa jarri da. Unibertsitateanlanean sartzeko behar diren merituak EstatukoBoletin Ofizialean daude. Hortaz, lehenago zerren-da beltzean zeudenak, inoiz sartuko ez zirenak, sar-tzen ari dira orain. Horiei egin kasu. “Baina irakaslehorrek 30 urte bakarrik ditu!” Ez begiratu adinari!Begiratu nazioarteko produkzio zientifikorik duen.Jende argi asko dago, baina ez dira guk ezagutzenditugunak, ez dira famatuak.

“Arauak goitik inposatutakoakdirenean, araua hausteak

prestigioa du. Ikasleekeuren arauak garatzea lortu behar da,gure babesarekin eta metodologia batjarraituz... zeren araua eurek sortzen

dutenean, araua jarraitzeak du prestigioa”

Page 15: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

15R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

2. Adimen kulturala Oso ohikoa da, Unibertsitateko departamentu des-berdinetako irakasleak kafea hartzen egotea eta gaibatez hitz egitea: ikasleek ez dutela mailarik. “Gaine-ra urtero okerrago datoz. Nola bidaltzen dizkiguteninstitututik!”. Eta denok ados gaude! Esan didatebadirela institutuak non irakasleek gauza bera esatenduten Lehen Hezkuntzakoengatik. Eta Lehen Hez-kuntzakoek gauza bera Haur Hezkuntzakoengatik,eta gurasoengatik.

Benetan harrigarria da irakasleok gai honetandaukagun adostasun maila hori. Ez dut inoiz aurkituirakaslerik munduan, esango didanik, “Ramón,badakizu zergatik hitz egiten dugun horrela? Horrelahitz eginda, hobetu egiten dugulako ikasleen moti-bazioa”. 50eko hamarkadatik, denok dakigu horrelahitz eginda okertu egiten dugula ikasleen motibazioaeta ikasketa. Bada, adimen kulturalaren printzipioakespektatibak aldatuarazten dizkigu. Ikusarazten diguikasle guztiek ikas dezaketela dakitena baino askozgehiago. Eta familia guztiak oso motibatuta daudelaeuren seme-alaben ikaskuntzan. Beste gauza bat daez dutela konfiantzarik ikasiko dutenik. Hori da adi-men kulturalaren oinarria.

Libururik irakurtzen ez duten irakasleak ote diraesaten dutenak ikasleek ez dutela mailarik? Irakaslehorrek inteligentziari buruzko liburuak irakurrikobalitu, jakingo luke ikasleek ez badute emaitza onikematen ez dela gaitasunik ez dutelako. Baizik, esko-la sisteman ikasle horiekin egin dena ez delako izanegin behar dena. Ikerketa uholdeak daude gaihonen bueltan. Baina laburpen bat bakarrik ikusikodugu dimentsio kognitiboari buruz. Adimenarendimentsio kognitiboaren hiru azpimultzo ikusikoditugu:

1.-Adimen akademikoa. Testuinguru akademiko-tan garatzen den inteligentzia. Adibidez, geletan.Hori da selektibitateak neurtzen duena.

2.-Inteligentzia praktikoak. Lan munduko testuin-gurutan garatzen direnak, familia testuinguruetan,eta abar. Sylvia Scribner da autore ezagunena. Iker-keta kulturarteko vigotskyar onak egin zituen. Baduargitalpen bat, Head and hand (eskua eta burua), etahor biltzen dituen ikerketek frogatzen dute konpe-tentzia berak garatzen direla eskuekin lan eginaz etaburuarekin lan eginaz. Hori da inteligentzia prakti-koaren ideia. Horri jarraituz, Suedia bezalako herrie-

tan, frogatzen baduzu lau urtez lan egin duzula,nahiz inolako ikasketarik ez egin, unibertsitatekoedozein karreretan matrikulatu zaitezke. Laneko lauurte horietan garatu dituzulako Batxilergoa eginazgaratu ditzakezun konpetentziak. Antoni Gaudí arki-tektoak ez zituen planoak egiten, maketak egitenzituen eskuekin. Europan inteligentzia praktikoenpolitika asko daude, eta batzuk baditugu EspainiakoEstatuan. Zabaltzen ari den gauza bat da, erresisten-tzia asko eraginaz hezkuntza sisteman, baina badagoonartua.

Inteligentzia praktikoaren ideiak gauza askotara-ko balio digu: espektatibetan, balio digu jakitekopertsona batek ez duelako matematika ariketa bategiten guk bezala, ez duela esan nahi ez dakienikariketa hori egiten. Ariketa hori egin nahi du besteera batera. Adibidea: ezagutzen dut gizon bat merka-diloan oso ongi zihoakiona, diru asko mugitzenzuena, nahiko aberatsa. Helduentzako eskola bateanaurkitu nuen: 45 urte zituen, eta irakasleak komen-tzituta zeuden trabatuta zegoela “llebadetan”. Ken-keta bat egiten zuenean “llebadekin”, trenkatu egitenzen. Hori zen “blokeoaren ondorioa, halako edadeazeukan, ez zeukan gaitasunik”... Baina noski, horibakarrik pentsa dezake bizilagunekin berdintasunez-ko elkarrizketarik ez duen irakasle batek. Bestelajakingo luke gizon honek kalkuluak hobeto egitenzituela matematika irakasleak berak baino. Egunbatean, biderketa hau tokatu zen:

13.248 x25

Eta planteatu aurretik, gizonak dio: a, bai, 331.200.

“Hezkidetza programekbalioen etika lantzendute, esaten digute zer

den ona eta zer txarra. Baina zergertatzen da txarra den horidesiragarria denean? Ez badugudesiraren hizkuntza aldatzen jai dugu”

Page 16: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

Sylvia Scribnerrek eta beste batzuek konparatuzituzten matematikan adituak ziren irakasleak, adi-men akademikorik gabeko herritarrekin. Eta Anto-nioren kasuan aplikatuko dut Scribnerrek dioena:

Sylvia Scribnerrek dio Antonio ohituta dagoelaariketak egitera. Baina eskolara joaten da, topo egi-ten du irakaslearekin, eta Antoniok sinetsi egiten dioirakasleari. Irakasleak esaten dio: “Egingo dugu13.248 bider 25”. Eta Antoniok benetan uste du horidela egingo duena. Orduan irakasleak idazten duarbelean 13.248, eta Antonio ari da pentsatzen “zer-tarako idazten ote du?”, berak ez du idatzi beharrikhori egiteko! Gero jartzen du 25 azpian, “zer ari dahau?” Antoniok. Eta gehiago harritzen da, Scribne-rren arabera, irakasleak x ikurra idazten duenetikaurrera. Marra bat azpian gero, are harrituago. Anto-niok konfiantza galtzen du irakaslearekiko, eta blo-keatu egiten da, irakaslea hasten denean: “Biderketa-ri ekingo diot, 5x8” “Baina ez genuen esan zela13.248x25? Zergatik bi zenbaki bakarrik?”. Eta irakas-leak segitzen du “40”, eta marraren azpian idaztenduen bakarra da 0 bat. Eta Scribnerren arabera, jadaAntoniok denataz paso egiten du irakasleak esatenduenean “eta lau eramaten ditut”!

Ikerketa kulturarteko vigotskyar horiek ongi ira-kurri ez direnean, interpretazio erlatibistak ateratzendira. Horiek suntsitzaileak dira. “A, Antonio jaunakdenoi irabazten zigun, eta nola badakien, zertarakoirakatsiko diogu beste era honetara egiten! Balioaklanduko ditugu berarekin, garapen emozionala...”.Hori da pobreekin egiten dena, ez? Baina ez da hori,Antonio jaunak beste era honetara egiten jakin beha-rra dauka. Nik berea jakin beharra dudan bezala.

Zergatik? Leku askotan horrela egitea eskatuko dio-telako. Orain, egin ezin dudana da pentsatu, horrelaegiten ez dakielako, berak ez duela gaitasunik etanik bai.

3.-Hirugarren adimena komunikatiboa da, abilda-de komunikatiboak lantzen dituena. Lehenengoaldiz joan nintzenean konferentzia bat ematera Esta-tu Batuetako unibertsitate batera, gonbidatu ninduenirakaslearekin ari nintzen hizketan, sartu ginen beregelara, eta azterketa bat jarri zien. Eta esaten dit:“Goazen tabernara” azterketa orduan. Kopiatu egin-go dute! Eta esan zidan, “informazio gizartean jadainori ez diote eskatzen arazo bati irtenbidea bilatze-ko inora begiratu gabe. Bunker bakarra geratzen da,eskola, non jendeari eskatzen zaion arazoak soluzio-natzeko besteekin hitz egin gabe, juxtu bizitzan eginbeharko duenaren kontrakoa eginaz”. Bururatzenzaizue adibiderik zerbait egin behar duzuenik, inore-kin hitz egin gabe? Kontrakoa da, mundu osoarekinhitz egin behar da! Dena kontsultatu behar dugu!Hori da adimen komunikatiboa, beste pertsonekinharremanetan arazoak konpontzeko gaitasuna.

Zergatik dugu hainbesteko zailtasuna irakasleok,ikasleen eta familien adimen horiek ulertzeko? Hez-kuntzako profesionalak garelako bakarrak bizitzaosoa lanbide berean pasatzen dugunak: anaia inge-niaria da, 3 urterekin sartu zen eskolan, hogeitakare-kin irten zen eskolatik eta esan zuen “ze ongi, hain-beste urteren ondoren lortutako tituluarekin, lantegi

16 H I T Z A L D I A

“Bi planteamendu daudeijitoekin: bata damotibatu eta

behartzea etor daitezen egungoeskoletara eta bestea da eskolakaldatzea etorri nahi izan dezaten.Eman kalitatezko eskola, etaorduan etorriko dira”

DA

NI

BL

AN

CO

Page 17: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

17R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

batera joango naiz”. Ni 3 urterekin sartu nintzeneskolan, hogeitakarekin irten nintzen, titulu bateman zidaten, eta esan nuen “titulu honekin banoaberriro eskolara”. Eta ziur aski ez naiz aterako erreti-roa hartu arte. Konturatzen gara hori ez zaiola inorigertatzen? Ez taxistei, ez kontserjeei, ez medikuei, ezarkitektoei... Irakasleoi bakarrik. Jakingo duzueezkontza pedagogiko asko ditugula. Asko ezkontzengara gure artean. Badakizue bidaia agentziek progra-ma bereziak dituztela guretzat?

Munduan biztanleriarik homogeneoena denak,ezin du funtzionatu ikasle eta familia gero eta anitza-goekin. Bestelako jendea behar dugu, irakasleen-gandik desberdina. Horregatik, ikaskuntza koopera-tiboa ongi dago, baina ez da nahikoa. Hemen duzue[argazkian neska gaztea ageri da, “agurea”ren ondo-an], egun unibertsitateko irakasle dena, baina institu-tutik bidalia izan zena. Ba, Kataluniako boluntariorikdesiratuena izan da. Zergatik? 24 ikasle baditut fisikaklasean, ni ongien ulertuko naiz 6-8 ikasle txintxoe-nekin. Eta arazoak izango ditut ikasle zailenekin. Niklaguntza behar badut eta deitzen badiot beste irakas-le bati talde kooperatiboak egiteko, ongi dago, bainairakasle hori eta ni ongi ulertuko gara lehengo 6-8horiekin. Boluntario honi deitzen badiot, bera ongiulertuko da beste 6-8rekin, bera batzuekin eta nibeste batzuekin. Askoz gehiago irabazten dugu, ez?Gainera berak ikasle horienganako interes bat izan-go du nik sekula izango ez dudana. Institutuan bera-

ri buruz egin zituzten txostenak gordeak ditu. Tar-tean azken txostena, bere orduko ikasketa buruare-na. Jende asko eta asko dago horrela, eskolatik bida-lia izan ondoren bizitzan arrakasta izan duena.Hemen duzue argazkian Chomskyrekin, nazioartekokomunitate zientifikoan intelektualik aipatuenadenarekin. Ikasle batek ez duela gaitasunik esanbaino lehen, serioak izan. Nola dakigu? Ez duelakoegiten guk esandakoa, eta guk esanda bezala? Esateakultura batzuetako familiek ez dutela gaitasunik,ume batzuek ez direla gehiagora iristen... Hezkuntzasistema ez da iritsiko eurengana! Urte asko diraherrialde demokratikoetako hezkuntza erreformaguztien leloa dela “inor ez dadila atzean geratu”.Ezta bakar bat ere. Ikusi behar dugu nola aldatzenditugun gure ikastetxeak inor ez dadin atzean gera-tu. Zeren mundu osoak du gaitasuna egiteko gutxie-nekoa eta maximoa. Dena da eskaintzen ditugunhezkuntza zerbitzuen araberakoa.

3. Eraldaketa 70eko hamarkadan, Espainian eta herrialde askotanorokortu zen estrukturalismo korrontea (Althusser,Harnecker). Hezkuntzara iritsi zen bertsioa estruktura-lismo marxista izan zen. Bertsio horrek eredu bat sortuzuen, hezkuntzako “aditu” horiek eta hezkuntza erre-formak egiten dituztenek oso sartua dutena buruan,horretan formatu zirelako. Oso argia zen mezua: hez-kuntzak ez du balio ikasleriaren egoera eraldatzeko,eskolak gizartea erreproduzitzeko bakarrik balio du.Beraz, txiroek porrot egiten dute eskolan.

Pentsa jatetxe bat jartzen dudala, eta jendeak ezduela bazkaltzera etorri nahi. Absentistak edo piper-gileak dira. Sartzen diren gutxiak haserretu egitendira eta gatazkak sortzen dituzte. Absentistak etor-tzea nahi dut, eta ikus dezagun zer gertatuko den,Espainiako Estatuko absentismoari buruzko biblio-grafia irakurtzen badut eta hori aplikatzen badut:egingo dudana da gatazkak prebenitzeko programabat. Bitartekaria kontratatuko dut, protesta egitendutenean honek atenditu ditzan. Edo agian marketinkanpaina bat egingo dut. Edo agian udaltzainakbidaliko ditut behartuta ekarri ditzaten. Edo agianmehatxatuko ditut gutxieneko errenta kentzearekin.Uste duzue jatetxea beteko dela? Ez, baina 30 urtebarru jarraituko dugu hitz egiten jatetxeetako absen-tismoari buruz. Horixe da eskola askotan gertatzen

Page 18: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

dena. Orain aplikatuko dugu nazioarteko komunita-te zientifikoak dioena: zein da irtenbidea? Jatekoahobetzea. Bestela ez dut lortuko jendea etortzea.Jendea ez da tontoa. Pentsa jatekoa hobetu gabe lor-tzen dudala datozenek ez gatazkarik sortzea, nahizeta ezinezkoa den: tristea litzateke era horretandomestikatzea, jateko ikaragarri txarra eman etainork protestarik ez egitea. Eskerrak protesta egitenduten eta ez diren etortzen, horrela pentsatuaraziegiten digutelako. [Publikotik galdera egin diote Fle-chari: “Ijitoak zergatik ez doaz eskolara?”]

Artikulu bat badago Harvardeko hezkuntza aldiz-karian argitaratua, izenburu honekin: Zergatik ijituoiez zaikigun gustatzen payoen eskolak. Bi plantea-mendu daude ijitoekin: bata da motibatu eta behar-tzea etor daitezen egun ditugun eskoletara (hori ezdakit egiten); eta beste planteamendua da eskolakaldatzea etorri nahi izan dezaten (hori da egitendakidana). Zein hezkuntza ematen diogu herri ijitoa-ri Espainiako Estatuan? Gure seme-alabek ijitoei era-kusten dieguna ikasiko balute, eramango genituzkeeskolara? Nik ez, zertarako? hori ikasteko?! Emankalitatezko eskola, eta orduan etorriko dira. Kalita-tezko eskola da behar adina maila duena beharadina arloetan, bizitzan zerbaiterako balio diena.Hori da arrakasta duen bakarra. Kontua da Espainia-ko Estatuan denetik idatzi dela, nola hemen edozeriesaten zaion ikerketa... eta bada ikerketa bat dioenaijitoei ez zaiela eskola gustatzen. Eta kito, konpon-dua dugu dena. Horixe bera esaten zen 50ekohamarkadan Estatu Batuetan beltzei buruz. Noski ezzaiela eskola hau gustatzen, niri ere ez.

Zein izan da diskurtso nagusia Espainiako Esta-tuan, ghetto eskolei buruz? Gaurkotasuneko gaibatekin lotuko dut. Jakingo duzue, lehen aldiz Espai-niako trantsisioaz geroztik badela alderdi politiko batKatalunian, Europan faxista esango litzaiokeena.Alderdi hau Vic-en jaio zen, herriko hauteskundee-tan bigarren indarra izan zen, eta inpresioa da askoari dela hazten. Viceko Udalak alderdi horren pre-sioa du, eta gauza ilegalak egiten ari da, nabarmenarrazistak direnak. Ba, herri horretantxe sortu zen1993tik aurrera kulturartekotasunaren “Vic eredua”deituko zitzaiona (tira, ez zuten eurek asmatu,50etako AEBetatik hartu zuten ideia). Orain arteazaldu dizuedanaren juxtu kontrakoa da. Vic ereduaoinarritzen zen birbanaketan. Alegia, ghetto eskola

itxi, eta horko ikasle taldeak inguruko eskoletarabidaltzen dira. Horrela ez dago ghetto eskolarik, egiada, desagertu egiten da! Baina eskola porrota, balia-bideen xahutzea, gatazkak... ugaritu egiten dira. Etaarrazakeriak gora egiten du, birbanaketaren oinarriadelako eskola horretan etorkin “gehiegi” dagoela.Gizarteari transmititzen zaion mezua da etorkineketa ijitoek eskola porrota dakartela, bizikidetza ara-zoak dakartzatela... Eta inork ez du eskola horietanegon nahi, logikoa: nork nahiko du bere seme-ala-bak egotea gatazkak sortzen eta maila jaisten dutenpertsonekin!

1993an bertan jende batek argitaratu genuen,esaterako nik Harvardeko aldizkarian, eredu horrekarrazakeria eragingo zuela, eta Espainiako Estatuanboto nazia itzultzen zenean, eredu hori aplikatutakolekuetan sortuko zela boto hori. Zeren nazioartekokomunitate zientifikoan esperientzia handia duguhorretan, eta horixe da aplikatutako leku guztietangertatu izan dena. Jokatzeko modu batek zer ekar-tzen duen jakinda, nola esan dezakegu miragarriadela! Eta politikari denek esan zuten Vic eredua zelairtenbidea.

[Publikotik beste batek: “Baina ez dugu ghettoriknahi, ezta?”].

Ez, ez, mesedez! Baina bost modu daude ghetto-etatik ateratzeko. Bost irtenbideetan txarrena da bir-banaketa eta onena “iman efektua”. Tarteko hiruakjan egingo ditut. Hauxe da iman efektuaren ideia:nik diodanean ez dudala nahi nire alaba ikastetxehorretara joan dadin beltz asko dagoelako, benetanesaten ari naizena da, ez dudala nahi ikastetxehorretara joatea, zeren beltz asko daudenez gutxiikasten delako eta jolasorduan jo egingo dutelako.Horixe da esaten ari naizena. Gainera hezkuntzakoadituen diskurtso nagusiak horixe bera esaten badu,arrazoi ematen didate. Zein den irtenbidea? Konpon-du eskola horretan gutxi ikastearen arazoa eta jola-sorduetako gatazkena. Ikas dezatela asko bainadenok baloratzen ditugun gaietan, ez nik bakarrikbaloratzen ditudanetan. Oso ongi pasatu dezaketbarreterapia batean, eta “nola etorkin hauek ezduten ezer ikasten, barreterapia denentzat!”. Ez,mesedez! Igo dezatela maila baloratzen diren gaie-tan, ez dezatela elkar jo patioan, eta orduan gainera-ko jendeak joan nahiko du.

18 H I T Z A L D I A

Page 19: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

19R A M Ó N F L E C H A : K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A

4. Zentzua sortzea 11 urteko neska bat , 6. mailan. Nota onak ateratzenditu, ez du diziplina arazorik, baina egun batean esa-ten du “ez dut eskolara joan nahi”. Berari zer gerta-tzen zaion jakiteko ezin dugu jo adituengana, inoizez dakigulako zer den gertatzen zaiena, ez guraso-engana, ez irakasleengana. Bere lagunengana etaanai-arrebengana jo behar dugu, alegia, dakien jen-dearengana. Irakasleok inoiz ez gara iritsiko ikasleekbizi duten izebergaren oinarrira, inoiz. Ahizparenga-na jo eta berak azaldu zigun oinarria: 5. mailan zego-enean hamahiru mutilekin izan zituen harremanak,eta horietatik bederatzi masturbatu zituen. Bere beti-ko 3 lagunengan babestu zen, eta ez zen gaia azale-ra atera, beraz, beti bezala, helduak ez ziren kontu-ratu. Jotzen dugu irakaslearengana, zeina eskolahorretako hezkidetza arduraduna den, eta Estatuanlandu ohi den diskurtsoa lantzen zuten hezkidetzan:neskak txikitatik arrosaz doazela eta mutilak urdi-nez. Noski, nola jakingo du diskurtso horretan zego-en irakasleak zer gertatzen den, oraindik uste baduegungo hezkidetza arazoak mota horretakoak direla.Zuzendariak ere ez zekien ezer, noski, eta gainerabera zenez neskaren gurasoa, ez ukituta hobe.

Neska horrentzat eskolak zentzua galdu du. Ni eznintzateke ausartuko neska hori itzultzeko motiba-tzen. Egin behar dudana da eskola aldatu horrelakogauzak gertatu ez daitezen.

Nola azaleratu zen gaia? Esan bezala, neska hirulagunengan babesten zen. Hiru lagun horietako batliatu egin zen hamahiru mutil horietako batekin.Ordudanik hiru lagunek ez zuten berarekin egonnahi, puta deitzen zioten... Nola konturatzen gara?Patioan norbaitek puta deitzen dio, borroka egitendute eta orduan bitartekaria bidaltzen dugu. Eta esa-ten dugu “gaizkiesaka eta borrokan jardun dira”.Horrek ez du zerikusirik! Kontua sakonagoa da.

Ez da jokatu behar neskarengan. Eskolarenganjokatu behar da. Arazoa ez da neska, arazoa eskolada. Eskolako funtzionamenduak indartzen du girohau.

Nola bukatu zen? Berarekin liatu zen lehen muti-lak esperientzia Interneten zabaldu zuen. Bada,lehen mutilak Interneten jarri zuenean, beste ehunikaslek erantzun zuten mutil hori erridikulizatuz.Hori da irtenbidea, horrelako eskolak lortu beharditugu. Eta ez neskarengan esku hartu.

Nazioarteko komunitate zientifikoan planteatzendena da, hiru alderdiren batasuna haustean sortzendela zentzuaren krisia: edertasuna, borondatea etaegia. Egia albora utziko dugu, ez baitugu denborarik.Ikus ditzagun edertasuna eta borondatea. Gustatzenzaiguna, desiragarri, erakargarri zaiguna kontrakoadenean ontzat daukagunarekin, edo gure balioekinbat datorrenarekin, orduan sortzen da zentzuarenkrisia. Hezkuntza komunitateetan haustura haudagoen bitartean, etengabe ugarituko dira gatazkaketa elkarbizitza arazoak. Nahiz eta mila programaegin elkarbizitzaren alde, arrazakeriaren kontra edosexismoaren kontra. Adibidez: Dolce & Gabbanareniragarkia, Espainiako Estatuan ere debekatu zena.Eszena sexi bat ageri da, desiragarria, baina bortxa-keta kolektibo bat erakusten duena, gaiztoa, ez ona.Eszitantea ez da lotzen gauza on batekin, gaiztoare-kin baizik. Hori da gure kulturan dabilena egun.Haustura hori asko lagundu dute musika komertzia-lak, filmek... Denak. Gehiena Interneten dabil, ikas-leen arteko komunikazioan, 8 urte dituztenetik, hor-txe dago. Espainiako Estatuan pentsamendua sortzenduen nerabe aldizkaria (hor esaten dena gainerakonerabe aldizkarietara pasatzen da) Ragazza da. EtaRagazzan 12 urteko gazte batek primeran azaltzendu: “Nire gurasoek diote mutil on batekin ezkontze-ko, eta nik kasu egiten diet. Ezkondu behar izan arte,dibertitu egiten naiz mutil gaiztoekin”. Hori horreladen artean denak egingo du txarrera. Elkarbizitzak,eraildako emakumeek... Hori da kausa, oinarri kultu-rala. Nazioarteko feminismoak esaten duenez, nolahemen arazoa dagoen bi hizkuntzen artean (batetikhizkuntza etiko ez sexistaren, eta bestetik desirarenhizkuntzaren artean), balioen etikaren hizkuntzaren-gan bakarrik eragiten badugu, egoera okertu egiten

“Adimen kulturalarenprintzipioak espektatibakaldatuarazten dizkigu.

Ikusarazten digu ikasle guztiek ikasdezaketela dakitena baino askoz gehiago.Eta familia guztiak oso motibatutadaudela euren seme-alaben ikaskuntzan”

Page 20: HITZALDIA Ramón Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat · 2 HITZALDIA RAMÓN FLECHA.2009ko azaroaren 18an, Europa-ko Parlamentuan lehen aldiz egin zen lau orduko lan saioa, “hezkuntzako

dugu. Hezkidetza programek balioen etika lantzendute, esaten digute zer den ona eta zer txarra. Adibi-dez, gizonarentzat txarra da emakumea jotzea, bor-txatzea edo ez etxeko lanak banatzea. Baina zer ger-tatzen da txarra den hori desiragarria denean? Ezbadugu desiraren hizkuntza aldatzen jai dugu.

[Publikotik batek esan du: “hori ez da berria, betiizan dira gustuko mutil gaiztoak”].

Balio hori egon da beti, ados, balio patriarkaladelako. Hori gizarte patriarkalak bultzatutakoa da.Hartu 70eko hamarkadako 40 principales musikakateko zerrenda eta hartu oraingoa eta konparatuletrak. 70eko hamarkadako zenbatetan jartzen zirenmutil gaiztoak desiragarritzat, eta zenbatetan jartzendiren orain. Ez dago kolorerik. Gai honetan atzera-pauso ikaragarria egin dugu. Hori horrela den bitar-tean, pertsona gaiztoak gustatzen zaizkigun artean,hezkidetza programek eragin kaltegarria dute, etika-ren hizkuntza bakarrik lantzen badute. Horregatiknazioarteko feminismoak hitz egiten du bi hizkun-tzak bateratu beharraz: desioen hizkuntza eta balo-reena.

Gai hauetan aldizkari onena Violence againstwomen duzue.

Ehun ikasle horiek erantzuten diotenean mutilarierridikulizatuz, “hain frustratuta zaude, harrokeriazagertu beharra duzula?”, ume hori jada ez da desira-garri ikastetxe horretan. Bere ikaskideek hori egitealortu behar da, ezin dugu guk gure balioak transmiti-tuz lortu, zeren lortzen duguna atzerako handiagoaeragitea da.

Posible da desirak eta gustuak aldatzea? Posibleda eta erraza da. Gainera azkar egiten da, beti erepertsona egokiek egiten dutenean. Pertsona egokiak,sentitzen dut, baina ez gara gu, nahiz eta mila ikasta-ro emozional egin. Ezinezkoa da, hemen gaudenokez dugu inoiz lortuko. Nire buruaren kritika egingodut: badut alaba bat eta 8 urte zituenean RollingSto-nes-ak jarri zituen entzungai. Ni pozarren joan nin-tzaion eta esan nion “e! ikaragarri gustatzen zaizkitRollingsak!”. Ez zituen berriro bizitza osoan jarri. Horida gure esku-hartzeak beti lortzen duena, kontrakoefektua.

Europar Batasunak Dafne programa du gai hauekikertzeko. 16 urteko lau neska pub batean sartzendira. Lehenengoak, Laura deituko diogu, mutil batikusten du baina paso egiten du, ez zaio gustatzen.

Baina bigarrenak, Karmen deituko diogu, berehalaesaten du “ostras, ze ona dagoen, ea ligatzen dudan”.Segundu batean, Laurak iritzia aldatu du eta orainbera ere mutilaren atzetik dabil. Ez dago desira bainogauza azalekoagorik, eta beraz, aldagarriagorik.Gezurra da barrutik datorrela. Nik sekulako egarriabadut, Coca-cola edateko gogoa barrutik datorkit? Ez,barruko beharra sozialki moldatzen didate.

Aurreko adibidera itzuliz, gaur egunean institutue-tan prestigioa dute horrelako gauzak egiten dituzte-nek. Nola eragiten da Interneteko erantzuna? Badagometodologia oso bat, baina oinarria da arauak ikas-leek berek landu behar dituztela. Eta besteok ez gai-tezela joan aditu moduan, ez dugula eragin behar ezarauetan ez desiretan. Aldiz, babestu dezagun arauaksortzeko euren prozesua. Zergatik? Arauak goitikinposatutakoak direnean, prestigioa duena transgre-ditzea da. Nahikoa da balioen hezkuntzan araubatzuk indartzen aritzea, hauek hausteko desiraindartzeko.

Euren arauak eurek garatzea lortu behar da, gurebabesarekin eta metodologia bat jarraituz... zereneurek sortzen dutenean araua, araua jarraitzeak duprestigioa. Aldaketa prozesuak ere eragiten dituhonek: transgresoreenak diren ikasleak –funtseanbilatzen dutena prestigioa denez– pasatzen dira era-sotzaileenak izatetik babesleenak izatera, beti izanbehar dutelako edozertan gehiena.

Etika prozedimentala jarraitu behar da: zerbaitona edo txarra bihurtzen duena prozedura da. Baliozuzenak izango dira elkarrizketan adosten ditugunak.Ez dago elkarrizketaren aurreko balio fundamentalis-tarik. Bizikidetza prozesuak behetik landu behar dira,metodologia bat jarraituz. Ikasleek aplikatu ditzatelaeurek sortutako arauak, nahiz eta guk ez jakin apli-katzen ari direnik.

20 H I T Z A L D I A

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.245. zenbakiarekin banatua, 2010eko irailaren 26an)